Ortzadar 170218

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko otsailaren 17a. 534. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

GORKA ARRESE Hogeita hamar urtez Susa-ko editore izan ostean, zarauztarrak “onenak emanda� utzi du argitalpengintza -- 4-5. orrialdeak --

deia.com/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

BILBO

Ezberdintasunen naturaltasuna Astelehenen abiatuko da Zinegoak jaialdiaren 15. edizioa, Bilbon. Euskarazko film laburrek eta Euskal Herrian sorturikoek ere izango dute bere tokia

JULENE LARRAÑAGA

S

EXU, identitate eta genero-aniztasuna lantzen duten jaialdien artean erreferente bihurtzen ari da Zinegoak, Bilboko GayLesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte ospatuko da 15. edizioa. Beraz, berriro errepikatuko du bi asteko iraupenaren formatua.

Guztira, 135 jarduera eta proiekzio baino gehiago izango dira. Egitarauaren alde indartsuena lehenengo astean izango da, egun horietan izango baitira lehiatuko diren pelikula guztien lehenengo paseak. Bigarren astean, ostera, paseak errepikatu eta jarduera osagarriak antolatuko dira. Lehenengo astean pelikula guztiak aurkeztuko dira hiru zinema-areto nagusietan: Golem eta Bilborocken pelikula eta film laburren sail ofizialarekin, eta Bilbo Arteko Art House Zineman Off Narratiba Berriak sailarekin. Bigarren astean, otsailaren 26tik martxoaren 4ra arte, egoitza ofizial bakarra izango da: Bilborock. Bertan pelikulen bigarren paseak egongo dira. Pau Guillén jaialdiaren zuzendariaren esanetan, jaialdiaren helburua da ezberdintasunek “norba-

ZINEGOAK 2018 ‘EUSKAL BEGIRADAK’ SAILEKO FILM LABURRAK: ‘BETI BEZPERAKO KOPLAK’ Ageda Kopla Taldea. 2016 | 5’ | Animazioa | Euskaraz, gaztelaniako azpitituluekin. Santa Ageda bezpera abiapuntutzat hartuta, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du lan honetan. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko dugun ezintasuna ere. Kopla horiek aitzakia eta oinarri hartuta, hogei artista gaztek sormen lan kolektibo bat

nako egiten gaituztela erakustea, eta maitatzeko moduak, gure identitatea adierazteko moduak eta gure sexualitateaz gozatzeko moduak ezin dituztela arau sozial edo estetikoek mugatu”. Aurtengoan jaialdia ezagutzera emateko aukeratu duten kartela ere ildo beretik doa. Ane Pikaza artistaren ilustrazio bat da jaialdiaren irudi nagusia. Kartelean, maitasun lesbikoa eta estereotiporik gabeko gorputzak aldarrikatzen dira. Guillenek azaldu duenez, kartelak “gorputzen estereotipoen inposaketaz” hitz egin nahi du. Irudi horren bidez, pertsona guztiek beren gorputzaz harro egoteko eskubidea dutela aldarrikatzen da. “Genero adierazpen eta nortasunetik harago, desira ere oso anitza izan daitekeela nabarmendu nahi izan dugu”. Programazioari dagokionez, Estatu mailako 22 estreinaldi izango dira, Europa mailako hiru eta mundu mailako bi estreinaldi: Nove de Novembro (Lázaro Louzaoren opera prima, galegoz grabatutako lehenengo LGTB pelikula) edo Enfemme (Alba Barbé i Serra zuzendariaren lana, crossdressing munduaren inguruan). Euskal Herrian eginiko lanek eta euskaraz filmatutakoek ere izango dute bere lekua, Euskal begiradak sailean, hain zuzen. Zinegoak-en izango dugun etxeko uztaren laburpena da honakoa.

zuzendu dute, animaziozko hainbat teknika erabiliz. ‘EURITAN’ Irati Gorostidi, Arantza Santesteban. 2017 | 20’35’’ | Dokumentala | Euskaraz, gaztelaniako azpitituluekin. Itxaro Bordak 1985ean idatzitako ‘Klara eta biok’ narrazioa berrikustea proposatzen du ‘Euritan’ filmak. Egileak bere iraganeko hitzei egin beharko die aurre, eta, horrela, euskal nortasunarekiko harreman periferikoaren begirada eguneratuko da. ‘HOMOAMAK’ Ainhoa Artetxe 2016 |7’ | Fikzioa | Euskaraz eta gaztelaniaz, gaztelaniako azpitituluekin. Tradizio homosexual sako-

neko mundu batean, 20 urteko Xabi etxera bueltatuko da Brasilen ikasten egon ostean. Bere bi amekin afaltzen ari den bitartean, aitorpen bat egingo die: maitemindu egin da, baina emakume batekin. ‘LA PETITE MORT’ Andrea Landaluce, Ana Gonzalez. 2017 | 4’ | Fikzioa | Gaztelaniaz. Denbora beste pertsonen bizitzekin, ahotsekin eta gorputzekin betetzen duen emakumeak bere existentzia propioa ahazten du. Egun luze baten ostean logelara iritsiko da eta masturbatu egingo da. Orgasmoaren bidez emakumea bere Niaz urrunduko da, beste hainbat emakumerekin bat egiteko. Estasi horrek emakumeen psike kolektibo batekin konektatuko du; intimitate femeninoa, masturbazioa eta orgasmoarekin bat eginez. Klimaxa eskuratzen duten emakumezkoen gorputz guztiak espazio abstraktu eta oniriko batean elkartzen dira, bizitza eta

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Zinegoak jaialdiaren aurtengo edizioa iragartzeko kartela. ANE PIKAZA

Azala: Ruben Plaza Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

heriotzaren artean dagoen inguru mugakide batean. ‘TARDE PARA EL RECREO’ Pablo Malo 2017 | 20’ | Fikzioa | Gaztelaniaz. Futbolean entrenatzen ari direla, gola sartu eta sutsuki ospatuko dute bi lagunek. Horren ondorioz, haietako batek ezusteko erreakzioa izango du. ‘ZARPAZO’ Nerea Castro Andreu 2017 | 14’ | Fikzioa | Gaztelaniaz. Mar eta Xara mendian galdutako paraje batean elkartuko dira berriro. Dena dago prest klandestinitaterako jauzia emateko.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Liburuaren bidaia

Fikzioa 1. JenisJoplin

SS

ARRITAN izan dut zalantza, guk aurkitzen ote ditugun gustuko liburuak, ala haiek aurkitzen gaituzten gu. Non gordetzen dira? Zenbat denbora daramate gure zain, gure egunak argitzeko, gure adimena, apur bat bada ere, isiotzeko? Zer egiten ote dute guk haiengan begia jar dezagun? Nola erakartzen dute gure jakinmina, eskuetan har ditzagun eta, aurre-atze ongi miatu ondoren, mostradorera joan eta itsatsirik daukaten prezioa ordainduz etxera eramateko?

Gogoan dut nola aurkitu nuen Hermann Hesse-ren Siddhartha nobela, Donostiako geltokiko aulki batean norbaitek utzia, edo ahaztua, Bartzelonara 17 urte berderekin egin nuen bidaia iniziatikoaren hastapenean, eta nola identifikatu nintzen nobelako protagonistak egiten duen bidaia existentzialarekin, Siddhartha bera sentitzeraino ni neu ere. Ala esan nezake liburuak aurkitu ninduela ni, nire zain zegoela, aulkian egon zen denboran inor ez zela ausartu hura hartzera, nire jakako patrikan bidaiatu nahi zuelako, ez beste inorenean? Liburuen mistika eta magia dastatu ez duenak ez daki zer misterio dagoen, une zehatz batean, zuri hain

Uxue Alberdi. Susa.

Agian berriki erosi eta dastatzen ari naizen liburua karmari buruzkoa delako, eta bizi-filosofia ekialdetar hau mendebaldean ezezaguna zaigunez bere misterio kutsua ere baduelako, baina gai honetaz pentsatzera eraman nau liburua eskuratzeko gertatu ziren kasualitate zerrenda oroitze hutsak. Bederatzi pauso eman behar izan nituen harengana iristeko, edo hura nire zain zegoen lekura iristeko, Hontza liburu-dendan, hain zuzen ere. Autoa konpontzen utzia nuen, baina Tabakaleran bilera neukanez, garaiz jo nuen tailerrera, badaezpada, eta autoa konponduta aurkitu. Azkarregi iritsi nintzen bilerara, eta geltokiko kioskora joan nintzen Integral aldizkaria erostera; hura irakurriz hartuko nuen kafe bat. Han irakurri nuen liburuaren aipamena eta, maiz egin ohi dudanez, laukia moztu eta karteran gorde nuen. Denbo-

Liburuen mistika eta magia dastatu ez duenak ez daki zer misterio dagoen, une zehatz batean, zuri hain egoki datorkizun testu bat aurkitzean

Etxera itzuli orduko deitu nuen liburu-dendara, enkargatzeko. Eta Donostiara joan nintzen hurrengo egun batean erosi egin nuen, etxeratu orduko irakurtzen hasi, eta horretan darrait. Bederatzi pauso horietatik batek edo bestek huts egin balu galdua zatekeen harenganako bidea. Zuzen joan banintz Tabakalerara, nortasun agiria bilatu beharrik izan ez banu, paper zatia beste paper artean ezkutatu eta zimurtu balitz… Ez dizut, irakurle, liburuaren izenburu eta egilerik esango. Ni elikatzen nauena izan liteke, agian, pozoia zuretzat, edo aspergarri, arrotz; badira kontrako eztarritik joaten diren liburuak. Egon lasai, hau amodioa bezala da: tematu eta saiatu arren, bere garaian agertzen da, ez lehenago, ez beranduago.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

LITERATURA

‘Beltzak, juduak eta beste euskalduntasun batzuk’

‘Hotsa eta ardaila’

Joxe Azurmendi. Elkar. 132 orr. 13 euro.

ra egin zuen han beste liburu edo CD batzuen aipamenekin batera. Egun batez, ordea, Iberdrolan gestio bat egiten nengoela nortasun agiria eskatu zidaten. Haren bila kartera ireki eta hantxe zegoen errekortea, mutur bat kanpoan zuela. Hau zer da? Atera, eta liburuak hilabete batzuk lehenago piztu zidan interesa isiotu zen berriro niregan, beti gertatzen ez den gauza une batean gogotsu gordetako izenburuekin.

egoki datorkizun testu bat aurkitzean; orriak irakurtzen hasi eta zure larritasuna, zure kezkak baretu egiten direla sentitzean; hainbeste urte lehenago hainbeste kilometrotara, beste hizkuntza batean norbaitek idatzitako lerro haiek zuri hizketan ari zaizkizula ohartzean, inongo zalantzarik gabe!

William Faulknaker; itz.: Asun Garikano. Elkar. 384 orr. 20 euro.

Labur eta bizi

Kontatzearen abentura

Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak (Zegama, 1941) azken 15 urteetan hanhemen idatzitako testuak jaso ditu bere lan berrian. Euskal Herrian eztabaidan egon diren arazoez dihardute liburuko lau saioek. Hauexek dira atalen izenburuak: ‘Mestizajea, multikulturalismoa’; ‘Juduaren ispiluan euskaldun bat ikusten da’; ‘Historia ez da ikusten, asmatu egiten da’; eta ‘Espainola izateaz’. Lau saiakera labur, egileak ohi duen estilo bizian, edukietan jantzia eta tonuan zirikatzailea, arrazoiketan malgu baina usteetan finko, erreferentzietan kosmopolita eta keinuetan etxeko.

Compson familiaren gainbehera kontatzen zaigu eleberri honetan, AEBko Hegoalde tradizionalistaren endekapenaren sinboloa ere badena. Baina, horrez gain, kontatzearen beraren abentura zinezko bat dugu: gertakari bera lau bider eta beste hainbat lekukoren bidez kontatzen zaigu, ikuspegien ugaritasuna eta kronologiaren apurtzea nabarmentzen diren estilo baten bidez. Nobela modernoaren izen handietakoa da Faulkner, eta eleberri hau da haren ospearen zutabe nagusietakoa: abentura baten kontakizunaren ordez, edo horren gainetik, kontakizuna bera da hemen abentura.

2. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

3. Jainkoen zigorra Alberto Ladron Arana. Elkar.

4. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

5. Horma Anjel Lertxundi. Erein.

6. Honetara ezkero Arantxa Iturbe. Susa.

Ez Fikzioa 1. Beltzak, juduak eta beste euskaldun... Joxe Azurmendi. Elkar.

2. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

3. Ekialde Hurbila: muinak eta ertzak Hainbat egile. Berria-Jakin-Elkar.

4. Emakumeak, arraza... Angela Davis. Elkar.

5. Pentsamendu hetero... Monique Wittig. Susa. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

GORKA ARRESE EDITOREA

“Edizio lanean ederrena da ikustea nola hazten diren idazle batzuen lanak, asmoak, estiloak” Ia hogeita hamar urtez Susa argitaletxeko editore izan ostean, kargua utzi berri du Gorka Arresek. “Bere onena” eman ostean baikor itxi du zikloa, tristura puntu batekin baina gertatzeko dagoenarekin ilusionaturik JONEBATI ZABALA

U U

RTE berriarekin utzi du editore postua Gorka Arresek (Zarautz, 1965). Hogeita hamar urte egin ditu Susa argitaletxean, eta “emateko zeukan onena” emanda utziko du argitalpengintza. Urte hauetatik guztietatik idazleekin izandako harremana du gogoan Arresek, “pribilegioa” izan da beretzat. Bere hastapenak, Susan izandako ibilbidea eta argitaletxearen etorkizuna, editorearen lana eta kultura munduaren prekarietatea izan ditu hizpide, editore ohi izateko bideari heldu berritan.

Urte berriarekin utzi duzu Susa argitaletxeko editore kargua. Zer moduz zaude? Iaz lan asko egin nuen: literarioa, editoriala, era askotakoa. Liburu onak editatzeko zortea izan nuen, irakurleek liburu haiei erantzun atsegina ematen segitzen dute oraindik, pozik nago beraz. Saiatu naiz dena ahal nuen ondoen egiten, dena uzteko eta aparte geratzeko. Gogoratu ditzagun zure hastapenak. Filologia ikasketak egin ostean, ‘Argia’-n eta ‘Euskaldunon Egunkaria’-n aritu zinen, eta 1988an editore hasi zinen Susan. Nolatan? Literatura asko maite nuen. Tira, hori da gehien maite dudana. Baina ez naiz idazlea; munduko ofizio zailenetako bat da, oso konprometitua, ebidentzian uzten zaituena beti. Eta denok behar dugu idazle bat: gidoia egiteko, kantua, iragarkia, albistea, hitzaldia, diskurtsoa, botiken azalpenak, iritzia, slogana, aldarrikapena, proiektua, itzulpen egokia, gutuna... Eta editorea izateko aukera eman zidatenean ez nintzen izutu. Bide batez esan nahi dut: ez dago eskubiderik zeinen gaizki ordaintzen zaien idazleei!

Josu Landak sortu zuen Susa, 1983an. Argitaletxea ia sortu berria zen, eta zu ere oso gaztea zinen bertan hasi zinenean. 23 urterekin editatu zenuen lehen liburua, gaztetxo samar, ezta? Adin egokia ikasteko, hanka sartzeko, ausartzeko, proiektu berri bat gorpuzten hasteko. Kontuan hartu behar da, 1988an Susak bere ibilbideko lehen bost urteak besterik ez zituela eginda; denok gazteak ginen orduan. Orain 53 urte egingo ditut. Susak 35 urte bete ditu argitalpengintzan. Gaur egun beste era batera egin behar ditugu gauzak, beste sormen maila bat dago hemen, gure herriaren historia osoko garai onena bizi dugu. 30 urtez izan zara Susako editore. Nola bizi izan dituzu urte horiek guztiak? Gauza asko gertatu dira urte hauetan guztietan. Une zailak eta txarrak ahaztu egiten ditut (Hasier Etxeberriaren eta Juanba Berasategiren heriotzak salbu). Idazleekin izan ditudan

Ezin dut hemen izenik aitortu, baina itxaropen handiak dauzkat idazle batzuekin, oso onak izango dira urte batzuk barru”

harremanak eta tratuak, horiek ditut gogoan. Lagun handi batzuk ere egin ditut, agian betiko izango direnak. Pribilegio bat da. Nola aldatu da argitaletxea? Identitate propio bat garatu baitu honek ere... Literaturan garrantzitsuena estiloa dela esan ohi dute (esajerazio bat da, baina balio du). Uste dut ahalegin editorial batek ere estilo bat garatu behar lukeela. Baina ni lanean nintzenean markatutako estiloa definitzen edo deskribatzen ez dakit, honela, bat-batean, estetika eta ideologia. Idazleek tresna bat edukitzeko jaio zen Susa argitaletxea. Bai, hori da. Tresnen jabe izatea da bizitzako gauza inportanteenetako bat. Giltza, igitaia, mailua, bizikleta, gitarra, konputagailua, iturria, txiskeroa. Hitzak eta giltzak, izenburu polita ipini zion Iñigo Aranbarrik bere liburu bati. Era berean, editorial bat ere tresna bat da, tailer moduko bat. Idazleen artean sortutako editoriala da Susa, eta bazkideen artean ditu baita ere musikari batzuk, itzultzaileak... okin bat ere bai! Zer, noiz, nola edo zein helbururekin argitaratzen dugun geuk erabaki ahal izateko balio du horrek. Zein da zehazki editorearen lana? Liburu baten sortze prozesuan zein momentutan sartzen da jokoan? Idazleak zer nahi duen ulertzea da niretzat garrantzitsuena. Idazlearen testuinguru kreatiboaz jabetzea, haren ahalegin estetikoaz eta ideiez. Editorearen lana da idazleari laguntzea, edo aldamenean egotea. Editore bakoitzak erabaki behar du nola.

Zein izan da zure lana zehazki? Ez baitzara zuzentzaile hutsa izan, aholkularia ere izan zara. Zelakoa da idazleekin izaten duzun hartu-emana? Zehazki? Liburuko esanak eta formak desegokiak ote diren ebaluatzea zen nire lana. Idazleari abisatzea zer ez dagoen ondo, nire ikuspegitik. Hori adierazteko konfiantza maila bat lortu edo adostu behar izaten nuen idazlearekin. Kasu batzuetan ez nuen lortu nahikoa efikaza izatea, edo konbentzitzeko gai izatea. Agian beste batzuetan ez nuen aski ongi harrapatu testuingurua, eta zaputz! Baina ez dut horregatik kezkatu behar. Gauza asko ondo ere egin nituen, neronek esatea harrokeria den arren. Ezezko asko eman dituzu. Gogorra izango da hori… Bai. Ez nuke horretaz mintzatu nahi. Idazle asko ikusi dituzu jaiotzen. Zer eman dizute zuri idazleek?


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ZARAUTZ

egiten jardun ondoren, errepikatzen segitzeak ez duela satisfaziorik ematen. Eta ez naiz ari neure satisfazioaz, ez!, horrek ez du hainbeste axola. Ari naiz idazleen satisfazioaz. Idazleek sentitzen baldin badute errepikatzen ari naizela metodoak, formulak, moduak, aholkuak... akabo. Idazleak ezin dira aspertu, baina batez ere idazleekin ezin da ohituraz jokatu. Haiek ahalegintzen dira originalak izaten, eta editoreak maila eman behar du denekin; ez du balio batekin bai eta beste batekin ez. Uste dut neukan onena ematen eskuzabal jokatu dudala, eta bete dut etapa hori. Leire Lopez Ziluaga izango da Susako editore berria. Zer nolako panorama aurkituko du aurrerantzean? Orain dela 30 urte zu hasi zinenean eta egun, aldaketa nahiko egongo dira, ezta? Leirek Susan aurkituko ditu: argitalpen tresna onak, ondare txiki bat, webgune espezial bat, Armiarma proiektua aldamenean, idazle batzuk beren sasoi onenean. Esan dezagun, txantxa egiteko baimena ematen badidazu, zail samar jarri diogula denon artean: asko hobetzeko tarte gutxi. Horrekin esan nahi dizut, nik zortea izan nuela, Susan egiten genituen gauzak ia nahi gabe zirela beti berriak edo berritzaileak, halakoxeak zireneta garaiak. Norabidea aldatuko du Susak? Leirek nahi badu, bai. Baina argitaletxe batean gauza guztiak egiten dira astiro samar, lurra lantzen den gisara. Lurrari ezin zaio eskatu eman ezin duena, eta lurrari eskaini behar zaio denbora. Zer gehiago, pazientzia ala arreta? Biak.

Gorka Arresek 1988an editatu zuen lehendabiziko liburua eta 2017an azkena. Bien artean, ia 30 urte igaro dira. RUBEN PLAZA Idazle baten lehendabiziko liburua argitaratzeak poz berezia ematen dio beti editoreari. Ni urduri jartzen ninduen horrek, gehiegi agian. Bestalde, edizio lanean ederrena da ikustea nola hazten diren idazle batzuen lanak, asmoak, estiloak. Hemen ezin dut aitortu izenik, baina itxaropen handiak dauzkat idazle batzuekin, oso onak izango dira urte batzuk barru. Kultura mundua eta prekarietatea lotuta daude, tamalez. Lehenago ere aipatu duzu idazleak gaizki ordainduta daudela. Zer dela-eta gertatzen da hori, zure ustez? Askotan erabiltzen dut gogoan kontu hau. Lagun min batek Remedios Zafra-ren El entusiasmo (Precariedad y trabajo creativo en la era digital) liburua oparitu dit oraintxe, ondo zaintzen nau-eta. Sakon aztertzen hasi nahi nuke zergatik idazlea, musikaria eta artista utzi ditugun hain egoera hauskor eta babesgabean. Ekonomia modu honekin, gizarte antolamendu honekin... atsekabegarria da. Eta

konturatzen naiz horretaz ez direla ohartzen irakasleak, sendagileak, ingeniariak, arotzak, iturginak. Zer gertatzen ari zaigu? Gure kulturaren espresio ederrenaren autoreak izugarrizko prekarietatean dauzkagu. Izugarria da. Eta gainera itsusia, eta injustua. Zergatik utzi duzu? Irakurri dizut ez duzula ‘errepikapenetan eta lurzoru estankatuetan’ erori nahi izan. Beharbada ez dut ondo esplikatu errepikatze kontu hori. Errepikatzea ezinbestekoa da gauza guztietan, are automatismo batzuk ondo garatzea eta erabiltzea ere premiazkoa da. Nik ez diet nire begiei esaten ikusten hasteko, ez diot esaten bihotzari taupaka segitzeko, edo birikei arnasa hartzeari ez uzteko. Nire digestioa ez dago oso-osorik nire borondatearen esku. Automatizazio maila bat landuta eduki behar da edozein ofiziotan, eta ondo egindako gauzak berriz errepikatzea komenigarria ere izaten da sarritan. Baina iristen da halako batean une bat, bolada luzeko lanak tentuz

Sakon aztertzen hasi nahi nuke zergatik idazlea, musikaria eta artista utzi ditugun hain egoera hauskor eta babesgabean” Amorru handiena ematen dit, joandako 30 urteetan ez garela kapazak izan jendartean euskalduntze masibo bat egiteko”

Atzera begiratu eta egindako bidea ikusita, ze sentsaziorekin zoaz? Oraintxe bertan tristura txiki bat sortzen ari zait. Inbidia da! Badakit hori dela. Hasi naiz idazleekin egotea faltan botatzen. Baina sendatuko zait sentipen hori. Ez dut atzera begiratzeko asmorik. Gertatzeko dagoenak ilusioa egiten dit-eta. Baikorra naizela esan ohi didate ezkorrek. Ez dit lotsarik ematen. Amorru handiena ematen dit, joandako 30 urteetan ez garela jendartean kapazak izan euskalduntze masibo bat egiteko; baina horretan ere ez dut asmorik baikorra ez izateko. Onena gertatzeko dago, hori da neure buruari esan ohi diodan slogana. Zelan ikusten duzu literatur mundua hemendik urte gutxira? Oraingoa baino hobea izango da. Zuk erreparatuz gero duela hamar urte argitaratu ziren liburuei, ohartuko zara aurrerapen ederrak egin dituztela idazleek. Ez genuke ahaztu behar, beraz, edizioko tresnak neurri horrexetan hobetu eta berritu beharko direla. Hor barruan sartzen ditut: propaganda, hedabideen konplizitatea, prestigio soziala, dendetako presentzia, salmentak handitzea, nazioartera urrats batzuk egitea. Beti egongo dira egiteko premiazkoak. Eta orain, zer? Lan bat topatu behar dut, bi seme-alaba ditut-eta. Gustatuko litzaidake izatea, edo lan oso apal bat edo bestela ohiz kanpokoa. Bata zein bestea, doitasun antzeko batekin egingo dut. Doitasuna, hori izaten da nire helburua.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Kirol elektronikoen ikuskizun nagusia Otsailaren azken asteburuan hasiko da IEM eSports ekitaldi entzutetsua. Iaz, 43 milioi ikuslek jarraitu zuten internet bidez bideo-jokoen arloko ikuskizun masibo hau; aurten ikusteke dago zifra hori gainditzen den HARITZ ODRIOZOLA (www.gamerauntsia.eus)

EE

-SPORT bezala ezagunak diren kirol elektronikoen ikuskizunak etengabeko hazkundea ari dira jasaten azken urteetan, gutxi batzuen praktika bat izatetik hainbat kirol tradizionalek baino zenbaki hobeak lortzeraino. Bide hau jorratzen lagundu duten eragileak asko izan dira, baina garrantzitsuenetako bat Intel Extreme Masters (IEM) izan da, zalantzarik gabe. Intel elektronika osagaien markak babestuta, hainbat bideo-joko ezberdinen txapelketak biltzen dituen ekitaldiak egiten dira munduko hainbat puntu ezberdinetan. Ekitaldi hauen artean ezagunena IEM Katowice dugu, Poloniako Katowice hirian antolatzen dena, dagoeneko 6. urtez jarraian, Spodek Arena pabiloian, hain zuzen ere. Aurreko urteko zenbakiek argi uzten dute ekitaldi honen handitasuna; 173.000 zaletu pasa ziren estadiotik ekitaldiak irauten duen 2 asteburuetan (2016ko edizioarekin alderatuz, 60.000 zaletu gehiago) eta online bidez jarraitu zutenak 46 milioi ikusle baino gehiago izan ziren (2016an baino

% 35 gehiago). Gainera, ikuskizuna 19 hizkuntza ezberdinetan ikusi ahal izan zen. Aurtengo edizioa otsailaren 24 eta 25ean eta martxoaren 2tik 4ra bitartean izango dugu. Inoiz baino joko gehiago izango ditugu ikusgai edizio honetan. Horietatik ikusmin handiena sortzen duena, lehen asteburuan jokatuko dena eta inkorporazio berritzat jo daitekeena, League of Legends ordezkatzeko intentzioarekin, DOTA 2-aren txapelketa da. Saritan, guztira, 1.000.000$ eta DOTA 2-aren txapelketa garrantzitsuena den The International 2018rako 1500 kalifikazio puntu daude jokoan eta berau eskuratu nahi dutenen artean Team Liquid, Team Secret, Newbee, Vici Gaming, OG Dota2, Virtus Pro edo Evil Geniuses puntako taldeak daude, besteak beste. Lehen asteburuan beste jolas batek ere egingo du debuta IEM Katowice-n, aski ezaguna den Player Unknown’s Battlegrounds jokoak (PUBG), hain zuzen ere. 8 erronda jokatuko dira, bi asteburu horietan banatuta, eta pun-

tuazio sistema baten bidez erabakiko da nor den garailea. Txapelketa honetako sari-poltsa txikiagoa izango da, 50.000$ izango baitira, ulertzekoa dena, bestalde, jolasak eSport-en munduan daukan ibilbide laburra ikusirik. Halere, daukaten guztia emango dute parte hartuko duten launakako 16 taldeek, non Team Solo Mid, Faze Clan, Method, Tempo Storm, Cloud 9 edo Noble bezalako taldeak dauden.

dira. Counter-Strike: Global Offensive (CS:GO) eta StarCraft 2 (SC 2) izango dira egun horietako protagonistak, sari-poltsa potoloak dituztelarik biek, 500.000$ eta 400.000$, hurrenez hurren. CS:GO-ri dagokionez, mundu mailako 16 talde onenak izango ditugu bertan: Astralis, Faze Clan, Cloud 9, SK Gaming, Virtus Pro, G2, Ninjas in Pyjamas, etab. SC 2-aren txapelketa 12 jokalariren artean erabakiko da. Partidak BO5 (5 partidatik onena) formatuan jokatuko dira, finala izan ezik (kasu horretan, 7 partidatik onena formatuan egingo da). Sariaren bila ibiliko direnen artean mundu mailan gorenean diren jokalariak ikusteko aukera izango dugu: SoS, Rogue, Dear, Classic, etab.

Geratzen diren bi jokoen txapelketak otsailak 26tik martxoaren 4ra bitartean gauzatuko

E-Sport zaleek badute beraz hitzordua hurrengo egunetarako, jokaldi bikainez eta sorpresaz beteriko txapelketa izango baita, seguru. Mundu hau ezagutzen ez dutenentzat, aldiz, aukera ezin hobea da ekitaldi hauetan egoten den giro paregabea eta lehia bizia ezagutzeko. Txapelketa ESL kateak emititu ohi du eta Twitch online plataforman ematen da.

Nobedadeak: ‘Monster Hunter: World’

‘Shadow of the Colossus’

‘Dragon Ball Fighter Z’

‘Subnautica’

Munstroz beteriko mundu batean gure helburua berauek garaitu eta elementuak biltzen joatea izango da, honela gure ekipamendua hobetzeko. Online formatua ezarri dute saga honetan lehen aldiz; horrela, beste hiru ehiztarirekin batera munstroen atzetik ibili ahal izango dugu. (PS4, Xone).

PlayStation bat duen edonork nahi eta nahi ez probatu beharreko jokoa, esperientzia bat bezala deskribatu daitekeena. PS2 kontsolarako ateratako jokoaren ‘remake’-a dugu hau, grafiko hobeekin (PS4-ak eskaintzen duen potentziagatik) eta Fumito Ueda diseinatzailearen ikuspenarekin egina (PS4).

Aski ezaguna den manga honek merezi zuen moduko borroka jokoa jaso du azkenean. Goku, Vegeta, Gohan, Freezer eta beste hainbat pertsonaia ezagun maneiatu ahal izango ditugu. Gainera, Online moduan liga sistema izango dugu, gure abilezia erregistratua geratu dadin (PC, PS4 eta Xone).

Mundu irekiko biziraupen generoko jolasa, etorkizun urruneko garai batean kokatzen gaituena. Gure espazio-ontziak planeta bateko ozeanoan behea jo du, eta ihes kapsula batean ozta-ozta irtetzea lortu dugu. Ur azpian basea eraiki, materialak bildu eta planetaren sekretuak biltzea izango da helburua. (PC, Xone).


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

Sortzaileen bilgunea sarean Sortzaileak.eus ataria abian jarri du Gotzon Barandiaranek, euskal sortzaileak ikusgai egiteko, besteak beste. 2.200 artista ingururen informazioa bildu du bertan, baina etengabe elikatzen joango da KATTALIN BARBER

ZZ

ENBAT sortzaile daude Euskal Herrian? Galdera horretatik abiatuta hasi zen Gotzon Barandiaran kultur eragilea berriki aurkeztu duen ataria lantzen: www.sortzaileak.eus. Euskal Herriko sortzaileen katalogoa izatea nahi du, eta horren bidez ikusgarri egin nahi ditu sormen lanak egiten dituzten herritarrak. Dagoeneko 2.200 pertsonaren fitxak daude, antzerkian, arte plastikoetan, bertsolaritzan, dantzan, ikusentzunezkoetan, literaturan eta musikan ari direnen artean.

Berria egunkariaren beka bati esker landu du proiektua Barandiaranek. Lan kolektibotzat jo du kultur era-

gileak aurkeztu berri duen ataria, kulturgintzako eragile askoren gogoeta eta kezketatik abiatu delako proiektua. “Atariak ikusgarri egiten gaitu eta gure lana kazetari, hezitzaile, antolatzaile edo interesa duen edonoren esku jartzen du. Herri bezala ere kulturgintzan nortzuk eta zertan ari garen erakusten du”, azaldu du Barandiaranek. Horregatik, bilgune izan nahi du atariak, eta ez biltoki. “Bizia eta dinamikoa da, etengabe elikatu beharra dago”, dio bere sortzaileak. Zazpi diziplinatan lanean ari diren artisten sareko katalogo gisa definitu du. Barandiaranek ez du diziplina guztietan datu baserik sortu, jada beste

hainbat webgunek egindakoa kontuan hartu duelako. Hala, armiarma.eus webgunea literaturan, badok.eus musikan, bertsozale.eus bertsolaritzan, dantzan.eus dantzan eta ganbara.eus ikus-entzunezkoetan izan dira informazio iturri nagusiak. Arte plastikoan eta antzerkian, ordea, ez zegoen datu baserik eta horretan bai aritu da buru-belarri, Euskal Herriko artista plastikoak eta antzerkigileak biltzeko. “Bilboko Okela Sormen Lantegiak lan handia egin du eta hortik ere bilatu behar izan ditugu, baina guk ere bilatu izan behar ditugu”. Artista plastikoei dagokionez, gainera, sortzaile bakoitzaren fitxan bere lanaren hiru lagin jarri dituzte.

“Euskal kulturgintzak ikusgarritasuna falta du, beste gauza askoren artean. Ez gara herritarrengana heltzen”, uste du Barandiaranek

Ikus-entzunezkoen atalak biltzen ditu sortzaile gehien (511), musikak gero (495), eta ondoren, hurrenez hurren, literaturak (365), arte plastikoek (342), bertsolaritzak (313), antzerkiak (136) eta dantzak (67). Sortzaile asko, diziplina batean baino gehiagotan lanean ari direnez, hainbat ataletan azaltzen dira. Lehen bertsioa burutu du Barandiaranek eta horretarako bi irizpide nagusi izan ditugu kontuan: “sortzailea bizirik egotea, eta azken hamabost urteotan lanen bat plazaratu izana”. ELIKATU BEHARRA Zerbitzu publiko moduan ulertzen du Barandiaranek sortu berri duen sareko katalogoa. “Helburu, hartzaile eta onuradun bat baino gehiago dituenez, inbertsio konpartitua izan behar duela uste dut”. Haiek dagoeneko amaitu dute lana, baina atari berriak bizirauteko eta bere funtzioa lortzeko etengabe elikatzen eta gaurkotzen egon behar duela adierazi du Barandiaranek. Horregatik uste du erakunde publikoek diruz lagundu behar dutela egitasmoa. “Hau euskararen lurraldeari dagokion zerbitzu publiko bat da eta Elkargoek, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak inbertitu beharko lukete, baita mankomunitateek eta udalek ere”. Zerbitzu anitza eskaintzen dio sortzaileak.eus atariak euskal kultur-

gintzari, Barandiaranen esanetan. “Azken 15 urteetan kulturgintzako ekosistema osatzen dugun eragile guztion artean ados gaude ikusgarritasuna falta zaigula, beste gauza batzuen artean. Ez gara heltzen herritarrengana”. Horri aurre egitea du helburu atariak. Aurrera begira etorriko diren bertsioetan lehena da honakoa Barandiaranen esanetan, argi duelako etorkizunean bertsio gehiago etorriko direla. “Diru kopuru bat izan dugu eta erabaki behar izan dugu zer sartu eta zer utzi hurrengoetarako”, kontatu du. Izan ere, ez da izan haien helburua inor kanpoan uztea. “Komikigileak kexu agertu dira, ez direlako agertzen. Ilustratzaileak, argazkigintza artistikoa egiten dutenak eta eskultoreak ere bertan egon beharko lirateke”. Kalitatea eta kantitatea ere izan ditu hizpide kultur eragileak. “Euskara eta euskal kulturara emanda bizi gara eta, hala ere, sortzaile asko deskubritu dugu”. Orain dela bost urte Durangoko Azokako Ahotsenean esandakoa gogora ekarri du: sorkuntza ez dagoela krisian, eta, bai kopuru aldetik, baina bereziki kalitatearen aldetik ere “sekulako” sormen lanak daudela Euskal Herrian ziur da Barandiaran. “Kontua da horiek ezagutzera eman behar ditugula, eta sortzaileak.eus erreminta bat izan daiteke bide horretan”.

Genero desoreka oraindik ere

D

Kultur adierazpide guztietako euskal sortzaileen berri emango du webgune berriak.

esberdintasun handia dago plazara irteten diren gizon eta emakumeen artean. Ez dago parekidetasunik. ‘Sortzaileak.eus’ atariak dituen datuen arabera, sortzaileen %70 gizonak dira, eta %30, berriz, emakumeak. Diziplinaka ere desberdintasunak nabarmenak dira. “Uste zabala dago literaturan parekatzen ari dela baina gure datuek ez dute hori esaten: %78 gizonak dira, eta %22a, berriz, emakumeak. Bertsolaritzan datu berdinak ditugu”, dio Gotzon Barandiaranek. Musikan are larriagoa da egoera. Emakumeak %15a baino ez dira. “Oraindik ere sekulako lana dugu eta sekulako erronka emakume sortzaileek plazak bereganatu ditzaten eta haien lana ikusgarriago egiteko”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

DanielElexpe Burgui Bego

Iruñea, Sitio, año1985 Ikus: Ikus: www.elexpephotoart.com @dburgui @caravingre

Datorren Datorren astean... astean... Unai Cristina Endemaño Nuñez


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.