Ortzadar 251117

Page 1

ortzadar larunbata, 2017ko azaroaren 25a. 522. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

EIDER RODRIGUEZ Mugako istorioak ekarri ditu paperera ‘Bihotz handiegia’ bere liburu berriko sei ipuinetan -- 4-5. orrialdeak --

deia.com/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko azaroaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

TOLOSA

Dena da itzultzen, ez bada denbora Estilo aniztasuna eta heldutasuna dira nagusi Tenpora taldeak kaleratu berri duen ‘Itzulika’ lanean. Bigarren bilduma honetan ere soinuak besteko garrantzia hartu dute hitzek OLATZ PRAT

M M

UNDUAK eta bizitzak ematen dituen birez hausnartzetik sortu du Tenporak bere bigarren lana, Itzulika izeneko disko luzea. Mundu berria (2015) lanaren jarraipena dela diote, eta esperimentazioarekin eta musikarekin etengabeko jolasean jarraitzen badute ere, taldearen soinua aurkitu dutela, “heldutasuna” topatuko duela entzuleak. Bost musikari eta bost izaerak osatzen dute Tenpora, sorreratik gaurdaino: Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Beñat Barandiaran (gitarra), Juantxo Zeberio (teklatuak) eta Elene Arandia (ahotsa); eta bakoitzaren ibilbide, gustu eta jakituriak soinu eta estilo aniztasuna dakar, ezinbestean, taldera. Hala, Itzulika lan honetan ere jazz-ak pisu garrantzitsua du, baita pop progresiboak ere, baina badirudi elektronika eta rockaren distortsioak ere euren lekua egin dutela Tenporaren sonoritatean, hainbat kantutan entzun daitekeenez.

Postprodukzioan osatu dituzte kantuak, lehen momentuan atera den horri soinu edo elementu jakin batzuk gehituz. MUNDUARI BEGIRADA Sorkuntza berriko bederatzi abesti eta bertsio bat dakartza bildumak, Imanol Larzabalen Zure tristura abestiaren moldaketa, hain zuzen. Soinu anitzak eduki arren, soinuzkoa ez den arloari dagokionez, bada disko osoari lotura bat eta biribiltasuna ematen dion elementu bat: itzulika kontzeptua bera, hain zuzen. Diskoaren izenburua eta bilduma zabaltzen duen abestiaren izenburua izateaz gain, itzulika ibiltzearen ideia disko osoan zehar agertzen doan ideia da. Arandiak azaltzen du horren zergatia: “Gure egunerokoan nahiz historian zehar gauzak errepikatuz doaz. Egu-

Bigarren lan honen sorkuntza prozesuan gehiago askatu direla dio Arandiak: “Aurrekoan ere askatu ginen, baina oraingoan lehen bulkadari garrantzia handiagoa eman diogu. Taldekideek egindako proposamenak edo momentuko sormen edo interpretazioak kontuan izan ditugu, eta ez gara gehiegi obsesionatu azkenean geldituko zenarekin”. Soinu erabatekoa estudioan bertan finkatu dute gero: “Diskoa grabatu aurretik gustatzen zaigu grabazio estudioan ere buelta batzuk ematea, ez baita berdina lokal txiki batean duzun soinua edo taldeak duen soinu erreala”, uste du Arandiak. Hala, froga guztien ostean, maiatza eta ekaina bitartean grabatu zuten diskoa Beasaingo Pottoko Estudioan, Fredi Pelaez teknikariarekin.

nerokoan, esaterako, idazleek behin eta berriz jotzen dute gai konkretu batzuen inguruan idaztera: heriotza, denboraren igarotzea, maitasuna edo zoriontasuna, esaterako. Eta historian zehar ere errepikatzen dira gauzak; errefuxiatuen gaiari buelta asko eman dizkiogu, bereziki. Hor ez da ahaztu behar gu ere izan ginela noizbait errefuxiatu”. Harkaitz Canok halaxe jaso du diskoaren aurkezpenerako orrian: “Europari buruz hirugarren pertsonan hitz egitea da gure defentsa. Baina zer da Europa, iheslari saldo baten biloba saldoa ez bada?”. Gai honek bereziki hunkitzen dien seinale diskoa ixteko osatutako trilogia: gerraren minez eta lotsez, eta itsasoak irensten ez dituztenei bestaldean espero dienaz hitz egiten dute

(oihu ere, uneka) Lesbos eta Lanpedusa latz-ederretan; hori guztia asimilatzeko sentsazio-zeharkaldia da, berriz, Argiak itzali pieza instrumentala. Euskal Herriaren kontzeptuaz eta identitatearen gaiaren bueltan ere etengabe itzulika dabiltzala onartzen dute eta nabari da hori diskoko letretan ere (Itzulika, Munduko Hiritar). Bestetik, giza izaerarekin lotuta doazen gai unibertsalak ere ageri dira Itzulika honetan: maitasuna, bakardadea edo norberaren izatearena, esaterako. Taldeak Harkaitz Cano eta Karlos Linazasoro idazleen laguntza izan du kantuei hitzak jartzeko orduan.

Mundu berriak diskoan Mikel Laboaren Gure hitzak abestiaren

Soinu leun eta atseginen lastairan idatzitako hausnarketa eta hitz sakonak topatuko ditu entzuleak Tenporaren bigarren disko honetan, gauzak argi dituen talde baten gozamenaren eta lanaren emaitza.

Tenporarentzat zer da Tenpora?

P

Hasier Oleaga, Beñat Barandiaran, Elene Arandia, Itxaso Etxebeste eta Juantxo Zeberio. MATTIN ZEBERIO

Editorial Iparraguirre S.A. Jarduneko zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

bertsioa jaso bezala, Itzulika honetan ere ariketa bera egin dute eta Imanol Larzabalen Zure tristura abestia moldatu dute. Arandiak onartzen duenez, “abesti hau izan da, baina beste edozein izan zitekeen”, entzuten duten musikan hasi baitziren moldatzeko kanturen baten bila. “Baina, egia esan, ikusi dugu Zure tristura-k joko asko eman digula beste terreno musikal batzuetan aritzeko: elektronika puntu bat dauka, kantatzeko ere desberdina da... oso aukera ona izan da”, abeslariaren iritziz.

Azala: Ruben Plaza Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

rozesu bat, eta gu haren parte” –dio Elene Arandia abeslariak, galdera horri erantzunez–. Oso argi ditugu gauzak. Euskal Herrian kulturaren egoera dena da, eta guk gure bidea zein den, behintzat, argi daukagu. Oso argi daukagu, esaterako, ez garela irrati komertzialetan jartzeko talde bat. Gure lanarekin gozatzea da gure helburu nagusia, entsegu lokal batetik garatutako taldea da Tenpora eta elkartzen garen bakoitzean gozatzen dugu, bai hizketan, bai musika egiten”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2017ko azaroaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Itsaso zikin baten testigu

Fikzioa 1. JenisJoplin

TITULUA: ‘ITZULERA’

EGILEA: MARTIN BIDAUR

ARGITALETXEA: SUSA, 2017

Uxue Alberdi. Susa.

2. 33 ezkil

PP

OETA gazte bati erantsi genizkiokeen topiko guztiak bete arren, Martin Bidaurren (Okzitaniako Tolosa, 1996) lehen poesia liburu hau oroimen onduaren arrakaletan itsasten da. Peru Iparragirre gisa, aurretiaz, Itu Bandarekin Lekore aldizkarian eman zituen argitara orain arte bere lanak. Guztia dastatu duen gazte baten bizipenen argazki eta ametsak bisitatzeko gonbitea da Itzulera. Cioranek zioen legez, sufrimendua da berez gizakiak profitatu dezakeen tresna bakarra nolabaiteko transzendentzia lortzeko, haren hitzetan, denboraren iragaitearen botere jasangaitzaren aurrean, “txotxongilo ez izateko” bide bakarra dugu sufrimendua bera. Bidaurrek anekdota-testigantza pertsonala postal poetiko lazgarriak eraikitzeko erabiliko du, eduki heldu ezinetan ondo baino hobeto moldatzen dela frogatuz. Bizitzan ez egotea ere, txotxongilo ez bihurtzeko beste trikimailu bat izan daitekeela aldarrikatuz. “Munduan egoteko / modurik errazena / ez egotea delako”. Liburua bost ataletan banandua izan arren (poetaren aipu batez ekingo

Miren Gorrotxategi. Elkar.

zaio bakoitzari: Hautsitako souvenir bat, Itxaronaldia, Paris, Uharteak, Hutsuneak oinordetzan), atalok lotzen dituen hari-mehea nabarmendu daiteke argi: poetaren begirada lausotuari esker ehuntzen dena, begia gaztea baino gazteago izan arren, etorkizunak lekarkeena iragan zentzugabean itoko dela jakitun, itzulera testigantza ixteko atrebentzia besterik ez baita. Batzuetan gauza guztien gainetik poeta izan nahi duenaren ajeak agertu arren, eta estetizismo hutsal batean erortzeko joera usaindu daitekeen arren halaber, poetak bizitza ez den bizipen errealetan eta irudi literarioetan hartuko du aterpe, adibidez, Miranderen aho mozkortia eta basatia dager, alkohola liburu osoan zehar isurtzen da, Raymonde poeman, esaterako: “esan didate aspaldi / zahartu zela eta / bakarrik zendu / historiak ahantzia”. Talentu gazteak etorkizuneko galera dekadenteak iragartzen ditu, sinesgarritasunik galdu gabe. Iradokitze nostalgikoen lasterketa zoro horretan urteko poesia liburu onena gauzatu du, ez da gutxi azke-

HAUR LITERATURA

GAZTE LITERATURA

‘Nork agintzen du? Borobilean’

‘Akatsa bat lehenengo lerroan’

Uxue Alberdi. Ilus.: Julen Tokero. Elkar (Katxiporreta saila). 28 orr. 7,50 euro.

Garazi Kamio. Ilus.: Eider Eibar. 10 urtetik aurrera. 84 orr. 12 euro.

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek bizikidetzan oinarritu dute proiektu berria. Katxiporreta saileko liburu berriek Uxue Alberdiren hitzak eta Julen Tokeroren irudiak dakartzate. Nork agintzen du etxean? Eta eskolan? Eta kalean? Galdera horiek egin dizkiote beren buruari oraingoan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Izan ere, eztabaidak sortzen direnean, ez da erraza ados jartzea. Marimototsek, Pupuk eta Loreak, ordea, gaurkoan, eskolan ikasgai garrantzitsua jaso dute: borobilean eseri beharra dago guztien eskariak, kezkak eta sentimenduak entzun eta erabakiak hartzeko.

Iradokitze nostalgikoen lasterketa zoro horretan urteko poesia liburu onena gauzatu du; ez da gutxi azkena izan litekeen lehen liburu baterako

Akatsak konponduz Ingek argi zuen bere bizitzaren lehenengo lerroan akats bat zegoela, eta hori zuzentzen hasteko, bere buruari Gartxot izena jarri zion. Horrenbestez, Gartxot bere benetako izena da orain, eta Inge aldiz, plastikozko izena. Istorio luze bezain aldrebesa eman dezake esandakoak, baina erraz ulertzeko modukoa Haitz eta Noaren ahotik. Gartxoten gelakideak dira Haitz eta Noa, gelako kazetari finak, bertan gertatzen diren istorio eta pasadizoen kontatzaile iaioak. Oraingoan, Gartxoti eta bere lagunei igerilekuan suertatutakoaren berri emango digute.

3. Jainkoen zigorra Alberto Ladron Arana. Elkar.

4. Itzulera Bruno Duhamel. Harriet Ediciones.

5. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

6. Tigre batekin bizi Harkaitz Cano. Elkar.

Ez Fikzioa

Bizitza okagarriaren hordagoa onartuko du gizakiak: herio zentzugabearen aurkako dema histrionikoa lagun, ez dago aukerarik bizitza bizitza ez denean, aukera eza aukera bakar. Funtsean, poesiaren xedea ez da ororen eta ezeren gainean ezer jakitea, zoratu beharrean irudi lazgarri eta ederrak, edertasuna baita iragaitearen aurkako aukera bakarra.

1. Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak

Zalantzarik gabe, Martin Bidaur geratzeko heldu da euskal literaturara, ederto baitaki durunda egiten geure baitan, lirismo dekadente eta jaso baten jabe. Herioren esperoan, ez da gutxi.

J. Manuel Odriozola. Elkar.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Mundua konpontzeko bidean

na izan litekeen lehen liburu baterako, ajeak tarteko. Apika, lerrorik epatanteenak izan ez arren, izugarri onak iruditu zaizkit Uharteak ataleko zenbait poema, Donostia gris bat helmuga eta abiapuntu, irla guztiek iradokitzen duten iheserako bidexka itogarriak ardatz. “...ez esan hodeiak bigunak direla / eguzkiak ez duela erretzen / hiltzeko jaiotzen garela / bizitza bizitza ez den zerbait dela / nik zer dakit”.

Hainbat egile. Berria-Elkar-Jakin.

2. Euskal Herria itsastar... Albaola itsas kultur faktoria. Elkar.

3. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

4. Nora goaz euskalduntasun honekin? 5. ETAren historia... Iñaki Egaña. Txalaparta. ITURRIA: Elkar.


Larunbata, 2017ko azaroaren 25a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

EIDER RODRIGUEZ IDAZLEA

“Bizitzako gauza potoloenak azkazalak mozten ari garenean gertatzen dira” Sei ipuinek osatzen dute Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’ lan berria (Susa). Arina eta egunerokoa zein sakona eta transzendentala nahasita aurkituko ditu irakurleak kontakizun labur horietan JONEBATI ZABALA

M M

UGAKO istorioak ekarri ditu paperera Eider Rodriguezek (Errenteria, 1977), transzendentala eta egunerokotasunaren artean dantzan daudenak. Liburuko sei narrazioetako protagonistek arroztasun sentipena dute eta horren garrantzia nabarmendu du Rodriguezek, bizitzari beste ertz batetik begiratu eta “deserosotasun pixka bat” ekartzearena. “Idazteko plazera berriro aurkitu” du idazleak Bihotz handiegia lanarekin, “presarik gabe eta lasai” idatzi baitu. Laugarrenez narrazioak sortu ditu, izan ere, “horietan zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta bihurgune eta aukera gehiago” aurkitzen dituela dio. Pasa den astean egin zenuen liburuaren aurkezpena. Ze harrera espero duzu lan honekin? Zure lana jendaurrean ‘defendatu’ behar izateak urduritzen zaitu ala ‘feedback’ delakoaren zale zara? Egia esan, ez dakit inor gogoratuko den nitaz, hainbeste urte pasa igaro dira azken liburua atera nuenetik! Normalean baino lasaiago eta harkorrago nago, nahiz eta gustatu, ez zaidan gustatzen liburua “defendatu” beharra. Baina ez dakit, oraingo honetan badut halako jakin-min bat irakurleari zer irudituko zaion jakiteko, liburua partekatzeko. ‘Eta handik gutxira gaur’, ‘Haragia’, ‘Katu jendea’ eta ‘Bihotz handiegia’. Ipuin liburuak argitaratu dituzu orain arte, eta oraingoan ere bai. Gustura sentitzen zara genero horretan? Ez dakit hitza “gustura” den. Gustatzen zaidan generoa da, bai, zenbat eta gehiago sakondu orduan eta bihurgune gehiago aurkitzen dizkiot, orduan eta aukera gehiago... Eta gainera, kontatu nahi izan ditudan istorioek espazio hori eskatzen zuten, ez gehiago eta ezta gutxiago ere. Badago jendearengan nobelarekiko pasio moduko bat... baina ipuin on izan zitekeen nobela txar asko dago.

Hainbat istorio biltzen ditu ‘Bihotz handiegia’k. Badago guztiak harilkatzen dituen zerbait? Uste dut mugako istorioak direla, ez bakarrik muga geografiko edo kulturalari loturikoak, baizik eta bestelako mugei ere: burua eta gorputza, egunerokotasuna eta transzendentala, heriotza eta bizitza, zerua eta lurra, natura eta zibilizazioa, emozioak eta arrazoia, arroztasuna eta egunerokotasuna...

Liburu honekin idazketaren plazera berraurkitu izan banu bezala sentitu naiz, oso libre, lasai eta jolasti”

Mugak marra zuriak bezala imajinatzen ditut, bi aldeen konexio posible bezala. Bi komunitate, espazio, izateko manera, mundu bereizten ditu baina, paradoxikoki, bereizteko balio duen horrek ez ote du balio betiko batzeko? Ezberdin direnak bereizteko nola elkartzeko balio badute mugek, kontraesanek muga horietan habia jar dezakete. Habia horretako arrautzei erreparatu diet, kontraesanei. Eta arrautza horiek kraskatzen saiatu naiz, nahiko mantso, baita errespetuz. Arroztasun sentipena dute sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barru-

tik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek... Baina era berean egunerokoa den horri lotuta eta askatu ezinda bizi dira. Arroztasun printza horiek ateratzen ditu haien lo-lekutik, astindu egiten ditu, haien identitatea zalantzan jartzen, eta beharbada, horietako batzuk ez dira lehenago ziren berberak izango. Edo bai. Baina arroztasuna inportantea da, tarteka beste ertz batetik begiratu behar zaio gure bizitzari edo aldamenekoaren bizitzari, begiradari mugimendua erantsi, begirada aberastu, deserosotasun pixka bat ekarri, inportantea da. Egunerokotasuneko gaiak eraman dituzu paperera. Bai, baina ez horiek bakarrik. Arina eta egunerokoa dena sakona eta transzendentala denarekin nahasita dago, eta ipuin hauetan ere horrela gertatzen dela esango nuke. Adibidez, lehenengoa, heriotza bezalako gai pisutsu bati buruzkoa da, baina heriotzak egunerokotasun diskretuenean duen inpaktuari buruzkoa da ipuina. Hala gertatzen dira bizitzako gauza potoloenak ere, azkazalak mozten ari garen bitartean. Istorioetan bizitza arruntak kontatzen dituzu, baina pertsonaiak konplexuak dira euren barrenean. Ez dago pertsona sinplerik, edo nik behintzat ez dut oraino ezagutu. Itxuraz izan daiteke norbait sinplea, baina behin hazka eginez gero, hamaika ñabardura eta kolore aurkituko ditugu bizitza sinpleenaren atzean. Edo beste modura esanda, oso konplexua da sinple izatea. Lehen ipuinaren izenburua eraman duzu azalera, liburua izendatzeko. Bai, hala egin dut aurreko ipuin liburuetan ere, ipuin batek eman dio izenburua bilduma

Aurretik beste hiru narrazio liburu ditu kalean Eide


Larunbata, 2017ko azaroaren 25a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

er Rodriguezek: ‘Eta handik gutxira gaur’ (2004), ‘Haragia’ (2007) eta ‘Katu jendea’ (2010). RUBEN PLAZA

ERRENTERIA

Arroztasuna inportantea da; tarteka beste ertz batetik begiratu behar da bizitza, deserosotasun pixkat ekarriz”

Badago jendearengan nobelarekiko pasio moduko bat... baina ipuin on bat izan zitekeen nobela txar asko dago”

Oinekin pentsatuz

L

iburuaren azalari garrantzia eman nahi izan dio Eider Rodriguezek, hark jasotzen baititu lanaren inguruan esan nahiko lituzkeenak. Lander Garrok egindako argazkian emakume bat ikus daiteke buruz behera uretan, uretatik kanpo itsasotik zerura begira dauden hankak baino ez dituelarik. Joxe Miel Barandiaranen aipu bat lotu dio irudiari idazleak: “Kultura edo zibilizazio bati buruz jarduteko, lehenago hori bizi egin behar da. Noiz ikasiko dugu lehenengo oinekin pentsatzen, eta gero buruarekin?”

osoari. Uste dut kasu honetan Bihotz handiegia-k bilduman dauden gainontzeko ipuinen kolore asko jasotzen dituela: gorputza, -egia horrek ezegokitasuna markatzen du, inoiz ez baikara egoki... bihotzak gure kulturak maitasunaren ideiara garamatza zuzenean, baina bihotza handiegi izatea ere gaitz bat da... hor joko bat dago, maitasunaren eta gaitzaren arteko solas bat... Ixabel da lehen ipuineko protagonista: senar ohia gaixorik dago, hil egingo da, eta alabak hura zaintzeko eskatuko dio. Hogei urte elkar ikusi gabe eta hasieran ezezkoa ematen dion arren, gero zalantzan jarriko da Ixabel. Sentimendu kontrajarriak sortuko zaizkio prozesu horretan, gainera. Sentimenduak ez dira ia inoiz garbiak izaten, gehiago datoz mordoilo batean, eta Ixabeli ere halaxe gertatzen zaio: indiferentzia, kariñoa, higuina, errukia, pasioa, asperdura, gorrotoa, maitasuna, amorrua... denak nahasian etorri zaizkio, eta ez bakarrik gertatu zaionarekin, gertatu zaion horrek dakarkion nahastearen kontra ere egin beharko du borrokan. ‘Paisaiak’ pasartean, ginekologoarenera doa protagonista eta mioma bat duela esaten diote. Amaiera nahiko kuriosoa du ipuinak, egia esan. Nik uste dut gorputzak barrutik oso kuriosoak direla, edo hala dirudi... Paisaiak-ek barne paisaia horiei, geure barrunbeei egiten die aipamen. Ekografoak egiten du, kasu honetan, paisajista lana, umetokian. Eta umetokiaren jabeak harreman berezi bat sortuko du paisaia horiekin, eta bai, amaiera kuriosoa du, baina umetokian gertatzen diren gauzak ez dira gutxiagorako, ezta? ‘Niregandik espero zena’ ipuinean, neskato baten bizitzako pasarteetan barrena egiten du irakurleak: sexualitatea, familia, lagunak, drogak...

Bai, urtekari moduko bat da. Neskato baten identitatearen eraikuntza nola eratzen den ikus daiteke, baina neskatoarena ez ezik belaunaldi baten eta are neskato hori bizi den herriaren identitate puska baten berri jaso nahi da. Esan izan duzu ez duzula bereziki disfrutatzen idaztean duzunean. Nolakoa izan da liburuaren sortze prozesua? Horretan ere ezberdina izan da liburu hau. Lasai idatzitako liburua izan da, presarik gabe. Ipuin guzti-guztiekin disfrutatu dut, ez bakarrik sormen prozesuan baizik eta baita idazketa prozesuan ere. Okerrena agian azken fasea izan da, berridazketarena, polita baina gogorra ere bai. Ordura arte, ordea, idazketaren plazera berraurkitu izan banu bezala sentitu naiz, oso libre, lasai eta jolasti. Behin liburua idatzita, ahaztu egiten zara ala jarraipena egiten diozu? Dela kritikak begiratuz, irakurleekin kontaktuan jarriz... Ahaztu ez; nahita ere badira jazartzen zaituzten liburuak! Hori bai, behin aurkezpena eginda, saiatzen naiz askatzen. Hori lortu nahi nuke, baina ez da beti erraza izaten, gaur egun, batez ere, beti iristen zaizulako handik edo hemendik esandakoen berri... Begi bat itxita eta bestea zabalik hartu izan ditut orain arte, onak zein txarrak erlatibizatuz. Ez dakit liburu honekin gauza bera gertatuko zaidan. Baduzu beste literatur proiekturik? Deskantsua dator orain ala baduzu oharrez beteriko koadernorik? Oharrez beteriko koadernoak beti dabiltza hortik, eta gutxien espero duzunean harrapatzen zaitu ohar txiki batek, kasu gehiago egiteko eskatuz... Baina bai, orain atseden beharra daukat, patxadaz idatzitako liburua izan da hau, eta probatu eta gero, hurrengoa ere hala izatea nahi nuke.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko azaroaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

LEIOA

Pinturaren lurraldeak ‘Bosteko’ erakusketak geldialdia egin du Leioan, datorren abenduaren 8ra arte. Bertan Usoa Fullaondo algortarrak bost pieza jarri ditu ikusgai. Damaris Pan eta Taxio Ardanazen obrek osatzen dute bilduma AINHOA LORES

Aurtengo ‘Bosteko’ erakusketan parte hartu duten hiru artistak, Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kulturako foru diputatuarekin. BFA

B B

I hamarkada dira Bizkaiko Foru Aldundiak Bosteko erakusketa martxan jarri zuenetik eta dagoeneko sortzaile ugari izan dira euren artelanak ikusgai jarri dituztenak, Basauri, Leioa, Getxo, Arrigorriaga eta Zornotza udalerrietan. Bere sorreratik, erakusketa ibiltaria izan da Bosteko eta erakundeen arteko elkarlana eta Bizkaiko talentu artistikoa laguntzea izan ditu helburu. Oraindik ere hastapenetako xede horiei eusten die egitasmoak. Bere prestakuntza Bizkaian jaso duten artisten erakusketak hartuko dituen Bizkaiko bost udalerrietan zabaldu eta ezagutarazteko plataforma da Bosteko. Edizio honetan Damaris Pan mallabiarra, Taxio Ardanaz iruñearra eta Usoa Fullaondo algortarra izan dira artista aukeratuak. Hautatutako obra multzoari Trantsizio-gunea, pinturaren lurraldea izena eman diote, izan ere, arte diziplina horren eremu guztietan sakondu dute hiru artistek: Figurazio eta abstrakzioaren arteko solasaldian diharduen pintura-lurraldean, bertan pintura bera pertsonaia eta ordezkapen nagusia dela, eta baita koadroaren eta objektuaren arteko trantsiziogunean dagoen lurraldean ere. PINTURA OINARRI Iker Serrano da erakusketa ibiltari honen komisarioa; beraren bidez jaso zuen Usoa Fullaondo artista, ikerlari eta irakasleak ekimen honetan parte hartzeko eskaintza. Azken urte hauetan landu dituen prozesuaren adierazle diren artelanak aurkeztea erabaki zuen Fullaondok: bi koadro eta paretarako hiru pieza. “Nahiz eta azken horiek objektuak izan, lan guztiek pintura dute abiapuntu, bai pintura bera agerian dagoelako eta bai kontzeptuari dagokionez”, kontatu du artista bizkaitarrak. Koadroetan olanak presentzia handia duela nabarmendu du algortarrak, “akrilikoa bera bezain garrantzitsua da, euskarria izateaz gain, lanari balioa gehitzen diolako”. Objektuen materialari dagokionean, berriz, egur zatiak eta goma-aparrak gailentzen dira artista bizkai-

Lan guztiek pintura dute abiapuntu, bai pintura bera agerian delako eta bai kontzeptuari dagokionez” USOA FULLAONDO Artista

Azken urteotan landu duen prozesuaren adierazle diren artelanak bildu ditu Usoa Fullaondok ‘Bosteko’ erakusketan. OSKAR MARTINEZ tarren obretan. “Horien xumetasuna eta zenbait testuingurutan daukaten balio eza azalerazi nahi nituen”, azaldu du Fullaondok. Altzari zatiak, tentsioa sortu eta besarkatzen duten gomak eta euskarri gisa funtzionatzen duten aurkitutako egur zatiak ere agerian daude hiru obra hauetan. Algortarrak azaldu duenaren arabera, eguneroko esperientzia eta tailerreko lan prozesua oinarri duen sortze modu bati erantzuten dioten piezak dira erakusketa ibiltarian ikusgai jarri dituenak. “Aurretik pentsatuta ez dagoen eraikitzeko modua da, aurkikuntzan, akatsetan, baztertutako piezen berreskuraketan eta behin eta berriro bizi izandako esperientzia pusketan datzana”, azaldu du.

ERREFERENTZIA ANDANA Bere obren sortze prozesuan artista ugari izan dira erreferente Fullaondorentzat, “izen gutxi batzuk aipatuko banitu ez nintzateke zintzoa izango”, aitortu du. Lanean hasi zenetik, artista diren eta ez diren pertsona, esperientzia eta testuinguru desberdinek eragina izan dute bere lan egiteko moduan. “2015ean Madrilen ikusi nuen Ree Mortonen erakusketak eragin handia izan zuen nire lan egiteko moduan”, kontatu du. “Horrez gain, Eric Rohmerren El Rayo Verde aipatuko nuke. Henri Matisse ere beti dago hor. Eta orain dela lau urtetik hona, Brian Massumi filosofo kanadarraren afektuaren inguruko irakurketek nigan garrantzi handia izan dutela uste dut. Hala ere, guztiaren gainetik, inguratzen nauten pertsonak eta

eguneroko esperientziak aipatuko nituzke”, jakinarazi du algortarrak. Damaris Pan eta Taxio Ardanez artistak ditu alboan Bosteko egitasmoan Fullaondok, eta, dioenez, erosoa eta oso erraza izan da eurekin elkarlanean aritzea: “Damaris berez estudioko kidea da eta beste hainbat erakusketatan parte hartu izan dugu elkarrekin. Taxio berriz, fakultate garaitik ezagutzen dut”. Hain zuzen, Arte Ederrak ikasten zegoenean izan zuen Fullaondok Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenaren berri. 2000. urtean izan zen hori eta garai hartan, bere bi irakasle zirenek parte hartu zuten erakusketa honetan: Alfonso Gortazarrek eta Alberto Rementeriak. Handik eta denbora batera, Alfonso Bonifacio eta Mertxe Olabe pintoreen lanak

ikusteko aukera izan zuen. Fullaondok oso gogoko zituen artista bi horiek. “Nolabait, hurbil sentitzen ditudan eta aldi berean miresten ditudan artisten obrak biltzen dituen erakusketa izan da Bosteko niretzat”. Fullaondok 2010ean lortu zuen lizentziatura-agiria EHUko Pintura Sailean eta orain bertan dihardu lanean. Arte Graduan eta Ikerketa eta Arte Sorkuntza Masterrean klaseak ematen ditu eta hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu izan du. Horretaz gain, artegintza ere lantzen du. Zornotza, Arrigorriaga eta Basaurin ikusgai izan ostean, Leioan izango da ikusgai Bosteko erakusketa, abenduaren 8ra arte, eta handik Getxora egingo du jauzi, abenduaren 9tik 31ra.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2017ko azaroaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

ANE IRAZABAL (@AneIrazabal)

N N

IZHONIK oroigarri negozio txiki bat dauka errepide galdu baten erdian. Egurrezko dendatxoa da eta arranoen lumak saltzen ditu bertan. Nizhoni navajoa da, hau da, Amerikako Estatu Batuetako amerindiar herririk jendetsueneko kidea. “Gure familiari erreserba honetan bizitzea egokitu zaigu. Lur zati honetan 40.000 pertsona bizi dira”, azaldu digu bere dendatxoaren aurrean.

Navajo herriaren etxea Haien lurrak kendu zizkieten petrolioa ustiatzeko. Egun erreserba itxietan bizi dira eta hainbat natura-parke kudeatzen dituzte. Navajoek bazterkeria sistematikoa pairatu dute, baina beraien ohiturek bizirik diraute

Emakume honen komunitatea ez dago nolanahiko eremuan. Izan ere, Utah eta Arizona estatuen artean dagoen Monument Valley naturaparkea kudeatzen dute navajoek. Hollywoodeko western filmetako agertoki izugarria izan ohi da Monument Valley. John Forden filmek erreserbaren natura basatia erakutsi zuten, bada, XIX. mendeko gerra krudelen eta desjabetzeen errealitatea. Forest Gump filmak, berriz, Tom Hanksen korrikaldia erakutsi zuen eta Thelma & Louise-k bi lagunen ihesaldia. Erreserba tabako marka famatu baten publizitatean ere agertu ohi da. Eta ez hori bakarrik. Bakeroen eta indioen arteko gerren paisaia arrunta ere bada. Monument Valley-k arroken bailara esan nahi du navajo hizkuntzan, eta ez da gutxiagorako. Desertu gorriaren erdian altxatzen diren harri puska handiek forma ikusgarriak dituzte. “Jainkoak sortu zituen lurra eta zerua batzeko. Monument Valley-eko arrokak dauden tokian jarri ziren gure tribua babesteko. Gure erronka da harri sakratuak zaintzea”, adierazi du Nizhonik.

Desertu gorriaren erdian altxatzen diren harritzarrek osatzen dute ‘Monument Valley’. A. IRAZABAL

Horregatik, emakumearen familia osoak lan egiten du natura-parkean. Nizhoniren aita Monument Valleyeko gida turistikoa da. “Goizean goizetik zaldian joaten gara arroken azpitik paseatzera. Inguruan arrano

eta putre erreserbak daude. Eguzkia ateratzen denean, gorriz argiztatzen ditu harriak”, adierazi du. Nizhoniren lau seme-alabak ere erreserbaren baitan jaio dira, alegia, arroken azpian dagoen karabana batean.

Familia osoak lotura sakona du eremuarekin. “Nire aitak parkeko hotel bakarra kudeatzen du”, azaldu digu alabak. Senarrak, berriz, kanpaleku bat dauka eta gauez izarrak ikusteko kanpadendak alokatzen dizkiete

bisitariei. Natura-erreserbara sartzeko beharrezkoa da arratsaldeko seiak baino lehenago iristea. Bertako ilunabarraren edertasunak ez du parekorik. Navajoek dineh deitzen diote haien buruari eta lotura berezia dute ama naturarekin. Tribu amerindiarren mitologiak izarren boterean sinesten du eta uste dute izarrek gidatzen dutela haien bidea. “Jainkoak esan zigun Monument Valley-ra iristeko. Guk kasu egin genion eta han geratu ginen. Inoiz ez dugu lurraldea bakarrik utziko”, dio Nizhonek. ALKOHOLISMOAREN ARAZOA Baina navajoen erreserbak lurralde idorrak eta pobreak dira. Baliabiderik gabekoak. Utah, Arizona eta Colorado estatuen artean bizi dira kide gehienak eta 300.000 pertsonatik gora zenbatzen dituzte estatistikek. Erreserbetan barruan lege lehorra dago indarrean eta ez da alkohol salmentarik onartzen. Izan ere, navajo komunitateak arazo larriak ditu alkoholismoarekin. Langabeziaren eta bazterkeriaren ondorioz, tribu amerindiarrek Amerikako Estatu Batuetako alkoholismo tasarik altuena dute. Nizhonik uste du bigarren mailako herritarrak direla: “Botere guneetatik kanpo gaude. Hemen zaila da lana aurkitzea. Washingtonek ez ditu Amerikako berezko tribuak errespetatzen”. Horregatik, agian, inguru honetako eremuak husten ari dira. Azken urteetan gazteek hiri eremuetara migratu dute, lan aukera hobeen bila. Navajo komunitateetako hezkuntza sistema oso baxua da eta gutxi dira unibertsitate ikasketak egitera iristen diren gazteak. AEBetako gainontzeko tribuak bezala, navajoek haien lurrak galdu zituzten biztanle zuriek petrolioa eta bestelako lehengaiak ustiatzen hasi zirenean. “Lurrak ez ziren gureak, denonak ziren. Navajoek ez dugu jabetza pribatuan sinesten; halere, alboratu egin gintuzten”, kontatu du Nizhonek. Orain erreserba itxietan bizi dira, ezerezaren erdian, baina ez dute amore ematen.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko azaroaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Bego MariaElexpe Sanchez

Sitio, año Bilbo, 1987 Ikus:

Datorren Datorren astean... astean... Iñaki Unai Mendizabal Endemaño

@maria_astrea

Ikus: www.elexpephotoart.com www.facebook.com/InteresArte87


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.