Ortzadar 060419

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko apirilaren 6a. 589. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

MIREN AMURIZA Adineko emakume baten figura baliatuz, zaintzaren gaia erdigunera ekarri du ‘Basa’ bere lehen eleberrian -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko apirilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Ez denari kantatzen dion diskoa Moxal proposamen musikala abiatu du Hannot Mintegiak, hainbat musikari ezagunekin batera. ‘Zaldikatu’ (Forbideen Colours, 2019) da elkarlan horren emaitza, zortzi abestiz osaturiko diskoa. Ekainean zuzeneko bereziekin dator, gainera MARTA MORALES

T T

XIKITATIK maite izan ditu zaldiak Hannot Mintegiak. Horrexegatik, proposamen musikal berri bat sortzeko ideia bururatu zitzionean, moxal izena berehala etorri zitzaion burura. Emea zein arra zen zaldikumea izendatzeko erabiltzen zuen hitz hori bere aitonak . “Misteriotsua eta erakargarria iruditu zitzaidan beti hitz hori”, azaldu du musikariak. Eta izenarekin bat eginez osatu du proiektu berria. Diskoari ez ezik, Zaldikatu deitu dio kantu bati ere, zaldi baten irudia ageri da diskoaren azalean eta bideoklipetan ere presentzia izango du animalia horrek. Ikus-entzunezkoetan eta Audience taldean aritu izanagatik ezagutzen du publikoak Hannot Mintegia. Bere kantu propioak sortzen hasi eta lagun musikari ugari batu du Moxal proiektura. Izan ere, Mintegiaren bakarkako lan jendetsua da Moxal, eta Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zuen jendaurrean oraintsu. Amaituta egonda ere, proiektua “oraindik zabalik” dagoela dio Mintegiak, kolaboratzaile berriei irekia, zuzenekoetan parte hartzeko. “Nik ez dut sormena bakarkako ariketa gisa ulertzen. Behar dut jendea inplikatu. Asko gustatzen zait beste musikariekin kolaboratzea, besteen diskoetan jotzea”, dio.

Hortaz, hainbat lagunengana jo zuen Zaldikatu lehen disko hau osatzeko eta baiezko borobilak jaso zituen. Horrela, Zea Mayseko Aiora Renteriak, Napoka Iriako Miren Narbaizak, Maite Arroitajauregi Mursegok eta Ainara LeGardonek ekarpen nabarmena egin dute ahotsetan. Bestalde, Aitor Etxebarriak, Willis Drummond taldean aritutako Rafa Rodrigok, Audience taldeko Gaizka eta Ager Insunza anaiek eta Empty Files-eko Txufo Wilsonek eta Jose Lastra ekoizleak lagundu dute soinu geruzen sarea osatzen. “Oso

na proiektu baten buruan jartzea. Interesgarriagoa zait beste era batean aurkeztea, eta egiteko modu hau musikaren izpirituarekin bat datorrela uste dut”. Izan ere, Zaldikatu diskoan, hasieran, kolaboratzaileek bakarrik abestea zen ideia. Mintegiaren ustez, hitzak eta abesteko era dira disko baten gauzarik original eta intransferibleena. “Kantu batzuek funtzionatu dezakete ahotsik gabe, atmosfera bat sortuz, baina niri gustatzen zait ahotsa narratzaile batena balitz bezala erabiltzea, zerbait kontatzen duena”. Bere kasuan, gainera, abesti baten hitzak dira sortutako unean berak behar zuen zerbait, kantatzerakoan aldatzen dena. Horixe izan da heldulekua sorkuntza prozesuan, askotan: hitzak eta esateko era interesgarriak izatea. “Esango nuke Moxalen kantak ametsen eta filmatu gabeko pelikulen soinu banden arteko tarteari kantatzen diotela. Hizkuntza bera, hitzen soinua eta hizkera gertuko espazio bihurtuta; gertukoa eta xumea”, dio Mintegiak.

Hannot Mintegia, Moxal bere proiektuaren aurkezpenean, Bilboko Power Records dendan. OSKAR GONZALEZ pozik nago emaitzarekin, Zaldikatu buruan nuen diskoa baita. Lan egiteko erak askotarikoak izan dira, oso emankorrak”, aitortu du. ZORTZI ABESTI ETA BIDEO Euskaraz pentsatu eta sortutako lana da Zaldikatu. Misteriotsua eta aldi berean gertukoa; lan korala, askotariko ahotsek lagunduta. “Abesti batzuek gau giroa iradoki dezakete, eta beste batzuek argitasuna. Dinamika asko dago diskoaren ibilbidean”, ziurtatu du Mintegiak. Guztira, zortzi abestiz dago osatuta lan berria; 40 minutuko lana da, lau abestirekin biniloaren alde bakoitzean. “Abesti

batzuk aspalditik zeuden martxan, baina lanketa handia izan da egiturak ixtea, moldaketak egitea, hutsuneak betetzea... Hala ere, nahiko intuitiboki jokatu dut. Esaterako, koru asko nire ahotsa grabatu orduko grabatu dira, eta gero dena egokitzen joan da”, azaldu du. Mintegiaren ustez, abestiak kantu bihurtu dira kolaborazioekin batera. “Ordura arte ez nekien kantuak ziren edo ideiak ziren. Kolaborazioek kantuak aldatu dituzte”. Mintegiak ez du entzule zehatz bat buruan musika sortzerakoan. “Nahiago dut musikak hitz egitea,

irudiek eta istorioek hitz egitea, entzuleek proposamen batekin topo egitea”, azaldu du. Hala, diskoko abesti guztiek bere bideoa dute, Vimeo plataforman ikusgai. Horietako batzuk, Azalgorri abestiaren bideoa, esaterako, laburmetraia modukoak dira. “Bideoak sortzerakoan, irudietan ez nuke esango, baina bai pentsatzen dut eszena edo sekuentzietan: pertsonai batzuk, espazio bat, giro bat...”, zehaztu du musikari eta zinegileak. Azken finean, “musika beste era batera aurkeztea” da Mintegiaren helburua. “Niri ez zait asko gustatzen pertsonalizatzea, eta ez dut atsegin nire ize-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Lehior Elorriaga Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

PROIEKTU ZABALA Gernikako Lekuek jaialdian eman zuen Moxalek bere lehen kontzertua. Aurrera begira, hainbat kontzertu dauzkate jada hitzartuta. Horrela, Donostiako Dabadaban izango dira (ekainaren 14an), Forbidden Coloursen jaian, eta Bilboko Kafe Antzokian, ekainaren 20an. Emanaldien formatua, berriz, ez dago itxita. Moxal proiektu zabala izatea espero du Mintegiak, espazio ezberdinetara eraman ahal izateko modukoa. Bere esanetan, printzipioz areto itxiak eta giro lasaia lirateke egokiena eta bakarka edo bostekotean aritzeko moduan moldatzea errepertorioa. Aretoak ahalbidetzen duenean, ikusentzunezkoen presentzia handituko litzateke emanaldian, abestiek “inoiz filmatu gabeko pelikularen soinu banda” baten forma baitute.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko apirilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Literatura autosendatzaileaz

Fikzioa 1. Tupust Hainbat egilea. Txalaparta.

AA

LARMAK pizten zaizkit egileak idazketaren ahalmen sendagarriez hitz egiten hasten direnean, esperientziak irakatsi didalako, halakoak aipatzen dituztenean, ez direla ari hurkoa –balizko irakurlea– osatzeaz, beren buruak sendatzeaz baizik; haien liburuek, Frantziako Kapeto etxearen ondorengoen eskuen antzera, ahalmen benetan taumaturgikoak balituzte sikiera, eta errege haiek eskuak soilik ezartzearekin bezala irakurlearen eskrofula gaitza desagerrarazteko boterea balute –tira, gripe soil bat sendatzearekin konformatuko nintzateke–, ez nuke purrustaka egingo. Baina, tamalez, ez dira horretaz ari, beraien buruaz baizik. Ez dakit Niaren Literaturaren gorakadarekin zer ikusia daukan, baina irudipena daukat azken aldi honetan mota horretako adierazpenak biderkatu direla, baita euskal letretan ere. Alaine Agirrek behin baino gehiagotan egin ditu zentzu horretan: “Niretzat liburu hau idaztea desinfektatze prozesu bat izan da: batetik, barrura begiratzea izan da; bestetik, zauriak ditudala ohartzea, eta, azkenik, horrek sendatzen laguntzea”. Hona, bestalde, Martin

2. Sofia Petrovna Bidaurrek bere estreinako poemen bildumaz esan zuena: “Prozesu terapeutiko baten bitartean sortutako liburua da, eta zentzu horretan niretzako balio terapeutikoa izan du liburuaren idazketak. Bertan ageri diren gauza asko kanporatu behar nituela uste dut, nolabait onartu eta gainditu ahal izateko”. Joera hau, esan gabe doa, ez da gure mundura mugatzen, sorkuntzarekin lotutako alor guztietan aurki baitaitezke halakoak; hauxe, adibidez, Eraul taldeko Asier Beramendiren bat: “Nire helburua ez da abesti onak egitea, baizik eta sentimenduak kudeatzea, terapia moduan”. Alajaina. Eta nik ez dut zalantzan jartzen hala denik: psikiatria eta psikologia eskola askok idazketa erabiltzen dute beren terapien osagai esanguratsu bezala, ez alferrik. Baina ez dudana horren garbi ikusten da bulkada autosendatzaile horren eta obratutakoa argitara ematearen arteko lotura, zeren eta idazteko edo sortzeko zio nagusia norberaren osasuna balitz, emaitza tiraderan gordetzearekin nahikoa izango litzateke, imajinatzen dut. Ni, horretan, bat nator Félix Ovejero pentsalariak bere El compromiso del creador. Ética de la estética liburu bestela eztabaidaga-

Literatura autosendatzailea Orfidala bezalako litzateke: aitzakia bat, bidezidor bat, idazketaren benetako helburuarekin zer ikusi oso zeharkakoa izango lukeena

rrian kontu horretaz esaten duenarekin (Galaxia Gutenberg 2014): “(Arteetan) norberaren burua gauzatzea ez da helburua, baizik eta helburu baten atzetik joatearen –eta lortzearen– ondorio bat. Zoriontasuna bezala. Autoerrealizazioa eta zoriontasuna saiheska konkistatzen dira, konkistatzen direnean, beste gauza batzuen atzetik gabiltzanean, zoriontasunaz edo autoerrealizazioaz beste. Ahalegin bat errematatzen tematzen naiz eta, azpiproduktu gisa, lortzen dudanean, autoerrealizatzen naiz. Nik bilatzen dudana, bilatu dezakedan bakarra, eta beharrik lortu nuena, obra on bat zen (...), ez autoerrealizazioa edo zoriontasuna. Nire helburua (...) ez da zoriontasunerako tresna, iristen dena, iristen bada, loa egunaren amaieran iristen den bezala”. Literatura autosendatzailea, alde horretatik, Orfidala bezalakoa litzateke: aitzakia bat, bidezidor bat, idazketaren benetako helburuarekin zer ikusi oso zeharkakoa izango lukeena. Beno, agian konparazioa behartuegia atera zait, baina, aizue, ze gustura geratu naizen artikulua idatzita: osasuntsuago sentitzen naiz orain…

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA POESIA

POESIA

‘Ez da erditzea’

Cesare Pavese

Ione Gorostazu. Elkar. 80 orr. 13 euro.

Cesare Pavese; itz.: Ion Olano. Susa, Munduko Poesia Kaierak. 64 orr. 10 euro.

Amatasunari jarritako poemak k

Kaiera berriak

Amatasuna gai zentraltzat hartzen duen poema-bilduma kaleratu du Ione Gorostazuk: ama bihurtu aurreko emearen sentipena; haurdun bihurtzeak sortzen dituen larritasunak, pozak eta beldurrak; ama bilakatzearen sentimendu kontraesankorrak, maitasun eta ukazioen koktelaz; norbere amarekiko alaba izateak dakartzan buruhausteak... Gorputzaren presentzia eta sentsazioak oso nabarmenak diren 61 poema, erritmoz beteak, ama izan zein ez izan, esperientzia horren aberastasun ñabar guztia indarrez transmititzen dutenak eta enpatia pizten dutenak.

Cesare Pavese eta Idea Vilariño poeten antologia berriak kaleratu ditu Munduko Poesia Kaierak bildumak. Orain arte ez zegoen Paveseren (1908-1950) poema-libururik argitaratuta, han eta hemen barreiatutako poemak baizik. Hala, Ion Olanok, zenbait poemaren itzulpen berriak emateaz gain —italieratik zuzenean itzuliak—, Paveseren ibilbide poetikoaren soslai osatu bat eman du. Idea Vilariño (1920-2009), ostera, XX. mendeko poeta uruguaitar nagusietako bat da. 45eko belaunaldiko kide izan zen sona handiagoa eskuratu zuten Benedetti eta Onetti bezalako idazleekin batera.

Lidia Txukovskaia. Katakrak.

3. Beti iparralderantz Jon Arretxe. Erein.

4. Michael Koh¡lhaas Heinrich von Kleist. Katakrak.

5. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

6. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

Ez Fikzioa 1. Mundua berriz liluratuz Silvia Federici. Katakrak.

2. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

3. Feminismoa denon kontua da Bell Hooks. Katakrak.

4. Errebelde 50 bider Hainbat egile. Erein.

5. Kartzelako gutunak Rosa Luxemburg. Katakrak. ITURRIA: Katakrak


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko apirilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

MIREN AMURIZA IDAZLEA ETA BERTSOLARIA

“Estereotipoetatik kanpoko adineko emakumea azaleratu nahi izan dut” ‘Basa’ izenburupean aurkeztu du Miren Amurizak Igartza Sariaren emaitza. Berriztarraren lehen nobelak Sabina izeneko adineko emakume baserritar baten istorioa du ardatz ETXAHUN GONZALEZ

B B

EREN burua berreraiki nahi duten hiru pertsonaiari buruzko literatura proiektua” aurkeztu zuen Miren Amurizak (Berriz, 1990) duela bi urte Igartza literatura bekara, eta baita irabazi ere. Bidean, pertsonaia horietako bat gailendu da: Sabina, Amurizak idatzi duen lehen nobelaren protagonista. Adineko emakumea da Sabina, baina berriztarrak ez du amonaren figura estereotipatua sortu: “80 urteko emakume guztiak ez dira amamak, denek ez dituzte bilobak, eta hala direnak ere, ez dira nahitaez goxoak”, dio idazleak. Bere esanetan, “gizonezkoen mundu batean bere burua legitimatu behar izan duen adineko andre baten istorioa” da Basa (Elkar, 2019).

Zer esan nahi duzu ‘Basa’ hitzarekin? Euskaraz hainbat adiera dituen hitza da basa, eta nik horiek guztiekin jokatu nahi izan dut. Gazteleraz salvaje edo silvestre esatea ez da gauza bera. Euskaraz bai, basak biei egiten die erreferentzia. Alde batetik, etxekotu gabe edo menderakaitza den izakia izendatzeko erabiltzen dugu; bestetik, mendian edo basoan naturalki hazten dena adierazteko ere erabiltzen dugu. Basa izaki biolentoa izan daiteke, eta lupetza ere basa da. Uste dut adiera hauek guztiak oso ondo laburbiltzen dutela nobelako protagonistaren izaera, baserri ingurunea, familia arteko harremanak eta istorioan zehar nabarmentzen den giroa. Sabinaren inguruan ardaztu duzu istorioa. Nor da Sabina? Bizitzak asko zaildu duen adineko andre eskarmentatua da Sabina, baserri batean hazi eta bizi dena. Gizonezkoen mundu batean bere burua legitimatu behar izan du Sabinak, eta mundu horretan lekua egiteko botereari heldu dio. Ondokoei men egin beharrean, bere bataila propioak libratu ditu eta botere horri eusteko besteekin gogortasunez aritzea beste

erremediorik ez du izan. Emakume autonomoa izan da betidanik eta, zahartzarora iritsita, kostatzen ari zaio onartzea bere ahalmenak urrituz doazela. Hala ere, autonomia horregatik borrokatzen jarraituko du, azkenengo momentura arte.

diarekin lotzen dugu gehienetan eta 80 urteko andre guztiak ez dira amamak, ez dituzte bilobak, eta hala direnak ere ez dira nahitaez goxoak eta besteen zaintzarako emanak. Izaeran baino, pertsona hauen errepresentazioan dago kontua.

Emakume indartsua dela erakutsi du Sabinak. Senarra hil ostean, baserria gobernatzeko kapaza, eta azkenaldian Henry koinatua zaintzen dabil. Adinak, baina, ez du barkatzen. Ez du bere ahulezia onartzen, ez zahartzeagatik beragatik, baizik eta horrek ekarriko dion autoritate galeragatik. Nik ez ditut 80 urte eta ez dakit zer er sentitzen den, baina adin n horretako andre asko izan n ditut inguruan eta suposatzen n dut gogorra izan behar due-la. Alde batetik, zuk zeuk ikustea zure gaitasunak urrituz doazela, fisikoki ahulago zaudela eta zure burua ez dagoela nahi duzun bezain ondo eta argi. Bestetik, gogorra izan behar du ere belaunaldi gazteagoek automatikoki nola deslegitimatzen zaituzten ikusteak. Zaharra izateagatik, zure iritziak gutxiago baloratzen dituztela, alegia. “Zer dio zahar honek?”. Talka horretan bizi da Sabina: badaki ahulago dagoela, ingurukoek deslegitimatzen dutela, eta horrek sutu egiten du.

Azalarekin behintzat, adineko emakumearen ezohiko errepresentazioa egin duzu. Besterik ez bada, harritu egiten zara azala ikustean. Emakume bat basurde baten buruarekin. Sabinaren izaerarekin eta atzetik datorren guztiarekin bat egiten duela uste dut. Basurdea oso animalia basa da, baserri inguruan oso pertsegitua izan dena. Ehiztaria beti ibili da basurdearen atzetik, eta basurdeak txikizioak sortzen ditu maiz landa inguruetan. Basurdeak zapaltzen dituen lurretan lurrikara txikiak sortzen dituela esan daiteke, eta t hala gertatzen da Sabinarekin h ere. e

Sabina bezalako emakumeak ezagutu dituzu? Baserriari eta lurrari oso lotuta ibili naiz txikitatik eta emakume baserritar asko izan ditut inguruan. Batengan baino gehiagorengan ikusi ditut Sabinak dituen ezaugarri ezberdinak eta argi dut adineko emakumearen figura oso pertsonaia estereotipatua dela. Amamaren iru-

Amama gaixo goxorik ez, beraz. A Adineko emakumearen beste A eredu bat proposatu nahi izan er diet di irakurleei. Alegia, amona estereotipatuaren roletik edaten es ez duen emakumea. Baserriari eta lurrari oso lotuta egon den pertsona baten bizipena da Sabinarena, beste mundu ikuskera batetik dator, baina egungo gizartean pil-pilean dauden problematika asko gorpuzten ditu. Horiek guztiak nire inguruan bizi dudan errealitatearen argazkirik fidelenarekin kontatzen saiatu naiz. Zaintza lanarena, adibidez. Zaintzaz aritzen gara askotan, baina niretzako interesgarriagoa da aztertzea horren azpian dauden botere korrelazioen egituraketa. Sabi-

Adineko emakumearen beste eredu bat proposatu dut, amona estereotipatuaren roletik edaten ez duena”


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko apirilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BERRIZ

Bertsolaritzan, zutabegintzan eta haur literaturan ezaguna, Miren Amurizak helduentzat kaleratzen duen lehen liburua da ‘Basa’. LEHIOR ELORRIAGA

Igartza lehiaketan garaile

B

easaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean ematen duten Igartza Saria irabazi zuen Miren Amurizak 2017an. Berriztarrak ‘Paperezko txoriak’ izenarekin aurkeztu zuen proiektua saritu zuten. “Beren burua berreraikitzen saiatuko diren hiru lagun” ziren ‘Paperezko txoriak’ lanaren protagonista nagusiak. Sabina, bizitza osoan baserrian bizi izan den 80 urte inguruko emakumea, haren alaba Karmele eta biloba Oihal. Sabina da hiru pertsonaien artean bidean nagusitu dena eta ‘Basa’ izeneko eleberria jaio da hartatik.

teko prest azaltzen den bakarra. Etxe askotan dauden eztabaidak dira hauek. Nolakoa izan da eleberriaren idazketa prozesua? Aitortu beharra daukat, hasiera batean nire gaitasunak baino anbizio handiagoko prozesua neukala buruan, eta oinak lurrera ekarri behar izan ditut. Asko laburtu dut istorioa eta pertsonaia asko kendu ditut. Trama soildu eta kontatu nahi nuen horretan jarri dut arreta. Dena osorik idatzi eta gero geruzaka joan naiz osatzen, pertsonaien matizak eta zehaztapenak fintzen. Urtebete eman dut horretan. Ez dut akziozko nobela bat idatzi, giro nobela bat baino, pertsonaien izaeran eta euren arteko harremanetan jarri dut arreta. Bereziki zaindutako hizkuntza erabili duzu. Ahalegindu naiz ahalik eta informazio gehien ematen ahalik eta modu diferenteenetan, eta horretarako hizkuntzaz baliatu naiz. Batuaz idatzi arren, mendebaldeko euskararen berbak landu ditut. Hizkuntzarekin asko gozatzen dut nik, eta oraingoan ere gozatu dut berbak, egokierak eta erritmoak aurkitzen.

na eta bere koinatu Henryren arteko harremana, adibidez. Sabinak bere zaintzapean dauka Henry eta aldi berean Henryk Sabina behar du bizitzeko. Nire galdera da, nork behar du nor? Alegia, Sabinak Henry zaintzen du eta horrek menpekotasun egoera batera darama, baina, bestetik, boterea edukitzeko modu bat ere bada berarentzako. Hau da, Sabinak badaki Henryk nahi eta nahi ez bera behar duela. Soka-tira moduko batean bizi dira biak: tiraka ari dira alde batetik eta bestetik, sokak erre egiten die, baina badakite beste aldekoa jausten denean bestea ere eroriko dela.

Atzerrira lanera joandakoa da Henry, Estatu Batuetara, eta 30 urte eta gero, etxera itzuli da. Gure inguruan asko dira Ameriketara artzain joandakoak, Henry bezala. Asko han geratu ziren eta beste asko etxera bueltatu ziren. Gure herriaren iragan hurbilari egindako keinua da: gu ere joan ginen, orain beste asko datozen bezala. Henryk deserrotze bat bizi izan zuen eta orain etxean da berriz. Konturatu da berak utzi zuena eta aurkitu duena bi baserri eta bi ingurune oso diferente direla. Sabinak eta Henryk ez dute elkar ezagutzen baina behartuta daude elkarbizitza aurrera eramatera.

Nolakoa da seme-alabek Sabinarekin duten harremana? Karmelek hartu du amaren zaintzaren pisurik handiena. Karmeleren arreba, Estherrek, ez du amarekiko erantzukizunik hartu eta bere neba Josebak ikuspuntu ezberdina proposatzen du: nahiago du ama zahar etxe batera eraman, eta lehenetsi egiten du bere familiaren zaintza eta ardura amarenaren gainetik. Jasangarriagoa iruditzen zaio ama zahar etxe batera eramatea. Karmeleren posizioa, ordea, oso bestelakoa da: ardura hori haiei dagokiela uste du eta bera da zaintza lana egi-

Liburua idazten ari zinela bi bertso txapelketetan parte hartu duzu: Euskal Herrikoan eta Bizkaikoan. Zer moduz moldatu zara? Beste lanbide batzuetan ari diren idazle batzuei ere gertatuko zaie: bi gorputzaldi eta buru-era oso ezberdinak dira. Bertsoa eta idaztea. Goiz osoa idazten pasa ondoren, arratsaldean etxetik irten eta kolpetik ehun lagunen aurrean bertsotan jartzea ez zait batere erraza suertatu. Idazteak bakardadea eskatzen du eta bestela ere nik bakartzeko joera hori badut. Idazteko konfort eremu hori sortzea, beraz, erraza izan da niretzat. Zailagoa izan da hortik irten eta jende aurrean aritzeak eskatzen duen energia hori askatzea. Honetan ere ikasi dugu zerbait.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko apirilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Ikastetxeen itxura aldaketa ULA IRURETAGOIENA

G G

IZARTE baten arkitekturasentsibilitatea, bestelako ikuspegiak bezalaxe, heziketa sistemaren parte izan daiteke. Ezaguna zaigu matematikarien aldarria, zeinak dioen matematika edonon aurki dezakegula. Arkitekturarekin berdina esan daiteke –arkitektoon ahotsa matematikariena baino ahulagoa bada ere–, bizi garen testuinguru espazial eta materialak arkitektura bat baitu, eraikitzeko modu eta espazioak bizitzeko eredu bat eskainiz. Arkitekturaz inguraturik gaude, berau irakurri eta ulertzeko tresna gutxi izan ohi dugun arren. Eskola-espazioa umearen bizitzan leku esanguratsua izango da arkitektura-sentsibilitatea garatzerakoan, espazioen pertzepzio eta iruditeria bat sortuko baita berarengan.

Gure inguruan, ikastetxe eta ikastola askoren kanpoko irudi aldaketa ematen ari da. Berriztatzearen arrazoiak anitzak dira: azalera beharrak asetzeko handipenak, patioaren estaldura edo fatxadaren funtzionamendu energetikoaren hobekuntza, kasu

Eskoletako arkitektura parke zabala dugu Euskal Herrian. Landa eremuetan oraindik zutik diraute eleiza ondoko eskola-eraikinek, erabilerarik gabe kasu gehienetan. Hiri eta herri ertainetan azken mendeko eskola eraikinak egin dira hazkuntza garaiak eskatutako arrazionaltasun konstruktibo eta funtzionaleko arkitekturarekin. Eskolak eraiki zen garaiaz hitz egiten du, jaiotze data horren errealitateari lotuta gelditzen da. Barneko antolaketak beharrizan bati erantzuten dio, eta eraikuntza sistemak garaiko teknologia eta baliabide materialei.

KOLOREAREN ERABILERA Eraikinetan material nobleak erabiltzean (egurra, harria, adreilua), kolore gama bat erdiesten da, “naturako koloreak” edo. Metalak, berriz, kanpo-eragileen aurrean babeserako margoa behar duenez, bestelako kolore-paleta baimentzen du eta AZABek maisuki erabiltzen du kolorea, koloretsuegia-izateak izan dezakeen efektua kontrolatuz eta kolorea elementu arkitektonikoetan aplikatuz. Azken ezaugarri honek beste proiektu batzuetatik ezberdintasuna markatzen du: kolorea ez da azalera baten marrazkia –aplikazio grafiko batetatik urruti–, espazio baten definitzaile baizik. Kolorearen erabilera modu honekin barne zein kanpoko elementuetan aplikatzen da, eta horregatik lur koloretsuak pareta koloretsuekin lotuta, ate koloretsuak, baranda koloretsuak identifikatzen ditugu espazio bat definitzen dutenak. Bi proiektuetan errepikatzen den beste gai bat kontrol akustikoa eta argi sarrerarena da. Jakina da ume multzo batek sortzen duen “zarata”, eta ikastetxeetako pasabideen kalitatea ahots eta oihuen soinu-apaltzearekin harreman zuzenean dago. Panel akustikoen presentzia barne diseinuarekin batera integraturik ageri da AZABen ikastetxeetan, espazioaren parte bat bailitzan. Argitasunari dagokionez, Erandioko proiektuan estaldura berriaren zulaketa eta luzernarioen kokapenarekin espazio berri eta zaharren argi zipriztintzea gertatzen da, koloreen presentzia indartuz. Igorreko ikastetxean, fatxada berria zelosia bat da argi-sarrera tamizatu egiten duena; eguzkitzapen kontrol gisa funtzionatzen du.

BI ZABALPEN KASU Mende berrian sartuta, eraikin hauek berriztatzeko beharra suertatu da. Pozgarria da Bilboko AZAB arkitektura bulegoa (www.azab.es) zeregin hauetara dedikaturik ikustea, beraien proposamen arkitektoetan beti baitago bilaketa propio bat eta irudikapen zehatz baterako lanketa fina. Arkitektura garaikidearen lengoaia bikain menderatzen duen lan-taldea da, etorkizuneko proiekzio handiarekin. Azken urteetan bi ikastetxeetan ariketa arkitektonikoak burutu dituzte eta joera esanguratsu baten adierazgarri gerta daitezkeelako adibidetzat joko ditut. Erandioko Altzaga Ikastolan eta Igorreko Ikastetxean burututako lanak zabalpenak dira, barne eta kanpoko irudi garaikide bat eskaini dituzten lanak. Bi proiektuetan eskolen funtsezko zirkulazio-antolakuntza eta koherentzia orokorra errespetatu egin da. Erandioko ikastola Javier Fontan

arkitektoarena eta Igorrekoa Jose Luis Burgosena dira. Kolorea izan daiteke begibistara salto egiten duen lehen ezaugarria, eta bigarrenik, metalaren hautua kanpoaldeko itxuraren osaketarako. Metala izan daiteke arkitektura garaikidearen materialtasuna, lehenago eraikuntza industrialera mugatua zegoen eta gaur egun edozein aktibitateko eraikinetan erabiltzen dena. AZAB-ek bi modutan erabiltzen du metalezko fatxadaren estaldura: batean txapa grekatua eta bestean txapa mikroperforatua.

Goian, Erandioko Altzaga Ikastolaren barnealdeko itxura berritua. Lerroon gainean, Igorreko Ikastolaren aurpegi berria, kanpotik eta barrutik. LUIS DIAZ I ANDRES IZA

Azkenik, itxura metalikoak patioarekin hizketaldi berria sortzen du. Patiotik eraikinaren kanpo-irudia menderatzen da, memorian gordetzen dugun eszena bat bezala. Batean bolumetrikoa, eta bestean geometrikoa. Baina itxura bat sortzearekin batera, barne-kanpo lotura interesgarri bat eskaintzen dio jatorrizko eraikinari. Erandion aterpe-guneekin barnealdearen luzapen gisa eta Igorren maila sinbolikoan, gelen eta patioaren arteko elkarrizketa bat sortuz. Egoera hauek arkitektura garaikidearen beste keinutzat jo daitezke.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko apirilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Iragana eta oraina bat eginik Bilboko Rekalde Aretoak Endika Basagurenen ‘Oroimenetik aztarnak ezabatu’ erakusketa paratu du, Barriek programaren barruan. Maiatzaren 5era arte ikusi ahal izango dira bere lanak ALAZNE CORRAL

B B

IZKAIKO Foru Aldundiak antolatutako Barriek 2019 programaren baitan landu dituen lanak bistaratuko ditu bi hilabetez Endika Basagurenek (Bilbo, 1978), Bilboko Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekak lortu dituzten artisten artean hautatutakoen lanak aurkezten ditu programa honek urtero, eta azken edizioan Basagurenen lana izan da aukeratuetako bat.

Bere haurtzaroan eta gaztaroan murgildu da artista bilbotarra bilduma hau osatzen duten lanetan. Erakusketari jarri dion izena, bestalde –Oroimenetik aztarnak ezabatu– hausnarketa pertsonal baten ondorio izan da. Basagurenen lanak koadro eta artelanen hondakin eta hautsekin egindako piezak dira. “Erakusketa honek dioena da ezin ditugula gure oroitzapen guztiak ezabatu, izan ere, beti geratuko da horren aztarna guregan. Gaur egun garen artista edo pertsonak zerikusia du iraganarekin, izan garenaren arrastoa mantentzen baita”, argitu du Basagurenek. KEZKA SOZIALAK Duela 15 urte bukatu zituen Arte Ederretako

ikasketak Basagurenek. Garai hartan marrazketan aritzen zen gehienbat. Denbora pasa ahala, bere lanarekin “deskonexio” bat sentitzen joan zen. “Ez nintzen nire margolanekin identifikatuta sentitzen, eta horrekin hautsi nuen”, kontatzen du artistak. Horren aurrean, erabateko aldaketa egin behar izan zuen Endika Basagurenek. Momentu horretan, eguneroko egoera eta buruhausteen inguruko erakusketak eta artelanak lantzen hasi zen. Arkatza alde batera utzi, beharrezko materiala hartu eta alde batetik bestera ibili behar izan da inspirazio bila. “Egunero kalean ikusten ditudan kezka sozialak inspirazio bat dira, baina bereziki, lana bera inspirazio iturri handia da”, kontatu du. Nahiz eta marrazketarekin erabat apurtu, duela urte gutxi batzuk arkatza berreskuratu du bilbotarrak, baina beti ere kolorerik erabili gabe. Gaur egun, hainbat teknika ezberdinekin sortutako lanak konbinatzen ditu bere erakusketetan Basagurenek. Rekalde Aretoko bilduma horren isla da. “Margolanak berreskuratzean, ikusi nuen ez niela nire sorkuntzan lekurik aurkitzen, ez zuten enkajatzen momentu honetan naizen artista eta pertsonarekin”,

aipatzen du Basagurenek. Hori dela eta, azken urteotan bere lehenengo obrak apurtzen ibili da. “Apurtutako margolanekin beste arte mota bat egin dut azkenengo denboraldi honetan, obra horiek apurtu eta erre ondoren hainbat tekniken bitartez performance-ak eratu ditut”. Margolan horien errautsekin zuri beltzeko koadroak eratu ditu Basagurenek, Rekalde Aretoan ikusgai dagoen Oroimenetik aztarnak ezabatu erakusketarako. Hortik dator, hain zuzen, izena. “Oroimenaz, iraganaz, nire haurtzaroaz, nire gaztaroaz eta nire beldurrez hitz egiten du lan honek. Hori dela eta, ikusgai dauden hainbat kuadro hondatu ditudan beste margolanen hondakinekin eginda daude, nire iraganaren parte handi bat dute guztiek”, dio artistak. Zentzu horretan, bere oraina eta iragana elkartu ditu, erakusketa bakar batean. KUADRO ETA BIDEOAK Zuribeltzean eginda dauden hainbat kuadroz gain, bideo bazuk txertatu ditu Basagurenek erakusketan, obraren azken ideia ondo ulertu dadin. Bertan artistaren hainbat obra desberdin ikusi daitezke eta elkarrizketa txiki bat eskaintzen du Basagure-

Endika Basaguren, Rekalde Aretoko erakusketan. JOSE MARI MARTINEZ nek berak. “Lanzaroten egindako bideoan, lan guztiaren prozesua azaltzen dut nolabait, eta horri esker, nire lana hobeto ulertu dezakete erakusketa ikustera eta gozatzera joaten direnek”. Lurrean, Lisboan egindako performance-a ikusi daiteke. Bidean zehar apurtutako hainbat kuadro pilatuta daude erdigunean. Multzoari laguntzen dion telebistari esker, artistaren beste fazeta batzuk ikusi daitezke. “Beste performance batzuetan guztiz erre gabe geratu ziren kuadroak dira eta instalazio txiki bat eratzen dute lurrean, telebistarekin batera”, argitu du artistak. Baina erakusketaren bere zatirik gogokoenaz galdetzean, Basagurenek ez du dudarik: erakusketa ixten

duen azken pieza da gehien asebete duena, bandera, hain zuzen. “Elementu guztietatik sinpleena da. Baina erakusketa hau oso berezia da niretzat, gehien biluztu naizen lana baita, eta erakusketa ixten duen bandera horren isla da, izan ere, nire familian oso zentratuta dagoen elementua da”. Honela dio banderak: nire bandera bakarra gauetan estaltzen gaituen izara da. Rekalde Aretoan bere lana aurkeztu ahal izana “betetako ametsa” da Basagurenentzat. “Ikaslea nintzenean Bilboko Arte Ederren Museoa eta Guggenheim Museoa bisitatzen nituen sarri, baina benetan lortu nahi nuena Rekalde Aretoaren programa hauxe zen eta aurten heldu zait momentua, azkenean”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko apirilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

59400. mapa: ‘pierna’ / jambe’

anka zango zank(h)o zankhoperna zangar zangarrezur zangomakil berna p(h)erna txanka izter ankixter (anka)kanille panturrilla kadera bestelakoak

- Gerri azpitik behatzetaraino doan adarretako bakoitzaren izena galdetu da. Hala ere, zenbait lekukok belaunetik behatzetarainokoa hartu dute kontuan. - Galdera honetan jaso diren erantzun batzuk 59370 ‘muslo /cuisse’ galderan ere jaso dira. Zenbait aipatzearren: Bermeon bietan “istér” bildu da eta Saran “iztér”. Halaber, galdera honetan bildutako zenbait erantzun 59430 ‘pie / pied’ galderan ere bildu dira. Zeanurin bietan “ánka” jaso da eta Makean “zángo”.

- Bestelakoak: ankasur (Zornotza), azpie (Mezkiritz), bernataki (Ondarroa), bernazagidda (Arbizu), barnazadda (Arbizu). Mungia: “Isterra” igual esaten du danagaitik. Oñati: Berna sendua dakonari “sanko majua dako”. Legazpi: “Zankóá”, “bernéa” re bái esáten diu. Hendaia: “Zangarra autsi du”. Domintxaine: “Gizon zangolüze at dük”. Montori: “Zankhua”, püntalartino oro.

Galdera honetan hiru erantzun nagusi ageri dira: zango / zankho, anka eta berna. Kadera gehitu behar zaio.

nazakian. Horrek salatzen du ihes egitean izan dela ukitua, ez baita konplimendu.

Kadera hitza Bizkaian bildu da, Arrietan eta Sondikan. Cathedra-tik dator eta lehenik latinez aulki adierazten zuen (ikus kaidira Iparraldean) eta, gero, ipurdi-mazela: izan ere, aulkiaren gainean ipurdi-mazela pausatzen da.

Gipuzkoan, Bizkaiko eremu txiki batean eta Nafarroa kasik osoan, anka hitza da nagusi. Latinez, anca erabiltzen zen abereetan: gerri ondoko gunea zen eta, gero, abereen izterra. Gaur Iparraldean edo eta katalanez (anca) latinean zuen lehenbiziko zentzua gorde du anka hitzak. Gerri ondoko gunea da.

Bizkaiko parte handi batean, salbu Bolibar inguruan, berna hitza erabiltzen da. Latinezko perna dauka iturri. Lehenik, abere edo basa-ihizi baten izterrak eta hankak izendatzeko baliatzen zen eta, bereziki, urdearen edo txerriaren izterra. Horren aztarna ikusten da oraino pernil hitzarekin (urdaiazpikoa). Hala ere, gaztelaniazko perna gizakiaren hankaren izena goiz izan da eta uste izatekoa da bizkaiera ere bide horretatik ibili dela. Aldiz, ondoko hizkuntza erromanikoetan, perna gabe, gamba izan da hautatutako iturria: jambe frantsesez, adibidez; cama katalanez. Berna hitzak bernazakia konposatua badauka 1596tik, hankaren atzeko zango-sagarra adierazteko. Horrela dio atsotizak: “Mutil honac buruan zauri, gaxtoac bernazaquian”. Alegia, gerran edo borrokan beldurti ez den gizonak zauri bat izatekotan, buruan hartzen ohi du eta izuti denak, aldiz, ber-

Iparraldean gaur egun zango erabiltzen da gehien eta zubereraz zankho bildu da. Latin berantiarrak zanca ezagutu zuen, bai eta ere tzanga, eta oinetako mota baten izena zen. Persiera zaharretik zetorren eta hizkuntza honetan anka, zango eta berna adierazten zuen jadanik; hots, galdera honetan ikertzen den adierazi bera. Zapata edo oinetakoaren ideia ez da guztiz urtu eta ihitokietan ibiltzeko xankak edo oinetan ematen diren zurezko xanklak ez dira guztiz desagertu. Gainera, Iparraldean zango eta zankho erabiltzen da beste nonbait oindeitzen dena izendatzeko. Batere kordokatu gabe, lapurtar batek erranen du: “Zangoa handi du izigarri, berrogei ta bost bederen behar du zapetak erosten dituelarik!”. Horrek ez du

kentzen oin elementua erabiltzea oinez, oinetako, ortutsik, imular eta orbera hitzetan (azken hau oinez asko ibiliz gero gerta daitekeen minaz). Era berean, Bizkaiko lekuko frankok txanka hitza onartzen du, beren berna hitzaren sinonimotzat-edo. Bestalde, atzeko zango-sagarra izendatzeko, zanko eta sanko hitza, ez da ezezaguna bizkaieraz. Hizkuntzen historian ikusten da hitz baten esanahia alda dezakeela metonimia deitzen den fenomenoak. Metonimia da gauza oso baten izena bere parte bati bakarrik ematea edo aldrebes jokatzea. Gipuzkeraz, adibidez, errota erabiltzen da bizkaierazko bolueta Iparraldeko eihera izendatzeko, segur aski errota delako irina egiteko eiherak duen funtsezko partea. Parte horren izena (errota) eihera osoari eman zaio. Ikertu den galdera honetan, kadera, anka, zango eta perna hitzek horrelako mugimenduak jasan dituzte.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.