Ortzadar 030318

Page 1

ortzadar deia.com/ortzadar

larunbata, 2018ko martxoaren 3a. 536. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ALBERTO IRAZU Rock musikaren eta bertsoaren arteko harremana aztertu du ‘Rocka puntua!’ liburuan -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DONOSTIA

Gai sentitzearen plazera Eraul proiektuaren arima den Asier Beramendik musika egiten du, baina musikak ere egin du bera, garai zailenetan iparra topatzen lagundu baitio. Taldean sortutako ‘Iraultza’ diskoan islatu ditu bidaia horretako zidorrak OLATZ PRAT

A A

ITONAREN jaioterria du Asier Beramendik (Donostia, 1991) Eraul herri nafarra. Berak ezagutu zuenean, txikitan, herri abandonatu bat zen. Inork, ezerk bizi ez zuen herri bat. Behin izan zenaren lekuko, mende erdi inguruko arte ikusgarri bat dago herri ondoko bidexka batean, gerora, musikariak bere sustraietara eta bere barrenera egindako bidaiaren, Eraul proiektuaren irudi eta sinbolo bilakatu zena.

nabaritu nuen ahal nituela kantuak egin, gustatu egiten zitzaidala eta disfrutatu egiten nuela. Horretaz ohartzeak gauza asko eman zidan, autoestimua, esaterako; eta, gainera, munduan toki batean kokatzen lagundu ninduen, kantuak egiten dituen tipo bat” bihurtu nintzen. Plazer hutsa izan zen. Hor hasi nintzen sentitzen kantuak niretzat bazirela ihesbide bat edo leku seguru bat”.

Suedian zegoela maketa bat grabaEraul sortu zenean lurralde abando- tu zuen han egindako lagun banatu bat zen Beramendi bera ere, tzuekin eta Kutxa Kultur jaialdirako bere bizitzari zentzua emateko zer deialdia irabazi zuen. Harekin eraitsi eta zer eraiki behar zuen ez zetozkion zuzenekoak emateko talzekien gazte bat. Galdera horien dea osatu zuen Julen Idigoras bateerantzunak bilariari deituta eta hark tzeko esperantzan, inguruko musikariak ekarrita: Garazi Suediara joan zen Erasmus bekaEsnaola (pianoa, hammonda eta rekin, eta han gertatu zen dena: koruak), Borja “Momentu batean Anton (gitarra bilatzen nenbilen Gogoa daukat musielektrikoa eta biolijarduera kons- kalki neure buruana), Maria Bustos truktiboak egitea, rekin bakeak egin eta (txeloa) eta Julen bizitza aprobetxaarandiaran abesten dudanarekin B(baxua). tu, esperientziak Joan den bizi eta bizitza indartsu sentitzeko” urrian Iraultza plapertsonalean alda- ASIER BERAMENDI zaratu zuten, Haritz keta bat ematea, eta Musikaria Harreguyren Higain sormenean bilatu estudioan seikotean nuen horretarako grabatua eta hainbat bidea; kantak, kolaboraziorekin letrak eta poesiak sortzen hasi nin- jantzia. 2016an argia ikusi zuten hiru tzen eta oso terapeutikoa izan zen abestirekin batera, 2012tik hona niretzat, gai nintzela ikusi nuelako”. konposatzen eta etengabe lantzen joan den zortzi abesti ere gehitu ditu Etxean musika txiki-txikitatik en- diskoan, euskara eta ingelesa nahastzun izan du eta musikako ikaske- ten dituen folk amerikar estiloko tak ere egin zituen urte batzuez disko intimo eta indartsua osatuz. musika eskolan, baina inoiz ez zuen musika modu serioan landu izan. AHOTS SOILA BAINO GEHIAGO Unibertsitate garai hartan hasi zen Itzulpengintza ikasketak izanik, etxean gitarra jotzen, abesten eta hizkuntzen ikasketan eta erabileran musikalki gertu zituen haiek imita- buru-belarri sartua dago Beramentzen (Micah P. Hinson, The Coocks, di; musikarena beste hizkuntza Manu Chao, Mumford and Sons). baten moduan bizi du: “Ezagutzen “Eta bat batean konturatu nintzen nautenek badakite gatazka handia jolas horretara jolas nezakeela, daukadala hizkuntzekin, zehazki

Ostegunean, Tabakalerako Kutxa Kultur plazan eskainiko du kontzertua Asier Beramendik. MAKÖKI ingelesa, gaztelania eta euskararekin, eta hizkuntza bakoitzak transmititzen didanarekin. Konturatzen naiz musika dela beste hizkuntza guztiak bateratzen dituen hizkuntza edo, agian, beste guztiak kanpo uzten dituena. Beste hizkuntzetan aurkitzen ez dudan konnotazio eza du, eta horrek askatasun handiagoa ematen dit, kontuan hartu beharreko arau gutxiago banitu bezala. Horrekin batera, eta ez dut esango ondo dagoenik, baina solfeoaren arauak ez jakiteak ere ematen dit askatasuna gauzak probatzeko eta egiteko”. Gitarra jotzen duen arren, ahotsa da bere instrumentu nagusia. Gitarra jotzen dakien abeslari bat da Beramendi, ahotsa, beste instrumentuekin konparatuta “herrialde abstraktu bat” baita beretzat, “beste geografia bat, ukitu ezin daitekeen zer-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Javier Colmenero Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

bait, eta, aldi berean, sentimendu eta pentsamendu asko bideratzeko kanala”. Musika du barrenak askatzeko metodoa, “modu inpultsiboan” egiten ditu gauzak eta haserretik eta amorrutik idazten du gusturenen. “Hala ere, badakit arriskutsua dela hori. Aldarte jakin bat bila zenezake kanta hobeak idazteko, baina aldarte hori beti bada haserrea edo mina, a ze negozioa! Nere ustez, garrantzitsua da jakitea zergatik eta zertarako egiten duzun, eta minetik eta haserretik hobeto idazten baduzu oso ondo, baina orduan hobe izango duzu ez egotea beti kantak egiten, denbora guztian haserre egongo zara eta. Ahalmena erabili behar duzu zure alde, eta ez zu jarri ahalmen horren menpe”. Eraul proiektu bezala desagertzear dagoela dio Beramendik. Antza denez, taldean ez dira gauzak nahi

bezain ondo joan. Zuzenekoren batzuk hirukoan eta talde osoarekin ere bakarren bat emango duten arren, azkenaldian bezala aurrerantzean ere, bakarka aurkeztuko du donostiarrak diskoa eta bere musika. “Eraulekin ez jarraitzearen erabakia lotuta dago musikan aurkitu nuen ezkutaleku seguru hori berreskuratu nahi izatearekin, galdu egin dudalako bertan neukan segurtasuna, berezitasuna eta intimitatea. Gogoak dauzkat musikalki neure buruarekin bakeak egiteko eta abesten dudanarekin indartsu sentitzeko berriz, neure musika defendatzeko gai sentitzeko”. Datorren astean, martxoaren 8an, ostegunez, Donostiako Tabakaleran ariko da Beramendi, Kutxa Kultur plazan. Iraultza diskoko abestiez gain, kanta berriren bat ere joko duela aurreratu du.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Promozioan ekidin beharreko 3 esaldi

Fikzioa 1. Hilabete bat Montal... Andrea Camilleri. Igela.

AA

URREKOAN, liburuen kanpaina gero eta luzeagoez hitz egiten ari ginela, idazle adiskide batek komentatzen zidan bera, aurkezpenek baino gehiago, elkarrizketek kezkatzen zutela, sustatze kanpainan zehar egin diezaguketenek. Eta, batez ere, zein arriskutsuak izan daitezkeen testuinguru horretan kazetarien galderei ematen dizkiegun erantzunak. Arrazoia eman nion: nire esperientziaren arabera, idazlearen erantzunen adimen-maila kazetariarenarekiko zuzenki proportzionala da. Legendak dioenez, behin kazetari batek galdetu zion Borgesi ea buruargia zen, eta idazle argentinarrak honela erantzun zuen: “Pentsatzeko urte batzuk ematen badizkidate, buruargia naiz. Zurea bezalako galderak egiten badizkidate, batbatekoak, ergela naiz aitzitik”. Gordeta dauzkadan nire elkarrizketetan arakatu –lehenengoa 1989an egin zidaten–, eta, burutu dudan akats ugarien artean, idazle batek sekula ahoskatu behar ez lituzkeen hiru esaldi aukeratu ditut, norbaitentzat erabilgarri izan daitezkeelakoan.

2. Bihotz handiegia 1. Liburu honetan sekulako lan piloa sartu dut. Zauria egin aurretik jartzen den benda horietako bat iruditzen zait, perspektibarekin irakurrita, zorigaiztoko esaldi hori, kritikoen aurreko defentsa prebentibo hutsala. Baina zer inporta du zenbat denbora, energia eta baliabide inbertitu dituen idazleak bere obran? Emaitza da balio duena, balio izatekotan. Stendhalek berrogeita hamabi egunetan idatzi zuen, hasi eta buka, Parmako kartusia –nire euskarazko edizioan 720 orrialde dituena–. Ahalegin luze bezain titanikoetan zehar idatzitako zenbat liburu txar geratu dira, huts eginda eta zokoratuta, literaturaren historiaren arroilan? Ezin jakin. Hots: pilo bat. 2. Niretzat balio terapeutikoa izan du liburu honek. Eta zer inporta zitzaien hori egunkari hartako –eta, beraz, zure liburuaren balizko– irakurleei?, galdetzen dio etorkizuneko Scrooge honek iraganeko Zaldua gazteari. Helburua hori baldin bazen, zure barrenak idazkeraren bitartez askatzea, berdin-berdin gorde zenitzakeen zirriborratutako orri haiek tiradera batean, eta kito. Idazlearen arimaren osasunak ez luke izan behar lan literarioaren

Nire esperientziaren arabera, idazlearen erantzunen adimen-maila kazetariarenarekiko zuzenki proportzionala da

Eider Rodriguez. Susa.

3. Hautu bat egin nuen antzina: hildako idazleen liburuak irakurriko nituen bakarrik. Esaldia zilegi da guztiz, eta, azken literatur joeren inguruko ezagutzari dagokionean gauza onik adierazten ez badu ere, ez ditu errotik ezabatzen obra literario on bat sortzeko aukerak –ez ditu ziurtatzen, ezta ere–. Baina itsusi samar geratzen da, onartu beharra dago, zure berritasunaren propaganda kanpaina egiten ari zarela: konkurrentziarekiko adeitasun falta pitin bat adierazteaz gain, ez al diezu mezua bidaltzen, zure balizko irakurleei, hobe luketela zure liburua ez erosi, soilik Borges berrirakurtzeko –esaterako–?

Uxue Alberdi. Susa.

Gehiago topatu ditut, baina adibide auto-lotsaemangarri hauekin, gaurkoz, nahikoa dela uste dut.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

KOMIKIA

‘Askatasuna, etengabeko borroka bat’

‘De Rerum Natura 7’

Angela Davis; itz.: A. Apalauza, I. Roque, G. Ugalde. Katakrak. 132 orr. 13 euro.

zio nagusia, obra bera baizik: kalitatezko zerbait plazaratzea. Hori ida-tzita, gainera, zure zauriak sendatu badituzu, bejondeizula. Baina halako helburuei garrantzi gehiegizkoa emateak paradoxa batera eraman dezake: obra txarra aterata ere, helburua lortuko zukeen, baldin eta idazlea “osatzen” lagundu bazuen. To eta ño.

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’. Elkar. 160 orr. 20 euro.

Munduko borrokak

Zaldieroaren kronika pertsonala l

Angela Davisek puri-purian dauden munduko mugimendu sozialak aztertzen ditu lan honetan. AEBtako Beltzen Bizitzak Axola Du fenomenoari buruz hitz egiten du, baita duela 50 urte sorturiko Pantera Beltzez, biolentziaz, liderrez eta masa mugimenduez ere. Palestinarren erresistentziaren zilegitasuna argudiatzen du. Terrorismoaren izen beltzaz ari da, kartzelaz eta mozkinak ateratzeko zigorraren kultura hedatzen duten korporazioez. Baina bereziki, intersekzionalitatea lantzen du Davisek. Alegia, munduko borroka ezberdinak lotzen ditu, tokian tokiko gatazkak beste leku batzuekin konektatuz.

Azken bi urteotan gehigarri honetan eta Berria egunkarian plazaratu dituen zinten bilduma osatu du Patxi Huarte ‘Zaldiero’-ak (Faltzes, 1966). Katalunia agertzen da, ezinbestean, 2015-2017 urteen errepaso sentimental honetan. Baina baita ere Azken Antxoa, Urkullu Panpina Hiztuna, Nafarroako Katebegi Galduak, eta gure kezka, min, poz eta haserreak pizten dituzten hainbat kontu. Tartean, eta modu nabarmenean, Twittereko euskal komunitateetan bere txioak zabaltzen dituzten lagun mordoa, Zaldieroaren kronika pertsonala guztion arteko auzolan eta topagune bihurtuz horrela.

3. Arrotza Albert Camus. Erein.

4. Honetara ezkero Arantxa Iturbe. Susa.

5. Zerua gainbehera... Lorenza Mazzetti. Igela.

6. JenisJoplin

Ez Fikzioa 1. Soldataren patriarka... Silvia Federici. Katakrak Liburuak.

2. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Indar bat gara gu. Bilgune Feministak 15 urte Hainbat egile. Bilgune Feminista.

4. Ez duzu abusatuko Hainbat egilea. Elkar.

5. King Kong teoria Virginie Despentes. Eskafranda. ITURRIA: Katakrak Liburuak.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

JJ

ATORRI desberdinekoak dira bertsolaritza eta rocka; eta, hasieran, errezeloz begiratu zieten elkarri. Aitzindari askoren ekinari esker, elkar ezagutzeko bide luze baina emankorra abiatu zen. Hala, gaur egun ez da arraroa bertsolari batek rock talde baten abestiak idaztea edo rock doinu bat bertsotarako moldatzea. Azken bost hamarkadetako ibilbide aberasgarri hori zehatz-mehatz aztertu du Alberto Irazuk Rocka Puntua! Liburuan (Pamiela, 2017), bertsolaritzaren eta musikaren bilakaeran adierazgarri izan diren mugarrien bidez. Abiapuntua 1964ko martxoaren 19an jarri du, Zestoan. Joxe Mari Iriondo gaijartzaileak rock eta twist musikaz galdetu zion Uztapide bertsolari handiari, artean euskal giro tradizionalean guztiz arrotzak ziren kontzeptuak. Zergatik hasi duzu kontaketa 1964an? Zer gertatu zen garai hartan? Nire ikerketan, hura da rock terminoa atera zaidan lehendabiziko aldia. Iriondok jartzen duen puntua (“ikasi al dituzu rock and roll eta twist”) oso egokia da garai oso baten testigantza emateko, 1960ko hamarkadan musika berriak heltzen ari ziren Euskal Herrira eta Iriondok hori galdetzea ez da kasualitatea. Ez nuen hori baino atzerago jo beharrik sentitu: bertsolaritzak kanpotik datorren gauza berri horren aurrean duen beldurra eta ezagutza eza adierazteko oso egokia da. Bertsolaritzak beste alde batera begiratu zuen luzaroan, rocka izendatu ere ez zuen egiten... berritasunak onartzea kosta egiten da. Bertsolaritza, garai hartan, baserri munduari lotuta zegoen erabat. Bertsolari guztiak baserritarrak ziren eta gai arketipikoak baserriarekin, jainkoarekin, euskararekin eta Euskal Herriarekin lotutakoak ziren. Rock eta twist beste leku batetik datozen hitzak dira, anglizismoak. Zer diren ere ez dakite, gertakari berri hori enfokatzeko jakinduria edo ezagutzarik ez dute, beren mundutik kanpo gertatzen ari da. Gaur egun ohituta gaude rock estetikadun bertsolarietara eta rockean oinarritutako doinuetara. Bertsoaren biziraupenean funtsezkoa izan da hori? Ez dut uste ezinbestekoa izan denik. Liburuaren lehenengo atalean kontatzen dut nola bertsolaritza hiritartu egin den, inguruko gizartearekin sinkronizatu den. Garai batean kondenagarri ziren berrikuntza batzuk, tartean doinu arrotzak, gaur egun erabili egiten dira. Bertsolaritzak ezinbestekoa izan du hiritartze eta sekulartzea, baina hori egin zezakeen rockarekin nahastu gabe. Gertatzen dena da, 1970eko eta 80ko hamarkadan bi prozesu paralelo gertatu zirela. Bat da bertsolaritza hiritartu egin zela eta, bigarrena, euskara rock munduan sartzen hasi zela. Hor konfluentzia bat dago. Baina, berez, bertsolaritzak rockaren beharrik ez zuen. Beste gauza bat da doinu eta erritmo berriek eman dezaketela esperimentatzeko tartea. Bertsoa kontserbadore izatetik abangoardia izatera pasa da. Hor bertsolariek lan handia egin dute. 1987an Euskal Herriko Bertsolari Elkartea sortzea oso momentu klabea izan zen, bertsolariek beren antolaketaren ardura hartu zutelako. Sena izan dute garai bakoitzean kokatzen joateko eta belaunaldi berri bakoitzean gai izan dira beren garaiko elementuak bertsoarekin uztartzeko

ALBERTO IRAZU KAZETARIA

“Bertsolari rockeroak baditugu, baina bat-bateko bertso rockeroak ez hainbeste” Bertsoa eta rockaren arteko harremanari buruzko ‘Rocka puntua!’ kronika eta saiakera liburua osatu du Alberto Irazu kazetariak (Andoain, 1970) DABI PIEDRA Kazetaritzan eta zenbait musika taldetan aritutakoa da Irazu. JAVIER COLMENERO


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

ANDOAIN

eta bertsolaritzaren diskurtso berrian sartzeko. 1990eko hamarkadan rockaren diskurtsoa normaldu egin zen bertsolaritzan. Gaur egun ere halako prozesuak gertatzen dira; esate baterako, emakumeen presentzia eta generoaren diskurtsoa sartzen ari dira. 1980ko hamarkadatik honako bertsolari gehienak unibertsitatean ikasitakoak dira, hainbat esparrutatik edaten dute, 1960ko hamarkadako bertsolariek ez bezala. Horrek bertsolaritzaren diskurtsoari eta estetikari eragiten dio. Rocka eta bertsolaritza uztartzea bide nekeza izan da? Rock&roll klasikoan, bluesean eta abar badaude bertsolaritzako neurrietatik oso hurbil dauden zenbait doinu, baina 1960ko hamarkadan ezinezkoa zen bertso bat egitea rock doinu batekin, zubi hori eraitsita zegoelako, ez zuten elkar ezagutzen. Hala ere, bertsoa rockean uste baino lehenago sartu zen, rockak modu diferenteetan xurgatu du bertsolaritzaren eragina: Bertso idatziei dagokionez, Errobi, Hertzainak... izan ziren aitzindariak. Ondoren, 1990eko hamarkadan, Negu Gorriak sortu zenean, Bertso Hop-aren eztanda izan zen. Hor ikusten da rockak modu berri batean begiratu ziola bertsolaritzari. Bertsolariak eurak bihurtu dira rock hitzen egile. Negu Gorriaken eraginez hainbat zubi eraiki dira. Aldiz, bertsolaritzan rocka sartu ote den… hori beste gauza bat da. Bertsolaritzak hitzaren inguruan egiten du dantza, eta rockak erritmoaren inguruan. Horregatik, rocka bertsolaritzara eramatea zailagoa da. Eraman ditzakezu estetika batzuk oholtza gainera, Jon Maiak egin zuen bezala. 1990eko hamarkadan rockero itxurarekin aritzen zen bertsotan, horrek bere diskurtsoari eragiten zion, rockero baten ahotik kantatzen zuelako. Baina rock erritmoak bertsoan sartzea zailagoa da. Beraz, esan dezakegu bertsolari rockeroak baditugula, baina bertso rockeroak, bat-batekoak, ez hainbeste, beharbada. Badirudi naturaltzat hartzen dela fusio hori orain. 1990eko hamarkadatik ohiko bihurtu da, Negu Gorriakek eman zuen, nolabait, hasiera ofiziala. Baina nik liburuan zera esaten dut: Euskarazko pop-rockeko edozein estilotan, idazleak, bertsolariak eta abar aritzen dira hitzak idazten. Horrek anomalia bat erakusten du, gaztelaniazko edo frantsesezko rockean ez da hain ohikoa. Zer pentsatua ematen du, ahozko hizkuntza bizi gisa hutsune batzuk ditugu rock taldeen furgonetetan eta kamerinoetan. Zer pentsatuko zuten lehengo bertsolariek gaur egungoa ikusita? Nik uste dut euskarazko kulturan, oro har, aurrerakuntza asko egin direla: Bertsolaritzan, musikan, literaturan... euskal gizartea bera aldatu delako. Beraiek, seguru asko, gaur egungo parametro asko ez lituzkete ulertuko. Esate baterako, Uztapide bati arraro egingo litzaizkioke, bere mundutik kanpokoak lirateke, Maialen Lujanbiok generoari buruz egin dituen hainbat hausnarketa, edo gai batzuei zer nolako ertzetatik heltzen dien. Nolanahi ere, pozik egongo lirateke, bertsolaritza osasuntsu dagoelako, gazteak nonahi dabiltzalako bertsotan. Seguruenez, bertsogintzaren ezaugarriekin

harrituta, baina duen osasunarekin pozik egongo lirateke. Guk ere pentsatuko al dugu antzeko zerbait noizbait? Liburuan esaten dut belaunaldi bakoitzak bere mintzabidea behar duela, hori da aurrerabidea. Nire ondorengoek zerbait egiten badute musika alorrean edo bertsolaritzan ni harritzen nauena, ongi etorria bedi. Hizkuntzaren transmisioa continuum bat da eta aldianaldian aldatzen joan behar da. Beraz, gu harritu gaitzatela, guk aurrekoak harritu genituen bezala. Euskaraz gauzak sortzen segitzen badugu, positiboa izango da. Liburuko pasarte batean fikziozko kontakizun bat sartu duzu, zer helbururekin? Fikziozko pasarte bakarra dago: 1967ko txapelketa ospetsuko finalean Nemesio Etxanizek Basarri xaxatzen duenekoa, Elvis Presleyren eta Johnny Cashen doinu batzuekin bertsotan egin dezan. Ipuin bat eginaz, Basarri Xalbadorren tokian jarri dut. Alde batetik, Xalbadorri txapela eman nahi nion, bere garaian eman ez ziotena. Bestetik, ipuin horren bitartez kontatu nahi nuen 1960ko hamarkadan ezinezkoa zela gaur egun gertatzen ari dena, alegia, bertsogintzaren tradiziotik kanpora zeuden doinuekin txapelketa batean abestea. Horrekin erakusten dut gaur egungo bertsolaritzan zer egin daitekeen lasai asko, baina 1960ko hamarkadan inola ere egin ezin zitekeena. Zure bizipenak oinarrizkoak izan dira liburua idazteko? Nik 1980ko hamarkada lehen pertsonan bizi izan nuen. Batez ere Andoaingo Gaztetxea, garai hartan oso inportantea izan zena. Fermin Muguruzak, Josu Zabalak, garai hartako jende askok aitortzen du leku klabea izan zela. Orduko pasadizoak, pentsamenduak... sartu ditut. Sentitzen nuen orain ezezagunak diren talde batzuek bertsolaritzarekin izan zituztela esperientzia batzuk eta ahaztuta geratzeko arriskuan zeudela. Ikusi genuen nola sartu zen euskara hainbat girotan eta musikatan. Gu izan ginen lekuko, hemen, Andoainen, nola sartu zen hardcorean, punkean, heavyan. Horren testigantza utzi nahi izan dut. Liburuaren hondarrean bideoak ikusteko loturak, informazio gehigarria eta abar sartu dituzu. Liburutik harago arakatzeko aukera ematen duzu. Kronologia labur bat egin dut liburuaren azkenetan, nolabait osatu egiten duena aurreko guztia. Datu batzuek erakusten dute nola aldatu den gizartea. Adibidez, zera jasotzen dut: “1985eko abuztuaren 19an, Bilboko Aste Nagusian, Udaltzaingoak hainbat punki hiritik kanporatu zituen, sulfatoaz desinfektatu eta gandorrak moztu ondoren”. Gaur egun, beharbada, Bilboko alkateak punk talde ezagun bati diru-laguntza ematen dio superjaialdi batean Bilbon jo dezan. Baina orduko hartan desinfektatuta bidali zituzten. Liburu honek irakurtzeko bi aukera ematen ditu. Bata: hasi eta bukatzea. Beste aukera bat da geldialdiak egitea aipatzen ditudan bertsoetan, abestietan, bideoetan eta abar. Nik asko gozatu dut liburua egiteko orduan, horiek denak entzuten, ikusten eta, zenbait kasutan, deskubritzen.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

D D

EMAGUN gure haur eta gazteen hezkuntzaren arduradunak zerrendatzeko eskatzen digutela. Seguru aski, hezitzaileak, irakasleak, pedagogoak, gurasoak, psikologoak, hezkuntza politikariak izendatuko genituzke, eta arkitektoak zerrendan sartzeko arrazoi gutxi aurkituko genituzke. Egiari zor, espazioa eta heziketaren arteko loturak lausoak direla ematen badu ere, azken urteetan pedagogia berritzaileak –aspaldiko jakintza bada ere orain ari garelako aplikatzen– ezartzen hasiak dira eskola eta ikastetxeetako espazioetan eta iraultza arkitektoniko bat bizi dela baieztatu daiteke. Gertakizun horien gainean hitz egiteko heziketa espazioetan lan egiten duen arkitekto talde bat kontaktatu dugu: Nondik, Gasteizen lekutua den arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioa.

Ingurune hezitzaileak Espazioaren funtzio pedagogikoa gure eskola eta ikastetxeetara iritsi da: heziketarako bideak, liburuetan ez ezik, bizi dugun testuinguruan ere badaudela ikasten hasi gara

Prozesu hauetan, arkitektoen hasierako lana galdera egokiak plazaratzea dela diote: “Nola mugitzen gara ikasgela batetik bestera? Non gelditzen gara itxoin behar dugunean? Ba al dugu jarrita egoteko txokorik? Zergatik gelditzen dira ikasleak beti txoko berdinean berriketan? Ondo erabiltzen ote ditugu biltegiratzeko espazioak? Zergatik ditugu ikasgeletan ikasle adina aulki eta ez gehiago?...” Nondik-ek aholkularitza eta gidaritza lanetan sinesten du, galderen erantzunak tokian-tokian eraikitzen direlako eta erabiltzailea espazioaren eraldatze prozesuan inplikatzea emaitzaren arrakastaren atal nagusiena delako. Ulertu behar dugu espazioak erlazio identitarioa lantzeko aukera eman eta baloreak transmititzen dituela; ekintza kolektibo baten memoria gune batekin harremanean dagoelako. Eta memoria eraikitzen duelako, diseinuak ekintzak gertatzeko aukera ziurtatu behar du.

Garrantzitsua da aurrez esatea espazio-hezitzaileen gaineko gogoeta gutxitan egiten dela Arkitektura Eskoletan. Ikasleen ikasketetan etxebizitzak hartzen du dedikaziorik handiena, arkitektoaren eraikitze-bizitza domestikotasunaren inguruan izango delakoan. Hezkuntzan espazioaren egiteko hezitzaileari lekua irekitzen hasi zaion heinean, arkitekturatik ere heziketara gehiago begiratzeko joera ematen da ari apurka-apurka. Horregatik, ez da gutxiesteko xehetasuna Nondik lantaldea osatzen duten Ahinitze Errasti Etxeberria eta Alejandro Gonzalez Perez arkitektoek, hezkuntzako arkitektura eraikitzeko esperientziaz gain, hezkuntza espazioen ikerkuntza ibilbidea izatea. 2016.urtetik aurrera eraikiak ditugun ikastetxeetako espazioen berformulaketan lanean dihardute. ELKARREKIN BERPENTSATU Heziketa espazioak diseinatzeko, ezinbestean prozesu kolaboratibo bat eratu behar dela diote. Etxebizitza kolektiboaren diseinuarekin alderatuz –erabiltzaile unibertsal eta utopiko batentzat proiektatzea–, eskola eta ikastetxeetan aukera dago erabiltzaile guztien elkarretaratzea egiteko espazioen eraldaketa abiatu aurretik. Metodologia lanaren arabera, ikasle eta irakasleekin batera lan-saio irekiak antolatzen dira, ikastetxearen espazioetan pentsatzen hasteko. Bakoitzak espazioarekiko begirada ezberdin batekin aberastuko du prozesua; irakasleek zehaztuko dute praktikara eraman nahi duten pedago-

gia eta ikasleek eskoletako espazioak nola erabiltzen dituzten kontatuko dute (jantokia, korridorea, patioa, komunak... espazio hezitzaileak direla kontsideratuz). Eskolak dituen espazioen ezaugarriak ikertu behar dira jarraian, funtzio eta helburu berriak bertan egokitzeko aukerak aztertzeko. Ikerketak integrala behar du izan. Ikastetxeetako espazioak denboran zehar apurka-apurka eraikiko diren arren, espazio guztiak elkarrekin berpentsatu behar direlako. Gutxirako balio du patioaren espazioa inklusiboagoa egiten badugu, ikasgelek egiteko horretan duten papera pentsatzen ez badugu.

GUNE BIZIAK Leintz Bailarako Arizmendi Ikastolan bukatu berri dituzte espazio eraldaketa lanak, deskribatutako metodologiaren ondorio. Konfiantzaren Pedagogiarena ikastolak aspaldi martxan duen egitasmoa da, eta Nondik prozesuaren konplize bilakatu dute. Espazio zabal eta argitsu batean txoko txikiak sortzeko moduak eraiki dira, bilera formal eta informaletarako tokia emanez, talde txiki eta handietarako lekuak prestatuz. Neurri eta izaera ezberdinetako gune hauetan kolorea erabili da aldartean eragiteko, goxotasuna eta elkartasuna iradokiz. Hainbat altzariren eraikuntza teknologiako klasean garatu dute ikasleek. Espazioa gune bizi gisa ulertzean, eraldatze eta egokitze lanak ez dira sekula bukatzen. Espazioarekiko lotura konstante hau da, hain zuzen ere, ingurune hezitzaile baten ulerpena.

Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako Almen gunean egokitutako espazioetako batzuk. NONDIK

Bide batez, esan behar dugu hezkuntza eta espazioaren arteko harremanak puri-purian egotearen seinale dela Iruñean martxoaren 5etik 7ra Nafarroako Eskolen Kontseiluak antolatuta ospatuko diren jardunaldiak. Aukera paregabea eskoletako esperientziak ezagutu eta hezitzaileak eta arkitektoak mahai berdinaren bueltan eztabaidan jartzeko.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DONOSTIA

Tenpluak akabatzeko deia Gordintasunetik heldu dio Liher taldeak bere bigarren lan luzeari. Soinu gogor eta astunagoa dakarten hamaika kantuz osatu dute ‘Tenpluak Erre’ diskoa, oraingoan ere hausnarketarako gonbita dakarrena. Donostiako Dabadaban dute aurkezpen kontzertua, gaur, 21:00etan AINHOA LORES

A A

HALEGINEZ, dedikazioz eta mimoz egindako lanean sinesten dute Liher taldekoek eta horren emaitza da eskuartean dakarten disko berria. Donostiako musikarien bigarren lan luzea da Tenpluak Erre. Hauts (2016) lehen diskoarekin alderatuta, soinua dezente gordindu dute. Aldaketa, hala ere, modu naturalean eman dela diote. Hasiera batean, “Liher 2.0” bat egiteko asmoa izan zutela aitortu dute taldekideek, baina azkenean, “modu natural batean gertatu da dena”, azaldu du Iñigo Etxarri gitarra- jotzaileak. “Diskoan ez da behartutako gitarra akorde edo bateria erritmorik. Taldekideon influentziak nahiko bertsuak direnez, denok norabide berean joan gara konposatzerako orduan”. Hamaika kantuz osatutako diskoan erritmo aldaketak nagusi dira, izan ere, taldeari gustatu egiten zaio aurreikusi daitekeen horretatik aldentzea, “taldekide batzuei beste batzuei baino gehiago”, gaineratu du Iker Vazquez bateria-jotzaileak, umoretsu. Erritmo aldaketak gustuko dituzte, baina kohesioa mantenduz. “Abestiak irauten duen denboran abesti berean zaudela nabaritzea

‘Hauts’ lehen diskoarekin eman zituzten 100dik gora kontzertu emateko prest da laukotea. GALDER IZAGIRRE

gustatzen zaigu, aldaketa oso latzik gabe”, zehaztu du Vazquezek.

uste dutelako: “Garrantzitsu ikusten dugu guk eta gure inguruak ere ikusi edo bizi dituen kezkak, kritikak edo iritziak adieraztea eta entzuleak hausnarketara eramatea. Zabaltzen duzun mezuak balio dezala gutxienez kezkak sorrarazteko eta egoera desberdinen aurrean gure ikuspuntua adierazteko”, jarri du azpimarran Vazquezek.

zutenez, “iritzia nahiko unanimea” izan zen. Horrekin batera, Lide Hernando abeslariak dioenez, pieza horrek “single batek behar duen harrapatzeko gaitasun hori zuela iruditzen zitzaigun”.

MITIFIKAZIOAREN AURKA Disko berriarekin mezu ausarta helarazi nahi izan dute eta tenpluak erretzeko gonbitea egin dute, eraikin horiek zalantzan jartzea aldarrikatuz. Laukotearen ustez, “tenpluak toki sakratuak izan dira beti, urteetan zehar beneratuak, garrantzi handikoak, tenplu izate hutsagatik soilik miretsiak izatera heldu dira, arrazoi errealik izan gabe. Tenpluen sinbolo hau gaur egungo euskal kulturara eraman nahi izan dugu, musikaren arlora bereziki”, azaldu du Joshka Natke taldeko baxu-jotzaileak. Taldekideen arabera, gaur egun joera hori du jendeak orokorrean, “artista batzuk mitifikatzekoa edo santifikatzekoa eta miresmen itsua adieraztekoa, egiten dutena egiten dutela”.

Bestalde, iluntasuna da diskoak biltzen dituen hamaika kantuetan gehien sumatu daitekeen hitza. “Gure ustez, euskal rocka orokorrean beti egon da alde nahiko ilunean, bai musikari dagokionean, baita letrari dagokionean ere. Kantu batek esaten duen bezala, alaia ez da poesigarri. Baliteke inertzia horrek eragin izana konposaketa garaian. Hala ere, disko hau ez genuke genero oso ilun batean kokatuko”, argitu du bateria-jotzaileak.

Disko berriaren sortze prozesuari dagokionez, intentsua eta geldoa izan dela diote, Hauts diskoarekin egin ez zuten bezala, orain patxadaz hartu dute eta urtebete egon dira lanean, “gauzak ondo pentsatu, gure artean kantuak sortzen eta hitz egiten”, kontatu du abeslariak. Laukoaren arabera, Hauts diskoaren birarekin lortu zuen taldeak benetako egonkortasuna. Taldekide denak norabide berean zihoazela konturatu ziren, bai entseatzerako orduan, baita bigarren diskoan pentsatzerakoan ere. “Hori ikusita, saihestezina izan zen gitarra riff berriak aurreragorako uztea, ideia berriak ilusioz ekartzen genituen lokalera eta are ilusio handiagoz jotzen genituen”, aitortu du Etxarrik.

Hauts diskoarekin bezala, honetan ere hausnarketarako gonbitea egin du Liher taldeak. Abesti gehienetan galderak luzatu dizkiete entzuleei, musikak jendearengana heltzeko modu aproposa eskaintzen duela

Bigarren lan luzearen aurkezpen kantu gisa Sismografoa eta lurrikara abestia aukeratu du laukoak. Diotenez, kanpoko iritziek eragin dute kantu hori hautatzerako orduan. Jendeari galdezka ibili ziren eta, ikusi

Horrez gain, diskoaren prozesua hasieratik lasaitasunez hartu nahi zutela erabaki zuten, nahiz eta azkenean, “diskoaren aurkezpenaren aurreko hilabeteak nahiko eroak eta gogorrak izan diren”. Kontatu dute-

nez, diskoa bi aldiz grabatu behar izan dute, “lehen grabaketa guretzat gorde dugu; grabazio hori abestien ikuspegi objektiboago bat eduki eta behar ziren aldaketak egin ahal izateko erabili dugu, eta bigarren grabaketa da definitibo bihurtu dena”, azaldu du Etxarrik. Gaineratu duenez, “ideia berriak lokalean jotzen hastea beti da polita. Behin grabatuak daudenean hasten dira dudak, tentsioa handituz doa eta desadostasuna ere areagotuz. Zer esanik ez diskoari eman nahi zaion soinua bilatzen hastean…” Behin diskoa kalean dela, zuzenekoetan defendatzea eta entzuleekin han eta hemen konpartitzea da Liher taldearen asmoa.

Kontzertuak abiatzen

T

enpluak erre’ lanaren aurkezpen kontzertua gaur eskainiko du Liher taldeak, Donostiako Dabadaba aretoan. Asteartean (martxoak 6), Gasteizko Parralen joko dute, hilaren 8an Bilboko Kafe Antzokian, 10ean Oñatiko Gaztetxean… eta horrela maiatzera arteko agenda bete arte.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

DanielElexpe Otegui Bego

Lezo, 1947 Sitio, año Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: @doteguis

Datorren Datorren astean... astean... Unai Soraya Endemaño Lopez


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.