Ortzadar 27/07/2019

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko uztailaren 27a. 605. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

MIKEL LERTXUNDI ‘Orekaren bila’ izenpean, bere ibilbidean egindako lanak ikusgai ditu Bilboko Rekalde Aretoan -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ONDARROA

Biraka dauden errotak ‘Errotak’ diskoaren aurkezpen biran murgilduta dago Hara bikoa udan. Donostian, Tafallan, Ondarroan eta Elgoibarren eskainiko dituzte hurrengo kontzertuak AINHOA LORES

II

BILBIDE laburra baina oparoa du egina Hara taldeak. Bi disko dituzte kalean: Adikzioak, minak eta desirak (2017) eta Errotak (2018), eta hainbat kontzertu dira horren lekuko. Hiru urte pasatu dira Jon Iparragirre Kirru abeslari eta gitarra-jotzaileak Julen de Diegorekin eta Gorka Ruizekin batera taldea sortu zuenetik. Hastapenetik, baina, Kirru da taldean jarraitzen duen bakarra. “Hirukote moduan hasi ginen eta bikote moduan gaude orain. Egia esan, taldea sortzeko asmoarekin nenbilenean, bikote formatuak asko erakartzen ninduen, eta azkenean halaxe bukatu dugu”, kontatu du abeslariak. Taldekideen sartu-irtenak, hala ere, beti “arazo” izaten direla aitortu du, “krisi antzeko bat da taldearen dinamikan, oztopo horri aurre egiteko energia eta denbora dedikatu behar dizkiozulako, baina egia esan, taldearen dinamika ez da eten, eta indartuta atera gara”. Gaur egun Aitor Lazkanok eta Kirruk osatzen dute taldea eta momentuz, bikote moduan jarraitzeko asmoa dute. Gai sozialak, politikoak, zein intimistak (amodioa, desamodioa, bakardadea…) jorratzen ditu bikoak bere kantuetan. “Batzuetan gaiak beste batzuekin nahasten dira, azken aldian entzuten den bezala, pertsonala ere politikoa baita. Hitzak ez dira oso esplizituak eta jendeak era ezberdinetan interpretatu izan ditu”, dio abeslariak.

Errotak da bigarren diskoari izena ematen dion kantua, eta hemen David Bowieren Heroes abestia etor dakioke bati baino gehiagori burura. “Ahotsaren lehen bi silaben melodian antzekotasun bat duela esango nuke –uste du Kirruk–. Zantzuren bat badu, baina bi kantuak oso ezberdinak dira bata bestearengandik. Abestiaren arima sortu nuenean, grabatu egin nuen ideia, eta artean hitzik ez zuenez, Bowie izena jarri nion zirriborroari, abestia identifikatzeko. Kuriosoa izan zen, zeren abestia behin amaituta zegoenean, Baga Bigako Ritxi Aizpururi bidali nion eta berak ere Bowieren abesti bat gogorarazten ziola esan zidan, nik aurretik berari ezer esan gabe”, kontatu du abeslariak. GENERO ANIZTASUNA Estilo aldetik, 90eko hamarkadako rocka, metala… igartzen da abestietan, doinu gogorrak lasaiagoekin josiz. Hainbat musika generotatik edan du taldeak: “jotzen hasi nintzenean, metala zen nagusi. Ondoren, adinarekin, estilo ezberdin asko entzun izan dugu: hardcorea, postcorea, stonerra, popa edota oso eklektikoak izan diren taldeak. Guzti horrek, azkenean, eragina du sortzerako orduan”, dio abeslariak. Horrexegatik, hain zuzen ere, Hararen abestiak bata bestearengandik ezberdinak dira. Hala ere, bikoak beren abestiei komunean duten zigilu bat eman die, entzundako musika guzti hori beren galbahetik pasa baitute. “Abestiek sentimendu bat sorrarazten badigute, aurrera egiten dugu.

Aitor Lazkanok eta Jon Iparragirrek osatzen dute Hara taldea. LEIRE URRUTIA Entzuleari zerbait esan edo berau hunkitzeko gai badira, poztasun handia da guretzat”.

Hurrengo kontzertuak

A

buzturako lau zuzeneko lotu ditu jada Hara taldeak: hilaren 8an, esaterako, Donostiako Tabakaleran eskainiko dute emanaldia, formatu akustikoan. 15ean, berriz, Tafallako txosna-gunean izango dira; 16an Ondarroako jaietan arituko dira, Esne Beltza taldearekin batera, eta, 31n, Elgoibarren. “Udazkenerako ere kontzertu batzuk lotuta ditugu jada. Momentuz behintzat, gure errotak biraka jarraituko du”.

Bildumako hirugarren kantuan Tennessee Williams antzerkigileari omenaldia egin dio taldeak. “Bere antzerki obra bat irakurri nuen, La gata sobre el tejado de zinc, eta letra idazteko inspiratu ninduen”, kontatu du Kirruk. “Giza harremanen azalkeriaz eta, esan edo aitortu gabeko egien inguruan dihardu: aitortu gabeko homosexualitateaz, kodiziaz, dekadentziaz, heriotzaz… asko gustatu zitzaidan liburua eta horrexegatik abestiari Tennessee izena jarri nion, idazleari gure omenaldi xumea egiteko”. Diskoan badira baita ere bere herritik ihes egin behar duen pertsona bati buruzko kantua (Ihesaldia) edota feminismotik gizonek egin beharreko aldaketen inguruko beste bat (Desikasten). Hararen bi lanak Axular Arizmendiren AME Estudioan grabatu dituzte, baina Kirruren iritziz, bigarrenak hobeto islatzen du taldea, “lehen

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Haizea Berrocal Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

diskoaren ondoren, Arizmendi bera zuzeneko teknikari gisa ibili zen askotan eta taldearen soinua eta energia ezagutzeko beta izan zuen. Errotaken soinua gordinagoa da, kontzertuetan entzun daitekeenarekiko fidelagoa”, iritzi dio abeslariak. LEKUA EGINEZ Gutxika musikaren panoraman “lekutxoa” egiten ari direla nabarmendu du Hara bikoak. Bigarren lan honekin kontzertuak errazago ateratzen ari zaizkie, eta zuzenekoetan inoiz baino erosoago sentitzen ari direla onartu dute. Kontzertuak han eta hemen eskaintzen ari dira udan, eta orokorrean harrera ona izaten ari direla diote. Azaldu dutenez, abestiak diskoan grabatu eta zuzenean jotzen joan ahala aldaketa batzuk egin dituzte: “bueltaren bat luzatu, akorderen bat aldatu, ahotsaren melodiaren bat erraztu…aldaketa batzuk badaude, baina, orokorrean, kantuen esentzia berbera da”. Hirugarren disko baterako ideiak ere badituzte, “baina patxada gehiago hartuko dugu hura prestatzeko”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko uztailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Telesailen kontra

Fikzioa 1. Basa Miren Amuriza. Elkar.

TT

ELESAILEN ekoizpena eta kontsumoa nabarmen hazi da, eta horretan zer ikusia izan du plataforma digitalen bultzadak, betiko telebistaren esparrutik etorritako ahaleginez gain. Gaiak, bestalde, gero eta espazio handiagoa hartu du komunikabideetan eta, susmagarriki, ikerketa akademikoetan. Horrek guztiak, antza denez, telesailen generoaren prestigioaren hazkundeari lagundu dio, eta badago aurkezten dituenik “literatura” edo “nobela berria” gisa, literatura idatzi xaharra ordezkatzera etorri den behin betiko fikziozko panazea bezala alegia. Eta kontua balitz telesailak literatura txarra, kontsumokoa, bestsellereskoa ordezkatzera letozketela, gaitz erdi. Baina generoaren goreste neurrigabea bilatzen dutenak, zer esanik ez, ez dira horrekin konformatzen, eta altuago destatzen dute beren baieztapen arranditsuekin. Ez dago dudarik telesailen bataz besteko kalitateak gora egin duela: ugaritzearen albo-ondorio hutsa da. Baina, funtsean, ez zait iruditzen gauzak hainbeste aldatu direnik gure gazte garaietatik, eta, ondorioz, telesail on batzuk daude –oso gutxi–,

2. Fakirraren ahotsa erdipurdiko asko, eta txar piloa. Eta pentsatzen dut berez, genero gisa, nekez ordezkatu ahal izango dutela, ezagutza eta plazer iturri gisa, literatura serioak eskaintzen duena. David Foster Wallacek argi zuen hori, esaten zuenean “telebistak eta zinema popularrak eta behe kultura mota gehienak (…) etekintsuak dira hain zuzen onartzen dutelako publikoak plazerra 100eko 100ean nahiago duela, ehuneko 49a plazerrez eta ehuneko 51a minaz osatuta ohi dagoen errealitate bat baino”. Izan ere, gehienek garai bateko foiletoiak arrakastaz esplotatu zituen baliabideak baino ez dituzte errepikatzen: behin behineko arrakastaren kariaz, luzamenduaren luzapenaren luzatzea, atalak eta denboraldiak biderkatuz; cliffhangerraren abusu neurrigabe eta agerikoa; manikeismoa eta pertsonaia/istorio unidimentsionalen nagusitzea, etab. Are txalotuenek, Lost-etik Game of Thrones-era, The Sopranos-etik Breaking Bad-era, The Walking Dead-etik Stranger Things-era harri beretan egiten dute oztopo, eta ez dut haietan aurkitzen kontsumoko produktu on batek eskainitakoa baino maila handiagoko pozbiderik. Ez gutxiago, baina ezta gehiago ere.

Egia da badaudela salbuespenak. Baina horixe dira, salbuespenak. Gabriel Zaidek ondo azaldu zuen zergatik den horrela, eta zer dela eta telebistak, literatura onarekin konparatuta, desilusionatzen duen beti: “ehundaka mila edo milioika pertsonentzat izan behar duelako interesekoa. Desiragarria da (eta gertatzen da) bikaintasuna publiko handiaren interesekoa izatea, hala telebistan nola liburuetan. Baina, liburuen kasuan, halakorik gertatzen ez bada, ez dago desastre finantzariorik, telebistan bezala.

Pentsatzen dut telesailek nekez ordezkatu ahal izango dutela, ezagutza eta plazer iturri gisa, literatura serioak eskaintzen duena

GAZTE LITERATURA

HAUR LITERATURA

‘Ez naiz isilduko’

‘Besteak ez bezalakoa’

Manuel J. Rodriguez; itz.: Aitor Arana. Ibaizabal. 14 urtetik aurrera. 216 orr. 14 euro.

Ricardo Gomez; itz.: Aintzane Atela. Ibaizabal. 10 urtetik aurrera. 168 orr. 12 euro.

Genero indarkeria, gazteen artean

Desberdintasunetik ikasten

Laura susmatzen hasi da bere lagunetako bat, Maria, aldatzen hasi dela, hiriko mutil batekin hasi berri duen harreman sentimentalaren ondorioz. Egoera jasanezina da eta, zenbait hilabetez horrela iraun ondoren, Mariak mutil lagunarekin apurtzea erabaki du, baina ezin du. Beraz, Laurak esku hartu du, eta zorigaiztoko amaiera ekarri du horrek. Gaztetxoen harreman sentimental bat oinarri hartuta, genero indarkeriaren gaia jorratzen du lan honek, genero indarkeria salatzea, zailtasunak gainditzea, adiskidetasuna, lehen amodioa ezagutzea eta ausardia bezalako balioak landuz.

Samuelek 10 urte ditu eta Asperger-en sindromea du. Autismo mota bat da honakoa. Psikologoak animatuta, egunkaria idazten hasi da; bertan, bere gustuak, lehentasunak eta beldurrak idazten ditu, bai eta bere buruari jartzen dizkion erronka handiak ere. Lehen pertsonan idatzitako lana da ‘Besteak ez bezalakoa’, eta zirriborro itxurako marrazkiz eta zenbakiz beterik dago. Sustatzen dituen balioak ondorengoak dira: gainditzeko grina, elkarri laguntzea, hazkuntza pertsonala, beldurren aurkako borroka, adiskidetasuna, familia-babesa, etab.

3. Derbia Joan Mari Irigoien. Elkar.

4. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

5. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

6. Bizitzea ez al da oso... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

Ez Fikzioa

Telebista behartuta dago bestsellerrak produzitzera: bikainak, onak edo txarrak. Liburuak, ordea, bestsellerrak izan daitezke, baina ez dute zertan. Ekonomikoa da liburu bikain bat egitea, soilik hiru mila pertsonen interesekoa bada ere, eta bestseller asko horrela hasi ziren. Octavio Pazen El laberinto de la soledad-en lehenengo mila aleek urteak behar izan zituzten salduak izateko. Telebista saio bat izan balitz, ez zatekeen ekoiztuko”.

1. Maitasun keinu bat besterik ez

Bai, apokaliptiko nago gaur, zer egingo zaio. Hainbeste telesail distopiko ikusi izanaren ondorioz, ziurrenik.

Samara Velte. Elkar.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Harkaitz Cano. Susa.

Hasier Arraiz. Erein.

2. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

3. Bertsoaren harria Koldo Izagirre. Lanku.

4. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

5. Nik sinisten dizut

ITURRIA: Elkar.


Larunbata, 2019ko uztailaren 27a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

MIKEL LERTXUNDI ESKULTOREA

“Oreka da existentzia ororen ardatza” Eskultore bizkaitarraren 45 urteko ibilbidearen obrak ikusgai daude Bilboko Rekalde Aretoan. ‘Orekaren bila’ izenburu duen bildumak artistaren 30 obra, ikus-entzunezko laburra eta liburua uztartzen ditu. Urriaren 13ra arte egongo da ikusgai ETXAHUN GONZALEZ

O O

SO lengoaia eskultoriko berezia da Mikel Lertxundirena (Berriatua, 1951). Oso goiz egindako aukera da eskulturarena, umetatik bideratutakoa. Lertxundik ez daki bietatik zein aurkitu zuen lehenago, artea ala natura; are gehiago, ez daki berak aukeratu zituen haiek ala haiek aukeratu zuten bera. Harria, egurra eta burdinaren hirukoa beti dago presente bere lanean, noizbehinka ura, airea eta suarekin lagunduta. Bere bilaketa plastikoaren esentzia dira horiek, oreka baten bila beti. Zer aurkituko du bisitariak ‘Orekaren Bila’ erakusketan? Orekaren etengabeko bilaketan egin ditudan ariketen emaitza onenetariko batzuk aurkituko ditu. Eskulturak gehienbat, baina baita zenbait margo ere eskulturen nolabaiteko errepresentazio direnak ere, fikziozko paisaia desertiko handi batera eramanda. Eskulturen artean, gorputz bakarrekoak eta hirukoen multzoak daude. Lur gaineko instalazio bat ere bada, obra bakar bezala, nahiz eta berez 33 triptikok osatzen duten. Sarreran, erakusketaren ibilbideari hasiera ematen dion pieza berezi bat dago: hiru piezako instalazio irekia, lurretik hormarantz kokatuta. Eta ibilbidea amaitzeko, beste obra berezi bat aurkituko du azken aretoan, harriz, egurrez eta burdinaz egindako kutxez osatuta. Tapak irekita dituzte kutxek, ikusle bakoitzak nahi duen pentsamendua edota emozioa gorde dezan bertan. Ikus-entzunezkoen aretoan, aldiz, nire pentsamendua eta lan egiteko modua erakusten duen dokumental labur bat ikus daiteke. Zure ibilbidearen errepasoa prestatu duzue, hogeita hamar obretan. Espazioa, lurra eta denbora ikertu izan ditut beti, lurraren oinarrizko osagaiak diren materialen eta elementuen bidez. Harria, egurra eta burdina, hiru elementuak elkarrekin erabiltzen ditut beti nire obretan. Hori da nire lengoaia plastikoa, eta horien arteko oreka bilatzea da nire helburua. Naturak jarri zizkidan eskura hiru materialak, eta baita horiek elkartzeko ideia ere. Orekak bizia ahalbidetzen duela ikasi nuen, eta faktore desberdinen batura behar

dela oreka hori lortzeko. Material bakoitzak bere berezko izaera eskaintzen dio besteei: harriak bere trinkotasuna, burdinak bere indarra, eta egurrak bere gozotasuna. Nola aukeratu duzu zein obrak egon behar duen? Nire 45 urteko ibilbidean mugarri izan diren piezen artean aukeratu ditugu Mikel Onandia komisarioak eta biok, batez ere, 80ko hamarkadatik hona egindakoak. Espazioak garrantzi handia izan du obrak hautatzerakoan. Tailerrean begiratuta, txiki ikusiko zirela ziruditenak gehiago hazi dira aretoan, hango espazioarekin harremanetan jartzerakoan. Horrek aurrez pentsatutako pieza kopurua baino gutxiago jartzea suposatu du. Gure helburua, mostra kronologiko bat eskaintzea baino, espazioarekin ongi jokatzen duen erakusketa muntatzea izan da. Ekarri ditugun artelanak ertainak dira, estiloari dagokionez sinpleak eta irmoak. Presentzia eta indar handia dute eta espazio zabala eskatzen dute, garbitasun eta isiltasun handia inguruan, eta hori lortzera joan gara. Ikusleek esan beharko dute, baina uste dut lortu dugula. Obra txiki gutxi batzuk ere jarri ditugu handien ondoan; horrek asko aberasten du osotasunaren aniztasun estetiko eta formala. Tartean, Rekalde Aretorako ekoitzi dituzun bost eskultura berri daude. Rekalde Aretoa espazio ederra eta handia da, beraz, nire obrek ere handiak izan behar zute-

Harria, egurra eta burdina erabiltzen ditut beti nire obretan, horien arteko oreka bilatzea da nire helburua” MIKEL LERTXUNDI Eskultorea

la ondorioztatu nuen. Bertikalean baino, horizontalean, aretoa ez baita oso altua. Edozein espaziotan lan egiten denean harekin jokatu beharra dago, kokatu nahi dugun piezak bizia har dezan bertan. Bost obra berrietako lau ideia eta lan zaharren birmoldaketak direla esan daiteke, eta bosgarrena, sarrerarako beren-beregi egindakoa. Egia esan, gustura nago emaitzarekin eta badirudi aretoak ere gustura hartu dituela nire lanak. Gorputz bakarreko obra egin beharrean, instalazio gisa planteatu dut, aretoaren sarreran egindako esku-hartze bezala. Betiko hiru materialak erabili ditut, eta material bakoitzari bere bakarkako protagonismoa eskaini diot. Harrizko pieza zoruaren gainean kokatu dut; burdinazkoa, zorutik tente, horman sostengatuta; egurrezkoa, hormatik irten nahian. Hiru piezek, baina, paisaia bakarra osatzen dute. Erakusketan galduta egon daitekeen bisitari bati zein aholku emango zenioke? Nire obrak lehen aldiz ikusi dituen ikusleak, edota artea ikustera ohituta ez dagoenak, pentsa dezake egiten dudan eskultura estiloa arrotza dela. Hain dira forma geometrikoak, sinpleak, trinkoak… Baina hain justu, apaindurarik gabeko sinpletasun horrek ematen du materialaren esentzia ulertzeko gakoa, materiarekin zuzenago eta gertuagotik konektatzeko aukera. Behatzen jarraitu ahala, obrarekin konektatu eta lasaitasuna eta oreka jasoko du ikusleak. Nik lasai eta presarik gabe, patxada handiz begiratzeko esango nioke, eskulturetan erdietsi nahi izaten dudan oreka puntua aurkitzeko, edota ikusle bakoitzari iradoki edo gogora ekarri ahal dizkion sentsazioak identifikatu ahal izateko. Dagoen gunean dagoela, espazioarekin eta obrarekin harremanetan jartzen ahalegindu dadila, bera ere taldearen partaide izango balitz bezala. Erakusketaz gain, zure ibilbidearen inguruko liburua argitaratu duzue. Lertxundi: espazioa, lurra, denbora liburua Maribel Aiertza idazleak eta biok idatzi eta argitaratu dugu, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Berriatuako Udalaren babesarekin. Liburuak nire mundu-ikuskera berezian eta unibertso plastikoan sakontzen du, poema, aforismo,

Lertxundi, Lorea Bilbao foru diputatuarekin, er


Larunbata, 2019ko uztailaren 27a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

rakusketako artelan bati so. HAIZEA BERROCAL

artea

BILBO

usainak. Artegintzan hasi nintzenean bakarka erabiltzen nituen material hauek, baina lasterrera ohartu nintzen bizi garen lurraren oinarrizko osagaiak direla eta gizakiok horien behar handia dugula. Horrela hasi nintzen neure bide eskultoriko pertsonala urratzen. Elkarketa hori praktikan jartzen hasi nintzenean ohartu nintzen orekaren beharraz. Eta 45 urte daramatzat haiekin bueltaka, helmuga batera iristean beste batera abiarazten bainau sormenaren gurpilak. Zelan arakatu naturaren barruan bizi den harmonia hori? Nola lan egin sua, ura eta airearekin? Materialekin daukaten interakzioan dena egin eta desegiteko gaitasuna dutela ikasi dut. Ura harrian bizi da eta harriak bizi du, aireak bizia ematen dio egurrari eta alderantziz, eta suak burdinari forma eta bizitza berria ematen dio. Interakzio sortzaile eta bizi-emaileak interesatzen zaizkit. Elementuak bideo bidez materialetan gorpuztuta ere jarri izan ditut. Elementuen eragina beti dago presente nire obretan, nahiz eta beti fisikoki ikusi ez. Materialak lantzeko erabiltzen ditut eta erabiltzen ditudan materialetan ere haien eraginaren markak daude. Nola deskribatuko zenuke gizakiok naturaren funtsezko elementu horiekin dugun egungo harremana? Inkontzienteki, egunero, beti eta guztiok dugu harremana elementu horiekin, baina komeni da horretaz kontziente izatea, euren balioekin eta arriskuekin jabetuta errespetuz erabili eta zaindu ditzagun. Jakin behar genuke derrigorrezkoak direla gizakion bizitzarako, gure bizi ingurua eta gure izaera fisiko eta emozionala elikatzen baitute, zuzen-zuzenean.

Mikel Lertxundi, Rekalde Aretoko erakusketan. HAIZEA BERROCAL

narrazio eta saiakera forman, irudi bilduma zabal batekin. Katalogoa baino, liburu berezi bat egin nahi izan dugu, Bilboko toki ezberdinetan eskala ezberdineko obrekin erakusketa garrantzitsuak egiten ari naizen urte honetan. Udaberrian, Loraldia jaialdiaren baitan, kaleerakusketa egin nuen neurri handiko obrak Bilboko leku enblematikoetan txertatuz. Orain, neurri ertainekoak txertatu ditut Rekalde Aretoan, eta irailean neurri txikikoak jarriko ditut Juan Manuel Lumbreras galerian. Bion artean kaleratzen duzuen bigarren lana da, ezta? Bai. Duela hogeita hamar urte Lertxundi: euskaradun arte unibertsala liburuarekin argitalpen onenaren Euskadi Saria irabazi genuen elkarrekin. Liburu hartan euskal kulturgile garrantzitsuen kolaborazioak bildu genituen. Oraingoan, artearen eta naturaren leihoa ireki nahi izan dugu, mundutik eta munduari begiratzeko, tokikotasunetik unibertsaltasunera, eta alderantziz. Horretarako, etxeko eta nazioarteko sortzaile eta adituen hausnarketak bildu ditugu: Chihiro Minato antropologo bisual eta artearen teoriko japoniarrarenak; Sabine Heilig arte historialari, idazle eta kurator alemaniarrarenak; Mikel Onandia arte historialari, kritikari eta komisario euskaldunarenak eta baita Jon Gerediaga filosofiako irakasle eta poetarenak ere.

Beti oreka bilatzearen alde. Heldu zara bilatzen zenuen oreka puntu horretara? Une bakoitzean eta uneoro egin beharreko ariketa da hori: bizitza pertsonalean bezalatsu, arte plastikoan. Egoera eta modu desberdinetatik egiten duzu bilaketa eta batzuetan errazago eta bestetan zailago egiten zaizu iristea. Beti ez zara iristen. Prozesuko tentsioetatik eta harremanetatik ikasten dugu eta garatzen ditugu indarguneak eta ahultasunak, bakoitzaren identitatearen edo nortasunaren marka direnak. Gero, horiek osotasunarekin egoki batzea da kontua. Nik eskulturan materialekin egiten ditudan ariketek eta ikerketek berdin balio dezakete bizitza pertsonalerako. Azken finean, orekatik sortzen da bizitza oro eta orekak mantentzen ditu horiek. Oreka da existentzia ororen ardatza, eta oreka lortzeko modu harmoniatsuan batuta egon behar dute inguratzen gaituzten faktore ezberdinek. Eta bide horretan harria, burdina eta egurra beti bidaide. Beharbada nire bizi inguruak eraman nau haiengana. Oso umetan deskubritu nituen artea eta natura. Ez dakit zein lehenago, eta ez dakit nik aurkitu nituen ala haiek aurkitu ninduten ni. Jaio eta bizi naizen ingurua oso aberatsa da harrobiei eta basoei dagokienez. Ume-umetatik ezagutu nuen ere orduko Bilbo industriala, hango burdina, koloreak eta

Orekarik hor ez dago… Inkontzienteki erabiltzen ditugulako gertatzen da hori. Hartu eta erabili egiten ditugu, besterik gabe. Gizakiok ez gara daukagunaren jakitun, zerbait falta dugun arte. Orduan, mundua hankaz gora jartzen zaigu, eta halere kosta egiten zaigu geure jarreren ondorioak izan daitezkeenak onartzea. Eskultorearen eta bisitariaren arteko distantziak nola zaintzen dira? Alegia, iradoki nahi duzuna bisitariarengan eragitea? Arteak interpretazio anitzerako aukera eman behar du; bisitariak edo ikusleak ez ditu zertan egileak sortzerakoan izan dituen kezkak eta burutazioak ikusi behar. Gainera, ez da erraza egilearen lan prozesua eta bere sormenaren iturriak eta helburuak ezagutu gabe haren ideiekin bat egitea. Egileak bere intuizioarekin, pentsamenduarekin eta esperientziarekin egiten du lan, eta ikusleak bere bizi esperientziatik jasotako pertzepzioen bidez ikusten du aurrean duena. Batak erakutsi nahi duena eta besteak ikusten duena ez dira beti bat etortzen, ez behintzat zehaztasunetan. Baina ezagutza baten ondoren, azalpen gutxi batzuren bidez, ez da zaila egileak aurkitu eta transmititu nahi izan duena aurkitzea, oreka, nire kasuan. Ikuslearen eta artelanaren arteko elkarrizketa eragitean dago gakoa, eta horretan espazioak ere egiteko garrantzitsua du. Pieza espazioan ongi kokatzen bada, bizia emango diote elkarri, eta ikusleak hori antzeman egingo du. Bata bestearentzat eginak daudela ikusiko du, baduela mezu bat berarentzat, eta elkarren arteko elkarrizketa horretan sartu egingo da.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Ponpeia erotikoa ANE IRAZABAL @AneIrazabal

SS

Antzinako erromatarrek ez zuten sexua asmatu. Halere, naturaltasunez bizi zituzten harreman sexualak eta lotsarik gabe erakusten zituzten sinbolo erotikoak. Vesubio sumendiaren hirian argi ikusten da hori

ECUNDUS felator rarus . Esaldiak ez dio irudimenari tarte handirik uzten. Bazen behin, Ponpeian, Secundus izeneko gizon bat. Ez zen agintari boteretsua, ezta hiritar ezaguna ere. Baina felazioak egiten zituen. Zer gehiago dakigu? Ezer gutxi. 79. urtean, Vesubio sumendiari eztanda egitea okurritu zitzaionean, laba eta errautsen artean ezkutatu zen esaldia. Urteak, mendeak eta bi milurteko igaro behar izan dira Ponpeiako grafiti hori berriz ere argitara ateratzeko.

“Urtero ia 3 milioi pertsona etortzen dira hirira, eta erotismoaren inguruko bisita turistikoak hazi egin dira”, azaldu du Giacomok

Azalpenak iraun bitartean, Japoniako turistaz osaturiko talde bat sartu da Gela Sekretuan. Gortinak ireki dituzte eta lotsatu egin dira. “Beti gertatzen da gauza bera. Aurpegiak gorritzen zaizkie eta irribarre pikaroa atzematen zaie”, esan du Giacomok. Lotsak gutxi iraun die, ordea. Segituan zakilen harrizko eskulturei argazkiak ateratzen hasi dira. Txundidura hori talde eta herritartasun guztiekin errepikatzen da. Gutxik imajinatzen dute a r k e o l o g i a museoan halako atal erotiko bat aurkituko dutenik.

“Antzinako erromatarrek ez zuten sexua ezkutatzen, baina botere harremanetan oinarritzen ziren harreman horiek”, dio Giacomo gidak

Baina Ponpeian halako ehunka adibide daude. Hiriko galtzadaharriei erreparatuz gero, hamaika fascinum edo zakilen erliebeak atzemango ditugu. Trafiko seinaleak bezalakoak dira: Ponpeiako putetxea non dagoen seinalatzen dute. Putetxera iristean, oraindik agerikoagoak dira grafitiak. “Nik larrua jotzen dut hemen” da bertako esaldi ospetsuetako bat. Hala, turisten helmuga nagusia bilakatu dira Ponpeiako putetxe nagusiak eta terma erotikoak.

Baina, nor zen Secundus? Ziur aski, ez dugu inoiz jakingo. Ezinezkoa da jakitea hari zuzenduriko esaldia laudorioa edo adar-jotzea izan zen. Secundus felator rarus esaldiak ez ohiko felator bat esan nahi du batzuentzat, eta felator bikaina besteentzat. Kontuak kontu, Secundusen gaineko pintada ez da toki honetan sexuari erreferentzia egiten dion grafiti bakarra. Ez horixe. Ponpeian sexualitatea erabiltzen zuten pertsona bat kritikatzeko edo omentzeko. Adierazpen gehienek gizontasunari aipu egiten zioten, gainera. HIRU MILIOI BISITARI Giacomok Ponpeiako Arkeologia Museoan lan egiten du: “Ponpeia Italiako bigarren tokirik bisitatutena da, Erromako Koliseoaren ostean. Urtero ia 3 milioi pertsona etortzen dira hona, eta, azkenaldian, Ponpeia erotikoaren gaineko bisita turistikoak hedatu dira”. Giacomoren ustez, Napoliko arkeologia museoko harribitxia da Il Gabinetto Segreto edo Gela Sekretua, alegia, Ponpeiako sinbolo erotikoen txokoa. Bertan erakusgai daude tamaina eta forma anitzetako zakilak eta jarrera sexualen gaineko koadroak. Artelanik esplizituena, zalantzarik gabe, Pan e Capra eskultura da. Greziako mitologiako Pan ar-tzainen jainkoa agertzen da ahuntz batekin sexua izaten. “Eskultura hau Herculanotik ekarri zuten eta bisitariak txundituta geratzen dira artelana

aurrez aurre ikusten dutenean. Sexualitatearen aldarrikapena oso agerikoa da hemen”, esan du Giacomok.

“Ponpeiako herritarrak ez ziren haien bizitza sexualaz lotsatzen, baina kasu gehienetan ez ziren harreman parekideak. Adibidez, jabeen eta esklabuen arteko sexua askotan islatzen da artelanetan”, jakinarazi du Giacomok: “Egia da antzinako erromatarrek ez zutela sexua ezkutatzen, baina botere harremanetan oinarritzen ziren harreman sexual horiek”.

Ponpeiako Arkeologia Museoko Gela Sekretuan jarrera sexualen inguruko hainbat obra daude ikusgai. A. IRAZABAL

ALTXOR HISTORIKOA Vesubioren hirian, gainera, ia urtero egiten dituzte aurkikuntza berriak. Aberats baten etxean, adibidez, Leda eta Zeusen historia kontatzen duen fresko erotikoa aurkitu dute. Leda Espartako erregearen emaztea zen, baina Zeusek bere egin zuen, zisne bihurtu ostean. Ponpeiako Leda erdi biluzik agertzen da, oso jarrera sentsualean, zisnearen ondoan. Hori hala, sexuaren eta erotismoaren hiria zen Ponpeia, ala hiri guztiak ziren halakoak? Giacomok zera uste du: “Sumendiaren erupzioak denboran geldirik utzi zuen Ponpeia. Izugarrizko altxor historikoa da. Baina sexuaren gaineko adierazpen artistikoei dagokienez, ziur aski, ez zen salbuespen bat”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko uztailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Uda sasoirako gailuak Hondartzan edo igerilekuan ere bideo-jokoez gozatzeko aukerak badira, baina gure behar eta nahietara egokitzen diren gailuak aukeratu behar ditugu. Honatx hainbat gomendio XABIER CALVO (www.gamerauntsia.eus)

U U

DA sasoian, hondartzara, igerilekura edo mendira joan ohi gara, eta denbora luzea ematen dugu toki horietan. Dena ez da uretan ibili eta etzanda egotea, ordea, eta bideojokoez ere gozatu dezakegu momentu horietan. Baina zein gailu eraman dezakegu jokatzeko? Hauxe ditugun aukeren inguruko errepaso azkarra. NINTENDO SWITCH Nintendoren azken kontsola ezin hobea da horrelako uneetarako. Eramangarria da eta joko oso onak ditu. Gainera, beste batzuekin batera jokatzeko aukera ematen digu. Hala ere, kontuan izan behar dugu gailu honek 300€ baino gehiago balio dituela, eta bati baino gehiagori beldurra ematen digu Switch-a erori, hondarrez zikindu edo kolpe bat emateak. Bakoitzaren araberakoa izango da erabakia, beraz.

NINTENDO 3DS, DS, PSVITA, PSP Nintendo eta Sonyren aurreko belaunaldietako kontsola eramangarriak dira. Joko asko eta onak dituzte eta katalogo anitzak. Kontsolak merke topa daitezke bigarren eskuko merkatuetan; eta, gainera, laurak modifikatu daitezke firmatu gabeko aplikazioak erabili ahal izateko, hau da, emulatzaileak sartzeko, adibidez. Honek joko katalogo sinestezin bat uzten digu aukeran. Helburua emulatzaileak sartzea bada, lau aukeren artean PsVita izan daiteke aukerarik onena. Oso joko onak dituen kontsola da. Arrakasta gutxikoa izan zenez, orain oso merke topa daitezke bigarren eskukoak (80€ inguru). Zerbait txarra esatearren, bigarren eskukoak izatean, agian bateriak ez digu hainbeste iraungo. TELEFONO MUGIKORRA Beste aukera bat da. Joko asko atera dira azken urteetan mugikorretarako, eta emulatzaile ugari ere badaude. Gainera, kontsola retroen kasurako, ez da nor-

malean punta puntako mugikorrik behar. Mugikorra ia denok dugun zerbait da, beraz, aukera ona dirudi. Baina joko askotan jokatzeko aginte bat behar da, eta aginte birtuala ez da batere erosoa. Honek bluetooth aginte bat edukitzera behartzen gaitu. Aukera interesgarria, pertsonalki betetzen ez nauen arren. KONTSOLA RETROAK GameBoy, GameGear, Atari Lynx, GameBoy Advance… Orain dela 30 urteko kontsolek ere momentu bikainak bizi ditzakegu hondartzan. Gameboy-ak, adibidez, joko asko izan zituen, eta gaur egun flash Cart-en bidez kartutxo batean joko denak izan ditzakegu. Gainera, Gameboy-ak 4 pila erabiltzen ditu eta asko irauten dute. Game Gear-aren kasuan, joko bikainak ditu eta pantaila koloreduna eta argiztatua du, baina pilek oso gutxi irauten dute. Atari Lynx-a agian aukera txarrena litzateke, pilek ez zutelako asko irauten, eta katalogo aldetik ez dauzka hainbeste joko. Aukera

berriagoen artean GameBoy Advance dago, katalogo bikaina duena. Atera ziren bertsio ezberdinen artean onena pantaila argiztatua duena da, bestela, eguzki izpiekin ez dugu askorik ikusiko. KONTSOLA TXINATARRAK Bai, kontsola txinatarrak dira nire aurtengo hautua. Txinatarrek kontsola ugari ateratzen dituzte, gehienetan NES kontsolaren jokoak emulatuz, eta nahiko kaskar gainera. Baina badira salbuespenak. Batzuetan, hardware aldetik nahiko ondo dauden kontsolak ateratzen dituzte. Adibidez, retrogame rs-97 edo LDK kontsolak. Kontsola merkeak dira, 40€ ingurukoak, pantaila txukuna dute, botoi onargarriak eta bateria iraupen ona. Ondorioz, hardware eta software aldetik nahiko ondo dauden kontsola merkeak ditugu eta emulatzaile ugarirekin: NES, SNES, GameBoy, MegaDrive, Master System, Game Gear, MAME, Neo Geo, WonderSwan, PSX, Atari, Commodore, ScummVM, GameBoy Advance… Nire kasuan, aukera denak eskura izanda, azken honen alde egingo dut, kontsolari zerbait gertatuta ere, galera ez delako handia izango.

Nobedadeak: ‘Dr Mario World’ M u g i k o r re t a ra k o Nintendo-ren apustua da honakoa. NES-erako jaio zen saga famatu honen azken jokoan pertsonaia eta aukera ezberdinak izango ditugu. Uztailaz geroztik eskuragarri dago (IOS eta Android).

‘Dragon Quest Builders 2’ Dragon Quest RPG jokoaren ‘spinoff’-aren bigarren jokoa. Dragon Quest munduan oinarrituta dago eta MineCraft-eko eraikuntza eredu antzerakoekin egingo dugu topo. Joko gomendagarria. (Ps4 eta Switch).

‘Marvel Ultimate Alliance 3: The Black Order’ Switch-erako atera da Marvel munduan oinarritutako joko hau. Akzio Eta RPG joko honetan, lau pertsonaiaz osatutako taldeetan antolaturik Lurra Thanosengandik defendatu beharko dugu. (Switch).

‘Wolfenstein: Young Blood’ Itxura bikaina du Wolfenstein sagako azken jokoak. Oraingoan Parisen girotuko da, eta betiko legez, naziak hiltzea izango da gure misioa. Joko gomendagarria. (Xbox One, PS4 eta Switch).


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

55120. mapa: ‘tijeras’ / ‘ciseaux’

artasi artesi artati gu(r)aize kuri(a)xe bu(u)xi puuxi piruxa haixtur haxtur aixtur axtur

- Ebakitzeko erabiltzen den altzairuzko bi xafla eta atzamarrak sartzeko bi begi dituen tresnaren izena galdetu da. - Herri gehienetan pluralean erabiltzen da, baina ez guztietan. Getxon, adibidez, Ekárrixu ártesi bat jaso da. Laukizen, Ekarri ostesu artasi bet eta Ekarri ostesus ártasik. Azpeitian: “Guáize bát” da; bí beár dienién, “párié” ordún. Montorin: Haixtür eli bat. Dena dela, esan bezala, askotan pluralean jaso da. Legazpin, esaterako: Guráizák, “ekárr´iazu guráizak”, béti “guráizák” ... plurála esáten deu béti. Beste batzuetan, ordea, “pare” erabiltzen da. Lasarte-Orian: Guaize paria, naiz bakarra izan. Luzaiden: Guk “aixtur pare bat”. Saran, pluralean eta “pare” erabilita: Aiztur paré bat; ekátzu aizturrak. Arnegin: “Haiztur paria” erten du guk.

Simetria duten erreferente anitzek bezala, gehienetan pluralean erabiltzen da: “guraize pare bat”, “aiztur pare bat”, “haixtüreli bat”. Getxon, haatik, singularrean erabiltzen dela dio lekukoak: “Ekarrixu artesi bat”. Hiru eremu garbi daude mapan. Bizkaia osoan eta Oñati inguruan artasi da nagusi. Gipuzkoan eta Nafarroa ia osoan, guraize eta aldakiak ageri dira. Zaila da ikustea, baina Coro-

Etxebarria: Gipúskun, “goráisek” [esaten da]. Sondika: Ekarri ostesus artesiek. Arrieta: “Artásixek ekárrixus” esáten da. Ondarroa: Gipuskun, “guraisak” [esaten da]. Mendaro: Elgóibarti góra dána “artásixák” [esaten da]. Hondarribia: “Aizkurra” Nafarroan esaten da; emen ez.

minasen arabera, latinezko forfices ionsorias hitzarekin lotua da guraize forma, eta, ondorioz, gaztelaniazko “tijeras” hitzarekin ere lotura du. Iparraldeko euskalki guztietan eta Nafarroako eremu batean (Baztan, Bortziriak) forma nagusia (h)aiz/xtur da. Hastapeneko -h- ezin da agertu Nafarroan; Iparraldean, ordea, bai: aixtur vs haixtur. Txistukarietan -z- eta -x- agertzen dira: aixtur vs aiztur. Kasu batzuetan hasierako diptongoa desagertu egiten da eta beste batzuetan, ordea,

ez: aiztur, axtur, ixtur, heixtur. Azkenean zubererak bere aztarna uzten du -ü- emanez: haixtür.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.