Ortzadar 230219

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko otsailaren 23a. 583. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘MARGOLARIA’ Martxoan estreinatuko da Mikel Urdangarin protagonista duen Oier Aranzabalen filma -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Ipuin ezkutuen txoko irekia Ipuina.eus webgunea sortu du Koldo Izagirre idazleak, Susa argitaletxearen babesarekin. Bertan, zokoratuak eta ahaztuak dauden ipuinak eta horien gaineko informazioa jaso da. Guztira hogeita bat testu ditu hasierako bilduma honek, XIX. eta XX. mendekoak denak AINHOA LORES

A A

SKO maite dut ipuina literatura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus atari berriaren sortzaileak. Gure literatura idatziaren manualetan, ipuinari ez zaiola jaramon handirik egiten, poesiak tapatu izan duela, eta orain, ia salbuespenik gabe, nobelak tapatzen duela uste du pasaiarrak. Horrek eraman zuen Izagirre zokoratuak eta ahaztu samarrak dauden ipuinak bildu, gaurkotu eta ipuina.eus webgune berrian jasotzera. Susaren babesa izan du horretarako; are gehiago, argitaletxeak duela 17 urte martxan jarri zuen Armiarma literatura sarean txertatu dute proiektu berria. “Ipuina gure literatura generorik zaharrena eta, aldi berean, modernoena” dela dio Izagirrek, sortu berri duen atariaren sarreran. Idazlearen arabera, “ahozkotasunari zor dio bizia ipuinak, baina sariei eta aldizkariei esker aurkitu zuen autonomia, XX. mendean. Literaturaren garapena, baina, ez da izaten lineala, ahoz helduta ondarera jotzen du sarritan antzinako istorioak erreskatatzeko edo bertsio berriak eskaintzeko”, dio idazle pasaitarrak. IPUINAREN ALDEKO ALDARRIA Atari berriarekin, ipuinaren aldeko aldarria ere egin nahi izan du Izagirrek, “oro har uste dena baino aberatsagoa delako” eta ikusgarritasun premian dagoelako. “Egizu kontu ipuin asko aldizkarietan argitaratu zirela, ez liburuetan. Lana egin behar da testuetara iristeko”, dio atariaren sortzaileak. Bere esanetan, webgune honekin pausu on bat eman daiteke, ezkutu samarrean dauden obrak eta autoreak argitara ekartzeko. Xedea, hala ere, ez da antologia bat osatzea, ezta sailkapen bat egitea ere, ipuinaren korpus minimo bat edonoren eskura jartzea baizik, “generoak merezi duen

arreta jaso dezan”, nabarmendu du Izagirrek. Azaldu duenez, testuak ez ezik, taula kronologiko bat ere osatuz joango dira Kronologia atalean, hainbat datu eta iritzirekin. Orotara, hogeita bat testuk osatzen dute Ipuinak izeneko atala. Aurrera begira, “bi urteren buruan, ipuinaren ikuspegi zabal eta sakon samar bat eskaintzea nahiko genuke”, espero du Izagirrek. Printzipioz, lau ipuin berri txertatuko dituzte hilero.

Webgune berriak badu Autoreak izeneko hirugarren atal bat; honek, baina, egileen izen-abizenak eta argazkiak baino ez ditu jasotzen, informazio xehatuagoa nahi duenak Amiarma.eus-eko Literaturaren Zubitegira jo beharko du.

Ipuina.eus atarirako sarrerarako “zelatari misteriotsu bat” aukeratu dute irudi gisa: katua. Izagirrek webgunean bertan azaldu duenez, “katuaren irudiak hainbat ipuin dakarzkigu akordura, Julene Azpei-

Hasierako bilduma honek XIX. eta XX. mendeko ipuinak jasotzen ditu, horietako zaharrena Bizenta Mogelek ondutako Otsoa ta Bildotsa dugu. Idazle azkoitiarrak 1804. urtean idatzi zuen testu hau. Tartean dira, baita ere, Juan Antonio Mozoloa Mogelen (1881), Piarres LaffiMatalas teren (1945), Anjel Lertxundiren Sargoria (1970), Xabier Gereñoren Estalki zuriaren misterioa (1979) eta Xabier Mendigurenen Un petit cadeau pour madame (1986), besteak beste. Testurik berriena, berriz, 1993koa dugu: Inazio Mujika Iraolaren Itoak ur azalera bezala. Guzti horietaz gain, egile ezagunik gabeko hiru ipuin ere badira bilduma honetan.

tiaren Poussy gaxua!, Txomin Peillenen Gatu beltza (nobela laburra? ipuin luzea?), Mario Onaindiaren Txakur bizimodua (kontrastez) eta Gau ipuiak liburuko portada, Mikel Antzaren Amodiozko istorio bat, Inazio Mujika Iraolaren Itoak ur azalera bezala... Noski, Allan Poeren Katu Beltza ere bai. Horregatik eskatu genion Juanba Berasategiri harrapa ziezagula katu ederren bat”. Aste batzuk dira jada ataria aurkeztu zutenetik eta harrera oso ona izaten ari dela aitortu du Izagirrek: “webgunea bera gardena eta dotorea dela esan digute, eta literatura irakurtzen dutenek ere ezustekoa hartu dute zenbait testurekin. Oso pozik gaude, eta indartu egin gara”.

Editorial Iparraguirre S.A. Azala: Ruben Plaza Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

S

usak 2002tik kudeatzen duen Armiarma webgunearen parte da ipuina.eus ataria. Armiarmak literaturaren gaineko albisteak, kritikak eta, oro har, informazioa eskaintzen ditu hainbat atalen bidez. Horietako batzuk dira, adibidez, euskal idazleei buruzko informazioa jasotzen duen ‘Literaturaren zubitegia’; euskal idazleen hainbat poesia euskaraz eta baita gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanieraz ere biltzen dituen ‘Euskal poesiaren ataria’; 1936ko gerra aurretik argitaratutako aldizkariak biltzen dituen ‘Euskal Prentsaren lanak’ ataria edota literatura argitalpenak eta ekimenak iragartzeko albistegi elektronikoak jasotzen dituen ‘Literatur emailuak’, besteak beste.

Koldo Izagirre idazlearen ekimenari webgune forma eman dio Susa argitaletxeak. AINARA GARCIA

Testuen hautaketa egiterako orduan kalitatea lehenetsi duela nabarmendu du Izagirrek, “perfektua ez izan arren, ipuin bat izan liteke interesgarria gaiari dagokionez, gaiaren tratamenduaz, estiloaz, egituraz, inguruabar historikoaz... Egile ezezagunak ezagutaraztea ere ona da, ipuinlaritzat ez dauzkagun idazleen ipuinak ere bai”, gehitu du arduradunak.

Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Literatur sarea

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Negarraren hitzak

Fikzioa 1. Fakirarren ahotsa

TT

ELEBISTAN, aspaldi, Orioko arraunlariei buruz bota zuten erreportaje bateko pasarte bat gogoan iltzatuta geratu zitzaidan. Antropologikoa iruditu zitzaidan, euskal nortasunaren arketipo bat erakusten zuelako. Bertan ageri zen Juan Lizarralde Altxerri, duela sei urte zendu zen arraunlari handia. Garai hartan bere seme Miguel Angel arraunean zebilen, eta kontatzen zuen nola emozionatzen zen Kontxako bandera herrira ekartzen zutenean. Plaza jendez gainezka, itsas-mutilak udaleko balkoian agertzen zirenean, bandera lau haizetara astinduz, ezin izaten omen zion malkoei eutsi, eta bazter batean ezkutaturik negar egiten omen zuen. Euskaldunak emozioekin izan duen harreman klasikoaren eredua zen Altxerri: sentimenduak zilegi dira, baina negar ezkutuan egiten da. Negarra pribatua da. Emozionaltasun erreprimitua ere deitu diote, genero maskulinoari ezarritako debekua: gizonek ez dute negar egiten. Gaur guztiz eraldatu da emozioen kudeaketa, eta paroxismoraino heldu gara, batez ere telebistaren eraginez. Programa guztietan ageri da negar egiten duen jende andana; esango nuke albistegietan ere, erre-

Harkaitz Cano. Susa.

portariak negar egiten duen jendearen atzetik dabiltzala, kamera bizkarrean. Negarrari publizitatea egiten zaio, eta bi ahoko arma bilakatu da: arrazoirik ez duenaren azken errekurtsoa, batetik, eta zikoitzaren aurpegia garbitzeko ebidentzia, bestetik. Gaixoa, begira zein bihotz onekoa den, negar malkotan jarri du zure zakarkeriak! Ez gehiago zauritu hain sentibera den izakia! Euskaldunok ez gara gutxiago, eta ikusi ditugu arraunlariak, futbolariak, pilotariak negarrez, eta hori irabazi egin dutenean! Negarraren erakustaldi honen abaroan sortu da literatur azpi-genero bat, bi norabide hartu dituena. Batetik, gaitz larriren bat gainditu dutenek idazten dituzten liburuena, euren esperientzia kontatuz, antzera dagoen baten batek lezio positiboak atera ditzan; eta, bestetik, zoritxar izugarriren bat jasan dutenek idazteko beharra sentitu duten liburuena. Seme-alabaren bat istripuz hil bazaie, hari buruzko liburu bat atontzen dute, argazkiz eta lagunen kontakizunez osatua, Mikelen irribarreak iraun dezan orriotan, eta ezagutu ez zutenek jakin dezaten zeinen mutiko alaia zen, bihozbera, bizitzaren maitale eta hurkoari lagunduzale, mina publiko egiteak

haren barne-digestioa arinago bihurtuko balu bezala. Bizi-gogoaren aldeko aldarritzat aurkezten badira ere, aro negarti honetan soilik dute liburuok zentzua, autolaguntzaren maxima nagusiaren jarraitzaile direlako: emozioak agertu egin behar direla, hitzak jarri, hartara ulertu eta gainditu ditzagun.

Bizi-gogoaren aldeko aldarritzat aurkezten badira ere, aro negarti honetan soilik dute liburuok zentzua, auto-laguntzaren maxima nagusiaren jarraitzale direlako

Heriotzak eraman zuen senide maitatuarentzat zerbait eternoa bilatzen hasita, liburua aukeratzen dutela oroimenaren gordailu gisan, mendeak zeharka ditzakeen objektu magikoa balitz bezala, gure zaharrei entzuten genien beste maxima hura egia dela sinetsita: “liburuan idatzitakoa hor geratzen da betirako”. Liburua: Gizakiak hil ondoren iraun nahiaren antzinako ametsari eman dion erantzun perfektua.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA HAUR LITERATURA

HAUR LITERATURA

‘Nork itzali ditu nire kandelak?’

‘Bazen behin baso magiko bat’

Testua: I. Brenman; irudiak: M. Le Huche. Itz.: P. Zubizarreta. Ibaizabal (5 urtetik aurrera). 32 orr. 11 euro.

Hitzak jarri, bai; gizakiarengan dena izendatu behar honek harritzen nau ni gehien, hitzen artisaua naizen aldetik hauen hutsaltasunaz ere dezente dakidalako. Baina gauza bat da zure egunerokoan zeuretzat idaztea, eta bestea liburu bat salgai jartzea. Eta honetan ikusten dut liburuak oraindik mantentzen duen prestigioaren indarra, bere garaipena.

Chris Riddell. Itz.: Aitor Arana. Ibaizabal (5 urtetik aurrera). 32 orr. 15 euro.

Daukaguna baloratzearen garrantzia

Ipuin tradizionalak, ikuspegi berri batetik

Markelek 7 urte bete ditu eta familian ari dira ospatzen. Kandelei putz egiteko irrikitan dago, baina, putz egitera doanean, norbaitek aurrea hartu dio. Nor izan da? Birramonak bera izan dela aitortu du, eta denei kontatu die bera txikia zenean hain pobrea zela, non sekula ezin izan baitzuen urtebetetze tartarik izan. Markelek ulertuko du zorionekoa dela eta aurrerantzean beti partekatuko ditu urtebetetzeetako nahiak berarekin. Daukaguna baloratzen ikasteak duen garrantzia erakusten du irudi koloretsuz beteriko lan honek.

Kapa Orlegitxok Rapunzel-ek antolatu duen jaira heldu nahi du. Ibilbidean, haur ipuin tradizionaletako pertsonaia batzuekin egingo du topo: hiru txerriekin, Edurnezuri ipuineko sorginarekin, Urrezko Marikixkurren hiru hartzekin, hamabi printzesa dantzariekin etab. Topaketa bakoitzean, egileak bere asmamena erakusten du eta pertsonaien istorio ofiziala aldatu egiten du. Ipuin tradizionalen ikuspegi informal eta dibertigarria eskaintzen du liburu honek, umore ukituko testuarekin eta xehetasunez beteriko irudi ederrekin.

2. Mari-mutil handi... Leslie Feinberg. Katakrak.

3. Munduko tokirik... Iñigo Aranbarri. Susa.

4. Michael Kohlhaas Heinrich von Kleist. Katakrak.

5. 1362km euri G. Landabaso, G. Goia. Elkar.

6. Gerezi garaia Belatz. Txalaparta.

Ez Fikzioa 1. Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti Rosa Luxemburg. Katakrak.

2. Feminismoa denon kontua da Bell Hooks. Katakrak.

3. Estatua eta iraultza Lenin. Federiko Engels Insitutua.

4. Armagabetzea Iñaki Egaña. Txalaparta.

5. 58ko gerra Alfonso Etxegarai. Maiatz. ITURRIA: Katakrak.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

E E

Z da Mikel Urdangarinen azken diskoaren making off bat. Ez da hainbat elkarrizketarekin apaindutako protagonista omentzeko bideo kate bat. Mikel Urdangarinen dokumentala ere ez. Artista sortzailearen erroetara iristeko bidaia saiakera bat da Margolaria, sorkuntza uneetako bakardadearen eta kontzertuko jendetzaren artean dagoen ozeano ezezagun horretan murgiltzeko proposamena.

Orain arte eremu pribatuan landutako afizioa ofizio bihurtzeko hautua egin du Oier Aranzabalek (Bilbo, 1988) eta bere lehen film luzea du Margolaria, dokumental formatuan. Autonomo bihurtu eta sorkuntzaz bizitzeko erabakiak inspiratuta, artistaren figura omendu nahi izan du Aranzabalek Margolaria lanean. Sortzaile orok buruan izan dezakeen gai unibertsalak jorratu ditu: bokazioa, sorkuntzaren prozesua, porrota edota artistaren bakardadea, besteak beste. Zer kontatzen du dokumentalak? Bidaia baten istorioa da dokumentala, artista baten sorkuntza prozesuaren epizentrora jo eta bertatik irteten diren ertz guztiak ezagutzea helburu duen saiakera. Edozein sortzailek buruan izan ditzakeen gai unibertsalak lantzen saiatu gara: sorkuntzatik eta artetik bizitzeko hautua, artistaren bokazioa, sortze prozesua bera, porrota, bakardadea, ospea, frustrazioa… Dokumentala ezezagunera egiten den bide bat bezala dago kontatua, artista batek margolan edo disko ezezagunera egiten duen bidea, jakin gabe itzultzean lehen baino beteago edo hustuago sentituko den.

OIER ARANZABAL ZINE ZUZENDARIA

“Artista baten sorkuntza prozesuaren epizentrora bidaia da dokumentala” Artista sortzailearen erraiak hobeto ezagutzeko asmoz, Mikel Urgandarinen egunerokotasuna bi urtez grabatu eta ‘Margolaria’ dokumentalean jaso du zuzendari bilbotarrak. Zinemaldian estreinatu ostean, martxoaren 22an iritsiko da Euskal Herriko zinema aretoetara ETXAHUN GONZALEZ

Dokumentalaren zenbait fotograma. MARGOLARIA I ATERA FILMLS

Mikel Urdangarin da bidaia horren gidaria. Hala da. Euskal Herrian ibilbide luze eta oparoa duen musikariak eramango gaitu artista unibertsalaren bidezidor ezberdinak arakatzera. Ohorea izan da Mikel bezalako profesional eta lagunarekin lan egitea, baina argi nuen dokumentala ez zela Mikel Urdangarin musikariaren inguruko biopic bat izango. Mikel da

ardatza, baina, bai berak eta bai agertzen diren beste artista guztiek ere, artista generikoaren ahotsetik hitz egiten dute.

‘Zuzeu’ agerkari digitalaren koordinatzailea da Oier Aranzabal. RUBEN PLAZA

Mikelen figuraz harago joan nahi nuen, artistaren barrenak ezagutu, eta berak bide eman dit sortzailea biluzteko eta eszenatokietatik kanpo dagoen B alde horretan sakontzeko. Hau da, protagonista ezagututa ala ez, ikusleek filma berdin-berdin ulertzea zen helburua, Euskal Herrian zein nazioartean ikusita, gozatzeko moduko dokumentala egitea. Mikelen inguruan beste artista batzuk agertzen dira, eta konturatu naiz artista horien artean gauza amankomun asko daudela, antzeko istorioak pasa dituztela. Horiek kontatzea da Margolaria-ren muina. Mikel bezala, beste edozein artista izan zitekeen dokumentalaren protagonista. Hain zuzen ere, Kirmen Uribe, Anjel

Celada, Nika Bitchiashvili edota Alain Urrutia artistak ere badira protagonista. Urrutiak badu harreman berezia Mikelekin. Biak dira, zentzu batean, dokumental hau egin izanaren errudunak. Alainen erakusketa batean ezagutu nuen Mikel, eta momentu hori oso berezia izan zen, zentzu askotan: autonomo bihurtu berria nintzen, eta sorkuntzaz bizitzeko erabakia hartua nuen. Denak bat egin zuen: nire egoera pertsonalak, sortzeko gogoak, artista biak ezagutu izanak eta nire ideiarekin bat egiteko biek azaldu zuten asmoak. Hala, dokumentalaren abiapuntu bihurtu ziren Alain eta Mikel: musikariak, goiz batez, Alain Urrutia margolariarekin Skype bidez hitz egiten duenean hasten da dena. Alainek margolan bat eskainiko dio Mikeli, opari gisa, baina baldintza bat jarriko dio:


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

du dezake isiltasunak musikak berak baino. Eta, nondik abiatzen da ba, artista baten sorkuntza? Bakardadetik, isiltasunetik. Isiltasunetik abiatzen da artistaren bidaia, baita dokumentala ere.

“Gozatzeko moduko dokumentala egitea zen helburua; protaZuri beltzaren aldeko hautua egin gonista ezagutu ala duzu dokumentalean. ez, ikusleek filma Alainek hala margotzen ditu bere koadroak, eta bere arteak inspiratuta, berdin-berdin dokumentala grisen eskala horretan graulertzea” batzea erabaki nuen. Niri ere ederra iruditzen zait zuri-beltza: distraziorako aukera gutxiago uzten du, eta bestelako aspektuei balore handiagoa ematen die. Koloreak estali ditzakeen xehetasunak nabarmentzen dira zuri beltzean, planoaren egitura hobeto ikusten da, baita plano barruko elementuen forma ere. Hori nahi nuen nik, distrazioak ekidin, ikuslea artistaren bidaia horren barruan mantendu. Jakin badakit horrek ez duela asko saltzen, baina dokumentalaren bizkarrezurretako bat bihurtu den apustu estetikoa izan da horrela grabatzea. Lehen filma duzu ‘Margolaria’. Nolako esperientzia izan da? Margolaria egin aurretik, ez nekien zer zen film bat egitea. Etengabeko ikaskuntza prozesua izan da, egiten ikasten baita gehien, eta asko gozatu dut. Istorioak kontatzeko bokazioa dudala sentitzen dut eta Margolaria-rekin hori egin dut, istorio bat kontatu. Nik eta Intza Larrañaga nire bikotekideak hasi genuen proiektua. Zentzu horretan, oso esperientzia pertsonala izan da. Gerora, jende berria batu da dokumentalera: Maluta Films ekoiztetxeak interesa azaldu zuen eta gure proiektura batu zenean, asko profesionalizatu zen dokumentala. Gidoia Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta hirurok hasi genuen eta Iker Trebiñoren laguntza izan dugu filmazioan. Haren begiradak ere asko lagundu du.

haren bila joan behar du Londresera. Hortxe hasten da Mikelen bidaia, baita artistaren barrenak ezagutzeko ikusleak egingo duen bidaia ere. Eta bi urte pasa dituzue batera. Ordu pila igaro ditugu elkarrekin: zenbat bidaia, zenbat solasaldi, entsegu, kontzertu. Horietan denetan gertatu dena harrapatu dugu. Une piloa bizi izan ditugu elkarrekin, eta azken urte hauetan bata bestearen egunerokoaren elementu garrantzitsu bihurtu gara. Horrela izan behar zuen, aipatutako artistaren figura hori azalarazteko. Ohorea izan da Mikel bezalako artista batekin bidaia hau egitea: Bilbo, Gasteiz, Londres, Okinawa… Eta Mikelen etxea, bere familia, bere gotorlekua. Emozio handiak bizi izan ditugu sorkuntza prozesu osoan zehar.

Dokumentalak badu irudien atzeko beste istorio bat ere: Mikelen ama filma estreinatu baino egun batzuk lehenago hil zen. Asko lagundu digu lan hau aurrera ateratzen, eta hein handi batean ere, Margolaria-ren protagonista da bera ere. Oso hunkigarriak izan ziren Mikelek Zinemaldian amari eskainitako hitzak. Zentzu horretan, Margolaria-k beste dimentsio bat hartzen du, bai Mikelentzat eta bai niretzat. Istorioa kontatzeko, kamera aurreko ohiko elkarrizketak baztertzen saiatu zara. Gidoia idazterako orduan, hori zen erronka nagusietako bat. Bakan batzuk agertzen dira, dokumentaletan halakoak ere agertu behar direlako, baina saiatu gara kontatu beharrekoak beste egoera batzuen bidez azaltzen. Mikelen egunerokoa gertutik jarraitu dugu eta

eguneroko horrek bere horretan kontatzen dituen gauza dezente jaso ditugu. Gure lana izan da kontakizun hori nola azaldu asmatzea: taldekideekin Mikelek izandako solasaldiak, lagunekin, familiarekin, bere burutazioak, hausnarketak… Soinua ere mimoz zaindu duzu. Isiltasunak badu zeresanik. Mikel protagonista izanda, musikak pisu handia du, noski. Hala ere, ikusleak ez dezala espero Mikelen diskografiaren arrakasten errepaso bat. Bere abesti batzuk agertzen dira, zuzenekoetan grabatutakoak, adibidez, baina ez dira zertan entzunenak izan behar. Isiltasunak, bestalde, garrantzia handia du, artistaren figura ulertzeko. Isiltasuna, bere horretan, ez da existitzen, isiltasuna soinua ere badelako. Kasu askotan, indar handiago bil-

Dokumentala egin ondoren, zer iritzi duzu artistaren figuraren inguruan? Artistaren bizitza ez da erraza. Artetik bizitzea ez da egun batean hartutako erabakia, eguneroko borroka bat baizik. Sortzaileok badakigu mugitzen ari garen ozeanoak zer tamaina duen, eta zeinen txikiak garen ozeano horretan. Hala ere, horretarako hautua egin dugu. Mikelek duela 20 urte hartu zuen erabaki hori, eta denetik bizi izan du: gauzak oso ongi doaz batzuetan, beste batzuetan ez zaizu ezer ateratzen, lanik gabe zaude, baina sortzailea zara, eta horretan jarraitzen duzu, gauzak hobetzeko lanetan. Horregatik diot artistaren lanbidea, aipatutako zailtasunak ahaztu gabe, dauden lanbide duinenetako bat dela, norberak bere buruarekiko eta artearekiko duen konpromisoan oinarrituta. Askotan artisten arrakasta izaten da ikusten duguna, jakin gabe bere bizitzaren parte handi bat bakardadean pasatzen duela, krisi askori aurre egin behar diela, eta oso momentu zailak pasatzen dituztela, pentsatzen duguna baino gehiagotan. Non izango dugu ‘Margolaria’ ikusteko aukera? Martxoaren 22an estreinatuko da Euskal Herriko zinema-aretoetan, hiriburu zein herrietan, eta aurretik, martxoaren 12an, aurre estreinaldi berezia egingo dugu Mikelek eta biok Bilboko BBK Aretoan, 19:30ean. Hortik aurrera, pozik egongo gara eskatzen diguten lekuan Margolaria elkarrekin aurkezteko.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Zigiludun ogiak ANE IRAZABAL (@AneIrazabal)

K K

Mancini familiak famatu egin du Matera hiriko tradiziorik historikoena. Emanuelek egurrezko zigiluak egiten ditu ogientzat. Ezkonberriak eta turistak taldeka hurbiltzen dira artisautza pieza aparteko hauen bila

ONDAIRAK dio Materako ezkonberri guztiek zigilu bat izan behar dutela. Materan, eraztunak baino garrantzitsuagoak dira zigiluak”. Emanuele Mancini artisauak oso serio mantentzen ditu ohiturak. Bere tailerrean egurrezko zigilu tradizionalak egiten ditu. “Materako familia guztiek daukate gutxienez bat. Normalean, bikotearen bi inizialak zizelkatzen ditugu”.

Hala, Materako ogiaren inguruko ohiturak eten egin ziren hamarkada luzez. “Zigilugintza desagertzeko zorian egon zen. Auzo berrietako etxeetan, familia guztiek geneukan labe bat”, gogoratu du Emanuelek. Horregatik, 1980ko hamarkadan, gazte materatar askok sassi-etara bueltatzea erabaki zuten. “Artisautza lanak berreskuratu genituen eta munduari esan genion kobetan bizitzeaz eta lan egiteaz harro geundela”, esan digu. 1992an Unescok munduko ondare kultural izendatu zituen sassi-ak eta harkaitzetako elizak. Azken urtetan, gainera, pizkunde prozesua bizi du Materak. Sassi asko berriztu egin dituzte eta Airbnb edo boutique hotelak bihurtu dira. Bestalde, Hollywoodeko luzemetraia handien agertokia ere egin dute. Betleemekin eta Jerusalemekin dituen antzekotasunen ondorioz, Jesukristoren gaineko hamaika film grabatu dituzte Materan. Azkena, eta agian famatuena, Mel Gibsonen The Passion of the Christ pelikula.

Duela 50 urtera arte soilik hiru labe zeuden Italiako hiri honetan. Familia guztiek labe komunaletan labekatzen zituzten ogiak. Zigiluak, beraz, familia bakoitzaren ogiak identifikatzeko erramintak ziren. “Gure amak etxean egiten zuen orea, eta, gero, labera eramaten zuen. Barruan sartu baino lehenago, zigilua inprima-tzen zion oreari”, azaldu du Mancinik.

Goian, Emanuele Mancini bere tailerrean. Lerroon gainean, Materako panoramika. A. IRAZABAL Materako ogiak Altamura (horma altu) du izena eta croissant formakoa da. “Zergatik itxura hori? Erantzun erraza”, adierazi du Emanuelek: “labean ahalik eta ogi gehien sartzeko, forma luzea ematen zaio”. Eta ez hori bakarrik; okintzak zeremonia kutsu handia du Materan. Masa bakoitzari hiru marra egiten zaizkio eta, ondoren, otoitz egiten zaio: “Hazi zaitez ogi, hazi zaitez Jesukristo hazi zen bezala. Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean”, dio esaldi famatuak.

du familiak koba utzi behar izan zuen eguna. “Gure ohiturak errotik aldatu ziren etxe berrietara joan ginenean. Modernizazioak iraganarekiko lotsa sentiaraztera bultzatu gintuen”, azaldu du.

HIRI AHAZTUA Nolanahi ere, okintzaren ohitura ez da gehiegi balioetsi izan Materan. Duela 60 urtera arte, harroketan zizelkaturiko kobak, sassi delakoak, ziren materatarren etxeak. Familia gehienak nekazariak ziren eta mandoekin eta zerriekin batera bizi ziren kobetan, argindarrik, ur korronterik eta aireztapenik gabe.

Basilikata eskualdearen bihotzean, Matera hiri ahaztua zen Carlo Leviren Kristo Ebolin geratu zen eleberriak Italiako mapan kokatu zuen arte.

en hustutzea agindu zuen, “lotsa nazionala” zirela argudiatuz. 17.000 herritar inguru auzo berrietara lekualdatu zituzten eta sassi-ak itxi egin ziren.

Ondoren, Erromako agintariak kobazuloak ezagutzera hurbildu ziren eta 1952an Alcide de Gasperi errepublikako presidenteak sassi-

“Baina Materaren modernizazioak tradizioen desagerpena ekarri zuen ezinbestean”, gogoratu du Emanuelek. Artisau materatarrak gogoan

KULTUR HIRIBURUA “Halarik ere, Materaren lorpenik handiena izan da erakunde europarren aitorpena lortzea”, uste du Emanuelek. Izan ere, 2019an Europako kultur hiriburua izendatu dute sassi-en inguruan antolatu diren proiektu kulturalen ondorioz. Emanuele oso pozik dago aitorpenak ekarri duen boom turistikoarekin: “Azkenaldian bisitari japoniar asko hurbiltzen zaizkigu zigiluak erostera. Ogia ere dastatzen dute eta izugarri gustatzen zaie. Polita da sassi-ak berriz ere jendez gainezka ikustea. Bizitza itzuli da Materara”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

BILBO

Euskaraz ikasi, euskaraz gozatu ‘Ikusi eta Ikasi’ programa jarri dute martxan Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak, umeek aisialdian euskaraz gozatzea helburu. Maiatzaren 16rarte, 75 ekimen izango dira ALAZNE CORRAL

BB

ESTE urte batez, Ikusi eta Ikasi programa abiarazi dute Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen topaguneak. Sormena garatu eta familiarekin batera ondo pasatzeko moduko tailerrekin gozatzeaz gain, gauza berriak ikasteko aukera aparta izango dute txikienek, maiatzaren 16ra arte. 4 eta 8 urte arteko umeentzako 31 ikuskizun eta 44 tailer dituen egitaraua antolatu da Bilboko barruti guztietan.

Iazko edizioan 5.000 lagunek hartu zuten parte Ikusi eta Ikasi programan. Eskari handi hori dela eta, aurten jarduera gehiago prestatu dituzte; hala, iaz baino zortzi gehiago eskainiko dituzte. Denera, 75 jarduera izango dira, denak doan, eta denek helburu berdina izango dute: umeek aisialdian euskara modu dibertigarrian erabil dezaten sustatzea, kulturaren bidez eta kalitatezko programazio bat eskainiz. Contact-kids, euskal artistak, txiki-erritmo, joskintzaeta zientzia ikastaroak eskaintzen dituen programa oparoa izango da aukeran, non ipuin kontalariak, magia, antzerkia, zirkua, musika eta dantza eskainiko diren. Eskaintza, gainera, Bilbo osora hedatuko da: Begoña, Begoñaibarra, Deustu, Santutxu, Basurtu, Errekalde,

Zorrotza, Olabeaga eta Abandoko udaltegietan; Ibaialdeko liburutegian; Euskararen Etxean, San Ignazion; Atxuriko auzo etxean; Indautxuko El Carmen aretoan; Zamakolako Juan Delmas eskoletan; Miribillako Iruartetan eta Epaltzaren Alargunaren kalean. Jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, larunbatetakoak izan ezik: 12:00etan hasiko dira horiek. TAILERRAK Era guztietako ikuskizunek ez ezik, lantegiek edo tailerrek ere oso erantzun ona izaten dute jaialdi honetan. Horretaz jakitun, aurten 44 antolatu dituzte, bost sailetan banatuta: Contact-kids, Euskal Artistak, Txiki Erritmo, Trapuzko Panpinak eta Zientzia Lantegia. Lantegietan edo tailerretan parte hartu nahi dutenek izena eman behar zuten urtarrilaren bukaerarako. Aurtengo programa arrakastatsua izango dela espero da, izan ere, 1.500 familiak eman dute izena. Saio guztiek dute helburu bera: umeek aisialdian euskara modu dibertigarrian erabiltzea. Hori dela eta, programak eskainitako hainbat tailerrek umeen parte-hartzea sustatzen dute. Ikuskizunen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, datorren asteartean eskainiko den Seaska kantak eta usain belarrak entzun! ipuin kontaketa. Ongiaren eta gaizkiaren

arteko borroka lantzen duen istorioa hainbat instrumenturen laguntzarekin kontatuko da. Bestalde, apirilaren 3an, Kidam Magoa izango da Errekaldeko Udaltegian, haurrei zein familiako kide guztiei Aroa eta mirariak magia-ikuskizuna eskaintzeko. Umorez eta soinu-banda zaindu batez inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du, Asier Kidamen eskutik. Apirilaren 12an, aldiz, Mugi Mugi dantza saioa eskainiko dute Begoñako Udaltegian. Sudurkeriak sorkuntza taldeak ordu eta erdiko disko festa eskainiko du etxeko txikienen gozamenerako. Jolasak, argiak, dantza gidatuak, soinua eta giro aparta izango dira umeek zein helduek familian gozatu ahal izateko. XV. EDIZIOA Hamabost urteko ibilbidea egin du Ikusi eta Ikasi programak. Hori ospatzeko ekitaldia ere izango da. Hala, programaren azken egunean (maiatzaren 16an), urtebetetze festa handi bat antolatu diote Ikusi eta Ikasiren maskotari: Makusi panpina. Hura da Ikusi eta Ikasiren ikurra, eta hari kantatuko diote Zorionak zuri deitu duten festan. Gainera, programa bukatu baino lehen egingo den zozketaren sariak banatuko dira parte-hartzaileen artean. Ekintza guztien inguruko informazio gehiago: ikusietaikasi.eus

NABARMENTZEKOAK Ipuin kontaketa: ‘Seaska kantak eta usain belarrak entzun!’ Otsailak 26 Epaltzaren Alarguna Ikastetxean, 18:00etan. Tradiziozko kontakizunetatik abiatuta, laminen istorioak kontatzen dira gertaera fantastikoak egungo gizartean kokatuz.

Euskal musika tresnen saio didaktikoa Martxoak 1 Abandoko Udaltegian, 18:00etan. Zuzeneko musikaz gozatzea eta hainbat musika tresna modu atseginean ezagutaraztea du helburu saioak.

Zirkua: ‘Ahaztuen distira’ Martxoak 12 Epaltzaren Alarguna Ikastetxean, 18:00etan. Jendarte honetako “ahaztuak” bistaratuko dituzte Antxo eta Pantxak, eta pertsona horiei distira ematen saiatuko dira.

Kidam Magoa: ‘Aroa eta mirariak’ Apirilak 3 Errekaldeko Udaltegian, 18:00etan. Magia ikuskizun freskoa eta dotorea haurrentzat eta familia osoarentzat. Esperimentu magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko ditu.

Antzerkia: ‘Amona Joxepa’ Apirilak 6 Zorrotzako Udaltegian, 12:00etan. Egun berezia denez, amona Joxepak bi azeritxoren istorioa modu berezian kontatuko du: txotxongiloen bitartez.

‘Mugi mugi’ dantzaldia Apirilak 12 Begoñako Udaltegian, 18:00etan. Betiko kantuez gain, egungo abesti modernoekin osatuko dute errepertorioa, ume guztiak dantzan jartzeko.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

08250. mapa: ‘arco iris’

Izadiak noizbehinka eskaintzen duen gertakari hau izendatzeko, ondoko hitzen eremuak erakusten ditu mapak: ostruku / ostarku, erromako zubi, Jainkoaren paxa / gerriko / baranda eta ortzadar / ozadar. Mailegu gordinak ere badaude: arkoiris. Gure ustez, ekialdeko eta sartaldeko formak (ostruku eta ortzadar) zaharragoak dira erdialdekoak (erro-

mako zubi, Jainkoaren paxa) baino. Alabaina kristautasunak bazterretako formak ez ditu guztiz aldatu. Ororen buru fenomeno honen izendatzeko pertsonifikazioa ageri da, izan dadin lehenik Ortzi bera, hots zeruan dagoen jainkoa; izan dadin Nafarroako mugetan barru dagoen Jaungoikoa; izan dadin ondotik agertu den kristauen jaungoikoa (metonimiaren bitartez jainkoaren ordezkaria adierazten du Gipuzkoako erroma hitz katolikoak). Ortzik, Jainkoak eta Erromak dituzten ezaugarrietan, -arku eta -adar ageri dira, eta zaharrak bide dira paxa, gerriko eta zubi berriagoak izanik (zubi hori lotua da lekuko gehienek aipatzen dutenarekin, hots ortzadarrak nonbait ura edan behar duela bere buru batean bederen.

Xehetasunetan sartuz, aldaki asko daude: ostruku eta ostarku multzoetan sartzen dira sustruku, irusustru, sustrupu, iztruku, ustruku eta Oñatiraino hedatzen dira. Iparraldeko (eta Bermeo eta Nafarroako herri batzuetako) ozadar, ozader, ortzadar, ostoadar, altzandar formetan ikusten da nola tratatua den -rtz- kontsonantemultzoa (ikus bertze/beste, urzo, uso). Ohartaraztekoak dira eremu txikiko formak: garriko biskaitar (Leioa) ; bostarku (Gizaburu) koloreengatik segur aski; uztargi (Oiartzun) eta ustarku (Gatzaga) biak uztaitik eratorriak; auri adar (Abaurregaina), euriarekin duen loturagatik; San Migelen subi (Otxandio) santu bat aipatzen duen forma bakarra (Erromako aita santuaz kanpo)...


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.