Ortzadar 030218

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko otsailaren 3a. 532. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘GARDEN’ Bi urteren ostean bidean darrai Alos Quartet eta Aukeran dantza konpainiak elkarlanean sorturiko ikuskizunak -- 4-5. orrialdeak --

deia.com/ortzadar


Larunbata, 2018ko otsailaren 3a

02 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

AINHOA LORES

MARTA ZELAIA

M M

ARTXAN da Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Barriek arte sorkuntzarako programaren aurtengo edizioa. Zazpigarren edizio honetan sei artistaren lanak erakutsiko dira: Raisa Alava, Jon Ander Garcia, Saray Perez, Iratxe Yanez, Ander Sagastiberri eta Marta Zelaiaren lanak, hain zuzen. Azken hori da, hain justu, edizio honetako berrikuntza nagusia, izan ere, bere lana erakutsiz, duela zenbait urte jaso zuen sormen-talentua berreskuratu eta bistaratu nahi izan du Aldundiak. Marta Zelaiak (Urduliz, 1962) Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka jaso zuen lizentziatu ostean. Bere obra hainbat saritarako hautatua izan zen: Ertibil Bizkaia’86 eta Bizkaia’87, besteak beste. 2000ko hamarkadatik sorkuntza arloko prestakuntza osotu eta finkatu du paisajismoaren arloan murgilduta.

ARTISTA

“Harremanen zailtasunen inguruan egindako gogoeta da Sokatira” ‘Sokatira 2014-2017’ izenburua duen tapiz ikusgarria paratu du Zelaiak Bilboko Rekalde aretoan, martxoaren 18ra arte. Erakusketa honek eman dio hasiera Barriek 2018 programari

Duela hiru hamarkada, Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Beka eskuratu zenuen. Orain berriz, bekarik ez, baina erakunde berak antolatzen duen Barriek programan zure obra ikusgai dago. Zer dela eta? Beka hori 1987-1988 urte bitartean lortu nuen. Barriek 2018n berriz, Foru Aldundiak berritasun bat gaineratu nahi izan du: 1+5 delakoa, hau da, berreskuraketa bat egin nahi izan du. Hasierako sorkuntzarako beka horrek zer ekarri zizun? Lizentziatu eta berehala etorri zen beka. Horri esker, nire lana finkatzeko aukera eta sorkuntzarako konfiantza lortu nituen. Hainbat tailerretan parte hartzen ibili nintzen, jakin baitakit esperientziak partekatzea aberasgarria dela eta ildo horretatik jarraitzen dut gaur egun ere, horren adibide da Sokatira proiektua. Nolako garapena izan du zure ibilbide artistikoak? Egia esan, ez dut inoiz artea utzi, loregintzan jarri nuen interesa, paisajismoa lantzen ibili nintzen eta gerora nire lanbidea bihurtu da. Eta orain zer suposatzen du zure obra Barriek programan ikusgai egoteak? Lana Rekalde aretoan erakutsi ahal izatea aukera handi bat da niretzat. Izan ere, erakusleiho ezin hobea da nire obra berri honentzako. Alde

Gaia eta helburua bera izan direla esango nuke. Gaia, aipatu dudan bezala, harremanen arteko zailtasuna da, eta helburua berriz, lanaren bidez hori lantzea. Hau da, gurasoekin batera, eurek ulertzeko moduko lan bat egiten ibiltzea egunero, denbora daraman jardun batean. Inspirazio iturririk izan al duzu obra sortzerako orduan? Kolore eta formatuari dagokionean, euskal margolariak hartu ditut erreferentzia gisa; horien artean daude Ucelay, Arteta eta Dario de Regoyos, besteak beste. Irudia pixelatu dut definituta dagoen zerbait ikusteko aukera ematen dizulako, gardentasunez. Hurbiltzen zarenean berriz, dena nahastu egiten da eta obra irakurtezin bihurtzen da. Zeintzuk izan dira erabili dituzun materialak? Tapizak egiteko erabiltzen diren artisauzko materialak, hots, kotoi haria eta kalamukia. Irudia sortzeko berriz, teknologia tresnak. Argazki digital bat egin nuen eta, besteak beste, koloreak ere modu digitalean trukatu nituen. Irudian agertzen diren bost pertsonaietarako, kalamukia bost zatitan inprimatu nuen. Hortik aurrera, denbora eta haria izan dira lana bete dutenak. Zure bikotearen koadro bat ere bada erakusketan. Zer dela eta? Carlos Fernandez nire bikotea margolaria denez, sortzen nengoen obraren irudi bat egitea eskatu nion. Performance izena du margolan honek eta bertan eguneroko eszenan azaltzen diren pertsonaiak ageri dira.

Loregintzan jarri nuen interesa; paisajismoa lantzen ibili nintzen eta gerora horixe bihurtu zen nire lanbidea” Marta Zelaia ‘Sokatira’ bere lana atzean duela, Rekalde aretoko erakusgelan. BORJA GUERRERO batetik, formatuari dagokionean, espaziora era ezin hobean egokitzen delako; eta, beste alde batetik, kalera ematen duen erakusleihoa delako eta oinezkoek euren burua bertan islatuta ikusiz, sokatiraren parte direla sentitu daitezke. Lan artistikoa inoiz utzi ez dudan arren, proiektu honetan hasi nintzenetik gogor aritu izan naiz lanean. Zelan otu zitzaizun ‘Sokatira 2014-

2017’ obra? Orokorrean, beti landu izan dudan gai bat da harremanena, bai arlo sozialari dagokionean eta baita bikote artekoenean ere. Obra hau harremanak mantentzeaz hitz egiterako orduan dauden zailtasunetatik dator. Batez ere inguruan ditugun familia eta lagunen arteko harremanei buruz ari garenean, gure sokan ditugunak. Gehien mintzen gaituztenak dira horiek, baina, era berean

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Bernard Bayle Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

bakea modu onenean ematen digutenak dira. Gurasoak zaintzeko ordua heldu zenean gai hori kontziliazio arazo moduan agertu zen eta bakeak egiteko une aproposa zela iruditu zitzaigun. Euren zahartzaroan eta nire heldutasunean. Puntadaz puntada ondu duzu tapiza. Zein helbururekin?

Bestalde, banekien prozesuak luzarorako joko zuela eta horregatik, aurrerapenen berri bat eman nahi izan nien lagunei. Jose Luis da horietako bat eta bera da hain zuzen ere, erakusketaren testua idatzi duena. Bilbon erakutsi ostean, aukerarik egongo da zure lana beste herri edo hiri bateko aretoren baten ikusteko? Momentuz ez dago ezer zehaztuta, baina ez dut aukera hori baztertzen.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko otsailaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Tranpatxoa

Fikzioa 1. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

JJ

OSEBA Sarrionandiak Alfonso Etxegarairen liburu bati (La guerra del 58) egin dion hitzaurrean pixka bat harrituta utzi nauen pasarte bat irakurri dut. Hala dio iurretarrak, euskal gatazkaren –Gauzaren– eta literaturaren arteko harremanak hizpidera dakartzanean: “Jakina literatura egitea, oinarrian, asmatzea dela, baina egia asmatzea, gezurra asmatzen autoatsegina bilatzearen errazkeria albo batera utziz alegia. Autokonplazentzia eta faltsukeria ugariak dira gaiaren inguruko literaturan. Irudipena daukat José Amedoren Cal viva, esaterako, egiatiagoa dela, tamalez, Fernando Aramburuk Patria-n proposatzen duen errealitatearen faltsutze sistematikoa baino. Eta berehala ulertzen da sinpleki egia dela Ion Arretxek Inchaurrondo, la sombra del nogal-en kontatzen duena, komunikabideek eta tertulia politiko-literarioek batere kontuan hartu ez duten liburu bat, baina egiazkoagoa entsegu-literatura eta literatura suharki fikziozko asko baino, zeina oinarritzen baita norberak esango ez lukeena besteen ahotan jartzean”. Sarrionandiak hor tranpa txiki batzuk egiten dituela iruditzen zait.

2. Jainkoen zigorra Batetik, esango nuke ez dela zilegi testigantzazko literatura –Arretxeren eta Amedoren lanak– eta fikziozkoa –Arambururena– alderatzea: gauza zeharo ezberdinez ari gara. Ildo biek izan dute, eta izango dute, rol bat Gauzaren gure memorien eraikuntzan. Testigantzazkoek, ziurrenik, fikziozkoek baino gehiago, ETAren jardueraren amaierak ekarri lasaitasunak abagune hobea eskainiko duelako, agian, orain arte isil-gordean mantendu diren istorio batzuk azaleratzeko; fikzioan, ordea, ez zait iruditzen aldea horrenbestekoa izango denik, ziur bainago aurrerantzean ere maisulanak ekoitziko direla, kalitate eskaseko nobelak bezalaxe: arestian gertatzen zen moduan, alegia. Bestetik, ez nuke esango Patriak “errealitatearen faltsutze sistematiko” bat egiten duenik. Nobelaren kalitateari buruzko zalantza handiak dauzkat, eta hala adierazi izan dut publikoki. Baina zalantzok ez nindukete sekula eramango esatera faltsutze orokor baten aurrean gaudenik. Hain zuzen, nobelaren gertakarietako ez gutxi ezagunak ezagunegiak egiten direlako konbentzitu ditu hango eta hemengo irakurle asko, kontatzen den modua

egokiena ez izatea suertatu badaiteke ere. Hor ere Sarrionandiak tranpa pixka bat egiten duela iruditu zait.

Agian gaizki ulertu dut, baina ematen du fikzioaren oinarri zinezkorako esperientzia transferiezinaren balio absolutua defendatzen ari dela Sarrionandia

Zaldi beltzak zeruan’

‘Arrotza’

Txomin Peillen. Pamiela. 112 orr. 10 euro.

Agian gaizki ulertu dut, baina ematen du fikzioaren oinarri zinezkorako esperientzia transferiezinaren balio absolutua defendatzen ari dela Sarrionandia. Ez da argudioa erabiltzen den lehenengo aldia, baina gaindituxea zegoela uste nuen. Ideia horren arabera munduko fikziozko literaturaren ehuneko oso altu batek ez bailuke existentzia duin baterako lizentziarik. Ginebra eta Arturo errege-erreginak Goi Erdi Aroko Britainia gandutsutik aro garaikideko Durango aldeko dorretxe batera aldatu zituen narraziotik hasita, besteak beste. Bale, nik ere tranpatxoa egin dut erreferentzia hori sartuta. Baina ezin izan diot eutsi.

ZALDI EROA LITERATURA

3. Horma Anjel Lertxundi. Erein.

4. Bihotz handiegia Azkenik, biziki harritzen nau literatura suharki fikziozkoaren aurkako mesfidantza. Zer lan ari da Sarrionandia zalantzan jartzen, Patria jabalgarriaz gain? Bizia lo? Denboraren izerdia? Koaderno gorria? Ezinezko maletak? Twist? Martutene? Guztiak?

ERAKUSLEIHOA NARRATIBA

Alberto Ladron Arana. Elkar.

Albert Camus; itz.: Josu Zabaleta. Erein. 160 orr. 15 euro.

Beltzetan beltzenak

Gizaki arrotzak

Lehenago idatzi bazuen ere, 1967an argitaratu zuen Txomin Peillenek ‘Gauaz ibiltzen dana’ nobela beltza. Igaro berri den 2017an 50 urte igaro dira, beraz, argitalpen aintzindari hartatik. Omenaldi moduan, ipuin liburu berezia argitaratu du Pamielak, ‘Zaldi beltzak zeruan’ izenburupean. Nobelaren hiru kapitulu daude eskura lan berrian eta baita beste bost ipuin ere, “beltzenetan beltzenak” eta orain arte argitaratu gabeak, horietako bat izan ezik. Herentzia kontuak, familia barruko joko zikinak, hildakoak eta bestelako istorioak jorratzen ditu Peillenek istorioetan. Liburuaren hitzaurrea Joseba Sarrionandiak idatzi du.

Meursault bulegari arrunt bat da. Bizilagun arruntak ditu, lankide arruntak, taberna arrunt batean bazkaltzen du, neskalagun arrunt bat du, edozein hondartzatara joaten da bainatzera. Harik eta egun batean, hondartza batean, arabiar bat hiltzen duen arte, ia nahi gabe. Errugabea sentitu arren, Meursaultek ez du protestarik egingo, ezta damutuko ere. Denaren aurrean guztiz pasibo ariko da. Arrotza da bere inguruan dagoen guztiarekiko. ‘Arrotza’ (’L’Étranger’ jatorrizko izenburuz) Albert Camus frantziar idazlearen eleberria aski ezaguna da, 1942an argitaratua, oraingoan Josu Zabaletak euskarara ekarria.

Eider Rodriguez. Susa.

5. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

6. Elurra ikusi dut Xabier Lete. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Ekialde Hurbila: muinak eta ertzak Hainbat egile. Berria-Jakin-Elkar.

2. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

3. Nora goaz euskaldun... J. Manuel Odriozola. Elkar.

4. Ongi etorri euskal mitologiaren mundu... Hainbat egile. Mitologik basoa

5. Demokraziaren priba... Jule Goikoetxea. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika - dantza

Hari luzeko laukotea Alos Quartet laukotearen ‘Garden’ diskoak aurrera jarraitzen du, 30 emanaldi baino gehiago eman ondoren. Iturri askotatik edan du taldeak eta horiek guztiak baliatu ditu haien izaera eta estetika fintzeko KATTALIN BARBER

Kolaboratzaile ugari izan ditu laukoteak bere azken proiektuan, Aukeran konpainia eta Oreka TX, besteak beste. IÑIGO ROYO I

II

BILBIDE luzea du Alos Quartet hari-laukoteak. Orain dela 19 urte elkartu ziren, eta gutxikagutxika egin dute bidea. Egiten ari dira. Hiru disko eskutan eta hamaika kolaborazio eginda, gustura ari dira haien soinu propioa lantzen. Garden azken diskoarekin taldea finkatu egin da: “2015ean aurkeztu genuen diskoa eta bide luzea egin dugu; oraindik egiten ari gara. Ez du etenik eta hori aprobetxatzen ari gara”, dio Xabier Zeberio taldekideak. Biolina eta nyckelharpa jotzen ditu Zeberiok. Azken horrek tinbre berezia ematen dio taldeari eta gozotasunez proposatutako dantza ezberdinen giro eta erritmoei esker, arin arinetik tangora edota fandangotik vals gozoetara, eta soinu iradokitzaileei esker, ohikoak ez diren tresnei esker lortuak, mundu magikoetan

zehar nabigatzeko aukera ematen du Gardenek. Musika “lasaia, herrikoia, klasikoa eta indartsua” dakar diskoak, Zeberioren aburuz. LEKUA EGINEZ Oholtza gainean leku propioa egin du Alos Quartet taldeak urte guzti hauen poderioz. “Azkenaldian askotan esaten digute gure musika entzun bezain pronto ezagutzen dutela ikusleek eta hori oso pozgarria da”, dio Zeberiok. Euskal Herriko hamaika herri eta hiri bisitatu dituzte azken bi urtetan Garden diskoarekin. “Sekulako oihartzuna izan dugu, eta, hainbeste emanaldiren ondoren, segurtasun handiagoa dugu; hori publikoak igartzen du eta erosoago gaude: batak bestea dakar”. Udaberri eta udazken aldera emanaldi gehiago lotzen ari dira, eta aurki iragarriko dituzte haien webgunean.

Laukoteak oso modu berezian garatzen ditu bere ibilbidean propio izan dituzten soinu dotorea, intimitatea eta estilo berezi eta eklektikoa. Taldeak hainbat formatutan egin du Garden diskoaren aurkezpenerako bira; batzuetan laukotean, eta sarritan kolaboratzailez inguratuta. Izan ere, hamaika musikari eta artistarekin aritu dira lanean, bi hamarkadatan. Alos Quartet hari musika tresnak jotzen dituzten lau musikarik osatzen dute. Esan bezala, Zeberiok, Oskorrin ibilitakoa, nyckelharpa eta biolina jotzen du, Francisco Herrerok biolina, Lorena Nuñezek biola eta Pello Ramirezek biolontxeloa. Egun, Ramirezek eszedentzia hartu du eta Iban Carmona aritu da azken emanaldietan. Hamahiru abesti bildu dituzte diskoan eta hainbat artista

DAVID HERRANZ

izan dituzte bidaide: Eñaut Elorrieta, Silvia Iriondo, Oreka TX, Harkaitz Cano eta Bill Cooley. Zehazki, Aukeran dantza taldearen Geltokia ikuskizunerako sortu zituzten diskoko zazpi abesti, eta beste sei sorkuntza berrirekin osatu dute lana. Aurreko diskoetatik badu desberdintasun bat Garden-ek, abestietako bik ahotsa dutela. Hain zuzen ere, Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrietak Bidaiari ekina abestian kantatu du, Harkaitz Canok idatzitako hitzekin; eta Argentinako Silvia Iriondok, Vuelve abestiari jarri dio ahotsa. AHOTS PROPIOA Laukotearen eboluzio natural bat bezala definitu du Zeberiok Garden. Bakarkako hirugarren lana dute, eta musika klasikoaz gain, euskal musikak, funkak eta doinu afrikarrak hartu dute protagonismoa. “Urteen poderioz gure ahotsa aurkitu dugu eta disko honek bide horretan sendotzea ekarri du”. Gainera, aurreko diskoek ez duten zerbait du Gardenek: dantza. Izan ere, dantza egiteko gonbita da. Sarritan aritu dira elkarlanean Aukeran dantza konpainiakoak eta Alos Quarteteko kideak, eta azken lan honetan ere, estuki kolaboratu dute. “Iaz, Aukeran dantza taldeak eskatu zidan Geltokia obrarako musika sortzea, eta hori izan zen Garden-en hazia; hortik tiraka atera genituen beste doinu batzuk; horregatik esan dezakegu dantzaren inguruan jira eta bira doala ikuskizuna eta diskoa”, azaldu du biolin-jotzaileak. Erritmo herrikoiak, fandangoak eta arin-arinak ere bildu dituzte lanean. Dantza ez ezik, Alos Quarteten harizko musika-tresnek Oreka TX-en harrizko eta egurrezko txalapartak izan dituzte lagun hainbatetan. “Maitasun handiz egindako lana da Garden”, aitortu du Lorena Nuñez taldeko biola-jotzaileak. Gustura gelditu dira taldekideak emaitzarekin, eta are gusturago publikoaren txalo beroak jaso dituztenean. Hainbat for-

matutan eskaintzeak ere ateak ireki dizkiela badaki Nuñezek. “Akustikoan egiten badugu oso emanaldi polita da, baina dantza sartzean are ikusgarriagoa da”. Txalapartaren indarra ere aipatu du. “Azken finean, uste dut jendeak asko duela entzun eta ikusteko eta hori guztia nahasiz ordubetetik gorako gozamena da”. SONORITATE BEREZIA Nuñezek dioenez, musika klasikoa izan arren, oso ongi ulertzen dira abestiak. Nyckelharparen soinua ere aipatu du. Biolontxelo eta biolarekin nahastean soinu berezia lortzen da. “Gainera, Euskal Herrian ez gaude ohituta tinbre hauek entzutera eta horregatik jendeari asko gustatzen zaio”. Hainbat instrumentu tartekatzen ditu Zeberiok taula gainean. Biolinaz gain, nyckelharpa jotzen du. Erdi Aroko instrumentua da eta Suedian du jatorria. “Sonoritate berezia ematen dio laukoteari eta jendeak eskertzen du beste tinbre batzuk izatea musikak”,


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko otsailaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika - dantza

“Urteen poderioz, gure ahotsa aurkitu dugu eta ‘Garden’ diskoak bide horretan sendotzea ekarri du”, uste du Xabier Zeberio taldekideak

dio. Orain dela 15 urte ezagutu zuen instrumentua Zeberiok. Europako Iparraldera egindako bira aprobetxatu, eta nyckelharpa jotzen zuten hainbat musikarirekin topo egin zuen. Haiekin elkartu eta gutxika-gutxika hasi zen ikasten. “Intuizioz hasi nintzen eta gaur egun buru belarri nabil nyckelharparekin. Oso instrumentu berezia da, nire egin dut”. Iturri guztietatik edan dute Alos Quartetko kideek, eta hori nabaritzen da haien musikan. Jatorri desberdina dute lau musikariek, ikasketa klasikoak egin badituzte ere. “Baina belarriak eta buruak nahiko irekita izan ditugu eta beste musika estilo batzuk jorratu ditugu denok, oso gaztetatik”. Hamaika kolaborazio egindakoak dira eta horiek guztiak arras aberasgarriak izan direla haientzat dio Zeberiok. “Oso interesgarria da ikustea musika ulertzeko modu ezberdinak; modu horiek xurgatzea eta gero horretatik zure pro-

Lorategi gardena

G

arden’ izena jarri dio azken lanari Alos Quartet laukoteak, hitz horrek euskaraz nahiz ingelesez dituen adierekin hitzjokoa eginez: euskarazko ‘gardentasuna’, sentsibilitate handiko musika baita, garbia zein argia. Bestetik, ingelesez, ‘lorategia’ da. Laukotearen zeinu bereizgarria dira soinu dotorea eta sortzen duten giro intimoa. “Gure musika gardena da, sotila, eta sinpletasuna gure estetikaren parte da; aldi berean, doinu bakoitza izan daiteke basoko-lore bat, eta horiek guztiak elkartuta lorategia agertzen da, hots, ‘Garden’. Kantu bakoitza lore bat balitz bezala sentitu dugulako jarri diogu izen hori lan honi. Bi adiera horiekin jolastu nahi izan dugu”, dio Xabier Zeberiok.

posamena ateratzea. Guk bizitako guztia transmititzen da diskoan”. Zerbait “propioa” aurkeztea lortu dutela uste du Zeberiok. ELKARLANA, NATURALA Alos Quartetek bi esparru landu ohi ditu musikan. Alde batetik, lan handia egin du beste artista batzuekin, bai diskoak grabatzen eta baita zuzenekoetan ere. Horrek aukera eman die estilo desberdinak jorratzeko eta jende desberdina ezagutzeko. Gogoan du Zeberiok Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin egin zuten bira: “Gaztetxoak ginen, eta Espainiako Estatuko naiz Portugalgo antzoki garrantzitsuenetan hainbat bira egin genituen”. Euskal Herriko musikari askorekin ere kolaborazioak egin dituzte, Ken Zazpi, Oskorri eta Kepa Junkera, kasu. Bestetik, haien bide propioa garatu dute. “Bi bide horiek naturalki lotuz, kolaborazioak sortzen dira, lagun asko egin ditugulako bidean”. Oreka TX taldeko

kideekin, adibidez, estua da elkarlana. Silex diskorako kantu bat sortu zuten, eta ondoren ere laukotearen diskoan sartu dute. “Elkarlan naturalaren emaitza da diskoa”. Elkar ulertzea oso garrantzitsua dela ere dio Nuñezek. “Musikaren gainetik, lagun handiak gara eta hori nabaritzen da, bai jotzeko orduan eta baita guztia antolatzeko ere”. Aspaldi ezagutzen dute elkar, eta musika modu berean ulertzen dute. Zeberio, Herrero eta Ramirez hasieratik elkartu ziren eta Nuñez orain dela 12 bat urte batu zen taldera. Aurki beteko dituzte 20 urteak, eta zein eratan argi ez badute ere, taldekideak prest daude erronka berriei heltzeko. Bitartean, oraindik badute eszenatokia lorategiz eta dantzaz betetzeko gogoa. “Gure txikitasunean publiko zabalera iritsi gara, esan dezakegu gutxiengo handi batengana iritsi den taldea garela”. Jendeak taldearen soinua errekonozitzea lortu du, eta hori

ez dela egun batetik bestera lortzen aitortu dute Zeberiok eta Nuñezek. FORMATU UGARITAN Zeberiok sortu ohi ditu abesti gehienak, baina taldean lantzen dituzte beti eta inprobisaziora irekita daudela diote. Hori dela eta, hainbat formatutan eskaintzen dute Garden. Kontzertu intimo bat emateko gai da Alos Quartet, baina baita ere antzoki handi batean eta ehunka ikusleren aurrean sekulako emanaldia egiteko ere. “Ikuskizun berezia, zuzena eta intimoa egin dezakegu; baina baita festa handi bat ere”, dio Nuñezek. Aukera horrek leku askotara iristeko parada eskaini die eta ibilbide emankorra izan dute azken bi urteetan. Alos Quartetek 1999an eman zituen lehen pausoak. Musika klasiko naiz modernoan esperientzia zabaleko musikariak dira, eta orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain, taldekideak folk talde ezberdinetako partaide ere

badira (Oskorri, Benito Lertxundi) eta baita Euskal Herriko hainbat musika proiektutako ohiko kolaboratzaile ere. Ibilian ibilian, laukoteak lortu ditu bere berezko ezaugarriak eta heldutasuna. Lau instrumentu lotzen dituzte akustikoan, eta oso garrantzitsua da elkar ulertzea, Zeberiok azpimarratzen duenez. “Elkar ulertze handia behar dugu gure artean. Gure sekretua, gure ustez, hainbeste urtez elkarrekin jo izana da; jotzeko orduan dugun konplizitatea entzuleak ikusten duela uste dut eta urteen poderioz bakarrik lortzen da hori”. Ziur daude urte gehiagoz jarraituko dutela. “Alos Quartet bide luzeko proiektua da, pixkanaka, mimoz eta inongo presarik gabe egindakoa. Ia 20 urtetan hiru disko baino ez dituzte kaleratu, gauzak presarik gabe, maitasunez eta arreta osoz egiten dituzten seinale. “Helburua beste bat delako”, beraien esanetan.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Zeruari begira Gure plazak, frontoiak eta eskola-patioak urte gutxitan zeharo aldatu dira, euripeko egoerak ekiditeko eskaera dela eta, horietako asko estali egin direlako. Zer eragin du honek gure herri paisaian?

ULA IRURETAGOIENA

ZZ

UBEROARA bidaiatzen baduzue, maskaradak edo pastoralak aitzaki hartuta, adibidez, herriguneen irudiak ez du hego Euskal Herriko herriekin zerikusirik. Kasu gehienetan elizatik gertu frontoi pareta bat aurkituko dugu, inguruan ikusleku eta jolasleku irekia antolatzen duelarik. Hego Euskal Herriko herritargoak kanpo espazioak estaltzeko desioa agertu du, erabilgarritasun emankorragoa emateko eta haurrek txoko babestu bat izateko. Udalek bere egin dute eskaera, eta horregatik herri askoren frontoi edo plazek aterki arkitektoniko bat eraiki dute. Zer gertatzen da gurean Iparraldean gertatzen ez denik? Gure etxeak txikiagoak ote dira eta kanpoaldean denbora luzeagoan dihardugu? Gure haurrek lehen baino hiperaktibitate arazo larriagoak dituzte eta espazio irekien beharra handitu da? Hauskorragoak gara euriteen aurrean?

Teknikoki, egitura metalikoko eta 26 metrotako luzera eta 4,55 metrotako altuera duten 4 portikok osatzen dute estaldura. Zutabeak ertzetan kokatu dira, jolas eremua oztopo gabe uzteko eta egiturak jolas eremuaren muga funtzioa izan dezan. Ura egiturarekin bat egiten duten zorrotenetan jasotzen da, disimuluan baina mantenimendurako eskuragarri direnak. Material zehar-argia polikarbonatoa da, argia pasatzen uzteaz gain, euriaren tantek sortu dezakeen soinuiskanbila baratzen duena. Polikarbonatoak egitura goitik eta azpitik estaltzen du, tartean airea utziz. BI BEGIRADA TXERTATUZ Estaldura, beraz, aldi berean fatxada bat dela azpimarratu behar da, azpitik eta goitik begiratzekoa delako, eta arkitektoek bi begiraden sentsazioak kontuan izan dituzte; goitik ikustean jolaslekuan gertatzen dena iradokitzen da eta behetik zeruaren gorabeherak igarri daitezke. Baina ez hori bakarrik. Ipar-ekialdeko bistatik babesteko, estalduraren material berdina erabili da horma bat osa-tzeko, estalduraren lurreratze sentsazioa gaineratuz.

Kanpoaldeko espazio irekietan jolasean ari garenean edo ikusle paperean gaudenean, herria ezagutzen ari gara. Bertatik posible dugu inguruan diren eraikinak, hormak, fondoko paisaiak behatu, gauden lekutik beste lekuetara distantziak iragarri eta harremanak bilatzea. Bertatik zerua ere ikus daiteke, ekaitza datorren jakin edo zeru argiaren indarra jaso. Zeruak urtaroak joan eta etortzen direla komunikatzen digu, eta urtaro bakoitzak herriaren bizipenean eragiten du. Plaza edo frontoian euria denean, beste espazio batzuk bilatu behar direlako euritik babesteko. Kanpo espazioen izaera aniztasuna beharko da horretarako. Euria denean beste jolas batzuk asmatu beharko dira, kirolarekin harremanean ez diren beste hainbeste jolas daudelako. Beraz, jolasa eta kanpo espazioetako aktibitateak herriaren ezagutzarako aktibitate bilakatzen dira.

Egiari zor, estali beharreko kanpo espazio hauek egoera interesgarriak dira arkitektura pieza bereziak proposatzeko

Egiari zor, estali beharreko kanpo espazio hauek egoera interesgarriak dira arkitektura pieza bereziak proposatzeko. Kanpo espazioa betiko aldatuko duen eragiketa bat daestalpea, baina berritasun horretan badago aberastasun bat gaineratzeko aukera. Zerupeko egoera landu duen adibide bat ekarri nahi dut orriotara, Portugaleteko Antonio Trueba ikastetxearen jolastokian aurkitutakoa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailak sustatutako lanak dira, eskolek gaurkotzeko beharrizanak dituztela ulertzen duelako. Portugaleteko eskolaren beharra, jolaslekuaren estaldura egiteaz gain, eraikinari irisgarritasuna ematea izan da, komunak egokituz eta igogailua instalatuz. Jolaslekuak eraikinari aurrez aurre begiratzen diolako, estalki berriaren altuera eta materialitateak garrantzi handia hartzen du, ikasgelen argitasuna zeharo kaltetu dezakeelako. Material zehar-argia aukeratzea proposamenaren abilezia da, estalpetik zeruaren gorabeherak asmatzeko aukera dagoelako.

Arkitektura eskolan irakasten digute forma material batek bi helburu desberdin asetzea gauza bikaina dela, esfortzu materialaren errentagarritasun poetikoa lortzen baitugu horrela. Lan honen egileen trebezian ikasketa horren aplikazioa nabari da, erabaki arkitektoniko bakoitzak hainbat helburu betetzen dituelako aldi berean, pragmatikotasunari entitate duina eskainiz.

EGILEAK

Lerroon gainean, Portugaleteko Antonio Trueba ikastetxearen jolastokia. ATELIER 80 ARQUITECTOS

Atelier80 arkitekto taldea Jesus M. Baranda Gonzalezek, Mireia Gandarias Mintegik eta Itziar Ruiz Zanguituk osatzen dute. Bilbo, Durango eta Gasteiztik aritzen dira lanean, orotariko proiektuetan: lan publikoak, pribatuak, aurrekontu handi eta txikiak, etxebizitzak eta eraikin publikoak, eraikin berriak eta zaharberritzeak, etab.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko otsailaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

‘Night Shift’ (Izaskun Arandia)

‘Kreba’ (Oier Fuentes) ‘Areka’ (Atxur taldea) ‘Ilunpetan’ (Koldo Carranza)

‘Ejecutor’ (Javi Arriaga)

‘Zulo’ (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)

Laburrean oparo Laburbira euskarazko film laburren zirkuituak 15.edizioa du aurten. Otsailaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, euskaraz sortutako laburmetraiak erakutsiko ditu herriz herri JULENE LARRAÑAGA

EE

USKARAZKO ikus-entzunezkoen urteko uzta ezagutaraztea du helburu Laburbira egitasmoak eta horretarako bilduma oparoa prestatu dute aurten ere Euskaltzaleen Topaguneko kideek. Jasotako proposamen guztien artean, orotariko generoak lantzen dituzten 8 film labur aukeratu dira aurtengo ediziorako: animazioa, dokumentala, fikzioa, lan esperimentalak… Guztien artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko. Aukeratutako zortzi filmak Euskal Herri osora zabalduko dituzte eta, ikusteke dago, iaz egin bezala, gure lurretatik kanpo ere erakutsiko diren. Izan ere, iaz, Euskal Herriko 29 herritan emanaldiak egiteaz gain, New Yorken, Londresen eta Parisen ere izan ziren proiekzioak. Hauexek dira XV. edizioan ikusgai egongo diren filmak eta sortzaileak:

‘ILUNPETAN’ (KOLDO CARRANZA, 5’) Lea da drama erromantiko honen protagonista. Ilunpetan, bere gelan, Leak neska baten-

gan pentsatzen du. Neskak elkartu daitezen proposatzen dionean, Leak erabaki beharko du bere sentimenduak argitara aterako dituen ala ez. Koldo Carranzak (Donostia, 1990) Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Zuzendaritzan espezializatu zen. 2015ean Euskal Herriko Zinema Eskolan Argazkilaritza Zuzendaritzan diplomatu zen. Gaur egun Bilbon bizi da eta bertan garatzen ditu bere proiektuak. ‘NIGHT SHIFT’ (IZASKUN ARANDIA, 15’) Gaua heldu da Donostiako La Paz auzo txirora. Meryk zigarroari azken zupadak eman dizkio, sorterrian utzi behar izan zituen semealabez oroituz. Garbitzaile aritzen da antzoki batean, gaueko txandan. Antzezlana amaitu ostean iritsi da, baina gaur sekula garbitu ez duen leku batera sartuko da: aktoreen kamerinora. Izaskun Arandia Publizitatean lizentziaduna eta Gidoigintzan masterduna da. Hamabost urtez telebista eta zine produkzioan lan egin du. 2010ean Izar Films sortu zuen eta Agur esatea bere lehen film luzea ekoitzi zuen. Gaur egun hiru dokumental garatzen ari da: My Way Out, Lander Garroren Intsumituak eta Iban del Camporen Glittering Misfits.

‘HIGADURAK’ (AMAIA OTAOLA ETA OIHANE ZUNZUNEGI, 4’) Amaia Otaola (Eibar, 1995) eta Oihane Zunzunegi (Galdakao, 1995) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatuak dira EHUn. Otaolak ETBn erredaktore eta ekoizpen lanak burutu ditu eta Matilde sorkuntzazko dokumentala izan da bere lehen ekoizpena. Zunzunegik argazkigintza proiektuak lantzen ditu, hala, Pauxa izan da bere lehen bakarkako lana. Laburmetrai esperimental honetan geologiaz dihardute. Higadura bakoitza belaunaldien atal bat dela dio filmaren sinopsiak. Izan ere, egileen esanetan, “badira irakurritako atalak eta irakurtzeko zain daudenak”. ‘EJECUTOR’ (JAVI ARRIAGA, 9’) Javi Arriaga ekoiztetxe eta errealizatzaile askorentzat aritu da zuzendari laguntzaile eta lokalizatzaile lanetan, Euskal Herrian zein nazioartean. Film dokumental batean ekoizle eragile ari da orain, baita beste bi film luzetan atxikitako ekoizle gisa ere. Lehen film laburra 1999an zuzendu zuen eta Ejecutor da bere lan berriena. “Zure txanda denean, ez dago ihes egiterik”, dio lan honen sinopsi labur baina iradokitzaileak. ‘TAZAN’ (UDA FILMS, 11’) Ideia bat obsesio bihurtzen denean, bizitzan eragin handia izan dezake. Gai horren inguruan hitz egiten digu Tazan laburmetrailak. Haizea Azpilikuetak, Mikel Irazustak eta Unai Portillak osatzen dute UDA films taldea. Zinema zaletasuna eta sormena bide dituztela, Euskal Herriko gune ezberdinetatik edukiak sortzeko asmoa daukate beti buruan. Hainbat lan eta sari lortu dituzte jada. ‘AREKA’ (ATXUR TALDEA. 6’) Euxebik 80 urte ditu. Bere aita gerran desagerrarazi zuten eta gertatutakoaren gaineko

zurrumurruak entzunak bazituen ere, ez du inoiz jakin non zegoen haren hilobia. Frankismoaren miseria eta errepresio guztiaren gainetik, Euxebik bizirik gorde du aitaren memoria, haren gorpuzkiak aurkitu dituzten arte. Atxur taldea iaz Beti Bezperako Koplak film laburra egiteko osatu zen Ageda Kopla taldearen jarraipena da. Orduan EHUko irakasle, ikasle eta ikasle ohi talde bat batu zen proiektu hura burutzeko. Orain beste talde bat osatu eta irizpide berberekin lanean jarraitu nahi dute. ‘KREBA’ (OIER FUENTES) Zaintzari buruzko hausnarketa proposatzen du Kreba lanak. Definizioz, Kreba hiru gauza izan daiteke: pitzadura edo arrakala, hernia edo etena, eta itsasoak kostaldera itzultzen dituen objektuak. Kontua da: zer egin pitzadura, eten edota objektu horiekin? Oier Fuentes (Arrasate, 1985) Irudi eta Soinuan espezializatutako telekomunikazio ingeniaria da eta ikus-entzunezkoen freelance gisa ari da gaur egun. 2017an Lekeitioko Euskal Zine Bileran zuzendari amateur onenaren saria jaso zuen. Kreba film laburrak Eibar eta Errenteriako film laburren lehiaketetan euskarazko film onenaren saria jaso du, eta gidoi onenarena Beste Begiradak festibalean. ‘ZULO’ (ERIKA OLAIZOLA ETA AMANCAY GAZTAÑAGA, 14’) Denok gara ezberdinak, denok ditugu beldurrak, ezintasunak, mugak… baina adorea? Denok al daukagu adorea? Istorio honetako bi protagonistek elkar maite dute eta maitasun hori elkarrekin bizitzea hautatu dute, adorez. Erika Olaizola (Azpeitia, 1989) eta Amancay Gaztañaga (Guayaquil, Ecuador, 1980) Euligiro antzezlanak elkartu zituen. Hauxe dute beraien lehenengo film laburra zuzendari eta gidoilari moduan.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Santi Elias Bego Elexpe

Urrestilla, Sitio, 1968 año Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: https://www.flickr.com/photos/elitxat/

Datorren Datorren astean... astean... Unai Daniel Endemaño Burgui


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.