Ortzadar 220619

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko ekainaren 22a. 600. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

HASIER ARRAIZ Bere belaunaldiko idazleen obra eta garaia aztertu ditu ‘Maitasun keinu bat besterik ez’ lanean -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

BILBO

Ezusteko enkontrua dantzarekin

EGITARAUA Ekainak 28 ‘Danza en 360º’ Guggenheim ataria, 15:00-19:00, PEWMA (Txile). ‘Meeting Point’ Guggenheim ingurua, 19:00, ERTZA (Euskal Herria). ‘Somiglianza’ EHU Bizkaia Aretoa, 19:30, KOR´SIA (Madril). ‘Out of the blue I’ Pedro Arrupe zubia, 20:00, LARUTAN (Euskal Herria). ‘Pedestres’ Lekuak eta tokiak eskultura ingurua, 20:30, LINA VALVERDE & CAMILO REGUEYRA (Costa Rica). ‘Don´t, Kiss’ La Fundición, 21:00 FABIO LIBERTI (Italia).

Ekainak 29

JONEBATI ZABALA

Hamabost urte beteko ditu aurten La Fundicion aretoak antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiak. Ekainaren 28an eta 29an dantza garaikideak Bilboko Abandoibarra hartuko du, dantzarien eta oinezkoen arteko topagune bilakatuz

D

ANTZA garaikidearen lengoaia anitzak kaleko jendeari hurbiltzeko xedearekin, Lekuz Leku jaialdia sortu zuen Bilboko La Fundicion aretoak. Hamabost urte igaro dira Euskal Herriko eta nazioarteko konpainien koreografiak hiri-ingurunera eramatea erabaki zutenetik, eta urte hauetan guztietan hiria eraldatuz joan den arren, jaialdiak sortu zeneko helburu bera izaten jarraitzen duela kontatu du Luque Tagua koordinatzaileak. Hastapenetatik formula hori erabili dute antolatzaileek: dantza paseoan dabiltzan herritarrei hurbiltzea. “Pieza laburrak izaten dira, oso estilo ezberdinetakoak eta kaleko formatu atseginean. Dantza ikusteko modu ezberdina da, sarrera bat erosi beharrik gabe. Ekainaren 28an eta 29an Bilboko Abandoibarra ingurutik dabilen jendeak ia ezustean egingo du topo dantzarekin”, azaldu du. Udako lehen egunetan hiriaren eta dantzaren arteko topalekua izango da Abandoibarra.

Txile, Italia, Costa Rica, Euskal Herria eta beste herri batzuetako konpainiek 12 obra eskainiko dituzte itsasadarraren ertzetan, zenbait leku estrategiko ikuskizunetarako eszenatoki gisa baliatuz. Hirigunean, ohikoa ez den ingurunean topatuko dute dantza oinezkoek, eta paisaia piezaren parte bilakatuko da. Dantzaren mundua “deskodetu” nahi du Lekuz Leku jaialdiak, dantza garaikidearena, bereziki. “Estilo eta modu ezberdinak erakusten saiatzen gara, dantza ulertzeko era guztiak. Batzuetan publikoari kosta egiten zaio dantza eszenikoa, baina adar guzti horiek Abandoibarrara hedatu nahi ditugu; horrela, bertatik dabilen jendeak 19:00ak eta 21:30 artean pieza ezberdinak aurkituko ditu egun bi horietan”, kontatu du Taguak. ANIZTASUNA ARDATZ Emanaldiek “ikusmin handia” sortzen dutela kontatu du Taguak, izan ere, oso estilo anitzetako lan

‘Topa’ obra eskainiko dute Kukai eta Brodas taldeek. KUKAI

Praktika eszenikoak eta hiria

K

aleko dantza emanaldiak antolatzeaz gain, EHUrekin ere elkarlanean aritzen da La Fundicion aretoa, eta Espazio publikoaren berreraikuntza, arkitektura eta praktika eszenikoei buruzko Nazioarteko V. Jardunaldiak antolatu dituzte aurten ere. Ekainaren 27an eta 28an izango dira Arkitektoen Elkargoan eta Bizkaia Aretoan, eta sarrera librea izango da. Bertan, espazio publikoek hirien bizitzan duten eragina aztertuko dute, praktika eszenikoek espazio publikoa berreraikitzeko duten ahalmena. “Hiriak nola betetzen ditugun aztertuko dugu, mugimenduak nola sortzen diren eta horrek nola eragiten duen hirietako pertsonen arteko harremanetan. Horren baitan, dantzak lekua hartzen du hirian eta eraldatu egiten du bai hiria eta baita oinezkoen begirada ere”, azaldu du Luque Tagua koordinatzaileak.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Erein Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

‘Topa’ Guggenheim ingurua, 19:00, KUKAI DANTZA & BRODAS (Euskal Herria - Katalunia). ‘Canvas of Bodies. Opus nº 1’ Pedro Arrupe zubia, 19:30 TAIAT DANSA (Valentzia). ‘DantzanGo’ lehiaketako irabazlea Lekuak eta tokiak eskultura ingurua, 20:30, B-WILD (Euskal Herria). ‘Azzurro’ Kaia, 20:30, MARCANT DANCE (Andaluzia). ‘Burdina / Hierro’ Guggenheim ingurua, 21:00, ADRIANA BILBAO BEÑAT AXIARI (Euskal Herria). Parte-hartze tailerra Guggenheim ingurua, 21:30, DENIS MARTINEZ (Euskal Herria).

koreografikoak egongo dira ikusgai Guggenheim museoa eta Euskalduna Jauregiaren arteko gune ezberdinetan. “Jendeak ez du espero, esaterako, Adriana Bilbao flamenkoa dantzatzen topatzea Guggenheim ondoko armiarma itxurako piezaren azpian”. Inguruan arituko dira Kukai eta Brodas taldeak ere, dantza tradizionalaren berrikuspena eta hip hop-ak bat egin duten Topa ikuskizunean. Horrez gain, bi gizoni buruzko istorioa kontatzen duen pieza intimista dakar Fabio Liberti konpainia italiarrak; ETB1-eko DantzanGo lehiaketako irabazleek Abandoibarrako Garrazaren Lekuak eta tokiak eskulturaren inguruan egingo dute dantza; 360 gradutan grabatutako dantza garaikideko film bat proiektatuko du Txileko Pewma konpainiak; eta Ertza, iazko Max sarietako kaleko ikuskizunen irabazleak ere bertan izango dira. Urtero bezala, Publikoak dantzatzen du klasearekin bukatuko da jaialdia. “Publikoa mugimenduan jartzeko unea izaten da hori”, eman du jakitera jaialdiaren koordinatzaileak. Aurten, Denis Martinez kubatarrak Kubako erritmoak irakatsiko dizkie ikusleei Guggenheim museo inguruan. Hala, mundu guztia dantzan jarriko duen jai handia bilakatuko da Lekuz Leku.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Garen piztiak

Fikzioa 1. Basa

TITULUA: ‘KABITU EZINA’

AA

nimalia ugari dabiltza Aintzane Usandizagaren lehen ipuin liburuko narrazioetan sartu-aterean: lagunak zaintzeko eskatu dion zakurraren uhalari lotuta dabil Judith Lola ipuinean, beti itzulia ezkerreruntz egiten duen arraina dauka arrainontzian Imanolek Kabitu ezina narrazioan, mutiko garaian bere lehengusuak katu eta oiloei emandako tratua dakar gogora narratzaileak Asperduraren biografia kontakizunean, eta gizakiaren eta intsektuaren mugara eramango du pertsonaia bat Ovi ipuinak. Ez dago esan beharrik, ordea, gizon-emakumeak eta giza harremanak direla Kabitu ezina bildumako protagonistak, eta animaliak haien ispilu eta batzuetan ifrentzu direla. Bikoteharremanen hondoratzearen testigu (edo eragile?) dira batzuetan animaliak, gizatasunaren mugez gogoeta egiteko senide hurbilekoak bestetan, zaintza-lanen zamaz gogoetatzeko bitartekoa inoiz. Arroztasuna egunerokora dakarten piztiak ere badira animaliak narrazio hauetan. Izan ere, Usandizagaren liburuko kontakizun asko egunerokotasunaren eta arroztasunaren arteko mugetan olgatzen dira;

EGILEA: AINTZANE USANDIZAGA

Miren Amuriza. Elkar.

2. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

egoera arrunt, anodinoetan elementu arrotzak eta inoiz fantastikoak agertzen dira, hura aztoratzera datozenak. Lagunarteko bazkari bat, bikote-bidaia bat, familiako juntadizo bat edo lan-elkarrizketa bat abiapuntua dira beste norabait iristeko. Errealitateak hainbat geruza dituela iradoki eta haiek esploratzen dituzte ipuin hauek; narrazio zenbaitetan itxurazko errealitatearen eta haren azpian egosten denaren arteko tartea, esaten denaren eta esaten ez denaren artekoa miatzen du egileak. Bi geruzen kontrajarpenaren bidez jartzen ditu agerian instituzio sozial gertukoen baitako gezurrak, esan gabekoak, hipokrisiak edo inbidiak (kuadrilla, familia edo bikote barrukoak). Aldika, berriz, iradoki egiten dira bestelako errealitate-printza batzuk, denbora-espazioen koordenadak zalantzan jarriz, edo galdera soil baten bidez. Molde ezberdineko ipuinak ondu ditu Usandizagak errealitate-geruza horiekin, eta hainbat ipuingintza-tradizioren oihartzunak jasotzen ditu liburuak. Eider Rodriguezen Bihotz handiegia etorri zaio irakurle honi gogora Lola narrazioan, Iban Zalduaren nitasun

eszindituak Hamar urte barru-n, eta Samantha Schweblinen arroztasunaren zipriztinak han-hemenka. Kontamoldeak ere askotarikoak dira, perspektibismoa, bakarrizketa edo ipuin ia erabat dialogatuak lekuko, eta hartara ipuin sorta aberats eta askotarikoa da emaitza.

Elkarrizketen bizitasunean eta irudiak sortzeko gaitasunean ikusi dizkiot bertute nagusienak liburuari, baita ahots propioa osatzeko nahiean ere

Pili Aguadoren ilustrazio iradokorrez jantzita publikatu diren ipuin hauetako askok irudi indartsuak, oso bisualak dituzte barruan, animaliekin lotuak haietako batzuk, eta inpresioa ematen du irudiok izan direla narrazioak sortzerakoan abiapuntu. Haatik, uste dut kasu batzuetan irudiak bere horretan ez direla gai narrazio osoari eusteko, eta zenbaitetan galdu egiten dela tentsio narratiboa, ipuin luzeagoetan bereziki. Kontakizunaren abiaburuan dagoen asmoaz galdetzera eraman naute ipuinek batzuetan, asmotik emaitzara tarte bat badagoela iradokiz beharbada. Elkarrizketen bizitasunean eta irudiak sortzeko gaitasunean ikusi dizkiot bertute nagusienak liburuari, baita ahots propioa osatzeko ahaleginean ere. Bide luzeago baten lehen urratsa izango ahal da Kabitu ezina.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

POESIA

‘Gorputz madarikatuak’

‘Itsas bizimina’

Lucia Baskaran. Alberdania. 204 orr. 19 euro.

ARGITALETXEA: ELKAR

Pello Otxoteko. Balea zuria. 100 orr. 12 euro.

Bizitza berreraikitzen

Kresal usaineko poemak k

Urte bete da Martin hil zela, eta Alizia etengabe ari da bere buruari galdezka, mutil lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta. Hogeita zortzi urte doi-doi, eta alarguna da. Lucia Baskaran zarauztarraren bigarren eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak. Jose Antonio Sarasolak ekarri du euskarara.

Aurreko poesia liburua kaleratu eta bederatzi urtera, ‘Itsas bizimina’ argitaratu du Pello Otxotekok. Itsasoa da liburuko ‘leitmotiv’ nagusia, ez poema guztietan agertzen delako, baizik eta, egilearen esanetan, “itsasotik datorren arnasa delako liburuaren arnasa”. Gai ugari jorratu ditu Pello Otxotekok orrialdez orrialde: bizitza, heriotza, askatasuna, muga, misterioa, ezina, arnasa, taupada... Idazle irundarrak ‘Haraindiko begiradaren bila’ (2001), ‘Itzalaren ñabarduretan’ (2001), ‘Arnasa galduaren bila’ (2003) eta ‘Anphora baita’ (2010) lanak argitaratu ditu aurretik.

3. Derbia Joan Mari Irigoien. Elkar.

4. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

5. Jamaikako neska Joxemari Iturralde. Pamiela.

6. Rosa itzuli da Pako Aristi. Erein.

Ez Fikzioa 1. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

2. Sapiens Yuval Noah Harai. Elkar.

3. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

4. Moio. Gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Miner. Elkar.

5. Nik sinesten dizut Samara Velte. Hainbaten artean. ITURRIA: Elkar.


Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

HASIER ARRAIZ IDAZLEA ETA POLITIKARI OHIA

“Konta dezakegu nolakoa izan daitekeen bakea eta bizikidetza eraikitzeko fase berria” ‘Maitasun keinu bat besterik ez’ (Erein) saiakera liburua argitaratu berri du Arraizek. Bere belaunaldiko idazleen lanak aztertu eta, bizi izan duten garaiari begira jarriz, nazioaren kontakizun berria eratzeko beharra aldarrikatu du ETXAHUN GONZALEZ

H H

ASIER Arraizen (Gasteiz, 1973) bi pasio batzen ditu Maitasun keinu bat besterik ez liburuak: literatura eta politika. Euskal politikaren lehen lerrotik aldenduta, “aukera naturala” izan du hainbeste maite duen literaturari arretaz heltzeko. Batetik, euskal literaturan eratutako azken narratzaile belaunaldian jarri du arreta, Euskal Herriko errealitateari aldaketak eragiteko eremua izan daitekeela sinetsita. Bestetik, “gero eta arrotzagoa zaigun mundu hau” ulertzeko eta azaltzeko euskal ikuspegi baten bila egiteko bidea proposatu du. Izan ere, Hasier Arraizentzat “dena da politika, eta dena da kultura”. Politikaren lehen lerrotik aldendu eta idazle gisa bueltatu zara. Jende gehienak politika arlotik ezagutzen nau, ardurak izan nituelako, baina benetan ezagutzen nautenek badakite ni beti oso literatura zalea izan naizela. Politikaren egunerokoak itota literaturak ematen zidan arnas gunea, liburuen artean babesten nintzen maiz. Politika den pasio hori beste maila batean geratu den momentuan, aukera naturala izan dut beste pasio honi lehentasuna emateko. Oso gustura ibilitako bidea izan da, izugarri ondo pasatzen baitut idazten. Lana da, bai, ez baita idaztea bakarrik, liburuan kabitzen ez den hori kentzea da gehien kostatu zaidana. Gozatzen sufritu dut, eta sufritzen gozatu dut. Zer aurkituko du irakurleak liburuan? Euskal literaturari eta oro har euskaraz sortutako kulturari egin-

dako maitasun keinu bat aurkituko du, izugarri maite dudan horri egindako nire gorazarrea. Hau, baina, ez dut atzera begira egin nahi izan, aurrera begira baizik. Euskal kulturaren baitan nostalgian ainguratuta gelditzeko joera izan dugu maiz, iraganaldiari begira, hura nonbait hobea izan zelakoan. Jarrera horrek ez digu uzten oraintxe sortzen ari garena bere neurrian baloratzen. Zentzu horretan, 70eko hamarkadan jaiotako idazleek egin duten lana aitortu eta aztertu egin nahi izan dut. Mundu mailan postmodernismoarekin hausten ari den literatura mugimendua nabaritzen da, eta horixe bera aztertu dut nik, euskal ikuspegi batetik.

la. Kirmen Uribe, Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez erreferente gisa nabarmenduko nituzke izendegi honetan, baita Mikel Peruarena Ansa eta Uxue Alberdi ere. Zeintzuk dira idazle horien arteko ezaugarri komunak? Idazle hauek beren garaiaren semealabak dira, Euskal Herrian jaio eta hazi dira eta 90eko hamarkadan jalgi dira mundu publikora. Hamarkada horretan Euskal Herriko gizartea nahiko hautsita edo haustear zegoen, bi aldetan, eta nik uste dut adin horretakoak garen guztiok oso markatuta gaudela bizipen horiengatik, aztarna handia utzi digute.

“Euskal gatazkan nagusitu diren kontakizunak dualistak izan dira beti: honekin zaude, edo bestearekin. Hori amaitu da”

Idazleen belaunaldi berria eratua dela diozu. Aipatu izan dira beste belaunaldi batzuk, eta momentua da beste bat ere aipatzen hasteko: Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Mikel Peruarena Ansa, Unai Elorriaga, Ixiar Rozas, Karmele Jaio, Ur Apalategi, Lander Garro, Uxue Alberdi eta Katixa Agirre aipatzen ditut nik. Zalantzarik gabe, belaunaldi bati buruz hitz egiten denean, izendegian sartzen direnak beti izaten dira eztabaidagai. Nik ez dakit belaunaldiaren parte diren guztiak zerrenda honetan ote dauden, baina bai badakit dauden guztiak belaunaldi honen parte badire-

Bestetik, euskaraz irakurtzen hazi diren idazleak dira denak, aurrekoei irakurri ahal izan dizkiete euskarazko lanak. Hau da, haientzako euskara ez da hautua edo aldarrikapena izan, bide logikoena izan da, egunero bizi izateko baliabidea. Ikastolen belaunaldikoak dira, eta hori dena erabiltzen duten euskara mailan eta hizkuntza lanketan ikus daiteke. Bukatzeko, oso belaunaldi garaikidea dela esango nuke. Mundu mailan dauden joera nagusiekin euskal ikuspegi batetik bat egiten asmatu dute eta joan diren toki guztietara hizkuntza gutxitu batean idazten dutela harro aldarrikatu dute.

Aurreko belaunaldietako idazleek ez bezala, bakea eta bizikidetza eraikitzeko aukera dutela diozu. Euskal gatazkan nagusitu izan diren kontakizunak dualistak izan dira beti: honekin zaude, edo bestearekin. Orain ez gaude aro horretan, aro berri batean gaude: nahi bada, konta dezakegu nolakoa izan daitekeen bakea eta bizikidetza eraikitzeko fase berri bat. Gure herrian indarkeriaren adierazpen nagusiak amaitu diren honetan kontakizunen lehiarekin bukatu behar dugu. Errelatoak behar beharrezkoak ditugu, noski, zenbat eta gehiago hobe, baina gertatu diren sufrimendu guztien sentipenak kontatuko dituztenak, autokritika oinarrian eta enpatia helburu, konfrontazioaren sendagai gisa. Gure herriko intelektualek badute bide horretan zer eskaini, eta ari dira dagoeneko: hortxe ditugu, besteak beste, Harkaitz Canoren Twist edo Fakirraren Ahotsa, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua, Uxue Alberdiren Jenisjoplin, Unai Elorriagaren Iazko hezurrak edota Lander Garroren Gerra txikia. Ikuspegi desberdinetatik eta modu ezberdinetan kontatu dituzte azken hamarkadetan Euskal Herrian gertatutako sufrimenduak eta oinazeak. Erabat baliagarriak dira aipatutako bidea egiten hasteko. Hautsitako zubiak berreraikitzeko garaia dela diozu. Indarkeriak eta sufrimenduak gure gizartearen baitan zeuden zubi asko hautsi dituzte, pertsonen artekoak, euskaldunen artekoak, eta bereziki kezkatzen nau horrek, gure nazioaren kontakizunak komunitate osoa-

Hasier Arraiz, Donostian, bere liburu


Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

u berria eskutan duela. EREIN

literatura

DONOSTIA

rena izan behar duelako. Zer nolako etorkizuna gura dugu? Kontakizun “aspirazionala” sortu behar dugu guztiok elkarrekin, baina horretarako gure zauriak sendatu eta zubi horiek berreraiki behar ditugu. Denok egin behar dugu autokritika, egindakoagatik eta egin eta esan ez dugunagatik. Ni ez naiz nor inori esateko zer nolako autokritika egin behar duen, baina bai nirea erabakitzeko: enpatia gehien sufritu dutenekiko, haiek dituztelako herri honen zauri sakonenak. Lehendabizi horiek konpontzen asmatu behar dugu.

“Trumpekin egon nahi dugun edo alternatiba eraiki nahi dugun Kirmen Uriberen poeerabaki behar dugu, ma batetik hartu duzu hori da gure garaiak liburuaren izenburua eta tarte zabala eskaini dioeskatzen duen zu bere obrari. erronka” Kirmenen obrak badu giza eskubideei buruzko gogoeta sakona, Euskal Herrian gertatu den guztian oinarritua. Globalizazioaren aroan euskal nortasunaren aldeko hautu argia egiten du, gure kultura eta hizkuntza mundu honi eginiko ekarpen nagusi bezala aldarrikatzen ditu. Norberaren askatasunaren aldeko jarrera ere nabaria da eta errealitate zatiak kontatzen ditu, errealitatea dirudiena baino konplexuagoa dela azalduz. Bat egiten dut idea horiekin eta uste dut belaunaldiaren balioak izan daitezkeela. Elkarren arteko zubia berreraikitzen asmatu zenuten zuek ere. Badira gure artekoa baino suntsiketa askoz ere larriagoak, baina bai, izan daiteke adibide xume bat. Letren fakultatean ezagutu genuen elkar, eta lagunak izan gara aspalditik. Bidean, baina, gorabehera handiak izan ditugu, herri honetako harreman askotan gertatu bezala. Euskal gatazkaren eta politikaren ondorio lazgarriek elkarrengandik aldendu gintuzten, baina gure arteko zubia berreraikitzen asmatu dugu. Hortik abiatuta, euskal nazioaren kontakizun berria eratzeko beharraz hitz egiten duzu bigarren atalean. Euskal ikuspegi batetik jakin behar dugu egungo mundua azter-tzen, ulertzen eta interpretatzen, jakiteko non gauden, norekin kokatzen garen, zein diren arriskuak eta mehatxuak eta zeintzuk aukerak. Egiteko daukagun zerbait da. Izan ere, Euskal Herrian ere mundu arrotza dagoela ukatzea ez litzateke zintzoa izango. Askotan pentsatzen dugu gure gizartea desberdina dela, eta azkenaldian konturatu gara, onerako edo txarrerako, beste guztiak bezalakoak garela. Hemen ere sumatzen da autoritarismoa eta arrazakeria. Aurreko ereduak agortuta daudela diozu. Bere garaian, Agirre Lehendakaria

SOLASALDIAK Hasier Arraizek bere lanean planteatzen duenaz gogoeta egiteko hiru solasaldi antolatu dira. Arraizekin batera, politikaren eta kulturaren arloko hainbat ordezkarik parte hartuko dute saio horietan: ● Ekainaren 26an, 19:00etan, Kutxako Ruiz Balerdi aretoan, Tabakaleran (Donostia). Partaideak: Garbiñe Biurrun, Harkaitz Cano eta Jon Maia. ● Ekainaren 27an, 19:00etan, Kafe Antzokian (Bilbo). Partaideak: Bingen Zupiria, Igor Elorza eta Goizalde Landabaso. ● Uztailaren 2an, 19:00etan, Artium Museoko plazan (Gasteiz). Partaideak: Kirmen Uribe, Miren Larrion eta Mikel Urdangarin.

eta bere garaiko intelektual eta sortzaileak gai izan ziren demokrazia liberalarekin irudikatzen zuten ideala (AEB, Erresuma Batua…) euskal ikuspegi batetik marrazteko. Orain dela 60 urteko euskal gazte belaunaldi berriak, ordea, Agirre lehendakariaren eta haren ondokoen artean etsipena sumatu, eta kontakizun berri bat sortu zuen. Gure herriaren askapenak iraultzarekin lotuta egon behar zuela ondorioztatu zuten Txabi Etxebarrieta eta ingurukoek, eta Kuba edota Aljeriako ereduak hartu zituzten. Borroka armatuaren erabilera horren ondorio izan zen. Bada, bi mundu horiek desagertu dira, kontakizun horiek bukatu zaizkigu eta berria sortu behar dugu. Sinez miresten ditut biak, gai izan baitziren ariketa intelektual hori egiteko, baina haien mundua ez da gure mundua. Trumpekin egon nahi dugun edo alternatiba eraiki nahi dugun erabaki behar dugu, hori da gure garaiak eskatzen duen erronka, eta pentsatzen dut intelektual talde honek ahalmen eta talentu nahikoa duela hori guztia ehuntzeko. Dena den, proposamenak baino ez dira nireak. Gustatuko litzaidake liburu hau erabilgarria izatea jendartean eztabaida aberasgarriak sortzeko. Eztabaidatzeko aukerarik izango da prestatzen ari zareten solasaldietan. Saiakera honek literaturaren eta filosofia politikoaren arteko elkarrizketa bat planteatzen duenez, pentsatu dugu elkarrizketa horri plataforma fisikoa ematea. Gure asmoa da Gasteizen, Bilbon eta Donostian joera ezberdineko politikariak eta kultur sortzaileak bilduko dituzten hiru solasaldi antolatzea. Besteak beste, prest azaldu dira Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Jon Maia, Igor Elortza, Bingen Zupiria, Garbiñe Biurrun edota Miren Larrion. Uda eta gero Iruñean eta Baionan ere egiteko asmoa dugu.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Bi gurpilen fedea ENEKO EIZAGIRRE

BB

Bizikletan bidaiatzeak, aurrez imajina ez zenitzaken lekuak ezagutzera eraman zaitzake. Kaukason, udaberriko ezusteko elurte baten ondorioz, eliza ortodoxoaren eta Georgiako biztanleen barrenak ezagutzeko aukera izan dut

I egun igaro ditut historian zehar inperio ezberdinen atzaparretan alde batera eta bestera ibili den Georgiako hiriburuan. Kura ibaiaren alde bietara hedatzen da Tbilisi, trafikoz beteriko kale zabalak eta erortzear dauden alde zaharreko eraikinak konbinatuz. Modernoa eta tradizionala, berria eta zaharra, lotura handirik gabeko collage bat osatzen dute, turismoak pixkanaka-pixkanaka dakarren diru iturriaz itsatsita.

Bost minutu hotz bezain luzeren ostean, monastegi xumeko ateak zabaldu dira, eta Mama Pais, bertako “nagusia” agurtu dut. Euskalduna naizela esan diodanean pozpozik “basque-georgian friends” oihukatu du. Hau entzunda, bere bedeinkazioa nuela argi geratu da ingurukoen artean. BARNE BAKEA Lau elizgizon eta zazpi egoiliar bizi dira une honetan Santa Nino monastegian. Bere izena Georgiako lurraldera kristautasuna ekarri zuen emakumearen omenezkoa da. Hasieran hala pentsatu badut ere, zazpi egoiliar hauek ez dira apaiz bilakatzeko bidean dauden ikasleak. Euren bizitzako gorabeherak direla medio, fedea eta bizitza soilarekin barne-bake pixka baten bila datozen jende arrunta dira. Alkohola eta haragia galarazita daude, egunean hiru bider errezoak egiten dira eta hortik aurrera ez dago egiteko gauza gehiegirik. Egoiliar hauek, etxeko eguneroko lanak egitearen truke, bake santua edo salbazioa jasotzen dute, bakoitzaren beharren arabera.

Lehen egunean euritik eguzkitara eta eguzkitatik euritara ibili naiz. Bigarren eguneko eguraldiak, aldiz, garbiago jokatu du nirekin. Itxura guztien arabera eguna nazkagarria izango dela ikusarazi baitit goizean goizetik. Eguerdiko ordu biak dira, eta Tsalka izeneko herri arimagabe baten kanpoaldean nago euritik babestua, oinarrizko gauzak saltzen dituen janari denda batean. Denda berdinean beste bizikleta bidaiari bat dago. Baptiste du izena eta orain dela zazpi hile atera zen bere Belgikako jaioterritik. Kontrako norantzan goazenez, aurrean datorkigun ibilbideari buruzko informazioa elkartrukatu dugu. Berak asfaltorik gabeko kilometro zakar asko ditu egiteko; nik, aldiz portu luze-luze bat gainditzeko. Biek ala biek atsedenik gabeko euri zaparrada batez lagunduak. “Zeinen ederra den txirrindularitza” esanez barre batzuk egin eta agur esan diogu elkarri.

Goizean denak aztoratuta jaiki dira. Elurra mara-mara ari du. Leihotik begira nagoela Mama Pais nigana etorri da eta nahi bezain beste geratu naitekeela esan dit. Ondoren, mezetara gonbidatu nau. Ihesbiderik gabe, Georgiako Eliza Apostoliko Ortodoxo Autozefaloaren nire bizitzako lehen mezan hartu dut parte. Elizaren izena luzea bada, imajina ezazue meza bera nolakoa den.

Maldan gora euritan aritzea desatsegina da. Igo ostean aldatzeko arroparik gabe jaistea, ordea, amesgaiztoa. Zorionez, bizikletan zintzilik ditudan lau poltsetan klima ia guztietarako arropak daramatzat. Zoritxarrez, grabitatearekin aliatuta daude arropa horiek eta gorriak eta bi ikusten ditut gorako bidean. ATERPE BILA Aldapa zena, goi-lautada zabal bat bilakatu da eta errepide bazterreko goroldioa zena, aldiz, elurra. Paravani lakuaren ertzetik kilometro batzuk egin ostean Poka herritxora iritsi naiz. Arratsaldeko 7ak dira, 2.000 metroko garaieran nago eta elurra dago iragarrita gauerako. Bai ala bai, gaua igarotzeko aterpe bat behar dut. Baina zer egin inolako hotel edo ostaturik ez dagoen inguru honetan? Bost gizon dauden dendatxo batera gerturatu eta eskuak belarrian jarriz “hotel” hitza esan diet behin eta

Lerroon gainean, Georgiako bidaiak utzitako hainbat irudi; tartean, Santa Nino monastegia. ENEKO EIZAGIRRE berriz. Eurek, barrez, ezetz diote buruaz, baina guztietan zaharrena dirudienak dendatik irten eta laku ertzeko eraikin bat seinalatu dit. “Monasteri” hitza eta eskuak belarrian konbinatu ostean, dendaren goxora sartu da, barrez lehertzen

zeuden lagunengana. Heriotzaren aurrean ezusteko fede zipriztin bat sentitzen duen kondenatuaren antzera, argia jarraitzea erabaki dut. Eraikinera gerturatzean, gazte bat bertatik ateratzen ikusi dut. Nika du izena eta nire egoera azaldu diot.

Zalantza batzuen ostean “nagusiari” galdetzera joan da, baina aurretik ea kristaua naizen galdetu dit. Zurbil eta aho txikiarekin, baietz esan diot. Dagoen hotzarekin, ea budista naizen galdetu izan balit, berdina erantzungo nioke.

Bigarren goizean martxan jartzeko prest nago. Bisita bat izango dute eta Nikak ni bertan egotea gustatuko litzaiekeela esan dit. Gosari-bazkari modukoa izan da eta den- dena probarazi didate, dena “tipikoa” zelakoan. Alkohola galarazita badago ere, bisitekin arauak hausten dituzte eta vodka antzeko zerbait atera dute. Txirrinduan ibiltzea eta alkohola edatea konbinaketa ona ez direla azaldu dit eta barregura besterik ez die eragin. Basoerdi bat edan eta sufrimendu malko bat lehortu ostean, nire arimaren salbazioa lortua dudalakoan, bideari ekin diot. Fedea dut, inoiz baina gehiago, bizikletari esker, imajina ez nitzakeen bitxikeria gehiago ezagutuko ditudala herrialde honetan.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Ane Gebara duela urte batzuk hasi zen ipuin-kontalari lanetan, irakasle izateko ikasketak amaitzear zela. Orduz geroztik, hari horri tiraka dabil, han eta hemengo istorioak jasotzen eta kontatzen. Haurrentzako zein helduentzako ipuinak ditu aldarri

Ane Gebara ipuin-kontalari gasteiztarra.

Istorioek transmititzeko dutena AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

II

PUIN batek atzetik dakar kontakizun bat, gertaera bat. Irakaspen bat ere badakar, eta harekin batera, sentsazioak eta emozioak bizitzeko aukera. Kontakizun tradizionaletik modernoetara egin daiteke jauzi, historian zehar bizi izan diren pasarteetatik inoiz gertatuko ez liratekeenetara. Pertsonaia ezberdinak ezagutzeko aukera ere ematen dute, haien bidelagun izatekoa. Horretarako, ahots bat izan ohi da nagusi, istorioa kontatzen duen narratzailearena. Ane Gebara (Gasteiz, 1989) ipuin-kontalaria da. Irakasle ikasketak amaitzear zela ekin zion jardunari, eta hari horri tiraka jarraitzen du, ezin utzirik. Hark azaldu du ipuinak “era natural” batean kontatzen dituela, sentitu ere hala sentitzen dituelako. “Ipuinak bide ematen dit besteengana iristeko, hura da erdigunean dagoen bitartekaria”, dio Gebarak. Irakasle izateko ikasketak amaitzen ari zela, irakurzaletasunaren gaineko irakasgai bat izan zuen, eta Manu Lopez Rasini izan zuen irakasle. Tradizioa oinarri zuten ipuinen inguruko gaia hartu zuen azken lanaren gaitzat, eta horretan bidelagun izan zuen Lopez irakaslea. Gebarak dio istant horretan piztu zitzaiola istorioak kontatzen hasteko lehen txinparta; hortik aurrera, “ezjakintasunetik eta ausardia puntu batetik” hasi zen ipuin kontaketaren jardunean.

Azken lanean ikertu zituen ipuin tradizionalak, eta egun, horietako asko kontatzen jarraitzen du. Harriek kontatu didatena proiektua ere sortu zuen, Arabako istorio ezberdinez osatutako ipuinen bilduma bat, hain zuzen ere. “Badira milaka

mundua gelditu egiten dela, eta beraz, helduentzako ere baliagarria suerta daitekeela ipuinak entzutea. “Ohitu behar gara ipuinak entzutera; finean, asko kontatzen dute eta, gainera, norberak bere interpretazioa egin dezake”. Hala, Gebararen aldarria argia da: helduek kontzientzia hartu behar dute, aldarrikatu behar da “umeen mundutik” harago ipuinek badutela indarra.

ipuin eta album, baina hainbeste urtez gure artean egon diren kontakizunek emozio berezi bat pizten didate”, azaldu du Gebarak. Eta gaineratu du kontakizun horiek atzean “gako” ugari dituztela; besteak beste, naturarekiko harremana edota gizakien beharretara egokitzen diren makina bat mezu. Halere, aitortu du denek ez dutela momentu guztietarako balio, eta beraz, aukeraketa egokia egitea garrantzitsua dela. Halere, urteetan zehar ahoz-aho transmititu diren istorioak jasotzeak lan handia du atzetik. Gebarak azaldu duenez, horietako asko ezkutatuta bizi dira eta zaila izaten da berreskuratzea. Dena dela, nabarmendu du, behin horiek berreskuratutakoan, pozgarria izaten dela, oinarri politak izaten dituztelako. Horrez gain, gaineratu du egungo ipuinekin ere gauza bera gertatzen dela, eta beraz, zaila dela aukeraketa bat egitea. Horretarako, lehentasun batzuk ezarri ohi ditu: “Istorio bat aukeratzerako orduan, lehenengo eta behin, garrantzitsua da nire gustukoa izatea; ostean, erabakiko dut nori eta zein momentutan kontatu”. Finean, nabarmendu du posible dela ipuinak publikoaren zein testuinguruaren arabera aukeratzea zein egokitzea. ISTORIOAK, GUZTIENTZAKO Ipuinak haurrentzako direla uste dugu, orokorrean, gure gizartean; eta, gehienetan, umeak izaten dira horien entzule nagusiak. Horren aurrean, ipuin kontalariak dio uste horiek deseraiki beharra dagoela, publiko heldua erakarri ahal izateko. Gainera, nabarmendu du istorio bat kontatzerako unean

Aldarrikatu behar da umeen mundutik harago ipuinek badutela indarra” ANE GEBARA Ipuin-kontalaria

PUBLIKOA BEREGANATU Horretarako, ordea, publikoa bereganatzea ezinbestekoa dela aitortu du ipuin kontalariak. Haren esanetan, publikoko kide batzuk, izan ume edo heldu, hasieratik sartzen dira istorioan; beste batzuek, ordea, zailtasun gehiago izaten dituzte kontakizunean sartzeko. “Hori begiradan asko igartzen da; finean, begiradak diotsu ea istorioaren bide berean doazen edo beste leku batean dauden”, azaldu du. Eta gaineratu du begirada konplize horiek lortzea, “gozamena” izateaz gain, polita ere badela, publikoarekin bidaia hori partekatzea. Hala, ipuin on batek bide on bat edukitzeaz gain, “bat-batekotasuna” ere eduki behar duela dio Gebarak: “Istorioak eduki behar du momentu bat zeinak zerbait aldatuko duen; finean, zerbait desberdin izatea etxetik irteterakoan eta bueltan iristerakoan”. Ipuin kontalariak nabarmendu du bide horretan publikoa bereganatuz gero eta haiek gozatuz gero, harro sentitzeko modukoa dela. Izan irakaspen, emozio edo sentsazio, ipuinek badute zer eskaini, zer transmititu. “Ipuinek badituzte irakaspen ugari, baina ez ditugu ikasteko kontatzen, baizik eta, bizitzeko. Hori da garrantzitsuena”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

22350. mapa: ‘seta’/ ‘champignon’

Mapan hiru eremu erakusten dira. Bizkaian eta Gipuzkoan perretxiko erabiltzen da, Nafarroan ziza edo xixa eta Iparraldean onddo da nagusi (Saran konddo jaso da). Perretxiko hitzak baditu hainbat aldaera: perrotxiko, perretxiku, barratxiko (Laukiz), berretxiko (Lemoiz), perratxiku, perretxigu. Iparraldeko hongo hitzak iturria latinean dauka: “fungus” (ikus gazt. “hongo”). Herri bakar batean, Eugin, sultso hitza eman dute, eta txurlo hitza Jaurrietan. Claude Lévi-Strauss antropologoak jende mikofiloak eta mikofoboak bereizi zituen. Alde batean, onddoetan arreta jartzen dutenak daude; bestaldean, onddoetan axolarik batere ez dutenak. Dudarik gabe, oro har, Hegoaldeko jendeak onddoak eta perretxikoak hobeki ezagutzen ditu Iparraldekoak baino. Alor honetan Hegoaldean izen askoz gehiago izatea sintomatikoa da,

beraz. Esan gabe doa lekuko askok izendatu ere ez dituztela egiten gaiztotzat hartzen dituen perretxikoak. Izendapenen dantza gertatzen da mapa honetan. Alabaina, herri batzuetan perretxiko hitza ezaguna da, baina mota jakin baten izena da. Etxalarren perretxiku edo Sunbillan perretxigu deitzen dena “seta de primavera / mousseron de printemps / tricholoma georgii” da. Bizkaian, Arrieta eta Bakio inguruan, ere bai. Aitzitik, ziza, xixa, zuza, suza ageri da Bizkaiko eta Gipuzkoako herri anitzetan azken hori izendatzeko. Era berean, erdaraz “seta / champignon” izendatzeko Hegoaldeko leku gehienetan txanpiñoi hitza erabiltzen da.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.