Ortzadar 250519

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko maiatzaren 25a. 596. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘NAPARDEATH’ Zumalakarregi zonbia protagonista duen filmak eman dio amaiera ‘Ataun of the Death’ trilogiari -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

LASARTE

Giza harremanen arrakalak ‘Kabitu ezina’ du izena Aintzane Usandizagaren lehen liburuak. Zortzi narraziotan giza harremanei buruz idatzi du, bakardadea, heriotza, konfort guneak zein maniak hausnarketa gai harturik JONEBATI ZABALA

B B

ETIDANIK izan da ipuin zalea Aintzane Usandizaga (Lasarte, 1988). Denetik irakurtzea gustatzen zaion arren, “harreman berezia” du ipuinekin, eta horri eutsi dio sortzeko garaian ere. Zortzi istorio bildu ditu Kabitu ezina (Elkar) liburuan. Narrazioetako bakoitzak bere istorioa kontatzen du, bakoitza bere testuinguru eta pertsonaiekin. Baina zortzi ipuinak “guztiz autonomoak” diren arren, idazlea konturatu zen bazeudela errepikatzen ziren hainbat “gai, giro edo sentsazio”. “Horietako bati Kabitu ezina deitu nion, ezinegon bat dena, inguruan ez enkajatzearena, norbere baitan ondo ez sentitzearena… Izen hori jarri nionetik, leku gehiago joan zen hartzen, forma eta intentsitate ezberdinekin, ipuinetako pertsonaia ezberdinetan”, kontatu du idazleak. Hala, guztia forma hartzen hasi zen, eta beste ipuin batzuk sortzen jarraitu zuen Usandizagak, azkenik liburu bilakatu zen arte. Istorioen bitartez, Usandizagak paperera eraman nahi izan ditu betidanik arreta ematen dioten hainbat gai, egoera edo jokaera. Nola definitzen dugun gure burua, nola eraikitzen dugun inguratzen gaituen horrekiko eta bizi dugunarekiko... “Interes berezia pizten didate, esaterako, talde harremanek, zer rol hartzen edo ezartzen diren horietan, nola bilatzen dugun oreka taldean bakoitzak duen eginkizunaren arabera, eta hori aldatzen denean nola sortzen diren desorekak”. Bizitza ulertzeko moduak dira horiek, egilearen aburuz, eta egu-

neroko egoera xumeen bitartez, gai horien inguruan sakontzeko saiakera egin du liburuan. HARREMANAK OINARRI Giza harremanek ardazten dute Kabitu ezina, “literaturako gai nagusietako bat”, Usandizagaren esanetan. Harreman mota ezberdinak aurkituko ditu irakurleak narrazioetan: familia eta lagun artekoak, lan eremukoak zein nork bere buruarekin dituenak. Eta horietan sortzen diren tentsioak eta egoerak dira liburuaren mamia. “Iruditzen zait bakoitzak bere izaera eraikitzen duela bere inguruko talde horien arabera ere. Nahiz eta zuk pentsatu oso pertsona bakartia edo autonomoa zarela, horrela sentitzeko talde hori behar duzu. Beti ari gara gure burua eraikitzen, nahitaez, izaki sozialak garelako”.

Noiz bihurtzen da ohitura bat mania?

G

ure inguruan enkajatzearen gaiak pizten dio interesa Aintzane Usandizagari; horri lotuta, konfort eremu eta manien inguruan ere hausnartu du liburuan. “Guztiari aurre egiteko, konfort eremuak eraikitzen ditugu, batzuen kasuan izan daiteke beti konpainia berdinak izatea, leku berdinetan mugitzea, gauzak erabat kontrolpean izatea”. Maniak, batez ere ipuin batean, konfort gune eramangarri bezala ulertzen ditu idazleak. Hau da, zuk eraiki eta zurekin daramatzazu eta “errepikapenaren errepikapenez erosotasun bat ematen dizute”. Ohitura eta maniaren arteko muga lausoa aurkitzen dugu hor, bere esanetan.

NORMALA IZATEAZ Judith, Bengo, Bea… Euren testuinguruaren arabera “normalak” dira ipuinetako protagonistak. Baina zer da normala izatea? Horri buruzko hausnarketa ere egin du Usandizagak, enkajatzeaz eta lekuz kanpo egoteaz. “Pertsonaia hauek, hasieran behintzat, badirudi koherenteak direla, baina denok dauzkagu gure zurrunbiloak, esatera ausartzen ez garen pentsamenduak eta kontraesanak, askotan geuk ere ulertzen ez ditugunak”. Ezohikoak eta batzuetan xelebreak diren egoerek hori aktibatuko dute liburuko pertsonaiengan. Kabitu ezinaren sentsazioa dute liburuko pertsonaiek, egoera batzuen aurrean eroso sentitu ez eta bulkada bat sentitzen dute hortik alde egiteko, “oso sentsazio fisikoa” da, Usandizagaren ustetan. “Askotan sentsazio hori arrazoimena baino lehen dator. Pertsona bakoitzarengan, seguruenik, ezberdina izango da, ipuinetako pertsonaien kasuan: bati eskuak izerditan jarriko zaizkio, besteari urdaila uzkurtuko zaio, hirugarren bati eztarria itxi… Batzuetan arrazoitzera iristen zara eta beste batzuetan sentsazioarekin bakarrik gelditu”. BAKARDADEA ETA HERIOTZA Egunerokotasunean edonork bizi ditzakeen egoerez eta egoera horiek eragindako sentipenei buruz idatzi du Usandizagak. Bakardadeaz, esaterako, eta nola berau pertsona bakoitzarentzat ezberdina izan daitekeen. “Batzuentzat bakardadea da ez edukitzea norekin hartu kafe bat, beste pertsonaia asko jendez inguratuta daude eta badute norekin kafea hartu, baina baka-

Artearen Historian lizentziaduna da Aintzane Usandizaga. RUBEN PLAZA rrik sentitu daitezke, hala ere”, dio idazleak. Sentsazio horien aurrean bakoitzak dituen heldulekuak ezberdinak dira, eta hori ikusiko da Kabitu ezina liburuko pertsonaiengan. Bizitzaz ari den heinean, heriotza ere azaleratu du egileak tarteka liburuan. “Horren aurrean ditugun erreakzioak esanguratsuak dira, gure izatearekin aurrez aurre jartzea da, azken finean”. Umore beltza ere sartu du heriotzaren gaiaren bueltan.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Katiohotsak Logia K. E. Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Liburuan bere burua hustu izanaren sentsazioa du Usandizagak. Idazketak berak “bestela iritsiko ez litzatekeen lekuetara iristeko” balio izan diola uste du, buruan dituen egoeretan sakontzeko modua izan baitu. Aurrera begira, idazten jarraitzeko asmoa du lasartearrak: “gero idatzitakoak liburu forma hartuko duen eta noiz edo nola egingo duen, baina idazten jarraitzeko gogoa, oraingoz behintzat ez zait kendu”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko maiatzaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Paradisu inperfektuak

Fikzioa 1. Basa

TITULUA: ‘ANALFABETOA’

II

ÑIGO Astizen oihanak bildu egin nau berriro, inguratu guztiz, historiaren haizeak eroana eta ekarria sentitu naiz, Baita hondakinak ere (Susa, 2012) hartan bezala, berdin-berdin. Kronikak eta bidaiak ezagutu dizkiogu bitartean, Gaztela-Mantxatik idatzi zigun erraldoiez eta errotez, baina gustura hartu dugu Analfabetoa ere. Irakurtzen ikasteko metodoa dirudi, gauzak ulertzeko modu bat proposatzen digu: “Ni neu ere gurutzatzen naute/ ulertzen ez ditudan hizkuntzek./ Bere herriko kantak abesten dabil,/ adibidez, afrikar talde bat orain./ Ez dakit arrastorik uzten didaten/ edo nik ere ezer uzten ote diedan,/ salbu eta ez bada nire zoriona/ gogoratu dudalako berriro ere/ zer edertasun gordetzen didaten/ oraindik ezezagun zaizkidan gauzek”.

Baita hondakinak ere dago poemategi honen genesian. Haren jarraipen naturala begitandu zait hau. Astiz artista da mikrokronikena, ideia batetik hasi eta beste batera daroa irakurlea ia ohatu barik, planoak nahasten ditu, gaur egunera dakar historia, zidorrak aurki ditza-

EGILEA: IÑIGO ASTIZ

Miren Amuriza. Elkar.

2. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

Astizen koru aberatsean bizitza da, finean, protagonista. Gauza sano konkretuekin azaltzen du berak osotasuna, eta gauza txikiotatik abiatuta kolektiboa ageri da, herria, formarik gabeko eite hori, mendea eta segunduak gurutzatzen diren lekura iritsi den mozkor harrotu bat, eta “ezertan ari ez den neskatxa bat etxeren baten atarian”.

ke prosa poetikoan esateko kazetaritzak esan ezin dituen zenbait egitate: memoria garela, gu ez garela munduaren erdigunea, denbora erlatiboa dela, maitalearekin iratzarri ginela behin goizaldean. Arnasa luzeko poema kiribilduetan nahi du harrapatu Astizek mundu garaikidearen argazki antzeko bat, baina dena hostorea bezala desegin egiten zaio. Normala da hori, eta ederra da ahalegina bera. Liburuko azkena den Hogeita bat poemak hamazazpi orrialde ditu, eta bertara gero eta gauza gehiago gehitu, orduan eta zabalagoa bihurtzen da mendea, eta itogarriagoa gure existentzia bera: “Biztanleriaren % 25ek depresioa eta antsietatea ditu./ Industria farmakologikoak egindako ikerketa./ Biztanleriaren % 0,7k dauka munduko ondasunaren % 45,2./ Credit Suisse finantza zerbitzu etxeak egindako ikerketa./ Biztanleriaren % 0,0000000135135135 da/ gutako bakoitzaren bakardadea./ Munduko biztanleria osoaren % 0,0000000135135135 batek/ egindako gutxi gorabeherako kalkulua./ Igartzen duzu nola doan trinkotzen/ zeure baitan desagerpenaren lanbroa?”.

Gabriel Aresti ager daiteke liburuko errebuelta batean, amerikar poetak ere bai, hiriak non-nahi, leizeak. Idazlearentzat dena da material erabilgarria, dena integratzen du poemaren marko zabalean.

Astiz artista da mikrokronikena, ideia batetik hasi eta beste batera daroa irakurlea ia ohartu barik, planoak nahasten ditu...

Agian horixe da, inflazio hori, arean astuntzen duena irakurketa. Dena dela ez dut uste erritmo kontua denik bakarrik. Izan ere, askotan idazleak tentazioa du balorazioetan sartzeko, alegia, iritzia artez-artez agerian uzteko. Freno efektu bat sortzen du horrek halabeharrez, eta agian deskripzioan sakondu izan balu edo erdizka marrazturik utzi izan balitu zenbait ebidentzia, askoz gertuago utziko gintuen esentziatik. Hala eta guztiz ere liburu ahaltsua da. Argia dauka. Iluna dauka. Biak dauzka.

ZALDI EROA

NARRATIBA

SAIAKERA

‘Hezurren erretura’

‘Moio. Gordetzea ezinezkoa zen’

3. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

4. Analfabetoa Iñigo Astiz. Susa.

5. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

6. Irautera Castillo Suarez. Elkar.

Ez Fikzioa 1. ...Eta segi aurrera Hainbat egile. Txalaparta.

ERAKUSLEIHOA

Miren Agur Meabe. Susa. 240 orr. 129 euro.

ARGITALETXEA: SUSA, 2019

Kattalin Miner. Elkar (Tene Mujika). 140 orr. 15 euro.

Erretzen duen idazkera

Memoria ariketa, ezinegonetik

Sei urte igaro dira Miren Agur Meabek ‘Kristalezko begi bat’ bere azken liburua kaleratu zuenetik . 21 narraziorekin osaturiko ‘Hezurren erretura’ liburuarekin itzuli da lekeitiarra literaturaren plazara. Narrazio guztietan pertsonaia bera da protagonista: haurtzarotik unibertsitatera arteko garaian agertuko da kontakizun erdietan, eta 55 urte inguruko emakume baten lekuan gainerakoetan. Iraganetik orainerako jauziak eginez, bizitakoen gainean gogoetan ariko da, eta askotariko gaiak azaleratuko ditu: gaztaroko kezkak, adiskidetasuna, maitasuna, plazera, bakardadea...

Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egin du Kattalin Minerrek (Hernani, 1988), Tene Mujika bekari esker kaleratu duen lanean. Herrikidea eta lagun mina zuen Aimar Elosegi Ansa gaztea Miner idazle eta kazetariak, eta gertutik bizi izan zuen haren heriotza, duela hamabi urte. Egileak dioenez, ez da biografia liburu bat, nahiz eta pertsona baten bueltan egindako narrazioa den. Hori baino gehiago, Ansaren suizidioaren inguruko “memoria ariketa” egin nahi izan du Minerrek, “ezinegon batetik tiraka”, bere esanetan.

2. Nik sinesten dizut Samara Velte. Elkar.

3. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

4. Moio. Gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Miner. Elkar.

5. Txillardegi eta nazio auzia Hainbat egile. Jakin. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Zumalakarregi zonbiaren azken abentura ‘Napardeath’ filmarekin itxi dute Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariek ‘Ataun of the Dead’ trilogia. Zumalakarregik ezker abertzalea izango du aurkari oraingoan, Antso Azkarra buru dutela ETXAHUN GONZALEZ

O O

zeanoaren beste aldeko pelikuletan estralurtarrek Central Parken lur hartzen duten bitartean, Euskal Herrian zonpiro karlisten eta momia abertzaleen arteko guda ekarri du pantaila handira Napardeath filmak (Katihotsak Logia Kultur Elkartea, 2019). 2011n hasi zuten Ataun of the Dead trilogia itxi dute horrela Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariek. “Guk behintzat, hemen bukatu dugu Zumalakarregi zonbiaren istorioa. Steven Spielbergek laugarrena egin nahi badu Estatu Batuetan, gu laguntzeko prest, baina berak egin dezala”, dio barre artean Iturriozek. Aurreko bi filmetan bezala –Ataun of the Dead (2011) eta Joxean’s Hil Eben (2014)– Napardeathen ere Tomas Zumalakarregi jeneral karlista zonbia da protagonista nagusia. Lehendabiziko pelikulan Zumalakarregi berpiztu zuten bi zientzialari karlistek, Patxi Lopezen agintaldian foruak kolokan ikusi zituztenean. Bigarrenean, zonbi karlisten armada osatu zuen Zumalakarregi jeneralak; Partidu Nazionalista Banpiroko kideek ordea, beraien nagusitasun politikoa eta biziraupena arriskuan ikusi eta Agirre lehendakaria berpiztea erabaki zuten, zonbi karlistei aurre egiteko. Karlistak nagusitu ziren, ez aurretik zonpiro, zonbi eta banpiro, bihurtu barik. Hortxe du abiapuntua, hain zuzen ere, hirugarren pelikulak: Zumalakarregi, zonbi eta banpiro bihurtuta, bere burua euskaldunen errege erreklamatzera joango da Iruñeara. Han ezker abertzalea izango du aurrean, bere boterea berreskuratu nahian, eta Antso Azkarraren momia berpiztuko dute horretarako. Antsok Euskalibor ezpata erabiliko du Amaiurreko momien gudarostea berpizteko eta Nafarroako Erreinua berrezartzeko. Gauzak horrela, bi ahaide nagusien arteko bando gerra gertatuko da. IRUDITEGI KOLEKTIBOA “Ez dago zonbien pelikula nahikorik. Beste bat egin behar dugu, baina oraingoan Euskal Herrira ekarriz eta euskaraz”, prentsatu zuten duela zortzi urte Padinek eta Iturriozek. Hala, 2011n Ataun of the Dead

150etik gora lagunek hartu dute parte filmaren grabaketan. KATIHOTSAK KULTUR ELKARTEA

proiektuari ekin zioten: “Argi genuen trilogia bat izan behar zuela. Lehenengoan Zumalakarregi berpiztu, Agirre Lehendakari banpiroaren aurka borrokan jarri bigarrenean, eta Antso Azkarraren kontra hirugarrenean. Erronka pertsonala bota genion geure buruari, hau hasi eta bukatu behar genuen, eta lortu dugu”, kontatu du Iturriozek. Zuzendariak dio trilogiaren helburuetako bat Euskal Herriko espektro politiko guztian satira politikoa egitea izan dela: “PSEri egokitu zitzaion lehena, EAJri ondoren eta Ezker Abertzaleari azkena. Tartean UPN eta azken urteetan sortutako alderdi moreentzako tokia ere utzi dugu”. Bestetik, euskal iruditegi kolektiboan eragin nahi izan dutela azaldu du Iturriozek: “Gure inguruan geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari da Abraham Lincoln nor den jakitea, eta Tomas Zumalakarregi, Agosti Xaho edo Agirre Lehendakaria ez ezagutzea. Alegia, bizi garen mundu global honetan gehiago dakigu herrialde anglosaxoiei buruz Euskal Herriari buruz baino, eta ahal dugun neurrian, horri buelta ematera etorri gara, euskal pertsonaia historikoak berreskuratu eta eguneratzera”. AUZOLANEAN Auzolanean garatu dute proiektu osoa, baita Napardeath “pastoral zinematografiko” hau ere, trilogiaren azken atala. Zapi hilabete pasa dituzte grabatzen, Euskal Herriko punta batetik bestera, “eguneroko lanek utzi diguten denbora librea baliatuz”. Aurrekontuari dagokionez, 3.000 euro gastatu dituzte orotara Napardeath egiteko eta gehiena catering-era bideratu dutela dio Iturriozek, “garrantzitsuena aktoreek ondo jatea eta edatea baita”, bere esanetan. 150etik gora lagunek hartu dute parte filmaren grabaketan: “Aurrekoetan baino jende gehiago animatu da azken atal honetan. Joxean’s Hil Eben estreinatu genuenetik asko

izan dira gurekin parte hartu nahi zutela esan digutenak eta guk baietz esan diegu guztiei. Parte hartu nahi duenak parte hartuko du, eta pertsonaia berri bat asmatu behar badugu, asmatuko dugu”, azaldu du zuzendariak. Gainera, zonbi pelikulek beti dute pertsonaia bat non txertatu: “Napardeath-eko karlista zonpiroen eta momia abertzaleen arteko azken borrokan, adibidez, 60 pertsona inguru aritu dira kamera aurrean. Hiru egunetan grabatu behar izan dugu azken guda hori eta beraz, ehun lagun inguru gerturatuko ziren guztira eszena horretan parte hartzera”. Gainontzeko atrezzoa lortzeko, bestalde, egizu zuk zeuk filosofiari heldu diote: “Bigarren eskuko dendetan izan gara arropak eskuratzeko eta soldadu askoren uniformeak oihalekin egin ditugu, eskuz. Antso Azkarraren hilkutxa egiteko, adibidez, asteburu oso bat erabili dugu. Ofizialki 3.000 euro gastatu ditugu, bai, baina gutako bakoitzak eskainitako denbora eta eskuz egindako lana ez dugu kuantifikatu”. B SERIEEN KONTSUMITZAILEAK Ataun of the Dead “proiektu periferikoa” dela aitortu du Beñat Iturriozek, mainstream-aren kontrakoa: “Badakigu jendearen gehiengoak ez duela zonbien generoa gustuko eta frikitzat joko dutela gure lana. Gu B aldeko serieen kontsumitzaileak gara, bai, baina argitu nahi dugu trilogiako filmak komedia direla eta ez zonbien beldurrezko film kutreak. Euskal Herriko satira politikoa eta umorea uztartzen dute eta aurreiritzirik gabe ikustera etorri direnek gozatu egin dutela esan digute”. Hamaika erreferentzia literario, kultural eta politikorekin aberastu dute Ataun of the Dead trilogia: “Betidanik ikusi ditugun pelikulak identifikatu ahal izango ditu ikusleak, dela Star Wars, Indiana Jones, The Big Lebowski edotaMonty Ptyhon eta Tarantinoren edozein pelikula. Gabai, Justin Hiriart eta Asisko Urmene-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko maiatzaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

‘NAPARDEATH’-EN

AURKEZPENAK Maiatzak 29 Azpeitiko Soreasu Antzokian, 21:00etan Ekainak 5 Bilboko Kafe Antzokian, 19:30ean Ekainak 7 Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean, 20:30etan Ekainak 8 Doneztebeko zineman, 19:00etan Ekainak 11 Urretxu-Zumarragako gaztetxean, 20:00etan Ekainak 13 Itziarko Andutz biltokian, 20:30ean Ekainak 14 Barakaldoko Hala Dzipo elkartean, 20:00etan Ekainak 15 Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 19:00etan Ekainak 21 Hondarribiako gaztetxean, 19:00etan Ekainak 27, Gasteizko alde zaharreko festetan Ekainak 28, Antiguako txantxerreka gaztetxean, 20:00etan

taren komikietatik ere asko edan dugu”, azaldu du zuzendariak. “Milaka erreferentzia eta influentzia koktelera baten sartu eta zortzi urte hauetan ondu ditugun hiru pelikulak atera zaizkigu, modu natural batean betiere”, ondorioztatu du Iturriozek. Halaber, zuzendariak uste du Euskal Herriko kulturgintzan asko dagoela deskubritzeko: “Horren herri txikia gara non, nahiz eta kultura oso aberatsa izan, gauza asko dauden egiteko. Guk proposatzen duguna apenas egin da hemen, eta horregatik suerta daiteke publikoarentzako arrotza. Euskal zonbien pelikula bat? Lorategi batean lau hostoko hirusta bat aurkitzea bezala da hori: zenbat eta handiago, errazago aurkituko duzu, zenbat eta txikiago, zailago. Horregatik ezin dugu gure burua AEBrekin konparatu”. KATIHOTSAK LOGIA Hogei lagun inguruk osatzen dute Ataun of the Dead trilogia ekoitzi duen irabazi asmorik gabeko Katihotsak Logia Kultur Elkartea: “Gure ezinegon kulturalak bideratzeko asmoz sortu genuen duela urte batzuk Katihotsak Logia, eta horren emaitza izan dira egin ditugun hiru film hauek. Elkarteko bakoitzak badu bere lagun sarea eta horrek lagundu du proiektua hedatzen”, azaldu du Beñat Iturriozek. Trilogia bukatzea lan luzea eta neketsua izan dela aitortu duen arren, pozik dago azken emaitzarekin: “Ikusi nahiko genituzkeen istorioak gurera ekarri eta errealitate bilakatu ditugu, euskal iruditeria eta pertsonaiak uztartu eta gure historia zinemara eraman dugu, euskaraz, gure hizkuntzan. Ezin zaio gehiago eskatu”. Trilogiako filmetako bakoitzean herritik eta herriarentzat eginiko lana ere azpimarratu nahi izan du Iturriozek: “Herri antzerki batetik gertu izan gara hiruretan, non jendeak gogo gehiago izan duen jakintza baino, eta hain zuzen ere, horrek animatu gaitu gu proiektua bukatzera”. Napardeath Euskal Herrian barrena aurkeztea dute helburu orain Katihotsak Logiako lagunek. Emanaldi batzuk badituzte hitzartuta uztaila bitarte, baina kontratazioa zabalik dute katihotsak@gmail.com helbidean.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · DONOSTIA

Euskal kulturaren bilakaerari begirada feminista Graduondoko berria aurkeztu dute UEUk eta EHUk elkarlanean. ‘Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista. Ikerketa, irakaskuntza eta kudeaketa’ izenburupean, euskaraz sorturiko kultur ondarea aztertuko dute, metodologia eta ikuspegi feminista batetik. Ekainaren 5era arte eman daiteke izena UXUE GUTIERREZ

JJ

ra: ikerketa, kudeaketa eta irakaskuntza. Ikerketa esparruan ikerketa feministen, kultur ikerketen eta queer ikerketen alorrak landuko dituzte parte hartzaileek, Ibon Egañak, Iratxe Retolazak eta Ibai Atutxak gidatuta. Kudeaketari dagokionean, kultur kudeaketaren zenbait esparrutan genero ikuspegia txertatzeko estrategiak landuko dira, Haizea Barcenillak koordinatuta. Azkenik, Bigarren Hezkuntzan kultur transmisioa bermatzeari begira kokaturiko ildoa izango da irakaskuntza. Amaia Serrano izango du buru eta Eider Rodriguez, Ibai Iztueta, Idurre Alonso eta Haizea Galarraga izango dira irakasle. Laugarren modulua azken proiektu bat garatzean datza, ikasle bakoitzak aukeraturiko lan lerroaren arabera ezberdin garatuko dena.

AKINTZA orok, iraunkorra izan dadin, ezinbesteko tresna du transmisioa. Horregatik, maiz, ikastetxeetan eta unibertsitateetan errepaso historikoak egiten dira, dela mugimendu baten, dela herrialde baten zein lan diziplina baten bilakaera ulertu eta ezagutzeko. Hori, baina, ikusmolde eta ertz ezberdinetan erreparatuz egin daiteke, jakintza bera transmititzeko hamaika era egonik. Hortaz kontziente, “kultur sorkuntza ikuspegi feministatik aztertzea” helburu duen graduondoko berria ondu dute Amaia Serrano, Haizea Barcenilla, Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña EHUko irakasleek, elkarlanean. Edukia badute: euskal kulturaren alor ezberdinetan orain arte sortu diren lan guztiak. Eta hori aztertzeko, bide bat: “Nola erakusten dute kultur lanek gizartean barneratua dagoen heteropatriarkatuaren izaera? Zein zentzutan lagundu dezakete rol desberdinak identifikatzen, aztertzen eta ulertzen?”. Laukote gidaria galdera askoren erantzun bila murgildu da graduondokoaren eratze prozesuan. Sorkuntza feminista aurkezteaz gain, feministatzat jotzen ez diren sorkuntza lanak ere ikusmolde kritiko batetik behatzea dela asmoa azaldu dute.

ren ezagutza zabal eta aberatsagoa” garatzeko aukera izan nahi du, kulturaren bueltan aztertzen duten edozein lanen aurrean tresna feministak eskuragarri izan ditzaten.

Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista. Ikerketa, irakaskuntza eta kudeaketa izenburupean, urtebeteko iraupena duen graduondokoa eskainiko dute urritik aurrera. Ekainaren 5era arte dago izena emateko epea zabalik. Ikasleen sarrera profilaz honela mintzo dira arduradunak: “Euskal kultura eta feminismoa uztartzeko eta ikertzeko nahia duten ikasleei, kultur instituzioetan dabiltzan profesionalei, irakasle edo irakasle izateko bidean daudenei, herrigintzan kulturan dihardutenei... zuzenduta dago”. Eremu askotan dabiltzanentzat erabilgarri suertatu daitekeela uste dute. Izan ere, ikasketak “euskal kultur sorkuntza-

HURBILPEN GRADUALA Antolaketari dagokionean, lau modulutan egituratu dituzte edukiak, orokorrenetik hasi eta pixkanaka hurbilpen zehatzagoa eginez. Lehen modulua oinarri zabal bat ezartzera bideratuta dago, Euskal Herriko mugimendu feministaren eta feminismoaren inguruko ikerketen ekarpenak baliatuta. “Feminismoak, mugimendu gisa eta pentsamendu zein ikerketa lerro gisa, Euskal Herrian izandako bilakaera lantzeko oinarri bat eskainiko du, ondoren kultur sorkuntzako diziplinak bere testuinguruan ulertzeko”, diote irakasleek. Arte plastikoak, arte eszenikoak, euskal musika eta euskal zinema. Kultur

Amaia Serrano, Haizea Barcenilla, Ibon Egaña eta Iratxe Retolazak gidatuko dute graduondokoa. IKER AZURMENDI

GRADUONDOKOAREN ZEHAZTAPENAK Izena: “Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista. Ikerketa, irakaskuntza eta kudeaketa” Iraupena: 2019ko urriaren 25etik 2020ko uztailaren 17ra Izaera: Erdi presentziala Tokia: Eibar, Markeskoa Jauregia (UEUren egoitza) Ordutegia: Ostiralak (16:00-20:00), larunbatak (9:30-13:30) eta online eskolak Balio akademikoa: 30 kreditu Prezioa: 1.200 € Matrikula-epea: Ekainak 5 Plaza kopurua: 25 Informazio gehiago: EHU eta UEUren webguneetan

sorkuntzak dituen hamaika aurpegi jorratuko dira eskola presentzialetan, alor bakoitzean arituak eta adituak diren irakasleen eskutik. Aurrez aurre garatuko den lehen modulu hau aldi berean online eskainiko da bigarren moduluarekin batera. Ikuspegi historikoari helduko diote pantaila atzeko eskolen bidez, Iratxe Retolazak koordinaturik. Bideo eta online jarduerak baliatuta, eskola presentzialetan landutako diziplina guztien ibilbide historikoa errepasatuko da. Ordura arte ikasle guztiek jasoko dituzte ezagutza berberak, graduondokoaren muina diren jakintzak. Hirugarren modulutik aurrera, berriz, nork bere bidea hautatu beharko du, geroz eta jakintza espezifikoagoak bereganatuz. Hiru zatitan banatuko dira ikasleak, hautagai diren lan esparruen arabe-

ANTZEKOAK, BAINA EZ BERDINAK Graduondokoa bi urterik behin eskainiko da, Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintza Transmisioa tituluarekin tartekatuz. Ikasketa zerbitzu aitzindaria dela uste du koordinazio lan taldeak, baina ildo beretik doazen bat edo beste ere identifikatu dituzte. Kasurako, EHUk eskaintzen duen feminismo masterra edo EKT aditu titulua. “Antzekoak dira, baina badira desberdintasunak”, uste du lan taldeak. Diotenez, “hankamotz” daude aurrez existitzen diren ikasketa horiek, alde batetik edo bestetik. Feminismo masterrak ez du euskal kulturari zuzendua dagoen modulurik; eta EKT-k, berriz, transmisioan jartzen du arreta, feminismoa bigarren plano batean utziz. Era berean, kultur kritika izango du ardatz graduondoko berriak, antolatzaileentzako ezinbesteko elementua baita: “Kulturara hurbiltzeko baliagarriak diren tresna eta diskurtso feministak sortu eta hedatu nahi ditugu, kultur esparruaren premiak eta berezitasunak aintzat hartuta”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko maiatzaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BERASTEGI

A A

ZKEN urteetan amatasunak eskainitako esperientziak eta bizipenak poema bihurtu ditu Ione Gorostarzuk (Berastegi, 1884). Ama hitza “norberak berdefinitu” behar duela uste du, emakume guztien artean “eredu askeago batera heltzeko”. Gorputza, ahizpatasuna eta haurtzaroa bezalako gaiei ere lekua egin die liburuan.

dia. Eta, nahiz ustez kontzienteki eta asko hausnartuta egunero-egunero beste amatasun mota baten aldeko hautu pribatu edo pertsonala egin, ezinegon handia eman dit ohartzeak, esaterako, nola nik, neuretzat eredu “askeago” bat bilatzen nuen bitartean, aldi berean elikatzen nuen, esaterako, amona bezala nire amarengan ustez gainditu nahi nuen iruditeria hori.

Ama izatearen esperientziak bildu dituzu lan honetan. Zelako sentipenak topa ditzake irakurleak? Beldurretik hasi eta pozeraino, maitasunetik hasi eta itomeneraino, tartean hainbat sentipen eta bizipen eta burutazio, kezketatik igarota. Eta galderak, nik uste, galdera asko. Sentimenduak ez dira jarraiak eta koherenteak izaten, eta saiatu naiz epaitu gabe agertzen gorputzean bizi izandako horiek guztiak. Berez, esperientziek eurek bakarrik ez dute eusten liburua, eta sentipen horiek langai gisara erabili ditut literaturarako.

‘Ama’ hitza berdefinitu beharra dago, orduan? Norberak bilatu, eraiki, erabaki beharko luke nolako ama izan ahal edo izan nahi duen. Baina amatasuna ehuneko ehunean maitasunari eta zaintzari lotuta ulertzen dugu, emateari, eta zailago egiten da hor arauak, neurriak, espazioa, kudeaketa, negoziaketa bezalako kontzeptuak sartzea. Horregatik diot engainagarria dela pentsatzea norberak aske erabakitzen duela nolako ama izan: bidean badira oztopoak zaintzari lotuak, patriarkatuari, erruari, emakumetasunari… Bide aberasgarria da, eta poliki-poliki egiten ari gara, baina denboran, kezkan eta hausnarketan, esaterako, alderaezina da ze neurritan eragiten duen aitatasunak edo amatasunak.

‘Ez da erditzea’ aukeratu duzu izenburutzat. Arrazoi bereziren bat? Poema baten lehen hitzak dira. Behin bilduma eginda, poema hori egokia ikusi nuen amaierarako, liburuan zehar egindako bideak horraino eman zuela ulertuta, eta, aldi berean, izenburuan ere biltzen zuela lan osoaren esentzia, gehiegi esan gabe. Poemak esaten du “ez da erditzea, bikoiztea da”. Behin erditzea gertatzean, ama-haurra harremanaz ari da, bi gorputzen arteko espazioaz edo mugaz. Besteak beste, amatasunaren eta amek izan beharko luketenari buruzko iruditegia salatzen duzu liburuan. Emakumeoi (ama izan nahi ez dutenei, izan ezin dutenei, ama ez direnei, ama direnei, ama bat dutenei… Orokorrean, denei) pisu handia eragiten digula uste dut hizki larriz idatzitako ama horren iruditeriak. Ipuinetatik hasi eta abesti, iragarki eta esamoldeetaraino, oso barneratua dugu maitasun eta zaintza iturri mugarik gabea den amaren iru-

IONE GOROSTARZU IDAZLEA

“Engainagarria da pentsatzea norberak aske erabakitzen duela nolako ama izan” ‘Ez da erditzea’ bere bigarren poema-liburua aurkeztu du Ione Gorostarzuk, ‘Des egiten’ opera prima argitaratu eta zazpi urtera. Besteak beste, ama izatearen esperientziak bildu ditu bertan

Badira unean bertan idatzitako poemak eta baita gerora idatzitakoak ere, oroitzapenetaik tiraka; esaterako, haurtzaroan kokatutako poemak. Izan ere, amatasunaz gain, beste hainbat gai jorratu ditut: gorputza, emakumetasuna, haurtzaroa, harremanak, ahizpatasuna eta baserri giroa ageri dira liburuan, besteak beste. Lehen unean idatzi zenituen moduan jaso dituzu poemak liburuan, edo moldatu egin dituzu? Nik poema instante batean ikusten dut, harrapatu eta paperean edo mugikorrean gordetzen dut; baina gero, jakina, lan kontzienteago bat egiten dut bilduma osatu eta zuzentzen, kentzen, hobetzen… Poema bakoitzak bere buruari eutsi behar dio, eta, aldi berean, bildumari ekarpen bat egin. Poema bakoitzak bi baldintza horiek bete zitzan saiatu naiz.

“Ipuin, abesti, iragarki edo esamoldetan, oso barneratuta dugu maitasun eta zaintza iturri mugarik gabea den amaren irudia”

Autobiografikoa al da lan berri hau? Asmoa ez da nire biografia egitea. Nire bizitzak ez du halako interesik. Baina, oraingoz behintzat, gorputzetik eta esperientziatik idazten dut, bizi izan dudanetik, hunkitu edo ukitu nauenetik, nahiz eta ukitu nauen horrek beste protagonista bat izan dezakeen. Autobiografikoa baino, esango nuke, beraz, lehengai eta langai izan dudala nire biografia. Ez bakarra, baina bai, agian, garrantzitsuenetakoa.

MARTA MORALES Bat-bateko poemak dira liburuan bildutakoak?

Zazpi urte pasa dira ‘Des egiten’ zure lehenengo lana argitaratu zenuenetik. Ze aldaketa nabari duzu denbora honetan, lan batetik bestera? Nire bizitzaren aldaketarik esanguratsuena, eta liburuan eragina duena, bi aldiz ama izatea izan da. Idazle moduan, liburu hauxe da zazpi urte hauetan tantaka egindako lanaren emaitza. Lehenengo lanetik aldenduta, esango nuke Ez da erditzea egoerei edo bizipenei lotuago dagoela pentsamenduari baino, eta narratiboagoa ere bada. Liburu helduagoa dela ere esango nuke. Aurrera begira, zer plan dituzu? Idazten jarraituko dut. Lan hau itzulera ere izan da. Itzulera modu kontzienteagoan idaztera, itzulera plazara nolabait, idazle sentitzera, sormenari lekua ematera nire egunerokoan, eta olatu horri heldu nahi nioke, idazten jarraitzeko.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Ortzadar Lehen Lehiaketa Grafikoa 2019

“Quiero mi lengua en tu boca” Egilea: Javier Soto


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.