Ortzadar 200118

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko urtarrilaren 20a. 530. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

deia.com/ortzadar

‘MARIONETTES’ Material birziklatua erabiliz, bizitzarik ez duten objektuei bizitza eman die Alvaro Ledesmak, Kultur Leioako erakusketan -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Sormena ihesbide Urtero legez, hainbat euskal presoren sorkuntza lanak argitaratu ditu Ataramiñe argitaletxeak. Urtekariaz gain, bi liburu eta haurrentzako ilustrazio liburu batek osatzen dute 2017ko bilduma JULENE LARRAÑAGA

E E

USKAL preso politikoen sorkuntza lanak argitaratzen ditu urtero Ataramiñe argitaletxeak. 2002an kaleratu zen lehen uzta, eta geroztik urtero hutsik egin gabe atera dute argitara barrote artean onduriko literatura. Agurtu berri dugun 2017an lau liburu berri plazaratu dira: 2017ko Ataramiñe urtekaria, 12 preso politikoren lanekin; Jexuxmari Zalakainen Errezel berdeak memoria eta hausnarketa liburua; Ibon Muñoaren Udaberrian biziko gara kronika lana; eta, azkenik, Xabier Ugartek idatzi eta Kepa Etxeberriak ilustratutako Axelko eta Otsoko bertsotan haurrentzako ipuina. Ataramiñeren helburua presoen egoera “modu ezberdin” batean azaleratzea da, Oier Gonzalez Ataramiñe elkarteko kideak dioenez. “Lan horien bitartez, espetxearen ertzak mahaigaineratzen dira, betiere sortzaile-presoaren ikuspegitik”. Espetxeko sorkuntza “betidanik” egon dela dio Gonzalezek: “Euskal literaturako zenbait klasiko espetxean idatziak izan dira, hala nola Bernat Etxepareren Kantuia (1545), Joan Amenduxek Tafallako espetxean idatzitako Hemen natza

ehortzirik (1564) edo Martin Larralde Bordaxurik 1816ean idatzitako Galerianoaren kantua. Euskal Herriko literatur historia, nolabait, barrote artean ere idatzi da”, dio. Gure garaietara ekarrita, Joseba Sarrionandia, Mikel Antza, Mikel Ibarguren… hamaikatxo dira espetxetik pasa edo espetxean dauden autoreak. Hori dela eta, “Euskal Herrian espetxe literatura literatur genero bat ere badela”, uste du Gonzalezek. Izan ere, oztopoak oztopo, kartzeletan “asko” idazten dela uste du Gonzalezek: “Espetxeratua etengabe ari da idazten, hain zuzen, asteroko bisitez gain, kanpokoarekin izan dezakeen komunikazio bide bakarra baita idaztea, kasu askotan”. ELKARLAN KOLEKTIBOA Ataramiñeren urtekarian biltzen dituzte urtero presoengandik jasotako lanak. Aurtengo alean hamahiru sortzailek hartu dute parte, eta hainbat generotako lanak aurki daitezke bertan: literatura, komikia, ilustrazioak, poesia eta kronika, besteak beste. Gonzalezen iritziz, nabarmentzekoa da urtekaria aurrera ateratzeko martxan jartzen den “elkarlan kolektiboa”, kolektibotasuna zeharo

Lan hauen bidez, espetxearen ertzak mahaigaineratzen dira, sortzailepresoaren ikuspegitik” OIER GONZALEZ Ataramiñe elkarteko kidea

debekatua dagoen espazio batean, espetxean, alegia: “Norbanako ezberdinen arteko elkarlanari esker, espetxeko errealitatea, egunerokotasuna, horrek eragiten dituen egoera afektibo eta emozionalak ikusgarri egiten dira sortzaileen eskutik”. Emakumeen presentzia beti izaten da gizonena baino baxuagoa Ateramiñeren lanetan, baina neurri batean beti daude presente. Urtekariaren kasuan, bereziki azpimarratzekoak dira Itziar Morenoren, Itziar Plazaren edo berriki espetxetik atera den Ekhiñe Eizagirren lanak. Bildumaren azala Itziar Morenoren marrazki bat da, gainera.

Kartzelan pasatutako zortzi urteetan, hainbat lan argitaratu zituen Jexux Mari Zalakainek: Kartzelako kronikak, Njat el Hachmiren Azken patriarka eleberriaren itzulpena eta Josep Plaren Kale estua liburuaren itzulpena, hain zuzen. Ataramiñeren bidez plazaratu duen azken lana da Errezel berdeak. Zalakainek bere bizitzaren nondik norakoak jaso ditu memoria eta hausnarketa liburu honetan, baina kuriosoa da, Gonzalezek nabarmendu duenez, hirugarren pertsonan egiten duela. “Narratzailearen rola hartu eta kanpotik bezala arakatzen du bera izandako horren barruko bizitzan. Kartzelako pasarteak ere tartekatzen ditu, irakurleari narratzaileak duen bizilekua erakusten dio, bizitzak nora eraman duen, eta amaitzeko, kalera irten eta bi urtera egindako hausnarketa gehitu dio kontakizunari”. Ibon Muñoaren Udaberrian biziko gara da aurtengo Ataramiñeren uztaren beste lanetako bat. Muñoaren kasuan, espetxean idazten duen laugarren liburua da. Bertsotan antolatzen ditu bere oroitzapenak Muñoak, ametsak, gogoak eta hausnarketak, bere buruarekin zein ingurukoekin komunikatu eta bat egiteko.

Xabier Ugartek idatzi eta Kepa Etxeberriak ilustratutako Axelko eta Otsoko bertsotan haurrentzako ipuina ere nobedadeen artean dago. Azeriaren eta otsoaren ipuin herrikoia du oinarri lan honek, eta irudia eta bertsoa uztartzen ditu. “Laguntasunaren balioa mahai gainean jarri nahi du ipuinak, ezberdinen arteko elkar ulertzearen garrantzia azpimarratuz”, azaldu du Gonzalezek. DESAGERTZEKO SORTUA Ataramiñe ez da ohiko argitaletxe bat, eta hori argi utzi du Gonzalezek: “Ez daukagu publiko konkretu batengana iristeko helbururik. Gure helburua, espetxean dauden sortzaileen lanak kaleratzea da; errealitate errepresibo zehatz bati ikusgarritasuna ematea”. Gainera, argitaletxeak ez du euskal presoen lanen ghetto bat bilakatu nahi. “Urtekariaz aparte argitaratzen ditugun lanei lehendabizi ohiko argitaletxetan plazaratzeko aukera ematen diegu”, eman du jakitera elkarteko kideak. Bide luzea egina du Ataramiñek presoen literatur sorkuntzaren zabalkundean, baina Gonzalezek gogora ekarri du euren bokazioa zein den: “Desagertzeko sortu zen Ataramiñe, eta, lehenbailehen bada, askoz hobe”.

Orotariko lanak daude aukeran Ataramiñeren uzta berrian. ATARAMIÑE K. E.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Alvaro Ledesma Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Gorrotorik gabe

Fikzioa 1. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

KK

RITIKAREN aurrean (txarrak direnean, uler bedi) era guztietako jarrerak dauzkate idazleek. Batzuek irakurtzen dituzte, besteek ezetz diote; batzuek haserretu egiten dira, injustua iritziz kritikari; besteak indiferente mantenduko dira. Morala egun batzuetarako lurpean sentituko dutenak daude, erlatibizatuko dutenak, “tira, iritzi bat da iritzi askoren itsasoan”, edo ekaitza surfeatuko dutenak auto-konbentzimenduaren oholera igota. Kritika ispilu bihurtuta. Haur ipuinetako erregina bilakatzen da idazlea, ispiluan irakurriz bere lana ona edo kaskarra ote den, orekatua edo baldarra, asmatu ote duen edo bere gogoak irudikatu zuen emaitza erdietsi gabe geratu. Norbere buruaren ahalmena edo kategoria ezagutzen lagun dezake kritikak, aprobetxatzen jakinez gero. Bizitzako beste gauza guztiei bezala, kritikari ere joaten utzi behar zaio. Baina esango nuke idazle gehienen baitan ez dela hala gertatzen, hor geratzen dela kokatuta bere garuneko zoko batean kritika, eta kritikoaren izena. Eta aurrerantzean sentipen desatsegin bat sortzen dela haren baitan kritikoaren izena irakurtzen duen aldi

2. Bihotz handiegia nekaezina da, azken batean, pertsonaia bat sortu du, kritiko herratiarena, satisfakzio apur bat bihurria sortuz konplexu baten subliminaziorako: maite nautenen artean badago han norbait, urrundik zelatatzen nauena, begiko naukana, hamarkadak pasa arren, tinko darraiena nire testuetan plazer aurkitu nahi ezta, inperfekzioa salatzen duten aitzakien bila. Dudarik ez halako figura bat barneratzea hotsandiko laguntza dela ego hanpurusa are gehiago asetzeko, gizakiok (eta ez idazleok bakarrik) dugun defentsa mekanismoa azken muturreraino eramanez, hasiera batean kalteko zirudiena gure aldeko energia bilakatuz.

orotan. Horrek erabakitzen du memoria objektiboaren eta memoria psikologikoaren arteko ezberdintasuna. Memoria objektiboa gertatu den zerbaiten konstatazio hutsa da, adjektiborik gabea. Garai hartan hala gertatu zen zerbait, eta hor amaitzen da bere eragina. Ez du beste baldintzapenik eragiten. Memoria psikologikoak gertaera hanpatu egiten du, kritika irain bihurtu eta iraina hauspotu, aurrerantzean ere kritiko horrengandik ezer onik ezin duzula espero sinetsarazten. Pertsekuzio-mania moduko bat ereiten du idazlearen gogoan, bere liburu bati buruz esan zutena bere obra guztira hedatuko balitz bezala. Memoria objektiboak dio: “liburu hau kritiko honi ez zitzaion gustatu”. Memoria psikologikoak dio: “kritiko hori nire aurka dago”. Eta aurrerantzean idazten dudan guztia txarra irudituko zaio. Nahiago luke ezer gehiago idatziko ez banu. Gorrotatzen nau. Eta hartara, idazlearen gogoaren baitara atxikita geratzen da kritikoaren figura, berarekin bizitzen aurrerantzean, egunik egun, azken arnasa eman arte. Idazleak berak egin du prozesu psikologiko guztia. Idazlea sortzaile

Gorroto izpirik gabe egin dut kritika (...) Kritika liburu hartan amaitzen zen, eta onena opa nion idazleari bere bizitza literarioan

Kritiko izan naiz (gutxitan), eta idazle (gehienetan), eta ez dut uste kritikoak paper hori bilatzen duenik. Nik behintzat ez. Gorroto izpirik gabe egin dut kritika, forman asmatu edo ez, tira, ezin beti dotore izan. Baina kritika liburu hartan amaitzen zen, eta onena opa nion idazleari bere bizitza literarioan. Eta liburu guztiak hartu izan ditut gustatuko zitzaizkidanaren desio eta itxaropen fermuarekin. Gozatzeko prest, idazlea bere onena ematen ikusteko prest. Nire ustez kritiko guztiek egiten duten bezala.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

SAIAKERA

‘Horma’

‘Rocka puntua’

Anjel Lertxundi. Erein. 240 orr. 18 euro.

Alberto Irazu. Pamiela. 240 orr. 18 euro.

Memoria galtzeaz

Bertsoa eta rocka

Memoria, edo haren gabezia, da Anjel Lertxundiren ‘Horma’ azken nobelaren gai ardatzetako bat. Itzultzailea da nobelako narratzailea, kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, bikote harremanari ekin behar dion unean, noiz eta amari memoria husten zaion garaian. Familia bateko inkomunikazio arazoak, memoria gabeziak dakartzanak eta itzultzailearen barne zein kanpo borrokak islatu ditu Lertxundik bere lan berrian.

Bertsoa eta rockaren arteko harremanari buruzko saiakera landu du Alberto Irazuk: batzutan kronika itxuraz, bestetan fikzioarekin jolasean, abestietatik bertsoetara eta bertsoetatiak abestietara saltoka dabilen hausnarketa-lan irudimentsua. 1960ko hamarkada amaieran eta 1970ekoaren hasieran eztanda egin zuten bi faktore atzematetik abiatzen da egilea: bertsolaritzaren modernizazioa eta euskara rockean sartzea. “Euskara rockean sartu ez balitz, gaur ez litzateke egongo rockaren eta bertsoaren arteko akelarrerik”, dio. Kazetaritzan eta zenbait musika taldetan aritutakoa da Irazu; hala, rock mundua barrutik arnastu duen batek idatzitako lana da.

Eider Rodriguez. Susa.

3. Elurra ikusi dut Xabier Lete. Elkar.

4. Jainkoen zigorra Alberto Ladron Arana. Elkar.

5. Horma Anjel Lertxundi. Erein.

6. Arrutiren banda Jon Arretxe. Erein.

Ez Fikzioa 1. Ekialde Hurbila: muinak eta ertzak Hainbat egile. Berria-Jakin-Elkar.

2. Erne eta bare, igela... Eline Snel. Kairos.

3. Emakumeak, arraza... Angela Davis. Elkar.

4. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

5. Gerrak ez du emakume aurpegirik Svetlana Aleksievtx. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

ALVARO LEDESMA ARTISTA

“Heriotzatik, bizirik zegoen zerbait atera nahi nuen” Material birziklatua erabiliz sortu du ‘Marionnettes’ bilduma Alvaro Ledesmak. Antzerki kutsua duen eskulturara jo du diziplina anitzetan aritu izan den artista gipuzkoarrak. Urtarrilaren 28ra arte egongo dira ikusgai bere lanak, Kultur Leioan JONEBATI ZABALA

T T

RAPU zaharrak, mahai-tresnak, burdin zatiak, bizikleta kateak… Tailerrean aurkitutako hainbat materialez baliatu da Alvaro Ledesma (Errenteria, 1975) Marionnettes sortzeko. Piezak leku egokian kokatuz, bizitzarik ez zuten objektuei arima eman die eta fantasiazko pertsonaiak sortu ditu. Eskultura da nagusi Marionnettes erakusketan, baina urteetan diziplina batetik bestera egin du salto Ledesmak. Literatura, argazkilaritza, pintura, bideoa… Etapa bakoitzak eta ikasketa prozesuek artista gisa aberastu egin dutela azaldu du. Egun, pintura eta gizakia lotzen dituen proiektu batean dago murgilduta.

hainbestetan lan egin izan duzu. Zer dela-eta erabakitzen duzu batetik bestera joatea, diziplina bakar batean zentratu baino? Ez dut uste hori nik erabaki dezakedan zerbait denik. Beste diziplina batera jotzeko erakarpena sortzen da, besterik ez. Gehienetan, aldaketa horiek nire esperientzia pertsonalekin batera gertatzen dira, inflexio puntuak izaten dira maiz, momentu horretara arte liluratzen ninduten gauzen inguruko interesa galtzen dudan unean. Hartara, eskulturatik pinturara salto egiten dut, pinturatik bideoartera, bideo-artetik musikara, musikatik argazkilaritzara, argazkilaritzatik literaturara, edota literaturatik eskulturara berriro ere.

Berandu hasi zinen artearen munduan. Zelakoa izan da zure ibilbidea urteetan zehar? Nire kasuan, arteak berandu argiztatu zuen nire bizitza, 27 urte nituenean, hain zuzen. Haurtzaroa eta gaztaroa tunel moduko batean pasatu nituen, literatura bakarrik bainuen intereseko, loratzear zegoen idazle gisa bizi nintzen. Nire aita errementaria zen eta Oiartzunen zuen bere tailerra. Bertan, aita bere ofizioa erakutsiz joan zen nik ikasten nuen bitartean. Unibertsitatean ingeniaritza ikasketak bukatu ostean, aitari tailerrean laguntzen geratzea erabaki nuen. Hor hasi zen guztia. Seguruenik liburuen hutsunea sentitzen hasi nintzen, horietan babesten bainintzen. Imajinazioaren bidez, burdinak, harago joan, eta burdin hutsa izateari hutsi zion. Horrela jaio ziren lehenengo eskulturak eta gutxika artearekiko interesa sortu zitzaidan, etengabeko leitmotiv bilakatu zen arte.

Zerk erakartzen zaitu diziplina bakoitzetik? Esango zenuke batzuek besteek baino muga gehiago dituztela? Aukeratu ahalko zenuke bakar bat? Batek ere ez du mugarik. Beste kontu bat dira norberak dituen mugak, jakina. Diziplina bakoitzak gauza ezberdin bat ematen dit eta artista gisa aberasten nau. Esaterako, hizkuntza batean bere burua ondo adieraztea lortzen duen eleaniztun bat, edota norabide askotan komunikatzea lortzea eta hizkuntza bakoitzak pertsona ezberdina izatea ahalbidetzen diona. Horixe bera izango litzateke niri diziplina artistikoekin gertatzen zaidana. Aktore batek antzezten duen paper berri bakoitzarekin egiten duen bezala, garatuz noa. Aldaketa hori gertatzen denean pixka bat “hiltzen” naizen arren, berriro ere jaiotzeak, eta horren ondoren datorren aurkikuntzak eta ikasketa faseak, berriro ere maitemintzea dakar.

Diziplina anitzetan ibilitako artista zara; eskulturan, argazkilaritzan, literaturan eta beste

2015 eta 2017 urteen artean egindako lana da ‘Marionnettes’. Zelan hasi zinen pertsonaiak

Oiartzunen dauka bere tailerra Alvaro Ledesmak. Bertan aurkitutako hainbat materialez bal


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

sortzen? Zerk inspiratu zintuen? Aitaren heriotzatik bi urtera, nire berreraikuntza propiotik jaio da Marionnettes. Beldur, larritasun eta bakardadetik, tailerrean eta nire oroimenean zeuden objektu horiek berreskuratu nituen. Heriotzatik, bizirik zegoen zerbait sortu nahi nuen. Eurekin tratua egin nuelakoan nago. Bigarren plano batera pasatu, ez pentsatzeko guzti-guztia ahaztuz, baita nire burua ere. Erabateko abstrakziotik abiatu nintzen, behaketa hutsetik.

Beti izaten da zaila erakusketa aretora moldatzea. Normalean, aurretik aztertzen dut espazioa, lanen antolaketa eta erakusketaren diseinua prestatzeko behar dudan guztia edukitzeko. Dena dela, askotan inprobisatu beharra egoten da, izan ere, xehetasunak lekuan bertan baino ezin izaten baitira konpondu. Ikusleekin ‘feedback’-a edukitzea gustuko duten artistak daude, beste batzuei, ordea, ez zaie hainbeste gustatzen. Zuri ze sentimendu eragiten dizu jendeak zure lanak ikusteak? Hasieran nahiko urduri jartzen nintzen, egia esan. Baina urteek aurrera egin ahala biluztasuna onartzen joan naiz. Norberarekin zintzoa izateko, publikoarekin ere zintzoa izan beharra dago. Obrek zuzeneko elkarrizketa bat izan behar dute lana ikusten ari denarekin.

Erakusketako protagonistak sortzeko birziklatutako materiala erabili duzu: burdin zatiak, trapu zaharrak… Pertsonaia fantastiko eta ezinezkoak sortu dituzu horrela. Badirudi betidanik egon direla hor, eta pieza bakoitza zegokion tokian kokatu duzula horiei bizia emateko. Diozun horretan dago sortu ditudan pertsonaien jatorria, egunerokotasunean inguratzen ninduena begiratuz: taladroa, koipez beteriko trapuak, laneko bota zaharrak, garabiaren gakoa… Irudimenak egiten du gainontzekoa. SorInguratzen nauena tzen ari zarena eraiki, kokatu nahiz bihurritu egiten du. begiratzean egon da Une hori eta ostean gelditzen pertsonaien jatorria. Irudimenak egin du dena, ez dago besterik.

Errenteriarra zara eta ‘Marionnettes’ ere Errenterian ospatzen den Eztena arte eszenikoen jaialdian izan zen. Bertan, gainera, ‘performance-a sortu zenuen Metrokoadroka kolektiboarekin batera. Lan honen performancea-ren dramaturgia Guillanen eta bertan parte hartzen duten aktoreen lana da. Eskulturak gainontzekoa” ezagutu ostean, eurek aukeratu zituzten pertsonaietan Erakusketan bisitariari ongi inspiratu ziren. Ikuskizuna etorria ematen dion testuan, ondu zuten eta ni musika sorOier Guillanek dio ‘Marionnettes’ begirada bat dela, “gauzen arima ikusten tzeaz arduratu nintzen, pianoan. Hori guztia erakusketan zuzenean integratu zen. Niretzat duen artistaren begirada”, hain zuzen. Guillanek ondotxo ezagutzen du nire lan artis- opari bat izan zen, Marionnettes-etik abiatuz, tiko guztia, izan ere, lehen eskulturak egiten gauza hain ederra sortzea. Laster entseguak hasi nintzenean ezagutu genuen elkar. hasiko ditugu berriro ere, emanaldi gehiago Argazkilaritzan egindakoak ere ezagutzen egingo baititugu aurrerantzean. ditu, eta horiek proiektu honekin lanean hasi aurrekoak izan ziren. Lan horretan jada bizi- Eztena aipatu dugula, zelan ikusten duzu arte tzarik gabeko gauzak esnatzearen inguruko eszenikoen eta artearen egoera gaur egun? interesa agertu nuen, gauza horiei begiratzeko Zorionez, Errenterian sortzaile mordoa dago, moduaz ari da bera. artista plastikoak, musikariak, idazleak, dantzariak zein arte eszenikoen munduan dabiAntzerkiaz ere ari da Guillan, izan ere, erakuske- len jendea. Eztena behar batetik sortu zen, tak badu antzerki kutsu hori. kolektibo horiek kalitatezko programazio bat Ez nuke jakingo esaten pertsonaiek zergatik sortzeko zuten beharretik, hain zuzen. Horrek duten antzerki kutsu hori. Arte eszenikoetan Euskal Herri osoan dagoen jarduera artistidabiltzan artistekin dudan erlazioarengatik koen berrikuntza egarri edo nahia islatzen du. izan daiteke, edota eszenografien eraikuntza- Garai baten amaiera dela sumatzen dut, eta rekin. Txotxongiloekin egindako antzezlanek, beste garai baten hasiera, guztiok batera idazoperek eta zinema lanek liluratu egiten nau- ten ari garen garai berri batena. te. Euren arropa pobreek, Diogenesen tramankuluek eta jarrera eta adierazpen neurriz Leioan izan ondoren, bidaiatzen jarraituko dute kanpokoek antzerkiaren arima eta bere uni- zure pertsonaiek? bertsoa islatzen dute. Bai. Marionnettes osatzen duten pertsonaiek euren bidea jarraituko dute jada programatuKultur Leioan paratu duzu ‘Marionnettes’. Zela- ta dauden hurrengo erakusketetan eta aurrekoa izaten da horrelako aretoetan zure lana rantzean sortzen direnetan ere. Eurek bakamuntatzea? Espazioaren arabera aldatu egiten rrik edota nire eskultura lan osoarekin bateduzu lanen kokapena? ra, baina martxan jarraituko dute.

Margoa eta arima aztertuz

E

iatu da ‘Marionettes’ proiektuko pertsonaiak sortzeko. IKER AZURMENDI

I ALVARO LEDESMA

studios del Alma’ proiektuan dabil murgilduta orain Alvaro Ledesma. Pinturan eta gizakian gehiago sakontzeko helburuarekin sortzen dabilen margolan seriea izango da. Lan piktorikoaren lagin handi bat artistaren webgunean dago ikusgai (www.alvaroledesma.com). “Ariketa bat dela esango nuke, lehenengo teknika piktorikoan aurrera egin beharko dut, hori guztiz menperatu arte. Aldi berean, nire subkontzientean arakatu, eta nire buruak erreproduzitzen dituen irudiak edota errealak ez direnetan autoerretratatuz”, azaldu du artistak. Urtebeteko lanaren ostean, 50 bat lan egin ditu eta batbatean bere koadroetan pertsona batzuk sartzen hasi dela kontatu du. ‘Pertsona’ berdin hauen eszenak egoera ezberdinetan kokatu ditu. “Prozesuaren erdian nagoela uste dut, norabide bikoitzeko ikerketa batean murgilduta: batetik, pintura teknika gisa, eta, bestetik, giza arima arrazoi nagusi eta bakar gisa dituen ikerketan”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

sekula modaz pasatzen ez dena”, dio zuzendariak. Gainera, gaur egun, ezkontzak gertakariak direla dio, “nori ez zaio ezkontza batera joatea gustatzen?”. Hori aprobetxatu nahi izan dute Hika-koek jendea antzerkira erakartzeko. Hausnarketarako tartea ere zabaldu nahi dute, “ezkontza bera ere antzerkia badelako”, Intxaurragaren esanetan.

Kabareta, festa eta umorea

Txarriboda antzezlanaren aurrekariak aspaldikoak dira. Duela urte batzuk, Intxaurragak Bertolt Brechten Burges txikien ezkontza antzezlanaren testua landu zuen ikastaro batean. Bestetik, inprobisazioen bitartez lan egiteko nahia zeukan. Ideia biak batu, eta Txarriboda izango zenari forma ematen hasi zen.

Kabaret baten osagaiak bildu ditu Hika taldeak ‘Txarriboda’ antzezlanean. Aktoreen inprobisazioetatik abiatuta, Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua jasotzen du obrak. Gaur estreinatuko da, Errenterian

ATZOKO ETA GAURKO DOINUAK Antzezlanak hiru ezaugarri argi ditu, Intxaurragaren esanetan: umorea, narrazio basatia eta euskal kabareta. “Ez dugu Ipar Amerikako erreferentziarik erabili, bertoko kantuak entzungo dira ikuskizunean”, argitu du zuzendariak. Entzungo diren kantuak aspaldiko doinu herrikoiak edota gaur egungoak dira. Besteak beste, Antxon Valverderen Maitasunaz hil kantaren melodia; Anariren Naufragoak; Afu taldearen Oxigeno, Hegan goaz cumbia; Imanolen Izarapean, Anteron kanta herrikoaren melodia... Onintza Enbeita bertsolaria arduratu da testuei gatza eta piperra emateaz.

ANE ZABALA Irudietan, oholtzara igoko diren sei aktoreak. EGOITZ BENGOETXEA ‘OTXABI’

E E

ZKONTZA batean denetarik gerta daiteke. Ezkontza festa bat da, egun berezia, zoriontasunerako eta ospakizunetarako eguna... Baina askotan faltsukeria eta gezur asko estaltzen duen eguna ere izaten da. Horixe da Hika konpainiak bere ikuskizun berriarekin agertu nahi duena. Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur, baina beren ezkontzak ustekabeko norabidea hartuko du. Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”, horixe da iristean gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela

dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gainditu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino, txarriboda bihurtuko da ospakizuna. Zergatik ezkontza txarriboda bilakatu? Agurtzane Intxaurraga obraren zuzendariak azaldu du: “Euskarak badu hitz bat beren beregi ezkontzara lotuta dagoena: Txarriboda”. Istorioa zer izango da, ezkontza edo txarriboda bat? Intxaurragak argi utzi du: Txerri hilketari lotu-

Antzezlan parte-hartzailea

E

manaldi bakoitzean, tokian-tokiko antzerkizale, dantza talde, bertsolari edota dagokion inprobisatzaile zein artistak gonbidatuko dituzte, ezkontzaren parte izan daitezen, ezkontza den liturgia honetan, ikuskizunak kanpoko partehartzea onartzen baitu. Esaterako, herriko dantza taldeko bikote bat, ezkonberriei ohorezko aurreskua dantzatzeko; herriko musika talde gaztea, ezkonberriak iritsi bitartean giroa alaitzeko; edota bertsolariak, bazkal ostea girotu eta ezkonberriei bertso parea kantatzeko. Helburu argia dute honekin: “Txarriboda antzezlan parte-hartzailea izatea”. Beraz, antzezlana “herritartu” nahi du lan-taldeak, ikuskizun berezia sortzeko. “Ikuskizunaren inguruan zenbat eta gehiago entzun, orduan eta jende gehiago erakarriko dugu antzokira”, dio Agurtzane Intxaurraga obraren zuzendariak. Horrela bada, tokian-tokiko ikusleekin harremana izan nahi dute, antzerkia ere parte hartzeko liturgia izan dadin.

tako festa handia izango da. Senitartekoek hilketa antolatu eta, ezkontzetan bezala, parte hartu dutenei txerrikia dastatzera emateko bazkaria antolatu dute”. Horren atzean,

kritikarako asmo garbia dauka obrak: “Ezkontza bat faltsukeria handia da, ezkontzaren funtsean maitasun istorio bat dago, baina ezkontza liturgia teatral ederra da,

Sei aktore izango dira taula gainean: Sandra Fdez. Agirre eta Iñigo Aranbarrik gorpuzturiko senar-emaztegaiak, Patxi Gonzalez aitabitxia izango da, Kepa Errasti amaordea, Juanjo Otero zerbitzariaren rolean arituko da eta Iñaki Maruri, azkenik, piano-jolea izango da. Ezkontza-txarribodaren dikotomia horrekin jolasean, une batzuetan pertsonaiek barruko piztia aterako dute: “Narrazio basatia du antzezlanak, kabaretaren umore eta erritmoarekin jolastuko dugu”, azaldu du Intxaurragak. Helburu argia dute obra honekin: ezkontzetan bezala, gonbidatuek ondo pasatzea. Hala, sei aktoreek, hainbat pertsonaia gorpuzteaz gain, dantzatu eta kantatu egingo dute, giroa animatuz. Aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Intxaurragak idatzitako testua jasotzen du obrak. Testua eta antzezlana aldi berean sortu dituzte. Entseguetan sortzen joan da obra, hitzak inprobisazioetan jarriz. Kabareta, berriz, “katarsirako bidea” izan da. “Kantuak eta musika izango dira sentimenduen biluztasun gordinenetara iristeko bidea”, dio zuzendariak. Gainera, narrazio basatiak izango dira, uneoro leher egitear egongo den erloju baten antzera, ausartak eta zuzenak, erritmo handikoak. Eta umorea ere ez da faltako, noski.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Thalamuserako bidea ‘MIND: Path to Thalamus’ jokoan interakzio eta mekanika errazak, musika misteriotsua eta atmosfera berezia ezin hobeto uztartzen dira, benetan joko erakargarria osatuz URTZI ODRIOZOLA (www.gamerauntsia.eus)

G G

AME Erauntsiko euskarazko jokoen katalogoan sartu berri den joko bati buruz idaztera natorkizue oraingo honetan. MIND: Path to Thalamus izeneko jokoa da berau eta lehenengo pertsonan jokatzen den istorio interaktibo bat da. Labur-labur esateko, 3D ingurune batean gauzatzen den puzzle joko benetan ikaragarri bat. Interakzio eta mekanika oso errazeko jokoa bada ere, musika misteriotsu eta istorio eder batekin konbinatuta, atmosfera berezia sortzen du jokoak. Bartzelonako Pantumaca etxekoek lan bikaina egin zuten beraien azken aurreko lan honekin. Ez da harritzekoa, beraz, ondoren garatu zuten dinamika bereko Annie Amber jokoaren jarraipena ikustea. Azken hori, baina, errealitate birtualeko aparailuekin bakarrik jolasteko da eta oraindik probatu ez dugunez, aurreragorako utziko dugu.

girotua dago jokoa, eta tornado batek protagonistaren autoa airean botatzen duen momentuan hasiko da. Tornado ikaragarri horren ondorioz, alaba galdu eta ospitale batean koman gelditu den aita baten gorputzean sartuko gara. Atsedenik hartu gabe alaba aurkitzeko obsesio horrek bultzatuta, pentsamenduen barnean ditugun ibilbide surrealista eta txundigarrietan barrena ibili beharko dugu. Aurrera jarraitu ahal izateko, ibilbideak ezkutatzen dizkigun oztopo eta puzzleak osatzeko premia izango dugu. Aurkituko al dugu alaba? Zer gertatuko zaigu guri? Esnatuko al gara komatik? Galdera horiek eta beste hainbat erantzun beharko ditugu. taforman, behin baino gehiagotan eraberritu dute, partxe ezberdinak gehituta, eta benetan merezi duen fintasuna lortu duela esan daiteke. Lehenengo minututik akzio betean hasiko da Thalamuserako bidea. Mallorcan

PAISAIA IKUSGARRIAK Begietatik sartzen den joko horietako bat dugu honakoa. Jokoan elkarrekintzan ibiliko garen paisaiak ikusgarriak dira, infinituak dirudite eta errealismo handiz irudikatzen dute amets eternal bat

‘Horizon Zero Dawn’

‘Cuphead’

‘Monument Valley 2’

Akzio eta rol joko hau izan da askoren ustez 2017. urteko PS4rako jokorik onena. Borrokarako eskaintzen dituen mugimendu finen eta arerioaren aurka erabil daitezkeen jokabide anitzek erabateko asebetetzea ematen dio jokalariari. Guztiz gomendagarria akzio jokoak gustuko dituztenentzat (PS4).

Joko hau ez da edonorentzat gustagarri izango ziurrenik, baina ederra da, kalitate handikoa eta XBOX One kontsolako 2017ko jokorik onenetakoa. Jokalariari ez dio nahi duena emango, berak irabazi beharko du. Garai bateko marrazki bizidunen estetika duen jokagarritasun handiko jokoa. (XBOX One).

Forbesen iritziz, Android sistemarako 2017. urterako jokorik onenetakoa izan da hau. Perspektiba lantzen duen puzzle joko sinple hau benetan adiktibo eta pentsarazle bihur daiteke. Bitxikeria moduan, ‘House of Cards’ telesailean ere presente dago, presidentearen entretenimendu modura. (Android).

Nahiz eta 2015ean argitaratu zuten lehenengo aldiz MIND: Path to Thalamus, Steam pla-

izan daitekeena. Jokalariaren esku egongo da ametsetakoa dirudien gaua egun bilakatzea, ingurune osoan zehar behe-lainoa jarri edo kentzea, iraganera bidaiatu edota imajina ezin ditzakezun bestelako mekanismoekin jolastea. Jolasteko modu honek eraginda, bati baino gehiagori etorri zaio burura Max Payne jokoko ametsen eszena ikaragarri hura. Eta, egia esan, ez zaie arrazoirik falta, badu antzekotasunik. Gainera, Oculus Rift edota HTC Vive bezalako errealitate birtualerako betaurrekoekin ere bateragarria da MIND: Path to Thalamus, eta jokoaren ametsean sakonago barneratzeko aukera ematen dute. Mota honetako betaurreko hauek oso prezio onean aurki daitezke Steam plataforman, Windows, Mac eta Steam Link plataformetarako, baina PS4 edota XBOX One kontsoletarako ere eskuragarri daude. Gainontzean, ordenagailuan jolasteko, ez da aparteko potentziarik behar eta txartel grafiko txukun batekin ondo moldatu gaitezke (2GB memoria RAM, Core 2 Duo prozesagailua eta GeForce 7600 GS txartel bat da eskatzen den minimoa).

Fun and Serious-en 2015. urteko indie jokorik onenaren izendapena, Espainiako bideo-joko industriako hainbat sari eta The Telegraphen kritika onak ditu joko honek bere historialean, besteak beste. Sarean ere, oro har, kritika oso onak ari da jasotzen; esaterako, Metacritic webguneak 100etik 75 puntu eman dizkio. Ez dago gaizki. Bere inguruko erreferentzia eta bideo iruzkindu ugari daude dagoeneko, baina aizue: inoren esku utzi baino, hobe norberak bere kabuz esploratzea Thalamuserako bidea. Ez zaizue damutuko!

Nobedadeak: ‘Motorsport Manager Mobile 2’ Metacritic sareko plataformaren arabera, 2017ko Iphone-rako jokorik onena izan da honakoa. Bertan, motorsport talde bat gidatu beharko du jokalariak. Estrategia eta kudeaketa joko honek 100etik 89 puntu lortu ditu erabiltzaileen artean. Ez da marka makala! (Iphone).


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

AnderElexpe Arrieta Bego

Barakaldo, 1982 Sitio, año Ikus:

@anderarrietafotografia

Datorren Datorren astean... astean... Unai Unai Endemaño Armendia

Ikus: www.elexpephotoart.com facebook.com/anderarrietafotografia


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.