Ortzadar091219

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko abenduaren 7a. 619. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

WILLIS DRUMMOND Egungo munduaren egoera ezegonkorraz hitz egiten duten 10 abestiz osatu dute ‘Zugzwang’ diskoa -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko abenduaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISE-

literatura

BAIONA

Itxaro Borda, Donostian, bere lan berria eskutan duela. RUBEN PLAZA

Ez dut ikerketa berezirik egin. Garaiari buruz nituen oroitzapenak erabili ditut, bistan denez inpartzialak ez direnak, prentsako artikuluak atentatuei buruz, ETAren historiari buruz… Gainerakoa irudimenarekin ondu dut. Fikziozko eleberria da ‘Susmaezinak’, baina benetako gertakariak ere jaso dituzu. Fikzioa da, bai, baina 80ko hamarkada bizi izan duenak erraz aurkituko ditu ETAren atentatuen hainbat erreferentzia, baita Ipar Euskal Herriaren egoera, GAL… Gertakari horietaz gain, fikzioa da nagusi, errealitateak elikatzen du fikzioa nobela honetan ere.

ITXARO BORDA IDAZLEA

“Bestearen lekuan jartzeko balio du literaturak” Euskal Herriko gatazka ardatz, ‘Susmaezinak’ eleberria argitaratu du Bordak. Fikzioa baliatuz, gatazkaren bi aldeetako biktimen azalean jarri da JONEBATI ZABALA

LL

AUROGEIKO hamarkadako “garai gogorretara” egin du jauzi Itxaro Borda idazle baionarrak Susmaezinak (Alberdania) eleberrian. ETAren Ipar Euskal Herriko komando bateko lau kide dira protagonistak, baina ez horiek bakarrik, izan ere, atentatuen biktimen eta euren ingurukoen azalean ere jarri da Borda. Gatazkaren bi alderdiak tartekatu ditu, “giza kondizioa” istorioaren subjektu izanik.

Zein helbururekin hasi zinen ‘Susmaezinak’ idazten? Banuen ideia bat thriller bat idazteko, eta, era berean, Euskal Herriko 80ko hamarkadako historiaren zati bat fikzionatzeko. Mugaren bi aldeetan ibiltzen zen ETAko Erauntsi komando ibiltariaren fikziozko istorioa paperera eramateko egokia iruditu zitzaidan. Eleberria idazteko aukeratu duzun unea ere ez da nolanahikoa. ETAk armak utzi ditu azken bi urte hauetan eta orain desagertuta dago euskaldunon paisaiatik eta baita paisaia mentaletik ere. Testuingurua hori da. Bestalde, aprobetxatu nahi nuen nobelan ETAren biktimak ere sartzeko. Guardia Zibilak sartu ditut, jeneral baten kontrako atentatua, etab. Gatazkaren ikuspegi guztiak bildu dituzu istorio honetan. Pertsonaien

azalean jartzeko ariketa gogorra izan da? Ariketa berezia izan da, kasu batzuetan zailagoa. ETAren, euskaldunek “etsaiak” deitzen zituzten pertsonaiak ere sartu ditut. Hasieran zaila egin zitzaidan, adibidez, Guardia Zibil baten azalean jartzea, haren esperientzia, bizipenak, haren euskal gatazkari buruzko sinesmenak eta usteak irudikatzea… Baina literatura horretarako da, bestearen lekuan jartzeko eta ikusteko azkenean denak jendea direla, eta ezinbesteko pertsonaiak nobela batean. Zelan sortu dituzu protagonistak? Pertsonaia arketipikoak dira. Komandoko kideen artean laborari bat, langile bat, emakume bat eta langabetu bat daude. Berdin beste aldeko pertsonaiekin: badira militarrak, poliziak, amak, etab. Historiaren osotasuna erakutsi nahi izan dut. Giza kondizioa baldintzarik eta egoerarik larrienean jasan dute. Destino partekatua izan dute, ETAren historia ardatz. Bi aldeak diot, baina bi aldeek osatzen duten historia total bat bezala, nahiz eta nobelak 300 orrialde besterik ez dituen. Protagonisten ahotsak ehuntzeko zailena “distantzia” lortzea izan dela aipatu duzu. Prentsan argitaratutako artikuluak, irratian entzundako elkarrizketak eta dokumentalak baliatu dituzu informazio iturri gisa.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Jon Iraundegi Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Zein izan beharko litzateke literaturaren rola? Uste dut Euskal Herrian azken 50 urte hauetan neurri handi batean ez dugula besterik aipatu. Ehun metro (Ramon Saizarbitoria), Soinujolearen semea (Bernardo Atxaga), Harkaitz Canoren nobelak, nire zenbait idazki ere… Esango nuke obsesio bat izan dugula, beharbada etikoki onartzen ez genuen borroka hori, eta herritar gisa onartzea zaila zitzaigun borroka hori, fikzioaren bidez plazaratzeko. Beharbada hori izan daiteke literaturaren funtsetariko bat, baina literaturari ez zaio eskatu behar egin dezakeena baino gehiago. Gauza asko lor ditzake, baina beste asko ez, bestela errazegia litzateke. Azken 50 urteotan gogoetaren eta kritikaren paralisia egon dela diozu. Aspalditik esaten dudan gauza bat da eta argi dago gauzak aldatu direla. Euskaldunok pixkanaka ari gara borroka armatuari buruzko diskurtsoak libratzen; ETAren zereginari buruz, biktimei buruz ere bai, gutxika… 50 urtez, edo gutxienez 30 urtez, berunezko txapa bat izan dugu gure buruen gainean eta erakunde armatuaren kontra zegoena etsaien zurrunbilorantz botatzen zen. Hori aldatzen ari dela esango nuke. Orain dela pare bat hilabete argitaratu zenuen ‘Susmaezinak’. Jaso duzu irakurleen iritzirik? Belaunaldi gazteen aldetik, hau da, ETAren historia bizi izan ez dutenen aldetik, iritzi onak jasotzen ari naiz, liburuan kontatzen dena thriller bezala hartzen baitute, hemendik kanpo gertatuko litzatekeen gauza bat bezala. Gure belaunaldiko kide batzuentzat beharbada ez da hain irakurtzeko erraza izango, baina uste dut badugula gure iraganeko portaerak berrikusteko miraila horren beharra, eta hori literaturak eskaintzen du.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko abenduaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Etxe ezagunera

Fikzioa 1. Aitaren etxea

TITULUA: ‘ETXEAK ETA HILOBIAK’

AA

SPALDIAN bizi izandako etxe batera itzultzearen antzekoa da Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak irakurtzen hastea. Ezagun egiten dira paretak, objektuak, koloreak, usainak. Asteasuarraren beste obretako oihartzunak datozkio irakurleari liburua zabaltzearekin batera, hala darabiltzan motibo eta sinboloengatik (txoriak, basurdeak, zakurrak…), gaiengatik (anaien arteko harremana, traizioa…) nola lekuen hautaketagatik (Ugarte herrixka, Gaztelako mendialdea, AEBetako lautada).

“Atxagaren azken nobela” gisa aurkeztu dena genero horretan kabitzeko nobelaren definizioa malgu hartu beharra dago ezinbestean, bost narrazio luze elkarrekiko ia independentek eta divertimento gisako laburrago batek osatzen baitute Etxeak eta hilobiak, hari narratibo finak eta itzultzen diren pertsonaiak direla lokarri. Liburuaren amaiera aldera estutzen dira batasun-hariak, modu behartuxean, obra nobelaren generoan sarrarazteko intentzioz bezala. Baina egia da nobelaren kutxa orotarikoan erosoago sartzen dela liburua, narrazio solteek, euren kabuz, ez baitute ipui-

EGILEA: BERNARDO ATXAGA

Karmele Jaio. Elkar.

2. Etxeak eta hilobiak Bernardo Atxaga. Pamiela.

xamurtasun eta fintasunak, baina hurrengo kontakizunek ez naute maila berean ase. Bigarrena, Lau lagun, egin zait bereziki luzea, kimatze-lana eskertuko lukeena.

nen trinkotasun eta sintetikotasunik. Bada gainera beste ezaugarri bat ere liburua nobelarantz lerratzen duena: generoari berezkoa zaion hizkuntza -eta erregistro- aniztasuna, istorioz istorio hizkera klinikoa, erretorika komunista, psikoanalisiaren hizkuntza edo lengoaia zinematografikoa baititu solaskide narratzailearen jardunak. Atxagak esana da zenbait esperientzia biografiko daudela liburuaren oinarrian. Ez da hau nobela autobiografiko bat, baina liburua bada bizialdi bat irudikatzen duten instante eta leku-denboren bilduma gisako bat. Fikziozko pertsonaia maskulino ugariren bidez eta modu koralean bizialdi bat (eta bizitzaren inguruko metafora bat) eraiki izana iruditzen zait nobelaren lorpen handienetakoa, lau bizi-etaparen irudikapenaren bidez marraztua: autoritarismoaren menpeko haurtzaroa, soldadutzak eta militarismoak markatutako nerabezaroa, militantzia politikoak zein gatazka politikoek zipriztindutako gaztaroa, eta aitatasunaren inguruan ardaztutako helduaroa. Ez dira, noski, narrazio guztiak hein eta maila berekoak: hunkitu nau lehen kontakizunaren

Ez da hau nobela autobiografiko bat, baina liburua bada bizialdi bat irudikatzen duten instante eta leku-denboren bilduma gisako bat

Honezkero ia topiko bihurtu da beharbada, baina esan dezagun berriro ere Atxaga narratzaile aparta dela, eta nobela hau irakurtzean ere, kontalari trebe bati aditzen bezala egon naiz. Bereziki da abila kontalaria giroak eta atmosferak sortzen (olinpiar jokoen garaiko udako gau luzeak, zeruak eta paisaiak, esaterako), baita narrazioen denborak trebeziaz josten ere. Eta kontalari onei aditzen egotean bezala, gertatu zait batzuetan kontatzeko moldeak berak liluratu nauela, istorioak edo gertaerek baino gehiago. Izan ere, tramari begira jarrita, atal zenbait amaitutakoan nabaritu dut zerbait falta zela, gatazken muinean gehiago barneratzea, pasadizo edo egoera soiletik harantzago joatea. Eta hala ere gustura jarraitu dut irakurtzen, Atxagaren etxe ezagun horretako espazioei begi berriez begiratzen. Arriskua edo berrikuntza baino ezagunaren sosegua bilatzen eta ematen duen liburua iruditu zait Etxeak eta hilobiak.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA POESIA

SAIAKERA

‘17 segundo’

‘Trikua esnatu da’

Kirmen Uribe. Susa. 168 orr. 18 euro.

ARGITALETXEA: PAMIELA

Lorea Agirre, Idurre Eskisabel. Susa. 144 orr. 12 euro.

17 segundo, 17 urte

Azpiratze bikoitza

Kirmen Uribek hamazazpi urtean idatzitako olerkiak jaso ditu ‘17 segundo’ poemategian. Gai askotariko poemek osatzen dute liburua: intsumisioa, Japonia, Euskal Herria, New York, natura, Artea, haikuak, prosa, ondarruera... Hainbat mundu eta kontamolde bildu ditu Uribek bertan. Bere esanetan, hainbat hitz joko dituen poemarioa da ‘17 segundo’. Poemak bata besteari lotuak daude, eta badaude gaiak eta pertsonaiak errepikatu egiten direnak, nobela bat bailitzan. Hain zuzen, olerkien atzean hari ikusezin bat dago. 2001eko ‘Bitartean esku heldutik’ haren ondoren, bigarren poema liburua du idazle ondarroarrak.

Emakumea eta euskalduna izateagatik jasan beharreko azpiratzeak azaleratu dituzte Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ‘Trikua esnatu da’ liburuan. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna, egileen ustez. Biak dira, diotenez, menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, “biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko lekuak”. Hala, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen dute egileek Susa-ren Lisipe bildumako zazpigarren liburukian.

3. Miren eta erroman... Ramon Saizarbitoria. Erein.

4. Miñan Amets Arzallus. Susa.

5. Neguko argiak Irati Elorrieta. Pamiela.

6. Sorgin balarra Toti Martinez de Lezea. Erein.

Ez Fikzioa 1. Bizi dantza Hainbat egile. Katxiporreta.

2. Trikua esnatu da Lorea Agirre, Idurre Eskisabel. Susa.

3. Bigarren sexua Simone de Beauvoir. Elkar.

4. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

5. Kristo fusilarekin Ryzsard Kapuscinski. Katakrak.

6. Moio Kattalin Miner. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko abenduaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Mundu kondenatua salbatzeko Willis Drummond taldeak ‘Zugzwang’ diskoa kaleratu du, gizarteko zenbait errealitate salatu eta itxaropena sortzea helburu duena. Lan berria ezagutzera emateko kontzertuak abiatuko dituzte aurki AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

ZZ

UGZWANG. Hala deitzen zaio xakean dagoen posizio kaltegarrietako bati. Jokoan ari den jokalariak mugimendu bat zein beste bat egitea erabakitzen badu ere, pieza galduko du. Ez dago beste irtenbiderik. Willis Drummond musika taldeko kideek ere xakeko posizio horren esanahia bereganatzeko hautua egin dute, eta izen bera jarri diote haien azken diskoari. Jaka Horietatik hasi eta Kataluniako egoera politikoraino; Kataluniako egoera politikotik hasi eta larrialdi klimatikoraino. Hiru kidez osatutako kolektibo gisa zenbait gai salatu dituzte hamar abestiz osatutako azken lanean. Areago, bidelagun izan dituzte urte askotan zehar ondoan izan dituzten zenbait musika aditu. Jurgi Ekiza (gitarra eta ahotsa), Xan Bidegain (baxua eta ahotsa) eta Felix Buff (bateria) dira taldeko hiru kideak. Ekizak azaldu duenez, egun gizartea kondenatuta dago hautu bat edo beste egitera, eta horrek zerbait galtzea dakar. Gaineratu du xakean gauza bera gertatzen dela: “Zugzwang posizioan dagoen jokalariak, mugimendu bat zein beste bat egin, beti galduko du pieza; ez dago beste aukerarik”, dio abeslariak. Ideia horri tiraka ondu dute haien lana ere, eta horretarako gizarteko zenbait gertakari izan dituzte gogoan. Ekizak, ordea, haietako bat nabarmendu du: Frantziako hauteskundeak. “Macron eta Le Pen zeuden hautagaien artean, neoliberalak ala eskuin muturrekoak; behartuta ziren bata edo bestea bozkatzera, edozein hautu eginda ere zerbait gaizki egitera”. JOKOA ALDATU Egoera horiei buelta bat eman asmoz, taldeko kideek nabarmendu dute gizartea bera aldatu beharra dagoela. Funtsean, gaineratu dute jokoa aldatu behar dela. Hala, haietako bakoitzaren hausnarketak elkarbanatu, eta ideia guztiak kolektiboki islatzeko nahia izan dute disko honetan. Bidegainek azaldu du haien rolaren inguruan ere hausnartu dutela: “Badugu barne eztabaida bat, ea kantatzea eta musika egitea aski den ala ez”. Nabarmendu du, ordea, nahiz eta mundua ez egon bere sasoi onenean, egoerak salatzeaz

gain, haien musikarekin itxaropena pizteko nahia ere badutela. Gainera, ekintzen aldeko aldarria ere gogoan izan du: “Ekintzarik gabe ez da ezer lortzen; saiatzea da, behintzat, gelditzen zaigun gauza bakarrenetako bat”. LANERAKO UNE EGOKIA Disko berri bat egitearen ideia aspaldidanik zuten buruan Willis Drummondeko lagunek. “Iaz hitz egin genuen disko berri bat egitearen inguruan, baina sentitu genuen ez zela momentua; horregatik atera genuen zuzenekoa”, kontatu du Ekizak. Hain zuzen ere, Willis Drummond Live da kaleratu duten azken aurreko diskoaren izena. Gaineratu duenez, beraz, disko hau egiteko momentua “naturalki” sortu zen. Batetik, adierazi du abestietarako ko ideiak bazituztela, eta bazirela erran nahi zituzten mila kontu. Bestetik, esan du musika egiteko ideiak ere bazituztela: “Felixek kantu oinarri ugari zituen eginak; laneko hamar kanten artean zazpi dira berak sor-tuak”. iHala ekin zioten bideari. Ekiazaren arabera, astero entseasu tu ordez, sorkuntza prozesu aki batean murgiltzea erabaki zuten. Urratsez urrats osatutako lana izan da, eta atalka banatu dute, zereginen arabera. “Gustatzen zaigu erratea artisau lana izan dela disko hau, zerotik sortu baitugu”, adierazi du Bidegainek. Lehendabizi, lokalean entseatzen hasi ziren, eta ostean, oinarriak landu zituzten eta ahotsak pausatzen eta maketatzen hasi ziren. “Guk sortu dugun lana da, zigilurik gabea, egindako guztia guk egin baitugu”, berretsi du baxu-jotzaileak. Diskoaren grabazioaz eta nahasketez, berriz, Johannes Buff arduratu da, Felix Buff taldeko bateria-jotzailearen anaia. “Urte askoren bueltan itzuli da Baionara, eta disko ugari produzitzen dabil zenbait talderekin. Egia esan, inoiz izan dugun grabaketarik onena izan da azkenekoa”, esan du Buffek.

Diskoaren azala Ramon Zabalegi irudigile irundarrak egin du. Bidegainek jakinarazi duenez, normalean, Zabalegik ematen dizkie ideiak diskoen azaletarako, baina, azkeneko lanean alderantziz izan da. “Guk normalean ideiak botatzen ditugu, baina ongi da norbaitek hartzen dituelarik airean eta lan ederra egiten duelarik”, gehitu du baxu-jotzaileak. Eta nabarmendu du, funtsean, azaleko gizonezkoaren irudia taldeko hiru kideen arteko nahasketa bat dela, nahiz eta existitzen ez den pertsona bat izan. Salaketa txiki bat egiteko nahia ere bazuen Zabalegik, eta hala azaldu du Bidegainek: “Egun gizartean irudiari garrantzia handia ematen zaio, sobera pentsatu gabe zer dagoen atzean. Irudiak erran dezake kontuz ibiltzeko botatzen diren iruibilt diekin, lehen zentzuarekin eta diek lehen leh inpresioarekin”. FAMILIARTEKO LANA Maite FA du duten jendearekin lan egitea du gustuko Willis Drummondek. de Singlearen bideoklipa e Bira produkzioko laguere n nekin egin dute. “Proiektu h huts bat egitetik harago, inplikatzeko gogoz dagoenarekin lan egitea gustuko dugu; hala, disko o osoa bidali genien Birakoei, eta galdetu genien ea haien ustez zein litzatekeen abesti egokiena singlea egiteko”, azaldu du Ekizak. Bat egin zuten taldeko kideek eta produkziokoek abestiaren aukeraketan: Lehentasuna. Taldeko abeslariak azaldu duenez, Lur planetan gertatzen ari dena islatzea zen asmoa kantu honekin: “Denok batera ari gara zulo bat egiten Lurrean; azken batean, bertan ito gara eta guk geuk ere bere barnean amaituko dugu”. Halere, azaldu du irudi baikor batekin amaitzeko nahia zutela: “Zulo bat eginez beste leku batera iritsi daitekeela irudikatu nahi genuen”. Hain zuzen ere, zulo horiek dira Lehentasuna abestiko protagonista. Baina badira beste bederatzi kanta ere; esate baterako, Bigarren

Jurgi Ekiza (gitarra eta ahotsa), Xan Bidegain ( aukera. Buffek azaldu duenez, sei urte inguru igaro dira abesti hori egin zuenetik, eta asmoa zuten Tabula Rasa (2016) diskoan kaleratzeko, baina, azkenean ez zen posible izan. Areago, gaineratu du garbi zuela Anari Alberdi musikaria egokia litzatekeela kanta honetan abesteko. Harekin harremanetan jarri ziren, eta haren ahotsak eman dio abestiari armonia lasaiagoa. “Niretzako plazerra da Anarik abesti honetan gurekin abestu izana; ezin hobeki gelditu da, pentsatu bezala”, nabarmendu du Buffek. Anari ez ezik, beste kolaboratzaile batzuk ere izan dituzte diskoan lagun. Bigarren aukera abestiko kolaboratzaileen artean daude Joseba Irazoki (lap steel gitarra), Igor Telletxea (tronboia) eta Vincent Bestaven (organoa). Jean Vernheresek, berriz, saxofoiarekin egin du kolaborazioa Galdera(k) abestian. Diskoko azken abestia da. “Hastapenetatik, argi genuen kanta honek bazuela bukaera epiko bat, eta nahi genuen saxofoiarekin izan zedin”, kontatu du Ekizak. Eta nabarmendu duenez, Vernheres saxofoi-jotzaile “biziki ona” ez ezik,


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko abenduaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DISKOA

‘ZUGZWANG’, KANTUZ KANTU ‘Oraintxe Bertan’ ‘Sari Soziala’ ‘Lehentasuna’ ‘Lurrunaren Atzean’ ‘Bigarren Aukera’ ‘Sugar Baby. Sugar Daddy. Sugar Herri’. ‘Zugzwang’ ‘Behin Baziren’ ‘Izaki Askeegiak’ ‘Galdera(k)’

KONTZERTU BIRA Urtarrilak 17 Bilbo (Kafe Antzokia) Urtarrilak 31 Biarritze (Atabal aretoa) Otsailak 15 - 21 Japoniako bira Otsailak 29 - martxoak 7 Australiako bira Martxoak 21 Madril (Wurlitzer) Martxoak 28 Bartzelona (Rocksound)

aspaldiko laguna ere bada. Funtsean, taldeko kideek azaldu dute diskoak, “bere osotasunean”, familian lan egiteko duten nahia islatzen duela. BIDE BEREAN, AURRERA Taldeak aldaketa ugari bizi izan ditu azken urteotan, baina jada bi urte daramatzate hirukote gisa. Buffek horren alde ona nabarmendu du: “Hirurok jarrera berarekin gaudela uste dut, eta beraz, erraza izan da lan egitea; arin eta arazorik gabe egin dugu”. Ekizak ere bide berberetik eutsi dio, eta nabarmendu du presiorik gabe lan egiteak ere haien jarreran eragin “positiboa” izan duela: “Oso naturala izan da dena, eta giro beroa egon da gure artean; gainera, oso irekiak ginen gauzak aldatzeko eta ekarpenak jasotzeko”. Halere, hirurek ere berretsi dute emaitza aurreikusi bezalakoa izan dela, eta hori oso kontent egotekoa dela.

baxua eta ahotsa) eta Felix Buff (bateria) dira gaur egun Willis Drummond taldeko partaideak. JON IRAUNDEGI Orain, aurrera begira jartzeko unea dela azaldu dute. “Zuzenekoekin hasiko gara laster, eta kantak lantzen; abesti horiek agertoki gainean beste bizitza bat beharko dute, eta zinez, entseguetako emaitzak nahiko itxura ona du”, azaldu du Bidegainek. Hala, Euskal Herrian, urtarrilaren 17an eskainiko dute lehen kontzertua, Bilboko Kafe Antzokian. Bi aste geroago, Biarritzeko Atabal antzokian egongo dira, urtarrilaren 31n. Baxu-jotzaileak aipatu du nahiko luketela jendea kontzertuetara hurbiltzea eta diskoaren “ospatze bat” izatea. Otsaila erdialdean, berriz, Japoniara eta Australiara joango dira martxoaren amaierara arte; ostean, Bartzelonan eta Madrilen egongo dira, besteak beste.

Bilboko Kafe Antzokian eskainiko du hirukoak birako lehen kontzertua, urtarrilaren 17an. WILLIS DRUMMOND

Hala ere, egongo da egunotan haiekin elkartzeko parada ere, Durangoko azokan egongo baitira bihar arte. “Azoka aukera ona da jendearekin topa egiteko, elkartzeko eta ezagutzeko; hori ere gure espirituaren eta mentalitatearen parte da”, nabarmendu du Ekizak. Areago, adierazi du ezin daitekeela ahaztu euskarazko sorkuntzarentzako ere beharrezko txokoa dela azoka: “Ahazten dugu baina ez gira gizarte eta egoera normalizatu batean”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko abenduaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Kolar familia ANE IRAZABAL

U U

DAZKENA da eta ez du hotzik egiten. Aldaketa klimatikoa edo zortea den ez dakigu, baina gogoz jaso dugu egun eguzkitsua. Autobus handietan Malasiako ehunka turista iritsi dira. Azken egunetan Dubrovnik eta Mostar bisitatu dituzte eta orain Sarajevo bisitatzeko prest daude.

Sarajevoko setioaren baitan, esperantzaren sinbolo bilakatu zen Kolartarren etxe azpitik pasatzen zen tunela. Familia bosniarraren ate ondoan zegoen sarrera edo irteera, eta milaka herritarren salbazioa izan zen pasabidea. Orain historiaren memorial bihurtu da

Tunel Spasa edo Esperantzaren Tunela atrakzio turistiko handia da Bosniako hiriburuan. Balkanetako hiria bisitatzen duten atzerritar askok gurutzatu nahi dituzte publikora irekita dauden 30 metroak. Bisitari askok mapa bat ikuskatu behar dute non dauden jakiteko, eta, noski, Bosniako gerraren gaineko hitzaldi labur bat entzun. Donji Kotoracklaeko 34. zenbakian gaude eta tunelaren sarrerako fatxada metrailek utzitako arrastoz beteta dago. Ez da adibide bakarra. Zulatuta dauden gorputz zaurituak dirudite ondoan dauden eraikin guztiek. Edis Kolar bosniarrari, ordea, pasabideak ez dizkio oroitzapen onak ekartzen. Gizon bosniarrak hemezortzi urte zituen serbiar-bosniarrek Sarajevoren aurkako setioa hasi zutenean. Kolartarrak klase ertaineko familia arrunta ziren. Ez zuten hiriaren erdiguneko populazio kosmopolita ordezkatzen, baina ondo bizi ziren. “Setioa inposatu zutenean, gure familiaren etxearen kokalekuak salbatu egin gintuen”, adierazi du Edisek. Kolar familia serbiar-bosniarrek kontrolatzen zuten gunetik kanpo bizi zen

Esperantzaren Tunela atrakzio turistiko bihurtu da Sarajevon. Goian, Kolartar familia. A. IRAZABAL

eta Sarajevoko aireportutik oso hurbil zuten etxea. PASABIDEA HELBURU Edisen aiton-amonak, Sida eta Alija, ezagunak ziren Butmir auzoan. “Pertsona onak ziren. Gogoan dut amonak kontu ederrak kontatzen zizkigula kanpoan bonbardaketak entzuten zirenean”, esan du Edisek,

“lasaitu egin nahi gintuen”. Egun batean, ejerzituan sartu berriak ziren hainbat gazte Kolartarrengana hurbildu ziren. “Aiton-amonei adierazi zieten haien etxe azpitik tunela eraikitzeko beharra zegoela. Helburua zen setiopean zeuden eremuetatik ateratzeko eta jakiak sartzeko pasabidea eraikitzea, alegia, aireportuaren beste aldean

zegoen eremua hiriarekin batzea”, gogoratu du Edisek. Gizon bosniarraren iritziz, aitonak eta amonak ez zuten bi aldiz pentsatu eta haien etxea utzi zuten. Tunela 1993ko martxoan hasi ziren eraikitzen, pasabidearen alde batetik eta bestetik. Kolar familiak ere gau eta egunez lan egin zuen. Edi-

sek eraikuntzan lan egin zuten herritar guztien argazkiak ditu ikusgai. Tunelaren ondoko museoan daude jarrita. “Omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu. Haien lanik gabe, Sarajevok amore emango zuen edo askoz pertsona gehiago hilko ziren”. Tunelaren eraikuntza 1993ko ekainean amaitu zuten. Pasabidearen ondoan idatzita dauden kartelek hainbat informazio eskaintzen adi-adi iradute. Turistek T kurtzen dituzte datuak. kurt Informazioa ez da nolaInf nahikoa. Tunela jarna dunean egon zen d bitartean, tonaka b jjanari zein erregai ssartu ahal izan zituztten setiopean zegoen Sarajevora. Sa ONDORIOAK Edisek disOND tantziaren patxadarekin tantzia gogoratzen ditu aiton-amonen egongela eta sukaldea. iraganeko ego Sofa eta mahaia non zeuden erakutsi digu. Barruan badirudi denbora ez dela pasa; azpian berriz, beste mundu bat dirudi denak. Familiaren etxeak Sarajevok bizi izan zituen unerik ilunenak argitu zituen. “Aiton-amonek ordura arte eraikitako guztia, oroitzapenak... dena atzean utzi zuten tunela eraiki ahal izateko. Horregatik, ilobek haien omenezko museoa eraiki nahi izan dugu familiaren etxean. Haien esfortzua hutsala izan ez zela erakusteko”. Sarajevo hiriburuko setioak 43 hilabete iraun zuen; gutxienez 11.000 herritar inguru hil zituzten eta eremua zeharo suntsituta geratu zen. Orduz geroztik, memoria bizirik mantentzeko ahalegina egin du Edisek, eta, haren anaiarekin batera, tunela errekuperatzeko ahalegin handia egin du. “Momentuz 30 metro bakarrik bisita daitezke, baina gure helburua da lehenago edo beranduago tunelaren 800 metroak errekuperatzea”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko abenduaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

ANDOAIN

Rikardo Arregi gogoan ‘Zutik’ film laburrak euskal kazetari, idazle eta pentsalariaren figura berreskuratu du, haren heriotzaren 50. urteurrenean. Ainara Mendiola errenteriarrak zuzendu du lana LEIRE MENDILUZE

K K

AZETARIA, pentsalaria, proiektu askoren sustatzailea, euskaltzale sutsua... Alor ugaritan ekarpen aparta egin zuen Rikardo Arregik (Andoain, 1942 - Eibar, 1969). Hain justu, aurten bete dira 50 urte hil zenetik. Urteurrenaren harira, Maluta Films ekoiztetxeak hari buruzko Zutik 16 minutuko film laburra ekoitzi du, Ainara Mendiolak zuzenduta.

Ibilbide labur baina oparoa izan zuen Arregik. Filosofia ikasketak bukatu ondoren, Zeruko Argia eta Jakin aldizkarietan lagundu zuen, eta gerora euskaldunen alfabetatzearen gidarietako bat izan zen. AEKren sorreraren aurrekariak sustatzen ere ibili zen, 1965 inguruan. Tradizioa eta abangoardia uztartzen egindako ahalegina aitortu izan zaio, besteak beste. Izan ere, tradizioaren eta baserriko munduaren mugak gainditu eta euskal gizarte berria sortzea zuten amets: modernoa, euskalduna eta progresista. 1969an, Euskaltzaindiaren bilera batera

zihoala, auto istripu batean hil zen. Hain justu, 1965etik 1969ra arteko ibilbidea islatzen du Zutik filmak; artikulu eta saiakerak idazten, askotariko jendearekin biltzen eta hainbat proiektu sortzen buru-belarri zebilen garaitik abiatuz, auto istripuz hil zenera artekoa. IZAERA ERALDATZAILEA Bere pentsamenduan eragina izan zuten hainbat egoeraren bidez irudikatzen da ibilbide hori Zutik filmean, baita egoera horietan bizitako giroaren bidez ere: logelako bakardadea, etxekoen berotasuna, askotariko gizarte eragileekin izandako eztabaidak... Proiektua gauzatu ahal izateko, bere artikulu, hitzaldi eta liburu ugaritan barreiatu zituen iritziak bildu dituzte, eta, ardatz hartu dute, izan zuen eraginaren ondorioz, 1966ko maiatzean Usurbilen eman zuen hitzaldia. Juan Jose Alkain Udarregi bertsolariari omenaldia egiten ari zitzaizkion eta Rikardo Arregik hitza hartu zuen, euskal gazteriaren eta euskal idazle berrien izenean: “Ez dugu tradizioa-

Ainara Mendiola, ‘Zutik’ film laburraren zuzendaria, eta Mikel Arregi, aktore protagonista. MALUTA FILMS

AINARA MENDIOLA Ainara Mendiola (Errenteria, 1978) Gizarte eta Komunikazio Zientzietan lizentziatu zen, EHUn. Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetari aritu ondoren, itzulpengintzan hasi zen lanean. Gaur egun, ikus-entzunezkoen arloan egiten du lan. Gidoigintzari eta dokumentalgintzari buruzko ikastaroak egin ditu, Donostiako Larrotxene kultur etxean. ‘Zutik’ bere bigarren filma da, lehenbizikoa Menchu Gal margolariaren inguruko dokumental bat izan zen. MALUTA FILMS Donostian sortu zen 2008an eta orduz geroztik hainbat lan ekoitzi ditu: ‘Albaitari’ laburra eta ‘Menchu Gal’ dokumentala (2012), ‘Tres60’ (2013) film luzea, ‘Odola Odol’ (2015) dokumentala eta ‘Bagoaz!’ webseriearen bi denboraldi. Iaz, Oier Aranzabalen ‘Margolaria’ filma aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldian. 2019an ‘Haizearen egia’ fikziozko film laburra, ‘Ainarak’ web-dokumentala eta ‘Apaiz kartzela’ dokumentala ekoitzi ditu.

ri eta lege zaharrari begira egon behar (...) Euskal Herria ez da berpiztu behar den gizarte bat: oraindik jasotzeko dagoen gizarte bat da”, esan zuen. Bera baino itzal handikoagoak ziren agintari, eragile eta artisten aurrean (Gaur eta Ez Dok Amairu taldekoak), gauzak aldatu behar zirela aldarrikatzeko ausardia izan zuen Arregik. Urteetan, hitzaldi haren grabazioa gordeta eduki du Mikel Arregi haren anaiak. Bere heriotzatik 50 urte bete badira ere, hitzaldi horrek gaurkotasuna izaten jarraitzen du, Ainara Mendiola (Errenteria, 1978) filmaren zuzendariaren esanetan. Hain zuzen, grabazio horren zatiak entzun daitezke Zutik film dokumental laburrean. Lan honekin, Mendiolak bere helburua “Rikardo Arregiren bizitzan barrurago sartzea” izan dela jakinarazi du: “Berari buruz argitaratu denean eta familiak kontatutakoan oinarritu naiz filma osatzeko. Ikus-

leak bere ondorioak ateratzea nahi nuke”, gehitu du zuzendariak. ILOBA, PROTAGONISTA Andoainen eta Usurbilen grabatu zuten Zutik. Protagonistaren papera Mikel Arregirengan (Andoain, 1988) utzi du zuzendariak, Rikardo Arregiren ilobarengan, hain zuzen. Bere osabaren figura eta hark egindako lana goraipatu du Mikel Arregik: “Nire osaba bere ideiekin oso konbentzitua zegoela uste dut. Garbi zeukan euskarak modernizatu egin behar zuela eta baserritik kalera jaitsi behar zuela, bestela horrek nolabaiteko galbidera eramango zuelako”. Protagonistak lehendabizikoz jarri du bere burua kamera aurrean eta esperientziarekin “pozik” dagoela aitortu du: “Eskertuta nago nigan pentsatu dutelako”. Azaroan Andoainen estreinatu ondotik, hainbat herri eta hiritan dokumentala eskaintzea da orain lan taldearen helburua. Abenduaren 15ean, adibidez, Usurbilen emango dute.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko abenduaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

26050. mapa: ‘cordero’ / ‘agneau’

bildots/bilots bildotx/billotx bildotz/billotz arkume arkuma arkome aurkuna ardikume axuri axui azuri artxo artxokume umerri kaloyo

- Ardiak egiten duen ume jaioberriaren izenaz galdetu da. Leku askotan, izen bera dauka esnetik hazia dena. - Larrabillotx / esnebillotx: Esnien oten di bi illabete, iru pasautxo; gero jaten ekiten direnien: “larrabillotxa” (Leintz Gatzaga). - Berant jaiotakoari deitzeko izenak: Leheno martxoan, aphii- lian hasten zen kukia eta kukia khantuz hasiz gioz sortzen balin bazen, “kukubildotsa”, eta hua hazteko etxen, beantegi zen or- dian (Izturitze). Ezterenzubin mamantto. - Kaloio: sortu berri-berria eta “Bildótxa” aundixago, arra nahiz emea (Zilbeti). - Umerri: “Umarri” deitzen da bildotsaren haragia Oderitzen eta Anizen. - Arraaxuri: Arraaxuria bigarren axuria sasoinian, arraaxuria in du (Jutsi). - Artxo: Euskal Herriko Mendebaldean emearendako erabil- tzen da.

Hemen aipatzen den ardiaren umea oraindik esnez bakarrik elikatu da. Behin belarra jaten eta hausnartzen hasten denaz geroztik, lekukoek beste izen bat eman ohi diote (arkasta, bildotx, bildots, artxo, antxu...).

ezagutzen da eta han-hemenka Bizkaian. Hitz konposatua da eta motibatua: ardi + kume.

Adierazle bakar batek, bildotx izenak, adibidez, bi adierazi izan ditzake: ‘cordero recental / agneau de lait’ eta ‘cordero de un año / antenais’.

• Artxo hitza eratorria da, atzizki txikigarriarekin: Ardi + txo. Eremu txiki bat osatzen du Bizkaian.

Mapak lau eremu erakusten ditu: • Arkume, arkuma Gipuzkoako parte handi batean

• Bildots, bildotz, bildotx, bilots, billotx bi eremu handitan ezagutzen da.

Zaratamo: Gero esáten da ba, “bildotza”, edo ya “axúrixe” ya anditxoau dan orduen... Luzaide: Ila delaik “axúrkia” erten da aragiaindako... Aldude: Emen “bildotsa” erten da; or beiti denetan “axuria”; oai kurrienteao ari da yartzen “axuria”. Baigorri: arra eta emea bereizteko “bildots ahari” eta “bildots urriza” erabiltzen dira. Ezterenzubi: Esnian “axuria”, urthia bete artio. Gamarte: “Azuri” aberea handi-handia baldin bada; bestela “axuri” erabiltzen da. Larraine: Manexek “bildots”, guetako urthebürian “bildots”; “axuria” esneko.

Eremu batek Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen ditu nagusiki. Bestea Lapurdi osoari, Nafarroako iparraldeari eta Nafarroa Behereko sartaldeari dagokio. • Azkenik, kontuan hartu behar da axuri hitzaren banaketa. Ez da bakarrik Zuberoan eta Nafarroa Beherean ezagutzen; Nafarroan eta Bizkaiko hegoaldean ere badu bere eremua. Banaketa honek erakusten du axuri hitza garai batean hedatuago izan zela gaur baino.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.