Ortzadar 231217

Page 1

ortzadar deia.com/ortzadar

larunbata, 2017ko abenduaren 23a. 526. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

JOXE MARI IRIONDO Kazetaritzaren eta euskararen egungo egoera aztergai, 2017ko Ortzadar saridunaren talaiatik -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DONOSTIA

Bertso musikatuen unibertsoak Zuritik beltzera doazen 11 abesti topa daitezke Beira taldearen ‘Braillean’ hirugarren diskoan. Bertsoak oinarrian, gure gizartean tabu diren hainbat gai jorratu dituzte, musika estilo anitzetan MARTA MORALES

B B

EIRA ezin da ulertu bertsoetatik aparte”, Jon Martin bertsolari eta taldeko kideak dioenez. Bertsolaritza ulertzeko beste modu bat dakar taldeak, ordea. Bat-batekotasunetik aldendu eta koplei beste bide bat eskaintzen die, hitzen mezua musikaren bidez indartuz. Izan ere, “bertsolaritzak zenbait muga ditu”, Martinen iritziz: “Batetik, denbora mugatua dugu pentsatzeko, eta batzuetan ezin izaten ditugu ideiak nahi adina zehaztu eta borobildu. Bestetik, gai-jartzaileek proposatzen dizkigute zenbait gai eta beste batzuei kantatzeko gogoz geratzen gara. Zulo horiek betetzeko aukera ematen dit Beirak”, kontatu du Martinek. Hala, zuzeneko inprobisaziorik ez da taldearen emanaldietan. “Bertso saio musikatuak egiten ditugu eta horietan musikaren gainean sortzen joaten naiz”.

Jon Martin eta Igor Arruabarrenak abiatu zuten Beiraren ibilbidea 2006an. Zazpi urte geroago kaleratu zuten Dena ez denean ezer (Lanku, 2013) lehen diskoa. Margotu berria (Baga Biga, 2016) izan zen bigarren lana, ordurako taldea boskote bihurturik. Musikari dagokionez, lehen diskotik bigarrenera “estilo tradizionaletik pop-rockera” igaro zirela dio Martinek, eta uste du hirugarrenean pop-rockean sakondu dutela. Aurreko lanetan baino “mugituagoa” da orain soinua, Martinen iritziz. “Lehen diskoa kantautore estilokoa zen, eta geroztik taldeak indarra gehitu du. Beti bezain finak izaten saiatu gara, baina kantuak indartsuagoak dira oraingoan”. Gainera, estilo anitzak batu dituzte lan berri honetan. “Kanta bakoitza unibertso bat da”, nabarmendu du letragile eta abeslariak. HITZEN GARRANTZIA Hitzek pisu handia dute Beiraren baitan. Hain zuzen, sorkuntza prozesua letratik abiatzen du taldeak, gero melodia sortzeko. Taldeak ohi duen bezala, mimoz idatzitako letretan oinarritu

Beira taldea osatzen duten kideak, lan berria eskutan dutela, Donostian. RUBEN PLAZA dira oraingoan ere. Braillean lan berrian agertzen diren hamaika abestietan gai asko topa daitezke. Gure gizartean oraindik “tabu” diren hainbat gai landu dituzte, besteak beste, seme-alabak izateko zailtasunak dituzten bikoteen sufrimendua edota gizontasun hegemonikoaren aurrean dauden alternatibak. “Lau bikotetik batek haurrak edukitzeko zailtasunak ditu, baina ez da horretaz ia hitz egiten. Jendarteak sufrimendu asko isildu egiten ditu eta uste dugu musika terapeutikoa izan daitekeela. Horregatik, lekua egin diogu gai horri eta beste zenbaiti ere bai”, zehaztu du Martinek.

Lumak abestian, adibidez, gizon moduan beren burua nola kokatu nahi duten askatasunez erabakitzearen aldeko aldarrikapena egiten dute Beirakoek. “Ezin dugu inertzia segi

besterik gabe. Mutil askok bere izaeraren zati bat mutilatu egiten dute gizon bihurtzeko. Lastima da norbera denari uko egin beharra estandarretan kabitu ahal izateko”. AHOTS UGARI Jon Martinekin batera, egun beste lau lagunek osatzen dute Beira, Martinek idatzitako bertsoei doinua jarriz: Igor Arruabarrena (gitarra elektrikoa, akustikoa eta teklatua), Gari Amundarain (gitarra akustikoa eta elektrikoa), Urtzi Olaziregi (baxua) eta Mikel Arruabarrena (bateria). Horietaz gain, Braille diskoan kolaboratzaile ugari egon dira. “Bakoitzak bere beira zatia aportatzen dio gure botilari”, adierazi du Martinek. Horrela, Behe Nafarroako Xendarineko Ahizpak entzun daitezke Izurdeak kantuan, sahaska kantuari doinu berezia eskainiz. Bad Sound Sistem-

eko Morok eta Aneguriak, beren aldetik, hip hop ukitua gaineratu dute. Horrez gain, Iñigo Asensiok eta Lain taldeko Leirek eta Kristinak ere parte hartu dute. “Nekeza izango da zuzenekoetan maila horri eustea, baina laguntzaile bikaina fitxatu dugu lan horretarako”, ziurtatu du taldeko abeslariak. Izan ere, Irati Odriozola kantariaren ahotsa gehituko dute zuzenekoetan. “Bere ahotsak ñabardura asko gehitu dizkie abestiei eta oholtza gaineko eskarmentu handia ekarriko digu”, uste du Martinek. Diskoaren diseinuan ere ñabardurek garrantzi handia izan dute, eta, bereziki zirraragarria da lan berriaren azala. “Braillean abestiak bi maitaleren gu bat kontatzen du, eta maitale batek bestearen bularrean braillean irakurtzen duela dio. Diskoko

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Gorka Estrada Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

irudirik ederrenetako bat zen hori eta iruditan ere eman nahi izan dugu”, azaldu du Martinek. Hala ere, emakume baten bularra azalerako hautatzea ez zela erabaki erreza izan kontatu du abeslariak. “Batetik, bular bat bezain gauza natural bat zentsuratu egingo zuketelako askok; eta bestetik, ez genukeelako bular bat erabili nahi erreklamo publizitario moduan”, gehitu du. Azkenean, Marta Ortiz argazkilariak haien nahiak irudikatzea lortu du. “Azalekoa ez da atera zuen argazki bakarra, kanta bakoizeko argazki bat egin zuen, eta gehienak erabili ditugu diskoa maketatzeko”, jakinarazi du Martinek. Beira hasia da dagoeneko disko berria han eta hemen aurkezten. Mungian izango dute hurrengo hitzordua, urtarrilaren 27an.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2017ko abenduaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Errepasoa

Fikzioa 1. JenisJoplin

TITULUA: ‘XABIER LETE, ELURRA IKUSI DUT’

H H

EGILEA: KOLDO IZAGIRRE

Uxue Alberdi. Susa.

2. Horma Anjel Lertxundi. Erein.

AMASEI urte egon zen argitaratu barik, eta 2008an Pamielarekin Egunsentiaren esku izoztuak idazteko kapaz izan zen Xabier Lete, heriotzaren eta denboraren liburu gogoangarri hura. Ez dago ebidentziarik beste mundurik dagoenik dioskunik, edo ez dagoenik segurtatzen digunik. Poema haiek izan ziren existentzialistaren hitzak, sinesgabek esanak sinestunaren ahotik: “salbatuak elkarrekin eta maitasunean glorifikatuak betirako”.

Ezinbesteko errepasoa egin dio Izagirrek Leteren figurari: bere alderdi musikala arakatu du, poetarengan izan duen eragina. “Nire bizia antolatzen eta desbideratzen lagundu zidan”, dio Izagirrek. “Lehenengo lana irakurketa analitiko baten metodologia ezartzea izan da. Xeheki irakurtzera behartu ninduen, poemen interpretazioa egiteko bidea zabalduz. Ez dut Xabier Lete literaturaren historian kokatu, gauza mordoa baitago egiteko; bere mundua ikertu dut”.

Testu haietan zehar existentzialismoa dabil, baina baita zer edo zertan sinetsi beharra ere. Poesiak sortzen du bien arteko kontradikzio ezaren ilusio antzeko bat: bizitzaren taupada ahula da, eta heriotzaren legea bortitza, baina bizi dira joan zirenak, eta gure zain daude, etorkizunik gabeko leku batean. Horregatik isiltasun arraro bat zen nagusi Leteren azken lan hartan, idatzi baino areago idazkera ezabatu egingo balu bezala. Iruditzen zait Koldo Izagirrek Egunsentiaren esku izoztuak hartako elurra ekarri duela antologia eta ikerlan honen titulura: heriotzaren orduan dena zuri ikusi zuenaren elurra.

Leteren mundu poetikoa hasten da Egunetik egunera egunen gurpillean (1968) Bigarren poema liburua (1974) eta Urrats desbideratuak (1981) lanekin. Gizakia kezka harturik idatzitako hausnarketa orokor baten baitan kokatzen direnak. Lourdes Otaegiren definizioaren arabera, olerkari sozial eta existentzialistaren aroa izan zen, hala hartua euskal literaturaren historian. Bigarren aro moduan defini daiteke Biziaren ikurrak (1992), Zentzu antzaldatuen poemategia (1992) eta Egunsentiaren esku izoztuak (2008), gizaki indibidualaren barnetasuna, sufrimendua eta bilaketa espiritualaren lekukotza ematera datozenak.

Nola heldu ordea bere osotasunean liburuei baino garrantzia gehiago lan musikalari eman zion autore baten obrari? Bada, Izagirreren antologia hau ez da itxia, bere ikuspuntua oro hartzaileagoa da, ertz gehiago ditu. Antologiak, funtsean, Leteri buruzkoa izateari uzten dio horrela eta garaia definitzen du: “Antologia batek finkatu egiten du, mapan ipintzen du bai autorea, bai poemak ere. Antologia gai, edo garai bat edo espazio bat hartzen badu, autore bat baino gehiago badu antologiak horiek kokatzen ditu eta poemak ere, poesia dugunez gaurko gaia, kokatzen du, finkatzen du mapa batean”.

Xabier Leteren heriotzatik urte batzuk iraganda, agian iritsi da unea Leteren obra neurtzeko, berrirakurtzeko, duen balio emateko

Leteren heriotzatik urte batzuk iraganda, agian iritsi da unea Leteren obra neurtzeko, berrirakurtzeko, duen balioa emateko. Ados nago argitaldariarekin. “Bere lehen liburutik azkenekora, poemarik esanguratsuenak hautatu ditu (Izagirrek), eta baita bere kanten artean balio poetikorik handiena dutenak ere. Irakurketa kronologikoa egin liteke, testu zaharretatik berrietara, baina posible da bestelako ibilbideak egitea ere: hain zuzen, poema edo kanta bakoitzean, harekin lotura duten beste testuetara bidaltzen gaitu”.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA NARRATIBA

LITERATURA

‘Honetara ezkero’

‘Danba!’

Arantxa Iturbe. Susa. 130 orr. 16 euro.

ARGITALETXEA: ELKAR, 2017

John Andueza. Elkar. 190 orr. 18 euro.

Esan gabekoetan katramilaturik

Bilbo ur ertzeko misterioak

Esan gabekoek, isilik gordetakoek, erdizka adierazitakoek ere moldatzen gaituzte sarri bizitzan. Arantxa Iturberen ipuin liburu berrian argi antzeman daiteke hori. Ipuin maleziatsu hauetan ere ustekabeko asko izango dira; pertsonaiak eta gertakariak katramilatuko dira esan gabekoen edo erdizka adierazitakoen kariaz. 29 narrazio bildu ditu Alegiako idazle eta kazetariak, eta guztietan hartu-emanak dauden oinarrian, gizon eta emakumeen artekoak batez ere, baina ez horiek bakarrik. Eta inkomunikazioak, gaizki ulertuek eta susmoek zeharkatzen dituzte istorioak.

Paula Badiola izeneko Bilboko abokatu bat du protagonista John Anduezaren ‘Danba!’ nobela beltzak. Droga trafikoarekin lotura duen kasu batean harrapatuta ikusiko du bere burua Badiolak, Zugaztietako ur-putzuan emakume baten gorpua azaldu ondotik. Gorpu hori, gainera, iceberg makabro baten ageriko muturra besterik ez da izango. Ikus-entzunezkoen arloan egin izan du lan batez ere John Anduezak (Oregon, AEB, 1966), baina letren mundua ere ez zaio arrotza. Gazte literaturako hainbat lanez gain, ‘Prime-time’ helduentzako bere lehen nobela eman zuen argitara duela hiru urte.

3. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

4. Xabier Lete. Elurra... Koldo Izagirre. Elkar.

5. Jainkoen zigorra Alberto Ladron Arana. Elkar.

6. Arrutiren banda Jon Arretxe. Erein.

Ez Fikzioa 1. Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak Hainbat egile. Elkar.

2. Caliban eta sorgina Silvia Federeci. Elkar.

3. Nora goaz euskalduntasun honekin? J. Manuel Odriozola. Elkar.

4. ETAren historia... Iñaki Egaña. Txalaparta.

5. King Kont teoria Virginie Despentes. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Ortzadar Saria

JOXE MARI IRIONDO

KAZETARIA (ORTZADAR SARIA 2017)

“Gure kazetaritza askoz ere militanteagoa zen oraingoaren aldean” Aurtengo Ortzadar Saria jaso berri du kazetari azpeitiarrak, komunikazioaren, kulturaren eta euskararen alorrean egindako lan eskergaren aitortza eta gorazarre gisa ANE URRUTIKOETXEA

B B

IZITZA eman du Joxe Mari Iriondok (Azpeitia, 1938) kazetaritza eta euskal kulturari dedikatuta. Maitasunez eta harriduraz gogoratzen ditu lehen urte haiek, aurrera egiteko adorea nola izan zuten sinetsi ezinik. Egindako lan oparoaren ordainetan jaso du Ortzadar Saria. Bere ibilbidea errepasatu eta egungo egoeraz hausnartzeko aitzakia ederra eskaini digu. Zer sentitu zenuen Ortzadar Saria jasotzera zindoazela jakitean? Biziki eskertu nuen horrelako ohorea. DEIAren zuzendaritzaren deia jaso nuen, galdetuz ea onartzen nuen 2017ko Ortzadar Saria. Noski, baietz erantzun nuen. Pentsa, Ander Manterola langile nekaezinaren eta Sagrario Alemanen ondoren ni saritzea handi samarra iruditu zitzaidan. Sekulako ilusioa egin dit sariak, nahiz eta badakidan nire merezimenduak urri samarrak direla. Zer da zuretzat Ortzadar Saria jasotzea? Bene-benetan eskertzen dut gorazarre hau. Ez nago ohituta sariak jasotzera. Beharbada, gustuko alorretan lana egitea izan da bizitza honetan saririk onena. Beste lanbide batzuetarako prestatu nintzen, ustez, baina ustekabean Loiolako Herri Irratirako eskaintza egin zidaten 1961ean, Afrikan gogoz kontrako soldadutza eginda handik itzuli nintzenean. Irabazbide hobeak izan bazitezkeen ere, ez nuen ezergatik ere baztertu nahi izan. Eta ez nuen zorte makala izan. Eta orain zer eta Ortzadar Saria jaso, gainera. Ez dago gehiago eskatzerik. Sari banaketan aspaldian ikusi ez nituen lagunak agurtzeko aukera ere izan nuen eta sari ederra hartuta itzuli nintzen etxera, alai baino alaiago. Kulturgintzan, euskalgintzan eta komunikabideetan ibilbide luzea eta oparoa egindakoa zara. Sari-banaketaren ekitaldian, ‘komunikatzaile

konprometitua’ izan zarela nabarmendu zuten. Atzera begira jarrita, zein izan da zure ibilbidean bete duzun konpromiso zailena? 1961eko abuztuaren 28an hasi nintzen lanean Loiolako Herri Irratian, kontularitza-lanetan, hain zuzen. Gero, irratiko egoera barrubarrutik ezagutu eta gidoiak eta programak egiten hasi nintzenean, berehala ohartu nintzen irrati hasiberri hark ematen zituen mila aukerez, euskara edozer irratsaio egiteko gai izan zitekeela ikusi nuen. Hala ere, nik uste baino oztopo gehiago zegoen. Publizitatea euskaraz eskatzen zuten gure bezero askok, baina Donostiako irrati batek salatu egin zuen hori, konpetentzia desleiala omen zelako. Cope, edo Elizaren irrati katekoa izaki, ilunabarrero errosarioa esaten zen Loiolako irratiz. Dena euskaraz, jakina, baina dontsuzko letaniak latinez esaten ziren, eta gure zuzendariak –Juan Lekuona Urrutiak– zergatik ez nituen letaniak euskaratzen galdetu zidan, eta nik, baietz; baina Orixek lan hori aspaldi egina zuela. Hurrengo egunetik hasi ginen horiek ere euskaraz ematen. Azpeitian familia batean baino gehiagotan errezatzen zuten nonbait errosarioa gurekin batera, baina letaniak heltzean irratia itzali egiten omen zuten, horiek Iriondoren tontakeriak zirela eta.

Euskararen erabilera jaitsi izana penagarria da. Zerbaitetan gaizki ari gara. Militantismoa eta fedea falta dira”

Ez zitzaizkizun lanerako garai errazak egokitu... Ez. Handik aurrera ere etengabeko erasoak jaso genituen, garai hartako Fraga Iribarne ministroaren monagiloen aldetik. Horrelako salaketak izan ziren gure konpromisoaren alderik larrienak. 1965eko uztailean irratia itxi ziguten. Urte betera airean ginen berriro. 1976an Itsumendiko emisio-etxea eta antena lehertu zizkigun Batalllon Vasco-Español zeritzon talde ezkutu makarra batek. Noiz eta nondik erasoko ziguten adi egon behar izaten genuen beti. Hori izan zen gure patua. Kazetaritza lana ezin hobeto ezagutzen duzu. Asko aldatu al da ofizioa? Bai. Hasiera hartan guk egiten genuena kazetaritza txikia zen. Ferrolgo xaharra hil eta handik lasterrera hasi ziren aldaketa handienak. Ordura arte RNEren konpetentzia zen informazio orokorraren legea aldatu zuten, eta irrati txikiok ere hasi ginen buru-bihotz informazio hori ematen. Baina gehienetan EFE agentziaren iturriaz baliatzen ginen, eta hori kontrol gogorra zen, noski. Ez dakit onerako ala txarrerako, baina gure kazetaritza askoz ere militanteagoa zen oraingoaren aldean. Eguneroko zentsura/autozentsura, dirurik eza eta ahulezi guztiak militantismoaren indarrez irabazten genituen. Lehenengo urte haietan, esate baterako, ez genuen ordutegirik lanerako. Oraingo kazetari askok ordutegi batekin funtzionatzen dute. Kalean, prentsaurrekoetan eta bileretan geroz eta kazetari gutxiago ikusten dut orain, nola eta ez diren politiko handien bilera eta aurkezpenak. Informazioa hartzen duenarentzat dozenaka aukera dago egun, eta askotan ez dakizu norantz jo ere. Beno, bai, badakizu norantz jo, otsoari belarria berehalaxe ikusten baitzaio, Kataluniako saltsa lotsagarri honetan bezala. Txikiok beti handiaren mende bizi behar orain ere. Hor dago koska.

Nola ikusten duzu egungo kazetarien lana? Geroz eta korapilatsuago. Ez nuke inor desanimatu nahi, baina lanbidea gogortu, deserosotu, hoztu egin dela pentsatzen dut. Zerbait egingo du buru-bihotz saiatzen denak, bere egunerokotasun eta erraztasunetik haratago ahalegintzen denak, baina kontuz! Kazetariaren lan-merkatua lehen baino askoz zabalagoa da; beharbada, geroz eta lanerako aukera gehiago eskaintzen da. Baina aukera horiek pobretu direlakoan nago. Bekadun edota praktika-kontratudun askotxo ikusten ohitu naiz azken urteetan. Aldaketa izugarria nabaritzen dut kazetarien artean. Sare sozialek informazioa demokratizatu dute, denen eskuetara ekarriz, baina albiste faltsuak inoiz baino gehiago zabaltzen dira. Zer egin dezakete kazetariek horren aurrean? Eta nola babestu gaitezke irakurleok informazio zurrunbiloaren aurrean? Ez dakit sare sozialek informazioa demokra-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2017ko abenduaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Ortzadar Saria

ZARAUTZ

Iñaki Gonzalez DEIAko zuzendari laguntzailearen eskutik jaso zuen Ortzadar Saria Joxe Mari Iriondok, azaroaren 30ean, Euskadiko Artxibo Historikoan. BORJA GUERRERO

Arriskuko lanbidearen edertasuna

M

aitasun harremana bizi izan du Iriondok kazetaritzarekin, eta nabarmen azaleratzen dira bizitza osoan landutako harreman horren loreak lanbideaz hitz egiten duenean. Irratia eta telebista, biak maitatu ditu, nahiz eta irratiarekin konexio sakona duen: “1965ean eta 1966an Atano X (Hilario Azkarate) pilotari handien txapelketakoan izan nuen lehenengo harremana telebistarekin, TVEn. Gero, 1975etik 1983ra Telenorte-rekin astean behin egiten genuen ‘Euskalerria’ saioan. Eta azkenik, 1983ko apiriletik aurrera, ETBrekin. Hala ere, berriro aukeraketa egin behar banu, berriz ere irratira joko nuke, teknikaren morrontza txikiagoa baitu irratiak, eta askoz ere bizkorragoa da, biziagoa, jatorragoa, normalagoa”.

Joxe Mari Iriondo, egun bizileku duen Zarautzen. GORKA ESTRADA

tizatu duten ala lehen bezain lotuta jarraitzen ote duen. Albiste gehiago eman ematen da, hori egia da. Eta bakoitzak ahaleginak egingo ditu bere neurriko, edo ustez neurriko estalkien bila. Baina, batetik zoratzeko hainbateko eskaintza dagoelako, eta bestetik arkume larruz jantzitako otso asko dabilelako, lanak egin behar dira aukeraketa on bat egiteko orduan. Sare sozial horietako batzuen erabiltzaile arrunta naiz neu ere, eta egia esan aspertzen hasita nago, galbahetik pasa beharreko informazio gehiegi jasotzen baitut egunero. Gaur egun, handi usteko zabor gehiegi dagoela uste dut. Hala ere, baikorra naiz geroari begira. Gure amona zenak –munduko amonarik onenak, bide batez esateko– askotan esan ohi zidan: “Ni laster hilko naiz, baina zuek ematen didazue pena, gixaixuok”. Baina hura bezain ongi edo hobeto bizi izan naiz ni, eta gero ere halaxe izango dela uste dut.

Nola gogoratzen dituzu lanbidean hasitako lehen urteak? Maitasunez, harriduraz gogoratzen ditut urte haiek, batez ere, beti aurrera egiteko adorea nola izan genuen sinetsi ezinik askotan. Baina, joanak joan ziren. Orain beste batzuen garaia da. Euskal kulturaren babesle sutsua izan zara beti. Osasuntsu al dago? Oraingo euskal kulturaren osasuna oso ona dela uste dut. Beharbada, lehen ere aipatu dizudan gure garaiko militantismo itsu/sendo hura falta da, hasi goitik –gure politikarietatik– eta beheraino jorratzeko. Ehunka hitzaldi, kantaldi, bertso-saio, jaialdi eta ekintza egiten da gure herrietan orain ere. Eutsiko al diogu bide horri, bestela gureak egin du. Igaro berria da Durangoko Azoka. Ze inpresio duzu halako kultura plazen inguruan? Oraindik ere gordeta daukat Gerediaga Elkar-

60 eta 70eko hamarraldietako zentsura gogorra ezagutu zuen Iriondok; argi dauka kazetaritza beti izan dela arriskutsua, eta oraindik ere badela dio: “Ezagutu genuen zentsura ikaragarria zen. Francoren monagiloek –tartean euskaldun peto-petoak–, lotsagabe eta harro jokatzen zuten mundua berena bakarrik balitz bezala. Haiek ez zuten errukirik ez lotsarik. Ez zuen zerikusirik oraingo zentsurarekin, baina argi orain ere: kazetaritzak noiznahi izango ditu erasoak, askori komeni ez zaion albiste asko zabaltzen baitu. Ez dakit atzera egiten hasi garen, baina urtean-urtean kazetari asko hil edo kartzelaratzen da orain ere. Kazetaritza arrisku handiko profesioa da, baina ederra”.

teak ziklostilez eginda atera zuen lehenengo urteko programa. Ez zuten gaur eguneko diru-laguntza publikorik, eta behetik gora hasi behar izan zuten, indartsu, eskuartean zuten proiektuan sinetsiz. Ondo kostata atera zuten aurrera, baina begira non dagoen orain. Urtean baino urtean zer saldu gehiago dago, nahiz eta erosi ez omen den geroz eta gehiago erosten, garai batean baino askoz gehiago argitaratzen baita. Diskogintzak, beharbada, urte hobeak ezagutuko zituen, baina bada zer erosi. Nire txaloak eta goraipamenak antolatzaileei, eta eutsi diezaiotela ekintza bikain horri. Euskaraz dakigunon kopurua inoiz baino altuagoa da Euskal Herrian, baina erabilera mailak jaisten ari dira. Harrigarria da erabat euskaldunak izan diren herrietan zenbat jaitsi den erabilera maila. Non dago arazoa? Zer ari gara gaizki egiten? Harrigarri bezain penagarria da hau. Euskal-

dun gehiago izan dadin egin den ahalegina egin eta gero, euskara ikasten hainbeste saiatu eta gero, orain erabilera jaitsi egin dela jakitea penagarria da. Zerbait gaizki egiten ari gara. Nik uste, hainbat aldiz aipatzen dudan militantismo eta gure hizkuntzaganako fede hori falta dela. Zerbait egin beharra daukagu. Ez ote gara gai izango geureari eusteko? Bizi osoan euskararekin, kazetaritzarekin eta kulturarekin konprometitua bizitakoa zara. Zein da aurrera egiten jarraitzeko gakoa? Berriro hasi behar banu ere, berdin-berdin egingo nukeela esan izan dut askotan. Ez daukat inolako damurik 1961ean hartu nuen erabakia hartu izanaz. Eta gure amona gaixoa baino hobeki bizi izan naiz, seguruenik. Zein den aurrera egiteko gakoa? Batetik, maitasuna eta sinesmena herri honengan; eta bestetik, egoskorkeria pittin bat, agian. Egoskor fama hori dugu Iriondotarrok.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia-koadernoa

Munduko hotelik bitxiena Banksy artista britainiarrak asmaturiko Betleemgo harresiaren ondoko hotelak urtebete beteko du aurki. Ostatuak palestinarren eta turisten babesa dauka eta jende andana erakartzen du The Walled Off hotela hitz joko ederrean oinarriturik dago. “Ostatuaren izena Michael Jacksonen Off the Wall albumak inspiratu zuen”, azaldu du Bisherrek. Arduradunak hoteleko sarrera erakutsi digu. Dekorazioak Britainia Handiko XX. mendeko inperialismo garaia gogorarazten du.Han ikus daitezke Erresuma Batuko erreginaren argazkiak, XIX. mende amaierako Ekialde Hurbileko mapak eta harresiaren zatiak. Barruan dagoen informazio guztia eskuratzeko oso kontzentratuta egon beharra dago. “Bitxikeria bakoitzak mezu bat transmititu nahi du. Ostatu hau kode sekretuz beterik dago”, azaldu du Bisherrek.

ANE IRAZABAL

O O

NGI etorri munduko bistarik itsusienak dituen hotelera”. Esaldi erakargarri honekin harrera egin digu The Walled Off hotelekoBisher Qassisarduradunak. Banksy graffitilariaren ostatuak tximino baten eskultura du atearen ondoan. Eta Israelen banaketa harresia aurrean.

Halere, hoteleko protagonista nagusia pianoa da. Egunero, arratsaldeko 7etan, pianoak jotzeari ekiten dio urrutiko kontrolaren bidez. Bertan entzun daitezke Massive Attack taldearen bertsioak eta musikari ezezagunen doinu argitaragabekoak. Kafetegiko menuan dauden jaki guztien artean, humus kuriosoa dasta daiteke, harresi forma duen ogi zatiekin egina.

The Walled Off hotela murrutik bi metrora dago, ia-ia harresiari itsatsita. Barruan 10 logela bakarrik daude eta bakoitzak 170 euro inguru balio du. “Banksyk esan zigun logela bakoitzeko leihoetatik harresia ikusi behar zela. Gugana etortzen diren bezeroek egunero ikusten dute Israelek erakitako banaketa murruak eragin duen isolamendua”, adierazi du Bisherrek. Gazte palestinarra langabezian zegoen hotelean lan egiteko aukera iritsi zitzaion arte. Egun, berriz, ehunka bisitari jasotzen ditu astean. “The Walled Off-ek izugarrizko aukera eman dit gure eguneroko egoera gogorra munduari erakusteko”, azaldu du Qassisek. Orain harro dio ostatuak aldatu egin duela Betleemgo turismo sektorea: “Jesu Kristoren jaiotza-lekua ikustera etortzen diren erromesek ere geldialdia egiten dute gurean”. EZAGUNA PALESTINAN Banksyren estrategiak egundoko arrakasta izan du. Bada,lehenengo egunetik misterioz inguratura egon da ekimena. Hotelaren nondik norakoak ez ziren inoiz jakitera eman ostatuak ateak ireki zituen arte. Palestinan aski ezaguna da Bristolgo grafitilaria, izan ere, hamaika mural egin ditu lurralde okupatuetan. Betleemen, adibidez, edonon ikus daitezke bere artelanak: Lora sorta bat jaurtiki nahian dabilen mutila, soldadu israeldar bat miatzen ari den neskatoa edo balen aurkako txalekoa daukan usoa. Inorgutxik daki nor edo nortzuk dauden bere sinaduraren atzean, inork ez du inoiz haren arrastorik jarraitu, baina agerikoa da Palestinarekin harreman estua daukala.

ERREALITATEA HURBILDU Sarreraren ondoan oroigarri negozio txiki bat dago, eta piska bat aurrerago harresiaren inguruko museoa. Xehetasun guztiak Banksyk berak gainbegiratu dituela adierazi du arduradunak.“Askok kritikatu gaituzte Israelgo okupazioa normalizatzen dugulakoan, baina errealitatea zeharo desberdina da”. Betleemgo mutilak uste du beharrezkoa zela turistei Israelen eta palestinarren gatazkaren gaineko ikuspegi politiko bat eskaintzea. “Banksyk ez du dirurik egin nahi. Haren helburua da jarrera politikoa ez duten nazioarteko bisitariak errelitate gogor honetara hurbiltzea”, azaldu du Bisherrek. Izan ere, hotelera iristen diren kanpotarrak ez dira soilik ekintzaile politikoak. “Denetarik dago. Guk ez diogu inori atea ixten”, erantsi du. Qassisek begirune handiz erakutsi digu hotela. Bisitaren amaieran, ordea, milioi euroko galdera egin diogu: Zein da Banksy? Inoiz ikusi al duzu? Qassisek irribarre egin digu, baina ez du ezer erantzun.

Israel eta Palestinaren mugan dago The Walled Off. Goian, hotelaren barne eta kanpo ikuspegia. THE WALLED OFF

Nornahi dela ere proiektu honen atzean dagoen artista, sekretua gordeko dioten lagun onak ditu.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2017ko abenduaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

mitologia

BILBO

Bidaia euskal mitologian zehar ‘Izena duen guztia, bada’ izenpean, Bilboko Foru Liburutegiak euskal mitologian sakontzea helburu duen ume eta gaztetxoentzako erakusketa ikusgai jarri du datorren urtarrilaren 5era arte AINHOA LORES

E E

GUN hauetan Bilboko Foru Liburutegiko areto nagusira hurbiltzen denak historiaurreko garaira egingo du jauzi. Aste batzuez, egungo ohiturak alde batera utzi eta Olentzerok eta Mari Domingik euren baserrira sartzeko gonbitea egingo diote Euskal Herriko hainbat umeri. Hala ere, etxeko txikienek ez dute Gabonetako bi pertsonaia mitiko hauekin bakarrik topo egingo, han izango da Mari jainkosa ere, bere haitzuloan besoak zabalik, haurrak hartzeko prest.

Izena duen guztia, bada izeneko erakusketak proposatzen duen ibilbidean “euskal mitologiako pertsonaia nagusienak biziberritzen” direla aurreratu du Mikel Zabala Foru Liburutegiko jardueren koordinatzaileak. “Olentzero, Mari Domingi eta Marirekin batera, Tartalo, Galtzagorri, Lamia, Sugaar eta Jentila, besteak beste, aretoan zehar sakabanatuta daude, bakoitza bere gune natural propioan”, azaldu du Zabalak. Bere esanetan, erakusketa honek bisitaria harritu egingo du hasiera-hasieratik, Foru Liburutegia dagoen espazioan espero ez duen giro batetan murgilduko baita bisitaria. “Ikuslea antzinako funts, prentsa, datu-base,

irudi digital eta antzeko materialen seriotasun eta formaltasunarekin zerikusirik ez duen beste testuinguru batean sartuko da. Bestela esanda, Gabonetako xarma liburutegiaren barruan sartuko da”. LUDIKO ETA JOSTAGARRIA Erakusketak euskal mitologiako pertsonaiak umeengana hurbildu nahi ditu, modu ludiko eta jostagarri batean. “Askotan kontrakoa uste bada ere, haur askok ez dute euskal mitologiaren gaineko inongo ezagupenik”, dio liburutegiko koordinatzaileak. Bere ustez, Gabonetan umeek Olentzero eta Mari Domingi bezalako pertsonaien presentzia “nonahi” daukate, baina erakusketa honetan “beste era batera” topatuko dituztela azpimarratu du: “Testuinguru desberdin batetan, sarritan figura horiei lotutako kon-tsumismoa alde batera utzita”. Horrez gain, Gabonak familian egoteko garai aproposa izanik, familian egiteko plana ere eskaini nahi izan dute Foru Liburutegikoek. Hau-

rrentzako erakusketa bat izanik, aretoan ageri diren azalpen guztiak ulerterraz jartzen ahalegindu dira antolatzaileak, umeek inolako zailtasunik gabe panelak interpretatu ditzaten. Erakusketaz gain, mitologiarekin zerikusia duten beste jarduera mota batzuk ere antolatu dituzte. Horien artean daude marrazkiak koloreztatzekoa eta puzzle erraldoi bat osatzekoa. Era berean, bisita gidatuak ere atondu dituzte antolatzaileek. Ikastetxeentzako eta hamar lagun baino gehiagoko taldeentzako izango dira horiek. Horretaz gain, ostegunero, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontalari baten saioaz gozatzeko aukera izango dute umeek Mariren kobazuloan, erakusketak irauten duen bitartean. Zabalak aipatu duenez, egun horretan Bilboko Foru Liburutegira etortzerik ez duenak aukera izango du emanaldi bat beste egun baterako eskatzeko. Ipuin kontalarien saio guztiak euskaraz izango dira.

“Olentzero, Mari Domingi, Mari, Tartalo... Denak daude aretoan, baina bakoitza bere gune natural propioan”, dio Mikel Zabalak

Bisita gidatu eta ipuin kontalariak ere izango dira. J. M. MARTINEZ Aurtengoa ez da erakusketa antolatzen duten aurreneko aldia, pasa den urtean sortu zen euskal mitologiaren gainean umeentzako areto bat atontzeko ideia. Zabalak dioenez, aurreikuspen guztiak gainditu zituzten iaz, izan ere, “publikoaren erantzuna itzela izan zen”. Erakusketa zabalik egon zen egunetan, lau mila bisitaritik gora izan zituen ekimenak. Are gehiago: Foru Liburutegian antolatutako erakusketarik jendetsuena izan zela azpimarratu du koordinatzaileak. Bigarren edizio honetan, berrikuntza batzuk daudela ere nabarmendu nahi izan du Zabalak, “pertsonaia eta jolas berriak, adibidez”, baina ideia originala mantendu dutela jakinarazi du.

‘Euskal Mitologia: izena duen guztia, bada’

E

uskal Mitologia: izena duen guztia, bada’ erakusketa urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, Biboko Foru Liburutegian (Diputazio kalea 7), jai egunetan izan ezik, astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan berriz, 10:30etik 13:00etara bisitatu ahal izango da. Bisita gidatuetan parte hartu nahi duenak 94 608 24 87 telefonora deitu beharko du edo posta elektronikoz eskaria egin (kulturjarduerak@bizkaia.eus).


08 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Josu Izarra Bego Elexpe

Gasteiz, 1979 Sitio, año Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.josuizarra.es @josuizarrafoto

Datorren Datorren astean... astean... Unai Oscar Endemaño Manso


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.