Ortzadar300919

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko irailaren 28a. 609. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘HARRIA’ Musika, dantza eta poesia uztartzen dituen proiektua osatu du Iñaki Palacios txistulariak -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

ANDOAIN

II

KERKETA eta aplikazio praktikoa uztartu nahian ekin zioten bideari Iñaki San Vicente (Iruñea, 1981) eta IXA ikerketa taldeko kideek. Sare sozialetan sortzen diren euskarazko iritziak lehengai gisa erabilita, horiek sailkatzeko tresna garatu dute. Sentimenduen analisia metodoa erabilita, Twitterren ageri diren mezuak positibo edo negatibo gisa sailkatu dituzte, horiekin hainbat datu ateratzeko. Emaitzak kasuan kasu ezberdin aplika daitezkeela azaldu du San Vicentek, proiektu eta bezero bakoitzarekin ezberdina dela.

Nondik dator proiektu honen hazia? Proiektu hau 2011n hasi genuen, Elhuyarren hizkuntza teknologien sailean. Guk, oro har, lan egiten dugu euskararentzako hizkuntza teknologiak egiten, eta beste gauza batzuekin genbiltzala, ikusi genuen iritzien azterketa edo sentimenduen analisien kontu hau nahiko mugitzen ari zela. Euskaraz ez zegoen ezer eginda eta bideari ekin genion, ea euskararekin noraino hel gintezkeen. Hortik abiatu ginen, ikusita honek ere bazituela hainbat aplikazio mundu errealean eta bazela teknologia interesgarri bat guretzat. Ni garai berean hizkuntzaren azterketa eta prozesamenduko masterra egiten nenbilen unibertsitatean, IXA taldeak antolatzen duena. Masterrean horra bideratu genuen lana, eta gero abiatu genuen elkarlan bat IXArekin; batera joan gara bidea osatzen. Zein da proiektuaren helburua? Hasiera batean gure helburua izan zen euskarazko testuetan agertzen diren iritzien azterketa egitea. Gero ohartu ginen Euskal Herriak daukan errealitate soziolinguistikoak ez digula hori baimentzen, euskararekin bakarrik ezin genuela mundu errealeko aplikazio bat lortu. Euskara hutsean ematen diren iritziak aztertuta ezin genuen tresna sortu. Aitzindaritza lan bat egin nahi genuen euskararentzako teknologia sortzen, baina nahi genuen baita ere gero mundu errealean aplikatu ahal izateko tresna edo produktu bat sortu. Hortik pasa ginen nolabait eleaniztuna izango zen tresna batera. Aurrez ikertu da honen inguruan? Hasi ginenean iritziaren erauzketa nola egin ikertzen, ikusi genuen honetan jada ikerketa bat bazegoela, bazela alor bat interesa pizten zuena bai enpresen munduan, eta baita erakunde publikoen eremuan ere. Eta, gurez ustez, bazela nolabait gizartean erabilgarria izan zitekeena. Interneten batez ere iritziak etengabe ematen dira, eta Interneten

Iñaki San Vicente, Elhuyar Fundazioaren Andoaingo egoitzan. RUBEN PLAZA

IÑAKI SAN VICENTE

dagoen masa izugarri hori ezin da eskuz aztertu. Tradizionalki inkestekin egiten ziren gauza horiek automatizatu nahi genituen.

IKERTZAILEA

“Aitzindaritza lan bat egin nahi genuen euskararentzat teknologia sortzen” Twitterren sortzen diren euskarazko iritziak aztertu ditu Elhuyar Fundazioko ikertzaile eta informatika ingeniariak. Iritziak batu, neurtu eta sailkatzeko tresna garatu du, IXA ikerketa taldearekin batera. Euskaraz aurrez jorratu gabeko alorra da

Iritzia sailkatzerakoan subjektibitateak paper handia jokatzen du eta zuek erronka batzuk aipatu dituzue. Nola kudeatu dituzue? Ardatz ezberdinak daude. Subjektibitatea dago, batetik; eta guk polaritatea deritzoguna, bestetik. Subjektibitatea da nolabait mezu batean iritzia dagoen ala ez erabakitzea, eta beste bat da positiboa edo negatiboa izatea. Baina egia da nik esaten badut “Nelson Mandela hil da”, hori objektiboa da, baina, era berean, negatiboa da. Hor sortzen dira hainbat kontu. Zeintzuk? Iritzia aztertzerakoan egin genuen lehen gauza izan zen hitzei erreparatzea. Testuak ematen zizkigun pistak bilatu, makinak erabaki dezan positiboa, negatiboa edo zer den. Horrela, hitz positiboen eta negatiboen lexiko bat sortu genuen, a priori esango zutenak testu batean iritzi on bat edo txarra zegoen. Eta gero testuak etortzen zirenean kontatu horrelako zenbat hitz zeuden, begiratu beste fenomeno linguistiko batzuk etab. Adibidez, “Pelikula hau oso ona da” ongi dago, positiboa da, baina esaten badut “pelikula hau ez da oso ona” ezeztatze horrek negatibo bihurtzen du berez positiboa den hitz bat. Gero, ironia eta horrelako kontuak ere ageri dira, makinari lana zailtzen diotenak.

UXUE GUTIERREZ Zein izan zen hurrengo urratsa? Lexiko horiek eta beste pista batzuk

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Javier Zubiko Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

erabilita, dena automatizatu nahi genuen. Ikasketa automatikoko sistemak dira adibideetan oinarritzen direnak. Aurretik egin genuen lana milaka adibide hartuta eta guk eskuz esan genuen adibide bakoitza ona edo txarra zen. Gero, makinari eman genion hori eta makinak eredu matematikoen bidez bere eredu propioa sortzen du, ondoren etortzen zaion adibide berri bakoitza ona edo txarra den erabaki ahal izateko. Makinak daukan ereduaren arabera erabakitzen du datorkion mezua gehiago hurbiltzen den negatiboetara, positiboetara edo neutroetara. Pistei dagokienez, ohartu ginen sare sozialetan, hitzez gain, beste pista batzuk ere bazeudela: emotikonoak, maiuskulak, letrak luzatzea... Horiek dira sare sozialetan polaritatea adierazteko erabiltzen ditugun estrategiak, ahozko hizkera simulatu nahian edo. Twitterren zentratu duzue ikerketa. Zer dela eta? Guk sare sozialekin egin nahi genuen lan, eremu bezala, eta iritziaren alorrean euskaraz ikertzeko Twitter izan da guretzat aukera nagusia edo bakarra. Egia da sare sozialetan gaur egun iritzia emateko hainbat leku daudela, baina ez dira erabilgarriak kasu honetan. Ezagutzen ditugun webgune orokorretan, edo ez dute euskara eskaintzen edo ez dago euskarazko edukirik. Hor ez genuen lehengai nahikorik. Orduan, sare sozial ohikoetara jo behar genuen. Twitter, Facebook, Instagram… Eta horietatik datuak jasotzeko erraztasunak ematen dituen bakarra Twitter da.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko irailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Lehen notak

Fikzioa 1. Fakirraren ahotsa

TITULUA: ‘BLUES BAT BIZITZARI’

LL

EHEN notak izan daitezke azkenak, eta gaurkotasuna izan dezake bizitza oso bati egindako errepasoak. Patxi Ezkiagaraen (Legorreta, 1943 - Irun, 2018) Uso bat Gehiago (Ibaizabal, 2002) hartara itzultzea izan da Blues bat bizitzari honen orrialdeak pasatzea. Urteak igaro dira baina ura bere bidean, zelanbait izan da poesia filosofikoa, aho biko labana hori, kontu handiz erabilia ikustea berriro, estilo bereziarekin baitarabil Ezkiagak pentsamenduaren lirika. Liburu hau hartzea izan da begitantzea zelan, prosa poetiko zolian, gogoeta eginarazten digun beste behin. Beste kontu bat da, ostera, gogoeta hori egiteko darabilen poesiaren kalitatea, argitasuna, tiro trebetasuna.

Urrun ematen baitu dagoela Uso bat gehiago, zeina begitandu baitzitzaigun uneka mengela, uneka loriatsua. Baina ez da hain urrun. Konstante bat da Patxi Ezkiagaren idazkeran espiritualismoa, metafisika. Eta nola da posible idazle berberak, estilo bertsuari jarraiki, bi sentsazioak sorraraztea? Alegia, batzuetan traszenditzea eta beste batzuetan mezua diskurtso hanpatuegi batean galtzea?

EGILEA: PATXI EZKIAGA

Harkaitz Cano. Susa.

2. Sofia Petrovna Lidia Lutxovskaia. Katakrak.

ziurtasunera…/ etengabeki aukeratu behar/ izatearen angustiak/ jan eta ito ez nazan,/ horren kezkagarri den/ askatasunaren sabelean”.

Bada, Balea Zuria-k apailatutako antologia honetan aho zapore bikoitz hori nahastuko zaizu zuri ere, irakurle, segun eta zer duzun maiteago, edo introspekzioa edo elegia. Hitzaurrean Felipe Juaristik hala laburbiltzen du: “Poesian, hala zioen Patxi Ezkiagak, gauza bat da zerbait esan nahia eta bestea, ezberdina, esan nahi dena esatea, behar den bezala, irakurle edo entzulea bera ere poemaren parte eta partaide bihurtuz. Poetak bere hitzak aurkitu behar ditu, poesia hitzekin egiten baita, irudiekin bezainbeste. Eta hitzak, bere bidea eginez, berarekin darama poesia. Berez doan poesiaz ari gara, erreka erdiko harri eta harkaitzak joz eta, era berean, haiek bigunduz eta moldatuz goitik behera doan hitz-isuriaz”. Eta horregatik zenbait poema dira bitalak, eta beste zenbait errezu bat bezain hilak. Espiritua, existentzia, atzera eta aurrera garabiltzan motibazio izkutua, hara Ezkiagaren bilaketa zein den: “Eraman nazazu/ ezagutu nahi/ ez nukeen/ erlatibitatea ezezaguna zen/ sinesmenen espaziora,/ txuria beti txuritzat/ gorria beti gorritzat jotzen zutenen/ antzinako

Dogmatikoaren hitzak barik bilatzailearen hitzak, xalotasunaren poemak dira bildumakoak. Berbak labur geratzen diren ur sakonetan beldur barik sartuta, Ezkiagak kronika bat egiten du galdurik dagoenarena, maitasun eske dabilenarena, erantzunen aiduru geratu denarena. Baina horrek badauka bere arriskua, bere pisu propioa, bere antojurako joera. Eta bluesa monotonoa egiten da azkenerako, sakoneretan ibili nahirik azaleko, gure mundua gainditu nahirik jasoegi.

Berbak labur geratzen diren ur sakonetan beldur barik sartuta, Patxi Ezkiagak kronika bat egiten du galdurik dagoenarena

Gustu kontua da. Onartzen diot antologiari bere balioa eta interesa, baina sakratuaren eta ontologikoaren berezko karga bihurtzen dute atzigaiza, poesiari berari eskatzen zaiolarik halako mirari bat egin dezan eta salba gaitzan: “harik eta maite ditugunen irudiak/ ibaiarekin nahasten diren arte, arrotz erbesteko lurralde batean,/ itsasotik hurbil./ Eta gure poemak nostalgiaren erbestera/ kondenatzen ditugu/ inoiz sendagarri izango zaizkigulakoan”.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA POESIA

BERTSOLARITZA

‘Mugi/atu’

‘Bertsoaren harria’

Beatriz Chivite. Pamiela. 96 orr. 13 euro.

ARGITALETXEA: BALEA ZURIA, 2018

Koldo Izagirre. Lanku. 316 orr. 22 euro.

Mugei jarritako olerkiak

Bertsolariak, hizketan

Mugen eta emigrazioaren inguruan idatzi du Beatriz Chivitek (Iruñea, 1991) ‘Mugi/atu’ olerki liburua. Eslovenian idatzi du gehienbat lan hau Chivitek, ‘Other Words-Beste hitzak’ antologia libururako poemak idazteko egindako egonaldi artistikoan. Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historia ikasi zituen Chivitek Londresen. Espainiak Jakartan duen enbaxadan egin du lan kultur kudeatzaile gisa, eta amaitu berri du Europako ekialdean burututako egonaldia. Euskaraz plazaratutako hirugarren liburua du honakoa idazle nafarrak. 2017an kaleratu zituen ‘Pekineko kea’ eta ‘Biennale’.

Koldo Izagirre idazleak bertsolaritzaren hiru ezaugarri uztartu ditu “Bertsoaren Harria” liburuan: bertsoa, narrazioa eta irudia. Bertsolaritzaren transmisioan bere aletxoa jartzeko asmoarekin, bertsoz, gogoetaz, istorioz eta fikzioz egindako narrazioa eratu du Izagirrek. Bilintx, Pello Errota, Lasarte, Xalbador, Lazkao Txiki... Hauek eta beste hainbat bertsolari, hogeita bat denetara, elkarrizketan jarri ditu egileak. Bertsolariak baino, hauen harrizko irudiak izan dira biziberritu dituenak eta horiek dira, hain justu, liburuaren oinarria. Liburuan azaltzen diren argazki eta testu guztiak Koldo Izagirrerenak dira.

3. Bihotza nora, zu hara Susanna Tamaro. Igela.

4. Mari-mutil handi baten bluesa Leislie Feinberg. Katakrak.

5. Eskuz landutako hilkutxak Truman Capote. Igela.

Ez Fikzioa 1. Inor ez delako profeta bere mendean Asier Amezaga. Erein.

2. Emakumea, kultura... Angela Davis. Katakrak.

3. Pentsamendu hetero... Monique Wittig. Susa.

4. Kartzelako gutunak Roxa Luxemburg. Katakrak.

5. Izuaren osteko gogoeta Susan Buk-Moors. Katakrak. ITURRIA: Katakrak


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Harriari zor eta eman ‘Harria’ diskoa eta ikuskizuna aurkeztu ditu Iñaki Palacios txistulariak, Mulixka dantza taldearekin eta Iñaki Perurenaren poesia lagun. Musika, dantza eta poesia uztartu dituzte ikuskizunean KATTALIN BARBER

T T

XISTUA, dantza, poesia, harrizko txalaparta eta trikitixa. Elementu hauekin eta harriaren bueltan ondu du bere proiektu berria Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak. Ohi den moduan, txistua da protagonista nagusia, baina airezko musika tresnarekin batera badaude beste hainbat elementu, osotasuna emateko. Abesti guztietan trikitixa entzuten da, eta askotan, harrizko txalaparta erabili du Palaciosek. “Harrizko txalaparta eta txistua ez dira ohiko musika tresnak beste batzuekin jotzeko, baina elkarrekin jarri nahi izan ditugu eta ongi funtzionatzen du”, azaldu du musikariak. Gainera, Palaciosek bidaideak izan ditu egitasmoa aurrera eramateko. Aspalditik ezagutzen dute elkar Iñaki Palaciosek eta Josu Sanchez Mulixka dantza taldeko zuzendariak. Elkarlanean aritu ohi dira, eta Harria bien arteko proiektua da. Sormen prozesua nolakoa den azaldu du Palaciosek: “Euskal Herriko tradizioaren izen indartsu bat nahi genuen eta harria horrela atera zen. Harria oso gurea da eta indar handia du”. Bazegoen istorio bat kontatzeko, eta lanari ekin zioten. Ideia zaparrada batekin hasi zuten proiektua: “Tradizioari oso lotuta gaude Iñaki (Palacios) eta biok, eta omenaldia egin nahi genion harriari”, kontatu du Sanchezek.

Handik aurrera buru-belarri jarri ziren proiektuarekin. Palaciosek melodiak egin ditu, eta horren gainean dantza koreografiak sortu ditu Sanchezek. Poesia izan da Perurenaren egitekoa, eta harriari buruzko hausnarketak eta harriarekin izandako esperientziak errezitatzen ditu. Ikuskizunari “bultzada ikaragarri handia” eman diola diote. “Asko zaindu dugu prozesu osoa eta berarekin lan egitea plazera izan da; bera ere pozik dago”. Joan den irailaren 14an estreinatu zuten ikuskizuna Gasteizko Foru Plazan. Txiki gelditu zen plaza: “Guztiak ginen hunkituta, eta lan ona egin genuen; jendea gugana gerturatu zen zoriontzera”, gogoratu du Palaciosek.

Iñaki Palacios musikariaren bigarren proiektuak lau osagai ditu: Iñaki Perurenaren poesia, Mulix

Gasteizko Foru Plazan ikuskizuna estreinatzea ez da kasualitatea izan. Mulixka taldea eta Palacios bertakoak izateaz gain, Perurenak ere plaza horrekin harreman berezia du. Euskal Herriko hamaika plazetan ibilia da harri-jasotzaile ohia eta lorpenak lortutako plazetan ikuskizuna egitea da asmoa. Preseski, Perurena egon zen lehen plazetako bat izan zen Gasteizkoa da eta, horregatik, “esanahi berezia” du harentzat. Behin harriak jasotzeari utzita, Perurena beste modu batean itzuliko da plazetara. Ikuskizunaren oholtza lurrean jarriko dute beti, herri kirolak horrela izaten direlako. “Amaitzean, Perurenak esan zidan oso ederra izan zela eta errepikatu behar genuela; horrek indarra ematen digu guri jarraitzeko”, dio Sanchezek.

“Tradizioari oso lotuta gaude Iñaki Palacios eta biok, eta omenaldia egin nahi genion harriari”, kontatu du Josu Sanchezek

PERURENA, GONBIDATU Euskal Herriko kultura eta bizitzari oso lotuta dago harria, eta hasieratik Iñaki Perurenarengan jarri zituzten begiak. Hori dela eta, musika eta dantzak sortu aurretik, Leitzara joan ziren harri-jasotzaile ohiari proiektua aurkezteko eta parte hartzera gonbidatzeko. “Perurenak berehala eman zigun baiezkoa eta esan zigun harriari asko eman diezaiokeela oraindik, eta asko zor diola ere bai. Perurenak berak gogorarazi zigun moduan, harri baten bueltan hasten da bizitza, eta harri baten azpian amaitu”, esan du Sanchezek.

Gogora ekarri dute Sanchez eta Palaciosek “sentimenduz eta identitatez” jositako koreografiek bete zutela plaza, eta harriaz egiten diren kirolak antzeman zituztela Gasteizko Foru Plazan. Bitartean, Perurenak ikuskizunerako preseski egin zituen poesiak errezitatu zituen, eta horien bidez, harriaren mundura eraman zuen publikoa. Zuzeneko musika, berriz, Palacios txistulariaren esku egon zen, beste lau musikarirekin batera. Plazan,

Harriari dantzatzen diote dantzariek emanaldian. J. ZUBIKO


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko irailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

musika eta dantza ikuskizunaz gozatu zuten bertaratutakoek. Denera, hamabi dantzari, bost musikari eta Iñaki Perurena taularatu ziren ikuskizuna aurrera ateratzeko. Oraindik datak finkatzeke izan arren, datozen hilabeteetan emanaldi gehiago eskainiko dituztela ere aurreratu dute. HAMAR ABESTI DANTZAGARRI Txistua, trikitixa eta harrizko txalapartaz gain, gitarra elektriko, bateria eta baxuaren soinuekin landu ditu abestiak Palaciosek. Lana, ordea, ez da erraza izan, tresna bakoitzak bere soinua duelako. Halere, lortu du “soinu borobila” izatea, adibidez, txistua eta txalapartaren kasuan. “Lan handia egin dugu, baina emaitzarekin pozik gelditu gara”. Hain zuzen ere, harrizko txalaparta izan da oinarria kantu askotan. Txistua, berriz, protagonista nagusia izan da, musika izan delako elementu guztien abiapuntu. Hamar kantuk osatzen dute proiektuaren izen bereko diskoa. Palaciosek ez du diskoa sailkatu nahi, bere esanetan, ez da pop edo folk hutsa, baina abestietan estilo horiek nabarmentzen dira, beti ere euskal musika tradizionalari begiratuta. Hau da, gaur egunera ekarrita. Gitarra elektrikoak, bateriak, baxuak, trikitiak eta harrizko txalapartak gorpuzten dituzte txistuaren doinu leunak, abesti alai eta dantzagarriak sortuz. Euskal kulturaren sustraietara itzuli dira proiektua sortzerako unean.

dela, baina ez da horrela, goxoa da txistua, eta askoz gehiagorako ere balio du”. Hori da diskoan eta zuzenekoetan erakutsi nahi dutena. “Jendea harritu egiten da; ikuskizuna eta gero jende asko hurbildu zen nigana, esateko ez zekitela txistuak horrelako soinurik egiten zuenik”. Horregatik, helburua txistuak duen irudiarekin apurtzea da. Txistua ez delako mugatzen jai girora, eta musika tresna bat gehiago da. Palaciosen aburuz, erreferenteak falta dira txistuaren munduan. “Gazteek ez dute txistua telebistan ikusten; gitarra, ordea, bai, eta horregatik nahiago dute. Txistua beti ezkontza eta jai giroarekin lotu izan dute”. Trikitixaren egoerarekin alderatu nahi izan du Palaciosek. Trikitixa askotan plazetako musika tresna izan arren, baditu hainbat erreferente: Xabi Solano, Esne Beltza-n; Josune Arakistain, Huntza-n; Kepa Junkera... “Txistuan, ordea, oraindik ez da ikusi formaziorik non txistua uztartzen den gitarra, baxu eta bateriarekin. Helburua gazteentzat erakargarria izatea da”, azpimarratu du.

“Publikoari zerbait gehiago eman behar zaio; diskoa edo ikuskizuna bakarrik egitea ez da nahikoa”, dio Iñaki Palaciosek

xka dantza taldearen koreografiak, harrizko txalaparta eta trikitixa. JAVIER ZUBIKO

Harria ez da diskoa bakarrik, ezta ikuskizuna bakarrik ere. Ikuskizuna eta diskoa da, bere osotasunean. “Publikoari zerbait gehiago eman behar zaiola uste dugu, eta horregatik diskoa edo ikuskizuna bakarrik egitea uste dugu ez dela nahikoa”, dio Palaciosek. Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu zuten diskoa. Bakarka izan zen grabaketa, baina zuzenean egin zuten musikariek, Palaciosen hitzetan, “freskotasun puntua” izan zezan. Orain dela bi urte Lurra, ardoa, dantza egitasmoa aurrera eraman zuten Palacios eta Sanchezek. Kasu horretan, Arabako Errioxan oinarritu ziren abestiak eta dantzak sortzeko. TXISTUAREN MUNDU ZABALA Basauriko Musika Eskolan irakasle da Palacios eta txikitatik jotzen du txistua. Euskal Herriko Txistu Txapelketa irabazi zuen Hernanin, 16 urterekin, eta kontserbatorioan ikasketak egin ditu. Baxua eta gitarra elektrikoa ere jotzen ditu, baina txistularia da oroz gain Iñaki Palacios. Gazteei txistua erakargarria egiten saiatzen da orain. Ez da lan erraza, bere esanetan: “Badirudi txistua bakarrik kalejira eta jaietako musika tresna dela eta oso gogorra

HARRIARI DANTZAN Koreografiak landu ditu Sanchezek, eta harria oso presente dago dantzan. Harri-jasotzaileak, harri-zulatzaileak eta harri-tiratzaileak, adibidez, presente daude. Harria bera formaz aldatzen joanen da hasieratik amaierara. “Harriari dantzatzen diogu eta omenaldia egiten diogu; oso hunkigarria da”. Ez da istorio bakar bat, baizik eta harriaren bueltako hainbat istorio txiki kontatuko dituztenak dantzaren bitartez. “Harriek hitz egingo balute, hamaika istorio kontatuko lituzkete; asko bizi eta entzun dute”. Askotariko istorioen testigu izan dira harriak eta horietako batzuk berreskuratuko dituzte dantzan, harriak nortasuna eta forma hartzen duen arte. Sanchez tradizioan oinarritu da mugimenduak sortzeko, baina “freskotasun ukitu” batekin. “Ez da dantza garaikidea; euskal dantza da gure oinarria, baina pauso berritzaileak sartzen ditugu”. Hain zuzen ere, 2016. urtean Mulixka dantza taldea sortu zenetik, haien bereizgarria da plazak eta antzokiak aire fresko eta berritzailearekin kutsatzea. Prozesu honetan, asko ikasi dute Sanchez eta Palaciosek harriari buruz, eta, orain, harriarekiko ikuspuntu hori publikoari transmititzen saiatuko dira. Emozioetara heldu nahi dute ikuskizunarekin, txistu eta dantzarekin jendeak gozatu dezan. Dantzari estuki lotuta, txistuak musika instrumentu gisa duen baliagarritasuna aldarrikatzeko asmoarekin. Txistuak asko duelako esateko.

‘Lurra, ardoa, dantza’-ren segida

D Poesia da Iñaki Perurenaren egitekoa ikuskizunean. J. ZUBIKO

uela bi urte aurkeztu zuen Iñaki Palaciosek “Lurra, Ardoa, Dantza” egitasmoa. Kasu honetan ere, Josu Sanchez eta berak zuzendutako Mulixka dantza taldea izan zituen bidaide. Ikuskizunak Arabako Errioxako tradizioaren eta kulturaren ondarea islatzen du, eta helburua Arabako Errioxako jendea eta ardoarekin harremana duten pertsona guztiei omenaldia egitea izan da. Nortasuna eta funtsa erakutsiz, abestiei bizitza emateko, Josu Sanchez dantzari eta koreografoa arduratu zen mugimenduaz. Oraingo honetan ere, Sanchez eta Palacios elkarlanean aritu dira, kasu honetan, harriari omenaldia egiteko.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ONDARROA

U U

DAZKENAREN hasierarekin, sormenak Ondarroa beteko du, beste behin. Urriaren 3tik 6ra bitartean herriko areto eta kaleak hartuko ditu Marabilli jaialdiak, zinema, literatura, dantza zein musikaren bitartez. 2011n, ustekabean hil zen Aitzol Aramaio lagun eta zinemagilea omendu eta gogoratu asmoz hasi zen Manuelistak taldea Marabilli Sormen Festibala antolatzen. Bosgarren edizioa da aurtengoa, Bost muso Aitzol! lelopean abiatuko dena. Guztira, 30 ekitaldi baino gehiago prestatu dituzte egitarauan. Edizio honetan emakumeak, euskara eta nazioarteko ahotsak izango dira protagonista nagusiak. MUGAK APURTU Bixitxi marabilli re esan ohi zuen Aramaiok, eta esaldi horrekin islatzen zuen artearekiko maitasuna, baikortasuna eta bizizaletasunari eutsi nahi izan diote jaialdiaren filosofian ere. Hortik dator izena, hain justu. Sortzaileen topaleku da Marabilli, hainbat artista Ondarroan biltzea helburu duela: idazleak, musikariak, zinegileak, antzerkilariak, artista plastikoak, diseinatzaileak… Aurten ere jaialdiak sormen prozesuaren atzean dagoen lan guztia erakutsi, gogoetarako aukera eman, inspirazio iturriak mahaigaineratu, eta beste horrenbeste eskainiko du. “Marabilli ez zen jaio horma bat jartzeko sortzaile eta hartzaileen artean. Marabilli ez da soilik entretenitzeko jaio zen jaialdi bat. Marabillik apurtu egin nahi du sortzaile eta hartzaileen arteko muga. Hemen denok gara sortzaile eta hartzaile aldi berean”, diote antolakuntzatik. Parte-hartzea bultzatu eta desberdinen arteko elkarrizketak sustatzea izango da jaialdiaren asmoa.

Marabillin, denok sortzaile eta hartzaile Urriaren 3tik 6ra kontzertuak, filmak eta hitzaldiak izango dira Marabilli Festibalaren 5. edizioan, Ondarroan. 30 ekitalditik gora antolatu dira guztira JONEBATI ZABALA

Elias Taño margolariaren Lurra eta itsasoa graffitiak abiatuko du egitaraua urriaren 3an. Ostean, Marabilli Parade desfileak herriko kaleak girotuko ditu Kofradia Zaharretik Beikozinirako bidea eginez. “Banderak, antiojo handiak eta pelukoiak” jantzi eta mundu guztia gonbidatu dute bertan parte hartzera. Iluntzean, Beikozinin, jaialdiaren ezaugarrietako bat bihurtu den 10 minutu saioak emango dio hasiera sormen jaialdiari. Denbora tarte horretan, Alaia Martin, Leire Bilbao, Aizpea Goenaga, Askoa Etxebarrieta La Pulga eta Aurori Badiolak (Iñaki Maruri aktore ondarroarraren pertsonaia bat) sorkuntzaren inguruko gogoetak plazaratuko dituzte, prozesuaren poz eta nekeez arituko

Hainbat herritar, jaialdiaren aurkezpenean. KLIK KLAK

dira, bakoitza bere erara. Ondoren, Xabi Bandinik kontzertua eskainiko du. Kerobia taldeko abeslari izandakoak Begibakar bakarkako lehen lana aurkeztuko du. Musika eskaintza nabarmena izango da, Euskal Herriko zein kanpoko taldeen kontzertuak antolatu dituzte, hiru espaziotan banatuta: gaztetxea, Beikozini eta plaza. The Baboon Show, Liher, Depedro, Keu Agirretxea eta Pablo Novoa, The Incult, Jotakie!, DJ Bull, Hazurbaltzak, Azalera, The New Age, Saia Goait… izango dira. ZINEMA BIHOTZEAN Aitzol Aramaio zinemagile izanik, zinemak egunero izango du bere tartea: larunbatean, Telmo Esnalen Dan-

MARABILLI FESTIBALA

EGITARAUA Urriak 3, 20:00 “10 minutu” + Xabi Bandini Urriak 4, 20:00 Zinea: David Trueba, “Nire sekuentzia kuttunak” Urriak 4, 21:30 Musika: Pablo Novoa & Keu Agirretxea + Depedro Urriak 5, 18:30 Zinea: “Agur Etxebeste” Urriak 5, 23:00 Musika: The Baboon Show + Liher Urriak 6, 17:00 Zinea: “Margolaria” Urriak 6, 19:30 Antzerkia: “Zer duzu Amy”?

tza eta Asier Altuna eta Telmo Esnalen Agur Etxebeste! filmak proiektatuko dituzte Bide Onera aretoan, eta lantaldearekin solasaldia izango da ostean. Igandean, Koldo Almandozen Oreina pelikula eta Oier Aranzabalen Margolaria dokumentala egongo dira ikusgai. Aurten, gainera, David Trueba zinema zuzendaria Ondarroan izango da, masterclass bat ematen. Bertan, bere sekuentzia kuttunei buruz hitz egingo du, Angel Aldarondok bideratutako elkarrizketa batean. Literaturari dagokionez, Manuel Vilas Aragoiko idazle entzutetsua eta Leire Bilbao idazle ondarroarra egongo dira Ondarroan. Ikuskizunei dagokienez, Lekittoko Deabruen Anabasa karroza piroteknikoa eta Oh My God produkzioak-en Zer duzu Amy? antzezlana eskainiko dira. Kale animazioa ere ez da faltako Ttek! Elektrotxarangarekin, baita erraldoi eta buruhandien kalejira, Herri eta Bixi pailazoak… Programatik kanpo, irailaren 27tik urriaren 6ra arte, Ondarruko gaztetxeko kontziertuk 1992-06-06 / 1994-07-29 izeneko Josu Odriozolaren argazki erakusketa egongo da ikusgai Alamedako Udal aretoan. Urriaren 1etik 6ra, Yolanda Eizagirreren Marabilli! pankartak erakutsiko dira. Gainera, lehenengoz, Laburmetrai lehiaketa antolatu dute eta parte hartzaileek jaialdiak irauten duen astean grabatu beharko dute filma. Sariak urriaren 4an banatuko dira, barnetegian. Jaialdirako sarrerak Ondarroako Zurrumurru liburu-dendan eta Beikozini tabernetan eskuratu daitezke eta baita Internet bidez ere, marabilli.re webgunean. Egitarau osoa ere bertan dago ikusgai.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko irailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

GASTEIZ

Arteak badu argitasunik Bi urte bete ditu Gasteizko ARTgia espazioak. Sormenerako leku izateaz gain, helburu ditu emakumeen lanak bistaratzea, euskara lehen lerroan jartzea eta gazteria. Artistei bultzada emateko bekak ere eskaintzen dituzte AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

B B

I urte igaro dira Gasteizko ARTgia sorkuntza artistikorako espazioak ateak ireki zituenetik. Hiriburuan arteak zuen egoera antzeman ostean, helburua zen sormenerako leku ireki bat sortzea. Ibilbidean zehar diziplina anitzetako artista ugariren erakusleiho izan da gunea. Nazioarteko artistek ere erakutsi dituzte haien lanak, eta bertatik pasatutako arabar artista zenbaitek ere izan dute atzerrira joateko aukera. Ikasturte honetan, berriz, lau lan ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste. Irantzu Lekue artista da espazioaren bultzatzaileetako bat eta esan du azken bi urteotako emaitzarekin “pozik” daudela. Nabarmendu du artista ugari gerturatzen direla ARTgia espaziora haien proposamenekin, eta, ondorioz, arte diziplinen arteko harremana lantzen dela. Aaron Fernandez de Arroyabe ere proiektuko kidea da eta nabarmendu du lortu dutela geroz eta jende gehiagorengana iristea: “Egunerokoan lan asko izan arren, ilusio handiarekin gabiltza aurrera egiten, jende gehiago ezagutzen, taldea handitzen”. Eta gaineratu dute lantaldeko

ARTgia gunearen bultzatzaileak. N. A.

kide bakoitzak ardura jakin batzuk izan arren, indarra guztiek batera egiten dutela. ZIRKUITU OFIZIALETIK AT Errealitate jakin batetik ekin zioten proiektua sortzeari, eta, duela bi urte, 2017an, inauguratu zuten espazioa, Gasteizko Judimendi auzoan. Helburua zen artearen munduan argitasuna bilatzea, artista arabarrei haien lanak erakusteko aukera bat eskaintzea. Izan ere, Lekuek azaldu du, duela urte batzuk galeria zenbait itxi zituztela Arabako hiriburuan, eta beraz, artisten lanak erakusteko aukerak “murritzak” zirela. Fernandez de Arroyabe ere bat dator Lekuek esandakoarekin: “Museoak egon arren, ibilbide bat duzula erakutsi behar diezu; espazio hau zirkuitu ofizialetatik harago dauden artistentzako aukera bat da”. Sormenerako leku ireki bat izateaz gain, badira kontuan hartu beharreko zenbait alderdi. Lekuek azaldu du gizarte eraldaketarako espazioa izateko nahia zutela; horretarako, oinarri batzuk ezarri zituzten: “Emakumeen lanak islatzeko gunea izatea nahi genuen, baita euskara espazioan

islatzea zein gazteria presente egotea”. Fernandez de Arroyabek gaineratu du auzoan eragitea ere asmo nagusienetako bat zela, eta adierazi du helburua bete dela: “Egun, geroz eta jende gehiagok daki hemen gaudela; kulturarekin eta artearekin lotura estua ez dutenak ere hurbiltzen hasiak dira”. Areago, proiektuko kideek azaldu dute diziplina anitzetako erakusleiho izateak aukera ematen duela jende gehiago hurbiltzeko: “Finean, arte diziplinen arteko sinergiak sortzen dira”.

BEKAK Beka bat lortu eta Bordelera (Frantzia) joan ziren ARTgia guneko proiektuko kideak. Ikasi zuten nola kudeatu zitekeen sorkuntza areto bat, eta irakaspen horretatik eraiki zuten ARTgia bera. Egun, haiek dira beka deialdiak egiten dituztenak; bertara aurkeztutako proiektuen artean haietako batzuk aukeratzen dituzte. Esate baterako, iaz hiru artistek izan zuten aukera haien lanak erakusteko, ARTgia da! beka deialdiari esker.

“Espazio hau arte zirkuitu ofizialetatik harago dauden artistentzako aukera bat da”, dio Aaron Fernandez de Arroyabek

Hasieran ezarritako zutabeei tiraka, proiektuak bide ematen dio hausnarketari ere. “Helburuetako bat da saiatzea artea eguneroko bizitzarekin uztartzen, transformazio bat bilatzen; hobesten ditugu kanpora begira proiekzio bat izan dezaketen proiektuak”, azaldu du Fernandez de Arroyabek. Lekuek dioenez, proiektuek mezu bat behar dute izan, lan estetiko batetik harago. Eta

Banhardt en su actuación de Donostia. JUAN LAZKANO

gaineratu du, batez ere, emakumearen egoera islatzen duten gaiek garrantzia dutela: “Beka deialdiak aurkeztu ditugu, eta proiektuak asko oinarritu dira egun emakumeak bizi duen egoeran”.

“Lortu dugu beka deialdi batzuk ateratzea; diru asko izan ez arren, bada laguntza txiki bat artistek haien lanak produzitzeko eta erakusteko”,

esan du Lekuek. Azpimarratu du iaz hiru laguntza eskaini zituztela, eta aurtengoan lau izan direla. Ane Gebara izango da proiektua aurkezten lehena. Edurne Herran eta Piko Zulueta artistek ere izango dute aukera haien lanak espazioan erakusteko. Baita Sara Rodriguezek eta Alazne Paiuetak osatutako kolektiboak ere. Bien bitartean, sortzaile berriei bidea zabaltzeko lanean jarraituko du ARTgia sorkuntza artistikorako espazioak. Kanpora irteteko asmoa ere badute bertako kideek, nazioartera jauzi egitekoa. Azaldu dute Suediako artista batek haren lana erakutsi zuela espazioan, udan, hilabete batez. Eta gaineratu dute kolektiboko bi kidek ere oraintsu aukera izan dutela kanpoan haien lanak erakusteko zein bertako funtzionatzeko eratik ikasteko. Rebeka Marin Eslovakian dago, eta Iñaki Landa, berriz, Grezian. Arte egarriz dagoen orok, beraz, badu aukera espaziora gerturatu eta bertako lanen bidez hausnartzeari ekiteko. Badu aukera arteak sortzen duen argitasunaz gozatzeko.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

69020. mapa: ‘amor’ / ‘amour’

maitasun maitetasun maitarzün amor(e) amo(d)io amorio kariño gureixen gureixete nai izete naitasun naikeri onginai lastantasun bestelakoak

- “gureixen” superlemaren barnean erantzun hauek bildu dira: gureixen, gureixin, guresan, guri ixen, gurixen, gurixin. - “gureixete” superlemaren barnean erantzun hauek bildu dira: gura ixate, gureixete, gureixite, gurexete, gurixete. - “nai izete” superlemaren barnean erantzun hauek bildu dira: nai, nai izete. - “maitasun” superlemaren barnean erantzun hauek bildu dira: maita, maitason, maitasu, maitatzia, maite, maittasun, maitte, mattasun, matte, maitasun. - Bestelakoak: berthüte (Eskiula), enamoraute (Lemoa), konfidantxa (Altzai).

Gaurko mapak bost eremu nagusi marrazten ditu: erdialdean maitasun, Iparraldean osoki eta Hegoaldeko zenbait lekutan amodio; Bizkaiko eremu batean, amore, eta han-hemenka gura eta nai.

Leioa: Amore itzelá, biskotasun bet. Etxebarri: Elixan esaten dau abadiek [“maitasun”]. Dima: Bea maitásune baño oindikarren karíñoa geao dok, beroaua dok. Ataun: Maitásuna dáukenák ongínaia dáuke, baño maitásunik eztaukenák txarkínaia dauké. Etxalar: Ta bersuk ere eztie ola? “Amodiozko penak bertso berrietan...”. Ezterenzubi: Amore hunak eta amore tzarrak. Behorlegi: Guk etxiu enpleatzen [“maitasuna”], kantietan da entzuten dixiu, bana... Domintxaine: Aphezek “maitasun” erraiten.

Maitasun hitza gero eta erabiliagoa da erdialdean. Amodio / amorio hitza, aldiz, nagusi da Iparraldean. Han-hemenka ere ikusten da Gipuzkoan. Amore bera gutxi baizik ez da bildu eremu horietan.

nai diot (nork-nornori) eredua erabiltzen zituela:

Bost eremu horiek hirutara erraz ekar daitezke: - Euskarazko ondareko hitz eratorria: maitasun, maitetasun.

Nai, onginai, gura eta gure agertu dira. Nai hitzak eremu txiki bat marrazten du Alkotz inguruan. Bizkaieraz gura eta nai sinonimoak dira: latinezko “gula”-tik dator (ahoa).

- Gaztelaniatik etorritako amodio, amorio, amore. - Gaztelaniatik etorritako kalkoa: nai, onginai, gure, gura.

Nai dela-eta, forma hau Gipuzkoan gaur ez da kasik batere bildu. Badakigu, ordea, Donostian bizi zen Bilintx kantugileak bai maite dut eredua, bai

“Loriac duan intza bezela Maite det dama gazte bat Nik ainbat iñorc nai dizunikan Arren ez zazula uste”


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.