Ortzadar220918

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko irailaren 22a. 561. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ZINEMALDIRIK EUSKALDUNENA Aurten inoiz baino euskal ekoizpen gehiago izango dira Donostian, 20 guztira; horietatik 14, euskaraz -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko irailaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Imajinazioa, ezinbesteko erreminta Ander Sagastiberri artista gaztearen ‘Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat’ erakusketaz gozatzeko aukera eskaintzen du Bilboko Rekalde Aretoak, azaroaren 4ra bitartean ALAZNE CORRAL

B B

IZKAIKO Foru Aldundiak antolatutako Barriek 2018 programaren barruko lana bistaratuko du Ander Sagastiberrik bi hilabetetan zehar Bilboko Rekalde Aretoan. Iazko edizioko lehiaketara aurkeztutako proiektua irabazle atera zen, eta horri esker aurten erakusketa berezia antolatu du Sagastiberrik. Irudimenari hegan egiten utzi dio, bere subkontzientean murgildu da eta umorea garraiatzen duten margolanak dira horren emaitza.

Mugikorreko oharretan noizbait idatzitako esaldi batetik hartu zuen Sagastiberrik erakusketaren izenburua. Ohar horiek irakurtzen zegoela, aspaldi idatzitako esaldia ikusi zuen: Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat. “Momentu horretan ez nuen gogoratzen zer dela eta apuntatu nuen esaldia, askotan gertatzen zaidan gauza da, baina hainbeste denbora pasa ondoren irakurritakoan barregura eragin zidan. Gainera, margolanen prozesuarekin bat egiten duela iruditu zitzaidan”. LANKETA AUTOMATIKOA Artista gazteak sortutako erakusketa marrazketa automatikoko prozesuaren emaitza da. Irudiak ateratzeko modu horri balio handia ematen dio Sagastiberrik. “Idatzi duzuna ez gogoratzearen antzeko zerbait da; prozesuan murgiltzen zara eta ustekabea berbera da. Hori da gehien erakartzen nauena”. Hainbat ordutan marrazten jardutearen ondorio dira Rekalde Aretoan ikusgai dauden margolanak. Bere koadernoko orrialdeetan egindako zirriborro eta marrazkietatik ateratako obrak dira. Horren ondoren, ordenagailuan itxura egokia eman eta oihalera eramaten ditu

azkenengoz. “Gehienak marrazki horietatik ateratako irudiak dira, haietako asko ulertzen ez nituen arren”.

aretoan 38 soilik jarri ditu ikusgai, gainerakoek ondo funtzionatzen ez zutela sentitzen baitzuen Sagastigarrik.

Dena nahasita egotea ezinbestekoa da Sagastiberrirentzat: landu, aldatu eta nahastu egiten du, denetariko irudiak eransten ditu, berarenak ez direnak ere bai. Kolorez aldatu, lekuz mugitu eta hori behin eta berriz errepikatzen du, irudiak funtzionatzen duela sentitzen duen arte. “Ezin dizut esan zergatik jartzen dudan kolore bat edo beste. Kontu plastikoak dira. Funtzionatzen duela sentitzen dudanean, ordenagailuan dudana oihalera pasatzen dut”.

Urte eta erdi eman zuen Allegoria total lantzen. Erakusketako koadrorik handiena da eta, Venus in cancer koadroarekin batera, aurreko margolan bilduma bati dagokio. Handienen artean dago bere lan gogokoenetako bat ere: Ext. máximum de santidad.día. Benetan ikusgarria den margolana. Azken lan hau formatu txikiko koadro sailari zegokion hasiera batean, baina tamaina handian berregin zuen, “berezia” iruditu zitzaiolako.

Metodo zehatzaren falta izatea garrantzitsua da artistarentzat. Izan ere, hori da hainbat lekutara iristen laguntzen diona. Une bakoitzean gauza desberdin batek estimulatzen du lanerako eta, beraz, ezin dezake beti lan egiteko metodo berdina erabili. “Eraikitzen dudana irudiak dira, eta helburuak ez dira beti berberak”, dio Sagastiberrik.

GOZATZEKO EGINAK Zentzurik ez duten artelanak dira Sagastiberrirenak. Hori da, behintzat, artistak dioena. “Ez dute istoriorik kontatzen. Disfrutatzeko eginak dira soilik. Baina imajinazioa hegan egiten utzi nahi duenak, egin dezala”. Getxotarrak dioenez, imajinazioa landu eta garatzea ez da batere erreza. “Oso pozik nago oraingoan egindako lanarekin, buruan ditudan ideia eta formekin garatutako margolanak baitira, eta hori berria da niretzat”, onartu du. Lan honen gauzarik zailena irudiek berez zentzua izatea dela dio: “egia da orain arte umorea zuen zerbait egitea oso konplikatua iruditzen zitzaidala, baina oso pozik nago lortu dudan emaitzarekin, nahi gabe lortu dudan arren, izugarri ikasi dudalako”.

Guzti hori ez da erreza, eta astuna suertatzen da batzuetan, Sagastiberriren esanetan,

38 margolan txikiz eta 3 handiz osatzen da erakusketa. JUAN LAZKANO jarraikortasuna eskatzen duen lana baita. “Agian, formatu handietan nabariagoa da eta denbora luzean tamaina hori lantzen ibili naizenez, oraingoan apur bat aspertuta sentitzen nintzen eta justu kontrakoa egitea erabaki nuen”, aitortzen du.

Ikusgai duen proiektuan 38 margolan txiki eta 3 handi daude. Artistak dioenez, formatu handiko koadroek emaitza harrigarriak ematen dituzte, baina energia guztia jarri behar da haietan. Hala ere, formatu txikian 44 margolan bukaturik izan arren,

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Txintxua Films Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Lizentziatu zenetik urtero bi edo hiru erakusketa egiten dituen arren, bilduma hau “berezia” dela aitortzen du Sagastiberrik: “Erakusketa honekin lehen egin ezin nuen zerbait egiteko ahalmena irabazi dut eta hori oso baliotsua da niretzat”, dio. Artea bere diru-iturri nagusia ez den arren, emaitzak ikustea eta bere buruarekin harro sentitzea da Sagastiberri aurrera jarraitzera bultzatzen duena. Azken finean, esaera zaharrak dioen moduan, gustuko tokian, aldaparik ez.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko irailaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Zientzia-fikzioaz (II)

Fikzioa 1. Azalberritze bat

AA

URREKO kurtsoaren amaiera aldera, orrialde hauetan bertan (Ortzadar, 2018-IV-7), zientziafikzioak azpigenero literario bezala bizitzen ari den egoerari buruzko zertzelada batzuk ematen saiatu nintzen. Zenbait kontu azpimarratzen nituen: nola, alde batetik, beste euskarriek (komikiek, zinemak, telesailek, bideo-jokoek…) gero eta leku gehiago irabazi duten zientziafikzioaren kontsumoan, garai batean nagusi zen paper-letrazkoaren kontura. Nola, bestetik, kapitalismoaren azelerazioaren ondorioz, zientzia-fikzioak gero eta gehiago etorkizun hurbilean kokatutako techno-thriller-erako edota narrazio distopikoetarako joera hartu duen. Eta nola, azkenik, literatura mainstream-ak, “orokorrak”, neurri batean, bere gain hartu duen zientzia-fikzioa tresna literario duin gisa, garai batean zeukan azpiliteratura estigmatik urrunduz. Mugimendu agian kontraesankorrak, baina ziurrenik elkarren artean lotuta, fandom literario “gogorraren” nolabaiteko zokoratzea iraunarazi dutenak. Uda honetan 2017-18 ikasturteko euskal produkzioarekin pixka bat egunera jartzeko aukera izan dut

Estibalitz Martinez. Balea.

eta, hara non, zientzia-fikziozko nobela birekin egin dudan topo, aurreko joerak, neurri batean, baieztatzen dituztenak: Asel Luzarragaren Bioklik (Elkar) eta Maite Darcelesen Bihotzean daramagun mundua (Alberdania). Biak daude etorkizun hurbil samarreko Euskal Herri batean kokatuta, biek aurkezten dituzte zantzu distopikoetako gizarte oso teknifikatu eta hiperkonekatuak, bietan iradokitzen zaigu “egungo” egoerara eraman duen iraganaren ezabatze-ahalegin bat, eta, kurioski, bietan desagertu da Internet, antzeko funtzioak betetzen dituen sare “irendu” batek ordezkatu duena. Indar handiko eszenak daude bi lanotan, bikain lortuak. Darcelesenean ordenagailu programa batek zuzendutako pisu baten inaugurazio-party batena iruditu zait bereziki gogoangarria –eta artegagarria– ; Luzarragarenean asko gozatu dut sare sozialen ordezko telebista interaktibo modukoaren bitartez burututako epaiketa publikoen eszenekin, Gaztea irrati katetik zuzenean aterata diruditen esatari histrioniko batek gidatuta.

ren hedapenaren aldetik, ezta literarioki ere. Besteak beste, haien ereduak, nahiko argiki, klasikoegiak direlako: 1984 eta Hau mundu berria, batez ere. Eta hori ez da berez txarra, baina, onartu behar da, abiapuntu estu samarra suerta daiteke, batez ere konbinatzen denean thriller ez bereziki ondo taxutu batekin –Bioklik-en kasuan– , edo argumentuaren garapen ahul eta osatugabe batekin –Bihotzean daramagun mundua-renean–.

Ongi etorria eman behar zaie lan hauei, euskal zientzia-fikzio literarioaren apalategi beti laburra luzatzen laguntzen duten neurrian

Dena dela, ezin esan lanok ase nautenik, ez irudimen antizipatzailea-

Ez dut sumatu, gainera, Philip K. Dick, J.G. Ballard, Richard K. Morgan, William Gibson, Octavia E. Butler, Jeff Noon edo Paolo Bacigalupi bezalako egileek, besteak beste, abiatutako bide distopikoen oihartzunik nobelotan, eta pena da, helduleku ederrak eskaintzen dituztelako mundu berezien sorrerarako, aipatu klasiko-ohikoetatik harago. Baina agian hori da espero daitekeena, idatzizko zientziafikzioa, itxura batean, atzera egiten ari den testuinguru batean…

NARRATIBA

LITERATURA

‘Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak’

‘Errepidean’ Jack Kerouak, itz.: Iñigo Roque. 392 orr. 23 euro.

Iban Zaldua. Elkar. 218 orr. 18 euro.

Fikzioaren festa

Errepidean barrena

Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketabidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak... Fikzioaren festa bat, azken batean.

Zaharra da bidaia-bizitzaren metafora. Ez da, ordea, iraungi, ezta iraungiko ere. “Beat” belaunaldiaren idazle nagusietakoa izan zen Jack Kerouacek (Massachusetts, 1920-Florida, 1969) ere bere ekarria egin zion kontaera horri, irakurlea sortalde-sartalde eta iparhego eramanez. Autobiografiatik asko duen eleberri honetan, pertsonaiak plazer eta salbamen bila abiatuko dira errepidean barrena, sexua, drogak eta jazza lagun. 60eko hamarkadako kontrakulturaren abiaburuko testutzat jo izan da liburu hau. Orduan bila hasitako jendea (asko galduak) oraindik bila ari da, errepidean.

Leslie Feinberg. Katakrak.

3. Arratseko ahotsak Natalia Gizburg. Igela.

4. Mari Gizen eta beste zenbait ipuin Guy de Maupassant. Igela.

5. Hitzontziak Xabier Montoia. Susa.

Ez Fikzioa 1. Gerezi garaia Belatz. Txalaparta.

2. Moroak gara... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

3. Askatasuna, etengabeko borroka bat Angela Davis, Katakrak.

4. Soldataren patriarka... Silvia Federici. Katakrak.

Edonola ere, ongi etorria eman behar zaie lan hauei, euskal zientzia-fikzio literarioaren apalategi beti laburra luzatzen laguntzen duten neurrian. Ea gehiago etortzen diren, laster.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

2. Mari-mutil handi baten bluesa

5. Feminismoa eta politikaren eraldaketak Mari Luz Esteban. Susa. ITURRIA: Katakrak.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko irailaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Euskal zinema inoiz baino indartsuago Zinemaldian 20 euskal ekoizpen izango dira aurten Donostian, inoiz baino gehiago. Horietako 14 euskaraz izango dira, osorik edo hein batean. Hona hemen Zinemaldiko euskal uztaren laburpen bat ETXAHUN GONZALEZ

Ezkerretik eskubira, goitik hasita, aurtengo Donostiako Zinemaldian eskainiko diren hainbat euskal pelikulen fotogramak: ‘Dantza’, ‘592 metroz goiti’, ‘Un día más con vida’, ‘Baúles’, ‘Ama’ eta ‘Gure oroitzapenak’. DONOSTIAKO ZINEMALDIA

E E

USKAL zinemak erakutsi du azken urteetan gauza handiak egiten badakiela. Azken adibiderik argiena, agian, Handia filma da, baina aurretik ere baditugu Loreak eta Amama filmak, eta beste hainbat eta hainbat ekoizpen Estatuan eta nazioartean inolako konplexurik gabe proiektatu eta lehiatu direnak, atzerriko kritikoen eta publikoaren txaloak berenganatuz. Uzta onak ez du etenik, eta Euskal Herriko zinemaren agertoki garrantzitsuenean ere antzeman daiteke hori. Donostiako Zinemaldiko 66. edizioan euskal ekoizpenak inoiz baino gehiago izango dira. Horietako 14 gainera, euskaraz izango dira, osorik edo hein batean, behintzat. Sail Ofizialean, Zuzendari Berriak, Zabaltegi-

Tabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan ordezkapena izango dute ekoizpen horiek, baita Euskal Zinemaren eta EiTBren festetan ere. HAMABI EUSKAL FILM ZINEMIRAN Donostiako Zinemaldian bada euskal zinemari propio gordetako saila: Zinemira. Hamabi euskal ekoizpen bilduko ditu aurten sail honek, horietako zazpi euskaraz. Mudar la piel (Ana Schulz eta Cristobal Fernandez) filmarekin inauguratuko dute saila eta Black is Beltza (Fermin Muguruza) animaziozko filmarekin itxiko dute. Horiekin batera, beste hamar euskal ekoizpen ikusiko ditugu Zinemiran: Errementari (Paul Urkijo), Basque Selfie (Joaquin Calderon), Margolaria

(Oier Aranzabal), Gure Oroitzapenak (taldefilma), Izaro (Txuspo Poyo), Baules/Kutxak (Juanmi Gutierre), Bajo la piel del lobo (Samu Fuentes), Gallo (Antonio Diaz), Lady Off (David Rodriguez) eta La noche nos lleva (David Gonzalez). Euskal Zinemaren festan, gainera, Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez) filma estreinatuko dute. Irailaren 25ean izango da Victoria Eugenia antzokian, eta bertan jasoko du Ramon Agirre aktore donostiarrak Zinemira Saria. EITBren festan, berriz, Vitoria, 3 de Marzo (Victor Cabaco) filma estreinatuko dute. Zinemaldiko Sail Ofizialean ere euskarazko film batek bere lekua izango du: ekoizpen berezien atalean, Telmo Esnalen Dantza fil-

ma proiektatuko dute, zuzendari zarauztarraren azken lana. Zuzendari Berriak sailean, berriz, Koldo Almandoz zuzendari donostiarraren fikziozko lehen film luzea eskainiko dute: Oreina. Gastronomia eta elikadurari lotutako Culinary saila Bihar dok 13 filmarekin itxiko dute, Aitor Bereziartuak eta Ander Iriartek zuzenduta. Maddi Barber Zabaltegi-Tabakalera saria lortzen saiatuko da Itoizko urtegiaren eraikuntzaren ondorioetan oinarritutako 592 metroz goiti film laburrarekin. Kimuak film laburren aurtengo aukeran hautatutako lanetako bat da, Josu Martinezen Ama eta Maria Elorzaren Ipurtargiak Oraindik lanekin batera.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko irailaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

DONOSTIA

ZINEMALDIKO EUSKARAZKO FILMAK ‘DANTZA’ Saila: Sail Ofiziala - Emanaldi Bereziak. Zuzendaria eta gidoia: Telmo Esnal. Antzezleak: Amaia Irigoyen, Gari Otamendi, Ainara Ranera, Joseba Astarbe, Josu Garate. Iraupena: 98 m. Sinopsia: Ekaitza lehertu da landako lanegun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Gai unibertsalak, sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat. ‘OREINA’ Saila: Zuzendari Berriak. Zuzendaria eta gidoia: Koldo Almandoz. Antzezleak: Laulad Ahmed, Patxi Bisquert, Ramón Agirre, Iraia Elias, Erika Olaizola. Iraupena: 88 m. Sinopsia: Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin azkenekoz hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora. ‘JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN’ Saila: Zinemira. Zuzendaria eta gidoia: Josu Martinez. Argazkia: Hibai Castro. Iraupena: 60 m. Sinopsia: Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza. ‘BLACK IS BELTZA’ Saila: Zinemira, klausurako filma. Zuzendaria: Fermin Muguruza. Gidoia: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Eduard Sola. Argazkia: Beñat Beitia. Iraupena: 87 m. Sinopsia: 1965eko urria. San Fermineko erral-

doien konpartsak New Yorkeko Bosgarren Etorbidean desfilatzeko gonbidapena jaso du, baina ezingo dute denek desfilatu: arrazarekin lotutako kontuak tarteko, estatubatuar agintariek erraldoi beltzek ekitaldian parte hartzea debekatu dute. Benetako gertakarietan oinarrituta, Muguruza, Cano eta Alderetek Manex Unanueren istorioa kontatuko dute, erraldoi beltz horietako bat eramateko ardura duen fikziozko pertsonaiarena. Konpartsako kideek inposatutako erabakia onartu izana deitoratuz, etxera berriz ez itzultzeko erabakia hartuko du Manexek. Gaztearen begiradaren bitartez, 60ko hamarkadaren erdialdean gizartea irauli zuten gertakariak ezagutu ahal izango ditugu: Malcolm X-en heriotzagatiko mobilizazioak, Warholen tailerreko giro bitxia, Black Pantherren eta Kubako zerbitzu sekretuaren artean eratutako harremana eta hippye mugimenduaren hastapenak, lehenengo musika makrojaialdien giro psikodelikoaz inguratuta.

‘MARGOLARIA’ Saila: Zinemira. Zuzendaria: Oier Aranzabal. Gidoia: Martin Etxebarria, Xabier Etxebarria, Oier Aranzabal. Argazkia: Iker Treviño. Iraupena: 105 m. Sinopsia: Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.

‘ERREMENTARI’ Saila: Zinemira. Zuzendaria: Paul Urkijo. Gidoia: Paul Urkijo Alijo, Asier Guerricaechevarria. Antzezleak: Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Uma Bracaglia, Ramon Agirre, Josean Bengoetxea, Jose Ramon Argoitia, Itziar Ituño, Gorka Aguinagalde, Gotzon Sánchez. Iraupena: 99 m. Sinopsia: Zortzi urte igaro dira 1833ko Karlistadaz geroztik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko gobernu-komisarioa basoaren sakonean dagoen errementeria ilun bateraino iritsiko da, gertakari bat ikertzen ari dela. Patxi izeneko errementari arriskutsu eta bakartia bizi da han. Inguruko herritarrek lapurretei, hilketei eta deabruzko itunei buruzko istorioak kontatzen dituzte hari buruz. Harik eta, egun batean, halabeharrez, Usue izeneko umezurtza errementeria misteriotsuan sartzea lortzen duen arte. Orduan, agerira ekarriko du Patxi errementariaren atzean ezkutatzen den egia lazgarria.

‘GURE OROITZAPENAK’ Saila: Zinemira. Zuzendaria eta gidoia: Talde lana. Iraupena: 86 m. Sinopsia: Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako. Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura…

‘BASQUE SELFIE’ Saila: Zinemira Zuzendaria: Joaquin Calderon Gidoia: Izaskun Iturri, Joaquin Calderon Antzezleak: Agus Barandiaran, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Kandido Uranga, Aizpea Goenaga, Aitor Merino, Felix Linares, Alberto Santana, Edorta Jiménez, Mikel Belascoain, Amaia Madinabeitia, Joaquín Calderón, Sandra Iraizoz, Kepa Baraiazarra, Txetxu Ayestarán, Oier Bizcarra, Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Sorkunde Barandiaran. Iraupena: 83 m. Sinopsia: Agus Barandiaranek, mundu osoan euskal musika eta dantza tradizionalaren enbaxadore izandakoak, euskaldun batek izan dezakeen amesgaizto latzenari egin behar dio aurre: bere 1540ko baserria eraitsi nahi dute, errepide berria egiteko. Agusek gertakarien aurka jo beharko du bere sustraiak babesten saiatzeko. Izan ere, euskal kulturan, lau horma baino askoz ere gehiago da “etxea”. Basque Selfie istorio tristea da, baina onbideratzailea, eta tradizioa du ardatzean: norberaren ezaugarriak bizirik mantentzeko tradizioa, hain zuzen.

‘IZARO’ Saila: Zinemira. Zuzendaria: Txuspo Poyo. Gidoia: Txuspo Poyo, Jaime Cuenca. Antzezleak: Izaro Ieregi, Izaro Aperribai. Iraupena: 63 m. Sinopsia: ‘Izaro’ dokumental/saiakera bat da, eta Izaro irlaren identitatearen, historiaren eta legatuaren erretratu zatikatua eguneratzen du, haren diasporaraino. Izaro izenak sortu ditu hainbat botere-praktika, irlaren jabetzari buruzko aldarrikapen juridikoak, teilaren jaurtiketaren moduko festak, Izaro Films ekoiztetxea, bere talaia Windsor dorrearekin, emakumezkoen nahiz gizonezkoen izen bereziak eta Bermeoko armadoreek eraikitako azken belaunaldiko atun-ontzi bat, Indikoko uretan arrantzatzen duena, Seychelleko ikurrinaren pean. ‘BAULES / KUTXAK’ Saila: Zinemira. Zuzendaria: Juanmi Gutierrez. Gidoia: José Alonso López. Antzezleak: José Alonso López, Paco Pavón, Maruja Cordero. Iraupena: 90 m. Sinopsia: 1931. urtea. Loisen, Espainiako Leongo mendialdeko herri batean, Julian Lopezek kutxa handi batean sartuko ditu bere gauzak eta, haren emazte Candelasek ezer jakin gabe, Mexikorako bidea hartuko du. 1970. urtea.

Candelas duela hiru urte hil zen. Ustekabean, Mexikotik gutun bat iritsiko da Loisera, Julianen heriotzaren berri emateko. Riañoko familiaetxeko txoko batean Julianek Mexikora eramandakoaren antzeko kutxa aurkituko dute. ‘BIHAR DOK 13’ Saila: Culinary. Zuzendaria: Aitor Bereziartua , Ander Iriarte. Gidoia: Ander Iriarte, Aitor Bereziartua, Izaskun Arandia. Argazkia: Jon Goitia. Iraupena: 73 m. Sinopsia: Basque Culinary Centerren, abangoardia gastronomikoa ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek iraganera bidaiatuko dute, ‘Bihar dok 13’ menua sortzeko. Bidaian, 1966ko Euskal Herrira joango dira eta, hortik abiatuta, kulturaren alorrean dena aldatu zuen hamarkada ezagutuko dute. Bost ekitaldi bereziren bitartez, ‘Gaur’, ‘Ez dok amairu’ eta ‘Euskal sukaldaritza berria’ mugimenduak ezagutuko ditugu. Ekitaldi horiek barneratu ostean, menu gastronomiko bat sortu beharko dute. Dokumentalean, ikasleen begien eta ekitaldien bidez, mugimenduok euskal gizartean zer garrantzi izan zuten ezagutuko dugu. Halaber, nola jarraitu duten sukaldariek ere sortze-prozesua gauzatzen. Azkenik, sukaldari gazteek egindako ‘Bihar dok amairu’ menua dastatzeko antolatuko den bazkarian, euskal kulturaren aurpegi adierazgarrienak egongo dira, artista eta musika berriekin baturik. Sinbolikoki, belaunaldi batek berriari ateak irekiko dizkio. ‘592 METROZ GOITI’ Saila: Zinemira Kimuak. Zuzendaria, gidoia eta argazkia: Maddi Barber. Iraupena: 25 m. Sinopsia: Gelditzen al da bizitzeko aukerarik lurralde bat goitik behera aldarazten badute? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten Itoizko urtegia eraikitzeko. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak marra banatzaile bat marrazten du bailarako paisaian: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau. ‘AMA’ Saila: Zinemira Kimuak. Zuzendaria eta gidoia: Josu Martinez. Argazkia: Hibai Castro, Goizeder S. de la Fuente. Iraupena: 7 m. Sinopsia: 1915eko uda. Baxe Nafarroako Baigorri herriko auzo urrun batean, emakume bat gutun baten esperoan bizi da. ‘ANCORA LUCCIOLE’ (IPURTARGIAK ORAINDIK) Saila: Zinemira Kimuak. Zuzendaria, gidoia eta argazkia: Maria Elorza. Iraupena: 14 m. Sinopsia: 1972an, Pier Paolo Pasolinik ipurtargien desagerpenaz idatzi zuen, bere artikulu ezagunenetako batean. Hilabete gutxiren buruan, hil egin zuten. Orduz geroztik, ipurtargiek desagertzen jarraitu dute. Baina oraindik bada gogoratzen dituenik.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko irailaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Beroki-fatxadak ULA IRURETAGOIENA

EE

TXE zaharren jabeek ongi ezagutuko dute delako legea, zeinetan Eraikinen Azterketa Teknikoa egiteko obligazioa dagoen. Eraikinak eraiki zireneko garaian behar tekniko batzuk zeuden –eta eraikuntza teknika batzuk– gaur eguneko eskaizunekin alderatuta, oso ezberdinak eta mugatuak zirenak. Horregatik, kasu askotan, Azterketa Teknikoaren emaitzaren ondorioz, higiezinaren jabeak inbertsio handiak egin behar ditu eraikin zaharrak garaiko gutxieneko eskaerak bete ditzan.

Eraikinen funtzio oinarrizkoa kanpoko baldintza klimatologikoetatik babestea da. Legeak dio, behar hauek ziurtaturik dauden jakiteko, eraikin zaharretan azterketa tekniko bat egin behar 50 urte dituen dela: Eraikinen Azterketa Teknikoa, hain zuzen eraikinak

Azterketa Tekniko honek aldaketak ekarri ditu. Hasteko, arkitekto kide askorentzat, eraikinen txostenak egin eta eraikinei berokiak diseinatu eta eraikitzea, lan-iturri bilakatu da. Lanespezializazioa da beroki-fatxadetan aritzea eta arkitekto-jostunaren figura jaio da, legearen babesean.

zahartzat jotzen ditu legeak gaur egun, eta eraikinaren gaztaroa 10 urtean finkatzen du

Baina bada beste ondorio bat, gutxitan aipatu eta kolektiboki hausnartzera denbora dedikatu beharko geniokeena. Beroki berrien eraikuntza hiri eta herrien paisaia urbanoa eraldatzen ari direlako. Eraikinen artean moda aldaketa gertatzen ariko balitz bezala edo. Berezko fatxaden materialen ordezkapena gertatzen ari da eta beroki-fatxadak metalezko edo zeramika industrialezko lauzak dira, metalezko egitura batetik zintzilik.

Betekizun eskasenakbatez ere babes termikoan suertatzen dira, hau da, eraikinek kanpoko aldaketa termikoen aurrean duten osaeran. Fatxadaren osaketa pobrea dela eta, isolamendurik gabekoa eta inertzia termiko gutxikoa, beharrezkoa da bigarrengo geruza termiko bat gaineratzea kanpoaldetik, eraikinari beroki berri bat jantziko bagenio bezala. Kalitatezko berokiak bezala, fatxada berriak eraikina izerditzen utzi behar du eta aldi berean hotz eta berotik babestu.

Zer suposatzen duen horrek? Bada, eguzki-izpiek fatxadan nola eragiten duten zeharo aldatzen dela. Adreiluzko fatxada zaharra, adibidez, ez da azalera leun bat, eta itzalargiz beteriko efektuak sortzen ditu. Beroki-fatxadetan, argiaren efektua askoz sinpleagoa da. Koloreari dagokionez, material naturala da eta kolore-gama zehatz batzuk ditu; metalak fuksia kolorea ere jaso lezake. Baina ezberdintasun kontzeptuala zera da, material batekin egindako fatxada-proportzioak eta leiho irekierek ez dutela beroki-fatxadaren materialekin zerikurisirik. Eta, horregatik, beroki berriak distortsioak sortzen ditu. Eraikinaren “anatomiara” arraro egokituko balitz balitz bezala.

50 urte dituen eraikina zahartzat jotzen du legeak. Eta eraikinaren gaztaroa 10 urtetan finkatzen du, hasierako etapan eraikinean gertatzen den oro arkitektoaren erantzunkizuna baita, arkitektoak babes juridikoa du ordura arte, “gurasoen” papera beteaz. Adin horretatik aurrera, eraikin-osasunaren mantenua “bere buruarena” da, jabeena alegia. Eraikin zaharren bi ondorio ziurtatu behar dira: kaletarrari begira, bere atal guztiak ongi daudela zatiren bat gainera ez erortzeko eta, bestalde, eraikinen biztanleei begira, bere funtzionamendu termiko eta egiturazkoa ona dela. Etxeko galdarari bezala, azterketa teknikoa burutzea zaio. Eraikin guztientzako betekizuna bada ere, azken orduko berrien arabera, hiriguneetatik kanpoko baserriek ez dute Eraikinen Azterketa zertan egin. Eraikinen Azterketa Teknikoaren beste egiteko garrantzitsu bat eraikinen energia-gastu altua gutxitzea da. Jasangarritasunaren izenean, eraikinen funtzionamendu energetikoa optimizatzea du helburu. Gaian jakitunak direnen arabera, biztanleek diru mordoa aurreztuko dute eraikinak beroki egokia

badauka. Berogailuen beroa, behin sortuta, apurka joan dadin; eta, kanpoaldeko hotza ere astiro sar dadin bermatuko duen beroki egokian inbertitzea errentagarria omen da. Ez da kontzeptu berri bat, baserrietako harrizko pareten portaera imitatzea baita beroki-fatxaden ideia, baina gaur eguneko teknikek bestelako akabera materialekin egitea baimentzen dute.

Eraikinen mantenu eta egungo egoera ziurtatzen duen azterketa da Eraikinen Azterketa Teknikoa (EAT), 50 urtetik gorako eraikinek bete beharreko tramitea. ULA IRURETAGOIENA

Bideraketa posible bat: badago Frantzian beroki-fatxaden beste ideia bat, akaso inportagarria litzatekeena. Han, fatxadaren funtzionamendu termikoa ez da azalera bertikal gisa pentsatzen; ez da beroki soilik bat, etxearen zabalpen-espazio bat baizik. Hau da, etxeen birgaitze-operazio gisa lantzen dira, eraldaketa integral gisa. Etxeen bizigarritasunean eragiteaz gain, ez da komentaturiko pertzepzio-distortsiorik gertatzen, eraikinaren proiektua bere osotasunean aztertuko litzatekeelako. Beroki-fatxada arkitektura proiektu bat izateaz ari gara.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko irailaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BILBO

Emakumeen hitza berreskuratuz Bizkaiko emakumeen ekarpen literarioa ezagutarazteko tailerra eskainiko du Josune Muñoz ikerlariak datozen hilabetetan, Bilboko Foru Liburutegian. Iraganetik gaur egunerarteko bidea eginez, literatur genero eta egile ezberdinak landuko dituzte parte-hartzaileek MARTA MORALES

B B

IZKAIKO Foru Liburutegiak Bilboko emakumeen euskal literatura ezagutzeko tailerra antolatu zuen iaz. Jarduera aurrera joan ahala, emakumeen iragan literarioaz ezer gutxi zekitela ohartu ziren parte-hartzaileak. Han jaio zen emakumeek Bizkaian sortu duten euskal literatura idatzia zein ahozkoa hobeto ezagutzeko beste tailer bat egiteko ideia. “Bilboko emakumeen ekarpen literarioa ezagututa, Bizkaia osora zabaltzeko gosea sortu zen”, gogoratu du Josune Muñoz ikerlari eta euskal filologoak. Bera izango da, hain zuzen, tailer honen gidaria. Datorren asteartean, irailak 25, emango diote hasiera eta abendua arte iraungo du. Tailer honen helburu nagusia iazko tailerrean sortutako jakin-min hori asetzea dela nabarmendu du Muñozek. Hala ere, jarduera prestatu bitartean, helburu nagusiari beste helburu batzuk gehitu zaizkiela azaldu du tailerraren arduradunak. “Hala nola, literatur kritika feministaren tresnak hurbiltzea, gure iragan literarioaren ikuspegi nahiz ezagupen orekatuago eta borobilagoa

lortzea eta emakumeen literatura irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea”, azpimarratu ditu Muñozek. Bizkaiko emakumeen iragan literarioa ibilbide luzeko ondarea izan arren, ez dela ondo ezagutzen uste du Muñozek. Horrexegatik, ahozko adierazpideetatik abiatuko dira parte-hartzaileak, emakumeen izenak eta lanak berreskuratuz, egungo literaturara iritsi arte. Hortaz, herri-kantak, Gabon-kantak, baladak eta liburu ugari aztertuko dira, besteak beste, haur eta gazte literatura, poema-bilduma, kontakizun liburuak, eleberriak, antologiak eta talde-autobiografiak. “Kronologikoki antolatu dugu tailerra, gaur egunean sortzen ari den euskal giro literarioa hurbildu nahi baitiegu parte-hartzaileei”, adierazi du ikertzaileak. Bilboko emakumeen literatura, berriz, ez da landuko, iazko tailerrean dagoeneko aztertu baitzuten. Bizkaiko emakumeen literaturaren ezagutza era aktiboan gauzatuko dela aurreratu du Muñozek. Horre-

tarako, partaidetza bultzatuko da, eta, oro har, saioak teoriko-praktikoak izango dira. Izan ere, irakurketaz gain, Bizkaian zehar antolatzen diren literatur ekitaldi zein jardueretan parte hartuko dutela ziurtatu du. Hor daude, besteak beste, Eako poesia egunak, Bilboko poesia astea edota Loraldia festibala, besteak beste. “Gure tailerrean Euskararen Etxera hurbilduko gara, irailaren 14an inauguratu zen Emakumean, hitza eta bizitza erakusketa ibiltaria bisitatzera”, aurreratu du. EGILE EZAGUNAK Landuko diren idazleen artean, Bizkaia osoko izenak daude. Horrela, Errose Buztintza Mañariko, Utarsus, Miren Agur Meabe, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Sonia Gonzalez, Begoña Bilbao, Irati Jimenez eta Alaine Agirreren lanak aztertuko dira, besteak beste. “Zorionez, tailerraren iraupenak guztiak ezagutzeko parada ematen du”, ziurtatu du Muñozek. Ikerlariaren ustez, horrelako tailerrak behar-beharrezkoak dira, goimailako literatur gai teoriko eta praktikoak eskaintzen zaizkielako edozein adin eta izaerako parte-har-

Josune Muñoz euskal filologoa eta ikerlaria. SKOLASTIKA tzaileei. “Genero ikuspegitik sortutako ikastaro batean parte hartzeko ez duzu unibertsitatera jo beharrik. Gure kulturan dagoen gosea modu hurbilean asetuko dugu”, azpimarratu du. BETIDANIK PRESENTE Muñozek nabarmendu duenez, emakumeak hasiera-hasieratik egon dira presente literaturan. Izan ere, gogorarazi nahi izan duenez, “munduko literatura guztiak ahozko eran hasi ziren, eta ahozkoa izan da, hain zuzen, emakumeok gehien jorratu dugun

bidea. Finean, ahozko literatura da gehien jorratu dena historian, baita emakumeen aldetik ere. Honen harira, “hitza edukitzea boterea edukitzea” dela nabarmendu du Muñozek. “Hitzaren bitartez mundua eta errealitatea aipatzeaz gain, moldatu, islatu eta menperatu ohi dugu”. Horregatik, eta kultura jendartearen nortasunaren adierazlea den neurrian, “emakumeen ekarpen kulturalak ezagutzea eta aldarrikatzea ezinbestekoa da kultura orekatuagoak eta aberatsagoak izateko”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko irailaren 22a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

152. mapa: golondrina / hirondelle de cheminée / swallow / ( hirundo rustica )

Udaberrian hona etortzen den txori honi ez zaiola minik eman behar esaten dute lekuko gehienek. Arruetan, adibidez, “horiek Jinkoain olloak dira, horiek eztira hunki behar” jaso da. Leioako lekukoak dioenaren arabera, etxe portaletan zaldi-ferrak jartzen dira, han bere habia erraz egin dezaten. Mapak adierazten digu bi izen nagusi daudela euskarazko eremuan. Sartaldean “elai” / “erlai”

nara”, “inara”, eta beste eremu guzietan “enara”, ak eelkarrenlkar lk arre renn“ainara”, etab. Badirudi bi formak gandik aski urrun daudela. Baina Mitxelenak erakutsi bezala, bi formek etimologia bera dute; hots *ELANA edoo o. *ELA*ENALA, metatesia dela medio. az, eta NAtik sortu dira “elai”, bizkaieraz, u “erlai”, -n- galduta. *ENALAtik sortu

dira b beste formak: “enara” eta “inada “inada” Gipuzkoan eta Bizkaiko ekiald de ekialdean, “iñada” Lapurdiko eeremu er em mu tx txiki batean, “iñara” Nafarrroan, “iñhara” Nafarroa Beherean eta, azkenik, “añhea” Zuberoan. Beste hitzik ere b bildu da, hala nola: “axarikier”, “kulant trirña”, “k “kulantriña”, “kataki”, “mitxiku” eta abar.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.