Ortzadar 120518

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2018ko maiatzaren 12a. 546. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

KHAMI KALAKAN Perkusioan eta kantuan sakonduz, “Mugak� ikuskizuna estreinatuko dute gaur bi taldeek -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

TOLOSA

MAIXA ZUGASTI IDAZLEA

“Biktimen ikuspuntutik kontatu nahi nuen istorioa” Benetako gertaera batean oinarrituta, indarkeria matxista du ardatz Zugastiren ‘L.A.A’ eleberriak. Kutxa Irun Hiria lehiaketaren iazko edizioa irabazi ostean argitaratu du liburua Algaida argitaletxeak Literatura irakasle da Maixa Zugasti. RUBEN PLAZA

MARTA MORALES

D D

ONOSTIAN kokaturiko thriller psikologikoa da L.A.A nobela. Egileari berari gertaturiko egiazko istorio bat baliatu du Maixa Zugastik (Tolosa, 1973) istorioaren abiapuntu gisa. Duela urte batzuk, kalean, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen emakumea, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik. “Horrelako egoera batean dagoen pertsona batek infernu bat bizi du”, uste du Maixa Zugastik.

tzeko aukera izan da. Bihotzez eskertu dut irakurleen harrera eta erantzuna.

eta, bestetik, horrek idazteko prozesuan eskaintzen duen askatasunarengatik.

Thriller psikologikoaren alde egin duzu. Zergatik aukeratu zenuen genero hau? Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek benetako infernua bizi dute. Tratu txar horiek, sarritan, bortizkeria psikologiko batetik abiatzen dira. Mundu horretan, izua besterik ez dago eta thriller batek tentsio hori islatzeko aukera eskaintzen duela uste dut.

Protagonistak ere emakume bi dira. Ez da oso ohikoa hori. Niretzat hori oso garrantzitsua da; izan ere, biktimen ikuspuntutik kontatu nahi nuen istorioa.

Genero indarkeria da ‘L.A.A.’ eleberriaren gakoa. Nire ustez, bizitzak izan behar du literaturaren ardatza. Zentzu horretan, indarkeria matxistari buruzko istorio bat idatzi nahi nuen, benetako istorio batek nigan utzitako arrasto sakonari jarraituz eta biktimen errealitate gordina islatuz.

Benetako gertaera batean dago oinarrituta nobela. Bai. Emakume batek laguntza eske dei egin zidan, senarrak, jipoitu ondoren, hil egingo zuela mehatxu egin baitzion. Medikuarenera eta salaketa jartzera lagundu genion. Gorputza ubelduz beteta zuen, haren istorioa ikaragarria zen. Barne zauriek eragindako biktimaren tristura izugarria da.

Zure lehenengo eleberria da. Zein izan da irakurleen erantzuna? Benetan aberasgarria izan da eleberriko istorioaren inguruan, eta, bereziki, indarkeria matxistaren inguruan jendeak dituen bizipenak eta iritziak ezagutzea. Guztiok hurbil dugun errealitate hori azalera-

Nobelaren zein zati dira asmatuak eta zein zure bizipenetatik hartuak? Bizipen haietatik hartutakoa da Lurdesen aurpegiaren deskribapena. Gainerako guztia fikzioa da, alde batetik, emakume hura babesteko,

Giroa itogarria da nobela osoan zehar. Indarkeria matxistaren biktimek diotenez, bat-batean eztanda egiten duen indarkeria horrek ito egiten ditu. Saiatzen dira gizon horien eztandak aurreikusten, beren buruak eta seme-alabenak babesten, baina ezinezkoa gertatzen da sarritan, indarkeria horren atzean ez baitago arrazoi edo zergatirik, sufriaraztea besterik ez. Bakardadea eta beldurra dira nagusi nobelan. Badago beste sentimenduetarako lekurik? Istorioak aurrera egin ahala, bi emakumeei inguruko pertsonen laguntza ezinbestekoa gertatuko zaie, aurrera egiteko. Bien arteko adiskidetasuna ere erabakigarria izango da. Gure gizartean ere, biktimen inguruko pertsonek eskaini dezakegun laguntza hori oso garrantzitsua dela uste dut.

Erasotuen eta erasotzaileen arteko botere harremana ere islatu duzu. Indarkeria ororen baitan dago boterea, eta, indarkeria matxistan, ezaugarri bereziak hartzen ditu. Nire ustez, dependentzia emozionalak, ekonomikoak… gainditzeak berebiziko garrantzia du. Hala ere, gizartean hausnarketa bat egin beharrean gaude, 15-29 urte bitarteko gazteen herenari onargarria iruditzen baitzaio bere bikoteenganako kontrola. Uste duzu gizarteak, neurri batean, horrelako harreman motak babestu edo baimendu egiten dituela? Oso garrantzitsua iruditzen zait gizarte matxistaren ezaugarriak ezagutu eta izendatzea. Ahalegin handia jarri behar genuke gure gazteen heziketan, eta, instituzioek ere beren esku dagoen guztia egin beharko lukete. Garai berriak iritsi direlakoan nago: hor dugu Me Too mugimendua, Martxoaren 8ko mobilizazioak, eta, azken aste hauetan, La Manadaren epaiaren aurrean, gizarte osoaren oihua entzun da. Sarri, erasotzaileak emakumeen seme-alabak ere erabiltzen ditu mina egiteko. Indarkeria mota honen ankerkeria izugarria da, min egin nahi duenak,

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Anartz Miguel Gezala Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

sarritan, hotz-hotzean erabakitzen baitu zerk egiten duen biktima zaurgarriago: seme-alaben aurka gauzatutako mina da ama bati eragin diezaioketen sufrimendurik latzena. Zer nolakoa izan da liburuaren sorkuntza prozesua? Ahotsak eta itzalak eleberria idazten ari nintzen gertakari hura gertatu zenean. Istorio hori aurrera zihoan heinean, bizipen hura, poliki-poliki L.A.A.-ren ernamuina bihurtu zen eta Ahotsak eta itzalak amaitzean, bigarren eleberri honi ekin nion. Zelan hartu zenuen Kutxa Irun Hiria saria? Benetan hunkigarria izan zen, batez ere izan zuen epaimahaia kontuan hartuta. Nik asko miresten ditudan kritikari eta idazleak zeuden bertan. Nire kasuan, saria oso lagungarria izan da, Erein argitaletxeak ateak ireki baitizkit. Oraintsu zure bigarren eleberria, ‘Ahotsak eta itzalak’, aurkeztu duzu. Bai, kasu honetan, gaia oso ezberdina da: Eleberria gerrate zibilean kokatzen da, erbestean. Estilo aldetik ere ez dute antzik, istorio bakoitzari dagokion forma ematen saiatzen bainaiz.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Biluzia hobe

Fikzioa 1. Bihotz handiegia

PP

OESIA bizi nahian igaro nuen gaztaroa; bizitza poesiatu nahian daramat helduaroa. Espero dut zahartzaroan idatzi beharretik ere aske egotea; hori bai, irakurtzeari ez diot inoiz utziko. Bitartean, jarraitzen dut idatzi beharraren guda honetan murgilduta, datozen ideia eta egitasmoei forma eman nahian, horrela formulatuz nire bizi esperientzia, eta harekin nire herriarena. Erlaxatu nahi dudanean, poesia irakurtzen dut, eta idazten. Biziki gomendatzen diot mundu guztiari, mindfulness eta ekialdetik inportatuak diren gisako terapiez aparte patxadan poesia irakurtzea, eta, animatzen badira, probatu idazten ere. Poesia soineko asko dauzkan emakume bat da, genero ikuspegi hau erabiltzea baimentzen bazait. Eta poesia idaztea soineko horiek kentzen joatea da, bertsio bakoitzean prenda bat gutxiago, azkenean behin betirako geratuko den forma poetikoa aurkitu arte, poemaren hezurdura, gantzik gabea. Laburpen ariketa etengabean amiltzen da poeta idatzia daukanari aurre egiten dion bitartean. Funtsak hitz gutxi onartzen baititu; esaldi askoren orbel artean galdu egiten da. Hizkuntzak mikroskopio baten

Eider Rodriguez. Susa.

gisan funtzionatzen du poesia idazteko agintzen zaionean. Eta irakurketa denbora laburra izango da, baina, poesia ona denean, zapore intentsua utziko du irakurlearengan, oihartzun luzea haren belarrietan. Gaztetan ezberdina zen. Ustez asko nekien, eta nekien hori guztia nahi izaten nuen idatzi, baten aipuak, halakoren teoriak, eta neure aurkikuntza partikularrak. Idaztea dema bat zen: letretan leku bat egin, leku hura hartu eta mantendu behar nuela iruditzen zitzaidan. Esaldi labur eta zehatzek ez zuten tokirik; zenbat eta esaldi luzeagoak idatzi, barrokoagoak, nire erakustaldi hura bermatzen zutela irizten nion. Prosa idatziz eman ditut urteak, erreportajeak, iritzi artikuluak. Baina hor zegoen ezkutuan, kukututa, itxoiten, poesia. Adinarekin, guztiaz gero eta gehiago jakin arren, orduan eta gutxiago dakizula ohartzen baitzara. Zerbaitez apur bat jakitera iritsitakoan, ez dakizunaren kontzientzia hartzen baituzu, eta beti da handiagoa ez dakizunaren bolumena, hedapena, dakizun apurtxoarena baino. Urte batzuk bete ditugunontzat bizitzak gorderik daukan leziorik ederrena dela iruditzen zait. Hantustekeriak

apaltzen dizkizu, harrokeria mehetzen du, eta hor agertzen dizu, kutxa dotore batean, altxor baten gisan, sendatuko zaituen osagarria: umiltasuna. Gorputzaren indarrak murrizten hasten diren bezala zure baitan leku hartzen eta hartzen hasten dena, umiltasuna. Adinarekin ohartzen zara bizitzeko ere gauza gutxi behar duzula: osasuna, ardo kopa bat ilunabarrean, norbait ondoan.

Poesiak behin eta berriz idazten eta biluzten eman dudan denboran neure anbizioa eta handinahia biluzten ikasi dut, funtsezkoa harrapatu nahian

Eta ia bizitza osoa hitzak paperera gupidagabeki jaurtitzen eman ondoren, inoiz eteten ez den jario obsesibo baten diktadurapean, badakit zahartzaroan isiltasun eske hasiko zaidala gogoa, orriak erreguka izango ditudala, utz ditzadan bakean, hitz gehiago txertatu gabe haien birjintasun zurian. Poesiak entrenatzen nau horretarako presta nadin, ez bat-batean, poliki-poliki baizik. Hitzak ezintasun askoren mozorro direlako sarritan, existentziaren orubea garbitzen duten hitz biluziak maite ditut nik.

SAIAKERA

POESIA

‘Genero nahasmendua’

‘Ohe hutsetan’

Judith Butler; itz.: Ana I. Morales. Elkar-Jakin (Eskafandra). 316 orr. 21,50 euro.

Izaskun Gracia Quintana. Balea Zuria. 384 orr. 23 euro.

Identitateen subertsioa

Distantziaren hutsuneak

Emea izatea egitate ‘natural’ bat ote da? Ala antzezpen kultural bat ote? ‘Naturaltasuna’ bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez ote gara heterozuzentasun diskurtso eta ekintza performatiboen etengabeko errepikapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak? Horra Judith Butler filosofoak ‘Genero nahasmendua’ lanean ikergai dituen hainbat auzi, sexua, gorputza eta generoa bezalako kontzeptuetan sakonduz. Ana Isabel Moralesek ekarri du euskarara feminsimoaren eta ‘queer’ mugimenduen saiakera mugarria.

Berlinen bizi den Izaskun Gracia Quintana idazle bilbotarrak ‘Ohe hutsak’ poema liburua kaleratu du Balea Zuria argitaletxearekin. Etxetik kanpo etxea bizitzeko moduari idatzi dio Graciak: harremanei, maitasunari, nongotasunari, identitate bilaketari. “Ohe” hitza “etxe” zentzuan erabili nahi izan du. Atzerrian egotea, gustura egonik ere, “ohe huts batean” sartzea bezala da beretzat. Aspalditik idazten du Graciak: ‘Eleak eta beleak’ euskarazko poema bildumarekin Ernestina de Champourcin sariketa irabazi zuen 2007an, eta ‘Artikoa/Artica’ lan elebiduna ere kaleratu zuen 2012an.

Danele Sarriugarte. Elkar.

3. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

4. Neska bat leku inposiblean Xabier Amuriz. Elkar.

5. Nola heldu naiz ni honaino Kattalin Miner. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain. Pamiela.

2. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

3. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

4. Genero nahasmendua Judith Butler. Elkar.

Poesiak behin eta berriz idazten eta biluzten eman dudan denboran neure anbizioa eta handinahia biluzten ikasi dut, funtsezkoa harrapatu nahian, eta joaten utziz azalekoak ziren eldarnio guztiei.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

2. Azala erre

5. Uda batez Kurdistanen Zekine Turkeri. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Atzera begira, aurrera egiteko Perkusioan eta kantuan sakonduz, eta euskal kantu herrikoiak gaurkotuz, Khami musika kolektiboak ‘Mugak’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Eibarren. Kalakan hirukotearen ahotsek osatuko dute tradizio eta modernotasunaren inguruko emanaldia KATTALIN BARBER

E E

USKAL kultura herrikoiaren aztarna berezko eta sustraituenetan bilaketa lana egin du Khami taldeak eta muga geografiko zein denborazkoekin jolastuz, soinu berezkoa eta mestizoa eskainiko dute gaur estreinatuko duten bigarren lanean. Mugak ikuskizuna taularatuko dute Eibarren, 20:00etan Coliseo antzokian. Kantua eta perkusioa izango dira emanaldiaren protagonistak. Iraide Ansorena perkusionistak eta Carlos Sagi konpositoreak zuzentzen dute Khami musikarien topagunea. Haien hitzetan, “Euskal Herrian inoiz egin ez den esperientzia musikal bat” da Khami, Euskal Herriko eta munduko beste hainbat tokitako herri musiken arteko loturak eta antzekotasunak bilatzen dituena.

“Energia eta magiaz beteriko” ikuskizuna da Mugak. Haika Mutil, Binbili-bonbolo, Ene izar maitia, Goizean goiz jeikirik, edo Atso Zaharraren Atorra Zaharra bezalako abesti tradizionalak entzungai izango dira gaurko emanaldian; eta horiez gain, Larre Berrian bezalako abesti ia ahaztuak edo ikuskizunerako prestatu dituzten beste abesti berri batzuk. “Horiek guztiak aurrekaririk gabeko pertsonalitate eta gaurkotasun ukitu bikainarekin birbisitatuz”, dio Sagik. Ansorenak eta Sagik gidatu dute egitasmoa, hemengo eta kanpoko herri musiken artean paralelismoak topatuz ikerketa lan bat burutu ondoren. Oraingo honetan, Kalakan ahots eta perkusio hirukotea izango dute lagun: Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau musikariak. TRADIZIOA ETA MODERNITATEA Euskal kantu tradizionalei beste ukitu bat eman nahi diete, modu aske samarrean. Jatorri eta adin ezberdinak izanik ere, gaur egungo euskal musikagintzaren ardatz nagusi dira Khami proiektuan bildutako musikariak eta sormenerako duten gaitasunak elkartu ditu. Horretarako, bere ohiko testuingurutik atera dituzte instrumentuak. “Tradizioa eta modernitatea daude Mugak proiektuan, bai eta ikerketa eta entretenimendua ere, aldi berean”, dio Ansorenak. Txalaparta, alboka edo txirularen aitzinako soinuak munduko beste instrumentuekin nahastuko dira. “Gitarra desberdinak izango ditugu, danborra eta pandero desberdinak”, azaldu du Ansorenak. Euskal Herriko panderoaz gain, Ekialde Ertaineko panderoa

jotzen du perkusionistak eta bere soinu berezia entzungo da ikuskizunean. “Euskal Herriko panderoak sonailua du, baina Ekialde Ertainekoak ez: interesgarria da nahasteko, soinu berezia du”. Proiektuaren gaurkotasunaren adierazgarri, musika elektronikoaren baliabide batzuk ere entzungai izango dira. “Euskal Herriko abesti tradizionalak hartu ditugu eta buelta eman diogu horri, puntu modernoa sartu dugu, batzuetan elektronikarekin, gitarra edo erritmo desberdinekin”, dio Ansorenak. Horrela, bide berri bat arakatu dute abestiek. Azken finean, beste bide batzuk deskubritzea eta abesti tradizional hauek gaurkotzea da haien helburua. Fusioa da lortu nahi dutena: Tradizioa eta modernotasuna uztartzea.

Euskal Herrian inoiz egin ez den esperientzia musikal bat da Khami, bertako eta munduko herri musikak lotzen dituena” CARLOS SAGI Khami taldeko musikaria

‘Mugak’ osatzeko Euskal Herriko abesti tradizionalak hartu ditugu eta buelta eman diegu, puntu modernoa erantsiz” IRAIDE ANSORENA Khami taldeko perkusio-jolea

Ildo horretan, esperientzia musikal berezia da Khami. “Askatasun handiz aztertzen ditu euskal kulturaren sustrai sakonenak eta benetakoenak, beste lurraldeetako folklorearekin alderatu eta nahastuz”, azaldu du Ansorenak.. Helburu horiek lortzeko, Sagi moldatzaile eta konpositorea da buru, eta bere ardura izan da lan originalak sortu, Euskal Herriko kanta tradizionalak konposatu, ekoitzi eta zuzentzea. Mugak da horren erakusleihoa. Bertako musika tradizionalaz gain, munduko beste musika adierazpideetan erreparatu du Sagik: “Helburua beste kultura batzuekiko paralelismoak ikustea ere bada”. Euskal kantak landu nahi zituztela argi zuten hasieratik, ahozko tradizioaren zutabeak direlako. “Euskal kantak oso sustraituta daude Euskal Herrian, eta ahotsak ordezkatzen du beste instrumentuek ez bezala herri baten espresio musikala eta kulturala”. Ahotsa eta perkusioa lantzea erabaki dute, bi adierazpide hauek mundu osoan eman direlako eta ahozko tradizioaren “adibiderik garbienak” direlako. Bertsolari zaharren eragina ere jaso dute proiektuan. SORTU ETA BIRBISITATU Euskal kantagintza berriaren sorreran sakondu dute Sagik eta Ansorenak: Ez Dok Hamairu, Benito Lertxundi eta Mikel Laboa izan dituzte jomuga, besteak beste. “Horiek guztiak berriro bisitatu ditugu eta iturriekin konektatu dugu. Jende askok pentsatzen du Haika Mutil edo Maria Solt Laboa eta Lertxundiren abestiak direla, baina ez dira haienak”. Jatorriz, Iparraldeko kanta tradizionalak dira gehienak. Horregatik, hiru ildo jarraitu dituzte Mugak proiektuan: birbisitatu, berreskuratu eta sortu. Haika Mutil abestiarekin, adibidez, “inoiz esploratu ez den bide bat” hartu dute. Larre berria abestia, aldiz, ahanzturatik berreskuratu dute. “50eko hamarkadako abestia da eta artoa hostokatzeari buruz hitz egiten du. Orduak ematen zituzten emakumeek artoa hostokatzen eta lana arintzeko abestiak kantatzen zituzten”. Baina abestiak sortu ere egin ditu Khamik. Horietako bat Mugak da, proiektuari izenburua ematen dion kantua. Ahotsa dagoen arren, alboka da abestiaren protagonista. Mihi bikoitza du albokak eta harreman handia du Afrikako musika instrumentuekin: “Fusioa egon da eta Afrikako Ipa-

Iraide Ansorenak (lerroon gainean) eta Carlos Sa


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

agik (goian) zuzentzen dute Khami. ANARTZ MIGUEL GUEZALA

musika

Kalakan hirukoa izango du bidaide Khami taldeak ‘Mugak’ proiektuan. KALAKAN rraldeko kulturen kutsua du abestiak, euskal musikarekin nahasita”, azaldu du Sagik.

Eibar eta Azkoitian

Ikerketa lan handia egin dute Sagik eta Ansorenak, interes handia dutelako kantu tradizionalen jatorrian. “Munduko leku askotan ezagutzen dira garai bateko abeslariak, baina galdu egin da tradizioarekiko lotura zuzena”. Bi arrazoi eman ditu Sagik: tradizioarekin lotura zuzena zuen jende heldua desagertzen joan delako eta bizi-ohiturak aldatu eta gizartea industrializatu delako. “Kultura ere industrializatu da. Dagoeneko ez dugu plazetan dantzatzen eta tabernetan abesten”.

E

Ildo horietan arakatu nahi dute, nahiko askatasun artistikoarekin, horixe baita pertsonalitatea ematen diena, Sagiren hitzetan. Bilatze lan horretan, euskal folkloreak munduko beste zenbait folklorerekin dituen parekotasunak aurkitu dituzte, horien artean berariazko nahasketak bilatuz. Euskal musika modu jakin batean interpretatu dela uste du Sagik, eta bere taldeak hortik “harago” joan izan nahi du. “Gaurkotzeko eta zaharra dena berreskuratzeko beharra nuen, beste influentzia batzuekin paralelismoan jarriz”. Azken finean, kultura guztiek berdinaz hitz egiten dute, baina bakoitzak bere moduan egiten du eta horretan ipini dute arreta. “Elementu hori, berdina dena eta desberdintzen duena artistikoki oso inspiratzailea da”, Sagiren esanetan. Era berean, jazzak askatasun handia ematen duela nabarmendu nahi izan du, eta euskal musikarekin uztartzean “emaitza oso interesgarriak” ematen dituela dio. “Euskal musikak historia eta karga handia du; helburua da perspektiba eta distantzia hartzea”. EUSKAL MUSIKARIEN TOPAGUNE Sagik orain dela hiru urte sortu zuen Khami, Ansore-

uskal Herriko hamaika aretotan egon nahi du ‘Mugak’ proiektuak. Bidea hasi baino ez du egingo gaur Eibarren: iluntzeko 20:00etan Coliseo Antzokian taularatuko dute ikuskizuna Khami eta Kalakan taldeek. Horrez gain, Azkoitian izango dira hilaren 26an, Udaberriko Musikaldia ixten. Kantua eta perkusioa uztartuta “energiaz eta magiaz betetako kontzertua” entzun ahal izango da. Besteak beste, fusioz betetako saioa eskainiko dute bi taldeek, txalaparta, alboka, panderoa, txirula eta beste hainbat musika tresnarekin musika tradizio desberdinak sortuz.

narekin batera. Euskal musikarien topagunea izan nahi du kolektiboak eta proiektu bakoitzerako kolaboratzaileak dituzte. Kanta tradizionala eta modernotasuna da Khamiren zutabea. Ikuskizunetik ikuskizunera, artista askoren topaleku izan da taldea, eta Euskal Herrian tradizio musikal desberdinen bidegurutze bilakatu nahi du, sortzaileen iritziz. Bazzque World Sounds (2015) izan zen Khamiren lehen lana. Bertan, txistua “inoiz egon ez den erregistro musikal berri batean” kokatu zuten, txistuaren aukera musikalak erabat berrituz. Gaur egungo euskal musikagintzaren ardatz nagusi diren artistek parte hartu zuten bertan: Iñaki Salvador, Garikoitz Mendizabal, Luis Gimenez, Kike Arza eta Gari Otamedi dantzaria, esaterako. Kasu honetan, argi zuten nortzuk nahi zituzten bidaide: Kalakan. “Musikari bikainak ditugu inguruan, eta oraingoan Iparraldeko hirukoteak bat egin du gurekin. Oso onak dira”, dio Ansorenak. Kalakan hirukoaz gain, bidelagun izango dute ibilbide luzea duen Angel

Unzu musikaria ere. “Gitarra-jotzailea fusio handi honi elkartuko zaio bere sokazko instrumentu, perkusio eta inprobisazioekin batera. Estilo honetan, guretzat onena da”. Juan Mari Beltran txalapartaria ere izan du hizpide Ansorenak. Musikologo eta konpositorea zutabea izan da haientzat. “Asko ikasi dugu harengandik”. Khamiren zigilua dute Mugak eta Bazzque World Sounds aurreneko proiektuek. Biek dute musika tradizionala oinarri, baina Ansorenaren hitzetan, batak ez du bestearekin zerikusirik. “Lehenengo proiektuak jazz gehiago eta tradizio gutxiago zuen; Mugak proiektuak, aldiz, musika tradizional gehiago du”. Haien helburua izan da “desberdin egitea”, kolektiboa “oso eklektikoa” delako. Urte eta erdiko lanaren ostean, gustura gelditu dira azken emaitzarekin. Lanez lan, Euskal Herriko instrumentu desberdinak lantzea eta birbisitatzea du xede kolektiboak. Txistua, perkusioa eta ahotsa landu ostean, hurrengo lana trikitixa eta txalapartari eskainiko diote. Izan ere, laborategi modukoa da Khami; goi mailako euskal musikarien topagunea eta euskal musika, tradizioa eta jazza uztartu nahi dute, musikari desberdinekin. “Beharra ikusten genuen, mota honetako musikarik ez zegoelako Euskal Herrian. Adibidez, txistuak ez du orain arte inoiz jo jazz musikari batzuekin”, azaldu du Ansorenak. Esperimentatzea eta fusionatzea da helburua, bide batez, musika berria sortzeko eta musikariak lotzeko, bakoitzak bestearengandik ikasteko. Modu honetan, sormena bultzatzen dute eta musika berria ari dira sortzen. Tradizioa eta modernotasuna, mundutik Euskal Herrira eta Euskal Herritik mundura ari direlako lantzen.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Gau berriak Budapesten Komunismo osteko ‘underground’ mugimendutik musika elektroniko eta hipsterraren abangoardiara igaro da Hungariako hiriburua, itsasontzi eta fabrikak aisialdi-zentro eta kontzertu-areto bilakatuta. Honelakoak dira Budapesteko gau berriak

DANIEL BURGUI (ARTEZ-ek itzulita)

N N

EW Yorkeko artista Com Truisek azken minutuak agortzen ditu agertoki nagusira sartzeko eskotila gurutzatu aurretik. Sofa batean eserita, musika elektronikoaren sortzaile estatubatuarrak bere ordenagailua berrikusten du makina-gelan. Haren oinen azpian, Danubio ibaiaren urak. Artemovszk 38 ontzian gaude, 1968. urtean Ukrainian eraikitako zama-ontzi zaharrean, eta 2018an 15. urteurrena ospatzen du Budapesteko barruti honetako jai-aretorik eta kontzertu-eremurik handiena bihurtu zutenetik. 27 urteko Berta Szuzi gazteak koordinatzen du gau honetako ekitaldia. Itsasontziko geletatik dabil eskuko telefonotik urrundu gabe eta sare sozialetako jarraipena berrikusten du. Marketin digitaleko arduraduna da, eta ospakizunetarako urte honetan ontziaren profila eta irudia berritu nahi ditu. “A38 duela 15 urte jaio zenetik pentsaezina zen gaur egungoa lortzea”, azaldu du. Itsasontziak hiru taberna, bi kontzertu-areto eta jatetxe bat ditu, eta goiko kubierta udan zabaltzen den terraza da, eta bertan aire libreko ikuskizunak egiten dira. Gainera, zama-ontzi honen ondoan beste ontzi txiki bat dago ainguratuta, eta handik telebista-estudio moderno eta sofistikatu batek kultura-ikuskizun batzuen emanaldia kontrolatzen du Hungariako telebista nazionalerako.

“Hainbat urtez, A38 plataforma bat izan da herrialdeko talentu berrientzat. Oso underground zen jaio zenean, musika establishment-etik kanpo ia ezezaguna eta orain erreferentziazko lekua da”, azaldu du Szuzik. “Berriro kultura-proiektua izateko jatorrizko izpiritua berreskuratu nahi dugu: arte-erakusketak, filmak, literatura, gastronomia-ekitaldiak eta kultura digitala izan”, gehitu du.

‘Ruin pub’ edo taberna hondatuak dira Budapesteko gauaren erakargarritasun nagusiena. Goian, A38 zama-ontzia izandakoa, egun modako taberna bihurtua. D. BURGUI

A38 Hungariako hiriburuko gaueko ikuskizunik handienetako bat da. Baina ez enblematikoena. Ibaiaren beste ertzean Pest hiri zaharra dago. Azken hamarkadetan Ekialdeko Paris bilakatu da, Europako arte eta musika abangoardiaren benetako epizentroa. Hungariako hiriburua Danubio ibai emaritsuak banatutako hiru hiri zaharren bilgunea da. 1873. urtean elkartu ziren: batez ere Buda dotorea eta Pest hiri zaharra. Bertan, gau ala egun izan, judutarren auzo zaharrean zarata entzuten da. Europako azken ghettoetako bat izan zen, II. Mundu Gerran bonbardatua eta suntsitua; gaur egun hiriko auzorik coolenetako bat da.

Attila Höflek, 38 urte, ia 20 urte daramatza barruti honetan bizitzen, ikastera hirira joan eta apartamentu merkea bilatu zuenetik. Heldu zeneko argazkiak erakustsi dizkigu. Gaur pasealekua dena, denda eta jatetxez beteta, nazioarteko janariarekin eta turistentzako erreklamoa, lehen hondamen hutsa zen: kalezulo ugertsu eta hondatu bat, etxe hustuz, fabrika zaharrez eta drogak salerosteko zokoz beteta. Orain Attilak bisitak antolatzen ditu txoko horietara, iraganekoekin inongo zerikusirik ez baitute: BudapestFlow web orriaren sortzailea da, gida eta liburuxka bat artegaleriarik onenak eta xumeenak ikusteko, baita Street arteko mural handiak ere, azokak, vintage arropako dendak, tailerrak, artisauen etxea eta ruin pub ospetsuak ikusteko ibilbidea. BENETAKO IRAULTZA Herrian taberna hondatuak deitutakoak duela 20 urte jaio ziren, eta gaur egun hiriko turisten erakargarririk nagusietako bat dira. “Eraikin komunista zaharrak, industrianabeak edo jauregiak berreskuratzeko ideia ez zen berria ezta bakarrik Hungariakoa ere. Izan ere, Berlinen edo Amsterdamen ikusi izan ditugu, baina hemen ukitu hungariarra eman zitzaion: Dekorazio nabarrak, komunismo osteko underground eta artearen benetako gizarte-zentroak eta topalekuak”, azaldu du Bence Molnar-ek, Szimpla Kert ruin pub aitzindari eta jatorrenaren programazio zuzendariak, berogailuen fabrika zaharra hartu zuen eraikin erraldoia, 2004. urtean kulturazentroa bihurtuta. “Iraultza bat izan zen, hiriko panorama aldatu zuen”, gogoratzen du Attilak. Auzo judutarra azkar eta izugarri hazi da, eta ondorioz bi kaleko eremu batean 450 taberna, klub eta pub baino gehiago daude. “Haietako asko arimarik gabekoak, edukirik gabekoak”, kexu da Bence. Gaur egun, industria sortzaileak eta turismoak Budapest hiriko ekonomiaren herena mugitzen dute. Europa osoko gazteak Budapestera iristen dira parranda eta gehiegikeriazko gau erregaitzak erretzeko. “Ondorioz, sarritan alokairuak gehiegizkoak dira, turistaz gainezka, gazte britainiar eta alemaniar ugari jaietara datoz garagardo merkea eta musika komertziala aurkitzeko helburu bakarrarekin. Esan daiteke ruin pub asko arrakastaz hil direla”, azaldu du Attilak. Pub jendetsuenetako bat izan arren, Bence Molnar-ek ez dio uko egiten bere jatorrizko arimari. “Ez dugu bilakatu nahi jendea dantzatu eta kopak edatera bakarrik datorren lokal bat, komunitatea inspiratzen eta engaiatzen jarraitu nahi dugu”, azaldu dute arduradunek. “Zuzeneko musika dago astean hiru egunetan, gure lokala eskaintzen diegu auzoko erakundeei, igandeetan azoka dago, umeentzako tailerrak... Batzuetan, egun gogorra dut eta ez dut argi ikusten zer lortu dugun urte hauetan. Szimplatik buelta eman, jendea gozatzen ikusi eta orduan poz-pozik jartzen naiz. Horiek dira gaurik onenak!”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

G G

ORDIN bezain sentsuala, erreala bezain fantastikoa, zorrotza bezain zolia. Halaxe definitu daiteke ATX Teatroren azken teatro proposamena. Iñaki Ziarrustak gidatzen duen antzerki taldearen azken sorkuntza da Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa, Ziarrusta bera aktore bakartzat duena. Hilaren 18an Laudion eta 27an Bilboko La Fundicion aretoan eskainiko da. Ekainaren 29an, berriz, Zestoan taularatuko da antzezlana. Gertutik ezagutu zuen umetan bortizkeria matxista Iñaki Ziarrusta antzerkigile eta Atx Teatroko kideak. Bizipen horiek buruan izan ditu azken urteetan, gai horri buruz antzezlan bat egiteko ideiari bueltaka. Antzezlanak oinarri biografikoa du, beraz; hortik aurrerakoa, ordea, fikzio hutsa da. “Errealitatea hazitegia izan da, gero obra osoa sortzeko”, azaldu du aktoreak.

Mendeku baten istorioa ‘Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa’ antzezlanak indarkeria matxista du ardatz. ATX Teatroak formatu txikiko antzezlan minimalista osatu du, Iñaki Ziarrusta aktoreak bakarrizketa gisa kontatua ANE ZABALA

A

XT Teatroak bi formatutako antzezlanak ekoizten ditu: ikuskizun ertainak, hiru edo lau aktorerekin landuak eta antzokietan eskaintzeko, edota formatu txikikoak, hots, antzezlan minimalistak. ‘Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa’ azken multzo honetan sartuko genuke. Izan ere, aktore bakarra ariko da oholtzan, bakarrizketa bat eskainiz. “Gerrilla antzerkia” deitzen dio formatu honi Iñaki Ziarrustak: “Obra hau aktore bakarrarekin eginda dago, oso ikuskizun autonomoa da teknikaren aldetik, entxufe bat eta hiru metro kubo besterik ez ditugu behar emanaldirako”.

gatik ez dut ba hitz egingo nik neuk sentitzen dudanari buruz?”, egin dio galdera bere buruari. Obra honetan, gizonezkoa emakumez jantzi eta erregina baten izena jarri dio Ziarrustak. “Tomiris, hain zuzen, kristo aurreko VI. mendeko erregina izan zen, Afganistan eta Uzbekistan inguruko tribu bateko erregina. Garai hartan erregina izan ahal zinen gizonezko batekin ezkondu gabe, eta hala izan zen Tomiris”, kontatu du Ziarrustak. Erregina horren izena hartu dute pertsonaiak eta antzezlanak, duela bi mila urte askatasun gehiago zegoelakoan. Tomiris erreginak “emakumearen ahalduntzea eta mendekua“ adierazten dute, Ziarrustaren ustean.

MENDEKU GOSEA Antzezlanaren gaia mendekua dela kontatu du Ziarrustak. “Mendeku gordina, hori besterik ez du nahiko pertsonaiak”. Baina antzezlanean nabigatzen eten barik dagoen motibazioa mendeku horretara heltzeko indarkeria matxista izango da. Mendeku gose horretan, pertsonaia konturatuz joango da emakumeen aurkako bidegabekeria orokorra dela, baina justiziak ez du askorik tentatuko, mendekua besterik ez baitu izango buruan. Beraz, gai nagusia beste bat izanda ere, obran indarkeria matxista etengabe aipatzen da”. Gizonezko bat ikusiko du ikusleak oholtzan. Berez, emakume itxura hartzen saiatu den gizonezko dantzari bat da pertsonaia, eta zuzenean kontatuko dio bere istorioa dantza ikuskizuna ikustera hurbildu den publikoari. “Pertsonaia kalkulatzailea da, obsesiboa, baina nahiko zentzuduna”, uste du Ziarrustak. “Ez du justizian sinesten eta, horregatik, justizia bere esku hartuko du”. Biktima harrapatzeko, pole dance dantzaria bilakatzen da gizona. “Baina pertsonaiak ez du

Formatu txikian

Iñaki Ziarrusta da oholtzan arituko den aktore bakarra. AINHOA RESANO emakumearena egiten –argitu du aktoreak–, ez da saiatzen emakume bat izaten, gizonezkoa da”. Antzezlanak abiapuntu duen indarkeria matxistaren gaiaren inguruan asko hitz egiten da gaur egun. Emakumeen ahalduntze prozesuaren baitan, salatu egiten da indarkeria mota hori. “Urteetan mugimendu

feministak egin duen lan isilaren ondorioa da gaur egungo egoera”, Ziarrustaren ustez. “Sentsibilizazio maila handia lortu da, gizartean, instituzioetan..., eta gu, sortzaile gisa ere sentsibilizatu gara gaiarekin. Bestela, sortzaile moduan, oso arraroa egingo litzateke nire bizitzako gertakari pertsonalak azaleratzea” azpimarratu du aktoreak.

Izan ere, Ziarrustak hasieran zalantza izan zuen antzezlan honekin aurrera egin edo ez erabakitzerakoan. “Zilegitasuna dut nik gai honen inguruan aritzeko?”, galdetzen zion bere buruari. Azkenean, aurrera egitea erabaki zuen: “Azken batean, neure istorio pertsonala ere bazen, nik neuk sentitzen nuena eta kontatu nahi nuena. Zer-

GIZARTEAREN ISLA AXT Teatroaren estiloari jarraitzen dio Tomiris antzezlanak. “Antzerkia terapeutikoa da niretzako”, aitortu du Ziarrustak. Amorrutik sortzen du askotan, nahiz eta gero antzezlana samurra izan. “Orain arte taularatu ditugun antzezlanek kritika sakona dute barruan, amorru asko, biolentzia asko…”. Finean, “gizartean dagoen egoera baten isla” direla zehaztu du Ziarrustak. Sortzerako orduan, istorio ilunak, indartsuak, bortitzak ateratzen zaizkio Ziarrustari, “publikoari astindu bat emateko gogoz egindakoak”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Jon Goikouria Bego Elexpe

Bilbo, 1986 Sitio, año Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.jongoikouria.com | @jongoikouria

Datorren Datorren astean... astean... Unai Iker Endemaño Aizkorbe


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.