Ortzadar 020618

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko ekainaren 2a. 549. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

deia.eus/ortzadar

AMORANTE Ibilbide luzeko musikaria bada ere, bakarkako proiektuak eman dio Iban Urizarri ahots propioa topatzeko bidea -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

ilustrazioa

IRUÑEA

Lohiak baduelako zer esan Garai bateko krisialdian margotutako marrazki eta zirriborroak argitara eraman ditu Maite Mutuberria ilustratzaileak ‘Lohia’ liburuan. Artistak bakarka kaleratutako lehenengo liburua da KATTALIN BARBER

K K

RISI baten koadernoa da Lohia. Maite Mutuberria ilustratzailearen azken lanak garai batean sufritutako krisian egindako marrazki guztiak biltzen ditu. Edonola ere, bere bizipen pertsonaletatik harago doan liburua da, lohia eta iluntasuna edonork bizi dezakeelako bizitzaren edozein alditan. Izandako krisialdian, helburu zehatzik gabe eta ihesbide moduan koadernoetan marrazteari ekin zion Mutuberriak (Eltzaburu, Nafarroa, 1985). Arkatzez bete zituen koadernoak bi urtez. Pribatutasunetik irten, eta publikora egin dute orain jauzia garai horretako marrazkiek. “Orain dela urtebete berriro ikusi nituen betetako koadernoak eta oso adierazkorrak ziren marrazkiekin topo egin nuen; materialarekin zerbait konta nezakeela otu zitzaidan”, azaldu du ilustratzaileak. Arkatzez eta grafitoz egindako marrazkiekin askatzen zituen korapiloak eta arintzen zuen barrua krisi garaian. Orain, bere bizipenekin istorio berri bat kontatu du: “Ez nuen erabaki nire bizitza publiko egitea, baizik eta horren bidez beste zerbait konta nezakeela”. Marrazkiak bazituen eta burubelarri aritu da liburuaren narratiba eta antolaketa atontzeko eta irakurleari mezua ahal den hobekien helarazteko. “Nola sentiarazi nik sentitzen nuen hori?”. Horixe izan da gakoa Mutuberriarentzat. BELTZA ETA ZURIA Liburuaren hitzaurrean aurreratzen du Mutuberriak zer ikusiko duen irakurleak orrietan: “Lohiez zikindu nituen nire koadernoak bi urtez. Marrazki, ohar eta aipuak, zintzurrarekin adierazi ezin nituenak nonbait botatzeko”. Iluntasuna eta lohia agertzen dira

liburuan, baina baita ere argitasuna ere. Azala, esaterako, oso argia eta zuria da. Baina liburua ireki ahala, “belztasuna” agerikoa da. “Oso beltza eta oso zuria da aldi berean koadernoa, horrekin jolastu nahi izan dut”. Zuria eta beltzarekin batera, grisaren gama osoa dira liburuaren funtsak. Ezer ez baita guztiz zuri, ez guztiz beltz. Krisialdian sentitzen zuen hori ez zekien nola izendatu eta lohia jarri zion: “Ateratzen dudan ondorio garbi bat da guztiek badaramagula lohia barruan, eta lohia ez da guztiz garbitzen, lohiarekin bizitzen ikasi behar dugula”. Lohia moldatzen eta kudeatzen, alegia. Bide horretan, “lasaigarria” izan zaio hari lohia duela aitortzea. Lohia alde batera ez utziz, eta liburuaren bidez erakutsiz, beldurrik gabe eta inolako konplexurik gabe. Krisi garaian ere erantzunak aurkitu dituelako: “Momentu txarretan gauza onak ateratzen dira; krisiak nire burua ezagutzeko aukera eman dit”. Horregatik, krisi koadernoa izan arren, argi izpiak ere ateratzen dira lohitasunetik. Zulora sartu, hondoa jo, baina zulotik ere ateratzen delako. Bere estilo zuzenari esker, irakurleari erraza zaio egilearen tokian jartzea. Askok haien burua islatuta ikus dezakete Mutuberriaren marrazkietan. “Ezagutzen ez nauen norbaitek hor bere burua ikustea izugarri da niretzat. Horrekin uste dut lortu dudala marrazkiek kontatzea”. Horrela adierazten delako, besteak beste, inor ez dagoela bakarrik, eta antzeko sentimenduak partekatzen direla maiz. “Lasaitzen nau jakiteak egoera desberdinetan antzeko gauzak sentitzen ditugula, eta ez garela bakarra”, uste du Mutuberriak.

Ilustratzailea da ofizioz Maite Mutuberria. Besteak beste, Etxepare saria irabazi zuen, 2013an. UNAI BEROIZ Grafito eta arkatzarekin egin zituen artistak marrazki guztiak eta zuribeltz horrek ematen dio “lohitasun eta zikintasun” puntu hori. Marraztea bere barrukoa adierazteko bide bakarra izan zen Mutuberriarentzat: “Ez dakit marrazkiek sendatzen duten, baina beste modu batean ateratzen ez zitzaidana ateratzeko balio izan didate”, kontatu du. Barruak husten zituen horrela, erraztasuna baitu hitzez adierazi ezin duen hori marrazkien bidez azaltzeko. Horiek guztiek osatzen dute Lohia, zuribeltzez margotutako zirriborro eta irudi iradokitzaileak. Egiturari dagokionez, kapituluka banatuta dago liburua. Lurra da lehena, eta protagonistaren egunerokoa ikusten da irudi deskriptiboen

bidez. Horren ondotik, gorputzeko erraietara bidaia egiten du marrazkietan eta irudiak gero eta abstraktuagoak dira. “Amaieran, berriz, poetikoagoak eta onirikoagoak dira”. Publikoki berak izan zuen arazo pertsonalaren berri ematea ez zaio erraza egin Mutuberriari, baina behin argitaratu duela, izan duen harrerarekin pozik agertu da. HITZAK, MEZUA INDARTZEKO Mutuberriaren estilo eta ahots propioa gordetzen du liburuak. Marrazki batzuei, gainera, hitzak gehitu dizkio egileak, “mezua indartzeko”. Hainbat idazleren aipuak jarri ditu kapitulu bakoitzean, eta horiei bere hitzak gehitu dizkie. “Beste zentzu bat ematen diote horrela ilustrazioari”.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Iker Azurmendi Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Hitza eta marrazkia uztartzen dituen lehen aldia da, baina gustura gelditu da emaitzarekin. “Irudien bidez kontatzea da nire lana eta proiektu honen bidez kontatzeko beste modu bat aurkitu dut”, aitortu du. Normalean, enkarguak jasotzen ditu Maite Mutuberriak eta beste egile batzuen testuak abiapuntu hartuta, irudiak sortzen ditu. Kasu honetan, berarenak dira bai marrazkiak eta baita testuak ere. “Marrazkiak banituen eta koadernoa ordenatzea izan da nire egitekoa, liburu itxura emateko”. Garrantzia handia eman dio konposaketari eta marrazkiek ia ez dute aldaketarik izan. “Bitxia izan da, marrazkiek niri eman didatelako ordena eta ez nik marrazkiei”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko ekainaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Udaberria, udaberria!

Fikzioa 1. Bihotz handiegia

II

ZENBURUKO hitz horiekin hasten da Wislawa Zsymborska poeta poloniarrak idazle izan nahi zutenetako bati idatzi zion gutuna. 1960ko hamarkadan Zycie literackie (Bizitza literarioa, euskaraz) deituriko aldizkarian kolaboratzen zuen, eta beste kide batzuekin batera sail berri bati ekin zioten, Literatur posta deitu zutena, non idazle gogoko edo usteko irakurleek euren lanak bidaltzen zizkieten, eta haiek aldizkarian ematen zuten argitara lanei buruzko iritzia. Iritzien antologia bat argitaratu du espainolez Nordicalibros argitaletxeak, Correo literario izenburupean. Zsymborskaren poeta ospea sustraitua zen Polonian, baina 1996an eman zioten Nobel sariak bihurtu zuen ezagun mundu osoan. Euskal idazle askok ere aipatu izan du idazle poloniarraren eragina, eta haren poemak erabili euren dibulgazio lanetan. Eta zergatik udaberria? Bada, udaberriro ikaraturik egoten baitira aldizkariko erredakzioan. Udaberrian neskatxa krudelek poetaz aldatzen dute, eta poema uholdeak iristen zaizkie zeraz beterik: erruduntasuna, erabaki bortitzak, samintasuna, promesa mengelak… Dena oso gizatiarra eta xarmanta, baina

Eider Rodriguez. Susa.

Aipatzen du beste gutun multzo bat, zeinak akats ortografikoz beterik datozen, orri narratsetan, edozein moduz aurkeztuak. “Irakurtzen jarraitzeko gogoa kentzen dute, sentiberatasun estetiko eskasa ageri dute, eta errespetu gutxi egilearen aldetik bere lanarekiko. Oraindik ez da kasu bat eman, halako gutunez lagunduta datorren lan batek gure mirespena bereganatu duenik”. Mamia eta mamiaren aurkezpena zein loturik dauden demostratuz bezala.

“harritzekoa al da udaberriro zehazten zaila den ikara batek hartzea erredakzioko bihotz barrenak?”, galdetzen du poetak ironiaz. Apunte honek barrenak irazeki dizkit, neu ere sentitua bainaiz udaberrietan poemak idatzi behar uholdetsu bat, izana naiz udazkena heldutakoan higatzen ziren testuen idazle. Kronikak oso umoretsuak dira (jakin beharko genuke haien hartzaileen iritzia, noski), baina baita patetikoak ere, euren lanak bidaltzen dituzten idazle gazte eta ez hain gazteek dauzkaten jarrerengatik. Batzuek handiuste itzelak dira, “Rimbauden sindromea” deitzen dio Zsymborskak: “Hamasei urteko idazle gehienek dakite, oro har, Rimbaudek haien adinerako idatzi zituela poema jenialak, beraz, zergatik izango dira eurenak eskasagoak?”. Beste batzuek mehatxu larriekin idazten zieten: “Esaidazue, mesedez, nire testuek ba al duten balio izpirik, zeren, bestela, berehala apurtuko ditut, bota, nire loriazko ametsak abandonatu, sufrituko dut, fedea galduko neuregan, hondoratuko naiz, edanari eman, ea ea”. Batzuek azkar erantzuteko ere eskatzen zieten, bestela izugarrikeriaren bat gertatuko zela eta.

Udaberriro ikaraturik egoten dira aldizkariko erredakzioan. Udaberrian neskatxa krudelek poetaz aldatzen dute, eta poeta uholdeak iristen zaizkie...

Beste batzuetan gutun luzeak jasotzen zituzten, baina ezer esaten ez zutenak, erretorika hutsez beteak, eta, tamalez, berriro mamiak aurkezpen formarekin duen lotura berretsiz, literatur lanak ere halakoak ei ziren. Horrela 236 erantzun labur, zorrotz, umoretsu eta sakon. Literatur lezio bikainak pilula txikietan, erruki gozo batean bilduak sarritan, hobe delako hasieran jaso zauri txiki bat, eta ez gero kolpe handi bat. Ingurukoek egin dezaketen kalteari (“hau oso ona da, argitaratu behar zenuke”) norberaren iritzi estetiko falta gehitzen zaionean, ez baita ikusten ahal begi urdindun neskatxa ederrari gustatu zitzaizkion poemak ez zirela eder beste inorentzat.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA HAUR LITERATURA

SAIAKERA

‘Sasiolako errotaria’

‘Iruñeko historia’

Ramon Olasagasti, ilus.: Xabier Sagasta. Erein. 96 orr. 10 euro.

Hainbat egile. Pamiela. 672 orr. 25 euro.

Bullyng-a, misterio bidez kontatua kontat a

Hiriaren ibilbidea historian barna

Ander begitan hartua dute ikaskide batzuek. Mila deabrukeria egiten dizkiote eta ez dute bakean uzten. Anderrek, ordea, ez ditu salatu nahi. Sasiolako errota abandonatura eramango dutela egiten diote mehatxu, hango mamuarekin gaua igarotzera. Herrian beti izan dira zurrumurruak eta kontu ilunak Sasiolako errotari buruz. Aspaldiko istorio beltz bat, inork argitu gabekoa, gordetzen da horma zahar haien artean. Pixkanaka, duela 60 bat urte gertatutako pasadizoak eta gaur egungo gorabeherak korapilatuz joango dira misteriozko kontakizun honetan.

Liburu honen helburu nagusia Iruñeko historiaren bilakaera aztertzea da, jakintza arlo eta ikuspuntu ezberdinetatik begiratuta. Historiari buruzko artikulu sorta honetan aztergai ditugu geografiak, hiriaren bilakaera politikoak, gizartearen egitura sozialak, kulturaren garapenak eta hizkuntzen presentziak baldintzatu eta bideratutako zenbait prozesu; izan ere, faktore horiek guztiek garrantzi handia izan dute Iruñearen bilakabidean aldi historiko guztietan. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak 2002 eta 200an antolatutako historiari buruzko jardunaldiak ditu lan honek oinarrian.

2. Azala erre Danele Sarriugarte. Elkar.

3. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

4. Neska bat leku... Xabier Amuriza. Elkar.

5. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

6. Zaldi mamarroa Ekaitz Goienetxea. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Alardeak, ukatutako plazara M. Asensio, A. Iraola. Elkar.

2. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain. Pamiela.

3. Juan Cruz Eguileor. Abandoko nekazari... Joseba Eguiraun. Bilbao 700.

4. Genero nahasmendua Judith Butler. Elkar.

5. Tretatxu, lapurren... Hector Ortega. Txertoa. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

IBAN URIZAR ‘AMORANTE’ MUSIKARIA ETA ABESLARIA

“Lotsa gutxi daukat oholtzan edozer jotzen agertzeko” Ibilbide luzeko musikaria den arren, bakarka defendatzen ari den Amorante proiektuak eman dio Iban Urizarri ahots propioa topatzeko bidea OLATZ PRAT

B B

EDERATZI urterekin lehenengoz tronpeta hartu zuenetik, musika izan da Iban Urizarren (Elgoibar, 1975) bizitzaren ardatz ezinbesteko bat. Herriko musika bandan eta hainbat taldetan (Café Teatro, Mengele Quartet, Andrakan eta beste hainbat) ibili ostean, bakarkako lehen proiektuari ekin zion duela bost urte. Musikaren ezagutzan etengabe sakontzeak, musika jotzeko abilezia apartekoak eta harekin jolas egiteko pasioak, inor aiherga utziko ez duen mundu bat sortu dute: Amoranteren mundua. Amorante, Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteren izenen baturatik omen dator. Nondik sortzen da Amorante? Musikan hasi nintzenetik kargatzen joan naizen motxilaren hustutze bat da Amorante, eta seguru asko aurretik izan ditudan proiektuetan atera ezin izan ditudan gauza asko ateratzearen ondorio ere bai. Izena da, gehienbat, haietatik atera dudana, lodi eta erraz esanda. Nondik datorkizu, orduan, kutsu flamenkoa? Odolekoa da? Kutsu flamenkoa entzuten duzu? (Barreak). Ez, ez da odolekoa. Gustuko dut, besterik gabe. Izenari erreparatzen badiozu, izenak badauka probokazio puntu bat. Miresten ditudan bi artista dira (Amarante eta Morente) eta flamenkoa Morentetik badator ere, izena bera egiten zait iradokitzailea. Bada Morante izeneko toreatzaile bat, bada ere Dorantes izeneko pianista flamenko bat... fonetika aldetik eramaten zaitu mundu horietara, baina ez dut ardatz bezala inoiz erabili eta ez dut inoiz defendatuko flamenkoa egiten dudanik, ez fla-

menkoa euskaraz, ez eta flamenko usaina duen ezer. Kontua da kantaera melismatikoa egiten dudala batzuetan eta horrek gogorarazi dezakeela flamenkoa. Baina flamenkoa musika arabiarretik eratorria da eta beraz, kantaera hori izan daiteke ere Afrika iparraldeko musikaren eragina edo India edo Asiako kantaera melismatikoena. Euskal Herriko Iparraldean ere topatu daitezke melismak erabiltzen dituzten kantariak. Ez nuke nabarmenduko, beraz, flamenkoarena. Esan duzu Amoranten atera ahal izan duzula beste proiektuetan atera ezin izan duzuna. Zer da, zehazki, atera duzun hori? Hasteko nire ahots propioa, eta zentzu literalean diot. Aurretik abestu izan nuen Andrakan izeneko talde batean; pop-folk-rock amerikarretik eratorritako musika egiten genuen. Abestiak nik sortzen nituen, eta han sartzen ez ziren kantuak bihurtu ziren Amoranteren mehatzea. Ahots propio hori etorri da bakarrik zerbait defendatu behar izan dudanean, ordura arte inoiz egin gabekoak egiten hasi naizenean. Gehienbat nire ahotsa topatu dut, kostatu zait, baina topatu dut. Ahotsa, literalki soilik? Ez, bi zentzutan, zentzu zehatzenean eta zentzu zabalago eta metaforiko batean. Egia da zeure proiektua defendatu behar duzunean, behar dituzula kolore paletan zure mundu hori margotu ahal izateko elementu desberdinak. Ni tronpetista naiz ikasketaz eta jardueraz, eta tronpetista bezala ezin da normalean kantautore batek gara dezakeen ibilbide ohikoa garatu. Egiten duzuna da beste taldeetan parte hartu, beste musikariei lagundu... Horrek


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko ekainaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ELGOIBAR

beste modu batean garatzen zaitu musikari gisa. Agian gitarra edo beste tresna polifoniko bat joko banu, desberdina izango litzateke. Baina tronpetak baldintzatu egin du nire izaera, izaera musikala bai, behintzat. Bigarren lerrotik ‘frontman’ izatera pasa zara Amoranterekin. Hori da. Askok ez dute pasatzen bigarren lerroan egoteko fase hori, gitarra hartu eta konposatzen hasten dira eta zuzenean taldeburu izatera pasatzen dira. Nik bigarren lerro horretan pasa ditut urte gehienak. Taldeetan hasi nintzenean 17 urte nituen eta orain 43 ditut, eta duela bost urtera arte ez naiz hasi bakarka ezer defendatzen, beraz, berria zen niretzat. Urteetan egonkortzen joan naiz hor, neu ere segurtasun gehiago hartzen joan naiz eta, zorionez, jendeak gustura hartu du proiektua; horrek ahalbidetu du kontzertuak eman ahal izatea eta baldintza onetan eman ahal izatea, gainera. Musika esperimentala da zurea? Esperimental hitzak berak badauka karga bat, karga politikoa ere esango nuke. Esperimental esaten dugunean askotan zerbait abstraktu bezala hartzen dugu, ulertu ezin den zerbait eta baita zerbait elitista ere, eta ni ez noa hortik. Hasieratik esan dut herri musika egiten dudala, formazioz musikari klasikoa naiz eta nahiko bihurria izan naizenez betidanik, ez diot nire jardunari inongo puntu elitistarik ikusten. Zer da esperimentatzea? Eskura dauzkazun tresnekin musika egitea. Nik musika esperimentala egiten dut? Ba ez dakit, musikarekin esperimentatzen dut, generoekin edo ahotsarekin esperimentatzen dudan bezala. Nik lortu nahi dudana ez da jendea goitik begiratzea, nik egiten dudana ulertu ez dezaten eta horrela ustezko kalitate estra bat emateko. Zein da, hortaz, zure musikaren funtsa? Abesti xinpleak egitea da asmoa, elementu gutxirekin eta arkitektura ez oso konplexuarekin eta, ahal baldin bada, letra interesgarriekin. Arlo horretan, ez nuke esango letra kostunbristak erabiltzen ditudanik, baina ez nuke esango ere, letra politiko edo karga emozionalekoak dituen kantagile bat naizenik. Zenbat instrumentu jotzen dituzu? Parean harrapatzen ditudan guztiak jotzen saiatzen naiz, lotsa gutxi daukat oholtzan edozer jotzen agertzeko, baina horrek ez du esan nahi menderatzen ditudanik. Menderatu tronpeta bakarrik menderatzen dut. Abestiak egiteko erabili dezakedan paleta anitza izan daiteke, ukelelea hartu eta jo dezaket, baina ez dut menderatzen. Erabiltzen dudana da momentu bakoitzean instrumentu bakoitzak ematen didan sonoritatea. Bakarrik nago oholtza gainean eta eskura ditudan baliabideak erabiltzen ditut mundu propio bat eratzeko. Loop station-ak erabiltzen ditut askotan, horrek balio dit musika geruzak sortzeko, baina, lotu ere egiten zaituztenez, mugak jartzeko ere balio du.

Ekainaren 15ean Zumaiako San Telmo ermitan emango du kontzertua Iban Urizar ‘Amorante’ musikariak. IKER AZURMENDI

Zuzenekoetan badago inprobisaziorako lekurik? Berez, zuzenera begira sortzen dudanez, eta ez diskoetarako, horrek baldintzatu egiten nau eta era berean askatasuna ematen dit. Grabaketa batean zerbait finkatzen duzunean, zu eta entzulea baldintzatzen ditu horrek, eta joko horretan sartzea baino, nahiago dut zuzene-

Parean harrapatzen dituen instrumentu guztiekin ausartzen da Amorante. I. AZURMENDI ra begira konposatu. Gainera, oso nagia naiz grabatzeko, horretarako denbora ateratzea asko kostatzen zait eta, beraz, nire indar guztiak sortzera bideratzen ditut. Kantek egitura finko bat daukate, baina zati irekiak dituzte beti zuzenekoak daukan xarma hori baliatu ahal izateko, zerbait gaizki atera edo zerbait gertatzen bada, zeu joango ez zinatekeen leku batetara eramaten baitzaitu horrek; adibidez, errorearen estetika aprobetxatzera; akats bat egin baduzu, akats hori errepikatzea, esaterako, hortik zerbait atera arte. Hori ederra da. Non hasiko den eta gutxi gora-behera non amaitu nahi dudan badakit, baina bidean zer gertatu daitekeen... batek daki. Kontzertuak aldatu dira hasi zinenetik hona? Hasieran kontzertuak soilagoak ziren, sakontasun gehiagoz abesten nuelako edo karga emozional handiagoa zutelako. Baina pixkanaka aldatzen joan dira, orain ludikotasunerako joera ere nabari baita, dantzagarriagoak bihurtzen diren kantuak ere badaudelako. Uste dut publiko ezberdinetara iristea lortu dudala modu ezberdinetan: batzuentzat folketik esperimentatzen duen bat naiz, besteentzat tradizionaletik ere baduen musika arraro bat egiten duen bat. Era berean, ez naiz musikari mainstream bat. Ez daukat horretarako inongo pretentsiorik ere. Egoari jaten ematea eta hori apurtxo bat lasaitzearekin nahiko daukat. Kontzertuak aldatu badira, zeu ere aldatu zaren seinale. Topatu dut nire aurpegi lotsagabe bat oholtzan nagoenean, edukiko nuenik pentsatzen ez nuena. Transformatu literalki ez, baina joera badaukat askeago eta lotsagabeago sentitzeko. Batzuetan jendearekin sartzen naiz edo zuzenean interpelatzen dut publikoko norbait... Askatasun bat sentitzen dut. Mikroak ematen dizun boterea izango da, agian. Baina zure kontra ere joaten da batzuetan. Zuk entzuten duzun musika islatzen da Amoranten?

Nik entzuten dudana islatzen da egiten dudan musikan, noski. Estilistikoki nahiko aldakorra naiz. Niri atentzioa ematen didate musika taldeen erabakiek. Nire burua askotan deskubritu dut gauza batean harrapatuta, eta konturatu, hain juxtu, erabaki horiengatik nagoela harrapatuta: musikari batek kantu bat egiterakoan hartu duen erabakiarekin edo talde batek disko bat kantu mota batekin osatzerakoan hartutako erabakiekin. Genero berriak edo kultura desberdinetako musika entzuten dudanean, zenbat eta arrotzagoa izan generoa, are eta gehiago pizten zait kuriositatea. Musikaz harago begiratzen duzulako, akaso? Musika irakaslea naiz eta musikologia ikasketak egin nituen; horrek asko aldatu zidan musika entzuteko modua, bai eta musika desberdinak onartzeko modua ere. Hasiera batean norberaren gustuek indar handia daukate beste musikak onartzerakoan, zuk entzuten duzuna edo gustatzen zaizuna da baliagarria eta gustatzen ez zaizuna gaitzesten duzu; horrelako jolas txoroetan erortzen gara batzuetan. Gero konturatzen zara musikak zerbait oso indartsua badauka, hori dela egiten denean arrazoi bat izatea, testuinguru bat, garai bat, leku bat... Egilea bera nor den ere erabakigarria da, pertsona bat den, kolektibo bat den... Behin hori ulertzean zaila egiten zait musika, estetikoki, sortu den testuingurutik ateratzea. Horrek ahalbidetzen dit gaur egun zenbait gauza onartzea, duela urte batzuk onartzen ez nituenak. Horrekin lotuta dagoen hurrengo irakaspena izango da musika ulertzen dudan bezala, pertsonak ere ulertzea, testuinguru batean, garai batean eta izaera batean kokatu eta onartzea. Banatu dezaket zer gustatzen zaidan eta zer ez, eta hori nahiko lotuta dago bizitzen ari naizen garaiarekin; baina horren gainetik dago, non egina dagoen, nork egin duen eta zergatik; horrek musika horiek errespetatzea ekartzen dit, eta hori funtsezkoa da besteek ere zurea errespetatzea nahi baduzu behintzat.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA

euskara

SARA

Antzinako ospea berreskuratzea helburu Sarako euskara aztertu du Koldo Zuazok eta Senpereko agiri zaharrak jorratu ditu Xabier Elosegik. Belaunaldien arteko haustura nabarmendu dute biek DABI PIEDRA

E E

USKAL Literaturaren erdigune izan zen behinola Lapurdi, eta Sarak, zehazki, XVII. mendearen lehen zatian sona handiko idazleak bildu zituen, Axular denen buru. Orduko loraldia apaldu da, baina oraindik ere euskaraz mintzatzen dira Larrun mendiaren magalean. Hain zuzen ere, inguru hartako euskara eta euskaldunak ardatz dituzten bi liburu agertu dira udaberrian.

Batetik, Koldo Zuazo hizkuntzalariak Sarako euskara argitaratu du, herri hartako hizkeraren deskribapen zehatza, hiztegi eta guztikoa. Saran egindako egonaldietan bertako euskaldun andana ezagutu ditu eta haiek emandako azalpenetan oinarritu da. Bestetik, Xabier Elosegik Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. mendean lana plazaratu du, Lapurdi 1609 elkartearen eskutik. Euskarazko agiri zaharrak aurkitu ditu eta duela hiru mende euskarak bazuela nolabaiteko ospea ondorioztatu du.

nor-nork balira bezala egiten baita: eman dizut-en ordez, eman zaitut entzuten da saratarren ezpainetan. Iraultza Frantsesaren aurretik, herritar arrunten eguneroko tresna ez ezik, goi mailako zeregin batzuetarako hizkuntza ere bazen euskara Lapurdin, neurri batean behintzat. Xabier Elosegik dio euskarak bazuela “prestigioa” zenbait arlotan. Liburuan 1742 eta 1782 bitarteko testuak bildu ditu, 68 agiri guztira, luzeak batzuk, laburragoak besteak. Testamentuak, salmentak, inbentarioak eta abar aurkitu ditu, denak Senpere, Ahetze, Arrangoitze, Sara eta alderdi horretakoak. Basoko ondasunak erregistratzeko agiriak euskaraz egitea oso ohikoa zela jakinarazi du Elosegik: “Basoetan zer zegoen, zuhaitzak, lur-sailak... hori dena euskaraz idazten zuten”.

Materraren edizio kritikoa

L

apurdiko hegoaldeko euskararen inguruko argitalpen berriak aipatzeko orduan, ez da ahaztu behar EHUko ikerlari talde batek plazaratu berri duen Esteve Materraren ‘Doctrina Christiana’ liburuaren edizio kritikoa. Kontraerreformaren garaiko autore frantsesa zen Materra, baina, euskararik onena han egiten zelakoan, Sarara joan zen, euskaraz berehala ikasi eta doktrina hura idatzi zuen, 1617an. Sei urte geroagoko edizioa ezaguna zen adituentzat, 1617koa galdua zegoen, ordea. Ikerlari gazteen ekinari esker, Kopenhageko liburutegi batean agertu da eta talde-lanean egin dute azterlan kritikoa, jatorrizkoa argitaratu eta 400 urte geroago.

Nolanahi ere, baikorregia ez du izan nahi, “eskolatuak gutxi ziren, hortaz, gehienek euskaraz irakurtzen ote zuten? Ez naiz hain segur”. INDAR SOZIALA GALDU Koldo Zuazok azaldu duenez, Ziburu eta Donibane Lohizuneren indar ekonomikoa apaldu ahala, Lapurdiko hego-mendebaldeko euskarak ospea galdu zuen. Belaunaldiz belaunaldi igarotako

Sarako, Senpereko eta inguruko hizkuntzak elkarren antzekoak dira eta, euskararen barruan ere, ez direla batere exotikoak azaldu du Koldo Zuazok: “Sara Euskal Herriko erdigunean dago, alderdi horretako hizkeretan oinarritu da euskara batua eta, horrenbestez, ezaguna egiten zaigu”. Berezitasun handiena nornori-nork aditz-sailean aurkitu du,

Koldo Zuazo eta Xabier Elosegi, euren lan berriak eskuetan dituztela. GORKA ESTRADA

hizkuntza ahulduta iritsi da gaur egunera. Elosegi eta Zuazo ondorio berera iritsi dira: “Haustura” dago belaunaldi zaharren eta gazteen artean. “Saran, zaharren eta gazteen euskarak bi dira”, dio Zuazok. “Frantsesaren eragina nabaria da gazteen artean, hitzetan, ahoskeran zein sintaxian; adineko jendearen euskara betiko euskaratik hurbilago dago”.

Elosegik haustura hori etxe barruraino heldu dela ikusi du: “Haurrak amatxiri esaten dio hori ez da horrela esaten, berak beste molde bat ikasi duelako”. Bere ustez, bizimodu modernoan “indar soziala” galdu du euskarak, frantsesaren mesedetan, eta horrek ataka gaiztoan jarri du transmisioa. “Lehen jende asko etortzen zen Pirinio aldetik lanera eta euskaraz ikasten zuten, inguruak behartuta”. Euskara batua hobeto ezagutzen dute belaunaldi berriek, eta horrek fenomeno bitxia sortzen duela ikusi du Koldo Zuazok: “Gauza batzuetan haien eta Hegoaldeko gazteen arteko hizkera berdinagoa da, batuan hezi direlako, eta beste gauza batzuetan desberdinagoa, frantsesa eta gaztelania sartu direlako toki bakoitzean”. Zailtasunak zailtasun, Saran behintzat, euskara “pixkanaka suspertzen” ari dela sumatu du hizkuntzalari eibartarrak. “Asko galdu da aurreko belaunaldietan, baina une honetan ikastolak indartzen ari dira eta euskara begirunea eta duintasuna lortzen ari da”.

Sarako euskara libururako materiala biltzeko, herritar ugarirekin harreman estua izan du Zuazok, eta galdutako transmisioa nola berreskuratu den ikusi du. “Etxe askotan gertatzen da aitatxi-amatxiak euskaldunak izatea, seme-alabak ez, eta bilobak euskaldunak. Aitatxiamatxiek bilobekin euskaraz egiten dute”. Sarako berezko euskara betiko galdu edo nabarmen kamustuko dela ziurtzat jo du Zuazok. Euskarak berak iraun egingo duelakoan dago, ordea. “Lan luze eta nekeza dago egiteko, baina gauzak zentzuz egiten ari direla iruditzen zait”. Larrunen magaleko euskaldunen geroa ziurtatzeko eta “euskararen erabateko suspertzea gauzatzeko”, dena den, Parisetik datorren hizkuntza politika aldatu beharko dela uste du.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko ekainaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

U U

RRUTI joan ohi gara beste lurraldeetako arkitektura historikoa ezagutzera. Turismo jasangarriak politikarien ahotan zehazki zer esan nahi duen inkognita bat bada ere, bere esanahiak –ziur asko kontsumoko produktuak bezalaxe– hurbilekoa eta bertakoa izatearekin zerikusia izango du. Jarraian aurkeztuko den barne-turismoko adibidean, turismoa egiteko joera aldaketa bat proposatu nahi da. Alde batetik, gure lurraldeko lekuak bisitatzeko deialdia egiteko aldarria da, eta bestetik, gure lurraldean egiten den arkitektura garaikidea ezagutzeko gonbitea. Finean, turismoak lurralde baten kultura ulertzeko desioa bultzatzen badu, arkitektura garaikideak ongi erakusten du gizartearen balore-sistema eta bizitzeko eredu bat. Eta turismo jasangarriaren ideiari beste buelta bat emanez, turismoa eginez eraikuntza ekologikoa zertan datzan ikasi baldin badezakegu, turismoak eduki jasangarriak transmititzeko balio lezake. Donibane Lohitzunera bisita egitea proposatzen da, Alturan deituriko eko-auzora. Alturan 2006. urtean abian jarritako auzoa da, 247 etxebizitzaz osaturikoa. Errepide batetatik elikatzen da; ez dago hiri-traman txertaturik, hots, ibilgailu pribatuaren mende dagoen irla bat da. Ipar Euskal Herriaren hiri-eredua hegoaldekoa baino sakabanatuagoa da, banakako etxeak nagusitzen direnez, autoen gaineko lotura handia du –seguru bisitaldietan askok sufritu duzuena–. Auzoak eko-auzo izenda-

Auzo baten eko-zigilua Ingurumenaren zaintzan, egiteko handi bat eraikin eta kanpo espazioen erabakietan dago, energia gastu handi bat eraikitzeko lanean eta horren mantenuan baitago

247 etxebizitzaz osatzen da Donibane Lohitzuneko Alturan eko-auzoa. ULA IRURETAGOIENA

pena du, subiranotasun energetikoa lortzeko helburua duelako. Hiriaren eredu iraultzaile eta jasangarri bat baino gehiago –egiari zor, zoru berria okupatzea gaitzetsi beharreko oinarria ez betetzean eko-zigilua airean gelditzen da–, auzo honen bereizgarria urbanizazio lanak eta zainketa paisajistikoa dira. Leibar & Seigneurin arkitekto taldeak aurrera eraman

du diseinu osoa, urbanizazioa eta baita eraikinen arkitektura ere. Auzoaren kokapena idilikoa da: bailara batean dago, non itsasoa ikus daitekeen, landa-lurrez inguraturik. Haizeak jotzen duen norabidearen arabera, behi usaina nagusitu daiteke. Auzotik paseoan garela, deigarri egiten da landarediak hartzen

duen presentzia. Berdetasun sentsazioa ez da kasualitatea, arkitektoen diseinuan sakon landutako gaia izan baita. Landare igokarien landaketa lana egin da kale eta eraikinetan, eta horretarako kable horizontalak eta egitura metaliko bertikalak jarri dira tutore edo euskarri gisa. Horregatik, pareta bertikal eta horizontal begetalak aurkitzen ditugu edonon.

Horiek autoen gerizpea, instalazio edo hondakin gelen tapakietan edo etxeetako toldo funtzioa betetzen dute. Denboraren igarotzeak eta biztanleen bizigarritasunak frogatu du arkitektoek pentsaturiko tresna arkitektonikoak –paisajistikoak– baliogarri izan direla auzoaren sentsazio zehatz hau transmititzeko. Izan ere, eraikinen funtsezko ideien egokitasuna denborak ezartzen du –eta ez kritikari batek–. Landarediaren presentzia oso eskertzekoa da, etxe-eraikinen pilaketaren irudia nabarmen gozotzen baitu, hala nola auzoko giroa. AUTOETATIK URRUN Auzoan banakako etxebizitzak eta etxebizitza kolektiboak nahasian daude, bolumen handienak eta txikienak maldara egokitzeko bikain erabiliak. Autoak igarotzeko kale bakar bat dago, perimetroan, barnealdea oinezkoentzat utzia. Horra hor eko-zigiluaz hitz egiteko beste arrazoi bat: auzoko espazio publikoak autoetatik urruti dira. Egoteko, ibiltzeko, jolasteko guneak paisaiari irekiak dira, eta ez bigarren mailako espazioak. Espazio publikoen urbanizazio-maila oso neurtua dago: hormigoi pieza eta belardien artean bideak eta eskailerak osatzen dira, edota jarleku eta begiralekuak belardi-irletan kokaturik –bertara iristeko bide bat sortu gabe–. Maldara egokitzeko sortu beharreko paretak ez dira hormigoiz eginak, harriekin sortutako metalezko kaiolez baizik. Guzti horrek auzoaren artifizializazio maila erregulatzeko arkitektura-lanketa ona adierazten du. Etxerako bidean, golf-zelai baten iragarki batek agurtzen zaitu. Susmagarriki, eko-auzoaren ondoan kokatua dagoena. Arkitekturaren aldetik auzo honetako espazio-esperientziak badu ingurumen espazialarekiko sentsibilitate berezia, aldiz, inbestitze-proiektuaren atzetik egon daitezkeen helburuak ez dira hain garbiak. Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko ekainaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Iskander Barrena Bego Elexpe

Sitio, año Larrabetzu, 1985

Ikus: www.iskanderbarrena.com |

Datorren Datorren astean... astean... Unai Egoitz Endemaño Eraso

Ikus: www.elexpephotoart.com www.facebook.com/iskander | @iskanderbarrena


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.