Ortzadar 230319

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko martxoaren 23a. 587. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘ELKANO: LEHEN MUNDU BIRA’ Elkanoren itsas bidaia kontatzen duen animazio filma gaur estreinatuko da Malagako Zine Jaialdian -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

IRUN

KARLOS OSINAGA MUSIKARIA ETA ABESLARIA

“Zaila da sormenetik aldentzea” Zazpi urteko etenaren ostean, eszenatokietara bueltatu da berriro ere Lisabö taldea. ‘Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen’ diskoarekin zuzenekoak hasi dituzte dagoeneko JONEBATI ZABALA

II

Zuzenekoetan seikote gisa azalduko da Lisabö. GALDER IZAGIRRE

AZKO abenduan, inork ere espero ez zuela, Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts) lanarekin bueltatu zen Lisabö taldea. Zazpi urte eszenatokietatik aldenduta egon ostean, “sormenetik ezin urrunduta”, abesti batzuk grabatzeko asmoarekin hasi ziren elkartzen berriz ere irundarrak, eta zazpi kantaz osatutako lana argitaratu dute. Martxoan hasi dira zuzeneko emanaldiekin, eta jada zehaztuta dituzten hitzorduetan entzun ahalko dira taldearen kontraste handiko post hardcore doinuak.

rekin disko bat egiten saiatzea erabaki genuen.

Taldekide batzuk 2016an hasi zineten elkartzen entseatzeko. Ze asmorekin? Aspaldiko kontu bat zen hori, Ivanek (Zabalegi) banda utzi zuen garaian, 2013an, bagenuen disko berri bat grabatzeko asmoa. Beti buruan izan dugu asmo hori. Hiru urteko etenaren ostean, Jabi Manterola (gitarra eta ahotsa), Xabi Zabala (baxua), Eneko Aranzasti (bateria) eta ni elkartzen hasi ginen, ezer zehatzik gabe, baina zeozer grabatzeko edo kantu batzuk egiteko asmoarekin. Lehenengo entseguak nahiko emankorrak izan ziren eta hori moralki pozgarria izan zen. Egindako zirriborroekin eta lana-

Elkartzeko eta sortzeko beharra zenuten, orduan? Hori beti dago. Egia da, utzi eta hasieran faltan botatzen duzu, gero pasatzen dira hilabeteak eta urteak eta ohitzen zara. Baina beti dago sentsazio hori, nik uste dut sormenarekin harremana duten diziplina guztiek beti dutela hori atzetik, ezin zarela asko urrundu. Zaila da baztertzea eta esatea ez duzula gehiagorik egingo.

Hasieratik argi zenuten diskoa grabatu nahi zenutela? Pentsatzen genuen, beharbada, ezin izango genuela zuzenekorik jo. Hori horrela izanda, erabaki genuen hobe zela gutxienez zerbait grabatzea, agian ez disko bat, agian guretzat zerbait bakarrik, baina hori egitea, behintzat, bizirik zauden sentsazio hori izateko. Azkenean, gauza batek bestea ekarri zuen eta diskoa grabatzeko aukera suertatu zitzaigun.

Hainbat kide-aldaketa izan ditu Lisabök ibilbidean zehar, diskotik diskora. Oraingoan ere bai. Zelan egokitu zarete? Beti bezala. Esango nuke ez dugu-

la errepikatu formazio berdina bi diskotan. Kasu honetan, baterian Aidaren (Torres) parte hartzea funtsezkoa izan da, aspaldiko kide bat berriz ere edukitzea oso pozgarria eta sinbolikoa izan da. Moralki oso polita izan zen, falta zen indar puntua eman zigun. Orain, zuzenekoetarako ditugun kodeak beste pertsona batzuekin konpartitu behar ditugu, talde bezala ezagutu behar dugu elkar. Beti kostatzen da, baina era berean beste erronka bat da. “Zentzumenei eragiten dien musika” egiten duzuela diozue. Guk ulertzen dugu musika ia-ia

LISABÖ

ZUZENEAN Apirilak 13 Iruñea Indara Club Apirilak 14 Bilbo Kafe Antzokia Maiatzak 25 Sara USOPop Festibala Maiatzak 31 Bartzelona Primavera Sound Ekainak 7 Porto NOS Primavera Sound

sentsazio fisiko bezala. Konposatzerakoan, lokalean, zeozer aurrera eramateko zerbait ia fisikoa sentitu behar dugu eta horrela ulertzen dugu bide horretatik joan gaitezkeela. Aurreko lanarekin alderatuz, honetan kontraste handiagoak sartu dituzue, pasarte geldoagoak. Aurreko diskoa, Animalia lotsatuen putzua, bortitzagoa zen bide batera bideratu genuen, ia atsedenik gabe, nahi genuen intentsitatea mantentzea. Agian aurrekoak, Ezarian edo Ezlekuak, adibidez, kontraste gehiagoko diskoak ziren. Aurrekoan, ez zegoen txelorik, musika tresna hori sartu ez dugun disko bakarra da, nahita. Kasu honetan Maiteren (Arroitajauregi) ekarpena berreskuratu nahi genuen eta pasarte horiekin ere kontatu. Ez genekien nola egin, baina bagenekien tarte batzuk lasaiagoak izango zirela. Aldez aurretik, lokalean kantu horiek egiterakoan horri buruzko zerbait komentatu genuen, baina grabaketan aurkitu ditugu momentu horiek, hor hartzen baitugu sormenerako tartea, diskoa ia bukatu arte. Nahiz eta testura horiek nahi izan, ez ditugu aurrez asko pentsatzen, bidean aurkitzen dira asko. Sinbolikoki ere gustatzen

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Dibulitoon Studio Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

zaigu ez markatzea, baizik eta gertatzea. Martxel Mariskalek jarri dizkie hitzak zuen musikari. Sormen prozesuan musika eta hitzak batera sortzen dituzue? Martxelekin lan egiten dugunean, ideia batzuk prestatzen ditugu, berarekin elkarbanatu eta berak jada bere ideiekin zirriborroak egiten ditu. Gero, edukiari musika bilatzen diogu, buelta batzuk eman… Martxelek duen gaixotasuna dela-eta, bere egunerokotasuna minarekin dago lotuta eta horrek hitzetan ere badu isla. Berak lehenengo hitza aurkezten duenean, berehala hartzen du zentzua kantuak. Hasieran zalantzak zenituzten, ea zuzenekoak egiteko aukera izango zenuten ala ez. Lortu duzue eta jada hasi duzue kontzertu bira. Zelakoa izan da hainbat urteren ostean oholtzara berriro ere Lisabö gisa igotzea? Martxoaren 2an Donostian jo genuen lehen kontzertua. Azken momentuko kontuekin, beti bezala, baina oso sentsazio onarekin geratu ginen denok, baita gu entzutera etorri zen jendea ere. Lehenengo kontzertua beti izaten da oso sinbolikoa, eta halakoa izan zen.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Sexu-arazoak

Fikzioa 1. Sofia Petrovna

SS

ARRITAN argitaratzen dira artikuluak, erreportajeak edo saiakera liburuak idazleen eta, oro har, sortzaileen bizitza sexualari buruz; edo zehatzago izanda, bizitzea egokitu zitzaien garaiko arauetatik kanpo zeuzkaten joera sexualei buruz, zeinak, gehienetan, modu patologikoan agertzen dizkiguten, eta gehienetan sortzaileok beren obretan agertu zituzten balore moral eta gizakoiei kontrajarriak. Edozeinen bizitza sexualak interesik duen edo ez kuestionatu liteke, baina ikerketak etengabeak dira. Etengabe eman zaizkigu jakitera musikari, idazle, margolari, eskultore eta abarren bizitza sexualaren zertzeladak: maitaleak direla, eskandaluzko homosexualitate ageriko edota ezkutatuak, mirespena baliatuz eromeneraino eramandako ikasle gazteen tragediak, maitale suizidatuak, psikiatrikoetan giltzapetutako emazte laidotuak, promiskuitate asezinak… Garaiko biografietan jasota ageri dira hauetako asko, baina aldika ikerketa bat aurkezten zaigu, halako irakaslek Oxfordeko artxibategian, adibidez, aurkitu dituen gutun batzuen azalpena, non ageri den idazle batek hogei urtez izan zuen maitale sekretu baten berri, edo

Lidia Txukovskaia. Katakrak.

dutenak, batetik, aurrekoek utzitakoa errepikatzera mugatzen direnak, eta hori gainditu nahi dutenak, bestetik, zerbait berria ekarriz euren mundualdiari. Eta berritzaile hauen artean sortzaile artistikoak dira muturrekoenak. Ohitura, moral eta bizitzeko kode ezarriak estuegi zaizkie, haien senak oraindik inork irudikatu ez duen zerbaiten bila daramatza, eta bidaia horretan ez dute, noski, beste bizi-alorretan ere ezarria dagoena errepikatzera mugatu nahi.

emazteari eman zizkion disgustuen zerrenda amaigabea. Gehienak gizonezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikiatrikoan sartu nahi izan zuelako, antza, maitale gazte batekin libroki gozatzeko. Edo izan liteke ThomasMann-en homosexualitate erreprimitua, Egon Schiele margolariaren desbideratze perbertsoak, James Joycek emazteari idatzitako gutun likitsak, edozer. Zalantzan jarri behar dira “ikerketa” etiketarekin aurkezten zaizkigun egia horiek, edonor ohartu bailiteke zein zaila den gutun batzuetako lerroen bitartez errealitatearen sakontasuna ulertzea, konplexutasuna arakatzea, zein zaila literatura eginez gaurko betaurrekoekin argi egitea historiari. Bestetik, niri oso sinplea egiten zait sexu-arazo horiek ulertzea, nik arazo gisan definituko ez nituzkeenak, arazoa gehiago baita garai bakoitzeko moralarentzat zer den eredugarri, eta zer ez, alegia: zer erreprimitu beharrekoa, eta zer aske bizitzekoa. Arazo zirenak ohitura bilakatu daitezke hamarkada gutxitan. Oro har, gizartean bi pertsona mota egon ohi dira: tradizioa mantentzen

Sarritan argitaratzen dira artikuluak, erreportajeak edo saiakera liburuak idazleen eta, oro har, sortzaileen bizitza sexualari buruz

Errepikapen hori tristea zaie, mugak esploratzea dute moral nagusia, hesiak zabaldu, giro pozoitsuak egurastu, ez dira kabitzen kortse sozialetan… eta ez dira kabitzen sexu konbentzionalean. Hau, noski, ez da sortzaileen jabetza soila, jakin-mina duen edonorena, baizik, baina sortzaileek duten bizi-filosofian ezin hobeto txertatzen da arauetatik haratago joateko pultsioa. Hori gauzatzen asmatu zuten edo ez, beste kontu bat da. Haren oinarrian zegoen energia ulertzen dut, indar horren emaitzak epaitzen hasi gabe. Izan ere, askok dauzkate arazoak sexuarekin, egiten dutenek, eta egiten ez dutenek, sexua arazo gisan etiketatu zuten unetik.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

POESIA

‘Idazleen gorputzak’

‘Disoluzio agiriak’

Eider Rodriguez. Susa. Lisipe bilduma. 112 orr. 11,40 euro.

Jose Luis Otamendi. Susa. 128 orr. 14,25 euro.

Emakumeak literaturaren joko oko zelaian

Poesia molde berri bat

Eider Rodriguez idazleak, literaturaren inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik, emakumeek literaturan duten tokiaren inguruko datuak eta emakume idazleen ahotsak dakartza ‘Idazleen gorputzak. Egiletasuna ezbaian literaturaren joko zelaian’ saiakeran. Susaren Lisipe bildumako 6. alea da argitalpena eta hiru atal ditu: hausnarketa filosofikoak, idazleekin elkarrizketak (Arantxa Urretabizkaia Bejarano, Laura Mintegi Lakarra, Miren Agur Meabe Plaza, Karmele Jaio Eiguren eta Uxue Alberdi Estibaritz) eta ondorioak.

Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu Jose Luis Otamendik bere liburu berrian, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du, betiko Otamendi izateari utzi gabe. Zahartzen ari den gorputz baten kezkak, minak eta grinak ageri zaizkigu poemotan, giro politiko eta sozialari erreparatzen dion gorputz bat. Aurreko liburutik bost urte igaro diren honetan, idazlearen hasierako poemetako samurtasuna eta surrealismoa aurkituko ditu irakurleak liburuan, urteek eman dioten aberastasun teknikoarekin.

2. Hadji-murat Lev Tolstoi. Meettok.

3. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

4. Disoluzio agiriak Jose Luis Otamendi. Susa.

5. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

6. 1362 km euri G. Goia, G. Landabaso. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Mundua berriz liluratuz Silvia Federici. Katakrak.

2. Feminismoa denon kontua da Bell Hooks. Katakrak.

3. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

4. Berdea da more berria Onintza Irureta. Argia.

5. Idazleen gorputzak Eider Rodriguez. Susa. ITURRIA: Katakrak.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Elkanoren mundu bira, pantaila handian Bost mende bete dira aurten Juan Sebastian Elkano getariarrak munduari bira eman zionetik. Mendeurrena aprobetxatuta, ‘Elkano, Lehen Mundu Bira’ animaziozko pelikula osatu du Angel Alonso zuzendari pasaitarrak. Gaur estreinatuko dute Malagako Zine Jaialdian eta uztailean iritsiko da Euskal Herriko zinema aretoetara ETXAHUN GONZALEZ

E E

LKANO, Lehen Mundu Bira animaziozko filmak 1519an Sevillan hasi eta hiru urte beranduago toki berdinean amaitu zen itsas bidaia zirkularra du ardatz. Askorentzat, bidaia horrek mundua borobila zela frogatu zuen historian lehenengo aldiz. Ez zen abentura makala izan: 240 gizon irten ziren Sevillatik, bost itsasontzitan, eta soilik batek lortu zuen bueltatzea, hilzorian zeuden 18 gizonekin. Gaztelako erreinuak finantziatutako espedizio hartatik bi gizon nabarmendu ditu historiak: Fernando de Magallanes portugaldarra eta Juan Sebastian Elkano euskalduna. Misioa amaitzea lortu zuen itsasgizon bakarra, ordea, Getariako marinela izan zen, Concepción ontziko maisu bezala.

idatzi zuen bidaia liburua erabili dugu dokumentazio iturri nagusi bezala, baina egia esan, ez da dokumentazio gehiegi istorioa egituratzeko. Egoera horren aurrean, zer nolako Elkano sortu nahi genuen pentsatzen hasi ginen. Gaztea izan behar zuela erabaki genuen, espedizioaren hasieran bizi zuen mundu zorotik heldutasunerantz eta erantzukizunerantz igarotzeko prozesua azaltzeko aukera izateko. Adiskidetasuna eta maitasuna ere jorratu ditugu, eta apurkaapurka, fikziozko kontaketa egituratu dugu gertaera historikoen barruan”, dio Alonsok. Jose Antonio Vitoria etaGarbiñe Losada gidoilarien laguntza izan du Alonsok istorioa idazteko.

Bada, ezagunak diren gertakari historiko eta pertsonaietatik abiatuz, fikziozko animazio pelikula sortu du Angel Alonso zuzendariak, Dibulitoon ekoizpen etxearen eskutik, euskaraz, eta bereziki ikusle gazteentzako pentsatua. “Euskal Herrian aski ezaguna dugu Elkano, munduari bira eman zion lehen pertsona. Gure mugetatik kanpo, ordea, jende gutxik daki nor den eta zer egin zuen. Bidaia horren 500. urteurrena aprobetxatuta, proiektuari ekin eta Elkano mundu osoan ezagutarazteko momentu aproposa dela pentsatu dugu. 2016an hasi ginen filma egiten eta hiru urte pasa ditugu lanean, mundu birak iraun zuen denbora bera”, azaldu du Alonsok.

leak”, azaldu du Alonsok. Magallanes bera ere “berrasmatu” egin dute pelikulan: “Elkanoren aita bezala planteatu dugu, gertuko pertsona, maitagarria… Badaki getariarra marinel ona dela baina ez da berataz fidatuko bidaia egin ahal izateko”, eman du jakitera zuzendariak.

FIKZIOZKO ISTORIOA Oinarrian benetako gertakari historikoa eduki arren, fikziozko istorioa sortu dutela argitu nahi izan du zuzendariak: “Ikusleak argi izan behar du filma ez dela Elkanoren biografiaren errepasoa, ez eta Magallanesena ere. Berezko istorioa kontatzen saiatu gara, noski, baina pelikulan zehar bilakaera erakargarria duten pertsonaiak sortu ditugu”. Protagonista zertxobait gaztetuta ageri da filmean. “Elkanok 40 urte inguru izango zituen bidaiari ekin zionean; gure istorioan, ordea, zertxobait gazteagoa izango da, eta gaztetasun horrek asko aberastu du gidoia. Marinel ona zela ikusteaz gain, bidaia luzeak pertsona bezala nola aberastu zuen ikusiko du ikus-

Gosea, hotza, ekaitzak, gaixotasunak, traizioak… Abenturazko klasiko baten osagarri guztiak bildu dituzte filmak irauten dituen 90 minutuetan. “Erronkarik handiena, agian, zenbait gertaera historiko errealitatean gertatu ziren bezala azaltzea izan da, eta aldi berean, hauek gure istorioaren erritmoetara egokitzea, funtzionatzen duen argumentuari eutsiz”, uste du Alonsok. Besteak beste, Magallanes itsasartea edota Esperantza Oneko lurmuturra nola igaro zituzten azaldu dute pelikulan, bai eta Moluka irletara iritsi ziren unea ere. Bestalde, dokumentazio historikoak utzitako hutsuneak betetzen erronka handia izan dutela azaldu du: “Elkanoren kasuan, Antonio Pigafettak

Filmaren azaleko irudia. DIBULITOON STUDIO

ERRONKA TEKNIKOA Erronkarik handiena, baina, itsasoa sortu eta honi bizia ematea izan dela uste du zuzendariak: “Orain arte egin ditugun animaziozko produkzioetan beti saihestu dugu itsasoa erabiltzea, hura ondo egitea izugarrizko lana delako. Pelikula honetan, baina, itsasontzian egindako mundu birari buruz ari gara, eta hortaz, halabeharrez egin behar izan diogu aurre. Itsasoak duen indarra pantailan islatzen saiatu gara eta ura istorioaren pertsonaia garrantzitsua bihurtu dugu”. Ura ez ezik, munduko toki asko eraiki behar izan dituzte. Hala, munduan barrena bidaiatuko dugu Elkanorekin: Sevilla, Brasil, Patagonia, Moluka irlak… “Ahalegin handia jarri dugu toki bakoitzeko kultura eta bizilagunen izaera ahal denik eta ondoen adierazteko”, kontatu du Alonsok. Geografiaren berezitasunak errespetatzeak exijentzia maila handia suposatu du lantaldearentzat, bere esanetan: “Lurralde izoztuak daude, Patagonia kasu, eta Amazonaseko paisaia eraikitzea ere ez da erronka makala izan”, azaldu du zuzendariak. Asmatutako pertsonaiak ere ez dira gutxi izan: 150 pertsonaia baino gehiago sortu dituzte pelikularako. SOINU BANDA ORIGINALA Joseba Beristain azkoitiarrak konposatu du filmaren soinu banda eta Euskal Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak jarri diote musika eta ahotsa. “Oso ezberdinak diren musikak lan-

Geografia anitzak eta 150 pertsonaia baino geh


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

hiago sortu dituzte pelikularako. DIBULITOON STUDIO

zinema

Angel Alonso pelikularen zuzendaria. DIBULITOON STUDIO

Ekoiztetxe propioa, istorio propioak sortzeko

A

ngel Alonso (Pasaia,1967) animazio zineman eta efektu berezietan berezitutako zuzendaria da. Zientzia-fikziozko zinemaren maitale amorratu gisa, 1991n Dibulitoon Studio sortu zuen Irunen, Ricardo Ramon ekoizlearekin batera bere istorio propioak ekoiztu eta zuzentzeko. Bere ibilbide profesionalean zehar beste bi pelikula zuzendu ditu: ‘Ametseko Lapurra’, 2000. urtean Animazio Film Onenaren Goya sarietarako izendatua izan zena eta bere osotasunean 3Dn egindako espainiar estatuko lehen animazio filmetako bat; eta ‘Mystikal’, 2011.urtean, benetako aktoreekin %100ean kroman filmatutako estatuko lehenengo pelikula. ‘Teresa eta Galtzagorri’ (2017), ‘Dixie eta matxinada zonbia’ (2014), ‘Haritzaren bihotza’ (2012), ‘Aita, zonbie bat naiz’ (2003), ‘Cristobal Molón’ (2007), ‘SuperTramps’ (2005) eta ‘Glup’ (2004) dira zuzendari tekniko bezala Dibulitoon Studio ekoiztetxearekin sinatu dituen beste lanetako batzuk.

du ahal izan ditut pelikulan. Abentura bat den heinean, une arriskutsuetarako musika sinfonikoa sortu dut, bai eta bidaiak zeharkatzen duen toki geografiko bakoitza girotzeko musika ere: musika brasildarra, Filipinetakoa, Moluketakoa… Sortze prozesu aberatsa izan da oso eta asko ikasi eta gozatu dut”, dio Beristainek. “Ez dugu zehazki ezagutzen nolakoa zen toki hauetako musika duela 500 urte, baina konposatutako musikaren bidez ikuslea toki horiek identifikatzeko gai izango da”, uste du musikariak. Halaber, mundu biraren bidaia liburua idatzi zuen Pigafettaren narrazioak girotzeko musika errenazentistak eta barrokoak txertatu ditu Beristainek. Portugaldarren mehatxuak eta erasoak girotzeko, ordea, sonoritate portugaldarra duten antzinako gitarrak erabili ditu. Donostian grabatu dute musika, Euskal Orkestra Sinfonikoaren eskutik eta Fernando Velazquez getxoztarraren zuzendaritzapean. Orkestrarekin batera, Donostiako Orfeoiaren ahotsak ere grabatu dituzte. La Oreja de Van Gogh taldeak ere bere aletxoa jarri nahi izan du Elkano, Lehen

Mundu Bira pelikulan eta Haizeaz fidatu kantua sortu du filmerako: “Taldearen sorreratik nahi izan dugu pelikula batentzako musika egin, eta hainbat proposamen jaso ditugun arren, orain arte ez gara ausartu. Zergatik orain? Ba Getariako marinel baten istorioa delako, euskal ekoizpena delako eta abentura zirraragarria iruditzen zaigulako. Ohorea da guretzat halako mendeurren baten ospakizunean parte hartzea”, adierazi dute talde donostiarreko kideek. ESTREINALDIA, MALAGAN Malagako 22. Zine Jaialdian proiektatuko da lehenengo aldiz Elkano, Lehen Mundu Bira animazio filma, gazteleraz bikoiztutako bertsioan, gaur bertan. Estreinaldi komertziala, berriz, uztailaren 12an izango da espainiar estatu osoko zinema aretoetan. Ingelesez bikoiztutako bertsioa ere –Elcano & Magellan, The First Voyage Around the World–, Filmax Internationalen eskutik proiektatuko da Spanish Screenings deritzon MAFIZ (Malaga Festival Industry Zone) merkatuan. Estatuko zinemaren promozio eta salmentarako nazioarteko plataforma da MAFIZ,eta mundu osoko erosle eta festibaletako programatzaileak batzen dira bertan.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Gaur egungo kontsola ezagunei erreleboa hartuko dieten gailuak bidean dira.

Kontsola-belaunaldiaren amaiera ote? Bideo-jokoen 8. belaunaldia hasi zenetik zazpi urte igaro direnean, geroz eta gehiago nabaritzen da kontsola berrien beharra

ekainean aurkeztuko dute kontsola berria, E3 azokan, baina ez da datorren urtera arte salgai jarriko. Sonyri buruz, berriz, ezer gutxi dakigu, baina dagoeneko nabari da beraien kontsola berria ere bidean dagoela. Aurtengo E3 azokan inongo aurkezpenik ez egitea erabaki du konpainia japoniarrak, eta horrek zer susmatu eman du. Baliteke garapenean dituzten joko asko, oraindik publiko egin ez direnak, kontsola berrirako prestatzen egotea, eta dagoeneko publiko daudenak bakarrik uztea urte honetarako.

JOKO DIGITALAK Bere aldetik, Google-ek kontsola berri bat aurkeztuko du hilabete bukaeran, orduan jakingo dugu nolakoa izango den. Zurrumurru batzuen arabera, espero da kontsola tradizionalago bat aurkeztea. Xbox One X baino askoz potenteagoa litzateke, eta ez luke CD irakurgailurik edukiko, joko guztiak digitalki eskuratuko genituzke.

SWITCH BERRIA Nintendoren kasuan berriz, badirudi ez duela inongo presarik belaunaldi berrira jauzi egiteko. Switch kontsolak bi urte ditu soilik, eta arrakasta handia izaten ari da. Ziur egon enpresak arrakasta hori ahalik eta gehien baliatu nahiko duela. Baina Nintendo ere ez da zurrumurruez libratzen. Espero da aurten Switch modelo berri bat aurkeztea, eta nolanahiko iritziak ditugu hemen. Batzuen arabera, kontsola potenteago bat izango da, PS4aren potentziatik oso gertu egongo litzatekeena, Switch Pro bat, hain zuzen. Beste batzuen arabera, betiko Switch kontsola litzateke, baina eramangarria izateko bakarrik prestatuta, Switch Mini edo horrelako zerbait, txikiagoa eta merkeagoa. 3DS kontsolaren ondorengoa ote?

Teknologia hau dagoeneko eskuragarri dago, baina oso mugatua da. Sonyk, adibidez, Playstation Now zerbitzua eskaintzen du hainbat jokotan Internet bidez jolasteko, hilero 20 euro ordaintzearen truke. Eta Japonian posible da Nintendo Switchen Resident Evil 7 eta Assassin’s Creed Odyssey-ra jolastea. Tamalez, oso konexio azkarrak behar

Microsoft-ek antzeko joera bat jarraitzeko asmoa duela dirudi. Beraien hurrengo kontsolak Anaconda ezizena dauka, eta bi eredu desberdin jarriko lituzke salgai: lehenengoa, kontsola guztiz tradizionala, CD irakurgailuekin; eta, bestea, guztiz digitala. Zurrumurru batzuen arabera, aurtengo

Aldaketarako presarik ez duzuenok lasai egon zaitezkete, aurten oraindik ez dirudi belaunaldi berria hasiko denik, baina ziur egon uste baino gertuago dagoela erreleboa. Presa duzuenok berriz, hartu lasai eta aprobetxatu oraindik jokatu ez dituzuen jokoez gozatzeko, ziur hainbat dituzuela zain.

‘The Division 2’

‘Yoshis’s Crafted World’

‘Unravel 2’

‘Devil May Cry 5’

Zazpi hilabete igaro dira birus hilgarri batek mundua astindu zuenetik. Protagonistaren azalean, Washingtonera itzuli beharko zara. Hiria guztiz suntsituta dago eta hori berreraikitzeko sekulako lana eta arazo piloa izango dituzu aurretik. (PC,PS4, Xbox One).

Plataforma joko honetan 3 dimentsioko pertsonaiak 2 dimentsioko plano batean mugituko dira. Paper eta kartoizko mundu batean Yoshik abentura berri bat biziko du. Eskulanen zalea baldin bazara, primeran pasatuko duzu joko entretenigarri honekin. (Switch).

EA-ren indie joko famatuaren bigarren zatia Switch kontsolarako aterako da aurki. Plataforma joko entretenigarria izango dugu eskuragarri kontsola hibridoan. Artilez egindako izaki txikia modu kooperatiboan edo bakarka kontrolatu beharko ditugu. (Switch).

Hack eta slash generoetako jokoa, Capcom enpresak garatua. Aspaldiko partez, Dante eta Nero deabru-ehiztariak itzuliko dira, eta beste bi lagunekin deabruen inbasio bati egin beharko diete aurre. Kritika onak jaso ditu jokoak, momentuz. (PC,PS4, Xbox One).

ANDER INTXAURRONDO (gamerauntsia.eus)

BB

IDEO-jokoen 8. belaunaldia 2012ko azaroan abiatu zen, duela ia zazpi urte. Belaunaldi hau inoiz baino hobeto dagoela esan daiteke, sekulako maila duten bideo-joko pila ditugu aukeratzeko eta entretenimendua ez zaigu falta. Baina 7 urte denbora asko da, jendeak kontsola potenteagoak nahi ditu, eta badirudi kontsola-fabrikatzaileak hurrengo belaunaldiari hasiera emateko prest daudela epe motzean.

Google eta Amazon aspaldi izan dira kontsolak merkaturatzeko asmotan, baina ezer gutxi dakigu beraien asmoez. Jakina da hainbat garatzailerekin hitz egiten egon direla, eta hauen sostengua nolabait izango dutela. Zurrumurru batzuen arabera, bi kontsolek streaming bidez jolasteko aukera emango lukete, hau da, Internet bidez jolastea: jokoa zerbitzari urrun batean exekutatu eta gure etxeko telebistatik jolastu ahal izango genuke.

Zurrumurru batzuen arabera, aurten Sony eta Microsoftek kontsola berriren bat aurkeztuko dute. Zurrumurru optimista gutxi batzuen arabera, aurten jarriko lirateke salgai; gehiengoen apustua, baina, 2020a da. Are gehiago, baliteke beste konpainia gehiagok belaunaldi berria aprobetxatzea kontsolen merkatuan sartzeko.

ditugu etxean, eta abiadura hauek ezin ditu edonork ordaindu oraindik.

Nobedadeak:


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BILBO

Historiak ezabatutako emakumeen ahotsa Goizalde Landabaso eta Garazi Goiaren ‘1.362km euri’ liburuan oinarritutako performance literarioa taularatuko dute hilaren 31n, Bilboko Itsasadarra itsas museoan, Loraldia jaialdiaren barruan AINHOA LORES

H H

ITZAK eta musika nahastu egingo dira, elkar gurutzatuko dira martxoaren 31n Bilboko Itsasadarra itsas museoko oholtzan. Goizalde Landabasok (Bilbo, 1970) eta Garazi Goiak (1978, Segura) elkarrekin idatzi duten 1.362km euri (Elkar) liburuan oinarritutako performancea taularatuko da bertan. Liburuaren izen bera eramango duen ikuskizuna izango da. Galder Perez antzerkigilea eta kazetaria ari da guzti horri forma ematen, bera baita zuzendari artistikoa. Sormen literario honen oinarria eskutitzak dira. Garazi Goia eta Goizalde Landabaso idazleen artean 1.362 km daude. Bata Bilbon eta bestea Londresen bizi da. Liburua bera Landabasok eta Goiak elkarri bidalitako gutunen bilduma da. Azaldu dutenez, oso modu naturalean eman zen eskutitz horiei liburu formatua ematea. “Elkarrekin zerbait idatzi nahi genuen baina ez genekien zer”, kontatu du Landabasok. Argi zutena zen emakumeekin lotutako zerbait egin nahi zutela eta gutunaren ideia otu zitzaien. “Gutunek tartea eskatzen dute batak bestea entzuteko, besteari idazteko”, uste du Landabasok, eta horixe zen, hain zuzen ere, bilatzen zutena: “bizi garen abiada biziko garai honetan beste patxada bat bilatu idazteko, bata bestea-

Goizalde Landabaso eta Garazi Goia, eskuz esku ondu duten liburuaren aurkezpenean. ELKAR

rekin egoteko, nahiz eta gure artean 1.362 km-tako distantzia egon”. Era horretan, Landabasoren iritziz, “une batez, gutunek irauten zuten denbora horretan gure munduak gelditu egin ditugu”. Horrez gain, liburuak biltzen dituen gutunak postal bihurtu dituzte egileek. ITZALPEKO EMAKUMEAK Bizitzaz, eguraldiaz, egunerokoaz, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez mintzo diren testuak irakurriko dituzte emanaldian. Bi lagunen artean gutun bidez sortzen diren gaiez haratago, emakume ahaztuak izan direnak, erreferentziazkoak izan beharko luketenak dira eskutitz hauen protagonista: “Historian zehar lan handia eta benetan ekarpen asko egin zituzten emakume asko itzalean gelditu dira. Itzalean, haien ondoan gizonezko batek hartu zuelako protagonismoa edo emakume izate hutsak desabantaila asko zituelako. Emakume horietako batzuk aldarrikatu nahi izan ditugu gure gutunetan”, azaldu du Goiak. “Guk ez dugu emakumezko erreferentziarik izan eta ezinbestekoa da jakitea badirela emakume miresgarriak, boteretsuak, adoretsuak, gauza asko egin zutenak”, gehitu du Landabasok. Horretarako dokumentazio lan handia egin behar izan dute, “haiei

buruzko informazio gutxi egon delako, eta askotan bilaketa lana handia izan da”, jakinarazi du Landabasok. “Oso zaila da emakume zenbaiten lorratza jarraitzea”, erantsi du. Informazio nahikorik topatu ez dutelako, hain zuzen, emakumeetako batzuk baztertu behar izan dituzte egileek. Idazle bakoitzak bere gutun horietako protagonistak aukeratu ditu; Lan-

dabasok, esaterako, argi zeukan lehenengoa Eulalia Abaitua argazkilaria izango zela. “Bere erakusketa bat ikusi nuenetik liluratu izan nau”. Gainerakoak bilaketak berak ekarri ditu. Galder Perez antzerkigilea eta kazetaria ari da Goia eta Landabasoren gutun trukaketa literario horri performance itxura ematen, zuzendari

artistiko lanetan. Babeserako kopia ikuskizuna ere Galder Perez eta Ane Zabalarekin egin zuen Landabasok. “Pentsatu genuen nolabaiteko jarraipena eman geniezaiokeela liburuari eta performance-arena otu zitzaigun. Hortik aurrera, dena apurka joan da. Liburua kaleratu ostean postalak bihurtzen hasi ginen eta hezurdura denon artean egiten joan gara”, azaldu du kazetari bilbotarrak. Perez eta Landabaso aspaldiko lagunak dira. Irratian batera lan egin izan dute, baina sekula ez dute kazetaritza arloan elkarrekin lan egin. “Lagunak gara eta badugu gure sormen lanak partekatzeko ohitura. Kultura asko konpartitzen dugu”, dio Perezek. MUSIKA LAGUN Literaturak ez ezik, musikak ere izango du presentzia emanaldian. Nerea Alberdi biolinjotzailea emakumezkoek idatzitako musika piezak bilatzen ibili da, eta liburuaren bi egileekin batera parte hartuko du agertokian. “Giro berezi bat sortzea nahiko genuke. Gutun trukaketa batek sortzen duen intimitatea eta eskuzabaltasuna, aterki batek lortzen duen babesa eta jolasa”, azaldu du Perezek. Bere esanetan, “oso ikuskizun xumea” da prestatzen ari direna. “Garazik eta Goizaldek idatzi dutena transmititu nahiko genuke. Hau da, gutunetan jaso duten emakumeen izaera, bizitza eta arima taula gainean jartzea”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

06010. mapa: ‘zorro / ‘renard’

Latinez vulpes deitzen da animalia hau, baina ondoko hizkuntza erromanikoetan erabiltzen diren hitzak ez dira vulpes hitzetik eratorriak. Frantsesez, adibidez, vulpiculus-etik datorren goupil forma gutxi baizik ez da erabiltzen eta renard nagusitu da (alemanezko reginhard-etik, edo JP. Dalbérak aipatzen duen regina-tik). Gazteleraz rabosa / raposa eta zorro nagusitu dira; azken honek portugesez konnotazio gutxiesgarria zuelarik. Katalanez guineu eta okzitanieraz mandre ezagunak dira, segur aski emetasunarekin loturik.

Euskarak, aldiz, latinetik hartu du ugaztun honen izena. Hain zuzen ere, latinezko asinarius hitzetik datoz mapan agertzen diren asagari (Zeberio inguruan), aseri, axeri, azeri, azari, axiri, axerü, haxeri. Denetan bi bokalen arteko –n- kontsonantea erori da, non ez den –g- bilakatu Bizkaiko parte batean. Asinarius hitzak astozain esan nahi du. Agian tabu bat izan da izendapen horren zergatia. Hitz beretik dator ere Nafarroan erromantzez guztiz ezaguna den Aznar izena. Bizkaian, baina ez bizkaiera osoan, beste izen bat dauka: luki. Iturria latinez dauka, Lucius jende izenean.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.