Ortzadar 301217

Page 1

ortzadar larunbata, 2017ko abenduaren 30a. 527. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

URTEKARIA 2017 Amaitzear dugun urteak euskal kulturaren arloan eman duenari errepasoa egiteko baliatu du 2017ko bere azken alea Ortzadarrek. Aurten kulturaren plazak utzi digunaren laburpena da honakoa

deia.com/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

urtekaria 2017

2017 KO NOBEDADEAK

Urte ahaztezin baten zertzeladak 1.

2.

5.

6.

4.

3.

Urtea amaitzeko, aurten euskal kulturak eman duenaren bilduma egin nahi izan du ORTZADARREK. Orriotan agertzen ez direnak ahaztu gabe, urte emankor baten laburpena jaso da urtekari honetan JULENE LARRAÑAGA

U U

RTE benetan gogoangarria izan da 2017a Ortzadarrentzat. Alde batetik, gehigarriak 20 urte bete dituelako aurten, eta hori beti da ospatzeko eta pozik egoteko motibo, are gehiago prentsa idatziak bizi dituen garai zail hauetan. Urteurren berezi honetan, gainera, Ortzadarren lanak errekonozimendu garrantzitsua lortu du. Hain zuzen, euskal kazetaritzaren esparruko sariketa garrantzitsuena den Rikardo Arregi sarietan aipamen berezia jaso zuen Noticias Taldearen kultur gehigarri honek. “Erdal hedabide batean leku propioa, txikia bada ere, lortu izana” aintzat hartu zuen epaimahaiak. Andoaingo Bastero kulturgunean egin zen sari banaketa ekitaldia, uztailean. Esan gabe doa, Ortzadarrentzat lorpen polita izan dela halako aipamen berezia jasotzea. Gehigarriaren bi hamarkadak ospatzeko opari ederra, dudarik gabe. Bi lorpen horiek ematen duten bultzada eta indarra eskertuta, euskal kultura izan du gehigarri honek eguneroko bazka aurten ere, bere sorreratik eduki izan duen moduan. Izan ere, astero-astero euskal kulturari irekitako leiho bat da Ortzadar. Prentsa idatziak garai zailak dituela gauza jakina da, are gehiago euskarazko prentsa idatziak. Baina, aldi berean, euskal kultur eskaintza zinez oparoa da eta

2017ko lehen eta azken aleen azalak.

horrek ahotsa behar du medioetan. Hala, Ortzadarrek zirrikitu bat irekitzen dio astero mundu horri: euskaratik eta euskaraz ekoiztutako kultur unibertso aberatsari. Gaur, hemen eta orain, zeregin horretan jardutea lorpen bat dela jakitun. Euskara eta euskal kultura jorratu, zaindu, zabaldu eta prestigioa emateko jaio zen gehigarri hau, DEIA egunkariaren ekimenez, 1997ko urrian. Hogei urte

beranduago, jomuga horri eusten dio, garai bateko helburuak ez baitira aldatu: euskal kultura hauspotu, bai, baina euskara ere zabaldu nahi dugu: jendea euskaraz irakurtzera erakarri eta, finean, euskarazko gehigarri erakargarri bat eskaini. Eta, horretarako, bide berriak ere probatu behar dira. Horren adierazgarri da gero eta irekiagoa dela gehigarri hau, azken urteetan kulturatik haratago doazen gaietara ere zabaldu delako: bideojokoak, bidaiak edo teknologia berriak, esaterako.

Euskal kulturgintzaren plaza zabalari erreparatuta, ezin daiteke ukatu 2017a urte benetan emankorra izan denik. Makina bat liburu, disko eta aldizkari berri plazaratu dira aurten; hainbat izan dira gure hiri eta herrietan ikusgai izan diren erakusketak, eskaini diren kontzertuak, taularatu diren antzezlanak edo proiektatu diren filmak. Eta, ahal izan den neurrian, guztiei tarte bat eskaintzen ahalegindu gara. Urte oso batek eman duena bost orrialdetan laburbiltzeak ahalegina eskatzen du, halere. Beraz, irakurle, jakizu 2017ak eman duenaren laburpen bat baino ez dela ondorengo orrialdeetan aurkituko duzuna; urte eder, gogoangarri eta oparo baten printza batzuk, kultur diziplina bakoitzak eman duen onenaren bilduma bat.

Azala: Janire Neches Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

8.

1. ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ Alaine Agirre. Elkar. 2. ‘Ametsondoa’ Peru Magdalena. Elkar. 3. ‘Bihotz handiegia’ Eider Rodriguez. Susa. 4. ‘Ekialde Hurbila. Muinak eta ertzak’ Ane Irazabal, Mikel Ayestaran, Karlos Zurutuza. Elkar-Berria-Jakin. 5. ‘Gu orduko haiek’ Garazi Arrula. Txalaparta. 6. ‘Haizeari begira’ Jon Ariza de Miguel. Elkar. 7. ‘Honetara ezkero’ Arantxa Iturbe. Susa. 8.‘JenisJoplin’ Uxue Alberdi. Susa. 9. ‘Berriak jaio ginen’ Jon Maia Soria. Lanku. 10. ‘Nola heldu naiz ni honaino’ Kattalin Miner. Elkar. 11. ‘Koadernoa zuri’ Arantxa Iturbe. Elkar. 12. ‘Pentsamendu heterozuzena’ Monique Wittig. Susa 13. ‘Gelditu zaitezte gurekin’ Ana Malagon. Elkar. 14. ‘Itzulera’ Martin Bidaur. Susa. 15. ‘Baina ez lukete han egon behar’ Asier Osinalde. Erein. 16. ‘Tigre batekin bizi’ Harkaitz Cano, Maite Gurrutxaga. Elkar.

9.

13.

ZALDI EROA

Bizkaia: izadi sublimea izeneko Santi Yanizen erakusketarekin hasi genuen urtea, Bizkaiko parajeetan egindako bere argazki ederrekin, eta aurtengo Ortzadar Saria jaso duen Joxe Mari Iriondoren elkarrizketarekin eman diogu amaiera. Kazetari azpeitiarrak bizitza eman du kazetaritzari, euskarari eta euskal kulturari dedikatuta, eta horixe errekonozitu nahi izan dio Ortzadarrek. Urtea agurtzeko erarik onena izan delakoan, indartsu itzuliko gara urtarriletik aurrera ere. Urte berri on!

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

7.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

10.

14.

11.

15.

12.

16.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2017ko abenduaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

urtekaria 2017: literatura

“Bizitzako gauza potoloenak azkazalak mozten ari garenean gertatzen dira”

SS

EI ipuinek osatzen dute Eider Rodriguezen Bihotz handiegia, idazlearen laugarren narrazio liburua. Arina eta egunerokoa zein sakona eta transzendentala nahasita aurkituko ditu irakurleak kontakizun labur horietan. Mugako istorioak ekarri ditu paperera Rodriguezek (Orereta, 1977). Lehendabiziko ipuinak ematen dio izenburua liburuari. Hainbat istorio biltzen ditu ‘Bihotz handiegia’-k. Badago guztiak harilkatzen dituen zerbait? Uste dut mugako istorioak direla, ez

bakarrik muga geografiko edo kulturalari loturikoak, baizik eta baita bestelako mugei ere: burua eta gorputza, egunerokotasuna eta transzendentala, heriotza eta bizitza, zerua eta lurra, emozioak eta arrazoia, arroztasuna eta egunerokotasuna...

Arroztasun sentipena dute sei ipuinetako pertsonaiek, ezta? Bai. Baina era berean eguneroko horri lotuta bizi dira. Arroztasun printza horrek astindu egiten ditu, haien identitatea zalantzan jartzen, eta agian, horietako batzuk ez dira lehenago ziren berberak izango. Edo bai. Baina arroztasuna inportantea da, tarteka beste ertz batetik begiratu behar zaio gure bizitzari.

Mugak marra zuriak bezala imajinatzen ditut, bi aldeen konexio posible bezala. Bi komunitate, espazio, izateko era, mundu bereizten ditu baina, paradoxikoki, bereizteko balio duen horrek ez ote du balio betiko batzeko?

“Neurosi baten kontakizuna da nobela”

N

ola heldu naiz ni honaino bere lehen nobela argitaratu du Kattalin Minerrek (Hernani, 1988), Igartza saria irabazi ondoren. Neska gazte bat protagonistatzat hartuta, gai asko uztartu ditu kazetari eta militante feministak: familia, bikote eredua, heteroaraua, baina batez ere, erabakiak hartzeak dakartzan zailtasunen inguruan gogoeta egin du Minerrek bere lehen liburuan.

Erabakien inguruko hausnarketa eginez, liburuan zure belaunaldia bizi den testuinguruan jarri nahi izan duzula esan duzu. Bai. Askotan esaten da gurea aukeren belaunaldia dela. Esan zaigu dena daukagula irabazteko, dena daukagula eskura. Beraz, gure eginbeharra zer nahi dugun erabakitzea dela. Ematen du gurea askatasunaren belaunaldia dela, eta uste dut hor badela beste tirania bat, uneoroko aukeratu behar hori. Jakin nahi izan dut hori ze punturaino den askatasuna eta ze punturaino lotura. Hainbeste aukera izateak kateatu ere egiten gaituelako etengabe erabakitzera. Jende askok esan dit eleberrian kontatzen dena-

“Istorio pertsonalak eta politikoak ispilu-jokoa egiten dute eleberrian”

JJ

ENISJOPLIN izenburupean ondu du bere bigarren eleberria Uxue Alberdi idazleak (Elgoibar, 1984). Nagore Vargas narratzaile-protagonistaren bizitzako gora-beherek gidatzen dute kontakizuna. Haurtzaro gogor batek zaildua eta gaztaroa intentsitate handiz bizitakoa, izaera borrokalaria eta irmoa eraiki duen emakumea da. Haren begiradatik eta esperientziatik jasotzen du irakurleak garaiaren berri, Euskal Herriko gatazka politikoa atze-oihalean jarrita.

Nondik dator Nagoreren istorioa? Pertsonaia pixkanaka joan da sortzen. Banituen hainbat desio edo erronka kontatzeko: alde batetik, nire haurtzaroko giroa. Ni Elgoibarkoa naiz, 80ko hamarkadan jaioa, eta Elgoibar hura idazteko gogoa nuen. Bestalde, identitatearen berrasmatzeari buruz idatzi nahi nuen; hau da, norberak bere buruaz duen auto irudiaz, bai pertsonalki eta bai kolektiboki hausnartzeko. Istorio pertsonalak eta politikoak elkarri ispilu-joko bat egitea nahi nuen.

ren Nagoreren bizitza da oinarria. Horrez gain, askotarikoak dira landu dituzun gaiak. Nagoreren bizitza da oinarria eta euskal gatazka eta beste gatazka batzuk atze-oihalak dira. Nagore etengabe gogoetan ari da bere buruarekin eta ingurukoekin. Hainbat gai daude: bere haurtzaroa eta gaztaroa, hiesa, identitatea, erruduntasuna, disidentzia, amore ematea, plazera... Bere inguruan hainbat pertsonaia diferente daude eta horien bidez giro desberdinak osatzen dira.

rekin identifikatuta sentitu dela. Nobela bada kritika bat gizarteak ezartzen dizkigun helburuei, eta horiek ezin betetzeak sortzen digun larritasunari. Uste dut etengabe erabaki behar horrek eramaten gaituela neurosi askotara. Liburu hau neurosi baten kontakizuna da. Hemen badago ikuspegi kapitalista bat ere. Hau da, aukeratu nahi dugu, baina ezeri muzin egin gabe. Dena den, ez nuen kapitalismoaren oso kritika zuzena egin nahi; kapitalismoa leku askotatik kritikatu daiteke, baina azken batean maila pertsonalera eraman dut, sotilagoa den forma horretatik kritika bat eginez.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

urtekaria 2017: musika

Laboa, elektronikaren espektroan

D D

ELOREAN musika taldeak Mikel Laboa abeslariaren omenezko diskoa kaleratu du. Zarauztarrak “ezin libreago” sentitu dira proiektu berri honekin, eta elektronikaren alde esperimentalena landu dute. Dagoeneko 15 urte igaro dira teklatu eta sintetizadoreekin taula gainera igo zirenetik, eta Muzik beren azken diskoa argitaratu zutenetik urtebete bakarrik igaro den arren, disko berria kaleratu dute. Orain arte taldeak egin duen lanik ezberdinena da labetik atera berri dena. Mikel Laboari eskainitako omenaldia da diskoa, eta bertan bildu dituzten abesti guztiak abeslariaren kantuetan oinarritu dituzte.

Asko dira disko berri honek dakartzan berritasunak. Batetik, euskaraz eginda dago bere osotasunean, eta ez dute abesti propiorik gehitu; aldiz, Laboaren kantuak maisuki landu dituzte musika elektronikoarekin nahastuz. Laboaren kantu ezagun zein ezezagunak aukeratu

dituzte: Gure benta, Denbora galduaren bila, Orreaga edota Kantuz, eta baita hainbat Lekeitio ere. “Oso artista ausarta izan zen Laboa, eta bere musikaren eta gurearen arteko zubia eraikitzen saiatu gara, bion alde esperimentalenean sakonduz”, azaldu dute Deloreaneko kideek.

“Begirada aberatsagoarekin itzuliko gara: orain badakigu zer dugun esku artean”

H H

AMARKADA bat pasatxo igaro da PiLT euskal talde mitikoaren azken emanalditik. Udaberri honetan bost kontzertu bakar eta esklusiborekin igoko dira berriz oholtzara. Rafa Rueda taldeko abeslariak “abentura labur” honi buruzko gogoeta egin du. Derrigorrezko galdera ezin ekidin: Zergatik itzuli ‘orain’? Ia bi hamarkada edo dira PiLTk Ibilaldirako kantua egin zuenetik, Mungiak antolakuntza hartu zuenean, aurten bezala. Hori dela eta, antolatzaileek akuilatu gintuzten oholtzan berriz igotzera. Egia esan, behin baino gehiagotan erdi txantxetan komentatu dugu bueltatzearena, pare bat alditan bakarrik jotzeko ez bada ere. Halere, oraingo honetan taldekideei propo-

samena luzatu eta agendak koordinatzeko esfortzu handia egin ostean, lortu dugu. Zer sentsazio dituzue orain? Ilusio handiz ekin diogu abentura labur honi. Entseguak bereziki ari gara disfrutatzen, badirudi denbora ez dela pasatu. Badirudi haize pixka bat hartu dugula bakoitzak bere proiektuei ekiteko, eta poz handiz berreskuratu dugu PiLT-ren errepertorioa.

“Hamar kantu onez betetako diskoa da, ez gehiago baina ezta gutxiago ere”

B B

ERRI Txarrak taldeak kalean du Infrasoinuak bederatzigarren lana, pop freskoz, rock biziz eta hitz zorrotzez datozen hamar kantu sendo. Ordu erdiko lana da; lurrinik onenak flasko txikitan datoz. ‘Denbora da poligrafo bakarra’ diskoaren bira amaitzean, sortuko zitzaizuen galdera bat: ‘Eta orain zer?’. Sentitu zenuten halako presiorik zerbait berria eskaintzeko? Gorka Urbizu: Presioa norberak bere buruari jartzen diona da. Uste dut denok geneukala presio puntua. Erantzuna izan da, beti bezala, senari jarraitzea. Agian, kontzepzio aldetik, disko estandar batera a itzuli gara, eta estilo aldetik ere ez dakar hausturarik, nahiz eta ñabardura berri batzuk badakartzan. Esango nuke oso kantu sendoak direla eta Infrasoinuak hezurdura oso sendoa duen diskoa dela. ‘Infrasoinuak’ disko ‘poppie’ bat izango da Berri Txarrak-en alderdi rockeroa maite dutenentzat, eta aldiz pop-a maite dutenenei gogorregia suertatuko zaie momentuka. G. Urbizu: Beti izan da horrela. Aurreneko diskoak gogorragoak ziren, izan ere, metal eta hardcoretik gatoz, baina hori aldatzen joan da. Baina aurreiritzi hori eraisteko beti ibili izan gara esaten beti izan dugula barruan pop-arekiko grina

eta hori naturalki ateratzen zaigula. Jaio Musika Hil kantuan bertan esaten dugu, ardi beltzak garela artalde zurian eta alderantziz, eta gustura gaude horrekin. Galder Izagirre: Norberak kendu behar ditu lehenik aurreiritziak. Berri-ren musikak daukan bereizgarria da, batetik, Gorkaren melodietarako abilezia hori eta bestetik, energia. Esango nuke horiek bi ezaugarri inportante direla gure musikan. Iruditzen zait, metala, bere horretan, distortsio pisutsu bezala ez duzula disko honetan topatuko, baina bai energia edo intentsitatea, kasu honetan beste elementu batzuekin emanda.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2017ko abenduaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

urtekaria 2017: musika

Argiak igortzen duen soinua

A A

RRAKASTA itzela lortu zuen Maider Zabalegik (Oiartzun, 1976) Alaitz Telletxearekin batera osatutako Alaitz eta Maider bikoteak 90eko hamarkadako azken urteetan. Hiru disko eta ehunka kontzertu bizkarrean, agur esan zioten taula gaineko jardunari 2004. urtean.

musikala izan dela dio, berak musikan topatzen baitu barneko sentimenduak kanporatzeko bidea. Baina, hitzak ere jarri nahi izan dizkie kantuei, batzuetan asko kostatzen zaion lana dela onartzen badu ere. Bizitzaren arlo desberdinei buruz idatzi du, “alderdi ederrez, noski, baina baita ez hain ederrez ere”.

U U

Ordutik duela oso gutxi arte, musikarekiko deskonexioa ia erabatekoa izan du Zabalegik. “Taldea utzi eta urtebetera ama izan nintzen eta musika albo batera utzi nuen guztiz. Naturalki atera zitzaidan, ordea, ez nuen musikaren beharrik sentitzen. Amatasunaren burbuila horretan egon naiz, ikasketa prozesu ikaragarri batean”. Hamarkada bat baino gehiago igarota, musikaren deia entzun du berriro Zabalegik eta bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du: Zuei. Leherketa, batez ere,

“Musika nire bizitza propioaren alde orekatzen nabil”

N N

APOKA Iria tandemari agur esan ondoren, Miren Narbaiza Eibarko musikariak aurki argitaratuko du bere bakarkako lehen lana, MICE alter egoaren pean. Zer influentzia topatuko ditugu disko berrian? Nahiko lan heterogeneoa da, hots, denetarik dago: abesti oso lasaiak, pop kantuak, baita erritmo afrikarrez jantzitako doinuak ere. Nahaste-borraste bat bezalakoa da, oraindik ez dut ikusten influentzia argi bat. Goiz da hori zehazteko, nik uste. Musika pilo bat entzuten dut eta diskoan hori islatuko delakoan nago. Aldaketa dezente bizi izan dituzu azkenaldian. Zer sentsazio dituzu? Dena da berria eta ezaguna aldi berean. Aurreko urteak nahiko mugituak izan dira. Napoka

Iriarekin bukatzea erabakitzeaz aparte, bestelako proiektuetan sartu dut burua, eta orain horietako batzuk aparkatuo ta utzi ditut, esaterako Perlak taldea. Saiatzen ari naiz orekatzen nire musika-bizitza nire bizitza propioaren alde. Ostantzean, indar-

Mende laurden alaitasuna hedatzen

ge geratuko zara, edo hobe esanda: konturatzen zarenerako lehertuta zaude. Aldaketei aurre egiten nabil, eta diskoan nabari da, letretan batez ere.

NE gozoa bizi du Gozategi taldeak. 25 urteko iraganera baino, etorkizunera begira bizi da taldea, gogoz, ilusioz eta amets berriekin eta, noski, lehengo eta oraingo zaleen berotasunarekin.

der, Maixa ta Ixiar edo Etzakit bezalako taldeak eta horrek trikiboom bezala ezagutu izan dena ekarri zuen. Trikitiak galdua zuen funtzioa errekuperatu zuen, erromeriekin plazak bete eta jendea dantza batean jartzekoa, alegia.

Uztailaren 6an Iruñeko Gaztelu plazan emandako kontzertua burutik kendu ezinik dabiltza oraindik. Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Xabi Solano, Garikoitz Mendizabal eta Jon Maia izan zituzten eurekin oholtzan egun horretan. Kontzertu berezia izan zen, urtemuga berezi batean kokatu beharrekoa, gainera, aurten 25 urte bete baitira Asier eta Ainhoa anai-arrebek Gozategi taldea sortu zutela.

Gozategiren hainbat kanturen letrak hasieratik bukaerara buruz dakizkiten pertsonak milaka izango dira. Abesti horien arrakastaren gakoa kantuen letrak izan daitezkeela diote taldekideek. Letrek sentimenduen inguruan hitz egiten dute kasu askotan; maitasunaz, laguntasunaz, bakardadeaz edo alaitasunaz, besteak beste; umoreak ere badu bere pisua Gozategiren kantutegian. Baina inguruari begira ikusitakoak ere garrantzia hartzen du letretan, Euskal Herriko eta beste herri batzuetako errealitateen argazkiak jasotzen baitituzte kontakizun horiek. “Disko guztietan daude garaiko egoerari buruz hitz egiten duten letrak, herri honen historiaz ez dakienak nekez ulertuko dituenak. Eta ikusten duguna da, 25 urte pasata, hasierako diskoetan jaso genituen aldarrikapen batzuek ez dutela gaurkotasunik galdu, zoritxarrez”, uste du Asier Gozategi trikitilariak.

Mende laurden betetzeak, nahitaez, iraganera begiratzea dakar. Zazpi disko, ehunetik gora kantu eta milatik dezente gora kontzertu dituzte bizkarrean, eta emariaren kantitatea izugarria bada ere, are garrantzitsuagoa da euskal herritar asko eta askoren bizitzako kantutegian barru-barruraino sartu izana. Horrek guztiak Gozategi euskal musika modernoaren altxorreko harribitxietako bat bihurtzen du. Gozategiren sorrerak ekarri zuen inflexio puntu bat euskal musikaren historian. Euren hasierako urteetako arrakastari jarraituz, denbora gutxira sortu ziren Alaitz eta Mai-


06 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

urtekaria 2017: antzerkia

Euskal musikan barrena bidaia

M M

IKEL Martinez eta Patxo Telleriak urteak daramatzate bikote artistiko bezala lanean, Ez dok Hiru zigilupean antzerki obrak sortu, ekoiztu eta antzezten: Euskara Sencilloaren Manifiestoa, Euskarazetamol, Lingua Nabajorum… Bada, ildo berari jarraitzen dio Ez dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa izeneko azken sorkuntzak ere. Beraiengan ohikoak diren betiko ezaugarriak hor daude: umorea, hitz-jokoak, hizkuntzarekin jolas egitea, laugarren paretarik gabe

aritzea, sketx antzeko pasarte biziak… Baina badago nobedade bat; gainera, ikuskizunaren gaia ere badena, kasu honetan: euskal musika. Euskal musikaren historiaren berrinterpretazio ironiko, absurdu eta dibertigarria proposatzen baitu antzezlanak. Bi musikologo adituren paperean ikusiko ditugu Telleria eta Martinez, eta euskal musikari buruzko online ikastaro baterako irakasgaiak grabatuko dituzte zuzenean, publikoaren aurrean. Ikuskizun

hau aurkezteko hitz hauek erabili dituzte Ez dok Hiruko kideek: “Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino gehiago direla”.

Laguntasunaren argi-itzalak

B

IDAIA bat eta hiru lagun. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Huts Teatro-ren Hozkailua antzezlana, belaunaldi oso baten gordintasuna agerian uzten duena, umore beltzez eta ironiaz. Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, Londonetik dakarten Jimmy punki lagunaren hilotza daramate, Maitek zin egin baitzion Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Arazoa da nongoa zen galdetzea ahaztu zutela, eta road movie baten gisa-

Norbere erantzunak topatzeko jolasa

U U

MORE absurdo, poesia bisual eta performance arimaren bidetik, identitateari buruzko gogoeta dakar Miss Karaoke antzezlanak, Metrokoadrokak eta Pez Limbo konpainiak elkarlanean sorturiko obrak. Pertsonaia da Miss Karaoke, baina horren gainetik ideia bat da, “norbere identitatearen inguruan bere buruari galderak egiten dizkion edozein pertsona izan dai-

teke, baita publikoa ere”, azaldu du Oier Guillan antzerki obraren zuzendari eta idazle donostiarrak. Baina Miss Karaokek kezkatzen duena haratago doa. Eguneroko bizitzan, eguneroko milaka hautu txiki-handietan aukeratzen ibili behar izatea da bere kezka. Guillanen arabera, protagonistak “bizitzan zer da aukeratua, zer da ekidin ezina?” itaunei aurre egin behar izango die, bere barne ahotsekin talkan.

Umore absurdoa eta perfomance arima dira horretarako taula gainean uztartzen diren osagaiak. Ikuskizuna galdera handi horren efektua eragiteko jaio da, eta, horretarako, lehenik eta behin, lantaldean daudenek euren buruari luzatu behar izan diote galdera, bigarrenik publikoari helarazteko.

ra Euskal Herri osoa zeharkatu dute, Jimmyren herriaren bila. Unai Iturriagak idatzi du testua, Manex Fuchs aritu da zuzendari lanetan, eta Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira aktoreak. Ordubete inguruan belaunaldi baten pentsamendu, bizipen eta desengainua azaleratzen ditu obrak. Izan ere, garai mugituak eta ilunak izan ziren 80ko hamarkadakoak. Mobilizazioak eta gazteen eta ez hain gazteen inkonformismoa eguneko gaiak ziren. Hainbat urtez elkar ikusi gabe egon ostean,

Jimmyren heriotzak Ji h i t k batzen ditu berriro Karlos eta Maite. Bidaia bat eta bilaketa bat hasiko dute orduan, haien arteko harremanaz hausnartzera bultzatuko dituena: “Punkiak izan ginen, baina zer gara gaur egun? Zertan bihurtu gara?”, hausnartuko dute.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2017ko abenduaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

urtekaria 2017: nahasian

“Ni zer naizen ulertzeko, nire aurrekoak zer izan diren ulertu behar izan dut”

B Handia izan nahi du

JJ

ON Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako Handia filmak Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren bizitza kontatzen du. Eleizegiren mitoa Europa guztian zabaldu zen XIX. mendean, baina pertsonaiaren itzala gaurdaino iritsi da. Ezohiko pertsona zen Migel Joakin Eleizegi. Altzoko Ipintza Haundi baserrian jaio zen 1818an eta haurtzaro eta nerabezaro ohikoak izan zituen, hogei bat urterekin etengabe hazten hasi zen arte, 2,42 metro luze izateraino. Europako gizonik garaiena izan zen. “Hainbat agirik diote munduko garaiena ere bazela”, kontatzen du Aitor Arregi filmaren zuzendariak. Bere erraldoitasunak ospea eman zion eta Europan zehar bidaiatzera eraman zuen, erakustaldiak egiteko. Pertsonaia erreala eta irudikatuaren artean ibili dira Arregi eta Garaño zuzendariak. “Filma lantzen hastean konturatu ginen askok pentsatzen zutela Eleizegi Euskal Herriko pertsonaia mito-

logiko bat izan zela eta hori jolasteko baliatu dugu”, dio Garañok. Izan ere, Altzoko Handiaren edo Altzoko Erraldoiaren historia kondaira bihurtu da azken hamarkadetan Euskal Herrian, gizartearen zati batek izaki mitologikotzat jotzeraino. Hortaz, pertsona izatetik mito izatera nola bihurtu zen da filmaren ardatza.

ELAUNALDI apurtzaile baten jaiotzaren kronika eta bidaia intimo baten kontakizuna da Jon Maiaren Berriak jaio ginen. Pasadizoak eta gogoetak tartekatuta, bere burua onartzeko egin behar izan zuen borroka azaltzen du Maiak. 1997ko Txapelketa Nagusiko agurreko bertsoa da liburuaren abiapuntua. Zergatik? Inflexio puntu intimoa izan zen. Nik baneukan barne gatazka bat. Kanpotik etorriak ziren nire gura-

Bertso eskoletan hazitako belaunaldikook lekua hartu zenute final har-

tan. Zer berritasun ekarri zenuten? Izenburuak dioenez, gu berriak jaio ginen. Gutako asko tradiziorik gabe heldu ginen bertsolaritzara, ohiko kanaletatik kanpo jaso genuen bertsoa: Ikastolatik, bertso eskolatik... Ate handia zabaldu zen: Edonor izan zitekeen bertsolari.

Sormenari mugarik jarri gabe

L L Eneko Sagardoi aktorea da protagonista, eta harekin batera beste hainbatek osatzen dute aktore taldea: Joseba Usabiaga, Ramon Agirre, Iñigo Aranburu, Aia Krise eta Iñigo Azpitarte. Protagonistak adierazi duenez, “erronka handia” izan da Migel Joakinen pertsonaia antzeztea, baina “gogorra bezain interesgarria” bezala definitu du esperientzia.

soak eta bertsolaritzaren mundu euskaldunean arazo bat nuen barnean. Egun hartan armairutik atera nintzen. Horregatik, liburua bertso horretatik hasten dut eta, ondoren, galdera bat planteatzen dut: Nola iristen da ni bezalako tipo bat bertso hura botatzera Txapelketa Nagusiko final batean?Liburuan errepaso handi bat egiten dut.

IBURU-objektuak, ikusentzunezko piezak, errezitaldiak… Edozein diziplinara zabalik daude Txakur Gorria kolektiboko kideak. Sormena ardatz, esperimentazioan dihardu Nerea Ibarzabalek, Mariñe Arbeok, Malen Amenabarrek eta Ane Labakak osatutako laukoteak. Autosorkuntza, autoedizio eta autoekoizpenetik abiatu

dira Txakur Gorria kolektiboa sortzeko. Unibertsitate ikasketak bukatzear, eta horren ostean etorriko zenaren ziurgabetasunean, euren “bizitzaren zati bat sormenetik bideratu” nahi izan dute. Formatu tradizionaleko liburuak gero eta gutxiago saltzen diren garaian, paperaren aldeko apustua egin dute Txakur Gorriko

kideek, euren argitalpenetarako liburu-objektuen alde eginez batez ere. Dena den, ez daude formatu bakarrera itxita. Paperzalea izateaz gain, ironiazalea ere bada laukote gaztea, eta erraz igarri daiteke hori euren lanei begiratuta. Asko gustatzen zaie, adibidez, irakurlea probokatzea.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.