Ortzadar 150918

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko irailaren 15a. 560. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

AINARA LEGARDON Musika sortzen ez ezik, industriaren eta jabetza intelektualaren arloan buru-belarri dihardu bilbotarrak -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko irailaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Aluarekin jaio den mutikoaren bidaia Xake produkzioak-en ‘Lur’ antzezlana Tolosako Topic aretoan estreinatu zuten udaberrian eta udazkenarekin batera Euskal Herriko agertoki ezberdinetan ikusteko aukera izango da. Ane da istorioaren protagonista, bere alua maite duen mutikoa ANE ZABALA

A A

luarekin jaio den mutil baten istorioa da Lur. Baldintza honek protagonistaren inguruan sortzen duenaren inguruan hitz egiten du Xake produkzioak-en azken antzezlanak. “Ane ez dago gatazkan bere gorputzarekin, argi dauka mutiko bat dela”, azpimarratu du protagonista hezurmamitzen duen Erika Olaizola aktoreak. Anek bere aitarekin duen harremanean sortuko da gatazka eta hori islatuko du obrak. Izan ere, Jon aitak “gatazka bat du umeak bere burua definitzeko erabiltzen duen moduarekin; ez du onartzen mutila dela”. Erika Olaizolak jokatzen du Aneren rola antzezlanean; Mikel Laskurainek, Julian aitonarena; eta Kepa Errastik, Jon aitarena. Aneren ama, hilda dagoen arren, presente dago obran. Nerea Gorritik betetzen du Itsaso amaren papera. Anek amarekin harremana du, eta lagundu egi-

ten dio, nahiz eta bi pertsonaiak bi plano ezberdinetan agertuko diren. 8 urte betetzeko atarian, aitona Julianek opari berezia egingo dio Aneri: beretzat propio egindako panpina bat. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desirak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta bere aitaren arteko harremana birbideratzen lagunduko du. Aitak bizi duen gatazka umeak ez du bizi; sentitzen duena ez du gatazka moduan bizi: “Anek bere gorputza eta bere burua onartzen du, berak argi dauka mutiko bat dela”, dio Olaizolak. Istorio honen bidez, “norbera den bezala onartua izatea, batez ere maite duen jendearen partetik, hori da antzezlanak kontatzen duena”, nabarmendu du aktoreak. Kepa Errastik idatzi du gidoia, Getari Etxegarai aritu da obraren zuzen-

dari lanetan eta Xabier Ormazabal zuzendari laguntzaile moduan. Entsegu lanetan gidoia moldatzeko aukera izan dute, halere. “Entseguetan hausnarketarako tartea ere izan dugu”, kontatu du Olaizolak. “Umea ume denean onartua sentitzen da, baina gero, adina aurrera joan ahala, berdin jarraituko luke? Edo gizarteak eramango luke kuestionatzera edo ez onartua sentitzera? Horren eta beste kontu askoren inguruan hausnartzeko aukera izan dugu”, IKUSPUNTU GOXOA Erika Olaizolak Errastiren bitartez jaso zuen antzezlanean parte hartzeko proposamena. Orduan Francoren bilobari gutuna antzezlanean zebilen lanean Olaizola, “hor ere ume baten paperean sartuta”, oroitu du. Testua irakurri bezain pronto, proiektuarekin bat egin zuen Olaizolak. Gai eta hari nagusia kontatuta dagoen modua nabarmendu du: “Ikuspuntu polit eta goxo batetik kontatuta dago isto-

rioa, eta ez da gatazka bat bilakatzen, beste sentsibilitate bat transmititzen du. Anek indarra du, bizipoza, bizitzeko gogoa. Gaia ez dago modu dramatikoan kontatuta”. Pertsonaia positiboa eraiki dute. Oinarrizko emozioez betetako antzezlana taularatu dute, baina protagonista positibo baten bidez. Gainera, badira inguruan beste pertsonai batzuk, aita eta aitonaren pertsonaiak, kasu, eta ikuslegoa horietan islatuta sentitu daitekeela uste dute. “Aitonaren papera oso garrantzitsua da, izan ere, Ane laguntzen saiatzen da uneoro. Berarekin jolas bat du, ametsezko mundu batean bizi dira, eta aitonak munduan zehar dauden bizitzeko moduak erakutsiko dizkio”. Finean, Anek munduan zehar bidaiatuko du, baina lekutik mugitu gabe. Antzezlana aitonaren jostailu dendako atzealdean gertatzen da, eta irudimenezko mundu horretan bidaia zirraragarria

Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Kepa Errasti eta Nerea Gorriti dira ‘Lur’ antzezlaneko aktoreak. XAKE PRODUKZIOAK

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Rafa Rodrigo Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

biziko du. Pascal Gaignek sortu duen musikak ere ukitu berezia ematen dio obrari. Zuzeneko musika entzungo da, Nerea Gorritiren eskutik. Izan ere, aktore honek gorpuzten duen Aneren ama musika irakaslea da, eta trikitiarekin eta ukelelearekin joko ditu Gaignek sortutako piezak. FAMILIA ANTZERKIA Antzezlanak planteatzen duen gaia erdigunean jartzen ari da azken urteotan gizartean, eta hortik sor lezakeen interesa ere. Familia antzerkia da Lur, nahiz eta helduen eta umeen arteko oreka bilatzen duen ikuskizuna izan. Orain arte bi emanaldi egin dituzte eta, arduradunek jakinarazi dutenez, “umeek baino heldu gehiagok” ikusi dute antzezlana. Udazkenean berrartuko dute oholtza, ondorengo emanaldiak eskaintzeko: irailaren 23an, Durangon; urriaren 5ean, Zumaian; urriaren 14an, Aretxabaletan; azaroaren 1ean, Azpeitian; eta, abenduaren 26an, Donostian.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko irailaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Lau elementuetarik TITULUA: ‘LURRA SUSTRAIETATIK ORRI’

EGILEA: ANTOLOGIA

Fikzioa ARGITALETXEA: HEA, 2018

1. Mari-mutil handi baten bluesa Leslie Feinberg. Katakrak.

H H

ERRIJERI Emon Arnasa elkarteak urterik urte dakar Bizkaiko kostaldera –hain literarioa den Eako urbazterrera– poesia apur bat, gogoetarako aukera bat. Gero Erramun Landak ilustraturik argitaratu ohi ditu harribitxi zenbait, Zaldiarri izeneko bilduman, ahaztu ez dadin poesia amiñi hori, ahaztu ez daitezen gogoetak utzitako printzak. Argitalpenotan kondentsaturik geratzen da Eako egotaldiaren intentsitatea, hango musika, lagunartea, patxada.

Zaldiarri bildumako 9. zenbakia lurrari eskaini diote, zentzu zabalean eskaini ere: “Lurraren gaiaren inguruan gozatzera eta pentsatzera etorri zarete Poesia Egunetara, eta bururatu zaigu gaurko gure poeta zenbaiten ideiak eta doinuak ekartzea liburuxka honetara, gogoratu gaitezen azken urteotan nora mintzatu diren oraintxe baino lehen lurra gaiari buruz”. Izan ere, 2018ko Eako Poesia Egunek ardatz izan zuten lurra, lur okupatua, lur emankorra, lurraldea. Gaia zabala eta malgua izan zen, eta zabalak eta malguak dira liburu honen irakurketa posibleak ere. Gabriel Arestik ere Ean zeukan etxea, hark idatzia da lurra estali dela etxez eta gizonez, leku bate-

2. Usainak Beste batzuetan lurra ez da aberri bat, ez dago zeruaren azpian ere: “ez dut neure larrua eta hezurrak/ beste lurrik behar” (Jose Luis Otamendi, 2007). Lauaxetak ere badauka: “Gogoa doa zeru argira, gorputza lur illunera”.

tik bestera jendea eroateko makinez, bizioz eta pekatuz. Bada, 1966ko Joxe Azurmendiren hitzetatik –“Pobreek lurrik balute…” – eta poesia aski sozial batetik, non aitaren etxearen aurriak baitziren lur bakar, igaro gaitezke 2017ko Martxel Mariskalen Eter euria surrealistara, eta atsegin hartu lurraren geruza guztiekin. Mari Luz Estebanen poeman lurrin bat da, gorputz bat burutik ihes egin duena: “Une horretantxe intimitateak berarekin jada ez dagoenaren izena darama”. Hagitz dut gozatu ikusirik zelan Bizkaiko kostako jende honek bihurtu duen itsasoa lur, eta lurra ur, eta ohoratu nau jakiteak nire poema bat ere sartu dutela antologian. Castillo Suarezek dio bere fineziarekin: “Ez dut balio arrangura isilean eramateko: zure etxerako bidea hartuko dut”. Lizardiren ene lur nerea, Euskal Herria bera da batzuetan lurra antologia honetan, nahiz hankapean hareak bezala daukan orain itxura jakin bat, orain ametsaren eitea. Horra Sarrionandiaren galdera bera ere: “Baina, itzultzen dena/ abiatu zeneko lekura itzultzen da ala?”.

Lurra izan da heriotza, izan da patua, gure agurra eta itzulera ezerezera. Liburuko poema askotan lurra bera ere ez da ageri zuzenean

LITERATURA

HAUR LITERATURA

‘Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua’

‘Zopak erre egiten du’ Pablo Albo, André Letria. 3-7 urte. Txalaparta. 36 orr. 14 euro.

Adin txikikoen ezkontzen errealitate gordina

Umeen eguneroko k erronkak

Yemengo neskatila txikia da Nojud, ez da erregina ezta printzesa ere, guraso batzuk eta neba-arreba asko dituen neskatila arrunt bat baizik. Baina, 2008ko otsaileko gau hotz eta ilun batean, malko lodien atzean ezkutatu zen bere begirada polit bihurria, aitak esan ziolarik bera baino hiru aldiz zaharragoko gizon batekin ezkondu behar zuela. Mundua jausi zitzaion sorbalden gainera. Ezkondu eta egun batzuk geroago, azken indarrak biltzea erabaki zuen, bere zorigaitzeko patua iraultzen hasteko asmoz. Liburu honek jasotzen du bere istorioa.

Gure egunerokotasunean, helduei huskeriak iruditu arren, haurrek haiei ezinezkoak iruditzen zaizkien hainbat erronkei aurre egin behar izaten diete. Ipuin honetan, adibidez, zopa pentsaezina den tenperatura batean hartzea. Desafio hauei aurre egitea ikasketa eta hazkunde-prozesuei lotuta dagoen errealitate bat da. Halako kasuetan, haurraren imajinazioa da horretarako armarik honena, Pablo Alboren ipuin entretenigarri honetan bezala. 3 eta 7 urteko umeei zuzenduriko lana Txalaparta argitaletxeak kaleratu du.

3. Hilabete bat Montalbanorekin Andrea Camirelli. Igela.

4. Errepidean Jack Kerouac. Pasazaite.

5. Azala erre Danele Sarriugarte. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Gerezi garaia Belatz. Txalaparta.

2. Askatasuna, etengabeko borroka bat Angela Davis. Katakrak.

3. Soldataren patriarka... Silvia Federici. Katakrak.

4. Feminismoa eta politikaren eraldaketa Mari Luz Esteban. Susa.

Lurra. Ez nekien nik hainbesterako emango zutenik liburu honetara luraldatutako poema hauek guztiek, Eakoek erreskatatuak. Zeruan bezala sentitu naiz, nahiz lurrean.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Nojud Ali. Itz.: Karmen Gisasola. Oroimenean barrena bilduma. 176 orr. 17 euro.

Lurra izan da heriotza, lurra izan da patua, gure agurra eta itzulera ezerezera. Liburuko poema askotan lurra bera ere ez da ageri zuzenean, inplizituki dator esana. Horregatik era guztietako ikuspuntuak eta tonuak eta estiloak eta eiteak kausituko ditu irakurleak. Deskripziotik filosofiara, kontzeptua literalki hartua da pieza batzuetan, metaforikoa da esanahia beste hainbatetan: “Eta lurralde promestura iristea berantetsi/ behar izaten delako/ (…)/ gerrarik barik laztanez lekuz aldarazteko/ lepoaren geografian diren nazioen muga-marrak/ (Oi lepoan diren nazioak!: Garondoa, Sorbaldak,/ Lepagainak/ Ilargi Hordien Harana/ (…)” (Omar Nabarro, 2010).

D. Zapirain, G. Ubeda. F. B.

5. Laura esaten zioten Leire Ibarguren. Txalaparta. ITURRIA: Katakrak Liburuak.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko irailaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

AINARA LEGARDON MUSIKARIA

“Sortzaileak azken katebegiak gara, guztia produzitzen dugunak izan arren” Inprobisazio eta esperimentazioarekin jokatu du Ainara LeGardon artistak bere azken lanean. Ia 30 urte eta gero, metodologia berriak bilatzen jarraitzen du, ‘bizirik sentitze aldera’. Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko du taldearekin, datorren ostegunean JONEBATI ZABALA

G G

UZTIZ bere sentitu du, eta bere izena jarri dio azken diskoari Ainara LeGardonek (Bilbo, 1976). Esperimentazioa eta inprobisazioa rock musikarekin uztartu ditu oraingoan Xabier Erkiziarekin batera egindako “laborategi” lanean. Baina musika sortzetik harago doa LeGardon, izan ere, jabetza intelektualaren inguruko ikerketan dago murgilduta. Horren erakusle da 2017an David Garcia Aristegirekin batera argitarau zuen SGAE: el monopolio en decadencia lana, elkartearen eredua zalantzan jarriz eta alternatibak proposatuz. Gainera, kultura kudeaketa eta autogestio ikastaroak ematen ditu, musikaren industrian dagoen “informazio faltaren” aurrean sortzaileek euren lana kontrolpean izateko tresnak izan ditzaten. 2003an bakarkako proiektua abiatu eta seigarren lana duzu jada. ‘Ainara LeGardon’ deitu diozu. Lan hau homonimoa den lehena eta bakarra da. Agian izan daiteke disko hau hain nirea ez izatea, bertan kolaborazioek izan duten pisua dela-eta, baina, era berean, ni neu gehien sentitzen naizena ere bada. Horregatik izena. Hamar kantako diskoa da. Zelakoa izan da sortze prozesua? Guztiz berria izan da niretzat, eta oso luzea, gainera. Ez dut gustuko sortze prozesuak errepikatzea, nahiago dut arriskua. Beraz, “laborategi” lana izan da, estudiokoa baino gehiago. Oraingoan guztia bandarekin estudioan zuzenean grabatu ordez, Xabier Erkizia eta nire arteko kolaborazio lana izan da gehiena. Oso modu finean bera arduratu da laborategi lan horretaz: produkzio artistikoa, mozketak… Duela 7 urte, esaterako, metodologia honek ez ninduen hainbeste erakartzen, bai-

na orain gustuko dut esperientzia berriak probatzea eta hau aukera paregabea zen. Erkizia ezinbesteko bidelaguna izan duzu prozesu honetan, beraz. Soinu artearen munduan, esperimentazioan eta inprobisazioan zein rock munduan ibilia da Xabier (Erkizia). Nire lanean islatu nahi nituen bi aldeak ulertzeko gai izan da, ni ez bainintzen izan gai biak modu naturalean elkartzeko. Batetik, rock musika eta musika “konbentzionalagoen” munduan egiten nuen lan, eta bestetik, jada urteak ziren inprobisazioan eta musika esperimentalagoan ibilbidea egiten hasia nintzela. Bere laguntzari esker, bi alderdi horien arteko konbergentzia lortu genuen. Inprobisazioa eta esperimentazioa ohikoak dira zure lan egiteko moduan, eta disko honetan ere bai. Horrelako asko topatu daiteke diskoan, baina baita rock gisa orain arte esperimentatu gabe nuena ere. Inprobisazioa, elementu eletronikoak… Gauza berri asko dago. Gazteleraz argitaratu duzu lehenengoz. Hori ere berria da. Horretan ere laguntza handia eman zidan

Urteak daramatzat artea eta kulturaren lan eredua eta eredu fiskala aldatzeko borrokatzen”

Xabik. Aitortu nion denbora zela gazteleraz kantak idazteko beharrizana nuena. Azken urteotan asko idatzi dut gazteleraz: saiakerak, poesia… eta hizkuntza horrekin nuen harremana aldatu egin da. Probatu egin nahi nuen eta Xabik bere babesa eskaini zidan. Izan ere, hizkuntzaz aldatzea aldaketa handia da, ahotsa fonema berriekin modulatzen ikasi behar duzu, ia musika tresna bat jotzen ikastea bezalakoa da. Diskoa berriz entzuten dudanean, badakit orain kanta berberak beste modu batera abesteko gai naizela. Aldaketa prozesua, beraz, ez da eten nigan. Diskoa ez da berria, iaz argitaratu zen, baina orain, irailean, ikasturte berriarekin batera, berriro ere hasiko zara emanaldiekin. Taldekide bakoitza leku batean bizi da eta bakoitzak bere proiektuak dauzkala kontuan hartuta, zaila da bira bat antolatzea. Iaz eta aurten eman ditugun aurkezpen kontzertuak ez dira asko izan, baina pozik gaude. Batzen garen bakoitzean, guretzat oparia bezalakoa izaten da, gainera kontzertuetara ia entseatu gabe joaten gara, eta horrek bizirik sentiarazten nau, arriskuak hartzeko muga horretan. Talde honekin ezin ditugu bira luzeak antolatu, baina diskoak oraindik ibilbide luzea eta momentu on asko ditu emateko. Zure hastapenetara atzera eginez, 1991n eman zenuen kontzertu bat lehenengoz. Ordutik, ez duzu etenik egin: Europan zehar ibili zara, Estatu Batuetan… Zelan ikusten duzu ia 30 urteko bidaia hau? Egia esan, oso azkar pasatu da denbora. 20 urte nituenean eta galdetzen zidatenean ea zelan irudikatzen nuen nire burua 40 urterekin, oso urrun eta modu abstraktuan ikusten nuen. Orain 42 ditut eta eszenatoki gainean jarraitzen dut, eta jarraitzen dut planteatzen ea nola egin gauza berriak. Bizirik


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko irailaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BILBO

sentitze hori, bizitasun hori behar dut ikasle izaten jarraitzeko eta esperientzia bakoitzak berria izaten eta merezi izaten jarraitu dezan. Argi dago gaztaroko inozentzia aspaldi galdu nuela, batez ere, musikaren industriari lotutako guztian, editorialen eta diskografien arloan, etab. Horregatik sortu zenuen 2003an zure zigilua? Gauzak beste era batera egin nahi izan nituen. Konturatu nintzen musikaren industriaren mekanismoak eta negozio mota ez zetozela bat nirekin, ez nintzen gozatzen ari eta erabakia hartu nuen. Gutxika, adibide gisa ere balio izan du ematen ditudan tailer eta ikastaroetan, niri aurkitzea hainbeste kostatu zitzaidan informazio guztia sortzaileek eskura izan dezaten. Duela 15 urte informazio falta itzela zegoen: zigilu propioa zelan sortu, zelan autogestionatu, zure ibilbidea kontrolpean zelan izan... Garai hartan egin nuen esfortzu guztiak, eta oraindik ere egiten ari naizenak, jabetza intelektualaren ikerketaren bidez, beste batzuei bide berriak zabaltzeko balio du. Bakoitzak bere bidea lantzea interesgarriagoa dela uste dut, guztiok agenda berbera ez jarraitzea. Artista bakoitzak jakin dezan zein bidetik joan eta gozatzeko izan dadila. Egile eskubideen gaia sakonki jorratu zenuen ‘SGAE: el monopolio en decadencia’ (Consonni, 2007) liburuan. David Garcia Aristegirekin batera idatzi nuen liburua. Izenburuan argi geratzen da gure iritzia zein den: uste dugu eredu honek jada ez duela balio entitate honetako bazkide askorentzat. Liburuan gatazkak aztertzen ditugu eta alternatibak planteatu. Europan abian dauden ereduez ere hitz egiten dugu, askoz ere eredu koherenteagoak eta egileei euren erabakien kontrola izateko aukera ematen dietenak. Finean, konfiantzarik ez dugun entitate bati gure eskubideak kudeatzeko aukera eman beharrean, erabaki propioetan eta gardenagoak diren ereduetan konfiantza izaten hasi. Zer gerta daiteke SGAEko bazkide izatea erabakiz gero? Egun, Espainian SGAE bazkideak ez direnek ezin dute jaso euren eskubideen zati handi bat; legez posible izango litzatekeen arren, SGAEren funtzionatzeko modua dela-eta –eta jabetza eskubideen kudeaketan monopolioa izanik–, ezinezkoa da. Hori sakonki aztertzen dugu liburuan. Bestalde, EKKI (Euskal Kulturgileen Kidegoa) egile eskubideak kudeatzeko euskal agentziaren inguruan ere hitz egiten dugu. Gure iritziz, sortzaileen beharrizanekin bat datorren eredua da, garai berrietara askoz ere egokituagoa eta bildutako eskubideen askoz ere banaketa justuagoa egiten du. Ni, musikari gisa, SGAEren bazkide naiz duela hogei urte baino gehiago, hori bai, informazio falta handiarekin egin nuen. Egun, jendea alternatibak ezagutzen saiatzen da. Bazkide izaten jarraitzen dut, uste dudalako, barrutik nire ahots kritikoa entzun ahal dutela, ez agian eredua aldatzeko beste, baina gutxienez iritzia emateko. Idazle gisa, aldiz, EKKIren bazkide egitea erabaki dut eredu justuagoa dela uste dudalako, baita gai honi buruz galdetzen didatenen adibide izateko ere.

Esperimentazioa eta inprobisazioa rock-arekin uztartu ditu Ainara LeGardonek bere azken lanean. RAFA RODRIGO

Musikaren kontsumo ohituren aldaketak, esaterako plataforma digitalek (Spotify, etab.) eragina izango zuen artistengan, ezta? Ez soilik artistengan, baita musika entzuten duenarengan ere. Ez dut gustuko kontsumo

hitza, negozio musikalak erabiltzen dituen terminoetan sartzen baikara. Nik ez dut musika kontsumitzen, entzun egiten dut, gozatu. Mota horretako plataformek eta banaketa eredu berriek dena aldatu dute. Nire azken diskoa plataforma digitaletan ez egotea erabaki dut, arrazoien artean arrazoi etikoak, ia politikoak, eta estetikoak daude. Artearen arloan dagoen homogeneizazioa –pentsamenduarena ere bai– ez dut batere gustuko. Diskoaren azala zelakoa izan behar den ere esaten dizute plataforma hauetan, zure abestiek ze iraupen izan behar duten, ze formatutan bidali behar duzun... Oraingoan ere, onuradunak diskoetxe handiak dira (Sony, Universal eta Warner multinazionalak dira Spotify-ren bazkide nagusiak) eta berriro ere, sortzaileak gara azken katebegiak, guztia produzitzen dugunak izan arren. Jendeari pentsarazteko ere hartu dut erabaki hori, beraz. Orduan, egun posible da musikatik bizitzea? Ni musikatik bizi naiz. Beste kontu bat da zer nolako bizitzeko modua den, jakina. Niretzat egonkortasun ekonomikoak ez dakar egonkortasun pertsonala nahitaez. Artea, kasu honetan musika, nahi dudan moduan egiteak, horrek bai, ordea. Urteak daramatzat modu batean bizitzen, artea eta kulturaren lan eredua eta eredu fiskala aldatzeko borrokatzen. Hori aldatzea ezinbestekoa da, eta Artistaren Estatutua Espainiako Diputatuen Kongresuan dago jada (irailaren 6an onartu zuten). Ez da egun batetik besterako kontua izango, baina Gizarte Segurantzaren kontu guztia aldatu egingo da kultur arloko langile guztientzat.

HURRENGO HITZORDUAK: Irailak 19 “Copyzer” aholkularitza pertsonalizatu saioa, Irungo Carlos Blanco Aguinaga Kultur Zentroan. Irailak 20 Kontzertua: Ainara LeGardon bandarekin, Bilboko Kafe Antzokian. Irailak 21 Kontzertua: Ainara LeGardon bandarekin, Elgoibarko Sotoa Kultur Etxean. Irailak 29 Tailerra: “Zer eta zergatik sinatu?”. Musika arloko kontratuen analisia eta negoziazioa, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan. Urriak 12 Soinu perfomancea Mugako Festibalean, Gasteizko Artium-en. Urriak 19 ‘El fin de las cosas’ (BAD jaialdia). Dantza ikuskizuna Ainara LeGardonen zuzeneko musikarekin, Bilboko Campos Antzokian. Urriak 20 Tailerra: ‘Baliabide kulturalak eta sormena’, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean. Urriak 26 ‘El fin de las cosas’ dantza ikuskizuna Ainara LeGardonen zuzeneko musikarekin, Huescako Teatro Olimpian. Urriak 31 ‘Copyzer’ aholkularitza pertsonalizatu saioa Irungo Carlos Blanco Aguinaga Kultur Zentroan.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko irailaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

GETXO

A A

rte Ederretako ikasketak amaitu berri ditu Pablo Zabala 24 urteko getxotarrak. Ume zenetik artearen munduarekiko interes berezia erakutsi du eta, horregatik, batxilergo artistikoa ikasi zuen. Orain, Pintura Masterra ikasten ari da eta pintura irakasle moduan ere lan egiten du. Halaber, jaialdi askotan parte hartu du eta aitorpen eta sari desberdinak irabazi ditu. Bere azken proiektua Gizateriaren Ondare deklaraturiko Bizkaia Zubia enblematikoan landu duen Gris izan da. Zubia kolorez bete du bere 125. urteurrenean, Bilboko Itsasadarraren iragan meatzari eta industriala gogoratzen dauen konposizino piktorikoa osatuz. Lana lau xaflaz osatuta dago; bi zubiaren ezkerraldean kokatuta eta beste biak, eskuinaldean. Lehengo bi plakak berde kolorekoak dira eta beste biak, gorriak. Pare bakoitza elkartzen baditugu, goitik ikusitako kez betatako itsasontzi baten irudia ikus dezakegu. Nola sortu zen proiektu hau? Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaia Zubiak antolatutako lehiaketa batekin hasi zen. Ideia bikaina iruditu zitzaidan eta bi aldiz pentsatu gabe eman nuen izena. Lehenik eta behin, transbordadore zubiaren gailurrera igo nintzen paisaia ikusteko. Ura, itsasontziak, burdingintza eta metalurgia ikustean, nire burua ideiak eta koloreak sortzen hasi zen.

PABLO ZABALA ARTISTA

“Gizateriaren Ondare izendapena duen eraikin batean lan egitea itzela izan da” Bizkaia Zubia kolorez bete du u bere a 125. urteurrenean Pablo Zabala EHUko Arte Ederretako gradudunak. udunak. ko ‘Gris’ izeneko lanak ke koloreko industria-gunea itsasoaren argi gi gorri eta berdeekin konbinatzen du u IRENE GONZALEZ

tokiak berak muralaren paisaia ezarri behar zuela. Orduan, zubiaren goiko aldera igo nintzen eta ura, itsasontziak eta kea ikustean, meatzaritzaren ondorioak ikusi nituen argi eta garbi. Zein material erabili dituzu eta zenbat denbora eraman dizu? Proiektua denbora oso mugatuan egin behar izan dut. Epeak apur bat atzeratu ziren. Hasiera batean, proiektua 125. urteurrenaren egunean prest egon behar zen, hau da, uztailaren 28rako. Ni uztailaren 1ean hasi nintzen, beraz, 25 egun bakarrik eduki nituen itsasadarraren bi aldeak bukatzeko. Ezkerraldetik hasi eta eskuinaldetik jarraitu nuen. Lan egin dudan gainazala zimendu iragazgaitz bat zen. Ordurako erabilitako margoak iragazgaiztuak ziren. Azkenik, muragazgaizt estali egin nuen la amaitzerakoan amait euritik eta e kresaletik babesteko. aurkitu dituzu? Zein zailtasun zail denborarena. BesteAlde batetik, bat tik, tokia, tokia proiektuaren kokapena. izan da zailtasunik handieHori iz na. Bi llanak modu egokian ikusmodu bakarra zubiaren goiteko m aldetik ikustea da, goitik begiko alde ratzen bada askoz gehiago hunkitzen du. Halaber, modu bertikalean margotzera ohituta nago proiektu honekin modu horieta pro zontalean lan egin behar izan dut zontale lurrean zegoelako, ez horma batean. Lana betirako geratuko da zubian edo beti denbora mugatu batean egongo da? Oraingoz, Oraingoz betirako. Beharbada urte batzuen buruan beste lehiaketaren bat egin nahi izanez gero edo denborarekin borareki hondatuz gero desagertuko da, baina momentuz bertan geratuko da.

Aurkeztutako lana zubian dagoen lan berbera da edo txapelketa irabaztean lana aldatu behar izan zenuen? Pixka bat aldatu nuen, baina soilik bizpahiru gauza hobetzeko. Oinarriak berdinak dira. Lana aurkeztu zenuenetik irabazlea zinela jakin arte zenbat denbora igaro zen? Txapelketa ekainean izan zen. Bi edo hiru aste pasa eta gero irabazlea nintzela jakin nuen, baina uztailaren hasiera arte ezin izan nuen lanarekin hasi.

Kontuan izanda zubia itsasoaren ondoan dagoela eta Bilbon euri asko egiten duela, eguraldiaren egoera oztopo bat izan daiteke? Ez, material egokiak erabili ditut, hau da, iragazgaituak. Hala ere, seguruenik denbora pasa ahala hondatzen joango da, baina beti dago konpontzeko aukera.

Zer sentitzen duzu eraikuntza hain adierazgarri horretan lan egitean? Ikaragarria da! Gizateriaren Ondare izendapena duen eraikin batean nire zaletasuna aurrera eramatea itzela izan da. Gainera, txikia nintzenetik Areetan bizi izan naiz; beraz, lan honek balio handia dauka niretzat.

Zein beste proiektu landu dituzu? Egindako lan gehienak Euskadin izan dira. Halere, nabarmenena Indonesiako lan bat da. Surf egitera joan nintzen eta, han nengoela, lehiaketa batean parte hartzeko aukera izan nuen. Irabazlea izan nintzen eta Indonesiako hotel bat margotu nuen.

Nondik atera zenituen lehenengo ideiak? Txapelketak itsasadarraren meatzaritza historia irudikatu nahi zuen. Meatzaritzaren iraganari omenaldi bat egin nahi zitzaion. Ni, halere, meatzaritzaz ahaztu nintzen eta erabaki nuen itsasadarraren

Zein proiektu dituzu aurrera begira? Oraingoz ez daukat ezer pentsatuta, margotzen eta bidaiatzen jarraituko dut. Dena den, Barakaldoko Liburutegi Nagusian, Antonio Trueba Parkean, erakusketa bat jarriko dut laster, Entre líneas izenekoa.

Zubiaren goialdeko pasabideak eskaintzen du Zabalaren lanaren ikuspegi onenetakoa. EHU


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko irailaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Langilegoaren ahotsa, pantaila handira Ximun Fuchsek eta Beñat Castagnetek zuzendutako ‘Non’ filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusteko aukera dago jada. Iaz Donostiako Zinemaldian Euskal Gidoi Onenaren saria irabazi zuen lanak AINHOA LORES

ZZ

ER egiten du gure gizarteak langilegoarekin?”, galdera horretatik abiatu zen Ximun Fuchs (Larzabale, 1974) Non izenburua duen bere lehen film luzea izango zenaren gidoia idazten. Zinemagileak “aspaldiko ametsa erail” zuela dio; erail, bere desira bat errealitate bihurtzeko, alegia. “Amets batengatik eman dugu saltoa oholtzatik pantaila handira”, kontatu du. Orain arte antzokietan ikusi dugu Fuchs, bai aktore eta bai zuzendari lanak egiten. Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldean ibilitakoa da eta Hamlet eta Francoren bilobari gutuna antzezlan arrakastatsuak zuzendu ditu, besteak beste. “Langilegoaren gaia Hamlet-en jorratu genuen”, dio. Orain berriz, “beste urrats bat” eman nahi izan du eta gai bera landuz, fikziozko istorio bat dekoratu erreal batekin sortu du. “Zinemaren magia zer den deskubritu nahi nuen”, gaineratu du. 2015ean ekin zion Fuchsek pelikularen gidoia idazteari. Hain justu, une horretantxe, Frantziako estatuan atorraren istorioa gertatu zela kontatu du: “Air France hegazkin konpainiak 2.900 langile kaleratuko zituela iragarri zuen eta zuzenda-

berezi” bat du: “hiri txikia da, munduan galdua, eta inori interesatzen ez zaiona, ez da Euskal Herria hain indartua duen nortasun irudi batekin, ezleku bat da, lanaren inguruan eraikia izan den hiri bat, hots, trenbide gurutze handi bat egiteko eraiki zuten hiria da”, adierazi du Fuchsek.

ritzako kideak sindikatuekin negoziaketetan bilduta zeudela, langileak bertan sartu eta konpainiako agintariei alkandorak urratu zizkieten; erdi biluzik atera behar izan ziren bilera horretatik, sekulako iskanbila sortu zen”. Gertatutakoa kondenatzeko, It’s not about France, it’s about stupid people gerora famatu bilakatu zen esaldia bota zuen orduan ekonomiako ministroa zen Emmanuel Macronek, gaur egun Frantziako presidente denak. Une horretan konturatu zen Fuchs Non filmaren funtsaz: “jendea mespretxatua sentitu zen, mundutik kanporatua, langile frantsesak zirenak jada ez ziren frantsesak, ez zeuden munduan, umiliazio oso gordin eta bortitz bat pairatu zuten” eta horren inguruan fikziozko istorio bat lantzen saiatu zen Fuchs. “Langilegoak ere merezi duelako bere fikzioa, asmakizuna, ametsa eta kexa sublimatzeko molde bat”, adierazi du zinemagileak. EZLEKU BATEN FILMATUA Filma grabatzerako orduan, Okzitaniako Capdenac-Gare hiria aukeratu zuen Fuchsek bere istorioa kokatzeko. “Askotan egin dut antzerkia hiri honetan eta bertako jendea eta era-

Langilegoak ere merezi du bere fikzioa, asmakizuna, ametsa eta kexa sublimatzeko molde bat” XIMUN FUCHS “Non” fimaren zuzendaria

gile kulturalak ezagutzen ditut. Programatzaileak oso lan berezia eta fina egiten du bere herriarekin. Ekimen ugari antolatzen ditu artista eta tokiko jendearekin, baina hau izan da pelikula batekin egiten zuen lehenengo aldia”, kontatu du zinegileak. Gainera, bere esanetan, hiri horrek transmititzen duen irudiak “xarma

Non filmatzeko, beraz, hainbat herritarren parte-hartzea izan zuten. Fuchs-ek kontatu duenez, atez ate joan ziren jendeak bere denbora, irudia, izaera, etxea, kotxea, arropa… pelikularako oparitu nahi zuen galdezka, eta aitortu du denek eman zutela ahal izan zuten guztia: “Denek eman dute dena, horrek jendearengan, humanitatearengan esperantza handia ematen du. Esaten da jendea itxia dela, ez duela ezer nahi eta ez dagoela ezertarako prest, baina ez dut uste horrela denik, jendea asko emateko prest dago”. Filma frantsesez grabatu zuten. “Ez genuen hizkuntza hautatu, lurralde batean gertatutakoa kontatu nahi genuen eta lurralde horretan frantsesez hitz egiten da. Bertako aktore askok parte hartu zuten, ia 500, eta horietako 480 hangoak dira, gainontzeko 20ak aktore pro-

fesionalak dira eta guztien hizkuntza frantsesa da”, azaldu du Fuchsek. Fuchs-ek Eñaut Castagnetekin batera zuzendu du filma. Bientzako lehen lan luzea izan da: “Abentura bat izan da guretzat, lehen aldiz Ameriketara joatea bezala, zerbait berria, handia, pozez, euriz, ekaitzez eta itsaso lasaiez betea. Horrek indar nahikoa eman digu beste pelikula batean pentsatzen hasteko”. BIDEA EGINA Joan den urtean estreinatu zuten Non filma Zinemaldiko Zinemira sailean eta bertan Euskal Gidoi Onenaren saria jaso zuen. Ipar Euskal Herrian ere aspaldi heldu zen zinema aretoetara. Frantziar estatuan ia 60 aretotan eskaini dute eta, Fuchsen arabera, askotariko iritziak jaso ditu. Jendeak orokorrean horrelako zerbait ez zuela espero aipatu du eta “barrua asko mugitzen duela, onerako, beldurrerako, galderarako…” Oro har, eta nahiz eta drama bat izan, “ikusleek barre asko egin izan dute istorio krudel honekin”. Hego Euskal Herriko aretoetan dago orain Non ikusteko aukera, bertsio originalean eta gaztelaniazko azpitituluekin.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko irailaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

1008. mapa: sábana / drap / bed set

Beste askotan bezala, hiru eremu handi erakusten ditu mapak. Urdinez dagoen eremuan, bizkaierarenean, “ixera” da nagusi bere aldakiekin, baina Gipuzkoan ere hedatua da eta Nafarroako Urdiaineraino heltzen da. Gipuzkoako parte batean eta Nafarroan, horiz margotuta dagoen eremuan, “maindire” forma da ezagunena (“maindere”, “maindre” aldakiak). Hirugarren eremuak, oro har, Iparraldea hartzen du “mihise” hitzarekin (“miise”, “miixe”), ubelez.

“Manteletik heldu da. “Izara”,”, “ixera” arabieraazoiak baditik datorrela pentsatzeko arrazoiak ra. Azkenik, “mihise” hitza nondik ina datorren ez dago garbi, baina haren egitura ikusirik, ez diru-di euskara zaharretik datorrenik. “Mihise” hitzaren aldakia den “mis”, “mies” erabili izan da Bizkaian, Gipuzkoann a eta Nafarroan oihal edo tela ezz, berezi bat izendatzeko; ez, dire”” Uste izateko da hiru hitzak mailegu direla. Duda- ordea, “izara” edo “maindire” rik gabe, “maindire” hitza latinezko “Mantile”, adierazteko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.