Ortzadar 240318

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko martxoaren 24a. 539. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

XABIER AMURIZA Fikziora eraman du Zamorako kartzelako euskal abade presoek egindako ihesaldi saioa -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Rocka, neurri-neurrira Gauzak mantso eta lasai egitea beharrezko duen garaiotan, Iñigo Muguruzak proiektu berria du eskuartean, Hiru Leike, Ane Odriozolarekin batera osatutako biko rock taldea OLATZ PRAT

II

hartu dugu, gainera. Punk musikatik etorrita, konturatzen nintzen oso kanta gutxi daudela 3/4an eginak. Geureez gain, zuzenekoetan bi bertsio jotzen ditugu, horiek ere 3/4koak: The Clash taldearen Rebel Waltz eta The Stranglersen Golden Brown. 3/4ko punka aldarrikatu nahi dugu!”.

ZAN zitekeen hirukoa, edo izan zitekeen laukotea, baina ez, biko rock talde bat da Iñigo Muguruzak eskuartean duen proiektu musikal berria. Hortik izena, Hiru Leike, “bikoa da baina hiru leike”. Lurra taldean entzun genuen azkenekoz Muguruza. 2015ean, ordea, esklerosi anizkoitza diagnostikatu ziotenean, geldialdi bat egin behar izan zuen. Kontzerturen bat edo beste eman zuten horren ostean lurtarrek eta iazko abuztuan agur esan zioten behin betiko Lurra taldeari. Gaixotasunari neurria hartu behar izan dio azken boladan irundarrak eta gauzak lasai eta mantso egin behar ditu nahitaez, baina ez zaio musika egiteko gogorik inoiz desagertu.

Letrei dagokionez, Karmele Jaiok idatzi ditu kanta gehienen letrak. “Lehendik ere egin izan dut lan berarekin eta oso identifikatuta sentitzen naiz bere letrekin. Oso letra intimistak dira, oso feministak. Gizarteaz eta egunero gertatzen diren gauzez hitz egiten du, baina ikuspegi berezia ematen die”.

Hiru Leike bikoak dozena bat kantu ditu momentuz idatziak eta, gauzak ondo bidean, udan grabatuko dute diskoa

Duela urte eta erdi inguru sortu zen Hiru Leike proiektua. Amnesty Internationalek Irunen errefuxiatuen egoera salatzeko kontzertu bat antolatu zuen. Hitzordu hartarako Leonard Cohenek ezagun egin zuen The Partisan abestiaren bertsio bat prestatu zuen Ane Odriozola abeslariarekin batera (Indidxabak taldeko abeslaria da Odriozola). Lehen aldiz aritu ziren elkarrekin eta Odriozolaren kantaerak piztu egin zion musikari berriro heltzeko gogoa. Baten proposamenaren eta bestearen baiezkoarekin, lanean hasi ziren. Sei urtez gitarra akustikoarekin aritu ostean, gitarra elektrikoa berriz hartzeko beharra sentitzen zuen Muguruzak. “Distortsioa eta power soinuak sartzeko beharra sentitzen nuen. Gero ohartu naiz beti funtzionatu izan dudala modu berean: soinu garbiko talde baten atzetik, talde kañero bat eta alderantziz. Joxe Ripiau garbia, Sagarroi kañeroa, Lurra garbia, eta orain Hiru Leike, kañeroa. Nire txanponaren bi aldeak dira, itxuraz. Beharbada, egunen batean lortuko dut orekatzea”, dio Muguruzak, barrez.

Gaixotasunaren ondorioz, gauzak lasai egin beharra dauka Muguruzak, baina ongi sentitzen dela dio: “Asko zaintzen ari naiz, ez dut erretzen, ez dut edaten, dieta zaintzen dut eta yoga egiten dut egunero. Esan dezaket yogak bizia salbatu didala. Nerbio sistema zentralari lotuta dagoen gaixotasuna denez, mesede handia egiten dit yogak”.

Apirilaren 6an du hurrengo hitzordua Hiru Leike bikoak, Donostiako Tabakaleran. URRUMARRU BATERIARIK GABE Ohikotasunetik urrun badago bi laguneko rock talde bat osatzea, are harrigarriagoa da bateriarik ez egotea. “Hala da bai, grabazioa pasa diedan lagunek denetarik esan didate: hau zer da bateriak kantak ikasteko karaokea? edo hau zer da, zure talde arraro horietako bat?. Baina ez gara bakarrak; behin Parisen jo genuen Bérurier Noir izeneko talde batekin. Gitarra, ahotsa eta erritmo kaxa bat soilik ziren taldea, talde itzela zen, ikuskizun handia ematen zuten, La Fura dels Baus moduko bat. Beraz, ez, ez gara bateria gabeko lehen rock taldea eta seguru asko egongo dira

gehiago”. Momentuz grabatu duten kanta bakarrarekin –Ez da euria izenekoa– frogatu dute rocka egiteko ez dela bateriarik behar. Formazio arraroen frikitzat hartzen du bere burua Muguruzak: “Joxe Ripiau ere ez zen batere ohikoa, Sergio (Ordoñez) Patxukok guiroa jotzen zuen, nire anaia Jabierrek eskusoinua eta nik baxua, hori ere ez zen batere ohikoa. Negu Gorriak-en ere hiru hasi ginen: nire anaia Fermin, Kaki Arkarazo eta hirurok, eta erritmo kaxa bat, eta gero batu zen jende gehiago. Hemen ere berdin gerta liteke, orain bi gara baina hiru leike, edo lau leike. Osasuntsu sentitzen banaiz

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Ruben Plaza Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

posible da taldea handitzen joatea, baina ikusiko dugu”. Dozena bat kanta dituzte momentuz idatziak eta, gauzak ondo bidean, udan grabatuko dute diskoa. Normalean Muguruza bera da kantak egiten dituena, baina Odriozolak ere badu bere sormena lantzeko tartea. “Azken kantua egiteko, esaterako, Anek pasa zidan kanta bat, ahotsak grabatuta, eta horren gainean gitarrak jarri ditut nik. Oso polita gelditu da”, kontatu du Muguruzak. Proiektu honen beste bitxikerietako bat da kanta denak 3/4ko konpasean eginak daudela. “Erronka bezala

KONTZERTU GOXOAK Esklerosiari kalte handia egiten dio estresak, horregatik, zuzenekoak hilean behin ematen hasi dira. Hiru kontzertu eskaini dituzte momentuz eta apirilaren 6an emango dute hurrengoa, Donostiako Tabakaleran. Kontzertuak ere ez dira ohikoak izango, Muguruzak aurreratu duenez: “Ez dakit gaixotasunagatik edo adinagatik den, baina kontzertu goxoak ematea da nire nahia. Talde baten emanaldia, mokadutxoa eta beste taldearena, jendeak elkarrekin goxo-goxo hitz egiteko eta egoteko topaguneak izan daitezen nahi dugu”. Garai batean parrandari eta desfaseari lotuta zetozen kontzertuak baina lehentasunak aldatu egin dira: “Gero eta gehiago baloratzen dut giro hori. Ez da oso espiritu rockeroa agian, baina hortxe gaude, beste fase batean. Eta dena esan behar bada, orduan baino zoriontsuago gara”.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko martxoaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Gitarraren hari alferrekoak

Fikzioa 1. JenisJoplin

TITULUA: MUNDUKO POESIA KAIERAK

H H

IROMI Yoshida ezaguna da Japoniako literatura gurera ekartzen. Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da itzuli zuen iaz Katakrak argitaletxearekin, eta oraingoan irakasle eta itzultzaile honek paratutako poema antologia bat dakargu orrialdeotara: Chuya Nakahararen poema zenbait, Munduko Poesia Kaieren baitan Susak argitaratua. Itzultzaile lanetan ibili den Hiromi Yoshida euskara irakaslea da Tokion, euskara ikasteko metodoa asmatu du japoniarrentzat, eta ezaguna da Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae japonierara ekarri zuelako. Yoshidak Chuya Nakahara deskubritu digu beraz, Beñat Sarasolak hitzaurrean dioen moduan, hanka bat korronte surrealista berrietan eta bestea tradizioan zeuzkan poeta: “Haren poemetarik hainbat postal modukoak ditugu, istant baten erretratu poetiko laburzehatzak, eta nahiz eta ez egon emanak neurri klasikoetan, poesia tradizional horren usaina aditzen da berehala. Deigarria da halaber poemetan azaltzen den denboraren kontzientzia; gauzen ahitzea eta denboraren igarotzea gai nagusietakoa

EGILEA: CHUYA NAKAHARA

Uxue Alberdi. Susa.

2. Nagusia kanpoan... Takiji Kobayashi. Katakrak Liburuak.

da, eta esaterako, sarri erabiltzen ditu urtaroei egindako erreferentziak”. Nakahara Yamaguchiko hirian jaio zen 1907an. Bere izena daroan poesiako sari literarioa ematen dute Yamaguchin urtero 1996tik. Dadaismoak erakarrita hasi zen idazten ikasle gazte zelarik eta, estilo berezi baten jabe, Nippon Unibertsitatean bor-bor zegoen giro literarioan nabarmentzen hasi zen. Athénneé Françaiseti eta Tokioko Kanpoko Hizkuntzen Unibertsitatetik igarota are nabarmenago bihurtu ziren bere estiloaren parte garaiko abangoardiak. Sinestesiaren, hotsen eta bulkaden poeta bihurtzen ari zen Nakahara: “Orain, neguko gau beltzaren sakonean,/ euria zarra-zarra ari du eta,/ nire amaren gerriko gaineko lokarria/ euriak eraman, eta zimelduta geratu da:/ jendearen gupidak/ noizbait izango ote zuen kolore laranja?”. Sasoi goiztiar horretakoak dira Lau urtaroak eta Ergelen artaldea aldizkarietako kolaborazioak. Chuya Nakahara, apurka-apurka, sinbolismorantz egiten hasi zen. Baudelaire. Rimbaud. Behar bada larriminari eta oinaze espiritualari bide egiteko formak aurkitu zituen sinbolis-

moan. Bizitzaren aurrean adoregabe, gogo barik igartzen zaio poetari. Dena da beretzat, uneka, antzua: “Ilargia diz-diz/ Ilargia diz-diz/ Hara, Testilis eta Aminta/ Atera dira belardi gainera/ Gitarra ekarri dute/ Baina jotzeko asmorik ez”.

Nakaharak aski gaitasun erakutsi zuen japoniar poesia betikoa eta korronte desberdinak nahasteko zein eboluzionatzeko

Meningitisak jota 30 urterekin hil izan ez balitz norantza egingo zuen bere poesiak? Nakaharak aski gaitasun erakutsi zuen japoniar poesia betikoa eta korronte desberdinak nahasteko zein eboluzionatzeko, baina heriotza goiztiar horrek malditismora lotua utzi zuen betiko. Bohemia, parranda, bere poemen belztasuna, gaitza ikusteko zuen joera eta munduaren ikuskera… horiek dira bere marka: “Maite duguna hiltzen denean/ geure buruaz beste egin beharra dago./ Maite duguna hiltzen denean/ ez dago beste aukerarik.// Baina hala ere geure karmaren aginduz,/ biziraun beharrean aurkitzen bagara/ guztion onerako bizitzen jarraitzea da bidea,/ guztion onerako bizitzen jarraitzea da bidea”. Halakoxea egingo zaizu zuri ere liburua: errainu ahul bat ikusiko duzu akaso han edo hemen. Baina iluntasunaren beraren distira baino ez da.

ZALDI EROA

LITERATURA

LITERATURA

‘Azala erre’

‘Nagusia kanpoan bizi da’

3. Kolosala izango da Joseba Sarrionandia. Txalaparta.

4. Honetara ezkero Arantxa Iturbe. Susa.

5. 6012 Karlos Linazasoro. Erein.

ERAKUSLEIHOA

Danele Sarriugarte. Elkar. 124 orr. 15 euro.

ARGITALETXEA: SUSA, 2017

Takiji Kobayashi. Itzulpena: Hiromi Yoshida. Katakrak Liburuak. 272 orr. 20 euro.

Artea ulertzeko bi modu

Japoniako langile giroa

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak. Horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak. 2014an ikusi zuen argia idazle eta itzultzaile elgoibartarraren ‘Erraiak’ lehenengo nobelak.

Japoniako nobela proletarioaren izen nagusienetako bat dugu Takiji Kobayashi, literaturarako akuilu izan baitzuen 1920ko hamarkadako Japoniako langile giro gatazkatsua. Hain zuzen, giro horretan hil zen, 30 urte bete gabea zela, atxiloaldi baten jasandako torturen ondorioz. Kobayashiren bi nobela laburrek osatzen dute liburu hau. Lehenak, ‘Nagusia kanpoan bizi da’ izenekoak, nekazarien komunitate txiro baten ahalduntze prozesua kontatzen du. ‘1928ko martxoaren 15a’ ipuinean, ordea, egun horretan Japoniako gobernuak komunisten aurka egin zuen sarekada du hizpide.

6. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

Ez Fikzioa 1. Jaizkibel konpainia Hainbat egile. Jaizkibel Konpainia.

2. Soldataren patriarka... Silvia Federici. Katakrak Liburuak.

3. Gerrak ez du emakume aurpegirik A. Alexievitx. Elkar.

4. Nora goaz euskalduntasun honekin? Joxe Manuel Odriozola. Elkar.

5. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar. ITURRIA: Katakrak Liburuak


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

XABIER AMURIZA BERTSOLARIA ETA IDAZLEA

“Erronka literarioa izan da gure porrota garaipen bihurtzea” Zamorako kartzelatik ihes egiteko euskal apaizek egindako tunelaren historia fikziozko nobela batean bildu du Xabier Amurizak DABI PIEDRA

E E

LIZAREN eta Francoren Gobernuaren arteko konkordatu edo akordio bati esker, apaizentzako kartzela sortu zuten Zamoran, diktaduraren esanetara makurtu nahi ez zuten erlijio-gizonak giltzapetzeko. Xabier Amuriza (Etxano, 1941) eta beste hainbat euskal apaiz hara bidali zituztenean, tunel luze bat egiten hasi ziren, ihes egiteko. 1970 eta 1971n, urte eta erdi behar izan zuten espetxeko hormen azpitik askatasuneranzko zuloa egiteko, baina azken unean harrapatu zituzten. Ia mende erdi geroago, tunelaren nondik norakoak xehe-xehe kontatu ditu Amurizak Neska bat leku inposiblean liburuan (Elkar). Protagonistei izenak aldatuta, orduko aurrerapen, traba eta kezka guztiak bizitasun handiz eskaintzen dizkio irakurleari, baina fikziozko gertakari bat gehituta, istorioaren garapena guztiz baldintzatzen duena: Neska gazte bat, Nezu, kartzela barrura sartu da, ezkutuan, apaizei laguntzeko asmoz. Nezu kontakizunean txertatuta, porrot baten historia garaipen txiki batekin gozatu nahi izan du Amurizak. Ia mende erdia joan da Zamorako espetxetik ihes egiteko ahalegin hartatik. Zergatik liburu hau orain? Betidanik izan dut gogoa honetarako, baina astia orain izan dut. Argumentu interesgarria ikusten dut gertakari haietan, ihes batek beti du interesa, gaur egun ere bai. Gainera, kasu honetan, neu barruan egonik, zer esanik ez. Nobela independente moduan argitaratu dut, baina bada nolabait Dinosauroak horizontean liburuarekin abiatu nuen zikloaren jarraipena. Fikziozko elementuak gehitu dizkiozu benetan gertatutakoari: abadeen kartzela batean neska bat sartzea ideia bitxia da. Hara, gure ihes ahalegina porrota izan zen eta horri buelta eman nahi nion. Barruak ez zidan ematen porrot bat kontatzeko, literaturaren bidez garaipenera eraman nahi izan dut borroka handia izan zen hura. Erronka literarioa izan da porrot hura zeharkako garaipen bihurtuko zuen amaiera bilatzea, deigarria eta bide

batez nolabaiteko alegoria bat egiten duena. Asmatutakoa gertagarria izatea nahi nuen, norbait tematuko da beharbada hori ez zela posible, neska bat ezkutuan apaizen kartzela batean sartzea. Baina bai, garai hartan bazitekeen, irakurleak segituan aurkituko du analogia bat kartzelara sartzeko moduaren eta geroago Sarrionandiak eta Pikabeak ihes egiteko erabili zutenaren artean, hau da, bafle batean ezkutatzea. Zamorako preso guztiak gizonezkoak izanik, emakume bat sartzeak eragingo zukeen aztoramendua eta tentsioa xehetasunez deskribatu duzu pasarte batzuetan. Bai, gainera ez dut neska gizonen artean sartu soilik, apaizen artean baizik, eta duela 50 urte, frankismo gordinean. Tunela egitea bezain zaila da neska hura ezkutuan gordetzea, hor badago tentsio ageriko bat. Elkarbizitzarako tentsio emozional bat ematen dio, alde literariotik gehigarri bat eransten dio, kontaketa hori ondo bideratu nahi izan dut eta atakatik onik irten.

“ “

Nire printzipio literarioetako bat da literatura nazional bat egitea; liburukoa ere herri honen historia da”

Historia beti da literaturarako iturri, baina ez nuen nobela historiko bat egin nahi, tunelaren abentura kontatu baizik”

Bi narratzaileetako bat da Nezu. Garai hartako borroka politiko eta sozialen irudi guztiz maskulinoaren kontrapuntua bilatu duzu gertakariak emakume baten ikuspegitik kontatuta? Erabaki kontzientea izan da, bera protagonista nagusietako bat da, denean parte hartzen du. Objektu baten gisa baino, iruditu zitzaidan egokiagoa zela subjektu aktibo moduan erakustea, eta narratzaile ere bera bihurtzea. Egiazko gertakarietan ez zen emakumerik, baina han bizi izandako gauza askori ikuspegi ezberdina eman diot. Ez dut bilatu aldarrikapenezko diskurtso bat, baina neska han badago, partaide bada, bidezkoa da hari ere ahotsa ematea. Tunela egiten ari zinetela bizi izandako gorabeherak xehetasun handiz kontatu dituzu. Errealitatearen eta fikzioaren muga non jarri duzu? Kontatu dudan neurrian fikzionatuta dago, hau ez da kronika bat. Beharbada gauza batzuk ez ziren nobelan bezala gertatu, hurrenkera aldatuta dago adibidez. Baina liburuan sumatzen den tentsioa, arazoei aurre egiteko hartu beharreko erabakiak, susmoak eta halakoak era horretara gertatu ziren. Tunela egiteko urratsetatik bat bera ere ez dago asmatua, tunelgintzan % 90 hala izan zen. Han izan genuen nahikoa tentsio eta intentsitate ezer gehitzen ibili behar ez izateko. Pelikula bateko abentura baten gisakoa da kontatzen duzuna. Baina euskal apaizak izan zineten protagonista. Nire printzipio literarioen artean dago, nolabait, literatura nazional bat egitea, hemengoa. Askok galdetzen didate zer esan nahi dudan horrekin. Bada, hau ez da tesizko nobela bat, nazioaz gogoeta egitekoa, baina bai hemengoa, gure kolektibo bati gertatua. Zamoran izan arren, gu hemengoak gara, herri honen historia da. Beste edozein lan literario egiterakoan ahalegintzen naiz printzipio horri segitzen. Sofokles Atenasi lotua dagoen bezala, Proust Parisi, James Joyce Dublini, Kafka Pragari eta Garcia Marquez Kolonbiari, nik ere hori bilatzen dut, hemen kokatua eta girotua, hala ateratzen zait.

1970eko lehen urteetan berak bizitako istorio b Tunelaren ideiak badu mistika berezi bat. Tunelak badauka mistika edo misterio orokor bat, jendea lurraren barrutik ibili behar izateak ez du analogiarik, ez du zerekin konparatu. Kartzelatik irten nintzenean, herrietara joaten nintzenean, hori izaten zen galdetzen zidatena, bazegoen halako espektazioa tunelaren detaileak jakiteko. Tunelaren ideiak badu xarma bat. Urte eta erdi aritu ginen gu tunelgintzan, baina hasi ginenean geuk ere ez


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko martxoaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Oholtza utzita, literatura ez

B

ertsolaritza modernoaren aitzindari izandako Xabier Amurizak 2016ko maiatzean utzi zituen oholtzak behin betiko, 75 urte bete zituenean. Harrezkero, hura jendaurrean ikustea ez da ohikoa, baina sorkuntzari lotua bizi da oraindik. “Zahartzaro ona daramat, nobela honek bizia eman dit”, aipatu du. Beste bizpahiru proiektu bukatuta dituela dio, eta laster poemategi bat plazaratzekoa da. “Antzerkigintza ere probatu nahi nuke”, aitortzen du. Bere adinean, “kemena eta buruko argitasuna” funtsezkoak direla eta biei eusten diela ziurtatu du.

okerra, adibidez. Muga pasaz gero zer etorkizun zegoen bagenekien, bestaldean baziren beste apaiz batzuk, suposatzen genuen Frankismoa amaitu arte han ibili beharko genuela. Orduan Frantzian libre eta lasai ibil zitezkeen errefuxiatuak. Kartzelako urte batzuk bagenituen gainean eta edozein aukera hobetzat duzu giltzapean geratzea baino. Ez zigun beldurrik ematen. Frankismoaren gordinean, Gobernuak eta Elizak konkordatua sinatu zuten apaizen kartzela sortzeko. Horrek badu beste liburu bat egiteko adina mami. Zeharka aipatu ditut gauzak, baina historia modura uste dut garai hura kontatuta dagoela. Historia beti da literaturarako iturri, baina ez dut nobela historiko bat egin nahi izan, tunelaren inguruko abenturarekin nahikoa izan da, horrekin bakarrik bada zer kontatua, hortxe ikusten nuen argumentu on bat. Zamorako apaiz kartzelarena kontatua dago Txalapartarekin atera genuen liburu batean. Han egon ginen hogei bat lagunek parte hartu genuen. Lehengo batean, Frantziako telebista kanal batetik proposamena etorri zitzaigun, dokumental bat egin nahian zebiltzala eta. Apaizok sortutako Gogor taldeaz gehiago jakin nahi zuten. Izen hori jarri genion, “gogorkeriaren kontra gogortasuna” zelako gure lema.

bat fikziora eraman du Xabier Amurizak ‘Neska bat leku inposiblean’ eleberrian. RUBEN PLAZA genuen uste hura inora joango zenik. Aurrera eta aurrera joan ginen eta, halako batean, pentsatzen hasi ginen han miraria gerta zitekeela. Horrek handitu egin zuen ilusioa. Gainera, gogoan izan behar da gu apaizak ginela. Mundiala izango zen apaizek ihes egitea. Gaur egun ez litzateke gertagarria izango, dauden segurtasun neurriekin, baina orduan izaten ziren ihesak, El Luteren kasua gure garaian izan zen.

16 metroko tunela egiteko mirari mordoa behar izan zenituztela aipatu izan duzu. Horrelaxe izan zen, mirariak elkarren gainean kateatu ziren. Tunelaren ideia bera nahikoa mirari izan zen, izan genituen eztabaida batzuk. Tunela hastea ere luzea eta delikatua izan zen, liburuan aipatzen da harlauzekin nola aritu ginen lanean. Hori gainditu zenean pentsatu genuen hura baino zailagorik ez genuela izango, hura bai benetako miraria.

Gero ere, eragozpen guztiak gainditzen joan ginen, bakoitza mirari bat zen, edozein unetan eror zitekeen dena baina ez zen gertatzen. Azken miraria falta izan zitzaigun. Ihes egitea lortu izan bazenute, inoiz pentsatu duzu horrek zer ekarriko zizun? Azpiegitura prest zegoen, baina muga pasatzera iristea ere beste mirari moduko bat izango zen. Segoviako ihesean mugan izan zuten

Euskara batuaren inguruko bi liburu plazaratuak dituzu (‘Euskara batuaren bigarren jaiotza’ eta ‘Zazpi ebidentzia birjaiotzarako’). Han proposatutako zenbait ideia nabari dira zure idazkeran. Neure irizpideak aurrera eramaten ahalegindu behar dut, noski. Gure hizkuntza nola dagoen ikusita, edozein literatur lanetan hizkuntzari zerbait aportatzeko ahaleginik ikusten ez badut, ez dut esango interesatzen ez zaidanik, baina eginbehartzat dut. Nire proposamenak ez ditut muturrera eraman, azken batean editorea ere hor dago, ez dut soka gehiegi tenkatu. Lexikoan ez zait mugarik jarri, aditzean beharbada gehiago egingo nuke neure kontura arituz gero. Idazleak ahalegina egin behar du hizkuntzaren adierazkortasunari zerbait aportatzeko.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

ANE IRAZABAL

M M

ARIA eta bere familia metalezko pareta handi baten aurrean bizi dira. Tijuanako emakumeak zera ikusten du etxeko leihoak irekitzen dituen bakoitzean: harresi handi eta luze bat. “Baina ez da beti hala izan”, gogoratu du Mariak, “lehen mendixka ederrak genituen aurrean. Mugaren beste aldean bizi ziren bizilagunekin ederki asko aritzen ginen solasean. Beste aldera igarotzen genuen, jakin gabe herrialde berri batera zeharkatzen ari ginela”, erantsi du andreak. Mexikoren eta Amerikako Estatu Batuen arteko harresiak Tijuana eta San Diego hiriak banatzen ditu. Metalezko eta latorrizko murruak herensuge bat balitz bezala zeharkatzen du mugalde osoa. Hormak, gainera, natura desafiatzen du eta itsasoan ere barneratzen da. “Pareta honek bi komunitateak banatu ditu zeharo. Dagoeneko ohitu gara, baina hasieran oso gogorra izan zen gure anai-arrebak ziren ondoko bizilagunengandik banatzea”, irizten dio Mariak.

Harresirik luzeena

behera geratu direlako”. Mariak landareak saltzen ditu bere etxearen aurrean. Emakumeak negutegi ederra dauka: “Harresia eraiki zuten arte, Tijuanako lore-saltzaile ezaguna nintzen”, esan du harro, “baina hormak dena geratu zuen”.

Herensuge bat balitz bezala zeharkatzen du hesiak Amerikako Estatu Batuen eta Mexikoren arteko muga. Banaketa hormak komunitateak eta familiak banatu ditu. Tijuana hiri zauritu bihurtu da, baina, aldi berean, askatasunaren sinbolo

HARRIZ HARRI HANDITZEN Azkenaldian albiste askotako protagonista bihurtu da Maria. Izan ere, egun batean bere etxearen aurrean agertu zitzaion Donald Trump AEBetako presidentea. “Harresi berriari buruzko prentsaurrekoa ematera etorri zen. Nik ez nuen ikusi, baina gugandik metro gutxira zegoen”, kontatu du barrezka. Mugaldeko horma ez da Tr u m p e n asmakizuna, ordea. Harresiaren lehen harria Bill Clintonek jarri zuen, eta Obamaren zortzi urteko agintaldian 2,7 milioi pertsona deportatu dituzte Mexikora.

“Harresia eraiki zutenetik gure auzoak gainbehera izugarria pairatu du. Bizilagun gehienek alde egin dute”, dio Tijuanako Mariak

Mariak laguntza eskaintzen die hirian blokeatuta dauden Hegoamerikako migratzaileei, baita AEBtik deportatzen dituzten mexikarrei ere. Astean hirutan Sin Papeles erakundearen egoitzara joaten da eta jatekoa eramaten du. “Tijuana enbutu handi bat bihurtzen ari da. Alde batetik, amets amerikarra betetzeko iristen diren pertsona guztiak daude, ez aurrera ez atzera egin ezinik. Bestetik, berriz, mugaren beste aldean kanporaturiko paperik gabeko mexikarrak iristen dira”. Tijuanak, San Diegoren ondoan, muga itxien politikaren kontraesan guztiak biltzen ditu.

Izan ere, emakumearen anaia San Diegon bizi da, eta ez du hura ikusteko aukerarik. Mariaren anaia, Pedro, amets amerikarrari jarraituz joan zen AEBetara. Gizonak supermerkatu handi batean lan egiten du eta irabazitakoarekin Mexikora diru pixka bat bidaltzeko adina ematen dio. Bizitzaren paradoxak, Pedroren hiru seme alabak San Diegon jaio ziren, beraz, estatubatuar petoak dira. Pedrok, aldiz, dokumenturik gabekoen taldea osatzen du. “Harrapatzen badute, edozein unetan deportatu dezakete Mexikora”, azaldu du Mariak. Tijuanatik metro gutxira bizi den arren, gizonak ezin du Mexikoko familia bisitatu, baina arrebarekin egunero hitz egiten du Skype bidez. GAINBEHERA BETEAN Mariaren familiak direnak eta ez direnak ikusi ditu azken hamarkadetan. “Harresia eraiki zutenetik gure auzoak izugarrizko gainbehera pairatu du. Bizilagun gehienek alde egin dute, ekintza ekonomiko guztiak bertan

Kontrara, migrazioaren negozioak gora egin du, aparrak bezala. Mariaren etxearen aurreko harresian zulo handiak daude. “AEBetara zeharkatzeko tunelak egiten dituzte”, azaldu du, “beste asko salto egiten saiatzen dira, baina pareta gero eta altuagoa da”.

Mexikoren eta Amerikako Estatu Batuen arteko metalezko harresiak Tijuana eta San Diego hiriak banatzen ditu, alde bateko eta besteko komunitateak eta familiak urrunduz. A. IRAZABAL

Baina mexikarrek ez dute amorerik ematen. Igandeetan, harresiaren alde bateko zein besteko familiek bat egiten dute hormaren bi aldeetan. Elkar ukitu gabe. Janaria eraman eta pic-nic inprobisatuetan elkarren berri ematen dute. Batzuk pozarren agertzen dira, beste batzuek, berriz, ezin diote negarrari eutsi. Mariaren eta Pedroren begiradek ere bat egiten dute. Hain hurbil, eta, aldi berean, hain urrun.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko martxoaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Egungo euskal artearen argazkia Azken txanpan da Bilboko Azkuna Zentroan ikusgai den ‘Bi Dos Two’ erakusketa. Eremuak programaren baitako bilduma apirilaren 8rarte izango da ikusgai JULENE LARRAÑAGA

E E

SKULTURA, margolanak, instalazioak, proiekzioak... Askotariko lanek bete dute azken aste hauetan Bilboko Azkuna Zentroko jarduera osagarrien zentroa. Euskal testuinguru artistikoaren joerak agerian jarri nahi ditu gune honetan ikusgai den Bi Dos Two erakusketak. Horretarako, 31 euskal artistaren lanak bildu dira bertan. Eremuak programaren baitako erakusketa hau “belaunaldien arteko artisten topaleku” bihurtu nahi izan dute. Zehazki, euskal artearen “orainaldirik garaikideena” bistaratu nahi du erakusketak. Bertan parte hartzen duten artista guztiak, beraz, sortzaile garaikideak dira, baina belaunaldi bat baino gehiagotakoak daude horien artean. 60ko hamarkadan jaiotakoak dira erakusketan topa daitezkeen sortzailerik zaharrenak, eta 90eko hamarkadan jaiotakoak, berriz, gazteenak. 2015. urtetik honakoak dira lan gehienak, eta tartean badira erakusketarako espresuki sortutako batzuk ere.

GARAIKO JOEREN ISLA Artisten kopuru eta adinari dagokionez ez eze, beraien ezaugarriei dagokienean ere anitza da Bi Dos Two erakusketa. Izan ere, estilo eta forma askotariko lanak ikusiko ditu bisitariak Azkuna Zentroko erakusketan: eskulturak, margolanak, marrazkiak, instalazioak, proiekzioak, soinulanak eta performance-ak, besteak beste. Gai edo tematika komunik ez dute jorratzen hautaturiko lanek, teknika bateraturik ere ez darabilte, material antzekorik ere ez… “Ezberdintasun horien guztien gainetik, saiatu gara lan batzuk eta besteak harremanetan ipintzen, eta garai honetako joera orokor posible batzuk seinalatzen”, azaldu du Iñaki Imaz artistak eta erakusketako hautaketa batzordeko kideak. Azkuna Zentroak ere ildo berean aurkeztu zuen erakusketa: “Euskal testuinguru artistikoan gauzatutako jardun eta jokaera batzuk gizartera zabaltzea eta horien harrera publikoa suspertzea” izan da euren asmoa bilduma honekin. Izan ere, parte

hartzen duten artistak hainbat belaunalditakoak dira eta askotariko interesen araberako prestakuntza-ibilbidea egin dute. Edonola ere, “eremu eta denbora jakin batekin duten harremanari esker, loturak ezarri ahal izan dira, eta loturok gauzen egoeren berri ematen dute”, azaldu dute Azkuna Zentrotik. Erakusketak gune bat baino gehiago eta egitarau oparoa ditu, obra bakoitzaren ezaugarriak nabarmendu ahal izateko. Era horretara, erakus-

toki nagusian dozena eta erdi artistaren lanak ikus daitezke. Hauek dira horietako batzuk: Lorea Alfaro, Malus Arbide, Xare Alvarez, Nadia Barkate, Leo Burge, Luis Candaudap, Mikel Eskauriaza, Julen Garcia, Oier Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Gabriele Muguruza, Leire Muñoz, Gerard Ortin, Jon Otamendi, Damaris Pan eta Manu Uranga. Mota eta diziplina guztietako artelanak daude erakusketako espazioan; esaterako, badira eskulturak, margo-

‘Eremuak’, artista eta sortzaileen plataforma

E

remuak, praktika artistikoen testuingurua euskal esparruan inplementatzeko prestatutako espazioa da. Artistek eta arte eragileek gidatzen dute eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du. Bere helburu nagusia artistentzat eta sortzaileentzat plataforma bat eskaintzea da. Halaber, Eremuak-en helburu nagusietariko bat eztabaida eta topaketa giro bat sortzen laguntzea da, artearen inguruko politika publikoak eta kulturaren arloko jarduera garaikideentzat garrantzia duten beste gai batzuk jorratzeko, hitzaldi, mintegi, edo eta lan-mahaien bidez. Bilboko erakusketarekin batera, arteari buruzko gogoetak biltzen dituen ‘Eremuak’ aldizkaria ere publikatzen dute.

lanak, instalazioak... eta areto bereizia eskaini zaie bideoei, screening gunearen bidez, hau da, ikus-entzunezkoen aparteko espazio bat egokituz. Bertan erakusten dira aldian-aldian Zigor Barayazarra, Miren Candina, Esti Ibarra, Aitziber Olaskoaga, Olatz Otalora, Igor Rezola, Andreas Wutz eta Manu Tarrazoren lanak. Eremuak programak ekoitzi du Bi Dos Two erakusketa, eta deialdi irekiaren bidez hautatutako artistekin osatu da. Guztira, 205 proposamen jaso zituzten; guztiak bananbanan aztertu zituzten, eta hautaketa horren emaitza da 31 sortzailez osatutako taldea. Erakustaldirako lanak hautatzeaz Eremuak-en Lan Batzorde Teknikoa arduratu da. Imazekin batera, Pello Irazu eta Leire Bergara artistek osatu dute batzorde teknikoa, eta Itziar Okariz eta Emily Pethick artisten laguntza ere izan dute egiteko horretan: lehena testuinguru hurbilenaren ordezkari; eta, bigarrena, Londreseko The Showroomeko zuzendaria, kanpoko gonbidatu gisa.

‘BI DOS TWO’ ERAKUSKETA Non: Azkuna Zentroan (jarduera osagarrien zentroa) Noiz arte: Apirilak 8 Ordutegia: Asteartetik ostegunera eta igandeetan: 11:00etatik 20:00etara. Ostiral, larunbat, jaiegun eta jaiegun-bezperetan: 11:00etatik 21:00etara. Astelehenetan itxita Sarrera: doan

Gune desberdinetan banatuta, dozena eta erdi artisten lanak ikusi daitezke Azkuna Zentroko jarduera osagarrien zentroan. JOSE MARI MARTINEZ


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

NatxoElexpe Santos Bego

Oñati, 1966 Sitio, año Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.facebook.com/natxosantosargazkilaria

Datorren Datorren astean... astean... Unai Jorge Endemaño Muñoz


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.