Ortzadar101112

Page 6

06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

LEIOA

Mundua optika moretik behatzen duen artista XII. Durango Hiria lehiaketako lehenengo margolariaren 30 urteko ibilbide saria jaso berritan, Ana Undurraga artistikoa ezagutu dugu ANE UNDURRAGA Ondoko irudietan, Undurragak ‘urban sketcher’ moduan margotu dituen obretariko batzuk ageri dira. Une honetan, basoak, zuhaitzak eta landareak margotzen dihardu batez ere. ANA UNDURRAGA

EE

GUNEROKOTASUNAK aspertu egiten du Ana Undurraga (Burgos, 1959). Errutinatik ihes egiteko artea sortzen du. Sortzailea da oso. Eskuko poltsan beti daramatza koadernoa, koloretako arkatzak, errotulagailuak eta urezko pintzel bat. Eta kolore morea ez dadila falta. Autobusaren zain dagoenean koadernoa atera eta marrazkiak egiten ditu. Kalean, etxean, mendian edota erreka bazterrean. Edonon margotzen du. Txikitan bere logelako paretak ere margotu egiten zituen. Eta eskolako kontabilitateko koadernoak ere bai. Artearekiko pasioa umea zenetik duela kontatzen du eta oso goiz ezagutu zuela mundu hori, bere aita ere margolaria baita. Ana Undurragarentzako sortzea bizitzeko beharrezkoa da. Betidanik margotu izan du, baina 80ko hamarraldian hasi zen maisu baten ondoan pintatzeko teknikak lantzen. Oleoarekin hasi zen eta 15 urtez egon da estilo horretako lanak egiten, baina azken urteotan akuarelan zentratuta dabil. “Estudiorik ez dudanez eta ama izan naizenez, eramangarria zen materialarekin lan egin nahi nuen”, azaldu du. Hala ere, orduz geroztik, teknika asko erabili ditu. Marrazkia, grafitoz zein ikatz-marrazkiz. Zeramika ere egin du, baina teknika horrek azpiegitura zabala eskatzen duenez esperimentu gisa egin ditu soilik. Arrazoi berarengatik ezin du nahi lukeen bezalako grabaturik egin, baina gustatuko litzaioke; eta etxeko-sisteman frogak egiten ari da. Mundu birtualean arte digitala egiten du, irudiak sortzeko programen bidez, arte fraktala deritzana. ADIERAZPEN-MODU BERRIAK Bakarrik dagoela

egiten du lan gehienetan, baina hilabetean behin Kedakua proiektuko kideekin batera bazter desberdinetan pintatzen du. “Kide bakoitzak proposatzen duen plana egiten dugu: tokia, gaia eta ibilbidea. Eta bakoitzak bere lana ekoizten du, aire librean”. Euskal Akuarelisten Elkarteko kidea denez, beste margolari batzuekin batera biltzen da astean behin Bilboko aretoan. Urban sketchers-ak zer diren ere oso ondo ezagutzen du, tribu urbano horiekin batera ibili izan delako. “Hiru hilero hiri bakoitzeko margolariak kalean biltzen dira, euren koadernoetan gai urbanoak margotzeko”. Margotzeko estilo eta mugimendu honi lotuta, Sketchbook Projecten parte hartu du; Brooklyneko liburu denda batek sortutako ekimenean. “Izena eman dut, koaderno zuri bat bidali didate eta 2013rako nahi dudan eran margotu behar dut”. Gero, sarean eta Estatu Batuetako hirietako erakusketetan egongo da ikusgai. Noizbait margotu izan du enkarguz, baina berak

“Estilo asko frogatzen nabil, adierazteko modu berriak aztertu nahi ditudalako”, dio margolariak. ANA UNDURRAGA

gustuagatik egiten du. “Presio asko dago enkargu baten atzean eta ez naiz aske sentitzen”, dio. “Gero norbaitek ikusi eta gustatu zaiolako lana eraman nahi badu, primeran”, gehitzen du. Beretzat hori da saririk handiena. Margolari ibilbidean egin ditu erakusketak, bakarkakoak eta kolektiboak: Euskal Herrian, Albaceten, Alacanten, Bartzelonan, Burgosen eta Malagan, besteak beste. Eta lehiaketa askotan parte hartu du, pintura azkarrekoetan eta lehortutakoetan: horietatik Alacanten, Bartzelonan, Burgosen, Malagan eta Valladoliden aukeratu egin dute. Aurten, Durango Hiriko XII. Lehiaketan lehen saria jaso du. Eta berriki jakin du, Antonio Requena akuarela margolari famatuaren herrian, Caudeten, akuarelako teknika berriak sustatzeko lehiaketarako aukeratu dutela. “Estatuko eta nazioarteko akuarela margolari ospetsuekin batera egongo da nire lana”, aurreratu du. Berniza, gatza eta alkohola nahastuta erabili ditu lan hori egiteko, testura berezia lortuz.

MUNDU BIRTUALEKO ERAKUSKETA-ARETOA Etxean edo estudioan margotzen duen pertsona baten lana sektore txiki batengana iristen da. “Bloga, aldiz, mundu osora zabalduta dago eta artean oso garrantzitsua den erara funtzionatzen du: jendeak jarraitu egiten zaitu, iruzkinak egin eta kritikatu”. Era berean, “lanak modu anonimoagoan erakusteko aukera dago; hori nire izaerarekin bat dator, ez baitzait lehenengo planoan egotea gustatzen”. Ana Undurragak uste du internetek eta teknologia berriek arte munduari on egin diotela eta mundu honetan sartzen ez den artista atzean gelditzen dela. Bere sareko erakusleihoa hauxe da: miojomorado.blogspot.com.

Natura da bere inspirazio iturria. “Mendira asko joaten naiz eta argi bat, itzal bat edo kolore bat ikusten dudanean argazki asko ateratzen dizkiot, hortik abiatuta nire obra sortzeko”. Izan ere, margotzen duen guztia aurrez bizi izandakoa da. Une honetan zuhaitzak, basoak eta uraren ibilgua margotzen dihardu. Figura margotzea ere gustatzen zaio, baina estilo honetan zailtasunak ditu. “Arazoak izaten ditut jendeari argazkiak ateratzeko, ez baitu nahi izaten”. Gaia ia beti natura izan arren, bere margotzeko estiloa aldatu egin da eta bere lanetan antzematen da eboluzio hori. Askok puntu bat lortzen dutenean ez dutela aurreratu nahi izaten gogorarazten du, hor finko mantentzearekin konformatzen baitira. Bere kasuan alderantziz da. “Garatzeko mekanismo berri bila nabil eta estilo asko frogatzen nabil, adierazteko modu berriak aztertu nahi ditudalako”. Eta bide hori egiten jarraituko du Leioako margolariak, mundua ikusteko duen kolorez, alegia, morez.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.