Ortzadar 050518

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko maiatzaren 5a. 545. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

XABIER MENDIGUREN Zaintzaren gaia mahai gainean jarri du ‘Zu entzuteko gaude’ bere azken ipuin liburuan -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Hamabi ertzetako unibertsoa Joseba Sarrionandiaren unibertsoa ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboaren bidez egongo da ikusgai, udazkenetik aurrera. Euskal Herriko eta atzerriko hamabi zinemagileren pieza banak osatuko dute proiektua AINHOA LORES

JJ

OSEBA Sarrionandia luzaroan irudirik gabeko poeta izan dela diote. Euskaldun askoren begietan eta irudimenean zuri beltzeko argazki bat, bakarra. Bere faltaren eta bere unibertso literarioaren presentzia oparoaren arteko paradoxa bat da Sarri. Asko dira azken 30 urte hauetan Iurretako idazleak irakurleei utzi dizkien harribitxi literarioak, asko izan dira ere bere testuak beste kultur diziplinetara egokitu dituzten sortzaileak; besteak beste, bere obratik abiatuta, 130 kantutik gora entzun daitezke: Gose taldeak eta Sarrionandiak berak sortutako Gosariak proiektua da horren adibide. Iazko azaroan, berriz, Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak Joseba Sarrionandia. Han eta hemen dokumentala aurkeztu zuten, idazlearen beraren ahotsaz lagundutako kontakizun literario eta pertsonal bat. SARRI, IRUDITAN Orain beste pausu bat eman nahi izan dute eta bere obran oinarritutako Gure Oroitzapenak izeneko film kolektiboa ontzen ari da Adabaki ekoiztetxea. Diotenez, “Sarri iruditan agertzea” du helburu pelikulak. “Poeta ez da ezer,

bere obra ez bada, eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da”, aurreratu du ekoiztetxetik. Proiektua Euskal Herriko eta beste hainbat herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute. “Denek dute nolabaiteko harreman pertsonala eta afektuzkoa idazlearekin, dela literarioa, dela miresmena…”, dio Lutxo Egia Adabakiko kideak. “Azkenean, hurbiltasun bat ageri da eta hurbiltasun hori handitzen joan da, proiektuan murgildu ahala”. Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela eta Maialen Sarasua dira filmean lan egiten ari diren zuzendariak. Hala ere, Adabakiko arduradunen esanetan, “nortzuk diren baino gehiago, Sarriren mundu literarioari nola heltzen ari zaizkion baloratu beharra dago, zer nolako gogoa eta inplikazioa erakusten dabiltzan proiektu honetan”. Aipatutako poema eta ipuin horien interpretazioa askotarikoa izango dela aurreratu dute ekoiztetxetik.

‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboaren hainbat fotograma. ADABAKI EKOIZTETXEA Hala, egile guztiek idazlearen mundua islatuko dute: itsasoa, haurtzaroa, deserrotzea, gerra, maitasuna, noraeza, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura... . Aniztasun handia izango da gaiei dagokienez eta estilistikoki ere aldeak egongo dira.

roan hainbat musikariren eta talderen managerra izan delako. “Hark ekarri zuen ideia Euskal Herrira, zinegile batzuekin bildu eta proposamena egin zien”. Adabaki ekoiztetxekoek hartu zuten, orduan, filma aurrera ateratzeko ardura.

Aldeak alde, Sarriren mundua osatuko zaigula nabarmendu du Egiak. “Hamabi pieza ikusi beharrean, pelikula oso bat ikusiko dugu, filmak unitate moduan funtzionatuko du”. Urteak joan urteak etorri, idazleak eraiki duen unibertso aberatsa transmititu nahi dute, fikzioaren bidez. “Gure ustez, oso zinematografikoa da. Filma ikustean, jendeak unibertsoa ezagutu eta identifikatu beharko luke”, gehitu du Egiak.

Pelikula work in progress fasean dago. “Filmatzeko pixka bat falta zaigu, baina muntaia egiten ere ari gara dagoeneko eta laster post-produkzioan sartuko gara. Prozesua ondo doa, hainbat grabaketa izaten dira toki eta baldintza ezberdinetan, baina oso pozik gaude”, kontatu du Egiak, talde osoaren izenean. Proiektu ezohikoa ontzen ari da lantaldea, izan ere, egitasmo konplexua da honakoa, aurrekontu txikikoa, gainera. Halere, “idazlearen obra fikzio batean biltzeko gogoa nagusitu da eta, hartara, proiektua bideragarri bilakatu da. Badaude, noski, beste elementu batzuk: hamabi errodaje, hamabi talde, idatzitako adierazpen poetikoa pantailara eramatea...”, aitortu du Adabakiko kideak.

Sarrionandiaren iruditeri literarioan oinarritutako lehen film luzea da Gure oroitzapenak. Ideia Kubatik datorrela azaldu du Egiak. “Sarriren laguna den Matxitxak eman zion forma”. Kultura eta, bereziki, musika arloan ezaguna da Matxitxa, luza-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Ruben Plaza Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

ASKATASUN OSOZ Lutxo Egiak jakinarazi duenez, Sarrionandiak proiektuaren berri izan du hasieratik eta baita pozik hartu ere, baina alde batera gelditzea erabaki du. “Guk geuk, ekoizle gisa, eta zuzendariek askatasun osoa izan dugu une oro”. Askatasun horren baitan, gainera, zuzendariak nahi izan duten moduan hurbildu dira Iurretako idazlearen obrara. “Batzuek poema bana aukeratu dute; baten batek bat baino gehiago; beste batzuek ipuinak edo nobela baten zati bat hautatu dute, eta poema edo ipuinetan ez bazegoen toki zehatz hori, asmatu egin dute”. Euskal Herrian barna ez ezik, Frantzian, Kuban edo Kurdistanen barna bidaiatuko du pelikulak. Gainera,bertako zein atzerriko zinemagileen lanak izanda, pelikulan euskara izango da nagusi, egile gehienak euskaldunak direlako, baina beste hizkuntza batzuk ere izango dira, hala nola gaztelera, kurduera, frantsesa eta portugesa.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Bigarrenaren zailtasunak

Fikzioa 1. Azala erre

TITULUA: ‘AZALA ERRE’

KK

RITIKOAK latz jipoitu zituen arren, Witold Gombrowicz handiak horrela aholkatzen zigun literatur lanak iruzkintzen jarduten dugunoi: “Literatur kritikaren xedea ez da gizaki batek bestea epaitzea, eskubide berberak dituzten bi pertsonalitateen topagunea da. Beraz: ez ezazu epairik eman. Zeure erreakzioen berri eman, besterik ez”.

Danele Sarriugarteren (Elgoibar, 1989) bigarren lanak, Azala erre (Elkar, 2018), nire baitan sortu dituen erreakzioak gazi-gozoak dira. Anfora hautsi da. Jakina da, Erraiak lehen eleberri bikain eta arrakastatsuaren ondorengoak topiko guztiak betetzeko aukera guztiak zituen. Izan ere, lehenaren gorentasuna parekatzea oso zaila zen, niretzako 2014ko libururik onena ezbairik gabe, eta ondotxo zekien hori Sarriugartek berak. “Nolabaiteko pornografia sexual eta emozional baten mugetan barrena, bakarrizketa adiktibo horretan zehar, irakurleak ez du atseden hartzeko aukera larregirik izango, plok-plok-plok onomatopeiaren lagun, gin-tonic bat prestatzeko eta irakurketari berriro ekiteko ez bada.”, adierazia nuen, duela 4 urte.

EGILEA: DANELE SARRIUGARTE

Danele Sarriugarte. Elkar.

2. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

artean eszenaratzen dira Sarriugarteri kuttun zaizkion gaiak eta pertsonaiak: Fundazio batek muntatu arte-lehiaketa baten azpijokoak, sare sozialen dimentsio soziologikoa eta pertsonal eskizofrenikoak, norberaren auto-estimua besteen gain utzi beharrak sortzen dizkigun okatzeko eta horditzeko gogoak, gazteen ezintasunak etxebizitzak duintasunez eskuratzeko, krisiaren ondorengo etorkizun ilunen gaineko hausnarketak, artista izan beharraren frustrazioak... Betiere, ikuspegi feminista oso pertsonala ehundura gisa barreiatzen da narrazioan.

Erraietatik azalera jauzi handia dago. Lehen nobela handi batetik erdipurdiko bigarrenera egon daitekeena, apika. Eta jauzi hori egiteko Sarriugartek estiloa aldatzea erabaki arren, ez dio interesa piztu pertsonalitate honi. Azala zuzenagoa da sintaxiaren aldetik, erraietako korapilo askaezinekin alderatuz. Dena den, formaren eraldatze horrek ez ditu bazter uzten egilea bera eta bere obsesioak. Bete-betean agertzen baitzaigu liburu osoan zehar, lehen liburuarekiko nolabaiteko distantzia formalak ez du halakorik edukian. Hiru atal klasikoetan, gehi epilogoa, banatzen da nobela: ikus-entzunezkoen mundu hiper-hipster eta hiper-itxuratian, non botere borrokek egoen tamainak zizelkatzen baitituzten, Mirenek ogibidea eta ospea ditu xede. Jarraitzeko astunak diren data zehatzekin mugatu denbora jauziez eraiki ildo narratibo ezberdinetan hain gustuko dituen digresioak tartekatzen dira. Halere, thriller-aren nolabaiteko kutsua duen tramak lotsagabe galtzen du interesa nobelak aurrera egin ahala, dirupaketearen elementua inozoa iruditu zait. Bartzelona eta Donostia

Erraietatik azalera jauzi handia dago. Lehen nobela handi batetik erdipurdiko bigarrenera egon daitekeena, apika

Esan dezadan, halaber, istorio nagusiak ez duela, ez pisuagatik ez interesaren aldetik nobela oso bat eraikitzeko nahikoa indarrik. Halere, digresioak etxeko marka dira eta horietan ematen du bere onena elgoibartarrak. Aurreko entregan baino neurtuagoak diren digresioongatik merezi du nobela laburrak. Izan ere, bigarrenak beti izaten dira zailenak jakituriaz epatatzeko gaitasunari esker estreinakoz zerua ukitu duzunean. Hirugarrenaren zain geratzen gara, epai pertsonalik gabe.

ZALDI EROA

SAIAKERA

LITERATURA

‘Lurraldea eta herria’

‘L.A.A’

3. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

4. Neska bat leku... Xabier Amuriza. Elkar.

5. Zaldi mamarroa Ekaitz Goienetxea. Elkar (Igartza).

6. Lohia Maite Mutuberria. Pepitas de calabaza

Ez Fikzioa 1. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain. Pamiela.

ERAKUSLEIHOA

Eneko Bidegain. Pamiela. 272 orr. 20 euro.

ARGITALETXEA: ELKAR, 2018

Maixa Zugasti. Algaida (Kutxa Irun saria). 152 orr. 18 euro.

Zatiketaren arriskuez

Errealitatetik hartua

Euskal Herriko lurraldearen zatiketak euskal kontzientziaren ahultzea eragin du. Azken urte eta hamarkadetan areagotu egin da zatiketa administratiboaren eragina, herriaren batasunaren kaltetan. Zatiketa administratiboaren diagnostikoaz harago, hura gainditzeko neurriak jaso ditu liburuan Eneko Bidegain irakasle eta ikasleak. Hala, liburu honetan lantzen dira lurraldearen batasunaren garrantzia, Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko kronika, herriaren askatasun egarria eta egungo egoera administratiboak sortzen duen egoera arriskutsua, besteak beste.

Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik. Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte. Lan honekin Kutxa Irun Hiria saria irabazi zuen Maixa Zugastik (Tolosa, 1973).

2. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Uda batez Kurdistanen Zekine Turkeri. Elkar.

4. Tretatxu, lapurren gobernadorea Hector Ortega. Txertoa.

5. Armagabetzea Iñaki Egaña. Txalaparta. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

XABIER MENDIGUREN IDAZLEA ETA EDITOREA

“Zaintzaren gaiak fribolitate puntu bat hartu duela uste dut” Alfonbra azpiko zikinkeriak aireratu ditu Mendigurenek ‘Zu entzuteko gaude’ bere azken liburuan. Andrazkoak protagonista, zaintzari lotutako hiru istorio bildu ditu bertan JONEBATI ZABALA

Xabier Mendiguren idazle eta editorea, Elkar argitaletxearen Donostiako egoitzan. RUBEN PLAZA

ZZ

AINTZAREN inguruko liburu bat argitaratu nahi izan ez duen arren, Zu entzuteko gaude laneko orrialdeetan barrena hedatzen da gai hori. Hiru ipuinez osatu du bere argitalpen berria Xabier Mendigurenek (Beasain, 1964). Horietan, Irati, Edurne eta Berta protagonistek bakardadea, menpekotasunak dituzten pertsonen zaintzak ekar dezakeen sakrifizioa eta izateari zentzua aurkitzeko zailtasunekin bizi beharko dute. Aurrez planifikatu gabe, orain arte argitaratu dituen liburuekiko ezberdinak diren elementuak bildu ditu idazleak liburuan, tematika eta tonu aldetik batez ere. Hala, Mendiguren beraren esanetan, “orain arte landu duen libururik diferenteena” da Zu entzuteko gaude (Elkar, 2018). Egunerokotasunean topa ditzakegun gai anitz landu dituzu liburuan: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera. Zer nolakoa izan da istorio bakoitzaren sortze prozesua? Beste edozein liburutan bezala, istorioak zure buru barruan hasten dira sortzen, mami-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DONOSTIA

tzen, gorpuzten… Gero, une batean idazten jartzen zara, eta hasieran uste ez zenituen bideak hartzen ditu ipuinak. Oro har, esan liteke ez dela aurrez planifikatutako prozesua. Gero, istorio horiek ahalik eta txukunen, ederren utzi nahi izaten dituzu berrirakurtze eta berridazteen bitartez, eta azkenik, istorio batzuk liburu barruan utzi, beste batzuk kanpoan utzi, osotasunak izan dezan zentzu bat, batasun bat. Zaintzaren gaia oso presente dago liburuan, baina esan izan duzu ez duzula zaintzari buruzko liburu bat egin nahi izan. 2016an hasi nintzen liburuko istorioak idazten. Orduan ez zen hainbeste aipatzen gai hori, baina geroztik modan jarri dela ematen du. Horrek, batetik, poztu egin nau, beharrezkoa iruditzen zaidalako gizarte osoak izatea gai horren kezka eta ardura, baina bestetik, iruditzen zait fribolitate puntu bat ere hartu duela batzuen ahotan. Horregatik, liburuko azken istorioan, 2018 honetan idatzita, badago halako ziri bat. “Zaintza da gure iraultza” esaten du artista batek irratian, eta hori entzuten duen protagonistak bere artean

Uste dut urteekin neureago sentitzen ditudan formak hobesten joan naizela, eta fidelitate handiena ipuinari diodala”

hauxe pentsatu: “Eta Teresa Kalkutakoa Che Guevara berria”. Emakumeak dira hiru protagonistak eta emakumeei ‘lotutako’ egitekoa izan ohi da zaintza. Hain beharrezkoa, baina era berean hain ikusezindua eta gutxietsia dagoena. Ez nuke nahi inola ere inork pentsatzerik zaintzak emakumeen kontua izan behar duenik. Baina egia da emakumeak gehiago arduratzen direla besteez, eta baita lan hori oharkabean pasatzen zaigula ere. Hala ere,

beste gai asko agertzen dira ipuinetan, zaintzaz gain. Alfonbra azpiko sekretuak, ‘zikinkeria’ agerian utzi nahi izan duzu... Istorio triste samarrak direla esan dezakegu. Ez dira komeriak... Baina ez pentsa; aurrekoan, jendaurreko irakurketa bat egin nuen, eta ohartu nintzen umore eta ironia ugari dagoela lerro artean. Orain arte argitaratu dituzun liburuekin alderatuz, esan duzu hau dela diferenteena, gaiei dagokionez, bereziki. Zer dela-eta aldaketa? Bai, orain arte, bikote kontuak eta gizarte arazoak ateratzen zitzaizkidan batez ere, edo biak nahastuta. Eta baliteke hurrengo nire liburuetan ere horiek agertzea, baina liburu hau desberdin atera da. Zergatik? Ba, ez nuke jakingo esaten. Ez da aurrez hartutako erabakia izan. Bizitzak berak eramaten zaitu batzuetan leku batera edo bestera, eta ederra da ez jakitea zer etorriko den hurrena. Hiru ipuinetako protagonistak emakumezkoak izateaz gain, andrazkoak dira istorioetako harreman esanguratsuenetakoak ere. Hori ere berria dela esan duzu. Zer dela-eta aldaketa? Gauza bera esan beharko nuke: berez atera zaidala. Beharbada, inguruan emakumeak ditudalako, haiei entzuten diedalako eta zerbait ikasi nahi nukeelako. Barrako solasgaiek ez naute askorik erakartzen.

diena ipuinari diodala esan liteke. Ipuin luze samarrak, estilo errealistan emanak, zailtasun tekniko berezirik erantsi gabe. Duela gutxi Elkar fundazioak euskarazko kulturaren kontsumoaren inguruan egindako azterketak datu kezkagarriak atera zituen argitara. Editore eta idazle gisa zein hausnarketa egiten duzu honen inguruan? Zuk zeuk esan duzu, datu kezkagarriak dira. Gainera, uste dut errealitatean datu horiek are kaxkarragoak izango direla. Noski, ezin horrekin poztu, baina ezta etsi ere. Akuilatu egin behar gaitu gogorrago ekiteko: euskaltzale gisa exijenteago izateko, bai gure bizitza pribatuan bai erakundeen aurrean, bai kontsumitzaile garen neurrian. Eta herri gisa ere, erosokerian eta etsipenean erori gabe, aurrerapausoak eman behar ditugu, ausardiaz eta argitasunez. Esana duzu transmisioak huts egiten duela. Hori izan daiteke arrazoietako bat? Hori konstatazio bat da. Aldi berean da gabezia askoren efektua eta arazo zenbaiten iturria. Konponbideak jartzeko, mila arlotan egin behar da lan, batera: euskal kultura erakargarriago eginez, baina baita ere bideak jarriz sorkuntza garatzeko, gazteengana iristeko, gizarte osoak euskaraz funtzionatzen hasteko…

Aurreko liburuetan izenik gabeko kokapenak ziren nagusi eta oraingoan argi ageri da Donostia eszenatoki gisa. Beste edozein leku ere izan zitekeen. Bertan bizi naizelako, modu naturalean atera zaizkit Donostian kokatuak. Baina geografiak ez du markatzen istorioen nondik norakoa, erreferentzia ezagun batzuk emateaz gainera, irakurleei ezagunak egingo zaizkienak. Berrikuntzen bila gabiltza beti? Ala erronka bat ere izan daiteke idazlearentzat? Idazleok ahots, tonu, estilo baten bila ibili ohi gara urtetan. Eta lortzen dugunean, tentazioa izan dezakegu bertan goxo egiteko, errepikapenean jausteko… Ni ez naiz berariaz tematu berrikuntzak bilatzen, eta oro har esango nuke nire ohiko idazkera topatuko duela irakurleak, baina egia da, baita ere, landuriko gaietan badirela desberdintasunak. Idazlea editore, editorea idazle. Idazle gisa baino, hedabideetan gehiagotan agertzen zara editore lanari lotutakoekin. Jada liburu asko duzu atzean, baina zelan bizi izaten duzu beste aldean egote hori? Nire ogibidea da editore izatea, eta horrez gain, izugarri maite dudan zeregina da, aukera ematen baitit jende oso interesgarria ezagutzeko, besteen istorioak inork baino lehenago irakurtzeko, eta istorio horiek hobetzen laguntzeko. Neure istorio propioak idaztea oporretako eta denbora libreko lan bat da, gero eta gehiago. Bigarren honek ere asko ematen dit, neurri batean, baina ez da zentrala nire eguneroko bizitzan. Idazle gisa denetik probatu duzu, baina ipuinetara jo duzu oraingoan ere. Batetik, istorio bakoitzak esaten dizu, nolabait, zein den hori garatzeko generorik, luzerarik, tonurik egokiena. Bestetik, baina, uste dut urteekin neureago sentitzen ditudan formak hobesten joan naizela, eta fidelitate han-

Liburuan nire ohiko idazkera topatuko du irakurleak, baina egia da landuriko gaietan badirela desberdintasunak”

Irakurraldi musikatuak Goizero esaten diot ea zer den oinazea Eta gauza berri bat erantzuten dit Ez nekien hainbeste min kabi zitekeenik Gorputz bakarrean (…) Arnastea baita gaixotasunik iraunkorrena Utzi beti min pixka bat biharko”

A

ndoni Tolosa ‘Morau’-ren abesti baten zatiarekin hasten da ‘Zu entzuteko gaude’ liburua. Mendigurenek eta musikari hernaniarrak irakurraldi musikatuak antolatu dituzte, liburuaren eta diskoaren argitalpenak aprobetxatuz. “Aspalditik segitzen dut Morauren ibilbidea. Biok ere antzeko adina dugu. Azken diskoa egin duenean, ikusi nuen bazela halako kidetasun bat, sentsibilitate antzeko bat, arazo zenbaiti ekiteko orduan samurtasuna eta umorea erabiltzeko joera bat”. Izan ere, Morauk liburuan ageri den gai bati heldu dio ‘Egunsentiak alperrentzat’ diskoan: amaren zaintza prozesua. “Pentsatu nuen, orain arte inoiz egin ez dudan arren, polita izan zitekeela kantu eta kontu aritzea, musika eta literatura uztartuz, eta hortxe hasi zen gure arteko elkarlana”, azaldu du Mendigurenek. Emanaldi bakarra egin dute orain arte, eta Mendigurenen esanetan “oso pozik” geratu dira, “bai gu biok, bai hurbildu diren entzule eta antolatzaileak ere”. Hurrengoaren zain geratuko gara beraz.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Errotuluen arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

BB

ERRIKI, Iruñeko Auzolan liburu-dendaren itxierarekin esnatu gara. Urte luzez Iruñeko kale paisaiaren parte izan den denda baten bizitza-bukaerak tristura sortzen du: espazioa oroitzapenen gordailu baita, hala nola lan egiteko eredu baten heriotza. Sareetan liburu-dendak jokatu duen eskola funtzioa eta erreferentzialtasuna goraipatu da, dendak lotura eta istorio asko ekarri baitizkio Iruñerriari.

Denda baten espaziorik esanguratsuena erakusleihoa bilakatu da, dendaren aurpegia. Arreta gutxiago eskaintzen zaie dendaren grafika eta errotulazioari, izen eta izendapenari

Arkitekto baten ikuspegitik berriz, deigarria egiten da Auzolan liburudendaren erakusleiho eta grafikoaren diseinua. Nabarmena da dendaren irudia letren diseinu zaindu batek osatzen duela, dendaren fatxada eta leihoetara zehatz egokiturikoa. Antzinako denda bat ixten denean, berarekin batera joan ohi da garai bateko denden presentzia kalean ulertzeko modu bat. Urte luzez zutik iraundako, ongi eraikitako eta diseinaturiko eraikinak ondare arkitektoniko bilakatzen ditugu, betirako gurekin egon daitezen. Denden diseinuarekin ez dugu modu berean jokatzen –uste dugu barne diseinuak ez duela eraikinen kategoriarik–. Eraikuntzak garai bakoitzaren balio-sistema eta ulerpenak agertzen ditu, izan eraikin edo denda. Baliteke gai honen inguruan hausnarketa bat planteatu behar izatea, ondareak gure identitatearen babesa mantentzearen helburua badu, aktibitate ekonomiko herritarrak ere identitatearen babesari ekarpena egin liezaiokeelako. HERRI PAISAIAREN PARTE Seguru gutako askoren burutik pasa dela gure herriko denda mitikoen argazki bilduma bat egitea, gure herriko pertsona adinduen ahotsetik istorio-grabaketak egitea bezalaxe. Herri paisaiaren parte direlako pertsonak, eta baita ingurune materiala ere. Argazki historikoetan kaleen zoruak, eguneroko bizitzarekin lotura zuten objektuak eta espazioen materialtasuna ikusten ditugunean –fondoko eszenografia arkitektura da–, antropologia ariketa bat egiten ari gara, aldi berean. Pertsonen bizimodu, behar eta interesen inguruko informazioa materian irakurgai dela, alegia.

“Denden erakuslehioak, sarrera-ateak eta errotulazioak kaletik ikusten diren lehen solairuetako eszenografia eratzen dute”

Errotulazioak berebiziko garrantzia du negozio baten identitatea eratzerakoan. Lerroon gainean, oraintsu ateak itxi dituen Iruñeko Auzolan liburu-dendaren erakuslehioa. THINKSTOCK I PATXI CASCANTE

Denden erakusleihoak, sarreraateak eta errotulazioak kaletik ikusten diren lehen solairuetako eszenografia eratzen dute. Errotulazioa dendaren izen grafikoa da. Batzuetan paretara pegaturik, urri paretari elkartzut zintzilik. Izena eta logotipoa –sinbolo grafiko bat– oso garrantzitsuak dira identitate bat eratzeko unean, izan enpresa bat zein herri bat. BALIO IDENTITARIOA Esaterako, euskal identitatearen osaketan euskal tipografia bat egin da, lauburuarekin batera sortutakoa. Euskal tipografiak masa beltz handia du, egurrez egina izateko, ukitu arkaikoa gaineratu nahi izan zaiolako, hala nola mendia duen lurralde baten izaera tipografiaren kontakizuna helarazi. Euskal Herriko Unibertsitateak ere Chillidak egindako logotipoa du, identifikagarritasun maila handikoa, eta duela urte pare bat tipografia propio bat sortu zuen identitate-marka gisa. Bilboko denden tipografia eta grafikoen inguruan Koldo Atxagak ikerketa burutu eta liburu batean jaso zuen (Bilbao tipográfico, 2007), Bilboko paisaia urbanoaren lanketa historikotzat hartu daitekeena. Adibide horiek grafikagintzaren balio identitarioa azpimarratzen dute. Gaur eguneko denden diseinuan errotulazioak hartu duen bidea garaikidetasunaren azkartasun eta efimerotasunaren ondorioa da, letrengan eroria. Denda askoren bizitza laburrak gure garaia azaltzen du, eta materialtasun eta grafikoetan estanpaturik ageri da. Ez da arrunta latoiz edo harriz egindako errotulazioa, eta bai berriz, binilo batean inprimaturiko irudi plano eta plastifikatua. Behin behinekotasunaren materialtasuna da hau. Bada hiru hilabeteko iraupena ere izan ez duen dendarik, eta horrek espazioaren eraikuntzan isla zuzena du, inbertsio txikia, azkar eraiki eta deseraikitzeko aukera diseinuaren funtsa baita –diseinua dagoen kasuetan–. Garai bateko dendetako errotulazioa gai garrantzitsua zen, ezagutzera emateko nola izendatu ez baitzen hala moduzko zeregina. Dendaren fatxada propio bat egiten zen eta bertan grafikoak leku zentrala zuen. Material nobleak erabiltzen ziren, gogorrak, pisutsuak, indartsuak. Iraungitze data luzearekin, dendaren lema gisa. Garaiko teknologia eta tokiko artisautzaren lekuko materialak erabiltzen ziren, oso lan zainduak, arotz, errementari eta harginen lan taldean.

Heroiko hitza bolo-bolo dabilen garai honetan, baliteke garai bateko denden diseinuaren grafikagintzaren defentsa egitea herri-identitatearen ekintza heroiko gertatzea egunen batean.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Udaberriko poesia ufadak Ezra Pound eta Al Bertoren antologiak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak. Luigi Anselmik euskaratu ditu poeta estatubatuarraren poemak, eta Joxemari Sestorainek, berriz, portugaldarrarenak JULENE LARRAÑAGA

M M

UNDU zabaleko poesia euskarara ekartzeko bere ahalegin etengabean, beste bi ale berri gehitu ditu bere uztara Susaren Poesia Kaierak bildumak. Hain zuzen, Ezra Pound estatubatuarraren eta Al Berto portugaldarraren poesia antologiak gehitu dira zerrendara. Kaiera berri hauekin 26 zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiaturiko bilduma. Al Berto, jatorrizko izenez Alberto Raposo Pidwell (Coimbra, 1948 – Lisboa, 1997), XX. mendeko Portugalgo idazlerik erreferentziazkoena da. “Bazterreko etiketa atxiki izan zaio sarri, baina gaur egun Fernando Pessoaren ondorengo poeta portugaldar antologatuenen artean dago”, Poesia Kaieren zuzendari Beñat Sarasolak azaldu duenez. Hala ere, ez da idazle ezaguna euskal letretan, euskaraz ez baitugu bere poemarik izan orain arte. Joxemari Sestorainek euskaratu ditu aurrenekoz haren poemetako batzuk, eta, beraz, antologia hau balio handikoa dugu euskal irakurleek autore honen berri izan dezaten.

O Medo (Trabalho Poético 1974-1986) antologia hartzen da Al Bertoren poesiaren lan gorena; Sestorainen itzulpenaren oinarria, ordea, O ultimo coraçao do sonho (Ametsaren azken bihotza) antologia izan da. “Oso poeta pertsonala eta aberasgarria da, eta ez oso ezaguna. Merezi du deskubritzea”, nabamendu zuen Sestorainek antologiaren aurkezpe-

Al Berto ezizenez egin zen ezagun Alberto Raposo. nean. “Bazterreko jendearen erretratugile fina” izan zen poeta portugaldarra, itzultzailearen esanetan. Ezra Pound (1885-1972) XX. mendeko poesiaren ezinbesteko erreferentzia da, “imaginismoa deitu izan zitzaion mugimendu abangoardistako buru garrantzitsuenetakoa”, Sarasolaren esanetan. Sona handiko idazlea den arren, euskaraz oso gutxi irakurri ahal izan dira bere lanak. Bernardo Atxagaren Etiopia-n ageri dira haren erreferentziak, besteak beste, eta bere olerki batzuk ere euskaratuta daude, Jabier Kaltzakorta edo Eduardo Gil Beraren eskutik, besteak beste. Oraingoan Luigi Anselmi itzultzaileak harrapatu du Pounden unibertso poetikoa, eta euskaraz eman du, haren ibilbidearen lagin bat osatuz. “Ezra Pound XX. mendeko poetarik handienetarikoa izan zen”, uste du

Anselmik. “Ez bakarrik idatzi zituenengatik, baita, nola edo hala, bere aroko zenbait olerkari eta idazlerengan izan zuen zuzeneko edo zeharkako eragin handiagatik ere: T. S. Eliot, D. H. Lawrence, Robert Frost, John Doss Passos, Beat belaunaldikoak eta William Carlos Williams, besteak beste, James Joyce ahaztu gabe. Aipatzekoa da, baita ere, Erdi Aroko poesia –Arbaut Daniel, Guido Cavalcanti, Dante bera– eta, batez ere, Ekialde Urrunekoa –Txinerazkoa, batik bat– Europara hurbiltzeko egin zuen lana”, nabarmendu du Anselmik. FAXISMOAREN ITZALPEAN Idahon jaio bazen ere, 1885ean, artean gaztea zela, Europara joan zan Pound, eta Italian finkatu zen. Bigarren Mundu Gerraren atarian, faxismoaren aldeko idazkiak idazten hasi zen. Faxismoa babestea, horixe izan da,

Idahon jaioa, Europan bizi izan zen Ezra Pound poeta. Anselmiren esanetan, bere figura zikindu zuena, eta, neurri batean, bere literatura ekarpenari itzala egin diona. “Jendea oroitu ohi da batez ere, Italian zegoela, Mussoliniren faxismoaren alde egin zuela. Sobera ordainduko zuen hori hamahiru bat urtez eroetxe batean zarraturik...”. Halere, Anselmiren esanetan, lan handia egin zuen beste idazle kide batzuk laguntzen, adibidez: “Inork gutxik aipatzen du nola egin zuen lan bere idazle-kide eta lagunen alde Ingalaterran bizi zenean, batez ere, hauen karreren hastapenetan, bakarrik eta laguntzarik gabe zeudenean. Bera gabe agian ez genuen Eliot-en The Waste Land (Lur Eremua) ezagutuko guregana heldu den bezala. Berebizikoa izan zen, halaber, James Joyce-ren Ulysses Parisen argitaratzeko eta zabaltzeko egin zuen ahalegin arrakastatsua, liburu hori Ingalaterran

eta Estatu Batuetan debekatu zuten garaian”. Kartzelan eta ospitale psikiatriko batean preso egon ostean, Italian hil zen Pound, 1972an. Idazleak bere bizitzan egindako literatur-lan ugariaren lagin bat baino ez da Anselmik itzulitakoa “idazlearen garai eta estilo guztietatik zerbait ekarri nahiko lukeena”. Pounden sorkuntza aldia luzea izan zenez –mendearen hastapenetik 1970eko hamarkadara arte– eta idatzitako obra motak oso ezberdinak –poema laburrak, itzulpenak, kantu luze eta landuak–, zailtasunak izan ditu Anselmik aukeraketa egiterakoan. “Dena den, zailtasunik handiena, itzulpen guztietan bezala –eta batez ere poesia itzulpen guztietan bezala–, itzulpena dela nabaritzen ez den testu poetiko bat birsortzea izan da, xede hizkuntzan sorburukoa balitz bezala irakurriko litzatekeena”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

AndoniElexpe Canela Bego

Sitio,Tutera, año 1969 Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.andonicanela.com

Datorren Datorren astean... astean... Unai Jon Goikouria Endemaño


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.