Ortzadar 090219

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko otsailaren 9a. 581. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ZINEGOAK Hamaika euskal produkzio ikusi ahal izango dira Bilboko Gaylesbitrans jaialdian -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

SODUPE

Kontatzen ez den hori Belaunaldien arteko bidaia egin du Yoseba Peñak ‘Hariak’ eleberrian. Hiru emakumeren bitartez, 1930 eta 1980 urteen artean Euskal Herrian gertaturikoak bildu ditu liburuan AINHOA LORES

E E

MAKUME aurpegia du Historiak Yoseba Peñarentzat (Sodupe, 1977). Emakumez osaturiko familia batean hazi zen idazle bizkaitarra eta horrek eraman du hiru emakume protagonista dituen Hariak (Susa) izeneko eleberria idaztera.

Orain dela hogei bat urte hartu zituen Peñak aurreneko apunteak, duela zortzi grabatu zituen lehenengo elkarrizketak, eta orain dela bost bat urte hasi zen idazten. “Mimoz eta patxadaz joan naiz istorioak ehuntzen eta asko ikasi dut prozesuan, hiritar bezala zein idazle bezala”.

Hiru ataletan banatu du istorioa egileak, bakoitzari protagonista baten izena emanez: Irene, Xexili eta Olatz. “Zati bakoitza fotograma bat izan da nire buruan eta, fotograma horien bitartez, nolabaiteko aldaketa ikusten da”, azaldu du Peñak. Aurreneko zatirako 30eko hamarkadara jo nahi izan du: “sasoi horretan emakumeak eskubideak irabazten hasi ziren, plaza publikoetan agertu, egunkarietan idazten hasi ziren… mugimendu polita sortu zen, baina Gerra Zibilarekin dena moztu zen”. Garai hartan kokatu du Irene pertsonaia. Klase ertaineko emakume euskaldun baten bizimodua kontatzen da hemen, bere asmoak, borrokak, bere egunerokotasuna islatu ditu egileak atal honetan.

Alde batetik, gure Historiako pasarte izugarriak ezagutu dituela aitortu du eta horrek asko lagundu diola gaur egungo tira-birak ulertzeko. Bestalde, hainbat erronka jo izan dizkio nobelak, eta haiek gainditzeko lan pila bat egin behar izan duela nabarmendu du. “Erronkarik agerikoena izan da, adibidez, protagonisten azalean sartu beharra, beste garai eta beste genero batekoak zirelako. Horrek fikzioa egitera bultzatu nau, zer eta elkarrizketen bidez lortutako hariak eta txatalak erabiliz”.

Bi ahizpen arteko talkari buruzkoak kontatu ditu Peñak liburuaren bigarren atalean. Xexili da protagonista eta, bere begietatik, Esti ahizpa txikiaren borroka kontatzen du. Emakume tradizionala da lehenengoa; bigarrena, berriz, Parisera ikastera joan nahi duen neska gaztea. Haien bitartez, Frankismo amaierako esnatze kolektibo hori eta gizartearen barruan ematen ari zen arrakala ezagutzera eman nahi izan du idazleak. Franco hil ondorengo lehen urteetan kokatu du hirugarren pertsonaiaren istorioa. Olatz gaztea panfletoak banatzen hasiko da, errepresioak harrapatuko du eta errepresio horretatik ihesi, ETAko militante izatera pasatuko da. “Handik aurrera korronteak eramango du. Hori bai, burua ateratzea eta

“Esango nuke, nobela hau ez dudala gizon baten begietatik idatzi, gizon baten belarrietatik baizik” YOSEBA PEÑA Idazlea

korronte horri kontra egitea izango da bere borroka”, azaldu Peñak. GIZON BATEN BELARRIETATIK “Amaren aldeko birramama eta amama oso gertu izan ditugu beti, baita aitaren aldeko amama ere, eta haiek kontatu izan dizkidate garai bateko pasadizoak eta miseriak”, kontatu du Yoseba Peñak. Bere ustez, emakume kementsuak ziren, garaiko moldeek estutuak. “Esango nuke, nobela hau ez dudala gizon baten begietatik idatzi, gizon baten belarrietatik baizik: elkarrizketa ugari egin nituen, gehiengehienak emakumezkoei. Eta horixe jaso dut: emakume berezi batzuen ahotsak”. Idazlearen iritziz, berak entzundako istorioen modukoek “hobeto transmititzen dituzte garai bateko bizimodua, beldurrak eta ametsak, tresna egokiak izan daitezke gure iragana ezagutzeko eta ezagutarazteko”.

Dokumentazio lan handia egin du Peñak liburua ontzerako orduan. Istorioa Zarautzen kokatu du eta, lehenengo zatian, Gerra Zibilaren aurreko garaian, Amagoia Gurrutxagaren Zarauzko postalak liburuak asko lagundu duela jakinarazi du. Bestalde, orduko eta geroko egunkari eta saiakera pila bat irakurri dituela ere kontatu du. Halere, elkarrizketak izan ditu iturri nagusi, “neuk egindakoak eta ahotsak.eus proiektukoak”. ERREFERENTZIA ANITZ Dokumentazio lanaz gain, erreferentzia ugari izan ditu egileak. “Sekulako zirrara sumatu nuen Svetlana Alexievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik irakurtzean. Nire modura, inguruko emakumeengandik jaso zuen Historia berak ere eta, horrez gain, esaten zuen emakumeek kontaera humanoagoa ibiltzen dutela, batailarik gabekoa, baina xehetasunez betea. Egundoko bultzada izan zen; zelanbait, konturatu nintzen bide onean ari nintzela”. Bestalde, mahai gainean etengabe Pri-

‘Hariak’ liburuaren azala. SUSA mo Leviren Urperatuak eta salbatuak lana izan du Peñak. Azkenik, prozesuan euskarak ere obsesionatu duela aitortu du idazleak. “Ekin aurretik, aldiro irakurtzen nuen hiruzpalau minutuz Koldo Mitxelenaren edozer edo Uztapideren Lengo egunak gogoan. Altxor itzela daukagu Auspoa sailean”. Hilabete batzuk dira Hariak liburuak argia ikusi zuenetik, Duran-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Zinegoak (Katie Orlinsky) Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

goko Azoka tartean ere egon da, eta Peñak dionez, harrera bikaina izan du liburuak. “Durangora joan aurretik agortu zen lehenengo edizioa, hau da, hilabete eta erdian. Batez ere, hiru gauza aipatu izan dizkidate: engantxatzen duela, barrenak mugitzen dituela eta zer pentsatua ematen duela. Horiek ziren, hain zuzen ere, idazten hasi aurretik neure buruari jarritako helburu nagusiak”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko otsailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Itzulpenak (eta itzulpenak)

Fikzioa 1. Fakirraren ahotsa

BB

erriki eztabaidatxo bat izan dut lagun batzuekin euskal itzulpengintza literarioaren inguruan: haietako batek zioen mendekotasun gutxiago beharko lukeela espainiar merkatuan egiten diren gaztelaniazko itzulpenekiko. Zuzen zegoela erantzun nion, noski, baina, edonola ere, zaila dela mendekotasun hori haustea, kontuan hartuta Munduko Letren Errepublikako berritasunak ezagutzeko erabiltzen jarraitzen dugun bide nagusia Espainian –edo Frantzian– argitaratzen dena dela, oro har. Hala ere, gehitu nuen, uste dut badaudela elementu batzuk kontrapisua egiten diotenak joera orokor horri. Alde batetik, literatura “klasikoaren” ondarearen itzulpenean dauden hutsune handiak: asko dago itzultzeko oraindik, eta, ikuspuntu horretatik, oso eskertzekoa da EIZIEk egiten duen lana, Literatura Unibertsala sailarekin. Argi dago liburu horiek ez direla nobedadeak, preseski, baina halakoak euskarara ekartzeak pizten du, euskal irakurle batzuongan behintzat, erdaraz bestela irakurtzeko premia berezirik ez dauzkagun lan batzuei heltzeko interesa, eta sorpresa ederrak ematen dizkigute; azkenekoe-

Harkaitz Cano. Susa.

tako bat, nire kasuan, E. Brönteren Gailur ekaiztsuak, adibidez.

argitaletxearen bilduma horixka famatuaren 1000. zenbakiarekin kointzidiarazteko. Eta, bestalde, euskarazko liburuak izan duen oihartzun eskasak zer ikusia izan dezake, orobat, itzulpenak guztiz falta duen azken orrazketa lanarekin –Meettok argitaletxearen izenburu batzuen patu tamalgarria…–.

Hor koka daiteke, orobat, duela urte batzuk A. Kristofen Koaderno handiarekin gertatu zena: espainiar merkatuan batere nabarmendu gabe ibilbidea egin ondoren, euskarara itzuli eta irakurle andana topatu zuen; Espainian, bigarren txiribuelta batean, arrakasta izan zuenerako, euskaldunok aski ondo ezagutzen genuen liburua. Eta, horrekin lotuta, asko goraipatu genuen azken urteotako argitaletxe txikien inurri lana: Igela, Edo! zena, Meettok, Pasazaite, Denonartean edo Katakrakez ari naiz, zer esanik ez. Norbaitek atera zuen hizpidera zein oharkabe pasa den J. Barnesen azken nobela, Istorio bakarra (Meettok 2018), euskarara gaztelaniara baino hilabete dezente lehenago itzuli izana, udan liburu dendetan baitzegoen jadanik, eta espainolez 2019ko otsailera arte ez delako argitaratu. Halako zirkunstantziak gutxitan gertatzen dira, ordea: izan ere, Anagrama argitaletxeak berariaz atzeratu zuen “bere” egile kutunetakoa den Barnesen La única historiaren kaleratzea, berriki ateratako ingelesaren beste liburu bat ez “zapaltzeko”, eta, susmoa dut,

2. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar (Zubikarai Saria).

3. Bizitzea ez al da oso... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

4. Koaderno gorria Arantxa Urretabizkaia. Erein.

5. Arotzaren eskuak Alberto Ladron Arana. Elkar.

6. Arrutiren banda

Gureak, batzuetan normaltasunaren zulo beltzaren inguruan orbitan dabilen literatura bat izan arren, salbuespenezko literatura bat izaten jarraitzen du

Ildo horretan, agian albiste hobea da, adibidez, Pasaizaitek H. Blasimen Kristo irakiarra kaleratu izana, edo Katakrakek L. Feinbergen Mari-mutil handi baten bluesa, gaztelaniaz argitaragabe jarraitzen dutelako eta, ondorioz, irakurle elebidunak baino ez baitu, gurean, horiekin gozatzeko aukerarik.

GAZTE LITERATURA

LITERATURA

‘Oier’

‘Bisera gorria’

Alaine Agirre. Erein (14-16 urte). 104 orr. 12 euro.

Antton Kazabon. Erein (1216 urte). 72 orr. 9,50 euro.

Barne bidaia

Misterioan murgilduta

Mundura begira bizi da Oier, baina ama gaixotzen zaionean bere barrura begiratu beharko du halabeharrez. Ustez sendoak ziren ideietan arrakala txiki batzuk irekiko zaizkio, eta emozioek dardarka jarriko dute bere izateko moduaren eraikuntza osoa. Jakiteak eta ulertzeak bizitzako gertaera batzuk konpondu ezin dituztenean, bizitzan aurrera egiteaz eta kolpeei aurre egiteaz dihardu eleberri honek. Oierren barnebidaia honetan beste tripulatzaile bat gehiago izango da irakurlea, eta ontzi berean lagun izango ditu Maren, Libe eta Ane, Alaine Agirre idazlearen Txandaka bildumako beste liburuetan bezala.

Idazle oparoa dugu Anton Kazabon. Ia ehun liburu argitaratu ditu, gehienak haur eta gazte literaturakoak. Gaur egungo gizartean kokatu du bere ‘Bisera gorria’ gazteentzako eleberria, baina lehengo munduko kondaira eta sinesmen batzuk tartekatuta, hala nola gizotsoarena. Liburuko kontalaria Eneko izeneko mutila da. Eneko hasiko da kontatzen bezperan Martina izeneko neskatoa desagertu egin dela, bere neska-lagun kuttuna, alegia. Hilabete igaro, eta oraindik ez dute haren arrastorik. Desagertutako neska horren inguruko misterioz eta intrigaz betetako istorioa landu du egileak, prosa irakurterraza erabiliz.

Ez Fikzioa 1. Euskal Herriko historia ilustratua 3 Joseba Asiron. Txalaparta.

Baina beti ere gogoan hartuz halakoak, oraingoz, salbuespen direla gurean. Pozgarriak, baina salbuespen. Gureak, batzuetan normaltasunaren zulo beltzaren inguruan orbitan dabilen literatura bat izan daitekeen arren, salbuespenezko literatura bat izaten jarraitzen duelako. Zoritxarrez, eta baita zorionez ere, batzuetan.

2. Carlos Garaikoetxea

Eta, ondoren, topa egin genuen salbuespenengatik, eta salbuespenen murrizketagatik.

Rosa Luxemburg. Katakrak.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Jon Arretxe. Erein.

Elixabete Garmendia. Elkar.

3. Erne eta bare, igela... Eline Snel. Kairos.

4. Amaren etxea Jokin Urain. Astero.

5. Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

EUSKARAZKO LANAK

‘ALDE ERANTZIA’ Zuzendaria: Deiane Moreno (Estreinaldia) Euskal Herria | 2018 | 4’ | Fikzioa Euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz Harreman bakoitzean erabakitzen dugu nola bizi, zer eta nola izan. Garen bezalakoak izan gaitezke, edo garena izateari utzi eta gure gorputz eta buruak mugatu. Hona hemen Donostia, goizeko ordu batean. ‘ASTELEHENA’ Zuzendaria: Jon Urraza (Estreinaldia Bilbon) Euskal Herria | 2018 | 25’ | Fikzioa Euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz Anita eta Beti ume bat adoptatzeko izango duten elkarrizketa prestatzen ari dira. Anita ilusioz beteta dago, eta umea asko maitatuko duela baino ez du adierazi nahi.

‘HILABETEAN BEHIN?’ Zuzendaria: Raquel García León (Estreinaldia Euskal Herrian) Euskal Herria | 2018 | 9’40’’ | Fikzioa Euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz Emakume batek orain arteko bizimodua atzean utziko du: bikotekidea eta etxea utzi, eta bizitza berria hasiko du. Badaki etapa berri hau emakume batekin partekatu nahi duela, eta bere bila hasiko da, ustekabean aurkitzen duen arte. ‘HAN IZANIK HONA NAIZ’ Zuzendaria: Asier Altuna Euskal Herria | 2018 | 5’ | Fikzioa Film mutua Zelataria zelatatu bihurtuko da, ehiztaria ehizatua.

Luma izatearen harrota Otsailaren 18tik martxoaren 3ra ospatuko da Zinegoak jaialdiaren hamaseigarren edizioa, Bilbon. Nazioarteko LGTBI zinema eta arte eszenikoen jaialdiak genero adierazpena jarriko du erdigunean, luma izatearen harrotasuna aldarrikatuz. 11 euskal ekoizpen izango dira guztira ETXAHUN GONZALEZ

B

Cassandro el Exótico borrokalaria da jaialdiaren karteleko protagonista. ZINEGOAK

AKOITZAK nahi duen modukoa izatea eta horrela adieraztea, nahi duen eran eta nahi duen tokian. Horra aurtengo Zinegoak jaialdiaren aldarrikapen nagusia, genero adierazpen librearen defentsa. Urtero bezala, zinema eta kulturaren bidez, eta gizartea eraldatzeko eta bere aniztasuna azaleratzeko asmoz, hitzaldiak, dokumentalak, pelikulak eta antzerkia biltzen dituen jaialdia antolatu du Zinegoak Elkarteak, otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitarte, Bilbon. Identitatearen, jatorriaren, sexualitatearen eta gorputzen gainetik, izakiaren “izateko harrotasuna” aldarrikatuko du jaialdiak.

Armendariz jatorrizko izenez) mundu mailako txapelduna izan da hirutan, borroka librean (UWA), eta esparru horretan bere sexu orientazioa lau haizetara zabaldu duen aitzindarietako bat izan da Mexikon. Borrokalari honen bizitza eta nortasuna gertuagotik ezagutzeko aukera izango da Marie Losier zuzendariaren Cassandro el Exótico lanaren proiekzioarekin, dokumentalen sail ofizialaren barruan. Horrez gain, sail ofizialerako konfirmatu duten beste lanetako bat Bertrand Mandico zuzendariaren Les garçons sauvages abentura filma da, Cahiers du cinema aldizkariak 2018. urteko pelikularik onena izendatu ondoren.

Lumaz harro lelopean, “luma izatearen harrotasunaren” defentsan jarriko du arreta aurtengo Bilboko Gay-lesbi-trans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak. “Harrigarria da zelan, egun, LGTBI kolektiboaren barruan ere, luma izatea alderdi negatibo bezala jasotzen den. Lumafobia handitzen ari dela antzematen ari gara azkenaldian, bai kolektibo barruan eta baita gizartean ere. Jendarteak sexu-aniztasuna geroz eta gehiago onartzen duen bitartean, dena ondo dago, antzematen ez zaizun bitartean bezalako esaldiak entzuten ditugu oraindik”, uste du Paul Guillen jaialdiko zuzendariak.

Sarien berri ere eman du Zinegoakek. Ohorezko saria Sridhar Rangayan (Mandya, India, 1962) zinema zuzendari, ekoizle eta ekintzaileak jasoko du. Ashsish izeneko queer zinema jaialdiko zuzendaria da Rangayan. Bombay hirian egiten da, duela hamar urtetik, eta sexu aniztasuna lantzen duen Indiako jaialdi bakarra da, mundu mailako erreferentea. Jaialdiko Sari Berezia, aldiz, Apoyo Positivo gobernuz kanpoko erakundeak jasoko du. Bi urterik behin banatzen du sari hau Zinegoakek, konpromiso sozial eta militantea erakusten duten eta ikus-entzunezkoak lantzen dituzten norbanako, elkarte eta erakundeen artean.

Hain zuzen ere, konbentzionalismo horiek ahaztu eta norbanakoa libre eta gustura bizitzearen aldeko mezu horri helduta, Cassandro el Exótico borrokalari mexikarraren erretratu bat erabili dute hamaseigarren edizioko kartelaren irudi bezala. Cassandro (Saul

EUSKAL EKOIZPENAK Zinegoak zinemaldiko film laburren sail ofizialean euskara hutsean egindako bi lan lehiatuko dira: Telmo Esnalen Han izanik hona naiz eta Deiane Morenoren Alde erantzia. Lehiaketatik kanpo bada ere, euskarazko beste bi lan aurkituko ditugu

aurtengo edizioan: Jon Urrazaren Astelehena eta Raquel Garcia Leonen Hilabetean behin? filmak. Euskaraz ez, baina Euskal Herrian egindako ekoizpenen artean daude Pablo Allenderen Ático B, Iñigo Sanchoren Sugar. Baby. Reno, Jose A. Cortes Amunarrizen Prendas delicadas, David Ontorioaren Tacto, transexualitatea nerabezaro garaian lantzen duen Ekhiñe Etxeberriaren Mikele dokumentala, Enrique Reyren Visibles eta Gasteizko LGTBI mugimenduaren 25. urteurrenaren harira egindako Bide zuzena, ibilbide okerrak dokumentala, Hala Bideok zuzendua. EZOHIKO AUKERA Astelehena film laburra aurkeztuko du aurten Jon Urraza aktore eta zuzendari bizkaitarrak jaialdian, lehiaketatik kanpo. Urrazak ez du lehen esperientzia Zinegoak jaialdian: 2013an Morritson eta Gartzia film luzearekin aurkeztu zen jaialdian eta aurretik ere, epaimahaikide bezala parte hartu izan du. Ikusle moduan, sarritan izan da jaialdian. “Komedia eta drama bikainak ikusi ditut Zinegoaken”, kontatu du. “Istorio bereziz, pelikula onez eta interpretazio bikainez gozatzeko aukera gal lezake zinezale askok, zinemaldi honetan LGTBIko militanteei bakarrik zuzendutako bigarren mailako film arraroak jarriko dituztela aurreiritzita. Ozen eta argi esan beharra dago, uste ezin okerragoa da hori”. Zinema aretoetan eta telebistan nekez aurki daitezkeen “film paregabeak” ikusteko auke-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko otsailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

BILBO

EUSKAL HERRIAN EGINDAKO LANAK ‘ÁTICO B’ Zuzendaria: Pablo Allende Enciondo Euskal Herria | 2018 | 15’30’’ | Fikzioa Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz

asuna

‘SUGAR, BABY, RENO’ Zuzendaria: Iñigo Sancho Bombin (Estreinaldia) Euskal Herria | 2018 | 30’ | Dokumentala Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz

‘PRENDAS DELICADAS’ Zuzendaria: José A. Cortés Amunarriz (Estreinaldia) Espainia | 2018 | 19’ | Fikzioa Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz

‘TACTO’ Zuzendaria: David Ontoria López (Estreinaldia) Euskal Herria | 2018 | 20’ | Fikzioa Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz

ra nabarmendu nahi izan du Urrazak: “Ez zinemetan ezplataforma legal edo ilegaletan ere. Zinegoak jaialdiak mainstream filmetan agertzen ez diren pertsonaia eta istorioez gozatzeko aukera ematen du, baina batez ere, pelikula onak ikusteko aukera”, azpimarratu du zuzendari bizkaitarrak. Argentina, New York, Guatemala edota Errumaniako zinema jaialdietatik igaro ondoren, gurera ekarriko du Urrazak Astelehena. Haurra adoptatzekotan dagoen bikote baten istorioa du ardatz: Anitak eta Betik ume bat adoptatu nahi dute eta horretarako exijitzen dieten elkarrizketa prozesua gainditu behar dute. Hura nola egin adostu behar dute eta Anitak umea zenbat maiteko duen adierazi nahi du soilik. “Giza harremanetan oinarritutako film labur korala da, astelehen batean zehar kontatzen dena”, dio zuzendariak. Mike Leigh zinegile britainiarraren sorkuntza metodoa jarraitu du horretarako. “Aktoreen zuzendaritzan oinarritu dut prozesu guztia: filmaren istorioa entseguetan sortu eta garatu dugu, zuzendaria eta aktoreak elkarlanean, pertsonaiak, harremanak, gatazkak… Sortutako elementuetatik argumentua egituratzen joan naiz”, azaldu du Urrazak. Diru-laguntzarik gabe egindako lana da Astelehena, EHUko Arte Ederren eta Komunikazio Fakultateek utzitako baliabideekin landua.

‘MIKELE’ ZUZ: Ekhiñe Etxeberria (Estreinaldia Euskal Herrian) Katalunia | 2017 | 45’ | Dokumentala Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz

‘VISIBLES’ Zuzendaria: Enrique Rey (Estreinaldia Bilbon) Euskal Herria | 2018 | 19’37’’ | Dokumentala Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz

‘BIDE ZUZENA, IBILBIDE OKERRAK’ LGTBIQ mugimenduaren 25. urteurrena Gasteizen Jatorrizko ideia: Lupe Otxoa Zuzendaria: Hala Bideo Euskal Herria | 2018 | 6o’ | Dokumentala Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz

Bi urtez hutsik egon ondoren, euren etxebizitzarentzat erosleak lortu dituzte. Azken katiluak jaso, liburuak bildu eta diskoak banatu behar dituzte; baita elkarren arteko begiradei, isilune desatseginei eta orain arte nork bere baitan gordetako hitzei aurre egin ere. Ate hori itxiko dute azken aldiz; behin betiko agurra da, eta bertan geratuko dena ez da sekula gehiago haiena izango.

Rafa Derion bizi da eta Eroskin lan egiten du. Tarteka, ‘La Reno’ izeneko transformista da. Astebururo antzezten du eta ‘Blue’ aldizkariaren horoskopoa ere idazten du. Dokumental hau Rafa/La Renoren borrokaren istorioa da, baita zodiakoaren bidez egindako erradiografia bat ere.

Aspaldiko lagun bat iritsiko da, eta horrek Albertoren bizitza aztoratuko du.

Maitek ezin du bere antsietate soziala gainditu. Munduari aurre egin nahian, fantasia eta ametsetan murgilduko da. Bere nahi eta ametsek aldaketa baterantz bultzatuko dute, baina berak aurka egingo die.

Erretratu alai, intimo eta zuzen honetan, Mikele gazteak nerabe izatearen konplexutasunei buruz hausnartzen du lagunekin eta familiakoekin batera.

Gizarteak estereotipo bat sortu du LGTBI kolektiboaren inguruan. Horren arabera, kolektibo honetako kideak gazteak, modernoak eta dirudunak dira, asko dibertitzen dira eta ez dute 40 urte baino gehiago. Baina, non daude zaharrak? Kea bezala desagertzen dira 40 urte betetzerakoan?

Azken 25 urteetan Gasteizen izandako LGTBIQ mugimenduen eta elkarteen errepaso historikoa eta kronologikoa egiten duen dokumentala. Kolektibo honen eskubideen alde lan egin duten pertsonen testigantzez eta hura jasotzen duten irudiz osatutako dokumentala da. Eta noski, LGTBIQ kolektiboaren protagonisten ahotsarekin.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

ENEKO EIZAGIRRE

O O

IHAL plastifikatuzko kremailera ireki eta ai ai ai! Eguraldi ilun eta euritsua gaurkoa ere. Ez dago iglu batetik euripean ateratzea baino gauza deserosoagorik, batez ere, une horretan argi ikusten duzulako aurrean duzun egun berria plastikoaren menpe igaroko duzula. Gorputz azala gaileta pakete indibidual baten moduan estaltzen duen plastikoaren menpe. Kanpoaldetik euri tantak, hotz, fresko eta libreak; barnealdetik norberaren izerdi lurruna, bero, ase eta irteerarik gabekoa.

Mikro etxetik hala nola oreka mantenduz irten naiz, txankletak lokatzetan sartuz. Kokotsa hazkatuz, pinu altuen artean ikusi daitekeen zeru zatiari begira jarri naiz. Eguerdirako agian ateri?, galdetu diot neure buruari. Bista jaitsi eta bi irribarre zabal topatu ditut parez pare niri begira. Keinu, ahots ozen eta hitz trukaketa saiakera luze baten ostean, Emilia eta Victor direla jakin dut. Ukrainarrak dira, eta bizikletaz bidaia bat egiten ari dira, nire moduan. Gaur bertan inguru haietarantz noanez, informazioa biltzeko aukera paregabea suertatu zait. Zoritxarrez, nire eta beraien hizkuntza ezagutzek ez dute amankomunean puntu gehiegirik, euskara-errusiera elkartrukea asko jota. Mapa atera, nire ibilbidea hatz puntaz marraztu eta duzhe dobre, ok! esan didatenez, lasai noa Ukrainako errepideak bi gurpilen gainean ezagutzera. Beti da desatsegina muga bat igarotzea. Alde bateko eta besteko polizia edo militarren begirada zorrotzek norbera trafikatzaile edo delitugile sentiarazten dute. Zakutoetan daramadan gauzen zerrenda mentala egin dut: arropa, txamarra, iglu denda, lo zakua... eta aurpegia pixka bat zurbildu egin zait gauza batzuk irudikatzean: labana handi bat, gas kartutxoa... Nire alde faktore garrantzitsu bat dago, muga trastez beteriko bizikletaz igarotzen ari den pertsona bakarra naiz eta uniformedun izaki hauei bekokia okertzearekin batera irribarre txiki, oso txiki bat marraztu zaie aurpegian. ZULOZ JOSITA Lehen pedal kolpeak egin ditut Ukrainan eta alde guztietara begira nago, niretzako guztiz ezezaguna den herrialde hau osorik barneratu nahian. Atertu egin du eta pozaren pozez eskuak altxa nahi

Traskarpatiako zuloak saihestuz

ditut, telebistan agertzen diren txirrindulariak helmugan egin ohi duten eran. Ez dut keinua egin hala ere, herrialde honi buruzko lehen gauza ikasi baitut: errepideko asfaltoak arrantza sare batek baino zulo gehiago ditu. Ez da zulodun errepide asfaltatua, noizean behin asfalto apur bat duen zulo multzo amaigabea baizik. Zerbaitengatik ez dugu ikusten telebistan Le tour du Ukraine.

Bizikleta hartu eta Ukrainako hego mendebaldeko errepideetako zuloak saihestea lortuz gero, Leninen eskultura eta bigarren mundu gerrako lubakien artean lo egiteko aukerarekin egin daiteke topo

Pare bat egun daramatzat Ukrainako hego mendebaldean kokatzen den Transkarpatiako eskualdean nire bizikleta sufriarazten eta ikusitakoa hitz batean laburbildu beharko banu, patxada izango litzateke. Auto zahar herdoildu batzuk, ezer berezirik ez baina era berean atseginak diren paisaia berde menditsuak, ulertzen ez ditudan zirilikoz idatziriko trafiko seinaleak, zaldiz tiratutako gurdiren bat edo beste eta zilarrezko paperez eta urrez forratuak diruditen eliza ortodoxoak. Kartel batek nire begirada erakarri du. Kolochava museum 40 km du idatzia, eta beste kartel guztiak ez bezala, alfabeto latinoan dago idatzia, zirilikoaren ordez. Hain urrutitik adierazten badute, interesgarria izango da, pentsatu dut. Mapa aztertu eta Synevyr parke nazionaleko eremu barruan Kolochava izeneko herri bat dagoela ikusi dut. A ze sorpresa nirea herrira iristean eskuin eta ezker hotel, Bed&Breakfast eta tankerakoak ikusten hasi naizenean, orain arte lo egiteko aterpe bat topatzeko izan dudan komeriekin!

Goitik behera, eliza ortodoxo baten kupula, Soviet garaiko bideko aztarnak, egurrezko etxeak eta zuloz beteriko errepideak. ENEKO EIZAGIRRE

Museo ugariz osatutako museo hau, etnografia, garai komunistak eta ohitura zaharrak berreskuratzen dituen espazio ireki bat da, herrixka bat iaia. Bertan eskualde menditsu honetako egurrezko etxe tradizionalak daude, lurra landu eta animaliak gobernatzeko beharrezkoak diren lanabesekin hornituta. Errekatik gertu dagoen trenbide zati bakarti batean, garai komunistetako tren lokomotorra, anbulantzia-tren eta bestelako tramankulu-trenak daude, sobiet eta txekoslovakiarren menpeko garaietako eskola erreprodukzio banaren alboan. Maldan gora joanez gero II. Mundu Gerrako hainbat lubaki, ezkutaleku, arma postu eta elkar akabatzeko gizakiaren talentu erakustaldiak topa daitezke. Bada, guzti hau nire esku utzi dute egurrezko etxola bateko atea ireki eta mimika bertan gaua igaro dezakedala adierazi didatenean. Museoa ixterakoan jolas parke batean bakarrik uzten duten ume bat bezain pozik nabil, Leninen eskultura, txarrantxa sare, zerrategi, ukuilu eta auskalozerdenhori mordo baten artean. Izan ere, leku xelebre ugaritan egin izan dut lo bizikletaz mundua ezagutzera joan naizenetan, baina museo baten barnean? Ez, hori soilik Ukrainan gertatzen da.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko otsailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Sortzaile gazteen erakusleiho Barriek 2019 programaren baitan, lau sortzaileren lanak erakutsiko dira urria bitartean, Bilboko Rekalde Aretoan. Aurrerapen gisa, martxoaren 10erarte, Cristina Gutierrez Meurs artistaren obra izango da ikusgai Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimen honetan MARTA MORALES

D D

AGOENEKO martxan da Barriek programaren VIII. edizioa. Bizkaiko Foru Aldundiaren urteroko programa honen baitan, Arte Sorkuntzarako Bekak jaso dituzten sortzaileen lan plastiko eta bisualak erakutsiko dira datozen hilabeteetan. Endika Basaguren, Oihane Iraguen, Irati Urrestarazu eta Pau Figueresek beren lanak jarriko dituzte ikusgai Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan, urrira bitartean. Aurtengo programazioaren aurkezpenean Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak nabarmendu zuenez, ekimen honen helburu nagusia “Bizkaiko sormentalentuen lana ikusaraztea eta haien ibilbide artistikoan laguntza ematea” da. Izan ere, gizarte bizi eta zorrotzago bat edukitzeko sormena garatzea ezinbestekotzat jotzen du Bilbaok. “Lan artistikoei esker eboluzionatu eta balioak hobetzen ditugu”, ziurtatu zuen. Erakusketak txandaka erakutsiko dituzte, eta bi hilero aldatuko dituzte, 2019 osoan zehar. Gainera, aurten, duela zenbait urte beka jaso zuen artista bat berreskuratuko dute aukeratutako beste lau gazte bekadunen lanak aurkezteko. “Foru-erakundearen eskutik aspaldi babesa jaso zuen sormen-talentua berreskuratzeaz gain, egin berri diren lanei ikusgarritasuna emango zaie horrela”, azpimarratu zuen Bilbaok.

Aurten, Cristina Gutiérrez Meursen lana izango da ekimen honi hasiera emango diona. Martxoaren 10era arte bisitatu daiteke sortzaile honen Trapos sucios izeneko erakusketa. Bertan, 2016. urtetik genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen izenak brodatu dituzte gorbata multzo batean. Honez gain, marrazkien almanaka bat, testu bat horman idatzita eta soinua topatuko ditu martxoaren 10a baino lehen Rekalde Aretora hurbilduko den bisitariak. Bere lan guztietan gizarte-errealitatearekiko konpromisoa erakutsi du beti Gutierrezek, sari ugari jasotzeaz gain arteazoka ezberdinetan parte hartuz,

Artista aukeratuak Lorea Bilbao foru diputatuarekin. BFA

besteak beste, ARCO, Art Franfurt edo FIG Bilbaon. LAU ARTISTA Martxoaren 12tik maiatzaren 5era, Endika Basagureren (Bilbo, 1978) Memoriaren aztarnak ezabatu izeneko lana aurkeztuko da. Proposamena zirriborro bat da, artistari lan berria sortzeko bidea irekiko diona. “Ezinezkoa da gure iragana erabat ezabatzea, eta gure oroitzapenak gogora ekarriz errealitateak zentzua hartzen du, gure nortasun pertsonala berretsiz”, azaldu du Basagurenek. Bideoz eta argazkiz osatutako aurreko lanaren zati handi bat suarekin suntsitzean datza proiektua. Hortaz, geratzen diren errautsak eta hondakinak dira

antropometriak, autoerretratuak eta orbanak garatzeko Basagurenek erabili dituen baliabide bakarrak.

tzera akuilatzen gaituzten gailu ezagunak eta oihartzunak”, nabarmendu du sortzaile gazteak.

Maiatzaren 7tik ekainaren 30era Oihane Iraguenen (Bilbo, 1985) txanda izango da. Bere ustez, “entzunez sortu, inprobisatu eta sortzen da espazioa”. Hortaz, soinupraktikari ekin dio, eta ikus-entzunezko zein eskulturari lotutako euskarriak erabili ditu lagungarri gisa. Soinuak espazioan presentzia oso anbiguoa duela gogorarazten duela uste du Iraguenek, eta, denborari dagokionez, iragankorra dela. “Praktika akusmatikoak aurpegirik eta gorputzik gabeko praktikak dira, hau da, bozgorailu, gortina edo pantaila bat; arrotza zaigun hori (ber)aitor-

Inguruan eta egunerokotasunean topatzen dituen elementuak erabiltzen ditu, bere aldetik, Irati Urrestarazuk (Bilbo, 1989). “Txikitan herdoildutako hiltzeak edota hondakinetako adreilu zatiak biltzen nituen, eta kontrakotasunak beti erakarri nau, zuk urdina nik berdea”, aitortu du Bilboko Okela Sormen Lantegiko kideak. Prozesuak ezartzen duen bideetatik egiten du lan Urrestarazuk, azken aldian eskulturatik edo objektualizaziotik ibiltzen bada ere. Urrestarazuren lana uztailaren 2tik 1era arte egongo da ikusgai.

“Sormentalentuen lana ikustaraztea eta haien ibilbide artistikoan laguntzea da helburua”, Lorea Bilbaoren esanetan

Azkenik, Donde las patatas, la Cocacola y la Fanta izenburupean aurkeztuko du bere lana Pau Figueresek (Donostia, 1976), irailaren 3tik urriaren 20ra. Lan hau hipermodernitatearen gehiegikerietatik sortu da, nostalgiari aukera bat emateko.

Artistekin zuzenean lanean

B

arriek 2019 ekimenaren baitan, jarduera osagarriak garatuko dira artistekin. Horrela, norbere burua ezagutzeko tailerrak antolatuko dira Rekalde Aretoan, eta publikoari haien lanen gakoak eta interesa ezagutarazteko topaketak ere egingo dira. Lehen topaketa irekia Cristina Gutierrezekin izango da, martxoaren 7an.

“Haurtzaroko oroitzapenek orainaldia deseroso egiten dute, negozio forma berriei modu arrotzean begiratzen diete eta turisten kamerek antzematen ez duten imajinario berri batean jartzen dute arreta”, kontatu du Figueresek. Iraganeko objektuen eta orainaldia eraikitzen dutenen arteko nahasketa horretan, ikonokrazia eta souvenir produktuak agertzen dira tarteka.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

01300. mapa: ‘pulga’ / ‘puce’

ardi arkakoso arkakoxo arkakuso arkakuxo kukuso küküso khukuso

Araotz (Oñati): “ardi” berbaz Saarrak bai, ardia. Lenaoko amandre saarra pai esaten zutela. Leku askotan jaso da kukusoak urrunarazteko “mendafina” erabiltzen zela. Hona hemen Beasainen bildua, adibide gisa: mendafiñe esaten tzaio arei, dembo’aten kuartok garbitzen tzien, menda da, oaiñ mendafaltsoa re bastoa badao, ori eskoba bati lotu... garbitasuneako, autsek e ondo biltze zittun da...

Mapa honetan hiru forma nagusi bildu dira: bi forma desberdin agertzen dira, bata ekialdean, bestea sartaldean. Erdialdean hirugarren forma bat bildua izan da, aurreko bi forma horien elkartzetik egindakoa. Bizkaieraz, edo zehazki esateko Bizkaian bakarrik, ardia bildu da. Hitz honek homonimiak badauzka, izan ere esnea eta artilea ematen duen azienda da (“oveja / brebis”) eta txerrama (“cerda / truie”) ere izan daiteke. Horra ardi hitza, oso desberdin diren hiru animalia izendatzeko.

- Esaerak ere bildu dira: Larzabalen (norbaitez) ttipia delaik eta habila, xokho guzietaat joaiten; iduri dik kukusoa, eta nunahi gordatzen. Donibane Lohizunen: Norbaitez erraten bada, gixon ttiki bat, gixon ñaño... alimale batentzat igual kukusoa, ttikia...

Iparraldean eta Nafarroako parterik handienean, kukuso izendatzen da, bere aldaerekin: khukuso, küküso. Badirudi errepikapen baten ondorioa dela (ku+ku). Errepikapen hori gertatzen da beste intsektu batzuen izendapenetan ere: marlo, marmalo, barbalot. Gipuzkoan (Gipuzkoako bizkaieraz ere) eta Nafarroako leku batzuetan arkakuso, arkakuxo, arkakoso, arkakoxo bildu dira. Nabari da hitz berriagoa dela eta sartaldeko ardi eta ekialdeko kukuso hitzak elkarri lotuz sortutako forma dela: ardi + kukuso = arkukuso. Hitz konposatu batek

bete behar dituen arauak jarraitzen ditu: ikus ardi + zain = artzain bilakatzen dela eta idi + zain = itzain. Uste da garai batean bi forma baizik ez zirela ezagutzen euskaraz animali hau izendatzeko: ardi eta kukuso. Denboraren poderioz, bi hitz horien mugan edo isoglosan bitarteko forma berri bat sortu da eta ardi eta kukuso bi forma zaharren arteko lerro hutsa izatetik, eremu nahiko handi bat izatera hedatu da arkukuso forma.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.