Ortzadar221218

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko abenduaren 22a. 574. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

MIREN GAZTAÑAGA Enigmaz beteriko pertsonaiaren azalean sartu da ‘Garai zekenak’ antzezlanean -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Arratiako basapiztien itzulera ‘Beste belaze batzuen gozoan’ da Eskean Kristö taldearen lan berria. Aurreko bi diskoak Baga-Bigarekin argitaratu ondoren, autoediziora jo du Arratiako boskoteak eta Trumonots Records zigilu berriarekin kaleratu dute lan berria ETXAHUN GONZALEZ

E E

USKAL Herriko rock & rollak badu egun izen nabarmen bat: Eskean Kristö. Arratiako taldea aurrera doa 2011n piztu zuen euskal rockaren iraultzarekin eta estudioko hirugarren lana aurkeztu berri du: Beste belaze batzuen gozoan (Trumonots, 2018). Ohituak gaitu Eskean Kristök diskoetako izenburu burrunbatsuetara: Azote kaldüz (2014) eta Ezkurrik onenak (2016). Baina hiru diskoen artean “rinbonbanteena” azkena dela dio Pello Artabe taldeko abeslariak. Belaze hitza aukeratu dute arratiarrek, baina lokatza ere izan zitekeela dio Artabek: “disko honetan beste era batera egin ditugu gauzak, bai musikari dagokionez, bai sortze prozesuari dagokionez, baita taldearen kudeaketari dagokionez ere. Bidearen zati handi bat eginda dago baina oraindik ere borrokan gaude”. Gauza berriak probatzera jarrita, hainbat bide berri zapaldu eta deskubritu ditu Eskean Kristök bere azken lanarekin. Musikalki probatu du lehen belazea: “Aurrekoetan bezala, bizkarrezurra izaten jarraitzen du rock & rollak, klasikoa eta garbia, baina horretara mugatu ez eta doinuen koloreen abanikoa aberastu dugu disko honetan”, azaldu du arantzazuarrak. Hain zuzen ere, psikodelia, power-pop, punk, blues, bossanova eta latindar doinuak konbinatu dituzte Eskean Kristören rock & rollaren koktelera partikularrean. “Entsegu lokalean susmoa genuen sortzen ari ginen abestietan doinu eta estilo ezberdinak uztartzen ari ginela eta diskoa eskutan, nabaria da estilo hauen presentzia”, azaldu du Artabek. Nabariena, beharbada, diskoko bederatzigarren kantan: Gogó izena du abestiak eta Brasilgo bossanova estiloaz bustia dator, sambatik ez oso urrun. Kanturik ezberdinena, eta luxuzko kolaboratzaile batekin: “abestia egin bezain pronto, Doctor

Alex Harillo eta Aritz Ontalvilla (gitarrak), Peio Artetxe (baxua), Pello Artabe (ahotsa) eta Manu Forte (bateria) dira Eskean Kristö. ESKEAN KRISTÖ Deseoko Francis Diezengan pentsatu genuen. Berarentzat neurrira eginiko abestia dela uste dugu”, dio Artabek. Regatoiaren erritmoa doinu rockeroekin kamuflatu dute Zer dabixu? abestian eta taldearen alderik punkiena erakutsi dute Hankartea zerora kantan. Arratieraz eta euskara batuaz abestutako hamar kantetan era guztietako letrak aurki ditzakegu, “bihotzetik eta hankartetik” irtendako istorio gordinak, eta baita afera unibertsalagoei lotuta daudenak. Refugee abestia migratzaile eta errefuxiatuei eskaini diete: “Diskoko abestirik serioena da, edo serioa den bakarra. Errefuxiatuak diren lagunak ditugu eta arazo unibertsal bati dei egiten badiogu ere, gertutasunak eragindakobarneko salaketa da”, azaldu du Artabek. Arriguri elkartearekin grabatu dute kantaren bideoklipa. AUTOEKOIZPENA Zalantzak izan zituzten, asko, baina azkenean autoekoizpenaren bidez argitaratu dute

diskoa: “Ez ginen erabat eroso sentitzen diskoetxeek ematen zizkiguten aukerekin eta autoedizioa aukeratu genuen”, azaldu du abeslariak. Eta ez edonolako autoekoizpena: “360 graduko autoekoizpena da gurea. Zerotik ehunera pasatu gara. Ez genekien ezer honi buruz, eta jende askorekin berba egin eta borrokatu eta gero, honaino heltzea lortu dugu”. Managementa ere taldeak berak kudeatuko du hemendik aurrera: “Besteei begira egon beharrean, nahiago izan dugu guk egin. Eskerrak gure inguruko jendea laguntzeko prest azaldu den. Familia polita osatu dugu guztion artean”. Trumonots Records izena du familia horrek, Eskean Kristök sortu duen zigilu berria. “Esperientzia zoragarria izan da. Bi zentzutan: zoratzekoa eta gozatzekoa”, aitortu du Artabek, barre artean.

Diskoko hamar abestien sortze prozesurako, bestalde, propio kontratatu dute, lehen aldiz, produktore bat: Cesar Ibarretxe soinu teknikari beteranoa. “Ez genuen produktorearen figura ezagutzen, orain arte grabatzen genuen estudioko teknikariak ematen zizkigun diskorako aholkuak. Bagenekin Berri Txarrrak-ek edo Ken Zazpik atzerriko prop duktoreekin egiten d zutela lan; guk atzerriz koekin ez, baina k euskal beterano bat eu aukeratu dugu, eta oso au pozik gaude emaitzapo rekin”, dio Artabek. rek Berrizko Lorentzo Recordsen eta Mungiako Gauan grabatu dituzte abestiak; ahotsak, ostera, Doctor Deseoren entsegu estudioan: “Mila buelta eman dizkiogu zenbait abestiri, eta tentsio uneak ere izan dira. Baina beharrezkoa da hori: ezin duzu abesti bat bukatutzat eman ez bazaitu %100ean konbentzitzen.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Miguel San Cristobal Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Nola defendituko duzu bestela zuzenekoetan?”, galdetu du abeslariak. ZUZENEAN, ESPEKTAKULUA Zalantzarik gabe, zuzeneko taldea da Eskean Kristö: “Beharrezkoa da diskoak grabatzea, baina abestiak sortzerakoan zuzenekoetan pentsatzen ari gara beti”, dio Artabek. “Ezagutzen gaituenak badaki nolako parrandistak garen, eta kontzertuetan ere, juergarekin jarraitzea gustatzen zaigu”. Orain arte emandako kontzertuetan “harrera itzela” izan dutela azaldu du abeslariak, “jende asko hurbildu da eta abesti berriak abesten dituzte”. Zuzenekoetarako abesti berri eta zaharrekin “erdi eta erdi” egiten ari direla kontatu du abeslariak. “Espektakuluaz” gozatzeko hurrengo aukerak hauek izango dira: abenduaren 27an, Donostiako Dabadaban; hilaren 29an, Mutrikuko Abendurock jaialdian; urtarrilaren 11n, Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean; urtarrilaren 19an, Biarritzeko Lurrama festibalean; eta, azkenik, urtarrilaren 26an Munitibarko San Bizente jaien barruan.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko abenduaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Heldu-ezinaren bila

Fikzioa 1. Bizitzea ez al da oso...

TITULUA: ‘BLUES BAT BIZITZARI’

EGILEA: PATXI EZKIAGA

ARGITALETXEA: BALEA ZURIA

Joseba Sarrioinandia. Pamiela.

2. Fakirraren ahotsa

PP

ATXI Ezkiaga (Legorreta, 1943 - Irun, 2018) poeta handi, errealitateaz haragokoaren bilatzaile eta Athleticeko jarraitzaile porrokatua izan zen. Bitxia lirudikeen arren, hiru ezaugarriok badute zerikusirik. Alta bada, interpretazio hori tabernako edozein sasi-eztabaida baterako lagako dut.

Harkaitz Cano. Susa.

ez balitz. Hortaz, Ezkiagak, gauza guztien gainetik, bizitzari egiten dio gorazarre.

bilduak azken hauek. Berriro bitxia gerta badaiteke ere, poesiaren funtzioaren gaineko azken poema argitaratu gabeok iruditu zaizkit liburuko ahulenak. Litekeena da, bizitzaren hondarretan idatziak izanik, poesiaren eta poeta beraren azken xedeaz aritzeak poesiari kalte egitea.

XIX. mendetik hona, poesiaren soka luze batek, hala nola, bakoitzak bere erara, Hölderlinek, William Blakek, Walt Wiltmanek, edota Rilkek ehundu poesia motaren zaintzaile preziatuenetako bat dugu Ezkiaga. Hau da, errealitateak eskaintzen dion interpretazioa bereganatzea da poetaren eginkizun nagusia, ez errealitatea bera, poetari bizitza transzenditzeko aukera eman diezaiokeen interpretazio diferente bat, alegia.

Ezkiagak bere ibilbide poetiko osoan jorratu dituen gaiak biltzen ditu liburuak: heriotza eta bizitzarekin eraiki harremanak (“Erbeste izanda ere, bizitzak beti dauka / heriotzak baino edertasun handiagorik...”), denboraren iragana, naturak iradokitako transzendentziarako uneak, poetak bizitako hiri ezberdinen leku-oroimenen deskribapen kasik mistikoak, eta baita gai sozialak ere, industrializazioaren ajeak azaleratuz.

Balea Zuriak, haren obrari eginda omenaldi honetan, non Felipe Juaristiren poetaren hitzaurrea eta Maixa Zugaztiren hitzatzea ondo ekarriak baitiren, antologia labur bat paratu du poema argitaratuekin eta orain arte argia ikusi gabekoekin, Krisalida azken atalean

“Oi zein tristea den / hilkortasunaren eztena / somatzea eta hilkorra izatea, izatea...”. Blues bat bizitzari (Balea zuria, 2018) honek, halaber, izkin egin nahi dio hilkortasunaren patu krudelari, poetak ondotxo baitaki herioren aurrean bizitza dugula irtenbide bakar, poesiarik izango

3. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

4. Rosa itzuli da Pako Aristi. Erein

Ezkiaga joan zaigu, haren bizitza joana da honezkero, baina haren poesiak hor dirau, errealitatearekin jarrai dezagun etengabean

Liburuak aurrera egin ahala, Ezkiagaren unibertso uste baino dibertsifikatuarekin egingo du topo irakurleak. Poetak, halere, gardentasun poetikoa aurkitzean emango du hoberena. Arestian, poeta handia aipatu dut, handi horren atzean dagoena argitu gabe: handitasun hori gardentasun leun eta neurtu batetik datorkio legorretakoari. Udazkeneko hamar kanta atalean argiro erakusten du, molde txikian eta haikuetatik hurbil. “Iluntzen ari du, / otzantasunez ari du / iluntzen / eta mundua gris marengo / ilunez / ari zait janzten. / Baina nik badakit bizitzak / bakarrik eman diezagukeela / bizitzaren onena.” ederrarekin zabaltzen du Zazpigarren kanta. Ezkiaga joan zaigu, haren bizitza joana da honezkero, baina haren poesiak hor dirau, errealitatearen interpretazioarekin jarrai dezagun etengabean. Arteetan, otoi, bizitzak eman diezadala Ezkiaga irakurtzen jarraitzeko aukera, besterik ez bada.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

NARRATIBA

‘Fakirraren ahotsa’

‘Ahazten diren gauzak’

Harkaitz Cano. Susa. 352 orr. 21 euro.

Aritz Gorrotxategi. Erein. 136 orr. 15 euro.

Larzabal oinarrian

Memoriari buruzkoak

Ez da Imanol Larzabalen (1947-2004) gaineko kronika, baina kantari hura izan du inspirazio Harkaitz Canok bere azken eleberrian. Imanol Lurgain du izena liburuko protagonistak. Bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasiko da Lurgain. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: ‘Fakirra’. Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia ere: borroka armatua, klandestinitatea... Kronologikoki kontatu du istorioa Canok, 40 urtetan barrena eta Paris, Berlin eta batez ere Donostian girotuta.

Aritz Gorrotxategik (Donostia, 1975) ‘Ahazten diren gauzak’ eman du argitara, bederatzi ipuinez osaturiko bilduma, eta idazlearen ibilbideko hamaikagarren lana. 2016an kaleraturiko ‘Zer egingo dugu orain opariekin?’ ipuin liburuaren jarraipen moduan aurkeztu du liburua egileak. Gorrotxategik adierazi duenez, “memoriaren presentzia errepikakorra” da liburuaren ezaugarri nabarmenetako bat, horixe baita gogoetarako gaia: memoria. “Nork aukeratzen ditu gogora ekarri nahi ditugun memoria puskak? Zergatik pilatzen dira pasarte batzuk eta gainerakoak galdu?”

5. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

6. Film zaharren kluba Alberto Ladron Arana. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Everets, 1980ko euskal espedizioa Ramon Olasagasti. Sua.

2. Izaskun Arrueren urratsen atzetik Miel Anjel Elustondo. A. F. A.

3. Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari Elixabete Garmendia. Elkar.

4. Duvoisin kapitainaren malura Kepa Altonaga. Pamiela. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

MIREN GAZTAÑAGA AKTOREA

“Ikusleak esperientzia desberdin bat bizi du obra honetan” Arriaga Antzokia ezohiko antzezlana eskaintzen dabil egunotan. Betiko eszenatokia alde batera utzita, antzokiko beste hainbat gune agertoki bilakatu dira ‘Garai zekenak’ obrarako. Henrik Ibsen dramaturgoaren klasiko batean oinarrituta, Miren Gaztañaga da protagonista AINHOA LORES

M M

IREN Gaztañaga (Errenteria, 1979) Hedda pertsonaiaren azalean sartuta dabil Garai zekenak antzezlana estreinatu zenetik. Eskarmentu handiko aktorea dugu Gaztañaga. Bi hamarkada egin behar da atzera bere aktore ibilbidearen hastapenak ezagutzeko. Leioan, Arte Ederrak ikasten zegoela, Antzerkiola Imaginarioa sortu zuen Ander Lipusekin batera. Telebistan Goenkale telesailean Ines bezala eman zituen bere lehen urratsak, gerora Martina saioa aurkeztu eta Aitaren Etxea telesailean ere lan egin zuen. Zinemari dagokionean, Lasa eta Zabala, Igelak eta El Guardian Invisible filmetan parte hartu du eta Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera Kamikaz Kolektiboko kidea da. Aktorea izateaz gain, sortzailea ere bada Gaztañaga; Stereo lana, adibidez, berak sortu zuen. 1998an, Arte Ederrak ikasten ari zinela, arte eszenikoetan jarri zenuen interesa. Nolatan? Niretzako aktorea izatearena oso instintiboa izan da beti eta ikasketak aukeratzeko momentua heldu zenean, arte dramatikoa ikasi nahi nuela esan nion amari. 17 urte nituen eta nik ere ez nekien ondo zer zen hori. Garai hartan amak esan zidan hori ez zela karrera bat, berak ere ez zekien oso ondo arte dramatikoa zer zen. Momentu horretan pentsatu nuen: “arte, arte… Tira, Arte Ederrak ikasiko ditut”. Behin unibertsitatean nengoela, Udako Euskal Unibertsitateak ikastaro batzuk atera zituen, horien artean antzerkia zegoen eta Ander Lipus zen bertako irakaslea. Nik inpultso hori nire barruan oso argi nuenez, ikastaro hori egitea erabaki nuen. Bizitzan zerbait nahi duzunean, askotan, bizitzak berak muturraren aurrean jartzen dizu. Beraz, momentu horretan hasi zen zure ibilbidea aktore bezala, baina Arte Ederretako ikaske-

tak ere bukatu zenituen. Gerora lan egin izan duzu arlo horretan? Niretzako Arte Ederrak osagaia izan da. Oso baliagarriak diren beste hainbat medioren nozioak barneratzen dituzu, azken finean. Antzerkia, gainera, bide artistiko askoren batuketa bat da eta jakituria edo esperientzia hori jaso ahal izatea ez dago inolaz ere soberan. Nire bizitzako anekdota bitxia da: lehenengo gauza bat egin nahi nuen, gero beste bat hartu eta azkenean benetan nahi nuena egiten bukatu nuen. Unibertsitatean, bestalde, lagun ezin hobeak egin nituen, 20 urterekin izaten diren esperientzia zoragarriak bizi izan nituen, baina egia da bigarren urterako Antzerkiola Imaginarioarekin hasi ginela eta mundu horretan buru-belarri sartu behar nintzela ikusi nuen. Ikasketak amaitzea lortu nuen, kostata, batera egin nituelako bi gauzak. Arraldeko Ines pertsonaiak eman zion batek baino gehiagori Miren Gaztañaga aktorea ezagutzeko aukera. Nola markatu zuen zure ibilbidea ‘Goenkale’-k? Urteak neramatzan antzerkian bakarrik lan egiten eta garai horretan lan handia neukan gainera. Lau bat obretan sartuta nengoen, oso nekatuta eta diruz justu… Momentu horretan aldaketaren bat bizitzea ederra izango zela eta, esperientzia berrietara zabaltzeko dei bat ere sentitu nuen. Goenkalen lan egiteko aukera muturraren puntara bezala etorri zitzaidan. Hasiera pixka bat bertiginosoa izan zen, berria zelako niretzat, baina behin pausoa emanda, zoragarria izan zen, aktore asko eta ofizioa bera ezagutzeko aukera eman zidalako. Telebistan eta kameren aurrean lan egitea zer den ikasi nuen, aktorearen papera zein den, noiz hitz egin behar den, noren esanak edo aginduak entzun behar diren… Lan horretan funtzionatzen ikasi nuen, azken finean, eta hori ederra izan zen. Fikzioaren bidez, norberaren ametsak gauzatu daitezkeela komentatu izan duzu noizbait. Zure txikitako ametsetako bat aldiz, abeslaria izatea zen eta baita lortu ere, fikziorik gabe gainera. Nola sortu zitzaizun Sagarroi taldean abesteko aukera? Marcial Mariskalen nobela batetik abiatutako Ezekiel izeneko antzezlana egin genuen Lipusek eta biok eta bertan Iñigo Muguruzak eta Sagarroi taldekoek parte hartu zuten. Entseguetan geundela, Muguruzak ea euren musika taldean parte hartu nahi nuen galdetu zidan eta nik, sekula musika talde batean egon gabe, ezin izan nien ezezkorik eman. Esperientzia horrek balio izan zidan zuzenekoak beste modu batera bizitzeko, musikaren mundutik. Hiru urte egon nintzen taldean. Urte horietako esperientzia oso polita izan zen, haiek ere oso jatorrak dira eta oso errez jarri zidaten dena. Ez dakit ‘Garai Zekenak’antzezlanean abestea tokatzen zaizun... Ez, abestea ez.

Miren Gaztañaga, Hedda Gablerren azalean. MIGUEL SAN CRISTOBAL

Dakiguna da Hedda Gabler zarela, bera da obra honetako protagonista. Zer kontatzen du obrak eta nolakoa da bera? Henrik Ibsen dramaturgoak idatzi zuen obra bere garaian, baina oso aktuala izaten jarraitzen duen lan bat da, gizatasunari buruz hitz egiten duelako. Pertsonen arteko frustrazioak, hutsuneak eta interesen atzetik mugitzen garela erakusten du, besteak beste. Gizatasunaren


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko abenduaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Arriaga Antzokiko hainbat txokotan taularatzen ari dira ‘Garai zekenak’ antzezlana. Ezkerrean, obrako lantaldea. MIGUEL SAN CRISTOBAL parte ilun hori agerian uzten du, azken finean. Euskal Herriko giro akademiko batean kokatzen da obra, unibertsitatean lanean dabiltzan akademikoen arteko testuinguru batean. Giro hori aitzakia bezala hartu da gizakiok barruan daramagun zekenkeria hori erakusteko. Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodriguez, Pako Revueltas eta bostok jartzen gara pertsonaien azaletan. Nire kasuan, Hedda protagonista naiz. Oso pertsonaia kontroladorea da eta hustasun handiak ditu barruan. Besteek ez bezala, Heddak ez dauka filtrorik, ez da politikoki batere zuzena. Nahiz eta testuingurua oso burgesa eta zorrotza izan, emakume honek ez dauka pudorerik. Dena absurdo hutsa iruditzen zaio. Bitxia da, alde batetik oso krudela den pertsonaia bat delako, baina era berean oso argia eta sentibera ere izan daitekeelako. Kaleidoskopio baten modukoa da, aurpegi pila ditu. Pertsonaia lantzerako orduan ez diot alde arrazionaletik gehiegi heldu, mila kontraesan dauzkalako eta gainera beldurrik gabe adierazten dituelako. Bere erreakzio guztiek osatzen dute pertsonaia. Badu berezitasun handi bat antzezlan honek, izan ere, aktoreen lana ez da agertokian ikusten, Arriaga Antzokiko beste hainbat gunetan baizik.

Bai, kale antzerkia gogorarazten dit, Trapu Zaharra konpainiarekin ibili nintzelako lanean garai batean. Gainera, ez da kasualitatea obraren zuzendaria Raul Cancelo izatea, Hortzmuga Teatroarekin kale antzerkia egiten duelako. Horregatik proposatu zuen horrela egitea eta esango nuke asmatu duela, ikuslea beste mota bateko esperientziak bizitzera eramaten duelako. Gainera, maskara bat aurpegian duela, antzerki obraren lekuko izaten doa ikuslea, egunerokotasun baten testigu izango balitz bezala. Eta ikuslegoak nola hartu du horren estilo berezia? Orokorrean uste genuena baino harrera hobeagoa izaten ari da. Jendeak istorioa oso ondo jarraitzen du, esperientzia polita iruditzen zaio, interesa pizten dio eta esango nuke oso momentu atsegina pasatzen duela, beraz, gu kontent gaude emaitzarekin. Obraren 19 emanaldi eskainiko dira, gehienak euskaraz baina baita gazteleraz ere. Sarri hitz egiten da euskal antzerkiak dituen zailtasunez, jendea ez dagoela ohituta antzerkia euskaraz gozatzera. Zein iritzi duzu honen inguruan? Egia da Euskal Herri mailan orokorrean zailtasun hori badagoela, beti esaten delako zailagoa dela euskal publikoa mugitzea. Uste

hori badago. Baina egia da gure programatzaileak horrekin sentsibilizatzen doazen heinean, publikoa ere sentsibilizatzen doala. Nik pentsatu nahi dut prozesu horren barruan gaudela, duela urte batzuk euskal antzerkiaren egoera ikusezinagoa zen. Arriagaren kasuan, esan behar da baita ere, Garai Zekenak-en estreinaldia euskaraz izan zela eta lehenengo astea euskaraz pasatu genuela, baina asteburura hurbildu ahala gaztelaniaz eskaintzen da obra, eta ziurrenik, publiko erdaldun gehiago gerturatzen delako izango da, hori sinistu egiten dugulako edo datu hori dagoelako. Nik behintzat, jarraituko dut publikoaren sentsibilizazio horretan. Obra bi hizkuntzatan eskaintzeak lan bikoitza eskatzen dizue aktoreoi. Noski. Antzezlan bera euskaraz eta gaztelaniaz ikasi behar izaten dugu. Hor saiakera bat dagoela ikusten da, bestela gaztelaniazkoa egitea bakarrik izango litzatekelako. Nire ustez, beraz, prozesuan dagoen zerbait da, baina badago horren alde egiteko jarrera bat. Horri, hala ere, buelta gehiago eman ahal zaizkio, denbora aldetik aktoreentzat sekulako lana delako epe laburrean bi hizkuntzetan antzezlanak ikastea.

Urtarrilaren 24an izango duzue azken emanaldia, baina otsailean Shakespeareren ‘Macbeth’ antzezlanarekin berriro ikusiko zaitugu Arriagako oholtzan. Obra horren inguruan zerbait aurreratzerik? Horrekin ere lanean ari gara; sarritan dena batera etortzen da... Zentzu horretan gure bizitza pasada bat da. Aurten oso pozik eta eskertuta nago, oso lan ederrak egiteko aukera dudalako. Macbeth antzezlanean Laidy Macbeth-en pertsonaia egingo dut. Alex Gerediagaren zuzendaritzapean, hainbat aktore gaude bertan buru-belarri lanean. Erronka handia da, zoragarria den nobela klasiko bat eguneratu eta eszenara eramango du Arriagak. Oso itxura ona dauka, lan handia dugu aurretik oraindik, baina nik uste dut ederra izango dela. Horretaz gain, Kamikaz Kolektiboko kidea ere bazara eta urtarrilaren 27an ‘Käffka’ antzerki obra estreinatuko duzue, nerabeen artean sexuidentitatea eta lesbianismoa bistaratzeko helburuarekin. Bai, testuaren idazketan parte hartu dut Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera, baina beraiek dira zuzendariak. Hala ere, gogotsu gaude jendearen harrera ikusteko. Ea obra ikastetxe eta antzokietatik mugitzeko aukera dagoen.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

ANE IRAZABAL

N N

ORK esango luke kobazulo batean hezurren museo ikusgarria aurkitu zitekeenik? Eta zeinek pentsa liteke toki ilun eta, aldi berean, liluragarri hori munduko hiririk famatuenaren erdian eraikiko zutela? Ez, ez gaude Mexikon, Napolin baizik. Ehun urtetik gorako ohitura makabroa gordetzen duen leku harrigarri batean.

Garezurren gurtza Napoliko Iturritxoen Hilerrian zortzi milioi hezur daude ikusgai, eskulturak bailitzan. Sakratuak eta profanoak bat egiten dute toki ezkutu honetan, baina askorentzat tradizio fetitxista ere ezkutatzen du ohiturak

“Hildakoak gurtzeko toki sakratuan sartzen ari zara. Isilik, mesedez”. Gianfrancok diskurtso bera errepikatzen die turista guztiei, bada, ez dago ohituta Napoliko Cimitero delle Fontanelle edo Iturritxoen Hilerrian atzerritar asko jasotzera. GIRO TETRIKOA Kobazulo handi batek XVII. mendeko izurriaren eta XIX. mendeko kolera krisiaren ondorioz hildako herritarren hezurrak gordetzen ditu. Gianfrancok zin egin digu txoko guztiak erakutsiko dizkigula. “Hemen barruan espiritualtasun handia sentitzen da, ez duzu nabaritzen?”, galdetu digu gizon napolitarrak. Egiaz, hezetasuna sumatzen dugu bakarrik, baina giro tetrikoaren erdian magia sentitzen saiatu gara. Originaltasuna ez zaie falta, behintzat. Hezurrak bata bestearen gainean pilatuz, eskultura eta aldare handiak eraiki dituzte mendeetan zehar. Batzuk ondo argiztatuta daude; beste batzuk, berriz, hautsez gainezka. Armiarma-sareek beldurrezko filmen kutsua ematen diote tokiari. Gianfrancok toki magikoa

XVII. mendeko izurriaren eta XIX. mendeko kolera krisiaren ondorioz hildako herritarren hezurrak bata bestearen gainean pilatuta daude Napoliko Iturritxoen Hilerrian. A.IRAZABAL

dela errepikatzen digu behin eta berriz. Gizon napolitarrak txiki-txikitatik ezagutzen du garezurren hilerria. Bere familiaren etxea kobazulotik metro gutxira dago eta aitak umetan kontatzen zizkion mamuen eta espirituen kondaira herrikoiak. “II. Mundu Gerraren osteko Napoli suntsituan, etorkizunari aurre egi-

teko modu bakarra bihurtu zen mamuen indarrean sinestea”, erantsi du. Izan ere, hildakoen kultua gauza serioa da Napolin. Hobe txantxarik ez egitea. Eta are gutxiago Iturritxoen Hilerrian. Hemen asmatu zuten zeharo berezia den tradizio

makrabro bezain ederra. XIX. mendean Napoliko herritarrak capuzzella edo garezur bat adoptatzen hasi ziren, trukean espiritu horren babesa jasotzeko. “Adopzioa zertan zetzan? Garezurra zaindu, garbitu eta inguruan aldare txiki bat eraikitzea”, azaldu

du Gianfrancok. Tradizio horri culto delle anime pezzentelle edo arima behartsuen gurtza esaten zaio eta Napoliko ohitura garrantzitsuena izan zen, XX. mende erdialdean Erromako gobernuak debekatu zuen arte. Vatikanoak presio itzela egin zuen praktika debekatzeko, izan ere, profanoegia iruditzen zitzaion. Kobazuloan barrena pasiatuz gero, aise nabaritu daiteke zeintzuk diren adoptatuta dauden garezurrak. Amabitxia edo aitabitxia duten garezurrek arrosarioak, kandelak eta loreak dituzte inguruan. Edonola ere, hezurrek ez dute izenik edo informaziorik eskaintzen. Fontanellen kobazuloa ez da gainontzeko hilerriak bezalakoa. “Hemen ez dago hilkutxarik edo hilarririk. Baina milaka garezurren artean badago berezia den bat: Kapitainarena”, azaldu du Gianfrancok. Kanpotik hezur zati arrunta dirudi, baina atzean kondaira ezaguna gordetzen du kapitainak. “Bazen behin garezur batekin maiteminduta zegoen neska bat”, heldu dio istorioari Gianfrancok: “Hain zegoen itsututa, kapitaina izena jarri zion. Urteak pasa ahalean, neskak mutil bat ezagutu zuen eta berarekin ezkontzea onartu. Baina ezin zuen garezurra burutik kendu. Emaztegaiak bere ezkontzara gonbidatu zuen espiritua. Hala, zeremonia egunean, gizon ezezagun bat agertu zen kapitainez jantzita. -“Nor zara?”, galdetu zion neskaren senarrak. -“Kapitaina”, erantzun zion gizonak. Orduan, une batetik bestera, jantzia kendu eta hezurdura erakutsi zuen gonbidatu guztien aurrean. Mamuak senar emazteak akabatu zituen bi aldiz pentsatu gabe. Funtsean, kapitainaren hamaika istorio daude Iturritxoen Hilerrian. Bakoitzak bere erara kontatzen du mamuaren kondaira. Hori bai, azalpen guztiek argi uzten dute espirituak errespetatu egin behar direla. Bestela...


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko abenduaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Pozari abesten dion albuma Uxue Alberdiren bertsoek eta Eider Eibarren irudiek jantzi dute ‘Poza’ album ilustratua. Hamar xomorroren bitartez, pozaren askotariko erak irudikatu dituzte ALAZNE CORRAL

U U

XUE Alberdi eta Eider Eibarren elkarlanaren emaitza da Elkar argitaletxeak plazaratu duen Poza album ilustratua. Hamar bertso eta irudiren bidez, “pozari kantatzea” helburu duen egitasmoa da honakoa. Alberdik jakinarazi zuenez, “liburua kontatzeko baino kantatzeko egokiagoa izan daiteke”. Eta horrek badu bere logika; izan ere, Iban Urizar Amorante musikariak konposatu du album ilustratuan oinarritutako kanta, liburuaren osagarri. Kantua entzungai dago Youtuben, Alberdi eta Urizarrek abestua.

gi poza edo helduei keinu egiten dien erle poza. Azkenengo hau, gorputzaren plazerrarekin eta masturbazioarekin erlazionatu du bertsolariak.

Eider Eibarrek egin ditu liburuko ilustrazioak, animaliak eta inguru naturaleko elementuak baliatuz, hostoak erabiliz, zenbaitetan dimentsio desberdinetako ikuspegiak sortuz. Alberdiren bertsoetan agertzen ez den pertsonaia bat sortu du Eibarrek orrialdeei lotura bat emateko. “Haur bat sortu dut eta orrialde guztietan agertzen da, bera da xomorro guzti horiekin interakzioa daukana. Guri erakusZortziko txikian ida‘POZA’ ten digu bere ingutzitako hamar bertsoz LIBURUKO BERTSOA ruan dagoena, baina osatzen da Poza. Uxue bere istorioa ere Alberdik idatzitako “Gurasoei musu bat badu”, jakinarazi du hamar bertso dira, gabon ta adio ilustrazioen egileak. zortzi poz diferenteei telebista bat urrun jarriak. “Liburuak ez gaua marmario Alberdiren esanetan, du poz bakarrari gorputz bat adiskide kontakizunari “zenburuz hitz egiten, eta kontrario… tzua” ematen diote hain justu, zortzi poz erlearen pozari Eibarren marrazkiek, diferenteei loturiko eztia dario”. koloreek eta erantsitaxomorroak daude”, ko ideia berriek. “Oso azaldu du Alberdik. Pozaren inguruko istorio ezberdinak ederra da liburua objektu bezala”, azaltzen ditu bertsolariak, intsektuen gaineratu du Alberdik. Izan ere, ilusbitartez. “Bertan aurkitu daiteke tratzaile zornotzarrak apustu hanmarigorringo poza, lotsarekin lotzen dia egin du proiektu honetan. Tekniduena; matxinsalto poza, gol bat sar- ka ezberdinak erabili ditu eta kolotu ondoren sortzen zaigun poz edo reei berebiziko garrantzia eman die. euforia hori irudikatzen duena; edo “Jolasten saiatu naiz eta aspaldi erainurri poza, kreatibitateari lotuta biltzen ez nituen eskuzko teknikak dagoena...” . Horrelako beste bost erabili ditut”, kontatu du irudien egixomorrori loturiko poz ezberdinak leak. Akuarelak, akrilikoak, tenpeazaltzen ditu bertsolariak albumean: rak, errotulagailuak, hostoak eta kilker poza, tximeleta poza, ipurtar- loreak erabili eta nahasi ditu

Uxue Alberdik sortu ditu ‘Poza’ albumaren bertsoak eta Eider Eibarrek ilustrazioak. JOSE MARI MARTINEZ marrazki koloretsu eta erakargarriak lortu dituen arte.

liburuaz gozatzeko ere bai”, uste du ilustratzaileak.

Haurrei edo helduei zuzenduriko lana ote den galdetuta, Alberdik zera dio: “Haur literatura, helduen literatura… nik ez dut banaketa horretan sinisten, merkatu banaketa bat da, ez artistikoa. Batik bat partekatzeko eta haurrekin gozatzeko lan bat da, bakoitzak aterako dio gauza desberdin bat. Baita helduek ere, jakina”, Alberdiren ustez. Eibarrek, bere aldetik, album ilustratuak haurrekin lotzen direla onartu arren, berak, pertsona heldua izanik, erosten eta irakurtzen dituela onartu du: “Poza identifikatzeko gai bazara,

MUSIKA PROPOSAMENA Proiektuak badu bere proposamen musikala, Iban Urizar Amorante-ren eskutik datorrena. Izan ere, liburuarekin batera, album ilustratuan oinarritutako abestia eta bideoklipa egin eta zabaldu dute Youtuben. “Liburuaren testuak eta ilustrazioak elkarrekin istorio bat kontatzen dute eta gero, aparte kantu bat dago liburua aurrean duzula entzun daitekeena, edo ez. Kantu soil bat balitz bezala ere entzun daiteke”, azaldu du Alberdik. Afrikar estiloko koru, marinba eta perkusioek istorioaren beste ikus-

puntu batzuk erakusten dituzten arren, zortziko txikian idatzitako bertsoak direnez, hainbat doinu desberdinetan abestu daitezke, Maritxu nora zoaz edo Orioko balearen doinu ezagunekin, adibidez. Momentuz liburuko 4 bertsok baino ez dute animazioa, baina guztiei bideoklipa egiteko asmoa dute albumaren egileek. “Arazoa denbora izan da”, aitortu du Alberdik. Hala eta guztiz ere, edozein doinutan kantatu daitekeen albuma da. “Niretzako Poza izeneko album bat kantatzekoa izateak ere badauka bere puntua, kantua pozarekin lotzen baitut”, agertu du egileak.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

05480. mapa: “lluvia” / “pluie”

Mapak eremu tartekatuak erakusten ditu. Ikustekoa da euri eta ebi hitzei doazkien eremuak agertzen direla Gipuzkoako erdian eta Zuberoako mugan. Beste eremuak hertsiagoak dira: auri, iuri, eudi, eguri, salbu uri Lapurdin eta Nafarroako parte batean. Beasain mugan dago eta bat egiten du ebi aldakiaren eremuarekin, Ataunekin eta Azpeitiarekin. Sartaldean, aldiz, euri nagusi da. Inkestak 1990 inguruan eginak izan ziren. Uste izateko da datuak gaur ez litezkeela guztiz berdinak. Bereziki neurtu behar litzateke hedabideek eta eskolak erabiltzen dituzten formak euri ala ebi laguntzen duten.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.