Ortzadar 240718

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko uztailaren 21a. 556. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

IĂ‘AKI SALVADOR Laboaren oroimenez, haren piezak jazz-era ekarriko ditu ostegunean, Victoria Eugenian -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Biluztasunaren gaineko lau begirada Biluztasunaren gaia oinarri hartuta sortutako ‘StripTease’ antzezlanak Mireia Gabilondoren, Jokin Oregiren, Garbi Losadaren eta Fernando Bernuesen piezak jasotzen ditu ANE ZABALA

B B

ILUZTEAREN inguruko lau istorioz gozatzeko aukera eskaintzen du Strip-Tease antzezlanak. Guztiak gai beraren bueltan, denak antzeko iraupenarekin, baina bakoitzak bere begirada jarri dio eranztearen gaiari. Orain bi urte egin zien Loraldia jaialdiak gaiaren inguruko 15 minutu inguruko antzerki pieza labur bana sortzeko enkargua Jokin Oregi, Mireia Gabilondo, Garbi Losada eta Fernando Bernues antzerki zuzendariei. Geroztik, obra Euskal Herriko antzokietan biran aritu da. Oregirentzat kuriosoa izan zen enkargua hasieratik. “Ikuslearentzat ere kuriosoa da horrelako muntaia bat ikustea”, uste du. Hasieratik erronka bezala hartu zuen proposamena: “ez da bakarrik zure pieza, osotasun bat izan behar dute denek, denon artean pieza bakarra egin dugulako”. Izan ere, lau pieza dira osotasun bakarra osatzen, gaiaren inguruan sortzaile bakoitzak gogoeta propioa eginik. Pieza bakoitzean sortzaile bakoitzak bere mundu ikuskera propioa islatu du. Ikuslearentzat ere proposamen interesgarria da, gai baten inguruan ikuspegi guztiz ezberdinez gozatzeko aukera baita obra bere osotasunean. Biluztasunaren inguruko gogoeta eta strip-teaseren inguruko kontzepzioa aldatu egin dira azken urteetan, Oregik dioenez. Gabilondoren hitzetan, ostera, “biluzteko modu ezberdinak” daude: “emozionalak edo barrukoak izan daitezke, intimitatearen ingu-

ruan hitz egitea oso zaila egiten da, adibidez”. Finean, Strip-teasea “bestearen gogoa sortzea” da, bere esanetan. Eta hori lortzeko harreman bat beharrezkoa da “beste pertsonarekin edo publikoarekin, horrela bakoitzaren fantasia nola pizten den ikusi beharra dago”, aipatu du Gabilondok. Oregiren ustez, “edozein obra egiten dugularik, gaia edozein delarik, sortzailea biluztu egiten da publikoaren aurrean”. LAU PIEZA “Striptease-a erotismoarekin, sexualitatearekin lotu izan dut, horrelako zirrarekin, baina baita alde ilunekin ere, aurpegi dekadenteekin, horren atzean egon daitezkeen botere harremanekin”, kontatu du Oregik. Orduan, ez naiz biluztuko? izeneko bere piezan striptease casting batera aurkezten diren lau pertsonaia ikusiko ditugu, eta lau ahots horien bidez aurkezten dira Oregiri gaiak pizten dizkion ideiak. Lau aktore izango dira oholtzan: Olatz Ganboa, Ane Pikaza, Lander Otaola eta Getari Etxegarai, Adrian Garcia de los Ojosen musika lagun. Lau aktoreak, haien artean guztiz ezberdinak direnak, casting buruarekin mintzatuko dira, ikuslegoarekin, finean. Garbi Losadak Lady Godivaren historia kontatzen digu bere piezan, hau da, lehenengo biluzte aldarrikatzailea egin omen zuen emakumearen istorioa. Lady Godiva, ikusten ez dena izenburua du Losadaren proposamenak eta Lady Godivaren kondaira du oinarri. Honen arabera, XI.

mendeko Coventry konderrian herritarren zergak handiegiak zirela etakexatzeko, azoka egunez zaldi gainean biluzik paseatzea erabaki zuen Lady Godiva izeneko emakumeak. Klara Mendizabal aktoreak jokatzen du Godivaren papera, eta Ramon Agirre eta Asier Hernandez aktoreek laguntzen dute oholtzan. “Eskubideak aldarrikatzeko forman dator gure striptesea-a”, dio Losadak.

Zutaz blai du izenburua Mireia Gabilondok proposatutako piezak. Telmo Irureta aktore eta idazlearekin batera sortu zuen pieza Gabilondok. Bertan, Telmo Irureta ezagutzeko aukera izango dugu. Bi urte zituelarik

meningitisa izan zuen eta garun paralisiarekin dago gurpildun aulkian. “Mandatua jaso genuenean, jarraian sortu zitzaidan Telmorekin lan egiteko gogoa”, dio Gabilondok. Bien artean egin dute striptease kontzeptuaren gogoeta. “Telmok bere barruko bizipenak, gogoak, harremanak biluztu egin ditu lan honetan”, dio zuzendariak. Telmoren bizitza ezagutuko dugu piezan, nolakoa den bera bere egunerokotasunean. Telmo protagonista bada ere, Eneko Balerdi eta Haritz Morras aktoreen eta Oskitz Gorrotxategi tronpeta-jotzailearen laguntzarekin osatzen dute pieza hunkigarri hau. Telmoren esanetan, hasieran arro-

Azala: Ander Gartziandia Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Azkenik, Leun Samur izenburupean, aspaldiko istorio bat ekarri du Fernando Bernuesek. Bere aitonaren gauzen artean argazki bat aurkituko du protagonistak. Emakume biluzi baten argazkia da, aurpegirik ez duena. Misterio sentsualak narratzailearen jakin-mina piztuko du, eta baita ikuslearena ere, begiratzearen tentazioz utziko baitu ikuslea obra honek. Alfredo Sanzol antzerkigilearen lan bat hartu du oinarri Bernuesek. Oholtzan Sara Cozar eta Iñaki Rikarte ikusiko ditugu.

‘Orduan, ez naiz biluztuko?’ obrako aktoreak: Ane Pikaza, Lander Otaola, Olatz Ganboa eta Getari Etxegarai.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

pa eranzten saiatuko dira, baina azkenean “striptease emozional bat” bilakatuko da obra.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko uztailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Subjektu poetiko etsituak

Fikzioa 1. Bihotz handiegia

TITULUA: ‘OHE HUTSETAN’

EGILEA: IZASKUN GRACIA

ARGITALETXEA: BALEA ZURIA

Eider Rodriguez. Susa.

2. JenisJoplin

II

ZASKUN Graciaren (Bilbo, 1977) poesia nahiaren eta ezinaren arteko muga kontzeptualean kokatzen da. Irakurle honi zalantzagarriak egin zaizkion subjektu poetiko ezberdinen trukatzeen bidez, errealitateak etengabe jartzen digun muga gailendu ezinaz ari da bilbotarra. Nia eta gu-a jostari dabiltza Ohe husetan (Balea zuria, 2018) honetan, desio idealaren eta errealitate iheskorraren arteko norgehiagokan. Horrela bada, liburua galderak iradokitzeko ezin aproposagoa begitandu zait: errealitatea zer den mugatzea ezinbestekoa dugu? Guk geure buruari ezarri zigorra ote? Nortzuk dira benetan ni eta gu horiek? Iraganak izan lezake erantzuna Graciaren hausnartze prozesu poetikoan: “Ikasten irakatsi beharko ligukeen / iraganak / zauritzen gaitu / eta kemena geldiarazten digu /gauzak hobeto egin ezina / geure buruari ezartzen diogun zigor / bihurtzen da...”. Tankera horretako hausnarketek eraikitzen dute izatez xumea den

Uxue Alberdi. Susa.

ez. Izan ere, poetak ez du irakurlea xede bakar, iluntasun existentzial askaezinak tentuz azaleratzea baino, borroka hori antzua gerta liteke errealitatea zu zeu ez zarela erraietan sustraituta duzunean.

liburua. Graciak, soiltasunaren bidetik betiere, ezintasun pertsonala eta globala izan ditu hizpide, zalantzagarriagoa egin zait pluralizatzeko joera hori. Neurri laburra darabil bilbotarrak. Ez du behar inongo artifiziorik pentsamenduak ez-leku lakarretan kokatzen. Esan liteke hauxe dela etxeko marka, artifiziorik eza. Baiki, larregizko zirrara estetikoetatik urruntzeko ahalegin horrek poema sakonak dakarzkio irakurleari, aitzitik, zenbait poematan irudi poetiko originalak edo sendoak sortzeko mugak berak ezintasuna islatu dezake. Soiltasunak ere bere mugak ezartzen baitu, bide jorratuegietan murgiltzea, esaterako. “Amaieran / hitzik eza geratuko da / zure urrunaldia aitortzen duen / oroimeneko huts bete ezina”. Poeta elkarrizketan ari da galdutako iragan “idealizatu” batekin, ez presenteak ez etorkizunak ez dio ezer eskainiko. “Egiteke dagoena / albo batera utzita / arrakalak ikertzen ditut / zauriz zauri...”. Ikertzaile gisa ari da, etsipen horretatik irteteko bidea poesia izan liteke, edo

Egileak ez du behar artifiziorik pentsamenduak ez-leku lakarretan kokatzen. Esan liteke hauxe dela etxeko marka, artifiziorik eza

Bada, ez subjektu poetikoen apar ezberdinek, ez iruditeria indartsuago bat sortzeko nolabaiteko gabeziak ez dute Graciaren pentsamendu gogoangarria itoko, azken finean, pentsamendua poesia ere bada.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA POESIA

LITERATURA

‘Hondar aleak’

‘Zein usan dute oroitzapenek?’

Rafa Ugalde. Erein. 80 orr. 8 euro.

Errealitatearen hautemate mikatzak, ikuspuntu arazoa ote?, poema gordin, biluzi eta gardenak dastatzeko aukera emango digu. Kontrajarria lirudikeen arren, enetzat onenak soiltasun horretatik at lekutu nahi diren hermetikoenak dira: “Norbaitek / itsuka / inork ulertzen ez duen poema / ikertzen du hormetan / ezjakintasunaren zoramenean galdurik / airatzen dira usoak / eta trenek / barre egiten dute / gure leiho aurretik igarotzekotan / denboraren isilekoa jakingo balute bezala / edo / putzu honetatik irteerara abiatuko balira bezala”.

Maddi Etxeberria. Erein. 112 orr. 12,50 euro.

Bizitza atalak

Maitasuna eta heriotza

‘Hondar Aleak’ hiltzen hasia den gizonezko baten bizimoduaren bizitza-atalak dira, aleak, sentipen-aleak: norberaren itzalak, gorrotoak, beldurrak eta zalantzak, lotsa ahoz ez aitortuak, maitasun galduak eta desmaitasunak, gurasoekin izan gabeko harremanen mina edo bizitzari zentzua ematen dion heriotza ulertzeko ahalegina. Bizitza baten hondarrak, bihotzetik gogora eta gogotik paperera igaro direnak; ezinegonetik baretasunerantz egindako bidean azaldu diren sentipen-aleak; sekula itzuliko ez direnak. Rafa Ugalde Iragorriren (Zornotza, 1961) lan honek irabazi zuen Blas de Otero X. Poesia Lehiaketa.

Bizitzak hala nahi izan duelako joan da Gaia, hogeita bost urteko neska gaztea, Colchester hirira, lanera. Euskal Herriaren eta Erresuma Batuaren artean kokatzen da istorioa, eta Gaiak Heleni bidalitako eskutitzek gauzatzen dute kontakizuna, distantzia hori laburtuz. Lagun zaharrak, lagun berriak, amodio zaharrak, amodio berriak… Bizitza berri bati ekin nahi dio Gaiak, baina ez du atzean utzi duen altxorra ahaztu nahi. Astean bat, bi, hiru... eskutitzen bidez kontatzen dio lagunari bere bizitza berria. Maddi Etxeberria Otaegi Andoainen jaio zen, 1998an. Hainbat literatur sariketa irabazi ditu eta hauxe da bere lehen eleberria.

3. Tximeletak bizkarrean Ugaitz Agirre. Susa.

4. Azala erre Danele Sarriugarte. Elkar.

5. Balou mendikateko... Yan Lianke. Elkar.

6. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Zubigileak Alfonso Zapico. Astiberri.

2. Gerezi garaia Mikel Santos ‘Belatz’. Txalaparta.

3. Telesforo Monzon. Aristokrata abertzalea Pako Sodupe. Txertoa.

4. Erreka haizea Sonia Gonzalez. Susa.

5. Alardeak, ukatutako plazara M. Asensio, A. Iraola. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

IÑAKI SALVADOR PIANO-JOTZAILEA ETA KONPOSITOREA

“Jazzaren bidez Laboaren musikari zor zaiona aitortu zaio” Mikel Laboaren pieza ezagunak jazzera ekarriko ditu piano-jotzaile eta zuzendariak, ‘Mikel Laboaren oroimenez’ emanaldian. Laboaz bestelako Laboa bat eramango dute oholtzara hilaren 26an, 12:30ean, Victoria Eugenia Antzokian, Heineken Jazzaldiaren barruan KATTALIN BARBER Iñaki Salvador musikari eta konpositorea. ANDER GARTZIANDIA

L

ABOAREN izena eta izana taula gainera eramango ditu Iñaki Salvador (Donostia, 1962) piano-jotzaile eta zuzendariak, jazz doinuekin. Abeslariaren piano-jotzailea izan zen Salvador 25 urtez, eta, Laboaren heriotzaren 10. urteurrena dela baliatuz, omenaldia egingo diote Heineken Jazzaldian hainbat musikarik. Besteak beste, Ainara Ortega abeslaria, Angel Unzu gitarra-jotzailea, Hasier Oleaga bateria-jotzailea eta Javier Mayor de la Iglesia kontrabaxu-jotzailea izango dira datorren ostegunean Victoria Eugenian egingo duten kontzertuan. Salvadorrek beti adierazi izan du hain maisu handiari dion miresmena eta, proiektu honetan, Laboaren errepertorioa dakarkigu, jazzaren bahetik iragazita, haren heriotzaren hamargarren urteurrena beteko den honetan.

Nondik sortu da Mikel Laboaren omenezko jazz kontzertua emateko ideia? Heineken Jazzaldiaren gonbidapena izan da. Hain zuzen ere, urte honetan Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrena bizitzen ari gara, eta Jazzaldiari aukera garrantzitsua iruditu zitzaion Laboaren abestiak eszenatoki-

ra eramatea, jazz doinuekin. Inoiz ez dute egin Laboa omentzeko ekitaldirik jaialdian, eta niri eskatu didate taldea zuzentzea; batik bat, Laboarekin 25 urtez jotzen aritu naizelako eta nire esparrua jazza delako. Hortaz, ostegunean ikusiko duguna da Laboaren musika jazz bihurtuta. Modu honetan, Laboa oroitzeko omenaldia izango da. Pertsona oso sentitua da Laboa, pertsona askok faltan daukagun artista, bai berarekin lan egin genuenok, bai eta Mikelen musika entzuten dutenek ere. Omenaldi bat egiteko bultzada izan da elkartu gaituena. Ez da lehen aldia Laboa oroitzen duzula. Zerikusirik du proiektu honek aurrekoekin? Emanaldi hau prestatzeko, aurretik egindako bi lan berritu ditut. Laboaren musikaren inguruan bi obra sortu nituen orain dela urte batzuk. Alde batetik, Laboak utzi gintuenean, Errenteriako Musikaste jaialdiak eskatu zidan kontzertu bat sortzeko Laboaren musika jazzeko hirukotean jotzeko. Hau da, kontrabaxua, pianoa eta bateria. Bestalde, Bilboko Loraldia jaialdiak musikariaren inguruko beste lan bat egiteko eskatu zidan, jazzaren ikuspuntutik hori ere, baina kasu honetan

Ostegunean ikusiko duguna da Laboaren musika jazz bihurtuta. Modu honetan, Laboa oroitzeko omenaldia izango da”

ahotsekin. Horretarako, Ainara Ortega eta Maria Berasarte izan genituen ahotsetan eta Angel Unzu gitarran. Bi proiektu desberdin horiek eszenatokian elkartu ditut orain. Uste dut ideia polita eta zintzoa izan dela. Jaialdiak zerbait prestatzea eskatu zidanean, argi nuen ez nuela Laboaren inguruko hirugarren pieza bat sortuko; hori baino politagoa iruditzen zitzaidan taula gainean bi proiektuak fusionatzea. Eta horretan ari gara, banda osoa oholtza gainean eta seikotean. Niretzat oso lan polita

izaten ari da egokitzea eta musikari hauekin lan egitea. Zurekin batera egonen dira oholtzan Ainara Ortega, Maria Berasarte, Angel Unzu, Hasier Oleaga eta Javier Mayor de la Iglesia. Zer moduzkoa izan da elkarlana? Askotan lan egin dugu elkarrekin eta elkar ezagutzen dugu, oso profesionalak dira, eta haiek guztiek modu batean edo bestean ezagutu zuten pertsonalki Mikel Laboa. Unzu ere izan zen behin oholtzan Laboarekin. Behin baino ez, baina, hain justu ere, hil aurretik eman zuen azken kontzertuan. Laboak Zurriolan egin zuen azken kontzertuan parte hartu zuen, Bob Dylanekin batera. Kontzertu hori bihotzean gelditu zaigu. Hasier Oleaga bateriak, adibidez, grabatu izan du Laboarekin. Modu batean edo bestean, lotura izan dute guztiek. Laboaren musikak bere belaunaldia gainditu du, garai oso baten eredua izateko. Zure ustez, zeintzuk izan dira hori lortzeko gakoak? Bai, Laboaren musika garai oso baten eredua izan da. Nire ustez, berak jorratutako lan ildoak izan dira horretarako gakoak. Hiru lan


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko uztailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Musika handiko gizona

I

ñaki Salvador nazioartean proiekzio handienetakoa duen euskal jazz musikarietako bat da. Denetarako musikaria da: soinu-bandak idatzi ditu zinemarako, telebistarako eta antzerkirako, hainbat disko argitaratu ditu, hala bere izenean nola beste batzuekin lankidetzan. Jazz musikari moldaerraza da Salvador, eta jazz musikan nabarmendu arren, bestelako estiloak ere jorratu izan ditu, eta askotariko musika sortu. Haren ibilbideak hiru ardatz nagusi izan ditu: jazz oso propioa, estiloen fusioa eta euskal kantuei loturiko jazza. Disko anitz kaleratu ditu, eta hainbat sari ere jaso ditu ere. Egun, Patxo Telleriaren antzezlan baterako ari da musika sortzen, bai eta disko berria grabatzen. Alexis Delgado piano jotzailearekin batera, Johann Sebastian Jazz proiektuaren bigarren diskoa kaleratuko dute berriki. Bachen musika jazz musikarekin jorratuko dute bertan. Horrez gain, Imanol Jazz proiektuan ari da. Salvador eta Karlos Gimenez piano-jotzaileak Imanolen bandan aritu ziren urte luzez. Orain kantariaren errepertoriorik ederrena hartu eta moldatu egingo dute, ikuspegi berri eta sentiberatik. Bi piano aurrez aurre eta bi ahots eszenan: Ainara Ortega eta Petti.

go dute kontzertuan. Esate baterako, Lizardiren tangoa. Abesti honekin Mikel Laboak dantzatzen zuen, eta aldi bakarra bere ahotsa mikrofonotik desitsasten zuela. Oso abesti fantasiatsua da hau. Antzinako bihotz eta Sorterriko Koplak ere joko ditugu, bai eta Ez nau izutzen negu hurbilak. Izan daiteke ez oso ezagunak izatea, baina oso bereziak dira. Azken honek bolero doinuak izango ditu.

ildo izan zituen: abesti tradizionalak berreskuratzea, autore garaikideen poemak kantatzea eta abangoardia. Hortaz, tradizioari begiratzea, bere belaunaldiko poeten poemak hartzea eta ikertzea eta sortzea izan dira bere ardatzak. Modu honetan sonoritate modu desberdinak sortzen zituen, hizkuntza desberdinak arakatu, eta ohikoa zuen begirada urratzailea, muga formalak gainditzeko helburuarekin. Horregatik, uste dut gure bizitzan dagoela oraindik, bai musikalki eta baita pertsonalki ere. Nire ustez oso nabarmena da koherentzia handiz egin zuelako lan eta bere hiru lan ildoak konbinatu zituelako. Esan daiteke Laboaren musikak kolore berezi eta zehatz bat duela, baina bere aniztasunean. Bere ahotsa izan da gakoa, oso berezia delako. Laboak The Beatles taldearen Yesterday abestitik Atahualpa Yupanquiren Piedra y Camino abestiraino kantatzen zuen. Bere horretan oso berezia izan da, oso sortzailea, eta horregatik izan da garai baten adibidea. Nolakoa izan da Laboaren abestiak zure eremura eramatea? Ongi funtzionatzen dute

jazzak eta Laboak? Niretzat oso esperientzia organikoa izan da, oso naturala. Esfortzu handirik gabe sortu da. Hain zuzen ere, Mikel Laboa jotzen nuenean, batzuetan jazz musikako kolorea ematen nien abestiei, kutsu bat. Oraingoan, jazz musikariekin joko dugu eta ez da izango jazz ñabardura bat, baizik eta bete-betean sartuko gara. Esan beharra dut niretzat Laboaren musika ez dagoela jazzetik oso urrun. Modu sotilean nik nire jazz pertsonalitatea ateratzen nuen Laboarekin, baina gainezka egin gabe. Kasu honetan, gainezka egingo dugu. Hortaz, Laboa nire eremura ekartzea oso polita izan da eta uste dut oso ongi funtzionatzen duela. Armonia berriak sortu ditut, erritmo berriak, eta musika irekia da inprobisatzeko. Gainera, Laboari jazza asko gustatzen zitzaion. Flamenko zalea zen, bai eta Bachen musikaren maitalea ere. Jazza gustukoen zuen musika estiloen artean zegoen; hortaz, orain jazzak Mikeli maitasun hori itzultzen dio. Jazzaren bidez Laboaren musikari zor zaiona aitortu zaio. Zein izanen da kontzertuaren ibilbidea?

Kanta mitikoak eskainiko ditugu; izan ere, batetik, jendeak, haren kantak entzutera doanean, entzun nahi ditu ezagunenak. Baina, bestetik, izango dira hain laboatar ez direnentzat ezezagunagoak diren beste pieza batzuk ere. Laboaren abesti ezagunenak kantatuko ditugu, mundu guztiak ezagutzen dituenak. Txoriak txori, adibidez, ia ereserki bihurtu da. Izarren hautsa ere izanen dugu eta Kantuz abestia. Baina abesti ezagunez gain, hain ezagunak ez direnek tokia izan-

Mikelen maisutasuna azpimarratuko nuke, tradizioarekiko errespetua eta estetika berriekin zuen konpromisoa”

Publikoak igarriko ditu Laboaren kantuak edo bidaia sakon bat izango dira? Zure ikuspegi pertsonalak eta bat-batekotasunak zer paper jokatzen dute? Publikoak ezagutuko ditu abestiak, batik bat, ahotsak daudelako eta testuak originalak direlako. Nire helburua ez da izan jatorriko melodia ezkutatzea; hain zuzen, melodiak argi daude, baina esan beharra dut bidaia sakon bat direla eta jatorritik garapen handia dutela. Oso jazzistikoa da, eta gitarra, kontrabaxua, pianoa eta ahotsak entzungo ditugu momentu batzuetan bakarrik. Baga Biga Higa ere joko dugu eta izan daiteke ezkutuena dagoena izatea. Hasiera batean, ez da batere argi gelditzen zer den gertatzen dena, eta gutxika-gutxika abestia loratzen da, hostoak erakusten ditu, koloreak, eta azkenean jakingo da zein abesti den. Bide horretan, inprobisazioa eta nire ikuspegi pertsonala oso garrantzitsuak dira sortzerako orduan, aipaturiko abesti honetan asko, adibidez. Baina momentu guztietan inprobisazioa eta konponketa oso pertsonalak daude. Mikel Laboaren musikan arakatu ostean, zer azpimarratuko zenuke? Mikelen maisutasuna azpimarratuko nuke, aldi berean tradizioarekiko errespetua eta sormena eta estetika berriekin zuen konpromisoa. Uste dut hori dela Mikel Laboaren sormen proposamenaren balioa. Oso pertsona konprometitua zen eta euskara, tradizioa, jatorria... lantzen zituen, etorkizuna alde batera utzi gabe. Are gehiago, etorkizunari begiratzea baldintza zen berarentzat.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Ahanzturaren aurka ANE IRAZABAL

EE

GUN batean, zergatia jakin gabe, gure aitak zera esan zigun: Prestatu maletak, bihar kostaldera joango gara. Pozarren nengoen. Nire maletatxo arrosa hartu eta sandaliak, bainujantzia eta egunkaria sartu nituen barruan. Biharamunean, Sarajevotik alde egin genuen konboi batean, beste hainbat familiarekin... Bi hilabete pasa ziren Herbeheretara iritsi ginen arte. Nire oroitzapen guztiak maletatxo horretan daude”. Ivak 11 urte zituen Sarajevoren aurkako setioa hasi zenean. Orduz geroztik ez da etxera itzuli, baina bere maletatxo arrosa Sarajevoren erdian dago ikusgai.

Sarajevon ateak ireki ditu gatazken biktimak diren umeen omenezko museoak. Jostailuen eta objektuen bidez azaltzen ditu gerrak utzitako orbanak

War Childhood Museum-ean ehunka objektu daude erakusgai, eta horietako bakoitzak ume baten istorioa islatzen du

Zaila da jostailu edo tramankulu guztien artean bat aukeratzea. Jan, adibidez, lata bilduma bat egiten hasi zen laguntza humanitarioaren bidez iristen ziren janari poteekin. “Denek galdetzen zidaten: zenbat lata gorde behar dituzu? Eta nik

Kasuak kasu, inork gutxik sinesten zuen Janen iragarpenean, baina bere potetxoek munduko Guiness errekorra irabazi dute. “Hein handi batean, ICAR-i esker!”, erantsi du txantxa artean. Horrela, erakusketako txokorik ikonikoena bilakatu da latako haragiari eskainitako beira-arasa.

Museoaren helburua bikoitza da: ahanzkortasunaren aurka borrokatzea eta gerra umeen ikuspuntutik kontatzea

Halilovicen ustez, beharrezkoa zen Sarajevon halako museo bat eraikitzea: “Granaden hotsek nire haurtzaroko soinu banda osatu zuten. Pentsatu nuen orain 30-40 urte inguru dituzten bosniarrek ere halako oroitzapenak izango zituztela”. Halilovicek diru-laguntzarik gabe ekin zion museoa eraikitzeko proiektuari. “Crowfunding bidez aurrera atera dugu”, irizten dio. Eta gaztearen pertseberantziak saria jaso du, bada, Europako Batzordeak 2018ko Museo Europarra izendatu du War Chilhood Museum-a.

Zer sentitzen da frankotiratzaileen hotsak entzutean? Nola bizi du ume batek eskolara ez joatea? Zer egin daiteke errealitateak imajinazioa irentsi ez dezan? Biziraun dezake haurtzaroak gerraren krudeltasunaren erdian? Galdera horiek eta beste asko planteatzen ditu Sarajevoko Muzej Ratnog Djetinjstva edo War Chilhood Museum-ak. Bosnia Herzegovinako hiriburuak umezaroaren eta gerraren gaineko munduko lehen museoa ireki du. Erakusketak ez du inor epel uzten. EHUNKA OBJEKTU “Gure xedea ez da tristura sentiaraztea, ez horixe”, azaldu du Jasminko Halilovic museoko zuzendariak, “gerrak utzitako oroitzapenak sarraskietatik harago doazela erakutsi nahi diegu bisitariei”, gehitu du. Hala, War Chilho o d Museum-ean ehunka objektu daude erakusgai: walkman bat, kartoi zatiez egindako ezkutu margotua, zuloz beteriko izara bat... objektu bakoitzak haur baten istorioa islatzen du. Oroitzapen batzuk tristeak dira, beste asko, berriz, egunerokoaren isla.

erantzuten nien: behar direnak, Guiness errekorra irabazi arte”, irakur daiteke bildumaren aurrean utzitako testigantzan. Objektu guztien artean, ICAR latako haragia zen famatuena. Okelaren ospea hain zen txarra, Sarajevoko graffiti batean zera irakur zitekeela: “Beste setio bat iristen bada, nik hiltzea nahiago dut ICAR jatea baino”.

Umezaroaren eta gerraren gaineko munduko lehen museoa da ‘War Chilhood Museum’. Irudietan, bertako material batzuk ANE IRAZABAL

HIZKUNTZA UNIBERTSALA Museoaren helburua bikoitza da: ahanzkortasunaren aurka borrokatzea eta gerra umeen ikuspuntutik kontatzea. Museoko korridoreek denboran bidaia bat planteatzen dute. “Mundu zabaletik etorritako turistek esaten digute haien haurtzaroko jostailu asko hemen ikusi dituztenen antzekoak direla. Toki honek hizkuntza unibertsala transmititzen du”, azaldu du Halilovicek. Hasiera batean, Sarajevoko setioan haur izan zirenen testigantzak batzeko eraiki zen erakusgela. “Baina ezin diegu bizkarra eman gaurko gatazkei. Sirian, Eritrean, Somalian, Iraken... umeek haurtzaroa galdu dute”, azaldu du Halilovicek. Horregatik, Siriako umeen objektuak batzen hasi dira. Naba’aren jaka da horietako bat. Haurtxo siriarraren hitzek bihotza apurtzen dute: “Beroki hau nire amonarena izan zen, eta gero nire lehengusinarena. Siriatik alde egin baino lehenago oparitu zidaten. Orain Libanoko kanpaleku batean bizi naiz eta nire aitak merkatuan erosten ditu jantziak”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko uztailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Iraganari so, bizitzan aurrera egiteko ‘Tximeletak bizkarrean’ da Ugaitz Agirreren lehenengo nobela. Identitatea, genero aniztasuna, buruko gaitzak eta zoriontasuna dira, besteak beste, irakurleak eleberri honetan topatuko dituen gaiak MARTA MORALES

B B

OST urteko ibilbidea egin du Ugaitz Agirrek Tximeletak bizkarrean bere lehenengo eleberria kaleratzeko. Bide horretan ikasi, sentitu, irakurri eta esperimentatu duen guztiak istorioan eragina izan duela dio Agirrek. “Ez dago alderatzerik lehen zirriborroa eleberria orain denarekin”, onartu du Usurbilgo idazleak. Egun hauetan poz-pozik dabil Agirre, Tximeletak bizkarrean bere lehenengo lana kaleratu berri baita. “Bizkarretik zama handia kentzearen sentsazioarekin amaitu nuen edizio lana, baina, behin liburu formatuan ikusita, sekulako poza sentitu nuen”, aitortu du.

Tximeletak bizkarrean eleberriak emakume bat du protagonista: Sara izeneko 35 urteko emakume katalana. Florentzian bizi da, bertoko unibertsitatean Historiako irakaslea baita. Idazlea ere bada, eta idazketa erabiliko du aurrera egiteko tresna bezala. “Sarak, iraganari aurre eginez, zoriontasuna bilatu nahiko du. Horretarako, autobiografia bat tresna moduan erabiliko du, eta, aldi berean, bere bigarren eleberria idatziko du”, azaldu du Agirrek. Hala ere, istorioa ez da continuum batean irakurtzen, jauziez eta karanbolez

beteta baitago. “Denbora asko ibili naiz itxurazko zerbait idatzi eta argitaratu nahian, eta Tximeletak bizkarrean opera prima izateak merezi izan du”, nabarmendu du idazleak. Istorioaren protagonistak Agirrerekin berarekin hainbat antzekotasun dituela onartu du idazleak. Batetik, Historiako ikaslea eta idazlea delako Agirre bera ere. Gainera, burutazioak otutzean, Sarak bere antza duela dio, baita hitz egiteko tonuari dagokionean ere, ironia kutsua sartzen duen aldiro. “Gainontzekoan, ez dut uste antzekoak garenik. Hala ere, seguru izango dituela ingurukoek nirekin lotuko dituzten jarrera edo ñabardura txikiak. Idazterakoan, batzuetan ahaztu egiten baitzitzaidan Sararen eta nire artean harresiak eraikitzea”. Hasiera batean, Historiari buruzko gogoeta bat egin nahi zuen Agirrek Tximeletak bizkarrean eleberrian, eta bukaerara arte mantendu den ezaugarri bat izan da hori, egileak dioenez. Baina beste helburu batzuk gailendu zaizkiola ere

nabarmendu du Usurbilgo idazleak. “Istorioak gai asko lantzen ditu, batzuk sakonago eta beste batzuk azaletik, eta horien inguruko gogoetak edo zertzeladak egitea da helburua”. Gai horien artean, besteak beste, nor-

beraren identitatea, genero ezberdintasuna, mina, buruko gaitzak, iraganaren zama, zoriontasuna edota memoria topako ditu irakurleak. MISTERIOARI LEKUA Misterioak ere bere lekua dauka eleberrian. Orrialdez orrialde ezkutatzen den misterioa eleberriaren izenburuarekin guztiz lotuta dagoela aurreratu du Agirrek. Izan ere, istorio honetan, tximeletek bere lekua izango zutela hasiera-hasieratik argi izan zuen idazle gipuzkoarrak. Gasteizko taberna batean istorioaren lehen zertzeladak asmatu zituen momentuaz ondo gogoratzen da Agirre. “Klase ostean joan, koadernoa mahai gainean jarri eta lagun batekin batera protagonista nolakoa izango zen pentsatzen jarri ginen. Orduan geratu zen garbi tximeletak agertuko zirela. Gainerakoa, berriz, prozesuan sortu da”. Gasteizko taberna hartan protagonista emakume bat izan-

Historia ikasketak eginak ditu Ugaitz Agirrek eta hauxe du bere lehen liburua. SUSA

go zela ere erabaki zuten, besteak beste. “Nire lagunak hala eskatu zidan eta, ezetz esan ahal banuen ere, erronka handi bat ikusten nuen emakumezko bat protagonista hartu eta bere bizitza kontatzean. Gainera, nire profiletik ahalik eta gehien urrundu nahi nuen, beti ere zerbait maneiagarria izanda”, kontatu du idazle gazteak. Agirrek ez du ezinbestekoa ikusten iraganari edota norberaren mamuei aurre egitea. Bere ustez, norberaren izaerak, bizi izandakoak edo momentuan bertan bizitzen direnak baldintzatzen dute pertsona bakoitza. “Ni gauzak ahaztekoa naiz zentzu horretan. Gainera, nire kasuan, oraingoz, ez da beharrezkoa”, ziurtatu du. UMETATIK IDAZTEN Idazketaren zaletasuna aspalditik dauka Agirrek. “Umetan hasi nintzen idazten. Ez dut gogoratzen zehazki noiz, baina Usurbilen bazen literatur lehiaketa bat ume eta gaztetxoei zuzendua eta ikastolatik beti bidaltzen genituen euskarako klaseetan idatzitakoak”, gogoratu du. 16 urterekin Urruzuno literatur lehiaketa irabazi zuen eta hori, bere ustez, salto eta bultzada handia izan zen. “Izan ere, ordutik, ez diot idazteari utzi”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Iskander Galarreta Bego Elexpe Sitio, año

Santur tzi, 1982 Ikus: www.elexpephotoart.com

Datorren Datorren astean... astean... Jon Unai Kepa Endemaño Bilbatua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.