Ortzadar 260518

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko maiatzaren 26a. 548. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

deia.eus/ortzadar

ENEKO BIDEGAIN “Lurraldea eta herria� liburua kaleratu du baionarrak, euskal identitate batuaren defentsan -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DONOSTIA

Bizitza jolasa ere badelako Bere lehen poema liburua aurkeztu berri du Karlos Cid Abasolok: ‘Keinu konplizeak’. 30 urtean bizitakoa eraman du orrietara. Literaturia jaialdiaren baitan, Zarautzen izango da gaur bere poemak errezitatzen KATTALIN BARBER

II

A euskara ikasi zuenetik hasi zen euskaraz poemak idazten Karlos Cid Abasolo. Hamalau urte zituela ekin zion euskara ikasteari madrildarrak, bertako Euskal Etxean. “Euskara ikasten hasi eta bigarren urtean soneto bat idatzi nuen; euskaraz poesia idazten dudan lehen oroitzapena da”, ekarri du gogora. Euskaraz ez zekien aitona portugaletetarrak bultzatu zuen euskara ikastera eta hari eskaini dio Keinu Konplizeak (Susa), bere lehen poema liburua. Literaturia egitarauaren barnean ariko da bere liburuko poemak errezitatzen, Arantza Plazarekin batera, gaur, 17:00etan, Zarauzko Garoa liburu dendan. Madrilen bizi arren, lotura handia du Euskal Herriarekin. Aspaldidanik euskal hizkuntzari loturik, itzulpengintzan aritua da Cid eta Madrilgo Unibertsitate Konplutensean euskarazko klaseak ematen ditu egun. “Aitonari zor diot liburua, euskara ikasten zergatik hasi nintzen galdetzen didatenean beti bera aipatu izan dudalako, berak bultzatu eta animatu ninduelako”. Liburua definitzen duen hitza jolasa da, Ciden esanetan. Urte luzez tiraderan gordeta zituen poemak berreskuratu, forma eman eta argitara eman ditu orain: “Iazko abuztuan hartu nuen erabakia eta Susa argitaletxeari bidali nizkion”. Aspalditik du harremana Susarekin eta bertako kideen “eskuzabaltasuna” eskertu nahi izan du, Leire Lopez editorearena, batez ere: “Berari esker, batasuna lortu dute poemek”.

Bere bizitza osoko “esperientziak, oroitzapenak, ikusitakoak, bizitakoak eta irakurritakoak” bildu ditu orrietan Cidek. Itzultzaile, irakurle, euskalari eta ikertzailea da Cid eta ofizio horiek guztiak liburuan daudela zehaztu du. ILUNTASUNETIK ARGIRA Iluntasunetik argitasunerako bidea ikusten du Cidek bere poemetan: “Nerabezaroko Karlos eta gaur egungo Karlosen artean bilakaera eta garapena sumatzen da poemetan”, egilearen esanetan. Hasierako poemak ilunagoak eta onirikoagoak dira; azkenak, berriz, “argiagoak, gardenagoak eta ulergarriagoak”. Euskararekin jolasteko borondatea izan du ikasten hasi zenetik eta hitz berriak sortzea eta berreskuratzea gustatzen zaio: “Bobgeldoftu eta negarrontzia, kasu. Ordura arte ez zituen inork erabiltzen”. Ironiaren esparruan gustura sentitzen da Cid eta azken boladako poemetan hizkuntzarekin jolasten jarraitzen du. Lau ataletan banatzen da liburua. Lokamutsa deitzen da lehenengo atala eta, bertan, irudiekin jolasten du Cidek. Bigarren atalen, berriz, ironia da protagonista, Munduaren erregea izenburupean. Arpoia eskuan atalean, ikuspegi indibidualistatik ingurura zabaldu eta munduaren gaineko begirada ironiko eta kritikoa erakusten du autoreak, eta laugarrenean, berriz, Azken apala izenekoa, literatura eta zinemako autoreei egiten die keinu konplizea da. Besteak beste, Holub, Cervantes eta Pretty Woman filmari.

Karlos Cid Abasolo, ‘Keinu konplizeak’ bere lehen poema liburua eskutan duela. RUBEN PLAZA

Historiako musurik luzeena

Z

inemak ere badu bere txokoa Karlos Ciden ‘Keinu Konplizeak’ liburuan eta Alfred Hitchcocken ‘Notorious’ filmeko eszena batean oinarrituz idatzitako poema da ‘Historiako musurik luzeena’. Hala dio zati batek: “Ingrid eta Cary / elkarrengana hurbildu kaixo / elkarrengandik urrundu agur / laztan bat eta gero amildegia / hemen gelditu bi pauso harantz / balsean baileuden/ begi bat begi baten barruan / ezpain bat ezpain baten hondoan / ezin hurbilurrutiago / jira-biraka/ aterantz mahairantz / beti rantz/ (rainoaren uko mitikoa)”. Leire Bilbao idazle ondarroarrak ahotsa jarri dio poema horri eta Aitor Berenguer Goia saridunak osatu du soinua. Poema entzungai dago Youtube plataforman.

IRAKURLE KONPLIZEAK Konplizitatea eragin nahi du irakurlearengan Karlos Cidek eta hortik dator hautatutako izenburua. Konplizitate horretan, ordea, mailak daudela argitu nahi izan du: “Batzuk azkar harrapatuko dituzte keinu horiek poemetan, eta beste batzuk, aldiz, ezkutuan daude: adibidez, Joseba Sarrionandia eta Lizardi agertzen dira poemetan”. Poesiaren “alde ludikoa” aldarrikatzen du Cidek eta berarentzat garrantzitsuena “gustura irakurtzea” da. Narratibara gerturatzen diren poemak dira azken ataletakoak bereziki, eta mikroipuinen antza dute. Generoen arteko mugak hautsi ditu Cidek eta estilo aniztasuna du ikur. Hasierako poemetan hausnarketari toki gehiago egin dio, eta mundua islatu nahi duenean, berriz, narratiba lagun izan du. “Testua bertso-lerrotan

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Javier Colmenero Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

bezala dago eta bukaera konplizea dute: irakurlearengandik irribarretxo bat atera nahiko nuke”, dio egileak. Batez ere, poesia irakurtzera “hain ohituta ez dagoen jendearentzat” pentsatu ditu poemak Cidek. Orain dela gutxi aurkeztu arren, dagoeneko jaso ditu iritziak, eta, besteak beste, liburua in crescendo doala esan diote. Iluntasunetik argitasunera bilakaera bat dagoela, alegia. Poemen artean, bere aitari eskainitakoa (Elegia hortzetako pastari) nabarmendu du. Olerkian, aita hortzak garbitzen ari zela bihotzekoak emanda nola hil zen kontatzen du Cidek. “Aitarena oso bizipen gogorra izan zen eta erabat markatu gintuen. Sentimendua bideratzeko beharra sentitu nuen, dolua egiteko, eta ironiak salbatu ninduen”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Kritikaren sariez

Fikzioa 1. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

U U

RTERO bezala, udaberriarekin eta liburuaren egunarekin batera, (Espainiako) Kritikaren sarien iragarpena heldu da, euskarazko alorrean bi irabazle izan dituena, Luis Garde poesiarenean (Barbaroak baratzean lanagatik), eta Aingeru Epaltza narratibarenean (Mendi-joak izenburukoagatik).

Azkenak bereziki poztu nau, ipuin liburua delako, eta hori, neurri batean, euskal narraziogintzaren sendotasunaren erakusgarritzat har genezakeelako, are gehiago kontuan hartzen badugu 2017ko uztan Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin edo Eider Rodriguezen Bihotz handiegia bezalako lehiakideak zituela alboan, besteak beste. Baina, hori esanda ere, aitor dut Juanjo Olasagarreren Poz aldrebesa bezalako nobela mardula zela nire faboritoetako bat: nobelak, oro har, saritzeko errazagoak iruditzen zaizkit (irakurle klub batean nobela bat ipuin liburu bat eztabaidatzeko eta laburtzeko baino errazagoa den modu berean), eta Poz aldrebesa-k gaiagatik, anbizioagatik eta emaitzagatik hor egoteko aukera handiak zituela iruditzen zitzai-

2. Azala erre dan. Gogoratu nintzen arte Olasagarrek ia ezinezkoa zuela Kritikaren saria berriro irabaztea, lortu zuen aurrekoan, 2005ean, Ezinezko maletak nobelarekin, bururatu zitzaiolako kazetariei erantzutea eskertuta zegoela sariarekin, baina kontuan izan behar zela, edonola ere, pertsona bakar batek erabakitzen zuela nori eman. Ez zuen gezurrik esaten, eta, izan ere, apaltasun erakusgarri hori goraipatzeko modukoa iruditu zitzaidan. Baina saria ematen zuenari, ziurrenik, ez hainbeste, gehiagotan irabazteko aukerak bat-batean murriztu zizkion zerbait. Roma traidoribus non praemiat. Hala baita: urteetan zehar Jon Kortazar izan da Kritikaren saria esleitu duena, hainbestetan ezen, lagunartean, KritikOaren saria deitu izan baitiogu, txantxetan. Orain Javier Rojo ere badabil langintza horretan, bakarrik edo Kortazarrekin elkarlanean, biak baitira, antza, Asociación Española de Críticos Literarios (AECL) delakoak geurean dituen ordezkari euskaldun bakarrak.

goak zirela, espainiar literaturaren tenperatura-neurgailu gisa, Narratiba Sari Nazionalak baino, azken horiek presio politikoen mendeago zeudelakoan, espainiar kritikoen bilkura halako interesetatik libre zegoen bitartean. Nik xeheki azaldu behar izan nien hori agian hala izango zela gaztelaniazko literaturaren alorrean, baina euskarazkoan pertsona bakar baten eskuetan zeudela eta, beraz, ezin zirela inolaz ere Sari Nazionalak baino maila garaiago batean kokatu. Aho bete hortz geratu ziren entzule guztiak.

Ez litzateke horren zaila euskarazko Kritikaren sarien prestigioa berreskuratzea (...) euskal kritikarien arteko botazio sistema gardena antolatzea litzateke kontua

Gogoan dut nola, behin, nazioarteko literaturako kongresu batean, txostengileetako batek kartsuki argudiatu zuen Kritikaren sariak fidagarria-

Nik uste dut ez litzatekeela horren zaila euskarazko Kritikaren sarien prestigioa berreskuratzea, eta alde horretatik proposamen zintzo bat egin nahi nieke Jon Kortazar eta Javier Rojori: euskal kritikari guzti-guztien, akademiko zein prentsako, bando bateko zein besteko zerrenda formala egin ondoren, denen arteko botazio sistema garden bat antolatzea litzateke kontua, eta hortik ateratzen den erabakia bihurtzea haiek AECLra eramango luketena. Planteamendu horrekin sariaren eta euskal literaturaren osasunaren alde ari naizela uste dut.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

POESIA ILUSTRATUA

‘Alardeak, ukatutako plazara’

‘Emakume burugabea’

Maite Asensio, Arantxa Iraola. Berria-Elkar-Jakin. 16,50 euro.

Antxiñe Mendizabal, Iraia Okina. Elkar. 36 orr. 13 euro.

Alardearen gatazka

Askatasun eta maitasun kantua

Irungo eta Hondarribiko alardeen inguruan azken hogei urteotan izandako gatazka aztertu dute Maite Asensio eta Arantxa Iraola kazetariek. Gatazkaren gakoak eta testigantzak bildu dituzte ‘Alardeak, ukatutako plazara’ liburuan. 80 pertsona baino gehiagorekin elkartu dira bi kazetariak: alardeetako partaideak, antropologoak, agintariak, irakasleak, herritarrak… Liburua sei ataletan banatuta dago, eta 25 urtez luzatu den borroka ertz askotatik lantzen dute egileek atal horietan: gatazkaren bilakaera, sustraiak, epaitegietan eginiko bidea, agintarien jarrera, bizikidetza, etab.

Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu bat da, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Ipuin batean bezala kontatzen du bere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, amildegiaren ertzeraino joanda, bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko. Izan ere, emakumeak bere buruaz gabetu beharko du, gorputzean bizitzen hasteko. Mendizabalek haur eta gaztetxoei zuzendutako ipuinak argitaratu ditu, eta helduentzako bere lehen obra da hau. Oikinak ume eta gazte literaturan ilustratzaile bezala eskarmentua ere badu.

Danele Sarriugarte. Elkar.

3. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

4. Neska bat leku... Xabier Amuriza. Elkar.

5. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

6. Zaldi mamarroa Ekaitz Goienetxea. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Alardeak, ukatutako plazara M. Asensio, A. Iraola. Elkar.

2. Genero nahasmendua Judith Butler. Eskafandra.

3. Uda batez Kurdistanen Zekine Turkeri. Elkar.

4. Tretatxu, lapurren gobernadorea Hector Ortega. Txertoa.

5. Filosofiaren defentsak Koord.: Iñigo Martinez. Erein. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

politika

ENEKO BIDEGAIN KAZETARIA ETA IDAZLEA

“Euskaldunon zatiketa sozial eta kulturala berria da, ez ditu ehun urte” ‘Lurraldea eta Herria’ liburua plazaratu du kazetari eta idazle baionarrak, euskal identitate bateratua aldarrikatu eta banaketa administratiboa gainditzeko gakoak bilatzeko asmoz DABI PIEDRA

H H

ERRI edo nazio baten identitate kolektiboa lurraldean oinarritzen da, baina, Euskal Herriaren kasuan, eremu hori zatitua dago aspalditik. Pamielaren eskutik argitaratutako Lurraldea eta Herria liburuan gai horri heldu dio Eneko Bidegainek, banaketa administratiboak euskaldunen kulturan, hizkuntzan eta kontzientzian duen eragina agerian utziz. Euskal nortasuna gordetzeko, ezinbestekotzat du muga administratiboez haragoko elkar ezagutza, zazpi lurraldeetako herritarren artean. Saiakera honek hiru zati nagusi ditu: Atzo, Gaur eta Bihar. Hala, historiari errepaso zabala egin dio Bidegainek, gaur egungo egoerari kezkaz begiratu dio ondoren, eta, azkenik, itxaropenerako bidea ematen duen proposamen multzoa plazaratu du. Ez da Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko arrakala edo euskal identitatea galtzearen arazoa aztertzen dituzun lehenengo aldia. Nondik datorkizu gai honen inguruko interesa? Herriaren batasunaren kontzientzia txikitatik dut, hazi naizen giroagatik, Iparraldeko familia batean baina Hegoaldearekin harreman handia zuena. Ikastolan ere, errefuxiatuen seme-alabak gure ikaskideak ziren. Gero, nire ibilbide profesionalak harreman hori sakondu eta garatzera eraman nau, Euskaldunon Egunkaria-n eta Mondragon Unibertsitatean. Bi aldeetan aritzen naiz, Lapurdin eta Gipuzkoan nire kasuan, eta eguneroko bizitzan mila oztopo dauzkagu: bankuan kontu bat zabaltzeko, zergak ordaintzeko... Edozein gauzatarako nortasun agiriaren zenbakia eskatzen da, baina Frantziako zenbakia luzeagoa da Espainiakoa baino eta errorea ematen du. Pena handia ematen dit arazo horiek maiz sortzen direlako teo-

“ “

Azken hogei urteetan atzerakada bat egon da. Egun, errealitate administratiboek indarra hartu dute, zatiketa harrian zizelkatu dute”

Hizkuntza eta kulturari dagokionez ingurukoak bezalakoak bagara, zer arrazoi geratzen zaigu beste herri bat garela esateko?”

rian Euskal Herriaren proiektuarekin bat egiten duten egitura edo enpresetan. Liburu batean bildu dituzu traba horiek. Bai, kezka horrek bultzatuta, ikusi nuen liburu baterako gaia bazegoela. Egia esan, entziklopedia bat egiteko ere ematen du, arazo guztiak aipatzen hasiz gero, baina errepikakorregia izango litzateke. Adibide batzuk aipatzea ongi iruditu zait, eta gero azterketa politikoago batean ere sartu naiz. Hausnarketa bat egin dut: Zergatik iritsi garen egoera honetara eta konponbideak zein izan daitezkeen.

Euskal Herriaren batasunaren kontzientzian atzerakada nabaritu duzu gizartean azken urteotan? Gaur egungoa ikusita, hori da nik egiten dudan irakurketa. Bereziki azken hogei urteetan, atzerakada bat egon da, lehen Zazpiak Bat leloa zegoen proiektu politikoaren erdigunean. Orain, errealitate administratiboek indarra hartu dute, zatiketa harrian zizelkatu dute. Ez da harritzekoa sinboloen eta hitzen inguruan dagoen eztabaida: Zer da gaur egun Euskadi, País Vasco, Basque Country... orain batzuentzat Euskadi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, edo Ipar Euskal Herrian askotan erabiltzen da Euskal Herria Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarako: Euskal Herriko Laborantza Ganbara, adibidez. Horiek erabat barneratu ditugu, atzera egin du Euskal Herriaren maparen ezagutzak. Gure herriaren osotasuna baztertzeko joera horretan badago konplexu edo lotsen arrastorik? Konplexuak eta lotsak izango dira, bai, abertzaletasunaren irmotasun horretan zalantza sortu izana ere bai. Baina badago beste arrazoi bat: Euskal Herria euskaraz aipatuta badakigu zazpi probintziez ari garela, hala izan da mendeetan. Zalantza erdaretan sortzen da, Pays Basque edo País Vasco ofizialki beste eremu bat dira eta Pays Basque/País Vasco euskarara itzuli nahi izan denean, hor nahastea sortu da. Euskal Herria hitza euskaraz esan nahi ez izatearen arrazoietako bat izan daiteke espainolez edo frantsesez itzulpenak duen errepresentazioa. Gaur egun nagusi den joeraren kontra, euskal nortasunaren oinarrian historia jarri duzu, Nafarroako Erresuma bereziki. Euskal Herri batua existitu zen eta zatitu zen etapaz etapa egindako kolonizazio eta kon-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA

politika

BAIONA

kista baten ondorioz. 1200ean izan zen lehenengo zatiketa handia eta 1512an bigarrena. Hori da zatiketa politikoaren erroa. Baina zatiketa sozial eta kulturala askoz berriagoa da, ez ditu ehun urte. Adibidez, Luzaideko herritarrak beti egon dira Garazira begira. Errepideak hobetu eta Iruñerako bidea erraztu direnean, Luzaideko eta Aezkoakoak hara begira jarri dira. Berriki arte, espainola eta frantsesa nagusitzen hasi ziren arte, harremanak oso naturalak ziren. Euskal identitatearen auzian gerrek izan duten eragina ere aztertu izan duzu zuk. Lehen Mundu Gerra izan zen prozesu baten erpina, hogei urte inguru lehenago Frantzia hasia zen kontzientzia nazionala sortzeko lanean. Konturatu ziren jendea ez z zela frantses senti-tzen eta frantsesik ere e ez zekitela askok. k. Gerran 5.000 euskalldun hil ziren eta beste te 20.000 aritu ziren en Frantziaren alde, han an sentitu ziren frantses, es, bizia eman baitzuten en haren alde. Gerrak eraragin traumatikoa izan an zuen, noski, baina ina Frantzia eraikitzeko tresna eraginkorra ere izan zen. Lurralde eta kontzientzia batasuna berreskuratzearen alde egiten duzu zuk. Bide horretan euskarak zer leku izan behar luke? Ezinbestekoa da, euskarak egiten gaitu euskaldun. Hizkuntza eta kulturari dagokionez ingurukoak bezalakoak bagara, zer arrazoi gelditzen zaigu beste herri bat garela esateko? Hizkuntzak batzen gaitu. Ni euskalduna naizelako sentitzen naiz etxean Gipuzkoan; ez banintz euskalduna izango, Gipuzkoan sentituko nintzateke Alemanian egongo banintz bezala, atzerrian. Euskal Herri batuak euskara batua behar du, beraz. Behar dugu gure artean erraz komunikatzeko, baina, batez ere, euskarari hizkuntza nazionalaren izaera ematen dio batuak. Bestela, hizkuntza etno-kulturala baino ez litzateke izango, hau da, eskualde mailako estatusa izango luke. Honenbestez, euskararen kontrako erasoek euskal nazioaren batasunari ere eragiten diote? Lotsagarria da minorizatuta dagoen hizkuntza baten kontra eraso egitea. Adibidez, Nafarroan euskararen inposizioa salatzen duten alderdiena zinismo hutsa da, euskara Nafarroan mendeetan izan baita jazarria.

Eneko Bidegain kazetaria, idazlea eta Euskal Ikasketetan doktorea da. JAVIER COLMENERO

Zuk barru-barrutik ezagutzen duzu bertsolaritza eta liburuan eredugarritzat jotzen duzu Bertsozale Elkartearen lana, zergatik? Politikariak instituzioen arabera mugitzen dira, alegia, hiru errealitate administratibo,

hiru borondate horiek nahi gabe onartzeko joera dugu. Baina askotan errealitate administratiboa ez dator bat gizartearen eta hizkuntzaren errealitateekin: Bizkaiko eta Lapurdiko herri batzuk elkarrengandik hurbilago egon litezke arlo batzuetan, edo Nafarroa Behereko eta Garaiko herrixka batzuek antzeko beharrak dituzte. Horregatik, herrigintzan, Bertsozale Elkartea eredugarria da, agenda politiko-instituzionalaren gainetik funtzionatzen baitu. Ikusten da zer nolako harreman estuak sortzen diren Euskal Herri osoko bertsolarien, oso antolatzaileen, zaleen... anto artean. Azken batean, arte herri her bat pertsonek egiten dute eta haiek elkarrekin gurutzatzeak rre herri hori sendotzen he du. du Zatiketa gainditzeko Za proposamen ugari pr egin dituzu liburuan, e batzuk egingarriak b eta e beste batzuk ez hainbeste. Utopiara h jo j duzu? Liburuak badu alde idealista bat, nik badakit idatzitako gauza batzuk lortzea, epe motzean behintzat, oso zaila dela. Baina iruditzen zait merezi duela planteatzea, planteatzea ideia ide batzuk emateko edo beste jende batzuk inspiratu daitezen. Herri gisa funtzionatu eta aurrera begiratu nahi badugu, ez ditugu ikusi behar dauden oztopoak, lehenik ikusi behar dugu zer behar dugun eta hara heldu bitartean zer egin genezakeen, pixkanaka helburura heltzeko. Zerumugan egoera ideal bat jarri dut. Muturreko pragmatismo batez jokatzea arriskutsua izan daiteke, pausuak txikiegiak izan baitaitezke. Oztopoak oztopo, baikor izatea da bidea? Nire testuak irakurtzean askok esaten dute Eneko beti da negatiboa. Baina uste dut egoeraren irakurketa ezkorra egiten dutenak direla konforme ez daudenak eta aldaketa nahi dutenak. Baina orainaldiari begira ezkor izateak ez du esan nahi etorkizunera begira ere ezkorra naizenik. Alderantziz, esaten dudanean ez goazela bide onetik, esaten ari naiz ere badugula gaitasuna bide hobe batetik joateko. Herri honek badu gaitasuna aurrera ateratzeko.

Ibilbide emankorra

E

neko Bidegain (Baiona, 1975) Euskal Ikasketetan doktore da eta Mondragon Unibertsitatean dihardu gaur egun. Euskal identitatearen galeraz egin zuen tesia, 2012an, ‘Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian’ izenburupean. Beste zenbait saiakera ere argitaratuak ditu euskal gizartea eta politika ardatz. Giro akademikoa ez ezik, kazetaritza ere ezagutzen du: ‘Euskaldunon Egunkaria’-n eta ‘Berria’-n berriemaile izan zen luzaroan. Gainera, bertso txapelketetan epaile aritzen da.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Palestinako kazetaririk gazteena Janna Jihad du izena, 12 urte ditu eta haren Facebook profila 250.000 jarraitzaile baino gehiago izatera iritsi da. Mugikorraren bidez erakusten du palestinarrek bizi duten eguneroko indarkeria sistentzia baketsuari ekitea”, azaldu du Bilalek, bideokamera eskuan. Janna eta bere ama Nawal mugikorrarekin hurbiltzen dira protestetara. “Oraindik ez diot uzten bakarrik joaten”, azaldu du amak, “txikiegia da eta ez du arriskuaren noziorik”. Jannak manifestazioetan ikusten duen guztia grabatzen du eta ondoren Facebooken jartzen ditu bideoak. Bere freskotasunarengatik jarraitzaile andana lortu ditu eta milaka ikustaldi dituzte kazetari gaztearen erreportajeek. “Hasieran beldur handia ematen zidan soldaduen ondora hurbiltzea, baina egun batean nire lagun Mustafa tiroz hil zuten. Orduan soldadu baten ondora hurbildu nintzen eta zergatik hil zuten galdetu nion. Ez zidan erantzun. Orduz geroztik, manifestazio guztietan parte hartzen dut”, gogoratu du.

ANE IRAZABAL

TT

AMIMI familia oso ezaguna da Palestinan. Zisjordaniaren bihotzean dagoen Nabi Saleh herrixkako herritar gehienak Tamimitarrak dira eta ospetsu egin dute haien abizena. Patriarka, Bilal, kazetari palestinar ezaguna da. Bere emazte Manal, berriz, nazioarteko ekintzaile aktiboa. Eta haien iloba Ahed erresistentzia baketsuaren sinbolo bihurtu da mundu zabalean. Ahed Tamimik nazioarteko lerro-buruak bete ditu, 17 urterekin Israelek kartzelan sartu duelako soldadu bati burukada bat eman ostean.

Tamimitarrek gas negar-eragile poteez osaturiko bilduma bat dute etxearen aurrean. Bilalek eta Manalek hesi batean eskegi dituzte metalezko pote guztiak. “Munduari erakutsi nahi diogu egunero pairatu behar dugun indarkeria. Batzuetan soldaduek hamar pote jaurtitzen dituzte gure ate ondora. Ezinezkoa da arnastea”, esan du Jannak.

Zerrenda ez hor amaitzen, ordea. Belaunaldi berriak indartsu datoz Tamimitarrenean. Familiako kide txikienak 12 urte ditu eta Janna du izena. Oraindik eskolara doa, baina dagoeneko kazetari palestinarrik gazteena bezala definitzen dute askok. Eta ez da gutxiagorako. Begi argi eta ile iluneko neskatoak energiaz eta ilusioz ekin dio bere “lanbide” berriari. “Osaba Bilalek erakutsi dit bideokamera erabiltzen eta bideoak editatzen. Youtuben kate bat sortu dut, Facebooken albisteak eguneratzen ditut eta Instagramen eta Snapchaten bideoak partekatzen ditut lagunekin”. Jannak Palestinako belaunaldi berria islatzen du, alegia, Israelgo okupazioa salatzeko sare sozialez baliatzen den gazteena. Izan ere, txiki-txikitatik indarkeriaz inguratuta bizi izan da Janna. Bere etxea Halamish kolonia juduaren ondoan dago eta Israelgo armadak zeharo militarizatuta dauka eremu osoa. Nabi Saleheko herritarrek Israelgo okupazioaren kontrako manifestazioak egiten dituzte, ostiralero. 500 biztanleko herrixka zona militar itxia da Israelentzat. Soldaduek baliabide natural guztiak kontrolatzen dituzte. “Halamishen bizi diren kolono juduek urik gabe utzi dute Ein al Qaws izeneko iturri historikoa. Ez digute hara hurbiltzen uzten. Horregatik erabaki dugu erre-

Horregatik, agian, Tamimi familiaren etxea erromesaldi gune bilakatu da azkenaldian. Astero, mundu mailatik etorritako dozenaka kazetarik jotzen dute etxeko atea. Familiak begirunez tratatzen ditu guztiak. Bilalek hala ikusten du: “Guretzat oso garrantzitsua da pairatzen dugun eguneroko indarkeria munduari erakustea. Beraz, ongietorriak dira kazetari, ekintzaile eta kurioso guztiak”.

Janna 12 urteko neskatoa Isralego okupazioa salatzeko sare sozialez baliatzen den gazte belaunaldi berrien ikur bihurtu da Palestinan. Goian, bere etxean gordetzen duten gas negar-eragile bilduma. ANE IRAZABAL

Baina Janna 12 urteko neskatoa da, eta, ume guztiei bezala, kazetariengandik ihes egitea gustatzen zaio. “Lagunekin olibondoetara igotzen gara. Beste herrialde batean bizi naizela imajinatzen dut”. Ametsak ez dizkiote oraindik zapuztu: - “Handia naizenean bost lanbide izango ditut: politikaria, kazetaria, zientzialaria, diseinatzailea eta futbol jokalaria”, adierazi du Jannak energiaz beteta. - “Ez duzu denerako denborarik izango!”, erantzun dio ama Nawalek txantxa artean. - “Bai horixe! Inork ez nau geldituko”, egin dio desafioa.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Badator E3 2018 Mundu mailako bideo-jokoen biltzar garrantzitsuena ekainean izango da, Los Angelesen. Aurten ere aurkezpen ugari eta interesgarriak ekarriko ditu ekimenak. Bideo-jokozaleentzat galdu ezinezko zita XABIER CALVO (www.gamerauntsia.eus)

U U

RTERO bezala, ekainaren erdialdean egingo da Los Angelesen munduko bideo-jokoen biltzar nagusia den E3. Aurten ekainaren 12tik 14ra bitartean egingo da, Hollywood Paladiumen. Ohitura den bezala, konpainia desberdinek hitzaldiak emango dituzte aurreko egunetan, joko berriak aurkeztuz, eta aurretik aurkeztutakoei buruzko informazio gehiago emanez. Doako sarrera izango duen FanFest gune bat ere izango da eta bertaratzen direnek jokoak probatu, musika entzun eta beste jokalari edo sortzaileekin harremanetan jartzeko aukera izango dute. Egunez eguneko agendari begiratuz, hauexek dira zita garrantzitsue-

nak: EAren aurkezpena ekainaren 9an izango da. Ohitura zaharrak jarraituz, FIFA 2019 aurkeztuko dute. Ziurrenik erakutsiko duten joko bat Anthem izango da, hurrengo urterako espero dena. Eta Battlefield berri bat erakutsiko duten zurrumurruak ere hor daude. Ekainaren 10ean Microsoften txanda izango da. Kasu honetan, Crackdown 3 jokoari buruz gehiago jakingo dugu, baita Ori and the Will of the Wisps jokoaren nondik norakoak ere. Baliteke Halo 6 jokoa ere aurkeztea, baita Forza berri bat ere. Horren ostean, Bethesd-aren aurkezpena izango dugu. Une honetan ez dakigu zer proiektu daukaten esku artean, baina aukera han-

diak daude The Elder Scrolls VI (Skyrim-en ondorengoa) izateko ustekabeetako bat. Ikusiko dugu hala izango ote den. Hurrengo eguna, ekainaren 11, indartsu dator. Lehenengo, Square Enix-en txanda da. Kingdom Hearts III-ri buruzko informazio berria emango dute, ziurrenik, baita Final Fantasy VII Remake jokoarena ere. Shadow of the Tomb Raider eta The World Ends With You: Final Remix ere bertan izango dira. Ubisoften aurkezpena izango da ostean. Just Dance 2019 eta Beyond Good and Evil 2 izango dira bertan. Eta agian Assassin’s Creed berri bat ere. Noski, joko berrien aurkezpe-

nak ere ez dira faltako. PC Gaming Show-ren aurkezpenak hartuko du lekukoa, segidan. Aurkezpen honetan PCrako jokoei buruzko informazio berria jaso ohi dugu. Txikiagoak izan ohi dira, baina beti agertzen da zerbait interesgarria. Eguna Sonyren aurkezpenarekin amaituko da. Spiderman-en joko berria erakutsiko digute. Agertzeko aukera handiak dituzten beste jokoak The Last of Us 2 eta Ghosts of Tsushima dira. Ziur egon Kojima ere bertan izango dela Death Stranding jokoa aurkezten ere. Nintendok egingo du azken aurkezpena, ekainaren 12an. Hemen izango dira bidean dauden Yoshi, Fire Emblem eta Super Smash Bros berriak. Horiez gain, Pokemon berriari buruzko informazioa ere espero da. Beste hainbat joko ere presente egongo dira. Spyro Reignited Trilogy eta Metro Exodus jokoez ari gara, adibidez. Baliteke tartean ere Call of Duty berri bat ere agertzea. Espero den beste joko bat Cyberpunk 2077 da. Aurkezpenez gain, biltzarrean zehar joko berriak agertuko dira. Gainera, agertu diren guztien gameplay-ak ikusteko aukerak izango ditugu. Zalantzarik gabe, aurten ere oso itxura ederra dakar E3 azokak.

Nobedadeak: ‘Donkey Kong Country Tropical Freeze’ Abentura berri honetan, Donkey Kongen herrialdeak pinguinoen inbasioa jasan du, eta zeharo izoztuta gelditu da oihana. Askorentzat historiako plataforma onenetarikoa (Switch).

‘Detroit: Become Human’ Film interaktibo hau etorkizunean dago kokatuta. Bertan, errobotak gizakiaren esklaboak izango dira. Egoera horretaz nazkatuta, erroboten matxinada hasiko da (PS4).

‘Marvel Strike Force’ Se gapotoentzako joko honetan, estralurtarrek Lurra erasoko dute. Horren aurrean, Marveleko heroi eta pertsonai zitalek bat egingo dute gure planeta defendatzeko (Android eta IOS).

‘Shin Megami Tensei: Strange Journey Redux’ Hegoburuan zulo beltz bat sortu da. Nazio Batuen Erakundeak ikertzaileak bidali ditu anomalia aztertzera. Zulo hau deabruz beteriko dimentsio baten sarrera izango da (Nintendo 3DS).


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

M. A. Tapia Bego Elexpe

Donostia, 1962 Sitio, año Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.argazkik.com

Datorren Datorren astean... astean... Iskander Unai Endemaño Barrena


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.