Ortzadar210919

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko irailaren 21a. 608. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ZINEMALDIA Inoizko euskal ekoizpen gehien ikusi ahal izango dira atzotik abian den jaialdiaren 67. edizioan -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

DONOSTIA

PP

ERTSONA anitzen erretratu bilduma da Donostiako Egiako Kultur Etxean ikusgai den Zu barik eztau erakusketa J. A. Areta Goñi Juxe-rentzat (Orereta, 1968). Argazkilari bezala, bere ibilbide luzean lehen aldia da erretratuak soilik jasotzen dituen erakusketa bat martxan jartzen duena. “Aspalditik egin nahi izan dut eta unea iritsi da”, dio Juxek. Bildumak 59 pieza biltzen ditu, denak zuribeltzean. Kontzertuetako argazkiekin bakarrik lan egiteaz nekatua, erretratu pertsonalak betidanik maite izan dituela aitortu du oreretarrak. Hala, bere ingurukoei gaia planteatu eta lanean hastea dena bat izan zen. “Jendearen erantzunak eta parte hartzeko gogoak txundituta utzi ninduten”, kontatu du.

Musika, argazkien oinarri ‘Zu barik eztau’ erakusketa paratu du J. A. Areta Goñi ‘Juxek’, Donostian, Egiako Kultur Etxean. Zuri-beltzeko 59 erretratuk osatzen dute bilduma eta urriaren 31ra arte bisitatu ahal izango da AINHOA LORES Bildumako bi argazki. N. G.

Pertsonaia ezagunak dira, batez ere, argazkietako protagonistak, baina baita ezezagunagoak direnak ere: “hor egon behar zuen jendea ageri da, itzalean sekulako lana egiten dutenak, batetik, eta baita lagunak ere, asko eta asko”. Bere ustez, funtsezkoak dira guztiak Euskal Herriko kultur panorama oparo eta askotarikoa hobeto ulertzeko; eta guztiak, orokorrean, hainbat urtetan egindako argazkilaritza lan emankorraren “konplize” direla azpimarratu du. Hortik dator, hain zuzen, proiektuaren izena, Juxek argazkilaritza eta kulturgintza “pertsonen arteko hartu-eman gisa” bizi dituelako. Argazkilaritzarekin batera, musika da Juxeren lanaren oinarria. Gaztetatik musika gustuko izan du eta, kamera eskuan, kontzertuz kontzertu ibiltzen zen argazkiak egiten. Argia, mugimendua, espazioa… zuzenekoetako argazkiak egitea ez da lan makala Juxerentzat: “kon-

tzertuetako argazkiak egitea ez da erraza, argia aldatuz doa eta beti egon behar zara adi, begiaz gain, batbatekotasuna beharrezkoa da, eta horretarako orduak eman behar dituzu. Argazkiak egiteko modua, hala ere, asko aldatu dela dio: “argazki guztiak behin eginda, konpondu daitezke, baina nik momentu horretako argia eta mugimendua harrapatzea gustuko dut, eta iluna bada hobe”. LABORATEGIKO MAGIA Laborategian sartu, disko bat jarri eta argazkiekin lanean orduak eta orduak pasa ditzake lanean Juxek. “Egun osoa ere bai, eta baita gaupasak egin ere”, aitortzen du. Positibatzearena prozesu luzea dela dio; hala ere, digitalaren garaian, analogikoaren aldeko apustua egin nahi izan du. “Bi bide ezberdin dira, eta nik horrela egiten ikasi nuen. Laborategiko magia guztia galtzen da, beste-

la”. Irudiaren kontrol guztia izatea gustuko du argazkilariak, bai negatiboa errebelatzerako orduan eta baita kopia lortzerako unean ere. “Irudi bat lortzeko denbora luzatzea ere oso erakargarri egiten zait, denbora tarte horretan ikaragarri disfrutatzen dudalako. Laborategiko bakardade, argi gorri, paper, pelikula, usain eta abarren artean 25 urte daramatzat”. Mende laurden horretan zuri-beltzarena izan da bere hautua. “Pelikulek emaitza ezberdinak ematen dituzte errebeladore ezberdinekin tratatuak direnean. Erresoluzioa, testura eta zenbait pelikulek ematen dituzten grisak zoragarriak dira. Gero hauek paper ezberdinetan positibora pasatzerako orduan kopia ezberdinak lortu daitezke; esan genezake kopia bakoitza bakarra dela eta hori ere bidearen amaiera aldean aurkitzen den erakargarritasun bat da”.

35mmtako kamera pare batez eta formatu ertaineko beste pare batez osatutako ekipoa erabiltzen du Juxek. Hori, eta egunero ikusten dituen irudi posibleetan dagoen eragina dira kamerari botoia sakatu eta klik egiteko behar dituen osagaiak. Hala ere, aitortu duenez, argazki liburuetan ikusten dituen irudiei ere so egiten die sarri: “denbora hartu behar da eta irudi eta egoerak aztertu, aurrean duzunari erreparatu. Begirada landu, finean. Sobic ś Rendezvous Band-en kanta zoragarri horrek zioen bezala: Slow down, take a look, behin eta berriz”. Bere erreferenteen artean, Richrad Avedon, Diane Arbus eta Irving Penn argazkilariak aipatu ditu: “munstroak dira niretzat”. IZENBURUA, BIZKAIERAZ Oreretakoa izanda, atentzioa ematen du erakusketa izendatzeko bizkaiera erabili izanak. “Aspalditik gustuko dut

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Donostiako Zinemaldia Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Zu barik eztau esaldia, fonetikoki sekulako indarra dauka eta esanahia primeran dator erakusketan ikusten denarekin”. Orain dela urte batzuk Gernikako Lekuek jaialdian egindako argazki erakusketa batean eman zion arreta esaldiak. “Astra gaztetxean erakusketa muntatzen ari ginela, pintada bat ikusi nuen esaldi horrekin”. Momentu horretantxe erabaki zuen bere erakusketaren izena hori izan behar zela. “Brutala da, alemanez dagoela dirudi”. Argazkilaritzaz gain, beste lan batzuk ere egiten ditu oreretarrak, hala nola ikastaroak eman eta musika taldeak alde batetik bestera eraman furgonetarekin. Erakusketei dagokienez, inoiz ez ditu errepikatzen. Beraz, Donostiakoa ikusteko aukera bakarra izango da. Urriaren 31ra arte izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko irailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Bai, mesedez, agindu nazaten

Fikzioa 1. Basa Miren Amuriza. Elkar.

D D

UELA gutxi gazteentzako literatur sari banaketa batean suertatu naiz, eta idazle batek irabazleei zuzendutako adore-hitzak entzutea egokitu zait. Baina badago diskurtso oro har korrektoan kirrinka egin didan zerbait, eta da “aukera askatasun osoaz” idazleak egiten duen nolabaiteko gorazarrea: “Maite dena ezin da alde batera utzi. Ezin da baztertu. (…) Horregatik, ez utzi inori agintzen zer irakurri behar duzuen. Noiz irakurri behar duzuen. Zer den irakurtzeko egokia eta zer ez”. Ulertzen dut mota honetako aholku-mintzaldiak oso balakariak izan daitezkeela gazteen izpiritu aurrerakoi eta are iraultzailearentzat. Baina gaia serioegia da, nire ustez, bide horretatik bestela bezala jotzeko. Alde batetik, kritikaren ukazioaren usain handiegia hartzen diedalako ildo horretako argudioei. Bai, badakit ohituegi gaudela, gurean, iruzkin deskriptibo hutsetara, baina horrek ez du kentzen benetako kritikaren funtzioak baloratiboa izan beharko lukeela, “zer den irakurtzeko egokia –ona– eta zer ez –txarra–” adierazi beharko lukeela, argi eta garbi. Eta zergatik, noski.

2. Fakirraren ahotsa Bestetik, eskolaren paperaren gutxiespenaren aire liberalegia dutelako hitzok. Eta eskola da, batzuetan, gazte batzuek irakurketaren mundura hurbiltzeko izango duten talaia bakarra. Argi baitago ez dauzkala aukera berberak “noiz” eta “zer” irakurtzen duen hautatzeko gurasoen biblioteka ondo hornituta eskura daukan klase altu/ertaineko gazte batek, edo errenta apaleko familia bateko batek. Literaturaren munduarekin kontaktua izateko aukera bakarra, gazte askorentzat, hezkuntza-sistema eta bere irakurketa –horreur– inposatuak dira. Eta, bestetik, eta aurrekoarekin lotuta, gidaritza giza ikasketa-prozesu guztien oinarrian dagoelako, edo egon delako orain arte behintzat. Eta gidaritzak derrigortze maila bat dakar berarekin batera. Derrigortze hori, gainera, gozagarria eta guzti bihur daiteke, ondo aplikatuz gero: plazera, benetakoa, ahaleginaren eta batzuetan are minaren –fisikoaren, espiritualaren– ondoren datorrela gauza jakina da. Kirola da horren adierazle argia. Ezinbestean, gogora etorri zait duela gutxi Javier Mestre idazle eta institutuko irakasleak eldiario.es egun-

LITERATURA

NARRATIBA

‘Hondarrak’

‘Gabriel Aresti sariak 2017-18’ Hainbat egile. Erein. 104 orr. 14 euro.

Espetxe literatura baino gehiago hi

Gabriel Aresti lehiaketako ipuinak

Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Ruben Sanchezen lehen eleberri honek gatazkek ezaugarritutako herri baten kontaketa bizia egiten du.

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 2017ko eta 2018ko edizioetan saritutako lanak liburu batean bildu eta kaleratu dira. Euskarazko ipuinen modalitatean saritutako lanak Amaia Lekunberriren “Ezkontza” eta Gilen Mejutoren “Mutxikina eta zuztarra” izan ziren. Bi edizioetako akzesitak hauek dira: Aritz Gorrotxategi (“Burua leihoan jarrita”) eta Nerea Arrien (“Matrioska”), 2017an; eta Garazi Esnaola (“Teilatupean zoro dantzan”) eta Juan Luis Zabala (“N-634”), 2018an. Liburua salgai dago jadanik liburu-dendetan, eta eskuragarri Bilboko Udal Liburutegi Sarean.

Harkaitz Cano. Susa.

3. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

4. Atzerrian Nerea Balda. Pamiela.

5. Superpatata 1 Artur Laperla. Bang.

6. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

2. Guztiok izan beharko genuke feminista Chiamamanda Ngozi. Xangorin.

3. Moio Kattalin Miner. Elkar.

4. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

Nik agindu nazaten eskatuko nuke, ez kontrakoa. Gero, norberak ikusiko du ea aginduari men egin ala ez. Baina ez nioke, inola ere ez, eta abiapuntu gisa, aginduari uko egin nahi. Badaezpada ere.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Ruben Sanchez. Txalaparta. 360orr. 19 euro.

Literaturaren munduarekin kontaktua izateko aukera bakarra, gazte askorentzat, hezkuntza-sistema eta bere irakurketa inposatuak dira

karian argitaratutako “¿Por qué los obligamos a leer?” artikulu etsi bezain argigarria (2019-IX-3), non, azken urteotan ikasleek liburuak irakurtzeko dauzkaten gero eta zailtasun handiagoek islatzen duten aldaketa kulturalaren analisi zorrotz baten ostean, hauxe baitio: “aldi berean errazak eta intentsuak diren berehalako gozamenek osatutako aisialdi batek, irakurketaren hastapenetarako ezinbesteko baldintzak baliogabetzen ditu azkenean (…). Irakurtzeak entrenamendua eskatzen du, eta jarduera argiki akumulatiboa da: irakurketa bakoitza aurrekoetan oinarritzen da, eta plazera ateratzea ezinezkoa da aldez aurretiko konpromiso nabarmen bat gabe (…). Irakasleok ez badugu irizpide bat inposatzen, literaturaren heriotza dekretatzen ari gara epe ertainera, eta produktu industrialekiko ordezkapen progresiboa, zeinen eredu tristeena Geronimo Stilton baita”. Irakurtzea eta edozer irakurtzea ez dira, tamalez, kontu bera.

5. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Festibalaren sorterriko lagina Inoiz baino zabalagoa da euskal zinemagintzaren eskaintza aurten Donostiako Zinemaldian. 67. edizioak Euskal Herrian ekoitzitako 21 pelikula dakartza eta horietatik hamahirutan entzun daiteke euskara. ‘Agur Etxebeste!’ Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da UXUE GUTIERREZ

D D

ONOSTIAN izanik, pentsa liteke Zinemaldia Euskal Herrian sortutako zinemagintzaren erakusleiho izan daitekeela, baina, egiari zor, gutxi izaten dira festibalean tokia duten euskal ekoizpenak. Aurten, halere, inoiz baino gehiago dira. Hain justu, 21 dira egunotan pantailaratuko diren euskal filmak, aurreko edizioetan baino zertxobait gehiago. Hamazazpi film luze, film ertain bat eta hiru film labur erakutsiko dira atzotik abian den 67. Zinemaldian, eta horietatik hamahirutan entzun ahal izango da euskara. Oraindik egiteko bide luzea duen arren, handitzen doa euskal zinemagintzak Zinemaldian duen presentzia. Duela bi urte 14 euskal film erakutsi zituzten, iaz 20, eta aurten euskal pelikula bat gehiago eskainiko da. Lagina haziz doa, beraz. Gainera, geroz eta sail gehiagotan banatzen dira euskal zinemaren ordezkariak. Aurten, Sail Ofizialean, News Directors, ZabaltegiTabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan, eta euskal zinemaren eta EITBren galetan ikusi ahal izango dira. Horietako bederatzi Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira.

Zinemirak, berariaz euskal zinemari eskainitako sailak, hamar ekoizpen hartu ditu barnean, fikzioa eta ez-fikzioa, opera primak eta ibilbide luzeko zinemagileen lanak bilduta. Grezian dauden errefuxiatuen eguneroko bizitza hizpide duen Varados filmak inauguratu du saila. Hainbat film labur zein luze ekoiztu dituen Helena Taberna zuzendari altsasuarraren lan berria da filma. Iban del Camporen Glittering Misfits edo 70 binlandens Koldo Serraren hirugarren film luzea ere ikusgai dira, baita La pequeña Suiza ere, Kepa Sojoren bigarren film luzea. EUSKARAREN TXOKOA Euskal ekoizpenak izanik ere erdaraz mintzo dira ikusgai diren lan askotan. Dena den, euskara entzuteko aukera ere bada, batez ere, Zinemira atalean. Elbira Zipitria euskara irakasle aitzindariaren bizitzaren inguruko Muga deitzen da pausoa filma aurkeztu du Maider Oleaga bilbotarrak. Ildo dokumentalari jarraiki, iazko udan Frantziako muga zeharkatuz Irunera iritsi ziren errefuxiatuen istorioa kontatzen du Juanmi Gutierrezek Paseko Txoriak dokumentalean, etorkinen beharrei erantzuteko sorturiko harrera sare eta antolakuntza herritarrari erreparatuta.

Fikzioak ere badu tokia. Bernardo Atxagaren eleberri klasikoetako bat ikus-entzunezko bihurtu du Fernando Bernues zuzendari donostiarrak. Liburua oinarri hartuta, lehenago antzerki obra izan zen Soinujolearen Semea, eta iaz egin zuen pantailara salto. Orain, Zinemaldira heldu da. Eta animazioak borobiltzen du genero askotariko eskaintzaren lagina. Juan Sebastain Elkanoren mundu bira hizpide duen Elkano, lehen mundu bira animazio filma zuzendu du Angel Alonsok. Marrazki bitartez kontatzen du getariarraren bidaia Alonsok. Gainerako euskarazko pelikulak Zinemira Kimuak, Culinary Zinema eta Made in Spain sailetan ikus daitezke. Esaterako, Mikel Urretabizkaiaren Gazta Irizar Saria eskuratzeko hautagai da. Pelikulak Idiazabal gazta du oinarri eta haren inguruan eratzen den unibertsoa arakatzen du, pertsonaia berezi xamarrek gidatuta.

ekarrii di dituzte beren filmak; besteak beste, Sail Ofizialera. Esnalen kasuan, azkenekoz orain bi edizio Dantza proiektuarekin. Aurten bueltan dira berriz ere, Agur Etxebeste! filmaren emanaldia hartuko baitu Euskal Zinemaren Galak. Talde artistiko eta tekniko bera batu dute berriz ere Esnalek eta Altunak, eta bere garaian iragarritako asmoa bete. Hasieratik nahi zuten Aupa Etxebeste-ren bigarren zatia aurkeztu, eta orain eman dute pausua. Lehenengoaren eran, umorea da filmaren ezinbesteko baliabidea. Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehian parte hartuko du filmak Zinemaldian.

ETXEBESTE FAMILIA, BUELTAN Ibilbide luzea egin dute euskal zinemagintzan Asier Altunak eta Telmo Esnalek, eta baita Zinemaldian ere. Bada, duela 14 urte Gazteriaren Saria lortu zuten Zinemaldian, Aupa Etxebeste! (2005) New Directors sailean aurkeztuta. Ordutik hona, Zinemaldiaren sailetara

Aurreratu dituzten sari berezien artean, Jose Maria Lara Txepe ekoizleari emango diote Zinemira saria, urteetan egin duen ekoizle lanagatik. Ohorezko sari hori Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizle elkarteak ematen dute, euskal zineman ibilbide oparoa izan duen pertsona baten lana aintzat hartuz.

Guztira 21 euskal ekoizpen pantailaratuko dira egunotan Zinemaldian. Lerroon gainean, horietako zenbaitzuren fotogramak. ZINEMALDIA


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko irailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

DONOSTIA

‘Muga deitzen den pausoa’ filmaren fotograma bat. ZINEMALDIA

MAIDER OLEAGA ZINEGILEA

“Atzoko belaunaldien eredu bat da Elbira Zipitria”

E

USKARAZ irakasteko eskola klandestinoa sortu zuen Elbira Zipitriak Donostian, frankismo garaian. Zipitria bizi izandako Donostiako etxera iritsi zen urte batzuk beranduago Maider Oleaga (Bilbo, 1976). Oleagak zazpi urte igaro zituen Zipitriaren bizitzan murgilduta. Izan ere, etxe hartan bizi izan zen emakumeak egindakoa deskubritu eta gizarteratu nahi izan du bilbotarrak. Horrela jaio zen Muga deitzen da pausoa. “Hilda dagoen iraganeko eta gaur egungo emakume baten arteko elkarrizketa”, hala definitzen du Oleagak dokumentala, Zinemaldiko Ikusmira sailean ikusgai dena. Elbira Zipitria du ardatz filmak. Orain, prozesua amaituta, zer izan da zuretzat emakume hau deskubritzea? Zazpi urteko nire bizi-prozesuaren destilazio bat da filma. Nire bizitzako tarte luze batean Elbira nire bizitzaren zentroan egon da. Hortaz, garrantzi handia izan du niretzako bera ezagutzeak, eta ez naiz berdina pelikula hau hasi baino lehen eta orain. Orain niretzat Zipitria da gure atzoko belaunaldien eredu argi bat; bai emakumeena, eta baita gizonena ere. Bere pentsamenduan oso idealista zen, oso erromantikoa, baina sentimenduak adierazteko gogortasun horrekin. Nik ez dut uste Elbira Zipitria horretan bakarra zenik. Nire amama horrelakoa zen, nire aitona horrelakoa zen.

Esango nuke atzoko belaunaldi horiek horrelakoak zirela. Zipitria ispilu bat ere badela diozu. Zergatik? Ispilu da, Euskal Herriko emakumeen eredu bat delako. Gaur egun euskal emakumeok badugulako bertan zer ikusi. Iruditzen zait oso emakume ausarta, intelektuala eta pentsalari sakona; bere idealismoan nahi zuena euskara eta euskal kultura nolabait salbatu. Misio bat bezala bizi izan zuen bere bizitza, horretan eman zuen bere bizitza osoa, eta zahartzaroan ikusi zuen berak nahi zuena ez zela nahi zuen moduan gauzatu, eta horregatik tristura sortu zitzaion. Pertsonaia eta pertsonarekiko zure pertzepzioa aldatzen joan da? Ni etxe horretara heldu nintzenean ez nuen Zipitria ezagutzen, ezta izenez ere. Hasieran berari buruz irakurri nituenak bere pedagogian edo bere garrantzi historikoan jartzen zuten fokua. Hainbat gauza egin zituen oso garrantzitsuak euskal kulturarekiko eta euskararekiko, eta horiek agertzen ziren. Hasiera batean nire Zipitriarekiko erlazioa miresmen eta errespetu handikoa zen, eta beldur pixka bat ere ematen zidan bere zorroztasunak. Gero, denborarekin, hasi nintzen bere inguru intimora hurbiltzen, bere munduan murgiltzen eta beragandik pixka bat gertuago sentitu nin-

tzen. Bera hilda dagoen arren, une batetik aurrera gertutasun handiagoa sentitu nuen eta beldur hori galdu nuen. Gehiago gerturatu nintzen pertsonara, bere argi-ilun eta kontraesan guztiekin; eta baita nireekin ere. Eta pixka bat lagun bezala sentitu nuen. Eta maitasun bat ere sortu zen. Maitasuna suertatzen da argiilun guztiak ezagutzen dituzunean. Kameraren atzean eta aurrean egon zara. Nolakoa izan da paper bikoitz hori? Horrela izan da proiektua etxe barruan agertu zelako, ni bizi nintzen etxe horretan. Proiektuaren erdi-erdian nengoen, eta Zipitria nor zen ikertzen hasi nintzenetik bera eta nire arteko erlazio bat sortu zen. Gero, etxeak berak ere garrantzi handia dauka filmean, eta baita Elbiraren bizitzan ere, eta horrek etxea bera pertsonaia gisa aurkeztera ere eraman ninduen. Etxea da gu bion arteko lotura hori. Horregatik jarri nintzen kameraren aurrean. Lehenengo aldia izan zen, baina behar bat bezala sentitu nuen. Iazko abenduan aurkeztu zenuen filma eta zinema aretoetatik ere igaro da. Nolako harrera izan du? Oso ona. Dagoeneko denbora pasa da, eta hasieran horrelako beldur edo bertigo sentsazio bat nuen, batez ere, hain barnekoa den zerbait gizarteratzeagatik. Erantzunarekin orokorrean oso pozik nago, jende askori zerbait eragin dio pelikulak eta horrekin helburua pixka bat lortuta dago. Eta, beste alde batetik, helburuetako bat zen Zipitriaren izena kaleratzea.

Ikustea bere izena geroz eta entzunagoa dela. Horretan nire lanak lagundu badu, ba hori zen helburua baita ere. Zinema-aretoetan ere egon zen maiatzean. Horrelako lan txiki bat zinearetoetan egotea ez nuen espero. Orain, aldiz, Zinemaldian proiektatuko da. Bai, eta oso eskertuta nago, batez ere Zinemaldia etxea delako. Donostian egindako film bat da eta nonbaiten ezaguna bada Elbira, Donostian da. Berak ez zuen nahi, baina bere lagunek nahi zioten omenaldi bat egin, eta filma omenaldi bat ez den arren, Donostian eta etxean jartzea filma, Zinemaldiaren testuinguruan, berarentzako omenaldi bat da. Eta niretzako opari bat da, egindako lanarekiko errekonozimendu handi bat. Omenaldi bat ez bada, zer da pelikula? Niretzako, agian, elkarrizketa bat, nahiz eta bakarrizketa bat izan. Elkarrizketa bat atzoko eta gaur egungo euskal emakume biren artean. Momentu batez denbora makina batean sartzea ere bada, XX. mendean bizi izan zen emakume bat ikustea eta saiatzea ulertzen nor izan zen eta zergatik gertatu zitzaion gertatu zitzaiona. Eta berarekin egotea momentu batez. Eskaintza bat ere bada, opari bat. Nik zazpi urte eman ditut berarekin, baina ikuslearentzat izan daiteke tarte bat, 80 minutukoa, atzoko gertakizun batzuk ikustea eta pertsona hori nor izan zen ezagutzea.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

MIREN ARENZANA ESKULTOREA

“Gure gizartean artea ez da beharrezkoa, beste edozer gauza izan daitekeen moduan” Ibilbide artistikoa aitortzen duen Gure Artea saria jaso berri du eskultore bilbotarrak. 90eko hamarkadaz geroztik industriako eta eskulangintzako materialak erabili izan ditu bere lanean, sasoi hartan ezohikoak zirenak. Egun, erreferentea da ondorengo belaunaldientzat JONEBATI ZABALA

B B

ILBOKO Andrew lentzeria dendan jarri zuen ikusgai bere lehen erakusketa, 1989an, eta hiru hamarkada beranduago, Gure Artea saria jaso du Miren Arenzanak (Bilbo, 1965). Sari honekin, eskultore bilbotarraren ibilbide artistikoa aitortu nahi izan du epaimahaiak, eta 90eko hamarkadaz geroztik, industriako eta eskulangintzako materialekin egindako sorkuntzak ekarritako aldaketa nabarmendu dute, lan hori ondorengo belaunaldientzat “erreferentea” dela adieraziz. Miren Arenzanak Arte ikasketak egin zituen EHUn, Londresko Royal School of Art-en Diseinua ikasi zuen gero, eta Ingalaterran eta Frantzian urteak egin ostean, Bilbon bizi da gaur egun. Estudio bat alokatu du eta hori atontzen ari da, Euskal Herrian denboralditxo bat emateko asmoz.

Hiru hamarkadatan lanean aritu ostean, ibilbide artistikoa aitortzen duen Gure Artea saria jaso duzu. Zelan sentitu zara? Aitortza horrek moralki laguntzen du eta oso eskertua nago, zinez. Euskal Herrian komunitate artistiko bat dago, solidoa dena, nazioartean errespetatua den lana egiten duena, eta prekarietatean bizi bagara ere, produzitzeko aukera dugu. Horrelako babesa garrantzitsua da, eta babes gehiago ere behar dira, noski. Sariak, bekak… beharrezkoak dira artista eta sorkuntza sare bat egon dadin. Produkzio artistikoak egoten jarraitzeko ezinbestekoak dira. Orain, haratago joan beharra dago, artiston lan baldintzak egituratuz, prekariotasun handia baitago gure lan arloan.

Bilbon alokatu duen estudioa atontzen dihardu Miren Arenzanak. OSKAR MARTINEZ

Gizartearen aitortza falta dagoela uste duzu? Lehenik eta behin, errespetua behar da, eta aitortza ere bai, jakina. Gure gizartean artea ez da beharrezkoa, beste edozein gauza izan daitekeen moduan. Lurralde edo herrialde bat ordezkatu nahi duenean baino ez da beharrezkoa. Europa iparraldean eta beste leku askotan artistei ordaindu egiten diete euren lana. Beraz, bai, beharrezkoa da aitortza bat. Aitortza da, lehenik eta behin, zure lanetik bizi ahal izatea, baloratua izatea, hau da, egiten duzun lanari balioa ematea, baita balio ekonomikoa ere. Epaimahaiak nabarmendu du erreferentea zarela ondorengo belaunaldientzat. Hala sentitzen zara? Horrek harro sentiarazten nau eta poztasuna ematen dit, nolabait. Borroka asko daude lan honetan: hasieran emakume izatea zen, eta gainera, tradizioari begiratuz gero, eskultorikoak ez ziren materialekin lan egitea. Nik

Nire sorkuntzak beti ari dira erabiltzailea probokatzen, eurekin jolasteko edo, nolabait, bere egin ditzan”

betidanik aldarrikatu ditut material horiek. Pozik nago, azken finean bide berriak irekitzea delako, ohikoa ez zen bide bat planteatu nuen eta hurrengo belaunaldiak material horiekin lan egiten hasi dira. Plastikoa, goma, bordatuak… 80ko hamarkada bukaeran hasi zinen industriako zein eskulangintzako materialak erabiltzen. Ez ziren batere ohikoak garai hartako eskulturan. Inguruan zegoena burdina zen, maskulinoa, indartsua, soldatzailea… Ni Oteizaren hizkerarekin hasi nintzen eskulturan, eta oraindik ere hala egiten dut, baina beti aldarrikatu ditut, batez ere garai hartan, material zehatz batzuk. Zure hizkuntza eraikitzeko, dagoen alfabetoa erabiltzen duzu, baina nire eremura eramaten nuen; horrela zure burua definituz zoaz, pentsatuz, eginez… Ez zenuen zure burua material horiekin identifikatzen? Ez, batez ere material horiek aurreko industria garai batekoak zirelako, ez nire sasoikoak. Garaikidea eta berritzailea aurrera joatea dela uste dut nik, eta gainera, ikuslearekin elkarrizketa bat ezarri nahi nuen beti, beraz, nire generoaren elementu propioak sartzen hasi nintzen. Esaterako, 1989an egin nuen lehen erakusketan kosmetika kutxa bat erabili nuen. Argi utzi nahi nuen: ni emakumea naiz eta eskultorea naiz. Egiten nuena ez zen ortodoxoa. 80ko hamarkada bukaeran geunden, giro jakin bat zegoen, punka gori-gorian, dena zen alternatiboa. Bakoitza bere garaiaren alaba da, badakizu.

Generoaren aldarrikapena beti egon da presente zure lanean. Hasierako planteamendua beti zen: “zertaz nahi dut hitz egin eta zer zentzu izan behar du nire lanak?” Aldarrikatu nahiko nuke emakume eskultoreak daudela. Erabilitako objektuen semantika ere aipagarria da; garai hartan, erabiltzen ziren materialak burdina, brontzea eta egurra ziren. Ni, ordea, eguneroko bizitzako elementuak berrerabiltzen hasi nintzen, baina sinbologia edo esanahi bat zutenak: kosmetika kutxa bat, luma arrosadun kapela bat, takoi batzuk… Horiei esanahi berri bat emanez. Nola hitz egin dezaket generoari buruz, emakumeontzat esklabutza diren gauza horiez guztiez? Baina, era berean, eskulturari buruz ari naiz hitz egiten. Erakusketa bat antolatzerakoan, espaziora egokitzen duzu zure lana, edo alderantziz? Beti ikusi behar dut espazioa lehenago, eta beti egiten dut lan espazio konkretu bat buruan dudalarik. Hau da, niri erakusketa bat eskatzen badidate, lehenengo eta behin tokia ikusi behar dut. Esaterako, behin Bilboko Carreras Mugica galerian areto zuri bat erakutsi eta esan zidaten hori izango zela nire lanak jartzeko lekua. Zelako arriskua! Pentsatu nuen. Astebetez egunero joan nintzen galeriara, azken finean, hori da egiten dudan ariketa, zer egin dezaket espazio honekin? Zer egin dezaket espaziotik bertatik ateratzeko, espazioari buruz hitz eginez? Obrak paretan eskegi edo jarriz gero, beti egin ohi dena egiten ari naiz… Erronka handia da, baina hori da nire lana.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko irailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

“ “

Nire lanean beti saiatzen naiz ahalik eta zehatzena izaten, anekdota saihesten. Gutxiago gehiago da”

Babesa ezinbestekoa da. Sariak, bekak... beharrezkoak dira artista eta sorkuntza sare bat egon dadin”

nabil pieza egiten diziplina batekoa edo bestekoa dela esateko. Diseinuaren mundutik hurbil dagoen pieza batetik abiatuta, nola joan naiteke harago eta eskulturari edo instalazioari buruz hitz egin, beste diziplina bateko elementu baten bidez? Hori da egiten dudana. Enkarguak egiten dituzu, eta horiek ere eskulturaz hitz egiten dute. Bai. Mahai bat eskatu zidaten, orain instalazio bihurtzen ari naizena. Nire sorkuntzak beti ari dira erabiltzailea probokatzen, eurekin jolasteko edo, nolabait, bere egin ditzan.

Horregatik ez duzu inoiz erabiltzen idulkirik zure artelanak erakusteko? Hori da, beti jolasten dut espazioarekin. Gero eta soilagoak dira zure piezak. Beti saiatzen naiz ahalik eta zehatzena izaten, anekdota saihesten. Gutxiago gehiago da. Nire lanetan aldarrikapenak txertatzen jarraitzen dut, baina piezak gero eta sotilagoak dira, sintetikoagoak. Adibidez, koloreek gauzei buruz hitz egiteko balio didate, baina austeritate handiarekin egiten dut, betiere. Ikusleekin elkarrizketa bat sortu nahi izaten duzu beti. Lanaren soiltasunak badu eraginik horretan?

Bai, ikusleek zerbait ulertzen dute lana ikusten dutenean harridura moduko bat dagoelako. Artisten arazo nagusietako bat irakur zaitzakeen norbait aurkitzea da. 2000. urtean Londresera joan nintzen berriz ere eta produktuen diseinuari buruzko masterra egin nuen Royal SchoolofArt-en. Garai hartan egin nituen pieza guztiak komunikazio artefaktuak ziren, pieza interaktiboak. Programazioari lotutako diseinuan aritu nintzen, erabiltzailearen jarrerari erantzuten zioten piezak lantzen, hain zuzen. Artea eta teknologia elkartu dituzu zure azken lanetan. Bai, baina nire lana kontzeptuala da. Garrantzitsuena beti da ideia, eta ondoren, ikerketa

dator, ideia horrek eskatzen dizunaren arabera. Arazo hori konpontzeko modua aurkitzeko ikertzen duzu eta arazoak teknologia eskatzen badizu, arlo horretan sartu beharko zara. Baina beti ordena horretan. Eskulturaren mugak gainditu ditu zure lanak, arkitektura eta diseinua ere aurki daitezke proposamenetan. Eroso sentitzen zara diziplinen arteko mugekin jolastuz? Altzari baten bidez eskulturari buruz hitz egin dezaket. Espazioaren inguruko pisu kontzeptuala oso garrantzitsua da. Arkitektura da, diseinua edo eskultura? Hiruren artean dago. Agian horregatik esaten dute lan hibridoa dela, diziplina artean egotea gustuko dudalako. Ez

Atzerrian izan zara duela gutxira arte. Nola sentitu zara bueltan? Badago artista sarerik Euskal Herrian? Duela urte batzuetatik hona sare bat eraiki da. Esaterako, erakusketen aurkezpenetan guztiok elkartzen gara, unibertsitatetik atera berriak zein jada urteetako ibilbidea dugunok ere. Sarea egotea garrantzitsua da, bertan errespetua dagoelako. Eskuragarri egiten gaitu eta elitismoa zein hierarkia apurtzen ditu. Estudio bat hartu duzu Bilbon. Denbora batez bertan gelditzeko asmoa omen duzu. Hori da asmoa, bai. Baina 2013tik daramat horrela, Euskal Herrira bueltatu eta berriro ere joan behar izaten, kontu bat edo bestea dela. Orain lonja bat hartu dut Bilbon eta hemen errotzea da nire plana.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

05130. mapa: ‘codorniz’ / ‘caille’

Mapan lau eremu ageri dira:

Kalla Iparraldean. Mailegua da, frantsesez caille eta okzitanieraz calla da. Muga politikoa hurbiletik segitzen du hitz honen eremuak, nahiz Hondarribian, Zugarramurdin eta Luzaiden sartu den. Galeper hitzak eta galaper, galiper, galaper, gareper, galapar aldaerek erdialde osoa hartzen dute, baita Bizkaiko herri bat edo beste eta Azkaine ere. Hitzak eper dauka oinarri, nahiz eperra beste txo-

ri baten izena den. Hala ere, antza handia du eperrarekin.

Poxpolin hitza sartaldean ageri da, baina Nafarroako Gaintzan ere jaso da. Hitz hau txori honen kantuarengatik azaltzen da Sondikan: “Pospoline esaten dotzie kantetan dauelako pop-pollin-pop-pollin!” Herri batzuetan, aldiz, txoria bera galeper deitzen da eta haren kantua poxpolin. Azke-

nik, beste herri batzuetan, bi izen (galeper eta poxpolin) ditu txoriak Zaratamon, Sondikan, Larrabetzun, Zestoan... Beste hitz batzuk ageri dira han-hemenka; hala nola, ttorttola Nafarroako bospasei herritan eta ttorttoluso-tik bereizten da. Eskiulak ttortto eman du.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.