Ortzadar 160619

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko ekainaren 15a. 599. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

XABIER GARATE “Elementu bizigabeak egiten ditut, norbait barruan sartzen denean bizia hartzen dutenak� -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Leku itxi batean sor daitekeena Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok Next Station egitasmora aurkeztu zuten ‘Puntu Koma’ websailaren ideia, eta irabazi egin zuten. Intriga eta drama uztartzen dituen sei ataleko telesail digitala ikusgai dago EITBren webgunean AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

II

MAJINAZIOA. Hori izan dute bidelagun Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo sortzaile gazteek Puntu Koma telesail digitala sortzerako orduan. Next Station egitasmora aurkeztu zuten buruan zebilkien ideia, eta finalisten artean egon ostean, haien ideia aukeratu zuten pantailara eramateko.

4K teknologia erabiliz ekoitzi den euskarazko lehen websaila da Puntu koma; hain zuzen ere, kalitate eta definizio aldetik maila altuagoa du. Guztira, sei atalez osatuta dago eta horietako bakoitzak hamar minutu irauten ditu. Lehenengo biak ikusgai daude EITBren webgunean. Ospitale bat. Ospitale bat eta telefono dei bat. Emakume bat ageri da lehen eszenan, ziztu bizian ospitalera sartzen. Arrate du izena. Haren semea gaixorik dago, ospitalean ingresatu berri koma egoeran. Ez hitz egin, ez mugitu. Ezer ez. Haren inguruan gertatuko da trama guztia eta ondoan izango ditu zenbait pertsonaia. Hala ekin zion telesail digitalak bere lehen kapituluari. EGONALDIA Sorzabalbere eta Rojo gazteek, berriz, liburutegi batean hasi zuten bidaia. “Ikasten geundela erabaki genuen parte hartzea, aurkezteagatik ez baikenuen ezer galtzen”, kontatu du Sorzabalberek. Esan eta egin. Gainontzeko partehartzaileen aurkezpen bideoak ikustean ez zuten uste finalisten artean egongo zirenik. Errealitatea, ordea, bestelakoa izan zen. Mezu baten bitartez jakinarazi zieten finalera iritsi zirela. “Momentu horretan esan genuen: Ai ama, non

Ezkerrean, ‘Puntu koma’ telesailaren fotograma bat; alboan, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo sortzaileak. NEXT STATION sartu gara!”. Haien ideiari buelta batzuk eman asmoz, gainontzeko finalistekin batera egonaldi bat egin zuten, Bilboko laborategi batean. Bide horretan, Joanes Urkixo gidoigilea izan zuten lagun gidoiaren lehen oinarriak ezarri ahal izateko. Besteak beste, gidoigintzaren gaineko azalpenak eman zizkien Urkixok. Sorzabalberek nabarmendu du hura esperientzia “ederra” izan zela: “Lanerako giro atsegina zegoen; izan ere, gainontzeko bi talde finalistekin harreman oso ona egin genuen”. Behin gidoi batek eduki beharreko puntuetako batzuk barneratu ostean, hura osatzeari ekin zioten bi gazteek. Izaskun Arandia gidoigile eta ekoizlearen tutoretzapean egon ziren, eta haren aholkuak baliagarriak suertatu zitzaizkien pentsatua zutenari aldaketa batzuk egiteko. “Hasierako ideia nahiko surrealista eta ia ezinezkoa zen, beraz, momen-

tuko errealitatera egokitu behar izan genuen”, azaldu du Sorzabalberek. Gidoigileak ez ezik, proiektuaren parte izan ziren beste hainbat kide ere. Sortzaileek finalistekin harreman ona egin zutela-eta, erabaki zuten “polita” litzatekeela haiek ere telesailean parte hartzea. “Finalista guztiei komentatu genien, baina uda zenez, askok ezin izan zuten”, nabarmendu du Sorzabalberek. Hala, Kepa Errasti izan da websailean parte hartu duen finalista bakarra. Horrez gain, zuzendari lanetan ere izan dute laguntza, Maru Solores zinemagilea izan baita proiektua zuzendu duena. Sortzaileek azaldu dutenez, haren esperientzia lagungarria egin zaie gehiago ikasi ahal izateko: “Ez geneukan inolako esperientziarik; Solores bezalako emakume batekin lanean jardutean pila bat ikasi dugu”. Horrez gain, azpimarratu dute lan-taldeko kideen % 60 emakumeak izan direla.

INTRIGA ETA DRAMA Sortu beharreko websaila umoretsua izatea zuten helburu, baina gidoiaren sorkuntzan aurrera egin ahala, aldaketak egin zituzten. Gidoien edizioan profesionalak diren zenbait kide izan zituzten laguntzaile, eta haiei esker konturatu ziren umoreak baino pisu handiagoa eduki zezaketela dramak eta intrigak. “Hasierako asmoa eraldatu zen, eta erronkatzat hartu genuen gure eskemetatik kanpo zegoen gidoi mota bat sortzea”, eman du jakitera Sorzabalberek. Izan ere, hark gaineratu du bi sortzaileei errazagoa egiten zaiela umorea sortzea. Hasierako asmoetan ere bazuten beste helburu bat: aniztasuna islatzea. Hala azaldu du Sorzabalberek: “Argi genuen errealitate ezberdinak batu behar genituela toki itxi batean, haien arteko interakzioak, erlazioak eta erreakzioak ikusteko”. Haren esanetan, errealitate ezberdin horiek

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Iker Azurmendi Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

azaltzeko pertsonaiak inguruan identifikatutako egoeretan oinarrituta sortu zituzten, baina bada salbuespenik: Arrate pertsonaia. “Hainbatek galdetu digute ea ama tradizional baten irudian oinarritu ginen, baina guretzako ez dago halako figurarik”, nabarmendu du Sorzabalberek, eta gaineratu du haiek asmatutako pertsonaia dela, inorengan oinarritu gabea. Egindako lanak eman du bere fruitua. Jaialdi ezberdinetara aurkeztu du ekoizle-etxeak egindako lana eta horietako batzuetan sariak irabazi ditu. Iñake Irastorzak ere eskuratu du sari bat; hain zuzen, Miami Web Feb jaialdiko Aktore Onenaren saria. Bien bitartean, ikusleek badute tramaren intrigaz gozatzen jarraitzeko aukera. Egingo dute topo ezustekoren bat edo besterekin. Finean, sortzaileek dioten eran, “hau hasi besterik ez da egin”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Testuingurua

Fikzioa 1. Basa

KK

ALEAN noizbehinka gertatzen diren topo-egite horietako bat izan zen. “Kaixo, zenbat urte, ondo zabiltza, gero arte, animo”. Gero, tabernan, hura nor zen galdetu zidan nirekin zihoanak. Istorio hau kontatu nion: Duela urte asko, 25 bat agian, Madrileko Chamartin geltokian nengoen, arratsaldeko lauretan ateratzen zen Talgo trena hartzeko zain. Han egun batzuk pasata etxera nentorren. Mutil hori inguratu zitzaidan, ez dakit ezagutu ninduelako, edo tren hura hartzen zuen jendearen artean asko euskaldunak izaten zirelako, eta bere egoera agertu zidan: kartera galdu edo lapurtu egin ziotela, ez dut gogoan, eta ea emango al nizkion 5.000 pezeta txartela ateratzeko. Nik eman egin nizkion, eta telefonoa eskatu zidan, behin Euskal Herrian dirua itzultzeko. Berehala heldu zion lagunak nik, nahita, solte utzi nuen hariari: “Eta? Deitu al zizun?” Segundo batzuk utzi nituen erantzunaren tartean, suspensearen gozamena luzatzeko, haren begiradan zer pentsatzen ote zuen susmatzeko. Deitu ote zidan? Edo ez? Ongi egin ote nuen, ala inozo jokatu? Bai, erantzun nion, handik aste betera deitu zidan, hartu genuen kafe bat eta dirua itzuli zidan. “Ondo egin

Miren Amuriza. Elkar.

“pitillo” deitzen ziren galtza eskas batzuekin, eta eztarri lakarrez ea euskalduna al nintzen galdetu zidan euskara amorfo batean. Bazirudien hamar egun lo egin gabe zeramatzala, eta dirua eskatu zidan tren hartako txartela erosteko. Lagunak berehala egin zuen salto: “Ez zenion emango, ezta?”. Galdutzat jotzen zuen diru hura, ematera iritsi banintz behintzat.

zenuen orduan”, deliberatu zuen berak. Gaua aurrera zihoan, gozo geunden jatetxean, eta joko bati ekin nion. Eta osagai berri batzuk sartuko banizkio kontakizunari? Adibidez: Gabonetan izan zen, duela urte asko, abenduaren 24a zen, eta Madrileko Chamartin geltokian nengoen Gabon gauerako etxera iristeko behar nuen Talgoaren zain. Hotz zen Madrilen, elur bustia hasi zuen gosaltzen ari nintzen bitartean, eta arratsaldeko lauretarako zurituta zeuden kaleak. Orduan mutil bat inguratu zitzaidan, abrigoa leporaino jasota, eta dirua eskatu zidan tren hura hartzeko. Lagunari begiratu nion, eta haren begietan Charles Dickensen ipuin bat ikusi nuen sortzen. “Emango zenion, ezta?”, atera zitzaion bihotzetik, gero dirua errekuperatu ahalko nuen edo ez pentsatu gabe. Apur bat makarragoa zen beste bertsio batekin egin nuen proba ondoren: Uda zen, Madrileko mobida ospetsuaren garaian, eta bi egun parrandan ibili ondoren Chamartin geltokian nengoen, lauretan ateratzen zen Talgo trena hartzeko zain. Tipo bat hurbildu zitzaidan, buruan gandorra zeukan, txupa ziztrin bat,

Istorioa berbera zen: ezezagun batek dirua eskatu zidangeltoki batean. Baina testuinguruak, istorioaren dekorazioak, sentimendu ezberdinak pizten ditu entzulearengan

Istorioa berbera zen: ezezagun batek, geltoki batean dirua eskatu zidan. Baina testuinguruak, istorioaren dekorazioak, sentimendu ezberdinak pizten ditu entzulearengan. Izan zitekeen Gay-en Harrotasun festatik zetorren norbait, emango genioke dirua? Izan zitekeen traje eta gorbatadun gazte bat, sinetsiko genioke ez zeukala dirurik? Izan zitekeen mozkortuta zegoen bat, ekidingo genuke dirua emanez gero ardotan gastatuko zukeela pentsatzea? Idazleok daukagun botere bakarra da irakurlearen sentimenduak manipulatzeko ahalmena, eta irakurleari geratzen zaion askatasun bakarra da ea istorioan ondorio guztiekin murgildu nahi duen ala ez, jakinda horrela soilik lortuko duela munduan den plazerik handienetako bat, norbaitek asmatu duen mundu bat erreala balitz bezala bizitzea.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

SAIAKERA

‘Jamaikako neska’

‘Izuen osteko gogoeta’

Joxemari Iturralde. Pamiela. 240 orr. 16 euro.

Susan Buck-Morss; itz.: Pello Agirre. Katakrak. 216 orr. 17 euro.

Eleberri poliedrikoa

Biolentzia, gure mugetatik harago ik h

Joxemari Iturralderen azken nobelak ‘Mila eta bat gau’-rekin antzekotasun handia du, bereziki, ahozko tradizioari dagokionean. Batak zein besteak kateatutako istorioak kontatzen dituen emakume bat dute protagonista. Iturralderen Xerazade partikularra Dafne Zorregieta Rondaall da. Urte luzez Mexikon bizi izan zen holandarra du ama eta aita, berriz, euskalduna. Dafne, aldiz, Luzea hirian jaio zen, Jamaikan. “Naziotasun likidoan” kokatzen du bere burua. Ez da hemengoa, ezta hangoa ere. Lauzpabost kontakizun luzek gorpuzten dute eleberria. Tartean oso laburrak direnak ere badira.

2001eko irailaren 11n Osama Bin Ladenek zuzendutako Al-Qaeda erakundeak New Yorken bihotza nola zartarazten zuen ikusteak eta horren aurrean izan ziren erreakzioen ondorioa izan zen “Thinking Past Terror. Islamism and Critical Theory on the Left” (2003) saiakera, non egileak biolentziaren eta izuaren gaineko gogoeta zabala egiten duen. Ordutik urteak igaro badira ere, liburuak gaurkotasuna duela iritzita, Pello Agirre Sarasolak ekarri du euskarara lana, Katakrak-en eskutik, “Izuaren osteko gogoeta. Islamismoa eta teoria kritikoa ezkerrean” izenburupean.

2. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

3. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

4. Derbia Joan Mari Irigoien. Elkar.

5. Rosa itzuli da Pako Aristi. Erein.

6. Jamaikako neska Joxemari Iturralde. Pamiela.

Ez Fikzioa 1. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

2. Moio, gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Miner. Elkar.

3. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

4. ...Eta segi aurrera Hainbat egile. Txalaparta.

5. Tretatxu, lapurren... Hector Ortega. Txertoa. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artisautza

XABIER GARATE ARTISAUA

“Espero dut erakundeek ikustea ondare oso bat dagoela, mantendu eta aberastu beharrekoa” Xabier Garatek (Irun, 1960) ia 40 urte daramatza buruhandiak, erraldoiak eta eszenarako askotariko sorkuntzak egiten. Artisau-lana da berea, pieza bakarrak egiten baititu, luzaroan irauteko sortuak AINHOA LORES

LL

ANEZ lepo harrapatu dugu Xabier Garate bere Irungo tailerrean, lan karga handiena Euskal Herriko jaietako denboraldian izaten baitu. Marrazkilari ona izaki, gaztetatik lan ugari egin ditu espezialitate honi loturik. 1982an, kaleko animaziorako elementuak eta antzerkirako mozorroak fabrikatzen hasi zen, baina denbora gutxira, erraldoi, buruhandi eta antzekoak sortzen ere hasi zen, eta horretan jarraitzen du orduz geroztik, Oiartzunen lehenik eta Irunen ondoren.

Nola ikusten duzu sektorea Euskal Herrian? Tira, nik inoiz ez dut sektoretzat hartu, konpetentziazko zerbait izango balitz bezala. Niretzako kale antzerki taldeen modukoa da, hau da, bakoitzak ezaugarri batzuk dituen produktu bat eskaintzen du eta gero jendeak erabakitzen du zein gustatu zaion gehien. Ez da produktu komertziala, artisau-lana baizik. 1982tik nabil honetan lanean eta estres handiko uneak izaten dira batzuetan; beste batzuetan, berriz, lasaiagoak, baina orain arte nahiko ondo bizitzeko eman dit.

Asko aldatu al dira kale ohiturak? Bai, eboluzio bat egon da, batez ere buruhandi eta erraldoien kasuan. Datuek diotenez, 1600. urte inguruan hasi ziren eta corpusaren prozesioetara oso lotuta zeuden. Zentzu horretan, asko aldatu dira, baina estetikoki eta formalki, ez hainbeste. Aitzina noblezia, erregeak… irudikatzen zituzten, baina diktaduraren amaierarekin eraberritze bat egin zen, herrikoiaren aldeko apustua eginez. Horrekin batera, herrietako pertsonaiak edo mitologiakoak berreskuratzen hasi ziren.

Laster Irungo San Martzial jaiak hasiko dira; zu bertakoa izanda, nolakoak izaten dira aurreko egun hauek? Guretzako jaietako denboraldi potoloa Urduñako Otxomaio jaiekin hasten dela esaten dugu eta urriko azken jaiekin, Basaurikoekin, bukatzen da. Jaiak, batez ere, udan izaten dira eta lanak aurretik eginda izan behar ditugu.

1982 urtean hasi zinela diozu, baina nondik datorkizu ogibide bihurtutako zaletasun hau eta nola ikasi duzu egiten duzuna egiten? Bitxia da kontua, berez ez dagoelako honi buruzko ikasketa berezirik, nahiz eta Arte Ederrak ikasten duen jendea egon eta gauza garrantzitsuak egin. Nire kasuan, txikitatik abilezia izan dut marrazketarako, modelatzeko… baina inolako formaziorik gabe. Hasi ginenean, herri kultura berreskuratzeko urteak ziren eta jende gehiagorekin batera kale antzerki talde bat sortzea erabaki nuen. Ikuskizunak sortzen hasi ginen eta konturatu ginen maskara bezalako elementuak egin behar genituela. Azkenean konturatu ginen egiten genuenak bizitzeko ere eman zezakela eta ogibide bihurtzea erabaki genuen. Talentu pixka batekin eta pertseberantziarekin, eboluzionatzen zoaz eta azkenean serioago eta formalago egonkortzen zara. Gustuko duzuna egiten baduzu, eta horretaz bizi bazaitezke, primeran.

Mitologia aipatu duzu. Buruhandi eta erraldoien kalejirak haurrei kultura transmititzeko beste modu bat ere badira, ezta? Hori da. Pertsonaia horiek berreskuratzeko beste modu bat da, eta gaur egun, gainera, ia ia telebistakoekin lehiatu behar dira. Eskatu izan didate Bart Simpson edo Disney-ren pertsonaiak egitea, baina ez dut egin nahi izan.

Batez ere, Euskal Herri mailan lan egitea gustuko duzu, ezta? Bai, bezeroa hurbil izatea gustatzen zaigu, tailerrera etorri eta lan prozesua ikus dezan, horrela bereziagoa izaten da eskatzen duten produktu horri buruz egin dezaketen ideia. Hau ez baita erruz egiten den produktu bat, gero leku guztietara bidaliko dena inolako loturarik eta estimazio zuzenik gabe. Orain, adibidez, Villabonarako zenbait lan egin ditugu, Lekeitiorako ere bai, eta gero, urte mordoa duten piezen konponketak egiten ibili gara.

Deigarria da Iruñeko kasua. Erraldoiak, buruhandiak, kilikiak... kalean ikusten ditugu, kalejiran, baina oroigarrien dendetako erakusleihioak ere betetzen dituzte, umeek eurekin jolasten dute. Guk txikitan tailerrera etortzen zirenen anekdota pila bat ditugu.Adibidez, ume horiek koskortu egin dira eta gaur egun erraldoiak daramatzaten konpartsetan ari dira, eta niri ere askotan ihes egiten zaizkidan xehetasunak gogoratzen dituzte: ze pertsonaia diren, nongoak, noiz egin nituen… Hauek figuratxoak oroigarri bezala egitea proposatu zuten, herrietako ikur bezala oparitzeko. Gomazkoak egiten hasi ziren,

Xabier Garate eta bere anaia Benito, Irungo ta


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artisautza

IRUN

umeek eurekin jolasteko eta, egia esan, harrera ona izaten ari dira, haurrek panpin bezala ikusten dituzte eta asko gustatzen zaizkie. Hori etorkizuna da, txikitatik gustuko badituzte hori barruan geratuko zaielako eta nagusitan gaur egun erraldoiak eramaten dituztenen lekukoa hartuko dutelako.

rekin gauza bera gertatzen zaigu; erraldoi bat zutik mantentzeko, adibidez, ez da nahikoa lau makil jartzearekin, ondo aukeratutako egurrarekin asto batzuk egiten ditugu. Lizar egurra, esaterako, malgua da eta, era berean, gogorra. Pausoz pauso hobetzen saiatzen gara eta egur batzuk beste batzuengatik ordezkatzen ditugu. Azken finean, bai teknikoki, eta bai estetikoki ere, kalitatezko produktua eskaini nahi dugu.

Diozunez, gainera, pieza hauek ez dira plaza batean jartzen diren estatua estatiko horien Horrelako piezak gainean eramateak bere zailmodukoak. Hori da. Askotan komentatu dut, erdi txantxe- tasunak ditu. Zer nolako ezaugarriak izan behar tan, guk figura estatikoak egiten ditugula eta dituzte eramangarriagoak izateko? kalera ateratzen dituztenek, berriz, animazioa Batez ere pieza bera orekatuta egotea, baina zen-tzuzko pisu batekin, eta bizia ematen dizkietela. erraldoiak ibilbide ona Antzerki herrikoi batekin izan dezan. Iruñekoek, adilotura handia duela uste bidez, 65 bat kilo pisatzen dut, honen funtzioa dute eta horrek ahalegin txotxongiloenaren fisiko handia eskatzen du, modukoa izan daiteke, bizia ikaragarri ondo dantzatematen zaie eta ikuskizunazen dituzte. Guk, berriz, ren parte dira, ez dago 25-30 kilo ingurukoak egigidoirik, ez dago antzerki Erraldoiak egiten ditut ten ditugu, horrek bizkorobra baten egiturarik, bai- biziraun diezadaten; tasun handiagoa eskaintna erritualetik asko du. Bes- hori da ideia, eta ez zen baitu. Erraldoiak eratalde, badago oso kontu gizarte kontsumista materako orduan talentu kurioso bat, lehen edozein honetako ‘erabili eta pixka bat izatea bilatzen musika piezarekin erralbota’ filosofia” dugu eta ez ia espezializadoiek dantza egiten zuten zio bat; azken finean, erraleta gaur egun aldiz, kalejidoiak dantzaraztea da helretarako propio sortutako burua. musika dago.

Eta zein izaten da kalejiretarako gehien erabiltzen den musika tresna? Erabiliena dultzaina da. Soinu potentea du eta espazio irekietan indarra hartuko duen musika tresna bat behar da. Txistua, danbolina edota trikitiarekin lagunduta ere joan daitezke. Nolakoa izaten da buruhandi edo erraldoi baten sortze prozesua? Egiten ditugun piezak bakarrak izaten dira. Modelatzeko buztinezko prozesua izaten da aurrena, gero poliesterra erabiltzen dugu laminatzeko, azalaren leunketa dator horren ostean eta, bukatzeko, azken margoketa. Buruhandi batekin 50 bat lan ordu eman ditzakezu. Luzaroan irauteko piezak sortzen dituzue. Bai. Noizean behin ukituak ematen dizkiegu. Duela hilabete batzuk, Oiartzunerako egindako pieza batzuk konpontzen ibili ginen, adibidez. Guk sortutako lehenengoetarikoak dira hauek. Irauteko eginak daude, beste gauza bat da ematen zaien tratua, noski. Pixka bat zainduz gero, asko iraun dezakete. Nik askotan esaten dut: erraldoiak egiten ditut biziraun diezadaten, hori da ideia eta ez gizarte kontsumista honetako “erabili eta bota” filosofia. Badira ordea, sutan erretzeko jaio direnak. Zer sentitzen duzu zure pieza bat erretzen ikustean? Helburu horretarako jaiotzen dira. Irunen, adibidez, inauterietan Zanpantzarrak bere zikloa du eta erreta amaitzen du. Baina tira, sukaldearekin lotzen dut pixka bat, hainbeste orduko sukaldeko lana, gero lau mokadutan jateko. Onartzen duzu, badakizu ez dela mendekua eta bere bizitzaren parte delako erretzen dela. Bere ibilbidea laburra da.

ilerrean, hainbat lanez inguratuta. IKER AZURMENDI

Erraldoien jantziak ere zuek egiten dituzue? Gaur egun, lan kopurua eta baldintzen arabera izaten da, orain jostun eta modista batzuekin lan egiten dugu. Garai batean guk geuk josten genuen dena, baina uste dut hobeto dela prozesuaren zati batean espezializatzea. Egurra-

Sortzen dituzuen pertsonaiak bakarrak direla diozu. Bada zuretzako berezia den baten bat? Zanpantzarrak, adibidez, hainbat gaiez modu ironikoan aritzeko askatasuna ematen dit; zentzu horretan, oso berezia da. Gero, egia esan, une bakoitzean egiten zauden pertsonaiaren gainean hainbesteko kariñoa jartzen duzu, azkenean denek daukate zerbait berezia. Urtero aldatzen duzue Zanpantzarraren janzkera. Aurten, adibidez, robotez mozorrotuta irten da kalera. Zeren araberakoa da aukeraketa? Ez dago irizpide zehatzik. Inguruan gertatzen denarekin pixka bat adi egotea da. Ingurumena, egoera sozialak… horiek izaten dira gaiak. Aldarrikatzeko edo salatzeko modua ere bada, beraz. Hori da. Asmoa eztabaida piztuta edo piztear dagoenean bistan jartzea da. Gaia umoretik lantzen dugu. Inauteriak, azken finean, oso serio izan daitezkeen gaiak ironiaz erakusteko baliagarriak izan daitezke. Pentsatu izan duzue tailerrak eskaintzea pieza hauek nola egiten diren irakasteko eta ogibide honi etorkizunari begira jarraipena emateko? Duela urte batzuk Aldundiaren bitartez maskarak egiten ikasteko tailerrak eskaintzen aritu nintzen. Oso ondo funtzionatu zuten, bazegoen jendea irtenbide bat ikusi ziona. Urteak pasatu dira ordutik, eta orain espero dut erakundeek ikustea ondare oso bat dagoela, mantendu eta aberastu beharrekoa. Jaietan buruhandiak eta erraldoiak ikusi daitezke, baina badirudi oso jende gutxik dakiela zer eta nor dagoen guzti horren atzean. Bai, herri bakoitzaren nortasunaren parte dela aitortzea nahiko genuke, eta horrekin batera, mantendu beharreko ondarea dela ikusaraztea. Pena izango litzateke desagertzen uztea. Erakunde publikoek ondare horren aldeko apustu sendoa egin beharko lukete.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Streaming sistema ote da etorkizuna? Stadia da Googleren apustua bideo-jokoen munduan. Streaming bidezko zerbitzua izango da, eta emango du zeresanik URTZI ODRIOZOLA (www.gamerauntsia.eus)

D D

UELA gutxi aurkeztu digute ziur aski bideo-jokoen industria eraldatuko duen produktu berria, Google Stadia izenekoa. Plataforma edo jokatzeko moduari buruz ari natzaizue. Sinpleki esanda, Googlek bideo-jokoak streaming bidez edonoren eskura jarri nahi ditu. Jokatzeko, beraz, pantaila bat, aginte bat eta ziurrenik aparailu txiki eta merkeren bat baliatu beharko duzu. Hortik aurrera, ahaztu kontsolak, ordenagailuetako txartel grafiko indartsuak eta abarreko ekipamenduak erosteaz. Konektatu eta Stadia plataforman egongo den katalogoko edozein jokotan jolastu ahal izango duzu. Jokoak beharrezkoak dituen prozesamendu eta grafikoen kalkuluak, beraz, Googleren kontura. Abantailak bistakoak dira, noski. Bideo-jokozale askok espero genuena zen, izan ere, ez da makala pla-

taforma honek dakarren aldaketa. Hogei minutu eskaseko aurkezpenean, hala ere, uste baino sekretu gutxiago azaleratu zituzten. Aurreko batean ikusi genuen zuzenean nola jolas zitekeen inongo konexio atzerapenik gabe AAA motako joko batean, hasi telebista pantaila, ordenagailu eta baita tablet edota mugikor batean ere. Oraingo honetan honelako beste erakustaldi bat espero genuen, aurreratuagoa, serioagoa agian… baina plataformaren katalogoan aurkituko ditugun jokoen zerrenda bat, zein konexio beharko genukeen eta prezio desberdinak besterik ez zituzten agertu. HAINBAT JOKO Horrela bada, hasieratik egongo diren jokoak honako hauek dira: Destiny 2, DOOM Eternal, The Crew 2, Get Packed, GRID, FM, Power Rangers Battle for the Gid, Mortal Kombat 11, Farming Simulator 19, Elder Scrolls Online, Darksiders Genesis, Trials rising, Wolfenstein

Young Blood, Baldur’s Gate 3, Just Dance, Shadow of the Tomb Raider, Dragon Ball Xenoberse, Thumper, FFXV, Ghost Recon Breakpoint, Rage 2, The Division 2, Samurai Showdown, Metro Exodus eta Assassin’s Creed Odyssey, besteak beste.

tzen den baxuena. 720p eta 60-FPSko irudi kalitatea lortuko zenuke horrela. Aldiz, 35Mbps-rekin 4K eta 60-FPS-ko bereizmena. Pertsonalki, horrelako kalitatea emateko konexio oso baxuak exijitzen dituela iruditu zait. Halere, probatu egin behar, eta ikusi mozketak suertatzen diren edota agindua ematen dugunetik irudia begietara iristen deneraino erantzun denboretan atzerapenik dagoen. Baina esandakoa betetzen badute, ederto.

Prezioari dagokionez berriz, Stadian jolasteko 3 modu egongo dira. Alde batetik, Stadia Pro izenekoa, non, hilero 10€ inguru ordainduta, nahi adina eta nahi den joko ezberdinetan jokatzeko aukera egongo den. Ondoren, Stadia Founder’s Edition delako bat ere egongo da, 129€an aginte bat, jokoak telebistan ikusteko Chromecast bat eta zure lagun bati 3 hilabetez Stadia Pro kontu bat oparitzeko aukerarekin. Eta, azkenik, Stadian harpidetzarik egin gabe, joko solteak erosteko aukera ere egongo omen da. Azken aukera honekin joko hori, “betirako” zurea izango litzateke.

IRAULTZA Ikusten denez, bideojokoetan jokatzeko modua irauli dezakeen teknologia izango da honakoa. Ez inolako hardware berezirik beharko ez duzulako bakarrik –irudikatu 4 urtetik behin kontsola berri bat erosi beharrik ez izatea–, baizik eta Internet konexio duin bat duen edozein lekutatik jokatzeko aukera ematen duelako. Gainera, harpidetza sistemarekin, jokoen industrian eta tarifetan ere eragin dezake. Zer egingo dute, kontsola propioetan oinarritzen diren Nintendo bezalako etxeek? Hauek ere Streaming sistemara batuko dira? Etorkizunak esango du.

Konexioari dagokionez, berriz, 10Mbps-ko abiadura da gomenda-

Abantailak azaleratu ditugu, baina, euskal bideo-joko zaleon artean

eztabaida sutsua piztu da gai honen inguruan. Izan ere, jokoen jabetzat Google bezalako enpresa bat izateak bere kalteak ere baditu. Zer gertatzen da jokoak moldatzea gustuko duten zaleen artean? Edo adibidez, Game Erauntsia bezalako elkarte batek jokoak itzultzeko aukerarik izango luke? Nola egin hori jokoen fitxategirik eskuan izan gabe? Eta Stadia pikutara badoa, zer gertatuko litzateke erositako jokoekin? Gure jokoen bilduma egun batetik bestera galtzeko arriskua legoke. Eta kontsolek eskaintzen duten xarma hori? Bilduma zaleen galera litzateke. Aspalditik dakigu Google ez dela santua eta edonolako datu mordoa pilatu, estatistikak atera eta hirugarren enpresei saltzeko ohitura daukala. Teknologia gauza ederra da onerako erabiltzen denean, baina kontuz ibili beharko dugu aurrerantzean emango dituzten pausuekin. Gure komunitatean denetik daukagu, betiko kontsola eta tramankulu zaleak, guztia Googleren esku jartzeko prest daudenak eta tarteko zerbait hobea dela pentsatzen dutenak. Eta zuk zer uste duzu: streaming sistema ote da etorkizuna?

Nobedadeak: ‘Crash Team Racing: Nitro Fueled’ Bere garaian PSX-erako atera zen jokoaren erremasterizazioa. Mario Kart joko sagaren esentzia zuzenean jasotzen duen jokoaren bertsio berrian grafiko hobeak, musika eguneratua, eta betiko pertsonaia eta zirkuituak daude. Online jokatzeko aukera ere badu. (PS4, Xbox One, Switch).

‘Samura Shodown’

‘Stranger Things 3’

‘Dragon Quest Builders 2’

SNK-k 1993. urtean abian jarri zuen saga mitikoaren joko berria. Eguneratutako grafiko ikusgarriez aparte, 16 jokalariren artean (13 klasiko eta 3 berri) aukeratzeko parada izango dugu. Betiko mekanika eta jostagarritasuna mantendu arren, mugimendu berriak ere sartu dituzte, adibidez. (PS4 eta Xbox One).

Netflix-eko telesail arrakastatsuan oinarritutako jokoak argia ikusi berri du. 16 bit-eko estiloko grafiko retroak izango ditu. Jokoaren izenak aurreikusten duen bezala, telesailaren 3. denboraldiko gertaerak kontatuko dira bertan eta jokoan zehar 12 protagonista ezberdin kontrolatu ahal izango ditugu. (PS4, Xbox One, Switch).

Dragon Quest joko saga famatuaren ‘spin off’-ak edo bigarren zatiak uztailaren 12an ikusiko du argia. Joko honetan, Minecraften estilora, ‘crafting’ egitea (materialak sortzea), eraikitzea eta materialak kudeatzea dira helburu. Nobedade moduan, itsas mundua ere deskubritu ahal izango da. (Ps4, Switch).


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

LEGAZPI

BB

ADIRA ekintza, proiektu zein bizitzaren beraren norabidea guztiz aldatzen duten gertakariak, onerako edo txarrerako norbanakoen emozioetan berebiziko eragina dutenak. Horrelako astindu baten ondorio da, hein handi batean, Agurtzane eta Ion Elustondo anai-arreben bigarren lana. “Oso denbora gutxian bi zartako garrantzitsu hartu ditu trikiti munduak, eta oro har, euskal kulturak: Kepa Junkeraren sustoa abenduan eta Lajaren heriotza urtarrilean”. Pasaden urtarrilaren 12an zendu zen Iñaki Garmendia Laja trikitilari azkoitiarra, urte askotako ibilbidearen ondoren. Elustondok irakasle izan zuen Laja eta hurbil jo zuen haren heriotzak. Era berean, iktus batek jo zuen Kepa Junkera iazko abenduan eta apurka-apurka ari da osatzen gaixoalditik. Argi hitz egin du Agurtzane Elustondok (Legazpi, 1975) barrenak mugitu zizkioten bizipen horien inguruan. “Egoerak erabat norabidetu du diskoa, ildo horrek eragin zuzena izan du edukian”. Izan ere, notizia horiek ezagutu ondotik ekin zioten trikitilari legazpiarrek bete-betean proiektuari. Orotara hamasei pieza biltzen ditu Bizirik dauden eskuak diskoak, hamar soinu eta pandero hutsez, eta beste sei instrumentu ezberdinek lagunduta, “jantziagoak”. Denetik dago abestien artean: launa arin-arin eta fandango, porrusalda eta trikitixa bana (betiko esentziari dagokionez) eta balsa, boleroa edota mejikana bat, diskoa osotzen. Izenburuari dagokionez, aldiz, lehen kantuko esaldi bat baliatu dute lana izenpetzeko: “izoztuak baina ez ahaztuak, bizirik dauden eskuak”. Hala dio diskoa irekitzen duen balsak eta, ondorioz, Bizirik dauden eskuak (Elkar, 2019) kantutegiaren azalak. Hasieran Laja maisua buruan zutela ondu zuten kantua, baina mezuak orokorragoa izaten bukatu du. Trikiti munduari nolabaiteko ekarpena egin diotenentzako omenaldi bat nahi du izan bildumak; jada hemen ez daudenei. Baina, era berean, egun dihardutenei ere keinu

Ez daudenengatik, daudenengatik bezainbeste Agurtzane eta Ion Elustondo anai-arrebek ‘Bizirik dauden eskuak’ bigarren diskoa plazaratu dute. Betiko trikiti doinuak moldatuz sortu dute lan berria UXUE GUTIERREZ

Agurtzane eta Ion Elustondo anai-arrebak. GAIZKA PEÑAFIEL

zeuden kantuak hartu eta soinuarekin jotzen zituzten, dena “buruz”; kantua entzute hutsarekin birsortzen baitzuten melodia. “Pieza bat entzun eta gero soinuaren galbahetik pasatzen zuten, hor lanketa handi bat dago, artelan bat da kasik”. Hori oinarri hartuta sortu dituzte abestiak Elustondo anai arrebek. Kantu originalak topatzen ahalegindu dira, baina bilaketak fruitu handirik izan ez duela-eta, “intuizioz” jokatu dute kanta hauen “transmisio lana” egiteko. Soinuaren doinuen eran, panderoa ere balioan jartzeko ahalegin berezia egin dute, kasu batzuetan bi pandero erabiliz. “Hasieran erromeriak pandero hutsez egiten ziren”, eman du jakitera Agurtzanek. Pandero jotzaile ezberdinek hartu dute parte proiektuan: Xabier Berasaluze Leturia, Jose Maria Santiago Motriku eta, nola ez, Ion Elustondo berak. Kriskitinen erabilera izan da trikitiaren hastapenei keinu egiteko erabili nahi izan duten beste elementu bat. Ezezaguna zen datu bat argitara atera dute, Leturiaren laguntzaz. “Hark esan zigun fandangoetan bezala arin-arinetan ere erabiltzen zirela krisktinak. Ezagutza hori ahanzturan gera ez dadin, belaunaldi berriei transmititu nahi diegu”. Horregatik, Leturiak berak jarri dizkie kriskitin doinuak piezei.

egin nahi dio. “Denei egin nahi diegu erreferentzia, zendu direnak eta oraindik bizirik dirautenak. Azkenean, gu hemen baldin bagaude, hein handi batean, eurei esker da”.

doinuz beste askok: Michel Longaron (bateria eta perkusioa), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Gurutz Bikuña (gitarra akustikoa) eta Xabier Zeberio (biolina), kasurako.

Diskoan artista ugariren laguntza izan dute, bakoitzak bere txokotik lanaren osotasunari bere alea jarriz. Hitzen bidez batzuek: Xabier Amuriza, Nerea Elustondo ahizpa-arreba eta Jon Sarasua, besteak beste. Eta

ATZEKOZ AURRERA Estiloan antzinakoa eta gaurkoa uztartu dituzte, disko “betea” sortu nahian. Batetik, solteko piezak lehengo erara jotzea erabaki dute, izan zirenei keinu eginez. “Tonalitate altuko soinua eta

perkusio hutsez grabatu ditugu piezak, bozgorailurik eta teknologiarik ez zegoenean hori baitzuten modu bakarra ondo entzuteko”. Denak dira, baina, aurrez sortutako kantuen bertsioak. Hamar Martin Aginaldek moldatu ditu eta beste sei Agurtzane Elustondok berak moldatuak dira. Kasuren baten ere “bertsioen bertsioak” egin dituztela azaldu du Elustondok. Bada, garai bateko trikitilariek unean modan

ALAITASUN MALENKONIATSUA Tradizioz musika alaia da trikitia eta herri guztietako plazak giroz jostea du eginkizun nagusi. Agurtzane Elustondok ohartarazi du, baduela beste sentimendurik pizteko gaitasuna ere. “Alaia da diskoa, baina aldi berean nostalgiaz betea. Trikitixak badu ahalmen hori; poztu eta hunkitu egin dezake aldi berean, eta hori da guk transmititu nahi izan duguna”. Eta lan hori aurrera ateratzeko iraganeko soinuak baliatzea iruditu zaie egokiena Elustondo anai-arrebei: “Transmisio lanarekin jarraitu nahi dugu; aurretik egon direnei doinuak eskaini erreferente izan direlako eta itsasargi lana egin dutelako ondoren etorri garenontzat”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

31040 mapa: ‘caserío’ / ‘ferme’

Hiritik kanpo eta laborantzari emana den etxearen izena ageri da mapan, lau forma nagusitan: Iparraldean, laboari etxe; Nafarroako parte handi batean, borda; Nafarroako beste parte batean, Gipuzkoa osoan, eta, kasik, Bizkaiera osoan, basarri edo baserri. Eremu txiki batean, Bizkaian, aldeaetze hitza erabiltzen da. Erantzunek erakusten dutenaren arabera, irizpide bat baino gehiago ageri da izendapen horietan: • etxe-izena agertzea ala ez: borda, basitxe eta baserri • non kokatua den: (bas-, -herri, aldea-), zertarako den • norena den: laborari. Iparraldean hitz konposatu gardena erabiltzen da: laborari-etxe. Iturrian latinezko laborare dago. Lehenik, esanahi zabala zuen, “nekez lan egin, indarka lan egin”. Gero, lur-lanari egokitu zaio esanahia. “Nekazaria” nekez ari den bezala, “laboraria” ere lan dorpeetan dabilela salatzen du hitzaren iturriak. Nafarroan ageri den borda hitzak ez du zentzu gutxiesgarririk, ezen, aldiz, Iparraldean borda deitzen dena abereen -tegia da edo jabearena ez den etxea; hots, bigarren mailako eraikina. Hain zuzen, etimologiaren aldetik aleman zaharretik dator: bort, borda eta “ohol”, “taula”, “taulazko etxea” da esanahia. Borda hitzak ez du gaur halakorik adierazi nahi eta guztiz ongi egina den etxea izendatzen da horrela. Taulaz izan gabe, etxea harrizkoa eta sendoa da.

Basarri (Gipuzkoan, gehienik) eta baserri hitzak deigarri dira. Etxe hitza ez da ageri salbu baserri-etxe Bizkaiko leku batzuetan. Etxe horrek zein funtzio duen ere ez da ageri (nekazaritzako etxea). Lur-lana, ordea, ez du aipatzen. Aldiz, non kokatua den bi aldiz adierazten du, baso eta herri hitzen bitartez. Kontuan hartu behar da gaur egun Iparraldean baserri hitzak zer esan nahi duen; elizatetik, herri-bihotzetik, urrun dagoen etxe-multzoa. Gipuzkoan, aldiz, mapa honetan ikusten den bezala, etxe bakar baten izena da. Basotik hurbil edo basoan egoteak hiritik urrun izatea dakarkio baserriari. Baserria ezin da hiri erdian izan. Bigarren elementua den herri hitza ezin sar daiteke gaurko adieretan bakarrik. Lehenik, herri bat lurra da, eremu bat da: hilerriak hilen lekuak dira, sugeterri suge asko duen lekua da. Baina, ondotik, beste adiera bat ere hartu du hitzak: hiri hitzaren zentzua. Berrikiago, leku berezi batean egoten diren biztanleen multzoa ere herri bilakatu da. Mapa honetan ikusten da herri hitzaren adiera berriak ez direla bali: herri elementuak hiritik kanpoko lekua, basotik hurbileko lekua adierazten du.

Aldeaetze Bizkaian ageri da: aldea hitza arabieratik heldu da, zeinetan elizatetik bazter dagoen etxe-multzo bat adierazten baitu. Etxe-multzo izatetik etxe bakarra izatera gertatu zaio aldeaetze izenari. Bigarren elementuak, etze elementuak, lotura egiten du basitxe eta laborari-etxe izenekin.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.