Ortzadar 210418

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2018ko apirilaren 21a. 543. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

AUXTIN ZAMORA Sarako Idazleen Biltzarrean omendu berri dute idazle lapurtarra eta ‘Hatsaren Poesia’-ren arduraduna -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

BILBO

Utopia baten 40 urte Lau hamarkadaren ostean, euskal dantza tradizionalaren aldeko aldarriak bizirik dirau Bizkai euskal folklore elkartearekin. Gaur, Plentzia Euskal Herriko dantzarien bilgune izango da, Sabin Egiguren eskolako dantza-maisuari egindako omenaldian JONEBATI ZABALA

B B

IZKAI euskal folklore elkartea euskal dantza tradizional eskolak ematen hasi zela 40 urte dira. Apiril honetan, Sabin Egiguren dantzari eta dantza-maisuari omenaldia prestatu diote ikasleek, euskal dantza tradizionala ikasi, irakatsi eta transmititzeari emandako urteengatik.

Egigurenek (Bilbo, 1940) hamar urte zituen lehen dantza eskolak hartu zituenean. Bittor Olaeta irakaslearen eskutik egin zuen, Bilboko Ercilla kalean zuen eskolan, eta ordutik ez da gelditu. Hemeretzi urte zituela euskal dantza tradizionalak ikasten hasi zen, Bizi Nai taldean. 1963an Bizkaiko Aurreskularien Txapelketa irabazi zuen eta, orduan, Gaztedi dantza taldeak fitxatu zuen. “Egun tokiko futbol talde batean egonda, Athletic zure bila etortzearen modukoa zen garai hartan”, dio umorez. Uztailaren 25 batean, Santiago egunean, Garaiko (Bizkaia) jaietara joan zenean, bertan deskubritu zuen “benetako” euskal dantza tradizionala. “Bertan dantzatzen zuten aurreskua eta nirea guztiz ezberdinak ziren! Hori ikasi egin behar nuela-eta, dokumentatzen hasi nintzen”, kontatu du Egigurenek. Horrela hasi zen euskal folklorearen ikerketan murgiltzen. Denbora librean liburuak erosi, dantza-maisuekin egon eta eurengandik ikasi: Berrizko Alejandro Aldekoa, Garaiko Santos Oregi Etxebarria, eta Etxahun-Iruri zuberotarra, besteak beste. 1968an, frankismo garaian, Euskal Dantzarien Biltzarra sortu zuten. Klandestinitatean izan zen hori, eta dantzariak bildu nahi izan zituzten, “dantza tradizionalak ikasi eta galdutakoa berreskuratu, hurrengo belaunaldientzat mantenduz”, dio Egigurenek. “Francok min handia egin zigun, eta guretzat euskal dantzak dantzatzea gauza itzela zen, aberriaren ordezkari izatea bezalakoa”.

Omenaldia Plentzian

G

aur, apirilak 21, Bizkai Euskal Dantza Tradizionaleko Eskolaren 40. urteurrenean, omenaldia egingo diote Sabin Egiguren dantzari eta dantza-maisuari. Goizeko 10:30ean hasi eta bazkalordura arte hainbat ekintza izango dira: Alde Zaharretik kalejira egongo da Roberto Etxebarria trikitilariarekin, San Lorentzo dantza taldeak Berrizko Dantzari-dantza aurkeztuko du, Zuberoako kantoreak ere bertan izango dira: Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Niko Etxart. Dantza-Jauziak, Jota eta Arin-arina dantza egin nahi duen guztientzat. Eguna borobiltzeko, bazkaria antolatu dute Plentziako Kasinoan.

Sabin Egiguren dantzari eta dantza-maisua, Bizkai elkartearen egoitzan. BORJA GUERRERO ESKOLA BERRITZAILEA Gorantza eta Herrikoi dantza taldeak sortu eta ondoren etorri zen Bizkai. Horrek berrikuntza ekarri zuen, izan ere, ez zen ordura arteko dantza eskolak bezalakoa. Ez zen dantzari profesionalei bideratutakoa, inoiz ere dantzarik egin ez zutenentzakoa baizik. 1976an, ez zen ohikoa, eta Egigurenek dioenez, egin nahi zutena “utopia” bat zela esaten zieten hasieran. “Kaleko jendeak eman zuen izena, 150 bat ikaslek. Edozein adin zein ogibidekoak ziren: injineruak, kale garbitzaileak, ikasleak…”. Egigurenek fitxetan jasotzen zuen ikasleen

informazioa, etorkizun batean datu horiek guztiak euskal folklorearen ikerketarako baliagarriak izango zirelakoan. Urteetan, Europako herrialdeetatik etorritako dantza-maisuekin folklore ikastaroak eskaini ditu Bizkaik: Norvegia, Hungaria, Okzitania, Ingalaterra, Bretainia, Eslovenia... 2000. urtean, Bilboren 700. urteurrenaren harira, erromeria antolatu zuten Bilboko Areatzan eta kalera atera ziren dantzara. Aurten, 40 urte igaro dira Bizkai dantza eskolak ematen hasi zenetik, eta oraindik ere, euskal fol-

klorea lantzen diraute Egiguren eta bere laguntzaileek, urtez urte eskolan izena ematen duten ikasleekin. Elkartearen egoitza euskal dantza tradizionalaren museo antzekoa da. Bilboko Autonomia kalean dago eta bertan 4.000 dantza grabazio ordu baino gehiago dituzte bilduta. Kultur ondare aberatsa aurki daiteke Bizkairen artxiboan: milaka dokumentu, kartel, liburu, euskal dantza tradizionaleko materiala… “Bizitza oso bateko lana” dela kontatu du Egigurenek. “Pena handia da hainbeste material hemen gordeta izan eta

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Gorka Estrada Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

alferrik galtzen egotea. Soto batean gaude, eta hemen dagoen hezetasunak hondatu egiten ditu grabazio zintak eta paperezko dokumentuak”, ohartarazi du. AITORTZA FALTAN Dantza bazterrean dagoela salatu ohi dute arlo horretako artistek, eta euskal dantza tradizionalaren kasuan, bazterkeria hori are larriagoa dela uste du Egigurenek. “Kultura erakundeek ez dute euskal folklorea behar bezala baloratzen. Behin Alemaniako dantzari eta koreografo bat etorri zen bisitan, Fred Traguth, eta harrituta geratu zen bertoko folkloreak duen aitortza faltarekin. Esan zigun, bere herrialdean horrelakoei garrantzia handia ematen dietela, eta gobernuak emango ligukeela finantziazio guztia”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Thrillerra Urumean

Fikzioa 1. Azala erre

TITULUA: ‘L.A.A.’

EGILEA: MAIXA ZUGASTI

ARGITALETXEA: ALGAIDA

Danele Sarriugarte. Elkar.

2. Telleria eta gero, zer?

II

DATZI aspaldidanik egiten duen arren, hilabete asko ez dela eman da ezagutzera Maixa Zugasti idazle bezala, bi libururekin: iazko Irun Hiriko Literatura Saria irabazitako L.A.A. lanaz gain, oraintsu kaleratu du Ereinekin bigarren eleberria, Ahotsak eta itzalak izenekoa. Liburu sarituek sarritan zabalkunde handiegirik ez duten arren, oraingoan eskertu behar zaio Irun Hiria sariari idazle berri bati argitalpenerako bidea erraztu izana. Izenburu enigmatikoa du Zugastiren lehen nobelak; kutsu enigmatiko horixe du azalak ere, eta kontakizuna irakurri ahala ohartzen da bat ondo datozkiola paratestuko elemementu horiek nobelari, izan ere, intriga eta jakinmina dira liburua gidatzen duten osagai behinenetakoak, eta eroso kabitzen da L.A.A. nobela thriller psikologikoaren azpigeneroan. Idazleak azaldu duenez, esperientzia pertsonal bat dago kontakizunaren abiapuntuan; hain zuzen, genero-indarkeria jasaten ari zen emakume batek Zugastiri egindako laguntza-eskaera. Hari horri tiraka, haa-

Ernesto Prat Urzainki. Elkar.

tik, fikziozko eleberria ondu du nobelagileak, alegiazko pertsonaiaz eta trama narratiboz osatua. Maria Agerre Zurututza da eleberriaren protagonista eta lehen pertsonako narratzailea, Martuteneko espetxean psikologo lanetan aritzen dena, eta haren bidez ezagutuko du irakurleak Luis Andueza Abasolo, generoindarkeria leporatuta kartzelan dagoen gizona. Psikologoaren ikuspegi narratiboa hautatuta, Zugastik ihes egiten dio, hartara, biktimaren lekuan edo erasotzailearenean kokatzeari, eta auziari zein kontakizunari, hasiera batean bederen, halako distantzia batetik, hoztasunetik heltzeko aukera ematen dio. Haatik, distantzia hori orrialde gutxiren buruan amilduko da, Maria behatzaile baino protagonista bihurtzen denean, bizi nahi ez lukeen istorio batekoa, hain zuzen. Estu lotzen zaio hortik aurrera nobela thriller psikologikoari, eta asmatu du Zugastik jakin-mina eta beldurra transmititzen dituen atmosfera berezi bat sortzen. Urumea ibaiaren ertzetan, Martuteneko kartzelatik itsasorainoko tartean idazleak sortzen duen giro eta espazio nobe-

leskoa iruditu zait kontakizunaren lorpenik handienetakoa. Halako eleberriekin maiz gertatzen den bezala, haatik, ez die idazleak generoaren klixeei uko egiten, eta tramaren osagai asko (hasierako maitasun erromantikoaren kontaketa, detektibea agertu eta desagertzea...) klixe horien zordunegi direla iruditu zait eta horrek pertsonaien psikologiaren sakontasunaren kaltetan jokatzen duela.

Generoaren mugak eta bertuteak ditu Zugastiren nobelak, eta horiek gogoan hartuta irakurriz gero gozatzeko modukoa da ‘L.A.A.’

Tramari eta jakin-mina sortzeari ez ezik, idazleak arreta handia paratu dio, era berean, estiloari, eta ahalegin hori nabaritzen da, eleberriaren lehen partean bereziki, arretaz deskribatzen baititu espazioak, gogo-egoerak edo pertsonaiak. Ordea, iruditu zait gehiegizko adjektibazioak edo hainbat baliabide literario errepikatuk ebidenteegi egiten dutela estilo-nahia, eta nobelak ekintzara jo eta estilo soilagoa hartzen duenean irabazi egiten duela. Finean, generoaren mugak eta bertuteak ditu Zugastiren nobelak, eta horiek gogoan hartuta irakurriz gero gozatzeko modukoa da L.A.A.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

LITERATURA

‘Zauri bolodia’

‘Filiala’

Oier Guillan. Txalaparta. 282 orr. 19,50 euro.

Sergei Dovlatov. Katakrak Liburuak. 384 orr. 23 euro.

Aktore baten gogoetak

Dovlatoven azkena, euskaraz

Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar urteetako krisialdian sinesten ez duen arren, ezin uka dezake bere buruari nahi baino gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. ‘Underground’-ean hasi eta idealista porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka profesionalizatu da; bide horretan etorriko zaizkio nekea, desengainua, prekaritatearen zama eta bere burua berrasmatu beharra. Bidaia literario horretan, Oier Guillanen alter egoa den horrek kulturaz hausnartzen du, amateurismoa vs profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz.

Sergei Dovlatoven (1941-1990) ‘Filiala’ lana euskara ekarri du Katakrak argitaletxeak, euskarara ekartzen den autore errusiarraren hirugarren lana (’Konpromisoa’, 2008; ‘Maleta’, 2014). Amaia Apalauzak eta Aroa Uhartek euskaratu dute Dovlatovek idatzi zuen azken lana, Los Angeles eta Leningrad artean saltoka doan kontakizun errealista, immigrazioa eta maitasuna ardatz dituena. Bi plano desberdinetan doazen bi kontakizun nahasten ditu nobelak. Gaztetako maitasun istorioa, batetik, eta Los Angelesen ospatzen den sinposio bat, bestetik. Bien artean, 60ko hamarkadatik 80koraino luzatzen da narrazio aldia.

3. Neska bat leku... Xabier Amuriza. Elkar.

4. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

5. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

6. Arrutiren banda Jon Arretxe. Erein.

Ez Fikzioa 1. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

2. Uda batez Kurdistanen Zekine Turkeri. Elkar.

3. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain. Pamiela.

4. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

5. Armagabetzea. Euskal bidea Iñaki Egaña. Txalaparta. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

AUXTIN ZAMORA IDAZLEA ETA ‘HATSAREN POESIA’ BILDUMAREN ARDURADUNA

“Poesia espresatze libre bat da, haurrek dakiten bezala sortzea” Hogei urtean beste horrenbeste zenbaki plazaratu ditu Hatsaren Poesiak, Auxtin Zamoraren gidaritzapean. Sarako Idazleen Biltzarrean saritu dute idazle lapurtarra DABI PIEDRA

H H

ARA eta hona ibili da azken asteetan Auxtin Zamora (Senpere, 1943). Pazko Astelehenean Sarako Idazleen Biltzarraren saria eman zioten, eta, astebete geroago, Hatsaren Poesia bildumako aurtengo alea aurkeztu zuen. Hogei urte daramatza, hutsik egin gabe, euskarazko olerkien antologia hori argitaratzen, esateko zerbait duten guztiei lekua egiteko asmoz. Izan ere, Hatsaren Poesian deialdi irekia egiten dute nahi duen orok bere poema laburrak bidal ditzan. Ezagun zein anonimo, haur zein heldu, denek dute tokia. Zenbaki biribila da 20a, eta lekukoa pasatzeko tenorea dela erabaki du Zamorak. Aurrerantzean ez da izango Hatsaren Poesiaren eta Hatsa Elkartearen arduradun nagusia, baina proiektuari lotuta segituko duela ziurtatu du, idaztea baita bere pasioa. Norberaren barneko askatasuna adierazteko bidea da poesia Zamorarentzat, sormen librerako bitartekoa. Idaztea ez du, haatik, jardun isolatutzat, argazkiekin eta irudiarekin uztartzea atsegin du. Hatsaren Poesia bildumaren 20. zenbakia plazaratu berri, proiektuaren gidaritza utziko duzu. Ziklo baten itxiera da? Proiektu honek ez du mugarik, lehen zenbakia 20.a bezalakoa da eta segi dezala. Poesia ezin da ziklotan neurtu, norberak barruan duen libertate bat da poesia, gizaki guztiek dugu barnean. Guk bereziki egin duguna da hori euskaraz azaldu, ikusten baikenuen poesia asko idazten zela frantsesez edo beste mintzairetan. Hatsaren Poesian euskarari lehentasuna eman diogu. Zergatik erabaki duzu uztea? Belaunaldi berriei lekua egiteko asmoz? Ez dut bereziki belaunaldi berrietan pentsatu, poesiak ez baitu belaunaldiekin zerikusirik. Gure liburuetan badira haurtxoak, badira aito-

na-amonak, poesia idazten dutenak. Baina fisikoki pertsonak ahultzen gara eta nahi ala ez tokia utzi behar diegu gazteagoei, kemena dutenei. Behin zuk lekukoa pasata, nola antolatuko duzue Hatsaren Poesia? Biltzar nagusi bat egin genuen eta erabaki genuen, ni egon naizen bezala, pertsona bat buru izatea. Horrek atxikiko du bizpahiru urtez Hatsaren ardura, gero beste batek hartuko du tokia. Bi pertsona bederen behar ditugu honetarako, ikusiko dugu nola iraganen den. Baina gu lasai gara, gu hor izan edo ez, poesiak segituko du edozein gisaz.

Ikusten genuen poesia asko idazten zela frantsesez edo beste mintzairetan; guk euskarari eman diogu lehentasuna”

Urtero deialdi irekia egiten duzue, nahi duenak Hatsaren Poesiarako olerkiak bidal ditzan. Hogei urteotan nolako lanak argitaratu dituzue? Gaurkotasuneko gaietan murgiltzen dira asko, datorren bezala agertzen dugu, lekukotasun bat izan dadin gerokoentzat. Orainaldian oinarritzen gara. Nork ez du inporta, momentu honetan nola idazten dugun poesia, hori erakutsi nahi dugu. Aurtengo alean, 20.ean, zer da nabarmentzekoa? Erran dudan bezala, oraingotasunaren oihar-

tzuna aurkituko du irakurleak. Badira olerki batzuk lotu ahal direnak etorkinen gaiarekin edo orain bizi ditugun gauzekin. Joan direnak ere aipatzen dira, adibidez Joxan Artze. Haurren olerkietan, haiek sentitzen dituztenak aurkezten ditugu. Testuaren formari ez diogu lehentasunik ematen, baina barruan diren aberastasunak dira azaltzen, egunen batean beren balioa agertuko dute, beharbada. Beste ezaugarri nagusi bat euskara da. Bai, baina ez euskara akademikoa edo normalizatua. Pertsonaren arabera da, bakoitza nola espresatzen den, hala jaso dugu, barneko tripako minak eta zorionak. Ez dugu zuzenketarik egiten. Xuka agertzen dugu, adibidez. Euskarak badu garrantzia gure liburuan. Egiten ahalko genuen frantsesez ere, gu elebidun edo hirueledun gara, baina ez, guk euskaraz egiten dugu. Ulertu nahi duenak euskaraz ikasi behar du, hor bada alde pedagogiko bat. Hatsaren Poesiak lotura estua du Senpererekin, zu ere han sortua zara. Hastapenetik ari naiz proiektuan eta seguru eman diot nire tankera bat, senperetar eta lapurtar gisa. Senperen kokatua da elkartea, hor egiten ditugu gure ekitaldiak. Hala ere, guk euskalki guztiei tokia egiten diegu, ez dugu banaketarik egiten. Zu zeu ere idazlea zara, poeta. Zer ematen dizu idazteak? Zoriona eta barruan dudan haurtasuna espresatzea. Poesiak beti ekartzen dit haurtzaroko eragin bat, inkontzienteki etortzen zait. Espresatze libre bat da, haurrek dakiten bezala sortzea, gauza txikietatik. Gauza ekonomikoak eta halakoak ez zaizkit ateratzen, bizitzeko beharrezkoak ez direnak baina niri beharrezko zaizkidanak bai. Poesiaren eremua da libertate osoa, espresatzea bakoitzak bere maneran barruan dituen gauzak.

Auxtin Zamora idazle lapurtarra.

GORKA ESTRADA


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA

literatura

SENPERE

Bideo poetikoak egiten dituzu, argazkilaritza ere maite duzu... Poesia eta beste arteak osotasun baten gisa ulertzen dituzu? Poesia ez da hitzekin bakarrik espresatzen, gorputzarekin, musikarekin, antzeztuz... ere egin daiteke poesia. Formatu diferente horiek elkar laguntzen dute: Argazkiak eta hitzak, adibidez. Denak instintu beretik datoz, sentitzen dugunetik. Argazkiak egiten ditudanean, irudi on bat lortzeko, zortea da % 50 eta beste % 50 senaren menpe dago. Barrukoa agertzen dut beste manera batez, baina poesiari lotua. Hitzarekin jolasten trebea izan zen Joxan Artze zena. Lagun eta erreferente zen zuretzat? Pertsona eredugarria zen, olerkari bezala bizi baitzen. Ez da kasik inor Euskal Herrian hala bizi denik, ez baita dirurik olerkiaz bizitzeko. Eredu bat izan da niretzat, gertukoa, berarekin sentimenduak partekatzen ahal ziren, librean hitz egin zitekeen harekin, beti ados ez egonik ere bai. Hatsaren Olerki Bustiak ere urtero aurkezten duzu. Nolakoa da proiektu hori? Bideoak dira horiek, ez liburuak. Argazkiak dira bideoen oinarria, testuei lotuak. Hatsaren Poesian diren aipu batzuk dira, argazki artistiko batzuen barruan. Idazten dutenen lana baloratzeko saioa da, maiz egoten dira testu horiek apaletan, airerik hartu gabe. Argazkiekin balioa ematen diet, beste bizi bat. Poesiaz gain, beste liburu batzuk idatziak dituzu, esate baterako Sara, Senpere eta Etxa-

larko etxeen ingurukoak. Hor agertzen duzu ondarea gordetzeko kezka bat. Nire Euskal Herria, hain maite dudana eta hain ederra dena, ulertzen dut gehienik geografikoki, lurretik hasi behar dugu Euskal Herria. Gero Historia dator, baina lehenik geografia eta mintzaira. Zangopean dudan herri hori ezagutzeko, etxez etxe ibili naiz, izenak eta datu geografikoak biltzen, jakiteko etxeak non diren. Denbora asko eman dut horren egiten Senperen, Saran eta Etxalarren, zinezko senperetar, saratar eta etxalartarrak aurkitu ditut, biziki maite dut lan hau. Sarako Idazleen Biltzarrak omenaldia egin dizu aurtengo edizioan. Zer sentitzen duzu? Ni beti Auxtin Zamora izanen naiz, omenaldi batek ez nau aldatuko, sentitzen dut bitartekari bat naizela, nire bitartez idazle asko goraipatuak direla eta liburuak gehiago aztertuak izango direla. Poesiari leku handiagoa eman diezaioke honek, baina neure buruaz ez naiz harrotuko. Hatsaren Poesiaren ardura nagusia utzirik, zertan arituko zara? Poesia bultzatzen segituko dut, nahi nuke tailer batzuen egin gazteekin. Bultzatzaile izatea da nire ardatza. Hala ere, Hatsaren Poesiaren liburuaren inguruan ere hor izango naiz, ez dut guztiz baztertuko. Hastapenean aholkuak ematen segituko dutenei, gero haien bidea hartuko dute, baina ez naiz urruti joanen.

Oraintsu ospatu da aurtengo Sarako Idazleen Biltzarra. GORKA ESTRADA

Larronde, beste saritua

S

arako Idazleen Biltzarrak Jean-Claude Larronde historialaria (Baiona, 1946) saritu du aurten, Auxtin Zamorarekin batera. Euskal Herriko historia garaikidearen arloko erreferentziazko ikerlaria izan da Larronde 1970eko hamarkadaz geroztik. Bereziki, euskal nazionalismoaren gaia landu du eta Ipar nahiz Hego Euskal Herrira begira aritu da. “Bere historia ezagutzen ez duen herria, memoria galdu duen pertsonaren gisakoa da”, esan zuen Larrondek Saran.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Euskarazko bideo-jokoen lehen jardunaldia Hizlariak, mahai inguruak, industriari buruzko diagnostikoa a eta askoz gehiago izango da maiatzaren 12an Bilboko Azkuna Zentroan egingo den Jokoteknia jardunaldian IKER IBARGUREN (www.gamerauntsia.eus)

JJ

OKOTEKNIA, Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldia izango da. Euskal Herriko bideo-joko industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, euskal bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango da aurten lehen aldiz gauzatuko den ekimen honen helburua. Gainera, kanpotik etorritako gonbidatu berezi bat ere izango dugu, ekitaldiari beste ikuspegi bat emate aldera. Game Erauntsia elkarteak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolaturiko ekimena da Jokoteknia eta beste zenbait babesle ditu, Codesyntax enpresa eta DigiPen unibertsitatea kasu. Game Erauntsiaren eta Azkue Fundazioaren arteko elkarlana 2017ko azaroan adostu zen, eta aurten, martxoan, Bilboko Euskararen Etxean, Urtzi Odriozola Game Erauntsia elkartearen presidenteak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmenaren helburua bertako kultura eta industria bultzatzea da, euskara abiapuntutzat har-

tuta, euskaraz egiten den bertako bideo-jokogintza kultura indartzeko. Bi erakundeetako ordezkariek elkarlana urteetan zehar iraunkorra izateko lanean jardungo dutela azpimarratu zuten akordioaren aurkezpenean. Helburu horrekin, Jokoteknia jardunaldian euskal bideo-jokogintza industriaren aditu, ikasle eta jokalariak bilduko dira, egun dauden proiektu interesgarriak ezagutu ahal izateko, industriaren diagnostiko bat egin eta etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira. Zalantzarik gabe, jardunaldi hau aukera bikaina izango da bideo-jokoen munduko arlo ezberdinetako jendea ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko. Goiz oso bateko jardunaldia izango da, tartean atsedenaldi batekin. 30 minutuko 6 hitzaldi eta bertako ikasleekin osatutako mahai inguru bat izango dira. Bertaratzeko izena ematea derrigorrezkoa ez bada ere, 60 lagunentzako tokia izango da Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Hala, kopuru hori gainditzen bada, lehentasuna aurrez izena emandakoek izango dute. www.jokoteknia.eus webgunean eskuragarri

daude hizlariei buruzko informazioa eta ekimenean parte hartzeko bete beharreko formularioa. Denera 5 hizlarik parte hartuko dute, eta 3 ikaslerekin batera mahai ingurua ere egingo da. Hauexek izango dira protagonistak: Iker Alvarez. Euskal Ikasketetan graduatua da eta bideo-jokoen itzulpengintzan ari da lanean gaur egun. Lokalizazioari buruz orokorrean eta Japoniako lokalizazio industriari buruz hitz egingo du. Txus Ordorika. Bideo-jokoen zalea izateaz gain, bideo-jokoen industrian lan egindako programatzailea da. Industriaren egoera birpasatuko du bere hitzaldian. Cristian Rodriguez. Urteak daramatza bideojokoez idazten GamesReview, Games Tribune, HardGame eta beste hainbat gunetan. Egun Euskal Encounterreko sare sozialen arduraduna da. Bideo-jokoak euskaraz kaleratzeko dauden araozei buruz hitz egingo du.

JOKOTEKNIA.

EGITARAUA 09:00 Aurkezpena. 09:15 Lokalizazioa edo itzulpengintzaren boss stagea (Iker Alvarez). 09:50 Bideo-joko garapena: ‘The good, the bad, the ugly’ (Txus Ordorika). 10:25 Euskararen zenbaki arazoak (Cristian Rodriguez). 11:00 ‘Del local al global: beneficis d’implementar el euskera i català en infernium’ (Carlos Coronado). 11:35 Atsedenaldia 12:10 Euskal bideo-jokoen hasi-masiak (Julen Zaballa). 12:45 Mahai-ingurua: ‘Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideo-jokoen industria?’ (Arantzazu Martinez, Laura Barrenengoa, Andoni Alonso).

Carlos Coronado. Bartzelonako unibertsitatean irakasle izateaz gain, indie garatzailea da. Bere jokoak honako hauek dira: Warcelona, Mind: Path to Thalamus, Annie Amber eta Ifernium. Egun argitaratzen diren jokoetan euskara, galegoa eta katalana bezalako hizkuntzak sartzearen garrantziaz hitz egingo du Coronadok. Julen Zaballa. Bideo-jokoetan aditua den kazetaria da. Euskal Herrian egindako bideo-jokoen ikerlaria ere bada eta LOAD liburua argitaratu zuen 2016an. Euskal bideo-jokoen alorrak azken 20 urteetan izandako bideaz hitz egingo du. Arantzazu Martinez, Laura Barrenengoa eta Andoni Alonso. DigiPeneko ikasleak dira, beraiekin mahai ingurua egingo da Euskal Herrian bideo-jokoen industriak bizi duen egoera jorratzeko.

Nobedadeak: ‘God Of War’

‘Nintendo Labo’

‘Hyrule Warriors. Definitive Edition’

‘Hitman Definitive Edition’

PS4 plataformarako esklusiboa den denbora luzez itxarondako bideo-jokoa. Sagako 8. jokoa izango da. Atreus izena duen bere seme gaztearekin egin beharko die aurre Kratosek aurrean agertzen zaizkien oztopoei. (PS4)

Eskulanen kit antzeko bat da joko hau, jokalariak bere gailuak sortzea ahalbideratzen du eta horiek Nintendo Switch kontsolarekin konektatu. Adibidez: Pianoa, motorra, robota… (Nintendo Switch).

‘The Legend of Zelda’ oinarri duen jokoaren bertsio berriak inoizko mapa, misio eta pertsonaia gehien izango ditu. Gainontzean, jatorrizkoaren berdina izango da baina Switcharen aukerei abantaila aterako die (Nintendo Switch).

Agente 47-ren kontrola hartzen du jokalariak, ongi entrenatutako hiltzaile bat, zeinak nazioarteko bidaiak burutzen dituen kontratatutako helburuak ezabatzeko. (PS4 eta Xbox One).


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Istorio laburrak Raisa Alava artistak ‘Si aparezco, aparezco / momentuz ez’ erakusketa paratu du Bilboko Rekalde Aretoan. Figuren desitxuraketaren bidez istorioak sortu ditu, margoak, euskarri digitalak edo zeramika erabilita MARTA MORALES

B B

IZKAIKO Foru Aldundiaren sorkuntza artistikoko Barriek 2018 programaren barruan garatu du Raisa Alavak Si aparezco, aparezco / momentuz ez bere azken erakusketa, egunotan Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan ikusgai dagoena. “Gogotsu hartu nuen bertan erakusketa egiteko gonbitea, ilusio handiz. Baina beldurra ere eman zidan, jendaurrean azaltzea ez baita erreza”, aitortu du artista bilbotarrak. Alavak nabarmendu duenez, erakusketak ez dauka helburu konkreturik, interpretazioa bisitariaren eskuetan utzi baitu. “Ez diot ikusleari ezer eskatzen, zerbait eskatzeak ikuslearen gainetik jartzen baitzaitu, eta hori ez zait gustatzen”. Rekalde Aretorako espresuki egindako bi marrazki handi, sei lan digital eta zeramikazko piezen multzo bat prestatu ditu Alavak erakusketarako. “Espazioa zelan antolatuta dagoen ulertu behar izan nuen obren izaera aukeratu ahal izateko. Hutsik dagoen leku bat apaintzea ez da erraza, baina lekua ikusi bezain

pronto bi marrazki handi jartzearen ideia bururatu zitzaidan, tamaina handiko zerbait egiteko beharra nuelako. Hortik aurrera, dena errazagoa izan zen”, kontatu du. Sortzen hasten denean, Alavak ez dio inoiz ideia jakin batetik ekiten. “Sorkuntza prozesuaren helburua irudi bat edukitzea dela esango nuke”, uste du artista bilbotarrak. “Prozesuan zehar bururatzen zait ideia, ekuazio matematiko bat ebazten den moduan”, zehaztu du. Dena den, figura beti abiapuntu gisa hartzen du, baina hori bera desitxuratzea da bere lanaren funtsa. “Zergatia ezagutu gabe, oroimenak trazu batzuk iraun dezaten hautatzen du. Irizpidea, lan egiterakoan, inkontzientea da”, azaldu du. IKONOGRAFIA HISTORIKOA Oroimena eta ikonografia historikoa erabiltzen ditu Alavak bere lanetan, konkretuki, iraganean beste kulturak zelan komunikatzen ziren adierazten duten keinuak. “Orokorrean, ikurrak asko gustatzen zaizkit, eta, bereziki, hieroglifikoen ikurrak. Nor-

Maiatzaren 20rarte ikusi ahal izango dira Raisa Alavaren lanak Rekalde Aretoan. REKALDE ARETOA malean, ikurrak historian zehar, istorio bihurtu arte, zelan garatu diren aztertzen dut. Momentu batean, norbaitek ikur horiek interpretatu eta aurpegi bat jarri zien. Niretzat irudi misteriotsuak dira, ez baitut horien kode sinbolikoa ezagutzen. Horren gainean lan egiten dut”, azaldu du Alavak. Margoak, collage-ak, zeramika eta euskarri digitalak uztartzen ditu Alavak bere sorkuntza prozesuan. “Nire praktika aldatu egiten da, baina beti oinarritzen da marrazkian, batez ere grabatuan, eta, aurrerago, zeramikan”, adierazi du bilbotarrak. Horrela, marrazteko orduan, begi edota buruko ataletik hasten da lanean. “Ezjakintasun momentu hori apurtzeko beharra daukat, eta, hortik aurrera, burua paisaia ezberdinak eraikitzen hasten da, istorioak irudimenean agertuz. Hori da nire hel-

burua marrazten edo zeramika lantzen hasten naizenean”. ZURI-BELTZEAN Normalean, zuri beltzean egiten du lan Alavak, kolore horiek izugarri gustuko baititu. Hala ere, Rekalde aretorako prestaturiko hainbat lanetan kolorea sartzea erabaki zuen. “Probatzearren egin nuen, eta emaitza gustatu zitzaidan. Kolorearekin dinamismoa lortu nahi izan nuen hiru marrazkien artean, baina esanahia aldatu gabe”, argitu du. Dena den, koloreak erabiltzeak “esfortzu mentala” eskatzen diola aitortu du. Alavak gustuko du bere erakusketen bisitariek, lanak ikusi ostean, duten iritzia jasotzea eta ezagutzea. “Jendearen erantzunek beti harritzen naute –agertu du–. Batzuetan, oso ideia ezberdinak izan arren, puntu komun bat egoten da. Beste-

tan, prozesuan zehar nik pentsatutakoak esaten dizkidate, intimotasunaren muga hori nolabait apurtuz. Oso interesgarria da guzti hori”. Alavak “istorio labur” bezala ulertzen ditu bere lanak. “Gustatzen zait pentsatzea istorio bat kontatzen ari naizela. Istorio oso sinple bat, hiru binetako komiki baten antzera, edo pelikula baten fotograma bat bezala, non aurrekoa eta gerokoa sortzeke dauden”. Hala ere, bada bere lanen arteko loturarik, eta, neurri batean, jostun baten lanarekin lotzen du bere jarduna Alavak. “Zeramika piezak marrazkien merchaindising moduko bat direla esango nuke”, uste du Alavak, pelikulen similarekin jarraituz. “Komunean daukaten gauza bakarra intentzioa da. Izan ere, nire intentzioa batez ere ludikoa da, plazer estetikoan oinarrituta”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Gontzal Garate Bego Elexpe

Ugao-Miraballes, 1980 Sitio, año Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.gontzalgarate.com | @portraits_gon @gontzi

Datorren Datorren astean... astean... Jon UnaiEtxezarraga Endemaño


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.