Ortzadar121118

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko azaroaren 10a. 568. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘GHERO: AZKEN EUSKALDUNA’ Euskararen iraupena eta hizkuntza aniztasuna ditu hizpide Tartean Teatroren azken lanak -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

GERNIKA

B B

JOSU GOIKOETXEA

ERTSOLARITZAREN munduan ezagutu dugu orain arte Josu Goikoetxea (Gernika, 1974). Urte askotan, bertsolarien gai-jartzaile lanetan aritu da. Ahozkotasunari lotutako zereginak aparkatu eta letren mundura egin du jauzi orain; poesiara, hain zuzen. Bere lehen poema liburuak argia ikusi berri du, Zer luzea negu hau izenburupean.

IDAZLEA

“Hurbilen duzun jendeari idatzitakoa erakustea da zailena”

Zein da liburuaren mamia? Mami bakarra baino, esango nuke hainbat mami daudela liburuan. Erdia-edo aurreko neguan idatzita dago. Negu luzea, hotza eta euritsua izan zen, eta egia da urtaro horren erreferentzia ageri dela han eta hemen, liburuari izenburua eman dion poeman ere bai, eta horrek guztiak ekarri dio halako “negutasun” bat liburuari. Hala ere, nik poemak banaka idatzi ditut, plan zehatzik gabe, beren baitan hasi eta amaitzen diren poemak dira, eta gai ugari aurki daitezke haietan. Poema batzuk ulerterrazak dira, beste batzuk ilunagoak. Nik neuk ez daukat oso argi batzuen interpretazioa. Irakurlearen esku geratzen da hori. Poesiaren egiteko bat dela uste dut.

‘Zer luzea negu hau’ bere lehen lana kaleratu du Josu Goikoetxeak. Bere bizitzako momentu desberdinetan idatzitako 50 poema labur eta intimo jaso ditu liburuan

Orain arte bizitakoaren balantze moduan aurkeztu da liburua. Positiboa da balantze hori? Bizirik nago, familia eta lagunak ditut, lana dut, osasunez ondo nabil eta ortodontzia jarri didate hortzak konpontzeko. Arazoak, minak eta kezkak badira, noski, baina begia zorroztea eta inguruaren ertzetara begiratzea nahikoa da ikusteko zortekoa naizela. Nire minak laburrak dira, poemak idazteko beste irauten dute. Beste batzuen minek ez daukate ia etenik. Beraz, bai, nire balantzea positiboa da. Zaila izan da barrukoa kanpora ateratzea? Zaila da zure barruko hori norbaiten intereseko bihurtzea. Eta horretarako geratzen da atean begira pertsona, eta esertzen da idazmahaian idazlea. Liburu honetan badira kontu intimoak, batzuk argi eta garbi dira autobiografikoak; baina, esan beharra dago, literatura lan guztietan bezala, badagoela artifiziotik asko, norberaren biografiaren hedatze bat, edertze bat; beharrezkoa, nire ustez, zerbait inprimatu nahi bada. Hurbilen duzun jendeari lana erakustea da zailena. Jende gehiena ez dago poesia irakurtzera ohituta, eta literaturaren lizentziak onartzearena agian ez dauka barneratuta. Horregatik, beldur naiz maite dudan jendeak ez ote duen pentsatuko orriotan agertzen dena

MARTA MORALES

Josu Goikoetxea, bere liburu berria eskuetan duela. RUBEN PLAZA

neu naizela, gordin-gordin. Eta banaiz, baina, era berean, ez naiz. Baina agian harro inuzentea naiz eta jendeak ederto daki horren guztiaren berri. Nolakoa izan da liburua osatzeko prozesua? Poemak hautatzea ez da zaila izan, ez neukalako askoz gehiago. Bidean gutxi batzuk geratu dira soilik. Ez dira sartu gai aldetik lekuz kanpo zeudelako. Besteak, aurrera egin dutenak, asko moldatu ditut. Poema horietako bakoitzak badu bere erritmoa sorreran, gehienetan lehenen-

Azala: Tartean Teatroa Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Poema zaharrenak ia 20 urte ditu. Ordutik hona poema asko idatzi dituzu? Oso gutxi. Izan dira urteak bat bakarra ere idatzi gabe. Poema batetik bestera denbora tarte handia pasa daiteke eta, bat-batean, denbora gutxian idatz ditzakezu hiru. Arrazoiak? Gai-jartzaile gisa ibili naiz azken 25 urteotan eta horrek ase ditu nolabait nire behar batzuk. Gero, urduri jartzen naiz idazterakoan edo, behintzat, idazteak ez nau lasaitzen. Hiru alaba hazi ditugu, lana dakar horrek. Hainbat arrazoi eman ditzaket, galderari erantzun labur eta zehatzena ez emateko: oso gutxi. Noiz idazten dituzu poemak: gogoa duzunean edo barneko askatzeko premia denean? Gogoa eta beharra eskutik datozela iruditzen zait. Poema asko ezinegon batetik sortu ditut. Gero ezinegona pasatzen da, baina poema hor geratzen da. Baina liburuaren erdia neure burua behartuta idatzi dut. Elkar argitaletxeko Xabier Mendigurenek ezagutzen zituen nire poema batzuk, Twitter bidez zabaldu nituelako, eta zerbait erakusteko eskatu zidan. Nik esan nion ez neukala poema nahikorik liburua osatzeko eta udaberrira arteko denbora tartea eskatu nion. Orduan derrigortu nuen nire burua idaztera, koadernoa esku artean neukan beti, eta bereziki pozik nago epe horretako emaitzarekin. Adibidez, multzo horretan daude Laukoak, liburuko olerki neurtu bakarrak, lan handia eman zidatenak. Orfebreria lantzat dauzkat nik. Neguan irakurtzeko poemarioa da zurea? Marketin txarra litzateke hori esango banu. Ez, urteko edozein unetan irakurtzekoa da, baina, kontuz, ez dira dantzarako koplak. Batzuetan idazleei eskatzen zaie soinujoleari eskatzen zaiona: diberti gaitzazu, alaitu giroa. Hori ez duzu poema hauekin eskuratuko. Niri nire burua eta nire ingurua ulertzeko balio izan didate, eta espero dut irakurleari ere balio izatea.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

go bertso-lerro parean, eta moldaketaren lana izaten da erritmo hori oztopatzen duten hitzak, sintagmak eta esaldiak ordezkatzea. Askotan kendu ere egin behar da, poema argaldu. Eta gutxi batzuetan gehitu, poema ilunegi ez uzteko. Gero lan konplexua da poemak liburuan zehar ordenatzea, liburuari halako ildo, tonu eta oreka bat emateko.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Artearen memoria historikoa TITULUA: ‘ZULOA’

EGILEA: XABIER GANTZARAIN

ARGITALETXEA: ELKAR

Fikzioa 1. Migel Marmolen hamaika eta bat... Dani Fano. Astiberri.

XX

2. Santa Familia

ABIER Gantzarain (Azkoitia, 1975) arte-kritikari legez ezaguna izan arren, arte-kritikari bati suposatu lekizkiokeen pentsamendu-eremuetatik at barreiatzen da haren pentsamendua. Horren lekuko dugu Tene Mujika beka lortu zuen Zuloa (Elkar, 2018) saiakera hau. “Horretarako ere behar dugu artea, ikusten hasteko, begiekin pentsatzeko, eguneroko zurrunbiloak dena ez dezan abailan eraman... zeure barrua begiratzeko”.

du gure historia hurbila aztertu ahal izateko filosofia, norberaren filosofia, behar beharrezkoa dela. Bestela, artifizio hutsalean geratu gaitezke. Artelanon disekzioan, testigantza pertsonalak izango du pisurik handiena; auto-fikzioaren garaiotan auto-saiakera bat dela esan liteke Gantzarainena. Beste era batera esanda, gizartearen dimentsio historikoa bere kronika pertsonala baliatuz deskribatzen du. Alta, Gantzarainek ez du alboratuko artearen azterketa akademikoagoa.

Zein da artearen funtzioa? Zergatik behar du izan funtzio bat? Zer da artea? Zer erlazio du errealitatearekin? Nola pentsatu begiekin? Egoera sozio-politikoak zer zubi eraiki ohi du artearekin? Gantzarainen aburuz, artea zerbait bada, errealitateari heldu ahal izateko mapa bat da. Eta gauza guztien gainetik “artea ez da fikzioa”, fikzio gisa saldu nahi izan diguten arren.

Badira liburuan azterketa gogoangarriak. Bat aipatzearren, Jose Luis Zumetaren Gernika-rekiko hurbilketa liburuaren lortuenetakoa begitandu zait. “Gernika aipatzea, Aurelio Arteta ikustea da, Mexiko Hiriko Coyoacanen, tranbia istripuan hila, erbestean, gobernu frankistak Julian Zugazagoitia fusilatu eta hurrengo egunean, 1940ko azaroaren 10ean.” Gantzarainen luma zehatza bezain epatantea da. Zumetaz gain, besteak beste, Amable Arias, Itziar Okariz, Mikel Telleria, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz, Erlea Maneros... Ageri dira orriotan. Inposatu diguten memoria ofizialari mozorroa kentzeko grinak eta artea errealita-

Gantzairainek 23 artelanen gaineko saiakera ondu ditu molde txikian, eskertzekoa den irakurlearekiko hurbiltasunaz baina konplexutasuna galdu barik. “Ez dakit ezer filosofiaz” aitortu arren, argiro erakusten

Gantzarainen ustez, artea zerbait bada, “errealitateari heldu ahal izateko mapa bat” da. Eta gauza guztien gainetik “artea ez da fikzioa”

Eider Rodriguez. Ikastolen Elkartea.

Aipatu beharrean nago zalantzagarria iruditu zaidala liburuari emandako diseinu-trataera, non azterketa-xede diren argazkiak erdigunean kokatzen baitiren; irizpide estetikoak eta irakurlearen praktikotasuna ez dira behar moduan zaindu. Zehetasun teknikoak gorabehera, Gantzarainek urteko libururik onenetako bat idatzi du, generoen mugez harago. Euskal Herriaren historiaren gaineko diagnosia kalitatezko kazetaritzaren bidez eskainiz: saldu nahi izan diguten ongizate-turistiko-kapitalista-eraldatzaile-moderno horren zirrikituak nabarmen uzten ditu agerian. Liburuan aipatu Susan Sontagek memoria kolektiborik ez dela ohartarazi zigun arren, memoria pertsonalak benetako dimentsio historikoa eraiki dezakeela egiaztatu du Gantzarainek, arte erreala eta memoria bidaide.

Zapirain & Ubeda. Farmazia Beltza.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

SAIAKERA

‘Amek ez dute’

‘Ezagutzaren matazak’

Katixa Agirre. Elkar. 216 orr. 20 euro.

te-soziopolitikoaren sustraiekin azaltzeko bulkadak, gai totemiko bat jorratzera darama azkoitiarra: ETAren arma uztearen ondoren sorturiko gatazka ezaren “paradisua” desmuntatzeko premia latza. “Eta egunero etxean lehertzen zaigun bonba semiotikoa da ETB.”

Emagin. Susa (Lisipe bilduma). 96 orr. 12 euro.

Amatasunaz eta sorkuntzaz gogoeta t

Ezagutzaren bide berriak josten

‘Amek ez dute’ izeneko bere bigarren eleberria kaleratu du Katixa Agirrek (Gasteiz, 1981). Ama gazte batek bere ume bikiak hiltzen dituan momentua da nobelaren abiapuntua. Beste ama gazte batek, krimen horren zergatiak ulertu nahian, ikerketa hasiko du bere kabuz. Nobela beltzaren kutsua duen hasiera hori aitzakiatzat hartuta, gizartean tabua den auzi bat jorratzen Agirrek eleberrian: ama batek bere umeak hiltzea. Gai ilun horretatik abiatuta, amatasunaren, nortasunaren eta sorkuntzaren gaineko hausnarketa dakar egileak, fikziozko istorio baten testuinguruan.

Susa argitaletxeko Lisipe bilduma feministaren barruan kaleratu den laugarren liburukia da ‘Ezagutzaren matazak’ izenekoa. Emagin talde feministak aurkeztu eta Jule Goikoetxeak editatu du liburua. Lau zatitan banatuta dago: lehenengoan lana laburtu eta gero, bigarren kapituluan nondik norakoak aurkezten dira, hausnarketaren jatorria eta eztabaidak; hirugarrenean, lantzen den gaian egileek erreferentziazkotzat jotzen dituzten zenbait eragileri egindako elkarrizketak jasotzen dira; azkenik, laugarren kapituluan, aurrera begirako erronkak zehazten dira.

3. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

4. Gerezi garaia Belatz. Txalaparta.

5. Usainak / Asteburu zuri bat

Ez Fikzioa 1. Kartzelako gutunak... Rosa Luxemburg. Katakrak.

2. Emakumeak, kultura eta politika Angela Davis. Katakrak.

3. Genero ariketak Hainbat egile. Edo.

4. Soldataren patriarkatua Silvia Federici. Katakrak.

5. Hitzen ahairea Gotzon Barandiaran. Susa. ITURRIA: Katakrak Liburuak.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat Euskararen iraupena eta hizkuntza aniztasuna ditu hizpide ‘Ghero. Azken Euskalduna’ antzezlanak. Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Jokin Oregi hirukotearen azken sorkuntza azaroaren 20an aurkeztuko da Bilboko Arriaga Antzokian ETXAHUN GONZALEZ Ezkerretik eskubira, antzezlaneko lantaldea: Jokin Oregi zuzendaria eta Iñaki Maruri, Mikel Martinez, Olatz Ganboa, Ane Pikaza eta Patxo Telleria aktoreak. TARTEAN TEATROA

E E

USKALTZAINDIAREN mendeurrenaren harira, topaketa akademikoetatik harago doazen kultur ekitaldiak antolatu ditu Akademiak Euskal Herriko hainbat sortzailerekin batera. Horietako bat da Ghero, Patxo Telleriak, Mikel Martinezek eta Jokin Oregik ekarria. Hauez aparte, Aukeran Dantzan taldeak Biz Hitza ikuskizuna prestatu du; Bilboko Koral elkarteak Mende berria kantuz emanaldi ibiltariak egingo ditu eta Bernardo Atxaga idazleak eta Jose Cruz Gurrutxaga aktoreak irakurraldi dramatizatua ondu dute: Astelehen eta Astearte Buruzuriak kontzertu zikloak eskainiko dituzte Bilbon eta Donostian.

Ghero antzezlanak etorkizun urruna du hizpide. 3000. urtea da. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Hortxe kokatu behar dugu Ghero. Azken euskalduna, Tartean Teatroa antzerki konpainiaren azken lana. Baina, existituko al da euskara 3000. urtean? Koldo Mitxelenaren hitzak bere egin ditu Patxo Telleriak, antzezlanaren egileak: “Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, bere biziraupena baizik”. Denboran milurteko bat aurrera salto eginda, oraindik existitzen ez den hizkuntza batean, Hizkuntza Globalean, hitz egiten du munduko gizateria osoak: “Etorkizuneko distopia horretan kokatu dugu istorioa. Askok, gainera, ontzat joko lukete balizko egoera hori,

asko direlako historian zehar eta gaur egun ere hizkuntza aniztasuna traba eta muga bezala ikusten dutenak. Beti existitu izan da unibertsaltasunaren aldeko korronte hori”, azaldu du Telleriak. Bada, etorkizuneko gizarte horretan, badago familia egoskor bat, errealitateari eta inguruko joerei uko eginez, belaunaldiz belaunaldi euskara zaindu, gorde eta transmititzeaz arduratu dena. “Familia horretako kide batek bizirik jarraitzen du, baina hilzorian dago. Bera da munduan euskaraz dakien bakarra. Bera joatearekin batera euskara behin-betiko desagertuko da”, kontatu du aktoreak. Horixe da, hain zuzen ere, Ghero-ren abiapuntua. “Batzuek esan digute ezkorrak garela euskara desagertzeko zorian kokatu dugulako; guk, ordea, ez dugu hori horrela ikusten. Euskarak 3000. urtean bizirik jarraitzen duela esaten ari gara. Oraintxe sinatuko nuke nik hori. Historiak erakutsi digu hizkuntzak jaio, bizi, batzuetan haien artean batu eta azkenik hil egiten direla. Hitz egiten dugun gaztelania ere hildako latinaren ondorengoa da”, argudiatu du Telleriak. AZKEN EUSKALDUNA Hilzorian dago euskararen azken zaindaria, hilzorian dago euskara. “Etorkizun horretan, baina, hiltzea ez da kontu larria. Medikuntzan eta zientzian oro har egindako aurrerapenek gertaera lasai eta kasik zoriontsua bihurtu dute heriotza. Gure lagunari, ordea, aspalditik ezagutu ez duen

Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekimenetako bat da ‘Ghero’. EUSKALTZAINDIA

Euskal kultura eta antzerkia, eskutik

G

hero. Azken Euskalduna’ ez da, inondik inora ere, Tartean Konpainiak euskal kultura eta antzerkigintzaren alde egindako lan bakarra. ‘Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa’ Euskal Herriko taula gainean defendatzen dihardu oraindik konpainiak, eta hala jarraituko dute momentuz, bi antzezlanak asteburuka tartekatuz. Euskal kantutegian oinarritutako umorezko ikuskizun teatrala da ‘Ez dok hiru’, zuzeneko musikarekin taularatua. Aurretik ‘Lingua Nabajorum’, ‘Euskarazetamol’, ‘Larru Haizetara’ edota ‘Euskara Sencilloaren Manifestua’ defendatu dituzte euskal eszenatokietan. Azken urteotan, gainera, sari ugari jaso ditu antzerki taldeak. 2012an euskarazko testu onenaren Max Saria jaso zuen ‘Larria, Kutsakorra eta mendebaldekoa’ antzezlanagatik. 2013an euskarazko testu onenaren Max Saria jaso zuen Patxo Telleriak, ‘Lingua Nabajorum’ antzezlanagatik. 2014an Donostia Antzerki Saria jaso zuen antzezlan berak. Azkenik, 2015ean ‘Pankreas’ antzezlanak Ercilla Saria jaso zuen sorkuntza dramatiko onenagatik, euskaraz eta gaztelaniaz egindako bertsioengatik.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

EMANALDIAK

“GHERO. AZKEN EUSKALDUNA”

2018 Azaroak 20 Bilbo (Arriaga Antzokia. ESTRENALDIA). Azaroak 21 Bilbo (Arriaga Antzokia) Azaroak 22 Santurtzi Azaroak 28 Iruñea (Gaiarre Antzokia) Abenduak 15 Igorre Abenduak 16 Errenteria Abenduak 21 Elgoibar

2019 Urtarrilak 11 Oñati Urtarrilak 13 Arrasate Urtarrilak 18 Barakaldo Urtarrilak 26 Berriz Otsailak 1 Andoain Otsailak 2 Mungia Otsailak 20 Gasteiz (Principal Antzokia) Otsailak 23 Bergara Otsailak 24 Villabona Martxoak 1 Ordizia Martxoak 10 Leioa Martxoak 12 Eibar Martxoak 14 Hernani Martxoak 15 Zarautz Martxoak 16 Bera Martxoak 22 Tolosa Martxoak 29 Basauri Martxoak 30 Getxo Apirilak 5 Sopela Maiatzak 3 Ermua Urriak 12 Donostia

kezka piztu zaio bere existentziaren hondarrean. Ghero izango al da familiak belaunaldiz belaunaldi utzi duen ondarearen suntsitzailea? Ghero izango da euskararen desagerpenaren erruduna?”, galdegin du Telleriak. Pertsonaia futurista horrentzat gogorra izan da familiak belaunaldiz belaunaldi egin duen lanarekin jarraitzea: “euskara zama izan da berarentzat”, azaldu du Telleriak. “Ruper Ordorikak ere esaten du: euskaldun izatea zein nekeza den… Protagonistaren kasuan, askoz gehiago. Familiakoekin bakarrik hitz egin ahal izan du euskaraz, eta orain, inorekin ez. Senide guztiak hil zirenetik, Gherok ez du euskaraz hitz egin. Are gehiago, geroztik euskaraz zekienik ere ez du jakin. Hiltzerako momentu horretan, baina, bizitzari eutsi nahi diote biek: gizakiak eta hizkuntzak berak”, azaldu du Telleriak. Sortaldeko Xerezadek bere bizia salbatzeko egin bezala, euskararen zaindariak ere ipuinei helduko die euskara salbatzeko. Hilzorian ondoan duen terapeuta limurtzen saiatuko da Ghero: “Narrazioen narrazioa da antzezlana, kondairen kondaira bat”, jakinarazi du Telleriak. “Protagonistak, bizitzari eta euskarari eusteko, terapeutari kontatzen dizkion istorioak izango dira antzezlanaren ardatza. Bederatzi istorio, bederatzi poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Gure hizkuntzak historian zehar bizi izan dituen egoera ezberdinak gogoratuko ditugu horien bidez”.

HIZKUNTZEI GORAZARRE Ghero. Azken euskalduna antzezlaneko protagonista nagusia euskara da eta “hizkuntza txiki” honen iraupenaren misterioarekiko harridura eta miresmena dira nagusi. Mezua, baina, haratago doa: “Euskarari ez ezik, hizkuntza guztiei egin nahi diegu gorazarre, hizkuntza aniztasunari, gizateriaren ondare kultural ukiezinari. Tamalez, denborarekin urrituz doan patrimonioa da”, azaldu du antzerkigile bilbotarrak.

Desentxufatuak, Euskarazetamol...), eta Gherok ere badu horretarako asmo argia. Hala ere, komedia baino zerbait gehiago dela dio Telleriak: “komedia solemnea da. Barre egiteko momentuak egongo dira, jakina. Antzezlanak badu horretarako asmoa. Istorioaren muinak, ordea, ez du berez umorerako tarte handirik uzten, asuntoa serioa da eta momentu gutxi batzuetan bromarako aukera gutxi egongo da”.

“Euskarari ez ezik, hizkuntza guztiei egin nahi diegu gorazarre, hizkuntza aniztasunari, ondare kultural ukiezin horri”, dio Telleriak

Horrexegatik, dozena bat hizkuntza desberdin erabili dituzte ikuskizunean: euskara, jakina; baina baita ingelesa, frantsesa, gaztelania, txinera, katalana edo galiziera ere. Hildako hizkuntzak ere erabili dituzte: latina, miq-mackera (Ternuako aborigenen hizkuntza), iberoa, protoeuskara… Eta oraindik existitzen ez den hizkuntza bat: Hizkuntza Globala. “Ez dugu inolako azpititulu sistemarik erabiliko, ez baita beharrezkoa izango. Dena pentsatuta dago edozein ikuslek trama arazorik gabe ulertzeko, hizkuntza horiek ezagutzeko beharrik gabe”, adierazi du Telleriak. KOMEDIA SOLEMNEA Barre egitera ohitu gaitu Tartean Teatroa antzerki konpainiak bere euskarazko azken obretan (Ez dok hiru,

Izan ere, etorkizuneko balizko istorio hau oso gertutik bizi dugu euskaldunok: “Istorioa mila urte barru kokatzeak aukera asko ematen digu antzezlanarekin jolasteko; gaia ordea, gaur egungoa da. Euskaldunok badakigu zer nolako esfortzua eskatzen duen euskaraz egiteak. Errazenera jo genezake, indarrean dagoen hizkuntzan egin eta buruhausteak saihestu. Askoz ere errazagoa da amore ematea, hizkuntza hori ahaztea. Hala ere, ez dugu inoiz etsi”, azaldu du Telleriak. Hizkuntzak izaki bizidunekin alderatu ditu aktoreak: “Milaka landare eta animalia espezierekin gertatu bezala, hizkuntza txikiak desagertzen ari dira, pixkanaka eta erremediorik gabe. Soilik indartsuenak gailen-

tzen dira. Izaki bizidunek bezala, hizkuntzek ere bizirauteko grina dute. Zergatik larritu da Ghero bere hilzorian, ordura arte kezkatu ez bada? Bizi nahiaren deiadarra entzun duelako”. Telleriaren ustez, hizkuntza animalia bat da, zentzu zabalean: “Animalia predatzailea da, eta hizkuntza handi batek txiki bat harrapatzen badu, jan egiten du”. ZEROTIK HASITA Berezko sorkuntzaz hitz egin beharrean gaude Tartean Teatroa antzerki konpainia definitzerakoan, beti ere hiruko ardatz berak ekarria: Patxo Telleria, obren egile bezala; Jokin Oregi, zuzendari bezala; eta Mikel Martinez, aktore bezala, Telleria bera ondoan duela. “Gure ekoizpenak taldekideek sortutako ideia eta testuetan oinarritzen dira beti”, argitu du Telleriak. Dena den, asko izan dira Tartean-eko hirukote horretara batu direnak. Ghero. Azken Euskalduna antzezlanean, adibidez, lagun izango dituzte Olatz Ganboa, Ane Pikaza eta Iñaki Maruri aktoreak. Ana Garay arduratuko da eszenografiaz, konpainiak berak “estetikoki ausarta” moduan definitu duen obra leunduz. Azaroaren 20an aurkeztuko dute antzezlana jendaurrean, non eta Bilboko Arriaga Antzokian. Bi egunez taularatuko dute obra bertan, asteartean eta asteazkenean, eta hortik aurrera Euskal Herri osoa igaroko duen birari ekingo diote. Momentuz, 2019ko udazkena arte lotuta dituzte emanaldiak.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideojokoak

Eta zuk, nola jolasten duzu? Bideo-jokoetan jokatzeko modua nabarmen aldatu da azken urteetan; egungo eskaintzak eta aukera aniztasunak joko batetik bestera aldatzera garamatza etengabe, garai batean ez bezala DAMIAN MADINABEITIA (www.gamerauntsia.eus)

D D

UELA urte dezente (20 bat urte, adibidez), ohikoena etxean momentuko bideo-joko bat edo bi edukitzea izaten zen, ez gehiago. Nire inguruan, lehengusuek eta lagunek kontsolak zituzten, batez ere; nik, PC bat nuen. Baina guztiok genituen hiruzpalau joko plataforma bakoitzean erabili ahal izateko. Orain retro liratekeen jokoak, bere garaian maitale “zailak” bezala sentitzen genituenak, eta orain berriz –nostalgiaren poderioz– maitale perfektuak bihurtu direnak, norberaren buruan.

Nintendoren Mario –NES zein SNESean–, Master System II-ko Alex Kidd eta Sonic, Spectrum zaharren bat bere Livingston eta guzti eta batez ere nire 80486 PC zaharra. Bertan hasi eta bukatu egin nituen joko mitiko batzuk: D/Generation (Mindscape), Doom II, Duke Nukem 3D, Commander Keen, Prince of Persia (Broderbund Software), Indiana Jones and the fate of Atlantis (Lucasarts), etab.

Zerrenda horretako joko gehienak –denak ez esatearren– ez ziren errazak 10 urteko gaztetxo batentzat, baina oso joko gutxi genituen aukeran, eta ez zegoen aldatzeko aukera handirik. Horregatik, pazientzia landuz, behin eta berriz saiatzen ginen hobetzen. Joko gutxi genituenez, horietan behin da berriz jokatzen genuen, ondo trebatu arte. Azkenean, bideojokoen esperientzia beste modu batean bizitzera iristen ginela esango nuke, bai behintzat gaur egungoarekin alderatuta. Ordutik bideo-jokoetan jokatzen jarraitu dugunok, urteetan zehar jokoek eta jokatzeko erak berak jasan dituzten fase eta aldaketak bizi izan ditugu. Internetek aldaketa handia ekarri du bideo-jokoen esparruan ere, joko guztietarako ematen digun irisgarritasuna dela eta.

joko esperientzia hori ahalik eta atsegin eta probetxuzkoena izan dadila bilatzea. Gaur egun bada joko indie-n eskaintza oso merke bat, eta baita AAA motako jokoen eskaintza garestia ere. Badaude internet bidez saltzen diren joko “paketeak” ere, non euro bat baino gutxiagogatik 5-6 bat joko –nahiko ezezagunak– lortu daitezkeen, eta badira baita 60€ eta 80€ artean ordaintzen diren joko famatuak ere. Aukera, beraz, ikaragarri zabala da. Aipatu ditugun azken horietako joko asko atera dira azken hilabetean: Call of Duty - Black Ops 4 (Treyarch), Red Dead Redemption II (Rockstar), Fallout 76 (Bethesda), Assassin’s Creed - Odyssey (Ubisoft) edo Spider-man (Insomniac), besteak beste. Aipatutako joko horiek guztiak erosteko 200-300€ beharko genituzke (urrian eta azaroan merkaturatu diren 5 joko berri dira). Horrek, selektiboak izatera behartzen gaitu: joko garestietako bat edo bi erostera urtean eta joko “merkeak” tartekatzera. Kontuan izan behar da, halere, joko “merkeak” sarritan AAA batzuk baino hobeak izaten direla, eta jokoz aldatzerako orduan askoz ere irisgarriagoak direla edozeinentzat.

Horri lotuta, jokalariaren profil orokorra eta jolasteko modua erabat aldatu dira. Gaur egun, jokoetan traba bat aurkitzen dugunean,

hiruzpalau aldiz saiatu eta aurrera egitea lortzen ez baldin badugu, ziurrenik beste joko batera pasatuko gara. Agian, aurreko joko hori beste momentu baterako utziko dugu, baina, baliteke berriro inoiz ez hartzea. Aisialdiko jarduera bat den heinean, ikasketetatik, eskolaz kanpoko jardueretatik, lanetik edo bestelako betebeharretatikkanpo daukagun denbora hori inbertitzen dugunez, normala da

‘Call of Duty - Black Ops 4’

‘Red Dead Redemption II’

‘Fallout 76’

‘Super Smash Bros Ultimate’

Urrian kaleratu berri da ‘Shooter’ motako frankizia ezagunenetakoaren berriena, Treyarch etxearen eskutik datorrena. Akzio joko ezagunak, lehen aldiz, ez du bakarkako kanpainarik, baina Battle Royalerako modua gehitu diote. (PC, PS4, Xbox).

‘Grand Theft Auto’-ren sortzaileen ‘Red Dead Redemption’-en bigarren atala. GTA moduko joko bat da, baina XIX. mende amaierako AEBn oinarritzen den istorioarekin. Rockstarrek beti egin ohi duen bezala, xehetasunak eta mundu irekia modu zirraragarrian uztartzen ditu. (PS4, Xbox).

‘Fallout 4’ jokoak oraindik hiru urte baino ez dituen arren, Bethesdak sagaren joko berria jada kalean da. ‘The Elder Scrolls’ jokoarekin MMORPGtara jauzi egin bazuten, eta oraingo honek ere jokalari anitzeko funtzioa izango duen arren, kontzeptua asko aldatu dute. (PC, PS4, Xbox).

Nintendoren ‘Super Smash Bros’ borroka saga arrakastatsuaren azken jokoa. Oraindik ez da merkaturatu, baina laster kaleratuko da, guztiz berritua, zaletuen nahiak asebeteko dituzten ezaugarri denekin: pertsonaiak, joko mekanikak, iraupena, etab. (Switch).

Nire ustez, honen ironia hurrengoa da –apur bat exajeratzen uzten badidazue–: hainbeste aldatu da jokatzeko modua eta jokoen industria, nolabait buelta osoa eman eta berriz lehengo modura jolastera itzuli gara.

Nobedadeak:


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DONOSTIA

Arima biluzten duen musika Nøgen musika taldeak ‘Liv til døden’ lan berria entzungai du jada plataforma digitaletan eta Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da formatu fisikoan. Diskoaren aurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, abenduaren 27an ALAZNE CORRAL

II

LUSIOZ beterik dauden bost gaztek osatzen dute Nøgen musika taldea: Jokin Guilisagasti (bateria) Olatz Cuevas (baxua) Alex Irazusta (gitarra eta koroak) Markel Idigoras (ukelelea eta ahotsa) eta Eider Saez (ahotsa). Luzea eta zenbaitetan malkartsua izan den ibilbidean barrena aritu da bi urtez boskote hau, eta poliki-poliki emaitzak lortzen ari direla ikusten ari dira orain. Liv til døden lehen disko luzea plataforma digitaletan entzungai dute dagoeneko eta Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da formatu fisikoan. SUSTRAIAK, DANIMARKAN Esan liteke, Danimarkan izandako Erasmus-eko esperientzia baten emaitza dela Nøgen taldea. Hain zuzen, Markel Idigoras taldeko abeslaria bertan izan zen 2016an. Bertan igarotako gau magikoen xarma Markelen ukelelearen akordeetan bildu zen. Danierazko hitza da Nøgen eta biluztasuna adierazten du. Taldearen izenak dioen moduan, arima “biluzik” uzteko momentu bereziak eskaini zizkion Idigorasi hiriak eta musikak. Taldearen sustraiak Danimarkan dauden arren, Donostian gorpuztu zen Nøgen. Lehenik, Alexen gitarra eta Aneren ahotsa elkartu zitzaizkien Markelen ukeleleari. Hirukotea elkarlanean aritu zen, 2017ko udan Jokin baterian eta Olatz baxuan batu ziren arte. Gaur egun, Aneren ordez Eider dago taldean, baina ordutik boskote moduan mantendu da taldea.

estiloa lantzen ari direla diote. Hala eta guztiz ere, “talde trinkoa” osatu dutela uste dute. Dantzatzeko, abesteko eta, batez ere, zuzeneko kontzertuetan gozatu ahal izateko musika eskaini nahi duen taldea da Nogen. “Guk, hasieratik, letrak egiterako garaian, esanahi irekiko letrak egiteko apustua egin genuen”, dio Guilisagastik. Izan ere, haien istorioak kontatu nahi izan dituzten arren, letra irekiak egin dituzte, nolabait, norberak bere egiteko kantu bakoitza. “Pertsona batek ulertu dezake abesti bat modu batera eta beste batek beste batera; hori da gustatzen zaiguna”.

Nøgen taldea osatzen duen boskotea, kantuan. NOGEN 2017an hiru kantutako EP bat atera zuten: Lys (argia danesez), euskarazko eta ingelesezko hitzak nahastuz eta ukelele, gitarra, baxu eta bateria doinuak uztartuz. Lan horri esker, musikan leku txiki bat egin zuen talde donostiarrak, izan ere, Nora eta Gertu izeneko single-ek oihartzun berezia izan zuten eta anonimatutik atera zuten taldea. Bultzada aprobetxatuz, haien lehengo diskoan lanean hasi ziren.

Liv til døden (hil arte bizi) diskoa sorpresaz eta kolaborazioz beterik egongo da. Lehen LP-an jaso zuten

Gertu abestia disko berrian errepikatuko den kanta bakarra izango da eta era berezian grabatu nahi izan dute oraingoan. Pop-folk erritmoko bederatzi abesti jasoko dituen diskoa zuzenean ere aurkeztuko dute. Lehengo kontzertua abenduaren 27an emango du taldeak, Donostiako Antzoki Zaharrean. Guilisagasti taldeko bateriajotzaileak azaltzen duenez, “datorren urtean estatu mailan jo ahal izatea” dute amets. Baina, polikipoliki doaz. Pausoz pauso. Orain arte egin duten moduan.

POP-FOLK ESTILOAN Bere musika pop-folk eremuan kokatzen du taldeak. Guilisagastik dioenez, “popfolk anglosaxoia” dute erreferentziatzat. La M.O.D.A edo Eraul bezalako taldeak gustuko dituzte adibidez. Baina, Guilisagastik aitortzen duenez, inspirazio iturririk handiena elkarrekin pasatzen duten denbora da: “Lokalean hitz egiten eta hainbat gauzez eztabaidatzen igarotako orduak. Lagunen arteko elkarrizketa batetik ideia bat ateratzea eta bertatik abesti bat konposatzea, hori bai dela magikoa”. Talde berria denez, oraindik euren konposatzeko

Orain arte 40 bat kontzertu eman dituzte. Baina, aitortzen duten moduan, serio hartu behar duten proiektua da Nøgen. Esfortzuaren eta lan txukunaren alde egiten du taldeak, eta horretarako lan asko egin beharra dagoela badakite, melodiak, letrak, ahotsak eta musika tresna desberdinak elkartu eta azken emaitza polita izatea ez baita erraza. Egunak luzeak eta gogorrak izaten dira noizbehinka, baina barneratuta dute ideia: “Edozein taldek ditu zailtasunak hasieran: arazo ekonomikoak, oihartzuna lortzeko zailtasunak…”, aitortzen du Guilisagastik. “Hala ere, lan aldapatsuena ere gustura egiten dugu, ilusiorik ez dugulako falta”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

8060. mapa: “Viento de oeste” / “Vent d’ouest”

Haize, aize, aixe eta axea bezalako formak ageri da erantzunetan, baina ez beti. Oro har, haize hau nondik etortzen den azaltzen da izendapenean. Ondorioz, entitate geografikoa edo etnikoa ageri da. Entitate geografikoa: - Itsasoa ageri da: itsasaize, Iparraldean, urdinez. - Sartaldea: mendeal, mendebal, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Bizkaian eta Gipuzkoan, gorriz. - Beheko edo gaineko partea: azpiko aize, baxoko aize, goiko aize, exkerraize. Entitate etnikoa: - Galizia: gallego-aixe Bizkaian, Donostia ingu-

ruan, berdez. - Gaztela: gaztelaize Nafarroan. - Manex (zuberotar ez den iparraldeko euskaran) manexaize Zuberoan non erraten baita: manex aldetik, ez da jiten ez aize hunik ez jente hunik. - Beste lekuak: Araba, Gorbea, Orio, Baiona, Capbreton, Ahüski.

Zeihar hitza ere ageri da: zeihar eta ziarraize Zuberoan eta Nafarroan. Beltz, bihur, basa ere ageri dira; haize hau beldurgarri dela aski ongi salatzen dute izendapen gehienek.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.