Ortzadar 100318

Page 1

ortzadar deia.com/ortzadar

larunbata, 2018ko martxoaren 10a. 537. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘INUN’ Udaberriarekin batera kaleratuko du Mikel Inunziagak ‘Aingurak’ bere hirugarren diskoa -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

literatura

IRUÑEA

Sinbolismoz betetako harresiak Luis Garderen azken poema liburua da ‘Barbaroak baratzean’. Harresiak, bestekotasuna eta identitateak sakonki landu ditu liburuko poema luzeetan, sinbolismoz inguratuta KATTALIN BARBER

H H

ARRESIRA igotzen den horrek / atzean utzi nahi du murrua. / Murrua ez da murru / murrura igotako alde honetara begira dagokion jenderik gabe”. Harresiak eta murruak izan ditu hizpide Luis Gardek (Iruñea, 1961) Barbaroak baratzean bere azken poema liburuan. Balea Zuria argitaletxe berriarekin kaleratu du lan hau. Sinbolismoz betetako orriak biltzen ditu lanak, poemak luzeak dira eta elementu asko dituzte. Harresiekin batera, etorkinak, arroztasuna eta identitatearen gaiak eraman ditu orrietara. “Guztiak hari batetik lotuta daude; azken finean, bestekotasuna da liburuaren gaia”, azaldu du idazleak.

kitzen dugu eta beldurra sentitzen dugu. Batzuetan gure beldurrak eraikitzen du barbaro hori bera, arrotza dena guk bilakatzen dugu barbaro gure beldurraren bidez”.

Zer gertatzen da sorlekutik ustezko paradisura joatean?”, galdetzen dio bere buruari. Errefuxiatuen krisiaz eta etorkinez ari da, baina baita Nafarroako herri batetik beste herri edo hiri batera doan herritarraz ere. “Joan-etorri horietan gertatzen diren galerak identitatearekin lotzen ditut. Harresia erabiltzen dugu identitatea eraikitzeko, baina oso modu artifizial eta behartu batean, batzuetan era baztertzaile batean ere bai”. Bitasunean bizi garela uste du Gardek, gutarrak eta gutarrak ez direnen artean. “Zu desberdina bazara, eraso gisa hartuko dut zure desberdintasuna. Nirekin zaude edo nire kontra”.

Eta testuinguru horretan, barbaroak daude. Gardek dioenez, guztiak izan daitezke barbaroak, bai nomadak, Gardek aitortu du “obsesio atzerritarrak, etorkinak eta baita modukoa” izan duela beti harre- bertakoak ere. “Kanpotik datorresiekin. “Idazle bat obsesiorik gabe na, arrotza, gure ohiturak ez dituena edo beldurra ez da ezer”, uste du. Harresiak gaur ematen diguna da egungo garaiaren barbaroa. Hitza bera metafora direla dio gustuko dut, belduGardek. “Gure rra sortzen duelagaraiaren sinboko”. Baina barbaroa, loak dira eta honi kanpokoa izateaz buruz idazteko grigain, norbera ere na nuen. Barruan Harresiak gaur egunizan daiteke: “Denok neraman guztia go garaiaren metafogara inoren barbaatera dut eta ra eta sinbolo dira, roak; kontua da harresia metafora norengan proiektaeta honen inguruan gisa erabili dut”, tzen diren bakoitzaidazteko grina nuen” kontatu du. Trumren beldurrak”. pek behin eta LUIS GARDE berriz aipatutako Idazlea Baratza, berriz, norMexikoko harreberaren etxeko lorategia eta ondare sia, Melillakoa materiala zein espiedota Palestinakoa rituala izango litzaditu gogoan Gardek. Autokritika ere badago bere teke. “Gure ustezko paradisua”, Garpoemetan. “Gu aberaskumeak gara. deren hitzetan. Egoera honetan, Bestearen begirada eta gure begira- barbaroak ate joka ariko lirateke, da lotzen saiatu naiz”, eman du jaki- bakoitzaren etxe harresituaren aurrean. “Etorkin horiei erakusten tera. diegun ustezko paradisua da baraJOAN-ETORRIEN GALERAK Bidaie- tza, gure mundua, alegia”. Eta, zer tan gertatzen diren galerez ere min- gertatzen da atean joka ari den tzo da Garde poemetan. “Zer da etorkin horrekin? “Barbaroak ate arrotza izatea? Eta bertakoa izatea? aurrean daudenean, harresia erai-

Arrotzari beldur izatea da xenofobia, eta horrela islatu du Gardek poemetan. Beste hizkuntza, ohitura eta kultura batzuenganako beldurra, “gurea kentzearen beldurra”. Garderen aburuz, beldur horien bidez eraikitzen du norbanakoak identitatearen harresia. Zentzu filosofikoaz mintzo da egilea, baina era berean, beldur horri esker Europako hainbat herrialdetan boterea lortu duten alderdiez ohartarazi nahi izan du. “Hona ere heldu daiteke, errefuxiatu gehiago etorriz gero, adibidez”. EZ OHIKO LIBURUA Esana diote Garderi apustu arriskutsua egin duela, ez ohiko liburua baita argitaratu duena. Oso liburu “landua” dela dio berak: “Nik beti bilatzen dut eremu desberdin bat sakontzeko, ez dut gustuko ahots berdinarekin jarraitzea, nire burua imitatzea”. Azken poema liburua 2014.urtekoa du Gardek. 2016an Ehiztariaren isilaldia nobelarekin Euskadi saria irabazi ondoren, berriro poesia lantzeko gogoa sentitu zuen. “Banuen gogoa zerbait desberdina egiteko. Eta, egia esan, kontzesio gutxi daude liburuan, oso hizkuntza sinbolikoa eta trinkoa erabili dut. Liburu exijentea da, nire buruarekin ere horrelakoa izan nintzelako”.

2016an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Luis Gardek, ‘Ehiztariaren isilaldia’ eleberriagatik. JAVIER BERGASA

Balea Zuriaren lehen titulua

L

uis Garderen ‘Barbaroak baratzean’ poemarioa da Balea Zuria argitaletxearen lehen argitalpena. Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik sortu dute editoriala, poesia eta saiakera literarioa argitaratzeko eta egile gazteek beren lanak kaleratzeko beste aukera bat izan dezaten. Gainera, lehiaketa bat ere jarri dute abian Donostia Kulturarekin batera: DK Poesia lehiaketa izenekoa. 35 urtetik beherako idazleei zuzenduta dago, eta poeta gazteak erakartzea dute helburu.

Gaiak “agortzea” gustatzen zaio Garderi, eta hala aritu da kasu honetan, nekatu arte. Irakurtzeko garaian, aldiz, pixkanaka egitea gomendatzen du. Aitortu du irakurleak “esfortzu bat” egin beharko duela. Izan ere, “buelta asko” eman dizkio poema bakoitzari eta asko zaindu ditu bai forma eta baita lengoaia ere. “Irakurle bezala gauza landuak gustatzen zaizkit, eta bien lana maila berean jartzea bilatu dut, horixe baita jokoa”.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Iñaki Mendizabal Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Nortasunaren mugez TITULUA: ‘GU ORDUKO HAUEK’

EGILEA: GARAZI ARRULA

ARGITALETXEA: TXALAPARTA, 2017

Fikzioa 1. Nagusia kanpoan bizi... Takiji Kobayashi. Katakrak Liburuak.

2. Bihotz handiegia

EE

SKOLA bateko inauteri festan kokatu du Garazi Arrula Ruizek Lagunero, Gu orduko hauek bere estreinako liburuko lehen ipuina. Ainara, Maitane eta gainerako ikaskideak euskal inauterietako pertsonaiez mozorrotu dira, gazaz estalia dute aurpegia eta nor diren ezkutatzeak emango die aukera haurrei bestela egitera ausartuko ez liratekeenak egiteko. Esango nuke lehen ipuinean modu esplizituan irudikatzen den nortasuna erakuste/ezkutatze joko horretan dagoela liburuko zortzi narrazioak batzen dituen gakoetako bat. Pertsonaia eta istorio askotarikoek maiz azpian duten galdera da, izan ere, identitatearen mugen ingurukoa: non hasten den ni-a eta non bestea, zerk definitzen duen banakoa. Hala, norberaren lekua usurpatzen duen Beste bat agertuko zaigu ipuin batean edo Lucy zaintzaileari Lucia deituz beharbada identitatea aldarazi nahi liokeen emakumea beste batean. Erakusten den identitate-puskaren eta erakusten ez denaren arteko talkaz, esaten denaren eta isiltzen denaren artekoaz ere

Eider Rodriguez. Susa.

Identitatearen inguruko gogoeta ez da, ordea, esparru indibidualera mugatzen liburuan, gu-a non hasten den eta besteak non hasten diren ere hausnarketa-gai konstantea baita. Gu jakin batetik idatzitakoa da liburua, ezker abertzaleko militantziatik hurbileko gu batetik, trazu lodiz esanda. Kokaleku kolektibo horretatik idatzia izateak ere batasun eta onestasun bat ematen dio liburuari, ez baitu, esaterako, militantzia kanpotik estereotipatzen eta, aitzitik, haren barne-gatazkak eta miseriak agertzeko bidea ematen dio. Politika presenteegi dago pertsonaien bizitzetan klixean erortzeko.

Identitatearen inguruko gogoeta ez da esparru indibidualera mugatzen, ‘gu’-a eta ‘besteak’ non hasten diren ere hausnarketa-gai konstantea baita

Planteamendu narratibo erakargarriak eta ez hain erabiliak dituzte abiapuntu, beraz, ipuin hauek, eta badira ikuspegi propio baten zantzuak ere liburuan, diferentzietatik haratago mundu-ikuskera berezko baten berri ematen dutenak. Planteamendu horiek izandako garapenak, ordea, sortu dit zalantzarik: zenbaitetan ipuinok kimatze-lana eskertuko luketela iruditu zait, zehaztasunera jotzea eta erredundantziak saihestea. Ipuin-bukaerak ere batbatekoegiak egin zaizkit tarteka, narrazioaren erritmoa eta eraikitako fikziozko mundua bat-batean eta behartuxe apurtuko balitz bezala. Edonola ere, gozatzeko modukoak dira Gu orduko hauek bildumako ipuin gehienak, eta pozik hartzekoa egileak itzulpengintzatik literatur sorkuntzara egindako jauzia.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA ALBUM ILUSTRATUA

HAUR LITERATURA

‘Sasoiko barazkiak’

‘Agur aitona’

Testuak eta ilustrazioak: Clara Corman. Ttarttalo. 3 urtetik aurrera.

Era berean, harreman pertsonalen dimentsio politikoa ere bada Arrularen kezkagai, eta giza harremanen baitako boterearen inguruko negoziazioak sarriak dira narraziootan: zaintzaile etorkinaren eta bertako andre zainduaren artekoa, edo ume berezi eta normalen artekoa, bi aipatzearren.

elikatzen dira ipuinetako zenbait, eta baita denboraren joanak nortasuna aldarazi dien pertsonaien arteko enkontruaz ere: bere amona egiazki nor/zer izan zen jakin nahi luke Marinak, Alex gizona ala emakumea den fantaseatzen du trenez haren enkontrura doan gizonak. Muga horiekin jolas egiten dute ipuinetako ugarik, eta batzuetan fantasiarako atea zabaltzen da hortik, bestetan, intriga eta jakin-mina pizteko bidea dira, eta inoiz ironiarako parada ere ematen dute.

Testua: Jelleke Rijtken. Ilustrazioak: Mack van Gageldonk. 4 urtetik aurrera.

Sasoian sasoikoa, txikienei azalduta ld

Heriotzaz, naturaltasunezz

Zer urtarotan hazten dira marrubiak? Nolakoa da aingurria barrutik? Zer koloretakoak dira sagarrondoaren loreak? Zer urtarotan biltzen dira ilarrak? Azenarioaren zein zati jaten dugu? ‘Sasoiko fruituak’ eta ‘Sasoiko barazkiak’ album ilustratuek, etxeko txikienei jaki eta elikagaiak aurkezteaz gain, urteko sasoi bakoitzean horietako zeintzuk jaten ditugun ere azalduko die, modu jostagarri eta dibertigarrian. Album ilustratu formatuan, orrialdez orrialde aurkituko ditugun leihatilak altxatu eta fruituen eta barazkien barnealdea ikusteko aukera ematen du lan erakargarri honek.

Hartz eta aitona elkarrekin doaz gaur arrantzan egitera. Baina, “zergatik dago aitona lurrean etzanda, lotan? Zer gertatzen da?”, galdetuko du Hartzek. Ez, aitona ez dago lotan. “Aitona hil egin da”, esan dio Elefantek bere lagun Hartzi. Hartz negar batean hasi da orduan. Ez du aitona sekula berriro ikusiko? Elefanteren eta Oiloren hitzek lasaitu egingo dute laguntxoa, eta aitona betirako bere alboan egongo dela azalduko diote. Animalien figurak erabiliz, umeei heriotzaren gaia era ulerkor, natural eta ez-traumatikoan azaltzen dien lana dugu honakoa.

3. Hilabete bat Montal... Andrea Camilleri. Igela.

4. Honetara ezkero Arantxa Iturbe. Susa.

5. 6012 Karlos Linazasoro. Erein.

6. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

Ez Fikzioa 1. Soldataren patriarka... Silvia Federici. Katakrak Liburuak.

2. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Gerrak ez du emakume aurpegirik Alexandra Alexievitx. Elkar.

4. Ez duzu abusatuko Hainbat egile. Elkar.

5. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar. ITURRIA: Katakrak Liburuak


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

MIKEL INUNZIAGA ‘INUN’ MUSIKARIA ETA ABESLARIA

“Diskoa jaio baino ez da egin, orain jendaurrean erakustea berpizte moduko bat da” Erritmo sakon eta pisutsuz beteriko zortzi kanta bildu ditu Inun musikariak ‘Aingurak’ bere lan berrian. Martxoaren 22an aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian, Loraldia festibalaren baitan JONEBATI ZABALA

PP

OP doinu artean bueltan da Mikel Inunziaga Inun (Zornotza, 1983). Erritmo “sakon eta pisutsuak melodia samurrekin” nahastu ditu Aingurak disko berrian. Hirugarrena du hau, eta aurreko lanen arteko “hibridoa” dela dio berak, instrumentala eta pertsonala, baina, azken finean, “entzuleek Inun topatuko dute”. Martxoaren 22an, Bilboko Kafe Antzokiko taula gainera igoko da musikari zornotzarra bere lana aurkeztera, Loraldia kultura jaialdiaren egitarauaren barruan. 2014an argitaratu zenuen zure lehen diskoa, ‘Berreginez’ izenekoa. Gitarra akustikoa esku artean egin zenuen hori. Zelakoak izan ziren zure hastapenak? Hori izan zen nire lan profesionala, esan dezakegu. Aurretik ere ibili nintzen saltseatzen musikarekin, baina serio Berreginez diskoarekin ausartu nintzen. Gainera, grabaketa eta prozesu guztia ni bakarrik egitera animatu nintzen, Looper pedal batekin, eta danbor elektroniko batekin, Urdulizeko Tio Pete estudioetan. Zergatik momentu horretan? Galdera ona. Senak esan zidan. Ez dakit zergatik, baina nire bizitzan hainbat faktore gurutzatu ziren eta erabaki nuen hori zela momentua. Abesti batzuk nituen, animo aldetik ere oso animatuta nengoen eta egiteko modua ikusi nuen. Guztia buruan diseinatu eta piszinara jauzi egin nuen.

Orain euskaraz sortzen duzu, baina gazteleraz hasi zinen. Hori ere izan zen beste motibazio bat. Aurretik gazteleraz egiten nituen kantuak baina ez nintzen guztiz eroso sentitzen, ez bainuen ikusten nire burua lan bat gazteleraz grabatzen eta publiko egiten. Berreginez diskoarekin euskaraz sortzen hasi nintzen eta hortik ere etorri zen barruko sen hori. Ikusi nuen

momentua zela diskoa ateratzeko, eta hori euskaraz egiteko, gainera. Esan izan duzu lehen ez zinela kontziente euskara sustatzeak dakartzan gauza on guztiez. Zelan etorri zen txip aldaketa hori? Euskaraduna izan naiz betidanik, baina euskal kontzientzia beranduago heldu zitzaidan. Ez dakit zehazki noiz sortu zitzaidan, baina esango nuke garai hartan izan zela, apurka-apurka lantzen doan zerbait izan da. Berreginez diskoak nire bizitzan (musikalki, behintzat) markatu du musika euskaraz egiteko kontzientzia hori. Gero, urteek aurrera egin ahala, konturatzen zara zer den euskara bultzatzea, zer den euskaldun izatea,

Euskaraduna izan naiz betidanik, baina euskal kontzientzia beranduago eta apurka apurka iritsi zitzaidan”

hizkuntza minorizatua dela, hegemoniak, zer bultzatu nahi dudan... Hori zaindu eta transmititu nahi dut orain. Badago alderik euskaraz abestu edo gazteleraz egitearen artean? Niretzako, euskaldun moduan, askoz interesgarriagoa, politagoa eta konstruktiboagoa da euskaraz egitea, askoz ere erosoago sentitzen naiz; nire kasuan, azken finean, kontzienteki egindako aukeraketa bat izan da. Lehen apur bat arraro sentitzen zinen egiten zenuen musika mota dela-eta, ez omen zen hain gogorra. Jada ez duzu konplexurik horren inguruan. Musika asko entzun dut betidanik. Nire kuadrillan beti oso musika gogorra entzun izan da. Baina nik sortzeko garaian beti sortzen nuen pop mundutik, gero ñabardura batekin edo bestearekin, baina beti estilo horretan. Pentsatzen nuen ea nire lagunek zer esango luketen sortzen nuenaren inguruan, musika lasaia izanda. Baina, noski, heltzen da momentu bat non konplexu horiek guztiak galdu egiten diren; eta konturatzen zara tontakeria hutsa dela. Zelan definitu edo deskribatuko zenuke sortzen duzun musika? Gaur egun hainbat musika estilo entzuten da eta hainbat ñabardura sumatzen dira, baina gehiegi ez luzatzeko, nik pop musika egiten dudala esaten dut. Nire eraginen artean oso musikari ezberdinak daude; musika estatubatuarra gustuko dut, baina baita britainiarra ere. Esaterako, John Mayer nire kutunetako bat izan da beti eta izaten jarraitzen du, maisua da gitarra jotzen eta kantak konposatzen. Jorge Drexler oso interesgarria da musikalki, harmonikoki eta baita letrei dagokienez ere. Azkenaldian, Kimbraren lanak ari naiz entzuten, talentu handiko emakumea da.

Mikel Inunziaga ‘Inun’ musikari eta abeslariak


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ZORNOTZA

Askotan pop musika estilo errez edo sinpletzat jo ohi da. Pop musika berez ez da oso musika konplexua, jazz-a izan daitekeen moduan. Baina Sting-ek, esaterako, pop-a egin dezake, eta harmonikoki gauza itzelak ditu. Pop hitza popularretik dator, beraz, herritarrei errez heltzeko ahalmen edo berezko ezaugarri hori dauka. Hala ere, nahiko eztabaidagarria da baieztapen hori, nire iritziz. Musika mota guztietan bezala, pop-ean lan onak zein txarrak aurki daitezke. Disko berria argitaratu duzu, ‘Aingurak’ izenekoa. Zer aurkituko dugu bertan? Erritmo sakon eta pisutsuak dituen diskoa da, orokorrean, eta horiek melodia samurrekin konbinatzen dira. Kanta ezberdinak daude lan honetan, noski, baina orokorrean horrela deskribatuko nuke diskoa.

“ “

‘Da nola’ diskoaren instrumentazioa eta ‘Berreginez’-en letra estiloa ditu lan berriak, bien hibridoa da”

Erritmo sakon eta pisutsuak melodia samurrekin konbinatzen dituen diskoa da ‘Aingurak’”

Zer dela eta izenburu hori? Diskoak niretzat pisua du, erritmo sakonak ditu eta aingurek horretatik ere badute. Irudi oso potentea iruditzen zait eta esan beharra dago azken hilabete hauetan, kanta hauek nire aingurak izan direla. Aurretik ‘Berreginez’ eta ‘Da nola’ diskoak dituzu. Aurreko lanekin alderatuz, zertan da ezberdina ‘Aingurak’? Edo zertan antzekoa? Berdintasuna, azken finean, ni neu naizela kantu guztietan, Inun topatuko dute entzuleek disko honetan ere. Aurreko bi lanen hibrido bat dela esango nuke. Da nola diskoko kantuak poema musikatuak dira; Berreginez diskoan, ordea, nire letrak badira baina baita Iñaki Mendizabalenak ere. Da Nola diskoaren instrumentazioa du disko honek, talde lan bat baitago atzean; eta Berreginez diskotik hitzak, nire hitzak, pertsonalagoa delako diskoa. Bietatik du, beraz.

bi disko kaleratu ditu orain arte: ‘Berreginez (2014) eta ‘Da nola’ (2016). IÑAKI MENDIZABAL

‘Da nola’ hainbat euskal idazleren poemak musikatuz osatu zenuen. Poesiarekin, literaturarekin lotua egon da zure aurreko sorkuntza. ‘Aingurak’ diskoan ere presente egongo da? Da nola-ren kasuan, kanta guztiak euskal idazleek egindako poemetan egon ziren oinarrituta. Disko honetako hitzetan ere

hainbat kolaborazio izan ditut. Jon Benitoren Aingurak erreketan poema laburrean dago oinarrituta diskoa, Iñigo Astizek nire melodia bat hartu eta hortik Piztia zaurituak abestiaren hitzak idatzi ditu eta aurreko lanetan ere nirekin aritu den Iñaki Mendizabalek Nabil banabil eta Oi bihotz kanten hitzak idatzi ditu. Zelakoa izan da sortze prozesua? Nik elkarrizketetan beti entzuten ditut gauza zoragarriak, eta ez diot horrelakorik ez dagoenik, baina nire kasuan, behintzat, ez da horrela. Nik maite dut egiten dudana eta badakit musika egiten jarraituko dudala, hori baitut gustuko. Baina esan beharra dago disko baten grabaketa gogorra dela, lan itzela dago atzean, entsegu piloa… Baina gogorra bezain ederra, jakina. Onak irabazten du, argi dago, baina denetik dagoela ere esan egin behar da. Aurreko lana ia osotasunean zuk zeuk bakarrik grabatu zenuen. Oraingoan zelan egin duzu? Musikarien parte-hartze handiagoa egon da oraingoan. Ekain Alzola aritu da baxuan, Dani Tomasek gitarra sartu du kanta batzuetan, Sergio Mayoral tronpetarekin aritu da, Bihotz Gorospe koruetan eta Ruben G. Mateosek egin ditu nahasketa eta masterizazioa. Guk beti egiten dugu diskoaren bertsio bat, interpretazio bat. Gero badaude beste kontu batzuk ere; disko batean funtzionatzen duen guztiak ez du zuzeneko batean funtzionatzen, eta alderantziz. Egokitu egiten da. Esentzia mantendu egiten da, jakina, baina musikariak ematen dizkion zertzelada berri horiekin. Bakarka aritu zara, taldean...oraingoan zelan ikusiko zaitugu taula gainean? Formatu ezberdinetan, tokien eta aurrekontuen arabera… Norberak egokitzeko gaitasun hori izatea garrantzitsua da. Ni denetan sentitzen naiz gustura, egia esan. Gogotsu zaude lana jendaurrean erakusteko? Diskoa amaituta dago, baina, berez, jaio baino ez da egin. Egia da nik hamar mila aldiz entzun dudala jada, baina polita izaten da berpizte hori, jendearentzat gauza berria da eta polita da ikustea nola hartzen duen. Zuzenean jotzea pilo bat gustatzen zait, eta aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian eta talde guztiarekin egitea itzela izango da, jai polita. Kafe Antzokian eta Loraldia jaialdiaren baitan aurkeztuko duzu ‘Aingurak’. Zelakoa da euskal kulturarentzat erreferentea den areto batean eta gainera horrelako festibal baten egitarauaren barruan egotea? Niretzat opari bat da, oso gauza polita. Pribilegioa da Euskal Herri mailan horrelako erreferente den toki baten aritzean, euskal kulturaren oasietako batean. Zuzenean jotzea eta horrelako baldintzetan opari handia da. Loraldiaren egitarauaren barruan egotea beste plus bat da, Bilbon bertan, euskal kultura ardatz… Gauza ederra da bertan parte hartzea. Baduzu ‘Aingurak’ diskoa Euskal Herrian zehar mugitzeko asmorik? Martxoaren 22ko aurkezpenaren ostean, uztailera bitartean baditugu datak zehaztuta, formatu ezberdinetan: taldeka, bakarka zein Bihotz Gorosperekin batera.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia-koadernoa

DANIEL BURGUI (ARTEZ-ek itzulita)

H H

AREN izena ezagutzen dugu. Gure ibilbidean seinaleak ikusi ditugu. Hartaz entzun izan dugu, baina oso jende gutxik zapaldu ditu benetan bertako lurrak. Auzokoak ere ez dira sartzen barrualdetik ibiltzera. Gaur egun ez dago artzain galdurik bertatik igarotzen. Modernitateak, errepideek, autobideek eta despopulatzeak aspalditik kondenatu zuten treneko edo autoko leihoaren bestaldeko paisaia soil eta iheskorra izatera. Leihotik azaltzen den postal iragankorra. Monegros basamortua da: Aragoiko goi-ordoki handia.

Basamortu handia miniaturan Askotan mespretxatua eta ahaztua, Monegros Aragoiko estepa xumeak, oso geografia-azalera txikian, munduko basamortu handietako klima eta ekologia elementuak biltzen ditu

Bide erdian, behin Peñalba igarota, paisaia brastakoan aldatzen da. Igeltsuzko ordoki zuriak utziko ditugu, baita historiaurreko itsas hondo zaharretako buztin argiak eta urmael gaziak ere. Basamortu gorrixkan sartuko gara, lur ferroso eta trinkoago batean. Panorama horrek Australiako edo Ipar Amerikako basamortuak gogorarazten dizkigu. Izan ere, yardang txiki batzuk ikus ditzakegu hemen: Formazio harritsu horiek dorre desitxuratuen antzera altxatzen dira. Hareharrizko mugarriak haizearen higadurarekin moldatuak. Batzuek itxura bitxi eta landuak hartzen dituzte, balearen konkorrak izenekoak. Candasnoserantz bidexkak zeharkatzen ditugu, baina benetan kanoiak, errekak eta uholdezko errekastoen trokak edo ur-gainezkabideak dira euri pixka bat erortzen denerako.

Ureskasia da Monegroseko klimaren ezaugarri nagusia. Euririk gabeko egun kopurua %80 izaten dira

Monegros basamortuak ekosistema paregabea du, ekialdeko estepen an-

Alabaina, Monegros eta Asiako basamortuen arteko antzekotasunak ez dira gure irudimenaren ondorioa soilik. Bi paisaiek aparteko zuhaitz-espezie bat partekatzen dute: Krascheninnikovia ceratoides. Metro bateko zuhaixka hori abuztutik urrira loratzen da bakan klima kontinentaletan. Asia Erdialdeko estepa hotzetan du jatorria: Uzbekistan, Afganistan, Mongolia edo Txina. Eta Europan oso landare urria da. Aragoin bakarrik dago. Penintsulako gainerako lurretatik desagertu zen agian aspaldiko klimaaldaketengatik.

Monegros miniaturazko altxor idorra da eta munduko kontinente guztietako basamortuen baldintzak biltzen ditu

Pina de Ebro udalerritik Candasnosera, Bujaraloz herri enblematikoa zeharkatuta gezi laranjekin zuhur seinalatuta dago, erromesak gal ez daitezen. Bide bakarra da, Inaziotar Bidea izenekoa. Loiolako San Ignaziok XVI. mendean penitentzian egindako bidea, Katalunia eta Lur Santurako bidean. Bitartean ez dago ez herririk ez hiririk atseden hartzeko. Jan-edana gainean eraman beharko dugu. MUTURREKO TENPERATURAK Aurretik, hogeita hamar orduko ibilbide harritsua, lehorra eta muturreko tenperaturekin: Udan bero itogarria 40 gradurekin eta neguan hotz izugarria zero azpiko tenperaturekin. Bidezidor soilduak, orduko ehun kilometro baino gehiagoko haizeen astinaldi gaiztoen aurrean, Ziertzoak Ebro ibarra eroso zeharkatzen duenean, oztoporik gabe. Eta eguzkiak jotzen badu, ez dugu itzalgunerik geure burua babesteko. Ez dago zuhaitzik. Arnasa Santa Luzia Bentan bakarrik berreskuratu ahal izango dugu, errepide erdiko jatetxe txiki batean. Eta zoritxarrez euria egiten badu, zorionekoak izango gara ikuskizun itzel hori ikusteagatik. Ureskasia klima-ezaugarririk nabarmenena da, Monegroseko klima ondoen azaltzen duena. Euririk gabeko egun kopurua %80 izaten dira 365 eguneko egutegian.

Gaur egun atsedengunea da, baita karabana modernoetarako ere: Gidari eta kamioilari horietako askok Nazional-II errepidea zeharkatzen dute, Madril eta Bartzelona lotzen dituen bide nagusia, eta bertan pausatzen dira gau bateko pentsio eta hoteletan.

Monegroseko basamortuan, Pina de Ebro udalerritik Candasnosera luzatzen da ‘Inaziotar Bidea’, udan bero itogarria eta neguan hotz ikaragarria jasaten dituena. DANIEL BURGUI

tzekoa. Ez bakarrik idortasunagatik, baita Europako urmael endorreikoen gunerik zabal eta garrantzitsuena izateagatik ere. Hemen, inongo ibaira isurtzen ez diren 26 laku txiki daude. Kubeta natural horietatik hamaseik ura pilatuta dute urte osoan, gatz bilketa handiarekin. Ekosistema urrunetako miniaturazko

kopiak dira, esaterako, Afrikako Txad lakua, Andeetako Titikaka edo Kazakhstango Aral itsasoa bezalakoa. Gure zeharkaldiaren erdian, atsedena aurkituko dugu Bujaralozen. Ez da arraroa bertan Bujará Uzbekistango hiri mitikoa gogoratzea.

Samarkandarekin batera, oasia zen Zetaren ibilbidean. Bertan, milaka karabana, merkatari, nomada, politikari, lapur eta erromes gelditzen ziren atseden hartzera. Hain zuzen ere, Bujaralozek ekialde urrunean du jatorria. Bere izena arabiera zaharrari zor dio: Burx al-arús, hitzez hitz emaztegaiaren dorrea.

Ibilbidea Candasnosen bukatzen da: udalerri lasaia baina animatua. Basamortua gurutzatu, paramo batetik etapa gogor eta luzeari aurre egin eta izen zahar eta enigmatikoa duen hiri baterantz abiatzeak edozein ibiltariri gozarazten dio. Gaur egun ere, hala nahi izanez gero, oinak birrinduta, arnasarik gabe eta bideak bakarrik aurkituz eta esploratuz bukatu daiteke. Sarritan, abentura handiak eta esperientzia exotikoak behar dituzten abenturazaleek ahaztu egiten dute etxetik gertu ere erronka, exotismo eta lilura zoragarriak daudela. Monegros miniaturazko altxor idorra da, eta kontinente guztietako basamortuen baldintzak biltzen ditu: Europa, Asia, Afrika, Amerika eta Ozeania.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

GASTEIZ

Gizartearen herdoila bistaratuz Gasteizko Pez Limbo konpainiak gizarte harremanen inguruan diharduen ‘Oxido’ antzezlana aurkeztu berri du. Taldeak sortzen duen euskarazko lehen obra da eta maiatzera bitarte hainbat tokitan eskainiko dute ANE ZABALA

PP

EZ Limbo Gasteizko konpainiako kideek barrura begirako, emozioei loturiko eta gizarte harremanen bueltako antzezlana sortu dute berriz ere: Oxido. Pertsona bereziek, ez ohiko egoeren aurrean, bizitzaren absurdoari erantzungo diote antzezlan honetan. Hiru antzezlan laburrek osatzen dute obra; hiru egoera groteskok pertsonaia hauen eta bizi diren gizartearen arteko giza erlazioetako herdoila azaleratuko dute. Hiru espazio desberdinetan biziko den umore garratzeko pieza honen osagaiak ikuslegoarekin hurbiltasuna eta konplizitatea izango dira. Raul Caminok idatzi eta zuzendu du lana, eta egoera berezian dauden eta bizitzaren absurdoari aurre egin nahian ari diren pertsonaia batzuk ditu oinarri. Taula gainean Ainhoa Alberdi Gisasola, Begoña Martin, Aitor Perez Collado eta Raul Camino bera arituko dira. Hogei minutuko hiru zatik osatzen dute Oxido, eta antzokiko toki jakin

batean egingo dute obraren zati bakoitza. Hori dela eta, emanaldi bakoitzak 80 ikusle hartuko ditu, gehienez. Lehenengo pieza, Madam B deiturikoa, aurretik sortuta zegoen. Beste biak, ordea, taldeko sorkuntza lanean sortutakoak dira. Ideia zaparradaren bitartez sortzen joan dira piezak, hilabetez antzezlanaren ideia zirriborratu eta inprobisazioaren bidez. Antzezlana bera ere izpiritu berarekin sortu dute, bost kideen artean. Bigarren piezak Margarita molotof du izena eta hirugarrenak Homo amabilis. HIRU ATALETAN Sortzailearentzat erronka bikoitza izan da obra bakarra antzerki pieza laburrez osatzea, artifizio gutxirekin eta denbora mugatu batean pieza borobila taularatzea baitu helburu Oxidok. Hiru piezek, berez, ez dute zerikusirik, baina hirurek antzezlan bakarra osatzen dute. Eta atal guztiei nolabaiteko batasuna ematen dien elementu bat ere bada: “guztietan pertsonaia herdoilduak agertzen zaizkigu”, Ainhoa Alberdi aktoreak

kontatzen duenez. Alberdik aitortu du hiru piezak ikusita ikusleak ondorioztatu dezakeela denak herdoilduta gaudela. “Momentu batzuetan gizarteak pertsona bat herdoilduta bezala seinalatzen du, baina agian antzezlanean aldrebes ikus dezakegu, funtsean herdoilduta dagoena gizartea delako”, uste du aktoreak. Pieza laburrak direnez, errepikatu egin behar dituzte. Aktoreentzako berezia izan da lan egiteko era hau, bi emanaldi egiten baitituzte. Hala, sei antzezlan bezala bizi dute aktoreek lana bere osotasunean. Azken batean, aktoreengan ere eragiten du horrek, energiari dagokionez batez ere, “sei aldiz goian egon behar duzulako”, ohartarazi du Alberdik. ABSURDOAREN MUGAN Umorea da antzezlaren ardatza, “umore garratza, antzezlanak berez dakarrena, baina baita antzerki absurdora hurbiltze bat ere”, kontatu du Alberdik. Egoerak pertsonaia horiek eramaten dituen mundu edo lekuek absurduarekin muga egiten dute. “Hasie-

ra batean naturalismotik sortutako pertsonaiak dira, pertsona normal gisa agertzen zaizkigu; antzezlanak aurrera egin ahala, berriz, pertsonaiak itxura groteskoa hartzen dute”, kontatu du aktoreak. Pertsonaiak horrela lantzea oso interesgarria izan da Alberdiren ustez, “bizitzak eta gizarteak sortzen duten horri aurre egiteko umorea ezinbestekoa baita”. Horrez gain, gure buruaz barre egitea “sanoa” dela gaineratu du Alberdik. Bere aldetik, Aitor Perez Collado aktoreak uste du “bizi garen gizartearentzat arraroak diren pertsonez” hitz egiten duela Oxido obrak: “Herdoilak jota daudela ikusarazten dien gizarte batean bizi diren pertsonez, bizitzari bestelako ikuskera batekin aurre egiten diotenez hitz egiten du”. Ikuslegoa oholtzatik oso gertu izango da obra honetan. Pez Limbok antzerkia ulertzeko duen era da hori, gertuko antzerkia egiten dutelako. “Aktorea guztiz biluzten da”, aipatu du Perezek. Oso kontzentratuta egon

behar du aktoreak halako emanaldietan, ikusleak ia-ia ukitu egin dezakeelako. Bere abantailak ere baditu horrek, talde honetako partaideen iritziz, ikusleak keinu bakoitza gertutik ikusi eta interpretatuko baitu. “Obraren gainean dago ikuslea eta interpretazioak bikaina izan behar du, zuzena; gu segituan ohartzen gara ea ikusleak obrari lotu zaizkion ala ez”, dio Perezek. EUSKARAZ, ESTREINAKOZ Hizkuntzaren hautuan ere erronka handia hartu du Pez Limbok, izan ere, euskaraz lan egin dute lehenengo aldiz. “Erabaki naturala izan da, euskal antzerkian eta zirkuituan sartzeko ezinbestekoa. Lan handia egin dugu hizkuntzari dagokionez”, kontatu dute. Lehenengo emanaldiekin izandako erantzuna ona izan dela diote, eta lasai iritsi dira estreinaldira, segurtasunarekin. “Beharra genuen ikuslegoarekin antzezlanak konpartitzeko, prozesu luzea izan da eta”, aitortu du Perezek. Martxoaren 9 Elgoibarren eta hilaren 16an Sopelan eskainiko dute Oxido.

Pez Limbo konpainiak ikuslearengandik oso hurbil dauden obrak lantzen ditu, eta ‘Oxido’ antzezlan berriena ez da salbuespena. Irudietan, aktoreak oholtzan. PEZ LIMBO


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

SorayaElexpe Lopez Bego

Donostia, Sitio, año 1973 Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.soraya-lopez.com | www.distiraargazkielkartea.com/soraya-lopez

Datorren Datorren astean... astean... Jorge Unai Endemaño Murgiondo


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.