Ortzadar101112

Page 1

ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 10a. 282 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

XANTI RODRIGUEZ “Photoshop-a arma suntsikorra izan daiteke erabiltzen ez badakizu” -- 4-5. orrialdeak --

‘LORE BAKANAK’ Ekhiñe Egiguren egileak D’Abbadie gazteluan aurkitu du inspirazioa -- 2. orrialdea --

noticiasdegipuzkoa.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

HENDAIA

EKHIÑE EGIGUREN ARKITEKTOA ETA IDAZLEA

“Hainbeste dago kontatzeko...” Denborak ez du beti abiada bera izaten. Batzuetan ziztu bizian pasatzen zaigu; besteetan berriz, “zoom bat” izaten da. Ekhiñe Egiguren Donostiako kaleak utzi eta Hendaiako Antoine D’Abbadie-ren lurretan sartu da Nekatoenean

ANE AGIRRE

ZZ

UBERNOAN egün zünbat sorta euri erori dire?”, galdetu zion Antoine D’Abbadie-k Ganix gazteluko zerbitzariari egun busti batean. Lapurdiko kostalderako euria iragarri zuten egunean Antoine D’Abbadiren lurretatik ibiltzeko mendi botak jantzi behar ziren. “Domaine D’Abbadia”. Egurrezko hesitik harago Larretxea baserriarekin egiten duzu topo. Aurrerago jarraituta, eskuma aldeko malda gainean gaztelua bere harrotasun eta edertasunean ikus daiteke; eta ezkerraldean Nekatoenea baserria. Artistentzat egoitza moduan atonduta dago, eta diziplina ezberdineko sortzaileak hartu izan ditu. Urrian, idazle bat: Ekhiñe Egiguren. Granadondoak atea ezkutatzen badu ere, sarreran dago Ekhiñe Egiguren aterkin handiarekin. Etxearen gozoan edari beroaren aurrean patxada ederrean hitz egin dugu. “Nekatoenearako deialdia ikusi nuen eta poesia bilduma egiteko egitasmoa aurkeztu nuen. Honekin, eguneroko digital batean Nekatoeneako egunerokoa islatzeko proposamena agertu nuen”. Lore bakanak izena eman dio blogari. Handik Blaise Guirao eskultoreak utzitako eskultura erraldoiez berba egin digu, kortsarioetaz edota sagar bilketaz. “Hemen hainbeste gauza dago kontatzeko”, eta inguruari begira lilurak harrapaturik egin digu berba. “Gaztelutik hasita milaka orri idatz daitezke, eta gero inguruaz. Blaise Guiraok utzitako sei eskulturekin ibilbidetxoa sortu dute, eta batetik bestera joan zaitezke paseoan. Bigarren Mundu Gerran naziek erabilitako bunkerrak daude, batzuk itsasoaren erosioak suntsituak, baina beste bat ikus daiteke. Eta horren gainean haize-arroxa bat. Hamaika gauza dago eta dena lotuta”. Ekhiñe Egigurenek lanetik dagokion oporraldia eman du Nekatoenean poemak sortzen; bera lanbidez arkitektoa da. “Nik uste dut arkitektura bidea hartu izanak abantaila ematen didala literaturarako, ez dudalako idaztearen presioa sentitzen, askatasuna dut, eta horrek asko laguntzen dit”. Eraikuntza modu ezberdinak dira arkitektura eta poesia. “Denak du sormena abiapuntu, ez? Gertatzen dena da gero espresio bideak

egonaldi artistikoa egiteko, Euskal Idazleen Elkartea, CPIE euskal itsasbazterra eta Euskal Kultur Erakundea elkarteen ekimenez. Eguneroko digitala eta poema bilduma landu ditu bertan, eta esperientzia horren berri eman digu Ortzadarren

“Nekatoenean isiltasuna ezberdina da. Kilkerrak, itsasoa eta Hondarribian lurreratzen diren hegazkinak baino ez dira entzuten”, dio Egigurenek. AINARA GARCIA

ezberdinak direla”. Kale-umea dela aitortu du Ekhiñe Egigurenek –“zenbat eta handiagoa izan hiria hobeto”–, baina natura eremu honetara ondo egokitu da. “Hemen isiltasuna ezberdina da. Kilkerrak, itsasoa eta Hondarribian lur hartzen duten hegazkinak baino ez dira entzuten”. Poemak idatzi ditu egonaldian. “Esan didate orain arteko poemek abstrakziorako joera handia zutela eta oso zehatza ez naizela. Saiatu naiz hauetan zehatza izaten; eta naturaz asko idatzi dut”. Naturak eta inguruak zeharo baldintzatzen dutela onartu du: “Bai, erabat”. ARGI-ORDUEN GARRANTZIA Euriaren jasak isilarazi gaitu. Raymond Carverren poemak ikusi dizkiot orduan, eta beste liburu bat: Antoine D’Abbadie 1810-1897. Irakurtzen ari dela esan dit. “Antoine D’Abbadie-k XIX.mendean euskarari eta euskal kulturari izugarrizko ekarpena egin zien. Lore jokoak asmatu zituen, esan genezake XIX. mendean euskaraz idazteko modua egon zela berari esker”. Denbora astiroago doa Hendaiako mendixka honetan. Itsasoak itsas-labarren kontra jotzen du itzelezko zalaparta sortuz. Pandero erraldoi bat jotzen ari diren sentsazioa izan dut. “Goizean goiz esnatzen naiz egunero, argiarekin. Gosaldu ondoren beti egiten dut zerbait; lehengoan 90 urteko amatxi batekin egon nintzen: Estéphane Irastortzarekin, eta hark kontatu zidan nor bizi izan zen Nekatoenean eta beste hainbeste gauza. Beste batzuetan hondartzara joaten naiz”.

Eguraldiak eta eguzkiak beregan duten eragina handia dela esan digu. “Argi-orduek garrantzi berezia dute. Noiz argitzen duen egunak eta zein eguraldi horren arabera doa egun guztia”. Errutina aldatu zaio, eraldaketa ekarri dio. “Orain xehetasunetan gehiago fijatzen naiz, hori egin ezik egun guztiak berdinak izan litezke”. Amaitzen duenean poema bilduma izango du, datorren urtean eskolarik eskola Ipar Euskal Herrian azalduko duena, Lore bakanak bloga desagertuko da, eta Ekhiñe Egiguren kalera itzuliko da; kalera eta eraikin sorkuntzara.


Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Munstro zoragarri bat XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

AA

ZAROAREN 1ean bete zituen urteak, eta, ikusle guztiokin ospatu nahiko balu bezala, oparirik ederrena eskaini zigun: Publikoari gorroto obraren estreinaldia; neuk idatzia denez niretzat bereziki esanguratsua, baina edonola ere euskal antzerkia maite duten guztientzako albiste pozgarria. Iñigo Ibarrari buruz ari naiz, antzerkian Ander Lipus. Txikitatik komediantearen harra barruan sumaturik Markinatik Madrilera joan zena ikasten, handik bueltan Bilbon antzerki esperimentalerako faktoria bat martxan jarri zuena (Mina Espazioa hasieran, Antzerkiola Imajinarioa gero), eta orain, talde iraunkor baten egiturari eustea ezinezkoa denez, Huts teatroa muntatu duena, dirulaguntzarik gabeko garaietarako antolakunde xume baina eraginkorra. Ander Lipus antzerki-antzerkia egiten baino gehiago ikusiko zuten askok bertsolarien lagun, Erregea eta bufoia ikuskizunean, bere pertsonaia-sortarekin: Juan Junda, Euxebio Egaña, Manex Domintxine, katedratiko argentinarra… Badu bere interpretazio erak histrioi puntu bat, eta maitasun-adierazpen honetan aitortuko dut

hasiera batean ni urduri ipintzen ninduela; gero, bere dramaturgia hobeto ulertu dudalako, edo Iñigo Ibarra gertutik ezagutzeko aukera izan dudalako, estimatzera iritsi naizen arren. Nire iritziaren gainetik, ordea, Lipusek antzerkia egiteko moduari eman dizkion ezaugarriek egiten dute, nire ustez, objektiboki interesgarri: euskara hutsez aritzea erabaki du, sarri gure hizkuntza bigarren mailan uzten duen eta artistikoki hutsal samarra den elebitasuna alde batera utzita; Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko kolaborazioa modu normal eta sistematikoan landu du (Fuchs anaiekin, Haize Berri elkartearekin eta abar), bide hori posible ez ezik emankorra izan daitekeela frogatuz; teatro komertzial eta konbentzionalean erori gabe, abangoardia herrikoi bat egiten asmatzen du; profesionala izanik ere, auzolana praktikatzen du, ikastaroak emanez, talde amateurrak zuzenduz, eta abar; euskal dramaturgia baten alde egiten du, bertako autoreen testuak taularatuz (ez orain bakarrik, urteetan lan egin izan du Jon Gerediagarekin). Bereizgarri hauen guztien kontrako bidea hartu zen, aspaldidanik, gure an-

SALDUENAK

Fikzioa

tzerki nazionalaren gunetzat hartu izan den Donostian, baina nagusi bihurturiko joera horretaz, zergatiez eta ondorioez beste batean jardun beharko dut luzeago, gaurko zutabearen lekua bukatzen ari naiz eta.

‘Publikoari gorroto’ obra bortitza da, gogortasun hori goxatzeko umore ukendua ere baduen arren, ikuslearekin jolas egiten duena

Ander Lipus, esan bezala, Publikoari gorroto ari da antzezten oraintxe bertan, Manex Fuchsen zuzendaritzapean, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu aktoreekin batera. Obra bortitza da, gogortasun hori goxatzeko umore ukendua ere baduen arren, ikuslearekin jolas egiten duena, egoera psikologiko batetik bestera eramanez. Baina, batik bat, aktore protagonistaren errezitaldi izugarria da: gorputzez eta arimaz hustu egiten da, hainbat erregistro erabiliz, dramatik komediaraino eta tarteko genero guztiak probatuz, ahalegin fisiko ikusgarri batean, munstro bat dela erakutsiz, hitzaren adiera guztietan. Artikulu hau argitaratzen den egunean Elorrioko Arriola antzokian emango dute arratseko zortzietan; bihar, domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean zazpietan; datorren astean Zumaian eta Donostian, eta hortik aurrera beste hainbat herritan (lagun baten alde egiteak propaganda zilegi egingo duelakoan).

Ez Fikzioa

1. Atzerri

4. Urak dakarrena

1. Barkamena, kondena, tortura

4. Independentziaren paperak

M ikel Antza. Susa.

Toti Martinez de Lezea. Ttarttalo.

Joxe Azurmendi. Elkar.

Pako Aristi. Erein.

2. Twist

5. Piztiaren begiak

2. ETAren estrategia armatua...

Harkaitz Cano. Susa.

Alberto Ladron Arana. Elkar.

Emilio Lopez Adan. Maiatz.

5. Kolonbian bahituta. 74 egun ELNren esku

3. Sacamantecas nuen aita

6. Ni, Vera

3. Angelita Alfaroren sukaldea

Aitor Arana. Txalaparta.

Itxaso Martin. Elkar.

Angelita Alfaro. Ttarttalo.

Asier Huegun eta Gari Udabe. Txalaparta.

6. Autopistarako frogak Koldo Izagirre. Susa.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA ANTZERKIA

ELEBERRIA

‘Hamlet’

‘Nire amaren autobiografia’

William Shakespeare. Juan Garzia Garmendia (itzul.). Elkar. 236 orr. 14,55 euro.

Klasiko hilezkor baten itzulpena Shakespeareren tragedia hau, beharbada garai guztietako antzezlan ospetsuena da. Hamlet, Danimarkako printzea, penaturik dabil, bere aita hil delako eta amak osaba (errege berria) hartu duelako senartzat. Aitaren mamua azalduko zaio Hamleti, hil egin dutela esateko eta mendekua eskatzeko. Hortik aurrera, hainbat hari nahastuko dira trama konplexu bezain aberats batean: maitasuna, gorrotoa, goranahia, leialtasuna, traizioa, boteregosea, eromena…

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Maite zaitut, Nadia’

Alberto Martínez de la Cuadra. Alberdania/Erein/Igela. 192 orr. 11,90 euro.

Anton Txekhov eta Alex Orbe (ilus.). Elkar. 64 orr. 9,95 euro.

Bizitza ezezagun bat imajinatuz

Maitasun aitormen misteriotsua

Xuela Claudette Richardson, ama karibetar eta aita erdi eskoziar erdi afrikar baten alaba, amarik gabe hazten da bere aitaren arropa-garbitzaileak zainduta. Sekula ikusi gabeko emakumearen zatiak batuz, bere ama imajinatzen du aitaren ezagutza egiten, imajinatzen ditu haren bizitza eta sentipenak, hiltzera doan arraza bateko kide gisa harturik eta bere burua irudi horren barrenean ikusiko du, arrazari, sexuari eta maitasunari buruzko nobela bikain honetan.

Neska-mutil bi eta lera bat. Mendi elurtuan behera jaisten dira, abiada osoan, fiuuuu... Eta aldaparen erdian, haizearen ziztuarekin batera, xuxurla bat entzuten da: “Maite zaitut, Nadia!”. Benetan entzun ote ditu neskak hitz horiek? Ala irudipen hutsa izan da? Eta nork esan ote ditu: mutilak? Haizearen hotsak?... Anton Txekhov idazle errusiarra ipuingintza modernoaren aitatzat jotzen da, eta istorio hau Alex Orbe (Barakaldo, 1973) marrazkilariaren ilustrazioekin hornitu da.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Angel Rodriguez

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

XANTI RODRIGUEZ ARGAZKILARIA

«Photoshop-a arma suntsikorra izan daiteke erabiltzen ez badakizu» Nor dago aldizkarietan ikusten ditugun publizitate ikusgarri horien argazkien atzean? Ezagutzen duzu argazkilari horietako bakar baten izena? Ortzadarrek dakarkizu bat: Xanti Rodriguez

OLATZ PRAT

“Oso tentagarria da argazkiak ukitzea, baina oso gauza txarrak egin

X X

ANTI Rodriguezek (Azpeitia, 1978) profesional mailako bi bigarrengo sari eskuratu berri ditu argazkilaritzaren Oscar sarietan, International Photo Awards (IPA) sariketan: modako publizitatearena bata eta efektu bereziena bestea, Bartzelonako moda etxe batentzako egindako Crystal Flowers seriearekin. Estatu eta Europa mailako sariketetan lortu izan ditu sariak eta izendapenak. Haiek bezala, IPAko hauek ere ez zituen espero azpeitiarrak, mundu osoko jendea eta mundu osoko agentziak izaten baitira han lehian, “gorengo maila da sariketa hau” eta “zur eta lur” gelditu zela aitortzen du Rodriguezek, “saria lortu nuen modako atalean, esaterako, super-modelo batekin ez dakit nongo irlatan Voguerentzako egindako erreportajea zegoen, eta haren gainetik gelditu naiz. Iaz Ohorezko Izendapena lortu nuen eta hori jada izugarria zen”. Horrelako sariek berehala zabaltzen dituzte ate eta leiho berriak, “albistea webgunean jarri nuenetik nabaritu dut dagoeneko aldea, munduko agentzia desberdinetatik interesa agertu baitute”. Argi dauka sari hauek ez dutela hobeagoa bihurtzen, “baina, noski, zure lana ezagutarazteko modu ezin hobea da”. Lan asko egiten du etxetik kanpo, Kilkenny-n (Irlanda) argazkilarientzako ikastaroak eskaintzetik etorri berri da, esaterako. Batetik bestera ibilita ere, Azpeitia da bere kanpamentu nagusia, “gustuko dut kanpoan lanean ibiltzea, baina etxera gustura itzultzen naiz beti”.

ARGAZKI ARTEAN HAZI ETA BIZI Etxean hasi zen

bere afizioa eta ofizioa mamitzen. Aita argazkilaria du eta argazkigintza denda dute gurasoek jaioterrian, beti egon da beraz, kamera, foku eta argazkiez inguratuta. Txikitan, koilara baino nahiago izaten zuen arkatza eta eskolan irakasleek kopiatzeko marrazkiak emandakoan, Rodriguezek sortu egiten zituen bereak. Azpeitiko Arte eta Diseinu Eskolan ibili zen urte batzuez eta han ikasitakoak konfirmatu zion zaletasuna bazuela, baita trebezia ere. Ohiko ikasketekin oso konbentzituta ez zeudela eta, aitak Bartzelonara bidali zituen bi semeak, argazkilaritza ikastera. 1995ean joan eta bi urtez aerografia, komikigintza eta argazkilaritza ikasi zituen. Argazkilaritzan gurasoekin ikasi du gehien, teoriatik eguneroko praktikara pasatzean, baina, komikiaz eta ilustrazioaz ikasitakoari ateratzen dio zukua bere konposizioetan. Argazkilari dio, “adjektiboren bat jartzearren; nik irudiak sortzen ditut, argazkia da horien oinarria baina gero gauza asko nahasten dira”, azaltzen du Rodriguezek. Argazkietatik abiatuta, irudi irrealak, fantasiazkoak sortzea du gustukoen, errealitateak beretzat ez baitu mugarik: “Neure proiektu pertsonaletan ez behintzat, bezeroak eskatutakoan berak esandakora mugatu behar zara, baina neure lanetan irudiak berak eskatzen didan punturaino joaten naiz”. Pinturari edo zineari ez bezala, argazkilaritzari kritikatu izan zaio horrenbeste teknologia eta ukiturekin, argazkiaren beraren esentzia galbi-

dera eramatea. “Argazkiaren esentzia, berez, oso zabala da. Oso purua izan nahi duenak, argazkia lehenengoan atera, ondo neurtu eta ukiturik egin gabe utzi beharko luke. Normalean purutasun falta hori kritikatzen dutenak, gaur egungo postprodukzio tresnetan atzean gelditu direnak dira, haiek erabiltzen ez dakizkitenak”. Gaur egun argazki on bat ateratzeko tresna ugari dagoela dio, kamera onak, lenteak eta postproduziorako tresnak, “horiek erabiltzeak ez du esan nahi esentzia galtzen ari denik”. Azken finean, argazki bat lehen eta argazki bat orain, gauza bera da Rodriguezentzat, beharraren arabera ukitu ala ez, “bizi osoan egin dena, enkoadraketa on bat, argi egokia eta zerbait transmititzen saiatzea”.

Argazkiaren purutasun falta kritikatzen dutenak gaur egungo postprodukzio tresnetan atzean gelditu direnak dira”

Argazkilaritza tradizionaletik digitalerako jauzia erraz egin zuela aitortzen du argazkilariak. Oinarri-oinarritik hasi zen, formatu erdiko kamera batekin eta hamabi argazkiko argazki-filmekin, beraz, “argazkia ondo prestatu behar zenuen, dena ondo neurtu”. Benetako argazkiak nola atera ikasi zuenean hasi ziren lehen kamera digitalak merkaturatzen; “hasieran oso txarrak ziren kamera haiek eta bi metodoen arteko nahasketak egiten genituen”. Gero prozesua ez da batere astuna izan beretzat, “aitarentzat, esaterako, astunagoa izan da, guk azken finean ordenagailua besapean genekarren jaiotzetik baina gure aurrekoek ez”, dio. “Alderantziz gertatuko balitz orain,


Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

AZPEITIA

n daitezke. Kalitatean dago gakoa”, irizten du argazkilari azpeitiarrak. XANTI RODRIGUEZ

digitaletik analogikora pasako bagina, jende askok utzi egingo lioke argazkiak ateratzeari”, uste du Rodriguezek. KANTITATEA VS. KALITATEA Egun, edonork du kamera bat eskura, mugikorrean sarri. Denok gara argazkilari. “Zorionez jendea asko afizionatu da argazkilaritzara, edo argazkiak ateratzera behintzat; baina, zoritxarrez kalitatea eta jendearen jakintza maila jaitsi egin da”, azaltzen du Rodriguezek. Jakin gabe kritikatze horretan errespetu falta sumatzen du: “Jendeak uste du kamera on bat edukita lana eginda dagoela. Hori ez da horrela, ikuspuntu on batekin eta mugikor arrunt batekin atera daiteke argazki on bat. Betiko komentarioa izaten da, kamera horrekin baita neuk ere!; bada, hartu eta atera”.

Argazkiak konpartitzea ere inoiz baino errazagoa da, sare sozialen bidez. Horietan “oso gaizki” egindako gauza askotxo ikusten dela dio Rodriguezek: “Photoshop-a arma suntsikorra izan daiteke erabiltzen ez badakizu. Oso tentagarria da argazkiak ukitzea, baina oso gauza txarrak egin daitezke. Ukituak ondo eginez gero jendeak esaten du: bale, ukituta dago, baina zein ederra den!. Kalitatean dago gakoa”. Dena den, ukituak muturreraino eramatearen bolada, portzelanazko aurpegien bolada atzean gelditu da jada, zimurren eta orbanen aurkako

‘ITZALEN SUA’: MORILLO ETA RODRIGUEZEN KONSPIRAZIOA

Bere lana nazioarte mailan saritu da, International Photo Awards-en, kasu. X.R. Hilaren 30ean –Durangoko Azoka heltzear dela– ikusiko du argia Fernando Morillo idazleak eta Xanti Rodriguezek sortu duten ‘Itzalen Sua’ izeneko proiektuak. Euskal mitologia, Morilloren istorio apokaliptiko bat, Rodriguezek Euskal Herriko aurpegi ezagunetatik lortu dituen ilustrazio eta irudi sinesgaitzak, Diabulus In Musica talde iruindarraren doinu epiko eta itzaltsuak. Horrek guztiak eta askoz gehiagok bat egiten dute euskal jendartea harrituko duen produkzio honetan. Heldu bitartean, hona hemen webgunea: www.itzalensua.com

borroka alferrikakoa zela ikusita, beharbada “izerdia edo lepoa biratzean sortzen diren pleguak disimulatzen dira, bana lehengo aldean gutxi”, azaltzen du argazkilariak. Argazkiak ukitzearena profesionalentzat eta afizionatu onentzat gelditu da, gehienbat. MATERIALA, JAKINTZA ETA SORMENA Baina nola-

koa da horrelako irudi baten sortze prozesua? Lehenik eta behin tresneria prestatu, Rodriguezen kasuan: Canon 5Dmark II argazki kamera, lenteak (batez ere 100 mm-koa), 70-200 teleobjektiboa eta objektibo angular bat. Postprodukziorako Photoshop-a eta Cinema 4D softwarea. Sortu nahi duen irudia autore lana bada, beretzako, alegia, ideia definitzetik hasten da

Rodriguez, sortu nahi duen mundu horrek zer kolore izango dituen, zer nolako argia, egunez ala gauez ateratakoa izango ote den, eta abar. Ondoren zirriborroa egin eta, film batean bezala, storyboard bat egiten du. Muntaia oso landua bada, estilistekin eta makilatzaileekin jartzen da harremanetan eta, ondoren, modeloekin. Bezeroek eskatutako lanetan prozesua antzekoa da; agentziek ideia edo zirriborroa ematen dizute eta gero berak ekarpenak eginez osatzen du. Lan bakoitzaren arabera denborak aldatzen dira, baina, behin ideiak eta oinarrizko elementuak definituta eta argazkiak aterata, postprodukzioak eskatzen du denbora gehien. Batzuetan gutxiago, besteetan gehiago. Baina, jakina da gustuko tokian aldaparik ez dela izaten.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

LEIOA

Mundua optika moretik behatzen duen artista XII. Durango Hiria lehiaketako lehenengo margolariaren 30 urteko ibilbide saria jaso berritan, Ana Undurraga artistikoa ezagutu dugu ANE UNDURRAGA Ondoko irudietan, Undurragak ‘urban sketcher’ moduan margotu dituen obretariko batzuk ageri dira. Une honetan, basoak, zuhaitzak eta landareak margotzen dihardu batez ere. ANA UNDURRAGA

EE

GUNEROKOTASUNAK aspertu egiten du Ana Undurraga (Burgos, 1959). Errutinatik ihes egiteko artea sortzen du. Sortzailea da oso. Eskuko poltsan beti daramatza koadernoa, koloretako arkatzak, errotulagailuak eta urezko pintzel bat. Eta kolore morea ez dadila falta. Autobusaren zain dagoenean koadernoa atera eta marrazkiak egiten ditu. Kalean, etxean, mendian edota erreka bazterrean. Edonon margotzen du. Txikitan bere logelako paretak ere margotu egiten zituen. Eta eskolako kontabilitateko koadernoak ere bai. Artearekiko pasioa umea zenetik duela kontatzen du eta oso goiz ezagutu zuela mundu hori, bere aita ere margolaria baita. Ana Undurragarentzako sortzea bizitzeko beharrezkoa da. Betidanik margotu izan du, baina 80ko hamarraldian hasi zen maisu baten ondoan pintatzeko teknikak lantzen. Oleoarekin hasi zen eta 15 urtez egon da estilo horretako lanak egiten, baina azken urteotan akuarelan zentratuta dabil. “Estudiorik ez dudanez eta ama izan naizenez, eramangarria zen materialarekin lan egin nahi nuen”, azaldu du. Hala ere, orduz geroztik, teknika asko erabili ditu. Marrazkia, grafitoz zein ikatz-marrazkiz. Zeramika ere egin du, baina teknika horrek azpiegitura zabala eskatzen duenez esperimentu gisa egin ditu soilik. Arrazoi berarengatik ezin du nahi lukeen bezalako grabaturik egin, baina gustatuko litzaioke; eta etxeko-sisteman frogak egiten ari da. Mundu birtualean arte digitala egiten du, irudiak sortzeko programen bidez, arte fraktala deritzana. ADIERAZPEN-MODU BERRIAK Bakarrik dagoela

egiten du lan gehienetan, baina hilabetean behin Kedakua proiektuko kideekin batera bazter desberdinetan pintatzen du. “Kide bakoitzak proposatzen duen plana egiten dugu: tokia, gaia eta ibilbidea. Eta bakoitzak bere lana ekoizten du, aire librean”. Euskal Akuarelisten Elkarteko kidea denez, beste margolari batzuekin batera biltzen da astean behin Bilboko aretoan. Urban sketchers-ak zer diren ere oso ondo ezagutzen du, tribu urbano horiekin batera ibili izan delako. “Hiru hilero hiri bakoitzeko margolariak kalean biltzen dira, euren koadernoetan gai urbanoak margotzeko”. Margotzeko estilo eta mugimendu honi lotuta, Sketchbook Projecten parte hartu du; Brooklyneko liburu denda batek sortutako ekimenean. “Izena eman dut, koaderno zuri bat bidali didate eta 2013rako nahi dudan eran margotu behar dut”. Gero, sarean eta Estatu Batuetako hirietako erakusketetan egongo da ikusgai. Noizbait margotu izan du enkarguz, baina berak

“Estilo asko frogatzen nabil, adierazteko modu berriak aztertu nahi ditudalako”, dio margolariak. ANA UNDURRAGA

gustuagatik egiten du. “Presio asko dago enkargu baten atzean eta ez naiz aske sentitzen”, dio. “Gero norbaitek ikusi eta gustatu zaiolako lana eraman nahi badu, primeran”, gehitzen du. Beretzat hori da saririk handiena. Margolari ibilbidean egin ditu erakusketak, bakarkakoak eta kolektiboak: Euskal Herrian, Albaceten, Alacanten, Bartzelonan, Burgosen eta Malagan, besteak beste. Eta lehiaketa askotan parte hartu du, pintura azkarrekoetan eta lehortutakoetan: horietatik Alacanten, Bartzelonan, Burgosen, Malagan eta Valladoliden aukeratu egin dute. Aurten, Durango Hiriko XII. Lehiaketan lehen saria jaso du. Eta berriki jakin du, Antonio Requena akuarela margolari famatuaren herrian, Caudeten, akuarelako teknika berriak sustatzeko lehiaketarako aukeratu dutela. “Estatuko eta nazioarteko akuarela margolari ospetsuekin batera egongo da nire lana”, aurreratu du. Berniza, gatza eta alkohola nahastuta erabili ditu lan hori egiteko, testura berezia lortuz.

MUNDU BIRTUALEKO ERAKUSKETA-ARETOA Etxean edo estudioan margotzen duen pertsona baten lana sektore txiki batengana iristen da. “Bloga, aldiz, mundu osora zabalduta dago eta artean oso garrantzitsua den erara funtzionatzen du: jendeak jarraitu egiten zaitu, iruzkinak egin eta kritikatu”. Era berean, “lanak modu anonimoagoan erakusteko aukera dago; hori nire izaerarekin bat dator, ez baitzait lehenengo planoan egotea gustatzen”. Ana Undurragak uste du internetek eta teknologia berriek arte munduari on egin diotela eta mundu honetan sartzen ez den artista atzean gelditzen dela. Bere sareko erakusleihoa hauxe da: miojomorado.blogspot.com.

Natura da bere inspirazio iturria. “Mendira asko joaten naiz eta argi bat, itzal bat edo kolore bat ikusten dudanean argazki asko ateratzen dizkiot, hortik abiatuta nire obra sortzeko”. Izan ere, margotzen duen guztia aurrez bizi izandakoa da. Une honetan zuhaitzak, basoak eta uraren ibilgua margotzen dihardu. Figura margotzea ere gustatzen zaio, baina estilo honetan zailtasunak ditu. “Arazoak izaten ditut jendeari argazkiak ateratzeko, ez baitu nahi izaten”. Gaia ia beti natura izan arren, bere margotzeko estiloa aldatu egin da eta bere lanetan antzematen da eboluzio hori. Askok puntu bat lortzen dutenean ez dutela aurreratu nahi izaten gogorarazten du, hor finko mantentzearekin konformatzen baitira. Bere kasuan alderantziz da. “Garatzeko mekanismo berri bila nabil eta estilo asko frogatzen nabil, adierazteko modu berriak aztertu nahi ditudalako”. Eta bide hori egiten jarraituko du Leioako margolariak, mundua ikusteko duen kolorez, alegia, morez.


Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

DONOSTIA

KK

ALEAN edo antzokietan aritzen dira Dantzaz plataformako kideak. Gainontzeko konpainiek bezala, dantza garaikidea egiten dute, baina ez betiko moduan. “Zentrifugagailu” bat dela dio konpainiako Fernando Saez de Ugarte zuzendariak. Jira eta bira dabilena. Dantza munduan lehen enplegurako aukera da, eta dantzariak lan merkatura ateratzeko helburua dauka. “Zentrifugagailu batean sartzen dira eta abiadura handia hartzen dute, lan merkatura ateratzearren”, argitu du. Donostiako Artelekuko baliabideak aprobetxatuz, Gipuzkoako Aldundiak Dantzagunea proiektua jarri zuen martxan 2009. urtean. Hari esker, dantza garatzeko baliabideak eskaintzen dizkiete hainbat konpainiei. Dantzaz haietako bat da, plataforma izateaz gain, konpainia ere badelako. Duela bost urte sortu zen, eta geroztik 57 dantzari izan ditu. “45ek utzi egin dute, eta horietatik %90 lanean ari da jada”, dio zuzendariak. Bost urte horietan egin duen lanari esker, dantza munduan erreferente izatea lortu du Dantzaz-ek. Europako herri askotako antzokiek haien ikuskizunak eskatzen dituzte, baina zuzendariaren iritziz, ez dira hain ezagunak: “Euskal Herriko jendeak galdetzen digu: Nola hemen dagoela? Donostian?”. Egun, hamar dantzari aritzen dira konpainian: bost neska eta bost mutil. Eta profesional mailan, lehendik dantzan aritu izan ez direnak dira denak. Hala ere, dantzariek ez dute denbora asko ematen plataforman. “Denboraldi bat edo bi egoten dira, normalean”, zehaztu du zuzendariak. Lana aurkitzen dutenean konpainia utzi egiten dute. Utzi egiten duten arren, pozik dira konpainiakoak: “Plataformako kideei esaten diegu konpainia profesionalen audizioetara joateko. Hori da gure lehentasuna”. Irailean MUGI ekimena sortu zuen plataformak. “Errendimendu handiko zelula bat da”, azaldu du Saez de Ugartek. Hamasei urtetik gorakoentzako zelula da, eta Arabako, Bizkaiko nahiz Gipuzkoako dantzariak bilatzen ditu. “Hemengoak direnak edo duela sei urtez hemen bizi direnak nahi ditugu”. Euskal Herriko dantzariak hazi nahi dituzte, gerora konpainiara

sartzeko erraztasuna izan dezaten. MUGI ekimenean lau lagunentzako lekua dago. Oraingoz bi neska aurkitu dituzte, eta bi mutilen bila dabiltza. EUROPA HELBURU Euskal Herritik Europara

Dantzaz-en jira eta bira Euskal Herriko nahiz Europa osoko dantzariak lan merkatuan barneratzea da Dantzaz plataformaren xede nagusietako bat LOHIZUNE AMATRIA

“Dantza ez da bakarrik antzokietan egiten, kalean ere egin daiteke”, baieztatzen du Adriana Pous Dantzaz plataformako zuzendari artistikoak. Horren adibide da Naufragoak programa. JOSE USOZ

begira egiten du lan Dantzaz-ek. Horregatik mundu osoko jendea biltzen saiatzen da. Dantzarien artean suediar bat, holandar bat, italiar bat, bi frantses, bi kataluniar, madrildar bat, beasaindar bat eta donostiar bat daude, eta Europako koreografoekin ere aritzen dira lanean. Urtean zehar bi programekin egiten dute bira, eta estreinaldia beti Donostiako Victoria Eugenia antzokian egiten dute. Adriana Pous da Dantzaz-eko zuzendari artistikoa, eta bera da dantzariak eta gonbidatutako koreografoak aukeratzeaz arduratzen dena. Gonbidatuek koreografia irakasten dute, eta gero Pous da dantzariak prestatzen dituena bira bitartean. “Tokira egokitu behar da ikuskizuna, eta dantzariak ere rolez aldatu egiten dira”. Dena ongi ateratzeko lan asko egin behar dela dio, dantzariek sei edo zortzi piezekin egiten dutelako lan. Aurten ARTE-AN eta Naufragoak programekin ari dira biran. Euskal Herriko egoera koreografikoan aire erakargarria eta indarberritzailea ematen jarraitu nahi dute, eta horretarako ARTE-AN programa egiteko Itzik Galili koreografo israeldarraren eta Lukas Timulak eslovakiarraren lankidetza izan dute. Hiru pieza ditu lanak: Earth Apples, A Place Between eta Flash Deluxe. “Mercedes Sosaren musika dauka lehenengoak, eta lurrari, erritoei eta tradizioei

DANTZA MURRIZTUZ Diru laguntzei esker sortu dute Dantzaz plataforma, eta aurrera jarraitzeko laguntzak beharrezkoak dituztela ziurtatu du zuzendariak. Aurrekontuaren %60 diru-laguntza publikoetatik eskuratzen du plataformak, baina aurten %50 murriztu da Gasteizeko Gobernutik eskuratutakoa. Dantzaz-eko zuzendariak kezkaz begiratzen dio etorkizunari: “Murrizketak izan ditugu eta izanen ditugu, seguru gainera”.

buruz hitz egiten du”, azaldu du zuzendari artistikoak. A place between pieza Timulakek sortu du. “Berak dio gizaki guztiak leku batetik bestera goazela beti, bizitza eta heriotzaren artean gaudela”. Azkeneko pieza, aldiz, Galilirena da, eta perkusioan dago oinarritua. “Txalapartarekin egin dugu lan, eta danborradaren lehenengo akordeak ere baditu”. Jendea sentsibilizatzea ere bada plataformaren xedeetako bat. “Dantza ez da bakarrik antzokietan egiten, kalean ere egin daiteke”, dio Pousek. Dantza jende gehiagorengana hurbiltzeko asmoz, Naufragoak programa garatzen ari dira. Hondartza eta parkeetan dantzatzen dute, eta Sarrionandiaren poemak aukeratu dituzte horretarako. “Poema horiei musika jarri dieten abeslarien musika erabiltzen dugu”, adierazi du Pousek. Josu Mugika koreografoaren ordu erdiko performance-a da. Antzokitarako eta kalerako ikuskizunak egiteaz gain, ikastoletan ere aritzen dira Dantzaz-eko kideak. “Mahoma eta mendiaren kontua da”, dio zuzendariak. “Normalean antzokietara ez da hainbeste jende joaten, dantzak ez du horrenbesteko publikorik. Horregatik gu kalera ateratzen gara dantzara”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

azkena

Masaiek beldurrik ez Herrixkaren erdian zelaigune zabal bat dago. “Hemen biltzen ditugu behiak. Hemen ospatzen ditugu ezkontzak. Hemen egiten diegu zirkunzisioa gazteei”, azaldu du David artzain masaiak

LL

EHOIAK ikusi ditut Kenyan, eta malaria kutsatzen duten eltxoak, baina benetako ikara eragin didana bitrina batean gordeta aurkitu dut, Nairobiko Museo Nazionalean: zirkunzisioa egiteko, pokot eta akamba herrikoek erabiltzen zituzten bi laban kamuts herdoildu. Mutil gajoari janzten zioten maskara bat ere han zegoen, ahoa keinu dramatiko batean zabalik eta begiak –bi bola zuri– orbitatik irtetear zeudela. Iraganean idatzi ditut azken esaldi horiek, baina David masaiak orainaldian ematen ditu azalpenak. “Mutil batek 15 urte betetzen dituenean, zabalgune honetara ekarri eta bertan etzaten dugu zirkunzisioa egiteko. Herriko jende guztia inguruan biltzen da eta mutilak geldi-geldi eta isilik egon behar du. Kexatzen bada edo zirujauari kontra egiten badio, herritar guztiak plazatik joaten dira, lotsatuta, eta mutila arbuiatu egiten dute”. “Eta zu, David, kexatu al zinen?”. “Ez, noski!”. Zirkunzisioaren ondoren, David sabanara joan zen bizitzera, 16 eta 18 urte bitartean, bere adinekoen talde batekin. Gazteen iniziazio sasoi luze horretan, lehoi bat hil omen zuen. “Kaskabiloak jarri genituen orkatiletan. Hots hori entzunda, lehoia gugana etorri zen, behi bat topatuko zuela pentsatuz. Lantzaz hil nuen, ez dugulako erriflerik erabiltzen. Ordutik gerlaria naiz”. “Ez zenuen ikararik sentitu lehoiaren aurrean, David?”. “Ez, noski!”. Daviden herrixkan hogei familia bizi dira, berrehun pertsona inguru. Eraikitzen dituzten buztinezko etxolak maiz berritu beharrekoak dira, baina horrek ez du garrantzia handirik, nomadak baitira. Herrixkaren inguruan hesi bat altxatzen dute, lehoiak behiak eta ardiak harrapatzera sar ez daitezen, eta gauero zenbait gerlari eta zakur zaindari zelatan gelditzen dira. Belaze berrien bila abiatu behar dutenean, behi taldeak Masai Mara parkean zehar eramaten dituzte, Tanzaniarantz. Munduko fauna erreserba handi eta baliotsuenetako bat da Masai Mara, lehoiak, gepardoak, elefanteak, errinozeroak, hipopotamoak, jirafak eta milioika ñu eta zebren bizilekua. Baina lehoien kopurua oso modu larrian jaitsi da azken hamarkadatan, gizakiaren presioarengatik batez ere: nekazaritza eta abeltzaintza ustiaketa handiak, gehiegizko turismoa, artzainek nahita eragindako suteak… Masaien kontra ere badago salaketarik: behiak parkera sartzen dituzte, bazka-

tzera, eta karbofurano pestizidarekin pozoitutako haragi puska handiak uzten dizkiete lehoiei. “Egia da halakoak egiten zirela”, erantzuten du Davidek, “baina egun argi dugu animalia basatiak garrantzitsuak direla eta turismoa erakartzen dutela”. Estatuaren erreserba naturalez gain, Masai Mararen inguruan hainbat komunitate masaik eremuak gorde dituzte animalia basatientzat soilik. 85.000 hektarea horietan, artzaintza eta nekazaritzaren ordez, safarien turismo jasangarria bultzatzen dute, herrikoentzat lanpostuak sortu eta hiru mila familiarentzat diru-sarrerak lortuz.

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE

“Lehoia gugana etorri zen, behi bat topatuko zuela pentsatuz. Lantzaz hil nuen. Ordutik gerlaria naiz”

anderiza.com

Davidek 22 urte ditu eta bere burua artzain nomada eta gerlari gisa aurkezten die bisitariei. Baina ez dut ulertzen, esan diot: ingelesa ikastera hirira joan zinen, turismo komunitarioa kudeatzeko ikastaroak ere burutu zenituen eta gida bezala egiten duzu lan; eta aldi berean Tanzaniaraino behi taldeak gidatzen ibiltzen zara, aurretik hiru urtez sabanan bizitu zinen eta lehoi bat lantzaz hil zenuen? Hasieran irribarre lotsatia egin du eta gero, eutsi ezinik, barrez lehertu da.

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000

posta@artez.net

www.artez.net


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.