Ortzadar 300319

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko martxoaren 30a. 588. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘SOINUJOLEAREN SEMEA’ Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituriko filma apirilaren 12an iritsiko da zinema aretoetara -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


Larunbata, 2019ko martxoaren 30a

02 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

USURBIL

B B

ATXILERGOA amaitu eta Estatu Batuetara joan zen Natali Izagirre (Usurbil, 1997), lan egin bitartean ingelesa eta sormenezko idazkera ikasteko. Bi urte pasa zituen New Yorken eta Minnesotan, eta antipodetatik itzultzean, “bere ezinegonak azaleratu nahian”, Natali proiektu musikala jarri zuen martxan, 2017ko udan. Urte bete pasa zuen kantuak konposatzen Ixak Arruti musikariarekin batera, eta elkarrekin grabatu zuten Iparrorratzik gabe estudioko abestia. 2018ko udan, proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal, Andres Insua eta Olaia Inziarte batu zitzaizkien egitasmora, bateria, baxua eta teklatua jotzeko. Garate estudioetan izan ziren pasa den irailean eta dagoeneko esku artean dute Garena diskoa. Musika estilo anitzak jorratzen dituzten 9 kantuz osatu dute lan berria, eta horren adierazle da single bezala aukeratu duten Hitzak abestia, Glaukoma taldeko Juantxo Arakamaren kolaborazioarekin.

Estatu Batuetatik itzuli eta berehala jarri zenuen martxan Natali proiektu musikala. Betidanik izan dut musika sortu eta talde bat osatzeko ametsa. Txiki-txikitatik ibili naiz musikari lotuta, bai etxean eta bai musika eskolan. Kantuak idaztea ere izugarri gustatzen zait, eta disko bat grabatzeko gogo handiak nituen. 18 urterekin Estatu Batuetara joatea izugarrizko esperientzia izan zen niretzat, gauza piloa ikasi eta deskubritu nituen, bai bizitzarekiko eta baita nire buruan ere. Itzultzean zer kontatu banuela pentsatu nuen, eta bidaia horretan bilatu dut diskoan batu ditugun kantuak idazteko inspirazioa. Musika sortzeko, hamar urtez nire gitarra irakaslea izandako Ixak Arrutirekin jarri nintzen harremanetan eta elkarrekin konposatu ditugu kantuak. Diskoa grabatzeko, ordea, taldea osatu duzue. Proiektuak bultzada behar zuen eta taldekide berriekin horixe bera lortu dugu. Egia esan, zorte handia izan dut guztiekin, musikari onak izateaz aparte, badakitelako zer den halako proiektuetan ibiltzea. Mendeku Itxua, Kauta, Izeberg edota Enekora taldeetan aritutakoak dira, eta esperientzia horrek borobilagoa bihurtu du diskoa. Estiloari dagokionez, non kokatzen da Natali? Nahasketa ederra egin dugu diskoan: pop, rock, funky, country, folk… Bilatutako zerbait izan da hori. Alegia, sortze garaian nahi zuten hori izaten utzi diegu kantuei, eta hala, behar zuen bezala atera da abesti bakoitza. Uneak agindu du abesti bakoitzaren indarra. Hori da bilatzen genuena, eta nire ustez, asmatu egin dugu. Letrekin gauza bera egin dut nik: zazpi kantu euskaraz idatzi ditut, eta bi ingelesez. Zergatik? Idazterako orduan hitzak ingelesez etorri zaizkidalako burura, eta euskarara jo beharrean, inspirazioari bere bidea egiten utzi diot. Kaki Arkarazorekin grabatu duzue diskoa, Garate estudioetan. Bai. Kaki aurretik ere ezagutzen genuen, bera ere usurbildarra delako, eta harremana aspalditik dator. Zorioneko sentitzen naiz berarekin grabatu dugulako. Grabatzeaz aparte, produktore lana ere egin digu Arkarazok. Hasieratik ulertu du gure musika, kantuek nolakoak izan behar duten, eta

Natali Izagirrek eta Ixak Arrutik abiatutako proiektuari Gorka Mendizabal, Andres Insua eta Olaia Inziarte batu zaizkie. IBAI ARRIETA

NATALI IZAGIRRE ABESLARIA

“Kantuei nahi zuten hori izaten utzi diegu” ‘Garena’ diskoa argitaratu berri du Natali boskoteak. Pop, rock, funky, country eta folk estiloak nahastu dituzte eta Juantxo Arakamaren kolaborazioa izan dute ‘Hitzak’ abestian. Donostiako Dokan kontzertua eskainiko dute gaur ETXAHUN GONZALEZ

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Abra Produkzioak Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

zer falta zaion abesti bakoitzari borobilago izan daitezen. Bi aste pasa ditugu estudioan, lan neketsua izan da, baina izugarri ondo pasa dugu elkarrekin. Oso esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat eta oso pozik gaude sortu dugun Nataliren lehen abesti katalogoarekin. ‘Hitzak’ abestia aukeratu duzue diskoaren aurkezpen kantu bezala. Bai, eta egia esan, hasiera batean kantu hori diskotik kanpo uztekotan izan ginen. Aspalditik idatzita nuen abestia, baina konponketak egiteko garaian Ixakek eta biok ez genuen asmatzen. Ez aurrera eta ez atzera ari ginela, abestiak rap bat behar zuela esan zidan Ixakek. Nik ere berdina pentsatu nuen. Rap hitza esan eta berehala etorri zitzaidan burura Glaukomako Juantxo Arakama. Baina, nola kantatuko zuen Juantxok gurekin? Ixaken ezaguna zen nonbait, eta bidali genion kantua. Baietz erantzun zigun ge Juantxok, baina esan zigun ez zigula bere Ju zatia za erakutsiko estudioan grabatzen izan arte. Horrela grabatu genuen kantua, a berak zer abestu behar zuen jakin gabe. b Eta E emaitza, bikaina. Aurkezpen biran murgilduta zaudete oraA in. Zer moduz doa? Gasteizen, Iruñean eta Bilbon izan gara orain arte, eta sentsazioak oso onak izan dira denetan. Jendeak esan digu diskoak indar geh gehiago duela zuzenekoetan, rockeroagoa dela. Garena diskoko bederatzi kantuak eta bi bertsio jotzen ditugu taldean, eta nik abesti bat jotzen dut bakarrik, akustikoan. Hurrengo emanaldiei dagokienez, gaur Donostiko Dokan izango gara, apirilaren 5ean Donostiko Fnac-en, apirilaren 26an Azpeitiako San Agustinen eta maiatzaren 11an Eskoriatzako Infernu tabernan. Hala ere, kontratazioa zabalik daukagu eta ahal denik eta toki gehienetan jotzea da gure asmoa.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko martxoaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Nora itzuli?

Fikzioa 1. Deklaratzekorik ez

TITULUA: ‘ROSA ITZULI DA’

EGILEA: PAKO ARISTI

ARGITALETXEA: EREIN, 2018

Beñat Sarasola. Susa.

2. Kontrako eztarritik

AA

BIAPUNTU interesgarria du Pako Aristik 20 urteren ostean argitaratu duen lehen nobelak: Rosa, 25 urte kartzelan pasa ostean, 50 dituela, atera da kartzelatik, Parot doktrina indargabetu ostean. Herrira itzuli eta kalean aurkitu duenak ezer gutxi du ikustekorik bere gaztaroko Euskal Herriarekin: desideologizatuta aurkitu du gizartea, Estatuaren diskurtsoaren logikan sartuta ikusten ditu ETAri sustengu eman ziotenak.

Azken urteotan ETAren jardunaz eta indarkeria politikoaz jardun duen literaturaren parte bat euskal gizartean etikaren baitan gertatutako mudantza batetik elikatu da: etika iraultzailetik etika indibidualera iragateak dakarren haustura irudikatu dute hainbat nobela euskaldunek (Mea culpa, Zorion perfektua, Joan zaretenean, batzuk aipatzearren). Aitzitik, Rosa itzuli da-k gatazkari buruz zein ikuspegi etikotatik idatzi galdetzera behartzen gaitu, Juanjo Olasagarrek Berria-n duela gutxi zioen bezala. Izan ere, nobela honen asmo nagusia literaturatik eta politikaren esparrutik ia desagertu den etika iraultzailea atzera aldarrika-

Uxue Alberdi. Susa.

rrian, eta amaren gaztaroari buruzko hari-mutur horiei tiraka, foiletoi-kutsua hartzen du liburuak pixkanaka. Alzheimerraren eraginez amak pasarteak gogoratu eta ahanzten dituen hein berean, egileak hariak erakutsi eta ezkutatzera jolasten du eta irakurleari jakin-mina piztera, horretarako trikimailu ebidente xamarrak erabiliz. Amaren gaztaroa berreraikiz, bere bizitza aurreko belaunaldiek idatzitako patuaren segida dela ulertuko du Rosak.

tzea dela dirudi, hots, ETAren jarduna erakunde iraultzaile baten logika eta etikaren baitan kokatzea. Hala, lehen pertsonan mintzo den Rosa narratzaile eta protagonistak ingurukoei eta irakurleari azalduko dizkie borrokarako motiboak, preso egotearen esanahia edo ETAren “ekintzek” ikuspegi iraultzailetik luketen zentzua, etika humanistaren ikuspegitik epaitzea zentzugabea litzatekeela adieraziz. Aurkitu duen errealitatearekiko kontrastean, marko etiko iraultzaile hori berreraikitzea da Rosaren ardura, eleberriaren lehen partean bereziki. Asmo horren zerbitzura daude nobelako pertsonaiak eta beren arteko elkarrizketak, sarritan horregatik sinesgaitz eta behartuxe suertatzen direnak. Aristi artikulugile eta kazetariaren tonua sumatzen da lehen erdian, tesi bat agertu nahi duen idazlearen diskurtsoa, eta testuak nobela forma baldin badu, beharbada zenbait gauza saiogintzan baino askeago esateko hartu duela pentsatzen du batek. Itzulera eta egokitzapen nekezaren inguruko gorabeherei Rosaren amaren iraganeko kontu ezkutuak gehitzen zaizkie elebe-

Nobela honen asmo nagusia literaturatik eta politikaren esparrutik ia desagertu den etika iraultzailea atzera aldarrikatzea dela dirudi

Aurrez idatzitako patuak, batetik, eta ardura kolektibizatzen duen etika iraultzaileak, bestetik, pertsonaia bera diluitzen dute, eta inpresioa dut Rosa galdu egiten dela tesinobelaren eta foiletoiaren artean, eta ez direla pertsonaia gisa izan litzakeen gatazkak baliatzen. Beharbada nobelaren asmoa ez zen Rosaren barne-gatazkak azaltzea, baina ez ote du nobelak, eta nobela errealistak bereziki, pertsonaiaren baitako gatazka indibidualetan arakatzea eskatzen? Nobela errealistak eman al diezaioke forma etika iraultzailearen aldarriari, pertsonaiak eta narrazioa diskurtsoaren menpe ezarri gabe?

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

LITERATURA

‘Mundua berriz liluratuz’

‘Deklaratzekorik ez’

Silvia Federici. Katakrak. 312 orr. 20 euro.

Beñat Sarasola. Susa. 312 orr. 19 euro.

Komunen politikaren beharra h

Iraganaren zama

Emakumerik gabe ez dago komunen politikarik, eta komunik gabe ez dago komunalik. Esaldi honetan laburbiltzen da Silvia Federiciren azken saiakeraren edukia: ‘Mundua berriz liluratuz. Feminismoa eta komunen politika’. Bertan, idazle, irakasle eta akibista feminista italiarrak ondasun komunen berreskuratze kolektiboaren eta kapitalismoaren zatikatze eta isolamendu gaitasunaren inguruan hausnartu du, 1970eko hamarkadatik hona idatzitako testu desberdinen bitartez. Artikulu bilduma izan arren, Katakrakek euskaraz argitaratzen duen Federiciren bigarren liburua da.

Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain. Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatuak ditu eta gutxienik espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena. Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak ‘Deklaratzekorik ez’ eleberrian.

3. Idazleen gorputzak Eider Rodriguez. Susa.

4. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

5. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

6. Aramotz Iñaki Irasizabal. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Altsasu A. Intxusta, A. Agirrezabal. Txalaparta.

2. Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua Nojud Ali, Delphine Minoui. Erein.

3. Feminismoa denon... Bell Hooks. Katakrak.

4. Txillardegi, batasunaren pentsalaria Miren Rubio. Jakin.

5. Txillaredi eta nazio... Hainbat egile. Jakin. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

‘Soinujolearen semea’, pantaila handian Fernando Bernues zuzendari donostiarrak zinemara eraman du Bernando Atxagaren eleberri ezaguna. Bi lagunen arteko adiskidetasun harremana kontatzen du filmak, XX. mendearen azken hamarkadetako egoera sozio-politiko nahasian. Apirilaren 12an helduko da zinema aretoetara MARTA MORALES

D D

UELA zazpi urte saiatu zen Fernando Bernues zinegile donostiarra Soinujolearen semea pantaila handira eramaten, baina egileeskubideak beste produktora baten eskuetan zeuden orduan, eta ezin izan zuen aurrera egin. Bernardo Atxagaren eleberri honekiko lilurak, baina, bizirik zirauen, eta istorioa antzezlan bilakatu zuen 2012an, Ttanttaka Teatroa konpainiarekin. Antzerkian izandako arrakastaren ondoren, zinemara eraman du Bernuesek eleberria. Atxagaren eleberri entzutetsuak 15 urte bete dituen honetan, azkenean pantaila handian ikusi ahalko da Obaba herrian giroturiko istorioa. Apirilaren 12an estreinatuko da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, eta dagoeneko trailerra ikus daiteke. Adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarria da eta protagonisten hiru garai desberdinetan oinarritzen da: haurtzaroa, 20 urteko gaztetasuna eta 50 urte inguruko garaia, Euskal Herrian bizi izandako historia aztertzeko. Izan ere, bi lagun horien arteko adiskidetasuna oinarri hartuta Euskal Herriko gertuko historiari errepasoa egiten dio filmak. Umetako lagunak diren Davidek eta Josebak zortzi urte dituztela hasten da pelikula. Francoren diktaduraren azken urteetan, ETAko militanteak izan ziren biak. Davidek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuen bere jendearen gaitzespena ikustean. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, bere lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, 25 urtez isiltasuna gorde ostean, berriz elkartuko dira bi lagunak, Kalifornian, egiari aurre egiteko.

Atxagak 2003an argitaratu zuen Soinujolearen semea eleberria. Patxo Telleriak egokitu du eleberria zinema aretoetara eramateko gidoia, asteasuarrak idatzitako euskal gatazkaren inguruko lana moldatuz. Hortaz, filma atzera eta aurrerako denbora jauziekin josia da, Patxo Telleriak gidoiarekin egindako lan bikainari esker. FILMATZE KONPLEXUA Guzti horrek, jakina, zailago bihurtu zituen filmatze lanak, zuzendariak azaldu duenez: “Pertsonaiak karakterizatzeko kontu handiz planifikatu behar izan nuen filmatze prozesua, protagonistek bizarra noiz izango zuten kontuan hartuz, adibidez”, gogoratu du zuzendari donostiarrak. Filmatze lanak sei aste eta erditan burutu zituzten, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere, eta emaitzarekin oso pozik da Bernues. “Oso istorio hunkigarria da, eta, geografikoki oso zonalde konkretukoa bada ere, kontatzen duena unibertsala da. Pelikula hausnarketa bat da. Protagonistek hartutako erabakiek haien familiengan izan zuten eraginari buruzko hausnarketa, baita hirugarrenei egindako minari buruzko hausnarketa ere”.

“Pribilegio hutsa da hain ospetsua den eleberri baten pelikula z u z e n d a r i inguruko mendietan, Ulzamaegitearen arriskua nire donostiarrak: ko zaldi-talde “Gehienak gure gain hartzea”, batekin. “Emaitribu artistikoko tza oso sinesgarria kideak dira, onartzen du da”, ziurtatu du sarritan lan egin Benuesek zuzendari donostiadugu elkarrekin”, rrak. Gaztelaniara bikoiztuta ikusteko aukera ere egongo da, baina Soinujolearen semea-ren jatorrizko bertsioa euskaraz da, istorioa ematen den testuingururako aukera zentzuzkoena baitzen. “Pertsonaia gehienak Obabakoak izanda, guretzat planteamendu oso argia izan zen hasieratik”, azaldu du zuzendariak. Egoera batzuetan, pertsonaiaren batek gaztelaniaz egiten du, adibidez, emazte batek bere senarrari euskaraz galdetu eta senarrak gaztelaniaz erantzuten dionean, baina, Bernuesen hitzetan, “horrek ere agerian uzten du hizkuntza bat erabili edo ez erabiltzearen aldeko hautu politiko eta pertsonala”. Interpretazioei dagokionez, makina bat aktorek hartu dute parte, besteak beste, Aitor Beltran, Iñaki Rekarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernues eta Eneko Sagardoi. Haietako gehienek Bernuesek Atxagaren eleberriaren antzerkirako egindako moldaketan ere hartu zuten parte, pertsonaia gazteenak berriak badira ere. Aktore ezagunekin lan egitea oso erreza izan dela onartu du

“Geografikoki oso zonalde konkretukoa bada ere, pelikulak kontatzen duena unibertsala da”, dio zuzendariak

Ameriketako Estatu Batuetako abeltzaintzaetxalde batean bizi da David heldua, eta, istorioaren pasarte hori filmatzeko Euskal Herriko paisaia erabili behar izan dute. Horrela, Uliako aterpetxean filmatu dituzte zati batzuk, baita ere Opakuan, Urbasako

adierazi du. Bestela, pelikula egiterakoan, aktoreen faktorea oso garrantzitsua izan dela ere onartu du Bernuesek. “Horretan jarri nahi nuen arreta, bi lagun hauen istorioa kontatzea, zergatik urruntzen diren elkarrengandik, non dagoen harreman honen eta haien arteko isiltasunaren gakoa”. PERTSONAIA EZAGUNAK Pelikula egin aurretik, Soinujolearen semea antzezlana egin izana lagungarritzat jo du zuzendari donostiarrak. Izan ere, eleberrian zenbait unitate narratibo tartekatzen dira istorio nagusian eta, Bernuesen esanetan, ezinbestekoa zen lerro nagusi bat topatzea zineman lan egin ahal izateko. “Erronka zaila zen, baina antzezlana egiteko dagoeneko hasierako lan bat egina geneukan, hari narratiboak zer bideri jarraituko zion apur bat zehaztuta”, adierazi du. Gainera, pertsonaiak jada ezagunak izateak ere lana erraztu zuen, aktore bakoitzari beti egokitu behar bazaio ere. “Nolabaiteko konfiantzazko harremana duzu jada pertsonaiekin, aldez aurretik bertan sakondu baituzu, eta horrek beti laguntzen du”, aitortu du zuzendariak. Atxaga bera ere beti laguntzeko prest agertu dela aitortu du Bernuesek, zeina eskertuta agertu zaion asteasuarrari. “Lehenengo muntaketa ikusi ostean, pertsonaiak horrelakoak zirela esan zidan, istorioa barrutik kontatuta zegoela. Niretzat oso momentu inportantea izan zen”, aitortu du zuzendariak.

Filmeko aktore gehienek Benuesek an Soinujolearen semea Bernuesek bakarka zuzentzen duen aurreneko film luzea da. Aurrez Kutsidazu bidea, Ixabel eta Mugaldekoak zuzendu ditu, Mireia Gabilondorekin batera. Horrek, eta Atxagaren eleberria hain irakurria izanak –15 hizkuntzetara izan da itzulia– bertigo apur bat eragiten diote zuzendari donostiarrari. “Sorkuntzak bertigoa eragiten du beti, berdin da zer sortzen duzun. Baina, aldi berean, pribilegio hutsa da hain ospetsua den eleberri baten pelikula egitearen arriskua nire gain hartzea”. Honen harira, Atxagaren liburua hain ezaguna izateak bere alde onak eta txarrak dituela onartu du. “Batetik, titulua ezaguna denez, jakinmina sortzen du. Bestetik, nork bere imajinarioa eraikitzen du irakurtzen duenean. Ezagutzen duzun istorio bat ikusten duzunean ederra izaten da; baina kontrakoa gertatzen denean, nahigabe hutsa da”, uste du Bernuesek. Hala ere, baikor agertu da zuzendaria. “Pelikulak, behin estreinatu dituzula, ikuslearenak dira. Eta ez daude bi begirada berdin. Hori ere interesgarria da oso”. Pasa den abenduan, Durangoko Azokan, batzuek jada filma ikusteko aukera izan bazuten ere, apirilaren 12an helduko da Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetara Soinujolearen semea.


Larunbata, 2019ko martxoaren 30a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

AITOR BELTRAN AKTOREA

“Pelikulak kontatzen duen istorioa ikaragarria da” Aktore donostiarrak David helduaren papera antzezten du ‘Soinujolearen semea’ pelikulan

B B

ARTZELONAN harrapatu dugu Aitor Beltran, Lehman Trilogy antzezlanean buru belarri murgilduta. Soinujolearen semea pelikulan egindako lanarekin oso pozik agertu da, filmazio prozesua batzuetan gogorra egin zitzaiola aitortu badu ere. Euskal zinemaren maila oso altua dela nabarmendu du, baita paper protagonistetako bat eskaini izana eskertu ere.

tzerkirako egindako moldaketan ere hartu zuten parte; tartean, Aitor Beltranek (eskubian). ABRA PRODUKZIOAK

Bi aktore, filmeko pasarte batean. ABRA PRODUKZIOAK

David eta Joseba ume sasoian hezurmamitzen dituzten aktoreak, pelikularen hasieran. ABRA PRODUKZIOAK

moduen arteko kontrastea, aitarekiko harremanak… Oso nobela konpletoa da, eta pelikula ikaragarria. Maiatzean hasi zineten grabatzen eta zazpi hilabetetan dena amaituta zenuten. Intentsoa izan al da filmazio prozesua? Ez bereziki, beste batzuen antzekoa, esango nuke. Topera ibili ginen, hori bai. Gainera, ni bolada hartan Lehman Trilogy antzezlana egiten nenbilen Madrilen eta oso intentsoa izan zen; baina, bestela, filmazio prozesua familia artekoa izan da, denak lagunak baikinen.

Zer nolako esperien-tzia izan da film honetan parte hartzea? Oso berezia. Aktore-multzo nagusia antzerki obran ere bazegoen: Bernues Hala ere, filmakezuzendaria, Iñaki taren une batzuk Rikarte, Asier Herbereziak izan ziren… nandez, Joseba ApaoBai, batez ere bat. laza… Bi urtez egon Oso eszena luzea ginen taula gainean, da, 8 bat minueta, horren ostean, tukoa, mozketarik Aitor Beltran aktorea. A. P. pelikula egiteko gabe. Gidoiko sei berriro ere elkartzea oso berezia izan orri ziren, pentsa ezazu! Bi gau eman da. Hala ere, aldaketatxoak egon genituen eszena hori grabatzeko, dira. Antzezlanean, adibidez, nik dena jarraian. Oso nekagarria izan David gaztearen pertsonaia egiten zen, baina emaitza itzela da. nuen. Pelikulan, berriz, David heldua naiz. Pelikula jada ikusita daukazu? Bai, Durangoko Azokan ikusi nuen. Horrek lana erraztu du? Oso polita iruditu zitzaidan. Hala Bai, duda barik. Nolabait perspekti- ere, zaila da iritzi objektibo bat emaba bat ematen dizu. Antzezlana tea. Finean, pelikula ikusi baino, 2002an egin genuen eta orduan an- lagun batzuk ikusi nituelako hor tzeztutakoa oroitzapen bihurtu zai- lanean. Gainera, lan honetan sei urte gu, zinez. Oraingo honetan, peliku- eraman arren, oraindik ere oso la egiterakoan, gure pertsonaia hel- gogorra egiten zait nire burua panduek iraganari buruz hitz egiten taila handian ikustea, begiak erdi zutenean, bagenuen iragan bat, gaz- tapatuta ikusten dut. teagoak ginenekoa… Oroitzapen horiek, neurri batean, benetakoak Euskaraz filmatutako pelikula da ‘Soidira. Hala ere, horrek ez du zure nujolearen semea’. Euskal zinema interpretazioa guztiz aldatzen, oina- aurrera doala uste duzu? rri bat da, ez besterik. Bai, zalantzarik gabe. Profesional handiak daude, bai kamera aurrean, Zer topatuko du ikusleak pelikula baita atzean ere. Zentzu horretan, honetan? Fernandori eta Abra producciones Historia ikaragarria da. Ikusleak etxeari eskerrak eman nahi dizkiet denetik topatuko du pelikulan: pelikula hau egiterako orduan Iñagatazka politikoak, kultura, akzioa, kiri eta niri paper nagusiak egiteko tentsioa, gaztea izatetik heldua iza- aukera emateagatik, aktore ezezaterako bidea, herri eta hirietako bizi- gunen aldeko apustua egiteagatik.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Sabeletik tolerantziara

ANE IRAZABAL (@AneIrazabal)

ZZ

OPA beroa, barazkiak curryarekin eta entsalada. Hiru plater, hiru herrialde. Kuchnia Konfliktu edo Gatazkaren Sukaldean gaude, Varsoviaren erdigunean kokatuta dagoen kultura anitzeko ekimenean. Sutegien artean hiru pertsona ikusten ditugu: Afganistango iheslari bat, Txetxeniako errefuxiatu bat eta Poloniako gazte bat. “Egunero menu finkoa daukagu eta ehun bat plater banatzen ditugu”, esan du harro Sultan afganiarrak. “Afganistanen gustuko nuen sukaldatzea, baina hemen desberdina da. Bezeroak pozik uzteko moduko platerrak egin behar ditugu”, irizten dio Sultanek irribarrea galdu gabe.

Varsoviaren bihotzean dagoen jatetxe batean errefuxiatuek haien esperientziak kontatzen dituzten jatorriko herrialdeetako platerrak prestatzen dituzte. Jakien hizkuntza unibertsalaren indarrak desafioa bota dio xenofobiari

Horregatik, Gatazkaren Sukaldea ekimen iraultzaile bihurtu da. Jatetxeak duela bi urte ireki zituen ateak, eta, besteak beste, Txetxeniako, Irakeko eta Tajikistaneko errefuxiatuek lan egiten dute bertan. “Gaur nire eskualdeko postre tipikoa prestatu dut. Dastatu, ea gustatzen zaizun”, esan du Tetxeniako Zurak. Neska gazteak bi urte daramatza ekimen sozialean parte hartzen, izan ere, jatetxea ireki baino lehenago kamioi txiki batean sukaldatzen zituzten platerrak. Zurak menu begetarianoa prestatu du, eta zopan sartuko dituen barazki-bolak borobiltzen ari da: “Oso errezeta sinplea da. Barazkibolak patataz, azenarioz eta kipulaz eginak daude. Gero kurkuma eta kominoa botatzen dizkiegu”. Sukaldari gaztearentzat esperientzia aberasgarria izaten ari da Kuchnia Konfliktun parte hartzea: “Guztira sei errefuxiatu gara eta bakoitzak arrazoi desberdinengatik ihes egin du. Hemen topo egin aurretik ez genuen elkar ezagutzen, baina bata bestearengandik ikasi dugu. Elkartasunak batu gaitu”. Hasieran, ez zen erraza izan

Ekimenak ez du parekorik Polonian, bada, lagun kuadrilla bati okurritu zitzaion errefuxiatuen inguruan zeuden estereotipo okerrak apurtzeko zerbait egin behar zutela. Estereotipo guztiak apurtu nahi dituzte horrela. “Bata bestearengandik ikasteko modurik eraginkorrena da sukaldaritza”, adierazi du Ignaz gazteak. “Polonian bizi diren migratzaileentzat arazo handia da bizitokia aurkitzea, baina are zailagoa lana bilatzea. Horretarako, poloniera ikasi behar da, hizkuntza benetan zaila, eta asilo eskatzaileei ez zaie inolako erraztasunik jartzen”, salatu du Ignazek. Hala, jatetxean lan egiten duten errefuxiatuen artean kalean bizi zen neska bat dago. Ez zuen lana aurkitzen eta tren geltokiaren aurrean bizi zen. Ignazek argi dauka: “Beldurrak eragiten du xenofobia. Polonia oso herrialde homogeneoa da erlijioaren eta gizartearen ikuspuntutik. Varsovia hiriburua den arren, zaila da beltzak edo hijaba daramaten emakumeak ikustea. Poloniarrek ez dute kontakturik errefuxiatuekin, beraz, haien gaineko estereotipo okerrak zabaldu dira”.

“Bata besteengandik ikasteko modurik eraginkorrena da sukaldaritza”, uste du Kuchina Konfliktuko langile den Ignaz gazteak

XENOFOBIAREN GORAKADA Datuek hala erakusten dute. Polonia osoan 20.000 migratzaile bakarrik bizi dira eta Varsoviako gobernuak ez du errefuxiatuak lekualdatzeko Europako

Batasuneko hitzarmena onartu. Herrialdeak ez du 2015eko uholde handian iritsitako asilo eskatzaile bat bera ere hartu. Halarik ere, atzerritarren aurkako sentimendua eta xenofobia gorantz ari dira Polonian.

Kuchina Konfliktu edo Gatazkaren Sukaldea ekimen iraultzailea bihurtu da Varsovian. Besteak beste, Txetxeniako, Irakeko eta Tajikistaneko errefuxiatuek lan egiten dute bertan. ANE IRAZABAL

Poloniarrek ez dute kontakturik errefuxiatuekin; beraz, haien gaineko estereotipo okerrak zabaldu dira”, dio Ignazek bezeroen konfiantza eskuratzea, baina platerren kalitateak eta errefuxiatuek sukaldaritzarekiko erakusten duten maitasunak ahosabai zorrotzenak ere konkistatu ditu. Oro har, iheslari txetxeniarrak ez du politikari buruz hitz egin nahi, baina adierazi du esker onekoa dela Poloniarekin. “Egia da poloniarrak pixka bat hotzak direla hasierako kontaktuan. Hori hala izanik, helburua da herritarrek gu ezagutzea eta kanpotarrekiko beldurra galtzea. Janariak sabela bakarrik ez, kuriositatea ere pizten du”, adierazi du Zurak irribarrez. Eta horretarako hitz joko ederra asmatu dute Kuchnia Konfliktu proiektuko kideek. “Polonieraz hitz bera erabiltzen da gela eta bakea esateko. Hala, toki hau bakearen gela da”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko martxoaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Errebeldian erreferente Euskal Herriko 50 emakume eta kolektiboren istorioak bildu dituzte ‘Errebelde 50 bider’ liburuan (Erein). Eurengandik espero ez zena egin zuten emakumeen bizitzak ikusarazi dituzte, erreferenteak sortzeko helburuarekin JONEBATI ZABALA

arren, Maria eta Andreari ez zitzaien batere erraza suertatu istorio horien laburpena egitea. Gainera, haurrentzat erakargarria izango zen idazkera erabili beharra zuten”.

H H

istorian zehar garrantzitsuak izan diren Euskal Herriko 50 emakume eta kolektiboren istorioak bildu dituzte Errebelde 50 bider liburuan Angela Garcia Mardonesek, Andrea Perales Fernandez de Ganboak eta Maria Orcasitas-Bikandik. Zortzi urtetik gorako irakurleei dago zuzenduta liburua, umeei ere bai, beraz, eta ilustrazio deigarriz lagunduta dator. “Hezkuntzan hutsunea” zegoela ikusi zuten egileek, eta horixe izan zen proiektuaren abiapuntua. Ohartu ziren liburuetan ez zegoela emakume erreferenterik, eta hainbat esparrutan, burura datozkigun lehenengo izenak gizonenak direla: “baina ez emakumerik ez zegoelako, andreen historia ezkutatzeko asmoa egon delako baizik”, diote. Hala, haurrek liburuan irakurritakoaren bidez emakumeen istorioak ezagutuko dituzte eta horiek ere izango dituzte erreferente, ez soilik gizonak. “Bizi garen mendean, gure arloetatik nolabaiteko ekarpena egin nahi genuen eta horrelako proiektu baten bidez emakumeak ikusaraztea modu egokia iruditu zitzaigun”, kontatu du Angela Garcia ilustratzaileak. Kasu honetan, Euskal Herrikoak dira liburuko protagonistak. “Erreferenteak andreak eta bertokoak izatea bilatu dugu”, adierazi du Garciak. Euskal Herriko emakumeei buruz ikertzen hasi eta “guk ere ezagutzen ez genituen istorioen berri izan dugu”, diote liburuaren egileek. Pirata bat,

Ilustrazioak ontzeko, bildutako informazioa Garciari pasatu zioten idazleek. Honek, erronka bat jarri zion bere buruari: protagonista bakoitza marrazteko estilo ezberdina erabiltzea. “Hainbat emakume sartu ditugu liburuan eta hain ezberdinak dira euren artean… Ilustrazioek indar handia dute lan honetan eta hori helarazi nahi izan dut teknika anitzen bidez. Gainera, nire estilotik ateratzeak ikasteko aukera polita eman dit eta aberasgarria izan da ilustratzaile gisa ere”, kontatu du Garciak.

‘Errebelde 50 bider’ liburuaren egileak, lana eskutan dutela. EREIN matematikaria, kirolariak… Askotariko emakumeen biografiak bildu dituzte. Garaikideak, jada bizirik ez daudenak… baina denak ala denak errebeldeak. “Euren garaian eurengandik espero zenarekin apurtzen saiatu ziren denak, bakoitza bere mailan”. Askotan, emakumeei buruzko bildumak egiten direnean,profil ilustratuak baino ez direla agertzen diote egileek, baina eurek apalenak ere jaso dituzte, “guztiak baitira garrantzitsuak”, egileen esanetan. Horrez gain, kolektiboak ere jasotzen ditu liburuak. Etxeko andreak, baserritarrak zein arraunlariak ere ikusarazi nahi izan dituzte, besteak beste. “Pertsonalizatzeak zentzurik ez zuela iruditzen zitzaigun eta liburuan

mota horretako kolektiboek ere tokia izatea beharrezko ikusten genuen, ikusezinetan ikusezinenak baitira”. 50 EMAKUMEREN BIZITZAK 50 emakumeak hautatzea ez da prozesu samurra izan, Garciak azaldu duenez. “Bakoitzak zerrenda bat egin genuen, liburuan sartzea gustatuko litzaigukeen andreen izenekin. Gero, komunean jarri eta oreka bat bilatzen saiatu ginen; esaterako, hiruron artean hamar musikari baino gehiago genituenez, gustukoenak aukeratu behar izan genituen”. Behin protagonistak zehaztuta, Perales eta Orcasitas dokumentazio eta erredakzio lanarekin hasi ziren. “Hasieran, emakume bakoitzaren inguruko testu labur bat idaztea pentsatuta genuen

Egileak “harritu” zein “markatu” egin dituzte zenbait istoriok. Edozein aukera aprobetxatzen baitzuten euren helburuak lortzeko, “eguneroko iraultza eginez”. Garciak Anarirena aipatu du, bere musika eta hitzen bitartez “asko transmititzen” duela deritzo. Bestalde, aurretik ezagutzen ez zituen emakumeak ere deskubritu ditu proiektu honi esker. “Ernestina de Chanpourcin poeta gasteiztarra marraztea asko gustatu zitzaidan”, kontatu du. Lehen liburu hau argitaratuta, egileek aitortu dute hainbat izen geratu zaizkiela kanpoan eta horiekin bigarren ale bat prestatzeko irrikaz daudela. “Euskal Herrian beste emakume errebelde askoren istorioak daude oraindik jasotzeke, eta proposamenak ere egin dizkigute liburuaren aurkezpenetan”.

Guztiak errebelde Ainhoa Arteta Ana Diez Anari Asun Balzola Bizenta Mogel Cecilia G. de Guilarte Dolores Ibarruri Edurne Pasaban Elena Odriozola Elbira Zipitria Ernestina de Chanpourcin Eulalia Abaitua Felisa Martin Bravo Inesa Gaxen Inma Shara Josepha de Landaburu Josune Bereziartu J. Antoni Aranberri ‘Xenpelar’ Juana Larando Juana Ines de Asbaje Julene Azpeitia Julia Alvarez Resano Kasilda Hernaez Vargas Katalina Eleizegi Maiz Kattalin Agirre Lucia Lacarra Luz Zalduegi Maialen Lujanbio Maider Unda Mixan Arbelbide Manuela de Ezquerro y Saenz de Etxabarri Maria de Maeztu Maria Goiri Mariasun Landa Marie Coulum eta Lisette Abadia Marga D’Andurain Marta Macho Stadler Martina Ibaibarriaga Nicolasa Pradera Patri Espinar Polixene Trabudua Sofia Gandarias Sorkunde Rubio Teresa de Furundarena Toti Martinez de Lezea Kantauri itsasoko arraunlariak Portuko zirgariak Raketistak Etxekoandreak Emakume landatarrak


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

26520. mapa: ‘cabrito / chevreau’

pipita pitika pittika auma aume eume/-a antzume añtxume añtxuma añtxome ahüñe a(h)uña aun(tz)kume auntxume euskume arkume

- Nafarroako hainbat lekutan arra “aketo” izendatzen da eta emea “añtxume”; Donamarian arra “akerkume” da eta Anizen “akerko”; Etxarrin eme gaztea “auztike” deitzen da. - Galdetutakoaz gaineko izendapenak ere jaso dira, zehaztasun desberdinez: “segail”, adibidez, Altzain eta Larrainen urte beteko ´antxumea´ da, baina Dorraon bigarren urtetik goitikoaz jo dute; Urdiainen ´antxumea´ baino handixeagoa “auxtandia” edo “antxuma sailia” da. “giberri” zortzi edo hamar hilabete inguru duenean deitzen da Zollon, baina Zeberion, Diman, Zeanurin eta Lemoizen urte bete ingurukoari esaten zaio. - Lematizazioa: Ahüñi (Eskiula) eta ahüñü (Sohüta) “ahüñe” superlemara bildu dira eta euntzkume (Errigoiti) “euskume”ra.

Mapa honek hiru eremu erakusten ditu eta eremu bakoitzak euskarak hitzak sortzeko dauzkan hiru bideetarik bat adierazten du: hitz adierazkorra, ustez (pittika), hitz eratorria (ahüñe) eta hitz konposatua (antzume eta aldakiak). Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Baztanen pittika, pitika, pittike deitzen da ahuntzak ekartzen duen ume gaztea. Badirudi zerbait “txipi” adierazten duela hitzak berak.

Lemoiz: Txikerra in badeu “ene sé gibirri in dau”. Errigoiti: Giberrixe txikixéri, gause txikixé jaixo, gause txikitxoaua jáixoten dánien normala baño, “gibérrixe”, guk álan esáten tzakun len, e! Bolibar: Jenéalién “áumié” [esaten da] baña “antzúmie” be bái. Arrasate: Antxumeai etxako esaten “giberrikie”, bilddotxai... Hondarribia: “Akettua”, persona eskáxa. Aldude: pitika gehiago esaten da “auña” baino. Behorlegi: Urtia baduke, amak utzi dienian, oono ttipia, “krixka”.

Zuberoan ahuntz + ñe > ahüne (edo ahüñi, ahuña). Txikitasuna adierazten duen forma nagusi da. Beste eremu handi batean, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan, a(h)untz + ume hitz konposatua erabiltzen da aldaki askorekin: antzume, añtxume, auntzume, auma, aume, eume. Hitz generiko horietaz gain, sexuaren eta adinaren araberako beste hitzik agertu da: aketo, akerkume, akerko, auztike, segai, auxtandi, giberri, krixka.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.