Ortzadar 160618

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko ekainaren 16a. 551. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

FERMIN MUGURUZA Hamar hiri desberdinetatik begiratu dio munduari The Suicide of Western Culture taldearekin bat eginik -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BILBO

Abesti sinpleen handitasuna ‘Asunak. Bide-bazterreko melodia sendagarriak’ izenburua duen diskoa kaleratu du Josu Bergarak. Akorde Txikiak banda izan du lagun, melodia atseginak eta erritmo lasaiak zein biziagoak ontzeko KATTALIN BARBER

B B

IZIPOZA da Josu Bergara musikariak bere abestien bidez trasmititzen duena. Bizkaitarraren zigilua diskoz disko nabarmentzen da, eta oraingoan ere horren erakusle da Asunak. Bide-bazterreko melodia sendagarriak disko berria. Pop eta folk abestiak bildu ditu, swing, bluegrass eta jazz estiloekin nahastuta. Kasu honetan, Akorde Txikiak seikote bandarekin egin du diskoa. “Lan zintzoa eta gardena da: abesti sinpleak, baina mezuarekin”, dio abeslari bizkaitarrak. Melodia atseginak eta erritmo lasaiak biziagoekin eta eduki sakona dutenekin uztartu ditu bere bosgarren diskoan Bergarak. Aitortzen du bera ez dela “bereziki positiboa” bizitzan, baina abestiek “doinu berezia” dutela. Aurreko diskoetan bezala, gauza txikiek duten indarrari erreparatu dio eta egunerokotasunari abestu dio, besteak beste. “Ez dut hitz potoloegietan galdu nahi”. Horrez gain, “aldarrikapen poetikoa” egin du abeslariak bere kantuetan. Sumatzen dira ardatz poetiko argiak bere hitzetan: “Zuzenean esaten ditut gauzak eta letra batzuk gordinak dira, baina ez modu zatarrean, baizik eta modu polit batean eta hitzak zainduz”.

Iraultzak inguruko gauzetan hasten direlako”. Horren adibide da Astelehen arrunta aurkezpen singlea. Erritmo alaia eta melodia itsaskorra duen kanta honekin bizipoza transmititu nahi izan du. “Egunero izan daitekeelako astelehena, bakoitzaren esku dago egunari buelta emateko aukera”. Irakurketa positiboa da Bergarak bere hitzetan egiten duena. Bere entzuleek ere hori da eskertzen diotena: “Esan didate nire abestiak gustatzen zaizkiela bizitzan laguntzen dietelako; horrez gain, zintzotasunez idaztea eskertu didate: benetan sentitu eta idazten ditudalako”. Akorde Txikiak banda izan du lagun Bergarak. Hain zuzen ere, ibilbide luze eta goi mailako formazio musikala duten musikariz inguratu da diskoan: Nerea Alberdi bibolin-jotzailea eta konpositorea; Mikel Nuñez piano-jotzailea; Irati Bilbao abeslaria; Daniel Gonzalez baxu-jotzaile eta kontrabaxu-jotzailea; Lüi Young gitarra-jotzailea eta Txema Arana bateria-jotzailea. “Orain dela asko ezagutzen dugu elkar, eta haietako batzuekin kolaboratu dut aurreko diskoetan; oraingoan, baina, Akorde Txikiak banda bezala estreinatu gara disko honekin”. Grabaketa prozesu berezia izan da, zuzenean eta elkarrekin aritu direlako Urdulizko Tio Pepe estudioan. “Zuzenean grabatu dugu. Horrek lanari sinesgarritasuna ematen dio; ez da aldez aurretik egindako diskoa”. 14 urte daramatza Bergarak taula gainean eta zuzenekoekin gozatzen du gehienbat, horregatik egin du zuzenean grabatzeko apustua.

“Lan zintzoa eta gardena da disko berria: abesti sinpleak, baina mezuarekin”, dio Josu Bergara abeslari eta musikari bizkaitarrak

BIZIPOZA TRANSMITITU Bergarak gai anitzak eta bereziak jorratzen ditu. Eguneroko une txikiak aldarrikatzeaz gain, aitatasuna, deskonexio teknologikoa edo adierazpen askatasuna eta beste zenbait gai sozial edo politikoak hizpide ditu bere hitzetan, esate baterako. “Gai garrantzitsuak dira, baina ikuspegi xume batetik kantatzen ditut.

ASUNEN DIKOTOMIA Nahiz eta batzuetan “belar gaiztotzat” hartu

Akorde Txikiak banda izan du lagun Josu Bergarak disko berrian. GAIZKA PEÑAFIEL / ASIER OLAZAR diren, asuna duela milaka urtetik sendabelar bezala erabili den landarea da eta horri erreferentzia egin nahi izan dio Bergarak diskoan. Orain dela urte batzuk ortua jarri zuen abeslariak eta belar txarrak eta sendabelarrak ezagutu zituen. “Asunek duten dikotomia hori esanguratsua iruditzen zait, sendabelar gisa oso erabiliak izan direlako baina askorentzat belar txar bat besterik ez direlako. Nire abestietan askotan antzeko zerbait igarri izan dut, kanta txikiak eta xumeak diren arren, detaileak zaindu egiten ditugu eta emaitza melodikoak eta artistikoak epe luzerako irauten du”. “Bide-bazterreko musika” gisa definitu du bere lana Bergarak. “Ilusioz egindako diskoa da, nahiko sinplea

baina freskoa. Diskoa aberasgarriagoa da musikalki, baina inozentzia puntua mantentzen da”. Kantautorea izaki, doinu eta erritmo desberdinak landu ohi ditu, ohiko bideetatik aparte. Aitortu du ez dakiela zein puntura arte bere melodiak sendagarriak diren, baina lagungarri dira berarentzat eta beste hainbat pertsonentzat. “Aitortza hori ordain modukoa eta aurrera segitzeko motibazioa da”. Orain dela 12 urte argitaratu zuen Bergarak aurreneko diskoa, Karramarroen hiria. Ordutik, Euskal Herriko hamaika txokotan jo du, bai eta muga horiez kanpo ere. Bidean “musikari eta sortzaile moduan asko” irabazi duela dio. Ostegunean, ekainak 21, estreinatuko dute diskoaren zuzenekoa Bilboko

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Alberto Polo Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Kafe Antzokian. Ez du dudarik Bergarak kontzertu berezia izango dela, zazpi musikariak egongo direlako taula gainean. Hurrengo kontzertuetan, aurrekontuaren arabera, ezingo dira kide guztiak egon eta laukote formatuan eskainiko dituzte emanaldi gehienak. Kafe Antzokiko kontzertuaz gain, bere herrian, Ean, joko du hilaren 24an eta Lekeition, berriz, uztailaren 27an. Ean bere herriko jaietan emango duen kontzertua ere mintzagai du. “Orain dela 12 urte hasi nintzen kontzertuak ematen herriko jaietan eta oso berezia izaten da”. Udazken aldean eta 2019an, ordea, izango ditu kontzertu gehien. Besteak beste, Valentzia, Bartzelona eta Euskal Herriko beste hainbat herri zein hiriburuetan arituko dira.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko ekainaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Periferian, bertan gozo

Fikzioa 1. Zubigileak

TITULUA: ‘PELEGRINAK’

EGILEA: J. E. URRUTIA CAPEAU

ARGITALETXEA: PAMIELA

Alfonso Zapico. Astiberri.

2. Bihotz handiegia

OO

ZONO-geruzari egin diogun zuloak literaturari ere eragin dio: liburu gehientsuenek ez daukate batere zaporerik”. Horrela laburbiltzen du Karlos Linazasorok, beti bezain ironiko eta sakon, egungo literaturaren ajea. Gurean, estandarizazio politikoki zuzenean, merkatuak inposatu edukien errepikapenean, zein hizkuntzaren “ulergarritasunean” edo estiloaren trinkotasunean aurki litezke gatzik gabeko zaporeok. Nagusitu diren ildo jakin horietatik kanpo, J. E. Urrutia Capeauren (Iurreta, 1954) literaturak dastamen berezia eskaintzen du, irakurle kopurua murritza izan litekeela jakin dakien arren. Xede horrekin, periferia arriskutsu batean kokatzen da. Arriskutsua, ez mami edota moldeari dagokionez, aipatu estandarizazioaren at lekutzen delako baino, haren lexikoa erabat arrotz gerta baitakioke egungo irakurle estandarrari, eta, halaber, jorratutako gaiak erabat anakronikoak iruditu. Alta bada, esan liteke Capeau bertan gozo bizi dela bai tematikoki zein estetikoki proposatzen digun eredu

Eider Rodriguez. Susa.

dio kolonia esklabotzaren garaiko sineskeria sinesgaitzak bere estilo bihurgunetsuan narratzeari. Estilo barrokoa erabili izanagatik Capeauk badu, halaber, iradokizunetarako maisutasun berezi bat. “Aita Egaña deabruek ezin engaina”, euskaldunek triskantza hartan izan zuten protagonismoaren lekukoa hartuko du. Prieta Leonardak laburbilduko du Capeuak liburu guztian zehar barreiatuko duen ideia nagusia: “- Zer Satan eta zer Belcebu! Ez haiz konturatzen erotuta nagoela?”.

arkaiko bezain erakargarri batean, euskal testu barrokoak inspirazio iturri hartuta. Esaterako, Pelegrinak (Pamiela, 2018) honetan lehen begiratuan irudi luke, besteak beste, Mircea Eliade errumaniarrak idatzitakoaren aztarnen atzetik dabilela erlijioen gaineko agertu jakituriaren eskutik. Erlijioak eraiki sineskeriak abiapuntutzat hartuta, Capeauk kasik estilo-ariketa arkeologiko bat eraiki du. Apustu erabat pertsonal horretan 20 narrazio paratu ditu Iurretako idazleak. Batzuk beste batzuk baino sinesgarriagoak egin zaizkit, horretan baitatza apustu honen arrakasta edo porrota: irakurle berezi horri ere sinesgarri egin behar zaio nolabait, estiloaz erakartzeaz bat. Narrazioon artean, kristautasunak Amerikan inposatu indarkeria eta sineskeria basatiak egin zaizkit interesgarrienak. Kuba irlako historia aurreko beste liburu batzuetan jorratua zuen Capeauk, Jururu (Pamiela, 2015) nobelan esaterako.

Erlijioak eraikitako sineskeriak abiapuntutzat hartuta, kasik estilo-ariketa arkeologiko bat eraiki du J. E. Urrutia Capeauk

Oraingo honetan, Remedios-eko deabruak tituludun narrazioan ekin

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

SAIAKERA

‘Erreka haizea’

‘Zuloa’

Sonia Gonzalez. Susa. 192 orr. 14 euro.

Xabier Gantzarain. Elkar (Tene Mujika beka). 216 orr. 20 euro.

Minaren geografia Egunerokotasuneko bizipenetatik abiatu da liburu honetan Sonia Gonzalez (Barakaldo, 1977), munduaren gaineko ikuspegi kritikoa emateko. Bizitzaren arrakalak disekzionatu ditu, eta zirrikituetan ezkutatzen diren sakoneko desberdintasunak, minak, ezin esanak azaleratu. Baina baita indarra ere, isiltasun behartuari hitzarekin erantzuteak ematen duen indarra. Erreka haizearen epeltasun itogarria lagun, testu laburrez osatutako arnas luzeko liburua da hau. Harremanetan estutzen gaituzten botere desberdintasunez, isilpenaz, heriotzaren hautu kontzienteaz. Minaren geografia izan daiteke saiakera hau, edo bizitzarena berarena.

Istorio guztiek antzeko egitura agertzen dute, erlijio bakoitzaren gaineko (non boterea eskuratu dutenen artean munduan izaniko erlijio gutxi falta baitiren) deskribapenak eman xedez, historiako, mitologiako edo asmatutako pertsonaiek Azken Errealitatearekin egin nahi dute topo sutsuki, bai sineskeria bai fedearen bidez. Alta bada, guztiek pairatuko dute “benetako errealitatearen” azken eztanda, narratzaileak matriuska baten barruan gordea. Ozono-geruzaren zulotik ihes egiteko literatura, edo bertan itotzeko aukera.

Memoria ariketa Artea eta gizartea uztartzeko ariketa egin du Xabier Gantzarainek ‘Zuloa’ saiakera liburuan. 23 artelan hautatu, eta historia hurbilaz, gizarte aldaketez, bizitzaz edota memoriaz hitz egiten duten 23 saio labur idatzi ditu, artelan bakoitzeko bat. Liburu hau ez da artearen historia bat, ez da historia liburu bat ere: memoria ariketa bat da funtsean. Memoria guztiak bezala tranpatia, kapritxosoa, obsesiboa, irrazionala, desegituratua, zatika emana, eta hala ere absolutua. Artelanak izan ohi diren moduan. Tene Mujika bekaren laguntzaz ondu du liburua Gantzarainek, eta Elkar argitaletxearekin plazaratu.

3. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

4. Zuloa Xabier Gantzarain. Elkar.

5. Erreka haizea Sonia Gonzalez. Susa.

6. Zaldi mamarroa Ekaitz Goienetxea. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Iruñeko historia Hainbat egile. Pamiela.

2. Alardeak, ukatutako plazara M. Asensio, I. Alkorta. Elkar.

3. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

4. Genero nahasmendua Judith Butler. Elkar.

5. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain. Pamiela.

ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Historia gogoratu, ez ahazteko Gauzen egoeraren errepasoa egin du Fermin Muguruzak ‘B-map 1917 + 100’ diskoan, The Suicide of Western Culture elektronikoekin OLATZ PRAT

H H

OGEITA hamar urteko ibilbidearen ostean, berriz egin du; berriz harritu gaitu Fermin Muguruzak, Juanjo Fernandez Rivero eta Miquel Martinezek osatutako The Suicide of Western Culture tandem elektronikoarekin batera ondutako B-Map 1917 + 100 lan birrintzailearekin. Izan ere, irudi lezake hogeita hamar urtez Muguruza bezain aktibo aritu den musikari batek probatua duela probatu beharreko guztia, eta gero eta zailagoa suertatu behar zaiola aurrez zapaldu gabeko terrenoak bilatzea. Bada, Muguruzak frogatu du, beste behin, gizakiaren ahalmen sortzailea mugagabea dela, berea bai, behintzat.

B-map 1917 + 100 disko kontzeptual bat da. “Memoria historikoaren ariketa bat bezala hartu nuen. 2017an geunden eta Botere guztia Sobietentzat leloa zeraman Errusiako Iraultzaren 100. urtea betetzen zen; aukera ona zen esateko pasa den mendeko Europako gertakaririk esanguratsuena izan zela”, dio Muguruzak. Hala, ehun urte eta gero munduan gauzak nola dauden errepasatzeko une ezin hobea zela iruditu zitzaion. “Bertsio ofizialetik at gelditzen den B aldeko errelato bat osatu nahi izan dut b hizkiz hasten diren 10 hiriburu harturik”. Hala, hiriburu bakoitzari kanta bat egin dio diskoan.

Bartzelonan hasi zen guztia. Hala azaltzen du Muguruzak: “Sant Andreun dagoen Fabra i Coats sorkuntza lantegian ari nintzen lanean, Raul Fernandezekin Refree Black is Beltza filmerako soinu banda sortzen ari nintzen. Raul, Rosaliarekin bi asteko bira egitera joan zenean, The Suicide of Western Culture taldeko kideak gure gunera etorri ziren egun batzuetarako. Bi kantuko kolaborazioa izan behar zuena disko oso bat bilakatu zen azkenean”, kontatu du musikari irundarrak. Euren arteko konexioa berehalakoa izan zen eta kimika hori sormen prozesuko osagai ezinbestekoa izan zen. Aurrez inoiz probatu gabeko metodologia erabili zuten sortzeko. Lantegian pantaila erraldoi bat zuten Black is Beltza-ko soinu banda egiteko eta hura erabili zuten. Fernandezek kantuak sortzeko iradokitzaileak izan zitezkeen irudiak proiektatzen zituen bitartean, Martinezek soinu pistak botatzen zituen. Horien gainean, inspirazioari eta sormenari guztiz zabalik, letrak eta melodiak eraikitzen joan zen Muguruza, eta Alex Ferrer (Sidechains) teknikaria une horiek grabatzen joan zen.

aurrez aurre begiratu izan dio errealitateari. Eta errealitateak, zoritxarrez, egunero ematen dio injustiziak salatzeko aukera berri bat, deserturik idorrenean ere loreak hazten direla inoiz ahaztu gabe, ordea. “Eszeptizismorik ez dago. Ezkortasuna baldin badago, aktiboa da beti eta kantu askok dute argi izpia; Beirut kantuaren amaieran Mahmoud Darwishen olerkia ekartzen dut gogora: jaioko dira dio, zeren hilko dira, bai, baina jaioko dira; edota Belgrado kantuan: dena idaztear dagoela diot; eta Bogota-n, bake prozesuaz mintzo naiz, esateko –Fernando Pessoaren De Tudo Ficaram Três Coisas olerkia ekarriz– erorketa bakoitza dantza pauso bihurtu behar dugula”. Musikaz ez ezik, munduko ahots eta hizkuntza anitzez ere osatu du lana Muguruzak: alemanera, gaztelera, arabiera, ingelesa, lingala edo serbiera jaso ditu abestiotan, munduaren aniztasuna eta bakoitzaren nortasun eta indarra azpimarratzeko ariketa batean, baina baita, adierazi izan duenez, “diskurtso hegemonikoen eta uniformetasun kulturalaren aurkako erreakzio bezala”.

Bizitzan bezala, abestietan ere, Muguruza ez da sekula izan gatazkei zeharka begiratu diena, bere begiak zorrotzak izan dira horretan,

‘B MAPA’, HIRIZ HIRI: B hizkiz hasten diren 10 hiriburu oinarri hartuta beste horrenbeste abesti sortu ditu Fermin Muguruzak ‘B-map 1917 + 100’ diskoan. ‘Berlin - Ulrike Meinhof’: 60 eta 70eko hamarkadetan kazetari eta ezkerreko militante sutsua izan zen Meinhof. Kortea Meinhof beraren hitzekin hasten da eta Muguruzak azaltzen du abestiaren haria: “Berlinen ikusi nuen balizko unibertsitate bat Ulrike Meinhofen izenarekin eta imajinatu nuen bertan ikasle-irakaslea izateko gonbitea bidaltzen zidatela”. Dantzagarria. ‘Beirut - Never Dies’: “Beiruten gehien ikusten den pintada da. Nire saihetsetan tatuatu nuen”, dio Muguruzak, horrela beragan ere hilezkor bihurtuz Libanoko hiriburua eta haren historia. Safaa Arapiyat rapera palestinarra entzun daiteke abestian zehar. “Haifan bizi da bera eta gogorarazten digu Haifatik Beirutera nola joaten ziren Israel sortu aurretik”. ‘Brazzaville - Egun on Kinshasa’: Kongoko Errepublikako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburuak dira hurrenez hurren, Kongo ibaiaren alde banatara, parez pare kokatuak. Kolonialismoaren aztarnei buruz ari da Muguruza abesti honetan, CEDko lehen presidente izandako Patrice Lumumbaren hitzak jasoz. Erritmo indartsua, techno zanpatzailea.

‘Belfast - Zuhaitzak’: Ipar Irlandako gatazkari buruz mintzo da abesti hau. Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarreko kide zen Bobby Sandsen herio-tzatik abiatuz. “Gose grebaren ondoriozko heriotza hark nire gaztaroa markatu zuen, eta gaur egungo zuhaitzen hazia izan zen. ‘Belgrad - Hiri Zuria’: Aire balkaniko eta indartsuak berehala kokatzen du entzulea giroan. “Europako ekialdeko nire managerra Belgradkoa da. NATOko bonbek bere auzoa txikitu zuten”. Abestian, txikizioaren ondoren eraiki beharrekoaz ari da Muguruza: “orain hiri zuriaren geroa idaztear da”, uste du. ‘Bogota - Dantza Pauso Bat’: “Kolonbiako azken aurreko bake prozesuan, M19-ko gerrillariek politikari ekin zioten, eta 2.000 baino gehiago hil zituzten. Orain beste bake prozesu bat dago abian, eta Gustavo Petro gerrillari ohia da presidentegai”. Abestiaren leloa atera du hortik Muguruzak: “erorketa bakoitzetik dantza pauso bat ikasi”. ‘Baton Rouge - Black Is Beltza’: Diskoan ezin zen falta New Orleans eta ‘Black is Beltza’-ri erreferentziarik, eta Luisianako hiri-

b burua den hiriari abestu dio honetan. “The B side w wins again (B aldeak berriro irabazten du), goazen!” ‘‘Buenos Aires - Gernika Jai Alai’: Malena d’Alessio raper argentin argentinarrak egin du kolaborazioa. “Aspaldiko laguna eta kolaboratzailea da eta, abesti honekin, Euskal Herria eta Argentinako bi herrien arteko lotura azaldu nahi nuen”, dio Muguruzak. ‘Barcelona - Sant Andreu’: Fabra i Coatseko egonaldian zen bitartean, Sant Andreu izan zen Muguruzaren herria Katalunian. “Omenaldi bat da. Urriaren 1ean ere bertako hautestontziak babestea egokitu zitzaidan. Sant Andreuko Marala emakumezko hirukoteak abestu du ‘Txoria txori’ kantaren hasieran, urriaren 1ean gure guneko hautestontziak ixtean abestu zuten kanta berbera”. Muguruzak katalanez idazten duen lehen abestia da. ‘Bilbao - Manifestazioa’: Telesforo Monzonek 1978an Anoetan eskainitako diskurtsoaren zati batekin hasten da, non euskal kantutegian askok abestu izan duten hitzak esan zituen: ‘bidean anaia erortzen bazait, lepoan hartu eta segi aurrera’. Garai politiko berrietan aspaldiko aldarria egin du Fermin Muguruzak, ‘Denok etxera bueltatzeko garaia da’ abestuz, “euskal presoak etxean nahi ditugulako”.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko ekainaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

IRUN

Madrilgo Joy Eslava aretoan eskainitako kontzertuko irudi bat. TOM HAGEN

BIRA AMAIERA Maiatza eta ekaina artean Bilbo, Gasteiz, Madril, Iruñea, Biarritz, Santiago eta Bartzelona astindu ondoren, gaur zen amaitzekoa Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture proiektuaren zuzenekoen bira, baina azken unean bertan behera geratu da Donostian ematekotan ziren kontzertua. Zuzenekoetan laukote moduan aritu dira, TSOWCeko kideez gain, Karlos Osinaga Txap (Lisabö) ere oholtzako laukotean baitago gitarra elektrikoarekin. Muguruzak dioenez, “inpaktu handiko” ikuskizuna osatu dute: “errepertorioa zeharo ezberdina da eta bada horregatik harritzen denik, baina nire jarraitzaile gehienek hau da niregatik maite dutena: proposamen berriak eta ezberdinak eskaintzea”. Bira honek izan dituen osagai berezien artean bada bat aipatu beharrekoa. Izan ere, hamalau urtez Madrilen jotzeko izan duen debekua kendu izanak hango zaleekin biltzeko aukera eman dio berriro ere Fermin Muguruzari. “Hamabi urte eta gero Getafen

jo ahal izan nuen, bertako PPren protestekin halere; eta bi urte beranduago, aurten alegia, Madrilen erdi-erdian eskaini ahal izan dut kontzertua, ezkutuko zenbait presio izan diren arren kontzertua bertan behera uzteko eskatuz”, eman du jakitera musikariak. Dena den, ezin du saihestu, berez ospakizun bat izan behar zuena, puntu gazi-gozo batekin bizi izana: “Valtonycek espetxeratze agindua du eta duela gutxi Evaristo lagunak Guardia Zibilaren jazarpena jaso du. Sortzaileok geure burua zentsuratzea dute helburu eta, lortuz gero, kultura fartsa bat izango da”, ohartarazi du musikari irundarrak.

na. 1965. urtean New Yorken gertaturiko pasadizo batetik abiatutako proiektua da: antza denez, urte horretan New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso zuen Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Baina ezin izan zuten denek desfilatu, arrazagatiko bereizketari erantzunez, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin baitzuten erraldoi beltzak kalera ateratzea. Gertakari horren bueltan osatutako istorioa nobela grafikora eraman zuen irundarrak Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete marrazkigilearekin batera, 2014an.

ERRALDOI BELTZEI SEGIKA Musikaz aparte, Black is Beltza da Muguruzak azken urteotan esku artean duen proiektu handie-

Orain, paperetik pantailara pasako dute istorio hori; urriaren 5ean zinemetan estreinatuko da Black is Beltza animaziozko peliku-

Inpaktu handiko ikuskizuna osatu dute: “errepertorioa zeharo ezberdina da eta bada horregatik harritzen denik”, dio Muguruzak

la. Erraldoi beltzetako bat eramateko ardura zuen Manexen bidaia ikusi ahal izango da bertan, 1960ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera kultural, sozial eta politiko haren begietatik ezagutzeko aukera emango diona ikusleari: “Malcolm X-en hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippy-en hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan”. Gainera, Bilbon eta Bartzelonan arrakasta itzela lortu ostean, Donostiako San Telmo Museoan inauguratu da Black is Beltza unibertsoari buruzko erakusketa, irailaren 30a bitartean ikusgai izango dena. Egun berean, gainera, irudiz osatutako The Art of Black is Beltza liburua aurkeztuko dute. Muguruzak badauka datozen hilabeteetarako zeregina: “Horrenbeste urtez lanean izan eta gero, egindako lana mundu osoan zehar babestea egokituko zait”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Zertan jolastu naiteke? Bideo-jokoen mundua oso zabala denik ezin da ukatu. Urtero joko mordoa kaleratzen denez, katalogo oparoan galtzeko arriskua dugu. Hurrengo lerroetan hainbat jarraibide jaso dugu, zuen gustuko jokoa aukeratzeko GARIKOITZ LARRAÑAGA (www.gamerauntsia.eus)

BB

IDEO-jokoen historia 1958. urtean hasi zen, Bill Nighinbotthamek sortu zuen Tennis for Two jokoarekin. Agian, izen horrekin ez zaizue ezaguna egingo, baina 1972. urtean Pong jokoa argitaratu zuen, Atari konpainia mitikoaren eskutik. Datu bitxi bezala, esan behar da Apple konpainiako fundatzaile Steve Jobs eta Steve Wozniak Atari-ko programatzaileak izan zirela, eta begira nora iritsi diren. Geroztik, asko hazi eta zabaldu da bideojokoen mundua. Ezin dugu ukatu bideojokoen itsaso zabalean maiz galdu egin ahal garela, eskaintza zabala baita eta hedatuz baitoa urtez urte. Bideo-jokoaren modalitateari begira egindako sailkapena duzue ondorengoa, gehien jolasten diren modalitateak eta hainbat bitxikeria kontuan hartuta:

KLASIKOEN HAMARKADA (1978-1988): hamarkada honetan hainbat bideo-joko kla-

siko aurkitu daitezke, eta oso esanguratsuak denak. Adibide bezala Space Invaders (1978) daukagu, baita Asteroids ere(1979). Dena den, zalantzarik gabe, hamarkada honetako izar nagusiena eta bideo-jokoen industriari lehen pausuak egiten lagundu zion bideo-jokoa Pacman izan zen, 1980. urtean. Namco etxearen joko klasiko honen funtzionamendua sinplea zen: labirinto baten barruan dauden gailetak jan behar ziren eta hainbat mamu maltzurren artetik ihes egin.

taformen erregea Super Mario Bros dugu. Azkenengo atala Super Mario Odyssey izan da, Nintendo Switch kontsolarako (2017). ABENTURA: modalitate honetako jokoetako gakoa historian aurrera joateko ingurumenarekin eta bidean zehar dauden beste pertsonaiekin hitz eginez informazioa lortzean datza. Esaterako, maila honetan aurkitu daitezke The Legend of Zelda, The Last of Us (hainbat sari ezagun lortu dituena; adibidez, 2013ko Annie Sariak, edo bideo-jokoen arloko BAFTA Sariak), Horizon: Zero down edo Resident Evil 2 (Play Stationerako joko bat, 1998an aurkeztua). 2018 honetan God of war berria kaleratu dute (Play Station 4-rako), kritika esanguratsuekin, gainera. Bertan, mitologia nordikoan murgilduko gara, Kratos-en azalean sartuta, eta bertako jainkoei aurre egin beharko diegu. BATTLE ROYALE: Azken urte hauetan puripurian dagoen bideo-joko modalitatea da. Bere ezaugarri nagusiena pixkana txikitzen doan mapa handi batean bizirautea da, beste 100 arerioren aurka. Horretarako, mapan zehar dauden material, arma, botikin eta bestelakoak biltzean egongo da erronka nagusia, beste jokalariak baino biziago izaten, alegia. Bakarka edo 4 pertsona arteko taldeetan joka daiteke, beraz lagun artean jokatzeko joko bikaina da. Atal honetan sailkatzen dira, esaterako, Minecraft, DayZ edo Playerunknown’ s Battlegrounds. Baina azkenaldian beste joko bat nagusitu da hauen artean: Fornite (2018).

PLATAFORMA: bideo-joko modalitate honen ezaugarri nagusia plataforma eta labarren artean korrika, saltoka eta arerioengandik ihesean mapan zehar dauden objektuak biltzean datza. Kontuan hartzekoa da, munduan aurrera goazen heinean, zailtasun maila ere areagotuz doala. Makina bat joko ezberdin daukagu hemen; esaterako, Crash Bandicoot, Sonic the Hedgehog edo Castlevania: Symphony of the Night. Hala ere,inongo dudarik gabe pla-

Zerrenda honetatik kanpoan geratu diren bestelako modalitateak gamerauntsia.eus webgunean aurkitu ditzakezue.

Nobedadeak: ‘Nobunaga´s Ambition: Taishi’

‘Tennis world Tour’

‘The crew 2’

‘MXGP PRO’

Hilabete hasieran argitaratu da Japoniako Sengoku garaiko hainbat guda berpizteko aukera ematen digun estrategia jokoa. Generoa gustuko dutenentzat, oso aukera entretenigarria. (Pc eta Ps4-rako).

Ekainaren 22an ikusiko du argia joko honek. Azken garaiotan asko ikusten ez zen kirol jokoa da. Tenisera zaletu direnek aukera berri bat izango dute. (Nintendo Switch, Pc, Ps4 eta Xbox One-erako).

Ekainaren 29an kaleratuko da ‘The Cew 2’. Amerikako errepideetan zehar hainbat auto ezberdinekin jolasteko aukera berria izango dugu. Kotxe zaleentzat joko gomendagarria. (Pc, Ps4 eta Xbox One-erako).

Hilaren amaieran ikusiko du argia joko honek ere. Motocrossa gustatzen zaienentzat ezinbesteko jokoa. Gaur gaurkoz, generoan bakarrenetakoa. (Pc, Ps4 eta Xbox One-erako).


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko ekainaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

BILBO

LL

EKUZ Leku jaialdiaren barruan, ekainaren 29an, Biraka ikuskizuna eskainiko da. Nerea Martinezen dantza ikuskizuna euskal dantza tradizionalen eta dantza garaikidearen antzekotasunen eta desberdintasunen gaineko hausnarketan oinarritzen da. “Euskal kulturarekin, haren historia eta lengoaiarekin elkarrizketa koreografikoa egitea eskatzen dit senak. Horretarako, ikuskizun honetan, tradizioaren elementuak erabili dira, lengoaia koreografiko garaikideren bitartez berregituratzeko”, azaldu du Martinezek piezaren inguruan. Portugaleten jaioa, Elai-Alai euskal dantza eta musika taldean hasi zen dantzan Martinez. Ana Rosa Tercerorekin trebatu zen Dantza Klasikoan, eta Matxalen Bilbaorekin, aldiz, Dantza Garaikidean. “Txikitatik dantzatu ditut euskal dantzak. Dantza garaikidearekin eta baletarekin hasi nintzenean pentsatu nuen ikerketa bat abiatzea dantza tradizionala eta garaikidearen artean”. Ikerketa dantzaren formatik abiatu zuen Martinezek, izan ere, bere esanetan, euskal dantzetan “hanketan birtusismoa dago, baina gerritik gora ez dago mugimendurik”. Gerritik gorako mugimendua landu nahi zuen, beraz. Hortik dator ikuskizunaren izenburua: gerritik gorako mugimenduak eta gorputza biraka jarri nahi izan ditu Martinezek. 2016an abiatu zuen ikerketa, bi diru-laguntza izan ditu ikuskizuna sortzeko, zeina BAD jaialdian estreinatu zen. Pieza sortzerakoan dantzariaren oinak ezkutatzen saiatu da, eta gerritik gortako mugimenduak lantzen. “Horretarako, jantzitegi berezia sortu dute Monica Lavandera diseinatzaileak eta Babel Studiok”, nabarmendu du. Gainera, ikuskizunean erabiltzen dituen elementu guztiak eraldatzen dira: “esaterako, hankak ezkutatzeko erabiltzen dudan gona gero gerriko bilakatzen da”. Zuzeneko musikak markatzen du erritmoa obra honetan, eta horre-

Hiria, dantza agertoki bihurtua Ekainaren 22an, 23an eta 29an Lekuz Leku jaialdiaren XIV. edizioa egingo da Bilbon. Hiru egunez, dantzak eta arkitekturak bat egingo dute ikuslegoarekin. Nerea Martinezek ‘Biraka’ pieza eskainiko du

Ekainaren 22an Krego Marinek irekiko du jaialdia Moliendo cafe piezarekin, Guggenheimen parean. Bego Cregok 1990eko udan sortu zuen ikuskizuna, Ines Uriarte eta Cristina Quijerarekin batera. Orain, 27 urte geroago, Krego-Martin Danza konpainiak pieza berreskuratu du, egokitu eta kalera ateratzeko. Ondoren, Montón de Paja & Trigo taldearen txanda izango da. Jarraian Sitios y lugares pieza eskainiko du Lasala taldeak. Eguna bukatzeko, Madrileko Carla Diegok Plangere pieza eskainiko du.

ANE ZABALA

Nerea Martinezen obra euskal dantzaren eta garaikidearen hausnarketan zentratzen da. BORJA PRECIADO tarako txalaparta aukeratu du Martinezek, “instrumentu tradizionala delako, perkusioa delako eta bat batean jotzen delako. Gainera, urteetan eboluzionatu duen instrumentua da, dantza bezala”. Txalaparta “inprobisazioa” da Marti-

leku jaialdiaren kasuan, dantzak eta paseatzaileek topo egingo dute Bilbon. Guggenheimen inguruetan, La Fundicion aretoan eta EHUko ekitaldi aretoan izango dira emanaldiak. Sorreratik helburu berdina izan du jaialdiak; dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramatea. La Fundicion aretoak antolatuta, 12 konpainiaren saioak izango dira hiru egunez. Japonia, Italia, Granada, Bartzelona edo Euskal Herriko taldeek 11 pieza eskainiko dituzte itsasadarraren ertzetan, elementu arkitektonikoen mugan, eta paisaia piezaren parte bihurtuz, betiere.

nezen ustez, momentuarekin erlazioa du, “momentuan sortzen da dena”, gehitu du. Biraka ikuskizunean Argibel Euba eta Eneko Uribe izango dira txalaparta jotzen. Eszena zuzendaritzan Matxalen Bilbao egon da.

LEKUZ LEKU JAIALDIA Jaialdiaren barruan, ekainaren 29an, Bizkaia aretoan eskainiko da Biraka ikuskizuna. Ondoren, uztailaren 21ean, Santimamiñeko kobazuloetan eskainiko dute, eta ondotik baita Malaga eta Mexikon ere. Lekuz

Larunbatean, hilak 23, Abandoibarra inguruan lau pieza ikusteko parada izango da. Euskal Herritik Kolorearekin konpainiak Habrá que ponerse cachas lana eskainiko du Guggenheim inguruan, 19:00etan. Japoneko Atama to kuchi-k Inverted Tree pieza eskainiko du. Bartzelonako La Intrusak Billie Jean taularatuko du. Pieza honek nork bere burua erakusteko eta gainontzekoen kontuetan kuxkuxean ibiltzeko obsesioaren eta ziurrenik erabat perfektua ez den pribatutasun bat gordetzeko eta ezkutuan mantentzeko beharraren arteko muga estuan sakontzen du. Ondoren, Patricia Gurrerok Utopía como proceso eterno eskainiko du. Eguna bukatzeko, tailerrak izango dira; besteak beste, publikoak Lindy Hop dantzatu ahal izango du, Helena Golaben eskutik.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Araitz Elexpe Garmendia Bego

Sitio, año

Bilbo, 1986 Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: @aragaraz

Datorren Datorren astean... astean... Erik UnaiAgirregabiria Endemaño


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.