Ortzadar 180219

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko otsailaren 16a. 582. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak BROKEN BROTHERS BRASS BAND New Orleanseko gaur egungo doinu kaletar eta jai girokoak ditu oinarri talde nafarrak -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

BILBO

LL

Duela urte eta erdi ekin zion Mikel del Valle dantzari eta koreografoak euskal tradizioan oinarritutako ikuskizun bat sortzeko lehenengo pausoak emateari. Zeri buruzkoa egin zezakeen pentsatuz, arakatzen hasi zen handik eta hemendik eta berehala konturatu zen Agate Deunarena zela interes gehien pizten zion istorioa eta figura. “Umetan koplak kantatzera irteten ginen kalera eskolatik, beti iruditu zait ederra ohitura hori”, kontatu du MDV Danza konpainiako kideak. Horrek eraman zuen Bilboko dantzaria gai horren inguruan gehiago sakontzera. “Egia da ez dagoela figura horren inguruko informazio gehiegirik, ez sarean, ezta liburutegietan ere”. Horregatik, pasa den urtean, Barakaldoko Gurutzeta auzotik Agate Deuna baselizarako ibilbidea egitea erabaki zuen, bertako soinuak grabatzen zituen bitartean. “Hara heldu nintzenean, Arratiako abesbatzak nola abesten zuen ikusteko aukera izan nuen, bertako apaizarekin hitz egiten egon nintzen eta baita bertaratutako jendearekin ere”. Arratsaldean, berriz, abesbatzarekin autobusera igo eta herriz herri ibili zen Del Valle: “abestu zituzten hainbat kantu entzuten joan nintzen. Horrela, herri bakoitzean kopla desberdinak kantatzen dituztela ikusi nuen”. Ikerketa, baina, ez zen hor bukatu. Del Vallek gaian sakontzen jarraitu zuen eta tradizio hau ez dela propio Euskal Herrikoa jakin zuen, izan ere, tradizio kristau honek Italiako Catanian du sorlekua. “Niretzako ezusteko bat izan zen hau jakitea, oso sustraituta nuelako bertoko ohi-

Dantzaren bidez, tradizioa gaurkotuz Mikel del Valle dantzari eta koreografoak ‘Agate Deuna. Beldurrari aurre egiten dioten emakume ausartak’ ikuskizuna taularatuko du hilaren 21ean, Bilboko Arriaga antzokian. Bularreko minbizia duten emakumeak omendu nahi ditu obra honekin AINHOA LORES

tura bat zela. Azken batean, munduko hainbat lekutan modu desberdinean ospatzen den ohitura zela ohartu nintzen; horregatik, Cataniako folklorea gure jai paganoarekin uztartu nahi izan dut obra sortzerako orduan”, kontatu du dantzari bilbotarrak. EGUNGO AGATE DEUNA Del Vallek gaur egungo gizartean Agate Deuna nolakoa izango litzatekeen erakutsi nahi du obrarekin, eta, horretarako, bularreko minbizia duen emakume bat irudikatu du bere buruan. “Emakume hauen santua Agate Deuna da; horregatik, obrari dramaturgia ematerako orduan, tradizioa gaur egungo emakumearekin uztartzen joan gara, bularreko minbizia duten emakumeen punturaino heldu arte. Gaitz hau

pairatzen dutenen errealitatea ezagutzeko asmoz, Del Vallek hainbat esparrutako emakumeri elkarrizketak egin dizkie: psikologoak, dantzariak… “Gaixotasuna nola eraman duten edo daramaten jakin nahi nuen”. Egileak dionez, “bularreko minbizia duten emakumeen artean, bakoitzak bere modura bizi du gaixotasuna; gainera, denek ez daukate arazo bera, horregatik niretzako zailagoa izan da hori irudikatzea”. Deskubrimendu bat izan da dantzariarentzat bularreko minbizia duten emakumeengana hurbiltzea: “nik ere gaixotasun hau izan duen jendea inguruan izan dut eta haiengatik ere egin nahi izan dut obra garaikide hau”. Zuzendariak aurreratu duenez, eszenografia ikusgarria izango da,

euskal tradizioa gogora ekarriko digun hainbat elementu daudelako, “besteak beste, sabaitik behera jaitsi eta zorua joko duten enbor batzuk eta agertokiaren erdian egongo den plataforma bat”. Azken honek interakziorako aukera emango du dantzariekin eta baita zuzenean hainbat kopla abestuko duen Miren de Miguel sopranoarekin ere. Plataformak, bestalde, hainbat leiho izango dituela azaldu du Del Vallek eta horietatik hainbat elementu aterako dituzte. Gainera, dantzariak eszenografiatik igoko dira. “Obraren momentu gorena gillotina bat jaisten den unea izango da, horrek mozketa bat irudikatuko du, barrutik kanpora sufritzen duen emakume bat irudikatu nahi dugulako. Minbizia duen emaku-

Emakumeen arketipoen inguruko hausnarketa da ‘Agate Deuna’. ARRIAGA ANTZOKIA

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Broken Brothers Brass Band Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Bigarren obra Arriagan

M

ikel Del Vallek Arriaga antzokian estreinatzen duen bigarren obra izango da Agate Deunari buruzkoa. Aurretik ‘Un vasco en Sevilla’ ikuskizuna aurkeztu zuen, 2016an. Urte asko dira dantzaria Euskal Herritik kanpo bizi dela, orain Madrilen du bizilekua. Duela hiru urte berak sortutako pieza hura Bilboko antzokian aurkeztu ahal izatea ezusteko bat izan zen berarentzat. “Nik hainbat sari irabazi nituen ordurako eta antzokia bera nirekin harremanetan jarri zen obra bertan taularatzeko”. Txikitan Arriagara joaten zen Del Valle eta bertan maitemindu zen dantzaz: “esan daiteke dantzari izatea erabaki nuela Konpainia Nazionala bertan ikusi nuelako. Hainbeste urteren ostean horrelako dei bat jasotzea sinestezina izan zen, amets bat. Gainera, hainbeste urte kanpoan bizi ostean etxera bueltatu eta antzoki honetan dantzatu ahal izatea oso berezia da”. Hilaren 21ean izango da zita, 19:30ean.

mea izango da hau; Agate Deunaren kasuan, kanpotik barrura sufritzen duena erakutsiko dugu”. Musikari dagokionez, Julio D’Escrivánek ikuskizun honetarako propio sortu ditu piezak. D’Escriván Venezuelakoa da berez, baina Ingalaterran bizi da gaur egun. “Hilabete oso batean zehar, egunero Agate Deunarekin zerikusia zuen irudi edo bideo bat bidali behar izan nion, eta, hortik abiatuta, hainbat pieza konposatu genituen”. Obraren bukaeran ezusteko txiki bat egongo dela ere iragarri du Del Vallek.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko otsailaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Bakardade jendetsuak

Fikzioa 1. Fakirraren ahotsa

TITULUA: ‘NEGUKO ARGIAK’

BB

ere lagun Martaren pausoen atzetik, Paristik Berlinera doa bizitzera Añes, hark aurkitu dion etxebizitza batera. Apartamentua txukuntzen ari direla, hormako papera erauzten hasi eta paretan arkatzez idatzitako mezu enigmatiko batekin egin dute topo. Horrela zabaltzen da Irati Elorrietaren bigarren nobela, eta pasadizoak, balizko enigmaz haraindi, zentzu sinbolikoago bat ere badu, nobelaren funtsa hein batean biltzen duena. “Hiria testu bat bada, nola irakurtzen dugu?” galdetu zuen behin Joyce Carol Oatesek eta ideia horren inguruan jositako nobela da Neguko argiak, hiria –kasu honetan Berlin– den testu hori irakurtzeko gonbita, gogoan hartzen duena hiri bakar batean denbora-geruzak agertzen direla hormak harramazkatuz gero. Marta eta batez ere Añes ditu protagonista nobelak, Berlinen bizi diren euskal herritarrak, eta haien bidez eta haiekin gurutzatzen diren pertsonaien eskutik irakurtzen du Elorrietak Berlin, eta neurri txikiagoan Paris eta Uribe Kosta ingurua. Badu zer esanik espazioak nobela honetan, hiri-geografiak batik bat,

EGILEA: IRATI ELORRIETA

Katixa Agirre. Elkar (Zubikarai Saria).

prekarietate eta biolentzia horiei aurre egiteko modua dira sarri. Kontraste horixe egin zait nobelako elementu hunkigarrienetakoa, bakardadeari, indibidualismoari aurre egiten dioten sare hauskor horien kontaketa. Izan ere, ez nuke esango, topikoak dioen bezala, hiria denik nobelako pertsonaia nagusia, aitzitik, pertsonaien barne-gatazka eta sentimenduetan arakatzen du Elorrietak batez ere, eta orduan lortzen du, nik uste, irakurlearengana iristea.

baina kanpo-espazioak baino are esanguratsuagoak dira etxe barruko giroak, partekatutako sukaldeak, komunak edo oheak, espazio horietan sortzen diren konplizitate eta sareak. Hiria irakurtzea batez ere bertako biztanleez hitz egitea baita, Añes eta Martaren inguruan joanetorrian dabiltzan pertsonaien eskutik jasotzen du Berlineko giroa eleberriak. Deserrotzea partekatzen duten pertsonaia horien biografiak eta istorioak ugari dira, hogeitik gora bai baitira sartu-aterean dabiltzan lagunak. Hari eta pertsonaia batzuk beste batzuk baino garatuagoak dira ezinbestean, baina beren aniztasunean badituzte nolakotasun komunak, egungo hiriko bizimoduaren pultsua jasotzen dutenak: bakardadea, zaurgarritasuna, edo behinbehinekotasuna, besteak beste. Era berean, mota bateko edo besteko biolentziak intentsitate-maila ezberdinez ukitutako bizitzak dira nobelan jasotzen direnetako ugari (emakumeenganako biolentzia psikologikoa, gerren ondoriozko erbesteratzea, etxe-kaleratzeak, besteak beste), eta eleberrian zehar sortzen diren adiskidetasun-harremanak

44 kapitulu labur ditu ‘Neguko argiak’ nobelak, eta eszena labur ugarirekin egindako muntaketa trebea da liburua

Giza-harremanen kontaketan bezala, eszenak sortzen bereziki abila iruditu zait Elorrietaren luma. 44 kapitulu labur ditu nobelak, eta eszena labur ugarirekin egindako muntaketa trebea da liburua, erraza baitzatekeen bidean hariak katramilatzea. Une eta eszena domestikoak ikusi egiten ditu irakurleak, entzun, are usaindu, zinematografikotik baduen begirada baten bidez. Intriga handirik behar izan gabe, oraingo eta iraganeko eszenak elkarrekin josiz, aurrera egiten du nobelak, eta gozo iristen da amaieraraino irakurlea, jende-saldo baten bizitzen konpainian egon izanaren irudipenarekin.

ZALDI EROA

POESIA

LITERATURA

‘Es morta la poesia?’

‘Han ez banengo bezala’

Joseba Sarrionandia. Pamiela, Pol-en. 365 orr. 20 euro.

Slavenka Drakvlic. Pasazaite. 212 orr. 16 euro.

Joseba Sarrionandiaren poemen antologia ondu dute Pamiela eta Pol-len argitaletxeek, elebitan, euskaraz eta katalanez. Sarrionandia bera aritu da poemak aukeratu eta ordenatzen, eta Ainara Munt Ojangurenek itzuli ditu katalanera. Pol-len pentsamendu kritikoan espezializatutako kooperatiba independientea da, ekoedizioa lantzen duena. Pamiela argitaletxearen adostasunarekin, euskal literaturako lan bat katalanez argitaratzen dute urtero. Antologia honi esker, azkenean katalanez ezagutu ahal izango da euskal literatura garaikideko erreferenteetako baten poesia.

Harkaitz Cano. Susa.

2. Amek ez dute

ERAKUSLEIHOA

‘Sarri’-ren poesia, katalanez anez

ARGITALETXEA: PAMIELA, 2018

Gerraren bortizkeria Eleberri hau 1992an girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren alderdirik izugarrienetako bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria. S.-ren ahots indartsuaren oihartzuna ez da aise isilduko irakurlearen buru-zokoan. Suediako erbestetik ari zaigu, gordin baina sotil. Gerrako bere bizipenen kronika egiten du, nola atzeman zuten, nola atxiki zuten esparru batean, nola jasan zituen soldaduen sexuabusuak... Eta harrigarriena, agian, nola ernatu zitzaion bizirik irauteko sena. Esaldi motz eraginkorren bidez, egileak itolarrian darama irakurlea amaieraraino.

3. Arrutiren banda Jon Arretxe. Erein.

4. Koaderno gorria Arantxa Urretabizkaia. Erein.

5. Bizitzea ez al da oso... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

6. Rosa itzuli da Pako Aristi. Erein.

Ez Fikzioa 1. Euskal Herriko Historia ilustratua 3 Joseba Asiron. Txalaparta.

2. Plauto. Militar harro... G. Bilbao, P. García, M. Utrilla. UEU.

3. Carlos Garaikoetxea Elixabete Garmendia. Elkar.

4. Amaren etxea Jokin Urain. Astero.

5. Ongi etorri euskal mitologiaren mundu... Mitologik Basoa. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ION CELESTINO MUSIKARIA (BROKEN BROTHERS BRASS BAND)

“Musika beltza hartu eta gure errealitatean txertatzen dugu” New Orleanseko doinuak Iruñera ekarri ditu Broken Brothers Brass Band taldeak, 2006an sortu zenetik. ‘Txertaketa’ euren laugarren diskoan, talde nafarra “inoiz baino gehiago busti” da, bai letretan eta baita musikalki ere JONEBATI ZABALA

B B

RASS letoia da ingelesez. Brass band: metalezko haize instrumentuz osatutako taldea, dunbala eta perkusioa ere izaten duena, eta baxuaren ordez tuba. “Hemen Euskal Herrian txaranga esango geniokeena”, dio Ion Celestino Broken Brothers Brass Bandeko tronpeta jotzaileak. XIX. mende bukaeran Estatu Batuetan esklabo beltzen askapenarekin batera sortu zen brass banden kultura, banda horiek ragtime estiloa hartu eta New Orleanseko kaleetara atera zuten, inprobisazioa eta musika beltzaren momentuan momentukoa oinarri. Jazzaren sorburuan garrantzia handia izan zuten talde horiek, musika kalera atera eta bertan jotzen hasi baitziren. 80ko hamarkadaren bukaeran berpizkundea eman zen eta brass band mordoa momentuko musika beltza hasi ziren jotzen: funk, hip hop… Kulturak eta doinuek liluratuta, New Orleansetik Iruñera ekarri zuen musika beltza Broken Brothers Brass Bandek. Talde nafarrak 2006tik darama Euskal Herriko kale zein aretoak dantzan jartzen, estilo hori euren errealitatean txertatuz. Laugarren lana dute Txertaketa (Gaztelupeko Hotsak, 2018).

Aurretik beste talde batzuetan aritutakoak zarete taldekide gehienok. Zelan sortu zenuten Broken Brothers Brass Band? Gure jatorria Amama Luisa Brass Band da, Renato Valeruz kontrabaxu jotzaile eta jazzmusika irakasle austriarrak sortu zuen, 1998 inguruan. Talde horretan jotzen genuen batzuk. 2006an erabaki genuen Iruñean taldea sortzea, goi mailako jazz ikasketak egiten ari ginen hainbat lagunen artean.

Inprobisatua izan zen orduan? Bai, eta horrek badu harremana jazzarekin. Brass bandetan badago errepertorio komun bat eta jendea inprobisatuz elkartzen da, nahiko irekia izaten da. Badaude soloak jazz bandetan bezala, baina inprobisazio kolektiboa ere oso oinarrizkoa da. Melodia baten gainean moldaketak inprobisatu egiten dira, harmonizazioak…

ION CELESTINO

Bat batean New Orleanseko doinuak ekarri dituzue Euskal Herrira: jazz, hip hop, gospel, funk… Iruñeak eta New Orleansek badute ezer komunean? Kaleko bizia badago bi hirietan eta munduan oso ezagunak dira euren festa garrantzitsuena dela-eta, Iruñea Sanferminengatik eta New Orleans inauteriengatik, Mardi grass. Baina, batez ere, guretzat New Orleansek interesa du aspalditik gustatzen zaigun musika gehienaren jatorria bertan dagoelako: jazzaren sorburua da, rythm and blues gehienarena, funk musika ezin da imajinatu New Orleans gabe, ezta gaur egungo dantzarako musika beltzak ere. Oso toki garrantzitsua da musika sorkuntzarengatik eta baita musika bizi duten moduarengatik ere, musika kalean bizitzen jarraitzen dute, oso modu zuzenean.

Sanferminetan kalean jotzeko bildu zineten lehenengoz. Amama Luisa bizirik zela topaketa bat egin genuen Sanferminetan, tuba eta tronboia jotzen zuten Durangoko lagun batzuk gonbidatu genituen (egun gurekin daudenak) eta Iruñean gurekin ikasten zuten beste lagun batzuk. Ez zegoen etorkizunerako proiektu handirik, egia esan, egun pasa egitea besterik ez, festa giroan musika hori joz.

Kontzertu bat hasteko kanta: ‘Agur Jaunak’ Musika talde bat: Rebirth Brass Band Zuen furgonetako kantu edo disko bat: ‘Pura droga sin cortar’ (Violadores del Verso) Soinu bat: Tubak dei egiten duenean. Kontzertu bat ematea gustatuko litzaizukeen toki bat: Tremé auzoko autopistaren zubipean, New Orleansen. Amets bat: Jendarteak serio hartu dezala musikak zer nolako garrantzia duen bizitzan, kontsumo gai bat izateaz harago.

Berez, tradizionalki kalean jotzen dute brass bandek, baina aretoetan ere aritzen zarete zuek. Azken urteotan gero eta sarriago jotzen dugu aretoetan, batez ere gehiago abesteko aukera ematen digulako, rapa sartzeko, esaterako. Ñabarduretarako tarte handiagoa dago. Baina toki naturala, berez, kalea da. New Orleanseko brass banden tradizioaren alde garrantzitsuena second line izenekoa da. Kaletik jotzea, oinez, eta festa ibiltaria sortzea. Han igandero desfile bat baino gehiago egoten da, klubek antolatuta, hemengo peñak balira bezala. Sanferminetan ere egiten da, txaranga deitzen duen peña taldearen aurretik joaten da, lehen lerroan edo, horien atzetik musika taldea, eta musika taldearen atzean eta inguruan second line horrengan, hau da, ikuslegoa edo, taldearen inguruan parrandan joaten direnak, oinez, dantzan, edaten… Desfile mota horri second line deitzen zaio. Dirudiena baino gehiago baldintzatzen du, taldeek asko jotzen dute second line-arengan pentsatuz. Azken finean, oinez doazen arren, euren ikuslegoa hori da, eta

jolasak egiten dituzte publikoarekin, galdera eta erantzunak. Kultura oso bat dago horren inguruan. Interakzioa dago jendearekin, beraz. Musika beltzean beti egoten da hartu-eman hori, gospeletik hip hoperaino, beti dago galdera erantzun eta interakzioaren zera hori, ikuslegoarekin komunitatea sortzea oso bizirik dago brass banden historian. Lau disko ditu jada kalean Broken Brothers Brass Bandek. Etengabeko aldaketa aipatu duzu eta lan honetan ere doinu berriak gehitu dituzue. Horrelako bidea izan da lehenengo diskotik orain arte. Lehena egin genuenean, nahiko modu tradizionalean jotzen genuen, New Orleansen gauzak egiten diren bezala. Hango tradizioa da euren inguruko jendeak entzuten duena txertatzea, bai letretan eta baita musikalki ere, eta gu horretarantz joan gara, hemen gertatzen diren gauzekin bustitzera. Musikan ere gauza bera gertatzen da,


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko otsailaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Broken Brothers Brass Band taldeko kideak, Ion Celestino aurrean dela. B.B.B.B.

guk eta gure inguruko jendeak entzuten dituen gauzak hartzen ditugu. Azken lanari ‘Txertaketa’jarri diozue izena. Zein gai plazaratzen dituzue diskoan? Izen hori Luis Soldevilla gure lagun eta ideologoak sortu zuen. Iruñean bada Iruñea Nola? izeneko kolektibo bat (NOLA akronimoa New Orleans, Louisiana hitzetatik dator) 2015ean sortu zena New Orleanseko giroaren eta musika beltzaren maitale batzuekin batera. Iruñean festak antolatzen ditugu eta hor sartuta dagoen Luisek behin esan zuen Iruñerrian ematen ari dela, bai gurekin eta bai beste musika talde batzuekin, musika beltzaren txertaketa bat, berak dio “txertaketa zoroaren teoria” dela. Hau da, bat-batean Karibeko musika desberdin piloa ari direla txertatzen Iruñerrian, baina Iruñerriarekiko harremana edukiz, ez bakarrik modu estetiko edo folkloriko batean, baizik eta musika estilo horiek erabiliz gure historia kontatuz. Horregatik Txertaketa: musika beltza hartu eta gure errealitatean txertatu, gure kontuez hitz egiteko.

Inguruko gaiak hartu dituzue, beraz. Bai. Batzuk nahiko esplizituak dira, beste batzuk ez hainbeste. Duela pare bat urte Errotxapean poliziak mutil senegaldar bat hil zuen eta komunitate horretako lagun musikariei proposatu genien berari buruzko kantu bat egitea, eta euren hizkuntzan egin dute. Beste abesti batzuk orokorragok dira: Iruñeari erreferentzia egiten diotenak (Iruña Motor City) edota langileen borrokei buruzkoak…

ukitzen ditu. Zer edo nor ari naiz ordezkatzen nire kantekin? Nire bizitokia, nire komunitatea… Horrekin ari baitzara jarrera politiko eta mundu ikuskera argia erakusten. Bestetik, non jotzen dudan, zein baldintzatan, zer onartzeko prest nagoen eta zertarako. Horiek guztiak ere maila politikoak dira.

eginez, aipatzen zenuen, letrez gain, badaudela guztiz politikoak diren beste faktore batzuk ere. Askotan bere burua politikotzat duten taldeak, baina ideia berberak modu berean errepikatzen dituztenak, ez dira batere eraginkorrak. Politikotasun horrek gauza asko

koak, berriadierazpena edo. Edozein melodia hartu eta tokiz aldatu. New Orleanseko kanten errepertorioko parte garrantzitsu bat gospel musika da, agian ez zentzu erlijioso batean, baina musika hori hartzen dute eta erabili. Kaleko emanaldietan, askotan, momentu

“Azken urteotan gero eta sarriago jotzen dugu aretoetan, Bertsioak ere sartu dituzue: ‘Agur Jaunak’ ñabarduretarako tarte edota Dut taldearen gehiago ematen digu, ‘Ezjakintasunaren kateak suntsitu’, kasu. baina toki naturala Brass bandek denbora guzkalea da” tian egiten dituzte horrelaMusikaren alde politikoaz hitz

solemne bat behar izaten dugu eta hori AgurJaunak kantarekin egiteak beste ikuspuntu bat ematen dio. Txertaketa diskoan, adibidez, Dut taldearen Ezjakintasunaren kateak suntsitu abestia sartu dugu; sorpresa bat da, estetikoki guztiz ezberdina baita. Aurreko diskoan, Ildoa landuz-en, Tijuana in Blueren estribillo batekin kanta berri bat sortu genuen: Dantza zure botilarekin. Euskal Herrian kalean kanta hori jo eta zentzu berriak sortzen dira jendeak jada ezagutzen dituen elementuekin. Rapa ere sartu duzue. Azken hiru diskoetan badaude rap zatiak. Lehen aipatzen nuen bezala, guk eta inguruko jendeak asko entzuten dituen estilo eta elementuak dira eta modu naturalean sartzen ditugu. Guk geuk idatzi eta kantatu dugu eta taldearen istorioa kontatzen du. New Orleansen ere horrela da, kalean ez, baina diskoetan oso ohikoa da taldekideek eurek zati batean rapa erabiltzea, oso modu zuzenean euren burua aurkezteko.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Bideo-jokoen etorkizuna ‘Streaming’ bidezko eskaintza, harpidetza bidezko ereduak… Bideo-jokoen industria eta negozio ereduak erritmo bizian ari dira aldatzen. 2019an ondorengo tendentzia hauek ikusiko ditugu indartzen IKER IBARGUREN (www.gamerauntsia.eus)

U U

RTE berriarekin batera zurrumurruak bolo-bolo dabiltza. Alde batetik, Sony eta Microsoft-ek kontsola berriak aurten aurkeztuko dituztela espekulatzen da. Maila txikiago batean, Nintendo-ren Switch kontsolaren bertsio berri bat aterako dela ere zabaldu da. Hauek dira, beharbada, bideo-jokoen munduko 3 eragile nagusiak gaur egun, baina ez bakarrak: Facebook, Amazon, Apple... ere eragile dira merkatu gero eta zabalago honetan. Guztiak ari dira nolabait bideo-jokoen munduan beraien presentzia indartzen. Testuinguru interesgarri hau aurrean, merkatua nola dagoen ikusteko aprobetxatuko dugu.

daudela, zenbait informazio filtratu baitira, eta oso posible da aurten aurkezpen ofizialak egitea, non ezaugarriak eta izen ofizialak aurkeztuko diren, eta baita irudi edo bideoren bat ere. Betiko legez, kontsola hauek azkarragoak izango dira, gaitasun grafiko hobeak izango dituzte, mila ezaugarri berri… Baina, bide hau al da etorkizunak dakarkiguna? LOKALA ALA ‘STREAMING’ BIDEZKOA Historikoki, bideo-jokoak formatu fisikoan erosi izan ditugu, kartutxoetatik hasi eta BluRay formatuetara. Baina gaur egun, jolasak digitalki eros daitezke, deskargu eta instalatu. Jokoa ez daukagu formatu fisikoan, baina bideak ditugu eskuratu eta gure gailuan instalatu eta jolasteko. Gailu honek potentea izan behar du jokoak exekutatu ahal izateko: izan daiteke PC bat edo kontsola bat, baina guztiek ere hardware berezia izaten dute pantailan aurkeztuko diren irudi eta soinuen kalkuluak egiteko, hortik gailu hauek normalean garestiak izatea.

arina eta merkea eskatuz. Irudi eta soinuak aurkezteko beharrezko kalkuluak, gailuek egin beharrean, zerbitzariek burutuko dituzte eta gailuetara bidaliko dute unean aurkeztu beharrekoa. Ez dago joko osoa instalatu beharrik, lehen aipatu bezala, irudi eta soinuak aurkezteko kalkuluak ez direlako gure gailuetan egingo, zerbitzarietan baizik; eta, beraz, gailu xeheagoak izan ditzakegu bezero moduan. Kontran, halere, Interneteko abiadura azkarra eduki behar da, latentzia gutxikoa eta egonkorra. Plataforma hauek badute puntu ahul bat gaur egun: kontrola eta irudiaren arteko latentzia handia, hau da, guk kontrolean zerbait agindu eta hori pantailan islatua ikusterako pasatzen den denbora. Gure gailuan instalatua dugunean berehalakoa da, baina stream bidezkoetan handia izan daiteke. Etorkizunean litekeena da, Interneteko konexioak hobetu ahala, hau arazo txikiagoa izatea.

diek beraien gisa honetako zerbitzuak aurkeztuko dituztela espero da. NETFLIX-EN EREDUA Merkatuan bada bideojokoak kontsumitzeko beste modu bat ere. Musikan Spotify dena, pelikula eta telesailetan Netflix. Hots, harpidetza sistema bat. Kuota bat ordaintzen dugun bitartean, ehunka jokoz osatutako katalogoa dugu eskura, nahi duguna instalatu eta jokatzeko. Honako hauek geroz eta indar eta presentzia handiagoa hartzen ari diren estrategiak dira. Merkatuan baditugu jada zenbait adibide: Xbox Game Pass, EA Access, PlayStation Now… Azken finean, software negozioetan finkatuta dagoen harpidetza sisteman oinarritzen dira (ordaintzen duzun bitartean erabili dezakezu produktua) eta bideo-jokoetan aplikatzen hasiak dira enpresak.

Stream bidezko plataformek, aldiz, honi guztiari buelta ematea dute helburu, hardware

Egun, Nvidia Geforce now, Microsoft xCloud dira iadanik merkatuan ditugunak, baina Amazon, Apple eta bestelako enpresa han-

Hauxe da egungo argazkia. Noski, ez dugu jakiterik zer den etorkizunean gertatuko dena, baina joerak zeintzuk diren identifikatuak ditugu. Kontsumitzaileak garenontzat, ordea, eredu hauek erakargarriak al dira? Honek beste hausnarketa baterako emango luke...

‘Anthem’

‘Metro Exodus’

‘Far Cry New Dawn’

‘Jump Force’

BioWare eta Electronic Arts-en eskutik datorren Rol eta akzio jokoa, non mundu ireki berri bat esploratzeko aukera zabaltzen zaigun. Hainbat etsai eta piztia basatiren aurka borrokatu beharko dugu, teknologiarik berrienak eta aintzinako hondakinak nahasten diren mundu irekiko joko honetan. (PS4, XBOX, PC).

Lehen pertsonako ekintza-sagaren atal berria. Kasu honetan, ‘Metro 2003’ eta ‘Metro 2035’ liburuetan oinarritua, Metro-ren mundu post-apokaliptikora itzuli beharko dugu, izaki mutante ugari bizi diren bitartean, ingurune klaustrofobikoak eta beste irekiago batzuk esploratzera. (PS4, XBOX, PC).

Ubisoft Montrealek garatutako eta Ubisoftek banatutako azken bideojokoa da, PlayStation 4, Xbox One eta Microsoft Windows plataformetarako. ‘Far Cry’ serieko spin-off bat da eta ‘Far Cry 5’-eko sekuentzia narratiboa jarraitzen du. Dagoeneko merkaturatu dute eta eskuragarri dago. (PS4, Xbox One eta Microsoft Windows).

Japoniako ‘Shonen Jump’ manga aldizkari famatuko pertsonaiez osatutako 3 vs 3 borroka ‘crossover’ jokoa. Aldizkari honetatik atera ziren Dragoi Bola, One Piece edo Death Note bezalako animeak. Pertsonaia kuttunez beteriko jokoa anime zaleentzat bereziki egina. (XboxOne, PC, PS4).

PS5, XBOX SCARLETT, SWITCH PRO Ziurrenik 2019. urte honetan ez ditugu kontsola hauek merkatuan izango, baina gero eta zurrumurru gehiago daude aurten aurkeztuko ote diren. Jakina da belaunaldi berrian lanean

Nobedadeak:


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko otsailaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

1

Laburrean oparo Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak 16. edizioa du aurten. Martxoaren 18tik apirilaren 17ra arte, euskaraz sortutako laburmetraiak herriz-herri erakutsiko dira

2

LEIRE MENDILUZE

E E

USKARAZKO ikus-entzunezkoen urteko uzta ezagutaraztea du helburu Laburbira egitasmoak eta horretarako bilduma oparoa prestatu du aurten ere Euskaltzaleen Topaguneak. Jasotako 29 proposamenen artean, orotariko generoak lantzen dituzten 9 film labur aukeratu dira aurtengo ediziorako. Martxoaren 18tik aurrera, Euskal Herri osora zabalduko dituzte. Hauxek dira XVI. edizioan erakutsiko diren filmak.

‘BEGI NINIEN KOREOGRAFIA’ (10’30’’) Arrate Fernandez arte eszenikoko koreografoa eta zine zuzendaria da. Parte hartu duen lanetako batzuk honako hauek dira: Ekintzen ispilu gardena, Arbasoen argi iraunkorra, Maddi eta Patxi, Carnicas eta Hasiera. Bideo Art musikatu honetan maitasun istorio bizi bat kontatzen da, urratsez urrats. Pasioz harilkaturiko istorioa da, bi pertsona hasieratik elkartzen diren unean sortutako txinpartatik. Denboraren poderioz, garatzen joango da pasio hori. ‘SHELL PHONE’ (9’42’’) Mondragon Unibertsitatean ikus-entzunezkoen ikasketak egiten ari zela, errodaje bat barrutik ezagutzeko grina piztu zitzaion Miren Mujika legazpiarrari, eta produkzioan murgildu zen burubelarri. Gidoigintzako graduondokoa egin du gerora. Shell Phone da zuzendu duen lehen lana, baina ondorengo film laburretan parte hartu du: Prudentzio, Tarde para el recreo, Primera comunión, Versus eta Lainoan. Shell Phone filmean Mertxeren seme bakarrak pisu moderno bat emango dio amari. Teknologia berriek amaren beharrei erantzungo dietelakotan, Mertxe domotikarekin gaizki moldatzen hasten da. ‘AMA’ (7’20”) Josu Martinez (Bilbo, 1986) EHUko Ikus-entzunezko komunikazio saileko ikertzaile eta irakaslea da, eta baita Gastibeltza Filmak ekoiztetxearen sortzailea ere. Itsasoaren alaba, Sagarren denbora, Prohibido Recordar eta Barrura begiratzeko leihoak dokumentalak zuzendu ditu, bakarka ala beste zinegile batzuekin batera. 2012an, Gure Sor Lekua filmaren inguruan dokto-

re tesia idatzi zuen, euskarazko zinemaren hastapenez. Hiru saiakera liburu ere publikatu ditu. Ama film laburrak 1915eko udara garamatza, Baxenabarreko Baigorri herrira. Bertan, emakume bat gutun baten esperoan bizi da.

gehienak Euskal Herriari loturikoak izan, gai unibertsalak ere jorratzen dituzte. Ilunpean izeneko lan honetan hainbat begirekin ere aurkitu ezin diren gauzetan jarri dute arreta. Norberak bakardadean bilatu beharreko gauzetan, alegia.

‘ZAPATAK’ (3’00”) Arte Ederretako azken bi kurtsoetan, erosotasuna animazioan topatu duen ikaslea da Irati Murua. Denboraren presioaren eraginez, programa digitalez baliatu izan da lanak burutzeko; hala ere, animazio tradizionaleko teknikak ere landu ditu. Animazio film labur honetan bere amona Asunek gaztaroan bizitako gertaera bat irudikatu du. Hernanin gertatu zen, 50.hamarkadan, Asunek 16 urte zituela: misioetatik etxera bueltan zihoazen bost lagun. Amona Asun eta Mari Karmen lehenak zihoazen; beste hirurak, berriz, atzean, tebeoekin despistatuta.

‘HOTZEAN GARBITU’ (14’) Maddi Barrenetxea (Algorta, 1994) eta Marta Teijeira (Tolosa, 1994) sortzaileak eta ikus-entzunezkoen zale amorratuak dira. Hotzean garbitu izeneko lanean, garbitegi batean aurkitzen diren bi ezezagunen istorioa dakarte. Hauen erlazioa garbigailuaren erritmoarekin parekatzen da filmean. Hasieran, beraien arropa garbigailuan sartuko dute. Batak besteari hitzik esan ez arren, haien barne pentsamenduak aireratuko dituzte. Po l i k i - p o l i k i , elkarrizketa hori arintzen joango da, haien arteko desioa areagotuz.

3

4

Ikusentzunezkoen euskarazko urteko uzta ezagutaraztea du xede Euskaltzaleen Topagunearen Laburbira egitasmoak

‘JUNE’ (7’33”) Arantza Ibarra ondarrutarra, sortzailea, gidoigilea, zinegilea, ilustratzailea, bideo-artista, musikaria, abeslaria eta zine kritikaria da. 2011n estreinatu zuen bere lehen film luzea: Zigortzaileak. 10 urteko June neskatila bakartiaren istorioa dakar orain. Bere osaba-izebekin bizi da baserrian June eta egunak pasatzen ditu, baserriko animaliekin jolasean, bere irudimena praktikan jarrita asmatzen dituen jokoetan. Bere lagunengana herrira joatea baino nahiago izaten du egunero hilerrira joatea, bertan sekretu bat gordetzen du eta... ‘ILUNPEAN’ (3’09”) Duela hiru urte jaiotako euskal ekoiztetxe gaztea da Lapatx Films, Iker Maguregi eta Andrea Martinezek sortua. Ikus-entzunezko produktuak egiten ditu biko honek, barrutik mugiarazten diena azalarazteko. Nahiz eta pantailara eramaten dituzten istorio

5

‘ERROAK’ (8’39”) Zuzendari moduan lehen film laburra du Erroak Ane Zuazubiskarrek (Arrasate, 1997). Aurretik beste lan batzuetan parte hartu izan du, taldean (280º, Jorrai, Lege Zahar). Erroak iazko Lekeitioko Euskal Zine Bileran aurkeztu zuten eta Euskarazko Film laburrik onenaren saria eskuratu zuen Errenteria Film Festivalen. Maddi da lan honetako protagonista. Duela urte batzuk bete zituen Maddik hogeita hamar. Erabakitzen ari dira ingurukoak, eta erabakitzeko gero eta denbora gutxiago uzten diote Maddiri. Eta hark ez du nahi, edo ez daki. ‘HANDIAK ETA TXIKIAK’ (1’36”) Laida Ruiz Juarros 22 urteko lazkaotarra da. Sorkuntza eta Diseinuan graduatua, bere lehen lana da honakoa animazio tradizionalaren esparruan. Neguko gau hotz batean, gure protagonista bere irudimenari esker mundu zoragarri batean murgilduko da, bertan dauden arriskuei buruz ezer jakin gabe.

6

7

8

9

Aurtengo Laburbira zirkuituan erakutsiko diren bederatzi filmak, goitik behera: 1. ‘Hotzean garbitu’. 2. ‘Ilunpean’. 3. ‘Erroak’. 4. ‘June’. 5. ‘Shell Phone’. 6. ‘Ama’. 7. ‘Zapatak’. 8. ‘Handiak eta txikiak’. 9. ‘Begi ninien koreografia’. EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

86540. mapa: ‘-o + soziatibo singularra’

astoakas / astuakas astuekas astokas astoekin astuekin / astuekiñ astoakin / astoakiñ astuakin / astuakiñ astoaken astokin / astokiñ astookíñ astukin astogin / astuegin astoekilan / astuekilan astoeki / astueki

86550. mapa: ‘-o + soziatibo plurala’

astoagas/astuegas astoas / astuas astoarekin / astuarekin astoakin / astuakin astoagin / astoegin astogin astoekin / astuekin astokin / astukin astoeki / astuaeki astuaekin astoaikin / astueikin astoikin astoinkin astoaken astuaekilan

Kasu-soziatiboa adierazteko bi marka nagusi ezagutzen ditu euskarak. Bata bizkaieraz bakarrik agertzen da: -gaz. Bestea –kin (-ki eta -kilan) gainontzeko eremuetan. J. Lakarrak adierazi du Prai Bartolomek dagoeneko bi moldetan erabiltzen zituela soziatibo singularra eta soziatibo plurala. Bereizketa hori Atlas honetan ageri da, 86540 eta 86550 mapak elkarren artean konparatzen direlarik. Singularrean –gaz (-gas) atzizkia erabiltzen da bizkaieraz Bizkaia osoan. Aldiz, 86550 mapan guztiz murriz-

tua da –kaz, (-kas) atzizkiaren eremua. Ikusten da –kin atzizkiaren uhin urdina hedatu dela Otxandio, Zornotza, Ibarruri, Kortezubi eta Elantxoberaino. Isoglosa edo muga linguistiko horretan nabari da Dimak eta Mañariak atxiki eta mantendu dutela –kas atzizkia. Beraz, esan daiteke bizkaieraren ezaugarria den soziatiboaren markak ez duela indar edo hedadura bera singularrean eta pluralean. Sartaldean -gaz (-gas) eta –kaz (-kas) erabiltzen diren bitartean, beste eremu handi batean -gaz (-gas) erabiltzen da singularrean, eta aldiz –ekin sartu da pluralean.

Beste euskalki guztietan -kin atzizkia nagusi da –o batez bukatutako hitzetan gertatzen diren konponketa fonologiko guztiekin, azentua ahantzi gabe: astuekin, astokin, astuakin, motikookiñ, astoogiñ, astuekiñ, astuegin, astukin. Ortografikoki astoekin idazten den forman, -oe- sekuentzia bi bokaletan ahoskatzen da edo diptongoa egiten da: (ue) edo (we). Kontuan hartu behar da zubereraz agertzen den –ki atzizki zaharra. Bestalde, Iparraldean han-hemenka –kilan atzizkia ere bildu da eta zein ñabardura semantiko izaten duen forma honek ez da erraz bereizten.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.