Ortzadar 290619

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko ekainaren 29a. 601. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

IZEN NEUTROAK Irizpidea aldatu eta sexu bereizketa gainditzen duen izendegia onartu du Euskaltzaindiak -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Erritmo tradizionaletatik, jauzi Publiko gaztearentzako erromeria talde baten falta zela-eta sortu zen Oxabi, 2006an. Ordutik zenbait aldaketa egin ditu taldeak, eta orain kanta propio bat sortu berri du: ‘Espero dena’ AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

H H

AMAHIRU urte igaro dira Oxabi erromeria taldeko zenbait kidek musika instrumentuak gainean hartu eta kaleak alaitzeko erabakia hartu zutenetik. Ibili ziren herriko karriketan kanta tradizionalak jotzen eta abesten. Ibili ziren ezkontzetan, tabernetan, gaztetxeetan elkartzen zirenak musika doinuez alaitzen. Bien bitartean, taldeak aldaketak izan ditu eta urteak pasa ahala ere egin dituzte zenbait egokitzapen. Sarritan, publikoaren eskaerei egin izan die kasu; azken kasu honetan ere hala izan da. Han eta hemengo, atzoko eta gaurko abestietatik jauzi egin eta kanta propio bat ondu dute: Espero dena.

Jon Gomez Oxabi taldeko abeslaria da. Hasieratik daroa hamarkada bat baino gehiago egin duen musika proiektuaren parte izaten. “Gazte publikoarentzako erromeria talde baten hutsunea sumatzen genuen; horregatik, euskal folklore eta kultura tradizionalean aritzen ginela aprobetxatuta erabaki genuen taldea sortzea”, kontatu du. Hasieran, bost kidek osatu zuten taldea eta egun horietatik bik jarraitzen dute. “Garai berrietara eta publikoak

egindako eskakizunetara” egokitu dira, Gomezen esanetan. TRANTSIZIOA 2006tik 2009ra bitartean herriz herri aritu ziren taldeko kideak, publiko gazteari erritmo dantzagarriagoak eskaintzea helburu. Kanta tradizionalak, aspaldikoak ere tartekatu ohi zituzten, eta egun ere hala egiten jarraitzen dute. Halere, abeslariak azaldu du pixkanaka “trantsizio garai batean” sartu zirela, jendeak egindako eskaeretatik abiatuta. 2009ko Ibilaldia jaialdia izan zen trantsizioaren puntu nabarmenetako bat. Taldeak proposamen bat jaso zuen: egun horretako azken kontzertua ematea, Galdakaoko Iturrondo plazan. “Ibilaldi batean azken kontzertua jotzeko formatu tradizionalegia genuen, eta beraz, aldaketa batzuk egitea erabaki genuen”, azaldu du taldeko abeslariak. Besteak beste, haizezko instrumentuak sartu zituzten. Duela hamar urte eman zuten kontzertu hura “arrakastatsua” izan zela dio abeslariak, eta hori oinarri erabaki zutela formatu zaharra

albo batera utzi eta berriaren aldeko apustua egitea. Gaur egun taula gaina da haien eszenaratze ohikoena, nahiz eta kale animazioan aritu ohi diren noizbehinka. “Gure taldea ez zen eszenarioetarako sortu, ez genituen kanta propioak egiten”, azaldu du Gomezek. Eta gaineratu du kaletik, herritik sortutako talde bat izaki, ez zeukatela kanta propioak sortzeko asmorik ere. Finean, hasiera batean, helburu nagusia zen gazteei zuzendutako erromeria giroa sortzea. Hala ere, inguruko zenbaitek eskaera egin diete. Ideia horri tiraka egin dute lehen lana, eta baita aurkezpenerako bideoklipa ere. Orain, abeslariak nabarmendu du kantaren emaitzaren esperoan daudela: “Uda honetan abestiak nolako harrera duen ikusiko dugu; ostean, erabakiko dugu kantagintzaren bideari ekingo diogun ala ez”.

dekideak, baita hark berarekin daraman mezua ere. Gomezek azaldu du egun gizartean norbanako bakoitzarengandik badela espero behar den zerbait, besteek zuregandik espero dutena. Eta sare sozialen eragina azpimarratu du: “Sare sozialen garai honetan izugarri exijitzen diogu geure buruari eta horrek esklabo egiten gaitu”. Hala, sentsazio horrek desagerrarazi asmoz, irribarre eragiteko helburua dute abestiarekin. Horretarako, abeslariak gaineratu du kantaren hitzak ez direla poetikoak. Horren ordez, sinpletasunaren aldeko apustua egin dute, “jendeak kanta hobeto barneratu dezan”. ERRITMOA Uda izango da abestiaren harrera zein izan den atzemateko une garrantzitsuenetariko bat; izan ere, kontzertu guztietan

abestuko dute. Guztira, 30 kontzertutik gora dituzte. “Polita izaten da kontzertuz kontzertu aritzea, baina gogorra ere bada”, esan du Gomezek. Azpimarratu du taldekide bakoitzak taldeko lanaz gain baduela aparteko jardun bat ere.“Militantzia handia behar da edozein musika talderen parte izateko, atzetik konpromiso handia dakar”. Orain esperoan daude Oxabi taldeko zazpi kideak. Haien asmoa da kantak izandako harreraren ostean zer egin erabakitzea. Bien bitartean, abeslariak nabarmendu du erromeria taldeak betiko esentziari eusten jarraituko duela: “Euskal taldeen arrakastak jotzen jarraituko dugu; finean, haiei zor diegu gaur garena. Hori balioan jartzea ezinbestekoa da”.

Oxabi taldeko zazpi kideak.

Kantaren hitzak ere gogoan izan ditu tal-

GAIZKA PEÑAFIEL

UDA BETE KONTZERTU Ekainaren 29an, La Quadra (+ Modus Operandi) Ekainaren 30ean, Sopela Uztailaren 6an, Mundaka Uztailaren 13an, Markina-Xemein Uztailaren 24an, Mendaro Uztailaren 25ean, Aixerrota Uztailaren 27an, Etxebarria (+ Eskean Kristo) Uztailaren 30, Lemoa Data gehiago: www.oxabierromeria

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Janire Neches Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko ekainaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Morrissey

Fikzioa 1. Basa

ZZ

ER egin miresten zenuen sortzaile batek traizio egiten dizunean eta, zuretzat itsasargi izateari utzi ez ezik, gorroto dituzun portaerak eta jarrerak erakusten dituenean? Jarraitu al dezakezu, besterik gabe, bere obraz gozatzen lehen egiten zenuen bezala? Boikotatu beharko zenuke, baita atzeraeraginezko ondorioekin ere?

Dilema hori planteatu zaigu askori Morrisseyrekin, The Smiths taldeko kantari ohiarekin. Aurrekoan, DJ lanak egiten ari nintzela, This Charming Man ipini, eta party-an egondako batek, ondoren, “oso alegereki pintxatu” egin nuela aurpegiratu zidan, gaitzespenez. Izan ere, ezaguna da azken urteotan kantari britainiarrak hartu duen ultraeskuineranzko jitea, behin baino gehiagotan islamofobiaz blaitutako aitorpenak egitera bultzatu ohi duena. Izan ere, azken aldiko show batzuetan For Britain partiduaren pin bat jakan zintzilik daramala aritu da. For Britain UKIP berez nahikoa ultraren eszisio are ultraeskuindarrago moduko bat da. Eta hori guztia ezin dugu baizik eta saldukeria gisa hartu The Smithsen fanok. Azken finean, taldeak, doinu

Miren Amuriza. Elkar.

ederrez gain, gizarte-bazterkerien salaketez, animalien eskubideen aldarrikapenez, monarkiaren kontrako leloez, eta, batez ere, maskulinitate eredu irekiago eta anbiguoago batez hornitu gintuen entzuleok, 80ko hamarraldi erdialdeko eztanda distiratsu hartan. Zorionez, Morrisseyren karrera musikalak bere irudi publikoarekin batera egin du behera, noizean behin kanta on samar batekin harritzen bagaitu ere. Horrek ere errazago egiten du desengantxea. Baina atzera begira berdin jokatu beharko genuke? Ez dut uste. Niri harridura eragiten didate esaten dutenek, haren oraingo iritzi neoliberal muturrekoek bultzatuta, ez dutela sekula Mario Vargas Llosaren ezer irakurriko: esperientzia literario bikain baterako aukera galtzen ari dira, alferrik. Gehiago kezkatzen nau, alde horretatik, oraindik eredu etiko eta politikotzat jotzen ditudan egileen obretara itzuli eta haietaz gogoratzen nuen atsegin estetikoa topatzen ez dudanean. Mario Benedettirekin, zoritxarrez eta esaterako, gertatu zaidan bezala: kasu horretan nik egin diot traizio Benedettiren obrari –ez zaidana, ai, garai batean bezain kitzikagarria iruditzen–, berak niri baino.

Zer egin miresten zenuen sortzaile batek traizio egiten dizunean eta gorroto dituzun portaerak eta jarrerak erakusten dituenean?

Hots, uste dut The Smiths aldarrikatzen segi dezakegula inolako kezkarik gabe. Ez soilik jarraitzen duelako poparen historiako talde miresgarrienetako bat izaten, baizik eta agian ez dugulako Morrisseyren obra hartu behar horren jarraipen natural gisa, Johnny Marr gitarristarena baizik. Egia da Marr apalaren karrera ilunagoa izan dela Mozzer histrionikoarena baino, beti bigarren plano batean beste musikari batzuen proiektuetan. Baina azken aldi honetan Marren bakarkako karrerak gora egin du, hiru disko oso duin atera ditu, eta, bere kide ohia zuzenean kritikatzea saihestu badu ere, The Smithsen alde aurrerakoi hori aldarrikatu du, nolabait, bere kanta askoren zentzu kritikoa dela medio. Johnny Marren ahotsean zinezkoagoa dirudi I Fought The Law borrokalariaren aldaerak –The Clashek famatu bihurtu zutena, bere garaian–, bere Adrenalin Baby zuzenekokoak (2015), Morrisseyk bere azken bertsioen album ahulean –California Son (2019)– egindako Phil Ochs edo Bob Dylanen protesta-abesti zaharrenek baino.

LITERATURA

LITERATURA

‘Tximeleten eternitatea’

‘Aitita-amamen guda zibila’

Sandra Labastie; itz.: Mitxel Murua. Alberdania. 160 orr. 17 euro.

Miren Billelabeitia. Erein. 144 orr. 14 euro.

Apokalipsia, nerabe baten begietatik

Gudaoste garaiko oroimena

Sandra Labastieren ‘Tximeleten eternitatea’ euskaraz atera du Alberdaniak. 13 urteko neskatoa da liburuko protagonista, komunitate milenarista bateko kidea, apokalipsiaren ideiarekin obsesionatuta dagoen inguru batean hezia. Bibliaren araberakoa du eguneroko bizitza, baina nerabea, kanpoko munduaren burlen eta pubertaroaren erasoen artean harrapatuta, daraman bizimoduaz galderak egiten hasiko zaio bere buruari pixkanaka. Duela bost urte kaleratu zuen jatorrizko lana Labastiek, frantsesez, eta 2015eko Frantziako Irakurleen Sarirako hautatu zuten eleberria.

Lan hau Mungiako institutuko DBH 4. mailako ikasleekin egindako idazketa proiektuaren emaitza da. Ikasleek Ramon Saizarbitoriaren ‘Lili eta biok’ eleberria irakurri zuten 2017an eta 2018an. Eleberrian, beste gai batzuen artean, aitona-ilobaren arteko harreman estua erakusten da, eta horrekin batera oroimena, Gerra Zibilaren garaiko oroimenaren berreskurapena eta transmisioa. Horren harira sortu zen proiektu hau. Eleberriko Lilik egiten duen moduan, gazteek ere beren aitita-amamen guda eta gudaoste garaiko oroimena gogora ekartzeko aukera izan dute.

Miren Agur Meabe. Susa.

3. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

4. Derbia Joan Mari Irigoien. Elkar.

5. Film zaharren kluba Alberto Ladron. Elkar.

6. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

Ez Fikzioa 1. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

2. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

3. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

4. Moio. Gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Miner. Elkar.

5. Bertsoaren harria Koldo Izagirre. Lanku.

Faltsutzearen oihartzunak zamatzen dituelako, ziurrenik.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

2. Hezurren erretura

ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

Sexu bereizketa gainditzeko izendegia Euskaltzaindiaren onomastika batzordeak izen epizeno edo neutroen zerrenda aurkeztu du estreinakoz. Hemendik aurrera, ia 500 izenez osaturiko zerrenda horretara jo dezakete gurasoek haurrari izena jartzeko, umearen sexua edozein dela ere UXUE GUTIERREZ

N N

ORTASUNAREN eraikuntza ez da afera makala izaten, eta esan ohi da bizipen, erabaki, eta jazoera orok duela eragina bakoitza nor den egituratzerakoan. Osaketa hori, txiki txikitatik hasten da; are, jaiotzatik bertatik. Izen bat jasotzen du jaioberriak, seguru aski betirako identifikazio marka bihurtuko den deitura bat. Bizitzako lehen erabaki hori ez du munduratu berri den haurrak hartzen, ordea, haren partez erabaki ohi dute gurasoek; eta hor hasten da hika-mika. Umeari lehen identitate marka hori jartzeko zerrendetara jo dezakete gurasoek; eta euskarazkoen kasuan, Euskaltzaindiak osatzen ditu listok. Orain artekoan zerrendek genero marka nabarmena izan dute; hots, nesken izenak eta mutilen izenak bereizi izan ditu beti Euskaltzaindiak. Orain, ordea, Euskaltzaindiak pertsona izendegia gaurkotu eta panorama berria zabaldu du: aurrenekoz izen epizeno edo neutroen zerrenda osatu du, eta bertan genero markarik gabeko ia 500 izen jasotzen dira. IZAERA DINAMIKOA Urrats historikoa eman du euskararen akademiak; mugarri bat da, akaso. Euskaltzaindiak pertsona izendegia gaurkotu –2011koa zen azken eguneraketa– eta pausu bat harago joatea erabaki du, lehenengoz osatu baitu haurren sexuaz gaindi erabili daitezkeen pertsona izenen sorta. Amaiur, Amets, Aloña, Araitz, Ehiartz, Euri, Haize, Nahi… orotara, ia 500 izenez osatua dago zerrenda, eta Roberto Gonzalez de Viñaspe Euskaltzaindiaren onomastikako batzordeko buruak azaldu duenez, izaera “zabala eta dinamikoa” izango du zerrendak. Era horretan, une honetan izendegi mistoa eratzen duen zerrenda geroz eta luzeago izatea du helburu Euskaltzaindiak. “Gaur egun izen batzuk zerrenda horretan ez agertzeak ez du esan nahi bihar, etzi egongo ez direnik. Lehengo fase honetan sartu ditugu batzuk, eta beste batzuk dagoeneko aztergai ditugu edo etorriko dira”, eman du jakitera Gonzalez de Viñaspek.

“ “ “

Inportantea da aukera berriak zabaldu ditugula, orain gurasoek badute nora jo euren sentsibilitate edo gustuen arabera”

Listaren sorrera ez da kasualitate hutsa eta ez da bat-batean sorturiko zerbait; izan ere, elkar loturik dauden bi kontu direla eta hartu du erabakia Euskaltzaindiak. Batetik, gurasoen kexa ugari jaso ditu Akademiak azken urteetan, erregistrora bertaratzerakoan arazoak izan baitituzte haurrari izena jartzeko. Euskararen kasuan, erregistroak, batik bat, Euskaltzaindiaren irizpideak jarraitzen ditu izen bat onartu ala ez erabakitzeko, baina kontua atzeragotik dator. LEGEARI BEGIRA Kexa eta Euskaltzaindiaren hutsunearen atzean legeak dioena dago, eta hor dago benetako oztopoa. Momentura arte behintzat, Espainiako Erregistro Legea traba izan da izendegi neutroa sortu eta aplikatu ahal izateko. Izan ere, 1957. urtean –frankismo garaian– sortu zen pertsona izenei dagokion arauren arabera, izenak ezin du sexu nahasmenik eragin; eta hortaz, marka nabarmen femeninoa edo nabarmen maskulinoa behar du izan. Lege hori euskararekin bat ez zetorrela iritzita, aldaketa eske idatzi zion Euskaltzaindiak Madrileko Justizia ministerioari. “2011an onartu zuen Espainiako Kongresuak erregistro zibilaren legea eta hor sexu bereizketari dagokion auzia konpontzen zen. Arazoa da lege hori dagoeneko ez dagoela indarrean guztiz, eta guri dagokigun gaia ez dago egu-

neratua, baina ezin dugu horren zain jarraitu”. Errealitate sozialak itxaronaldi legala gainditzen zuela iritzita, Euskaltzaindiak hautu propioz aurrera egitea erabaki zuen, arauak arau. Onomastika batzordeko buruak azaldu duenez, iaz jakinarazi zuen Madrilek 2020ko ekainera arte atzeratuko zuela lege aldaketa. Euskal Herrian, baina, bada beste errealitate bat ere. Frantziako legeak ez du horrelako neurri murriztailerik jasotzen; eta hortaz, Lapurdi, Baxe Nafarroa zein Zuberoako gurasoek libertate osoa dute, eta izan dute seme alaben izena erregistratzerakoan. “Euskaltzaindiarentzat iparraldea hegoaldea bezainbesteko lan esparrua da eta Ipar Euskal Herrian sexua ez da arazo, legeak ez du horrelako bereizketarik jasotzen”. Legea eguneratu zein ez, gurasoek arazoak izan dituzte sarritan seme-alaben izenak

Oreka bat bilatu behar da: tradizioa kontuan hartu behar dugu, baina tradizioaren gatibu ez gara izan behar”

Egun izen batzuk zerrendan ez agertzeak ez du esan nahi bihar egongo ez direnik. Izaera dinamikoa izango du listak”

ROBERTO GONZALEZ DE VIÑASPE Euskaltzaindiaren onomastika batzordeko burua


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko ekainaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

EUSKALTZAINDIA

IZEN NEUTROAK

erregistroan jasotzerakoan eta hainbat izan dira Euskaltzaindiari arazoa jakinarazi diotenak. “Errealitate eta eskari sozialari erantzuteko beharra zegoen: gauza jakina da aspaldidanik zenbait gurasok arazoak izan dituztela halako izenen aldeko hautua egin nahi zutelako”, kontatu du Gonzalez de Viñaspek. Orain arte gurasoek ezin zioten alabari Amets izena jarri; edota alderantziz, ofizialki, semea ezin zuten Aloña izenarekin erregistratu, besteak beste. Horregatik, zero zerrenda hau osatzeko zenbait irizpide izan ditu kontuan Akademiak. “Errealitatera jo dugu zuzenean. Lehenago aztertu nahi izan ditugu berez izaera neutro hori oso errotua duten izenak. Hor badaude erreferentziazko izen batzuk; kasurako, Amets. Zuzeneko sarbidea eman diegu izen horiei”. Gonzalez de Viñaspek azaldu du badirela berez gaur gaurkoz eta datuei erreparatuz, batera zein bestera dagoeneko erabiltzen diren izenak. Horiek izan dira, hain zuzen ere, zerrendaren oinarria. EUSKARAK, GENERORIK EZ Eskari sozialaz gain, hizkuntzaren berezko ezaugarriei ere erreparatu die Akademiak. Bada, gauza jakina da euskarak berez ez duela genero gramatikalik; eta hortaz, zerrendan ageri diren izen asko bi multzotakoak dira: batetik, lexiko arrunteko hitzak: madari, izurde, zeru… eta bestetik, toponimoak. “Euskaraz bada hizkuntza aldetik dagokion izen sorta handia neutroa dena: lexiko arruntetik datozenak eta berdin leku izenetatik, toponimoek berez ez dute generorik. Hortaz hau errealitate bat da eta hor harrobi agortezin bat dago”, uste du Gonzalez de Viñaspek.

Erabilera arrunta eta hizkuntzaren nolakotasunaz gain, tradizioa da kontuan izan duten hirugarren ardatza. Horrela, badira zenbait kasu berezi zerrendan; esaterako, Haize izena topa daiteke izen neutroen zerrendan. Haizea, aldiz, emakumezko izen zerrendan aurki daiteke. Lehen begiratuan tradizioari atxiki dio diferentzia Gonzalez de Viñaspek: “Haizea momentu honetan daukagun tradizioari begiratuz, nabarmen erabilia da emakumezko izen moduan; aldiz, Haizeren kasuan, ez dago horrelako erabilerarik. Lehenengo azterketa batean haize bezalako izen bati zuzenean dagokio zerrenda horretan izatea, eta Haizea adibidez aztertu beharko dugu”. Atzerago ere egin dute eta historia errepasatuz Erdi Arotik datozen zenbait izenek genero marka atxikia dutela ohartarazi dute. Dena den, tradizioarekin ere erne ibili behar dela uste dute Akademiako kideek, Gonzalez de Viñaspek dioenez: “Oreka bat bilatu behar da: tradizioa kontuan hartu behar dugu, baina tradizioaren gatibu ez gara izan behar”. Horregatik, etorkizunean izenak zerrenda batetik bestera dantzan egon daitezkeela uste du. “Dinamikoa eta zabala da zerrenda, ez murriztailea eta osatzen joango da beharren arabera”. Zerrendaren hedatzeari dagokionean bi bide aipatu ditu Akademiak: Euskaltzaindiak egindako ikerketen emaitza edota herritarrek Euskaltzaindiari egindako eskari zehatza. Izaera aldakor horren adierazle da zerrenda ez dela bat bateko inertziaren fruitu; eta are, etorkizunerako erronka gisa ikusten du euskararen erakundeak norabide berria: “Hau hasiera besterik ez da”. Gonzalez de Viñaspek garbi dio asmoa ez dela inondik inora zerrendaren aurkezpenarekin misioa bukatutzat ematea. Are, zehaztu du atzetik datorren eta aurrera jarraituko duen ibilbide baten urrats bat dela izendegiaren eraketa. “Inportanteena da aukera berriak zabaldu ditugula, orain gurasoek badute nora jo

A, Artzain, Artze, Azküne, Gereña, Abodi, Agoitz, Ahaize, Ahantzi, Ahetze, Ahots, Aiago, Aietz, Aihartz, Aihotz, Ainhitz, Aitxuri, Aiurdi, Aiuri, Aizarotz, Aiznea, Alai, Albi, Albia, Albret, Alda, Amaiur, Amets, Amezti, Amuitz, Andutz, Angelu, Anizpe, Antxoritz, Ardane, Ardatz, Armaurri, Arotz, Arraba, Arradoi, Ata, Atharratz, Atharratze. B, Baia, Bihotz, Burni. E, Egia, Egiar, Eitza, Ekhieder, Ekieder, Ekintza, Elai, Elezahar, Elodi, Elordi, Elur, Endara, Entzia, Eraize, Ereile, Erga, Ernio, Erriberri, Erro, Ertxeta, Eskibel, Esparatz, Etarte, Etsain, Etxauz, Eudi, Eultza, Euri, Ezker, Ezki, Ezkidi, Ezkioga, Ezpel, Ezti. G, Gabon, Gailur, Galartza, Ganboa, Ganeroitz, Ganeta, Garai, Garaitz, Gau, Gerinda, Geriza, Gerizeta, Gesala, Getari, Gixune, Goi, Goiara, Goitaa, Gorbeia, Goren, Gorosti, Guratz, Gurbitz, Gurbizar. H, Haira, Haitzart, Haize, Haizebea, Haltza, Handi, Haran, Harea, Hargin, Haritzeder, Harrizen, Hartz, Hatz, Heraitz, Higer, Holtzarte, Hurbil, Hurritz. I, Ibar, Ibiur, Iga, Igantzi, Igara, Igari, Igatz, Igoin, Igorin, Ihabar, Ihalar, Ihartze, Ihintz, Iholdi, Ihuda, Ilar, Ilarratz, Illaun, Iluntz, Iluntze, Iparla, Irabia, Iragi, Irail, Iratsa, Iraultza, Iraun, Irazki, Ireber, Irei, Iruntze, Isua, Isuntza, Itoitz, Itsazain, Ituren, Itxina, Itzaga, Itzain, Itzalde,

Itzalle, Itzaltzu, Itzel, Izaba, Izartza, Izate, Izer, Izki, Izko, Izkue, Izukaitz, Izura, Izurde. J, Joar. K, Kea, Kemen, Kirru, Kolitza, Kresal, Kresala, Kutun. L, Laga, Laiatz, Lakora, Lantz, Lertsun, Leskarre, Lexar, Leze, Leziza, Lezo, Libertate, Ligi, Lilura, Lirain, Lizar, Llona, Lohitzun, Lokiz, Lurgorri, Luzaide, Luze. M, Madari, Malloa, Marrubi, Matiena, Mendaur, Muskoa, Muxika. N, Nahi, Nekaitz, Noain. O, Obats, Oderitz, Oiartzun, Oiartzuri, Oihartz, Oihergi, Oihetz, Oihu, Oinarri, Oiz, Okabe, Oketa, Olain, Olaritz, Olate, Olazti, Oldar, Olite, Ondatz, Ongai, Oraien, Orbara, Ordoitz, Orgi, Orhi, Orzuri, Osertz, Oskax, Ostertz, Ostots. P, Pago, Pallas. S, Sahats, Saigots, Sarbil, Sastoi, Sotil, Suharri, Sustrai. T, Ternua, Tutera. U, Udabe, Udalatx, Udazken, Ugatz, Uhain, Uhin, Ukerdi, Urbeltz, Urdaitz, Urdatx, Urepel, Urgain, Urieta, Urkiola, Urkoi, Urlegi, Urratx, Urrea, Urrotz, Urroz, Urtsuia, Urtxume, Urzuri, Usun, Uxer, Uztai, Uztail, Uztaritze, Uzturre. X, Xarmant. Z, Zaraitzu, Zeru, Zinatz, Zohardi, Zuhain, Zumaia, Zuraide.

Atzetik doan aurrekaria

Z sexuaren arabera bereizita daude; hots, izendegiaren zatirik handiena neskentzako soilik ala mutilentzako soilik diren izenek osatzen dute. Bertan jasotzen diren asko Elizatik eratorrierrenda berriaren eraketa aurrerapauso esanguratsua den arren, oraindik izen gehienak

tako izenak dira –ama birjinenak edo santuenak– baina badira toki izenak edo naturarekin loturikoak ere. Adibidez, gizonen zerrendan jasota daude Iraitz, Ekhi eta Aratz, eta, emakumeen zerrendan, bestalde, Ilargi, Izaro eta Lur. Euskaltzaindiaren asmoa da zerrenda berria hedatzen segitzea baina beste biak ere mantentzea, errealitate sozialari erantzunez. “Badira, eta beharbada geroz eta gehiago, haurrari izen neutroa jarri nahi dioten gurasoak; baina badira baita genero marka duten izenak nahi dituzten gurasoak”, uste du Gonzalez de Viñasprek.

euren sentsibilitate edo gustuaren arabera; aukerak zabaltzea da kontua”. IKUSPUNTU FEMINISTA Eta prozesuaren analisi zintzoa egin nahi bada, mugimendu feministak auzian egindako ekarpenari ere arreta jarri behar zaio ezinbestean. Urteak dira feminismotik gaia mahai gainean jartzeko ahaleginak egiten hasi zirenetik. Kasurako, 2010ean argitaratu zuten Bilgune Feministak eta Emaginek Izena eta Izana ezbaian liburuxka, izenak norbanakoaren eraikuntzan jokatzen duen paperaz hausnartu nahian. Horrela, batetik izen neutroen zerrenda eza salatu zuen eragileak; eta, bestetik, izenaren garrantziaz kontzientzia piztu nahi izan zuten jendartean. Bertan, desobedientziarako dei egiten zioten jendarteari, legeak zioenaren kontra zirrikituak bilatu eta izen neutroen aldeko hautua egiteko. Horrela, zenbait estrategia jasotzen ditu idatziak: ospitalean bertan izena erregistratzea, izenak asmatzea edota toponimo eta izen fantastikoak erabiltzea, besteak beste.

“Izenak berak aurreiritziak sortzen ditu. Aukera dago –eta horrek ez du esan nahi denok derrigor horrela egin behar dugunik– izen neutroak jartzeko, genero markarik gabeak. Aukera bat da eta jendartea horren kontziente izatea nahi dugu”, adierazi zuten orduan korronte honen defendatzaileek. Eta gaur, bederatzi urte beranduago, forma hartzen hasia da eskari hura. Euskaltzaindia, bere aldetik, prest agertu da etorkizunean Bilgune Feministarekin gaia lantzeko egon daitezkeen aukeren aurrean. “Bilgune Feministak egin ditu bere ekarpenak, nola ez; baina errealitate soziala ere badago. Errealitate horretan dago mugimendu feminista, baina guk marko orokorrean jarri behar dugu arreta”, uste du Gonzalez de Viñaspek. Halaber, argi utzi du beste edozein eragile eta mugimenduri besteko garrantzia ematen diola mugimendu feministari. “Gure ahalegina da halako gaietan ere beste ikuspuntu batzuk ezagutzea, hori baita guztiontzat aberasgarriena. Jarrera irekia du Euskaltzaindiak talde politiko eta eragile sozial guztiekin”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Dramaren Disneylandia ANE IRAZABAL (@AneIrazabal)

Zilegi da holokaustoaren museorik ospetsuenean argazki hutsalak ateratzea? Turismoaren masifikazioak dilema morala piztu du Auschwitz-Birkenaueko kontzentrazio gunean. Izuaren esparrua, ‘selfie’-n agertokia bihurtu da

H H

EMEN argazkirik ez, mesedez”. Esaldi hori da gidari historikoek gehien errepikatzen duten agindua. Geldialdi bakoitzaren ostean, mandatu bera gogorarazten diete bisitariei: “Hemen ez, hemen ez”. Baina agindua baino, erregu bat dela dirudi. Turistek ez dute jaramonik ere egiten. Logela bakoitzaren sarreran eta kristalezko erakusleihoen aurrean, klik eta klik egiten dute mugikorrarekin. Zaila da arrazoi pertsonalengatik, ikasbidaian edota bisita turistiko arruntetan etorri diren taldeak bereiztea. “Pena da. Gazte askok argazkiak ateratzen pasatzen dituzte orduak eta ez dute ikusten ari direna asimilatzen. Auschwitz-Birkenau museoa hausnarketa bultzatzeko ireki zen”, adierazi du Katarzyna Kolonko museoko langileak. Bertako korridoreak eta departamentuak zeharkatzean, ezinezkoa da ez hunkitzea. Holokaustoko biktimen argazkiak, trenean iritsi zireneko objektuak, errausketa labeak... “Isiltasunean ikusi beharreko errealitate gordina da”, erantsi du Kolonkok. Neska poloniarrak hamar urte bete ditu prentsa departamentuan lan egiten, eta iruditzen zaio bisitek gora egin dutela azkenaldian: “Aparkalekuetan ez dago hainbeste autobus jasotzeko tokirik, ilarak gero eta luzeagoak dira, eta batzuetan hizkuntza desberdinetan egindako bisitak nahastu egiten dira”, kontatu du. Tokiak, halere, zeharo hunkitzen zaitu.

Turista kopurua nabarmen igo da azken urteetan Auschwitz-Birkenau museoan. Ezkerrean, bisitari talde bat. A.I.

PRIMO LEVI GOGOAN Museoaren sarrera zeharkatu ostean, lehen eraikinak Primo Levi ekarri dit burura. Idazle italiarra holokaustotik bizirik atera zen eta Auschwitzen gainean idatzi zuen trilogian zera idatzi zuen naziek aldarrikatzen zutenari buruz: “Gerra nola amaituko den ez dakigu, baina zuen (juduen) kontrako kanpaina guk irabazi dugu. Zuetako inor ez da bizirik aterako. Eta baten batek ihes egitea lortzen badu, inork ez dio sinistuko... froga guztiak zuekin desagertuko dira. Jendeak esango du zuek kontatzen duzuena higuingarriegia dela egia izateko, eta gure bertsioa sinistuko dute. Lager-en historia guk idatziko dugu”.

“Hori horrela izan ez zedin, 1979an UNESCOK Gizateriaren Ondare izendatu zuen Auschwitz-Birkenau”, eman du jakitera Kolonkok. Helburua zen 1940 eta 1945 bitartean gertaturiko holokaustoa ez ahaztea eta belaunaldi berriei ezagutzera ematea. “Aushwitz-Birkenaueko kontzentrazio esparruan Europa zabaletik ekarritako milioi bat pertsonatik gora hil zituzten. Gehienak juduak ziren, baina baita komunistak, ijitoak, homosexualak eta beste gerra batzuetako galtzaileak ere”, azaldu die gidari batek inguruan dituen berrogei turista estatubatuarrei. “Memoria elikatu egin behar da, berriz ere gerta ez dadin”, erantsi du. Gidariak mikro bat dauka eta

bisitariek entzungailuen bidez entzuten diote. Baina despistatzen denean, turistek haren ondotik alde egiten dute eta selfiak ateratzen dituzte. MASA-TURISMOA Zalantzarik gabe, memorialak masa-turismoari ireki dizkio ateak, eta bataz beste 2 milioi bisitari jasotzen ditu urtero. Auschwitz-Birkenau sarraskiaren inguruko parke tematiko bat bihurtu dela dirudi. Sare sozialak beteta daude gustu txarreko selfiekin eta Auschwitz ez da gutxiago. Biktimen ileez beteriko beiratearen aurrean argazkiak ateratzera geratu dira bisitari asko. Irribarre batekin egiten dute klik. Arbeit macht frei (Lanak

askatzen du) Auschwitzeko sarreran dagoen esaldi ospetsuaren aurrean gelditzea eta selfie bat egitea ia derrigorrezko bihurtu da. Argazki horiek milioika sarrera dituzte Instagramen eta Twitterren. Kolonkok kazetarientzako bisitak antolatzen ditu, eta uste du kazetarien artean ere errespetu falta handia dagoela: “Batzuetan agertoki ikusgarriak bisitatzea eskatzen dute kameraren aurrean jartzeko”. Hori hala, Auschwitz museoko arduradunek eskatu dute bertan hil ziren milioi bat lagunen memoria errespetatzeko eta zentzuz jokatzeko. Zentzuaren eta zentzugabekeriaren arteko muga non dago, ordea?


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko ekainaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

K K

IMUAK programak bi hamarkada baino gehiago daramatza euskal film laburrak ezagutarazteko sustapen eta banaketa lanetan. Aurten izena eman duten 65 filmetatik zazpi lan aukeratu dituzte. Urtero bezala, film labur sorta hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko da. Fikzioa, zientziafikzioa, animazioa eta hainbat formatutako dokumentalak jasotzen ditu katalogo berriak. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, beste bat euskaraz eta gaztelaniaz, bi gaztelaniaz eta bat ingelesez. Azken batek, animaziozkoak, dialogorik gabekoak. Hauek dira aukeratu diren lanak: ‘ARTIKO’ Jesus Mari Lazkano margolari bergararrak Svalbard artxipelagora egindako bidaia erakusten du dokumental honek. Lazkanok Josu Venero zuzendari eta ekoizle bilbotarrarekin elkarlanean egin du ikus-entzunezko hau eta Xabi Payaren hitzekin osatu dituzte grabatutako paisaiak. Venerok artearen inguruko 40 dokumentaletik gora zuzendu eta ekoiztu ditu, baita telebistarako serie dokumentalak ere. Lazkano, bere aldetik, artista izateaz gain, Arte Ederretan doktorea eta EHUko pintura saileko irakaslea da. Elkarlanean zenbait pieza egin dituzte museoetarako.

‘EL INFIERNO’ Raul de la Fuentek Sierra Leonan kokatu du film dokumental hau. Herrialde horretan Chennuk bizi da, kalean. 15 urte zituela, bere lehen delitua egin eta Pademba Road, Freetown-eko helduentzako kartzelan sartu zuten. Lau urte bertan egon ostean, orain itxaropenik gabeko infernu horretara itzuli nahi du. Film labur honekin, Iruñeko zuzendariak Kimuak-en parte hartzen duen hirugarren aldia da. 2013an Minerita lana hautatu zuten katalogorako eta 2017an La fiebre del oro. El infierno Donostiako Kanaki Films etxeak ekoiztu du, Amaia Remirezekin batera.

Kimu berriak munduan zehar Kimuak-ek aurtengo film labur sorta aurkeztu du. Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Institutuak sustatzen duten programara aurkeztutako 65 filmetatik zazpi hautatu dira, horietako bi euskara hutsean AINHOA LORES

Izibene Oñederraren ‘Lursaguak’ animazio filmaren fotograma bat. EUSKADIKO FILMATEGIA

‘LABO’ Jesus Maria Palaciosen lana Tarragonako Francisco Franco Unibertsitatea izan zenaren erretratu arkitektoniko, zinematografiko eta politikoa da. Minimalismo zainduaz, oroimen historikoa ukitzen du filmak zuzendariaren beraren ahotsaz lagunduta. Palacios Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Humanitateetan lizentziaduna da eta Sortze Doku-

mental masterra egina du. Bere azken film labur hau Documentamadrid Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu berri da. Iruñearra bigarren aldiz izan da aukeratua Kimuak programan, hain zuzen, 2012an Casa Vacía aurkeztu zuen. ‘LEYENDA DORADA’ Ion de Sosaren (Donostia, 1981) eta Chema Garcia Ibarraren (Elx, 1980)

filma zientzia-fikzioa da, 16 mm-an grabatua. Udako egun batean Extremadurako herri bateko udal igerilekuan izaten diren elkarrizketak eta gertakariak kontatzen ditu, umorea eta kostunbrismoa uztartuz. Leyenda dorada De Sosak berak ekoiztu du Leire Apellaniz bilbotarrarekin batera eta aurtengo Berlinale zinema jaialdian estreinatu zuten. Vila do Conde eta Palm Springs zine-

maldi ospetsuetan ere lehiatzeko aukeratua izan da. ‘LURSAGUAK’ Izibene Oñederra animatzaile azkoitiarrak Helene Cixousen gogoeta bat hartu du abiapuntu gisa film hau sortzeko: “sekula ezagutu gabeko espezie bateko milioika sator, milaka urteko kultura baten barrenak birrintzen ari dira”. Egileak hirugarren aldiz hartuko du parte Kimuaken. Aurretik, Hezurbeltzak, una fosa común (2007) eta Hotzanak, For Your Own Safety (2013) aurkeztu zituen. Oñederra Arte Ederretan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko pintura departamentuko irakaslea da. Eskuz egindako hainbat animazio film zuzendu eta ekoiztu ditu eta taldean egindako beste zenbaitetan hartu du parte. ‘MATEOREN AMA’ Moriarti etxearen azken film laburra da, Aitor Arregi (Oñati, 1977) eta Jose Mari Goenagak (Ordizia, 1976) zuzendua. Film labur hau fikziozko drama da, eta Iban Zalduaren Ama izeneko ipuinean oinarritzen da. Bertan, denboraldi batez ama ikusi gabe egon den Angel Marik indarrak hartu eta hura dagoen zahar-etxera bisitan joatea erabaki du. Iñigo Aranburu, Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga eta Aitziber Garmendia dira protagonistak. Arregik eta Goenagak hainbat alditan hartu dute parte Kimuak-en, Tercero B, Sintonía, Lagun mina, Renovable eta Zarautzen erosi nuen film laburrekin, hain zuzen ere. Elkarlanean egindako lehen fikzioa da honakoa, 2007an Lucio dokumental luzea egin ostean. ‘MEDVEDEK’ Ainhoa Gutierrez del Pozo (Donostia, 1994) zuzendariaren hirugarren film labur honek jatorri esloveniarra duten bi hartz emek Nafarroako Pirinioan eta bertako paisaian izandako eragina aztertuko du. Arte Ederretan graduatu eta Mexikoko UNAMen egindako unibertsitate trukean bideratu zituen ikasketak zinemara donostiarrak. Bere lanak dokumental eta fikzio artean kokatzen ditu, antropologia eta zinema uztartuz.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

19450. mapa: ‘leña’ / ‘bois de chauffage’

Galdera hau eta “madera” / “bois de construction” elkarrekin ikusi behar dira. Frantsesez, bi adierazi horiek hitz batez adierazten dira: “bois”. Gaztelaniak “leña” eta “madera” bereizten ditu eta okzitanierak ere bai: “legna” eta “hust”.

nahiko sutarako dela adierazteko eta su elementua gehitzen diote: suegur. • Sugai, sugei Bizkaian eta Baigorri aldean; sugarri Bizkaian. Hirurek su elementua dute oinarri. Egur zantzurik ez da ageri.

• Egur hitza da erantzun nagusia Bizkaiko parte handi batean, Nafarroako eta Iparralde parte handienean. Eur ere ageri da toki anitzetan.

• Aaki bildu da Bergaran, segur aski adarki-tik datorrena. Deban, alpakiñ deitzen dira itsasoak bazterrera ekartzen dituen egur puska handiak.

• Suegur ageri da, berdez, bereziki Gipuzkoan, baina beste eremu batzuetan ere han-hemenka: Bizkaian, Dima inguruan, Nafarroan, bereziki, Gipuzkoa ukitzen duten herrietan, Iparraldean. Suegur zergatik ote? Egurra bera suko eta erretzeko baldin bada ere, eremu hauetako lekukoek egur hitza ez dute

Hiru forma nagusi agertu dira: egur forma ez-motibatua, suegur erdi motibatua eta sugai eta sugei, motibatuak. Suegur, sugei eta sugarri hitzek suko erabiltzeko ekaia dela adierazten dute. Egur hitzak, ez. Badirudi mugimendu bat gertatzen ari dela forma motibatuen alde, egur formaren kaltetan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.