Ortzadar 151218

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2018ko abenduaren 15a. 573. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

BERTSOLARITZA ETA GENEROA ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ izeneko infografia landu dute hainbat sortzailek -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Ertzak batzeko ahaleginetan Pako Aristiren azken lana da ‘Rosa itzuli da’ eleberria. Kartzelan 25 urte igaro ondoren, etxera itzuli den andre baten gogoetak biltzen ditu liburuak ETXAHUN GONZALEZ

PP

arot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske geratu da. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. 2013. urtea da. Zer aurkitu dute sorterrira itzultzean? Une historiko horri helduta idatzi du Pako Aristik (Azpeitia, 1963) Rosa itzuli da (Erein). Gaiari heltzeko bi arrazoi izan dituela dio idazleak: lehena, preso horietako batzuk lagun zituela, nahiz eta azkenaldian gutxitan ikusi zuten elkar. Bestea, preso zeuden beste batzuekin gutun bidezko harreman luzea zuela, eta aske geratzean ezagutu zituela aurrez aurre. “Literaturaren ikuspuntutik, abantaila handia izan da niretzat preso horiekin edukitako gutun bidezko harremana. Eskutitzen bidez gehiago agertzen dugu gure barrukoa, aurrez aurre poteatzen ari garenean baino”, dio Aristik. Erregaiari su eman ziona, ordea, preso horien inguruan Aristik antzeman zuen ebidentzia bat izan zen: “Dozenaka preso horiek gure historiaren halako edo bestelako protagonistak dira, dudarik gabe. Hainbeste urtez kartzelan egon ondoren, kalera irten eta ez genituen inon ikusten, ez egunkarietan, ez telebistan, ez ia inon. Estigmatizatuak zeudela sentitzen nuen, eta hala sentitzen ziren haietako asko ere. Erbesteratuta, baztertuta”, azaldu du idazleak. Sentipen horietatik sortu zitzaion, hain zuzen ere, Rosaren istorioari ekiteko grina. JOANDAKOAK ETA ITZULITAKOAK Zer zuten esateko urte luzez kartzelan egondakoek? Nola aurkitu zuten beren herria, jendea eta giroa? Zeintzuk ziren kartzelara joandako horiek? Nortzuk bueltan zeudenak? “Gai sakonak daude pertsona hauen existentzia ez konbentzional horretan, eta interesgarria iruditu zait pertsona horietan zentratzea nire fikziozko eleberria”, azaldu du azpeitiarrak. Rosaren pertsonaia ondu du horretarako: “emakume

Eleberria, 20 urteren ondoren

H

iru saiakera, lau poesia liburu eta dozenaka eta dozenaka artikulu idatzi ditu Aristik, baina eleberririk ez du argitara eman azken hogei urteotan. Azkena, ‘Urregilearen orduak’ (Erein, 1998). “Zergatik hainbeste denbora? Inguratzen nauen errealitatea hobeto ulertu beharra nuelako”, dio azpeitiarrak. “Idazleak urteak behar ditu bere errealitatearekin duen harremana ulertzeko, begia non jarriko duen hausnartzeko eta nahi duena adierazteko erabiliko dituen tresnak menderatzeko. Orain adin ezin hobea dut eleberriei berriz ekiteko”.

tarako parada”, aurreratu du idazle azpeitiarrak. Nobelak baina, susmo bat du oinarrian: “Hainbeste hamarkada iraun duena ezin da terrorismo hutsera laburtu, honen aurretik zeuden menderakuntza baldintzarik gabe ezin delako borroka armatua azaldu. Zer izan zen ETA?”, galdetu du idazleak. “Estatu Espainolaren legitimazio ahalmenak ezarri digun diskurtso hegemonikoa baino zerbait gehiago izan dela, ziur. Erantzun idealista bat? Erantzun trakets bat? Kimera bat? Irakurleak erabakiko du hori”.

Pako Aristi, bere liburu berria eskuan duela. EREIN konplexua da Rosa. Oso lotsatia gaztetan, ETAn sartu zen gero, komando batean, eta sekulakoak egin zituen. Rosari ez zaio gustatzen horri buruz hitz egitea, eta eleberrian apenas hitz egingo du horretaz. Ez da akzio nobela bat, bere garaian gertatutakoen inguruko gogoeten bilduma baizik”, argitu du Aristik. Istorio kolektiboa izan arren, lehenengo pertsonaren ahotsaren intimismoa aukeratu du idazleak eleberrirako. Hiru pertsonaia nagusi-

ren bueltan garatzen da istorioa, baita pertsona absente baten inguruan ere, hilda dagoena eta “guztien bizitza aspaldi markatu zuena”. Memoriari buruzko nobela dela dio idazleak, “iragan ahazgarri baten ahaztu nahiaren eta alzheimerraren oroitu ezinaren artean zaunka doana”. Belaunaldien arteko transmisioaren garrantziaz ere aritu da Aristi liburuan: “Zer kontatzen dieten gurasoek seme alabei, eta zer pisu duen ezkutatzen den informazio horrek seme alaben ibilbide existentzial horretan”.

HITZEN BORROKA Istorioaren gibelean agertzen da borroka armatuaren aukera, itzala edo kondena. Izan ere, etengabeko gogoetari eutsi dio Aristik, zein hitz erabili errealitatea deskribatzeko: “Sektore edo kolektibo bakoitza saiatzen da etiketa bat itsasten bere errealitateari, zentzua izango duelakoan errealitate horrek bere bizitzan. Logikoa da, beraz, etiketek askotan talka egitea haien artean, gertaera bera hitz ezberdinekin deskribatzen dugulako. Nola definitu gertatu dena? Irakurleak badu liburuan hausnarke-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: XDZ / Conny Beyreuther Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

IRAGANA, ORAINA ULERTZEKO Eleberria delikatua izan daitekeela uste dutenentzako hausnarketa luzatu du Aristik: “Egun dena da delikatua. Gizartean sumatzen da halako beldur bat, inposatutako beldurra, gauzei buruz libre hitz egiteko, eta noski, botereari komeni zaiona ez ukitzeko. Zenbait estrategia politiko saiatzen dira iragana estaltzen, eta hori gabe ez dago oraina ulertzerik. Historia disimulatu eta zapuztu nahi duten horiek sortutako distantziak laburtzen ahalegindu naiz eleberrian, ertzak batzen”, azaldu du Aristik.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko abenduaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Gustua

Fikzioa 1. Bizitzea ez al da oso... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

AA

URREKO batean bigarren hezkuntzako irakasle batzuen aurrean suertatu nintzen hitzaldi bat ematen, euskal literaturaz oro har. Nire temetako bat denez ikasleen gaztelaniazko eta euskarazko irakurgaien arteko zanga institutuetan etab. –adibidez, Ernesto Sábatoren El túnel klasikoa versus Jon Arretxeren 612 euro torrenteskoa; torrentesko, Santiago Seguraren Torrente sailetik, noski–, gaia hizpidera ekarri nuen, euskarazko literaturarekiko atxikimendu eskasaren faktoreetako bat izan daitekeelakoan. Hitzaldiaren osteko galdera gehienak horren ingurukoak izan ziren, espero izatekoa zen bezala entzuleen profila kontuan hartuta. Halako batean, irakasleetako batek eskua altxatu eta ikasleentzako euskarazko irakurgaien aukeraketaren auziaren inguruan honoko hau esan zuen: “Bueno, baina hori guztia, azken finean, gustu kontua da, ezta? Ze nik, adibidez, Cien años de soledad irakurri nuen, eta iruditu zitzaidan un truño” –transkripzioa ez da hitzez hitzezkoa, baina “truño” hitza sic izan zela ziurta dezaket–.

Ni oso hunkibera naiz, eta ez dakit zenbat segundo tardatu nuen errea-

2. Fakirraren ahotsa kzionatzen. Bitartean, oroitu nintzen adiskide batek kontatutako pasarteaz, bidaian zebilela, kanpin batean literatura irakasle alemaniar batekin topo egin, eta, bera oso zalea denez, hizkuntza horretako literaturaz hitz egiten hasi zitzaiola, zenbat miresten zituen Max Frisch, Sienfried Lenz eta gisako idazleen lanak. Eta irakasleak erantzun ziola pixka bat aspertuta zegoela literatura triste eta autokritikoegi horretaz guztiaz, Alemania gutxiesten zuena, eta berari benetan gustatzen zitzaiona Ken Follet zela. Literatura irakaslea. Harrapazank. Hots, gustu kontuak. Arazoa, gurean ezaugarri berezi batzuk izan ditzakeen arren, orokorragoa da. Kontua da gustua ez dela ezerezetik sortzen, ez dela gauza natural bat, geneetan inprimatuta daramaguna: gustua hezten da. Ados, badakit garai postmodernoetan bizi garela, berdintsu suerta daitezkeela Operación Triunfo, Mad Men nahiz Lear Erregea; nahasteborraste batean azaltzen zaizkigula egun kultura herrikoia, masa-kultura, midculta eta garai batean goi mailakotzat jotzen zena. Baina nago ez

Kontua da gustua ez dela ezerezetik sortzen, ez dela gauza natural bat geneetan inprimatuta daramaguna: gustua hezten da

den jada ordua pendulua beste aldera bultzatzeko, pixka bat sikiera.

Harkaitz Cano. Susa.

Kontziente naiz kultura garaiarekiko eta kanonarekiko susmoen indarraz: elitista dela, klasista, burgesiak –eta, aurretik, aristokraziak– herriarengandik bereizteko erabilitako giltzarrapo sinbolikoa… Horren kontra bi argudio dauzkat: alde batetik, kanona ez dudala gauza finko bat bezala ikusten, zerbait historikoa bezala baizik, aldakorra beraz, eta, ondorioz, osatu egin daitekeena, eta eskrezentzia mendebaldar-zuripatriarkalez garbitu. Eta, bestetik, ez dirudiela jada gehiegi arduratu behar dugunik ustezko elitismoarekin, ikusita zein norabide baldres daraman turbokapitalismoko klase menderatzaileen kultur kontsumoak –egun nahikoa daukate, estatusa adierazteko, aberastasun materialagoen erakustaldi lotsagabearekin: Ferrari 488 GTB bat edo Stefano Bemer-en zapata batzuk eraginkorragoak dira À la recherche du temps perduri buruz eztabaidatzeko gai zarela erakustea baino–.

Pako Aristi. Erein.

Eta, segundo horiek igaro ondoren, truñoaren iruzkinari erantzun bat ematen saiatu nintzen. Ez dut uste asmatu nuenik.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA HAUR LITERATURA

ALBUM ILUSTRATUA

‘Marimatrakak’

‘Poza’

Testua: Ane Jaka; Ilustrazioak: Iosu Mitxelena. Elkar. 40 orr. 8,50 euro.

Testua: Uxue Alberdi; Ilustrazioak: Eider Eibar. Elkar. 384 orr. 23 euro.

Bi ahizpa bihurriren abenturak nturak

Pozari jarritako bertsoak soak

‘Marimatrakak’ izeneko sail berria sortu du Elkar argitaletxeak, 7-8 urteko neskamutikoentzat. ‘Gu gara marimatrakak’ eta ‘Gerra zikinkeriari!’ dira bildumako lehen bi aleak. Bietan Ana Jakak idatzi ditu testuak, eta Iosu Mitxelenak landu ditu irudiak. Umeentzako ipuinetan “neska protagonista gutxi, eta batez ere neska bihurri gutxi” daudela iritzita sortu du bilduma hau Elkarrek. Horrelakoxeak baitira Noa eta Lea, bilduma honetako istorioetan topatuko ditugun bi ahizpak: bi neskatila bihurri. Bi marimatraka, ondo pasatzea gogoko duten umeak.

“Bada tximeleta poza, urduritasunarekin lotutakoa; bada kukurutxarena, nork bere buruarekin lasaitasunean sentitzen duena; matxinsaltoarena, euforiarekin lotua; marigorringoaren poza, lotsarekin nahasten dena...”. Barruan kili-kili egiten digun poz bakoitza xomorro batekin alderatu eta bertsoz kontatu du Uxue Alberdik album ilustratu honetan. Sentipen horiek irudi bidez jaso ditu Eider Eibarrek eta Iban Urizarrek kantura eraman ditu. Bertso sorta hauei esker, pozean, beldurrean, tristuran eta amorruan barrena bidaiatzeko aukera izango dugu.

3. Rosa itzuli da 4. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

5. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

6. Film zaharren kluba Alberto Ladron Arana. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Duvoisin kapitainaren malura Kepa Altonaga. Pamiela.

2. Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari Elixabete Garmendia. Elkar.

3. Kartzelako gutunak... Rosa Luxemburg. Katakrak.

4. Gerrateko ibilerak Iñaki Alkain. Auspoa - GFA

5. Nojud naiz eta 10... Nojud Ali. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

ANE LABAKA BERTSOLARIA

“Bertsolaritza gizartearen isla eta, aldi berean, aldaketarako tresna da” ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ izeneko infografia landu dute hainbat emakume bertsolarik, Eusko Jaurlaritzaren eta Emakunderen babesarekin. Genero ikuspegia txertatu zenetik bertsolaritzan izan diren aldaketak islatu dituzte

AINHOA LORES

Ane Labaka bertsolaria. EREIN

B B

ERTSOLARIA eta sortzailea da Ane Labaka (Lasarte, 1992). Bat-batekoa nahiz idatzizkoa jorratzen ditu eta Erradikalak Gara izeneko emanaldi berezia ere sortu zuen iaz, Beatriz Egizabal ipuin-kontalari eta klownarekin batera. Horretaz gain, bertsolaritzaren transmisioan ari da lanean. Euskal Ikasketak ikasi zituen Gasteizen eta Gizarte Antropologiako masterra eta Ikasketa Feministena ere eginak ditu. Duela hiru urte hasi zen bertsolaritzan garatutako umoreak genero-ikuspegitik aztertzen eta lan horretan dabil oraindik. Txakur Gorria sormen kolektiboko kidea ere bada. Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik izeneko infografia landu duten bertsolari taldeko kideetako bat da. Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Miren Artetxerekin batera hasi zinen ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ proiektua lantzen. Nola otu zitzaizuen? Laurok ari ginen generoa eta bertsolaritzari buruz gogoeta egiten –gutaz aparte jende gehiago ere bai, noski–, eta denok geneukan gogoa horren inguruan zerbait egiteko. Iazko abenduan, El Nadador eleberriari buruzko infografia bat argitaratu zuten El Pais egunkarian. Uxuek (Alberdi) hori ikusi zuen eta gainerakoei formatu bera erabilita zerbait egiteko proposamena egin zigun. Hasieran, Maialen Lujanbioren bertso ibilbideari buruzko infografia bat egitea pentsatu genuen, baina laurak elkartu ginenean, begirada pertsona bakar baten talentuan jarri beharrean, talde ekarpenari erreparatzea egokiagoa izan zitekeela ikusi genuen. Emakumeek oro har eta begirada feministak bertsolaritzari egindako ekarpena adieraztea erabaki kolektibo bat izan zen. Gainera, infografiak berak aukera gehiago ematen zuen zerbait bisualagoa eta sortzaileagoa egiteko, ikerketa formatu soilak baino. Horrez gain, aukera eman zigun ordura arte bakarka egin genituen lan edo ikerketa horiek kolektibora edo talde lanera bideratzeko, eta asko motibatu gintuen. Nola burutu duzue ikerketa? Laurak elkartu eta kolektiboki guretzat mugarri izan zitezkeen momentuak, bertsoaldiak, bertso gogoangarriak, pertsonak, topaketak… zerrendatu genituen eta horiei forma ematen saiatu ginen. Hori zilegiztatzeko bertso munduko hainbat emakume bertsolari eta bertsozaleri eta baita mugimendu feministako hainbat kideri ere galdetegi bat bidali genien. Guk aurretik egindako hustuketa horrekin eta galdetegietatik ateratako erantzunekin, beraz, brainstorming moduko bat egin genuen, hori galbahetu genuen eta ideia nagusiak bildu genituen. Zertan lagundu nahi du proiektu honek? Batetik, ikusezina dena ikusarazten, oro har; hau da, bertsolaritzak azken lau hamarkadetan genero ikuspegitik zer bilakaera izan duen modu grafiko batean adierazten eta modu artistiko batean biltzen. Bestetik, genero ikuspegia bertsolaritzan txertatu denetik, kultur adierazpen honetan izan diren ekarpenak eta eraldaketak ikusarazten; hau da, pentsamendu eta praktika feministek emakume bertsolariengan izan duten eragina eta horiek bertsolaritzaren sisteman izandakoa ikusarazten. Beste helburuetako bat da bertsolaritzaren historia genero perspektibatik berri-

Infografian lan egin duten emakumeak eta bab kustea eta saldu diguten errealitatearekin kritikoa izango den narrazio bat egitea. Bertsolaritzaren definizio berrien beharra adieraztea ere bai, eta azpimarratzea bertsolaritzako espektro guztia dela emakume bertsolariek kolektiboki egindako lanaren onuradun. Azkenik, eta helburu nagusi bezala, bertsolaritzan generoaren inguruan lanean gabiltzan emakumeon sarea sendotzen saiatzea edo, behintzat, gure aletxoa jartzea horri ekarpena egiteko. Eta bertsolaritzan genero ikuspegia txertatu denetik, nolakoak izan dira ekarpen eta eraldaketa horiek? Garrantzitsua iruditu zaigu azpimarratzea, denbora tarte nahiko laburrean, eta emakumeei esker, aldaketa handiak gertatu direla eta aldaketa horiek ez direla ausazkoak izan, baizik eta kontzientzia, elkarlana eta saretze baten ondorioa. Horregatik egin nahi izan dugu prozesu horren kontaketa. Publikoki bertsotan egiten zuen emakumerik ez ezagutzetik emakume bertsolari belaunaldi oso


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko abenduaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

Emakunde eta Bertsozale Elkartea, eskutik

E

gileekin batera, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Zuriñe Elordi Emakundeko idazkari nagusiak hartu zuten parte ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ proiektuaren aurkezpenean. Azken honen esanetan, Emakumearen Euskal Erakundeak 2015etik izan du harremana Bertsozale Elkartearekin. “Laguntza ematen diegu bertsolaritzan genero ikuspegia txertatzeko dituzten proiektuetan eta honetan ere laguntzeko eskaera egin ziguten.Argi dago elkarlana beharrezkoa dela gizartearen arlo guztietan, baina nik esango nuke euskara eta berdintasuna bezalako zeharkako eremuetan ezinbestekoa dela aurrera egin ahal izateko. Proiektu honetan bi arloak elkartzen dira, elkarlan horren eredu bihurtuz”. Berdintasunaren bidean, eta euskalgintza eta kulturgintzari dagokionean, batez ere, aurrerapausoak eman direla uste du Emakundeko idazkari nagusiak, nahiz eta asko dagoen egiteko. “Nabarmenduko nuke bai euskalgintzan eta baita kulturgintzan ere azken hamarkadan berdintasunak eta feminismoak izan duten hazkundea. Kultura munduko proposamen interesgarrienetakoak eta berritzaileenak emakumeen eskuetatik heltzen ari zaizkigu, adibidez”.

genero ikuspegia aztertu dituztela. Hiru horiek bereziki gurutzatu dira azken urteetan. Horrez gain, baita praktika edo saio feministak eta bestelakoak ere, emakumeen topaketak, adibidez, ahalduntze bertso eskola izan daitekeena. Hilean behin hamabost bat emakume bertsolari honen lanketa egiteko eta bertsotan elkarrekin egiteko elkartzeak ere aldaketa bat ekarri du nahitaez, behar bat ikusi delako eta behar horri erantzuten saiatu delako.

besleen ordezkariak. RUBEN PLAZA bat plazetan ikustera igarotzea eta, gainera, emakume bertsolariak plazan lekua hartzeaz gain, begirada feministak bertsoetara ekartzea izan dira aldaketa nagusiak. Horrek bertsolaritzaren sistema osoa berrikusteko premia ekarri du. Alde horretatik, esango genuke, bertsolaritza gizartearen isla dela eta, aldi berean, gizartearen eraldaketarako tresna ere izan daitekeela. Horregatik bildu nahi izan ditugu denbora tarte erlatiboki labur honetan bertsolaritzan emakumeen lanari esker gertatu diren aldaketa, lorpen, bizipen, proiektu, bertso, saretze eta gainontzeko gertaera esanguratsu eta eraldatzaileak. Orain dela 40 urtetik hona bertsolaritzan izan den bilakaera ikertu duzue. Zergatik urte tarte hori? Duela 40 urtetik honako bilakaera azaltzen saiatu gara, iruditzen zitzaigulako hortik aurrera gertatu dena nolabait islatu behar genuela. Infografia ahaztuak izeneko kartel

batekin hasten gara eta, horrekin, orain dela 40 urte baino lehenago bertsotan saiatu ziren eta egin zuten emakume ikusezin guzti horiei erreferentzia egin nahi diogu. Egia da ez daukagula apenas informaziorik, baina guk aurretik zetozen guztiei keinu hori egin nahi izan diegu eta aurrera begira jarri. Gaur egun bertso eskolan dabilen neska gazteari bera hor egoteko aurretik bide bat egin dela begi bistan jartzea izan da gure asmoa. Horrekin batera, bide horrek oraindik aurrera jarraitzen duela eta neska hori ere bide horren parte izan daitekeela erakutsi nahi izan dugu. Zure ustez, berdintasunaren bidean, euskalgintza eta kulturgintzari dagokionean, non gaude gaur egun? Orokorrean, nahiko zaila egiten zait erantzutea. Esan dezaket infografian biltzen den prozesu hau ez dela modu isolatuan bertsolaritzan bakarrik eman. Batetik, bertsolaritzak, bere hurbileko ekosistema bezala, euskalgintza eta euskal kulturaren sortzaile eta kon-

tsumitzaileak ditu, eta bestetik, feminismoaren eta bertsoaren arteko sinergia bertsolaritzaren baitan eman den prozesu horren akuilu izan da. Hainbatetan, noranzkoaren argigarria ere bai. Guk argi geneukan proiektuak hiru eremu horietako bidaideak behar zituela, horregatik izan ditugu hasieratik bidaide Argia, Berria, Jakin eta Lanku. Hiru hankako proiektu bat bezala ikusten genuelako. Bertsolaritzan, esan bezala, gero eta nabarmenagoa da emakumeen presentzia eta feminismoarekiko kontzientzia, ez ordea beste diziplina batzuetan... Ez duzu uste? Ez naiz ausartzen beste diziplina batzuetan zer dagoen eta zer ez dagoen esatera. Egia da bertsolaritzan azken lau hamarkadetan galdera ikur asko ebatzi behar izan direla eta hiru motatako erantzunak behintzat eman direla: batetik, bertsolarien ibilbideak erantzun duela; bestetik, mugimendu feminista txertatu dela; eta, hirugarrenik, akademian egin diren zenbait lanetan bertsolaritza eta

Lau hamarkada atzera begiratu duzue oraingoan, baina nolakoa izan daiteke hemendik eta 40 urtera sortutako infografia bat? Geroz eta gehiago izateagatik ez gara inondik inora gehiengoa. Oraindik ere datuek diote sei bertsolariko saio batean bi emakume daudela gehienez eta lauko batean aldiz, bakarra izan ohi dela, beraz, oso urruti gaude oraindik kontzientzia hori modu oso batean izatetik. Egia da gaien ikuspegitik ere aldaketa bat egon dela eta bertsolaritza sistema osoa ari dela nahitaez aldatzen pixkanaka, baina oraindik asko dago egiteko. Infografian bide nahiko kronologiko bat egin nahi izan dugu: hasieran, mugarri edo harri garden batzuen bidez adierazita eta, bukaeran, berriz, geroz eta harri gehiagorekin, anitzagoekin, kolore eta forma desberdinekin. Horrekin, nolabaiteko leherketa bat islatu nahi izan dugu, hasieratik bukaerara definizio berri horietarantz. Hemendik 40 urtera poztuko nintzateke bukaerako leherketa hori are anitzagoa izango balitz, are zabalagoa. Horretarako, gure iraultza txikia egiten saiatuko gara eta eraldaketarako bidean jarraituko dugu. Zentzu horretan, infografiak eman dezake bidea horretarako. Guk genealogia bat dela ikusten dugu, beste bat izan zitekeen, beste asko, baina bai nahi izan dugu gure aletxoa jarri lehen aipaturiko ekarpen horretan.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Zertan ote dabiltza Etxebestetarrak? ‘Aupa Etxebeste!’ film arrakastatsua osatu zuen familia berriro elkartu dute Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariek. Udan burutu dute ‘Agur Etxebeste!’ pelikularen grabaketa eta 2019an estreinatuko dute zinema aretoetan ETXAHUN GONZALEZ

M M

arbellara joatekoak ziren Etxebestetarrak. Ahoz aho zebilen herritarren artean, baina, isil-isilik, Patriziok azken zentimora arte xahutu zuen enpresako diru guztia. Ez zuten ospa egiteko dirurik, baina herriko alkategaia zen Patrizio, eta ezin egiarekin kalera irten. Zer esango zuketen bizilagunek hori jakinez gero? Itxurak gordetzeagatik eta herritarrei Marbellan zeudela sinestaraziz, pertsianak itxi eta etxeko lau pareten artean igaro zuten 2005eko uda Maria Luisak (Elena Irureta), Patriziok (Ramon Agirre), Luzianok (Paco Sagarzazu) eta Iñakik (Iban Garate). Odisea igaro zuten Etxebestetarrek etxean, baina

Bergaran grabatu dituzte filmeko eszena gehienak. IRUSOIN

Patriziok, azkenean, lortu zuen herriko alkate izatea.

izaten jarraituko du. Aurreikuspenen arabera, 2019an estreinatuko dute pelikula.

Hamalau urteren ondoren, eta hari mutur horri helduta, Aupa Etxebeste! pelikulan aritutako lantalde tekniko eta artistiko bera batu dute Telmo Esnalek eta Asier Altunak. Tramari buruz oso gutxi aurreratu dute: herriko alkatea da Patrizio, baina osasun arazoek postua uztera behartuko dute, eta Maria Luisa emazteak hartuko du haren lekua. Etxeko giroa eta udaletxeko eguneroko martxa hankaz gora jarriko ditu horrek. Aurrekoan egin bezalaxe, Bergaran grabatu dute filmaren gehiena eta Etxebestetarren etxeak berdina

FAMILIA, ELKARTUTA BERRIZ Ramon Agirre aktorea Patrizio Etxebeste da filmean, herriko alkatea. Ilusio bereziarekin ekin dio aurtengo Zinemira sariak Etxebestetarren bigarren zati honi: “Aupa Etxebeste! euskal zinemaren mugarritzat hartzen da, eta nire ibilbidean ere halakoa izan zen. Ordura arte ez nuen aukerarik izan pertsonaia protagonistarik antzezteko. Gaur da eguna pelikula horrek utzitako zapore onaren giroa arnasten jarraitzen duguna eta jendeari bigarren zatia estreinatu behar dugula esaten diogunean, mimo han-

diz gogoratzen du lehena”, dio aktore donostiarrak. Elena Irureta Maria Luisa izango da beste behin ere, Patrizioren bikotea: “Etxeko andre indartsua da Maria Luisa, badaki familia aurrera ateratzen, eta alkate bezala ere kemena erakutsiko du”, azaldu du Iruretak. Agur Etxebeste! pelikula egiteko deia jaso zuenean, ordea, zalantzak izan zituela aitortu du zumaiarrak: “Filmen bigarren zatiek sortzen duten eszeptizismo horrek hartu ninduen hasieran. Gidoia irakurri nuenean, ordea, lehenaren parekoa edo hobea zela ikusi nuen”. Zinemako bere lehen filma izan zen Aupa Etxebeste! Iban Garaterentzat. Iñaki, familiako gazteena, izango da berriz eta oraingoan herriko musika bandaren zuzendaria izatea egokitu zaio: “Bonbardinoa eta klarinetea jotzen ikasi behar izan nuen orduan, eta orain, bandako zuzendaria naiz! Eskerrak lantalde izugarria dudan nirekin, musikaz apenas dakit ezer eta”, adierazi du Garatek. Gidoiaren nondik norakoak ere izan ditu hizpide: “Aupa Etxebeste-ren gidoia irakurri nuenean, zaila egin zitzaidan nire pertsonaia nora iritsiko zen asmatzea. Ez da elkarrizketetan oinarritzen den umorea, egoeretan baizik, eta ez zidan grazia handirik egiten, paperetan irakurrita behintzat. Grabazioan, ordea, oso ondo pasa genuen guztiok. Orain zuzendariak eta kideak ezagutzen ditut eta badakit nondik nora goazen. Grazia egin dit Agur Etxebeste-ren gidoiak eta oso polita iruditu zait, bai guretzat eta bai ikusleentzat, lehenengo pelikulari keinu asko egiten dizkiola ikusteak”. Paco Sagarzazuk ere ez du hutsik egingo eta Luziano gorpuztuko du, familiako aitona. Hirugarren atala buruan, badu zuzendarientzako proposamena: “Ederra litzateke hiruga-


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko abenduaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

‘AGUR ETXEBESTE!’

rrena egiten dugunean Iñake Irastorza (Axun) eta biok elkartzea, ahal bada, bera zuriz”, dio barre artean. Aktoreen elenkoa osatuko dute, hain zuzen ere, Iñake Irastorzak Axun bezala eta Patxi Gonzalezek Ezenarro bezala. Pertsonaia berriak ere espero dira, baita aurpegi ezagunen hainbat kameo ere. ZUZENDARIEN ESTREINUA Esnalek kontatu duenez, Aupa Etxebeste! amaitzean Irusoinen proposamena jaso zuten istorioarekin jarraitzeko, baina euren norbanako proiektuei ekitea erabaki zuten. Denbora tarte honetan iritsi dira, besteak beste, Asier Altunaren Amama filma (2015) edota Telmo Esnalen Dantza (2018). Denborarekin, ordea, iritziz aldatu zuten. “Pelikulak hamar urte bete zituenean berriro galdetu ziguten Irusoin ekoiztetxekoek eta une polita zela pentsatu genuen”, dio zuzendari zarauztarrak. “Oso interesgarria iruditu zaigu bizirik dauden pertsonaia horiek 14 urteren ondoren berriz hartzea eta beste

istorio batean kokatzea. Zertan dabiltza Etxebestetarrak? Nola aldatu zaie bizitza?”, galdetu du Asier Altunak. Mimo handiz gogoratzen dute biek Aupa Etxebeste!, zuzendari bezala estreinua izan baitzen Esnal eta Altunarentzat. “Laburmetraia bezala hasi zen Aupa Etxebeste! eta zinemagintzan murgildu ahala, istorioa loditzen joan ginen”, azaldu du Altunak. “Lehen aldia izan zen guretzat film luze bat zuzendu eta horregatik kobratzen genuena”, kontatu du Esnalek. Zuzendariak bat datoz komedia idaztea ez dela erraza esatean, eta lau eskurekin baino sei eskurekin idaztea beti dela aberasgarriagoa: “Zaila iruditzen zait komedia bakarka idaztea. Idatzitako paperak irakurtzen dituzu eta ez dizu graziarik egiten. Beldur zara sortutako horrek barrea sorraraziko duen ala ez. Alboan norbait edukiz gero, askoz errazagoa bihurtzen da dena”, azaldu du Telmo Esnalek. Hain zuzen ere, Agur Etxebeste! filmerako

Nagore Aranburu gehitu zaie gidoilari gisa. Interpretazio munduan eskarmentu handia izatez aparte,Wazemank, Sorginen laratza edota Brinkola telebista saioetako gidoiak idatzi ditu Aranburuk. MUGARRIA EUSKAL ZINEMAN Historia hurbilean bada ere, Aupa Etxebeste! euskal zinemaren mugarritzat hartu behar dugu. Ramon Agirreren zinemako lehen antzezpen nagusia izatez aparte, bai eta Esnalen eta Altunaren lehen film luzea izatez gain, Etxebestetarren istorioak euskarazko film originalen itzulera ekarri zuen 2005ean. 11 urte ziren euskarazko ekoizpenik iristen ez zela zinema aretoetara, eta harrerari dagokionez ere, filmak aurreikuspen guztiak gainditu zituen: Publikoaren Saria irabazi zuen Donostiako Zinemaldian, 11 astez egon zen aretoetan, eta ia 72.000 ikusle bildu zituen. Handia (2017) iritsi arte, euskarazko film ikusiena izan da Aupa Etxebeste!.

Zuzendariak: Asier Altuna eta Telmo Esnal. Gidoia: Asier Altuna, Tel-ranburu mo Esnal eta Nagore Aranburu. Aktoreak: Ramon Agirre (Patrizio), Elena Irureta (Maria Luisa), Iban Garate (Iñaki), Paco Sagarzazu (Luziano), Patxo Gonzalez (Ezenarro), Iñake Irastorza (Axun). Grabaketak: Bergara, Irun, Hondarribia, Eibar, Pasaia eta Zinealdea (barrualdeak). Iraupena: 90 minutu. Hizkuntza: Euskara. Ekoiztetxea: Irusoin, La Fidèle Production, Kilima Media eta Etxebeste Film A.I.E. Ekoizleak: Xabier Berzosa, Iñaki Gomez eta Iñigo Obeso. Ekoizpen zuzendaria: Ander Sistiaga. Arte zuzendaria: Peio Villalba. Sinopsia: Herriko alkatea da Patrizio, baina osasun arazoek postua uztera behartuko dute. Maria Luisa bere emazteak hartuko du haren lekua, eta etxeko giroa eta udaletxeko eguneroko martxa hankaz gora jarriko ditu horrek.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

05480. mapa: ‘resbalar / glisser’

te erdian eta Bizkaian labandu (laban egin). Hala ere, Bizkaian han-hemenka laugarren forma bat ageri da: laprast egin.

Mapa honetan aipatzen den mugimendu-aditzak nahi gabe gertatzen den mugimendua adierazten du; hala nola, aldapa batean edo izotzaren gainean norbaiti gerta dakiokeena. Ez da patinatzaile batek egiten duen mugimendua, baina gertatu izan da lekukoek hitz bera ematea bi kasu horietan.

Guztiz sinonimoak dira forma horiek eta badirudi maileguak ez direla: etimologia zein den, haatik, ez daiteke zehazki eman.

Mapak hiru eremu handi erakusten ditu: Iparraldean lerratu; Nafarroan eta Gipuzkoako erdian irristatu (irrist egin, txirrixtatu); Gipuzkoako bes-

Geolinguistikaren aldetik ohargarri da mapa honek erakusten duen espazioaren antolaketa: hiru zatitan banatuta dago.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.