Ortzadar 130719

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko uztailaren 13a. 603. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

EUSKAL IRAKURLEAK Gure mugetatik kanpo Euskal Herria eta euskara ezagutarazten -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

LEKEITIO

Kaleko artea Lekeitio hartzeko prest Uztailaren 18tik 21era bitartean ospatuko da aurten Kaleka Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia. Askotariko 25 emanaldi bildu dituzte egitarauan: dantza, antzerkia edota kabareta dira horietako batzuk AINHOA LORES

JJ

ENDE andana ibiltzen da Lekeitioko kaleetan gora eta behera uda garaian. Antzerkia kalera ateratzeko urteko sasoirik egokiena izaki, Kaleka jaialdia antolatzea erabaki zuten duela hiru hamarkada. “Nazioarteko kale arteak Lekeition jaialdi batean batzeko asmoz sortu zen, eta urteak igaro ahala, jaialdia eboluzionatzen joan da, gaur egun duen egitura hartu arte”, kontatu du Ibon Noya Kalekako antolatzaileak. Noyak azaldu duenez, “Lekeitioko kaleak kulturaz margotzen dira lau egunez. Guretzat garrantzitsuena, jaialdiak urtero hartzen duen tarte hori da, Lekeitio eta kale arteak bildu eta ikuskizun eta konpainia eta kolektiboen erakusleiho bihurtzea”. Aurten, beraz, hiru hamarkada beteko ditu Bizkaiko nazioarteko kale arteen jaialdiak eta berezia izango dela iragarri dute arduradunek. Egitaraua osatzerako orduan aniztasuna hartu dute kontuan, bai ikuskizunetan, bai aukeratutako alorretan eta baita adin eta jende ezberdinentzat bideratutako proposamenetan ere. Denetara 25 emanaldi jasotzen ditu egitarauak, Euskal

30. edizioa ospatuko du jaialdiak aurten. KALEKA

Herria, Estatu frantsesa, espainiarra, Italia, Txile, Erresuma Batua eta Alemaniatik etorrikotako konpainien eskutik. Jarduera guzti hauek uztailaren 18tik 21era bitartean egingo dira eta formatu eta hizkuntza anitzetako keinu-antzerki, dantza, zirku, clown, esperimentazio espazio, kabaret, piroteknia eta txotxongiloak izango dira, besteak beste. ERALDAKETA Eraldaketa prozesuan bete-betean sar tuta heldu da Kaleka bere 30. urtemugara; nahiz eta Noyarentzat urtero hobetzen saiatzen diren, “jaialdiak garapenean egon behar du uneoro, berrikuntza prozesua etengabea izan behar da”. Duela hiru urtetik hona baina, eraldaketa prozesu hori sakonagoa izan da, irudi eta egituran aurrerapausoak ematea bilatu baita. “Jaialdi baten egituraketa izatetik kultur eta arte ekoizle esperientziaduna izatera igaro da”, eman du jakitera Noyak. Modu honetan, ekimenak bat egiten du kale arte sorkuntza garaikideekin eta, bestalde, “prozesu parte-hartzaileekiko arreta handia” sortzea lortzen dela nabarmendu du antolatzaileak. “Aurtengo egitura eraldaketa Kalekaren azpi-izenean ikus

daiteke argi eta garbi. Izan ere, kale antzerki jaialdi izatetik, kale arteen jaialdi izatera igaro da, uste baita jaialdiak esparru handiago bateko ikuskizunak biltzen dituela”. HIRU LAN LERRO Aurreko urteetan egin duten moduan, jaialdiaren egitura hiru lan-lerrotan banatu dutela nabarmendu du Noyak: Kaleka Ofiziala da horietako bat. Formatu

desberdinak lantzen dituzten konpainia eta kolektiboen lanak batzen ditu sail honek. Aurten Lokke, Zanguango, Truca Rec eta Lekittoko Deabruak bezalako konpainia euskaldunak hartuko ditu barne, eta baita Italiako Chiara Marchese, Txileko Murmuyo eta Kataluniako Cia Y tú que pintas eta Zero en conducta, besteak beste.

Euskal antzerkia

K

alekak nezioarteko ikuskizunak eskaintzen ditu, baina urtero bezala euskal kale arteak ere badute bere lekua bertan. Aurten Lokke, Zanguango, Truca Rec eta Lekittoko Deabruak bezalako konpainia euskaldunak hartuko ditu barne jaialdiak. “Bertako konpainia eta kolektiboek jaialdiaren parte izan behar dute eta euskal kale arteak beti izango dira jaialdiaren nortasunaren parte”, azpimarratu du Ibon Noyak. Egitarau osoa ikusteko: www.kaleka.eus

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Etxepare Institutua Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Horrez gain, edizio berri honetan esperimentazio espazioak ere izango dira, Truca Rec eta 7 Bubbles kolektiboen eskutik, besteak beste.

Scratch atala da bigarrena eta garapenen edo sorrera prozesuan dauden lanak batuko ditu, kultur agente, artista, ikusle eta abarren arteko sormenezko elkar trukaketa garatzeko espazioak eskainiz. Azkenik, Kalekaz Blai atalak, urte osoan zehar egindako ekitaldiez sustaturik, jaialdiari jarraikortasuna ematea du helburu. Sare hauen egonkortasuna suspertzeko, familiekin, ikastetxeekin, taldeekin, kultur elkarteekin, enpresa munduarekin… lan egiten du formatu desberdinen bidez: saiakera ireki, erakusketa, hitzaldi eta tailerrak, besteak beste. Sail honek herritarrak eta sormen sektoreak jaialdiaren garapenean parte hartzea du helburu. Atal honen barnean, beraz, jaialdiaren garapenean herritarren partehartzea sustatzeko bideak ere aztertzen dira. Aurten, Euskal Zine Bilerarekin elkarlanean, Iturriotz institutuko ikasleek jaialdia sustatzeko bideoak egin dituzte, adibidez.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko uztailaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Argazki bat

Fikzioa 1. Basa

EE

USKAL Idazleen Elkarteak urte asko daramatza Idazleak ikastetxeetan deitzen den egitasmo interesgarri bat antolatzen. Gure liburu bat irakurtzen dute ikasleek, eta gero bisita bat hitzartzen dugu eskolarekin, ordu beteko saio batean ikasleekin egoteko liburuaz solasean, eta idazle ofizioaz, oro har. Zapore gozoa uzten duten enkontruak dira gehienak, eta, niretzat bederen, ezinbesteko bihurtu dira, ez soilik kobratzen dugunagatik, gure etorkizuneko irakurleak ezagutzeko ematen duen aukeragatik baizik. Idazten hamarkadak daramatzagunok ikusi dugu nola gure hasmentako irakurle haiek, gure adin bertsukoak zirenak, zahartzen joan diren; batzuk eutsiko zioten zurekiko interesari, edo zuk hura pizten asmatuko zenuen, eta besteek ez. Eta ikusi dugu zenbat kostatzen den irakurle berriak, gazteak, beste belaunaldi batzuetakoak erakartzea, onda berean egotea haiek eta zu, tartean agian 25 urteko aldea dagoenean, mundu bat. Hargatik uste dugu eskoletako gure irakurle gaztetxo hauetatik bakarren batzuk izango ditugula, helduaroan ere, irakurle. Nolabaiteko harrobi bat da eskola guretzat.

Miren Amuriza. Elkar.

Baina ez hori bakarrik. Aipamen harrigarriak etengabe egiten dituzte zure obrari buruz. Aspaldian ohartua nago irakasleek gutxi samar berritzen dutela liburuen katalogoa, eta ondorioz umeak ari direla haiek jaio baino dezentez lehenagoko liburuak irakurtzen, eta liburua bere garaiko argazki estatiko bat denez, garbi ikusten dugu nola aldatu den mundua, arrunt ziren gauza asko gaur arraro bihurtuz, edo arbuiagarri. Nire azken saioa Muskizeko ikastolan egin nuen, eta solasaldian neska batek, papera irakurriz galdera bitxi bat egin zidan. Gero papera oparitu zidan maitasun guztiarekin: “Kaixo Pako, ni Ariane naiz. Gustatu zait Martinello eta sei pirata liburua. Galdera bat egin nahi dizut: Zergatik sartu duzu tabako pakete bat liburuan? Eskerrik asko”. Galdera hau, noski, ez zatekeen posible izango tabakoaren legea onartu ez balitz, tabakoa deabrutu ez balute, umeek tabakoaren aurkako mezu, publizitate, iritzi eta mespretxuak entzun ez balituzte. Esatea, bakarrik, liburua argitaratu zen garaian irakasleek zigarroak erretzen zituztela klasean izugarria zaie. Eta erretzen zela ospitaletan, telebista platoetan, jatetxeetan, jaunartzeetan bi hatz lodiko puruak.

Nire liburuetako biraoekin ere oso ongi pasatzen dute, eurak “hitzitsusiak” deitzen dituztenekin. Zuzentasun politikoaren seme-alabak direnez, ez daude ohituta bizitzako alor guztietan entzuten dituzten horiek liburuetan ikusten, eta asko gustatzen zaie gehienei. Moralismoa ez zaie gustatzen. Zalantza dut gaur argitaletxeek argitaratuko ote zituzten.

Idazten hamarkadok daramatzagunak ikusi dugu zenbat kostatzen den irakurle berriak, gazteak erakartzea, onda berean egotea haiek eta zu

Gauza batek harritu nau gehien: ez direla ohartzen nire liburuetan mugikorrik ez dela ateratzen. Objektu bat nonahiko bihurtzea eta irakurketaren denboran orrietatik guztiz desagertzea normala balitz bezala. Pentsatu nahi dut gizakien pasioek dituztela erakartzen, arazoek, ezintasunek, ametsek eta eromenek, milaka urtetan berberak direnak, eta ez hainbeste garai bakoitzeko asmakizun teknologikoek. Liburuetako pertsonaiekin konektatzen dutela, eta ez eskuetan duten azken dispositiboarekin.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA ALBUM ILUSTRATUA

HAUR LITERATURA

‘Adiskideak gara?’

‘Krokodilo txikia maitemin...’

Anabel Fernandez Rey. Pamiela. 36 orr. 15 euro.

Nire haur liburu gehienetan gurasoak falta dira, eta harritzen dira horrekin ere, orain gurasoak uneoro baitauzkate euren ekimen guztietan, zopatan ere bai. “Kontrolgehiegi” dutela kexatzen dira, eta nire liburuetako haurrak miresten.

Daniela Kulot; itz.: Ainhoa Irazustabarrena. Susa. 384 orr. 23 euro.

Adiskidetasunaren aren gaineko gogoeta

Maitasuna, ororen oren gainetik

Aurreirakurleei eta lehen irakurleei zuzendutako album honek ume baten eta hartz baten arteko adiskidetasunaren eraikuntzaz dihardu: printzipioz, bi pertsonaia oso desberdinak, baina osagarriak izan daitezkeenak. Anabel Fernandez Reyk bi zatitan banatu du obra, bi protagonistek eguneroko egoeren aurrean dituzten ikuspuntuak, desirak eta beharrak erakusteko. Zenbaitetan, gustuko ez ditugun gauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna: eskaintze gisa, lankidetzatik, eskuzabaltasunetik.

Liburu hau Krokodilo eta Jirafa protagonista dituen bilduma bateko lehen alea da. Bi pertsonaia hauek elkarrekin maitemindu eta bikote bitxia osatzen dute. Itxuraz, beren bikote-harremana zaila izan liteke; izan ere, bada beraien artean desberdintasun nabarmen bat: altuera. Baina Krokodilok bere trebezia guztia erabiliko du Jirafaren arreta bereganatzeko. Liburu honetan sentimendu unibertsal bat agertzen da, eta hizkera xume eta hurbil baten bidez azaltzen da maitemintzean sortzen den sentsazio eta emozio uholdea.

2. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

3. Bizitza ez al da oso... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

4. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

5. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

6. Superpatata 1 Artur Laperla. Bang.

Ez Fikzioa 1. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

2. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

3. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

4. ...Eta segi aurrera Hainbat egile. Txalaparta.

5. Nik sinesten dizut Samara Velte. Elkar.

ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

Diasporan transmisioaren arduradun Euskara eta euskal kultura munduan zehar hedatzeaz arduratzen da Etxepare Euskal Institutua. Asmo hori oinarri, zenbait proiektu ditu martxan, tartean euskal irakurleen programa. Munduko zenbait unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten dute irakasleek UXUE GUTIERREZ

A A

SMO argiarekin jaio zen Etxepare Euskal Institutua, 2010. urtean: euskara eta euskal kultura lau haizetara zabaltzea. Hedapen oro aberasgarria dela iritzita, zenbait programa, ekimen eta proiektu burutu ditu elkarteak sorreratik: “Mundua euskaldunago egin nahi dugu, eta Euskal Herria mundutarragoa”. Aldebiko ekarpen horren bilaketa du ardatz, hain zuzen ere, euskal irakurleen programak, kasurako. Programa honen bidez, munduko hamaika txokotan irakasle lanetan dihardute zenbait euskaldunek, euskara eta euskal kultura transmititzeko lanean. Liverpool, Erroma, Valparaiso, Mexiko… zerrenda luzea bezain anitza da. Hamarkada bat pasa da kasik erakundea sortu zenetik eta geroz eta zabalagoa da irakurleen sarea. Gaur gaurkoz 37 irakurletza eta bost katedra ditu martxan Etxeparek han eta hemen. Deialdi ireki bidez hautatzen dituzte irakurleak eta irizpide batzuk ezarrita dauden arren, irakasle berezi hauen profila ere oso plurala da. Jatorri eta helmuga anitzak dituzte eta, ondorioz, diasporako euskal transmisore hauen esperientziak guztiz ezberdinak izan daitezke. Gauza bat dute komunean, ordea: Euskal Herria eta euskara ezagutarazteko nahia.

Denis Almandoz (Donostia, 1989) Euskal irakurlea Txekian (Praga eta Brno) Lehen urtea du Denis Almandoz donostiarrak euskal irakurle gisa; ez ordea atzerrian. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak amaitu ondotik, bigarren hezkuntzan irakasle izateko masterra egitea erabaki zuen eta ordutik ez da gelditu. “Hizkuntza irakaslea izan naiz bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere”. Aspaldidanik ari da Almandoz kanpora begira, eta urteak daramatza diasporan, baina erroa ahantzi gabe. Hizkuntza, hezkuntza eta munduratzeko Almandozen grina uztartzen

ditu euskal irakurlearen funtzioak eta birritan pentsatu gabe eman zuen izena. “Euskalduna izanik eta irakaskuntzan urte dezente eman eta gero, oso erakargarria egiten zitzaidan irakurle izateko aukera, erabakia hartzea ez zitzaidan batere zaila egin”, kontatu du. Lehen ikasturtea amaitu berritan esperientziaren xedea garbi du donostiarrak: “Nire asmoa ez da txekiar euskaldunak sortzea, oso zaila baita hain ordu gutxitan hizkuntza bat ikastea. Nire asmoa da Euskal Herria, herri bezala existitzen dela jakinaraztea, gure historia eta kulturaren berri ematea, eta hizkuntza guztiz berezia daukagula erakustea, eta hizkuntza horren inguruko zertzelada batzuk eskaintzea”. Txekiar Errepublikan dihardu irakasle gisa, Pragako Karlova Unibertsitatean eta Brnoko Masaryk Unibertsitatean. 47 ikasle ditu Almandozek Brnon eta beste 18 Pragan. Eduki eta metodologia antzekoa darabil batean eta bestean. “Brnon, Euskara irakasgaian oinarrizko edukiak ematen ditut: oinarrizko hiztegia, agurrak, norbere aurkezpena… eta Pragan ere antzera; baina linguistak izanik, orokorrean, nahiago zuten hizkuntzaren egitura ezagutu; deklinabideak, adibidez”. Hezkuntza eta hizkuntzarekiko atxikimendua ibilbide luzeko kontua da bere kasuan eta eguneko ordu gehienak unibertsitatean igarota ere, txekiar jendartea nolakoa den ezagutzeko beta ere izan du. “Txekiar gizartea kanpotarrekiko nahiko gizarte itxia dela esango nuke. Hasieran nahiko hotzak dira, baina denbora pasa ahala konfiantza hartzen doazen heinean, lagun txekiar onak egin ditzakezu”, kontatu du Almandozek. Oro har, erlazionatzeko aukera gehien bere moduan beste herrialde batzuetatik bertaratutako atzerritarrekin du harremanik estuena donostiarrak eta euskaldunik ere apenas ezagutu du bertan. Orokorrean, positiboki baloratzen du esperientzia. “Irakurleen arteko harremanak estutu litezke agian, baina orokorrean programa oso ondo dago eta babes sendoa jasotzen dugu Etxeparetik”.

Ziortza Gandarias (Galdakao, 1987) Euskal irakurlea Ameriketako Estatu Batuetan (Boise) Atlantikoaz bestaldera etxean bezala sentitzen da Ziortza Gandarias Boisen (AEB). 2014an iritsi zen lurralde berrira galdakoztarra eta iaz ekin zion euskal irakurle lanari –doktoretza bukatu ondotik–. Estatu Batuetara joan aurretik ere hezkuntza munduan murgilduta zegoen Gandarias Euskal Herrian. “Boisera etorri aurreko azken hiru urteetan Donostiako Santo Tomas Lizeoan izan nintzen irakasle, ezbairik gabe ikastolako esperientzia oso lagungarria eta baliagarria izan zait unibertsitatean lan egiteko”. Hartatik ikasitakoak bere ekarpena egin die Gandariasen eskolei, baina Boisen errealitate berri batekin ere egin du topo: “Boisen izaten ditudan ikasleen gehiengoak ez du euskal jatorririk; gutxiengoa da euskal jatorrikoa edo euskal kulturaren inguruan zerbait dakiena”. Jatorri eta adin anitzetako 25 ikasle izan ditu Gandariasek eskoletan eta, irakastearekin batera, asko ikasi duela ere aitortu du: “Eskoletara etortzen diren ikasle asko erabat txundituta geratzen dira euskal gaiekin eta hurrengo seihilekoan jarraitu nahi izaten dute; hori hunkigarria da”, adierazi du. Ikasleek prozesu “katarsiko” bat bizitzen dutela dio, ezer ez jakitetik “mundu infinitu bat deskubritzera”. Bere egitekoa garbi du Gandariasek, eta erabat egonkortua du bizitza Boisen: “Nire senarra Boisekoa da eta horrek asko lagundu dit hemengo erritmora moldatzen”. Epe motzean Euskal Herrira itzultzeko asmorik ez duen arren, bere ofizioak zubi lan gisa jarduten du aberriarekin. “Mundu globalizatu honetan euskararen eta Euskal kulturaren garrantzia, indarra eta identitatea helaraztea da nire lana”, dio galdakoztarrak. Alor akademikotik lantzen du Gandariasek transmisioa eta etengabeko prestakuntza eta gaurkotasuna ditu eguneroko tresna: “Irakasle zarenean irakaskun-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko uztailaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

tzaren abangoardian egotea ezinbestekoa da; norbera etengabe prestatu eta euskal kulturan gertatzen denaren berri izan”.

Hiromi Yoshida (Yuzuwa, 1960) Euskal irakurlea Japonian (Tokio)

Eta unibertsitate eta eremu akademikotik haratago ere hedatzen da bere lotura. Izan ere, euskal komunitatea indartsu dago Boisen, Gandariasek azaldu duenez: “Euskal komunitatea oso aktiboa da, beti dago ekimenen bat martxan: Korrika, Euskaraldia, mus txapelketak...”. Era horretan saiatzen da Gandarias Etxepareren egitekoa eta asmoa betetzen; euskararen presentzia “estereotipoetatik haratago” zabaldu eta hizkuntzaren balio akademikoa sustatzen.

Erabat bestelakoa da Hiromi Yoshibaren kasua. Jaiotzaz ez da euskal herritarra, baina esan daiteke bihotzez erabat euskalduna dela. Euskara hizkuntza gisa menderatu ez ezik, euskara ikertu eta irakasten dihardu Japonian. Unibertsitateko ikaslea zelarik izan zuen Yoshidak estreinakoz hartu-emana euskararekin, bere irakasle zen baten bidez: “Suzuko Tamura irakasleak euskara ikasteko talde txiki bat egiteko asmoa agertu zigun eta bost pertsonako taldea osatu genuen”, kontatu du.

Ane Arandia (Arrankudiaga, 1993) Euskal Irakurlea Argentinan (La Plata)

Hiru hamarkada luze pasa dira ordutik eta urte guzti hauetan euskararen menderakuntzan sakondu besterik ez du egin. Lazkaoko euskaltegian hamar hilabeteko egonaldiaren ostean linguistika masterra ikasi eta Azpeitiko euskara ikertzeko nahia piztu zitzaion Yosidari, eta euskalkiaren inguruko tesia eta doktoretza egin zituen. Are, japoniarrei euskara irakasteko liburu propioa ere sortu du. 30 urte igaro dira unibertsitateko gradua bukatu eta Lazkaora bidaia egin zuenetik eta egun euskara, japoniera idazketa eta hizkuntzalaritzako irakaslea eta euskara ikerlaria da Yoshida.

Euskal Ikasketak gradua egin zuen Ane Arandiak eta orduantxe izan zuen bai Etxepareren eta baita euskal irakurleen programaren berri ere. Ikastaro batean parte hartu ondotik, euskal irakurleen deialdien jakinarazpenak jasotzen hasi zen Arandia, baina ez zuten gaztearen jakinminik pizten. Argentinak aldatu zuen hori. “Behin La Platako Unibertsitate Nazionalerako presazko deialdia argitaratu zuten. Beste deialdi batzuek ez bezala, honek nire arreta bereganatu eta aurkeztea erabaki nuen”, kontatu du. Egona zen Argentinan lehenago eta hortxe topatu zuen bere tokia filologo gazteak. 2014ko udan Bahia Blancako Euskal Etxean egon zen. Lehen kolpe horren ostean, euskal diaspora “hurbilagotik” ezagutzeko aukera gisa ikusi zuen irakurletza.

Euskal irakurleen programari esker, munduko hainbat txokotan euskara irakasle lanetan dihardute zenbait euskaldunek. Irudietan, horietako batzuk. ETXEPARE INSTITUTUA

Linguistika eta hizkuntzalaritza munduan hain errotuta egonik, aspaldi ezagutu zuen Yoshidak Etxepare Institutuaren jarduna TUFS unibertsitateko ezagunen bitartez, eta bosgarren ikasturtea du aurtengoa euskal irakurle gisa. “Japonian ikasturtea apirilean hasi eta otsailean bukatzen da, hortaz nire bosgarren urtean murgilduta nago orain bete betean”. Euskal irakurleen programaren bidez finantzatutako taldeaz gain, beste hiru euskara taldetan da irakasle Yoshida, eta abuztuan beste bi talde berri izango ditu. “Inoizko talde gehien ditut aurten; talde batean ikasle kopuru altuagoa izan dut, baina inoiz ez lau talde aldi berean”.

Gaur gaurkoz 37 irakurletza eta bost katedra ditu martxan Etxeparek munduan, euskara eta euskal kultura ezagutaraztea xede

2017an hasi zen irakurle lanetan eta, aldi berean, atzerriratzeko lehen esperientzia ere izan zuen. “Betidanik nahi izan dut bolada batez atzerrian bizi, eta zer esanik ez euskara klaseak emateko aukera izanda”. AEKn jarduten zen irakasle lanetan Euskal Herrian, eta panorama berriak hiru osagaiak batu zituen: euskara, kanpora irtetzeko aukera eta hezkuntza. Gaur gaurkoz bost ikasle talde ditu eta azaldu du badela alderik euren artean. Bi profil nabarmendu ditu: “Alde batetik, asko dira euskal jatorria dutelako klaseetara hurbiltzen direnak; eta, beste alde batetik, letretako ikasleak daude”. Horiek duten interesa oso bestelakoa da, euskararen bereizgarri tipologikoengatik datoz klaseetara. Horrek, ezinbestean, eskoletara gerturatzeko arrazoian du eragina. “Lehen taldekoei kultura interesatzen zaie gehienbat, eta bigarrenekoei, berriz, alderdi linguistikoa”. Dinamika ezberdinak dituzten eskolak dira aniztasunaren emaitza. Ofizioara egokitu behar izan du Arandiak, eta antzera bizi izan du prozesua maila pertsonalean ere. “Batzuetan oso barneratuta ditugun hainbat gauza beste herrialde edo kultura batzuetan horrelakoak ez direla ohartzen zara, kontzientzia ezinbestekoa da”, uste du. Hasiera “zaila” izan bazen ere, euskal diaspora “barrutik” ezagutzeko aukera ikusten du irakurleak bere jardunean. “Nire aletxoa jarri ahal izan dut; hemen egon badagoen interes bat ahal dudan neurrian betetzea”.

Bitxia suerta liteke japoniarrek euskara ikasteko interesa dutela jakitea, baina badira euskara eskoletera gerturatzera bultzatzen dituzten zenbait arrazoi. Kausa nagusiak zerrendatu ditu Yoshidak: “Askok futbolagatik ezagutzen dute Euskal Herria, beste zenbaitek musikagatik, eta hirugarren multzo bat dago Euskal Herriko gastronomia ezagutzen duena. Horrekin batera, hizkuntzetan adituak direnak datoz eskoletara”. Interes koktel guzti honetako ikasleek ordu eta erdiko euskara eskolak jasotzen dituzte astero, oinarrizko mailan. “Pena da Japonian lehen maila bakarrik dagoela, hortik aurrera segitu nahi badute, euren kabuz ikasi behar dute eta oso zaila da horrela”, ohartarazi du Yoshidak. Euskal irakurle izateari utziko dio ikasturte honetan Yoshidak, baina inolaz ere euskararen inguruan ibiltzeari. “Orain belaunaldien arteko aldaerak ikertzen nabil, generazio zaharren eta berrien arteko hizkuntza ezberdintasunak aztertzen”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

BILBO

Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria Gurean emakume izenez sinatutako lehen argazkiak dira Eulalia Abaitua bilbotarrarenak. Argazkilari kostunbrista izan zen; berari esker, XX. mendearen hasieran gure herriak zuen itxura hobeto ezagutu dezakegu ETXAHUN GONZALEZ

E E

Z zen argazkilari profesionala izan, baina bere erretratuei esker hobeto ezagutzen dugu egun nolakoa izan zen XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako Euskal Herria. Eulalia Abaitua (Bilbo, 18531943) dugu Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria. Bereak dira behintzat emakume izenez sinatuta dauden Euskal Herriko lehen argazkiak. Argazkilari amateurra kontsideratua izan zen Abaitua, bere garaian ez baitzegoen emakume argazkilari profesionalik, baina adituek bat egin dute esatean Abaituak urteetan sortutako argazki bildumak profesionalen mailako lana erakusten duela. Nahi zuena eta gustuko zituen teknikak erabili zituen, erabateko askatasunez. Emakume izate hutsagatik amateurra izan behar zuenez, ez zuen bezerorik, eta noski, ezta bere jardunarekin irabazitako soldatarik ere. Horrek erabateko askatasuna eman zion bere inguruan gertatzen zena jasotzeko. Hala, bere garaiko memoria bizia iruditan

Eulalia Abaitua argazkilaria. EUSKAL MUSEOA

gordetzeko aukera izan zuen, eta horri esker, iraganeko testigantza zuzen eta gordina ekarri ahal izan dugu gurera. INGALATERRATIK EKARRIA Abaituak Ingalaterran deskubritu zuen argazkigintza. 1871an, Juan Narciso de Olano y Picavea de Lesaca ontzi jabearekin ezkondu zen eta berarekin batera joan zen Liverpoolera bizitzera, hirugarren Karlistada tarteko. Bilbotarra segituan maitemindu zen argazkilaritzarekin, Erresuma Batuko argazkigintza teknika abangoardisten bidez; Euskal Herrian erosi ahal izango ez zituen kamerak erosi eta ahal beste teknika ikasi zituen han.

amaieran, eta Bilboko Begoña auzoko basilikaren ondoan eraiki zuen bere etxebizitza: Pino jauregia. Baina Abaituak ez zuen gurean argazkilaritza albo batera utzi, alderantziz; etxeko sotoan argazkigintza laborategia eraiki eta argazkilari gisa egindako bide oparoari ekin zion. Garai hartako argazkilari profesionalek eskulturak eta estudioko erretratuaklantzen zituzten gehienbat, baina Abaituak oso bestelako interesak zituen: pertsona xume eta umilak jarri zituen objektiboaren erdigunean, bere eguneroko bizitzaren parte zirenak, anonimoak, eta arreta berezia eskaini zien emakumeei. Emakumeak dira, hain zuzen ere, bere argazki bildumaren protagonista nagusiak. Garai harta-

Pertsona xume eta umilak jarri zituen objektiboaren erdigunean Abaituak, bere eguneroko bizitzaren parte zirenak

Abaitua-Olano familia 1878an itzuli zen Euskal Herrira, gerraren

Bilboko Euskal Museoan

Z

orionez, Eulalia Abaituaren bildumaren zati handi bat egoera onean iritsi da gaur egunera arte, eta Bilboko Euskal Museoan artxibategi zabala dago gordeta. Hain zuzen ere, Abaituaren 2.500 argazki inguru daude bertan. Horietako 1.369 bisitarien eskura daude museoan eta haren webgunean.

ko ohiturak, jaiak eta tradizioak ere maiztasun handiarekin erretratatzen zituen: baserritarrak, arrantzaleak, etxeko andreak, adineko pertsonak… Hala, bere argazkiek balio handiko dokumentu historikoa osatu dute, garai hartako herri xehearen erretratu fidela eskainiz. ARGAZKILARI KOSTUNBRISTA Landutako gaiengatik argazkilari kostunbrista gisa deskribatzen dute egungo adituek Eulalia Abaitua, eta bereziki nabarmentzen dute bikaintasunez erabili zituen teknika ezberdin mordoa. Dena den, bere lanik goraipatuenak zuri-beltzean eta 44x107 mm-ko kristalezko plaka estereoskopikoekin egindakoak izan dira. Argazki gehienak zuri-beltzean egin zituen arren, badira koloretan

Naturaltasunez erretratatzen zuen Abaituak herritar xumeen egunerokoa. Lerroon gainean, hark egingiko hiru argazki. EUSKAL MUSEOA

ateratakoak ere, autokromo izenekoak. Emakumea izateagatik, baina, bizi izan zen bitartean argazkigintzaren mundutik oharkabean pasa zen. Izan ere, XX. mende hasierako emakume argazkilari ez profesional baten lana aitortzea ez zen batere ohikoa garai haietan. Bere teknika aurreratua eta maila gorenekoa izan arren, orduko argazkilari garaikideek nahiago zuten bere izena ez aipatzea. Gutxi batzuek egin zuten, Aristides de Artiñano eta Zuricalday argazkilariak kasu, baina jasotako argazki guztiak Sra. De Olano ezizenarekin sinatutakoak izan ziren. 1943an hil zen Eulalia Abaitua, Bilbon, eta bere hilobia Begoñako hilerriko familia panteoian dago.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko uztailaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

GASTEIZ

E E

USKARRI baten gainean irudiak islatzean oinarritzen den teknika da serigrafia. Hari esker posible da paper, egur, oihal edo bestelako material batean irudi bat sortzea. Gaur egun, batez ere, makina mekanizatuak izan ohi dira horien sortzaile. Hala ere, bada serigrafia beste era batera lantzen duenik ere; esaterako, Usoa Zumeta serigrafia-egilea. Serigrafia artisau erara lantzen du artista honek, eskuz, makinarik gabe. Orain, beste hainbat artistarekin elkarlanean, erakusketa aurkeztu du Gasteizko ARTgia gunean. Guztira, serigrafia oinarri duten hamabost lan ikusgai egongo dira bertan ikusgai, abuztuaren 1era bitarte.

Serigrafiaren ohiko mugak hautsiz Usoa Zumeta serigrafia-egileak erakusketa aurkeztu du Gasteizko ARTgia gunean. Serigrafia oinarri hartu, eta egile ezberdinek egindako lanak jarri ditu ikusgai, abuztuaren 1era arte AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

Koldobika Jauregi, Dora Salazar, Sistiaga edota Iñigo Arregi dira erakusketako lanen egileetako batzuk. Zumetak dioenez, horien lanetako batzuk “interesgarriak” iruditu ostean erabaki zuen haiei proposamena egitea. Hain zuzen ere, proposatu zien haiek eginiko lanetako batzuk hartu eta serigrafiaren teknika erabilita erreproduzitzea, norberaren lanen gainean eginiko interpretazioetatik abiatuta. Gainera, kontuan hartu behar da arte diziplina ezberdinak lantzen dituzten artistak direla, eskulturagileetatik margolarietaraino, esaterako. Artista euskaldunak ez ezik, argentinarrak ere badira, German Gargano eta Pablo Gonzalez margolariak, kasu. Serigrafia ez den arte diziplinetatik datozen artistak izaki, haiei teknika erakutsi beharra izan zuen Zumetak. Hura izan zen lehen pausua, eta ostean etorri ziren ondorengoak. Hark jakinarazi du, azken batean, teknika ikasitakoan, prozesua nahiko “mekanikoa” bilakatzen dela: “Lehenbizi, artistetako bakoitzak bere lana interpretatzen du, eta behin hori eginda, serigrafiara pasatu eta editatu egiten da”. Azken edizio horretan hartzen du parte Zumetak; gainontzekoan, artistak dira sortutakoaren egile. Finean, serigrafia-egileak nabarmendu du “elkarlanean” eginiko erakusketa izan dela.

fia. “Presionatzeko balio duen palanka bat salbu, gainontzeko guztia eskuz egiten dugu”. Azken finean, eguneroko jarduna ez ezik, ogibide ere badu serigrafia Zumetak. Duela urte batzuk hasi zen teknika ikasten, eta egun, horretan dihardu egunero. Usurbilen du estudioa, eta bertan aritzen da lanean, bakarka zein elkarlanean. “Ezagutu eta erabili ditut teknika ugari, baina serigrafia iruditzen zait interesgarriena”, azaldu du artistak. Gainera, nabarmendu du haren hastapenetan behar diren azpiegiturak ez direla “handiak”, eta alde horretatik, ez dela zaila izaten teknika erabiltzen ikastea. Horrez gain, gaineratu du haren erabilerak sortutako “kolore biziei” jarraika gustatu zitzaiola serigrafia. ERAKUSKETA, ZABALTZEKO Duela hiru hilabete hasi zen erakusketa prestatzeko esperimentua, serigrafia tailer batean. Bertan elkartu zen Zumeta Irantzu Lekue ARTgia guneko kidearekin eta hura izan zen erakusketa egitearen proposamena luzatu ziona. Proposatu eta egin; elkarrekin hasi ziren erakusketa prestatzen. “Ate bat irekitzeko aukera bat da erakusketa; izan ere, ez dut inoiz Gasteizen ezer aurkeztu”, aitortu du Zumetak. Eta gaineratu du “gogotsu” dagoela honekin aurrera jarraitzeko.

Usoa Zumeta, ARTgia gunean ikusgai dituen lanen artean. ALEX LARREITXI

Hala ere, ez da lehen aldia izan aipaturiko artistekin lan egiten duena. Zumetak adierazi duenez, ibilbide luzea eginikoa da artistetako gehienekin; dena den, bada kasu isolaturen bat edo beste: Vicente Larrea eskulturagilea. “Urteetan ibili naiz gehienekin lanean gauza ezberdinak egiten, baina Larrearekin iaz egin nuen lehenbizikoz lan”, esan du

Zumetak. Hori dela eta, gaineratu du eskulangile horiek azken urteetan egindako lanen artean “aukeraketa” bat egin behar izan duela, eskuartean zebilkien proiektuari eusteko. SERIGRAFIA BIDELAGUN Kalean hamar pausu ematearekin aski da serigrafia teknika erabiliz eginiko irudiak antzemateko. Hala dio Zume-

tak: “Gure bizitzan presente dagoen teknika da, baina ez gara kontziente izaten ikusitakoa serigrafia denik”. Hark adierazi duenez, teknika hau arropetan edota gailu ezberdinetan erabiltzea “ohikoa” izaten da, baina “era industrialean” sortzen da. Serigrafia-egileak, ordea, sortze eredu horretatik kanpo dagoen modu baten alde egiten du: artisau serigra-

Zumetak badu beste nahi bat ere: serigrafia inguru ezberdinetako kideei zabaltzea. Horretarako, erakusketak rol garrantzitsua duela uste du: “Erakusketak aukera emango du jendeak ikusteko teknika honek zein aukera dituen”. Bide batez, azaldu du erakusketak ere helburu duela serigrafiaren gainean sortua dagoen irudia deseraiki eta bestelako metodoak ere badaudela aldarrikatzea. Hark nabarmendu du teknikoki oso ezberdinak diren lanak direla erakusketaren oinarri, eta beraien artean dauden ezberdintasunak “handiak” direla. Zumetak aldarri bat darama berarekin: “Betiko serigrafiaren mugetatik at badaude beste mila aukera teknika lantzeko; ez da mantxa bat eta bi kolore”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

52350. mapa: ‘desayuno’/’petit déjeuner’

armosu armusu armuso armoso aldamorzu gosari gosai askari askai barausi goizeko desayuno

- Goizean egiten den otorduaren izena galdetu da. - Orduari eta jakiari dagokienez, ohitura desberdinak daude herri batetik bestera. Zenbaitetan ez zen barausirik egiten, hau da, gosaldu aurretik ez zen ezer jan edo edaten, eta beste zenbaitetan, ordea, ez zen hamaiketakorik egiten. Leioa: Lelako oiti altzakeran barausí, anis apurtxu bet edo kafekoletxe apurtxu bet eta, gero, armosue amarretan. Bermeo: “Baraustie” da, baye amen “armosúe”. Otxandio: Goxien barausi in bosu, urrengue armosue da. Armosuen atzetik, baskari bitxartien, amarretakue. Lau otordu: barausia, gosaria, hamaiketakoa eta bazkaria. Aramaio: Baruaustíe, lenau, paittarra, txokolate kaskuen bat. Gero kafie arrautze gorríngoas. Oiartzun: Oben-obena da karnizeruan gosaya, ta apaizan bazkaya eta arratsian... baten baten afaya [esaera]. Leitza: Gosarie kanpo lanen ai baldin bazen biñpin, fuertexeoa beti, urdai puske

Mapa honetan goizeko otordu sendoaren izenak ematen dira eta hiru eremu handi egiten dituzte.

pare at eo arroltze pare atekiñ eo... batzui-zopa... ta gero o bakalloa tomatekiñ o... Etxarri: Lénaó, áníx-kópa txíki bét ánixé, gósaldu arték... Gánauk jétxí lának éin da, órdún, béatzik [aldean], zórtzi terdí’péatzík o ólá gósarí... Bardoze: Lehen askaria usu zazpi onak. Hor, gio bazen bigerren askari bat, ordin xingar et’arrotze, yarriik eta aberen lanak in eta, xingar ta arrotze, behar ziren hungarriak tiratu giilat, sobera balin bazuten, eta behar zen ihortu ta khendu dena. Izturitze: Askaria zortzi orenetan. Baatxuri salda, bethi edo ogizopak barnian edo arrotze bat han yo. Udan. Ezterenzubi: Goizetan, askaria zortzietan; bazkaiten eguerditan; lau-bost onetan, atsaldeko askaria eta, gio, iluntzian, apaiten. Pagola: Askai... xingar eta arroltze [zortziak inguruan], aphaidü bat huna.

si hitzak (barau + hautsi).

• Lehenik, Iparralde kasik osoan askari hitza bildu da. Zuberoan, askai. Hitzaren etimologia ez da gardena. Askaria goizekoa baldin bada ere, arratsaldean egiten dena ats-askaria deitzen da leku horietan beretan.

• Hirugarrenik, bizkaieraz gehienik erabiltzen den hitza armosu da eta gaztelaniazko “almuerzo”-tik dator. “Almuerzo” berak bi hizkuntzetako elementuak ditu “al morsus”-etik heldu delako. “Al” arabierazko artikulua da (ikus alkate, aljebra, atorra) eta, aldiz, “morsus” latinezko hitzak “ausikia” adierazten du.

• Bigarrenik, Nafarroan eta Gipuzkoan, salbu bizkaierazko eremuan, beste hitz bat zabaldua da: gosari, gosai. Segur aski gose -tik dator lehen elementua. Erdarazko izendapenek ere barura edo baraua elementua dakarte: “ayuno” (des-ayuno) eta “jeûne” (dé-jeune-r). Motibazio berbera erakusten du barau-

Ororen buru, goizean egiten den armosu, barausi, gosari eta askari hitzak “hasiera” batekin lotuak dira. Prozesu bat hasten denean, gramatikariek “inkoatibo” hitza erabiltzen dute. Goizeko otorduaren izenek aspektu inkoatibo hori adierazten dute.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.