Ortzadar 070919

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko irailaren 7a. 606. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

UXUE ALBERDI “Emakume gehienok gure generoa sentitzen dugu goazen plaza bakoitzean� -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ZARAUTZ

Aldarrikapena, tximeletaren begietatik ‘Destino epikoak’ izeneko diskoa Euskal Herriko oholtzetan defendatzeko ordua heldu zaio Occhi Di Farfalla taldeari. Irailaren 19an Bilbon eta 21ean Zarautzen arituko da taldea, zuzenean AINHOA LORES

O O

CCHI Di Farfalla 2013an sortu zuten, Zarautzen, Miren Arangurenek eta Hodei Estebanek. Bikote akustiko gisa aritu ziren hasieran eta euren lehenengo diskoa urte horretan kaleratu zuten. 2016an, berriz, taldearen bigarren lana heldu zen, Lerroetatik ihes izenekoa. Garai hartarako, baina, Jokin Azpiazu baxu-jotzailea eta Bati bateria-jotzailea ere taldearen parte ziren. Destino epikoak taldearen hirugarren lana da. Oraingo honetan Ibon Guerrak hartu du Batiren lekua. Gai ilunak eta sakonak landu ditu laukoak formatu elektrikoan kaleratu duen disko berrian.“Taldekideok sozialki eta politikoki konpromiso bat dugu; denok jarduten dugu proiektu politiko ezberdinetan eta horien isla dira gure kantuen hitzak. Batzuk gogorragoak izan daitezke, beste batzuk zuzenagoak eta argiagoak”, azaldu du Miren Aranguren abeslariak. Memoria kolektiboaren beharraz, ahanzturaz, utopia berriez, minaz, min horien osatzeaz... hitz egiten dute diskoko hamaika abestietan. “Dena gure begiradatik eta gure esateko moduetatik, noski”, argitu du Arangurenek. PROIEKTU IREKIA Musika estilo aldetik, berriz, kontrasteak gustuko ditu laukoak eta baita “aurpegi ezberdinez osatutako gorputzak” ere. “Musikalki oso proiektu irekia da Occhi Di Farfalla –adierazi du

Hodei Estebanek–. Disko batetik bestera asko aldatzeko askatasuna du eta kantutik kantura ere hasiera batean salto handia egon daiteke. Taldekideok, oso musika ezberdina entzuteaz gain, taldea irekia izatea gustuko dugu. Aritu izan garen beste proiektuak musika estilo jakin bati lotuagoak egon dira.Besteengan eragiteko baino

joan kantuetan Batik eta Craig Bjerring-ek (Old Seed) ere parte hartu dute.

Destino epikoak diskoa Arrasateko Shot! estudioan grabatu dute, Ander Barriusoren gidaritzapean, eta Craig Bjerring izan dute ekoizle. Taldearentzat “plazer hutsa” izan da beraiekin lan egitea. “Barriusok ezagutzen gaitu, lagun handiak gara eta aurreko diskoa ere berarekin grabatu genuen. Horrek, azken urte honetan, gure lan berriaren norabideaz hitz egiteko aukera eman digu, eta hori grabazioan lagungarria izan da. Grabazio prozesua bera sortze prozesu bat ere bada, eta berak, ikuspegi “Taldekideok teknikoaz gain, ekarpen musikal sozialki eta asko egin ditu”, politikoki konpromiso azaldu du Arangurenek. bat dugu eta horren

gehiago, hautu hau gure buruarengan pentsatzen egina da”. Taldekideek dituzten kuriositate gehienak asetzeko espazio mugagabea da Occhi Di Farfalla, taldekideen esanetan.

isla dira kantuak”, dio Miren Aranguren abeslariak

Kantu guztiak taldeak sortu ditu, Segur ziur (Ira) eta Herio bakarra, heriotz ugari piezak izan ezik, azken hau Nora Strejilevich-en Una sola muerte numerosa liburuan oinarritu da. Warsaw, Mamaxola, Porlanez ase, Galdu ordez eta Nora

Bjerring-en kasuan, produkzio lanak egiteko eskatu zion taldeak eta kantu bakoitza fintzen lagundu diela adierazi dute, “kantu batzuk beste norabide bat hartzeraino”, nabarmendu dute. “Guretzat erreferentziazko musikaria da eta aberasgarria izan da berarekin lanean aritzea. Pertsonalki, ahotsetan oso babestua sentitu naiz, eta jolasteko ateak inoiz baino gehiago ireki dizkit”, aitortu du abeslariak.

Miren Aranguren taldeko abeslaria, Europako biran. OCCHI DI FARFALLA EUROPAN ZEHAR Uztailean Europan zehar ibili da taldea, diskoa oholtzaz oholtza aurkezten eta, diotenez,bira “izugarri ondo” atera zaie. “Beti bezala toki eta jende oso bereziarekin egin dugu topo. Leku batzuk ezagunak genituen, beste batzuk, aldiz, berriak izan dira, eta oso harrera beroa jaso dugu. Jende asko etorri da kontzertuetara, harrera ona izan du diskoak eta gogoz bueltatu gara berriz ere errepidera ateratzeko”, kontatu du Arangurenek. Hain zuzen ere, bidaiatzeko asmoarekin sortu zen Occhi Di Farfalla, duela sei urte. Musikaren munduan bizi izan duten esperientziarik ederrena atzerrira irtetea izan da laukoarentzat. “Kontaezina da halako bidai batek gure bizitzan aportatzen diguna”, uste du Estebanek. Toki ezberdinak bertako jendearekin ezagutzea eta haien sukaldeetatik pasa ahal izatea ikaragarria dela azpimarratu du: “Bidaiatzeko modu ezberdina da, ohiko monumentu

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Ruben Plaza Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

ezagunenak ikusteko aukera handirik ematen ez duena, zirkuitu turistikoetatik kanpo dagoena, baina bestela ezagutuko ez zenituzkeen mila txoko eta pertsona ezagutzeko aukera ematen dizuna”. Hain zuzen, taldea espazio txikietan, gune okupatuetan edo tabernetan jotzen sentitzen da erosoen: “oso ondo zainduak sentitzen gara eta hori oso garrantzitsua da guretzat”, nabarmendu du Estebanek. Pasioz lan egiten duten tokiak gustuko dituzte. “Pasio horrek, gehienetan, eginbeharrak mimoz egitea dakar eta ez dago hori baino hoberik”. Diskoaren aurkezpen bira prestatzen igaro du abuztua talde zarauztarrak. Irailaren 19an, esaterako, Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dute zuzenekoa, 21ean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, eta 27an Mallorcako Palman. Hurrengo hilabeteetarako ere lotuta dituzte hainbat zuzeneko Oreretan, Zaragozan, Bartzelonan eta Madrilen.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Jarraitzaileak

Fikzioa 1. Fakirraren ahotsa

GG

ero eta liburu gutxiago erosten ditut egilearen izena jarraituz, eta gehiago gaiaren arabera, edo estetika edo estilo berezi baten lilurari men eginda. Izan ere, posible da liburu batekin liluratu gintuen idazleak gurekin zer ikusirik ez daukan bilakaera existentzial bat eramatea, eta bere hurrengo lanak gure interesetatik oso urrun egotea. Hala, miretsi izan ditut idazle asko: Gabriel Garcia Marquez, Hermann Hesse, Bernardo Atxaga, Aldous Huxley, Patricia Highsmith, Eider Rodriguez… Haien obra beste batzuetan iritsi ez zaidan idazle asko dauden bezala: Gabriel Garcia Marquez, Hermann Hesse, Bernardo Atxaga, Aldous Huxley, Patricia Highsmith, Eider Rodriguez… Beste batzuek esan ahalko dute: miretsi izan dut Pako Aristi, ezdeus eta noraezean aurkitu izan dut Pako Aristi! Liburuekin dugun harremanak badu jakintsu / ikaslearen artean sortzen den tratuaren antzik, eta une batean, obra batekin erantzunak eta argiuneak eskaini zizkigun idazlearekiko debozio itsu bat sortu ohi da, gaztetan batez ere, bizitzari aurre egiteko tresnak urri geratzen zaizkigunean, bere edertasun erraldoiaren aurrean. Ea zer dioten gu baino gehiago bizi-

Harkaitz Cano. Susa.

Ekialdeko Zen tradizioan badago kontakizun bitxi bat. Dongshan maisua bere maisu zenduari eskaintza bat egitera joan zen. Monje gazte batek aurkitu zuen han, eta galdetu zion ea zer irakaspen jaso zuen maisu zaharrarengandik. Dongshanek erantzun ez zuela inoiz harengandik arau bat bera ere jaso. Monje gazteak harriturik: “Orduan zertarako egiten diozu omenaldi?”. Dongshanek erantzun argigarri bat eman zion: “Ez ditut miresten nire maisu zenduaren bertuteak, ezta bere irakaspen budistak ere; dena esplikatu ez izana eskertzen diot soilik!”. Oraindik erabat ulertu gabe, monje gazteak itaunka jarraitzen du: “Zu zara zure maisuaren ondorengoa, esadazu harekin ados zauden edo ez”. Dongshanek: “Zati batean bai,

Zenbait idazle propio guretzat idazten ari bailiren sentitzen dugu maiz, eta haien lan batek ezer esaten ez digunean frustazioa sentitzen

Bada Jiddu Krishnamurtiren biografian pasadizo eder bat. Arratsean, suaren ondoan, jarraitzaile batzuekin egon da hizketan. Gauerdia gainean dute eta hizketaldi gozoa amaitzeko orena iritsi zaie. Alde egin aurretik, ikasle batek galdetzen dio: “Zein da lezioa, maisu?”. Eta Krishnamurtik: “Ez dago leziorik!”. Ikaslea noraezean bezala ikusirik, gaineratzen dio: “Zu zauden lekuan ez dago beste inor!”. Aspaldian modan jarri ziren guruen aurka mintzo ziren Krishnamurti eta beste asko, esanez maisurik onena ez dela ikasle asko dauzkana, ikasle bakoitza bere buruaren maisu bihurtzen duena baizik. Gauza bera esan liteke liburuez ere, eta maite ditugun idazle guztiez, haien liburuak ez irakurtzeko ere ematen diguten askatasunagatik maite ditugula. Horrek esan nahi baitu adimentsuago egin gintuela haien obra batek, eta horri esker hurrengo obra irakurri beharrik ez genuela izan.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

SAIAKERA

‘Auschwitzeko tatuatzailea’

‘Sapiens. Gizadiaren historia labur bat’

Heather Morris; itz.: Miel Anjel Elustondo. Pamiela. 288 orr. 21 euro.

beste zati batean ez”. Monjeak ez dio joaten utzi nahi: “Zergatik ez zaude guztian ados?”. Dongshanek honekin amaitu zuen elkarrizketa: “Harekin guztiz ados banengo, ez nintzelako fidel izango hark emandako jarraibideei”.

tako hauek, pentsatu ohi dugu. Propio guretzat idazten ari bailiren sentitzen ditugu maiz, eta haien lan batek ezer esaten ez digunean frustrazioa sentitzen. Baina frustrazio onuragarria da guztiz: esan nahi du geure begiekin gauzak aztertzen ikasi dugula, badaukagula kriterio propio bat, eta ez dugula behar, ezinbestez, gure ikuspegia bermatuko duen libururik. Askatasun psikologikoaren lehen zantzuak izango lirateke.

Yuval Noah Harari. Elkar. 456 orr. 23,75 euro.

Maitasuna eta sufrimendua

Gizadiaren historia t i laburra

Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Lale tatuatzaile lanetan ari zen AuschwitzBirkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain dagoen neska bat ikusiko du, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez gorituko da instantean, eta erabaki irmoa hartuko du: infernu hartatik biek bizirik atera behar dute.

Nola lortu zuen gure espezieak bizirauteko borrokan gailentzea? Nola iritsi ginen jainkoetan, nazioetan edo giza eskubideetan sinestera, diruan, liburuetan edo legetan konfiantza izatera? Nola bukatu genuen burokraziaren, ordutegien eta kontsumismoaren mendeko izatera? Eta nolakoa izango da mundua datozen milurtekoetan? Liburu honetan Yuval Noah Hararik gizadiaren historia labur bat marrazten du, Lurraren gainean oinez ibili ziren lehen gizakietatik hasi eta gure espezieak egin dituen iraultza handietaraino.

2. Basa Miren Amuriza. Elkar.

3. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

4. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

5. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

6. Aulki-jokoa Uxue Alberdi. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

2. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

3. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

4. 1362 km euri G. Landabaso, G. Goia. Elkar.

5. Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren... Robert Louis Stevenson. Erein. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

UXUE ALBERDI BERTSOLARIA ETA IDAZLEA

“Badirudi emakume egokia bertsolari onaren definizioaren idealaren kontra doala” Plazan bertsotan dabiltzan hamabost emakumeren ahotsak bildu ditu Alberdik ‘Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak’ liburuan. Euren bizipenetatik abiatuta, bertso munduan, zein bertatik at, emakume izatea zer den eta bakoitzak nola bizi duen jaso du UXUE GUTIERREZ

B B

ERTSOLARIA eta idazlea da Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984 ). Urte asko eman ditu plazetan kantari eta egun ere bertsoari estuki lotuta jarraitzen du. Aspaldi hasi zen Alberdi bertsotan dabilenean –zein hortik kanpo– generoak nola eragiten dion hausnartzen eta kezka hori konpartitzen. Gogoeta kolektibo horren emaitza da Kontrako Eztarritik: Emakume bertsolarien testigantzak (Lisipe, 2019). Bertan, hamabost bertsolarirekin izandako elkarrizketak batu ditu eta hogeita bi azpiratze mekanismotan sailkatu ditu entzundakoak. Horrela, argazki orokor bat osatu nahi izan du Alberdik, genero auzia heldu beharreko zehar-lerro gisa kokatuz. Bertsolaritza praktika soziala dela eta, bertsogintzaren oinarriak nortzuek, norentzat eta nondik sortuak diren aztertzen dituzula dio Jule Goikoetxeak liburuaren sarreran. Bada, zein da liburuaren abiapuntua? Orain arte egin diren definizioetan bertsolaritza beti definitu izan da jardun dialektiko modura, eta generoa edo gorputza ez dira kontuan hartu izan. Nik bertsolari bezala dudan esperientziatik eta esperientzia partekatutik abiatuta, konturatzen hasi ginen guretzat “nondik” hori, gure gorputzetik bertatik hasten zela, eta emakume gorputzetik kantatzerakoan bazeudela oztopo batzuk mezua modu “neutroan”, modu “naturalean” bideratzen uzten ez zutenak. Emakume gehienok gure generoa sentitzen dugu goazen plaza bakoitzean. Eta, hain juxtu, horregatik dago liburuaren hasieran Itziar Okarizek behin egin zidan galdera bat: “nola iristen da bertsora emakume gorputzetik?”. Oso fisikoa iruditu zitzaidan: gorputza leku batean dago eta bertsoa bestean; sentiarazi zidan emakume gorputzak apartatu egiten gaituela bertsotik,

urrundu, nolabait, bertsoa ez dagoela gure gorputzaren barruan. Okarizek behin bota zizun galdera hori orain eginez gero, liburua idatzi ondotik, nola iristen dira bertsora elkarrizketatu dituzun emakumeak? Nik gaur egun plazan dabiltzan emakumeak elkarrizketatu ditut. Umetan berdintasuna lortuta zegoela saldu zigutenon belaunaldikoak gara guztiok. Berdinak garela eta aukera berdinak dauzkagula esan digute; inork ez digu esan “zu ezin zara bertsolari izan” edo “zu ezin zara futbolari izan”. Ohikoa izaten da, muturrekoa hartu arte, berdina zarela, beste bat gehiago zarela sentitzea. Posizio subalternoa onartzea edo konturatzea zure kokapena azpiratua dela ez da erosoa; erosoagoa da pentsatzea “nik nahi dudana egiten dut”, “ni librea naiz”, “niri emakume izateak ez dit eragiten”. Ondoren plazak zure lekuan jartzen zaitu. Emakume gorputzetik desabantaila posizio batetik iristen da bertsora, eta liburuan kontatzen diren bizipen guztiak azpiratze horren adar ezberdinak dira. Bertsolaritzaz ari gara, baina gaia orokorragoa da: “Zer da emakume izatea?”. Hori da liburuak nolabait definitzen

Emakume gorputzetik desabantaila pozizio batetik iristen da bertsora. Liburuan azpiratze horren adarrak kontatzen dira”

duena, emakumea –eta haren ifrentzuan, gizona– nola eraikitzen den. Eta konturatzen zara emakume bertsolariari emakume gisa eskatzen zaiona eta bertsolari gisa eskatzen zaiona talkan daudela. Talkan ei daude emakumea eta bertsolaritza. Nola da posible? Emakumea eraikuntza sozial modura eraiki da juxtu bertsolaria eraiki den kontrako moduan, eta momentu askotan badirudi emakume “egokia” bertsolari “onaren” definizioaren idealaren kontra doala, eta alderantziz. Konstruktu sozial bakoitzari exijitzen zaizkion ezaugarriak, baloratzen zaizkionak eta ontzat jotzen zaizkionak kontrakarrean eraikiak dira. Eta horregatik, hortik abiatuta bertsolari guztiei egin nien lehenengo galdera izan zen: “Emakume izateak eragin al dizu bertsotan egiterako orduan? Eta eragin baldin badizu, nola?”. Nik lehenago aipaturiko distantzia hori arakatu nahi nuen, baina nahi nuen bakoitzak bere erara konta zezala distantzia. Denon esperientzia ez da berdina izan eta hor nahasten ziren hainbat aspektu: generoari dagozkionak gurutzatzen ziren hizkuntzarekin, identitate sexualarekin, adinarekin... Liburu deserosoa dela esan izan duzu; baina, era berean, emakume askorentzat irakurketa konplizea ere izan daiteke, identifikatuta sentitu daitezke. Zergatik diozu deserosoa dela? Liburu honek denok interpelatzen gaitu, baina modu ezberdinean. Seguru aski gizonezko askori ez zaie erosoa gertatu; izan ere, hemen erakusten baldin bada zer den emakume izatea, horren negatiboan agertzen dena da: zer da orduan gizona izatea? Emakumeak horrela egiten badira egiten dira gizonekin batera bizi diren gizarte batean, oposizioz eraikitzen dira generoak. Eta, beste alde batetik, desero-

Bertsolaritza oinarrian duen liburua bada ere, f soa da euskaldun askok eta abertzale askok idealizatuta daukaten bertso mundua desidealizatzen duelako. Gertatu zait emakume feminista bertsozale batzuk deseroso ikustea, errazagoa delako sinestea hain maite duzun eremu horretan ez dela desberdintasun-egoerarik gertatzen, edo salbu dagoela diferentziatik. Baina, era berean, emakume askok irakurri dute konplizitatetik eta ahots lagunak topatu dituzte bertan, hori da autoerrepresentazioak daukan alde positiboa. Baina, aldi berean, errepresentazio horrek biluzik jartzen gaitu. Horretaz liburua egin eta gero konturatu naiz. Izugarrizko ahalduntze, ausardia eta eskuza-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

ELGOIBAR

Emakume bertsolariari emakume gisa eskatzen zaiona eta bertsolari gisa eskatzen zaiona talkan daude”

Sistema batean azpiratutako talde batean kokatuta zaudenean, bizirauteko hainbat jarrera sortzen dira. Dena dela, nire ustez feminismoaren premisetako bat da emakumeok gure artean elkar ez epaitzea. Elkarri urrunetik begiratzen diogunean sistemak berak gure artean lehiatzera eta elkar epaitzera eramaten gaitu; aldiz, elkarrekin lanean ari garenean ulertzen dituzu bestearen bizipenak eta nondik esaten dituen esaten dituenak. Horregatik da hain garrantzitsua lanketa kolektiboa. Zuk zeuk ere egile paper berezi xamarra izan duzu. Emakume bertsolaria zara -liburuan aipamen ugari egiten dizkizute elkarrizketatueketa, era berean, idazlea. Nola bizi duzu paper bikoitz hau? Hau lotuta dago nire lanbideetan dudan kokapenarekin. Ni idazlea eta bertsolaria naiz eta tartekotasun horretan bizi naiz. Egilearen irudia oso modu ezberdinetan eraiki da literaturan eta bertsotan. Bertsolariak izan behar du herriaren ahotsa, izan behar du jatorra, hurbila, izan behar du komunitatekoa. Eta, aldiz, idazleari baloratzen zaiona da singulartasuna, originaltasuna, besteek ikusten ez dutena ikustea, ahots propioa. Horregatik, askotan pasatzen zait distortsioekin topo egitea nire jardunean. Bertsolari bezala, “idazletasunak” hainbeste goresten den naturaltasunetik urruntzen nauela dirudi; eta idazle gisa, berriz, “bertsolaritasunak” singulartasunetik urruntzen nauela. Esan izan didate, adibidez, bertsolari komunitateari esker dauzkadala irakurleak, bertso komunitateari nolabait bahituta, ez direla nire idazle merituaren ondorio. Emakume bezala esaten diguten gauza berbera, kurioski.

feminismoari buruzko testua ere bada Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’. RUBEN PLAZA baltasun ariketa da bertsolarien partetik; baina, aldi berean, biluzik gelditzen dira emakumezko bertsolari hauek, euren zaurgarritasuna agerian. Aldiz, mugitu nahi ez duten gizonei nahikoa zaie isiltasuna mantentzea. Inork ez ditu, gu bezala, zuzenean interpelatzen. Orain arte inork gutxik galdetu die gizonei “zer pentsatzen duzu honetaz? Nola kokatzen zara gai honetan?”. Deserosoa da kuestionatzen duelako gure eraikuntza emakume bezala, gizonen eraikuntza gizon bezala, eta baita gure komunitatearen eraikuntza soziala ere. Denak, ordea, ez datoz bat jorratzen ari zareten bidearekin. Genero sistemak ez duela zeharkatzen edo emakume modura izateak ez

duela eraginik berarentzat dio, adibidez, elkarrizketatuetako batek, edo lanketa feministatik kanpo sentitu izan dela, beste batek. Ulertzen dituzu mezu horiek? Bai, ulertzen ditut eta kasu batzuetan ni egon izan naiz posizio horretan beste garai batean. 19 urte neuzkanean eta emakume bertsolariak lehenengo aldiz Azkizun bildu zirenean, eta guri iristen zitzaigunean zertaz ari ziren hitz egiten, nik benetan sentitzen nuen gu hortik libre geundela, hori gure aurreko belaunaldietako emakumeen arazoa zela, ez zirelako behar beste askatu. Gero kontzientzia feminista hartzeak eta plazako zein plazatik kanpoko bizipenek eraman naute konturatzera hori ez dela horrela.

Orain arte ez naiz hainbeste jabetu emakume etiketari ihes egiten diogun moduan ni ere ihesi jardun naizela, idazle bezala elkarrizketatzen nautenean bertsolari katalogaziotik eta bertsolari bezala elkarrizketatzen nautenean idazle katalogaziotik. Liburu honetan elkarlanean jardun dira nire bi identitateak.

ez afinitateaz. Generoa eraikuntza bat da eta deseraikitzen hasteko gako garrantzitsua da geure burua zein ispilutan kokatzen dugun. Gizonen onespenaren zain egoteak gutxitu egiten gaitu autoestimuan eta gaitasunetan. Kritikak ez dizkigute zuzenean egiten, baina gure kideak kritikatzen dituzte: haien estiloa, jarrera, gaitasunak... Eta azpikoz esaten dizutena da: guk baloratzeko moduko bertsolaria izan nahi baldin baduzu hauxe da bidea, hauexek baldintzak. Horregatik daude emakume publiko asko emakumetasunarekin borrokan. Mediku euskaldunaren ipuinarekin bezala geratzen da. “Zer nahi duzu, mediku euskalduna ala mediku ona?” galdetzen dizunak galderan bertan oposizioan jartzen ditu bi ezaugarriak. Bata ala bestea. “Ez naiz emakumea, bertsolaria naiz” esan beharrean bagaude, kontrakotasun hori sumatzen dugulako da, emakume izateak bertsolari izateari kendu dio oraindik. Zenbat aldiz aditu dugun “Maialen ez da emakumea, txapelduna da”. Inork ez du esaten “Amets ez da gizona, txapelduna da”. Emakume izatea, eta gizon izatea, eraikuntza soziala dela aipatu duzu etengabe. Identitatearen eraikuntza hori baino are korapilatsuagoa da, ezta? Galdera da zenbateraino baloratzen dugun gure burua gizonen edo Anaidiaren begiradaren arabera. Gure identitate sexualaren eraikuntza ere horri lotuta dago. Maider Arregik liburuan esaten du: erabakitzen duenean bere desira aldatzea eta bollera bihurtzen denean, konturatzen da ez diotela gizonen epaiek lehen beste eragiten, edo lehen gizonen elkarrizketa batzuekiko interesa agertzen zuela sinpleki haientzat desiragarri izan nahi zuelako. Galdera da: ze emakume modu dira posible? Eta horren ifrentzuan ze gizon modu dira posible bertsolaritzan, literaturan, gizartean...? Bertsolari maritxurik apenas dagoen, ez dago maritxuen arteko artikulaziorik. Emakumeen artikulaziotik bolleren artikulazio bat ere sortu da, baina maritxuen bilgunerik ez da egon, ez da inor bertsotara atera maritxu identitatetik. Eta gizonak emakumeak baino askoz ere gehiago dira bertso munduan, orduan horrek adierazten du zenbateraino eraiki den bertsolariaren eredua gizon, euskaldun, jator heteroaren eredura. Maskulinizatuenak diren eremuetan dago maritxu gutxien. Eremu maskulinizatu guztiak –futbola, elkarte gastronomikoak, bertsolaritza, literatura, rocka...– dira, bakoitza bere modura, gizontasun fabrika.

‘’KONTRAKO EZTARRITIK’

Barne eta kanpo gatazkak ere elkartzen dira, norbanakoa eta kolektiboa. Bakoitzaren epaia eta gainerakoena. Eskutik doaz? Zein da arriskutsuagoa? Barne eta kanpo epaia bereiztea oso zaila da, eta besteen begietara agertzen gara on, txar, polit, zatar... esango nuke dialogo bat dela etengabe. Baina bertsolari gehienek aipatzen dute gehien eragiten dien aitortza bertsolari kanonikoena dela, eta horietan gehienak gizonak dira. Nik uste gure lanaren eta emakumeon arteko artikulazioaren alderdi positiboenetako bat dela, hain zuzen, autoritatea, neurri batean behintzat, lekuz aldatzen ari garela. Emakumeok elkar autorizatzeko tresnak eta sareak sortzen ari garela. Ahizpatasunaz hitz egiten dugunean aliantza politikoaz ari gara,

ELKARRIZKETATUAK - Amaia Agirre Arrastoa - Ainhoa Agirrezabaldegi Rekondo - Maialen Akizu Bidegain - Miren Amuriza Plaza - Maider Arregi Markuleta - Maddalen Arzallus Antia - Oihana Bartra Arenas - Onintza Enbeita Maguregi - Nerea Ibarzabal Salegi - Oihana Iguaran Barandiaran - Ane Labaka Mayoz - Alaia Martin Etxebeste - Eli Pagola Apezetxea - Jone Uria Albizuri


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Domestikotasuna ULA IRURETAGOIENA

D D

Eguneroko eta ohiko bizitzari forma eta espazioa ematea arkitekturaren ardura historiko eta nagusienetako bat da. Arruntasunarekin erlazioan den aktibitate honi domestikotasuna esaten zaio

OMESTIKOA hitzak etxekoia den ororekin erlazioan jartzen gaitu; etxea osatzen duten espazio guztiekin, bizitzaren aktibitate ohikoekin, gertukoekin konpartitzen ditugun momentuen testuinguru intimoekin, pribatuaren eremuan gertatzen diren uneen espazioekin, gurea sentitzen dugun txokoarekin –jabegoaren zentzu juridiko eta ekonomikotik urruti, sentimen bati egiten zaio erreferentzia–. Laburrean, gure bizi-espazioarekin harremana duenarekin. Erdarazko hogar hitza interesgarria da domestikoaren ideiaren kontakizunean, etimologikoki, hitzak sutondoa esan nahi baitu, eta gaur egun tximiniaren esanahitik goxotasun sentsazio etxekoi bati loturik erabiltzen dugu. Hitzekin loturan, erdaraz etxea garbitzen duenari doméstica esan ohi zaio, etxean izaten ditugun animalien deskribatzaileak ere domestikoa hitza du eta etxekotu daitekeen elementua/gorputza domesticable da. Arkitektura liburu eta idatzi andana daude etxebizitzaren inguruan, gehienak funtzionaltasunean erroturik. Espazio bat domestikatzea, berriz, ongi funtzionatzea baino askoz gehiago ere bada, bertan bizi denaren irudikapen eta sentsazioek osatzen dutelako. Domestikotasunari irudiak jartzeko, Santi Virto arkitekto eta klarinetistaren (santiagovirto.com) lanera gerturatuko gara, arkitektoen elkargoko aurtengo etxebizitza obra sarituen finalista izan delako. BI ADIBIDE Arkitekto nafarrak berriki modu indibidualean hasitako ibilbide profesionala kontuan hartuta, eta etxebizitza arkitekturan hain gai landua eta aztertua dela jakinik, merezimendua arras azpimarratzekoa da. Bi etxebizitza lan ezberdin hautatu dira, bata banakako etxebizitza bat –MM deiturikoa– eta bestea etxebizitza kolektiboa –Descalzos 47-53–. Bi eraikinek domestikoaren gogoeta atzetik baina abiapuntua zeharo ezberdina dute. Lehenean azken erabiltzailearekin batera diseinatzen eta eraikitzen baita, eta bigarrenean erabiltzaile unibertsal batentzat pentsatu eta eraikitzen da. Bi eraikinak Nafarroako lurraldean bisitatu daitezke, Cintruenigon eta Iruñean, hurrenez hurren.

Askotan esan ohi da banakako etxebizitza baten arkitektura-lana zailenetarikoa eta astunenetarikoa dela, etxe berriaren eraikuntza jabearentzat inbertsio eta ilusio iturri itzela delako karga emozional horrekin lan egitea. Hau da, jabearen eta arkitektoaren artean harreman bat eraikitzen da. Domestikoa zertan den definitzeko garaian elkar ezagutza klabea da, prozesu luze eta intentsu baten emaitza. MM etxean hiru lanketa nagusi daude etxekoiaren zehaztapenean. Lehena, eta begi-bistakoena, kanpoko irudikapenarena da. Domestikoa kanpotik identifikagarria izateko, jabea eta etxe-arketipoekiko dagoen loturan sakondu behar da.MMren kasuan, bi isuriak dira baina garaikidetasunaren abstraktutasuna gaineratuz. Eta bolumetriarekin batera, etxearen sarrera. Aterpeak balio sinbolikoa izaten du. MM etxean estalpe lau eta solido batekin eraikia daukagu. Eraikinean gizakiaren eskalako elementuak egon behar dira, domestikoa gertatzeko behar beharrezkoa. MM etxean behe solairu bat ohiko altuera gizatiarrarekin nabarmentzen da, beiratua den azalera indartsu batekin. Azkenik, materialitateak ere iruditeria bat eraikitzen du. MM etxean, garaikidetasunaren joerari jarraituz, kolore gama neurtua da: zuria, egurra eta hormigoia. Eta MMn ezaugarri azpimarragarriena da eskilara eskultura bat gisa landu dela, p ertsonalitatea eraikitzen duena.

Espazio bat domestikatzea ongi funtzionatzea baino askoz gehiago da, bertan bizi denaren sentsazioek osatzen dutelako

Azterketarako bigarren eraikina 17 etxebizitzakoa da, Iruñeko Alde Zaharrean egingo diren lanen ondorioz gertatuko diren kaltetuei ostatu emateko etxebizitzak, hain zuzen (Virtok Kahle Oiza Arauzorekin batera eginiko lana). Nola etxean biziko denarekin lan egiterik ez dagoen, domestikotasunak beste balio bat izan behar du.

Lerroon gainean, MM deituriko banakako etxea; goian, ‘Descalzos’ etxe kolektiboa. S. VIRTRO / PEPE

Kasu honetan, eraikinaren energia jasangarritasuna eta ahalik eta etxe eredurik zabalena erdiestea da helburua. Birziklagarriak diren materialekin eta ordezkagarriak izan daitezkeen elementuekin eraikia dago. Ezaugarririk aipagarriena etxe eredu batzuetan lortu diren barne balkoi zabalak dira, etxea artikulatu eta aukera anitza emateaz gain, elementu bioklimatikoa dena. Ireki eta itxi egin daiteke eta modu ezberdinetan lotu eta banatzen ditu espazioak. Gune honek domestikotasuna nork berea egiteko aukera eskaintzen du, maizago erabili beharreko estrategia, azken erabiltzailea irekia denean.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ARRATIA

Euskal literatura erotikoa biziberritzeko Arratiako Zertu Kultur Elkarteak Kalenturak ipuin erotikoen lehiaketa jarri du martxan. Lanak bidaltzeko epea zabalik dago azaroaren 15era arte ETXAHUN GONZALEZ

A A

ZKEN urteotan ez da Euskal Herri osoan ipuin erotikoen generoa kontuan hartu duen lehiaketarik egon. Azkena Dimako Udalak antolatu zuen, 2015ean. Hura Dimako kalenturak lehiaketaren hirugarren edizioa izan zen eta harrezkero ez da berriro egin. Dimakoa baino lehen, Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatu zuen urte luzez Ipuin Erotikoen Lehiaketa, baina hori ere 2012an amaitua zen.

tur zaleen belaunaldiei plazara irteteko beste tresna bat eskaintzea dela dio o Rabellik: “Aurreko lehiahiaketek, batez ere Basaurikoak, urikoak, horixe bete zuten, idazle eta irakurle berriak erakarri zituzten, gazteak bereziki. Euskal literaturak horren beharra dauka oraindik, sormena eta irakurzaletasuna euskaraz behin eta berriro sustatu behar ditugu”.

Urteetan izandako hutsunea betetzeko asmoz jarri du aurten martxan Arratiako Zertu Kultur Elkarteak Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketa. “Arratian azpiegitura eta eskarmentua bagenuela ikusi genuen, gutako asko aurreko lehiaketa horietako antolatzaileak, idazleak eta epaimahaikideak izan baikara”, dio Alvaro Rabelli antolatzaileak. Hain zuzen ere, asko dira ipuin erotikoak landu edo lehiaketetatik pasa diren idazle arratiarrak: Alvaro Rabelli bera, Igor Estankona, Julen Gabiria, Rafa Ugalde, Janire Lopez, Zefe Ziarrusta edota Maite Arrizabalaga dira horietako batzuk.

GENERO ERAKARGARRIA Zentzu horretan, ipuin erotikoen lehiaketak gazteentzat zein euskalduntzen den jende helduarentzat ere euskaraz zerbait erakargarria egiteko aukera eskaintzen duela uste du arratiarrak: “Erakargarria suertatzen da. Are gehiago, literatura generoen artean gogokoena da jende askorentzat. Irakurle asko ditu genero honek”, eman du jakitera Rabellik. Euskara normalizatzeko bidean ere halako lehiaketak egitea garrantzitsua dela gehitu du: “Ekarpen handia egiten dio lehiaketak euskarari, horren bidez hizkera erotiko-afektiboa, askorentzat euskaraz ezohikoa edo arrotza izan daitekeena, lantzen delako”.

IDAZLE BERRIAK PLAZARA Kalenturak lehiaketaren helbururik behinena hurrengo idazle edota litera-

Aurreko lehiaketetan sortutako harrobiak jarraipena izatea espero du idazle arratiarrak: “Belaunaldi

OINARRIAK: - Lehiaketan 16 urtetik gorako edozein pertsonak hartu dezake parte. - Lan guztiak argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dira. ?- Lanak DIN A4 orrietan ordenagailuz tarte bikoitzean idatzita aurkeztu beharko dira. - Lanen luzera lau eta zortzi orrialde artekoa izan beharko da. ?- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, izenburua bakarrik. Egilearen datuak gutunazal itxi baten sartuko dira eta gutunazal horren azalean ipuinean jarri den izenburu bera idatzi beharko da. - Lan orijinala, hiru kopia, eta egilearen datuak dituen gutunazala beste gutunazal handiago baten sartuta, honako helbide honetara bidali beharko da: Zertu Kultur Elkartea, Herriko Plaza 24, 48142 Artea (Bizkaia). Posta elektronikoz bidaliz gero, artxibo bi gehitu beharko dira, bat lanerako, bestea datuetarako, eta bidali helbide honetara: begitu@topagunea.com - Hiru sari emango dira: lehena 600 eurokoa, bigarrena 400 eurokoa; eta, Arratiako onenari, 250 eurokoa. - Lanak bidaltzeko azken eguna: azaroak 15.

berriek beren molde, ikuspegi eta kezkekin bete behar dute genero honek Euskal Herrian duen hutsunea. Erotismoak isla izan behar du literaturan, nahitaez. Gainera, euskal literatura erotikoa ez zaie guztiz arrotza egingo. Badago corpus bat, nolabaiteko tradizio txiki bat, beraz, aurrerapausoa emateko unea da orain, kalitatean eta sozializazioan, batez ere”.

Genero erotikoak euskaraz duen hutsunea bete nahi du lehiaketak.

EUSKAL HERRI OSOAN Lehiaketak Arratiako Kalenturak izena badu ere, Euskal Herri osoko 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dezakete bertan. Lanak bidaltzeko epea zabalik dago azaroaren 15era arte, eta sari banaketa Gabonetan izatea aurreikusten du Arratiako Kultur Elkarteak. Hiru sari banatuko dituzte: 600 euro ipuin onenari, 400 bigarrenari eta 250 euro Arratiako idazle onenari.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko irailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

06030. mapa: ‘murciélago’ / ‘chauve-souris’

artasi artesi artati gu(r)aize kuri(a)xe bu(u)xi puuxi piruxa haixtur haxtur aixtur axtur

- Ebakitzeko erabiltzen den altzairuzko bi xafla eta atzamarrak sartzeko bi begi dituen tresnaren izena galdetu da. Herri gehienetan pluralean erabiltzen da, baina ez guztietan. Getxon, adibidez, Ekárrixu ártesi bat jaso da. Laukizen, Ekarri ostesu artasi bet eta Ekarri ostesus ártasik. Azpeitian: “Guáize bát” da; bí beár dienién, “párié” ordún. Montorin: Haixtür eli bat. Dena dela, esan bezala, askotan pluralean jaso da. Legazpin, esaterako: Guráizák, “ekárr´iazu guráizak”, béti “guráizák” ... plurála esáten deu béti. Beste batzuetan, ordea, “pare” erabiltzen da. Lasarte-Orian: Guaize paria, naiz bakarra izan. Luzaiden: Guk “aixtur pare bat”. Saran, pluralean eta “pare” erabilita: Aiztur paré bat; ekátzu aizturrak. Arnegin: “Haiztur paria”

Bi erantzun nagusi biltzen dira mapa honetan. Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako mendebalean sagu bat dela salatzen du izenak. Aldiz, Nafarroako ekialdean eta Iparraldean txori bat dela azaltzen du. Txoria bada, gautxori, gauxori, sorgintxori edo gaubele deitzen da, baina gehienik ainara da: gauiñar, gauinara, gauenar, gauinhara, gaiañhea ... Lehen elementu gisa beti gau-, gai- hitza ageri da, egun-argiz dabilen txoriarekin ez nahasteko. Mugerren ainerazital bildu da, animalia horrek ematen duen higuinaren lekuko.

erten du guk. Etxebarria: Gipúskun, “goráisek” [esaten da]. Sondika: Ekarri ostesus artesiek. Arrieta: “Artásixek ekárrixus” esáten da. Ondarroa: Gipuskun, “guraisak” [esaten da]. Mendaro: Elgóibarti góra dána “artásixák” [esaten da]. Hondarribia: “Aizkurra” Nafarroan esaten da; emen ez.

Sagua da bigarren motibazioa eta Hegoalde gehiena hartzen du. Gehienetan bigarren elementu gisa -xar adjektiboa (xaguxar, sagusar) edo beste animalia baten izena (xaguxator, saguarrato) darama. Alkotzen, txoriaren (txirrin) eta saguaren izenak biltzen ditu txirrintxagu hitzak. Haurren hortz zaharraren ordez, hortz berria ekartzea eskatzen zaio formula batez sagusarrari Lemoan. Ondoko hizkuntzetan ere saguaren motibazioa ezaguna da: saguburusoila esan nahi du frantse-

sezko chauve-souris hitzak. Gaztelaniaz, murciélago hitzak sagu itsu adierazten du eta oinarrian latinezko mur, mus du.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.