Ortzadar 300618

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2018ko ekainaren 30a. 553. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

GOTZON HERMOSILLA Gau eta rock giroko narrazioak bildu ditu ‘Gaur galtzea tokatzen da eta beste istorio batzuk’ liburuan -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BARAKALDO

Laugarren liburua

S

onia Gonzalez (Barakaldo, 1977) Malagako etorkin biren alaba da eta egun Lekeition bizi da. Euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean 1995 eta 1999 urteen artean. ‘Erreka Haizea’ bere laugarren liburua eta lehen saiakera da. Aurretik ‘Sagarroiak’ (2002) eta ‘Poema amniotikoak’ (2005) poesia liburuak eta ‘Ugerra eta Kedarra’ (2003) eleberria idatzi ditu.

Idatziriko hitzak, isildutako berben tokian Boterea, herioa eta isilpean gordetako horiek bilduta, 128 istorio laburrez osatutako liburua idatzi du Sonia Gonzalezek

E

RREKA Haizea, hego haizea, errekatik sartzen den haize beroa, zoro haizea. Berdin du Lekeition, Sonia Gonzalezen bizitokian, ala bere sorterrian, Barakaldon, hego haizeak ez ditu bazterrak zeuden bezala uzten. Bere azken lana osatzen duten 128 istorio laburrek ere ez gaituzte gu geunden bezala utziko. Haize zoro arrasto hori gugana ekartzeko hitzak dira Sonia Gonzalezenak.

“Zergatik utzia nion idazteari galdetu ohi zidaten. Inork gutxik ulertu ahal zuen ezin niola literaturari barkatu errealitateaz sendatu ez izana”, dio idazleak liburuko Anne Sexton (I) pasartean. Hortxe dugu, beharbada, Poema amniotikoak (2005) argitaratu zuenetik hona luzatu den hamahiru urteko hutsunearen arrazoia. Erreka Haizea bere bizitzako “momenturik kritikoenari” tiraka jaio dela aitortu du Gonzalezek, sendatzeko bide hori deskubritzeko eta ulertzeko saiakerek eragindako hausnarketen artean. “Orrialdeetan gaixotasun baten bilakaera ikus daiteke, depresiora hurbil daiteke. Horren kronika dago idatzita”, dio Barakaldoko idazleak. Ez da hori liburuaren gaia, baina bai istorioen markoa, barruan aurkituko dugun amorruaren eta minaren distirak kokatzeko balioko diguna.

ETXAHUN GONZALEZ Sonia Gonzalez idazle barakaldarra. JABI BARCINA

Izan ere, barne-barnetik idatzitako testuak dira guztiak, “strip-tease integrala”, Gonzalezen hitzetan. Hain da pertsonala, idazte prozesuan bere lanaren inguruko zalantzak sortu zi-

duena, horrela ikasi duelako, eta beste batzuetan nola isilarazten gaituzten”. Eta isilpea ageri da ere, Gerra Zibilak utzitako traumaz eta trauma horren belaunaldien arteko transmisioaz idatzi duenean. Hizkuntzei ere tartetxoa eskaini die atal honetan: “Zer den guraso etorkinen alaba euskalduna izatea, zer den euskara mutilatua edukitzea… Eta, era berean, zer den hegoaldeko gazteleraren berezitasunak apurka-apurka galtzea…”. tzaizkion barakaldarrari: “Zerbaitetarako balioko du honek? Zer da besteei eskaintzen ari naizena, nire bizitza kontatzeaz aparte?”. Liburua bukatuta baina, zalantzak uxatu dituela dio Gonzalezek: irakurleei “mundua, gertatzen zaizkigunak ulertzeko eta horien inguruan hausnartzeko” gonbidapena luzatu die idatzitako kapitulu bakoitzean. BOTEREA, ISILPEA ETA HERIOA Liburuak daraman azpitituluak argi dio: alde batetik zein bestetik ukituta, Gonzalezen azken lanaren ardatzak boterea, isilpea eta herioa dira. Azken horrekin egingo dugu topo lehenengo. Herioa, suizidioa. Bere buruaz beste egin duten emakume idazleei arreta handia eskaini die Gonzalezek liburu honetan: “Emakume horiek ulertzeko saiakera egin nuen, nik neuk haiekin antzekotasunik ote nuen jakiteko”. Eta hara hurbilketa horretan deskubritu duena: “Gizon idazle suizidak alkoholikoak ziren edo bestelako arazoak zituzten beti, azken erabaki latz hori hartzen zutenean. Emakumeen artean, ordea, delirioa eta zoramena nagusitzen dira arrazoien artean. Beharbada, bere buruaz beste egin du esan beharrean, depresioak hil du esatera ausartu beharko ginateke”, dio Gonzalezek. Isilpeaz, isiltzeak sortzen duen gaixotasunaz eta isiltzea ohitura bihurtzeaz luze aritu da ere idazlea liburu honetan. Emakumeak emakume izateagatik bizi duen isilpeaz idatzi du egileak: “Batzuetan norberak isiltzen

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Borja Guerrero Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Azkenik, “pertsonen arteko botere harremana” aztertu du Gonzalezek. Testuinguru horretan azaleratu du, hain zuzen, helduek umeekiko sortu duten botere harremana. “Asko ikertu da gainontzeko adinekin, ez ordea umeekin”, dio idazleak. “Umeek dituzten eskubide guztiak helduek emandakoak dira eta beti ere zaintza ikuspegitik abiatuta”. Umeak “pertsona” bezala ikusi beharrean “pertsona proiektu” bezala ikusten ote ditugun planteatu du Gonzalezek. Umeei ahotsa ematearen aldeko aldarriaz irakur daiteke orrialde hauetan, baita emakumeen gaineko boterekeriaz ere. “Ez da feminismoaren betaurrekoak jantzi ditudalako, betaurrekorik gabe irten du denak. Halakoa naiz eta halakoa da deskribatu beharreko errealitatea”. Gauzak horrela, liburu iluna dirudi Erreka Haizea-k. “Ez dut esango liburu alaia denik –onartu du Gonzalezek–, baina tarteka umore eta ironia ukitu asko ditu”. SAIO SAIAKERA BAT Saiakera bezala aurkeztu du Susa argitaletxeak Erreka Haizea, baina Gonzalezek berak aitortu du liburua bukatu zuenean eta ingurukoek zer idatzi zuen galdetu ziotenean, ez zuela erantzun borobila aurkitu: “Saiakerak, berez, ez dira hain gertutik idazten. Saio akademikoaren edo kanonikoaren justu kontrakoa da liburu hau, baina aldi berean, barru barruko horiek irakurle guztiontzako orokorragoak diren hausnarketarako bide bihurtzeko ariketa egin dut. Beraz, saiakera bada eta ez da”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Ume izatea

Fikzioa 1. Tximeletak bizkarrean Ugaitz Agirre. Susa.

EE

USKAL Idazleen Elkarteak aukera zoragarria eskaintzen digu, Idazleak ikastetxeetan programaren bidez, gure irakurle gazteak ezagutzeko. Eskoletara joaten gara idazleak, aurrez irakurri duten gure liburu bati buruz eta, oro har, bizitzaz ere haurrekin solastatzera. Ni 812 urte bitartekoekin egon ohi naiz, eta saio baten ostean lilura eta tristura sentitzen ditut maila berean. Lilura sentitzen dut liburuarekin duten harremana magikoa delako, oraindik ere, eta ez dakitelako hala denik. Magia gauza naturala den adinean daude. Horretaz ohartzen direnean dohain hori galdu duten seinale izango da. Jakiteak zenbat gauza hondatzen dituen, izan ere! Jakinnahia bera, askotan, irakasle traketsa egokitu baldin bazaie. Zorte hori dute haurrek: sinetsi egiten dituzte liburuak, ezbairik gabe, kronika edo fikzioaren artean gehiegi bereizi gabe, haragizko zaizkie pertsonaiak, maitagarri, beldurgarri, baina haiendako bizia hartzen duten izakiak, beti. Liburua, haientzat, zuzenean irudimenaren mintza jotzen duen asmakizun bat da, irudi eta esaldien eztanda mundu bat sortzen, eta ez pertsona talde batek ekoiztu duen

2. Bihotz handiegia produktu bat. Hargatik dira liburuekin gupidagabe, erraietatik mintzo direlako, gustuko dutenean, eta ez, irakasleak haien erreakzioak doitzen eta leuntzen saiatzen diren arren. Hortik dator bisita hauek eragiten didaten liluraren ondoko tristura, umeak izaki politiko bihurtzen ari direla sumatzen dudalako: espontaneitatea kamusten, auto-kontrola areagotzen, zer esan litekeen eta zer ez kontrolatzen, auto-errepresore eta besteen kondenatzaile bihurtuko direla poliki-poliki, eta aspaldi Jorge Oteizak irratian botatako profezia beteko dutela: Haur guztiek dakite 8 urterekin margotzen, 18 urterekin inork ez du jakingo. Eta berdin esan genezake idazten dakitela, amesten, dantzatzen eta barruan senti dezaketen edozein energia motari forma ematen, erridikuluaren beldurrik gabe. 18 urterekin galdua izango duten jakinduria, beldur, konplexu eta besteek zer esango dutenaren lohitan azpiratua. Zenbat bizitza eder galtzen den urte gutxitan!

ta eskolaren benetako eta betiko zeregina, teoria pedagogikoak gorabehera. Datozkien ilusio eta bizipozen aurkako labankadak agian inkontzienteki antzemango balituzte bezala, sumatzen zaie lehen errebeldia ukitua, irakurtzea gustatzen ote zaien galdetzen diedanean Bai eta Ez parekatuen ondoan gero eta sarriago entzuten diren Segun, Depende eta abarren aurrean. Hasi dira bereizten euren gogoz egingo lituzketenen eta derrigorrez egin beharrekoen artean. Bizitzan etengabea izango duten borrokan murgildu ditu liburu soil batek, gustuz egiten ditugun eta derrigorrez egin beharreko gauzen arteko tentsioan.

Nik liburuekin sentituriko emozio hura orain haur direnek nire liburuekin sentitu dutela baieztatu beharrak narama urtero eskolaz eskola erromes ibiltzera

Eskolan, tamalez, sen kreatiboa erauziko diete, eta gogo praktikoa txertatuko, gizartean ongi funtzionatu beharreko piezak zizelkatzea bai-

POESIA

LITERATURA

‘Maitatu zure egunak’

‘Etsaiak, lagunak, ezkongaiak...’

Pako Aristi. Erein. 120 orr. 14 euro.

Alice Munro, itz.: Isabel Etxeberria. Erein. 416 orr. 19 euro.

Poesiaren soiltasuna helburu b

Munroren unibertsoa bertsoa

Seigarren poesia liburua kaleratu du Pako Aristi idazleak. Askotariko gaiak hartu ditu hizpide testuetan, baina, batez ere, bost gai nagusiri kolpe die: egunero mundura esnatzeak eragiten dion harridura; gizartearen eta norbanakoaren arteko tentsioa; zahartzaroa nola bizi; egiaren eta ipuinen arteko aldea; eta ego-ak azken urteotan izan duen ‘inflazioa’. Lan berri honetan, sintesi lana egin du Aristik, poesiak behar duen laburtasunaren bila. Ildo horretan, olerki bakoitza ahalik eta zehaztasun handienera ekartzen ahalegindu da, sobera dauden hitz, esaldi eta pasarteak kenduta.

Alice Munroren unibertsoan kokatutako bederatzi kontakizun jasotzen ditu liburu honek, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute. Munroren literatur mundua ‘eguneroko bizitza’ da, Ontarioko Huron Countykoa zehazki. Mundu horretan bizi diren gizon, emakume eta umeak (baina bereziki emakumeak) eguneroko bizitzak ezartzen dituen eginbehar eta nekeetarako bizi dira. 1931n Kanadan jaiotako idazlea da Alice Munro, ingelesez idazten duena. 2013an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.

3. Errukiaren saria Iñaki Irazu. Erein.

4. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

5. Gerezi garaia ‘Belatz’. Txalaparta.

6. Maitatu zure egunak Pako Aristi. Erein.

Ez Fikzioa 1. Zuloa Xabier Gantzarain. Elkar.

Halere, bekaitza diet, izugarria: harrituko zaituen liburu bat aurkitzea gero eta zailagoa da adinarekin, baina haiek harridura horren hasieran daude, ni hamaika urterekin nengoen bezala, liburu bat irekitzea misterio baten atarian kokatzea zenean. Eta nik liburuekin sentituriko emozio hura orain haur direnek nire liburuekin sentitu dutela baieztatu beharrak narama urtero eskolaz eskola erromes ibiltzera, ume izaten erakusten didaten (baina hori erakusten didatela ez dakiten) haur guzti horiek maitatzera.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Eider Rodriguez. Susa.

2. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

3. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain. Pamiela.

4. Eneko Irigaray, aljeliar konexioa Joxean Agirre. Txalaparta.

5. Alardeak, ukatutako plazara M. Asensio, A. Iraola. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

GOTZON HERMOSILLA KAZETARIA ETA IDAZLEA

“Modu inkontzientean, gau giroko istorioak idazteko joera dut” Taberna zuloko istorioak eta han eta hemen gertatutakoak bildu ditu Gotzon Hermosillak ‘Gaur galtzea tokatzen da eta beste istorio batzuk’ liburuan. Hamabi istorio anitz, ezberdin, baina lotzen dituen hari batekin: pertsonaia galtzaileak JONEBATI ZABALA Gotzon Hermosilla kazetari eta idazlea, Bilbon. BORJA GUERRERO

II

STORIO guztietako pertsonaiak galtzaileak dira edota zeozer galtzeko prozesuan daude”. Tabernak, drogak, rock and rolla… Ez da Gotzon Hermosilla kazetari eta idazleak (Barakaldo, 1964) elementu horiek kontakizun batean biltzen dituen lehen aldia, izan ere, “agian modu inkontzientean”, gau giroko istorioak sortzeko joera edo zaletasuna duela dio, eta hala ikus daiteke bere aurreko lanetan ere. Oraingoan hamabi ipuin ondu ditu, baita denbora tarte luzean idatzi ere, zaharrena 2001ean eta berrienak iaz. Han eta hemen barreiatuta zituen ipuinak Gaur galtzea tokatzen da eta beste istorio batzuk (Elkar) liburuan bildu ditu: batetik, taberna zuloko istorioak, eta han eta hemen girotutako narrazio heterogeneoagoak, bestetik. Sortze prozesuaz, istorioen kokapenen zergatiaz zein bere aurreko lanez hitz egin digu Hermosillak. Baita liburuaren azalaren inguruko pasadizo xelebre bat kontatu ere. Liburuko lehen ipuina 2001ean sortu zenuen, urteak pasa dira ordutik. Zelakoa izan da sortze prozesua? Ez dira propio liburu bakar batean batera agertzeko idatzitako istorioak. Nik ipuinak idatzi ditut, zaharrena 2001ekoa da eta berrienak iazkoak dira. Kontua da ipuin horietako batzuk lehiaketa batzuetara aurkeztu nituela eta baita saria jaso ere. Horrelakoetan, normalean sariarekin batera ipuina argitaratu egiten dute, baina askotan gertatzen da publikazio horien bidez lanak ez duela zabalkunde handia izaten. Beraz, nik banituen hainbat ipuin hortik barreiatuta liburu edo aldizkari ezberdinetan agertutakoak, baina nire asmoa zen horiek guztiak bildu eta liburu bakar batean agertzea. Horregatik dira istorioak nahiko ezberdinak, ez ditudalako idatzi gai baten baitan edo liburu baten bilduko nituela pentsatuz.

Zelan egin duzu garai ezberdinetan idatzi dituzun istorio horiei batasuna emateko? Egia da nik beti izan dudala, agian modu inkontzientean, zaletasun bat edo joera bat istorio asko giro urbanoan, tabernetan, gaueko giroan eta pertsonaia zehatz batzuen inguruan sortzeko. Horregatik, elementu horiek zituzten ipuinak (gaua, drogak, rock and rolla…) lehenengo partean bildu nituen, Gaur galtzea tokatzen da izenburupean. Gainontzekoak, oso heterogeneoak, elkarren artean oso ezberdinak eta aniztasun handikoak zirenez, bigarren partean sartu ditut …eta beste istorio batzuk izenburupean.

Istorio gehienetan pertsonaiak galtzaileak dira edo ipuinetan zerbait galtzen duteneko prozesu hori kontatzen da” GOTZON HERMOSILLA Idazlea

Esan duzu aurretik ere argitaratu dituzun lanetan gai horiek landu dituzu: kalea, gaua, musika… Errepikatu egiten dira ezaugarri horiek zure sorkuntzetan. Hala da, bai. Nire lehenengo liburua Roadmovie (Alberdania, 2002), AEBtan zehar egindako bidaia baten kronika da. Eta kronika horretan baziren rock and rolla, bidean ikusi genituen kontzertuak, bisitatu genituen leku mitikoak... Egia esan, bazuen harremana gai horiekin. Handik urte batzuetara, Ramones taldearen biografia idaztea enkargatu zidaten, Ramones, familia maitagarria (Paper hotsak, 2005). Horrek, jakina, zerikusi zuzena zeukan rock and rollarekin. Duela bi urte, beste bi lagunekin batera, Iñigo Basaguren eta Igor Mercadorekin, ipuin liburu kolektibo eta autogestionatu bat argitaratu genuen, Idoloak akatu genituenekoa (Barnezomorro, 2016) izenekoa. Ipuin bakoitza punk edo hardcore abesti baten ingurukoa egin genuen, bakoitzak sei bat. Nik idatzi nituen istorioek zerikusi handia dute liburu honetako lehenengo ataleko narrazioekin. Liburuko lehenengo atal horretan, pertsonaien izaera galtzailea da, edo izan daiteke behintzat, kontakizun desberdinen arteko elementu komuna? Kontua da, istorioak denbora tarte oso luzean eta helburu eta aldarte ezberdinekin idatzi ditudanez, zaila zela dena barne hartuko lukeen titulu bat asmatzea. Gaur galtzea tokatzen da aukeratu nuen lehenengo ipuinaren izenburua delako, baina baita egia delako bazutela ezaugarri komun hori, nahiz eta kontakizunak nahiko ezberdinak izan eta garai eta leku ezberdinetan kokatu. Gehienetan pertsonaiak galtzaileak dira edo ipuinean zerbait galtzen duteneko prozesu hori kontatzen da. Beraz, istorioak barnebiltzeko izenburu egokia zela iruditu zitzaidan.

Bigarren atalean landu dituzun gaiak heterogeneoagoak dira, baita kokalekuak ere: Ezkerraldea, Galizia, Txina… Badago, adibidez, nahiko fantastikoa izan daitekeen ipuin bat, Txina inperialean kokatzen dena, justu nik kontatu nahi nuen istoriorako giro hori eta hizkera edo idazkera barrokoak egokiak zirela iruditzen zitzaidan, horregatik hautatu nuen. Badago beste bat XIX. mendeko Meatzaldean kokatzen dena, Gallarta eta Ortuella alde hartan, meatzarien bizimodua zelakoa zen kontatzen duena. Galizian gerta-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BILBO

Prentsa, literatura eta fantzineak

F

ikziozko istorioekin Gotzon Hermosillak bakarka osatu duen lehen liburua da ‘Gaur galtzea tokatzen da, eta beste istorio batzuk’. Lehenago, ‘Road-movie’ bidaia-kronika, ‘Ramones, familia maitagarria’ biografia eta ‘Idoloak akatu genituenekoa’ ipuin bilduma ditu idatziak, azken hau Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duarterekin. Iban Zalduaren ‘Biodiskografiak’ ipuin bildumaren punk bertsioa zen azken hau. Bere kanta kuttunak oinarri hartuta idatzi zuen Zalduak lan hura. Ideia gustatu eta ariketa berdina praktikan jarri zuen hirukoak, punk eta hardcore kutsuko kantuak oinarritzat hartuz: Ramones, The Clash, Sex Pistols, etab. Berria egunkarian jarduteaz gain, Hermosillak urte asko daramatza musikari lotuta eta musikari buruz idazten. Besteak beste, ‘Izu Giroa’ fantzinearen arduradunetariko bat da barakaldarra. Kontrakultura deituriko eremuan murgilduta eta punka eta hardcorea ardatz hartuta, ibilbide oparoa egin du fanzine horrek. 2002an jaio zen ‘Izu Giroa’. Sasoi hartan euskararen presentzia anekdotikoa zen punk eta hardcoreari buruzko argitalpenen artean. Hala, musika estilo hau jarraitzen zuten euskal irakuleentzat erreferentzia bilakatu zen ‘Izu Giroa’.

garren batean zeharkakoan. Istorio bat Galizia eta Portugalen arteko mugaldeko zona batean kokatuta dago. Niri alde horrek beti erakarri nau. Nahiko literarioa da zonalde hori. Badago Xosé Luis Mendez Ferrin izeneko idazle galego bat, Arraianos liburua argitaratu zuena. Euskarazko itzulpenak Mugaldekoak du izena. Hain zuzen ere, mugak kontatzen ditu (eurek arraia deitzen diote muga horri). Liburu hura irakurri nuenetik horrelako lilura bat izan dut zonalde horrekiko. Istorio bat han kokatzea erabaki nuen. Gainera, Galiziak beti erakarri nau, beti sentitu dut halako gertutasun moduko bat. Orain Katalunia oso modan dago, ikusiko dugu zer gertatzen den... Ematen du Katalunian badagoela prozesu bat eta euren eskakizun nazionaletan aurrera egiteko bide bat. Galizian, aldiz, ematen du horiek ere galtzaileak direla.

tzen den bat ere badago, baita galiziar pertsonaiak dituzten pare bat ipuin ere. Beraz, esan bezala, askoz ezberdinagoak dira bigarren parte horretako ipuinak. Ezkerraldea eta Meatzaldea agertzen dira liburuan. Esan izan duzu euskal literaturan ez dela asko azaldu Ezkerraldea. Azaldu, azaldu da. Ez agian beste alde batzuk bezain beste. Donostia, Zarautz, Andoain triangeluan kokatutakoak asko dira, Bilbo ere izan da oso leku literarioa. Alde horretatik,

Ezkerraldea eta Meatzaldea orain arte ez dira hain literarioak izan. Egia da Euskal Herriko paisaia horiek agertu direnean nahiko modu estereotipatuan agertu direla, topiko erraz batzuk kontatzeko behin baino gehiagotan. Zu Barakaldokoa izanda, modu kontzientean eraman dituzu zure narrazioetara eszenatoki horiek? Ez dut uste modu kontzientean egin dudanik, ezta ezer erreibindikatzeko ere. Hori da nik ezagutzen dudan errealitatea eta batzuetan

istorio bat kokatzeko errazena hori da, gehien ezagutzen dudana baliatzea, eta baita ere batzuetan istorioek ere hori eskatzen didatelako; kontakizun batzuk nahiko urbanoak dira, gauekoak. Tipologia oso zehatz batekoak izanda, giro oso zehatz bat eskatzen zidaten. Baserri giroko inguru batean ezinezkoak izango ziren. Hamabi ipuinetatik hirutan ageri dira jatorri galiziarreko pertsonaiak. Bai, birritan oso modu nabarmenean eta hiru-

Liburuaren azalak ere badu istorio kurioso bat atzean. Bai. Iritzia eskatu zidaten azalerako, ea iradokizunik nuen. Batez ere, lehenengo ipuin horretaz pentsatzean beti irudi bat etortzen zitzaidan burura: pertsona bat, larruzko jakarekin, gauez, kale batean… Esan nien bidaliko niela irudi bat, ez erabiltzeko baizik eta jakiteko ze irudi neukan nik buruan honetan pentsatzean. La Polla Records-en No somos nada diskoaren azala bidali nien. Zer egin dute? Irudi hori hartu eta omenaldia egin. Diskoaren azala Santi Oruek egindako komiki bat da, gainera nahiko irudi ikonikoa, gaur egun euskal rockaren historian gehienok baitaukagu irudi hori buruan. Diskoaren azalean marrazkia zena, argazki bidez egin dute libururako, eszenatoki berean. Gainera, ondo fijatuz gero, tipoaren ondoan dagoen zaborrean erdi ezkutatuta La Pollaren disko horren azala agertzen da, keinu gisa. Ideia polita izan da omenaldiarena.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Barne-arkitektura ULA IRURETAGOIENA

ZZ

Barne-arkitektura ez da dekorazio-lana, ezta bigarren mailako eginkizun bat ere. Uste hedatu horietatik urrun, bizigarriak diren espazioak eraikitzean datza barne-arkitektura

EIN da arkitekto baten lana?” galderari honakoa erantzungo zenioten askok: “etxeak egitea”. Diziplinen definizio irekian bizi garen honetan, arkitektoen egitekoa nabarmen zabaldu da gaur egun, eta ez da eraikuntzaren geldialdiak eragin duen joera bat soilik. XIX.mendean sortutako diziplina profesionalen trinkotasunetan eta mugetan arrakalak eta hibridatzeak gertatu dira, errealitatearen konplexutasunari erantzuna emateko mugimendu bat bezala ulertu behar dena. Horregatik, arkitektoa, eraikuntzan lan egiten duen profesionala izatetik, espazialitatean eta materializazioanjarduten duena izatera pasa da. Paisaiagintzan, eszenografian, erakusketetan, materializazio artistikoan, espazioaren aholkularitzan eta pedagogian, eta bestelako abar luze batean dihardu arkitektoak. Hala ere, iruditeria sozialean arkitektura domestizitatearekin lotzea ez da kasualitatea, arkitekturaren funtsezko definizioa baita bizigarriak diren espazioak egitea. Gure bizitza etxeko giroetan igarotzen dugu zati handi batean eta, beraz, arkitekturaren hausnarketa eta jardun handia bizi-espazioak dira. Hortaz, arkitekturak bide berriak bizi dituela pentsa daiteke. Baieztapen honen justifikazio bila, Hiriko Estudioa aurrez aurkitu dugu Bilboko kaleetan zehar. Duela urtebete inguru Aide Ramirez arkitektoak sortutako bulegoa da honakoa. Arkitekto belaunaldi gazte eta berrien marka du; bulegoa kalean, erakusleihoarekin eta kaleari begira dagoelako. Ohitura izan da bulego profesionalak –abokatuak, ingeniariak, arkitektoak– kaleko kotatik gora kokatzea –pisu altuago batean aurkitzeak profesioaren eginkizun-maila goraka kotizatuko balu bezala–, kaletarraren begiradatik ezkutuan eta urruti. Bulegoaren izenak –arkitekturaren esparrutik hiria aipatzeak–, kolektibotasun ideia bati keinua egin nahi dio, eta barne zein kanpo arkitektura egiteko eskaintza egitea aipatutako arkitektura-diziplinaren bide irekiranzko erreferentzia da, Hiriko Estudioaren kasuan, eraikuntzaren jardun zehatzetik proposatzen bada ere.

ESPAZIO BIZIGARRIAK Hiriko Estudioaren lanak aurkeztuz, barnearkitekturaren espazio-lanketa eredu bat erakusgai jarri nahi da. Espazio bizigarriak ulertzeko modu baten materializazioa agertzen baitute proposamen arkitektonikoetan. Irudietan ikus daiteke nola landu den espazio txiki bat zabaltasun sentsazioa eskuratzeko. Gune ezberdinak harremanetan dira espazio ireki bat osatuz, baina gune bakoitza identifikagarria da, aldi berean. Espazio zabalak intimotasunik ez galtzea lorpen handia da; antolaketak oreka bat erdietsi duela esan nahi duelako. Espazio txikiekin aritzean, barneko egonaldiak kanpoko espazio edo bistekin jarraitasunean izatea oso garrantzitsua da, ate tolesgarrien erabilerak lanketa hau egiteko baliogarriak direlarik. Neurrira egindako altzariak altzari industrializatu eraldatuekin nahasten dira, pertsonalizazioa eta estandarizazioaren arteko jolas interesgarri bat eginaz. Beharrezkoa da aipatzea altzariak espazioan ez direla (soilik) dekorazio elementuak; pieza antolatzaileak eta espazio banatzaile funtzioa dute, hau da, espazioaren egituraren parte dira. Argiztapenak ere lanketa berezia du. Ohituegi gaude sabai faltsuko fokuen erabilpenaren bidez argiztapen homogeneo baten mendeko espazioetan bizitzera. Hiriko Estudioak argiztapenarekin txokoak identifikatu nahi ditu, argiekin zerbitzu zehatz bat ematen baitzaio giro bakoitzari.

Hiriko Estudioan, gune ezberdinak harremanetan dira espazio ireki bat osatuz, baina gune bakoitza identifikagarria da Materialaren erabileran ere da, aldi berean

apustu argi bat egin da. Seguru ohartuko zinetela taberna berri eta lagunen etxebizitza-zaharberritzeetan egurrez estaltzen direla lurrak eta paretak. Egurra modan dago, edo hobeto esanda, egurraren itxura duen materialtasuna bogan dago. Plastikozko egurrak sekula ez du benetako egur sentsazioa berdinduko, baina prezio merkeak harrapatu gaitu.

Duela urtebete inguru Aide Ramirez arkitektoak martxan jarritako buelgoa da Bilboko Heros kalean kokatzen den Hiriko Estudioa. HIRIKO ESTUDIOA / RECUERDOS DE CINE

Materialaren zintzotasunaren aldeko aldarria, beraz, ohiko joeratik kanpo dago. Hiriko Estudioaren espazioetan, egur laminatuaren izaera bere benetakotasunean ageri da, bere purutasunean, eta egurmuntaia erraza azaltzen du, gezurrik gabe. Benetako materialek ez dute zertan garestiago izan behar. Estrategia kontua da: lehenetsi behar da zein elementutan inbertitu. Etxebizitzaren bizigarritasunak oinarrizko kontzeptu arkitektonikoa behar du, erabiltzaileak materialak erabil ditzan eta denborarekin –bizipenarekin–higa daitezen: espazioa bizitasunaren irudi bilaka dadin.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Ernatu dira kimu berriak Kimuak-ek aurkeztu du 2018ko film laburren uzta. Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duten programan izena eman duten 78 filmetatik zazpi lan izan dira hautatuak, horietako bi euskara hutsean JULENE LARRAÑAGA

K K

IMUAK programak 20 urte daramatza euskal film laburrak ikusgai egin eta ezagutarazten. Urteroko uzta onena nazioarteko jaialdietan banatzen den katalogoan jasotzen dute. 1998tik, 800 film labur baino gehiago aurkeztu dira Kimuakera eta guztira 137 aukeratu dira katalogorako. Aurtengo edizioko film laburren bilduma jada eman da jakitera. 70 film laburren artean egin behar izan du aukeraketa epaimahaiak aurten, inoiz jasotako kopuru handiena. Dokumentala eta fikzioa jasotzen ditu aurtengo katalogoak, “generoen arteko mugak hautsiz, zenbait kasutan”, antolatzaileek azaldu dutenez. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, beste bi euskaraz eta gaztelaniaz, bat euskaraz eta frantsesez, bat gaztelaniaz eta italieraz eta azken bat grekoz. Hauek dira aukeratu diren lanak:

‘592 METROZ GOITI’ Maddi Barber (Iruñea, 1988) zinegileak zuzendu du dokumental hau. Egilearen Ikusantropologia master bukaerako proiektu bezala hasten da 592 metroz goiti. Lurralde batek erabateko aldaketa jasaten duenean bertako biztanleek dituzten bizi aukerak aztertzen ditu, 90eko hamarkadan Itoitzeko urtegiak urperatu zituen inguruak behatuz. 592 metroko garaieran dagoen kotak bailara bitan zatitzen du: maila horren azpitik ura dago; goitik, bizitza. Euskaraz

eta gaztelaniaz errodatu zuten dokumentala, Nafarroako Pirinioen magalean. Barberren laugarren lana da. ‘AMA’ Josu Martinezek (Bilbo, 1986) zuzendu du Ama. Joseba Sarrionaindiaren obran oinarritutako Gure oroitzapenak film kolektiboko pieza bat da. Ama-k 1915eko udara eramaten gaitu, Baxe Nafarroako Baigorri herrira, gutun baten zain bizi den emakume baten etxera. Martinez Euskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzunezko komunikazio saileko ikertzaile eta irakaslea da. Zinemagintzan sei dokumental luze zuzendu ditu, tartean Itsasoaren alaba, Sagarren denbora, Prohibido recordar eta Gure sorlekuaren bila. Gastibeltza Filmak ekoiztetxearen sortzailea ere bada eta literatura mailan hiru saiakera liburu publikatu ditu. ‘ANCORA LUCCIOLE’ Maria Elorzaren dokumental berriak gaztelania eta italiera nahasten ditu, 1972an Pier Paolo Pasolinik ipurtargien desagerpenaz idatzitako hitzak gogora ekartzeko. Artikulua idatzi eta gutxira hil zuten Pasolini, eta, ordutik, ipurtargiak ere desagertuz joan dira. Bada oraindik, baina, gogoratzen dituenik. Maria Elorzak (Gasteiz, 1988) filmografia luzea dauka. Bere kabuz zenbait dokumental egin ditu, tartean Antología de conversaciones cotidianas. Elorza Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Bartzelonan eta Sormena eta Ikerketa Artean masterra egin zuen EHUn.

Josu Martinezen ‘Ama’ film laburraren fotograma bat. KIMUAK ‘ESPEDIZIO HANDIA’ Iban del Campo arrasatearra ere bigarren aldiz izan da aukeratua Kimuak programan, 2009an Dirty Martini dokumentalarekin parte hartu zuen eta. Espedizio handia zientzia-fikziozko lana da. L´Estrange familia protagonista hartuz, gizakiak izarren hautsa baino gehiago izateko duen nahia behatzen du, familia hau espaziorako bidean jarraituz. Del Campo Ikusentzunezko Komunikazioko irakaslea da Mondragon Unibertsitatean eta bertako ikasleek antolatzen duten Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren sustatzaile eta koordinatzailea da. Besteak beste, Un tal Eusebi, Lo bakarrik, Katebegitik, Con Tramontana eta Tigger! film laburrak zuzendu ditu. ‘KAFENIO KASTELLO’ Miguel Angel Jimenezek zuzendu eta Gasteizko

Kinoskopik etxeak ekoiztu dute Kafenio Kastello dokumental fikzionatua. Atenaseko erdigunean, krisiaz eta suntsipenaz inguratuta bizi den pertsonaia talde txiki batek patu ilunari eusten dio, beraien arteko anaitasunari esker. Jimenezek (Madril, 1979) bere lehen film laburra 2001ean egin zuen eta 2007an Kinoskopik sortu zuen. 2008an Días de abanico dokumental laburra egin zuen eta 2009an Ori, bere lehen film luzea grabatu zuen Georgian. Orain Sumendia fikzioa prestatzen ari da. ‘NO ME DESPERTÉIS’ Sara Fantova (Bilbo, 1993) zinegile gaztearen lehen filma euskaraz eta gaztelaniaz errodatuta dago eta Bartzelonako ESCAC zinema eskolako gradu bukaerako lana da. Esperientzia pertsonal batetik abiatuta sortu du lana egileak. Jone DBH 4. mailako ikaslea da.

2009ko Bilbora eramaten gaitu filmak, protagonistaren institutuan arnasten den giro abertzale eta aldarrikatzailera. Grebak eta manifestaldiak ohiko ekintzak dira nerabeen artean, baina Joneren errealitatea oso bestelakoa da. ‘ZAIN’ Pello Gutierrez (Donostia, 1979) sortzaileak zuzendu du Zain komedia tristea. Kaurismäkiren estetika jarraituta, bakardadearen erretratu gordin baina samurra egiten du egileak. Zazpi T’erdi ekoiztetxeko sortzailea da Gutierrez, David Aguilarrekin batera. 2007tik, ez-fikzioa eta mugako generoak landu dituzte eta ekoiztutako lanekin (Nao Yik, Mara mara, Converso) hainbat nazioarteko sari jaso dituzte. Berak zuzendutako lanak dira Heroínas sem nome, Abuztua eta Ozpinaren sindromea.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Iñaki Bolumburu Bego Elexpe

Sitio, añoGasteiz, 1978 Ikus: www.elexpephotoart.com

Datorren Datorren astean... astean... Unai JurgiEndemaño Goikolea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.