Ortzadar160319

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko martxoaren 16a. 586. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

IÑIGO ARANBARRI Memoria eta orainaren artean kokatutako ipuinekin osatu du ‘Munduko tokirik ederrena’ liburua -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

PASAIA

Ateak zabalik, hirugarrenez Zortzigarren lana du ‘Zabaldu ateak’ diskoa Urtz taldeak. Hasierako formaziotik soilik ahotsa eta gidaria den Xabier Camarerok jarraitzen du taldean. Martxoaren 22an estreinatuko dute diskoa, Bilborocken ETXAHUN GONZALEZ

U U

RTZEK badu oraindik zer esan. 31 urte igaro dira taldearen haziak landatu zirenetik, Pasaian, eta bere garaian abesten zuten Ez gaitu inork geldituko leloari eutsita, Zabaldu ateak estudioko zortzigarren lanarekin, ondo ezagutzen duten Euskal Herriko musika eszenara itzuli dira. Taldeak, ordea, oso bestelako itxura du egun: Xabier Camarero taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea da 1988tik hona taldean segitzen duen bakarra. Disko berri honetan Ander Hurtado de Saratxo perkusio-jotzailea, Dani Vicente gitarra-jotzailea eta Jorge Sanchez baxujotzailea batu zaizkio. Itxuraldatuta itzuli da Urtz, baina bere esentziari uko egin gabe. Ohituta gauden Camareroren ahots doinu altu eta indartsuek eta pop-rock melodiek busti dituzte oraingoan ere diskoa osatzen duten hamar kantuak. Taldekide berrien etorrerak, ordea, “bide berritzaileetan” murgiltzeko ere balio izan diela azaldu du Camarerok: “gure musikak rocka izaten jarraitzen du, baina kantetako bakoitzean xehetasun berri asko aurkituko ditu entzuleak. Partaide bakoitzak bere estilo propioa txertatu du Urtzen musikan eta konponketei garrantzi handia eman diegu”. Esker hitzak izan ditu Camarerok taldekideentzat ere: “zalantza asko izan ditut proiektu honekin aurrera jarraitu ala ez. 17 urterekin gu geu konturatu gabe gertatzen ziren gauzak. 48 urte ditut orain, eta adin honekin gauzei buelta gehiago ematen dizkiezu. Taldekide berriek animatu naute, eta haien inplikaziorik gabe, kantu hauek nire armairuan gordeta geratuko liratekeen, seguru aski. Oso musikari onak dira, baina pertsona bezala, hobeak”, aitortu du abeslariak. Europar Batasunak migratzaileekiko duen jarrera salatzen du diskoa-

Xabier Camarero, Ander Hurtado de Saratxo, Dani Vicente eta Jorge Sanchezek osatzen dute egun Urtz taldea. OSKAR GONZALEZ

Kolaborazio bereziak

L

uxuzko kolaborazioak izan ditu Urtzek ‘Zabaldu ateak’ diskoan. Horietako bat Gatibu taldeko Alex Sardui abeslariarena izan da. Gernikarrak ‘Aurpegi hori’ kantuan hartu du parte: “Urtzek askotan jo izan zuen Exkixurekin, eta kontzertu haietatik gure arteko harreman polita sortu zen. Abesti hau egin genuenean Alexentzako egokia zela pentsatu nuen. Emaitza ezin hobea izan da”, azaldu du Xabier Camarero abeslari irundarrak. Orain arteko diskoetan egin bezala, balada bat sortu dute lan honetarako ere: ‘Argia’. Kasu honetan, Pello Ramirez txelo-jotzailearen laguntza izan dute: “hunkigarria izan da Ramirezekin lan egitea. Txeloarekin sortu duen giroak indar handia eman dio abestiari. Benetako sentimenduak azaleratu ditu”, kontatu du Camarerok.

ri izena ematen dion Zabaldu ateak kantuak. Azaleko Zabaldu ateak horrek, ordea, zentzu zabalagoa du: “Ateak zentzu askotan utz daitezke zabalik: berdintasunaren ateak, askatasunarenak, maitasunarenak... Uste dut ate bat zeharkatzen dugun bakoitzean aukera berri baten aurrean gaudela, eta hori da nabarmendu nahi izan dugun ideia”, azaldu du Camarerok. Aukera berriak, ametsak egia bihurtzeko, alegia. Ideia horri lotuta ondu dute diskoaren azala: neskato bat agertzen da, bihotz forma duen globo gorri bat eusten. Lamorisse zinemagile frantziarraren Le ballon rouge pelikularen ametsen aldarrikapenei keinu egin nahi izan diote irudi horrekin: “ziurtasunez eusten dio neskak globoari. Ez dio ihes egingo, badakielako ametsak egia bihurtzeko sasoia dela”, dio taldeko abeslariak.

Ametsak, bihotzak, maitasuna… Urtz taldeak askotan erabili izan dituen ideiak agertzen dira disko honetako kantuetan ere: “Irudi lezake maitasuna dela kantu guztien arrazoia, eta neurri handi batean hala da, baina oso modu ezberdinetan azaleratuta: bizitzarekiko maitasuna, amarekiko miresmena, herriarekiko lotura…”, azaldu du Camarerok. Ohi bezala, txikitatik lagun duen Iñaki Lazkano kazetariaren laguntza izan du Camarerok abestien letrak idazteko. ESTREINALDIA BILBON Martxoaren 22an ekingo dio Urtzek diskoaren aurkezpen birari, Bilborocken. “Kontzertu berezia izango da. 1988. urtean hasi genuen bidea, eta, momentu egokia zelakoan, 2003an erabaki genuen etapa horri bukaera ematea, Bilborocken. Azken kontzertua egin genuen tokira buelta-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Javier Colmenero Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

tuko gara gure burua aurkeztera”, dio taldeko abeslariak. Ordurako zenbait aldaketa gertatu ziren taldean: Josu Ariztegi, Asier Arocena eta Victor Arguellesekin abiatu zuen egitasmoa Camarerok; 2001ean, baina, bosgarren diskoa kaleratu zutenean, Javi Estella eta Ritxi de Barrenetxe musikariek hartu zuten Arozena eta Arguellesen tokia. 2013an, hamar urteko isilunearen ondoren, hasierako partaideak batu ziren berriro Astiro diskoa egiteko. Orain, sei urteren ondoren, Camarerok bakarrik eutsi dio Urtzi: “Bizitzako egoera ezberdinek hala erabaki dute. Hiru hamarkada daramatzat talde honetan, eta hala ere, esperientzia berria izango da niretzat, taldekide berriekin. Urtz berregiten den hirugarren aldia da oraingoa. Ateak zabaldu ditugu berriro, ikusiko dugu nora heltzen garen”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko martxoaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Amatasunaren dikotomiak

Fikzioa 1. Kontrako eztarritik

TITULUA: ‘AMEK EZ DUTE’

EGILEA: KATIXA AGIRRE

ARGITALETXEA: ELKAR, 2018

Uxue Alberdi. Susa.

2. Dena zekien gizona

AA

ITOR dezadan: zaila egin zait liburu hau iruzkintzea arrazoi pertsonalengatik. Izan ere, infantizidio bat agertzen duen istorioa ez da xamurra berriki ama, edo aita –gauza bera izan ez arren– izan den batentzat. Noraezean uzten ninduen nobelak mahai-gaineratzen duen tesi nagusiak: seme-alabak izatea bakarrik nahikoa al da ama batek maitasuna senti dezan? Kritikoaren egoera pertsonala iruzkintze lanaren nondik norakoari gailentzen zaionean zaila da orekatua izatea, sentibera baldin bazara bederen. Kritika atzeratu beharra izan nuen, ez naiz batere damutu. Prest izan behar bainintzen narrazio lazgarri ezberdinetan aurre egin ahal izateko. Infantizidioa geratzen zaigun tabu bakarrenetarikoa izanagatik, kritikook pertsonak ere bagara, merezi izan du itxaroteak eta liburuak literaturaren boterearekin egin du bat nigan. Nobelaren narratzaileari gertatzen zaion bezala, Alice/Jade pertsonaiak bi seme-alaben kontra burutu infantizidioarekin obsesionatu egiten baita, ni neu ere obsesionatu egin naiz liburuarekin. Lorpen

Daniela Sanz. Autoedizioa.

beste ama baten arrazoien edo arrazoi falten deskribapen kirurgikoan. Amak izateak ondorioztatu beharko lituzkeen paradisu artifizialen, sare sozialetan eta amatasunaren gaineko foroetan okagarri hedatuak bestalde, eta errealitate gordin baten arteko talkaren arrakalak agerian uztea du xede.

handia da hori, egun liburu gutxik erakusten baitituzte katarsi ahalmena eta kalitate literarioa. Gauzak honela, aitor dezadan beste gauza bat: Katixa Agirreren Amek ez dute (Elkar, 2018) nobelak asmatu egin du bete-betean amatasunaren gaineko idealizazioaren erauzketan; bi narrazio paraleloen antolaketa eta generoen arteko uztarketa ditu liburuak lorpen handienak. Halere, didaktismo distantziatu bat ere nabaritzen zaio Agirreri, digresio gehiegi sartzen baititu, inter-textualitatearen aldareak dena baimenduko balu gisa. Thriller judiziala, oroimen petsonala –non Agirreren ama izateko barne-barneko zalantzak agerian uzten baitiren– eta saiakera modernoa uztartu ditu gasteiztarrak. “Ez dut uste inoiz hain zoriontsua izan naizenik”. 1962ko martxoan, ama izan berritan, Sylvia Plath poetak idatzi zuen gutun batean. Gerora etorriko zen iluntasuna, Londoneko Fitzroy Road 28ko etxebizitzan. Jakina denez, bere buruaz beste egin baitzuen han. Areago joko du Agirrek: bere umeak akatzeko gai den

Katixa Agirreren ‘Amek ez dute’ nobelak asmatu egiten du betebetean amatasunaren gaineko idealizazioaren erauzketan

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA BERTSOLARITZA

NARRATIBA

‘Kontrako eztarritik’

‘1.362 km euri’

Uxue Alberdi. Susa. 184 orr. 14 euro.

Ama izan berritan, literatur sari goxo bat jaso berri duen idazle batek bi narrazio ezberdin paratuko ditu (badaude unibertsitateen eta idazle munduen gaineko digresioak ere, besteak beste): idazleak berak pairatzen dituen erditze-post erditze ez-idealizatuen pasarteak. Esaterako, ezin hobeto deskribatuak bigarren pertsona erabiliz ospitaleko une sinesgaitzak, amen kontrako osasun-sistemaren diktadura agerian. Dikotomia areagotu egingo da obsesioarekin: “eta banekien obsesioan murgildu beste aukerarik ez nuela. Azken finean idazlea naiz, eta hori dugu idazleok mandamentu bakarra”. Infantizidioaren ondorengo epaiketaren pasarteak hotzagoak dira, eta gehiago aurreikusi daitezke, baina gauza bat dute berdina: maisuki idatziak daude.

Garazi Goia, Goizalde Landabaso. Elkar. 150 orr. 12,50 euro.

Emakume bertsolarien ahotsak h k

Gutun trukea

Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan, baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Jakin baitakigu, gainera, emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu Lisipe bildumaren bosgarren alean. Helburua ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen ‘flow’-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; bertsolaritza praktika sozial bat baita eta praktika sozial oro baita gure garaiko botere harremanen dispositibo.

Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketak urtebete eman du euriari bizkar eman guran. Ezin, ordea. Teknologiaren modernismoa, denbora gabezia eta gramatika akatsez betetako mezuak gailentzen diren garaiotan, benetako eskutitzak idazten dizkiote elkarri: bizitzaz, eguraldiaz, eguneroko kontuez, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez: argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak... Erreferentziazkoak izan beharko luketen baina itzalean gelditu ziren emakumeak gogoratu eta aldarrikatuko dituzte gutunotan.

3. Aramotz Iñaki Irasizabal. Elkar.

4. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

5. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

6. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

Ez Fikzioa 1. Txillardegi. Batasunaren pentsalaria Miren Rubio. Jakin.

2. 1362 km euri G. Goia, G. Landabaso. Elkar.

3. Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua Nojud Ali, Delphine Minoui. Erein.

4. Kartzelako gutunak... Rosa Luxemburg. Katakrak.

5. Txillardegi eta nazio... Hainbat egile. Jakin. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

IÑIGO ARANBARRI IDAZLEA

“Atzera begiratzen dugulako dakigu ez garela hutsetik sortuak” Labur, zehatz eta soberakoak kanpoan utzita idatzi du Iñigo Aranbarrik ‘Munduko tokirik ederrena’ (Susa), bere estreinako ipuin liburua. Urola bailaran girotutako hamar istoriok osatzen dute lana, denak desagertzear dagoen mundu baten isla AINHOA LORES

M M

EMORIAREN eta gaur egunaren artean dagoen espazio horretan kokatu ditu Iñigo Aranbarrik (Azkoitia, 1963) bere azken liburuko istorioak. “Nik ez dakit moldatzen orainean atzokorik gabe”, onartzen du, eta horixe izan da, hain zuzen ere, kontakizun hauen abiapuntua. Idazlearen arabera, iraganarekin “zor kitatze bat” izan da liburu hau. Orain arte saiakerak, poema liburuak edota eleberriak ondu ditu azkoitiarrak. Azkena 2016an argitaraturiko Txantxon Garrote agertokitik jaitsi zen eguna saiakera izan zen. Munduko tokirik ederrena lanarekin sekula irakurri ez diogun generoa landu du: ipuina. Zure estreinako ipuin liburua da ‘Munduko tokirik ederrena’. Nola ekin zenion formatu txikiko testu hauek idazteari? Istorioak gogoan nituen, sugar-puntua besterik ez nuen behar idazten hasteko. Lagun baten etxeko negozioak –beti-betiko erloju-dendak– ehun urte betetzen zituela-eta, irakurraldi bat egin genuen, oso etxe-giroan. Denda hartan ehun urtean sartutako albisteak irudikatu nituen. Orduan hasi nintzen buruan neukanari itxura ematen. Esan gabe doa, orduko testu hura bildumatik kanpo geratu da. Eta nolakoa izan da formatu honetan idazteko esperientzia? Labur, zehatz, soberakoak kanpo... Buruan neuzkan istorioek horixe behar zuten. Guztien artean, bakarra nuen arnasa luzeagoan ere kontatzekoa, baina laburrean errenditu behar izan nuen hura ere. Hamar ipuin guztira, aski kontatu nahi nuena errepikapenik gabe kontatzeko. Edo bestela esanda, Oteizak Arantzazun bezala, gehiago sartzen ez zitzaizkidalako. Bizirik dagoen iraganean kokatu dituzu istorioak ‘atzo’ izenpean. Desagertzen ari den mun-

du baten isla direla esan daiteke. Nola egin duzu nostalgian ez erortzeko? Kontu ideologikoa da, azken batean. Ez ginateke ondo ibiliko atzean utzi dugun hori idealizatuko bagenu. Ondo dakigu nolakoa izan den atzo hori, samurretik izan duena latzetik izan du, eta alderantziz. Irakurle moduan, susmoa dut alderdi bi horiexek eskatzen dizkiodala neuk ere literaturari une honetan. Nostalgiarik gabeko istorioak dira, beraz. Halere, askotan, atzera begira dagoen jendarte batean bizi garela dirudi: “Iragana edertu eta gure miseriak ahaztu ditugu”, diozu liburuan. Hau ez al da sistema oso baten porrot etengabea? Hain zuzen ere, ez al da hori ezinbestean egin beharreko ariketa? Atzera begiratzen dugulako dakigu ez garela hutsetik sortuak, produktu historiko garela, aurrez beste batzuk zapaldutako lurraren gainean jartzen dugula oina egunero, ez garela aurrenekoak bizitzen ari garena bizitzen. Bizi izandako hura edertuta gogoratzea, berriz, nolabaiteko autodefentsa modu bat dela uste dut. Agian gogorregia litzateke errealitatea bestela. Honen harira, bada Euskal Herrian ‘atzo’ horretan sortu zen musika talde bat, hamasei urte isilik egon eta gero, orain gutxi bere itzulera iragarri duena: La Polla Records. Haren kantuen hitzak iragan hurbil horren isla dira edo akaso

Ez ginateke ondo ibiliko atzean utzi dugun hori idealizatuko bagenu. Ondo dakigu nolakoa izan den atzo hori”

orain ere gaurkotasun handiko letrak direla esan daiteke. Zer iruditzen zaizu bat-bateko horrelako iraganeko “berpizte” bat? Berpizteko hil egin behar da. Eta inpresioa daukat, gazteei entzunda-eta, La Pollaren kantuak, hain justu, urte hauetan guztietan agortu ez diren testuak direla, gaurkotasun handia izaten segitzen dutela. Entzule gazteek identifikatzen segitzen dute Evaristok aiztoak legez jaurtitako hitzekin. Eta horrek ematen du zer pentsatua: nola liteke seme-alabek gurasoen musika talde berak entzutea? Erantzunean dago, hain zuzen, atzotik gaur arteko jendartearen erradiografia. “Ez Damianek eta ez honen oinordekoek ez zioten pezetarik ordaindu Gizarte Segurantzari. Ugazabakeriak nagusikeriak bihurtu dira orain”. Oinarrian badira hainbat elementu inoiz aldatuko ez direnak, sistema mantentzea ahalbidetzen dutenak. Horren salaketa bat al dago? Salaketarako izango da literatura baino bide hoberik. Baina gurera etorriz, larderiarena behin eta berriz agertzen zaidan arloetako bat da, ez hori dudalako asmoa, baizik eta pertsonen arteko harremanetan beti agertzen delako ezpal hori, nahi ez badugu ere. Nagusikeria, harreman bertikalak, boterearen erakustaldia maila pribatueneraino sartua. Salatu ez, aztarka egin nahi izan dut. Lan munduak jokoa ematen du literaturan, eta nolakoa gainera. Irakurleak jakingo du nola interpretatu. Sistema honen helburua eta ondorioa ere bada gizontasuna sortzea eta honen ideia hedatzea. Liburuan ere oso presente dagoen gaia da, ezta? Gizontasuna baino, maskulinitate eredu bat dela esango nuke, arian-arian fosilizatu nahi izan dena. Gizon izateko era bat. Eta hor primerako materiala dagoela deritzot, ez bakarrik nabarmenena agerian uzteko, ezpada gutxi aipatzen diren beste ertz batzuk aztertzeko ere. Konparazio batera, afektibitatearena, ezine-

Raymond Depardonen irudi bat hautatu du Aranbarrik liburuaren azalerako. JAVIER COLMENERO

na... Errazkeriatik ihesi, estereotipo hutsetatik harago joaten dago erronka. “Seietako sirenak jo eta tabernak betetzen zituzten lanaren soldaduek”. Bizi garen sistema honen isla garbia, beste behin ere. Gaur egun, tabernak bete ordez, hiriko garraiobideak betetzen dituzte langileek. Formak aldatu dira, baina oinarriak bere horretan jarraitzen du. Non bizi den norbera. Garraiobideak hirietan, baina norberaren autoak herrietan, zuzenean etxean sartzeko. Lanaren inguruko harremanak asko aldatu dira garai hartatik. Herriei nolabaiteko bizitasuna ematen zion sozializazio modu hori desagertu egin da, hori garbi dago. Eta ebidentzia bat: mailaz igo ahala herrietako alde zaharrak utzi eta aldirietan bizileku hobeetara joan direnek hutsik utzitako etxeetan, begira zein sartzen diren. Oinarrian, zuk diozun bezala, betiko eskema, baina konplexuagoa bere sinplean. Eta salaketa inplizitoa duena.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko martxoaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

AZKOITIA

Istorioak horrela jarraitzen du: “Ostiralero buzoa paper latzean bilduta galtzarbean, amak, emazteak, alabak garbituta astelehenerako prest egon zedin”. Zaintza lanak ere betikoen esku daude oraindik ere. Bai, betikoen esku. Liburuan ere neska geratu da herrian amaren arduraz, eta ezin arrazoia eman kanpoan itxuraz hobeto bizi den nebari. Ez hark arrazoirik ez duelako, baizik eta botere harremanak etxeraino, mailarik intimoraino sartzen zaizkigulako. Geografiak ere pisu handia du liburuan. Diozunez, garai batean erlijioak betetzen zuen papera betetzen du orain geografiak, eta hortik dator liburuari jarri diozun izenburua. Geografiak berak ez, absurdoraino apaindu dugun txokokeriak. Diogunean, “hemen baino hobeto, non?”, zer dago hor autosatisfazioaren kultura baino? Esaten ari gara: “munduko tokirik ederrenean bizi gara, utikan kanpoa”. Esaten ari gara: “ez ditzagun gauzak

gehiegi nahastu, sinets dezagun gezur hau, ondo baitakigu ez dela egia, baina auskalo bestela zer datorren”. Beldurra da, azken beltzean. Garai batean erlijioak betetzen zuen mekanismo berbera. Eta ez dago harro handiagorik bere buruaren beldur dena baino. Liburuaren materialarekin memoria lan bat egiteko arriskua dagoela diozu, baita biografia polit batzuk edo antropologiarako tratatu bat ere. Zure hautua, hala ere, fikzioa egitea izan da. Iradokitakoaren bidetik identifikazioa lortzea, irakurlearen baitan barne-erreka bat sortzea, paralelismoek-eta aktibatuta, sentimenduak eta bizikizunak arrastaka daramatzan emari bizi bat eragin nahi izan dut jendearengan. Hala, irakurleak esaten didanean “gure herrian ipuin horretako gizon horrek beste izen bat zuen, baina bera da”, heldu behar nuen tokira heldu naizen sentipena nagusitzen da. Geografia konkretu batean kokatu

ditut ipuinak, komunitate berekoak direlako, baina pertsonaiak, harreman motak, pultsioak... unibertsalak dira. Edo hala izan daitezen ahalegindu naiz, behintzat. Zure ustez, literaturan kontatzen dena bezain inportantea da nola kontatzen den. Azken urte hauetan idazkera bat sortu duzu, zeurea. Nola lortu duzu? Estiloaz ari bazara, ez zait besterik bururatzen ekitea, ekitea eta ekitea baino, norbere buruarekin gustura geratu arte. Hitz egokiekin asmatu, soberakoak kendu, estutu... idazten duzun horrek buruarekin bat egiten duen puntu hori jo arte. Dena den, uste dut ez dudala erabat lortu oraindik. Eskertzen dizut, halere. Hilabete batzuk dira liburua argitaratu zenuenetik. Zer moduzko harrera izaten dabil? Irakurleei esker, poz txiki asko eman dizkit hilabete hauetan liburu honek.

Gizontasunaz hausnarketa

T

ailerrean lan egiten duen jendea erakusten du ‘Munduko tokirik ederrena’ liburuak behin baino gehiagotan. Halaxe nabarmendu zuen Iñigo Aranbarriren adiskidea den Anari Alberdi musikariak liburuaren aurkezpenean. “Tailerrean gizarte deshumanizatu bat agertzen da”. Horrekin batera, liburuak gizonei buruz asko esaten duela iritzi zion musikariak: “gizonak afektibitatea azaltzeko duen arazoaz edota gizon izateak sortzen dion kaiola horretatik arazoak konpontzeko izaten duen eraz”, hain zuzen. Bestalde, Anarirentzat badaude bi elementu idazlearen obra osoan beti presente egoten direnak: boterekeria eta injustiziaren salaketa eta idazkera oparoa: “prosa aberatsa darabil, baina inoiz baino gozoagoa eta leunagoa. Deskripzioak ere zoragarriak dira liburuan”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

ENEKO EIZAGIRRE

EE

SKUMAKO eskua altxa, ezkerrekoarekin edalontzia albo batera etzan eta txotx! Sagardoaz zintzurra busti ostean ardi latxaren esnez egindako gazta zati bat jan dut eta nire aurpegian irribarre bat marraztu da ziztu bizian. Izan ere, barnean dudan herri mina bi keinuetan desagertu da. Euskal Herriko txokoren batean nagoela dirudien arren, gure inguruan gaztelaniaz ari diren horien ahotik ateratako bacan, cachai, pucha, curao eta bestelako hitz exotikoek etxetik oso urrun gaudela adierazten digute. Mapa bat begiratuz gero, hego hemisferioan gaudela konturatuko gara, ozeano bareari begira, Txileko hegoaldean kokatzen den Chiloé uhartea, hain zuzen.

Astapotro eta altxorren irla ezkutua Txileko Chiloé uhartean, mendeetan zehar garaturiko kultura nahasteak bizirik dirau, eta euren gastronomia oparoaz ondo elikatuta, edozer egiteko gai dira, baita etxeak mugitzeko ere

Dastatzeko aukera daukagun jaki hauek ez dira munduko beste puntatik ekarriak izan, hemen ekoitzitako Chilozabal gazta eta etxeko sagardoa baitira, Rafa eta Jasone bikote txiletar-euskaldunaren esku trebeek eginak. Rafak Arantzazuko artzain eskolan ikasi zuen eta bertan egin zuen topo Jasonerekin. Elkarrekin Txilera itzuli ziren eta bertan Aizkorriko mendizerraren babesean ikasirikoa martxan jartzen saiatu ziren, eta baita lortu ere! ELIZEN ITZALPEAN Izerdiz eta hautsez eginiko lokatz exfoliatzaile geruza sendo batekin soinean, bizikletak arrastaka eraman ditugu Colo izeneko herrixka bateraino. Itzal bila, bertako elizara sartu gara, muskerrak harri azpietara zuzentzen diren moduan. Hasieran interes gutxiko begirada zena, begiak zabal-zabalik jarri dizkigun harridura begirada bihurtu da. Sarreran dagoen azalpen orriak eman digu begi aurrean duguna ulertzeko pista. Irlako itsas gizon eta emakumeek itsasontziak egiteko euren trebezia eta ezagutza guztia jarri zuten Jaungoikoaren mesedetara, egurraren maisu lana den Coloko eliza eraikitzeko. Aurrerago jakin dugu Chiloé irlako 16 eliza gizateriaren ondare izendatu dituela Unescok, euren balio arkitektonikoarengatik, eta nire ustetan eskaintzen duten gerizpe freskoarengatik ere bai. Datu honek eta deshidratazio arinak nire barnean eragin didan zorabio-mistikoak hamasei elizen erromesaldia gauzatzeko gogoa piztu dit.

de. Hauek bai patateroak eta ez arabarrak! Irlaren ikur gastronomikoa curanto al ollo delakoa da. Lurrean egindako zulo batean harriak sutan gori-gori egon arte berotzen dituzte. Ondoren, itsaskiak, txerrikiak, patatak eta eskura duten guztiaz betetzen dute zuloa eta azkenik pangue landarearen hosto erraldoiekin eta lur zatiekin estaltzen dute. Lapiko naturala prest dagoenean, zurrutari ekiten diote eta herriko kantari txarrena ere Pavarotti bezala sentitzen hasten denean, janaria prest dago. AUTO-STOPEAN Bizikletaz aurrera jarraitzeko komeriak izan ditugunez, uda partean uharte honetan gazte guztiek erabili ohi duten garraiobidea erabiltzea erabaki dugu: auto-stopa. Bi minuturen bueltan pick-up auto baten atzealdean gaude eseriak, bikote txiletar nerabe batekin ozeanoko haize freskoa partekatzen. Zur eta lur utzi ditugu jakin dutenean 30 urteen langa gainditua dugula. Euren ustetan, adin horrekin norberak bere kotxean eta hoteletik hotelera bidaiatu behar omen du, dirua izanez gero, behintzat. Ez dakigu txiroak edo Peter Pan sindromedun pertsonak garen pentsatzen ari diren, baina kresalaren usaina inoiz baino freskoagoa iruditu zaigu, gaztetasunez beteriko gure gorputzetan. Lemuy-ko uharte txikian metro karratu baino jende gehiago dago bilduta iritsi garenerako. Ospakizunen egun handia da eta uharteko biztanleek harrotasunez azaltzen digute minga bat ikusiko dugula, hau da, auzolana. Baina ez nolanahiko minga ez, baizik eta guztietan ikusgarriena: minga de tiradura de casa. Auzokideen artean etxe bat alde batetik bestera mugitzea, alegia. Orain ulertu dut zergatik duten chiloetarrek astapotro ospea herrialdean zehar. Lau idi-pare eta hiruko uztarri batean loturiko animali indartsuak, basapiztiak diruditen artzainen oihupean tiraka hasi dira, egurrezko etxe osoa mugituz eta ikusle kalekumeei hauts geruza lodi formako souvenir bat eskainiz.

Goitik behera, Chiloé uharteko hainbat irudi: bertako patata mota ugariak, ontzi bat ur ertzean, Colo herrixkako eliza eta auzolanerako erabiltzen dituzten idiak. ENEKO EIZAGIRRE

Chiloetarrek mendeetan zehar mantendu dute euren jatorri desberdineko kultura nahastea, bertako Huilliche eta espainiar konkistatzaileen nahasketaz osatua gehien bat, eta hori dena bisitarien

aurrean loratzen da fiestas costumbristas delakoetan. Eta noski, jende asko dagoen lekuan, janaria ezin falta. Badira bi osagai uharte honetako errezeta batean falta ezin direnak. Alde batetik, irla

inguratzen duen ur gazi amaigabeak eskainiriko itsaskiak; eta, bestetik, patatak. Patatak diodanean pluralean diot, izan ere munduko lur azal txiki honetan bertako laurehunetik gora patata klase dau-

Lan gogorraren ostean, uharte osoko biztanleak obesitatera eramateko nahikoa den janari kopurua prestatu dute. Tripa ondo beteta eta eguzki izpien fereka goxoek erdi lokartuta, nire etxeko bizilagunaren oihu jasanezinetan pentsatzen aritu naiz, eta ea nire etxea mugitzeko zenbat idi beharko nituzkeen: idi bat, bi idi, hiru idi, lau idi, bost idi… Ondo lo egin!


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko martxoaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

poesia

BILBO

Artzeri harturikoak ‘H-Artzetik: poesia musuzapietan’ emanaldiarekin Joxean Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa aurkeztuko du Txakur Gorria kolektiboak, Bilboko Loraldia jaialdiaren baitan. Emanaldi bakarra izango da, hilaren 20an, Bidebarrieta liburutegian MARTA MORALES

B B

ELAUNALDI gazteak Laboaren ahotsean, ereserki bilakatuta, herrikoiak diruditen poemetan kamuflatuta jaso du Joxean Artze poetaren lana. Horren adibide dira Txoria txori, Gure Bazterrak, Martxa baten lehen notak edota Ama hil zaigu abestiak. Txakur Gorria irudia eta hitza lantzen duen sorkuntza kolektiboak eskertze keinu xume bat eskainiko dio iaz utzi gintuen poetari. “Gozamenerako eta esperimentaziorako emanaldi bat sortu dugu, Artzeren obratik abiatuta”, nabarmendu dute taldeko kideek.

H-Artzetik: poesia musuzapietan emanaldia Bilbao Poesia programarekin elkarlanean plazaratuko da, hilaren 20an. Bidebarrieta kulturgunea eta Loraldiaren arteko kolaborazioaren emaitza da ikuskizuna, Poesiaren Munduko Egunaren karietara eskainiko dena. Loraldia jaialdiaren bidez jaso zuen Txakur Gorria kolektiboak Artzeren inguruko ikuskari bat egiteko gonbita, eta zeregin horretan buru-belarri jarri ziren Malen Amenabar, Mariñe Arbeo, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal, Txakur Gorria kolektiboa osatzen duten lau sortzaileak.

Ane Labaka, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal eta Mariñe Arbeo. TXAKUR GORRIA

BI GARAIEN ARTEKO ZUBI Heriotzak hurbildu ditu sortzaile gazte hauek Artzeren bizitzara. Izan ere, zubi bat eraiki nahi izan dute bi garaien artean. Hala, “Artzeren mundutik hartzera” ausartuko dira eta gaurko begiradan islatuko dute horren berritzailea izan zen artistaren unibertso poetikoa. “Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez, poeta eta bere obra ezagutu eta gaur egungo gure galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa izango da”, zehaztu du Amenabarrek. Emanaldia ordu betekoa izango da eta, bertan, diziplina ezberdinak elkartuko dituzte. “Artzeren poemen eta gureen errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak, ikusentzunezko proiekzioa eta abar hartuko ditu barne ikuskizunak”, jakinarazi du Arbeok. Emanaldian, Peru Galbete musikariak ere hartuko du parte. Sorkuntza kolektibo honen atzetik lan handia dagoela argitu dute Txakur Gorria kolektibotik. Lehenik,

Autoedizioan oinarritutako sorkuntza anitza

T

xakur Gorria sormen kolektiboa duela hiru urte inguru sortu zen, hasiera hartan autoedizioa lantzeko asmoz. Denboraren joanean, zabaltzen joan da taldearen lan esparrua eta egun, batez ere, testua eta irudia dituzte langai. Testua (gidoigintza, ipuingintza…) Ane Labaka Mayoz (1992) lasartearrak eta Nerea Ibarzabal Salegi markina-xemeindarrek (1994) lantzen dute, eta irudia (ilustrazioa, maketazioa, kartelgintza, animazioa…), aldiz, Mariñe Arbeo Astigarraga zumarragarrak (1992) eta Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarrak (1994). Gainera, zuzeneko emanaldi ezberdinak eta formakuntza saioak ere eskaintzen dituzte.

Artzek argitaratutako obra osoa bildu eta elkarren artean banatu zuten. Bakoitzari bizpahiru liburu irakurtzea egokitu zitzaion eta, hortik, poemarik esanguratsuenak edo gustukoenak hautatu zituzten, banaka. Ondoren, denak elkartu eta hortik nolabait elkarren artean josteko modua bilatu zuten. “Bere ibilbidean, Artzek izan zuen garai bat zeinetan bere sormen erritmoak ez zion uzten poemak patxadaz ordenatzen. Poemak lurretik eta etxean zehar barreiatuta izaten omen

zituen, osotasunari antolaketa egokia eman arte. Guk ere poemak horrelaxe ordenatu ditugu, lurrean ipinita, lotura posibleak hobeto ikusteko”, azaldu du Labakak. Poemak aukeratzerakoan, bakoitzaren ekarpenak mantentzen saiatu dira, “Artzeren obra guztiek gutxieneko presentzia bat izan dezaten ikuskizunean”. ‘TXORIA TXORI’ ABESTIA Sorkuntza kolektiboan oinarrituta, irudia eta testua landu baino, irun egiten dute, xehetasun eta esanahi guztiak ondo lotuz, emaitzari koherentzia eta kohesioa emateko. Horrela ikusten da egitasmoaren titulu eta azpitituluan –H-Artzetik: poesia musuzapietan–. “Emanaldian bertan zen-

tzua hartuko duen anekdota batetik dator azpititulua”, argitu dute. Izan ere, bere ikerketaren ostean jakin dutenez, Txoria Txori abestiaren hazia Donostiako taberna batean dago. “Taberna honetako jabeek beraien musuzapietan esaldiak jartzeko ohitura zeukaten, eta horietako bat Artzeri eskatu zioten. Berak poema bat idatzi zien. Gerora, Mikel Laboa joan omen zen taberna hartara, eta musuzapiko Artzeren testua hainbeste gustatu zitzaion, kantu bihurtu nahi izan zuen. Hortik sortu zen Txoria txori”, jakinarazi dute Txakur Gorria kolektiboko kideek. Ikerketaren ondorioz, Artzeren poemak era guztietakoak zirela jakin zuten. “Poesia bisuala, fonetikoa, kritika soziala, liburua objektu artistiko bezala aurkeztea, irakurlearen parte-hartze bilatzea…. Denetariko helburuak ditu Artzeren sorkuntza poetikoak”, nabarmendu du Nerea Ibarzabalek. Izan ere, poesia komunikazio bide bat dela argi dago. “Bere poemak irakurri ahala, uneoro jaso ditugu bere mezuak, batez ere bere sorkuntzaren bigarren arotik aurrerako lanetan. Gustura irakurri ditugu Artzek gizarteari, heriotzari eta bizitzari edota maitasunari buruz idatzitakoak”.

FITXA Zer: ‘H-Artzetik: poesia musuzapietan’ ikuskizuna Noiz: Martxoak 20, 19:30ean. Non: Bidebarrieta kulturgunea, Bilbo (Loraldia jaialdia). Nor: Malen Amenabar, Mariñe Arbeo, Ane Labaka, Nerea Ibarzabal eta Peru Galbete. Sarrera: Doan.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

08230. mapa: ‘rayo / ‘foudre’

• Oñestarri ageri da Bizkaian eta Gipuzkoan, ubelezko eremuan. Oinarritzat dauka oñestu hitza, ‘relámpago’ / éclair’. Bigarren elementua ‘-arri’ izatea lotu behar da sineste zahar batekin. Alabaina, oñestarriak lurra hunkitzen duen lekuan agertzen omen da bertute handiko harri bat. • Dünda Zuberoan baizik ez da erabiltzen. • Tximistaize eta aizetxar agertu dira Nafarroan.

Aroa gaiztoa delarik, tximista edo oinaztua ikusi ondoan, eta trumoiaren edo ortzantzaren leherketa entzun aitzin, gertatzen den deskarga elektriko handia nola deitzen den galdegin da. Adierazi hori ez da beti erraz bereizten. Horren froga da tximista, bereziki Gipuzkoan eta Nafarroako mendebalean, hitz bakarra dela bai ‘rayo’ / ‘foudre’, bai ‘relámpago’ / éclair’. Gauza bera gerta daiteke, Bizkaiko leku batzuetan iñeztu, inixitu edota justuri hitzarekin. Iparraldean, aldiz, ortzi eta ortzantz ager daitezke, nahiz ‘trueno’ / tonnerre’ ere adierazten duten. Bereizketa hori erraza ez izatea ez da bakarrik euskaraz gertatzen. Katalaneraz, adibidez, ‘llamp’ hitzak eta okzitaneraz ‘lamp’ hitzak bi adierak batean dituzte, nahiz Bartzelona aldean ‘llamp’ eta ‘llampec’ bereizten diren. ‘Foudre’ frantses hitzak ‘fulguram’ dauka iturri latinez. Gazteleraz ‘rayo’ nagusitu da latinezko ‘radio’ hitzean oinarrituz.

Bi multzotan sartzen dira erantzunak, batean hitz monosemikoak, bestean hitz polisemikoak. Monosemikoetan: • Airegaixto eta aidegaxto agertzen dira Nafarroako eta Nafarroa Behereko eremu batean, horiz mapan. Motibatua da aire gisa hartua delakotz eta gaizto, kalte ekartzen duelakotz.

Polisemikoetan: • Tximista, yusturi, iñazture, ortzi, ortzantz, ihurtzuri, ihurtziri, iñhazi, ühülgü. Tximista hitzak eremu sendoa hartzen du Gipuzkoako iparraldean, Nafarroako mendebalean eta Lapurdiko hegoaldean. Hitz horiek guziak erabiltzen dira ere edo ‘éclair’ /’ relámpago’ edo ‘tonnerre’/ ‘trueno’ adierazteko.

Ortzi hitzean ez ezik, ez dirudi beste erantzunetan euskarak pertsonifikazioa erabiltzen duenik.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.