Ortzadar 161217

Page 1

ortzadar deia.com/ortzadar

larunbata, 2017ko abenduaren 16a. 525 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ARANTXA ITURBE Irakurlearen irribarre ‘gaiztoa’ bilatzen duten narrazio bizkorrez osatu du ‘Honetara ezkero’ liburua -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ATAUN

Geure buruaz barre egiteko sendagaia ‘Arazo modernoak’ izenpean, hirugarren diskoa labetik atera berri du Bi Bala taldeak. Bertsoak eta rocka uztartuz, bederatzi bala jaurti dituzte oraingoan, euren betiko estilo zirikatzailean AINHOA LORES

H H

berrian ere taldearen betiko estiloari eutsi nahi izan diote. Bi Bala ez dira inorekin ezkontzen diren horietakoak, egurra han eta hemen banatzen dute, inor ez dago salbu jaurtikitzen dituzten baletatik. “Orokorrean, musikan, politikan edo koadrilan, aspertu egiten gaitu betiko lelo eta diskurtsoak entzuteak”, dio Barandiaranek. Zentzu horretan, “erosotasunean ez erortzea” da laukoaren helburua: “Zer esanik ez daukagun egunean, oholtzatik jaitsi eta ez gara itzuliko”.

ATZA begian sartzeko gogoarekin dator beste behin Bi Bala taldea. Horixe dio taldeko abeslari Aitzol Barandiaranek. Zirikatzaileak dira ororen gainetik, eta sortzen dituzten kantetan agerian uzten dute euren izaera. Errealitateari begirada zorrotza luzatzen diote, umore eta ironiatik beti. Horiek dira, hain zuzen, euren arrakastaren osagai nagusietako bi. Ataungo abeslariaren ustez, “umorea baliagarria da tabuak edo gai mingarriak mahai gainean jartzeko, eta errazago sartzen da hatza zaurian, irribarre batekin baldin bada”. Dena den, abeslariak abisua bota du: “Ez dezala jendeak gure umorea serioegi hartu!”. Bi Balaren izaera markatzen duten beste bi elementu garrantzitsu ere badira: rocka eta bertsolaritza. Barandiaran bertsolaria ere bada, Iñaki Gurrutxaga bezala. Azken horrek gitarra jo eta abestu ere egiten du. Gainontzeko bi kideak Xabier Etxeberria Pitxu (baxua) eta Julen Goikoetxea (bateria) dira.

Lauren artean plazaratu zuten euren lehenengo diskoa (Wasabi, 2014). Orain dela bi urte, berriz, Gure Eroyak diskoarekin itzuli ziren. Denbora tarte hau “intentsitate eta gogo ikaragarriz” bizi izan dutela dio Barandiaranek, eta baita harrituta ere: “Aurreko bi diskoetako birak batuta, ehun kontzertutik gora ematera iritsi gara oso denbora epe motzean. Hasi ginenean ez genuen erraz sinetsiko halakorik”.

Gure Eroyak diskoaren bira amaitu ostean, urtebete eman du laukoteak

Julen Goikoetxea, Iñaki Gurrutxaga, Xabier Etxeberria eta Aitzol Barandiaran dira Bi Bala. JOSETXO PEREZ Arazo modernoak lana prestatzen, eta irailaren amaieran, Tolosako Bonberenea Gaztetxeko estudiora sartu ziren diskoa grabatzeko. “Eszenatokietatik kanpo ibili garen arren, ilusioz eta lanez betetako urtea izan da aurtengoa, barrura begirako bidaia moduko bat. Disko guztiak bezala, ez da prozesu erraza izan, baina inoiz baino argiago geneukan zer lortu nahi genuen”, kontatu du Barandiaranek. Grabaketa eta nahasketarena garai gogorra izaten dela nabarmendu du abeslariak, ordu asko eta ahalegin handia eskatzen duelako. Hala ere, Karlos Osinagarekin lanean eta bukaerako emaitza ikusita, oso eroso eta pozik sentitu direla onartu du.

HATZA ZAURIAN Arazo modernoak lan berriaren izena izateaz gain, bildumako bigarren kantarena ere bada. Abesti honetan agertzen dira, besteak beste, “interneteko birusak eta / txertorik gabeko haurrak, / adar jartzeen hipotekak ta / hipotekaren adarrak / faborito edo retweet / Cola Caoa edo Nesquik / Zarako praka apurtuekin / aitaren atorra zaharrak /…”. Oro har, azaleko buruhausteei egiten diete erreferentzia. Barandiaranen aburuz, ez dago arazo moderno hauen atzaparretatik askatzeko modurik: “Azalari garrantzi gehiegi ematen dion gizarte bateko kide garen aldetik, arazo modernoetan itotzen gara gu ere. Oso zaila da horretatik ihes egitea, baina geure buruari barre egiten ikastea senda-

gai ona izan liteke. Guk ez dugu irtenbide modernorik, baina bai hatza begian sartzeko gogo handia”. Aurreko bi diskoetan bezala, lan berrian ere bada autokritikarako tarterik. Eta pieza horietan protagonista direnek asko dute Bi Balako lau kideen partetik ere. Ildo honetan, argi dauka taldeko abeslariak: “Balak botatzen ditugu baina gure ispilurantz”. Izan ere, ataundarraren arabera, “zure burua kritikatzeko edo kritikak onartzeko gauza ez bazara, ez daukazu sinesgarritasunik besteak seinalatzeko”. EROSOTASUNETIK IHESI Laukoteak errealitateari begirada zorrotz batetik so egin izan dio beti eta disko

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Iker Azurmendi Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Bederatzi kantuz osatu da lan berria, eta bertsoek eta rock-ak indar handia dute guztietan. Ataungo taldeak ez dauka piezak sortzeko definitutako modu bakar bat: batzuetan hitzak sortzen dituzte lehenengo, beste batzuetan aldiz, doinuak hartzen du aurrea. “Kantuak sortzeko prozesuak edozein gauza izan dezake abiapuntu: hitz bat, riff bat, estribillo bat… Ideia bati tiraka hasten gara, noraino iritsiko garen jakin gabe”, azaldu du abeslari gipuzkoarrak. Gaiak aukeratzerako orduan ere berdintsu aritzen dira: gutxien uste duzunean, solasaldi batean, egunkaria irakurriz, komunean… bonbilla pizten zaizu eta hori da hitzak idazteko aitzakia”. Hilaren 27an Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan eskainiko du kontzertua Bi Balak. Hurrengo egunean, berriz, Arrasateko Gaztetxean izango dira zuzenean. Urtarriletik aurrera ere ari dira kontzertuak lotzen. Disko fisikoa eskuratzeko aukeraz gain, internet bidez doan deskargatzeko moduan ere jarri dute, “gure kantuak ahalik eta gehien zabaldu daitezen”, bukatu du abeslariak.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2017ko abenduaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Editorea

EE

Fikzioa 1. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

DITOREA da bulego epel batean gaina paperez beterik daukan mahai baten atzetik irribarre ez oso klaru batekin salutatzen zaituen zure banitate guztien epailea. Konfesorearengana joatea bezala da, zuk etxeko bakardadean, zure irudimenaren agindura egin duzun nobela edo saiakera edo poemario deitzen diozun bekatu txiki hori erakustera. Ikara apur bat beti eman izan dit niri. Ziur baitzaude, baina ez erabat, asmatu ote duzun, edo ez, zalantza izpi bat, edo potolo bat hor daukazulako erraietan korapilatuta, dena planeatu zenuen arrats hartan energiaz beterik baitzeunden, baina gero, emaitza ikusi ondoren, zeuk jarritako mailara iritsi ote zaren, edo ez.

Lehen giroa anaikorragoa ote zen sentipena daukat, baina ezarian joan dela hedatzen kapitalismoaren lege krudela, agintzen edo iradokitzen duena saltzen duzun adina balio duzula zuk ere. Nik gaztetan zortea izan nuen; liburu asko saldu dut, asko. Hargatik, agian, inoiz ez diote ezetzik esan nire liburu bati argitaletxeetan, eta orain horren pena dut sentitzen, horren falta sumatzen, adinarekin ikasten duzulako denak ez zirela argitaratu behar izan. Kriterioa da, edozein artearen esparruan, ezinbesteko osagarri bat, nork bere baitan aurkitzea kostatzen dena, eta agian horixe eskertuko nioke gehien editore bati, erakuts diezadala kriterio literario bat, edo hori neure baitan bilatzen lagundu.

Euskal Herriko editore gehienak dira abegitsuak, gehiegi batzuetan, onberatasuna begietan, baina susmo txiki bat ere isiotzen du haien begiradak, ez ote zaituzten gutxiesten, “gizajo hau, badu uste, eta ez da” adierazteko modu bat edo. Ikararen alanbrean dago beti sortzailea, harik eta ez bada handiusteko harroputz titaniko bat, badira halakoak ere, baina haiena ere mozorro bat ez ote den pentsatzen dut maiz, eta berdin daudela ikara baten alanbrean dantzan.

Bada guztien artean editore bat ni biziki markatu nauena, eta besteak gutxietsi gabe, nire omenaldia eskaini nahi diodana, 50 urte lerdenekin erretiratzea erabaki baitu. Esan behar da gazterik hasi zela, garai batean denok hasten ginen bezala, eta originalak irakurtzen eta zuzentzen pilatu duen esperientzia ondare ikusgarria iruditzen zait herri honen kultura idatzirako, bere hurrengo lanean aprobetxatzen jakingo duena, ezbairik gabe. Nik, edo, uzten badidazue guk esaten,

asko ikasi dugu hitzak elkarren jarraian kokatzea oinarri duen ofizio xelebre honetan berarekin. Hark ere ez dit inoiz liburu bat erretxazatu, baina bai gauza interesgarri asko esan pilatuta eskaintzen nizkion poesia sorta haiei buruz. Arkatzez egindako arraiez markaturik ekartzen zizkidan. Hiru arraia zeuzkatenak onak ziren berendako, bi arraiadunak onak baina tira, eta arraia batekoak gehiegi gustatu ez zitzaizkionak. Baina esango zizun zergatik ez zitzaizkion gustatu. Zure esku zegoen argitaratu edo ez, hori errespetatuko zizun, baina abisatuta geratzen zinen.

Ezinbesteko osagarria da kriterioa. Eta horixe eskertuko nioke gehien editore bati: erakuts diezadala kriterio literario bat, edo hori neure baitan bilatzen lagundu

POESIA

NARRATIBA

‘Elurra ikusi dut’

‘Gu orduko hauek’ Garazi Arrula Ruiz. Txalaparta. 180 orr. 17 euro.

Leteren munduak

Elkarrekiko urruntasunaz

Xabier Lete izan da gure poesia garaikidean izen nagusietako bat, bai idatziz aritu denean, bai kantuan. Alderdi biak hartu ditu kontuan Koldo Izagirrek antologia hau prestatzean. Poemak kontestualizatu ditu, batzuk besteekin harreman dialektikoan jarri, eta epilogo gogoangarri bat idatzi ere bai, Leteren alderdi eztabaidagarrienei ixkin egin gabe, poeta oiartzuarra bere osoan eta barnetasun minenean ulertzeko. 1960 eta 1970eko hamarkadetako kantu esanguratsuenetatik hasi eta ‘Egunsentiaren esku izoztuak’ (Pamiela, 2008) azken poema bildumarainoko bidea egiten du lan honek.

Zortzi ipuinez osatua dago Garazi Arrularen (Tafalla, 1987) lehen liburua. Izenburuko hiru hitz horiek nahikoa dira ipuinetan agertuko diren elementuak batzeko. Gu-k “norbanakoz osatutako kolektiboa” aipatzen du; orduko-k, “distantzia fisiko, denborazko eta sinbolikoa”; eta hauek-ek, “bestetasuna”. Aurreneko liburua du honakoa Arrulak, baina ez lehen lan argitaratua. ‘Orgasmus’ liburuan ipuin bat argitaratu zuen. Itzultzailea da, gainera, eta haur zein helduentzako zenbait literatura lan ekarri ditu euskarara; besteak beste, Walter Benjamin, Anaïs Nin eta Amélie Nothomben obra bana.

Eider Rodriguez. Susa.

3. Elurra ikusi dut Koldo Izagirre. Elkar.

4. Honetara ezkero Arantxa Iturbe. Susa.

5. Jainkoen zigorra Alberto Ladron Arana. Elkar.

6. Horma Anjel Lertxundi. Erein.

Ez Fikzioa 1. Ekialde Hurbila... Hainbat egile. Elkar.

2. Nora goaz euskalduntasun honekin? J. Manuel Odriozola. Elkar.

3. Demokraziaren pribatizazioa Jule Goikoetxea. Elkar.

4. Caliban eta sorgina Silvia Federici. Elkar.

Asko zekien guk egiten genuenaz, eta hobeto egin genezakeela sinesten zuen, sinetsarazten zizun. Tipo harrigarria, benetan, maitagarria. Mila esker, Gorka.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Koldo Izagirre. Elkar. 304 orr. 21 euro.

Testuinguru poetikoa, gizartearena, zeuk aurrez idatzitakoaren maila eta beste kontu asko esango zizkizun. Gozamena izaten zen, eta kasu apur bat eginez gero, liburua hobetu egingo zuen, hori ziur. Liburua aurkezterako ere, hain zaila baita poesia definitzea, kontatzeko moduko istorio bat iradokiko zizun, marko narratibo bat kazetarientzat, irakurleentzat.

2. Bihotz handiegia

5. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ARANTXA ITURBE IDAZLEA ETA KAZETARIA

“Gauza asko isiltzen ditugu oso gustura esango genituzkeenak” Hogeita bederatzi narrazio ‘bizkor’ bildu ditu ‘Honetara ezkero’ ipuin bilduman. Hartu-emanak landu ditu, laburtasuna eta umorea baliatuz, eta esandakoak adinako garrantzia du esan gabe geratzen denak KATTALIN BARBER

II

PUINAK maite ditu Arantxa Iturbe (Alegia, 1964) idazle eta kazetariak. Buruan gordetako batzuk paperera eraman ditu argitaratu berri duen Honetara ezkero ipuin bilduman (Susa). Hogeita bederatzi narrazio bizkor, maleziatsu eta ironiaz jositakoak, irakurlearen irribarre “gaiztoa” azaleratzea helburu dutenak. Gustura egindako lana da eta irrati esataria poz-pozik geratu da emaitzarekin: “Hau da nik kontatzeko dudana eta hau da kontatu nahi dudana”.

Urte hasieran ‘Koadernoa zuri’ nobela argitaratu zenuen eta urte amaieran, berriz, ‘Honetara ezkero’ ipuin bilduma. Urteak dira narrazioz osaturiko liburuak ez zenituela argitaratzen. Zergatik heldu diozu orain ipuingintzari? Gogoa nuen ipuinak idazteko. Koadernoa zuri argitaratu genuen martxoan, baina hiru urte lehenago idatzita geneukan. Eta momentu horretan konturatu nintzen burua ipuinez beteta nuela. Urteak dira ez dudala istorioei buruz ezer argitaratu eta beti ditut ipuinak nirekin, eta horri heldu nion. Momentua iritsi zen: banuen gogoa eta denbora idazteko, baina batez ere gogoa. Koadernoa zuri argitaratu eta segituan buruan gordeta nituen mila ideia horiei forma ematen hasi nintzen. Sekulako gozamena hartu dut, seguruenik inoiz ez bezala, poz-pozik nago. Hogeita bederatzi narrazio bildu dituzu, laburrak eta bizkorrak. Zure idazteko modua ere horrelakoa izan da? Oso azkar idaztekoa naiz, oso azkar hitz egitekoa, eta oso azkar egiten dut dena. Gorka Arrese editoreak eman zidan ipuin bizkorren definizioa. Oso eskertua nago berarekin, nire lan egiteko moduarekin asmatu du erabat. Azkar idatzi dut, inoiz baino bizkorrago, baina, era berean, inoiz baino gehiago begiratu ditut narrazioak, zuzendu eta kimatu ditut. Eta posible zen neurrian, inoiz baino gehiago landu ditut bere laburrean eta bere bizkorrean ipuin guztiak. Labur idaztea gehiago kostatzen da?

Oso kontu zabaldua da irakurleen artean labur idaztea errazagoa dela luzea idaztea baino. Jende guztiak galdetzen dizu noizko argitaratuko duzun eleberria, laburmetraiak egiten dituzten zinegileekin gertatzen den bezala. Nik ez dut inoiz pentsatu nobela bat idaztea, ez dakit ahalmenik edo gaitasunik izango nukeen egia esan, ez naiz horretara jarri. Koadernoa zuri ere ez da nobela bat bere zentzu konbentzionalean. Oraingoan, labur idazterakoan, bai izan dut sentsazioa ipuin luzeagoak idatzi nitzakeela. Baina beste zerbait da gustatzen zaidana, irakurle bezala ere. Irakurle bezala badakit zer sartzen zaidan ongi belarrietatik eta saiatu naiz idaztean horrela egiten, laburrean. Kontatzen hasiz gero, luze jarduteko ahalmena dugula uste dut, baina zalantza dut luze idatziz gero mozteko gaitasun hori hain erraza izan ote den. Bestalde, luze idazteak bai eskatzen du diziplina, konstantzia bat, denbora, istorio batean sartzea.... 53 urte ditut eta ipuin batzuk idazteko 53 urte behar izan ditut.

Pertsonen arteko hartuemanak dira narrazioak eta irakurlearen irribarre gaiztoa ateratzea dute helburu”

Nondik hartu dituzu istorioak? Asmatutakoak, zuk bizitakoak edo kontatutakoak dira? Denei lapurtu diet, baina inoiz ez ditut bere horretan idatzi. Lagun batek kontatutakotik abiatu naiz zenbaitetan, irratian entzundako elkarrizketa batetik, pasabidean entzundako elkarrizketa batetik, imajinatutako eta asmatutako egoeretatik.... Egia da lapurra sentitzen

naizela, idatzi edo sortzen duten gehienak bezala, pentsatzen dut; baina lapurra zentzu onenean, zerbait entzun eta harridura edo zerbait sortu eta kontatu beharra daukat, nire erara. Baina oso nire sentitzen ditut ipuinak. Honetara ezkero, nireak dira denak. ‘Terapia’ narrazioan ulertzen du irakurleak liburuaren izenburua. “Honetara ezkero edo hemendik aurrera da kontua”, esaten du protagonista batek. Narrazioan “hemendik aurrera” erabakitzen dute. Zuk ere hori erabakitzen duzu? Bai, zalantzarik gabe. Iruditzen zait bizitzaren jarrera pozgarrienetakoa izan daitekeela egoera gogor, desatsegin edo erremediorik gabeko batean aurrean ateratzeko hemendik aurrera dela jarrera posible bakarra. Hala ere, sentsazioa dut hori pentsatu arren, gehienok, honetara ezkero egiten dugula, bai adinagatik, beldurragatik eta aldaketak ematen diguten bertigoagatik ere. Gazteek es lo que hay esaten dute, baina ez du zentzu bera. Modu ironikoan edo ardurei uko egiteko esaten dute. Adinean aurrera joan ahala jabetzen zara zenbat gauza egiten dituzun honetara ezkero, pentsatzen jarri gabe, eta zein ederra litzatekeen momentu batean esatea honetara ezkero horrela gaude, baina hemendik aurrera zer egin dezakegun egoera konpontzeko, baztertzeko, ahazteko edo nahi duguna egiteko. Hemendik aurrera batek posible izan behar du honetara ezkero guztietan, egoera edozein dela ere eta bizitzako edozein alorretan. Lanpostu batean urteak pasa ondoren, ez dit balio norbaitek esatea honetara ezkero hau da egiten dakidana. Beti saiatu behar duzu hemendik aurrera egitea zure bizitzaren satisfaziorako eta zure buruari begira. Zuk asko erabiltzen duzu ‘honetara ezkero’ espresioa egunerokoan? Bai, asko erabiltzen dut, ironia handiarekin. Eta seguruenik nire inguruan bizi dudan egoerekin zerikusia du idatzitakoak, bizitza errealeko egoerekin. Honetara ezkero izenburua jarri nuen ironia puntu batekin: urte asko ziren ezer argitaratu gabe, azkenekoak enkarguak

Euskadi Irratiko ‘Arratsean’ saioko esataria da ziren, eta esan nion nire buruari: honetara ezkero badut ordua zerbait egiteko eta honetara ezkero hau da nik kontatzeko dudana eta hau da kontatu nahi dudana. Horregatik da honetara ezkero eta hemendik aurrera. Narrazioak oso diferenteak dira, baina ‘honetara ezkero’ hori da elkargunea? Horrela pentsatu nahi dut eta hori da helburua. Egoerak oso diferenteak dira. Adibidez, ipuin bat gaizki ulertu batean dago oinarrituta. Neska bat maitemintzen da mutil batekin eta esaten dizkion gauzekin pentsatzen du musikaria dela, eta bere lilura horretan, mutilak gauza asko kontatzen dizkion arren, bere buruan du musikaria dela. Lilurak harrapatzen du erabat, egia agertzen doan arren ipuinean zehar. Norbaitek esan dezake, ipuin honetan non dago honetara ezkero? Honetara ezkero berarentzako musikaria dela. Eta irakurleak pentsatuko du: Honetara ezkero konturatuko zen itsututa dagoela eta guztia gaizki ulertu bat izan dela. Egoerak oso muturrera eramanda daude batzuetan. Ipuin bakarrean agertzen da honetara ezkero idatzita baina guztietan, inplizituki bada ere, badago. Ipuin bakoitzari aplika dakioke honetara ezkero espresioa.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2017ko abenduaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ALEGIA

Arantxa Iturbe. Literatur arloan plazaratuak ditu ‘Ezer baino lehen’, ‘Lehenago zen berandu’ eta ‘Kontu-jaten’ ipuin-liburuak, ‘Ai ama’ kronika lana eta ‘Koadernoa zuri’ eleberria. IKER AZURMENDI Ipuin guztiek dute sorpresa amaieran, eta irakurleak amaitu arte ez du jakingo zer den gertatu dena. Hori zen helburua? Bai, irakurlea imajinatzea bera ere gaizki ulertu batean dagoela, oso ongi ulertu gabe zer den gertatu dena eta bukaeran ohartzea, horixe zen nire helburua. Ez dira beste munduko gertakizunak, pertsonen arteko hartu-emanak dira narrazioak eta irakurlearen irribarre gaiztoa ateratzea da helburua. Irribarrea klabea da niretzat, horrek esan nahiko lukeelako ulertu duela ipuina. Eta nahi nuke momentu batean auzo-lotsa modukoa sentitzea. Ipuin maleziatsuak dira idatzi dituzunak? Puntu maleziatsua eta gaixtoa dute, ixa-rekin. Saiatzen naiz gaixto jartzen, gustatzen zait puntu hori, ez min egiteko asmoarekin, baizik eta buruan klik bat egiteko eta jendeari begiak irekitzeko eta gogoa pizteko. Gaixtoaren jantzia jartzen dut idazterako orduan. Zerbait oso borobila ateratzen bazait buelta ematen diot, pizgarri bat lortu nahian.

Lander Garrok egin du liburuaren azala.

Narrazioetan garrantzi handia du esaten denak, baina baita ere esaten ez denak, esan gabekoek. Bizitzan horrela da. Orain ari naiz Garazi

Arrula eta Eider Rodriguezen liburuak irakurtzen eta ideia hori oso presente dugu. Hartu-emanen inguruan pentsatzen baduzu, zentzu zabalenean, denok izan ditugu horrelako egoerak: gauza bat esan eta bestea pentsatu, gauza bat entzun eta bestea ulertu, gauza bat ez esatea erabaki, gauzak isildu.... Bizitza errealean gauza asko isiltzen ditugu oso gustura esango genituzkeenak, eta ziur nago osasun ikaragarria ekarriko liguketenak. Giro hori harrapatzen saiatu naiz. Hitz bakarreko izenburua dute narrazioek. Zergatik? Hainbeste praktikatzen dudanez hizkuntzaren ekonomia, praktikatu nahi nuen ipuinen izenburuetan ere. Asko aldatu ditut izenburuak, segur aski luzeak idatzi ditudanean baino gehiago. Sudurra narrazioan Pinotxo jarri behar nuen, baina konturatu nintzen gehiegi markatzen nuela narrazioa; edo Belarri narrazioan Musikaria izan zen aurreneko izenburua. Fokua beste alde batera bideratzea nahi nuen. Baduzu narrazio faboritorik edo guztiak maite dituzu berdin?

Guztiak maite ditut asko. Batzuk gehiago sufriarazi didate besteek baino, baina badago bat bereziki gustatzen zaidana: Memoria. Egia esan ez dakit oso ongi arrazoia zein den. Ipuin bakoitza maitatzen saiatzen naiz arrazoi jakin batengatik, bakoitzak badu arrazoi bat. Baina Memoria maite dut bereziki. Samurtasunarengatik izan daiteke. Horrez gain, Sudurra idazten sekulako barreak bota ditut, Profanazioa narrazioak hiru hilabete zoratuta eduki nau eta Terapia asko gustatzen zait, kontatu nahi dudan guztia kontatu dudalako orri eta erdian. Pozik zaude emaitzarekin? Oso gustura nago eta ez da oso ohikoa nik hori esatea, exijentzia maila handia dudalako nire buruarekiko. Pozik nago egindako lanaz, sentitzen dut hori zela nahi nuena. Eta hori ez da askotan lortzen. Asko gustatuko litzaidake jendeari gustatzea, baina hori ez dago gure esku. Askotan pentsatzen dut oso jende gutxirentzat ari garela lanean, baina ez du inporta; lortzen baduzu norbaiti gustatzea, konpartitzea momentu batean zure ikuspegia edo zerbait eragitea, uste dut helburua beteta duela egindako lanak.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Badator Olentzero! Urtero bezala, Gabonak hurbiltzen ari diren garai hauetan Olentzerori gutuna idazteko unea da. Une honetan merkatuan salgai dauden kontsola eta bide-jokoei errepasoa egiteko momentu aproposa, beraz XABIER CALVO (gamerauntsia.eus)

G G

ABONETAN opari desiratuak izan ohi dira bideo-jokoak. Haur zein gazte askok opari moduan eskatu ohi dituzte, baina baita heldu askok ere. Helduek, orokorrean, zer nahi duten jakiten dute, baina gazte zein umeen kasuan, guraso asko galduta egon ohi dira. Hona hemen egungo bideo-jokoen merkatuaren laburpen bat.

SONY Sonyk PS4 Pro kontsola berritua izango du Gabonetako kanpainako izar. Kontsola pack ezberdinetan aurki dezakegu. Pack horiek kontsola, TBrako disko gogor eta joko batekin datoz. Prezioa aldakorra da jokoaren arabera. Joko hauekin aukeratu dezakegu: FIFA 18, Star Wars Battlefront 2, Call of Duty WWII, Gran Turismo Sport, Tekken VII… Prezioari dagokionez, 339€-tik 440€-ra bitartekoa izan daiteke, pack-aren arabera.

jokorik gabe, 295€-an aurki dezakegu eta PS4 orijinala 249€ inguruan. PS4ko AAA jokoak (produkzio handikoak) 60-70€ inguru balio dute orokorrean. Azkenik, bere kontsola eramangarria PS Vita ere badu Sony etxeak. Arrakasta handirik izan ez badu ere, oso kontsola ona da eta joko oso onak ditu. Kontsola hau ere joko ezberdindun pack ezberdinetan aurki dezakegu, 180-200€ inguruan.

inguruan dabiltza, eta hori kontuan hartu beharrekoa da, PS4 eta Xbox One X-ekin alderatuz askoz merkeagoak baitira. Bestalde, Nintendo bere kontsola klasikoen mini bertsioak argitaratzen ari da. Iaz NES Mini-a atera zuten, eta aurten SNES Minia. Azken hori oraindik salgai dago, eta nostalgikoenentzat edo umeentzat egokia izan daiteke, telebistara konektatu eta zuzenean SNES-eko 30 joko jolasteko aukera izango baitugu. Stock arazoak izan ditzake, baina bere prezioan topa daiteke, 80€-an.

teke. 3DS-ak ere baditu jokoak Gabonetara begira, adibidez Kirby’s Battle Royale, Metroid Samus Returns, Pokemon Ultra edo Fire Emblem. 35-45€ inguru balio dute, benetan prezio interesgarria. MICROSOFT XBOX One X da Microsoft-en produktu izarra, merkatuko kontsola potenteena izendatua. XBOX One-eko jokoak onartzen ditu, baina horien grafiko eta errendimendua hobetzen ditu. Kontsola bera 500€ inguruan dabil. Ez da merkea, baina dutenek merezi duela diote, beti ere telebista egokia izanez gero, noski. Kontsola orijinala ere, XBOX One izenekoa, salgai dago, eta askoz merkeago. Xbox One S joko batekin 250€ inguruan topa dezakegu. Jokoei dagokienez, PS4rako dauden multi berdinak izango dira salduenak Microsoft-en kasuan, Call of Duty WWII, FIFA 18, Assassins Creed Origins edo Star Wars Battlefront 2. Kasu honetan jokoek 60-75€ inguru balio dute. Beraz, Gabonetan kontsola bat erostekotan bazaude eta dudatan bazabiltza, lehenbizi pentsa zer bilatzen duzun. Nintendoren estiloa gustuko baduzu, Switch da zure kontsola. Hori garestiegia iruditzen bazaizu, 3DSan kalitatezko joko asko dituzu. Benetan baloratzen duzuna jokoaren grafiko, soinu eta errendimendua bada, edo shooter-ak eta joko “biolentoagoak” gustuko badituzu PS4 edo Xbox-en artean aukeratu. Dirua ez bada arazoa, gama altuko bertsioetara jo. Bestela, bertsio xumeetara jo, joko berdinak izango dituzu eskuragarri, baina grafikoki ez duzu hain maila altua izango. Ez ahaztu erantzuna jokoetan dagoela, azken finean, kontsolak jokoetan jokatzeko direlako. Beraz, jokoen katalogoak begiratu eta zure gustuei hobekien moldatzen diren jokoak dituen kontsola aukeratu.

NINTENDO Nintendoren kontsola izarra Switch da, aurten argitaratu dute eta orain arte arrakasta handia ari da izaten. Beti esan ohi da Nintendoren jokoak haurrei bideratuak direla, baina horrek ez du esan nahi helduek goza ezin dezaketenik. Kontsola hau ere pack ezberdinetan aurki dezakegu, Mario Odyssey, Zelda BoTW, Splatoon 2 jokoekin, 350-380€ inguruan. Kontsola joko gabe nahi izatera, 329€-an saltzen da. Switcherako joko salduenak ziur aski Mario Odyssey, Zelda BotW, Mario Kart 8 Deluxe, Skyrim edo L.A. Noire izango dira. Switcheko jokoak 50€

Nintendok bere 3DS eramangarria ere badu salgai. Azken errebisioa New Nintendo 2DS XL da. Joko guztiak dira bateragarriak, baina kontsola honetan ez dago 3D efekturik. Egiari zor, ia joko denak jokatu daitezke 3D efektu gabe eta esperientzia berdina biziz. Pokemon, Metroid eta beste hainbat jokorekin saltzen da, baita kolore ezberdinetan eta SNES edizioan ere, kontsola klasikoaren itxurarekin. 150 eta 200 € inguruan topa dai-

‘Call of Duty WW2’

‘Wolfenstein 2: The New Colossus’

‘Horizon: Zero Dawn The Frozen Wilds’

‘Need for Speed: Payback’

Iparra galdurik zebilen saga hau bere oinarrietara itzuli da. Bigarren mundu gerran aliatuen azalean jarriko gaitu berriro ere, beti bezala akzioz beteriko kanpaina, online lehiakorra eta zonbie moduarekin (PC, XOne, PS4).

Saga mitikoaren aro berriko bigarren entrega berriak Naziek II. Mundu Guda irabazi osteko errealitate batean kokatzen gaitu, non erresistentziako hainbat gudarik (protagonista barne) aurre egingo dieten 3. Reich-ari. Akzio frenetikoz jositako jolasa (PC, XOne, PS4).

Animalia itxurako errobotez beterik dagoen mundu post-apokaliptikoa zabalduko digu joko honek gure begien aurrean. Aloy-k hainbat misio berri izango ditu bere Banuk tribuari laguntzeko. Elur zein izotzezko parajeak izango dira protagonista hedapen honetan (PS4).

Auto lasterketetako arcade mitiko honen entrega berria nobedade nagusietako bat dugu udazken-negu honetan. Kale lasterketak, autoak pertsonalizatzeko aukera zabala edo mundu irekiko mapak gustuko badituzu hau da zure jolasa, dudarik gabe (PC, XOne, PS4).

Baina Pro kontsola garestiegia iruditzen bazaizu, jakin Sonyk bere PS4 Slim eta PS4 kontsola ere badituela. Merkeagoak dira, hori bai, baina ez dira hain potenteak. PS4 Slim kontsola (500GB-ko disko gogorrarekin),

Nobedadeak:


Ortzadar // 07

Larunbata, 2017ko abenduaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

BARAKALDO

Beteranoek badute oraindik zer esana Belaunaldi berriek indartsu datozela erakutsi duten arren, eskarmentu luzeko zortzi bertsolarik jokatuko dute bihar Txapelketa Nagusiko finala DABI PIEDRA

II

RAILAREN 23an Baigorrin hasitako bide luzea amaierara helduko da bihar, Barakaldoko BECeko final handian. Txapelketa Nagusiak lau urtero sortzen duen ikusmin izugarriaren erakusgarri izango da biharko hitzordua: 14.000 ikusle inguru harmailetan, sarrera guztiak aspaldi agortuak, atzerriko adituak bertsolaritzaren fenomenoa aztertzen... Baina protagonista nagusiak oholtzan egongo dira: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi.

edizioetan finaletik koska batera geratu zen. Bereziki aipagarria izan zen 2013an gertatu zitzaiona: Finalaurrekoetan Aitor Sarriegirekin berdinduta bukatu zuen finalerako azken tokia eskuratzeko lehian, eta berdinketak hausteko irizpideek Sarriegiren alde egin zuten. Honenbestez, finala beteranoen arteko lehia izango dela esan daiteke. Gazteena Beñat Gaztelumendi da, baina añorgarrak badaki zer den BECen kantatzea, baita Gipuzkoako txapeldun izatea ere. Aurretik Euskal Herriko txapeldun izandako bi egongo dira BECen, 2009ko irabazle Maialen Lujanbio eta 2013ko Amets Arzallus. Txapelketako saiorik jokatu gabe iritsiko da azken hori finalera eta, beraz, ikusi egin beharko da lehiari neurria nola hartzen dion. Lujanbiok, aldiz, egundoko erakustaldia eman zuen finalaurrekoetan, batik bat Irungo saioan. Aitor Mendiluze ere bete-betean aritu zen fase horretan.

“Finalean saiatuko naiz zertarako gai naizen erakusten; neurria eman nahi dut, erori gabe”, dio Unai Agirre bertsolari hernaniarrak

Orain dela lau urteko finalarekin alderatuz, beraz, aldaketa bakarra dago: Unai Iturriagak ez du aurten parte hartuko, eta haren lekua Unai Agirre hernaniarrak hartuko du. Bera da, hain zuzen, Txapelketa Nagusiko finalean lehenengoz kantatuko duen bakarra. Beste zazpiak 2013an ere igo ziren BECeko oholtzara. Agirrek ere badu eskarmentua txapelketan, baina aurreko

GAZTEAK ATE JOKA Belaunaldi berriek ere eman dute zeresana aurtengo txapelketan. Plazaz plazako jardunean eta herrialdeetako txapelketetan erakutsi dute lekukoa hartzeko prest daudela. Aipagarria da final laurdenetan Oihana Iguaranek 714 puntu eskuratu zituela. Alaia Martinek, Miren Amurizak eta Nerea Ibarzabalek ere saio bana irabazi zuten. Finalaurrekoetan, ordea, beteranoen eskarmentua eta patxada gailendu dira. Hala ere, Amurizak eta Iguaranek azken unera arte eutsi diete finalean sartzeko aukerei. Jon Maia eta Jon Martin ere BECeko ateetan geratu dira. Txapelketa Nagusiko finaletako klasiko bat bihurtua zen Maia, baina 2013an eta aurten huts egin du. Badirudi azken txapelketa izan duela 2017ko hau, baita Jon Martinek ere. Bestetik, Nafarroako eta Bizkaiko txapeldunak, Julio Soto eta Etxahun Lekue hurrenez hurren, indartsu hasi ziren final laurdenetan, baina finalaren atarian lana biribildu ezinda geratu ziren. HITZORDU BEREZIA Urte askotako ahaleginaren ondoren, beraz, egun berezia izango da biharkoa Unai Agirrerentzat. Behin finalera iritsita, ez da konformatzen BECeko

Unai Agirre hernaniarra lehen aldiz iritsi da finalera aurten. X.D.Z.

Egun osoko jaia

J

ardun luzea eta neketsua izango dute zortzi finalistek bihar, goiz eta arratsaldeko saioetan banatzen baita finala. 11:00etan ekingo diote lanari eta, bazkalorduko etenaren aurretik, bakarkako zein banakako hainbat ariketa izango dituzte. Arratsaldean, 16:30ean, seiko motzean eta puntutan aritu beharko dute binaka, eta gaia emanda banaka. Ordura arteko puntuazio onena duten biak buruz burukora pasako dira. Zortziko handian eta txikian kantatu ondoren, banaka bi ariketa izango dituzte, bederatzi puntukoa hitz bati eta gaia emanda hiruna bertso. Gaijartzaileak Inazio Usarralde, Maite Berriozabal, Joana Itzaina eta Saroi Jauregi izango dira.

oholtzan egotearekin, barruan daraman onena eman nahi du: “Saiatuko naiz zertarako gai naizen erakusten, neurria eman nahi dut, erori gabe”. Plazako bertsolaritzan gustura aritzen da hernaniarra, eta pozik dago, txapelketan kantaera horrek ere lekua baduela erakutsi ahal izan duelako. Aitor Sarriegirentzat ere hitzordu berezia da biharkoa, azken txapelketa izango duela iragarri baitu. Lan txukuna egiteko “gogotsu” dago, izan ere, adierazi duenez, “agur esateko finala baino toki hoberik ez dago”. 2013ko finaletik 2017kora ez da aldaketa handirik izan, parte-hartzaileei dagokienez behinik behin. Txapelak buruz aldatu ala Amets Arzallusen buruan segituko duen, berriz, bihar iluntzean jakingo dute zaleek.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Bego Juan Mari Elexpe Ibarzabal Sitio, año

Ikus:

Azpeitia, 1954

www.flicker.com/photos/juanmariibarzabal

Datorren Datorren astean... astean... Unai Josu Endemaño Izarra

Ikus: www.elexpephotoart.com www.facebook.com/juanmariibarzabal


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.