Ortzadar101112

Page 4

Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

XANTI RODRIGUEZ ARGAZKILARIA

«Photoshop-a arma suntsikorra izan daiteke erabiltzen ez badakizu» Nor dago aldizkarietan ikusten ditugun publizitate ikusgarri horien argazkien atzean? Ezagutzen duzu argazkilari horietako bakar baten izena? Ortzadarrek dakarkizu bat: Xanti Rodriguez

OLATZ PRAT

“Oso tentagarria da argazkiak ukitzea, baina oso gauza txarrak egin

X X

ANTI Rodriguezek (Azpeitia, 1978) profesional mailako bi bigarrengo sari eskuratu berri ditu argazkilaritzaren Oscar sarietan, International Photo Awards (IPA) sariketan: modako publizitatearena bata eta efektu bereziena bestea, Bartzelonako moda etxe batentzako egindako Crystal Flowers seriearekin. Estatu eta Europa mailako sariketetan lortu izan ditu sariak eta izendapenak. Haiek bezala, IPAko hauek ere ez zituen espero azpeitiarrak, mundu osoko jendea eta mundu osoko agentziak izaten baitira han lehian, “gorengo maila da sariketa hau” eta “zur eta lur” gelditu zela aitortzen du Rodriguezek, “saria lortu nuen modako atalean, esaterako, super-modelo batekin ez dakit nongo irlatan Voguerentzako egindako erreportajea zegoen, eta haren gainetik gelditu naiz. Iaz Ohorezko Izendapena lortu nuen eta hori jada izugarria zen”. Horrelako sariek berehala zabaltzen dituzte ate eta leiho berriak, “albistea webgunean jarri nuenetik nabaritu dut dagoeneko aldea, munduko agentzia desberdinetatik interesa agertu baitute”. Argi dauka sari hauek ez dutela hobeagoa bihurtzen, “baina, noski, zure lana ezagutarazteko modu ezin hobea da”. Lan asko egiten du etxetik kanpo, Kilkenny-n (Irlanda) argazkilarientzako ikastaroak eskaintzetik etorri berri da, esaterako. Batetik bestera ibilita ere, Azpeitia da bere kanpamentu nagusia, “gustuko dut kanpoan lanean ibiltzea, baina etxera gustura itzultzen naiz beti”.

ARGAZKI ARTEAN HAZI ETA BIZI Etxean hasi zen

bere afizioa eta ofizioa mamitzen. Aita argazkilaria du eta argazkigintza denda dute gurasoek jaioterrian, beti egon da beraz, kamera, foku eta argazkiez inguratuta. Txikitan, koilara baino nahiago izaten zuen arkatza eta eskolan irakasleek kopiatzeko marrazkiak emandakoan, Rodriguezek sortu egiten zituen bereak. Azpeitiko Arte eta Diseinu Eskolan ibili zen urte batzuez eta han ikasitakoak konfirmatu zion zaletasuna bazuela, baita trebezia ere. Ohiko ikasketekin oso konbentzituta ez zeudela eta, aitak Bartzelonara bidali zituen bi semeak, argazkilaritza ikastera. 1995ean joan eta bi urtez aerografia, komikigintza eta argazkilaritza ikasi zituen. Argazkilaritzan gurasoekin ikasi du gehien, teoriatik eguneroko praktikara pasatzean, baina, komikiaz eta ilustrazioaz ikasitakoari ateratzen dio zukua bere konposizioetan. Argazkilari dio, “adjektiboren bat jartzearren; nik irudiak sortzen ditut, argazkia da horien oinarria baina gero gauza asko nahasten dira”, azaltzen du Rodriguezek. Argazkietatik abiatuta, irudi irrealak, fantasiazkoak sortzea du gustukoen, errealitateak beretzat ez baitu mugarik: “Neure proiektu pertsonaletan ez behintzat, bezeroak eskatutakoan berak esandakora mugatu behar zara, baina neure lanetan irudiak berak eskatzen didan punturaino joaten naiz”. Pinturari edo zineari ez bezala, argazkilaritzari kritikatu izan zaio horrenbeste teknologia eta ukiturekin, argazkiaren beraren esentzia galbi-

dera eramatea. “Argazkiaren esentzia, berez, oso zabala da. Oso purua izan nahi duenak, argazkia lehenengoan atera, ondo neurtu eta ukiturik egin gabe utzi beharko luke. Normalean purutasun falta hori kritikatzen dutenak, gaur egungo postprodukzio tresnetan atzean gelditu direnak dira, haiek erabiltzen ez dakizkitenak”. Gaur egun argazki on bat ateratzeko tresna ugari dagoela dio, kamera onak, lenteak eta postproduziorako tresnak, “horiek erabiltzeak ez du esan nahi esentzia galtzen ari denik”. Azken finean, argazki bat lehen eta argazki bat orain, gauza bera da Rodriguezentzat, beharraren arabera ukitu ala ez, “bizi osoan egin dena, enkoadraketa on bat, argi egokia eta zerbait transmititzen saiatzea”.

Argazkiaren purutasun falta kritikatzen dutenak gaur egungo postprodukzio tresnetan atzean gelditu direnak dira”

Argazkilaritza tradizionaletik digitalerako jauzia erraz egin zuela aitortzen du argazkilariak. Oinarri-oinarritik hasi zen, formatu erdiko kamera batekin eta hamabi argazkiko argazki-filmekin, beraz, “argazkia ondo prestatu behar zenuen, dena ondo neurtu”. Benetako argazkiak nola atera ikasi zuenean hasi ziren lehen kamera digitalak merkaturatzen; “hasieran oso txarrak ziren kamera haiek eta bi metodoen arteko nahasketak egiten genituen”. Gero prozesua ez da batere astuna izan beretzat, “aitarentzat, esaterako, astunagoa izan da, guk azken finean ordenagailua besapean genekarren jaiotzetik baina gure aurrekoek ez”, dio. “Alderantziz gertatuko balitz orain,


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.