Ortzadar 080619

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko ekainaren 8a. 598. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘2 URTE, 4 HILABETE’ Euskal Herriko mugimendu antimilitarista ezagutzera emateko dokumentala, Lander Garroren eskutik -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

HONDARRIBIA

H H

AIN handiak gara, maitatuak edo gorrotatuak izan gaitezkela, inoiz ez ahaztuak”, irakur daiteke Gorpuzkingzen disko berriko barrualdean. Zakil Onilek ere argi utzi nahi izan du hasieratik: “Euskal Herriko bazterrak nahastera gatoz”. Euskal trap taldeko hirukoaren ahotsetako bat da Zakil Onil, Donald Trap eta Big Txiki DJ-arekin batera.

Hondarribiagra du izena Hondarribiako taldearen bigarren lanak: “Herria piztera gatoz, izan ere, pertsona zaharrek kudeatutako pertsona zaharrez betetako herri batean bizi gara. Arraunaz eta alardeez aspertuta gaude eta bestelako oihartzun bat eman nahi diogu gure herriari”, azaldu du Zakil Onilek. Lehen aldiz argitaratu dute diskoa formatu fisikoan: “Gure managerrak konbentzitu gaitu; bestela, hedabideak galduta omen zabiltzate”, dio abeslariak. EUSKAL TRAPAREN AITZINDARI Gorpuzkingz-eko kideak lehenak izan dira trap musika euskaraz egiten. “Guk oso argi genuen: munduko gazteek trap musika entzuten dute, eta Euskal Herrikoek ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez edo beste hizkuntza batean entzun behar zuten orain arte. Guk trapa egin nahi genuen, eta gure hizkuntzan, euskaraz kantatu nahi genuen. Euskal Herriko traparen heroiak gara”, uste du Zakil Onilek. Hala, trap estiloko bereizgarriak diren elementuak bilakatu dituzte euren ikur: bortizkeria, drogak, armak… Aurpegiak zapiekin ezkutatzen dituzte beti, “poliziak gu ez identifikatzeko, batetik; eta, bestetik, gainontzeko bandetakoek nor garen ez ezagutzeko”, dio Onilek. Janzkeraz gain, zenbait ikur errepikatzen dira euren bideoklipetan: Ipar Koreako bandera, arrano beltza eta Playboy untxiaren arteko fusioa, dirua, armak… “Irudia taldearen ehuneko laurogeita hamar da –uste dute hondabirritarrek–. Euskal taldeen bideoklipak berdinak dira dendenak. Guk zerbait ezberdina egin nahi genuen eta abesten ditugun istorioak laguntzeko ikur adierazgarriak dira hauek. Trap musikak rollo hau dauka, eta guk Euskal Herriko kulturarekin uztartu nahi dugu”, argitu du Zakil Onil traperoak. Izan ere, Gorpuzkingzekoak “trapero abertzaleak” diren aldetik, “nazio eraikuntzarako tresna funtsezkoa” direla nabarmendu nahi izan du Onilek: “Garaietara egokitutako egitura bat behar du Euskal Herriak. Inter-

Euskaldunak mugiarazteko trap musika ‘Hondarribiagra’ bigarren lanarekin, Gorpuzkingz trap taldeak garaietara egokitutako kultura proposamen berritzaileen aldeko konpromisoa zabaldu gura du ETXAHUN GONZALEZ

netak dena aldatu du eta ezin dugu beti gauza bera egin. Munduko joerei kasu egin behar diegu eta gure bihurtu”. Zentzu horretan, kritiko azaldu da euskal musikak bizi duen panoramarekin: “Ematen du orain arte egindakoa ondo egon dela beti. Euskal musikak mugitu egin behar du. Ezin da izan festibaletan, irratian eta telebistan beti musikari berberak agertzea. Gauza bera gertatzen da zineman: euskarazko pelikula edo telesail bat egiten dugu eta aktoreak beti dira berberak”, salatu du Onilek. “Erosotasun sakon batean bizi gara

Zakil Onil, Donald Trap eta Big Txiki taldekideak. GORPUZKINGZ

eta arteak dena izan behar du hori izan ezik”. Hala, Hondarribiagra diskoko kantek agerian uzten dute “euskal kulturaren sistemaren zurruntasunarekiko desadostasuna”, eta mezu gordinak zabaldu dituzte “pribilegiatuen zirkuitu itxian” ibiltzen diren zenbait talderentzako. ‘DO IT YOURSELF’ Eskema errepikakorren aurrean, Do It Yourself filosofiaren defendatzaileak dira Gorpuzkingzekoak, hots, “zuk zeuk egin ezazu”, eta gazteak animatu dituzte plazara irtetzera: “Euskal gazteriak

GORPUZKINGZ

KONTZERTUAK -Ekainak 8, Bergara -Ekainak 15, Oñati -Ekainak 15, Azpilagaina (Iruñea) -Ekainak 22, Eibar -Uztailak 15, Markina-Xemein -Uztailak 22, Santutxu -Uztailak 27, Leitza -Abuztuak 9, Gasteiz -Abuztuak 22, Bilbo

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Izar Films Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

gauzatu behar du aldaketa. Badago jendea gu bezala prest dagoena estiloan eta formatuan berritzeko, eta horri eutsi behar dio. Baliteke kalitatea berdina ez izatea, baina askatasuna ematen dizu nahi duzuna egiteko”, dio Onilek. “Arteak kalean egon behar du. Gauza interesgarriak grabatzen dira etxe askotan, inoiz argitaratuko ez direnak. Guk uste dugu gauza guztiak atera behar direla kalera, lau haizetara zabaldu. Horrela hasi ginen gu ere”. Bestetik, euskal gizartea askotan serioegia dela uste du Onilek: “Gauzei buelta gehiegi ematen zaie maiz. Egongo dira euskal trapa euskal kulturaren kontrako erasoa dela uste dutenak. Hamaika entzuteko jaioak gara”, dio abeslariak. Letren inguruan galdetzen dietenean, “esan nahi duguna esan duguna da, ez gehiago eta ez gutxiago”, dio hondarribiarrak. Gazteen artean izan dute harrerarik beroena: “Askotan deitzen digute kontzertuak eskaintzeko eta gure kantak abesten dituzte. Oso pozik gaude orain arteko ibilbidearekin”, dio taldeko abeslariak. Udarara begira zuzeneko mordoa ditu lotuta Gorpuzkingzek, eta gogotsu heldu diote birari. Hala ere, argi dute proiektua ez dela luze irauteko jaio: “Gu ez gara Su Ta Gar bezala 30 urtez taula gainean arituko. Fermin Muguruza dugu horretarako eredu, proiektu on bat abiatu eta badaki hori noiz bukatu behar duen. Guk bidea ireki diegu ondorengo belaunaldiei. Zail izango dute guk bezain ondo egitea, baina beno…”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko ekainaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Zapalduaren orroa

Fikzioa 1. Analfabetoa

TITULUA: ‘BASA’

EGILEA: MIREN AMURIZA

ARGITALETXEA: ELKAR, 2019

Iñigo Astiz. Susa.

2. Fakirraren ahotsa

M M

IREN Amurizak (Berriz, 1990) 20. Igartza Beka lortu zuen lehen eleberri honekin. Mundu baten amaiera onartu nahi ez duen Sabina Gojenola zauritu, bortitz eta suminduaren bizitza kontatzen du Amurizak estreinako nobelan. Altzerreka baserrian gotortutako animalia basatia dugu Sabina. Egia esatera, liburua irakurri baino lehen, aurreiritzien bideak asmaezinak baitira, istorioak ez ninduen askorik erakartzen. Gure baserrietan girotu errealismo magikoaren enegarren entrega ote zen opera prima hau ere? Ez da horrela, inondik inora. Amurizaren baliabide narratibo finei esker, ingurune latz batean bizirauten ari den eme baten harremanen sareen berri ematen digu nobelak. Idealizazio ororen aurkako desegituratze narratiboa planteatzen digu Amurizak. Egileak, xede horretarako, bi bide jorratu ditu nagusiki. Linealtasunetik ahalik eta gehien urruntzeko teknika landua eta deskribapenetarako irudiak erabiltzeko trebezia naturala. Hiltzen ari den mundu horren berri ema-

Harkaitz Cano. Susa.

teko, arkeologo baten jakituriaz ezagutzen duela agertzeaz gain, tour de force ikaragarri teknikoa burutu behar izan du. Beka bat baino zerbait gehiago da lan hau. Izan ere, liburua lau plano narratibotan osatua izateaz gain, iruditeriak eta hizkuntzaren erabilera apartak gorentasuna ematen baitiote antzua gerta zitekeen gaiari. Esan bezala, narrazio lau plano ezberdinetan egituratzen da. Batetik, Sabinak jasan operazioaren ondoren baserrira itzultzen denean abiatuko den narrazio nagusia. Bestetik, protagonistaren off ahots gisa funtzionatzen duen Sabina beraren burutaziorik gordinenak letra etzanez emanak. Betiere, inguruan dituen familiako kideen aurka jaurtia. Horrez gain, eta sarri narratiboki arrisku handiak hartuz, Sabinaren iraganera eta haren sufrikario guztien iturri izan diren bere bizitzako pasadizorik umiliagarri eta mingarrienen berri emateko hirugarren haria. Eta azkenik, Alfred Hitchcock-en Rear Window ikoniko haren protagonistaren rola hartuko duen Lurdes auzokidearen, Mario haren senarrari zuzendua, begiradapeko ezszenak

bilduko dituzten txatalak, epilogo estetiko gisa aurkeztuak. Ustezko matriarkatu asmatu baten kontrako alegatua ere bada nobela. Sabinaren pertsonaiaren eraikuntzan argiro agertzen baita, haren seme-alaben portaeran eta Lurdes auzokide hippy-an pertsonifikatu edulkoratze guztiak, modernitate txepelaren kontrako aldarrikapena.

Ingurune latz batean bizirauten ari den eme baten harremanen sareen berri ematen digu Miren Amurizaren ‘Basa’ nobelak

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

SAIAKERA

‘Atzerrian’

‘Maitasun keinu bat besterik ez’

Nerea Balda. Pamiela. 120 orr. 13 euro.

Lehen irakurketa batean kontrakoa lirudikeen arren, Sabinaren indaragerraldia, operazioa jasan ondoren bere ahuldaderik fisikotik emanda bada ere, ez da erreala. Gizakien onarpenaren zain dagoen basapiztia baita Sabina. Itxuran basati denak besteak zapaltzea, animaliak salbuetsita, izango du irtenbide bakar, deseperatuki bada ere. Aspaldi zendutako Fidel senar ohiaren fideltasun ezaren aurka, haren anaia Henry indiano elbarrituaren zaintzaren zama hartu beharraren aurka, haur zenean familia dirudun baten aldetiko umiliazioaren aurka, gizarte ororen bortizkeriaren aurka... Basapiztiak orroa du terapia.

Hasier Arraiz. Erein. 296 orr. 18 euro.

Distantziaren gazi-gozoak

Euskal ikuspegi baten bila

Londonen bizi den emakume euskaldun gaztea da Nerea Balda idazle irurtzundarraren ‘Atzerrian’ lehen nobelako protagonista. Bizitza eman du itzultzaile-interpretea izateko asmoz gogor lanean, baina helburua lortutakoan, hutsik, ilusiorik gabe, bizi larriminak harrapatu du. Krisialditik atera nahian, obsesio bilakatuko zaion bide okerra hartu du, ordea. Hainbat ahots narratiboren bitartez eraikitzen den eleberri hau ilusioez, distantziaren gazi-gozoez, adierazi ezinaz eta adiskidetasunaz mintzo zaigu. 2018ko Ramiro Pinillas saria jaso zuen lana Pamiela argitaletxeak kaleratu du.

Duela urte batzuk Hasier Arraiz euskal politikan aurrean aritu zen. Oraingoan, bere eskutik datorkigun liburuan, euskal literaturan eratutako azken narratzaile belaunaldiarekin topo egingo du irakurleak, baita literatura (eta kultura oro har) ulertzeko modu zehatz batekin ere. Arraizek pentsatzen baitu kultura errealitateari aldaketak eragiteko eremua izan daitekeela. Horregatik aztertu nahi izan du kontakizun garaikideek euskal subjektibitateetan duten garrantzia. Gero eta arrotzagoa zaigun mundu hau ulertzeko euskal ikuspegi baten bila egiteko bidea proposatzen du Arraizek.

3. Sofia Petrovna Lidia Txukovskaia. Katakrak.

4. Odola oroi Pablo Antoñana. Pamiela.

5. Michael Kohlhass Heinrich von Kleist. Katakrak.

6. Tupust! Hainbat egile. Txalaparta.

Ez Fikzioa 1. Mundua berriz liluratuz Silvia Federici. Katakrak.

2. Idazleen gorputzak Eider Rodriguez. Susa.

3. Moio, gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Miner. Elkar.

4. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

5. Emakumea, kultura... Angela Davis. Katakrak. ITURRIA: Katakrak


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Desobedientziaren bidez garaitu zuten Mugimendu antimilitarista hizpide duen ‘2 urte, 4 hilabete’ dokumentala prestatzen ari dira Izar Films eta Labrit Multimedia ekoiztetxeak. Lander Garroren zuzendaritzapean, hiru hamarkada atzera egin eta Espainiako armadari ezezkoa eman zioten sei intsumisoren istorioa kontatuko du dokumentalak JONEBATI ZABALA

II

RUÑEKO kartzela zaharra eraitsi egingo zutela jakin zuen Gaizka Arangurenek 2012an. Denboran 30 urte atzera eginda, soldaduskaren aurka eta intsumisioaren alde Euskal Herriak bizi izan zuen borrokaren lekuko izan zena, hain zuzen, ehunka gazte intsumiso gatibu izan zituen espetxe bera, Aranguren barne. Oraindik ere ideia zehatzik izan gabe, Arangurenek eraisketa grabatzeko baimena eskatu zuen Iruñeko Udalean, Labrit Multimedia ekoiztetxearen bidez. Eraisketa baino 48 ordu lehenago, orduan alkate zenaren, Enrique Mayaren, deia jaso zuen. “Azaldu nion kartzela horretan gure bizitzako pare bat urte pasa genuen zenbait intsumiso presoren bizitzaren parte batzuk berreraiki nahi genituela kartzela barruan, gure ziegak ziren horiek berriro bisitatu, bertara bueltatzeak sortarazten zizkigun sentimenduak, gomutak eta gauza guzti horiek kameren aitzinean bota eta hori gorde. Egunen batean, pelikula dokumental bat egiteko asmoarekin”. Hori azaltzean Mayak bota zion: “Baina gero aterako zarete, ezta?”. “Bai, oraingoan bai”, erantzun Arangurenek. Izan ere, derrigorrezko soldaduska bertan behera utzi zutenean, arrastaka atera behar izan zituzten Iruñeko kartzelatik bertan preso zeuden azken intsumisoak. “Kartzela tresna politiko gisa erabiltzen genuen soldadutzaren kontrako borrokan, egoera zabaltzeko. Antimilitaristak ginen, eta gara, eta horrez gain, armaden deuseztapena nahi genuen”, kontatu du Arangurenek. Horixe izan zen 2 urte, 4 hilabete dokumentalaren hazia. Dozena bat intsumitu Iruñeko kartzelara sartu ziren, bideo kamera eskuan, eta

txoko guztiak bisitatu zituzten, garai baten egiten zituztenak berriro ere eginez: kartelak jarri, batzartu, eta baita ere norberak bere bizitza pribatuan egiten zituen zenbait gauza. Eraispena ere osorik grabatu zuten. GARAI BATEN LEKUKO Dokumentala zuzentzea proposatu ziotenean, intsumisioari buruzko materialez betetako bi kutxa jaso zituen Lander Garrok: argazki zaharrak, kartzelan egondako garaiko bilera aktak, espetxeko zigor-abisuak… “Gatibualdiaren lekukotasun bat, nolabait ere”, gogoratzen du. Horrekin batera Iruñeko kartzela zaharra eraitsi aurretik grabatutakoak ere pasatu zizkioten zuzendariari. Irudiak ikustean harritu egin zen Garro, izan ere, intsumisoak “triste, hunkituta” zeudela iruditu zitzaion. Arangurenek azaldu zion: “Erabateko jazarpena jasan duen pertsona batek izan ditzakeen sentimendu kontrajarriak izan genituen. Oso adierazgarria da norberak bere ziega ikusi nahi izatea. Oso kuriosoa”. Azken finean, garai baten lekuko izan zen espetxea, euren historia ikusi zuen tokia, eta hori erori egingo zela-eta, pena ere sentitu zuten intsumisoek.

garaipen horri oso lotuta jarraitzen dute eta kartzela bota zutenean, “euren borroka eremua, eurena zen toki bat botatzen zutela sentitu zuten, ez estatuarena edo etsaiarena, baizik eta eurena.Nik hori sentitu nuen eta ideia horrek eman zidan istorio hau kontatzeko ardatza”, kontatu du Garrok. Proiektuaren izenburura eraman zuten intsumisoei ezarri ohi zieten kartzela zigorra: 2 urte, 4 hilabete. “Hori zen hasiera batean eurentzat izango zen zigorra, baina gero, eurek jakin ez arren, bizitza guztian eramango zutena”, aipatu du zuzendariak. Denbora epe horrek hartzen duen “tamaina eternalak” eman zion atentzioa Garrori, hain zuzen. Aurten, soldaduskaren aurka desobedientzia ikur zuen intsumisioaren borrokak 30 urte

Garrok ikuspuntu horri heldu dio dokumentalaren abiapuntu gisa: “Pentsatzen hasita, konturatu nintzen eurek, orain 50 urteren bueltan daudenak, garai hartan egindako borrokari oso lotuta jarraitzen zutela. Benetan ziur zeuden estatua ahul zegoela intsumisio mugimenduaren aurrean eta erabaki zuten kartzelan sartuta garaipena lortuko zutela. Talka handia izan zen, baina, era berean, kartzelan bizi izandakoaren harrotasuna zuten, lortu zutelako estatuak derrigorrezko soldaduskarekin bukatzea”. Urteen perspektibarekin, garai hartako

Crowdfunding kanpaina, azken txanpan

D

okumentalak argia ikusi dezan, crowdfunding kanpaina abiatu dute ‘2 urte, 4 hilabete’ dokumentalaren sustatzaileek, Verkami atarian. Epea bukatzeko egun gutxi batzuk falta direla, orain arte izan duten harrerarekin pozik daude bi ekoizpen etxeak, baina gehiago lortu nahi dute. Finantzaketa kolektiboko kanpainarekin 20.000 euro batzeko asmoa dute arduradunek. Lander Garro dokumentalaren zuzendariak dioenez, crowdfunding-a egitearen ideiak, dirua lortzetik aparte, badu beste helburu bat ere: “parte hartzeko aukera ematearena. Inportantea da jendeari sentiaraztea filma berea ere izan daitekeela, hein batean”.

Duela hiru hamarkada jazotako gertakari


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko ekainaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

bete ditu. Askotariko arrazoiak tarteko, duela hiru hamarkada, milaka izan ziren soldaduskari ezetz esan zioten gazteak. Borroka hori jaso nahi du 2 urte, 4 hilabete proiektuak, egindako ekarpenaren lekukotza utzi nahian. Izan ere, Arangurenen esanetan, “desobedientzia zibil ez bortitza gizartean eragiteko tresna politiko zoragarria” dela erakutsi zuen. Bide batez, borroka horren garaipena ere ospatu nahi dutela kontatu du: “Antimilitaristak ginen, eta gure helburu nagusia armadak desagerraraztea zenez, soldaduskari uko egitea despenalizatu zutenean ez genuen gure helburua guztiz bete genuenik ikusi, eta ez genuen ospatu. Hala ere, derrigorrezko zerbitzu militarrarekin bukatu izanak merezi zuen ospakizun bat, garaipen politiko hori aldarrikatzea garrantzitsua baitzen. Garaiz gabiltzala iruditzen zaigunez, orain egingo dugu”. Garroren iritziz, intsumisoek ikasgai bi utzi zituzten. Batetik, erronka kolektibo handi bat dagoenean, eta gauzak benetan aldatu nahi direnean, txikitasunetik aldaketak eragiteko moduak ere badaudela. Bestalde, mugimenduaren “transbertsalitatea” aipatzen du Garrok, oso jende ezberdina baitzegoen sartuta. BABES ZABALA Intsumisioaren kontakizuna egiteak berebiziko garrantzia du zuzendariaren ustetan, izan ere, soldaduskak milaka gazteri eragiten zien. “Estatua gazteen etxeetara joan, atea jo eta zure anaia, semea zein mutillaguna eramaten zuen urtebetez, desfilatzen, hiltzen eta etsaiarengandik ezkutatzen ikastera. Garai bateko belaunaldi bat eraman egiten zuten, derrigor eta euren borondatearen aurka”, iritzi dio Garrok. Horren kontrako mugimendua hasi zenean, inor gutxik pentsatuko zuen ezer lortuko zutenik. Euskal Herrian gizarteak intsumisio mugimenduaren helburuei eta erabilitako bitartekoei ematen zien babesa “oso nabarmena” zela kontatu du Arangurenek: “Agian horregatik erabili zituzten Nafarroa Garaia eta Iruñeko espetxea laborategi gisa, inoiz ez bezalako jende kopurua izan zuten, preso soldaduskari ezetz esateagatik”. Egun, Intsumisioaren parkea dago kartzelak utzi zuen orubean, eta hori “garai hartan izandako babesaren ondorioa” dela uste du Arangurenek.

ak eta testigantzak jasoko ditu dokumentalak. Irudietan, hiru pasarte. IZAR FILMS

/ LABRIT MULTIMEDIA

Sei intsumiso izango dira dokumentalaren protagonista nagusiak: Arangurenekin batera, Juan Kruz Lakasta kazetaria, Jaxinto Gomez irakaslea, Tonino Carotone musikaria, Fernando Mendiola irakaslea eta Iñigo Balbas suhiltzailearen ahotik jasoko dituzte testigantzak ikusleek. Garrok kontatu duenez, horiek

elkartu eta iraganaz, orainaz eta etorkizunaz arituko dira. Esaterako, duela denbora bat Yemenera armaz beteta zihoan itsasontzi batean laguntzeari uko egin zion Ina Robles suhiltzailearekin egongo da Balbas. “Bi suhiltzaileak elkarrekin egongo dira momentu batean, hitz egiten nola egon zaitezkeen erakunde batean eta era berean militarismoaren kontrako jarrera izan. Edo Lakabe (Nafarroa) herrira joango gara han nola antolatu diren ikustera… Gaur egun ere, sistemaren gurpilean ez egoteko zirrikituak badaudela erakutsiko dugu”, aurreratu du Garrok. Intsumisoez gain, garai hartako beste hainbat lekukotza ere jasoko dituzte: adituak, intsumisoen senideak, emakume militanteak, etab. SANFERMIN INTSUMISOAK 2 urte, 4 hilabete dokumentala egiteko finantzazio kolektiboko kanpaina jarri zuten martxan, eta Izar Films eta Labrit Multimedia ekoiztetxeen elkarlanarekin batera aurrera doa egitasmoa. Uztailean, Sanferminetan, dokumentalaren zati esanguratsu bat grabatuko dute. Izan ere, deigarria zen oso, Sanfermin garaian, festa zela-eta, mundu guztia Iruñera begira zegoenean, hainbat urtez, kartzelan ehun lagun inguru preso egotea soldaduskara ez joateagatik. “Kontzientzia eragozle izateagatik zeuden preso eta eurengandik metro gutxira planetako jairik handiena zegoen”, dio harrituta Garrok. “Jendea Iruñean bertan antolatu egiten zen erdi konpartsa, erdi manifa batean kartzelaraino joateko eta edariak botatzen zizkieten alde batetik bestera ziklistentzako botilatxo horietan sartuta. Irrati bidez ere mezuak bidaltzen zizkieten. Oso ederra iruditu zitzaidan jendeak zer egiten zuen intsumisoek ere festan parte har zezaten”. Sanferminak intsumisoekin bizi nahi ditu zuzendariak, beraiek kanpoan egonda, hori gogoratuz. Horretarako, garaipenaren ospakizun sinbolikoa egingo dute kontzertu intsumiso batekin. Uztailaren 10ean, Zumalakarregi atarian Tonino Carotonek garai hartako eta intsumisioari buruzko abestiak kantatuko ditu. Euskal Herriko intsumiso guztiak gonbidatu dituzte ospakizun horretara. 2020rako izan nahi dute prest dokumentala eta ahalik eta zabalkunde handiena izatea dute helburu. Arangurenek dio “desobedientzia zibil ez bortitzaren aldarrikapena” egin nahi dutela Euskal Herriko zein Europako zinema aretotan. “Kartzela batean egondako pertsonaien istorioa unibertsala da”. Jendea historiarekin hunkitu eta estimulatu dadin espero du Garrok, “aurrera jarraitzeko eta bere eguneroko borroka txikietan animatuago egoteko”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Isiltasunaz eta zarataz Oihane Iraguen artistaren erakusketa ikusgai dago Bilboko Rekalde Aretoan, Barriek 2019 programaren barruan. ‘Apenas zurrumurru bat’ izenburupean, soinua protagonista den bilduma osatu du, irudi, marrazki eta eskulturei ere lekua eginez MARTA MORALES

S

OINUEKIN egiten du lan Oihane Iraguenek (Bilbo, 1985), eta soinuz bete du Bilboko Rekalde Aretoa. “Erakusketa bat, azken finean, espazio bat betetzea da, ekoitzitakoa erakustea. Eta nire helburua espazioa soinuak berak okupatzea zen, zarata eta isiltasuna soinu direla aintzat hartuz”, azaldu du Apenas zurrumurru bat bildumaren egileak. Izan ere, isiltasuna eta zarata txanpon bereko alde bi direla uste du artistak. “Isiltasuna zarataz beterik dago, eta alderantziz. Isiltasun guztiek ez dute soinu berdina, ezta zarata guztiek ere. John Cagek esaten zuen moduan, isiltasun erabatekoa ezinezkoa da, gure gorputzaren zainek ere soinua sortzen baitute”. Iraguenen ustez, bakoitzak eratzen ditu bere isiltasunak eta bere zarata propioak, baita komunikatzeko ere. Izan ere, sorkuntza honen mamia komunikazioaren azpi-jokoak, ezintasunak, joerak eta komunikatzeko modu berri eta abstraktuak ikertzen hasi zenean garatu zuen Iraguenek. “Komunikazio esparruan lan egin izanak arrotza dena eta komunikazio galera aztertzera eraman ninduen, orduan hasi bainintzen hitzetik eta alderdi bisualetik harago dagoena aztertzen”, kontatu du. Horrela, komunikazioan hasi zen ibilbideak komunikazio-ezera eta iradokizunera eraman zuen artista bilbotarra, eta ibilbide hori islatzen saiatu da erakusketan.

Ekainaren 30erarte izango da ikusgai erakusketa. JUAN LAZKANO

Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek 2019 egitasmoaren barruan kokatzen da erakusketa. Ekainaren 30era arte ikusgai egongo den bilduma honetan erabilitako soinuak azken urteetan Iraguenek berak jasotakoak eta sortutakoak dira. “Azken urteetan, pasiatzen nenbilela, tabernetan, lagunekin solasean edo isiltasunean grabagailua atera eta soinuak erregistratu ditut. Soinu horiek moldatu egin ditut, berriak eratu eta simulazio-ezaren oinarritik abiatu naiz soinu berriak eta propioak garatzeko”, azaldu du. DIZIPLINA BERRIA Soinu horiek agerrarazteko, baina, beste hainbat euskarri erabili behar dira. “Arteen arteko artea deitu izan zaio horri –argitu du Iraguenek–. Ez da arte berri bat, baina Estatu mailan duela bi hamarkada eskas onartu zen, diziplina independientetzat hartuz”, agertu du bilbotarrak. Horrela, soinuz eta isiltasunez betetako irudiak, marrazkiak eta eskulturak topatu ahalko ditu Rekalde Aretora hurbilduko den ikus-entzuleak. “Bertan, bost kanaleko soinu-konposizioa dago, soinu kanal bakoitzak bere disposizio eskultorikoa duelarik, eta euren artean ibilbide ezberdinak egin daitezke soinuak bideratuta eta norberak erabakita”, dio artistak. Horrez gain, lau akusmografia osatu ditu artistak, musika partitura baten kontrako norantza duten marrazkiak, hain zuzen ere. “Soi-

Soinua aztergai

O

ihane Iraguen doktorea da Arte Ederretan (EHU), Arte eta Teknologia Departamentuan. Azken urte hauetan bere ikerkuntzaren ardatza soinua izan da, soinua arrotz bihurtzeko prozesu teknologikoak, hain zuzen. Lizentziaduna da Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Arte Garaikide Teknologikoko eta Performatiboko Masterra eta Hezkuntza Artistikoko Masterra dauzka. 2017an Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen eta Bisualen Beka lortu zuen eta hainbat erakusketa egin ditu geroztik.

nuaren aurpegiak amaigabeak dira, eta soinu bakar batekin hainbat akusmografia egin ditzaket. Akusmografiek soinua eta zentzuaren arteko hika-mikak islatzen dituztela uste dut”, iritzi dio Iraguenek. Horretarako, soinua konposatu ostean, Acousmographe deituriko software batetik soinua pasatu behar da. Bertan, marrazkian egiteko parametro batzuk agertzen dira. Azkenik, bideo bat ere ikusi ahalko du bisitariak. Bertan, Ibon RG artista eta musikariak egindako eta Iraguenek moldatutako kanta kakofonikoak ikus daitezke.

Nondik datorren ez dakigun soinua entzutea proposamen ezohikoa da, dena kontrolpean izatera ohituta gauden garai hauetan. Hala ere, kontzeptua zaharra da oso, Pitagoras izan baitzen honen aitzindaria, Iraguenek jakinarazi duenez. “Gero eta komunikatuago bizi gara eta komunikazio hori modu indibidualean ematen da, bakoitza bere pantailarekin. Nire proposamena ezezagunarekin jardutekoa da, ikusi ezin ez dena, iturri finkorik ez duena. Entzutea ere sorkuntza ekintza bat baita, bakoitzaren entzute eta arreta mailak ezberdinak dira, eta

entzundakoaren bitartez gauza ezberdinak irudikatzen ditugu”. Sekulako sorpresa hartu zuen Iraguenek Apenas zurrumurru bat lana Barriek 2019 programan aukeratua izan zela jakin zuenean. Sorpresa eta poza ere bai. Programa honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikoko Bekak irabazi dituzten artistek parte hartzen dute. Hala, artista bilbotarrak uste du “artelanak ekoizten jarraitzeko aukera eta alderdi teorikotik ikertutakoa praktikarekin uztartzeko aukera” emango diola beka honek.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko ekainaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Trikiti italiarrak ANE IRAZABAL (@AneIrazabal)

K K

Akordeoiaren hiriak izen bat du: Castelfidardo. Loreto santutegiaren inguruan hezurmamitu da eskusoinu txikiaren ekoizpena. Bertan dago Zero Sette, munduko trikiti fabrikarik garrantzitsuena

ANPOTIK biltegi arrunt bat dirudi, baina barruan akordeoiz beteriko tailer handia da. “Ongi etorri Zero Settera”, esan digu Alessio Gerundinik. “Adi, lagunok”, erantsi du, “unibertsoko trikiti fabrikarik zaharrenean sartzeko prest al zaudete?”. Ez, ez gaude Euskal Herrian, Italian baizik.

ESKU-LANA Enpresaren arduradunak tailerra ezagutzera eraman gaitu. Barruan kaos ordenatua sumatzen da. Egurraren usainak bat egiten du mailuen zaratarekin eta kola usainarekin. Tailerreko langile bakoitzak argi dauka zein den bere rola: egurra mozten duenak, soinu probak egiten dituenak... eta baita gainerako guztiek ere. “Akordeoi guztiak eskuz egiten ditugu. Hemen ez dago ekoizpen-katerik. Xehetasun bakoitza zaintzen dugu”, adierazi digu Albertok. Artisau honek 43 urte daramatza trikitien teklatuak egiten eta kontu handiz jartzen ditu botoi guztiak. Instrumentuarekiko maitasuna hain da handia, tradizioa bere seme Lucari pasa dio. “Pasioa behar da lan hau egiteko. Eskusoinu bakoitza bakarra balitz bezala lantzen dugu”, adierazi du Lucak.

Gerundini da Zero Sette enpresaren arduraduna, eta harrotasunez erakutsi dizkigu sarrerako erakusleihoetan dauden eskusoinu historikoak: “Zero Sette 1945ean jaio zen. Hasieran, Amerikako Estatu Batuetan genituen bezero gehienak. 60ko hamarkadan, berriz, lehen trikitiak egiten hasi ginen”. Gerundinik gogoratu du hasierako eskusoinu txikiak Giulietti izenarekin sinatzen zirela. EUSKALDUNAK BEZERO Ekoizpen handiena, ordea, 80ko hamarkadan hasi zen. “Italiarroi atentzioa ematen digu trikitia Euskal Herrian soilik jotzen den instrumentua izateak. Hemen ez dago eskuineko teklatua diakonikoa eta ezkerrekoa kromatikoa daukan akordeoirik”, erantsi du Gerundinik. Zero Setteren ekoizpen etengabeak eskariari erantzuten diola dio, alegia, Euskal Herritik iristen diren deiei. Gerundinik hala ikusten du: “Alemaniako musikariez gain, euskaldunak dira gure bezerorik fidelenak. Guk biziki zaintzen ditugu gure bezeroak”. erantsi du. Halere, Italiaren eta Euskal Herriaren arteko harremana mende bat lehenago estutu zuen trikitixak.

Halere, akordeoiaren tradizioa Paolo Soprani enpresariak hasi zuen Italian. Kondairak dio 1863an erromes austriar batek eskusoinu bat oparitu ziola. “Loretoko santutegira zihoan erromes bat zen eta bidean Sopraniren etxean lo egin zuen. Familiari esker onak erakutsi nahi izan zizkion eta akordeoi bat oparitu zien. Instrumentuarekin liluratuta, Sopranik akordeoiak ekoizteko lehen tailerra zabaldu zuen Castelfidardon”, azaldu du Gerundinik. Orduz geroztik, Loretoko santutegiaren inguruetan mantendu da ohitura.

Akordeoi guztiak eskuz egiten dira Zero Sette enpresan, xehetasun bakoitza zainduz. ANE IRAZABAL

“Teoria zabalduenak dio Bizkaira eta Gipuzkoara trenbidea eraikitzera joan ziren langile italiarrek eraman zutela eskusoinua”, kontatu du Gerundinik. Trikitixak garapen azkarra izan zuen Euskal Herrian, eta dantzari lotuta egin du orain arteko ibilbidea.

Gipuzkoan ezta usatzen gizon dantza egin ondoan, ez fandangorik, eta ez Bizkai dantzarik egitea. Egia da orain asi diradena zenbait erritan, bañan nere gazte denboran, dantza beakurtsu edo respetable aietan, etzan bein ere egiten, danza mota oienik, idatzi zuen Joan

Ignacio Iztuetak Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia liburuan. “Italian tarantela dantza tipikoa zabaldu zen epe berean hedatu zen trikitixa zuenean. Herritarrak plazaren erdian batzen zituen musika herrikoi bihurtu zen”, eman du jakitera Gerundinik.

Zero Settek ekoizten dituen akordeoi guztien artean, trikitiak dira enpresaren harribitxiak. Fabrika italiarrak urtean 300 trikiti egiten ditu Euskal Herriko eskariak asetzeko. Arduradunak hala azaldu digu: “Trikitilari ezagun askoren bisita jasotzen dugu. Soinu probak egiten dituzte eta hobekuntzak proposatzen dizkigute”, kontatu du. Zalantzarik gabe, hartu-eman etengabea dago bi herrien artean: “Castelfidardon ezin gara trikitirik gabe bizi, eta Euskal Herrian ere ez Zero Sette barik”, erantsi du Gerundinik.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

08220. mapa: ‘relámpago’ / éclair’

Mapa honetan galerna edo ortzi-denboran bere deskarga elektrikoaz zerua sigi-saga markatzen duen argi handia nola deitzen den galdetu da. Gaztelerazko relámpago hitzak latinezko lampare du iturri; hots, dirdiratu, eta frantsesezko éclair hitzak ere nozio bera dauka oinarrian, latinezko clarum hitzak argi, dirdirant, ozen adierazten baitu. Frantses zaharrak zeukan espart hitzaren lekua hartu du éclair hitzak. Euskarazko hitzen etimologia, aldiz, ilun gelditzen da mapa honetan.

Jaurrietan, Nafarroan. Hitza nondik datorkeen ez dakigu: rayo / foudre mapan ere ageri da.

• Oñeztu / iñhazi erantzunek gerriko baten itxurako eremua hartzen dute mapan; Zollotik Eskiularaino doan zerrenda bat osatzen du. Hitz konposatua da, baina zertaz egina den ez da garbi. Erantzunotan oin hitza agertzen da lehenbiziko silaban. Hitz zaharretan gertatzen da –in-, -ñh-, -inh-, -iñh- aldaerak izatea. Horren araberako aldaerak bilMapak bi erantzun nagusi erakusten ditu eta erantzun mota bakoitzak du dira. Bizkaian: oñestu, oñesitu, inixitu, iñestu, irestu. Gipuzkoan: oiñaztar, onastu, ijestu, iñestu. Nafarroan: -ra, -re, -l atzizkia duten formak, aldaera asko ditu: oinaztura, iñaztura, iñazture, oñazture, oineztul. Zuberoak iñhazi eskain• Tximista / ximista erantzunak Lapurdi eta Nafarroa Beherea hartzen tzen du. ditu, Gipuzkoako parte handiena, Bizkaiko lau herri eta Nafarroako mendebala. Tximista Hegoaldekoa da oro har, ximista, aldiz, Iparral- • Justuri Bizkaian bildu da mapa honetan, baina rayo / foudre adierazdekoa. Zimista ere bildu da han-hemenka eta xilimixta Zuberoan eta teko ere balio du. Busturi aldaera Orozkoko erantzuna da.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.