Ortzadar 130118

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko urtarrilaren 13a. 529. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

MIKEL GOROSABEL ‘Barne itsasoan barna’ bere bakarkako lehen lana kaleratu du musikari eibartarrak, hamaika idazleren hitzetan oinarrituta -- 4-5. orrialdeak --

deia.com/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

literatura

BAZTAN

Baztan beltza Euskal Nobela Beltzaren Astea heldu da beste behin ere Nafarroako bailarara. Datorren astelehenetik igandera izango da aurtengo edizioa. Bertan, genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, zinea eta errezitaldiak izango dira, besteak beste AINHOA LORES

G G

ORRI kolorekoak dira Baztango lurrak, gorri kolorekoak ere Nafarroako bailara honetako eraikinetako fatxadak inguratzen dituzten harriak, berdeak jaten du panoramikaren zati handi bat, paisaiaren goiko partea berriz aldakorra izaten da, urdina, grisa edo zuria, urteko sasoiaren eta eguraldiaren arabera. Koloreek edertzen dituzte Arizkun, Elizondo, Erratzu edota Amaiurgo herriak urte osoan zehar, aste baten izan ezik: urtarrileko hirugarrenean. Zazpi egun horietan eskualdeak beste tonalitate bat hartzen du eta beltza nagusi bihurtzen da, (H)ilbeltza zehatzago esateko. Misterioa, beldurra… hedatzen da eskualdeko edozein bazterretan. Euskal Nobela Beltzaren Astea bueltan da; oraingoan, gainera, aste osoko egitarau oparoa dakar, izan ere, urtean zehar genero honetako ekimenak antolatzen jarraitzen du Baztango Irakurle Taldeak. Beraiek dira laugarren urtez ekimena antolatzeko ardura dutenak. Ane Cuesta da horietako bat. Haren arabera, aste bateko egitaraua baino zerbait gehiago da (H)ilbeltza. “Horretan ahalegintzen gara, behintzat, eta horren lekuko dira martxan ditugun webgunea eta (H)ilbeltza beka, aste batetik urte osora zabaltzen den eskaintza”. Izan ere, urteak pasatu ahala, eta Euskal Nobela Beltzaren Astea sendoturik, hainbat ekimen jarri dituzte abian bailara honetako Irakurle Taldekoek. Horietako bat da hain zuzen ere ilbeltza.eus ataria. “Atariaren helburu orokorra genero beltza bultzatzea da eta sei atalak tartekatuz, hamabostean behin testu berri bat sartzen ahalegintzen gara”, jakinarazi du Cuestak.

Edizio bakoitzean beti zerbait ikusten dutela azpimarratu du Cuestak, “pauso berriak emateko aukerak ematen dira; horrela sortu zen (H)ilbeltza beka”, kontatu du. Baztango Udalak, Txalaparta argitaletxeak eta (H)ilbeltza ekimenak elkarlanean sortu zuten beka. Euskarazko literatura beltza sustatu nahian, diru-laguntza bat ematen dute, urte batez sormena bultzatzeko eta itzulpengintza sustatzeko. Miel Anjel Elustondo itzultzaile eta kazetaria izan da bekaren lehen edizioaren irabazlea, eta horixe izango da datorren urteko Euskal Nobela Beltzaren Asteko Idazleekin solasean ekimenean izango den idazlea. Aurtengo deialdian berriz, beka itzulpen lan batentzat izango dela iragarri du Cuestak. JAIALDI BIZIA Astelehenetik aurrera jaialdiak ekarriko digunari erreparatuta, formatuan behintzat berrikuntza nabarmenik ez dagoela dio Cuestak, baina, “ekitaldi bakoitzean beti dago nobedaderen bat, bidean gauza berriak sortzen joaten direlako, (H)ilbeltza jaialdi bizi bat delako”. Atzean utzi dugun 2017an 50 urte bete ziren Txomin Peillenek Gauaz ibiltzen dana nobela beltza argitaratu zuenetik, eta aitzakia sortu zen idazlea Baztanera gonbidatzeko. “Jose Angel Irigarai idazle eta poeta izango du elkarrizketatzaile aurreratu du Cuestak-. Hasieratik sortu zen harreman horretatik, Maiatz, Pamiela eta (H)ilbeltza ekimenaren arteko elkarlanean, Zaldi beltzak zeruan liburua argitaratzeko proiektua sortu da, (H)ilbeltzarako espresuki argitaratua”, gehitu du.

Chinatown filmaren emanaldia ere izango da aurten. Jatorrizko

bertsioan eskainiko da pelikula, euskarazko azpitituluekin. “Hirugarren urtea da ikus-entzunezkoek lekua dutela jaialdian, baina lehen aldia da film bat osorik ikusteko aukera eskaintzen dugula”, eman du jakitera Cuestak.

Euskal Nobela Beltzaren Astearen antolatzaileak. (H)ILBELTZA

Larunbatean, bestalde, mahai-inguru batekin emango diote hasiera egunari. Ekimen hau Euskal Nobela Beltzaren Asteko egitarauko ardatzetako bat bilakatu da dagoeneko. Aurtengo gaia Beltzaren estereotipoak, literaturatik ikus-entzunezkoetara izango da eta Arantxa Iturbe kazetariak gidatuko du ekitaldia. Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Irati Jimenez idazlea izango dira hizlariak eta generoaren ikuspuntutik aztertuko dituzte trama beltz desberdinak. Cuestak nabarmendu duenez, “generoaren gaiari Euskal Nobela Beltzaren Astearen hastapenetatik eman zaio garrantzia. Hori dela eta, aurten gaia lehenetsi dugu gure ekitaldi zentralean”.

‘EUSKAL NOBELA BELTZAREN ASTEA’. EGITARAUA: Urtarrilak 15, astelehena: ‘Idazleekin solasean’: Ernesto Prat. Arizkungo liburutegian, 19:30ean. Urtarrilak 17, asteazkena: Solasaldia: Txomin Peillen. Amaiurko elkartean, 19:00etan. Urtarrilak 19, ostirala: Zinema: ‘Chinatown’. Elizondoko kultur etxean, 19:00etan. Urtarrilak 20, larunbata: Mahaingurua: ‘Beltzaren estereotipoak, literaturatik ikus-entzunezkoetarat’. Iratxe Fresneda eta Irati Jimenez.

Moderatzailea: Arantxa Iturbe. Elizondoko kultur etxean, 11:00etan. Bazkaria, Erratzuko Elkartean, 14:00etan. Ondoren, liburu aurkezpenak: ‘Arrutiren banda’, ‘Bihotz ebatsiak’, ‘Morbus operandi’ eta ‘Danba’. Iluntzean, ‘Susmagarrien gaua’. Urtarrilak 21, igandea: Ipuin antzeztua, Anizen, 11:00etan. Errezitaldi musikatua: ‘Hama(H)iru ate’. Mikel Sarasketa, Iñigo Beltzunegi eta (H)ilbeltzakideak. Iruritako jauregian, 19:00etan.

Ipuin dramatizatua ere jasotzen du aurtengo egitarauak: “Urtero egiten bada ere, urtero desberdina izaten da”, dio Cuestak. Izan ere, istorioa urtero aldatzen dute, eta baita antzeztuko den herria ere. Aurten Anizen izango da. Astearekin amaitzeko, Hama(H)iru ate errezitaldi musikatua prestatu dute. “Aurten berreskuratu nahi izan dugu irakurraldi musikatu/antzeztu formatua”, azpimarratu du Cuestak. Mitxel Sarasketak aurkeztuko du liburua, (H)ilbeltzako kideek pasarteak irakurriko dituzte, eta musikarekin lagunduko du Iñigo Belzunegik. “Solasaldi, antzezpen, errezitaldi eta kontzertua izango da, dena batean”.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Jose Ramon Gomez Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Murruen hermetismo errepikakorra

Fikzioa 1. Nola heldu naiz ni...

TITULUA: ‘BARBAROAK BARATZEAN’

EGILEA: LUIS GARDE

ARGITALETXEA: BALEA ZURIA, 2017

Katalin Miner. Elkar.

2. JenisJoplin

AA

LBISTE pozgarria da argitaletxe batek bere ibilbideari ekitea. Kasu honetan, Luis Garderen (Iruñea, 1963) lan sendoa nahi izan dute babesgarri argitaletxeko buruek, luzea bezain zaila beharko lukeen nabigazioa abiarazteko, kontutan izanda, poesia azken bagoian dabilela argitaletxe bati leungarri zaizkion salmenta kontuetan. Printzipioz, ez zen aukeraketa txarra enkarguzko lana omen den Barbaroak baratzean. Nola ahaztu nagusiki poeta izan arren, 2016an Euskadi Saria jaso zuena Ehiztariaren isilaldia (Pamiela, 2015) nobela gogoangarriaren egilea dela Garde. Balea Zuria argitaletxeko kideek (Pentsamenduaren Poesia manifestuaren sinatzaile Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi idazleak eta Imanol Larrinaga margolaria) enkargu bat luzatu zioten Garderi, beren estreinako argitalpena ondu zezan. Esan dezadan, emaitza gorabeheratsua izan dela. Gurean azken aldian ohikoa ez den esparru kontzeptuala jorratzen du

Uxue Alberdi. Susa.

liburuak, hiruzpalau ideia nagusitik tiraka: harresien, migrazioen, itsasoaren eta gizakiaren garraztasuna. Betiere, molde narratiboak aukeratuz tonu hermetikoa barreiatzen da. Alta bada, poesia kontzeptualak badu arriskurik, besteak beste, errepikakorra gertatzekoa, eta nago Gardek ezin izan duela errepikakor ez suertatzea gailendu.

Harresian itzalak lehen atalean, hermetikoena ene irudikoz, liburuko irudirik sinbolikoenak aurkituko ditu irakurleak, hala nola: “Burdin hesiaren gristasuna / zikintzen eta arazten ditu grafiti anonimo batek: / bihotz hautsi hori, /esaldi lizun hori, agintzailearen karikatura /edo irain zahar hori...”. Murruak, harresiak eta mugak ditu hizpide poetak atal honetan, batzuetan Seamus Heaney poeta irlandarraren zipriztinak usaindu ditut, alta bada, poetak ez du lortu sinboloez gaindiko poema erakargarririk. Bigarren partean, Hitzezko hesiak, hesiko hitzak, Garde poetaren ezaugarririk nabarmenenak eta landuenak aurkitu daitezke: iruditeria sotila ondo ehuntzeko ahalmena. Irun-

Gurean ohikoa ez den esparru kontzeptuala jorratzen du liburuak; hiruzpalau ideiari tiraka: harresien, migrazioen, itsasoaren eta gizakiaren garraztasuna

Uhinei iltzatuak azken kapituluan, edukirik soziologikoenak edota salaketarako beta jorratuko ditu Gardek. Eskertzen zaio eskema demagogikoetan ez arakatzea, gaiak horretarako aukera eman arren. Deskripzio lazgarriak nagusituko dira, eta baita poetaren nia gehiago gailenduko: “Ni naizelako behatua / ni galdekatua / begi arakatzailez zipriztindutako horma ilun batek / bere begi zaurtzaileak iltzatzen dizkidanean.”

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA GAZTE LITERATURA

GAZTE LITERATURA

‘Zatoz nirekin Santiago...’

‘Libe’

Joxemari Iturralde. Ibaizabal (Ekin bilduma). 12,80 euro.

darrak literatur ibilbide esanguratsua eraikitzeko erabilitako teknika eraginkorrak darabiltza. “Errauts tontortxoak mahai gainean, / alegiazko paisaien argazki erreen hondakinak. / Inork zure izenean / zuk zeuk / zuregatik / azkenaurreko zigarretaren larritasunaz erreak.” Aipatu aurreko liburuan egin bezala, poesia eta narrazioa uztartzeko joera agertzen du Gardek. Atal honetan poema narratiboenak eta narrazio bat idatzi ditu, nago oraingo honetan ez duela asmatu nolabaiteko lotura sortzean, eta Azken ikuskizuna narrazioa eldarnio surrealista bitxi baten modura gehitu da.

Alaine Agirre. Erein. 120 orr. 12 euro.

Donejakue bideko abenturak

Maitasunaren ikuspegiak

Irudika ezazu egoera hau: gaztea zara eta arazoak dituzu etxean, gurasoekin, lagunekin... Zer egin egoera horri buelta emateko? Hilabeteko atsedena hartu eta bidean ibiltzen hasi. Horixe egingo du abentura honetako protagonistak. Donejakue bidea mundu berria, ezezaguna da, aproposa jendea ezagutzeko, ezusteko abenturak bizitzeko, lagun berriak egiteko eta baita pertsona gaiztoak aurkitzeko. Protagonista Santiago de Compostelara iristen denean konturatuko da bizitza aldatu zaiola. Jada ez ditu etxetik atera zeneko arazoak, orain beste arazo berri batzuk ditu...

‘Maren’ eta ‘Libe’ eleberriekin, elkarrekin lotura izan arren autonomoak diren liburuz osatutako Txandaka bilduma jarri du abian Alaine Agirrek. Libe eta Maren elkarrekin dabiltza, eta gustura gainera. Hala ere, Libek ez du harreman bakarrean itxita egon nahi; libre bizi izan da beti, horretan sinesten du, eta horrela sentitu nahi du aurrerantzean ere. Mareni aipatu nahi lioke gaia, baina ez daki nola. Pertsonaia helduagoak ere badira tartean, familiartekoak esaterako, baina gazteak jabetu dira tonuaz, “maitasuna bizitzeko era desberdinen” arteko talken inguruko bi liburuotan.

3. Elkarrekin esnatzeko... Kirmen Uribe. Susa.

4. 33 ezkil Miren Gorrotxategi. Elkar.

5. Koadernoa zuri Arantxa Iturbe. Elkar.

6. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

Ez Fikzioa 1. Ekialde Hurbila. Muinak eta ertzak Hainbat egile. Elkar-Berria-Jakin.

2. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

3. Hizkuntza, nazioa... Joxe Azurmendi. Elkar.

4. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

5. Feminismoa eta politikaren eraldaketak Mari Luz Esteban. Susa. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

MIKEL GOROSABEL MUSIKARIA

“Kantuei forma emateko, askoz seguruago sentitzen naiz letra on batekin” ‘Barne basoan barna’ sartu da Mikel Gorosabel bere izenez kaleratutako bakarkako lehen lanean. Rock, pop eta elektronikaz osatutako mahaiaren bueltan beldurraren erpin eta ertzei buruz hizketan jarri ditu hamaika euskal idazle OLATZ PRAT

M M

USIKAN ofizialki jardun aurretik hasia zen konposatzen Mikel Gorosabel (Eibar, 1967). Pianoa jotzen du oso txikitatik eta hamabi urte inguru zituela etxera iritsi zen gitarra espainiarrak esnarazi zion doinu eta kantuak sortzeko dohaina. Ordutik ez da gelditu. Badaramatza 30 urte inguru musikan eta izen propioz kaleratu du bere diskografiako alerik berriena, Barne basoan barna.

Gorputzak eskatzen zizun zerbait pertsonalagoa egitea? Beti egin nahi izan ditut gauza desberdinak. EH Sukarrarekin hasi nintzen eta ofizialki ez gara inoiz gelditu, nahiz eta hamar urte ere egon ginen diskorik egin gabe. Gero Lorelei proiektua ere abiatu nuen Asier Serranorekin, eta Norton Klub bakarkako proiektua ere abiatu nuen 2005ean. Oraingo hau gauza naturala izan da. 2013an eta 2015ean EH Sukarrarekin disko bana atera genuen eta azken bi urteetan ere banuen kanta bildumatxo bat. Pentsatu nuen buelta bat eman eta ausartu behar nuela bakarkako proiektu bat ateratzera, neure izenarekin. Noiz hasi zinen kanta hauek konposatzen eta forma ematen? 2015ean Azken gezia atera ostean hasi nintzen. Azken bi urteetan egin dudan lanaren emaitza da disko hau, denak dira kanta berriak eta islatzen dute, nolabait, bizi dudan momentua edo nire orainaldia. Behin melodiei eta kantuei forma nahikoa emanda nienean, Asier Serranorengana jo nuen, berak egin ohi baititu EH Sukarraren letrak. Berari okurritu zitzaion, berak idatzi beharrean, ezagutzen zituen hainbat idazleri letrak eskatzea. Hamaika idazleko zerrenda bat egin zuen eta bakoitzari, zozketaz, melodia bat bidali genion. Eta melodiarekin batera letra

egiteko gaia: beldurra. Emaitza aberatsa dela iruditzen zait, izan ere, niretzat kantu bat ona izateko melodiak ona behar du izan baina baita letrak ere; melodia polit bati letra txar bat jartzen badiozu herren gelditzen da kantua, eta berdin alderantziz. Uste dut disko honek daukan aberastasunetako bat dela hamaika idazle horiek literarioki eman dioten maila. Zergatik ‘beldurra’? Asierren (Serrano) burutazioa izan zen. Nik uste dut gai horretan pentsatu zuela, batetik gai sakona delako, barru-barrukoa; eta, bestetik, badelako gai bat normalean ez duguna asko azaleratzen. Uste dut oso egokia zela, disko kontzeptual bat egitearen ideia gustatzen zitzaidan. Idazleei egin genien beste eskaera lehenengo pertsonan idaztea izan zen. Hala, bakoitzak gaiari bere ukitua eman dio, batzuek oso bira polita eman diote eta egia esan oso gustura gelditu naiz letrekin. Denek dute zerbait. Gero, kantuei behin betiko forma emateko ere, askoz seguruago sentitzen naiz letra on batekin. Letra horiek barneratzen zoazen heinean, letraren istorioan sartzen zara eta sentimenduak ere azaleratzen joaten zaizkizu. Ohituta zaude zureak ez diren letrak abestera eta ohituta zaude, gehienbat, Asier Serranoren hitzak abestera. Pentsatzen dut bere letrekin konexio berezia duzula. Baina oraingoan nola sentitu dituzu letrak? Ohituta nago besteenak abestera, bai, neuretzako oztopo bat baita letrak idaztea. Musikalki dena aurrera doa baina letra egitea muga suertatzen zait. Asierrekin aspalditik nabil lanean eta haren hitzak barneratzen ditudanean emozioak eragiten dizkidate; noski, berak pertsonalizatu egiten ditu, nire barruan bezala jartzen da eta sartu egiten nau letretan. Oraingoan ere, idazle hauekin, sen-

“ “

Elektronikak harrapatu egin nau. Horren inguruan dakidan apurra nire estiloari aplikatzeko erabiltzen dut, estilo hori osatzeko”

Uste dut disko honek daukan aberastasunetako bat dela hamaika idazle horiek literarioki eman dioten maila”

titu dut identifikazio hori, eta gainera niretzako oso aberasgarria izan da beraien letrak aztertzea, idazleek nola funtzionatzen duten eta nola lan egiten duten ikustea. Ikusi dut denak desberdinak izanik ere badituztela antzekotasunak, formetan edo erabiltzen dituzten baliabide literariotan, esaterako. Era berean, bideak zabaltzeko modu bat ere izan dela uste dut, elkar ezagutu dugu eta etorkizunerako ere aberasgarria dela iruditzen zait. Musikari dagokionez, kolore desberdinak aurkitu daitezke ‘Barne basoetan barna’ honetan.

Barne Records-ekin kaleratu du bakarkako lehe


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

en lana Gorosabelek eta bere finantzazioa laguntzeko ‘crowdfundig’ kanpaina burutu du. J. RAMON GOMEZ

EIBAR

Beti egiten dut ateratzen zaidana. Egia da nire estiloa gehienbat rock-etik doala, baina egia da pop elektronikoa ere gustatzen zaidala, baita abesti akustikoak ere. Diskoa Galde kanta akustikoarekin hasten da, gitarra eta ahotsa, eta singlea hori izanik jendeak pentsa dezake gero diskoa ildo beretik joango dela, baina ez da horrela. Rock, pop, elektronika... denak nahastu ditut. Eta nabarmentzekoa da ere oso disko kantatua dela. 45 minutu baditu diskoak, horietatik 40 pasako ditut kantuan seguru aski. Asko ez ezik, oso erregistro desberdinetan ere abestu duzu. Bai, eta egia esan oso pozik nago ahotsekin. Hau oso gauza teknikoa da, baina EH Sukarrarekin baino tonu erdi gorago afinatu dut gitarra, nire tonu naturalean abestu dut oraingoan, hala egiten nuen Lorelei eta Norton Klub-en ere. Horrek eskatzen dizu gora ora zoazenean pixka bat at gehiago estutu behar ar duzula, baina gero nota a grabeak egiteko erraza-goa gertatzen da, eroso o nago modu honetan abesten. Konposizioari buelta asko ematekoa zara? Egia esan, ez, ez naiz gehiegi konplikatzen. Kantuak nahiko naturalaturalki egiten ditut, bueltatxo atxo batzuk ematen dizkiet, baina kantuak, oro har, har hasi eta bukabuka tu egiten ditut. Lehen, zirriborro asko egiten nituen eta orain gero eta gutxiago. Gero, behin kantak eginda daudenean, aukeratzerakoan bai eman diet buelta dezente, behin eta berriz entzun ditut eta hor erabaki dut zein sartuko nituen diskoan eta zeintzuk ez, saiatu naiz ahalik eta aukeraketa onena egiten, soberan zegoen kanturik ez zedin egon eta denak izan zitezen atseginak. Instrumentazioa nola landu duzu? Neuk egin dut dena: baxuak, teklatuak, gitarrak... Etxeko laborategian egiten dut dena. Eta grabatu ere neuk egin ditut instrumentu denak, bateria izan ezik. Kasu honetan Loiolak (Loiola Madera, EH Sukarrako bateria) neuk emandako programazioak ikasi zituen eta bereak dira diskoko bateriak. Grabazioak Sabin Kareagarekin egin ditugu, Bilbao Rock Estudioan. Elektronikarekin ere ausartu zara. Bai, elektronika hasi zenean harrapatu egin ninduen, eta kuriositatea izan nuen nola egi-

ten zen jakiteko. Hala, pixkanaka ikasten joan naiz. Baina, denbora baten ostean konturatu nintzen neure tresnak banituela nahi nuen musika egiteko. Beraz, esan daiteke, elektronikaz dakidan apur hori nire estiloari aplikatzeko erabiltzen dudala, estilo hori osatzeko. Zuzeneko pare bat eskaini dituzu dagoeneko. Nola islatzen da diskoa zuzenekoan? Zein formatutan ari zara? Bi emanaldi eskaini nituen Eibarren, Ez Dok tabernan, aurkezpen bezala eta froga bezala ere bai. Formatuari dagokionez, programazioez, teklatuez eta gitarrez neu arduratzen naiz, eta gero bidelagun izan ditut bi kontzertu hauetan Loiola Madera baterian eta Axier Kiriketa baxuan. Baina ez da talde finko bat, gaur egun musikari asko proiektu desberdin askotan dabiltza, mugimendu handia dago eta musikahandi rien disponibilitatearen arabera beste musikari batzuk egon daitezke beste e momentu batzuetan. m ‘Crowdfunding’ kanpai‘C na bat izan duzu martxan diskoaren ma finantziazioari bultzafina datxo datx bat emateko. Nola joan da? Zertxobait ateratzea lorZertx tu dut du eta pozik nago, laguntza beti dator ondo. lagun Autoekoizpenak hori du, Autoe dena ze zeuk egin behar duzu eta. Disko hau ateratzea izan da, nolabait ere, burugogorkeria ariketa bat. “Egin nahi dut eta egingo dut”. Gainera, bederatzi urtez zigilua lo eduki ondoren, Barne Recordsekin atera dut, neure zigiluarekin. Horrekin atera nituen bi disko Norton Klub-ekin, eta beste bat EH Sukarrarekin, zuzenekoa, hain zuzen. Galdezka aritu nintzen eta ikusi nuen autoekoizpenerako baldintzak erraztu egin direla garai batetik hona, orain bidea errazagoa da duela bederatzi urte baino, ziurrenik gero eta jende gehiagok hartzen duelako autoekoizpenaren bidea. Jabego intelektualeko baldintza eta kanonak, kostuak eta abar jaitsi egin dira. Eskuragarriagoa da. EH Sukarrarekin ere aktiboan zaude. Bi proiektuak bateratuko dituzu orain? Bai, EH Sukarra aktiboan gaude eta, egia esateko, gabon inguruan bi kontzertu oso ederrak eman genituen, bizipoza ematen dizuten horietakoak. Eta honekin ere asmoa da ahal den neurrian kontzertuak ematea. Joango gara ikusten.

Hamaika beldur, hamaika idazlek ekarriak

U

rteetan EH Sukarraren letra-egile izan den Asier Serranoren burutazioz, hamaika euskal idazleren hitzak bildu ditu Mikel Gorosabelek ‘Barne basoan barna’ diskoan. Gaia eta melodia emanda, idazle bakoitzak beretik idatzi du beldurraren inguruan. Gotzon Barandiaran (’Galde’), Lutxo Egia (’Utzi’), Harkaitz Cano (’Datorrela txamana’), Leire Bilbao (’Baso itxia’), Asier Osinalde (’Hautsiezinak’), Beñat Sarasola (’Eguneroko ohikeriak’), Oier Guillan (’Ispiluaren bi aldeak’), Mikel Soto (’Ohean infernura begira’), Jasone Osoro (’Mataza’), Igor Estankona (’Andabidea’) eta Irati Jimenez (’Ogiezten’) idazleek beldurren aldaera desberdinak izan dituzte mintzagai: bakardadeak sortzen duena, argiak itzaltzean agertzen diren mamuena eta argiak bueltan pizten direnean begitantzen diren engainuena, norbera den horrek edo ez denak eragiten duena, arnas faltarena, heriotzarena edo bakarren batek beldurrari berari dion beldurra.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia-koadernoa

Hodeien uzta DANIEL BURGUI (ARTEZ-ek itzulita)

H H

EGAZKINA Tenerifeko iparraldeko aireportura hurbiltzen ari da. Orduan, Teide mendiaren gailur paregabeak (3.718 metro) gure arreta osoa hartzen du. Ez da harritzekoa: Sumendia bakarrik ageri da hodeiz osatutako itsaso moduko batean. Ibarren artean isil hedatzen den estalki zuria. Kanariar Uharteetako fenomeno meteorologiko ohikoenetako bat da. Eta ez da batere ezaguna. Alisio haizeek bultzatutako hodei horiek artxipelagoko sumendi eta mendikateen gailurren kontra jotzen dute ia egunero, eta bertan geratzen dira, desberdintasun termikoa dela eta. Baina ez dute euririk ekartzen, normalean. Barruan gordetzen duten hezetasuna giroan nabaritzen da, hori bai. Ur birjina da, erabat. Ozeano Atlantikoak sortu berri duen ura, aparteko kalitatezkoa, baina lurrean oso denbora gutxi irauten duena. Ur tanta ñimiñoren forma hartu eta aurkitzen dituen oztopo txikien gainean geratzen den une laburra. Gero, desagertu egiten da. Edo horrela izan da orain arte, behintzat. Theo Hernando tenerifetarrak garaiz harrapatzea lortu du.

Theo Hernandok ur tantak biltzen ditu Tenerifen. Itsaso azpitik perlak edo mahastitik mahats aleak biltzen dituenaren zehaztasun berdinarekin egiten du bere lana. Berak laino ura botilaratzen du

XEDE SOZIALA OINARRI Theoren asmakizunak xede sozial bat zeukan: euri gutxi egiten zuen lekuetako komunitateen eta nekazari herrien ur baliabideak hobe-tzea. Baina, 2012an, inbertsiogile talde batek aukera ona ikusi zuen laino ur hori jatetxeetan ematen hasteko. Horrela egin zuten, boutique eta gourmet dendetan arrakastaz salduz. Hala ere, krisi ekonomikoak eta inbertsiogile talde bitxi haren arteko adostasun ezak negozioa etenda utzi zuen. 2016an Theok ideiari berrekin zion bere senide eta lagunen babesarekin, ia artisautza erako ekoizpena eginez. “Produkzio txiki bat egin eta ur berezi bat lantzea da asmoa, kontu handiz”, azaldu du. Baina Garoé ez da hodeietatik ura ateratzen zuten natiboei egindako omenaldi soila; Theok bere karrera amaierako proiektua egin zuen eta historia honi hasiera eman zion lekura itzultzeko asmoa ere bada. Marka berriaren kristalezko botilak betetzen dituzten euri tantak Teide mendiaren Corona Forestal eremutik hartzen dira, 1.747 metroko garaierako gailur batean. Bertan, ingurumen zaintzarako El Gaitero estazioan, zero graduko tenperaturan, lehen prototipoak instalatu zituzten duela hamar bat urte. “Hemen pasatu nuen gaztaroa. Nire lagunak asteburuetan parrandan zihoazen bitartean, ni mendi honetara igotzen nintzen hotza pasatzera, irratirik gabeko auto batean, neurketak egitera”, gogoratzen du orain ingeniariak. “Ezin zela esaten ziguten, ezinezkoa zela”, gogoratzen du Theok.

Theo miretsita egon da fenomeno honekin, nerabea zenetik, eta obsesio txiki bat eduki du: Baliabide garrantzitsu bat alferrik galtzen uzten egon garela. Beraz, ur hori hartzea erabaki zuen. Gaur egun 35 urte ditu Theok eta nekazaritza arloko ingeniaria da. Duela urtebete Garoé izeneko produktua merkaturatu zuen, laino ur botilaratua, gizakion kontsumorako, modu iraunkorrean bildutakoa, bakarra munduan. 15 urtez ikertu ondoren, Theok lortu zuen hain bizi laburreko ur tanta horiek jaso eta botilaratzea. Lainoa biltzea bera, ekintza zientifiko moduan, Txilen sortu zen, Atacamako basamortuan, 60ko hamarkadan. Peruko leku batzuetan ere egiten zen. Kanariar Uharteen geografia antzekoa daukate. Hodeiek ia ez dute hiririk ez kutsadurarik aurkitzen bidean, itsasotik datozela, eta planetako zerurik garbienetako bat zeharkatzen dute. Txileko laino harrapariak 80ko hamarkadan inportatu ziren Kanariar Uharteetara, ikertzaile batzuen ekimenez. Horietako bat Luis Santana Perez izan zen, institutuko ira-

no ez ziren, Theo Hernandok 2008an azalera laukizuzen batzuk asmatu zituen arte. 80 km/orduko haizeari ere eusten zioten eta aprobetxamendu eta zehaztasun handia lortzen zuten: 500 litro ur ere lortu zitezkeen egunean. Horren aurretik, 60 edo 70 baino ez ziren. Gainera, sistema horrek ez du kanpoko energiarik behar, mantentze-lana oso txikia da eta hartu behar duen azalera %90 txikiagoa da. Inpaktua askoz txikiagoa da.

‘Garoé’ laino ur botilaratua merkaturatzen du Theo Hernandok, gizakion kontsumorako. D. BURGUI

kaslea. Theok hitzaldi batean izan zuen bere berri lehen aldiz, eta zera pentsatu zuen: “Nik nagusitan hori egin nahi dut”. Hala ere, XVI mendeko Espainiako kronistei kasu eginez gero, ekimen horiek ez ziren inoiz uharteetatik

irten. El Hierro uharteko indigenek Garoé zuhaitza gurtzen omen zuten, bere hostoen bidez ura hartu eta destilatzeko aukera ematen zuen ezki handi moduko bat zen. Herritar eta abere guztiek hortik edaten omen zuten. Garai batean artxipelagoa mundu ezagunaren

amaiera zen, eta istorio horiek ipuin eta kondairak ziruditen, baina 1948an, El Hierroko artzain batek bere herrixka lehorte handi batetik salbatu zuen, zuhaitzeko ura hartuz. Hala ere, hamarkadatan zehar teknologia horrek ez zuen garapenik izan. Sare lau batzuk bai-

Orain ez dauka atsedenik. Azken urtean itsasoko energia berriztagarrizko sistema bat patentatu du, grabitatean oinarritua, eta lainoak eragin handia daukan errepideetan istripuak murrizteko proiektu bat aurkeztu du. Hitz dotore eta lausenguak areagotu egin zaizkio azken aldian. Familiako negozioaren arrakastan fede handiena duena Ian da, bere sei urteko iloba. Egun lainotsuetan, zerura begiratu eta esaten du: “Ikusten hodei horiek guztiak? Nire osabarenak dira!”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

literatura

TAFALLA

Distantzia kolektiboen erakusleak Zortzi ipuinez osatutako liburua da ‘Gu orduko hauek’, Garazi Arrularen lehenbiziko narrazio liburua. Besteak beste, gizakien arteko distantzia eta inkomunikazioa landu ditu KATTALIN BARBER

ZZ

ORTZI ipuinez osatua da Gu orduko hauek, eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari, “izenburuak biltzen baitu liburuak dituen elementu komunak”, dio bere egile Garazi Arrulak (Tafalla, 1987). Izenburutik hasita mamia duen liburua izanik, banan-banan azaldu ditu elementuak idazle eta itzultzaileak: Gu: “pluraleko lehen pertsona da. Norbera parte den kolektiboa adierazten du, beraz. Atxikimendu sentimendu bat, eta, aldi berean, multzo horretan ez daudenekiko diferentzia”; Orduko: “Distantzia dakar gogora, iragan den garaia; denborazko distantzia, nahitaez fisikoa, lekuzkoa ere badena”. Hauek: “Erakusle hurbilena da; ingurukoak adierazten ditu, nahiz eta norbera ez den zaku horren parte”. Gizakion arteko distantzia eta inkomunikazioa dira ipuinen gai nagusietako bat. Horixe erakusten du, maila handi batean, liburuari izenburua ematen dion Gu orduko hauek

ipuinak. “Hirurak elkarrekin jarriz gero, multzo bakarrean, iruditzen zait bereizketa horiek guztiak apurtzen eta era berean ikusgarri egiten direla”, dio egileak. Argi izan zuen Arrulak hasieratik azken ipuinak eman behar ziola izenburua liburuari. “Batez ere, a posteriori konturatu nintzen badaudela han-hemenka errepikatzen diren elementuak, eta tonua edo giroa ere identifikagarria dela esango nuke”. Dena den, azken hitza irakurleak duela azaldu nahi izan du, bakoitzak era batean interpretatu dezakeelako. Hala ere, ipuinez ipuin agertzen diren aipaturiko elementuak eta tonuak liburua blaitzen dute. Izaera kolektiboa, askotariko distantzia, bestekotasuna eta norbera eta bestearen arteko talkak jorratzen ditu Arrulak bere aurreneko liburuan. “Istorio autonomoak edo independenteak dira, baina pertsonen arteko inkomunikazioa edo isolamenduaren ingurukoak dira denak”.

OREKAREN BILA Orain dela lau bat urte erabaki zuen Garazi Arrulak ordutik aurrera idazten zituen ipuinak argitaratzeko izango zirela. “Oreka kontua izan da, noiz pisatzen duen balantzak gehiago alde batera, noiz gorde kaxoi batean idatzitakoa. Pisatzen zidan jada kaxoian gordetzen jarraitzeak”, aitortu du tafallarrak. Liburuan bildutakoak baino gehiago dira ordutik idatzitakoak, baina hautaketa egin eta gero, zortzi sartzea erabaki du. Azken hiruzpalau urteetan idatzitako ipuinak dira denak, eta Arrulak azaldu duenez, garaiari eta tokiari oso lotuta daude denak, “bai esplizituki eta bai inplizituki ere”. Nafarroa erdialdean kokatzen dira zortzitik sei ipuin. “Naturala” egin zaio hori Arrulari, Tafallakoa baita. Beste biak Gasteizen kokatu ditu, urteak direlako bertan bizi dela. Zazpi ipuin singularreko hirugarren pertsonan kontatuta daude, eta bat, lehenengo pertsona singularrean.

Itzultzailea ofizioz, hizkuntzaren erabilera biziki interesatzen zaio Arrulari eta horrekin lotuta daude ipuinak ere. “Kuriositatea sortzen dit pragmatikak, oratoriak, zer esaten dugun, zer ez dugun esaten, nola esaten dugun, zer esaten dugun baina zer esan nahi genuen...”. Adibidea jarri du Arrulak: galderak. Ustez, erantzun jakin bat dute helburu, baina beste hamaika funtzio dituzte, informazioa berresteko edota zerbait aurpegiratzeko izan daitezke. Honi lotuta, zera dio: “Ez dakit hizkuntzei duten garrantzia ematen diegun. Hizkuntza ez da soilik komunikatzeko. Hizkuntzarekin, esan baino gehiago egin egiten dugu, eta uste dut askotan ez garela horretaz kontziente”, dio idazle eta itzultzaileak. Komunikazioa edo inkomunikazioaren arteko giroa da ipuinetakoa. “Bitxia da, komunikazio planak egiten oso onak garelako, baina aurrez aurre maiz herren ari garela uste dut”, dio Arrulak.

Ipuinzalea da Arrula. Gaztetxoa zenetik idazteko grina du eta ordutik ez dio lumari etenik eman. Fikzioan, batez ere ipuinak idazten ditu. Joera du ipuinak irakurtzeko, baina ez ditu baztertzen saiakerak, eleberriak eta ezta poesia ere. Lehen liburua du Gu orduko hauek, baina ez aurreneko lan argitaratua. Orgasmus liburuan ipuin bat argitaratu zuen. Hainbat literatur lan ditu euskarara ekarriak, azkena Amelie Nothomben Hodien metafisika. Gustura sentitzen da Arrula idazten eta itzultzen, eta horregatik argi du bietan jarraituko duela: “Desberdinak dira, baina ez dut uste bi jardunak hain urrun daudenik elkarrengandik; beharbada, idaztean erabaki gehiago hartu behar dituzu. Dena den, ez dut uste horrek egiten duela zailago edo errazago, bietan bizitzen ditut satisfazioa eta frustrazioa. Zail nuke, ataka horretan jarriz gero, zeinekin segitu erabakitzea. Hainbeste gauza on daude itzultzeko!”.

Itzulpena ardatz

H

Txalapartarekin kaleratu du Garazi Arrulak bere lehen liburua. ZALOA FUERTES

aurrentzako eta helduentzako zenbait literatura lan ekarri ditu euskarara Garazi Arrulak, besteak beste Walter Benjamin, Anaïs Nin eta Amelie Nothomben obra bana. Amelie Nothomb idazle belgikar-japoniarraren ‘Hodien metafisika’ ekarri zuen euskarara 2017an, eta baita Anaïs Ninen ‘Venusen delta’ ipuin liburua ere, 2013an. Hainbat itzultzailerekin batera, Walter Benjaminen ‘Walter Benjamin: Denbora, historia eta artearen inguruko testuak’ eta ‘Walter Benjamin: Literatura oharrak’ antologiak euskaratu ditu. Horrez gain, itzulpena ardatz eta helburu zuen elearazi.org atariko kide izan da. Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak egin zituen EHUn, eta Hizkuntzalaritza masterra ondoren. Gaur egun autoitzulpenaren arloan doktore tesia prestatzen dabil, EHUn.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

JosebaElexpe Barrenetxea Bego Sitio, año

Bilbo, 1966 Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.barrenetxea.com | www.enpoderhadas.org

Datorren Datorren astean... astean... Unai Ander Endemaño Arrieta


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.