Ortzadar 140418

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2018ko apirilaren 14a. 542. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

OLATZ SALVADOR ‘Zintzilik’ izeneko bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du donostiarrak Airaka zigilu berriarekin -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BERMEO

U Geroaz U hausnartzeko

NIBERTSITATEAN dagoen neska baten begietatik irudikatu du 26 urte barruko Bilbo Asel Luzarragak (Bermeo, 1971), Elkarrekin argitaratu duen Bioklik liburuan. Zientzia Politikoak ikasten ari da protagonista eta karreran izango duen probarik gogorrena gainditu beharko du: familia baten kasuaren berri eman eta teorian ikasitakoarekin erkatzea.

Distopien tradiziora bidaia egin du Asel Luzarragak, argitaratu berri duen ‘Bioklik’ liburuaren bidez. Denboran aurrera egin eta 2044ko Bilboko gizartea irudikatu du idazleak zientzia fikziozko eleberri honetan AINHOA LORES

Zientzia fikzioko nobela da Bioklik. Genero ez ohikoa da euskal nobelagintzan, baina Luzarragarentzat genero honetako bigarren liburua da. Bizkaitar idazleari beti gustatu izan zaio zientzia fikzioa, txikitan Isaac Asimoven lanak irakurtzen zituenetik, baina batez ere, “gure garaiko gizartea, errealitatea ulertu, aztertu eta biluzteko balio duen literatura”, interesatzen zaio, distopiaz janzten dena. “Azken finean, egun bizi dugunaren proiekzioa da, gizarte honek nora eraman nahi gaituen hausnartzeko balio duena”. Ildo horretan, egilearentzat eragin ukaezina dute liburuan bertan aipatzen diren egileek, hala nola Aldous Huxley edo George Orwell, baita aurten zendu den Ursula K. Le Guinek ere.

Karonte izan zen Luzarragak genero honetan ondu zuen lehen lana: “Kontzientzia kontrolatzeko, bioteknologien garapena aztertu nahi nuen lan harekin” kontatu du. Bioklikekin berriz, beste kontrol mota bat islatu nahi izan duela nabarmendu du: “Zentsura eta errepresio ororen borondatezko partaide bilakatzen gaituen ustezko askatasuna, hain zuzen. Eraiki duen biogizartean edonork ordaindu dezake biokredituren bat, bere biobotoekin greba baterako eskubidearen alde edo aurka egiteko, musika estilo batt o zentsuratzeko edo telebistako n pertsonaia bilakatzen zaigun zi gizaki batek kartzela merezi duen epaitzeko”, azaldu du. Etorkizun hurbila eraiki du Luzarragak liburuan. “Gizarte horren hazia duela zenbait urte bolo-bolo zebiltzan Anaia Handia eta antzeko programak izan ziren. Garai hartan ez nuen Facebook ezagutzen, Fotolog-en garaiak ziren”. Jendearen gobernua bideratzeko, beraz, programa horien eredua imajinatu zuen egileak. “Gizarte horretako hauteskundeetan, esaterako, Demokrazia Telebistak daukan egoitza batean sartzen dituzte hautagai guztiak, eta jendeak etengabe bidal ditzake bere biobotoak, esaterako, hautagai bi dutxetan agertzen direnean”. Gauza bat edo bestea bozkatzeko arrazoiak hutsalak dira, emozioei lotutakoak, eta komunikabideek kanpainak egiten dituzte etengabe, geroko bozketarako giroa eta iritzia nahi den noranzkoan bideratzeko”, azaldu du idazleak.

Asel Luzarraga idazlea. JON FONDA Gaur egun ere ez dela hain desberdina uste du Luzarragak: “Zer ikusi behar dugun eta zer

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Esti Veintemillas Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

den albiste erabakitzen dute komunikabideek. Zein iritziri oihartzuna eman, zein giro sortu, beldurra, segurtasunik eza, zein izan daitezkeen beldur horien aurreko irtenbideak... Eta, orduan, askatasunez bozkatzen dugu guk. Biogizartean ere, erabakita dagoena erabakitzen uzten zaio jendeari”. ETENDAKO PROIEKTUA Luzarragak orain dela hamar urte idatzi zituen Bioklik-en lehen zirriborroak, beste liburu bat esku artean zuela: Utopiaren itzalak. Bitartean, Buenos Airesera joan zen lehenago eta Txilera gero. Bertan amaitu zuen beste eleberria, eta jarraian Bioklik idazteari ekin zion. “Idazten ari nintzen egun batean, hango poliziaren bisita izan nuen eta etenda geratu zen lana, 2012an Buenos Airesera itzuli arte”. Dioenez, bitartean, ordenagailua eta disko gogorrak bahituta geratu ziren. Tarte horretan, “Txilen bertan, beste proiektu luze bat hasi nintzen prestatzen, eta konturatu nintzen eten bat zekarrela aurrekoekin”.

Bioklik-ek, aldiz, aurrekoen logika berari jarraitzen zion, unibertso berekoa zen eta, beraz, ziklo amaieratzat hartu eta, sinbolikoki, aurreko eleberri guztietako pertsonaiak sartzea erabaki zuen Luzarragak. “Jolasa da kasu batzuetan, ez dira denak oso os nabarmenak eta ez da beharrezkoa haiei buruz ezer be jakitea liburua ulertzeko, baija na haietako batek garrantzi oso handia hartu zuen, ezino besteko bihurtu zen”, eman b du jakitera Luzarragak. d Horrez gain, egileak dio “keiH nuz eta azpi-mezuz beteta” n dagoela liburua: “Ezer ez d dago kasualitatez jarrita, eta askotan ez da politikoki oso egokia”. Liburuaren mezuak jendea gehiegi ez baldintzatzea espero du Luzarragak, “baina zenbait irakurle egungo gizartetik irteteko moduaz pentsatzen hasiko balira, askoz hobeto”, azpimarratu du. Dena zein manipulagarria den erakutsi nahi izan du egileak, besteak beste. “Baita ezkertiar eta iraultzaile gisa saltzen dizkiguten lelo asko ere, beste asmo batzuetarako amua direnak. Azken epaiketa –guztiz kafkiarra–, eta amaiera bera –aurreratuko ez dudana, noski– horren une gorenak dira”.

Bioklik orain arte ondutako libururik zailena izan da Asel Luzarragarentzat. Batetik, luzea delako (400 orrialdetik gora ditu) eta bestetik, denbora asko pasatu delako ekin zionetik amaitu duen arte. Hala ere, horrek ideiak lantzeko eta aberasteko balio izan dio. Horrez gain, hasieran egin zuen hautu literarioa zail egin zitzaiola aitortu du. “Istorioa txostengile baten bidez kontatzea erabakitzean, erronka gisa hartu nuen estilo hotz, objektibo eta biluziari eustea”, idazlearen ohiko ildoarekin bat ez datorrena.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Paseo bat

Fikzioa 1. Telleria eta gero zer? Ernesto Prat Urzainki. Elkar.

KK

ONTURATUA nago asko paseatzen dugun jendeak susmoa pizten dugula, zurrumurruak hedatzen direla: Nor ote da hori, langabezian ote dago, emazteak utzi egin ote du… Normalean hiru hipotesi zabaltzen dira: langabezian zaudela, depresioa duzula, edo alferra zarela. Gainera idazlea baldin bazara, enteratzen badira, azken hipotesi hori nagusituko da, zalantzarik gabe. Entzun ditut maiz gaiari buruzko esapideak tabernan, ni ahotan harturik: “Hori jubilatu, inoiz lanik egin al du, ba?”. Edo: “Oporrak, lanik egin gabe?”. Bromatan esanak dira, noski, baina ahoskeraren tonuagatik halako herra bat, nimiñoa bada ere, antzemateko moduan esanak. Argitu behar izaten dut nirea ez dela lan fisikoa, norbait nola ari den egiten ikus daitekeenetakoa, baizik eta intelektuala, etxeko ordenagailuan ordu asko eskatzen dituena, hor daudela, frogatzat, nire testuak han eta hemen, liburu forman edo zutabe forman. Baina ez dakit inor konbentzitzen dudan. Hain gutxi irakurtzen du jendeak, eta hain gutxi baloratzen irakurtzen duen apurra! Igual uste dute testu hau berau bost minututan egin daitekeela!

2. Azala erre Maiz oroitzen naiz Ekialdeko tradizioan dagoen istorio batekin. Ez du izenik, baina Idazlea eta nekazaria dei geniezaiokeen. Eguzkia nola sartzen den ikusten ari da pasealaria, eta nekazari bat hurbiltzen zaio. “Zeri begira zaude?”. “Edertasun honi, miragarria da”. Geroztik nekazaria arratsaldero joaten da muinora, edertasun delako hori kausituko ote duen. Eguzkia ikusten du, lainoak, arbolak, baina… Hori guztia ez zaio bereziki eder; bere eguneroko paisaia da. Egun batean idazlea aurkitzen du berriro. “Non dago zuk diozun edertasun hori?”. Idazleak besoak zabaltzen ditu, harentzat ebidentea dena esateko: “Edertasuna ez da gauza bat. Edertasuna da gauzak begiratzeko modu bat. Hau guztia, adibidez. Edertasuna, gauzak bihotzaren begiekin ikustea da”. Nekazaria etxera itzultzen da burumakur. Bertsio honetan idazlea pertsona jantzia agertzen da, jasoa, ikusten du nekazariak ezin duen zerbait; hori bai, ez du kolpe zorririk jotzen. Nekazariak ereindako berdura jango du iluntzean. Baina istorioari testuingurua aldatzen badiogu, guztiz aldatzen da bere esanahia. Sistema kapitalistaren arauetan kokatzen badugu, klase borroka nabarmena ikusi-

ko dugu bi pertsonaien artean. Herra piztuko dio nekazariari idazlearen gorentasunak. Bere lurretan dabil, ziazerbarik zapaldu ez badu, gaitz erdi. Ez du lurra ereiteko makurtu beharrik, arropa txukunekin ageri da, eta bi apunte jaso ondoren beste kezka barik doa paseoan. Esku leunak ditu, adats garbia, eta nekazariak arraposturik kontrajarri ezin dion lezio bat eman dio berak.

Idazle batentzat paseatzea, nekazari batentzat lurra prestatzea bezalakoa da, hazia erein, eta denboraren buruan emaitzak jasotzeko prest egotea

Esku-lanaren eta buru-lanaren arteko tentsioa nabarmentzen da gure gizarte hiper-materialista honetan. Esku-langilearen mendeku gogoa gauzatzeko modu bat bilakatzen dira zurrumurruak eta esamesak. Eta lana sakralizatua daukan herrian, zein irainik handiena, norbaiti alferra deitzea baino? Inor ez da, ordea, inor baino gehiago. Eta idazle batentzat paseatzea, nekazariarentzat lurra prestatzea bezalakoa da, hazia erein, eta denboraren buruan emaitzak jasotzeko prest egotea. Poema hori, gero kantu samur bihurtuko dena, ideia hori, telesail dibertigarri izango dena, hitz joko bat, ipuin bat, nekazariaren (eta edozeinen) bizitza animatuko eta edertuko duten fruituak dira, paseo batean ernaltzen direnak.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

NARRATIBA

‘Ahotsak eta itzalak’

‘Errukiaren saria’

Maixa Zugasti. Erein. 240 orr. 18 euro.

Iñaki Irazu. Erein. 144 orr. 14 euro.

Erbestearen gordintasuna

Eguneroko ahotsak

Aita batentzat gogorra da bi seme txikirekin erbestera alde egitea, gerra usaina sentitzean; are latzagoa, emaztea eta alaba txikia atzean utzita joatea. Denbora ez da sarritan gai izaten bizipen gordinek sortutako zauriak sendatzeko, eta, haur horietako batek, Luisek, ahalegin handiak egin beharko ditu haurtzaroko helduen mundu ezkutua ezagutu ondoren, bere eleberria idazteko. Haatik, maitasunaren izenean egia ezkutatuko dioten ahotsak ere inguruan ibiliko dira… Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere.

Bulego bat. Lan egin ondoren herrira ekartzen zaituen autobusa. Agureak arratsean jarrita egoten diren petrila… Eguneroko bizimodua egiten dugun leku horietan garatzen dira Iñaki Irazuren kontakizunak. Aldian behin, ordea, bulegoko langilea, petrileko atso hori, autobuseko asentuan doan etxekoandrea, beraren minera etortzen da, barruko zauria zabaldu egiten zaio: orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Gazte hori, atso hori, etxekoandre hori… gu denok gara, eta haien bozak aditzean jabetzen gara geure burua ari garela aditzen, guri ere badagozkigula.

Danele Sarriugarte. Elkar.

3. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

4. Neska bat leku... Xabier Amuriza. Elkar.

5. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

6. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

2. Sarerik gabe, historiak emakume izena... B. Atxukarro, I. Zubialde. Denonartean.

3. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

4. Erne eta bare... Eline Snel. Kairos.

5. Nora goaz euskaldun... J. Manuel Odriozola. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

OLATZ SALVADOR MUSIKARIA ETA ABESLARIA

“Kutsu melankolikoa eta guztiari buelta emateko energia daude diskoan” Lehen lerrora salto egin eta ‘Zintzilik’ lana erditu du musikari donostiarrak. Airaka diskoetxe sortu berriaren eskutik kaleratu du bere bakarkako lehen diskoa Skakeitan taldeko kide ere badenak JONEBATI ZABALA

LL

AU urte igaro dira Olatz Salvador (Donostia, 1990) bere bakarkako lehen laneko kantak josten hasi zenetik. Planifikatu gabe, proiektuak forma hartu eta lehen lerrora egin du salto Zintzilik diskoarekin. Airaka diskoetxearekin batera estreinatu da, “euskal musikari aire berri bat emateko” apustua egin duen zigilu sortu berriarekin. Bandarekin eta sintetizadoreekin ondu ditu laneko kantak, betiere bere esentzia galdu gabe. Olatz Salvador eta gitarra topatuko ditu entzuleak Zintzilik-en. Disko hau ateratzea, erditzea bezalakoa izan dela esan duzu. Amesten hasi, baina diskoa esku artean bukatu duzu. Zelakoa izan da sortze prozesua? Nahiko luzea, abestiak 2014tik duela gutxira arte joan bainaiz egiten. Kanta horiek hartu eta beste esparru batera eramaten saiatu gara. Horretarako, hiru musikarirekin egon naiz lanean, Julen Idigorasekin, Borja Antonekin eta Jagoba Salvadorrekin. Saiatu gara, aurreiritzirik gabe, abestiek iradokitzen ziguten lekura eramaten. Prozesu guztian zehar, azken erabakiak nire gain egon dira eta murgilduta egon naiz honetan. Orain, diskoa atera dudanean, bai sentitzen dudala hutsune moduko bat, hortik doa, beraz, erditzearena. Lan hori aurkeztu eta lan hori jada independentea da, edo behintzat betirako geldituko dena, eta beste alde batetik ni nago. Horregatik bi zatitan banatzearen kontzeptu hori. Kantuak bazenituen, jendaurrean ere jotzen zenuen noizbehinka. Baina zelan hartu zenuen diskoa grabatzeko erabakia? Hau ez zen hasi proiektu izan nahian, baizik eta lagun artean abesti batzuk aurkezteko asmoz, eta pixkanaka joan zen bola hazi eta hazi. Hasi zitzaizkidan deitzen leku ezberdinetan jotzeko eta ikusi nuen bazegoela jende bat abesti hauekin disfrutatzen zuena. Diskoa-

rena gehiago izan da barrura begirako zerbait, kanpora begirakoa baino. Banda baten laguntzaz grabatu duzu, baina zure esentzia mantenduz, betiere, hau da, Olatz eta gitarra. Gaur egun, teknologiek soinu ezberdin piloa probatzea ahalbidetzen dizute, eta nire beldurra zen behin gauzak sartzen hasiz gero, ez jakitea noiz gelditu. Nire asmoa izan da, abestiek oso ukitu ezberdina izan arren, esentzia hori mantentzea, gitarra eta ahots batekin funtzionatzen jarraitzeko. Skakeitan taldeko kidea zara eta orain zu bakarrik abiatu zara Olatz Salvador bakarkako proiektuan. Batak eta besteak ez dute zerikusirik musika estiloan. Musikalki ez du zerikusi handirik, baina iruditzen zait talde horretan egon izana esperientzia eta ikaskuntza prozesuko estantzia bat izan dela, eta horrek piloa lagundu didala bakarrik hasteko pauso hau ematen. Bakarka proiektu paralelo bat hastera ausartzeko konfiantza eta segurtasuna. Kontzeptualki, esango nuke badaukala Skakeitan-eko Orekariak diskoarekin zerikusia, gero abestiak guztiz ezberdinak izan arren.

Ni modu protagonista batean agertzea kostatu egiten zait oraindik, ahalduntze prozesu konstante bat izan da”

‘Zintzilik’ jarri diozu izena lanari, lehen singleak ere izen bera du. Zeren inguruan abesten du Olatz Salvadorrek? Zaila da gaiak zerrendatzea, azken finean, abesti asko irekiak dira, bakoitzak eduki ditzakeen sentsazioen arabera. Gertatu izan zait, adibidez, nik abesti bat egitea gauza zehatz batean pentsatuz, eta gero jendeak idaztea esanez abesti horrekin identifikatuta sentitu direla euren esperientzia partikular batengatik, agian nirearekin zerikusirik ez duena. Hori da disko honetan egiten saiatu naizena, letra nahiko irekiak, bakoitzak bere esparru edo esperientzietara eramateko. ‘Korapilatzen’, ‘Lokarriak’, ‘Zintzilik’… Abestien izenetan lotura bat antzematen da. Badaukate hari bat, bai. Disko guztian zehar presente dago zintzilik kontzeptua, forma ezberdinetan, eta hor ikusi nuen abestiak borobiltzen zituen elementu komuna. Kantak printzipioz ez ditut sortu bata bestearekin lotuta, baina behin hasita borobiltzen edo lanari zentzua ematen, orduan ikusi dut agian ni konturatu gabe badaukatela lotura eta denbora guztian hari baten inguruan dabiltzala dantzan. Zure abestiek kutsu melankolikoa duten arren, ikasgaia edo alde positiboa dute beti. Uste dut abestiak oso nireak direla, eta ni banaiz pixka bat melankoliara jotzekoa. Pentsatzen dut badagoela bi gauza horien arteko oreka, kutsu melankolikoa eta guztiari buelta emateko energia. “Oinak lurrean edukitzearen kontrakoa” aldarrikatu duzu lan honetan, amestea, airean egotea… Hala da, bai. Gainera, gauza kurioso bat gertatu zait honen inguruan. Orain dela sei hilabete auto istripu bat eduki nuen eta ordutik denbora dezente daramat lesionatuta, oinak

Skakeitan taldean hasi zuen bere musikari ibilb


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidea Olatz Salvadorrek eta duela lau urte inguru hasi zen bakarlari gisa. ESTI VEINTEMILLAS

musika

DONOSTIA

ez dit uzten orekatuta egoten. Iruditzen zait oso sinbolikoa, izan ere, kontzeptualki esaten ari nintzena gertatu zait literalki. Eta oraindik jarraitzen dut oinak lurrean ezin jarrita, orekatu ezinik eta zintzilik. Oholtzara igotzea ausardia ariketa izan zen zuretzat. Orain lehen lerroan jarri zara. Hasieratik izan da. Skakeitanen hasi nintzenean, gogoratzen dut lehenengo kontzertuan ia publikoari ere ezin niola begiratu, urduritasunagatik, eta pixkanaka joan naiz soltura gehiago hartzen, nigan segurtasuna irabazten, ahalduntze ariketa konstantea izan da. Bakarka hasi nintzenean, ia zerotik hastea izan zen. Ni modu protagonista batean agertzea kostatzen zait oraindik, baina ahalduntze prozesua izan da, azkenean oso gauza intimoak ari zara aurkezten jendeari, zure barru-barrutik ateratzen zaizuna. Neurri batean, biluztea bezala da. Klik hori egitea, konplexu guztiak ate-ratzen hastea da. Kolaborazioak ere izan dituzu ‘Zintzilik’-en. Bai. Glaukomako Juantxo Arakama, Izaki Gardenakeko Jon Basaguren, Erauleko Maria Bustos txeloan, Ane Labakaren letrak Betileekin kantan, eta Iñaki eta Eduardo Salvador. Abestiak entzuten zoazen neurrian, bazoaz buruan imajinatzen ere, eta egia esan, oso konexio polita sortu da, bai Jon eta bai Juantxo oso prest eta gogotsu aritu dira. ‘Kulunka’ abestia nabarmendu duzu, “altxorra” dela esan duzu. Hurbilekoak dituzun musikari birekin batera grabatu duzu, Eduardo eta Iñaki Salvadorrekin, hain zuzen. Maila pertsonalean ezagutu izan ditudan musikariak dira eta kuriosoa izan da eurek alderdi horretan jartzea nire proiektu baterako. Azkenean, ni naiz ibilbide laburrena duena eta eurek jarri dira prestasun osoarekin eta mimo handiz niretzako zerbait egitera. Polita eta hunkigarria egin zait, egia esan. Behin erdituta, ze sentsaziorekin geratu zara? Egia esan, oso pozik, eta, neurri batean, harrituta, iruditzen baitzitzaidan ez zela oso disko komertziala edo hain erraz funtzionatuko zuena publiko masibo batean. Baina jende asko ari zait idazten, ia egunero, zoriontzeko; ezagutzen ez dudan jendea, animoak ematen eta euren esperientziak kontatzen. Iruditzen zait

jendeari iritsi zaiola eta harrituta, pozik eta eskertuta nago, ez bainuen espero. Airaka argitaletxearekin atera duzu lana. Zigilu berriaren lehena izan da ‘Zintzilik’. Elkarrekin hasi gara, bai. Berez, Mauka Musikagintza zigilukoak dira bertako langileak, baina erabaki dute apustu bat egitea beste mota bateko musika batzuei ere bidea egiteko. Gure eszenan aniztasun falta nabaritu dute eta horri birikak emateko helburua du Airakak. Beste zirkuitu bat egin, rock edo ska formatu zurrunekoak ez diren kontzertu batzuekin edo gaur egun hainbeste jende mugitzen ez dutenak, horiek ere euren lekua lek izan dezaten. Zuk ere ikusten duzu beste estiZu lo batzuentzako lekuaren beharra rr musika eszenan? Estiloez aparte, ikuslegoarenE gan g talde berriei aukerak emateko beharra ere ikusten dut. t Azken finean, Berri Txarrak A batek 10.000 pertsonatik gora b biltzen dituen garai berean, edozein gaztetxetan agian zortzi pertsona aurkituko dituzu, eta hori oso a esanguratsua da. Jendea kexatzea sarrera batengatik zortzi euro ordaindu behar direlako, hori oso kezkagarria egiten zait, adibidez. Orain dela gutxi atera diren euskal kulturaren datuek nahiko panorama beltza islatzen dute. Jendea ez dago prest gauza berriak ezagutzeko? Denetik dago. Jende melomano piloa ezagutu dut eta horiek dira esperantza ematen didatenak, baina, orokorrean, kosta egiten zaigu betiko lau taldeen eremutik ateratzea. Gauza berriak entzutea, edota disko oso bat entzutea, gaur egun oso jende arraroak egiten dugun zerbait da. Zapping musikal modukoa dago egun, abesti bati lehenengo 30 segundoetan ematen diozu aukera, bestela aldatu egiten duzu. Merkatu horretan sartzea oso arriskutsua da, ez baitzaio aukera errealik ematen zure zirkuitutik kanpo dagoen jendeari. Baduzu asmorik zuzenekoak eskaintzeko? Badaukat diskoa aurkezteko asmoa bandarekin batera, baina ez dugu nahi sartu astebururo kontzertuak ematearen inertzian. Zuk lehen profesional deitu arren, badaukagu gure zortzi orduko lana eta horrekin batera bi proiektu musikal mantentzea oso zaila da. Beste erritmo batean joango gara, kontzertu gutxi eta bereziak eskainiko ditugu. Laster iragarriko ditugu lehenengo datak.

Emakumeak oholtzara

A

zken asteotan eztabaida piztu du Azkena Rock jaialdiko kartelak, aurten ere, emakume musikarien presentzia eskasa baita. Gero eta gehiago lantzen ari den gaia da, Klitto!-k eta Topatu-k ‘Emakumeak oholtzara’ erreportajea argitaratu zuten iaz, eta estatu mailan ere Mafalda taldeak ‘Las que faltaban’ dokumentala egin du. “Zerk eramaten gaitu pauso bat aurrera egin eta ausartu ordez, pauso bat atzera egitera? –hausnartu du Olatz Salvadorrek–. Zergatik neska kondizio honek baldintzatzen gaitu hainbeste eszenan agertzeko?”. Bisibilizazioaren kontua da gakoetako bat, abeslariaren iritziz. Nahiz eta zifrak “beldurgarriak” izan, normalizatuta dagoen egoera dela dio Salvadorrek. “Aldaketa bat behar dugu, musikarena ere gizonezkoek absorbitu duten mundua baita, eta ez gara konturatzen gure inertzien barruan dagoela gizonak ikusten egotea eta gu horren parte ez izatea”. Izan ere, emakume musikariak egon badaude, eta hori indartu egin behar dela uste du Salvadorrek, “baina ez emakume musikari bezala bakarrik” –zehaztu du–. Guri gustatzen ez zaigun gauza bat da emakume kondizioa baloratzea zure alderdi artistikoa baino gehiago. Hor oreka bilatu behar da. Egon behar dugu, baina gure kalitate musikalagatik, ez bakarrik gure emakume izaeragatik”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

DANIEL BURGUI

AA

bai, e? Ba ez duzu ijitoa ematen!”. Susana ohituta dago jada era horretako esaldiak behar baino maiztasun handiagoz entzuten, bereziki norbaitek esaldia laudorioa balitz bezala zuzentzen dionean. Ijito itxurarik ez izatea meritua balitz bezala, alegia. “Haientzat positiboa dena diskriminazioaren ondorio da niretzat”, azaldu du. “Egia esan, batzuetan nekagarria da, akitu egiten da bat azalpenak ematen, autodefinitzen eta topiko eta estereotipoen aurka egiten”, dio Bartzelonako Unibertsitatean Ekonomian lizentziatutako 25 urteko gazte katalan honek. Gaur egun Aholkularitza eta Zerga Kudeaketako masterra egiten ari da ESADEn, enpresen arloko mundurankingetan erreferentzia den negozio-eskola ospetsuan.

Emakumeak eta ijitoak, segi aurrera!

hezkuntza sistemak eragiten duen autoestimu falta”, Susanak dioenez.

Hamabi milioi europar baino gehiagok ‘ezberdinak’ izateari dagokion estigma jasaten jarraitzen dute, Europa mestizajearen eta kultura solidario baten enblema izan arren. Ijitoak dira. Eta, zehazki, emakumeak

“Badirudi batzuei huts egiten diedala nire kultura aldarrikatzen dudanean, horrek traba egingo balie bezala”, dio Susana Martinezek

Noemi Fernandez Kataluniako Elkarte Ijitoen Federaziokoa da, aktibista eta Zuzenbideko ikaslea, eta uste du emakume ijitoaren inguruko aurreiritzi asko izan direla, eta emakume ijitoek diskriminazio bikoitza jasan dutela. “Bost mendez gure aurka izan diren legeak jasan ditugu, jazarpena. Gure historia ez da ikasten liburuetan. Eta duela 40 urte arte Espainian ijitoak ez ziren gainerakoak bezalakoak legearen aurrean”.

“Bai, ijitoa izateaz gain, harro nago nire herriaz eta nire jendeaz”, gehitu du Susana Martinezek. “Eta nire aurretik izandakoek egindako ahaleginari esker nago ni gaur hemen: nire amak, nire amonak eta nire lehengusinek. Horien guztien meritua da. Sarri minorizatuak diren ahots asko kondentsatzen ditu Martinezek aldi berean: gaztea, emakumea, katalana eta ijitoa da. Azken hori da, hala ere, bere kasuan, estigma-iturri nagusia. “Badirudi batzuei huts egiten diedala nire kultura aldarrikatzen dudanean, horrek traba egingo balie bezala. Inori ez diote modu arraroan begiratzen lan-elkarrizketa batean katalana, emakumea edo gaztea dela esateagatik. Bai, ordea, ijitoa dela esateagatik. Eta lanposturik gabe gelditzeko arriskua duzu; bizitzan gure bidea egin ahal izateko, gure identitatea ezkutatzen bizi gara”. “Urte askoan, kultura ijitoa pobreziaren eta bazterketaren kulturarekin nahastu da, eta hori aurreiritzia da. Baina, horrez gainera, gure herriaren integrazioaz hitz egitea asimilazioaren sinonimo da beti. Gu disolbatzearen sinonimo”, azaldu du Martinezek, eta dio “ondo integratutako ijitoa” kontzeptua ikusezintasunaren dohaina izatea dela. Desagertzea. Errealitatean, ordea, hamabi milioi europar baino gehiago dira, herrialde eta eskualde guztietako biztanleak, eta hizkuntza guztietako hiztunak, Europar Batasuneko gutxiengo etniko handienaren ordezkari.

Horixe da Susanak bere blogean iraultza ijitoa deitzen duena: “Geuk, ijitook, eta ez beste inork, saiatu behar dugu enpresa zuzendaritzako postuak izaten, politikan parte hartzen, ekonomian, oposizioak egiten eta administrazio publikoan karguak izaten; baina baita geure komunitateari mezu bat bidaltzen ere: ez ditugu geureak bazterrean utziko”. Susanak dioenez, Katalunian 302.607 kargu publiko baldin badaude biztanleria osoarentzat, proportzio hutsagatik, 3.000 karguk ijitoek izan beharko lituzkete. Baina ez da horrela. Gauza bera gertatzen da Espainiaren kasuan. Eta are gutxiago dira, gainera, proportzioan, karguak dituzten ijito emakumeak.

HERRI ZIGORTUA Ijitoena da Europa benetan batu duen herria, askotan bere buruaren aurka izan bada ere. Horixe da ijitoen aurkako joera. Arrazismoaren molderik sustraituena eta kasurik gutxien egin zaiona Europan, oso zolia eta are normalizatua ere. Hori gertatu da Europak mendeak daramatzalako ijitoen herria zigortzen eta seinalatzen, saritu beharko lukeen bakarra den arren; saritu, guztiz aparta den zerbait lortu duelako: bere kultura parekorik gabeari eutsi diolako mugez eta gerrez gaindi, lurralderik eskatu gabe, egoismoaren mende erori gabe eta kontinenteko kultura ireki eta transbertsal bakarra bihurtuta.

Lerroon gainean, ijito herriaren eguneko ospakizuneko errituetako bat. Goian, Susana Martinez Kataluniako Elkarte Ijitoen Federazioko kidea, Alba eta Noemi Fernandezekin. D. BURGUI

Bada denbora bat Interneten blog bat sortu zuela Martinezek, Gitana economista, ekonomiaz idazteko, baina batik bat bere herriarekin lotutako albisteak ikusarazten saiatzeko. “Ez dut oso gogoko blogaren izena, baina funtzionatu egiten du marka eta komunikazio estrategia gisa, erakarri egiten du. Zoritxarrez, jendearen arreta bereganatzeko modu azkarra da”, dio.

Administrazioko eta Finantzetako goi mailako gradua ikasi zuen lehenik Martinezek. Aurreneko lanari esker, unibertsitateko lehen urtea ordaintzeko behar zuen dirua aurreztu zuen, eta gero, sakrifizio handiarekin, kalifikazio onak lortzen jarraitzeko ahaleginak egin zituen, ikasketak beka orokor baten laguntzaz egiteko. Aita langabezian geratu berria zen, baina beti bultza-

tu zituen bera eta anaia ikastera. Susanak dio familiak babestu izana funtsezkoa izan dela. Susanaren anaia, Daniel, 33 urtekoa, unibertsitatera joan zen auzoko lehen gazte ijitoa izan zen. Kriminologia ikasi zuen. “La Mina auzoko ijito gazte bat gaizkileak jazartzen?”. Era horretako burlak jasan behar izan zituen Zuzenbide fakultatean zegoenean. “Handia da mesfidantza, eta handia

1971ko apirilaren 8an Londresen egindako bilera batean, mundu osoko ijitoek bandera bat izatea erabaki zuten, eta enblema gisa gurdi-gurpil bat aukeratu zuten, eta ereserki gisa Djelem, Djelem izenburua duen kantua. Askatasunaren aldeko oihu garbia: Ibili eta ibili egin nintzen, haien hizkuntzan. Horixe da Europar Batasuneko gutxiengoen artean gehiengoa duenaren enblemen zerrenda apala. “Ni baikorra naiz, aldaketa garaia da eta une on baterantz goazela uste dut”, dio Susanak indarrez. “Baina, hain zuzen ere horrexegatik, ezin gara gelditu, aurrera jarraitu behar dugu”. Azken batean, ibili eta ibili.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Euskarazko letrekiko pasioa hedatuz Martxan da Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren 12. edizioa. Maiatzaren 31ra bitartean gauzatuko da 45 herritan, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin JULENE LARRAÑAGA

E E

edizioan. Maiatzaren 31ra arte iraungo du aurtengo edizioak eta 23 liburutegietan egingo da.

USKALDUNEN laurdenak ere ez du ohiturarik euskaraz irakurtzeko. Hala dio Elkar Fundazioak oraintsu egin duen ikerketa batek. Datu esanguratsu bezain kezkagarria, inondik inora. Baina euskaraz ez irakurtzeko ohitura hori ez omen da irakurzaletasun faltagatik. Izan ere, datuek adierazten dute Euskal Herriko erdal zein euskal hiztunen ia %70ek badutela irakurtzeko ohitura. Irakurzaletasuna badago, beraz, baina euskarazko liburuetan datuek behera egiten dute nabarmen.

Irakurzaletasuna bultzatzea du helburu Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak eta herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen da, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanaz eta liburua opari bihurtuz.

Egoera ikusita, premiazkotzat jotzen da euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko egiten den egitasmo oro. Helburu honekin Euskal Herrian egiten den ekimen beteranoenetako bat dugu Irakurri, gozatu eta oparitu, Euskaltzaleen Topagunearen eskutik egiten den kanpaina. Egitasmoa tokian tokiko euskaltzaleen elkarteen, Udalen, Mankomunitateen, liburutegien eta liburu-denden arteko elkarlanari esker burutzen da, eta herrietako eragileen arteko harremanetarako tresna izan nahi du. Halaber, Nafarroako Foru Gobernua, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia babesleak dira dagoeneko martxan den 12.

HIRU URRATS Kanpainaren izenak dioen bezala, hiru pauso eman behar dira egitasmoan parte hartzeko. Lehenbizi euskarazko liburu bat irakurri beharko da. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu beharko da. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa bat bete beharko da, irakurritako liburua zein izan den eta berari buruzko iritzia zein den zehaztuz. Fitxa horren truke, liburuzainak %35eko deskontuaren erosketa txekea emango du, liburu-dendan euskarazko liburu bat erosteko. Azken pausoa, liburu hori oparitzea izango da: lagun bati, senide bati,

edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako erosketatxekeak euskarazko beste edozein liburu % 35 merkeago erosteko aukera emango digu. Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du. Erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da. 45 HERRITAN Aurten 45 herritan izango da martxan Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena. Nabarmentzekoa da aurreko lau urteetako herri gehienetan eskainiko dela, egitasmoaren balorazio onaren adierazle. Ondorengoak dira parte hartuko duten herriak: Agurain, Asparrena, Dulantzi, Barrundia, Zigoitia, Legutio eta Gasteiz Araban; Balmaseda, Ondarroa, Ermua, Atxondo, Mañaria, Zamudio, Igorre, Sopela, Getxo eta Lezama Bizkaian. Soraluze, Ordizia, Orio, Legazpi, Lazkao, Zaldibia, Beasain eta Hernani Gipuzkoan; eta Ultzalmaldea, Lizarra, Burlata, Sakana, Berriozar,

‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpaina iragartzeko aurtengo irudia. E. T. Berriobeiti, Antsoain, Atarrabia, Uharte, Aranguren, Zizur Nagusia, Malerreka, Iruñea, Leitzaldea, Barañain eta Esteribar Nafarroan. Euskaltzaleen Topagunetik agertu dutenez, aurreko edizioetan frogatu da kanpainak eragin positiboa izaten duela herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburuen mailegu kopuruan. Izan ere, egitasmoaren helburuetariko bat horixe da: euskaldunak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Era berean, ekimenak liburuen salmentan izaten duen eragina kontuan hartzekoa dela azpimarratu dute. Azkenik, Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatur jarduerak ere antolatuko dira datozen hilabeteetan, hala nola solasaldiak idazleekin, liburu azokak, irakurketa musikatuak eta abar.

‘IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU’ Bi hilabetez: Martxoaren 12an abiatu zen ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpainaren 2018ko edizioa, eta maiatzaren 31n amaituko da. Hortaz, ia bi hilabete eta erdiko iraupena izango du liburutegietan, baina erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da. Herriz herri: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 45 herritan izango da martxan ekimena aurten. Nabarmentzekoa da aurreko lau urteetako herri gehienetan eskainiko dela, egitasmoaren balorazio onaren adierazle.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

EkaitzElexpe Zilarmendi Bego

Sitio, año Aretxabaleta, 1979 Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.facebook.com/ekaitzilarmendi

Datorren Datorren astean... astean... Unai Gontzal Endemaño Garate


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.