Ortzadar 171118

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko azaroaren 17a. 569. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ERABATERA Eskarmentu handiko musikariak bat eginik Gatibu taldeko Gaizka Salazarren proiektu pertsonalenean -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BILBO

Aresti, madarikaziotik markara ‘Inor ez delako profeta bere mendean’ saiakeran, gizarte garaikidean Gabriel Arestiren irudiaren erabilera aztertu du Asier Amezagak DABI PIEDRA

B B

IZI zela, Gabriel Aresti euskal kulturaren zirikatzaile nagusietako bat izan zen, batzuetan miretsia, beste askotan baztertua. Beti polemikaz jantzirik, euskal literatura irauli nahi izan zuen formaz eta edukiz, eta euskararen garapenean ere eragin izugarria izan zuen. Gazte hil zen, ordea, 1975ean. Harrezkero, Arestiren figurak eta obrak izan duten ibilbidea gizartearen uneanuneko ikuspegiei lotua egon da, eta Asier Amezagak bere tesian aztertu du hori. Miguel de Unamuno saiakera saria irabazi zuen eta, Erein argitaletxearen eskutik, bertsio dibulgatiboagoa aurkeztu berri du, Inor ez delako profeta bere mendean. “Ikerketa egitean jabetu naiz, Arestiren eta bere obraren gainean egiten diren irakurketekin euskal gizarte garaikidearen mapa osatu daitekeela”, dio Amezagak. Kulturan eta euskaran nabari da haren eragina, baina baita euskal gatazkari, ekonomiari eta abarri begiratzeko moduetan ere. Gaur egun Arestiren ekarpena inork zalantzan jartzen ez badu ere, hori ez da beti hala izan: Azken urteak bakartuta pasa zituen, autore “madarikatua” zen askorentzat. Amezagak kontraesan horri heldu dio liburuan. Zeregin horretako lehengaia Arestiren zenbait poema izan dira. “Arestik eta bere poemek azken urteetan izan dituzten agerpen edo azaleratzeak” aztertu ditu. Aukeratutako olerki horiei garaian-garaian eman zaien funtzioan ikusi daiteke gizartearen bilakaera. “Arestik idatzi eta egun omenaldi, kantaldi edo hitzaldi batean errepikatzen diren olerkiak berberak dira, baina nork, noiz, non eta nola eguneratzen dituen, zentzu berrituak hartzen dituzte”.

Horren adibide egokia da Nire aitaren etxea poema famatua. Horko hitzak hartzailearen barren-barrenean eragiteko duten indarra ikusirik, maiz erabili izan dute era guztieta-

bea eskaintzen du, ez dut uste bere obra Bilboko hiriari hain lotua duen beste idazlerik dagoenik”, dio Amezagak. Alderantziz ere, Bilbok bere egoeraren berri ematen du idazlea omentzeko moduetan: Euskalduna ontziola ixtea eta Guggenheim Museoa zabaldu izanaren islak nabaritu ditu omenaldi horietan.

Arestiren eta bere obraren gaineko irakurketekin euskal gizarte garaikidearen mapa osatu daiteke” ASIER AMEZAGA Idazlea

Izan ere, Amezagaren ustez, Bilbo hiriaren irudian giltzarri diren hiru idazle daude: Miguel de Unamuno, Blas de Otero eta Gabriel Aresti. Hiriaren branding edo markagintzan duten garrantzia aztertu du, baina Bilbok ematen dien izaera sinboliko hori oso berria dela ikusi du, Guggenheim Museoa ireki zutenetik honakoa. “Museoa nazioartean proiektatzen den irudi globala da, baina aldi berean behar zen bertoko kulturarekin lotzen zuen zer edo zer: Unamuno, Aresti eta Otero Guggenheimen konpentsazio sinbolikoa dira”.

ko testuinguruetan. Esate baterako, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurreneko ekitaldietan, “sarraskiaren errepikapen ia masokistatzat” erabili zela azaldu du Amezagak. EAJren eta Ezker Abertzalearen arteko lehian ere erabili izan dela dio, eta 2003an Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean. Liburuan agertzen diren beste poema ezagun batzuk dira Egun da Santi Mamiña, Zorrotzako portuan aldarrika eta Euskal Harria sailekoak. “Poema hauen eguneratzeek, gure iragan hurbilaren kontakizunaren inguruko saiakerak eta gatazkak islatzen dituzte”. BILBOKO TOTEM Poeta madarikatu izatetik gaur egun erreferente izatera heltzeko bidea ere aztertu du Amezagak liburuan. Ikusi duenez, Aresti hil eta hamar bat urtera hasi ziren haren figura aintzat hartzen. Txomin Barullo konpartsak omenaldi xumea egin zion 1985ean; hurrengo urtean, Bilbo Hiria ipuin sariketak idazlearen izena hartu zuen, eta Bilboko Udalak jardunaldi batzuk antolatu zituen. “Damututaedo”, Amezagaren ustez. Aresti ukatzetik gurtzera pasa ziren erakundeak eta gizartea, “totem” bihurtu zen. Bereziki, Bilborentzat da totem, Aresti eta Bilbo sarritan elkarrekin agertzen diren izenak dira. “Frankismoko Bilboren testigantza parega-

Asier Amezaga, bere liburua eskutan duela. EREIN

Euskararen profeta

E

uskara batuaren sorreran Gabriel Arestik izan zuen eragina ukaezina da. Hor ere ‘profeta’ izan zela dio Asier Amezagak. “Euskararen modernizaziorako berebiziko garrantzia izan zuen literaturak, Arestik eta beste batzuek hasitako bidea ezinbestekoa da euskararen batasuna ulertzeko”. Garai hartako giroaren erakusle da, bestetik, hatxe letraren inguruko eztabaida: “Arestiren belaunaldiaren helburua zen, eduki berriak har ditzakeen oskol modukoa sortzea; eta bidean, hizkuntzak gorputza galdu zuen apur bat”.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: EraBatera Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

HARREMANA IRAGANAREKIN Madarikatu 1975ean, sinbolo 2018an, inor ez dela profeta bere mendean idatzi zuen Arestik poema batean, eta liburuaren izenburutzat aukeratu du esaldi hori Amezagak. “Bere gain hartu zuen profetaren figura, horrek poeta madarikatu bihurtu behar bazuen ere, onartu egiten zuen hurrengo mendera arte ez zela profeta gisa agertuko”. Horregatik, gaur egun bilatu behar da profeta haren arrastoa, baina Amezagak ez du idealizazioa areagotu nahi izan. Uko egin dio “benetako Arestiz” hitz egiteari. Nolanahi ere, Arestiren figura desitxuratuta agertzea ontzat jo du, horrek iraganarekin dugun harremanaren berri ematen baitigu: “Poema bat literaltasun hutsean utziko bagenu, ez luke indarrik izango, errepikatzeko eta moldatua izateko da poema”. Arestiren ahots poetikoari gorputza bilatu nahi izan dio, “Egun da Santi Mamiña abesten dugunean ahotsari gorputza ematen zaio, askok kantu herrikoia dela uste duten arren. Profetaren hitza disolbatu egiten da herritartu ahala”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Metrologia letrazauritua

Fikzioa 1. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

N N

ERABE nintzela lehenengo aldiz ezagutu nuenetik liluratu nau Madrileko Metroak, eta bagoietan ibiltzen den jende anitzari begiratzea bisitaren parte saihestezina bihurtu zitzaidan hasieratik. Une batetik aurrera, gainera, jende horretako askok irakurtzen zuela ohartu nintzen, eta hori interesgarriago bihurtu zuen behaketa, ondo jakina baita letrazauritu batentzat ez dagoela plazer bereziagorik hurkoak zer irakurtzen duen espiatzea baino.

Denborak, ai, dena aldatzen du, ordea. Hasieran, duela urte asko, irakurle aniztasuna zen nagusi bagoietan: egunkariekin ari zirenak zeuden, edo aldizkariekin, noski, eta, haien ondoan, so-egilearen piezarik preziatuenak, esku artean liburuak zituztenak, askotarikoak horiek ere: best seller motako aleei eusten zietenen ondoan, Alianzako poltsikokoren bat leitzen zihoazenak zeuden –klasikoren bat, akaso?– , edo Anagramaren bilduma horiko gutiziaren bat, edo Alfaguarako edizio more-leun haietako bat, berme literarioaren zeinu garai hartan. Ez zen beti erraza egilea edo izenburua deszifratzea, eta angelu on

2. Narrazio guztiak bat lortu arte itxaron behar izaten zen horretarako, gorputzaren bihurrikatze bitxietara behartzen ninduena, maiz. Halako batean, urteek aurrera egin ahala, prentsa urritzen hasi zen bidaiarien artean –debaldeko egunkari mehe haiek ordezkatu zuten une batez–, eta literatur biodibertsitateak kolpe gogorra jasan zuen kontsumoko literaturako mardulioen izurritearen ondorioz: thrillerrak, nobela historikoak, erromantikoak, tenplarioak... bagoiak inbaditzen hasi ziren. Ezinezko tamaina izan ohi zuten liburuok, eta paradoxikoak suertatzen ziren testuinguru hartan, ez baitziruditen bereziki eramangarriak, are irakurleak hogeitaka estaziotako ibilbide luzeetan irakurtzeko astia izaten bazuen ere. Ondoren, liburu behatzailearen horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gainetik lotsagabe begiratuta ere izenburua zein izan zitekeen jakitea ezinezkoa bihurtzen zuen gailu madarikatua, mardulioekin batera nitxo ekologiko efimeroa eskuratu zuena. Baina, behintzat, argi zegoen liburuak zirela: kontsolamendu

(...) Literatura irakurle batek beste begirada bat duelako eleberri bat, ipuin liburu bat, poesia bilduma bat, saiakera bat delarik parean daukana

Joseba Sarrionandia. Elkar.

Ezin da baztertu mugikorrari begira doazen horietako batzuk literatura irakurtzen aritzea: badauzkat lagunak gai izan direnak, eskura besterik izan ezean, Jane Austen bat edo Joseph Conrad bat sakelakoaz leitzeko. Baina zerbaitek esaten dit ez dela gehienetan horrela: hatzen mugimendu bizkor eta arrastakariak, kliken ugaritasunak, begiraden axolagabetasunak edo are tristeziak ere.

Ez Fikzioa

Irakurle batek, literatura irakurle batek, beste begirada bat duelako eleberri bat, ipuin liburu bat, poesia bilduma bat, saiakera bat delarik parean daukana. Beste distira bat. Smartphone baten pantailaren argiak islatu ezin dezakeen distira bat, alegia.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA POESIA

NARRAZIOAK

‘Goseak janak’

‘Neguko argiak’

Idurre Eskisabel. Susa. 96 orr. 13 euro.

urria, baina nahikoa, ondoren etorri denaren ondoan, hots, sakelakoen nagusigo zanpatzailea, egunkari, aldizkari, liburu eta e-book gehienak zokoratu dituena Madrilgo Metroari egin dizkiodan azken bisitetan. Orain, paperezko liburu bat ikusten dudan aldi bakanetan, daraman pertsona besarkatzeko gogoa sartzen zait, autolaguntzazkoa edo Coelho bat dela ohartzen naizen arte, bederen.

Irati Elorrieta. Pamiela. 288 orr. 19 euro.

Nor izatearen galderak

Jende ehunak

Inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak ardazten dute Idurre Eskisabel Larrañagaren aurreneko poema liburua. Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan.

‘Neguko argiak’ izeneko bere azken eleberrian 50 pertsonaiatik gora josi ditu Irati Elorrietak, baina protagonistak hiru dira; Marta eta Añes, Parisen lagun egin ziren bi neska, eta hilik dagoen hirugarren pertsonaia bat, memorian bizi dena, baina inork baino garrantzia handiagoa duena istorioan. Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen dira gizatalde solte baten barne munduan. Egileak eraikitzen duen puzzle gisako horretan, pertsonaia bilakatzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kosta eta, batez ere, Berlin.

3. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

4. Sekula kontatu behar... Iban Zaldua. Elkar.

5. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

6. Mecanografiak Harkaitz Cano. Txalaparta.

1. Duvoisin kapitainaren malura Kepa Altonaga. Pamiela.

2. Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari Elixabete Garmendia. Elkar.

3. Gerezi garaia Mikel Santos ‘Belatz’. Txalaparta.

4. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

5. Zubigileak Alfonso Zapico. Astiberri. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

GAIZKA SALAZAR MUSIKARIA

“Proiektuarekin jarraitzeko oso gogotsu eta ilusionatuta gaude” Gatibuko bateria-jotzaileak EraBatera taldea sortu du, proiektu pertsonal batetik abiatuta. Bilbon, Donostian eta Iruñean lehen zuzenekoak eskaini ostean, Gasteizko Jimmy Jazz-en eta Baionako Le Magneto aretoan dituzte hurrengo zitak, hilaren 29an eta 30ean

AINHOA LORES

SS

berezia bilatzea, horrelakoetan lagunei deitu izan diet laguntzeko, baina tira, orokorrean nik behar nuena egiteko nahikoa izan da.

ASOI ilun baten osteko argitasuna irudikatu nahi izan du Gaizka Salazarrek bere proiektu pertsonalaren bidez. Bilboko musikariak duela bi urte ekin zion, bere kabuz, kantuen zirriborroak egiteari. Pieza horiek itxura ona zeukatela ikusi zuenean, hainbat musikarirekin harremanetan jartzen hasi zen, eta horrela sortu zen EraBatera taldea. Egitasmo honen inguruan eskarmentu handiko musikariak biltzea lortu du Salazarrek: Gatibun taldekide duen Mikel Caballero baxu-jotzailea, Ken Zazpiko Beñat Serna gitarra-jotzailea eta Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza abeslaria. Bederatzi kantuz osatutako Antipodetan euren lehen diskoa aurkezteko kontzertuekin ari dira orain. Kontatu duzunez, sentimendu mingarri batetik sortu zen EraBatera proiektua. Zentzu horretan, nola lagundu dizu? Bai, aita hil zitzaigun eta denbora pixka bat pasatu ostean eta min hori bideratzeko asmoz, gitarra soinean jarrita, letra batzuk idazten hasi nintzen nire etxean. Hori izan zen denaren abiapuntua. Esan daiteke, beraz, terapia moduan hasi zinela zure kabuz kantuak sortzen. Bai, beharrizana izan zen eta horrela atera zitzaidan, egia da beste batek agian urte sabatiko bat hartuko lukeela, kanpora joateko adibidez, baina niri horrela atera zitzaidan. Gatibu taldean bateria jotzera ohituta, nola izan da bat-batean gitarra bat hartu eta konposatzen jartzea? Aurretik ere beti saltseatzen ibili izan naiz; etxean gitarra bat daukat, baina jolas bat izango balitz moduan hartu izan dut. Kantu batzuen ideiak buruan edukitzen hasi nintzenean, berriz, kontua serioago hartu nuen; beno, gaur egun ere ez dut ondo jotzen, bai-

Zuk sortu dituzu kantu guztiak? Abesti guztiak nireak dira, bai, baina Antipodetan eta Oinak kantuen letra gehiena Iker Olabarrietak idatzi du, nahiz eta bi abesti hauen ideia nirea izan zen hasieran. Olabarrieta laguna dut, bertsolaria da eta gaztetan nirekin hainbat musika taldetan aritutakoa da, horregatik eskatu nion laguntza.

Pertsona alaia naiz, baina kantuak idatzi nituen garaian ni nintzenaren antipodetan nengoen; hortik izenburua” GAIZKA SALAZAR Musikaria

na tira, gitarrarekin denbora gehiago pasatu dudanez, trebezia pixka bat hartu dut azkenean. Bateriarekin konposatzetik gitarrarekin egitera, zenbaterainoko aldea egon daiteke? Konposatzerako orduan nik jotzen dudan minimoarekin nahikoa izan dela uste dut; beste gauza bat izango litzateke zerbait

‘Antipodetan’ kantua aipatu duzu. Diskoaren izena ere horixe da. Zergatik aukeratu duzu? Antipodak abestietako baten izena da; esan bezala, Ikerrek idatzi zuen eta bikote baten erlazioari buruz hitz egiten du, bata bestearen antipodetan daudela kontatzen du, alegia. Zentzu horretan, diskoari ere horrela deitzeko modu egokiena iruditu zitzaidan, izan ere, garai hartan ni nintzenaren antipodetan nengoelako. Pertsona alaia eta dinamikoa naiz orokorrean, baina sasoi horretan ez nengoen batere ondo eta nire burua antipodetan zegoela sentitzen nuen. Kantuak egoera horretan nengoela sortu nituen. Diskoaren azalean, gainera, gora eta gero behera doan zuhaitzak ageri dira eta hori da, hain zuzen ere, diskoaren izenarekin adierazten saiatu naizena. Zentzu horretan, beraz, nola deskribatuko zenituzke diskoko kantuen hitzak? Askotan pasatzen den bezala, nire bizipenak, nire munduak egunero bizi dituen gaiak jorratu ditut. Lagunei buruz hitz egiten dut, maitemintzeaz, errefuxiatuez, nire aitari buruz… sentimendu sakonei buruz orokorrean. Zurekin batera, Mikel Caballero (baxua, Gatibu), Beñat Serna (gitarra, Ken Zazpi) eta Jurgi Ekiza (ahotsa, Willis Drummond) ari dira taldean. Nola aukeratu zenituen?

Gaizka Salazarrekin batera, EraBatera proiekt Mikel niretzako anai baten modukoa da, berarekin urte askoan aritu izan naiz jotzen; gainera, kantuak ezagutu gabe berehala baiezkoa eman zidan. Beste alde batetik, nire kantuak modu desberdin batean janzteko gai zen pertsona bat behar nuen eta horretarako Beñat oso trebea da, gustu handia dauka, aspalditik ezagutzen dut gainera, Gernikako laguna da. Kantuak euren artean orain, oso desberdinak dira. Eskertzekoa da baita ere kantuak entzun gabe proiektuan parte hartzeko erabakia hartu zuela. Jurgiri dagokionean, aspalditik gustuko izan dut bere ahotsa, nire tesitura berdina dauka, hau da, ahoskera berdina daukagu; hori bai, nik txarra, horregatik abesten du berak... Baina kolore nahiko antzekoa dugunez, deitzea erabaki nuen eta berak demoa bidaltzeko eskatu zidan. Handik denbora batera baiezkoa eman zidan. Egia esan, luxu bat izan da beraiekin kontatu ahal izatea. Eskerrak eman nahi dizkiet


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

MUSIKARI LOTURIKO BIZITZA

B

ilboko Santutxu auzoan jaiotako musikaria dugu Gaizka Salazar. Askok Gatibu taldean aritzeagatik ezagutuko dute, han eman baititu azken urteak bateria jotzen. Hala ere, bere musika ibilbidea ez da horretara mugatzen. Gaztetan Enbigu taldean bateria jotzen ibili zen Gatibuko Aimar Arejitarekin batera eta jazz proiekturen batean ere parte hartu izan du. Horrez gain, Espaloian proiektuan ere aritu zen, Itoiz taldearen beste lau jarraitzailerekin batera; talde mitiko horren abestiak jendeari zuzenean helaraztea zuten helburu. Perkusio irakaslea ere izan da, besteak beste.

tuan murgildu dira Mikel Caballero (baxua, Gatibu), Beñat Serna (gitarra, Ken Zazpi) eta Jurgi Ekiza (ahotsa, Willis Drummond). ERABATERA taldekideei egindako ahaleginagatik eta euren talentua jartzeagatik. Haiek gabe ezinezkoa izango litzateke proiektu hau aurrera eramatea. Taldekideek abestiak grabatu ostean elkar ezagutu dutela irakurri dut. Nola egin duzue hori? Etxean dudan estudio txiki batean landu ditut piezak beraiekin, baina bakarka, batez ere Beñatekin eta Jurgirekin. Hasiera batean nik grabatu nuen bateria, gero Mikelek baxua, Beñatek gitarra eta azkenik Jurgik ahotsa. Grabaketetan, beraz, ez zuten kointziditu, horregatik behin diskoa bukatuta geneukanean afari bat egitea erabaki genuen, eta elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Prozesua, beraz, ez zen ohikoa izan, alderantzizkoa izan zela esan daiteke, normalean lokalean lantzen dituzu abestiak eta estudiora joaten zara grabatzera. Kasu honetan, hastapenetik ez da proiektu “normala” izan, nahiko proiektu pertsonala denez, denek parte hartu nahi izan dute nik kontatu diedanagatik eta azkenean, musikagatik ere bai.

Kolaborazioak ere badira diskoan. Bai, Juan Alberto Batizek Oinak abestirako gitarra jo du eta abesti bererako hari boskote batekin grabatu dugu. Eñaut Gaztañagak sekuentziak sartu ditu, Akatz taldeko haize atala Paktua abestirako grabatu dugu eta Ander Erzillaren saxofoia ere entzun daiteke. Sonoritate aldetik zer dakar lan honek? Nahiko disko heterogeneoa edo anitza dela esan daiteke. Kantu batzuek pop kutsua daukate, beste batzuk rockeroagoak dira, indie rock estilotik ere baduela aipatu izan digute... Betiko musika da, baina beste era batean egina; era original batean edo gure erara egindako musika horrek hainbat kolore ditu, intentsitateak landu ditugu eta sonoritate aldetik ere beste kutsu batzuk bilatu ditugu. Orain kontzertuak eskaintzen hasi zarete. Grabaketa prozesu ezohiko baten ostean, nola moldatu zarete elkarrekin entseatzeko? Orain dela aste batzuk egin genuen entsegu orokorra eta oso ondo joan zen. Esan beha-

rra dago, taldean orain sei garela, Josu Aginaga gitarra-jotzailea eta Miguel Moyano sintetizadore, teklatu eta gitarra akustiko-jotzailea ere gurekin ari direlako zuzenekoetan. Zure kasuan, suposatzen dut bateria joko duzula zuzenekoetan, ezta? Bai, hasieran publikoaren aurrean gitarra jotzeko ilusioa neukan, nire papera musikalki pixka bat aldatzeko gogoa nuen, baina konturatu naiz zuzeneko batean gitarra jotzen oso trebea izan behar zarela kantuak defendatzeko, eta horregatik erabaki nuen ondoen egiten dakidana bateria jotzea dela, atzean jarraitzen dut, beraz. Nolakoak izaten ari dira kontzertuak? Diskoaz gain, beste bost kantu konposatu ditut azkenaldi honetan eta beraz, hamalau abesti jotzen gabiltza zuzenekoetan, denak nireak eta originalak. Soinuaz Iñigo Etxebarrieta Pitu arduratzen ari da, berarekin grabatu genuen diskoa Mungiako Muxikon estudioetan eta bere jarduna nabarmendu nahi-

ko nuke, lan oso berezia egin duelako eta zuzenekoetara bera ere etortzen delako. Argiztapen berezi bat erabiltzen ari gara baita. Soinu eta argiztapen aldetik nahiko potentea izaten ari da, gainera. Ez dugu ezer berezirik eskainiko, hau da, gure kantuak joko ditugu, ez dago besterik. Denboraldi intentsua duzu aurretik, Gatiburekin ere diskoa kaleratuko duzue laster. Gainerako taldekideak beste proiektu batzuetan murgilduta daude. Nola moldatuko zarete hori guztia uztartzeko? Printzipioz aurkezpen bira hau egingo dugu, baina beste proposamen batzuk ere jaso ditugu. Ikusi beharko dugu agenda nola daukagun, beste talde potente batzuetan gaudelako denok, beraz, posible direnak egingo ditugu, ez gehiago. Proiektua naturaltasunez hartu nahi dugu, aparteko ahaleginik egin gabe. Hala ere, proiektuarekin jarraitzeko oso gogotsu eta ilusionatuta gaude. EraBatera ez da bost kontzertu hauetara mugatuko den zerbait izango.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

H H

IGIEZINENA agentzia baten erakusleihoan letra larriz irakurri daiteke: luxuzko etxeak salgai. Irudian banakako etxebizitza berri bat ikus daiteke, ordenagailuz egindako render errealista batekin ilustratua. Marrazturiko etxebizitza hiri baten aldirian dago, dentsitate baxuko auzuneren batean eta zentrotik urruti. Kokapenaren zehaztapenak ez du ordea lekukotasunari buruzko informaziorik eskaintzen. Edozei n leku izan daitekeela, alegia –posmodernitatearen ikurra–. Etxeak berdegunea du eta egun eguzkitsua ageri da irudian, idilikotasunak erosteko gogoa piztuko duelakoan –pentsatuko zuen marketing profesionalak–. Amerikar ametsaren iruditeriarekin ari da jolasean, non etxe indibiduala eta lorategi txiki bat “edozein amerikarren bizi-helburua” den –eta euskaldunena?–. Akaso orduan, etxebizitza-arkitektura jakin bat bizitzaren biderapen arrakastatsu batekin lotzen dugu, arkitekturak arrakastaren erakustaldiaren papera hartzen duelarik. Oraindik gure artean eta XXI. mendean –jasangarritasunaren erronka gainean duen aroa–, banakako etxebizitza eta bizimodu suburbanoa luxuaren kontzeptuarekin lotzen al dugu?

Luxuaren ulerkerak Luxua gizarte bakoitzak egiten duen ideia-eraikuntza bat da, giza-beharrizanen lehentasunen arabera moldatzen dena. XXI. mendean, zerekin lotzen dugu luxuaren ideia arkitekturan?

Garai batean etxebizitza-luxua handitasunarekin eta metro karratu askorekin lotzen bazen ere, etxebizitza-sustatzaileen web orrialdeek zerbaitetarako balio badute, hori kontrajartzeko da. Etxearen tamaina baino, etxebizitzaren kokalekua –hiriaren erdigunean– eta ikuspegi onak izatea ezinbestekoa dira luxuzkotzat jotzeko. Bizimodu-eredu bat saltzen da: urbanita eta independentea. Zerbitzua izatea atzean utzi den luxua da, hiriko jatetxeetan bazkaltzea askoz in baita delako luxuaren irudikapenean. Kaletar langileen etxebizitzetan, luxua etxearen ezaugarri xeheetan dago. Arropa gordetzeko gela bat izatea adibidez. Edo goizeko argiarekin balkoi txiki batean gosaltzeko aukera izatea. Egurraren imitaziozko zoruaren garaian gaudelako, egurrezko tarima batean oinutsik ibiltzea ohiz kanpokoa kontsideratzen dugu, luxua hortaz. Bestalde, garai batean aberatsen etxebizitzetan zeuden zenbait elementu espazial demokratizatu eta, beraz, normalizatu egin ditugu. XIX. mende hasieran komuna etxebizitza barnean izatea aparteko egoera bat zen, ura eta saneamendua izatea bezalaxe, edota logela nagusian komun pribatu bat izatea.

Kuriositateak piztuta, Euskal Herrian sona duten etxebizitza sustatzaileen web orrialdeetan luxuaren inguruko etxebizitzen bilaketari ekin diot. Irudietan, bilaketaren bi irudi. Luxuzko etxebizitza: etxe berria, etxe zaharberritua edo memoriaz jositako etxebizitzarekin lotzen dute? Etxebizitza-sustatzaileen lanak ikusita, oraindik ere, etxe berriak irabazten duela esango genuke, ekonomikoki errentagarriagoa delako, baina ezberdintasun batekin: hiriguneetak zentruetan kokatzen dira. Landa-ingurune eta berdegunea utzi, eta luxua testuinguru urbanoan dago –etorkizuna urbanoa dela abisatzen digute–. Autoaren menpekotasuna, bizilekuaren kokapenagatik egunero garraiatzeko beharra ez izatea, egunero garraiatzeari bizi-denborarik ez eskaintzea, luxua kontsideratzen dugu. XXI.mendean, hiriak geroz eta handiagoak diren garaian, lanera edo eskolara oinez joateko bizilekua iza-

tenean, luxua baino, diruaren erakusketa lizuna ematen da. Luxua aberastasunaren erakustaldia baino gehixeago da, garestia den oro ez dugulako luxutzat jotzen. Aberatsen etxebizitzetan espazioen izaeran handitasunak domeinatzen du, ez kalitateak. Arkitektonikoki gehienak oso pobreak dira, aberastasunaren erakustaldi inkultu baten irudikapena dira arkitektoon begiradapean. Material garestiak nonnahi, kontzeptu argirik gabe; handiegiak, hutsak eta hutsalak diren espazio desproportzionatuak dekorazio ariketek lausotuak.

Lerroon gainean, Aldapeta Berri eta Bilbo Berria eraikinetako etxebizitzak saltzeko promozio irudiak. ALDAPETABERRI I AMENABAR

tea, km0-ko bizitza bat gauzatzea benetako salbuesp eta ena da. Hortaz, beste gerturapen bat definitu daiteke: luxua batzuek soilik izan dezaketen zortedun egoera batekin

lo-tzen dugu, bizi-kalitate on baten adierazle. Hollywood-eko aktoreen etxeak, argazki lapurtu batean sekulako

Aberatsen etxeek sortzen duten ikusmiragatik, ez-ohikoa ohikotasunera eramateko esfortzua egiten da –arkitekturan eta beste alorretan berdin– . Bitxikeria bezala, igerilekuarekin dugun fijazioa aipatzekoa da. Gure klima kontuan izanda ere, igerilekuak luxuzko egoera batetara garamatzalako, sinbolo bat bailitzan. Igerileku handi bat egiterik ez, baina plastikozko igerileku puzgarriek hutsune hori bete dutela esango nuke.

Garai batean etxebizitza-luxua handitasunarekin lotzen bazen ere, egun kokalekua eta ikuspegi onak dira ezinbestekoak

etxetzarrak irla baten erdian agertzen direnean, futbolarien “diseinuzko” etxeen argazkiak erakusten dituztenean, edo Hola aldizkarian aberatsen etxeak aurkezten dituz-

Laburbilduz, luxuaren ideia zabalarekin aurkitu gaitezkeela, ezina da irudi bakar batean laburbiltzea eta salgai egotea.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Familiako iraganeko zamak ‘Izoztutako haizea bezala’ lanean familia barruko abusuak dakartza taula gainera Tanttaka konpainiak. Rafael Herreroren ‘Como un viento helado’ eleberriaren moldaketa da antzezlana ANE ZABALA

B B

ELDURRA… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek go-ma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti(…). Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ia minari nork gehiago eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan…”

Horrela abiatzen da Tanttaka konpainiaren antzezlan berria: Izoztutako haizea bezala. Familia barruko abusuak ditu ardatz obrak, eta hiru lagunen istorioak harilkatzen ditu. Rafael Herreroren Como un viento helado kontakizunean oinarrituta, antzerkia eta dantzaren uztarketa proposatzen digute oholtzara igoko diren Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarri aktoreek, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean. Protagonistak kinka larrian dauden hiru pertsonaia dira. Badirudi euren bizitzak amiltzear daudela. Ana,

Marta eta Dani dira antzezlaneko pertsonaiak, hirurak emozionalki amildegi ertzean direnak. Martak buruko arazoak ditu umetan aitak eginiko sexu abusuengatik; Dani zoritxarrekoa hilketa batean nahastuko dute; Ana bakartia, azkenik, denen istorioen erdian dago. Momentu batean istorioan zehar topo egiten dute hirurek. “Antzezlan gogorra” dela aitortu du Martaren pertsonaia gorpuzten duen Tania Fornielesek. ERRITMO BIZIA Thriller baten egiturarekin, erritmo biziko antzezlana da Izoztutako Haizea bezala. Kontaketa berezia dakar obrak, suspensez betea; hasiera batean bakoitzak bere istorioa kontatzen du, baina antzezlanaren une batean hirurek bat egiten dute, eta ikusleak bukaeran deskubrituko du hiru pertsonaien arteko erlazioa. Bakoitzak bizitzaren inguruko hausnarketak egiten ditu eta antzezlanak aurrera egin ahala konturatuko gara duten loturaz. Urri hasieran estreinatu zen obra eta harrera ona izan duela kontatu dute aktoreek. Prestaketa lanak, baina, gogorrak izan direla aitortu du Fornielesek: “Prozesu sakona eta zaila izan da, momenturen batean mingarria ere bai”, onartu du.

Hala ere, gisa honetako pertsonaiak taularatzea “oparia” dela aitortu du aktoreak, “emozioz betetako pertsonaiak direlako eta kolore asko eman ahal dutelako”. Antzezlana emozioetan oinarritzen dela uste du, eta, horri esker, gai latzetan sakontzeko aukera izan dute. Errusiar mendiarekin alderatu du Fornielesek antzezlana, aktoreak gora eta behera dabiltzalako. Ikuslegoa mugiaraziko duen antzezlana da honakoa, Fornielesen esanetan, “gizartean ematen ari den arazo latz bat beste forma batean taularatzeko aukera ematen duelako”. Eszenografiari dagokionez, aktore bakoitzak bere etxean hasiko du kontaketa, ikus-entzunezkoen bitartez. Aktoreen argazkien bitartez istorioa ulertzeko aukera izango du ikusleak, irudiak ikusleari istorioa nondik nora doan ulertzen lagunduko diolarik. TRILOGIAREN AMAIERA Izoztutako haizea bezala obrarekin abusuaren aurkako trilogia itxiko du Tanttakak. Soka antzezlanean eskola jazarpenaren gaia eraman zuten

Nerea Elizalde, Koldo Olabarri eta Tania Fornieles aktoreak. TANTTAKA oholtzara, gimnasioan ikasle bat urkatuta aurkitu zuen irakaslearen istorioaren bidez. Giltzadun etxea antzezlanean, ordea, tratu txarrak jasandako emakumeen ahotsak azaleratu zituzten, abegi etxeetako eta larrialdi etxeetako errealitateari begiratuz, zehazki. “Ezinbestekoa” da horrelako obrak izatea, Fornielesen ustez: “Horrelako gaiak oholtzara eramateko gogoa sentitu dugu, gainera, modu desberdinetan. Beharrezkoa da antzerkia gai

hauetaz hitz egiteko baliatzea. Antzerkia, azken batean, “gizartean dauden gaiak jorratzeko beste hizkuntza bat delako”. Aurreko lanekin egin bezala, euskaraz eta gaztelaniaz ari dira obra taularatzen. Aizpea Goenagak ekarri du jatorrizko testua euskarara. Urrian euskal hiriburuetan hainbat emanaldi eskaini ostean, gaur Oñatin izango dira, eta abenduaren 7an, Eibarren.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

32150. mapa: “Cal” / “Chaux vive”

Galdera honetan, etxeko hormak zuriz beztitzeko edo azido larregi daukan lurra ontzeko baliatzen den ekaiaren izena bildu da. Lau eremutan banatuak dira erantzunak eta hiru erantzun, bederen, maileguak dira: kare, g/kisu eta galtzin. Zuberoan erabiltzen den latsün hitza guztiz endemikoa da. Bizkaian eta Gipuzkoan kare hitza (gaztelaniaz ‘cal’) nagusi da orobat. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroan (salbu hegoaldean) gisu / kisu / güsü hitza ezaguna da (fr. ‘gypse’, gazt.

‘yeso’). Fonetikaren aldetik azpimarratu beharrekoa da Bardozen edo Arbotin ageri den güsü, /ü/, nahiz eta Zuberotik kanpo dauden herri horiek. Mailegua da, era berean, Nafarroako eremu txiki batean bildu den galtziñ hitza: ikus gaztelaniazko eta katalanezko ‘calcina’. Alabaina ekai hori lortzen da harria “kaltzinatu” ondoan. Harri berezia hautatzen zen ekai hau ekoizteko eta labeetan luzaz beroarazi behar zen. Labe hori honela izendatzen zen: karabi, karobi, galtzinlabe, gisulabe, latsünlabe.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.