Ortzadar 170318

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko martxoaren 17a. 538. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

KOMIKIGINTZA Euskarazko komikien osasuna eta merkatuaren erronkak aztergai, aditu eta sortzaileen talaiatik -- 4-5. orrialdeak --

deia.com/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

BILBO

B B

ERE izaeragatik, bere obragatik, bere ile grisarengatik, bere museoaren kolore gorrixkagatik, bere begiradagatik, bere kexuengatik, bere poesiagatik, argiagatik, itzalagatik, okupazio ezean egindako okupazioagatik, bere ahotsagatik, bere eskuengatik, bere formengatik, eskultoreagatik, filosofoarengatik…”. Guzti horrengatik erabaki zuten Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatroak Jorge Oteizari buruzko ikuskizun berezi bat sortzea: Otehitzari biraka. Duela hamahiru urte izan zen hori, ordubete inguru irauten zuen obra izan zen eta, orain, Loraldia jaialdirako propio berreskuratu nahi izan dute. Ideia bera, elementu berdintsuak, baina ikuskizun desberdin bat, laburragoa eta bost dantzarirekin bakarrik prestatu dute bi konpainiek elkarlanean. Bihar taularatuko dute Oteiza 110, Euskalduna Jauregian, 12:00etan.

Oteizari keinu txiki bat Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatroak ‘Oteiza 110’ ikuskizuna sortu dute Loraldia jaialdirako. 2005eko ‘Otehitzari biraka’ obran oinarritu dira bihar eguerdian Euskaldunan eskainiko duten emanaldia ontzeko AINHOA LORES

Bi konpainien eta Loraldiaren arteko hartu-emana duela lau urte hasi zen, jaialdiaren lehenengo ediziotik dator eta harremana “bikaina” dela dio Jon Maya dantzariak. “Batzuetan gustuz jaso ditugu egin dizkiguten proposamenak, eta horiek aurkezteko ere konfiantza osoa jaso dugu betidanik, oso garrantzitsua da hori”. Mayak dioenez, Bilboko festibala “truke sano honetarako testuinguru bikaina” ezartzen ari da. Iazko edizioan, Adiskideak izeneko saio berezia egin zuen Kukai konpaniak bere 15. urtemuga ospatzeko, eta egun horretan Jorge Oteizaren urtemugaren gaia atera zen. “Uste dut denok genuela gogoa saio hau aurrera ateratzeko eta gure Oteiza hori berriro jende artera ekartzeko. Gogo horretatik sortu da Oteizari berriz ere keinu txikitxo bat egiteko asmoa”.

Kukaik eta Tanttakak Oteizaren bizitzari errepaso bat egiteko asmoz eta batez ere bere poesian oinarrituta sortu zuten Otehitzari biraka. “Oteiza bere eskulturengatik ezagutzen dugu denok, baina bere poesia nahiko ezezaguna da”, dio Mireia Gabilondo ikuskizunaren zuzendariak. Gabilondo betidanik ibili da Orioko eskultorearen gaineko ikuskizun bat egiteko gogoekin. Horrela sortu zen hasierako obra hura. “Sasoi hartan emaitzarekin gustura geratu ginen, denbora nahikoa pasatu da eta berriro oholtzara ekartzea polita izan zitekeela pentsatu genuen; gainera, une hartan ikusi ez zuenak orain ikusteko aukera izango du, jende asko ikusi gabe geratu zelako”, kontatu du zuzendari bergararrak. DANTZA ETA IKUS-ENTZUNEZKOA Loraldia jaialdirako prestatu duten ikuskizunean, Jorge Oteiza bera hizketan ikusteko aukera egongo da, bideoen bitartez. 2005eko piezan artista agertzeak, eta bai arteaz eta bai eskulturaz nola hitz egiten zuen ikusteak “pisu polita” izan zuela dio Gabilondok. Itziar Elegía y otros poemas liburuxka idatzi zuen Orioko artistak bere emaztea hil zenean eta hortik hartutako poema batzuk dira dantzaren bitartez irudikatuko dituztenak. Sei koreografia prestatu ditu horretarako Jon Maya Kukai konpainiako dantzariak. “Ikus-entzunezkoak eta dantza dira ikuskizunaren ardatza, eta Oteizarenak berarenak hitz eta poemak. Hitz horiek izan dira koreografiei abiapuntua eman diotenak, Oteizak aipagai dituen hutsa, zirkuluak, heriotza…”, azaldu du Oreretako dantzariak. Eszenografiari dagokionez, oso soila izango

Agertoki ezohikoa aukeratu dute Kukai eta Tanttakakoek ikuskizun berezi honetarako, Euskalduna jauregiko kristalezko gunea, hain zuzen. “Otehitzari biraka obrak ere antzokietan izan zuen bere ibilbidea”, jakinarazi du Mayak. “Urteak pasatu dira, baina bertako lehengaia oso gaurkoa dela iruditzen zaigu, eta Oteizaren jaiotzaren 110. urteurrenak materiala berrikusi eta berriro ere kokatzeko oso aproposa iruditu zaigu. Gainera, formatu gisa ere nahiago genuen antzokitik atera eta espazio zabal batean kokatu, non Oteizak, jendeak eta guk topo egingo dugun. Euskaldunak harreman zuzen hori baliatuko du”, kontatu du Kukaiko dantzariak.

‘Hiru Emakume’, Arriagan

O

Oteizaren irudia eta dantza izango dira obraren protagonistak. LORALDIA dela aurreratu du, “Oteiza oso ongi identifikatzen duen pizarra izango da hor, baina gauza gutxi gehiago. Artistaren irudia eta dantza izango dira protagonista nagusiak”.

Bestalde, Otehitzari biraka-rako Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Mikel F. Krutzaga arduratu ziren musika konposatzeaz, eta oso prozesu polita izan zela

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Janire Neches Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

kontatu du Gabilondok, “azkenean, denok jarri ginen Oteizari bueltaka”. Oteiza 110 ikuskizunean ere berriro ikusiko ditugu musikari hauek oholtza gainean.

teiza 110’ ez da Mireia Gabilondok Loraldiarako beren beregi zuzenduko duen ikuskizun bakarra, ‘Hiru emakume’ antzezlana ere estreinatu baitu Bilboko Arriagan. Obra hau Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen gerraren aurkako olerki feminista batean oinarrituta dago. Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria eta Ane Pikaza aktoreek amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatuko dute taula gainean. Euskarazko emanaldi bakarra dagoeneko eskaini den arren, gaur (20:00) eta bihar (19:00) gaztelerazko saioak izango dira.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Lobbyak euskal literaturan

Fikzioa 1. Hilabete bat Montalbanorekin

M M

AIZ galdetu izan diot neure buruari, ba ote dagoen lobbyrik euskal literaturan. Maiz jaurtitzen dizkit oroimenak halako irudi batzuk, idazle bat kalean aurkitu nuenekoa, lagun taldeaz inguraturik, haren talentuaren edota ongi kokatua dagoenak bana ditzakeen onurak desio lituzkeen gorte bat osatuz bezala, edo halako argitaletxeren publizitate kanpainak, bere zerrendako idazleen argazkiak hedabideetan argitaratuz, halako egunkaritan dagoen elkarrizketa sorta, unibertsitate batzuetako literatura ikerketa sailak, edo web orri batek ezartzen duen galbahe estetikoa, zeintzuk laudatu eta zeintzuk jipoitu erabakitzeko orduan. Aitortzen dut nebulosa baten gisan agertzen zaidala gaia, ez dudala inon ezer irakurri honetaz, baina susmo batek esaten dit badirela lanaren, propagandaren eta irudiaren banaketa burutzen den botere gune batzuk, idazle batzuen goraipamenera zuzendutako aldizkariak, idazle profil mugatu bat erakusten duten gehigarriak, urtez urte errepikatzen diren hitzaldi eta kultur programazio susmagarriak, ia beti idazle bertsuak deituz hitz egiteko, elkarrizke-

Andrea Camilleri. Igela.

bere inguruko bitartekari anitzetan, Gutun Zuria dela, Literaktum, Durangoko azoka, Ahotsenea, kolaborazio unibertsitarioetan, epaimahaiak banketxeen anparoan… Barka ene inozotasuna, zer egin behar da horietan guztietan agertzeko? Talentua eduki? Hala talentua eta lagun on boteretsuak, hor daudenak eta zuri lekua egingo dizutenak? Zeren truke? Zuk mesedea itzul diezaiezun, eta kritikatik salbatu?Canona deitzen den horretan ez ote da norabide ideologiko bakar bat hobesten, eta baztertzen egoera politiko gotor markatutik aldentzen den pentsaerarik?

tatuak izateko, kobratzeko, eta horrek dakarren ifrentzua: ia inon agertzen ez direnen izenak, haiei buruz ia ezer ez jakiteraino, zer mania dituzten, zer iritzi politiko, zer konpromiso maila lanarekiko, irudia eta hitza ukatzen zaienak, eta okerrago dena, diru laguntzak, sariak edo kontratu apetatsuak. Eta zalantza sortzen zait, mundu hori menperatzeko zer egin behar ote den, adiskidantza zehatz batzuk zaindu, botere-gune batzuk ez kritikatu, talde baten babesean sartu, aho bateko adostasun baten alde gauza batzuk isildu (adierazgarria Xabier Leteren inguruko isiltasuna), alderdi politikoren baten iritziekin lerrokatu, begi bistakoak diren hainbat ankerkeriei ez-ikusiarena egin, hau bezalako artikulurik ez idatzi, agian… Murriztu litezke filia eta fobien arteko bikoiztasunera giza harreman guztiak? Edo posible da talde bateko norbait miretsi, baina beste bateko hura ere bai, edo genero literatura purua idazten duenari aldizkari azal bat eskaini, beste barik?

Neure buruari ere maiz galdetu izan baitiot, euskal literaturan lobbyrik baldin badago, neu ba ote naizen lobbyren bateko partaide, jakin gabe ere

Ikaragarria izan gabe ere, negozioa bai-baitago euskal literaturan, eta

LITERATURA

LITERATURA

‘Neska bat leku inposiblean’

‘6012’ Karlos Linazasoro. Erein. 96 orr. 13 euro.

Kartzelako ihesaldi magikoa oa

Bonba atomiko txiki b batt

Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak frankismo garaian Zamorako apaiz kartzelan emandako egunak fikzionatu ditu bere zortzigarren eleberrian. Errealismo magiko moduko bat egin du Amurizak nobela honetan: errealismo osoz kontatzen du orain dela 50 urte (1968an) Zamorako apaizkartzelan preso zeudenek ihes egiteko asmoz eraiki zuten tunelaren historia; baina, aldi berean, elementu fantastiko bat eransten dio egileak: neska bat sartzen da ezkutuan, kanpotik kartzela barrura, zulogileei beren ihes ahaleginean laguntzera. Guztia, hizkuntza bizi, malgu eta adierazkor batez idatzia.

Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962) ‘6012’ eleberri laburra plazaratu du, duela zenbait urte gertutik bizi izan zuen tren istripu bat abiapuntutzat hartu eta fikziora eramanda. Kontakizuna T. deituriko fikziozko lurralde batean kokaten da, 1978. urtean. Gau erdian T.-tik igarotzen den 6012 zenbakidun merkantzia trena errailetatik irteten da egoera oso arriskutsua sortuz. 55 tona zianhidriko daramatzan zisterna bat bide erdian gelditzen da. Probintzia osoa desagertarazteko indarra duen bonba atomiko bat. Horrelako egoera baten aurrean gizarte eta instituzioen jarrera erakutsi nahi izan du egileak.

Xabier Amuriza. Elkar.

3. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

4. Honetara ezkero Arantxa Iturbe. Susa.

5. Zaldi mamarroa Ekaitz Goienetxea. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Soldataren patriarka... Silvia Federici. Katakrak Liburuak.

2. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Indar bat gara gu. Bilgune Feministak 15 urte Hainbat egile. Bilgune Feminista.

4. Ez duzu abusatuko Hainbat egile. Elkar.

Neure buruari ere maiz galdetu izan baitiot, euskal literaturan lobbyrik baldin badago, neu ba ote naizenlobbyre bateko partaide, jakin gabe ere.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Xabier Amuriza. Elkar. 300 orr. 22,50 euro.

Inor oso argi mintzatzen ausartzen ez den gai bat izanik, batzuek izango dira sekretua badakitelako, besteak ez diotelako antzik ematen, ez daukat ohiko heldulekurik ideia garatzeko, hala nola beste idazle batzuen esanak, iritziak, halakok edo honelakok adierazitakorik, salatutakorik, eta nire peskizak labur geratu beharra dauka derrigorrez.

2. Neska bat leku inposiblean

5. King Kong teoria Virginie Despentes. Eskafranda. ITURRIA: Katakrak Liburuak.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

Uzta gero eta emankorragoa Euskarazko komikiak gero eta leku gehiago hartu du. Azken urteak onak izan dira eta hurrengoak ere oparoak izatea aurreikusten dute komikigileek. Komikiaren mundua haziz doan bezala, komikigintza bera zabaltzen ari da, bai estiloei, gaiei zein proposamen artistikoei dagokienez KATTALIN BARBER

K K

omikizaleak sortzea eta zabaltzea da erronka, baina komikigintzak bizi duen loraldia ez da oharkabean igaro. Bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere azken bi urteetako komiki uztak oparoak izan dira. Egileak osasuntsu daude eta proposamen interesgarriak aurkezten dituzte urtero. Era berean, argitaletxeek gero eta arreta handiagoa jartzen diete nobela grafikoei, eta horrekin batera, prestigioa irabazi du komikiak.

esker “egonkortasuna” mantentzen dela. 2015ean Harriet argitaletxea sortzea mugarritzat jo du, bai eta Astiberri editorialak egiten duen lana, Xabiroi eta Elkar argitaletxeak bi urtean behin argitaratzen duen De Rerum Natura komiki-zinta. Azkenik, Gureberriak estreinako komiki argitaletxea ere aipatu nahi izan du Begoñak.

Horiexek dira Dani Fano eta Mikel Begoña komikigileen ondorio nagusiak euskal komikigintzari buruz galdetuta. Fano Xabiroi aldizkariko koordinatzailea da eta komikien gorakadaren joera heldu den urteetan mantenduko dela uste du. Xabiroi gazteentzako komiki aldizkaria 2005ean kaleratu zuen Ikastolen Elkarteak aurreneko aldiz, eta, orduz geroztik, hiru hilean behin argitaratzen da; ez du etenik izan. Bertan bat egiten dute euskal komikigile askok. Argitalpena “mugarria” izan dela dio, eta “egonkortasun minimoa” ematen diola sektoreari. 2006. urtean Ipurbeltz desagertu zenetik maiztasun handiena duen komikia da eta Euskal Herriko egile askok parte hartzen dute. “Nahiko indartsu dabil aldizkaria eta egileok saretu egin gara, osasuntsu gaude eta hori oso garrantzitsua da aurrera egiteko”, azaldu du.

en ASKOTARIKO GAIAK Argitalpenen artean guztiak oso desberdinak direla ziurtatu du Begoñak. “Bakoitzak bere estiloa du eta gai zeha-tzak jorratzen ditu; askotarikoak eta kalitatezkoak dira euskal komikiak”. Bide horretan, komikiak edozein gai lantzeko balio duela dio Begoñak. “Komikiak ez dira bakarrik komikizaleentzat. Edozein gai egokia da komikian jorratzeko. Adibidez, autismoaren inguruan Astiberri argitaletxeak Maria eta biok argitaratu zuen”.

Mikel Begoña komikigileak bere Komikeri blogean zenbatzen ditu urtero Euskal Herrian argitaratzen diren komikiak. Azken urteetan gorakada handia egon dela baieztatu du: “2011n 8 komiki inguru argitaratu ziren. 2017an, berriz, 30. Garai onak dira u komikiarentzat”, ziurtatu du. Hainbat faktoreri egotzii dio hazkundea Begoñak, bai-a na oraindik ere merkatua Ez eratzea falta dela uste du: “Ez gida negozio errentagarria argitaletxeentzat, kostu handia duelako eta komikiak ez direlako egun batetik bestera saltzen”. Hala ere, jakinarazi du urtero-urtero “fidelak” diren argitaletxeak daudela eta horiei

Irria aldizkaria aipatu du Begoñak. Besteak beste, haurrentzako komikiak biltzen ditu argitalpenak. “Egun, helduentzako komikigintza haur eta gazteena baino indartuagoa dago, eta azken honetan indarrak jartzea ere garrantzitsua da”. Izan ere, haiek izandira komikiak irakurriko go d dituzten belaunaldi berriak, ditu eta txikitatik komikiekin ohitzea tze da helburua. Frantzia du jomugan Begoñak: “Gure ipajom rra Frantzia da, bertan gertatzen tze da Europako beste herrialdetan gertatzen ez he dena: txikiak direnetik irade kurtzen dituzte komikiak”. ku Fanok ere uste du garai F onak direla euskal komikio gintzarentzat. Haren esaneg tan, kalitatea eta eskaintza, t bai gaiei bai estiloei dagokienez, asko zabaldu da. Bi egileen aburuz, ona da euskal komikigintzaren egoera, eta goranzko komikigintz joerari eusteko tresnen beharra aldarrikatu dute. Horien artean, argi dute Eusko Jaurlaritzak sortu berri dituen komikien sorkuntzarako laguntzak “oso positiboak” direla.

Euskal komikiaren historiari errepaso bat egint da, d Mikel Begoñak aipatu t du 60ko hamarkadara r arte komikiak umeentzako za “balio gutxiko” produktu bezala saltzen ziredu la. la Hurrengo hamarkadan hasi ha ziren helduentzako komikiak sortzen. “Baina, ko batez ere, 80ko hamarkaba dan jazo zen nobela grafikoaren aldaketa nagusia. koa Gaur egun, komikigintza pasa da heroien kontu bat izatetik egileen hautu bat izatera, edozein gairen inguruan idatzi daitekeelako”. Ez-fikzioak hartu duen garrantzia ere nabarmendu du Begoñak. ETORKIZUN ONA Euskal komikigintzaren etorkizuna emankorra izango dela uste du Fanok, baina argi du falta dena merkatua sortzea dela. “Oinarrizkoena da argitaletxeak olatura igotzea, eta horretarako egileok komiki onak atera behar ditugu. Ongi daude erakundeen laguntzak baina irakurle, argitaletxe eta egileen arteko lotura sustatu behar dugu”. Bide honetan, euskal komunikabideen kolaborazioa eskatu du Begoñak: “Kritikak egotea, jarraipena egotea... Garrantzitsua da”. Komikigileen baldintzak ere aipatu nahi izan ditu Fanok, onenak ez direla salatzeko. “Sorkuntzara dedikatzea suizidio kolektiboa da; komikigintzan inor ez da bakarrik honetara egoten, bakoitzak hainbat zutabe ditu”. Era berean, egungo erronka “komikizaleak sortzea” dela dio. Halere, badute komikien irakurleek ezaugarri “preziatu” bat: militanteak eta parte hartzaileak direla. “Komikizale ohikoaren profila oso pertsona leial eta aktiboa da; orain, zabaldu beharko dugu beste profil batzuetara, baina euskarazko komikiak irakurtzeko gosea nabaritzen dugu komikigileok”. Komikiak saltzen direla eta jendeak eskatzen dituela diote biek. Argi dute zein den orain ardura: “Proposamen onak eta interesgarriak egitea eta jendeari ematea”. Oinarri sendoak ditu beraz euskal komikigintzak, eta, urtez urte, pixkanaka bada ere, goranzko bidea hartu du, euskal komikigintzaren sasoi onaren erakusgarri.

Lerroon gainean, azken urteotan euskaraz ka aldizkariaren azken aleko bineta bat, ‘Maria Rerum Natura 7’ (Elkar). Azkena, klasiko ba


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

aleratu diren komiki batzuk: Behetik gora, ‘Xabiroi’ a eta biok’ (Astiberri), ‘Alaia’ (ZAS sarea) eta ‘De at: Egin egunkariko ‘Zakilixut’ komiki zinta ezaguna.

komikia

IRATXE RETOLAZA EHU-KO IRAKASLEA

“Kultur kritikaren esparruetan komikiari lekua egitea funtsezkoa da” Komikigile, komikizale eta komikiaren inguruko irakurketak edo azterketak egin nahi dituztenen artean sareak asko indartu direla dio Retolazak

E E

GUNGO euskal komikiaren historia izeneko lana argitaratu du EHUk, euskal komikiaren historia literarioa osatzeko bidean lehen urratsa. Iratxe Retolaza EHUko irakaslea izan da koordinatzailea. Bere esanetan, euskal komikigintzan gertatu den aldaketarik handiena “sarea” sortu izana da. XX. mendearen hasieratik gaur eguneraino euskal literaturak izan duen bilakaera aztergai izan duzue bilduman. ‘Egungo euskal komikiaren historia’ izenburukoa izan da zortzigarren eta azken liburukia. Zeintzuk dira ondorio nagusiak? Gure asmoa izan da euskal komikiaren ibilbidearen inguruko mugarri zenbait ikusgarri egitea, katebegi batzuetan arreta jartzea. Gertakari artistiko bat kate historiko batean kokatzeko ariketa egiten denean, hainbat galdera sortzen dira. Euskal komikiaren kasuan, ibilbide historikoaren berri emateko zailtasun hauek topatu ditut: batetik, komiki ekarpen asko ez dira argitalpen-gune errotuetan hedatu, eta, beraz, zail izaten da argitalpen alternatibo horiek eskuratzea. Bestetik, kultur kritikak oso gutxi jorratu du komikigintzaren esparrua, eta askotan kultur kritika dugu gertakari artistikoak une jakin batean kokatzeko bitartekoa, edo harreraren berri izateko neurri bat. Euskal literaturatik heldu diozue komikiari eta bi esparruen arteko hartu-emanak izan dituzue hizpide. Zer nolako hartu-emana izan da urte hauetan guztietan? Askotarikoak izan dira literaturaren eta komikiaren arteko harremanak. Kasu batzuetan, literatur eragileak izan dira komikisorkuntza eta komiki-argitalpenak sustatu dituztenak. Komiki-argitalpenak sustatzeaz gain, literaturgile askok komiki-sorkuntzan jardun dute. Gidoigintzan, bestalde, idazle askotxo aritu dira aldizkarietan, albumetan zein liburuetan: besteak beste, Harkaitz Cano, Edorta Jimenez, Anjel Lertxundi, Eider Rodriguez, Yurre Ugarte, Iban Zaldua. Beste kasu gutxi batzuetan, idazleak edo bertsolariak ilustrazio-egile izan dira, eta bi eremu horietan jardun duten horiek komikigintzara ere hurbildu dira: esaterako, Bitoriano Iraola XX. mendearen bukaeran, edo XXI. mendean Unai Iturriaga eta Unai Gaztelumendi. Gainera, askotan literatur testuak egokitu egin dira eta komiki-aldaerak egin dira. Adibidez, Asisko Urmenetak hartu izan du bide hori askotan: batzuetan, euskal literaturako

Iratxe Retolaza EHUko irakasle eta literatur kritikaria. RUBEN PLAZA klasikoen komiki-bertsioak egin ditu, testuen berrirakurketak eginez, satiraren bidetik; eta beste batzuetan, Arturo Campionen legendak bihurtu ditu komiki (Erraondo, Pedro Mari, Gartxot). Gaur egun, beste bide bat ere zabaldu da, komikigintzaren esparruan asko jorratu dena, baina, euskal kulturan gutxiago landu dena: komiki-biografiak. Adur Larreak Aresti BioGrafikoa (Erroa, 2015) komikia argitaratu zuen. Zeintzuk dira komikigintzaren inguruko ildo berriak? Bi ildo berri gailentzen direla iruditzen zait, betiere literatur eragile baten ikuspegitik. Batetik, liburu formatuan argitaraturiko komikiek gora egin dute, eta horrek ikusgarritasunean lagundu du, baina, batez ere, eta garrantzitsuagoa dena, komiki-egitasmo garatuagoak aurkezteko aukera eman du. Bestetik, diziplinartekotasunaren ikuspegitik, azken urteotan euskal komikiak joera berri zenbait garatu ditu. Musikarekin harreman estua izan du euskal komikiak 70eko hamarkadatik, eta asko izan dira komikira eraman diren kantuak. 80ko hamarkadan ere, fanzineetan musikari eta komikiari egiten zitzaion lekua, kontrakulturaren bi adierazpide izanda, elkarren ondoan, eta elkarri eraginda garatu zirelako. Azken urteotan, diziplinarteko bideek beste urrats batzuk egin

dituzte. Adibidez, asko sendotu da bertsolaritzaren eta komikiaren arteko zubi-lana. Bertsolari aldizkariak 2009. urtetik aurrera komiki-zintak argitaratzeari ekin zion, eta, harrezkero, bide horretan urrats sendoak egin dira. Halako urratsak, euskal kulturako esparru artistiko ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko lagungarriak izan dira, elkar elikatzeko eta sareak egiteko. Esan daiteke euskal komikigintza gorakada izaten ari dela gaur egun? Nire ustez, euskal komikigintzan gertatu den aldaketarik handiena da sarea sortu dela. Xabiroi aldizkariko kideek egindako lanari esker, sareak asko indartu dira: komikigileen artean, belaunaldiek elkarren berri izan dute; komikizaleen artean, ekimen asko sustatu dira; komikiaren inguruko irakurketak egin nahi dituztenen artean Komikigunea Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak egindako lana ere garrantzitsua izan da, topagune ere bihurtu delako, etab. Komiki irakurleak sortzea eta komikizaletasuna hedatzea da orain erronka? Bai, hori dugu erronka nagusi. Horretarako, komikiak ikusgarri egiteaz gain, kultur kritikaren esparruetan komikiari lekua egitea funtsezkoa da, eta baita hezkuntza arautu zein ez-arautuan ere.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Kartoizko bideo-jokoaren iraultza ‘Nintendo Labo’, bideo-jokoen mundu astinduko duen joko berria, kartoiz eginda dago. Produktu sinple baina erakargarri honekin, etxeko txikienek sormena landuz gozatzeko aukera izango dute XABIER CALVO (www.gamerauntsia.eu)

H H

ILABETE honetan betetzen da urtebete Nintendok bere azken kontsola, Switch izenekoa, argitaratu zuenetik. Azken urte honetan horren inguruan izan diren zalantzak (WiiU-aren porrotak eraginda) guztiz ezabatuak izan dira. Kontsolak harrera bikaina izan du eta arrakasta handia ari da izaten. Baina zerbait argi baldin badago, hori da Nintendo ez dela daukanarekin konformatzen. Beti ahalegintzen da berrikuntzak ekartzen, bai hardware, baita software mailan ere. Berea izan zen Wiimote-aren ideia eta horrekin batera etorri zen Wii-aren garaia. Berea da 3D-aren erabilpena Nintendo 3DS-an, bi pantailak WiiU-an eta kontsola hibridoa Nintendo Switch-en, beste hain-

bat ideia eta proposamen eraldatzaileren artean. Oraingoan beste berrikuntza polit eta harrigarri batekin datorkigu. Eta kasu honetan kartoia du ardatz. Bai, ondo irakurri duzue: kartoia. Horixe izango da datozen hilabeteetan bideo-joko dendetan aurkituko dugun nobedade berriena. Nintendo Labo da bere izena. Eskulanen kit antzeko bat da finean, eta jokalariak bere gailuak sortu beharko ditu, gero horiek Switch kontsolarekin konbinatzeko. Adibidez, pianoa, motorra edo robota daude gailu horien artean eta kontsolarekin hartu emana zuzena izango da horien bidez. Pianoaren kasuan, Switch-ak musika joko du edota robota Switch kontsolaren bidez kontrolatuko da, urrutiko agintea balitz bezala. Bi kit ezberdinetan salduko da Nintendo Labo; batean 5 gailu sortzeko kartoia izango dugu eta, bestean,

robot jantzi bat sortu ahal izango dugu. Biek edukiko dute Switch-erako jokoa barne. Kit hauek 69,99€ eta 79,99€ko balioa izango dute hurrenez hurren, eta apirilaren 27an jarriko dira salgai ohiko dendetan. Lehenengo kit-ak Toy-Con 01 izena izango du. Horren bidez, 5 gailu sortu ahalko ditugu: Motorra: Kartoiaz motorraren eskulekua egingo da eta erdian Switch-a jarriko zaio. Horrela, eskulekuaren mugimenduaz kontsolan jokoan ageri den bidean motorra ezker eskuin mugituko da. Antenauta: Urrutiko aginte bidez kontrolaturiko kotxea izango da. Kartoizko kotxeari Joy Con-ak ipini eta Switcharen bidez urrunetik hori kontrolatzeko aukera egongo da. Kanabera: Kartoiaz arrantzarako kanabera egin eta horri Joy-Con-ak

ipiniz arrantzan egin ahal izango dugu Switcharen pantailan. Etxea: Kartoizko etxearen zulo ezberdinetan bloke batzuk sartuz, Switch-ak horiek detektatu eta izaki maitagarri batekin jokatu, jaten eman eta beste hainbat ekintza egin ahal izango dira. Pianoa: 13 tekladun pianoa kartoiz sortuko da eta Switch eta Joy Conak bertan sartuz sakatutako teklak Switchak erreproduzituko ditu. Bigarren Kit-a Toy-Con 02 izango da eta horretan robot baten jantzia sortuko dugu. Motxilaren alde bakoitzean Joy Con aginteak sartuko zaizkio eta, ondoren, Switchean edo telebistan honekin jokatzeko aukera egongo da.

larien sormena lantzea dela azpimarratuz. Beste behin, argi geratu da Nintendo dela bideo-jokoen munduan zerbait ezberdina egitera arriskatzen den bakarra. Horrelako erabakiak hartuz, batzuetan asmatu eta beste batzuetan huts egin dute, baina ezin zaie leporatu ez direnik ahalegintzen berrikuntzak sartzen, urteroko futbol jokoez kopaturik dagoen industria honetan. Nintendo Switch bat dutenentzat esperientzia ezberdinak edukitzeko aukera ezin hobea izango da Nintendo Labo, eta bere kabuz kontsola asko salduko dituen produktua ere izango da, seguruenik. Beste askori, ordea, bideo-jokoei buruz duten irudia aldatzeko balioko die, eta, agian, industria honek dituen topiko ugari isiltzeko ere balioko du.

BERRIKUNTZA Hasieran kritika zorrotzak jaso zituen Nintendoren produktu berriak. Askoren ustetan, kartoia soilik zen produktu bat prezio horretan saltzea garestia zen. Baina ezin da ukatu harrera ona ere izan duela beste askoren aldetik. Umeentzat (eta ez hain umeentzat) jostailu ezin hobetzat jo dute kritiko eta komunikabideek, helburua joka-

Nobedadeak: ‘TT Isle of Man’

‘Earthlock’

‘Devil May Cry HD’

‘Kirby Star Allies’

Gidatze-joko honetan kontu handiarekin landu dute simulazioa, motorrak gidatzerakoan esperientzia benetako motorretatik ahalik eta gertuko eta antzekoena izan dadin. Emaitzak oso itxura ona dauka. Martxoan egongo da salgai PC, PS4 eta Xbox One-rako.

90eko hamarkadako klasikoen estilodun RPG jokoa. Fantasia eta magia mundu batean oinarritutako joko honetan txandakako borrokak izango ditugu. Itxura polita dauka, dudarik gabe. Rol joko zalea bazara, ez galdu aukera. (Switch, PC, PS4, Xbox One).

‘Devil May Cry’, ‘Devil May Cry 2’ eta ‘Devil May Cry 3: Dante’s Awakening’ batuko dituen jokoa. PS3 eta Xbox 360-rako argitaratu zen duela 6 urte, eta orain grafiko hobe eta are definituagoekin datorkigu. Martxoa bukatu aurretik izango da gurean. (PS4, Xbox One, PC).

Kirbyren lehen jokoa izango da Switch-erako. Ohikoa den bezala, plataforma jokoa izango da eta 2Dtan oinarritutako jokagarritasuna izango du. Generoa gustatzen bazaizu, galdu beharko ez zenukeen jokoa. Hau ere martxoan merkaturatuko da. (Nintendo Switch).


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BERMEO

U

RTE betez buruan jira eta bueltaka ibili ostean, oraintsu aurkeztu du Ekaitz Goienetxeak (Miarritze, 1982) Zaldi Mamarroa bere lehen eleberria. Pozik dago emaitzarekin, protagonistei egindako elkarrizketak eta jasotako bizipenak ondo islatu dituela uste baitu Goienetxeak. Kostaldeko herri batean 80ko hamarkadan heroinak eragindakoa kontatzen du liburuak, hori bai, gaur eguneko ahotsarekin. Belaunaldi baten aldarrikapena al da ‘Zaldi Mamarroak’? Nire asmoa ez da belaunaldi baten argazkia edo dokumental historiko bat egitea, ezta ezelako aldarrikapenik egitea ere. Fikziozko nobela bat baino ez dut idatzi. Niri interesgarria egiten zitzaidan gai honi buruz galdetzea, ikastea eta idaztea. Gero, liburuak, irakurtzearen gozamenaz aparte, beste zerbaitetarako balioko ote duen, hori irakurle bakoitzak erabaki beharko du. Zer kontatzen du eleberriak? 80ko hamarkadan heroinak izan zuen eragina kostaldeko herri batean, baina gaur egunetik begiratuta. Gaia aspalditik nuen buruan. Garai hartan txikia nintzen eta, horregatik, hasieratik hainbat pertsona elkarrizketatzea erabaki nuen, gaia aipatzen zen bakoitzean inguruko bakoitzak bere erara kontatzen baitzituen ordukoak. Igartza Literatur Bekaren 19. edizioaren irabazlea izan zinen. Nola hartu zenuen berria? Pozez, baina beldurrez ere bai. Ez nekien gai izango ote nintzen nobela bat idazteko. Ez zitzaidan erraza egin arrankatzea eta idazteko jarioa hartzea. Horrez gain, bekak laguntza ekonomikoa ematen dizu, baina ezin diozu lan egiteari utzi. Eta beste gorabehera pertsonal batzuk ere izan ziren hor tartean. Finean, inguruan gertatzen zaizun guztiak dauka eragina zugan eta, ondorioz, idazketa prozesuan. Hasiera batean, eleberria idazteko zailtasunak izan omen zenituen… Sariak sorpresaz harrapatu ninduen, erdi ahaztuta-edo. Nobela nahiko berde neukan eta egin nahi nituen elkarrizketak oraindik egin gabe. Kontzientziak hasieran esaten zidan kontatu zidatenarekiko fidela izan behar nuela. Baina, era berean, fidel izateak ez zidan lasai idazten uzten. Distantzia egokia aurkitu arte ezin izan nuen martxa onik hartu liburua osatzeko. Behin martxa hartuta, zelakoa izan da sorkuntza prozesua? Testigantzak grabatu eta transkribatu, horietan desordenatuta kontatu dizuten guztia ordenatzen ahalegindu, liburuak eta artikuluak kontsultatu, material grafikoa eta musika bildu... Dena ez da kabitzen liburuan,

EKAITZ GOIENETXEA

taz, liburuko pertsonaiek sentitzen dutena errealitatetik jasota dago.

IDAZLEA

“Pertsonaien sentimenduak errealitatetik jasota daude” ‘Zaldi Mamarroa’ bere lehen eleberria aurkeztu berri du Goienetxeak, duela urtebete Igartza Beka irabazi ostean argitaratua. 80ko hamarkadako heroinaren eragina du ardatz fikziozko istorioak MARTA MORALES Bermeon bizi da txikitatik Ekaitz Goienetxea. JUAN LAZKANO

eta beti daude erabaki mingarri batzuk bidean: baztertu egin behar dituzu hainbat gauza, nahiz eta zuri pertsonalki asko gustatu, nobelaren kontakizuna larregi desbideratzen dizutelako. Korapilo askokoak. Horrela gogoratzen ditut hasierako momentuak. Urtebeteko epea izan duzu eleberria idazteko. Denbora nahikoa da ezerezetik errealitate bat sortzeko?

Nobela osoa gobernatzea zaila izan da. Errealitatea fikziora zelan eraman, pertsonaiak gurutzatu, datak koadratu, dena orraztu behin eta berriro, irakurleak ez igartzeko autoreak zein pasartetan sufritu duen... Nik esango nuke, nobelaren eta idazlearen arteko sokatiran, azkenean enpate gertatu dela. Pertsonaiak fikziozkoak izan arren, errealak izan zitezkeen?

Horretan ahalegindu nahi izan dut, errealitatetik urrun ez dagoen kontakizun bat eraikitzen. Pertsonaiei denetik gertatzen zaie: drogarekiko adikzioa, lapurretak, istripuak, lagunen heriotzak, abortuak... Liburuan gertatzen direnak errealitatean ere gertatu ahal ziren jakiteko modu bakarra bizi izan zuenari galdetzea izan da. Bestela, zerbait irreala asmatzeko arriskua zegoen. Hor-

Askatasunaren inguruko gogoeta planteatzen da liburuan. Askatasuna ezinbestekoa da gizakiarentzat, aukeraketa txarrak egin arren? Zer da aske izatea? Askatasuna hitz handiegia da, agian, bere osotasunean praktikatzeko. Denok ditugu gure menpekotasunak, bai sozialki eta bai pertsonalki. Droga deitzen ez ditugun droga asko kontsumitzen dugu egunero. ‘Zaldi Mamarroa’ izenburuak gako batzuk eskaintzen ditu… Hor dago mamarroa: zomorroa, intsektua edota bitxoa. Eta zaldia, heroinari deitzeko moduetako bat. Ohikoak dira ezizenak bai droga ilegalaz, bai gaixotasunez eta baita beste hainbat eremuz ere hitz egitean. Irakurlea gonbidatzen dut izenburuarekin bere ondorioak ateratzera. Egun, taberna bateko barran egiten duzu lan. Idazteaz bizitzea gustatuko litzaizuke? Oso gustura nago ni tabernari, oso proiektu polita ari gara eraikitzen. Azkenaldian hori aldarrikatu behar dudala sentitzen dut. Ostalaritza mespretxatuegi dago, eta idazle izatearena mitifikatuegi. Ez dut uste posible denik euskaraz idaztetik bizitzea. Baina, gainera, ezetz erantzuten dut norbaitek ea nire ametsa idazle izatea ote den galdetzen didanean. Aurrera begira zer asmo dituzu? Liburua bukatu eta gero, hustuta sentitu naiz, soinetik pisu galanta kendu dudala, eta denboraldi baterako deskantsua emango diot nire buruari. Duela gutxi, oporretatik bueltan, narrazio bat idazteko ideia ekarri nuen eta agian egingo dut, baina presarik ez daukat.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Jorge Murgiondo Bego Elexpe

Bergara, 1973 Sitio, año Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.distiraargazkielkartea.com/jorge-murgiondo

Datorren Datorren astean... astean... Unai Natxo Endemaño Santos


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.