Ortzadar 040519

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko maiatzaren 4a. 593. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

JOSE LUIS OTAMENDI “Bizi dugun garaiak eskatzen duen poesia moldez” osatu du ‘Disoluzio agiriak’ bere azken olerki liburua -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

IRISARRI

Azalberritu, aurrera segitzeko Iazko jaialdi nomadaren ostean, eraberritua dator EHZ Festibala. Talde eragile berria martxan da eta Irisarrira lekualdatu dute jaialdia. Ekainaren 28tik 30era ospatuko da 24. edizioa UXUE GUTIERREZ

E E

USKAL Herriko gazteak mobilizatzeko tresna gisa jaio zen Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Festibala 1996. urtean, gazteek gazteentzat antolaturiko espazio gisa. Ibilbide gorabeheratsua izan du festibalak jaiotzatik; belaunaldi aldaketa ugari eta zenbait oztopo gainditu behar izan ditu. Urtero antolatu dute jaialdia Ipar Euskal Herrian, azken bi edizioetan desagertzear izan badira ere. Iaz, eguraldia eta arazo ekonomikoak zirela medio, jaialdi ibiltaria antolatu behar izan zuten eta ondoren sumatu zuten azalberritzeko beharra. Orain, zenbait hausnarketen ondotik, eraberritua dator EHZ Festibala. Talde eragilea goitik behera berriztatu eta kokalekua ere aldatu dute. Azken urteetan Lekornen egonkortua zegoen jaialdia eta edizio berrian barnealdeko herri batera lekualdatzeko apustua egin dute. “Talde berri batek hartu du antolakuntza eta aldaketa hori markatu nahi izan dugu; hasiera berri bat, herri berri batean

eta talde berri batekin”, azaldu du Irati Fernandez EHZko antolakuntza talde berriko kideak. Hortaz, Irisarrin (Lapurdi) lur hartuko du 24. edizioak, ekainaren 28, 29 eta 30ean. Bidean aurrera egiteko aldaketak ezinbestekoak direla iritzita, halabeharrez eraldatu behar izan dute jaialdia, erraietatik hasita. “Aldaketa nagusia belaunaldi aldaketa da, gazte talde berri batek hartu du bere gain EHZren antolakuntza”, dio Fernandezek. 23 urteko gazteak aurrenekoz biziko du festibala bihotzetik, talde eragilea osatzen duten gainerako kideen eran. Transmisioa beharrezkoa dela ziurtatu du Fernandezek; horregatik, festibala aurrera ateratzeko aurreko belaunaldien “etengabeko laguntza” jasotzen ari direla jakinarazi du. Iazko irailean egin zuten “hil ala biziko” biltzarra Itsasuko Goxoki gaztetxean (Lapurdi), ordura arte antolakuntzako kide zirenen errelebo beharra zela eta. Hiruzpalau gaztek agertu zuten lekukoa hartzeko nahia

eta proiektu bat garatzeari ekin zioten. Epea martxorako jarrita zuten arren, urtarrilean aurkeztu zuten proiektua, iragandako EHZ Festibalaren eta muinean dagoen elkartearen oinarriak bere eginez. Ekainean jaialdia ospatzeko asmoa zutela eta, apirilaren hasieran Hazparneko Ttattola gaztetxean (Lapurdi) egin zuten biltzar nagusian hasi ziren jaialdiaren zehaztapenak aurkezten. OINARRIAK MANTENDU EHZk aurpegi berriak aurkeztu dituen arren, jaiotzako filosofiari eusteko konpromisoa berretsi dute antolatzaileek. Muinean, jaialdiaren ardatzak berberak izango direla dio Fernandezek. “Euskal kultura bultzatu, hizkuntza bultzatu, auzolanaren balioa erakutsi, elkarrekin lan eginez gazteak zertarako gai garen erakutsi, Ipar Euskal Herrian festibal bat antolatzea, elkar ezagutzea, gazteak batzea… helburu asko ditu eta horiek denak mantendu ditugu”. Egitarauari dagokionez, hiru atal ezberdindu dituzte: kontzertuak, emanaldiak eta tailerrak. Azken hori da aurreko edizioekiko berrita-

DATUAK

EHZ Zer: EHZ Festibala. Noiz: Ekainaren 28, 29 eta 30ean. Non: Irisarri (Nafarroa Behera). Kontzertuak: Iseo & Dodosound, Koban, Gari & Maldanbera, Montauk, Broken Brothers Brass Band, etab. Sarrerak eta informazio osoa: www.ehz.eus

suna, eta horretan egin nahi dute indar berezia. “Garrantzi handia eman nahi diegu tailerrei, ze lehen ere bazen eztabaida gune bat festibalean, baina aurten tailerrak partehartzaileago egin nahi ditugu”, kontatu du Fernandezek. Gaurkotasuneko bost gai jorratuko dituzte tailerretan: feminismoa, ekologismoa, migrazioa, G7ko biltzarra eta jai eredua izango dituzte hizpide,

Kontzertuek musikazale ugari erakarri ohi dute EHZ Festibalera. Argazkian, Lekorneko kontzertu jendetsu bat. EHZ

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Javier Colmenero Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

batik bat. Ko n t z e r tuei dagokienez, gehienak euskal taldeak izango direla jakinarazi dute eta euskal musikaren aniztasuna ikusarazi nahi dutela. Oraingoz, bost talde iragarri dituzte: Iseo & Dodosound, Koban, Gari & Maldanbera, Montauk eta Broken Brothers Brass Band izango dira oholtzan. LAGUNTZAILEEN BEHARRA 15 gaztek osatzen dute jaialdiaren talde eragilea, eta 50 bat daude lan taldeetan sakabanatuta; horrekin, ordea, ez da nahikoa jaialdia aurrera ateratzeko. Inongo hedabide pribaturen zein publizitaterik gabeko egitasmoa den heinean, ariketa kolektibo gisa ulertzen dute festibala antolatzaileek, norbanako bakoitzaren ekarpenak batuz osotzen den emaitza. Horregatik, laguntzaileen papera azpimarratu du Fernandezek: “EHZ bere laguntzaile guztien multzoa da”. Laguntzaile deritzote jaialdiaren antolakuntzan txandaren bat eginez parte hartuko duten gazteei, festibala barru-barrutik ezagutuz. “Galtzagorriak hartu ditugu irudi bezala. Galtzagorri txikiek gauetan lan egiten dute sarri eta horrela eraikitzen dituzte gauza miresgarriak. Elkarrekin lan eginez lortuko dugu guk ere”. Hala, galtzagorrien lekuan jarri nahi dituzte Euskal Herriko gazteak, jaialdia aurrera doala bermatzeko. Auzolana oinarri, 500 laguntzailera iristeko erronka jarri dute aurten. Laguntzaile gisa jarduten duten gazteek sarrera doan eskuratuko dute. Bestalde, jaialdirako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude ehz.eus webgunean, 45 eurotan. Antolatzaileek jakinarazi dute prezioak gora egingo duela datak gerturatu ahala. Datozen asteetan kontzertu eta ikuskizun gehiagoren berri emango dute.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Euskal literaturaren turistifikazioaz

Fikzioa 1. Basa

EE

SPERO izatekoa zen: gure herriaren desindustrializazio mantso baina jarraituak, Euskal Gatazkaren alderdi disruptiboenen amaierak, eta hizkuntza ofizial guztietako albistegietan Arantza Tapiari eta euskal kostaldearen eta barrualdearen arrakasta turistikoari eskainitako gero eta tarte luzeagoek eragina izan behar zuten gure letren garapenean. Eta, “Erasmus literaturaren” aroan gure idatziak turismo literarioa egitera atzerrira irten ziren modu berean, unea heldu da gure lurraldea –hitzezko– armen bitartez berrartzeko, eta euskal literatura, azkenik, Airbnbren orbitan jartzeko. Egia da ez dela bereziki zaila, orain arte gure herriaz idazleok egin dugun erretratu hits eta tragikoa kontuan hartuta, batez ere “gauzari” buruz ari ginelarik. Baina hemendik aurrera, badakizue, utikan goibeltasuna! Har dezagun, esaterako, Uxue Alberdiren Jenisjoplin eleberria (Susa, 2017), zeinak, egia esan, bere abiatze indartsu bezain ilunarekin bestela bezala hasten baita –heroinaz beteriko berunezko urteen gogora ekartze eta guzti–. Baina, zorionez, amaiera aldera inolako

Miren Amuriza. Elkar.

aitzakiarik gabe erredimitzen da, Getariako portuan zeharreko bisita gidatu baten bitartez –krustazeoen haztegiei egindako kuku alegoriko eta guzti–, eta, batik bat, kaialdeko otordu erromantiko-paisajistikoarekin, Urola Kostako mankomunitatearen turismo sailaren diptiko informatibo guztietan agertzeko modukoa. Urrats bat harago egiten du Joxean Agirreren Goldsmithen ikaslea nobelak (Elkar, 2017). Bertan, amaiera aldeko ataletako batean, narratzaileak bere literatura kurtso birtualeko irakasle eta ikaskide atzerritarrak Euskal Herrian zeharreko tour batera gonbidatzen ditu, zeinetan ez baita ezertxo ere falta: Ibaizabalen gorako Bilboboats bitartezko bisita, noren eta Joseba Zulaikaren gidaritzapean; Arantzazura irteera nahitaezkoa –Pello Zabalarenarekin, zer esanik ez–; Mugaritz jatetxean sekulako bazkaria, Adurizen beraren iruzkin erudituekin, eta errematatzeko, sagardotegira doaz dieta tradizionalago batez gozatzera, Xabi Payaren bertso eleanitzek lagunduta… Aitor dut, pasartea irakurtzean, eta egilearen obra ezagututa, une batetik bestera ironiaren eraso zoritxarrekoa noiz iritsiko zain egon nin-

tzela, beldurrez. Baina azkenean ez zen inondik ere agertu, ziria, eta Agirreren prosa turistikoaz gozatu ahal izan nuen trabarik batere gabe.

Unea heldu da gure lurraldea -hitzezko- armen bitartez berrartzeko, eta euskal literatura, azkenik, Airbnb-ren orbitan jartzeko

Baina euskal prosa turistikoaren gailurra, orain arte, Kirmen Uriberen Abangoardia maite duen antzinako herria. Euskadi Basque Country liburuxka izango litzateke (Eusko Jaurlaritza, 2018), gure geografia eta txokoei –fisiko zein kontzeptualei–, iragan urrun eta hurbilari, bertuteei eta –askoz ere gutxiago– bizioei egindako erakunde-enkarguzko errepaso eder bezain kilikagarria, aurreko liburuetan metatutako zentzu bereko ahalegin txalogarrien epitomea. Egia da iritzi maltzurrek, Angel Errorenak bezala, galdatzen zutela, lan horren izenburuaren aurrean, ea ez ote garen gehiago “antzinakotasunaz maitemindurik dagoen herri modernoa, modernoegia agian” (Berria, 2018IV-29). Baina ezin ados egon fede txarreko iruzkin horrekin: euskal gatazka –labur– islatzeko orduan, abilki, ETAren edozein aipamen saihestea lortzen duen lan batek, euskal literatura turistikoaren txapelduna izatea merezi du, inolako zalantzarik gabe.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

LITERATURA

‘Asteburu zuri bat’

‘Film zaharren kluba’

Garbiñe Ubeda. Farmazioa Beltza. 80 orr. 10 euro.

Alberto Ladron Arana. Elkar. 328 orr. 23 euro.

Bi liburu bakarrean

Suspentsez jositako trama

Farmazia Beltza argitaletxe berriak kalean ditu bere lehen aleak: Garbiñe Ubedaren ‘Asteburu zuri bat’, David Zapirainen ‘Usainak’ eta Koldo Almandozen ‘Argazki azpitituluak’. Lehen biek liburu bakarra osatzen dute ordea: alde batetik begiratu eta Garbiñe Ubedaren narrazioa topatuko du irakurleak; beste aldetik begiratu eta beste bat da azala, David Zapirainen testu laburrekin osatutakoa. Edo alderantziz, nola begiratzen den. Tirada txikiak egin dituzte, baina hainbat lekutan salgai daude liburuak: Donostian, adibidez, Tobacco Days eta Hontza liburu-dendetan.

Leire Asiainek, Foruzaingotik eszedentzian dagoela, ikerketa xume bat egitea onartzen du, bere ahizparen eskariz: adulterio baten frogak eskuratu behar ditu. Konplikaziorik gabeko lana dirudi, eta erraz asko lortuko du kasua argitzea. Hala ere, Asiain ez dago gustura, susmoa du itxurazko infidelitate horren atzean beste zerbait egon daitekeela, dena errazegi konpondu delakoan. Ezin asmatu, ordea, zer den oker dagoena. Bat-batean, gauzak nahaspilatzen hasiko dira. Asiain inspektorearen kasu berri bat dakar Alberto Ladron de Arana misteriozko eleberrien maisuak.

2. Rosa itzuli da Pako Aristi. Erein.

3. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

4. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

5. Kabitu ezina Aintzane Usandizaga. Elkar.

6. Denok gara Google Xabier Etxaniz Rojo. Erein.

Ez Fikzioa 1. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

2. Lerro etena Angel Erro. Elkar.

3. Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti Rosa Luxemburg. Katakrak.

4. Nuarbe, 29 urteko soka L. Azkune. Nuarbe Sokatira Elkartea.

5. Amaren etxea Jokin Urain. Astero. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

JOSE LUIS OTAMENDI IDAZLEA

“Gure garaiak eskatzen dituen hitzak jarri nahi izan ditut” Gorputza abiapuntu hartuta, barne eta kanpo aldaketen berri poetikoa eman nahi izan du Jose Luis Otamendi idazleak, ‘Disoluzio agiriak’ poema liburuan jaso dituen 39 olerkietan ETXAHUN GONZALEZ

D D

ISOLUZIO agiriak da Jose Luis Otamendiren (Azpeitia, 1959) azken poesia proposamena. Kapital publikoa (Susa, 2014) poema bilduma argitaratu zuenetik hona, bere baitan nahiz kanpoan sumatu dituen aldaketen berri poetikoa emateko asmoz dator oraingoan idazlea. Eginkizun honek zenbait ñabarduratan “beste era batera idazten saiatzeko ahalegina” eskatu diola aitortu du Otamendik, eta hala somatu du Susa argitaletxeko Leire Lopez editoreak ere. Hain justu, irakurleak lan berrian “betiko Otamendi eta, aldi berean, Otamendi desberdin bat” aurkituko dituela dio Lopezek. Disoluzio agirien berri eman digu Otamendik. Zer dakarte agiri hauek? Zahartzen ari den 60 urteren bueltako euskaldun baten poesia proposamena dakarte disoluzio agiriek. Nire gorputza dute abiapuntu, bizi ditudan gauza guztien egoitza eta gertaleku bezala, gorputza baitut nire segurantzarik gertukoena. Gogoak mugiarazten du nire gorputza eta hala luzatzen da jendartean. Gorputzak, baina, dena somatzen du, iragazkorrak gara eta mundua barrura sartzen zaigu. Hala, garai likido hauetan identitateak gizartean har ditzakeen ezaugarri ezberdinei, inguratzen nauen giro sozialari eta ekonomikoari ere erreparatu diet. Poesia molde berri batean, akaso. Hasieratik aitortzen dut ez dakidala oso ondo zeintzuk diren egun behar ditudan edo ditugun hitzak. Azken batean, egin edo osatu nahi eta osatu ezin bat, hitz egokien bila burutzen den borroka da jardun poetikoa. Esango nuke poema hauetan badagoela bizi dugun garaiko poesia molde bat sortzeko ahalegina, gure garaiak eskatzen dituen hitzak, edo hitzetako batzuk behintzat, beltzean jartzeko nahia.

Nitasunak pisu handia du obran. Ni-ak garrantzi handia izan du beti nire lanetan, baina ahalegin hori agerikoagoa da obra honetan. Bizi izan ditudan bizipenetatik aritu naiz, lehen pertsonan ia beti, baina libre jarduten ahalegindu naiz aldi berean. Jendaurrean, plazara hitz egitera etorri naiz, baina modu intimo batean. Irakurleari belarri ertzera edo bihotz zokora iritsi nahian, neure muinetik eman dut emateko dudan hori. Hala ere, ezin diot inguratzen gaituenari entzungor egin. Gertuko errealitateak kutsatua nago ni ere, eta hain justu horrek elikatzen du olerkariaren betiko borroka: barruaren eta inguruaren arteko inkoherentziak eta kontraesanak. Hitz doiaren bilaketan eman dut nire ekinaren parte handi bat. Erantzunik aurkitu al duzu? Erantzunak baino, beti bezala, galderak aurkitu dut, segurantza gutxiko ondorioak. Baina

Jendaurrean, plazara hitz egitera etorri naiz, baina era intimoan, irakurleari belarri ertzera edo bihotz zokora iritsi nahian” “Bakardadearen glaziarretan izoztuta eduki nahi gaituen jendarte honetan, partikularraren ahotsa aldarrikatzen du poesiak”

bada hori jardun poetikoaren funtsa, partikularraren ahotsa aldarrikatzea mundu nahasi honetan, disoluzioa nagusi den garai honetan. Ahots bat bilatzea eta, aldi berean, espazio eta denbora komunak eraikitzea. Emanak zaizkigun hizkuntza eta pertsonak eraikitze sozial bezala ulertzen ditut nik eta hortik jo dut. Zazpi ataletan egituratu duzu liburua. Bai. Atalek garrantzia handia dute. Jendarte zatikatuan bizi gara, eta halakoak gara pertsonak ere. Kreazioaren zazpi eguneko kontakizun judu-kristauak erraztu egin dit liburua zazpi kapitulutan banatzea. Argiaren eta ilunaren sorreran adituak gara, baita pertsonen presentziaren eta ausentziaren inguruan ere, maisu bihurtzeko bidean gaude horretan. Jainkoaren eta diruaren ideiek, eta horien kontra-karrerek, maiz hartu naute gauza guztien bakarreko autoretza kolokan jartzeko, alde batetik; eta pertsona eta jendartearen eraikitzea prozesu sozial giza azaltzeko, bestetik. Lur neurrira ekarrita, pertsona garen aldetik, gure indar ahulekin norberaren bizitza guk geuk eraikitzeko beharraren defentsa egin dut. Poesiak bilatzen du hori ere, pertsonak banaka hartuta zein kolektiboan, toki duin bat dutela aldarrikatzea. Toki hori bilatzea gutako bakoitzari dagokio. Denon ardura da, bai, baina lehendabizi norberak bilatu behar du. Besteak beste, zaintzaz egin duzu gogoeta. Feminismotik hartutako ideia batzuek ere hobeto lagundu didate errealitatea ulertzen eta nire hitzak bilatzen. Etxekoen zaintzaz arduratzea suertatu zait azken urteetan eta pertsona kuttunen gorputzen eta gogoaren disoluzioaren lekuko izan


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

AZPEITIA

Poesia obra oparoa

G

aur egungo euskal poeta interesgarrienetakoa dugu Jose Luis Otamendi. Liburu sorta ederra du argitaratuta. 1980ean kaleratu zuen bere lehen poema liburua, ‘Egunsenti biluzia’, eta ordutik beste dozena erdi poema liburu plazaratu ditu, baita ipuin liburu gogoangarri bat –‘Euri kontuak’– ere. Orain arteko azkenekoak, ‘Lur bat zure minari’, ‘Erlojuen mekanika’ eta ‘Kapital Publikoa’ aski laudatuak izan ziren.

naiz. Ezin argiago mintzatu zait gorputzek ezinbestean bizi behar duten gainbehera: aurpegi eta gorputz maite horietan idatzita ikusi dut gure etorkizuna. Paradisuaren erradiografia bat ere ekarri duzu poemetara. Lehen munduko gizartean bizi garenok, lehen mundua bera leku gotortu eta seguru bezala bizi dugu. Ordena horri leial garenoi, sari bezala paradisua ematen zaigu. Bada, Jainkoak eta diruak emandako paradisu honek bide bazterrean utzi ditu gero eta pertsona, herri eta bizimolde gehiago. Uste dut paradisu elurtu baten jabe egin gaituztela, eta berotze globala tarteko, iglu bat bezala, urtze globalak estalkirik gabe utziko gaituela guztiok. Alegia, urtzen ari dira harreman molde eta humanitario duinetarako hainbat kondizio eta aukera. Galdera plazaratu nahi izan dut, emana zaigun paradisu hau ez oten den bakardadearen infernu txiki edo handi bat. Eta horren aurrean, poesiak badu asmo sendagarririk. Bakardadearen glaziarretan izoztuta eduki nahi gaituen jendarte honetan, partikularraren ahotsaren aldarria egiten du poesiak, nor bere kapsulatik ateratzeko espazio eta denbora komunak eraikiz. Bizitzarako lagungarri organikoa bezala ulertzen dut nik poesia. Desegin, berriz ere egiteko? Disoluzioa bada desegitea, baina ez ezinbestean desagertzeko. Disoluzioa bada aukera berriak irekitzen dituen zerbait. Disoluzioa izan daiteke forma edo sistema baten endekatzea, baina baita haren biziberritzea eta beste modu batean ekiteko aukera ere. Disoluzio agiri hauek ez dute inor etsiaren desioaz limurtu nahi, ez dute poesiaren errendiziorik bilatzen. Aldarri sukoirik ez dago liburuan, baina kapitalaren garaitzari eta bakardadearen aintzatespen globalari kanturik ere ez. Nola joan da idazketa prozesua? Nire bizitzaren prozesua oinarri, gogoetetan, pentsamenduetan, albisteetan, lagunartean, etxeko kontu txikietan, presoei egindako bisitetan, bidaietan edota lan bileretan aurkitu dut abiapuntua. Hortik hasi eta iragazi. Testu asko pilatu nituen hasieran, liburu izateko asmorik gabe. Neure lan egiteko era da. Bizieran lagungarri zait testuak idaztea, barruak agintzen dizkidan bulkadei erantzuteko. Euren arteko loturarekin topo egiten dudanean hasten naiz egikera zehatzago baten bila eta euren artean elkartzen. Idatzitako asko ez dira jendartera iritsi, baina testu guztiek bete dute eginkizun garrantzitsua liburuaren osaketan. Plazerrerako bidean idatzitako denak balio dit niri.

Jose Luis Otamendi idazlea, bere lan berriena aurrean duela. JAVIER COLMENERO

Zer asmo duzu aurrerantzean? Errezitatzeko baino, irakurtzekoa egin nahi nuen liburu hau. Argitaratu ondoren, ordea, testu kopuru dezente bat jende aurrean irakurtzeko egoki xamarrak direla pentsatzen dut. Zenbaitetan irakurleari askotxo eskatu ote diodan kezkatzen nau. Pilaketa eta egikera trinko xamarrak sartu ditut, nahita gehienetan. Ez dakit gehiegi eskatu eta gutxi eman ote dudan zenbait poematan. Hala ere, liburuak horrela izan behar zuela pentsatu nuen. Irakurleekin aburu hauek komentatzeko parada ere izango dira errezitatzeko saio horiek.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

AA

RKITEKTOAREN lanbidean ez dago txapelketarik, ez baita kirol bat. Baina literaturan edo zineman gertatzen den bezala –edo arte esparruan, oro har– arkitekturan ere lan “hoberenak” saritu egiten dira. Eta sariketa orotan gertatzen den moduan, lan hauen maila gorena zertan den definitzeko balidazio sistema eta irizpide batzuk daude. Akaso beste arte diziplinetan gertatzen ez den bezala, arkitektura sarien izaera publikoa ez da batere entzutetsua, nahiz eta saritutako eraikinak denontzat ikusgai egon eta horietariko asko biztanleria zabal batek erabili. Ikusgaitasun ez honek arkitektura eta publiko orokorraren artean dagoen urruntasuna agerian uzten du.

Euskal Herriko arkitektura sariak 2019 Euskal Herriko Arkitekto Elkargo Ofizialak aurtengo eraikin eta egile sarituen berri eman zuen martxoan, Euskal Herrian eta euskal arkitektoek burututako ezhoiko lanei merezimendua aitortuz. Abagune bikaina arkitekto-lanbidearen egoeraren diagnosi bat egiteko

Sari horietara nork bere burua aurkezten du, hortaz, posible da aurkeztu gabeko eraikin hoberik egotea, nork jakin. Eraikina aurkezteko 75€ko (+BEZ) tasa ordaindu behar da, eta bigarren lan bat aurkezteko, 50€koa (+BEZ). Modalitate ezberdinak daude: eraikin berriak, zaharberritzeak, barne-diseinua, hirigintza, kultura eta zabalpen arkitektonikoa. Sarien helburua euskal arkitekturaren onarpen eta hedapena egitea da, maila ona hiru urtero neurtzeko tresna edo dira. Saria ohore handia da irabazlearentzat; baliteke oraindik ere arkitekto diziplinaren barne ateetara begira gehixeago izatea kanpora baino, baina hala ere esfortzua egiten da horma horiek puskatzeko. Saridunek etorkizuneko lanetarako kalitate-zigilua eskuratzen dute eta seguru asko eragina izango du haien lan-ibilbidean.

Arkitektura lanei begira ere bada zer esanik. 2019ko sarietan merezimendua jasotako eraikinen balorazioan lekuari egiten zaion keinua nabarmentzen du epaimahaiak eta, zehazki, testuinguruan “integraturik” gelditzea. Gai klasiko bat da hau arkitekturako literaturan, arkitekturaren funtsa baita esku-hartzearen kokapena aldatzea eta, beraz, lekuari egiten zaion irakurketa ondorengo pausoetan erabakigarria da. Lanketa hau ez da inguruan dagoenarekiko mimetismo operazio bat, eta horregatik diziplinatik kanpo arroztasunez ulertzen da jokaldia. Bide berdinetik, hegaldurarik gabeko estalki asko saritu dira aurten –sari zerrenda gehienetako joerari jarraituz–, euri uren kanalizaziorako beste eraikuntza soluzio bat proposatuz, hegalduraren tradiziotik ezberdina. Bioklimatika eta teknika “berdeen” aplikazioa beste joera garaikide bat bada ere, eraikin bakarra aukeratu dute, ezaugarri horiek goraipatuz. Horrek ez du esan nahi energiaren aurrezpena bigarren maila batean dagoenik; kontrara, energia aurrezpen gaiak barneraturik daudela eta aipagarriak ez izateraino iritsi direla esan genezake. Hormigoiaren erabilera interesgarria egin izana bi lanetan azpimarratu da, hala nola erabilera-programaren ulerkera malgua.

Epaimahaia Euskal Herriko Arkitekto Elkargo Ofizialeko karguek osatzen dute –arkitektoak direnak eta arkitekto elkargokideen botoen bidez aukeratuak izan direnak–, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako ordezkaritzetakoak, Gobernu-Batzordeak erabakitako bi arkitektorekin batera –Euskal Herritik kanpokoak–. 10 epaimahaikide dira (7 emakume eta 3 gizon), epaimahaiaren zuzendaria emakumezkoa izanik (Arkitekto Elkargoaren Dekano den Matxalen Arkakuso). 23 ERAIKIN SARITU Aurten 23 eraikin izan dira sarituak (irabazleak eta finalistak zenbaturik), eta haietatik gehienak taldean burutuak izan dira; 56 arkitektok, guztira. Epaimahaia-

ren epaitza-zerrendan emakumeen izenak 7 baino ez dira. 23 eraikin lan horien gehiengoa bikote arkitektoek burutu dituzte, tandem maskulinoa nagusitzen delarik. Bestalde, artelana modu indibidualean sinatzen dutenen kopurua asko jaitsi da azken urteetan. Arkitektura lan-talde baten emaitza bada ere, egiletza zuzendari papera zuenaren izenean azaltzen zen. Aurten 4 besterik ez dira ageri. Beraz, datuok lanbidearen mapa bat marrazten dute, argi eta garbi: kolektiboan lan egiteko joera eta arkitektura lanbidearen izaera maskulinoa nagusitzen dira, oraindik ere.

Aurten, 23 eraikin saritu dira Euskal Herriko Arkitektura Sarietan. Lerroon gaineko irudietan, lehiaketara aurkeztu diren lanetako batzuk.

ERDAL IZAERA Arkitekturaren argitarapen eta kulturaren alorrean, sari hauetan gabezia orokor bat dago, oraindik ere: euskara eta euskal herritartasunaren hutsuneak arkitekturaren zabalkundean. Lanbidearen erdal izaera agerian geratu da beste behin. Gainera, garaikideak diren beste gai batzuk –arkitekturan biztanlegoa partaide egiteko prozesuak, material lokalen erabilera aurreratua, operazio arkitektoniko ekologikoak edo aurrekontu murritzarekin erdietsitako lana izatea– ez dira sarien merezimenduetan goraipatu. Elementu hauen hutsunearen arrazoia izan daiteke egin diren tankera horretako hurbilketak zirkuituetatik kanpo daudela orain, porrotaren ondorioz. Ez dezagun ahantzi sari-sistemaren “irabazlearen logikak” agintzen duela eta, beraz, errealitate-maparen irudikapen partziala izango da beti.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

Euskaraz irakurri, gozatu eta oparitu Maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainaren 13. edizioa. Jendea euskarazko liburuak irakurtzera animatzeaz gain, liburuak elkarri oparitzea edo trukatzea ere proposatzen du egitasmoak LEIRE MENDILUZE

JJ

OAN berri zaigu Liburuaren Nazioarteko Eguna, mundu mailan ospatzen den gertakaria. Hainbat izaten dira egun berezi hori ospatzeko egiten diren ospakizunak mundu osoan zehar. Euskal Herrian ere badira liburuaren egunari loturiko ekimenak. Baina, liburuari baino gehiago, euskarazko irakurketa sustatzeko azken urteetan udaberri sasoian egiten den bestelako ekimen bat bihurtu da erreferente gurean: Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina, hain zuzen. Euskaltzaleen Topaguneak beste urte batez martxan jarri du egitasmoa, hamahirugarren urtez segidan. Irakurketa sustatzea eta euskarazko literatura ezagutaraztea dira ekimenaren helburu nagusiak. Aldi berean, liburutegien erabilera bultzatu, euskarazko literatura ezagutarazi, euskal liburugintza indartu eta herritarrek kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea ere erdietsi nahi dute, Euskaltzaleen Topagunetik azaldu dutenez. Horretarako, besteak bes-

te, parte hartzea saritzen du egitasmoak, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz. HIRU URRATS Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira ekimenean parte hartzeko. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun beronen inguruan. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Liburu bakoitzeko txeke bat lortu ahal izango da. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati edo norbere buruari. Liburutegian jasotako erosketatxekeak euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko auke-

ra emango digu. Horrez gain, kanpainaren amairean, liburutegi bakoitzean 30 euroko balioa duen beste txeke baten zozketa ere egingo dute, irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteen moduan, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du. Erosketatxekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da. Aurten, ondorengo herrietan gauzatuko da Irakurri, Gozatu eta Oparitu: Agurain, Asparrena, Dulantzi, Barrundia, Zigoitia eta Gasteiz (Araba); Ondarroa, Ermua, Atxondo, Mañaria, Lekeitio, Zamudio, Igorre eta Getxo (Bizkaia); Soraluze, Ordizia, Legazpi, Lazkao, Zaldibia eta Beasain (Gipuzkoa); Ultzamaldea, Lizarra, Sakana, Berriozar, Antsoain, Aranguren, Zizur nagusia, Malerreka, Iruñea, Noain, GaresPuente La Reina, Esteribar, Leitzaldea eta Barañain (Nafarroa). Era berean, egitasmoak honako argitaletxeen laguntza izan du: Alberdania, Erein, Elkar, Ibaizabal, Pamiela

‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainaren irudia. E.. TOPAGUNEA eta Txalaparta. Azkenik, aipatu behar da Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatura jarduerak ere antolatu direla herriz herri, hala nola solasaldiak idazleekin, liburu azokak, irakurketa musikatuak eta abar. ERAGIN POSITIBOA Euskaltzaleen Topagunetik azaldu dutenez, ekimena gauzatu den aurreko edizioetan frogatu da kanpainak eragin positiboa izaten duela herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburuen mailegu kopuruan. Izan ere, egitasmoaren helburuetako bat horixe da: euskaldunak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Era berean, ekimenak liburuen

salmentan izaten duen eragina ere kontuan hartzekoa dela diote elkarteko kideek. Egitasmoa tokian tokiko euskaltzaleen elkarteen, Udalen, liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker burutzen da, eta herrietako eragileen arteko harremanetarako tresna izan nahi du. Antolatzaileek diote pozik daudela ekimenak hamahiru urtez eman duenarekin eta, hain zuzen, horregatik, Irakurri Gozatu eta Oparitu-ri bultzada berri bat eman nahi dio Euskaltzaleen Topagunek, “irakurleen egungo joera eta beharrak bere egin ditzan eta aurrerantzean ere herritarrak euskaraz irakurtzera tentatzeko”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Ortzadar Lehen Lehiaketa Grafikoa 2019

“Euskera berri bizi” Egileak: Paula Martin, Paula Martinez eta Javier Vaz


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.