Ortzadar140919

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko irailaren 14a. 607. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

HELENA BAYONA Zazpi emakumek ijitotasuna bizitzeko duten era aztertu du ‘Romipen’ dokumentalean -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

kirola

BOLIBAR

Frontoietan izan zirela ez ahazteko Pilotan aritu ziren emakumeen historiaren errepasoa eta omenaldia da ‘Emakumea eta euskal pilota’ erakusketa. Urriaren 27ra arte egongo da ikusgai, Bolibarko Simon Bolivar museoan JONEBATI ZABALA

II

A 70 urtez, emakumeak Estatu mailako zein nazioarteko frontoietako protagonistak izan ziren. Historiaren zati hori hain ezaguna ez den arren, 1917tik 1980ra modu profesionalean aritu ziren milaka erraketista horien presentzia aldarrikatu nahi dute Emakumea eta euskal pilota erakusketaren bitartez. Bolibarko Simon Bolivar museoan dago ikusgai, urriaren 27ra arte, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erakusketa Ibiltariak programaren baitan.

Betidanik izan dira hor

A

rantxa Pereda komisarioak dioenez, “emakumea eta frontoia, betidanik izan dira hor”. Jokalari asko nabarmendu ziren erraketa jokoan eta horietako batzuk ekarri dituzte gogora erakusketan: Eugenia Iriondo ‘Eibarresa’ edo ‘La Bolche’; María Antonia Uzkudun ‘Txikita de Anoeta’; Agustina Otaola; Eladia Altuna ‘Irura’; Mª Luisa Alberdi; María Carmen Lasagabaster ‘Amaia’; Gloria Agirre ‘Txikita de Aizarna’; Lucia Areitoaurtenea; Beraza ahizpak (Julita, Mari eta Milagros); Conchita Bustindui, Olga Cazalis; María Luisa Senar; Rosa Soroa; Miren Uzkudun ‘Asteasu’; Justina Arenaza ‘Vasquita I’ eta bere ahizpa Maria ‘Vasquita II’.

Emakumea eta euskal pilota 2013an aurkeztu zen lehenengoz Gernikako Euskal Herria museoan, Felicitas Lorenzo zuzendariak erraketista izandakoen “kontakizun bizia” jasotzeko premia ikusi eta proiektua abian jarri ostean. Arantxa Pereda komisarioak modu berezian gogoratzen du proiektua: “Pilotan jokatu zuten emakume horiekin zerbait egin beharra zegoen. Oso informazio gutxi zegoen euren inguruan eta horietako batzuk oraindik bizirik zeuden, baina jada oso adinekoak ziren. Premia bat zegoen erakusketa hori egiteko, lekukoak desagertu egingo baitziren, eta kontakizun hori protagonistengandik jasotzea ezinbestekoa ikusten genuen erakusketarako”. Hala, sasoi hartan pilota modalitate horretan profesional izandako emakumeei omenaldia egin nahi die erakusketak, baina batez ere, “memoria berreskuratzea” du helburu, emakumeek frontoian izan zuten parte-hartzea eta presentzia “ahanzturan gera ez dadin”. Bizkaiko zein Gipuzkoako erraketista ohiekin harremanetan jartzea lortu zuten arduradunek eta, euren oroitzapenetan arakatuz, garai hartako irudi bat osatzen hasi ziren, lan samurra izan ez bazen ere. “Senideek ere esaten

Erraketisten janzkeraren bilakaera ikus daiteke erakusketan. ORTZADAR

ziguten: ez pentsa amak horri buruz askorik kontatzen duenik, orain ari gara gauza gehiago jakiten. Apaltasun apur bat ere erakusten zuten kasu batzuetan, ez zuten ulertzen gaiak izan zezakeen interesa: nola kontatuko dizut hori? Oso hurbilekoa izan zen esperientzia, euren oroitzapenak kontatu zizkiguten, sentipenak, pilotalekuan bizitakoak…”, kontatu du komisarioak.

emakumeek profesionalki jokatu zezaketela, eta horretarako, frontoiaren neurriak, erraketa eta pilota egokitu zituen. “Berak sortu zituen erraketisten lehenengo eskolak. Hamahiru eta hamalau urte inguruko neskak fitxatzen zituzten, nahiko azkar ikasten zuten jokatzen, sei bat hilabeteren buruan partida profesionalak jokatzeko prest zeuden”, azaldu du Peredak.

kronologikoa bere erara aurkeztu du. Bigarren atala Tanto kopurua da, eta bertan erraketisten mundua frontoietan nola hedatu zen jaso dute. “Bitxia da, erraketistak Euskal Herrikoak ziren arren, frontoi arrakastatsuenak Estatuan edo Ameriketan zeuden”. Protagonistak ezagutuko dituzte bisitariek, euren entrenatzeko modua, zer lorpen izan zituen bakoitzak…

Erraketistak oso gazte hasi ziren jokatzen eta frontoietatik aldendu ostean euren bizitzak guztiz aldatu zirela kontatu du Peredak: “pilota uzterakoan, euren bizitzek beste norabide bat hartu zuten, gehienek familia bat sortu zuten, batzuek negozioak.... Hor egon ziren eta jokatu zuten, baina ez zuten sentitu historiaren parte zirenik. Inork ere ez zien horri buruz gehiago galdetu”.

HIRU ATAL Sakea, Tanto kopurua eta Kantxa, jatorrizko erakusketako hiru atal daude Simon Bolivar museoan ikusgai. Sakea izenekoan, pilotaren jatorria topatuko dute bisitariek: erraketa, emakumeentzat frontoiko espazioa nola sortu zen… “Estilo ezberdina zen, tenis piloten ordez larruzkoak erabiltzen hasi ziren, eta aldaketa hura zela eta, soka sendoagoak behar zituen erraketak. Frontoia ere laburragoa izanik, pilotak hartzen zuen abiadura handiagoa zen”. Jokalarien janzkeran ere aldaketak egon ziren, batez ere gonen luzeran. Mercedes de Miguel diseinatzaileak ere parte hartu du erakusketan, eta zazpi iruditan, erraketisten janzteko moduaren bilakaera

Azkenik, frontoiak geografikoki kokatu dituzte Kantxa-n. Erraketistentzako lehen pilotalekua Madrilen zabaldu zen, 1917an, Cedaceros kalean. Euskal Herrian Bilboko Euzkel-Jai eta Donostiako Gros pilotalekuetan baino ez zen jokatu erraketa jokoan. Ameriketan jokoak izugarrizko arrakasta izan zuen eta pilotaleku askotan, hala nola, Kubako La Habana-Madrid edo Mexikoko Metropolitano pilotalekuetan jarraitzaile sutsu ugari izan zituen. Arkitekturari dagokionez, frontoiak leku interesgarriak ziren, gero, hotel eta zinema bilakatuko ziren horietako asko, baina garai hartan, arkitekto entzutetsuek parte hartzen zuten frontoien eraikuntzan.

Erraketa jokoak 60 urte baino gehiago iraun zuen arrakastatsu. Ildefonso Anabitarte zesta-punta jokalari ospetsu eta pilotalekurik garrantzitsuenen enpresaburua izan zen Atlantikoaz beste aldean zabalkundea lortu zuena. Hark pentsatu zuen

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Jose Mari Martinez Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko irailaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Distantziak eta hitzak

Fikzioa 1. Basa

TITULUA: ‘ATZERRIAN’

EGILEA: NEREA BALDA

ARGITALETXEA: PAMIELA

Miren Amuriza. Elkar.

2. Fakirraren ahotsa

GG

ETXOKO Kultur Etxeak estreinakoz antolatutako Ramiro Pinilla nobela laburren lehiaketa irabazita iritsi da plazara Atzerrian, eta harekin batera idazle berri bat, Nerea Balda irurtzundarra. Euskal literaturan eta kulturan sarri hartu da atzerria (eta erbestea, eta deserria) gai literario gisa, batzuetan haren esangura politikoan, bestetan kokagune gisa, eta gehienetan sinbolismoz betetako espazio gisa. Baldaren eleberriaren izenburuak ez dio gezurrik barruan dakarren narrazioaren edukiaz: atzerrian, Londresen, bizi den neska euskaldun gaztea, lanbidez itzultzaile-interpretea du protagonista, erakunde inportante batean lanpostua lortu berri duena.

Atzerria ez da kokaleku soila hemen, baina ez espazio geografikoak nobelan protagonismoa hartzen duelako (demagun, Irati Elorrietaren Neguko argiak ederrean Berlinek hartzen zuen bezala), ezpada atzerria batez ere pertsonaia nagusiaren barneegoeraren metafora bat delako, liburu osoa zeharkatzen duena, hainbat esanahi hartuz: askatasunaren eta ezezagunaren bilaketarena hasieran,

Harkaitz Cano. Susa.

dak idazketari buruzko hainbat gogoeta interesgarri: plagioaz eta originaltasunaz, egiletasunaz, itzultzearen eta birsortzearen arteko mugez, besteren artean. Aldika sinesgarritasunak herren egin didan arren, interesatu zaizkit pasadizo eta hari narratibo horiek, eta, lehen nobela idatzi duen egileaz ari garela aintzat hartuta, ezin izan dut saihestu kontakizuna metanobela gisa irakurtzeko tentazioa: itzultzetik, irakurle izatetik literaturarekiko pasioa berreskuratzeko egile izatera (ia nahigabe) jauzi egiteaz ere badihardu-eta, nobelak.

bakardade, isolamendu eta distantziarena ondoren, baita noraezarena ere. Kontakizun labur hau, izan ere, gertaeren segidan eta intriga narratiboaren gainean baino, zenbait ideia eta kezkaren gainean dago eraikia, eta hala pertsonaiak eta ekintzak zenbaitetan ideia horien narratibizatzea dira. Esango nuke horrek berak kalte egiten diola batzuetan nobelari, eta arnasa kentzen diola kontakizunari, esplizitatu egiten baitu, izenburutik beretik hasita. Atzerriaren kontzeptuarekin batera, hizkuntzaren eta literaturaren inguruko kezka da liburuaren bigarren habe nagusi bat. Hitzekin, hizkuntzak mundua izendatzeko duen gaitasunarekin xarmatuta dago protagonista, horrek eraman du itzulpen ikasketak egitera, baina behin postu finkoa lortuta, halako hustasun batek hartu du, eta horrek eraman du bat-batean Sarah Bloom fikziozko idazlearekin obsesionatzera, haren urratsak jarraitzera, testuak itzultzetik nolabait testuen egile bihurtzera. Harreman obsesibo horren bidez, eta bigarren mailako beste pertsonaia eta gertakari batzuk tarteko, nobelaratzen ditu Bal-

Atzerriaren kontzeptuarekin batera, hizkuntzaren eta literaturaren inguruko kezka da liburuaren bigarren zutabe nagusi bat

‘Julien Vinsonen hegaldia’

‘Aire ikusezina’

Patxi Zubizarreta. Alberdania. 160 orr. 16 euro.

Protagonistarena da kontakizunaren hari sendoena, baina bigarren mailako pertsonaiek ere badute interesik, nahiz eta zertzeladetan geratzen diren askotan, laburtasunak hartaratuta. Protagonistarena da ahots nagusia ere, baina harekin tartekatzen ditu idazleak bestelako ahotsak ere, testu apokrifoak eta txandatzen diren narratzaileak. Horrela lortzen du narrazioak erritmoari eustea, intriga narratibo handirik behar izan gabe. Eta emaitza, borobila izan gabe ere, atseginez irakurtzen den nobela laburra da.

ZALDI EROA ANTZERKIA

Miren Agur Meabe. Susa.

4. Atzerrian Nerea Balda. Pamiela.

5. Superpatata 1 Artur Laperla. Bang.

6. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

3. Hezurren erretura

Oier Guillan. Algaida. 104 orr. 12euro.

Euskarari so, globo batetik

Ikusezintasunaren elkartasuna

Munduan askok bezala, ‘cool’ edo exotikoa zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitatean. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843-1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian. Patxi Zubizarretak ikerlari berezi horren begietatik egiten du gure hizkuntzaren gaineko gogoeta.

Erri izeneko zine akomodatzaile bat “Aire ikusezina” filmaren proiekzioa eten eta publikoari hitz egiten hasi zaio: “Uste dut ikusezina naizela, esan dit gaur nire amak”. Erriren ama desagertu da, eta horregatik galdeketa bati egin behar dio aurre: bera da desagerpenaren arduraduna, edo benetan da ikusezina bere ama? Norbait begiratzeari uzten diogunean hasten da pertsona hori ikusezina izaten. Erriren amaren ahotsetik belaunaldi gatazkez, amets galduez, emakumeez eta haien semeez egin du gogoeta Oier Guillanek Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria jaso duen lan honetan.

2. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

3. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

4. Moio. Gordetzea... Kattalin Miner. Elkar.

5. Guztiok izan beharko genuke feminista Chimamanda Ngozi. Xangorin. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

HELENA BAYONA ZINEGILEA

“Ez dago ijito izateko modu bakar bat, ezta emakume edo feminista izatekoa ere” Zuzendari iruñarraren bigarren lana da ‘Romipen’, zazpi emakume ijitorekin edukitako elkarrizketetan oinarritutako dokumentala. Estereotipoetatik at, aniztasunaren eta aberastasunaren aldarrikapen kantua da lana ETXAHUN GONZALEZ

‘Mordiendo el aire’ (2017) dokumentalaren segida da ‘Romipen’ (2019). Alboan, Helena Bayona zuzendaria; goian, hainbat fotograma eta filmatze une. JOSE MARI MARTINEZ

H H

ELENA Bayona zuzendari iruñarrak bere egiten ditu Romipen dokumentaleko elkarrizketatu batek esandakoak: “Ez dago ijito izateko modu bakar bat, ezta emakume edo feminista izatekoa ere”. Norberak ijitotasuna bizitzeko duen era, horixe da Romipen, Gaz Kalo Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federaziorekin elkarlanean Bayonak egin duen bigarren lana. Euren artean oso ezberdinak diren zazpi emakume ijito elkarrizketatu ditu Bayonak, autokritikarako eta hausnarketarako gonbitea luzatuz. Zuzendari iruñarrak aitortu du harreman estua sortu duela dokumentaleko protagonistekin eta horrek konfiantzan oinarritutako elkarrizketa sakonak eta ezberdinak edukitzera eraman duela. Zazpi emakumeen hitzak bere horretan utzi ditu Bayonak, ia inolako esku-hartzerik gabe, “euren ahotsa baita dokumentaleko protagonista bakarra”. Nondik sortzen da dokumentala egiteko ideia? EHUn Kazetaritza ikasten ari nintzela, emakume ijitoak protagonista izango zituen ikus-entzunezko xume bat egitea proposatu zidaten Gaz Kalo-tik, Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federaziotik. Baiezkoa eman eta Mordiendo el aire (2017) dokumental laburra egin nuen, elka-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko irailaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

zinema

IRUÑEA

dik inora ere, baina uste dut kontu gehiagorekin ibili behar dugula, bakoitzaren unea identifikatu eta egokitu. Kontua ez da feminismo zurruna sortzea, emakume guztiak ordezkatuko dituena baizik, gure artean dagoen dibertsitatea aintzat hartuz. Eta horretan ari garela uste dut. Ni ez nago ados dokumentalean agertzen diren iritzi askorekin, eta eurak ere ez daude ados euren artean. Eztabaida naturala sortzen da egoera horretan eta horrek asko aberasten du eragin esparrua. Gauza batzuk bateragarriak izango dira eta beste batzuk ez. Azken batean, elkar ulertzera behartuta gaude emakumeok eta adi egon behar dugu ematen dugun pauso bakoitzeko inor atzean ez uzteko.

rrizketa ezberdinekin osatuta. Nahiz eta dokumental labur eta xumea izan, oso harrera ona izan zuen jendartean; eskoletan eta unibertsitateetan material didaktiko gisa ere erabili zuten. Iaz dokumental horri jarraipena emateko gonbitea luzatu zidan Gaz Kalok, eta birritan pentsatu gabe jarri nintzen lanean. Izan ere, nahiz eta egindako lanagatik gustura sentitu, ikus-entzunezko laburrarekin oso gainazalean geratu nintzela uste dut: askotan tratatutako gaia landu nuen eta betiko galderak egin nizkien, nire ezjakintasunetik abiatuta eta estereotipoei helduta, akaso. Oraingo honetan argi nuen politikora gehiago jo behar nuela, eta halaxe saiatu naiz egiten. Zeintzuk dira ‘Mordiendo el aire’ eta ‘Romipen’-en arteko alde nagusiak? Gaz Kalo-ko zuzendariak esan zidan behin: lehenengoa landa eremuko ijitoentzat egindako lana da, eta Romipen “payo”-entzako dokumentala da. Eta hortxe dago koxka. Batek pentsatu dezake: ijitoak dira ijitoen gauzei buruz hitz egiten, bai, baina konturatuko zara esaten dituzten gauza horiek ez daudela zure errealitatetik oso urrun. Hein handi batean, guri zuzendutako mezuak dira eta guri dagokigu, dokumentala ikusi ondoren, hausnarketa eta autokritika egitea. Gai askoz ere sakonagoak eta ezezagunagoak lantzen dira Romipen-en, askoz ere politikoagoa da; beste gauza batzuen artean, eztabaida feministaren erdigunera jotzen du dokumentalak. Baina gauza guztien gaine-

tik, dokumentalean parte hartzen duten emakumeen ahotsen garrantzia azpimarratuko nuke. Hau da, ni ez naiz inoren salbatzaile eta superheroi dokumental hau egiteagatik, ez dut hori inoiz bilatu. Eurak dira benetako protagonistak eta euren mezuaren esentzia ahalik eta garbien uzten saiatu naiz. Medioak nik jarri ditut, baina kasu askotan haiek gidatu naute ni, naturaltasunez, eta horrek balio handiagoa eman dio lanari.

du norbaitek, eta dokumentalean ikusiko du ezetz, kontraesanak daudela euren artean, eta iritzi dibertsitatea dela nagusi.

Zazpi emakume dira protagonista, euskal herritarrak gehienak eta ijitoak denak. Emakume eta ijito diren aldetik hitz egiten dute denek kameren aurrean, eta emantzipaziorako duten etengabeko borrokaren lekuko dira guztiak, oso ikuspuntu ezberdinetatik. Silvia, Saray, Carmen, Joana, Angela, Andrea eta R. Jimenez. Bata ama da 20 urterekin, beste bat doktoregoa ikasten ari da unibertsitatean, badira aktibistak direnak, beren herriarekiko kritiko agertzen direnak, Euskal Herriko hiribururen batean umiliazio publikoak jasan dituztenak… Eta, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, baina ijito eta emakume izateaz harro daude guztiak. Gauza askotan, esaten dutenetik urrun sentituko da ikusle “payoa”; baina, beste batzuetan, mezuarekin oso lotuta sentituko da, eta beste zenbaitetan bere pribilegio egoerak ezkutatu dizkion baina horiek entzutean bere egiten dituen aldarrikapenak aurkituko ditu. Euren diskurtsoen artean dauden ezberdintasunak ere nabarmenduko nituzke. Ijito izanagatik diskurtso asumitua dutela pentsatuko

‘Betaurreko moreak jantzi nituen, baina kendu egin behar izan nituen, ez nuelako sentitzen ordezkatzen nindutenik’, dio protagonistetako batek. Feminismo hegemonikoak alboratu egin dituela sentitu izan dute elkarrizketatutako batzuek, eta zentzu horretan, Romipen-en bada feminismoa birpentsatu beharraren ideia. Ez da gauza berria, feminismoa etengabe ari baita eraldatzen, baina eztabaida feminista aberastu dezakeela uste dut. “Soldata berdintasunaz hitz egiten ari zinetenean, gu oraindik ez ginen lan mundura iritsi…”, dio batek. “Sei ume eduki nahi ditudala esaten dudanean, feminismo zuriak zalantzan jarriko du nire erabakia”, beste batek. Besapean ileak askatasunez eramatea aldarrikatzen dugun bitartean baliteke mahuka laburreko kamiseta jartzerik ez duten emakumeak egotea. Horregatik diote protagonistetako batzuek ez direla “payo”-en diskurtso feministarekin identifikatuta sentitzen. Ez dut esaten besopean ileak askatasunez eramatea aldarrikatu behar ez dugunik, inon-

Bestetik, esango nuke ez dela dokumental erosoa. Nork ikusiko du Romipen? Euskal Herriko eta Espainiako jendeak, ijitoen ondoan bizi garen herritarrok ikusiko dugu. Zenbat ijito ezagutzen ditugu? Zer dakigu eurei buruz? Oso gutxi, eta dakiguna, okerra da.

Atentzio keinu bat, akaso. Identitate kontua da dena, eta norberak era ezberdinean bizi du identitate hori. Zer da emakume izatea? Zer da ijito izatea? Norberak aztertu behar du nola bizi dituen horiek biak eta zer-nolako kontraesanak sortzen zaizkion nahasketa edo elkarreragin horretan. Nire kasuan, adibidez, kontraesan eta galdera mordoa sortu zitzaizkidan feminismora iritsi nintzenean. Hau edo hori egiteagatik gutxiago al naiz? Zer gertatzen da hau janzten badut? Elkarrizketatu ditudan ijitoen artean feminismoari buruzko era guztietako ikuspuntuak daude: batek bere nebak jasotzen duen tratu bera jasotzea nabarmentzen du feminismoaren adierazle gisa, beste batek amonak familia mantentzeagatik egindako lana goraipatzen du eta beste batek unean uneko egoeraren arabera erabakiak hartzeko gaitasuna edukitzea nabarmentzen du, hezkuntzan murgiltzeko unea edota haurrak edukitzeko unea erabakitzea, besteak beste. “Ez dago ijito izateko modu bakar bat, ezta emakume edo feminista izatekoa ere”, dio elkarrizketatuetako batek. Eta hortxe dago gakoa. Nor da ijitoagoa? Nor emakumeagoa? Nor feministagoa? Integrazioaren inguruan darabilgun diskurtsoarekin ere kritiko azaldu dira batzuk. Integrazioa eta asimilazioa maila berean jartzen dituzte hitz egin dudan ijitoetako askok. Nekatuta daude “ijitoak ez dira gizarteratzen, gure eskubide berdinak nahi dituzte baina ez dira integratzen” entzuteaz. Eurek gurekin batera ibili nahi dute, baina eurenari uko egin gabe. Oso harro sentitzen dira euren kulturaz eta euren familien sustraiez, eta mehatxu bezala ulertzen dute hainbestetan errepikatzen dugun integrazioaren kontzeptua. Bazkaria etxeko balkoian sukaldatzeagatik pertsona ez-gizarteratua dela esango dugu, guk ikasi dugun bezala egiten ez duelako? Ijito hori integratu ez dela esango dugu guk bezala agurtzen ez duelako? Edo bere ordutegiak gureak bezalakoak ez direlako? Nafarroako Filmategian aurrestreinatu zenuen lana, protagonisten eta euren senide eta lagunen aurrean. Zer esan zizuten dokumentala ikusi ondoren? Oso hunkigarria izan zen saio hori. Urduri geunden guztiok, bai ni eta bai elkarrizketatuak ere. Besteak beste, dokumentalean zehar erabilitako “begirada garbia” nabarmendu zuten, nahi zutena nahi zuten bezala kontatzeko aukera eman niela eta ondo ordezkatuak sentitu zirela guztiak. Hori oso garrantzitsua da niretzat, euren ahotsak baitira lan honen protagonista bakarrak.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

ENEKO EIZAGIRRE

G G

ALDETU izan didate: “nola aukeratzen duzu hurrengo bidaian nora jo?” Esan ahalko nuke hausnarketa eta informazio bilketa luze baten ostean erabakitako ibilbideak jarraitzen ditudala, baina beti, ala ia beti, hausnarketatik baino, “bote-prontotik” gertuago dagoen erabakiak izan ohi dira. Baldintza egokiak elkartzen direnean, onddoek kolpea jotzen duten moduan, nire buruan burutazio bat agertzen da, plop! . Mapa bat gertu, opor batzuen datak begi-bistan, garagardo bat eskuan (edo ardo bat, edo ura, agian; baina ez, normalean garagardoa) eta nire imajinazioa mapan zehar bidaiatzen hasten da, GPSaren geziak mapa birtualean bere bidea egiten duen moduan.

Mundua etxeko atarian hasten delako Bizikletan bidaiatzen hastean, munduko txokorik urrunenera joateko irrika pizten da, baina denborarekin ikasi egiten da bidaia lehen metroetan hasten dela

HISTORIAREN LEKUKO 1676 urtea du izkiriatuta atariko habe nagusian. Pareta txuri eta kolore gorriko habe eta zutabezko eraikin honen hormek historiako hamaika pasadizoren lekuko izan dira. Bere maisutasunak, baina, ezin izan dio landa eremuaren gainbeherari aurre egin, eta hutsik dago gaur egun. Bere azken maizterrak alboko etxe berrian bizi dira. Bakian izeneko etxeko txirrina jo dut, baserriko atariko aterpean gaua pasa nahi duen txirrindulari bat besterik ez naizela azaltzeko. Hasierako harridura aurpegiak eta hizkuntza gaizki ulertuak gaindituta, baiezkoa eman didate, zalantzati. Iluntzean Jeanine eta Jean-Louis etorri dira nigana, esku zailduetan laborantzan igarotako urte luzeak ikusarazten dituen bikotea. Euren jakin-mina asetzeko gogoz gerturatu dira nire (euren) aterpera eta bide batez, nire gosea asetzeko asmoz ere bai: xingar ogitartekoa eta entsalada apur bat ekarri didate. Berandu denez honezkero, bihar gosaltzera gonbidatu naute.

“Hemeretzi urterekin egin nuen lehen bidaia saiakera. Orduan, batbatean, munduari buruz nuen irudia goitik behera aldatu zen”

Neguan sartuak gaude eta eguraldi umeletik atera ezinik gabiltza azken aldian. Mediterraneoaren epeltasunarekin amesten dut. Pirinioetako munstroaren bizkarrezurra zuritua dago honezkero, hortaz, gehiegi gerturatuz gero, bere elurrezko hozkaden menpe gera naiteke. Ideiari buelta gehiegi eman gabe, etxetik mediterraneora joatea otu zait, Pirinioen iparraldetik, munstro zuritua zoologiko batean bezala, gertu baina ez gehiegi, begi-bistan dudalarik nire eskuinaldean.

Goizeko 9etan etxeko txirrina jo eta irribarretsu ireki dit atea Jeaninek. Gosari aparta du niretzat prest, “txirrindula biziki akigarria baita” esanez. Denetarik izan dugu hizpide: laborantzaren egoera, euskara, sagarnoa, etxeko jakiak, baina, batez ere, pilota. Esku-huskako pilota maite du Jean Louisek, batez ere hemendik kilometro gutxira jaio zen Xalak jokatzen duenean. Hizketarako gai bat bestearekin kateatu dugu eta, konturatzerako, eguerdiko 12:00ak direla konturatu gara. Presarik ez badut, bazkaltzera gera nadin gonbidatu naute. “Presa nik? Batere ez, oporretan nago eta”, esan dut. “Bo, guk berdin, guk erretretatuak gara!”, eurek.

Nere aitarekin egin ditut ibilbideko lehen kilometroak. Berak irakatsi zidan, orpoz-orpo eta kilometroz kilometro, txori bat bezain libre sentitzeko ez dela beharrezkoa bi hegal izatea. Nahikoak direla bi gurpil, izterrean indar apur bat eta hurrengo errebueltatik haratago zer dagoen jakiteko irrika. MUNDUA, ESKURAGARRI Hemeretzi urte inguru nituela, aitak egindako orgatxo bat bizikletara lotu, kanpina, lozakua eta janari apur bat hartu eta lehen bidaia saiakera egin nuen, etxetik gertu, Landetan. Orduan, bat-batean, munduari buruz nuen irudia goitik behera aldatu zen. Ez zen uste nuena baino txikiagoa, baina bai eskuragarriagoa. Denborarekin eta gogoarekin (eta mapa on batekin) munduko edozein txokotara irits nintekeela amestu nuen: Samarkanda, Mongoliako estepa, Timbuktu, Ushuaia, Nordkapp...

Baserri bideetatik sartu naiz, eliza edo ermita bat topatzeko esperantzan. Minhotz auzoan barrena nabilela, elizarik ez, baina niretzako aterpe ezin hobea den Lapurdi barnealdeko tenplu-eraikin bat topatu dut, XVII. mendeko baserri aparta.

Hazparneko Minhotz auzoko etxea (goian) bidaiarien aterpe ere izan daiteke. ENEKO EIZAGIRRE

Senpereko taberna batean hamaiketakoa egin dugu. Berotik joan da eguna, baina lainoak gure zain daude, ea noiz aterako tabernatik gure gainean hustutzeko. Nire aita buelta erdia emanda mendebalderantz itzuli da, etxera bidean. Inbidia puntu bat sumatu diot agurreko

bizkar kolpean. Nik, aldiz, ekialdera jo dut, datozen hamar egunetako norantza finkatuz.

Kanpin dendan lo egiteko asmoa dut, baina halako euriarekin, hobe aterpe bat bilatzea.

Ezpeletara inguratzen hasi naizenerako lainoak barrenak hustutzen hasi dira. Euri tantekin batera barre algarak entzuten direla iruditu zait.

Hazparneko hirigunea atzean utzi dudanerako, guztiz blai eginda nago eta amore eman dut, ez dut aurrera jarraitu nahi. Non egin lo, baina?

Bazkalosteko patxarana eskaini didatenean, alde egiteko unea dela pentsatu dut, nahiz eta tentagarria den bertan geratzea, kanpoko euri zaparrada ikusita. Berriz ere errepidean, euripean baina irribarretsu, nire lehen bidaietan izaten nuen munduko beste puntara iristeko grinaz oroitzen naiz. Denboraren poderioz, baina, sosegatu eta ikasi dut mundua, hain ederra, anitza eta interesgarria den mundua, etxeko atarian bertan hasten dela.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko irailaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

artea

IRUÑEA

Iruditeria anitzen erakusgarri Nafarroako ilustrazioaren lau hamarkada dakartza ‘Iruditeriak. Ilustrazioaren egoera Nafarroan’ erakusketak, Iruñeko Ziudadelan. 40 egile baino gehiagoren lan grafikoa biltzen du, eta irailaren 22ra arte bisitatu ahal izango da KATTALIN BARBER

N N

AFARROAKO ilustrazioaren lagin bat da erakusketa; ez dira hor bildu guztiak, baina daudenen iruditeria multzo zabala osatzen dute, ilustrazioaren inguruan hamaika mundu daudelako. Nafarroako 44 ilustratzaile hautatu dituzte laginerako, eta guztiek dute beren ahotsa, diskurtsoa eta estiloa; hain zuzen ere, beren iruditeria. Horixe baita erakusketak aldarrikatu nahi duena, bakoitzaren sormen-unibertso grafiko zabala. “Nire asmoa izan da Nafarroako ilustratzaileen argazki ahalik eta zabalena ematea”, azaldu du Javier Perez de Zabalza erakusketaren komisarioak. Imajinario edo iruditeriak “egile, eskola edo tradizio baten elementu sinboliko eta kontzeptualen errepertorioa” dira, Zabalzaren esanetan. Ilustrazioa Nafarroan ez da batere fenomeno homogeneoa eta Zabalzak hutsunea ikusten zuen, inoiz ez delako egin erakusketa bat Nafarroako ilustratzaileen lana ikusarazteko: “Beharrezkoa zen, baina lan zaila izan da, aniztasun handia dagoelako diziplinan”. Finean, Nafarroako azken 40 urteetako ilustrazioa bildu da erakusketan.

Eskarmentu handiko zein ibilbide motzagoko artistak bildu dituzte, diziplina eta lan egiteko era desberdinak dituztenak. Pedro Oses eta Joaquin Resano ibilbide luzeko artistak ageri dira, bai eta Miriam Cameros eta Cristina Jimenez ilustratzaileak ere, azken urteetan panoraman sartu direnak. Tartean, beste hamaika: Leire Urbeltz, Maite Mutuberria, Miren Asiain, Liebana Goñi, Jose Angel Labari Jali, Mikel Santos Belatz, Adam Kozinski, Aizpea Lasa, Jokin Larrea.... Badira muralgileak, kartelgileak, diskoen azalak diseinatzen dituztenak eta, batez ere, album ilustratuan aritzen direnak. Erakusketan liburutegi txiki bat ere paratu dute, eta bertan bildu dituzte ilustratzaileen liburuak, bisitariek irakurri ahal izateko. HARREMAN SAREA Garcia de Zabalzak aipatu du ez dela erraza izan artisten hautaketa egitea, eta halabeharrez, esparru batzuetan aritzen diren egileak kanpoan utzi behar izan dituela. “Umore grafikoa eta komikia, horma-irudiak, animazioa, infografia eta diseinu grafikoa ez daude erakusketan, diziplina horien nortasuna nahikotzat jo baita beraien erakusketa merezi ahal izateko”. Horrez gain, erakusketan

IRAILAREN 21EAN

Mahai-ingurua

Ziudadelako Mistoen eraikinean dago ikusgai bilduma. PATXI CASCANTE parte hartzeko beste irizpideetako bat aktiboan egotea eta sortzen jarraitzea izan da. Ilustratzaile guztiak Nafarroakoak izan arren, egileetako askok ez zuten elkar ezagutzen eta Zabalzaren aburuz, erakusketak parada eman du “harreman sarea sendotzeko”. Dioenez, elkargune bat izateak mesede eginen lioke sektoreari. “Sortzaileen topagunea izan da, eta hori asko da; sortuko dira proiektu gehiago hemendik aurrera haien artean”, aurreratu du. OSASUN ONEAN Erakusketaren komisarioak dio osasuntsu dagoela ilustrazioa Nafarroan, beste erakusketa bat osatzeko adina artista baitaude, bere esanetan. Ildo berean, sortzaileak eta harrobia badaudela ziurtatu du. “Azken hamarkadetan

ilustrazioaren alde egin dute argitaletxeek eta babesa eman diete artistei; horrek baditu bere fruituak”. Bertako talentuaren aldeko apustua egin dutela eta, horregatik ere, erakusketaren bidez, argitaletxeei omenaldia egin nahi izan dietela aipatu du, horiei esker izan baitira eta biziraun baitute egile askok. Pamiela, Txalaparta, Erein, Elkar, Ibaizabal, Cénlit / Denonartean, Jalabali eta Ken aipatu ditu, besteak beste. Ildo berean, Zabalzak uste du oso garrantzitsua dela ilustratzaileen Etxepare saria, urtero haurrentzako album ilustratuak saritzen dituena. Azkenik, komisarioak jakinarazi du liburutegi publiko zein espezializatuen lanaren babesari esker zabaltzen ari direla ilustrazio-obrak.

IRUÑEKO Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko eta lehen solairuetan dago ikusgai erakusketa, irailaren 22ra arte, ordutegi honetan: asteartetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara. Sarrera doakoa da. Amaiera eman baino egun bat lehenago mahai-ingurua antolatu dute, Nafarroako ilustrazioaren oraina, iragana eta etorkizunaz mintzatzeko. Kike Infamek moderatuko duen mahai-inguruan parte hartuko dute Jesus Sotes, Maite Mutuberria, Liebana Goñi eta Joaquin Resano ilustratzaileek. Guztiek parte hartzen dute erakusketan eta Nafarroako album ilustratuaren egoera aztertuko dute, bai eta izandako esperientziak azaldu, besteak beste. Sektorean lan egiteko lau modu eta garai islatzen dituzte lau egileek. Irailaren 21ean izango da hitzordua, 19:00etan.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

36230. mapa: ‘olla, puchero’/’marmite’

eltze lapiko tupin(a) tupi tupiki thipiñ(a) topiñ(a) dupin(a) diphiñ(a) kazol(a) marmita kokel(a) metale (ankadun) tartera bestelakoak

- Jakiak egosteko erabiltzen den lurrezko edo burdinazko ontzi biribilaren izena galdetu da. Bi ontzi mota bereizi dira: bata, taparik eta hankarik gabea; bestea, tapaduna eta hiru hanka dituena. Biak hartu dira erantzuntzat. - Galdera honetan jaso diren erantzun batzuk, adibidez, “lapiko” eta “eltze” 36620 ‘tinaja / pot’ galderan ere jaso dira. Bakion, esaterako, “lapiko” bildu da galdera bietan. Saran, “eltze” bietan. - Bestelakoak: esnepertz (Aia), funda (Eskiula), kantin (Zeberio), kobre (Bermeo), kofre (Abaurregaina), perola (Oderitz). Ibarruri: Lurreskoak, anka barik, lusetxuek, babak eta egósteko. Oin ikusi be estire eitten.

Hiru erantzun nagusi bildu dira. Gehienetan ontzia lurrezkoa izaten da eta zangoduna zein zangogabea izan daiteke. Lehen erantzuna, lapiko hitza, bizkaieraz erabiltzen da gehienik, baina Gipuzkoako lurretan ere entzuten da. Bigarrena, eltze, erdialdean ezaguna da. Azkenik, tupin hitza, nagusi da. Iparraldean, Nafarroan eta Gipuzkoako parte handi batean ageri da. Esaera franko erabili izan da lapikoaz, eltzeaz nola tupinaz. Etxea ez hain eder izanik ere, beti dauka bere aterabidea: “zelako lapikua, alako tapa”.

Dima: Lapikoak etort´orduko, burruiñeskoak etort´orduko, lurreskoak topinek. Burdinazkoak izan orduko lurrezkoak izaten zirela adierazi du lekukoak. Zeanuri: Sopea iteko kasuléa ixite san lenau. Bermeo: Sopie eitxeko, “lapikue”. Kortezubi: Au morokille éitxeko [”tópiñe”]. Elorrio: Bixe´tire esnetarako, baya onek tapia dauko [topiñak] da onek es [lapikoak]. Gizaburuaga: Iru ankakua, morokille itteko. Hierro colau, antzékue [”tópin”]. Etxebarria: Galdária´topíñai ipúrbaltz [esaera]. Leintz Gatzaga: Oneik ixete sien fundiduak, “topiña”. Batzuk iru ankakuak da batzuk anka bakuak be bai.

Abadea hobeki tratatua zela esan nahi du ondoko esaerak: “Txikia baina goxoa apezan eltzea”. Oihenartek esaten zuen ez zitzaiola ur gehiegi eman behar saldari: “Dupina emendatuz gaixtotzen da”. Trufa merkea du lapikoak zartaginaz: “Lapikoak zartainari ipurbeltz”.

Arrasate: “Topiñe” entzun bai. Topiñe porselanie san. Asta bias. An be egosi ite sen gausak... Onek brontzeskuek lenáukuek isengo die. Zegama: Atzeti ázta bát izáten do... Patáta egóstekó ta indíbabeá egóstéko [”tupi”]. Donibane Lohizune: “Tupiña” liteke gizon buru aundisko at, motela pixkat, “gizon tupin oi!”. Uztaritze: “Tópin” zangoduna da. “Eltzea”, berriz, zangorik gabea. Eltzea neskatoaren [36060 galderan jaso da “neskato”] gainean jartzen zela adierazi du lekukoak. Arnegi: Dupina saldain iteko ta kokéla gauzen erretzeko, ta saltsa ta ortan itén tzien.

Ontzi mota hori oso ongi hertsia izaten delako, iseka gisa ere esaten zaio hartze gutxiko norbaiti: “A ze tontoa, gatzik gabeko eltzea”. Halaber, dupinere deitzen da astuna den gizona. Bere zereginak ez diren gauzetan sartzen dena ere “duphina guzietako gizkeia (zalia)” deitzen da.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.